EGUZKIBEGI IKASTOLA
2
1. JUSTIFIKAZIOA
2. BALORE ETA IRIZPIDE NAGUSIAK
3. HELBURU OROKORRAK
4. ELKARBIZITZA ARAUAK ETA ELKARBIZITZA
KUDEATZEKO PROZEDURA
4.1. Ikastolako arauak
4.2. Arau-hausteak eta neurri zuzentzaileak
4.3. Arau-hausteen aurrean jarraitzeko prozedura
4.4. Elkarbizitza kudeatzeko prozedurak
4.4.1. Prebentzio neurriak
4.4.1.1. Harrera Plana: ikasturte hasierakoa-adaptazioa-
etorkinak-familia berrien harrera-gurasoen harrera taldea
4.4.1.2. Tutoretza Plana
4.4.1.3. Aniztasunaren Trataera
4.4.2. Familien konpromisoa
5. ANTOLAKETA NEURRIAK
6. FORMAZIO JARDUERAK
7. EBALUAZIOA
7.1. Elkarbizitzaren etengabeko ikerketa egin eta
ondorioak helarazteko prozedura
7.2. Plangintza
EGUZKIBEGI IKASTOLA
3
1. JUSTIFIKAZIOA
Elkarbizitza Eskola Giro bezala definitzen dugu hurrengo paragrafoan esaten
denak erakusten duen moduan.
Eskolan, Ikastolan, pertsonak bizi dira, pertsona desberdinak (izaera, heldutasun
maila, jatorri sozio-ekonomiko, ideia politiko, erlijioso...desberdinekoak), baina
baita ere rol desberdinekoak, guraso, ikasle, irakasle, langile hots, hezkuntza
(heziketa) komunitatea eta harremanak dituen hezkuntza komunitatea alegia.
Hezkuntza komunitateko pertsonen arteko harremanen sare multzoa, non
komunikazio prozesuak, uste eta sinismenak, balore eta jarrerak, sentimenduak,
rolak, estatusak, eta boterea adierazten diren eguneroko heziketa jarduketan.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako Hezkuntza Proiektuak eta orain arteko
Elkarbizitzarako gogoetak eta guk egindako dokumentuak esaten digute
“ELKARREKIN BIZIZTEN IKASI” behar dugula. Honen harira diagnostikoa egin
dugu eta zera da ikusi duguna:
Arazoen aurrean protokoloak idatzita daude, baina sistematizazioa falta zaiela
Landuta dagoena ez dugulako behar den beste zabaldu.
Ez dugulako ondo ezagutzen planaren edukia.
Arazoren bat dugunean, bullyng…, orduan tratatzen dugulako.
Gatazkak puntualak izan dira eta partxeak jarri ditugu.
Elkarbizitza modu diferentean ulertzen delako eta bakoitzak bere erara aplikatzen duelako.
Ziklo, etapa eta formazioko orduak ez ditugulako ondo aprobetxatzen.
Dibertsitate handiegia dugulako, ez dugu ondo dosifikatzen.
Proiektu askotan sartuta gaudelako eta lehentasunak markatu beharko genituzkeelako.
Parte-hartzea eta eztabaida ona izanik kudeatzen ez dakigulako eta askotan honek hutsaren
hurrengoan gelditzen dira.
Beharbada erabaki batzuk etapara zarratuago heldu beharko lirateke nahiz eta hasieran
esandakoarekin kontrajarri.
Mailako koordinazioa egiteko denbora asko behar dugu, ordezkoei edo berriei formazioa
pasatzeko.
Arloko jarduerak ondo prestatzeko juxtuan gabiltza beste mila gauza ditugulako.
Gure lan-baldintzak umeekin egoteko bakarrik ematen dutelako. (HHO-HH1).
IRAKASLEEK DIOTE:
Ikasleek “esfortzu” hitza ez dute baloratzen. Normalean ez dute esfortzurik egiten eta egin
behar dutenean ez dira gai.
Gazteak ohituta daude gauzak momentuan lortzen, inolako frustraziorik gabe.
Ez dakite nola ikasi, denbora asko ematen dute, baina ez dira helburura heltzen.
Ikasle batzuen jarrera negatiboa ez da positiboa besteentzat.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
4
Teknologia berrietan ez gaude behar bezala formatua, gizartea hezkuntza baino arinago doa.
Ez ditugulako ikasleen aurrerapenak goraipatzen eta iritzi ezezkorretan jausi egiten gara.
Ikasleen lan erritmoa errespetatzean kontraesanetan jartzen garelako. Bakoitzak bere
garapen prozesua du eta maila batera heltzea eskatzen zaie, ikasleak motibazioa galdu
dezake.
Gero eta arinago hasten direlako ikastolan ordu larregi sartzen eta gure aginduak betetzen.
Askotan ikasleak txikitatik etiketatzen ditugulako eta nahiz eta hobetu, aldaketa hauek ez
ditugu ikusten ondorioz motibazioa galduz.
Hezkuntza sistema itxia delako, irakasleria honen inguruko hausnarketa baten beharrean
dago.
Gure egiteko moduak ez ditugulako egokitu gizarteak izan duen aldaketari eta gizartera
egokitzea oso beharrezkoa da.
Komunikazio bideak eraikitzear daude.
Web orria pobre dago, bizitzarik gabe.
Informazioa askotan motxiletan gelditzen delako.
2. BALORE ETA IRIZPIDE NAGUSIAK
1. Askatasuna: suposatuko du gutxienez: partehartzea, autonomia, adierazpena.
2. Berdintasuna: ezberdinak izaki, guztiok gara berdin, beraz ez da inor baztertua
izango genero, arraza, hizkuntza, kultura, uste, sinismen edo beste edozein
arrazoi pertsonal edo sozialarengatik.
3. Justizia: guztiok ditugu eskubide berdinak: janaria, etxea, lana... Edozein
lekutan egonik ere bidezko tratua eta legearen aurrean trataera berdina izateko
eskubidea dugu. “Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala” ezagutzeak asko
laguntzen du balore honen edukietan.
4. Elkarkidetza/Solidaritatea: laguntza fisikoa, morala, materiala hartzen ditu
bere baitan, besteak beste balore honek.
5. Errespetua-Tolerantzia: norberarenganako nola besteenganako errespetua: ni
neu besteen lekuan jarri, besteak nire lekuan, iritziak ez inposatzea, egia ez da
norberaren ondarea bakarrik.
6. Bakea: elkarrizketa bide bezala ulertuta, indarkeriarik gabe, baina ez bake
geldo, pasiboa, bake positiboa baizik, hots, egoera hobera aldatzeko jarrera
bezala.
7. Naturaren zaintza/Natura birpentsatzea: gizakia gustura bizi den leku bat
bezala ulertua. Zaintzaren heziketa oraingo belaunaldi nola ondorengo
belaunaldientzat.
8. Elkarbizitzarako beste balore eta jarrera batzuk:
o Adiskidetasuna, laguntasuna.
o Konfiantza.
o Leialtasuna.
o Duintasuna.
o Zintzotasuna.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
5
o Onespena.
o Entzumen aktiboa.
o Esfortzua.
o Konpromisoa.
3. HELBURU OROKORRAK
1. Elkarbizitza proiektua konpartitzea.
a. Dagoena zabaltzea eta gutxienekoa barneratzeko plana egitea.
o Elkarbizitza Plana
o Barne-Araudia
o Ikasleen eskubide eta betebeharrak dekretua.
o Tutoretza Plana
b. Aplikaziorako jendea prestatzea.
2. Denboraren kudeaketa egokia egitea.
a. ZT eta PT formatu dinamizazioa hobetzeko.
b. Hurrengo ikasturterako ezinbesteko mintegietan parte hartzeko
konpromisoa eskatu. Ezinbesteko formazioa: Urtxintxa, Txanela,
Ostadar.
c. Formazio saioetan egitekoak ondo zehaztu eta dosifikatu. Jarraipena
zehaztu eta etekina atera.
3. Ikasleen motibazioari eustea edota indartzea.
a. Ikasleekin konpartitzea beraiek esandakoa.
b. Ikasleekin zergatiak lantzea.
c. Zergatien arabera plan konpartitua egitea motibazioa lantzeko.
4. Familiekin komunikazioa hobetzea.
a. Web orria indartzea.
b. Ikastola irekia martxan jartzeko, lehen urratsak ematea.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
6
4. ELKARBIZITZA ARAUAK ETA ELKARBIZITZA
KUDEATZEKO PROZEDURA
4.1. Ikastolako arauak
A. OINARRIZKO ARAUAK GELAN
B. OINARRIZKO ARAUAK KLASE ALDAKETETAN
C. OINARRIZKO ARAUAK ATSEDENALDIETAN (goizekoak- eguerdikoak)
D. OINARRIZKO ARAUAK KONTSULTA ORDUETAN
E. OINARRIZKO ARAUAK JANTOKIAN
F. OINARRIZKO ARAUAK EKINTZA OSAGARRIETAN (irteerak)
G. ALDAGELETAN
H. ARGAZKI KAMERAREN ERABILERA.
A) OINARRIZKO ARAUAK GELAN
Puntuala izan.
Behar den materiala ekarri eta klasea hasi orduko mahai gainean prest izan.
Irakaslearen instrukzioak jarraitu.
Estola-komunitateko edozein kideri errespetua gorde.
Norberaren edo besteen integritatea arriskuan jar dezaketen jokabideak ekiditu.
Ez moztu klaseko martxa garrasi, zarata… eta abarreko jokabideekin.
Iritzia emateko, jaikitzeko … baimena eskatu.
Gela garbi eta txukun mantendu.
Materiala zaindu (norberarena eta besteena)
Ezin da erabili mobila, mp3, mp4…
Ezin da jan piparik, txiklea mamurtu,edan…
Hondakina dagokion ontzira bota.
Leihoetatik jolastokira ezin da oihukatu.
Leiho egian ikasleek ezin dute euren materialik utzi.
Leiho egira ezin da igo
Ezin da txanorik, kapelarik eduki.
Materiala mahai barruan edo motxilan eduki behar da (lurrean ez).
Gorputz hezkuntzako motxilak gelako txoko batean utziko ditugu (denak batera)
EGUZKIBEGI IKASTOLA
7
B) OINARRIZKO ARAUAK KLASE ALDAKETETAN:
Gela barruan itxaron irakasleari. Beste gela batera joan behar direnean lasai,
garrasirik eta zaratarik atera gabe joan.
Irakasleari gela barruan itxaron.10 minutuz agertzen ez bada, ikasleen
ordezkaria irakasle gelara joango da abisua ematera.
Komunera atsedenaldietan joango gara. Ezin da klase bitarteetan komunera
joan, salbuespenak salbu, bestela ateratzen den irakasleari baimena eskatu.
C) OINARRIZKO ARAUAK ATSEDENALDIETAN
Ikasleak eskola esparruan geratu behar dira, ezin dira irten baimenik gabe.
Patioa eta gainerako instalakuntzak garbi mantendu, zaborrak lurrera bota
barik.
Erabilitako materialak (baloia…) jaso eta bere lekura itzuli.
Eskola-komunitateko edozein kideri errespetua gorde eta irakasle, atezain edota
zaintzaileen esana errespetatu eta jarraitu.
Mobila, mp3, mp4…ezin dira erabili eta agerian ez eduki.
Bazkal ostean ezin da futbolean jolastu kiroldegian.
Euria egiten duenean kiroldegian ezin da futbolean jolastu.
Harmailetan ezin da korrikarik egin
Bolei-saski egutegia zehaztu.
Gelan geratuz gero, ezin da oihukatu, jolastu (korrika…), leiho hegira igo.
D) OINARRIZKO ARAUAK KONTSULTA ORDUETAN
kontsultatzera etor daitezke eta tokia egonez gero baita etxerako lanak egitera
Behin sartuta ezin daitezke irten, ez bada irakaslearen aginduz.
Irakasleak esango die ikasleei nork etorri behar duen errefortzuetara edo
ikasleak eskatu.
Ikasgelan zarata atera edota molestatu egiten duen ikaslea hamabostaldirako
kanpora bidaliko da
Bigarrenez gertatzen denean ebaluaketa osorako bidaliko da
Kontsultara sartzeko ordua 13:30 – 13:35 bitartekoa da
Irakasle batek zabalduko die atea ikasleei eta ikasleak irakaslearekin sartu
behar dira ikastolan.
Komunera ezin da joan.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
8
E) OINARRIZKO ARAUAK JANTOKIAN
Ikasleak 12:50erarte komunera joan daitezke. Honen arduraduna jolastokiko
irakasle arduraduna izango da (ateak ixten dituena). Irakasle bat berandu
ateratzen bada bera arduratu behar da komunera joaten diren ikasleetaz.
Megafoniaz deitu arte ikasleek jolastokietan egon beharko dute
Jantokian liburuak eta abar uzteko eskaileretako atetik sartu eta irtengo dira.
Liburuak uztera pertsona interesatua baino ez da joango.Arduradunak agintzen
duen tokian utziko dituzte baloiak. Liburuak eta baloiak uztera doazenean ezin
dute ogirik hartu, ez ikasle txikiagorik zirikatu, ez antzekorik egin.
Patiora goiko ateetatik irtengo dira. Jantokian liburuak utzi behar dituztenek
buelta osoa eman beharko dute. (parkinetik pasatu gabe, HH-ko jolastokitik)
Inor bultzatu gabe sartuko dira, lagunak errespetatuz eta irakasleak markatzen
duen irizpidearen arabera.
Tresna guztiak hartuko dituzte.
Janaria hartu eta gero:
- Ordenan jango dituzte lehen, bigarren eta hirugarren platerak.
- Jan tresnak behar den moduan erabiliko dituzte.
- Mahai azpira ez dute ezer botako.
- Janariarekin ez dira jolastuko.
- Azpilan dagoena bukatu egingo dute.
- Bazkalorduan mahaitik ez dira mugituko. Ezer nahi badute arduradunari eskatuko
diote, eskua altxatuz.
Amaitu ondoren arduradunari azpila erakutsiko diote.DBHn?
Bazkaria amaitu ondoren azpila mostradorera eramango dute eta jan tresnak
eta edalontzia dagozkien ontzietara botako dituzte.
Jantokiko lanari eta langileei behar zaien errespetua izan beharko diete.
Bazkalondoko jolastokian gainontzeko jolasaldietan agintzen duten arau
berberak izango dituzte:
HHkoak euren jolastokian egongo dira. LH eta DBHkoak, patio nagusian.
Beheko patioan edonor egon daiteke, baina futbolera ez.
Patio bakoitzean zaintzaile bi egongo dira, bakoitza bazter batean; edozein
arazoren aurrean eurek dira arduradunak.
Patioetatik ezin izango dira atera, eskailerak muga izango dira.
Bakoitza dagokion komunera joango da:
HH: eurenera. LH / DBH: atzeko patiora.
Beheko patiokoak: Jantokiaren ondokora.
Ez dira Ikastola barrura sartuko.
Liburutegian egon daitezke, irakurtzen edota ikasten.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
9
JANARI BEREZIAK: Jantokian gelditzen diren ikasle guztiek egunean dagoen
bazkaria jan behar dute, nahiz eta gustukoa ez izan. Ikasleren batek janari
zehatz batekin arazorik baldin badauka medikuaren agiria idazkaritzan
entregatu beharko du, bestela ez zaio menua aldatuko.
F) OINARRIZKO ARAUAK EKINTZA OSAGARRIETAN
EGUN BATEKO IRTEERAK
Irakasleen eta ekintza osagarriko monitoreen aginduak bete.
Errespetua gorde hitzez zein jokabidez (ikaskide, irakasle, monitore…)
Ekintza pedagogikoa irauten duen bitartean ezin da mugikorra, mp3, mp4…
erabili.
Irteerak irauten duen bitartean, ezin da mugikorrik erabili. (autobusa…)
Autobusa, ingurua, material… errespetatu behar dute.
Talde baten barruan zerbait gertatuz gero, taldea da erantzule.
Ezin da ez alkoholik, ez tabakorik, ez porrorik... eduki, erre, edan.
Zerbait apurtuz gero, bertan egon diren guztiek ordaindu beharko dute.
Txutxeak ezin dira erosi.
Argazki kameraren erabilera
Irakasle bakoitza bere taldearekin egongo da
EGUN BAT BAINO GEHIAGOKO IRTEERAK
Irakasleen eta ekintza osagarriko monitoreen aginduak bete.
Errespetua gorde hitzez zein jokabidez (ikaskide, irakasle, monitore…)
Ekintza pedagogikoa irauten duen bitartean ezin da mugikorra, mp3, mp4…
erabili.
Taldeko partaide guztiak errespetatu.
Hotela, autobusa… errespetatu behar dituzte.
Gelen banaketa irakasleek bideratuko dute.
Talde baten barruan zerbait gertatuz gero, taldea da erantzule.
Orduak errespetatu behar dituzte EKINTZA GUZTIETAN.
Ezin da ez alkoholik, ez tabakorik, ez porrorik... eduki, erre, edan.
Ezin da drogarik kontsumitu ezta eduki ere
Autobusean: denontzat jartzen diren bideoak, irrati saioak euskaraz
izango dira.
IKAS-BIDAIA ETA ESKI IRTEERA
Telefonoa eraman behar dute.
Ikasleek hoteleko eta ikastolako telefono zenbakia apuntatuko dituzte.
Derrigorrezkoa da ikasleek mugikorra piztuta izatea BETI!!.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
10
Ordu zehatz baten ostean ezin dira gelaz gela ibili.
Kaletik ezin da ez bakarka ez bikoteka ibili. Beti taldeka.
G) ALDAGELETAN
Mutilek mutilen aldagelan egongo dira eta neskak neskenean. Ezin da batetik
bestera ibili.
10 minutu saioa hasi aurretik eta beste horrenbeste dutxatzeko, hurrengo saioa
hasi aurretik.
Kanpoko leihoetatik ezin dira aldagela barrura begira egon.
Ikasleak ez dira aldagelan sartuko harik eta euren txanda izan arte.Kanpoan
itxarongo dute.
Aldagelak eta bertoko materiala-altzariak (ateak, dutxak, uraren erabilera….)
zaindu egingo dira.
H) ARGAZKI –MAKINA ETA BIDEOEN ERABILERA
1. Ikastolan bertan burutzen diren ekintzetan ezingo da kamerarik erabili. Ikastolak
berak argazki eta bideoak aterako ditu eta ikusgarri jarri.
2. Irakasleak bere kamerarekin atera ahal die ikasleei argazkia horiek berari hala
eskatuz gero.
3. Ikastolatik kanpoko ekintzetan aipatuko dugu zer egingo dugun.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
11
4.2. Arau-hausteak eta neurri zuzentzaileak
JOKABIDE DESEGOKIA (30.artikulua) NEURRI ZUZENTZAILEAK (34.artikulua)
a. Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.
Tutorearekin komentatzea Gurasoei deitu eta komentatzea Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa.
b. Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak.
Tutorearekin komentatzea Gurasoei deitu eta komentatzea Idatzizko ohartarazpena Kasuaren arabera ikaslean non egon daitekeen ikertzea. Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea.
c. Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean. Materiala ez zaintzea (norberarena eta
besteena). Erabilitako materialak (baloia…)ez jaso eta
bere lekura ez itzultzea.
Tutorearekin komentatzea Gurasoei deitu eta komentatzea Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea Errudunak apurtutakoaren kargu hartuko du. Ordaindu beharreko
gutxienezko dirua 6€. Gainontzeko kasuetarako %10
d. Irakasleek edo agintari akademikoek agindutakoa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardunean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere. Baimenik gabe komunera joatea. Ikastolako esparrutik irtetea (baloia
hartzera…) Gelan, irakaslearen azalpena etengabe
moztea. Saio bitartean edo jolastorduan korrika,
garrasika aritzea eta jaurtikariekin jolastea. Lantzen ari garen lanarekin zerikusirik ez
duen beste lan bat egitea
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea (barkamena eskatzea)
e. Hezkuntza Komunitateko kideen aurkako adeitasunik ezako jarrera, keinu edo hitzak. Beste ikasleak gutxiestea, iraintzea. Langileenganako errespetu falta. Eskola-komunitateko edozein kideren
kontrako errespetu eza.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea (Barkamena eskatzea)
Jokabide desegokiak hobetzeko jarduerak egitea. Idatzizko ohartarazpena.
f. Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea. Adibidez: mp3, mugikorra, bideokontsolak… ikastolan erabiltzea.(Ikastolako eremu guztietan: gela, jolastokia, autobusa…)
Aipatutako materiala (mp3, mugikorrak…)kendu eta zuzendaritzara eraman. Bertan egongo da gurasoak bila etorri arte.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
12
g. Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa,
mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea Ordenagailuak erabiltzen ditugunean,
informatika, ikasys… interneten sartzea jolasteko, youtube ikusteko…
Ordenagailuetako 2.0 konfigurazioa, itxura aldatzea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Gurasoak informatu. Arloko jarreran islatu.
h. Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Arloko jarreran islatuko da.
i. Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Froga horretan EN izango du.
j. Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko Bizikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa
k. Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka.
Ikaskideen materiala ez zaintzea..
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea (Barkamena eskatzea)
l. Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago. Behar den materiala ez ekartzea. Iritzia emateko, jaikitzeko… baimenik ez
eskatzea. Gela garbi eta txukun ez mantentzea. Hondakinak dagokion ontzira ez botatzea. Pipak, txikleak… gelan jatea. Leihoetatik jolastokira oihuka aritzea. Leiho egira igotzea. Leiho egian materiala uztea. Material mahai barruan edo motxilan ez
gordetzea eta lurrean uztea. Gorputz hezkuntzako motxilak edozein
lekutan uztea. Patioa eta gainerako instalakuntzak garbi ez
mantentzea eta zaborra lurrera botatzea. Kiroldegia: bazkal ostean eta euria ari
duenean futbolean aritzea. Kiroldegiko armailetan korrika aritzea Kontsulta orduetako arauak ez errespetatzea
Arloko jarreran islatuko da. Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen
zereginen bat egitea Hamabostaldirako kontsulta orduetara ez joatea.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
13
BIZIKIDETZAREN KONTRAKO JOKABIDEAK (31.artikulua)
NEURRI ZUZENTZAILEAK (35.artikulua)
a. Ikastetxeetako lagun bakarreko aginte-organoen
edo irakasleen aginduak eta ikastetxeko gainerako langileek beren eginkizunen jardunean emandako aginduak ez betetzea, betiere horrekin batera diziplinarik eza agertzen bada edota irainak, mespretxuak, desafioak edo mehatxuak egiten badira.
b. Irakasle, edo jantokiko arduradunei irainak,
mehatxuak, desafioak… egitea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Jokabide eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea. Zuzendariaren, ikasketa-buruaren edota une horretan ikastetxearen
ardura duen zuzendaritza taldeko kideren baten aurrean agertzeko agindua.
Gai bateko edo batzuetako eskoletara joateko eskubidea eta jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko nahiz zerbitzuak jasotzeko eskubidea etetea. Eskubide etendura horrek ezingo du hiru egun baino gehiago iraun.
Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
Jangela-zerbitzua edo garraio-zerbitzu erabiltzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendu beharreko jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte
c. Ikaskideen edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako mehatxuak edo irainak, betiere jokabide horiek ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabide gisa sailkatuta ez badaude, baita honako hauek ere: hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako keinuak edo jarrerak, ezbairik gabe erasotzeko saiakeratzat edo mehatxutzat har daitezkeenak.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia.
d. Azterketa-ereduak lapurtzea edo erantzunak kopiatzea, eta horiek guztiak hedatzea, saltzea edo erostea.
Azterketan EN izango du Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak. Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia.
e. Noten buletinetan edo gurasoentzako nahiz legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan edo jakinarazpenetan aldaketak egitea, eta, ikasle adingabeei dagokienez, dagokien hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea.
Notak edo ziurtagiriak faltsifikatu, aplikazio informatikoan aldaketak egin, gurasoei eman beharreko oharrak ez entregatzea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea,
gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
14
f. Kalteak eragitea bidegabeko erabileragatik ikastetxeko lokalei, altzariei, materialari edo dokumentuei, edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei, jokabide hori ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ez bada.
Geletako materiala apurtzea: aulkiak, mahaiak, apalak…
Beste ikasleei gauzak lapurtzea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia Lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko
lagungarriak diren zereginak egitea, edo hala badagokio, ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, betiere hiru hilabetez gehienez ere.
Errudunak apurtutakoaren kargu hartuko du. Ordaindu beharreko gutxienezko dirua 15€..Gainontzeko kasuetarako %50
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
g. Pertsonek ohorerako, intimitaterako eta irudi
propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, baimena eman gabe grabazio-baliabideak erabiliz.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia Jokabide eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea. Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko
eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
h. Ordena nahasten duten portaerak autobusean
edo eskolako jangelan, bai bakarka bai taldean, eta betiere bizikidetzan kalte larria eragiten ez badute.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea,
gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Jangela-zerbitzua edo garraio-zerbitzu erabiltzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendu beharreko jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
i. Hezkuntza-komunitateko edozein kiderengan lesio fisikoak eragin ditzaketen objektuak zuhurtziarik gabe erabiltzea.
j. Norberaren edo besteen integritatea arriskuan jar dezaketen jokabideak izatea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea
EGUZKIBEGI IKASTOLA
15
k. Ikastetxeko langileei gezurra esatea, informazio
faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea,
gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
l. Diskriminazioa dakarren edozein egintza edo
jokabide, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazaio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun egoera, kultura erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial. Betiere bizikidetzan kalte larria eragiten duen jokabidetzat hartzen ez bada.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela
onartzea Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea,
gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
m. Aurreko artikuluan adierazitako jokabide
desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean; betiere, aurreko biak zuzendu badira, eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaie.
Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
n. Ikasleen betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein jokabide, betiere hezkuntza komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzeko edo beren betebeharrak betetzeko eragozpenik sortzen ez badie eta jokabide hori hurrengo artikuluan jasota ez badago.
Lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea, edo hala badagokio, ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, betiere hiru hilabetez gehienez ere
Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
Eskolaz kanpo egin beharreko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
16
BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DIOTEN JOKABIDEAK
(32.artikulua)
NEURRI ZUZENTZAILEAK (36.artikulua)
a. Ikastetxeetako Gobernu Organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplinarik gabeko egintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne, baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen biziki laidogarri edo iraingarriak ere, laido edo irain horiek edozein modutan adierazita ere: ahoz, idazki bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.
b. Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.
c. Jazarpen sexista, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki halakotzat hartuta: nahi ez duen pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela-eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea, eta horren helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
d. Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.
e. Erasoa izan daiteke: Borroka Erasoa ikasle-ikasle artekoa. Erasoa ikasle-langile artekoa.
Aurreko artikuluko: Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko
hausnarketa Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Protokoloa martxan jarri. 36.artikuluko: Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko
eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleak kontrolatuta.
Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.
f. Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideak
beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira
bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.
g. Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean
egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazki bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeratan parte hartzen dutenean ere.
h. Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere lesioak eragiteko arrisku larria sortzen bada.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira
bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
17
i. Nahita kalteak eragitea ikastetxearen instalazioetan edo ondasunetan, ikastetxeko langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka bai taldean
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira
bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.
Lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea, edo hala badagokio, ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, betiere hiru hilabetez gehienez ere.
Errudunak apurtutakoaren kargu hartuko du. Ordaindu beharreko gutxienezko dirua 25€.. Gainontzeko kasuetarako %100
j. Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan; betiere, hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.
k. Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, eta publikatzea.
l. Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea, baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.
m. Notak, gurasoen sinadura… faltsifikatu
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.
Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera
osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da
n. Ikastetxeko langileei gezurra esatea, informazio faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.
o. Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean; betiere, aurreko biak zuzendu badira, eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.
p. Ikasturte berean gehienez hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, betiere, aurreko biak zuzendu badira, eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.
Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.
Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea
Hutsegite orria bete.Ohartarazpen idatzia. Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira
bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko; betiere, lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da
Ikasleren bat, aurretiaz zuzendua izan bada ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak izateagatik, ikastetxeko zuzendariak aukera izango du hezkuntza lurralde-ordezkariari eskatzeko ikasle horren matrikula beste ikastetxe batera aldatua izan dadin.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
18
4.3. Arau-hausteen aurrean jarraitzeko prozedura
Jarraitu beharreko pausoak jokabide motaren arabera:
Jokabide desegokien aurrean:
1. Ikaslea ahoz ohartarazi.
2. Neurri zuzentzailea momentuan ezarri.
3. Kasuaren arabera jokabidea idatziz jaso (hutsegite orria). Eranskin honen kopia
tutoreak gordeko du eta originala, ikasleak etxetik sinatuta ekartzen duenean
tutoreak gordeko du ikasturte amaiera arte.
4. Jokabide desegokiak hiru aldiz errepikatuz gero, bizikidetzaren aurkakoa bihurtuko
da.
Bizikidetzaren aurkako jokabideen eta bizikidetzari kalte larria
eragiten dioten jokabideen aurrean
1. Hausnarketa orria beteko du, horretarako zaintzan dagoen irakaslearengana joango
da edo zuzendaritza ondoko gela txikira.
2. Hutsegitearen ohartarazpen idatzia (hutsegite orria). Eranskin honen kopia tutoreak
gordeko du eta originala, ikasleak etxetik sinatuta ekartzen duenean tutoreak
gordeko du ikasturte amaiera arte.
3. Zuzendaritzan gertatutakoaren berri eman.
4. Zuzendaritzak prozesuaren ardura hartuko du.
Kontuan hartu beharrekoak:
Erabiliko diren neurri zuzentzaileak hezitzaileak izango dira.
Neurri zuzentzaile hauen jarraipena tutoreak egingo du.
Bai banaka eta baita taldean ere baliabide eta balore pertsonalak landuko ditugu.
Gatazkak era positiboan bideratuko ditugu.
Dokumentazioa Ikastola karpetan dago: Ikastola/ Dokumentazioa/ Aniztasuna/
Elkarbizitza.
4.4. Elkarbizitza kudeatzeko prozedurak
4.4.1.PREBENTZIO NEURRIAK:
4.4.1.1.HARRERA PLANA:
IKASTURTE HASIERAKO HARRERA PLANA:
Ikasturte hasieran kohesio jarduerak egingo dira HH4tik DBH4ra.
Helburua elkar ezagutzea, talde harremanak sendotzea eta talde moduan kohesioa
lortzea da.
Lehen asteko 5 egunak dinamika desberdinak lantzeko erabiliko ditugu.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
19
Horretarako egunero 2 saio erabiliko ditugu.
Dinamika hauek HH eta LHn tutoreak egingo ditu. DBHn gainerako irakasleek ere
egingo dituzte.
HARRERA PLANA ETORKINENTZAT
FAMILIA BERRIEN HARRERA/GURASOEN HARRERA TALDEA
4.4.1.2.TUTORETZA PLANA (Ikusi dokumentua)
LHtik DBHra maila guztietan ikasleen garapen pertsonala eta besteekiko harremana
hobetzeko jarduerak antolatuta daude astero tutoretza orduan lantzeko.Honen helburua
baloreen heziketa, autoestimuaren eta enpatiaren garapena, harremanetarako habileziak,
teknologia berrien erabilera egokia… lantzea da, komunikazioa hobetzeko eta gatazkak
ahalik eta hoberen bideratzen ikasteko
4.4.1.3.ANIZTASUNAREN TRATAERA (Ikusi dokumentua)
4.4.1.FAMILIEN KONPROMISOA:
Jakin badakigu familiak eta ikastolak elkarrekin lan eginez gauzak hobeto joango
direla.Hori dela eta komunikazioa zaindu eta indartu behar da (ikasturtean 3 bilera
gutxienez, telefonoz, emailez…).
5. ANTOLAKETA
5.1. BEHATOKIA
Elkarbizitza Behatokia ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Harreman
positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea, horixe da bere xedea. Azken
batean, zer lortu nahi dugu behatoki honen bidez? Komunitateko kide guztiek jakin behar
dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan,
erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.
5.1.1.BEHATOKIAREN FUNTZIOAK
Elkarbizitza Plana egin, osatu eta abiarazi, eta, gero, jarraipena eta ebaluazioa
egitea.
Estamentu guztien partaidetza aktiboa bermatzea.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
20
Pertenentzia-sentimendua sustatu nahi dugu estamentu guztiengan, batez ere,
ikasleengan.
Aukera- eta tratu-berdintasuna zaintzea.
Guztion artean elkar zaintzeko kultura garatzen laguntzea na; norberaren burua
eta gainerakoena zaintzeak aberastasun- eta poztasun-iturri izan behar du
denontzat-eta.
Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu behar dira; araudiaren diagnostikoa
egin eta hobetzeko neurriak ere inplementatu behar dira.
Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta iradokizunak
jasotzea, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen ikasteko.
Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta
bideratzeko ekintza-protokoloak proposatzea.
Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatzea
eta adostutako neurriak lehenbailehen martxan jartzen direla bermatzea.
Lankidetza sustatzea, elkarbizitza positiboa eta kooperazio-kultura indartzeko.
Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.
Hau abian jartzeko bi talde sortu dira: alde batetik, Bizikidetza Batzordea (irakasle multzo batek osatua, proiektuaren plangintza egingo duena); beste aldetik, Bizikidetza Behatokia (ikastetxeko estamentu guztiez ordezkatua, plangintza onartu eta bere jarraipena eta aholku-lana burutuko duena).
Proiektuaren plana honako faseotan banatuko da: sentsibilizazioa; diagnosia
eta ondorioak; planifikazioa (helburuak zehaztu, ekintzak proposatu eta burutzen saiatu); eta, azkenik, ebaluazioa.
5.1.2.BEHATOKIKO KIDEAK
Zuzendaritza-taldeko bi kide
Irakasle bat
Ikasleen ordezkari bi
Garraio, jantoki eta AZPren ordezkari bat
Guraso bat
Laguntza gelako bat.
5.1.3.BEHATOKIAREN FUNTZIONAMENDUA
Kolektibo (ikasle, guraso, langile ez irakasleak, irakasleak) bakoitzaren
ordezkariak behatokian elkartuko dira, komunean jarriko dituzte ateratako ondorioak eta
erabakiak hartuko dituzte, komunitate osoari plazaratuko direnak.
Bere funtzioak era egokian bete ditzan, gutxienez, bost bilera egingo ditu:
ikasturte hasieran, hiru hilean behin eta kurtso bukaeran.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
21
6. FORMAZIOA
Hau dena aurrera eramateko komunitate osoaren konpromisoa beharrezkoa
da. Plana irekia da eta urtez urte ikastolaren beharretara egokitzen joango da.
Beharrezkoa izango da partaideen formazioa eta hau urte bakoitzean diagnostikoa
egin ondoren erabaki eta zehaztuko da.
7. EBALUAZIOA
7.1. Elkarbizitzaren etengabeko ikerketa egin eta
ondorioak helarazteko prozedura
Elkarbizitzaren etengabeko ikerketaren arduraduna behatokia izango
da.
Bileren aktak jasoko ditu.
Ikasturte amaieran memoria osotuko du eta bertan adieraziko da
helburuen betetze maila eta datorren urterako hobetzeko
proposamenak.
7.2. Plangintza (Ikusi taula)
EGUZKIBEGI IKASTOLA
22
LH HAUSNARKETA ORRIA/KONPROMISOA
DBH HAUSNARKETA ORRIA/KONPROMISOA
OHARTARAZPEN IDATZIA (HUTSEGITE ORRIA)
EGUZKIBEGI IKASTOLA
23
LH IDATZIZKO HAUSNARKETA:
IKASLEA:______________________________ DATA:__________
ARAU-HAUSTEA: (aukeratu)
JOKABIDE DESEGOKIA
BIZIKIDETZAREN KONTRAKO JOKABIDEA
BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DION JOKABIDEA
GERTAERAK:
-ZER EGIN DUT?
---------------------------------------------------------------------------------
---------------------------------------------------------------------------------
-ZERGAITIK?
---------------------------------------------------------------------------------
- ZER SENTIMENDUK BULTZATU NAU HORI EGITERA?
------------------------------------------------------------------
----------------------------------------------------------------------
-IZANDAKO JARRERA DESEGOKIA ONARTZEN DUT:
-BARKAMENA ESKATZEKO PREST NAGO:
-EGINDAKOA KONPONTZEKO ZER EGINGO DUT?:
---------------------------------------------------------------------------------
---------------------------------------------------------------------------------
----------
-BERRIRO EZ GERTATZEKO ZER EGINGO DUT?
---------------------------------------------------------------------------------
EGUZKIBEGI IKASTOLA
24
SINATUTA (FAMILIA-IKASLEA)
KONPROMISOA
JARRERA DESEGOKIA:
NIK______________________________EGINDAKOAREN
AURREAN BURUTUTAKO HAUSNARKETA KONTUAN IZANDA,
AURRERANTZEAN, JOKABIDE EGOKIAK BIDERATZEN
SAIATZEKO KONPROMISOA HARTZEN DUT.
SINATUTA:
EGUZKIBEGI IKASTOLA
25
DBH
IDATZIZKO HAUSNARKETA:
IKASLEA:______________________________ DATA:__________
ARAU-HAUSTEA: (aukeratu)
JOKABIDE DESEGOKIA
BIZIKIDETZAREN KONTRAKO JOKABIDEA
BIZIKIDETZARI KALTE LARRIA EGITEN DION JOKABIDEA
GERTAERAK:
-ZER EGIN DUT?
-ZERGAITIK?
-ZER SENTIMENDUK BULTZATU NAU HORI EGITERA?
-IZANDAKO JARRERA DESEGOKIA ONARTZEN DUT:
-BARKAMENA ESKATZEKO PREST NAGO:
-EGINDAKOA KONPONTZEKO ZER EGINGO DUT?:
-BERRIRO EZ GERTATZEKO ZER EGINGO DUT?
SINATUTA (FAMILIAK-IKASLEA)
EGUZKIBEGI IKASTOLA
26
KONPROMISOA
JARRERA DESEGOKIA:
MUGIKORRAK /ARGAZKI KAMARA/ INTERNETA:
NIK______________________________EGINDAKOAREN
AURREAN BURUTUTAKO HAUSNARKETA KONTUAN IZANDA,
AURRERANTZEAN, JOKABIDE EGOKIAK BIDERATZEN
SAIATZEKO KONPROMISOA HARTZEN DUT.
SINATUTA:
NIK ……………………………………………………………INTERNETA, MUGIKORRA, ARGAZKI
KAMARA ERA EGOKIAN ERABILTZEKO KONPROMISOA HARTZEN DUT,
BETIERE BESTEEN OHOREA ETA INTIMITATEA ERRESPETATUZ.
…………………………………………………………………………………………………………….SINATUTA
EGUZKIBEGI IKASTOLA
27
IDATZIZKO OHARTARAZPENA, COMUNICACIÓN DE AMONESTACIÓN ESCRITA
(ART. 57.2)
Jokabide desegokiagatik (por conducta inadecuada)
Bizikidetzaren kontrako jokabideagatik (por conducta contraria a la
convivencia)
Bizikidetzari kalte larria egiten dion jokabideagatik (por conducta
inadecuada que perjudica gravemente la convivencia)
Ikaslea: Maila:
Guraso horiek:
Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa (2008ko abenduaren 16ko EHAA), zuen semearen/alabaren portaeraz informatu behar zaituztet. Hain zuzen ere: Según el Decreto 201/2008, de 2 de diciembre, sobre derechos y deberes de los alumnos y alumnas de los centros docentes no universitarios de la Comunidad Autónoma del País Vasco (BOPV de 16 de diciembre de 2008), me veo en la obligación de informarles del comportamiento de su hijo/hija, que a continuación se describe:
Horregatik, neurri zuzentzaile hau aplikatu zaio Por ello, se ha aplicado la medida correctora consistente en:
Zuen seme/alabarentzat eta Ikastolaren jarduera onarentzat kaltegarria den jokabide hau berriro gerta ez dadin laguntza eskatu nahi dizuet. Solicito vuestra colaboración para evitar que esta conducta perjudicial, tanto para vuestro hijo o hija como para la buena marcha del Centro.
Adeitasunez agurtzen zaituzte
………….………….(e)n, 20….(e)ko ………..aren ….(e)(a)n IRAKASLEA ZUZENDARITZA TALDEA
GURASOAK IKASLEA
Idazki hau sinatuta itzuli behar diguzue, eskuratu duzuela jakin dezagun.
Devuelvan este escrito como confirmación de su conocimiento.