METAPOSTA
Erabiltzailearengidaliburua
Zuredokumentu-gordailuelektronikoa,zure postontziaSarean
aurkibidea
Erabiltzailearen gidaliburua
1.1.1.1.2.1.3.1.4.
2.2.1.2.2.2.3.
3.3.1.3.2.
4.4.1.4.2.
4.2.1.4.2.2.
5.5.1.
5.1.1.
6.
7.
33334
5555
788
9999
13
191919
23
27
OINARRIZKO FUNTZIOAKDokumentuak biltegiratzeaAgirien legezko zaintzaJakinarazpenen zerbitzuaErregistro telematiko publikoa
ZER EGIN ALTA HARTZEKOZuzeneko sarbidea ziurtagiri digitalaren bitartezModu presentzialeanEntitate kolaboratzaileen web-orriaren bitartez
METAPOSTAN SARTZEAErabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartzea3.2 Ziurtagiri digitalarekin sartzea
METAPOSTAREN MENUAKDokumentu-zerrendaKontrol-eremuaMETAPOSTAtik nabigatzeko aukerak METAPOSTAren konfigurazio-aukerak
DOKUMENTU ERAGIKETAKSarrerako eta artxiboko erretiluaDokumentu baten gainean egin ditzakegun ekintzak
METAPOSTAREN DOKUMENTUETAN SARTZEA
METAPOSTA SISTEMAREN LAGUNTZA
METAPOSTArekin jarduteko baldintza tekniko eta administratiboak ahalik eta errazenak dira, mota guztietakoerabiltzaileei sarbidea errazteko:
1.1 Dokumentuak biltegiratzeaPostontzi tradizionalak ordezkatzeko zerbitzua da METAPOSTA. Gainera, eskuragarri dugun paperezko do-kumentazio guztia METAPOSTAra “igo” edo “eseki” dezakegu, eta digitalki sinatu.
Etxean edo bulegoan legezko dokumentazio ofiziala gordetzeko dugun artxibategi pertsonala edo familiarra osa-tzen edo ordezten du METAPOSTAk, baita etxean artxibatzeko ohiko sistema (karpeta) ere, hain zuzen ereetxean dauzkagun etxetresna elektriko, ikus-entzunezkoen ekipamendu eta ekipo mikroinformatikoenberme eta erabilera-eskuliburuak biltegiratzeko erabili ohi duguna.
1. OINARRIZKO FUNTZIOAK
1.2 Agirien legezko zaintzaMETAPOSTAk dokumentuen legezko gordetzea eta zaintza bermatzen du, eta, dokumentu mota bakoitzerako,kritikotasun-/garrantzi-maila eta baliozkotasunari buruzko legezko aldia ezartzea eta bermatzea ahalbidetzen du.
1.3 Jakinarazpenen zerbitzuaMETAPOSTAren jakinarazpenen zerbitzua da sistemaren funtzionalitate nagusietako bat.
Jakinarazpenak jasotzeko alta hartzea
Lehenik eta behin, erabiltzaileak METAPOSTAri jakinarazi behar dio sistemaren bitartez erakunde publikoeta pribatuen jakinarazpen ofizialak jaso nahi dituela. Hau da, sisteman alta hartu behar du.
Igorleek jakinarazpenak bidaltzea.
Igorleak dira informazioa bidaltzeko arduradunak. Jakinarazpenak segurtasunez jaso eta erregistratuko
1.)
2.)
Erabiltzailearen gidaliburua
• Nahi baduzu, zure etxetresna elektrikoen berme guztiak eskanea ditzakezu, digitalki sinatu etaMETAPOSTAren dagokion karpetan gorde. Bertan ez dituzu galduko.
• Etxeko eskriturak eskaneatu eta digitalki sinatzeko aukera ere baduzu, baita zure NANa, pasaporteaeta abar digitalki sinatzeko aukera ere.
Eskaneatutako, digitalki eskaneatutako eta METAPOSTAn gordetako dokumentuak, baliozkoakal dira legez?
35.2 artikulua. Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoaizateari buruzkoa. “Interesdunek agirien kopia digitalizatuak aurkez ditzakete espedientean. Kopia horiekjatorrizkoarekin bat datozela bermatzeko sinadura elektroniko aurreratua erabiliko dute. Herri-administrazioak,dagokion artxibotik, aurkeztutako kopien edukia erkatzeko eska dezake. Erkatzea ezinezkoa balitz,salbuespen gisa, herritarrari agiria edo jatorrizko informazioa erakusteko eska diezaioke. Kopia horiekaurkeztuta, Administrazioari baimena ematen zaio agiri horietan jasotako informazio pertsonala eskuratzekoeta tratatzeko”.
Beste herrialde batzuetan ez bezala, legeak ez du eskatzen sektore pribatuan ere dokumentaziomota hori onartzea, eta beraz, abokatu batek dokumentazioa jatorrizko formatuan aurkezteko eskaeraegin dezake.
3aurkibidea
dira, eta, hartu izanaren agiriak kontrolatuz, jakinarazpenak zertan diren —jasotzeko, jasoak edo atzerabotatakoak— kontrolatuko da.
Jasotako jakinarazpenen abisua
Bidalketa e-mailez edo SMS bidez jakinaraziko zaio erabiltzaileari/jasotzaileari, betiere aldez aurretikhorrelako abisuak jasotzeko prest azaldu bada.
Jakinarazpenen bilketa
Jakinarazpena jasotzeko erabiltzailea bere ziurtagiri digitalarekin konektatuko da —eNAN, Izenperen etaCamefirmaren sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiria—, eta, bere karpetaren bitartez, jasotzeko dauzkanjakinarazpen-mezuak jasoko ditu, baita onartutako, atzera botatako edo iraungitako jakinarazpenak ere.
Jakinarazpenek epemuga bat dute. Ezarritako 10 eguneko epearen barruan erabiltzaileak irakurtzen ezbaditu, iraungi egingo dira, eta ezin izango dira jaso. Sistemak jakinarazpenaren irteera erregistratzenduen unean hasten da epea.
3.)
4.)
1.4 Erregistro telematiko publikoaMETAPOSTA erregistro telematiko publikoa izango da sisteman jasotako eta gordetako agiriei dagokienez,eta jakinarazpen elektronikoko mekanismoak eskainiko ditu horretarako, 209/2003 Errege Dekretuaren legezkobetekizunei jarraiki.
Erabiltzailearen gidaliburua
4aurkibidea
2. ZER EGIN ALTA HARTZEKO
METAPOSTA zerbitzuan alta hartzeko hiru bide dauzkagu:
2.1 Zuzeneko sarbidea ziurtagiri digitalaren bitartez
METAPOSTA plataforman sar gaitezke sinadura digitala onartua (IZENPE herritarra txartela, ONA, e-NAN,
Camerfirma) daraman ziurtagiri batez gure burua identifikatuz.
Sisteman sartzeko horrelako ziurtagiriak erabiltzen badituzu, sistemak automatikoki gaituko zaitu atxikitako
igorleen eskutik jakinarazpen elektronikoak jasotzeko. Sinadura digital onartua daraman ziurtagiriak erabiliz
sartzen diren erabiltzaileek soilik izango dute jakinarazpen elektronikoak jasotzeko aukera.
2.2 Modu presentzialean
Nahi duenak KZguneetako bulegoetara jo dezake alta kudeatzeko. Pertsona fisikoek KZgune kolaboratzaile
batera joan behar dute eta langile baten aurrean beren burua identifikatu, NANa edo AIZa erakutsita.
Behin prozesu hori beteta, bi pasahitz jasoko dituzu zerbitzua aktibatzeko: pasahitz bat gutun bidez jasoko
duzu, eta bestea, berriz, telefono mugikorrera bidaliko dizugun SMS baten bitartez.
2.3 Entitate kolaboratzaileen web-orriaren bitartez
METAPOSTAn alta hartzeko, honako entitate kolaboratzaile hauen on-line bankako zerbitzuetara jo dezakezu:
• Bankoa
• Bilbao Bizkaia Kutxa
• Caja Laboral - Euskadiko Kutxa
• Caja Vital Kutxa
• Iparkutxa
• Kutxa
Finantza-entitate horietako baten on-line bankako erabiltzaile gisa alta emanda egon behar duzu; horixe da
betekizun bakarra.
Zer egin behar dut METAPOSTAko pasahitzak galtzen baditut edo beste norbaitekkentzen badizkit?
METAPOSTAko zure postontzian dagoen dokumentazioa konfidentzialtasun-maila handikoa izango denez,
zure pasahitzak galtzen badituzu edo zure ustez beste norbaitek baldin baditu, METAPOSTAren telefono
bidezko arreta-zerbitzura deitu behar duzu (902 540 540), zure kontua berriz aktibatzea eskatzeko.
METAPOSTAk PIN eta pasahitz berriak emango dizkizu, eta berriz bidaliko dizkizu. PINa telefono
mugikorrera bidaliko dizute SMS baten bidez, eta pasahitzak posta arruntaren bidez jasoko dituzu, zure
posta-helbidean.
Erabiltzailearen gidaliburua
Metapostan alta hartzeko izapidea zure on-line bankaren bitartez egin nahi baduzu, lehenik eta behin
zure entitatearen web-orrian sartu behar duzu, eta saioa hasi. On-line bankan alta hartzeko eskuliburuan
zehatz-mehatz ikus dezakezu entitate horietako bakoitzean jarraitu beharreko prozesua.
5aurkibidea
METAPOSTAn baja hartu nahi dut. Zer egin behar dut?
METAPOSTAn baja emateko, METAPOSTA, S.A.ren egoitzan errebokazio-eskaera aurkeztu behar da, honako
datu hauek bilduz:
- Kontuaren titularraren nortasuna.
- Baja eskatzeko arrazoia.
- Baja eskatzen duenarekin harremanetan jartzeko informazioa.
Kontu eta Zerbitzuen Jardunbideen Deklarazioan eta METAPOSTA, S.A.n ezarritako betekizunen arabera
autentifikatuko da eskaera, eta autentifikatu ostean, baja emango zaio.
Baja-eskaera autentifikatua eta errebokazioa justifikatzen duen informazio guztia erregistratu eta artxibatu
egingo da.
Errebokazioa titularra ez den beste norbaitek eskatuz gero, METAPOSTA, S.A.k baja-eskaeraren berri emango
dio kontuaren titularrari, baita arrazoiaren berri ere. METAPOSTA, S.A.k ezin izango du berriz aktibatu baja
emanda dagoen konturik.
Helbidea: METAPOSTA, S.A.
Arabako Teknologia Parkea
Albert Einstein etorbidea, 44 - E6 eraikina - Beheko solairua
Miñano Goiena - 01510 Vitoria-Gasteiz
Faxa: 945 00 10 65
Hardware / software / azpiegitura berezirik behar al dut METAPOSTAn sartzeko?
METAPOSTAk ez du inolako betekizun berezirik, Interneten modu arruntean nabigatzeko beharrezkoak direnak
besterik ez. Internet kontsultatzeko gailuren bat (ordenagailu pertsonala, PDA, smartphone eta abar) besterik
ez duzu behar, eta Interneterako konexio erabilgarria.
Horretaz gain, METAPOSTAn saioa hasteko sinadura elektronikoaren ziurtagiriak erabili nahi izanez gero, edo
dokumentuak digitalki sinatu nahi badituzu, sinadura elektronikoaren ziurtagiriak eta txartel-irakurgailu operatibo
bat eduki behar dituzu.
Zer nabigatzaile eta/edo sistema eragilerekin ibiltzen da METAPOSTA?
METAPOSTA software librearekin egina dago; hortaz, hasiera batean, edozein nabigatzaile eta/edo sistema
eragilek balio du METAPOSTA erabiltzeko.
Herritarrek gehien erabiltzen dituzten nabigatzaile eta sistema eragileekin erabiltzeko aukera bermatzen du
METAPOSTAk:
- Sartu eta erabiltzeko, honako web-nabigatzaile hauek dauzkazu:
1. Internet Explorer.
2. Mozilla eta Mozilla Firefox.
3. Opera.
4. Safari.
- Sistema eragileei dagokienez:
1. Microsoft Windows ingurunea.
2. GNU/Linux ingurunea.
3. Mac OS X ingurunea.
4. Ingurune mugikorrak (Symbian, Blackberry, Windows Mobile).
Erabiltzailearen gidaliburua
6aurkibidea
3. METAPOSTAN SARTZEA
Arakatzailean, Interneten honako helbide hau ireki behar duzu: www.metaposta.com
Orri nagusian, Postontzira sartu atala agertuko da. Bertan, “Postontzira sartu” atal horretan, web-orriarenbertsio arrunta edo bertsio irisgarria hauta dezakezu sartzeko (azken horrek zerbitzuaren erabilera erraztukodizu). Horretaz gain, ikusgai ditugu METAPOSTAren web-orrian sartzeko beste bi modu ezberdin.
Erabiltzailearen gidaliburua
7aurkibidea
3.1 Erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartzeaMETAPOSTAko erabiltzaile guztiek erabiltzailea eta pasahitza dute, sisteman alta hartzean ematen zaiena.Baliozkoak ez diren erabiltzailea eta pasahitza sartzen badituzu, ‘Kredentzialak ez dira baliozkoak’ mezuaagertuko da.
3.2 Ziurtagiri digitalarekin sartzeaZiurtagiri digitala duen txartela (NAN elektronikoa, Camerfirma, IZENPE edo ONA) sartu beharko da. Sistemakdetektatzen duenean, segurtasuneko PINa eskatuko dizu eta METAPOSTAn sartzeko aukera emango du(aldez aurretik sisteman alta hartuta badago).
Erabiltzailearen gidaliburua
Kontuan izan:
8aurkibidea
Erabiltzailearen eremuan zure NANa idatzi beharko duzu, ez PIN zenbakia edo pasahitza. Sarrera burutzeko aspektu batzuk kontuan izan beharko dituzu:
1. NANa letra jartzea (beti maiuskulaz).2. Zenbakia eta letraren artean hutsune edo gidoirik ez ipintzea.3. Zure NANa oker hauetako edozeinekin idatziz gero, kredentzialak ez direla baliozkoak esango dizu sistemak.
Pasahitzaren esparruan, Metapostara egindako lehendabiziko sarreran aukeratu duzun zenbaki eta hitzen multzoa sartu beharko duzu.
Metapostara sartzen zaren lehenengo aldia bada:
1. Alta Ziurtagiri Digitalaren bitartez egin baduzu: aukeratu duzun gakoa idatzi beharko duzu.2. Alta online bankaren bitartez egin baduzu: pantailan agertu zaizun gakoa sartu beharko duzu. Gomendagarria da pasahitza sortzen den pantailatik zuzenean honen kopia-itsasketa ez egitea, errorez, karaktere desegokiak kopia dezakeelako, hala nola, hutsuneak testuaren amaieran.3. Alta KZgune batean egin baduzu: Ohiko postaren bitartez heldu zaizun gakoa idatzi beharko duzu.
4. METAPOSTAREN MENUAK
METAPOSTAren pantaila bi aldetan zatitu da. Eskuinaldean dokumentuen postontzia dago, eta bertan
METAPOSTAn gordetako dokumentuen zerrenda ageri da. Zerrenda hori aldatzen da ezkerraldeko menuan
hautatutako karpetaren edo etiketaren arabera (ezkerralde horretan karpetak eta etiketak bereizi dira).
4.1 Dokumentu-zerrenda (eskuinaldean)
Behin erabiltzaileak bere burua identifikatu ondoren, sistemak erabiltzailearen sarrera-postontzira birbideratzen
du saioa, dokumentuak normalean erretilu horretan jasotzen baitira.
4.2 Kontrol-eremua (ezkerraldean)
Ezkerraldean edo kontrol-eremuan, erabiltzaileak menu bat dauka: goialdean, METAPOSTAtik nabigatzeko
aukerak ageri dira, eta behealdean, berriz, METAPOSTAren konfigurazio-aukerak.
4.2.1 METAPOSTAtik nabigatzeko aukerak (goialdean)
METAPOSTAren ezkerraldeko panelean bi erlaitz ageri dira: “Karpetak” eta “Etiketak”. Horien gainean klik
eginez, dokumentuetan sartzeko modua alda dezakegu. Lehenean klik eginez gero, eta izenak berak aditzera
ematen duenez, dokumentuak karpetetan antolatuta ikusiko ditugu (“Windows” sistemaren antzekoa), eta
bigarrenean sakatzen badugu, berriz, etiketen araberako antolamendua agertuko da (“Gmail” sistemaren ildo
beretik).
Karpeten bitartez, dokumentu bat edukiontzi edo karpeta bakar batean gorde dezakegu, eta horrek dokumentu
hori non dagoen jakitea ahalbidetzen digu. Etiketa-sistemak, berriz, etiketa bat edo batzuk esleitzen dizkio
dokumentuari, dokumentu horren kokalekua zehazteko lagungarri.
Erabiltzailearen gidaliburua
9
Kontrol-eremua Dokumentu-zerrenda
Ko
nfi
gu
razio
aN
ab
iga
tze
ko
au
ke
rak
aurkibidea
Dokumentuak karpeten arabera antolatzea
Goialdean karpeta-zuhaitza daukagu, METAPOSTAren karpeta guztiak erakusten dituena. Erabiltzaileakkonfigura ditzake karpeta horiek, “Sarrera-postontzia”, “Dokumentu partekatuak” eta “Dokumentu baztertuak”izenekoak izan ezik, hau da, erabiltzaileak, inolako mugarik gabe, karpeta berriak sor ditzake, daudenak ezabaditzake eta karpetak zuhaitzetik mugitu, baita karpetak nahierara izendatu eta karpeten izena aldatu ere.
• Artxiboa
“Artxiboa” erretiluan antola dezakegu dokumentuak biltegiratzeko gure karpeta pertsonalen sistema.
• Dokumentu baztertuak
Dokumentu bat baztertzean, dokumentu hori “Dokumentu baztertuen” erretiluan gordetzen da, eta hortik behinbetiko ezaba daiteke edo sistemara leheneratu.
Karpetak mantendu eta konfiguratzeko, honako bi aukera hauek dauzkagu:
1.) Sakatu saguaren eskuinaldeko botoia karpeten eremuaren gainean: goitibeherako menu bat agertuko da,karpetak konfiguratzeko eskuragarri ditugun ekintzen berri emango diguna.
Erabiltzailearen gidaliburua
10aurkibidea
• Oharren karpeta
Erabiltzaileak karpeta honetan jasotzen ditu METAPOSTAren edo igorleen komunikazio bereziak. Normalean,igorleei egindako harpidetzen egoerari buruzko mezuak izango dira. Hau da, METAPOSTAk mezu bat bidalikodio erabiltzaileari igorle batek bere suskripzioa onartzen edo ezeztatzen duen bakoitzean.
2.) Sakatu konfigurazio-aukera “Kudeatu karpetak” menuaren behealdean. Honako pantaila hau agertuko da,
karpeta-zuhaitzaren kudeaketa-aukera guztiekin:
Sortu karpeta bat: erabiltzaileak izen bat eman behar dio sortutako karpeta bakoitzari. Gehienez 50 karaktere
eduki ditzake izen horrek.
Karpetari izena aldatu: hautatutako karpetari izena aldatzeko aukera ematen du.
Ezabatu karpeta: hautatutako karpeta eta haren azpikarpeta guztiak ezabatzen ditu. Karpeta edo azpikarpeta
batek dokumentuak biltzen baditu, mezu bat agertuko da karpeta eta karpetaren barruko dokumentuak
ezabatu egin direla egiaztatzeko. Dokumentu horietako bat partekatua bada edo karpeta erregela baten
eraginpean badago ordea, ezin izango da ezabatu.
Mugitu karpetak: iturburu gisa hautatutako karpeta eta haren azpikarpeta guztiak helburu gisa hautatutako
karpetara mugituko dira. Eta, dokumentuak baditu, horiek ere mugituko dira karpetekin batera.
Kopiatu karpetak: Hautatutako karpeta eta haren azpikarpetak helburu gisa hautatutako karpetan kopiatuko
dira. Prozesu horretan jatorrizko karpeta ez da ezabatuko.
a.
b.
c.
d.
e.
Dokumentuak etiketen arabera antolatzea
Erabiltzailearen gidaliburua
11aurkibidea
• Etiketen zerrenda
Etiketa-sisteman sartzean, erabiltzaileak bere dokumentuei esleitutako etiketa guztien zerrenda agertuko da,
eta, etiketa bat edo batzuk hautatuz, etiketa horiek dauzkaten dokumentuen zerrenda erakutsiko da. Etiketak
elkartuz edo bateratuz ere egin dezakegu etiketa jakin batzuk dituzten dokumentuen hautaketa.
• Etiketen editorea
Etiketen menua dokumentu-zerrendaren tresna-barra horizontalean dago, eskuinaldean, “Etiketak” atalaren
barruan. Hortik abiatuta etiketa berriak sor ditzakegu, eta erabiltzaileak sortu dituen guztiak kudeatu.
Sortu etiketa berria: etiketa bat sortzean, etiketa hori oraindik ez zaio dokumentu bati esleitu.
Ezabatu etiketa bat: etiketa ezabatzen da etiketa-biltegitik eta esleituta dagoen dokumentu guztietatik, bainadokumentu horiek ez dira inondik inora desagertzen.
Etiketari izena aldatu: aldatutako etiketa biltzen duten dokumentu guztiei aplikatuko zaie aldaketa, automatikoki.
a.
b.
c.
Erabiltzailearen gidaliburua
12aurkibidea
4.2.2 METAPOSTAren konfigurazio-aukerak (behealdean)
Menuaren behealdea METAPOSTAren konfigurazio-eremuari dagokio.
Bertan 3 aukera dauzkagu:
Itxuratu nire kontua
Aukera horren bitartez, erabiltzailea bere datu pertsonaletan eta METAPOSTAren igorleen harpidetzari buruzkodatuetan sar daiteke, eta beste zenbait konfigurazio-utilitate ere erabil ditzake.
1.) Nire datuak
Kontu-konfigurazioan aurkitzen dugun lehen erlaitza erabiltzailearen datuei dagokie: Nire datuak.
Horren bitartez, erabiltzaileak bere datu pertsonalak eta pasahitza erabil ditzake. Azpimarratzekoa da ziurtagirielektroniko baten jabe den erabiltzaileak ziurtagiri hori erabiliz edo pasahitza erabiliz izango duela METAPOSTAnsartzeko aukera; horregatik oso garrantzitsua da pasahitzari eustea METAPOSTAren barnean.
Pantailako zenbait testu-koadroren ondoan izar gorri bat ikus daiteke, nahitaez bete behar direla adieraztenduena (METAPOSTAren barneko datu-orri askotan gertatzen da hori).
a. Aldatu datu pertsonalak:
Atal honen edozein unetan, gure datu pertsonal guztiak alda ditzakegu NAN izan ezik, eta nahitaezkoa daizenaren eta bi abizenen berri ematea.
Erabiltzailearen gidaliburua
13aurkibidea
b. Aldatu hizkuntza:
Sistemaren hizkuntza edozein unetan alda daiteke, baina aldaketa horrek ez du eraginik izango sisteman
identifikatzen den hurrengo aldira arte, METAPOSTAren hasiera-orriaren bitartez.
c. Aldatu pasahitza:
Pasahitza ere edozein unetan alda dezakegu, betiere honako muga hauek aintzat hartuta:
- Gutxienez 8 karakterreko luzera eduki behar du.
- Zenbakiak eta letrak eduki behar ditu.
- Karaktereen artean ezinezkoa da erabiltzailearen izena edo abizenak biltzea.
2.) Nire entitateak
Bigarren erlaitzean, informazioa sorrarazten duten igorleen harpidetzarekin du zerikusia. Erabiltzaileak horien
harpidedun bihurtzeko aukera dauka.
Erlaitz horren barnean, harremanak dauzkan igorle guztien harpidedun bihurtzeko eskaera egin dezake
erabiltzaileak. Harpidetza onartu ostean, erabiltzailea hautatutako igorleen dokumentazioa jasotzen hasiko da,
haiek METAPOSTAra bidalketak egiten dituztenean.
Erabiltzailearen gidaliburua
14aurkibidea
3.) Erregelak
Erlaitz honek METAPOSTAren barnean erregelak sortzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Erregela edo
disparadore horiek agertzen dira erabiltzaileak hautatutako motaren edo igorlearen dokumentu bat jasotzen
duenean, eta erabiltzaileari bi ekintza mota automatizatzeko aukera ematen diote:
a. Karpetan sartzeko ekintza automatikoa
Karpetan sartzeko eragiketa automatikoaren bitartez, erabiltzaileak zera hauta dezake, mota edo igorle jakin
baten dokumentua sarrera-erretiluan sartu eta berehala, dokumentu hori, automatikoki, karpeta jakin batera
mugitzea.
Erabiltzailearen gidaliburua
15aurkibidea
Auto partekatzeko arau bat sortuz gero, erabiltzaileak zera hauta dezake: mota edo igorle jakin batendokumentuak bere postontzian sartu eta berehala, automatikoki, METAPOSTAko beste erabiltzaile batekinedo batzuekin dokumentu hori partekatzea.
4.) Oharrak
Kontu-konfigurazioan ageri den hurrengo atala, abisuen kudeaketari buruzkoa da.
Arauei esker, erabiltzaileak bere postontzian sartutako dokumentuei loturiko ekintzak konfigura ditzake. Oharrenbitartez, berriz, erabiltzaileak automatiza dezake METAPOSTAk mezu bat bidaltzea posta elektronikoko kontubatera, igorle edo mota jakin baten dokumentua jasotzen duen bakoitzean.
Erabiltzailearen gidaliburua
b. Auto partekatzea
16aurkibidea
5.) Partekatzeen blokeoa
Kontuaren konfigurazioan ageri den azken erlaitza partekatzeen blokeoari dagokiona da.
Postontziko dokumentua partekatzeari buruzko kapituluan ikusiko dugun bezala, METAPOSTAren erabiltzaileakdokumentuak parteka ditzake METAPOSTAko beste erabiltzaile batzuekin.
Aukera horren bitartez, erabiltzaileak METAPOSTAko beste erabiltzaile bat blokea dezake, aurrerantzeanerabiltzailearen postontziarekin dokumentuak partekatzeko aukerarik izan ez dezan.
Behin erabiltzaile partekatzailearen NAN zenbakia sartu ondoren, horrek ezin izango du gure kontuarekindokumenturik partekatu guk blokeo hori ezabatu arte.
Kudeatu karpetak
Menuaren behealdean “Kudeatu karpetak” dion botoia sakatzean, honako pantaila hau agertuko da, karpeta-zuhaitzaren kudeaketa-aukera guztiekin:
Sortu karpeta bat: erabiltzaileak izen bat eman behar dio sortutako karpeta bakoitzari. Gehienez 50 karaktere
eduki ditzake izen horrek.
Karpetari izena aldatu: hautatutako karpetari izena aldatzeko aukera ematen du.
a.
b.
Erabiltzailearen gidaliburua
17aurkibidea
Sinatua dagoela erantzuten badugu, dokumentua sinatzeko dokumenta igo nahi dugun edo ez galdetuko digu.
Baietz erantzuten badugu, METAPOSTAk erabiltzaileari bi fitxategiak —dokumentua eta sinatzeko fitxategia—
hautatzeko eskatuko dio erabiltzaileari.
Ezetz erantzunez gero, aldiz, dokumentua baino ez du eskatuko.
Behin dokumentua hautatu ondoren, METAPOSTAren dokumentu-gordailura edo postontzira igoko dugu.
Ezabatu karpeta: hautatutako karpeta eta haren azpikarpeta guztiak ezabatzen ditu. Karpeta edo azpikarpetabatek dokumentuak biltzen baditu, mezu bat agertuko da karpeta eta karpetaren barruko dokumentuakezabatu egin direla egiaztatzeko. Dokumentu horietako bat partekatua bada edo karpeta erregela bateneraginpean badago ordea, ezin izango da ezabatu.
Mugitu karpetak: iturburu gisa hautatutako karpeta eta haren azpikarpeta guztiak helburu gisa hautatutakokarpetara mugituko dira. Eta, dokumentuak baditu, horiek ere mugituko dira karpetekin batera.
Kopiatu karpetak: Hautatutako karpeta eta haren azpikarpetak helburu gisa hautatutako karpetan kopiatukodira. Prozesu horretan jatorrizko karpeta ez da ezabatuko.
c.
d.
e.
Erabiltzailearen gidaliburua
Beheko menuaren azken aukerak dokumentuak igotzearekin du zerikusia. Aukera horri esker, erabiltzaileak
elektronikoki sinatutako edo sinatu gabeko dokumentuak biltegira ditzake bere METAPOSTA dokumentu-
gordailuan. Ildo horretan, honako hauek hartu behar dira aintzat:
• Dokumentu-gordailura igo nahi ditugun fitxategiek gehienez 5Mb eduki dezakete artxibo bateratu bakoitzeko.
• Gehienez, erabiltzaile bakoitzak 100 Mb biltegira ditzake doan.
• METAPOSTAk mota guztietako artxiboak biltegiratzeko aukera ematen du.
METAPOSTAk PDF formatuko fitxategiak eta jpg, gif eta png irudi-formatuko fitxategiak bakarrik bistara ditzake
zuzenean. (Fitxategi mota ugari daudenez, erabiltzaileak beste mota batzuetako fitxategiak bistaratu nahi
baditu, bere ordenagailura jaitsi behar du fitxategia, eta bere baliabideen bitartez bistaratu).
Kontuan hartu: Dokumentu-gordailuan gordetako dokumentuak ezabatzen badira, erabiltzaileak ezin izango
du libratutako lekua berriz erabili, ezta dokumentu-gordailuan gordetako dokumentu kopurua murriztu ere,
aurreko atalean aurreikusitakoari dagokionez.
Aukera hori sakatzean, METAPOSTAk, lehenik eta behin, dokumentua sinatua dagoen edo ez galdetuko digu.
Igo dokumentuak
18aurkibidea
5. DOKUMENTU ERAGIKETAK
Zerrendek aukera ematen digute dokumentu-erretiluetatik zenbait eragiketa egiteko. Beherago deskribatuko
ditugu eragiketa horiek guztiak, erretiluko dokumentu bat edo batzuk hautatzea eskatzen dutenak.
5.1 Sarrerako eta artxiboko erretilua
Erabiltzailearen postontziak honako gida-informazio hau eskainiko digu, ikusgai dauzkagun zutabeetan:
• Dokumentuen gainean ekintzak egiteko markatze-aukera duen laukia (aldi berean dokumentu bat baino gehiago hautatzeko aukera ematen du).
• Dokumentua igorri duen entitatea, dokumentua bidali digun igorlea adierazten diguna.
• Dokumentuaren jasotze-data eta jasotze-ordua. Dokumentua gure postontzian zer egunetan eta zer ordutan sartu den adierazten digu.
• Partekatuaren adierazlea, dokumentua METAPOSTAren beste zenbait erabiltzailerekin edo igorle batekin partekatzen dugun adierazten diguna.
• Dokumentu mota (banku-laburpena, faktura, kontratua eta abar).
• Dokumentuaren izena.
• Sinatze-adierazlea.
• Hartu-agiriaren adierazlea
Zutabearen deskribapenaren edo izenaren eskuinaldean gezi txiki bat daukaten zutabeek aukera ematen digutepostontziko dokumentuen zerrenda berrantolatzeko beren irizpideari jarraiki. Postontzia zutabe horietako batenirizpideari jarraiki berrantolatzeko, sakatu gainean.
5.1.1 Dokumentu baten gainean egin ditzakegun ekintzak:
Postontziaren goialdean tresna-barra bat daukagu, honako ekintza hauez osatua:
Erabiltzailearen gidaliburua
19aurkibidea
• Bistaratu dokumentua
Dokumentu baten gainean bi klik egitean edo “Ikusi dokumentua” aukera sakatzean, dokumentuaren xehetasunetan
sartuko gara.
• Mugitu dokumentua
Badugu dokumentu bat mugitzeko aukera; horretarako, dokumentua arrastatu eta karpeta baten gainean utziko
dugu, edo bestela dokumentua mugitzeko aukera sakatuko dugu: pantaila bat agertuko da, eta bertan karpeta
bat hautatuko dugu, dokumentua nora eraman nahi dugun aintzat hartuta.
• Baztertu dokumentua
Aukera hori sakatzean, hautatutako dokumentua baztertuen karpetara bidaliko dugu, eta bertan METAPOSTA
postontzitik behin betiko ezabatzeko aukera izango dugu.
• Etiketak
Dokumentu bati etiketak aplikatzeko aukera emango digu aukera horrek, baita hautatutako dokumentuei
aplikatzeko etiketa berriak sortzeko aukera ere.
• Markatu honela
Dokumentuak erabiltzailearen postontzian irakurritzat edo irakurri gabetzat markatzeko aukera emango digu.
• Partekatu dokumentuak
Dokumentuak beste erabiltzaile batzuekin edo igorle batekin partekatzeko aukera dago. Horrek muga bakarra
dauka: erabiltzailearena ez den dokumentua —hau da, erabiltzaileak dokumentu horren jabea den erabiltzailearekin
partekatzen duen dokumentua— ezin izango da partekatu.
Erabiltzailearen gidaliburua
20aurkibidea
Dokumentuak partekatzeko aukerak bi partekatze mota ahalbidetuko dizkigu:
1) METAPOSTAren beste erabiltzaile batekin partekatzea.
Hautatutako dokumentua edo dokumentuak METAPOSTAren erabiltzaile batekin edo batzuekin partekatzen
du, aldez haurretik horien NAN/IFK zein den jakin behar dugula kontuan hartuta.
Behin dokumentu bat edo gehiago hautaturik, “Partekatu dokumentuak erabiltzaileekin” aukeraren gainean
sakatzen badugu datu-orri bat agertuko zaigu, eta bertan dokumentuak partekatu nahi ditugun erabiltzaileen
NAN zenbakiak erantsiko ditugu.
Partekatu beharreko erabiltzaileen zerrenda eskura, “Partekatu” botoiaren gainean sakatuko dugu, eta bertan
eragiketaren berrespena agertuko da, hautatutako erabiltzaileen izen-abizenekin batera. Markatutako NAN
zenbakietako bat METAPOSTAko erabiltzaile bati ez badagokio, horren berri emango da.
• Partekatzeak blokeatzeko funtzioak
“Kontuaren konfigurazioaren” menuan ageri den azken erlaitza partekatzeen blokeoari dagokiona da.
Aukera honen bitartez, erabiltzaileak METAPOSTAko beste erabiltzaile bat blokea dezake, aurrerantzean
dokumentuak partekatzeko aukerarik izan ez dezan.
Behin erabiltzaile partekatzailearen NAN sartu ondoren, horrek ezin izango du gure kontuarekin dokumenturik
partekatu. Logikoa denez, betiere blokeo hori ezabatzeko aukera izango dugu.
Erabiltzailearen gidaliburua
21aurkibidea
2) Partekatu igorle batekin
Dokumentua igorle jakin batekin —hain zuzen ere, aldez aurretik, harekin dokumentua zer dela-eta parteka
daitekeen adierazi duen igorle batekin— partekatzeko aukera ematen du. Arrazoi horrengatik, dokumentuak
igorlearekin partekatuta jarraituko du erabiltzaileak eskuragarri duen epemugara arte.
Behin dokumentu bat edo gehiago hautatu eta “Partekatu dokumentuak igorlearekin” aukera sakatu
ondoren, datu-orri bat agertuko da, dokumentuak partekatzeko igorlea hautatzeko aukera emango diguna,
baita partekatzea amaitzeko data eta dokumentuak partekatzeko arrazoia hautatzeko aukera ere. Eremu
guztiak nahitaezkoak dira.
• Deskargatu dokumentua
Erabiltzaileari aukera ematen dio dokumentu bat erabiltzailearen ordenagailura deskargatzeko.
• Bilatu dokumentuak
Erabiltzaileari aukera ematen dio dokumentuak beheko pantailaren irizpideei jarraiki bilatzeko:
Behin irizpideak hautatu ondoren, Bilatu botoia sakatuko dugu, eta, erabiltzailearen postontzian, irizpide horiek
betetzen dituzten dokumentuak agertuko dira bakarrik.
Erabiltzailearen gidaliburua
22aurkibidea
6. METAPOSTAREN DOKUMENTUETAN SARTZEA
Pantailan ikus dezakegunez, postontzian bezalaxe bi lan-eremu dauzkagu. Lehenean tresna-barra bat agerida, dokumentuaren gainean egin ditzakegun ekintzez osatua.
Dokumentuaren gainean honako ekintza hauek egin daitezke:
• Etiketak
Postontzian bezalaxe, dokumentu ireki bati ere etiketak aplikatzeko aukera izango dugu.
• Leiho berria
Dokumentua leiho berri batean irekitzeko aukera ematen du, METAPOSTAren aplikazio-leihotik aparte.
• Sinatu dokumentua
Dokumentu baten “Xehetasuna” erlaitzetik dokumentu hori sina dezakezu, sinadura elektroniko onartuaren txartelbat erabiliz (Izenpe, eNAN, Camerfirma txartelak eta Presidentzia Ministerioak homologatutako beste guztiak,baldin eta Sara ingurunean jarduten badute eta Ministerio horren @firma zerbitzuarekin elkarreragiten badute).
Erabiltzailearen gidaliburua
23aurkibidea
METAPOSTA postontzian dokumentu bat ikusteko, bertan klikatu edo “Ikusi dokumentua” botoia sakatu beharko dugu.
Aukera hau eskuragarri egongo da METAPOSTA saioa ziurtagiri elektroniko baten bitartez hasi duten erabiltzaileguztientzat, eta, izenak adierazten duenez, erabiltzaileari ikusgai duen dokumentua sinatzeko aukera emangodio ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez.
Erabiltzaileak bere dokumentuak sina ditzake bakarrik, hau da, ezin izango ditu beste batzuek partekatutakodokumenturik sinatu.
Sinatzeko, sistemari konektatutako erabiltzaileak bere txartela, ziurtagiri elektronikoa daramana, sartu beharkodu txartel-irakurgailuan.
• Itxi
Dokumentua ixten du eta erabiltzailearen postontzira itzultzen da.
Hurrengo eremuak, dokumentuari dagokionez ikusi dezakegun informazioa erakusten digu:
Erabiltzailearen gidaliburua
24aurkibidea
• Lehen erlaitzak dokumentuan sartzeko aukera ematen diguDokumentua METAPOSTAren ingurunean bistaratzeko aukerarik ez badago, honako pantaila hauagertuko da.
Bermea
• Bigarren erlaitzak dokumentuaren datuen xehetasunak erakusten dizkigu:
Erabiltzailearen gidaliburua
25aurkibidea
• Hirugarren erlaitza, dokumentuak loturiko publizitatea duenean agertuko da bakarrik, eta dokumentunagusiari loturiko publizitate-dokumentura eramango gaitu.
Dokumentua ikusi nahi badugu, deskargatu eta gure ekipoan bistaratuko dugu, dagokion tresna erabiliz.Hasteko, METAPOSTAk PDF, gif, jpg eta png dokumentuak baino ez ditu bistaratzen. Baina gainerakodokumentu motak deskargatzeko eta bistaratzeko aukera ere ematen du. Dokumentu bat METAPOSTAreningurunean bistaratzeko aukerarik ez izateak ez ditu gainerako ekintzak galarazten, hau da, dokumentu horipartekatu, sinatu eta artxiba dezakegu gainerako dokumentu guztiak bezala.
• Laugarren eta azken erlaitza, berriz, dokumentuak sinaduraren bat duenean agertuko da, etadokumentuaren sinadurari buruzko datuak erakutsiko dizkigu.
Gainera, sinadura deskargatzeko aukera emango digu, beste edozein prozesutan erabiltzeko.
Erabiltzailearen gidaliburua
26aurkibidea
7. METAPOSTA SISTEMAREN LAGUNTZA
METAPOSTAko erabiltzaileentzat aurreikusitako prestakuntza.
METAPOSTAren aplikazioa ez da herritarrek bakarka eta azken orduan egin beharreko bidea izango. Aitzitik,
informazio- eta komunikazio-teknologia berrien prestakuntza eta erabilerarako doako zentro publikoen sarearekin
elkarlanean (Kzgunea), honako bi prestakuntza mota hauek eskainiko ditu: presentziala herritar eta enpresentzat,
eta on-line prestakuntza Interneten bitartez.
Gainera, aurreikuspenen arabera, Euskadi osoan barrena barreiatuta dauden 276 KZguneetako 96 dinamizatzaileek
sistemaren erabiltzaile izan nahi duten herritarrei lagunduko diete alta hartzeko prozesuan, eta, horrenbestez,
espero dugu KZguneak METAPOSTA sistema hedatzeko bitarteko nagusia izatea, dagoeneko 315.000
erabiltzaile erregistratu direlako programa horretan.
Erabiltzailearen arretarako zentroa
Edozein iruzkin, zalantza edo iradokizun baldin baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke honako sistema
hauen bitartez:
• METAPOSTAren euskarri-telefonoa: 902 540 540
• Emaila: [email protected]
Erabiltzailearen gidaliburua
27aurkibidea