Date post: | 11-Jul-2015 |
Category: |
Travel |
Upload: | guest89a52f |
View: | 1,764 times |
Download: | 3 times |
Produkzio sektoreak hiru dira:
• Lehen sektorea
•Bigarren sektorea
•Hirugarren sektorea
Lehen sektoreko lanbide nagusiak nekazaritza, arrantza eta abelzaintza dira.NEKAZARITZA: Landareak landatzeaz eta lurra lantzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da.
Espainiako paisaian, lehorreko laborantzako lurrak (zerealak, mahatsondoak eta olibondoak) eta ureztatutako lurrak(frutaeta barazkiak) bereizten dira.
BASOZAINTZA: basoetatik lehengai ugari lortzen da.
ABELZAINTZA: Animaliak zaintzeaz eta elikatzeaz arduratzen den produkziojarduera da. Espainian batez ere behi azienda, ardiak eta txerriak haztendira.
ardiak behiak txerriak
ARRANTZA: arrainak harrapatzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da.Europa Batasunaren barnean, Espainia da arrantzarako ontzi gehiendituen herrialdea, kostaldea ere izugarri luzea baitu.
INDUSTRIA Industriak bi multzotan sailkatzen dira:• Oinarrizko industriak. Beste industrietarako lehengaiak produzitzen dituzte: burdina, altzairua, zementua, petrolioa...• Eraldatze industriak.Beste industria batzuentzako produktuak egiten dituzte: metalezko piezak, eraikuntzarako elementuak, etab; eta beste produktu batzuk zuzenean kontsumora doaz:kontserbak, altzariak, liburuak...Industrian zein lehengairekin lan egiten den kontuan hartuta, honakosektoreak bereiz daitezke: elikadura, ehungintza eta zapatagintza,ontzigintza, automobilgintza...
Zerbitzuak eskaintzen diren lanbide guztiak hirugarrren sektoreanbiltzen dira.ZERBITZUAK: Ondasun materialak produzitzen ez duten baina pertsonon beharrak asetzen dituzten lanbideak dira (osasuna, hezkuntza, justizia…)
GARRAIOAK: Pertsonak eta gauzak leku batetik bestera eraman behar dira.Horretarako Espainian garraioa izugarri garatu da.
• Trena. •Errepide nazional eta autobiak.•Hegazkina eta itsasontziak.
MERKATARITZA da hirugarren sektoreko jarduera nagusia.
Merkataritza harremanen barnean, bi mota bereizten dira:
•Barneko, herrialdearen barnekoa denean.•Kanpokoa, kanpoan edo atzerrian egiten denean.
Beste herrialdeekin ezartzen diren merkataritza harremanak dira:
•Inportazioa, kanpoko produktuak erosten direnean.•Esportazioa, herrialdeko produktuak kanpoan saltzean.
TURISMOA Espainia leku turistikoa da. Klimak, paisaien aniztasunak eta aberastasun historikoak eta artistikoak erakartzen ditu turistak.