KLIMA-ALDAKETA
ESKOLAKO AGENDA 21, 2016-2017
IKASTURTEA
“LURRAREN SUKARRA”
ZER DA KLIMA ALDAKETA? Atmosferaren, itsasoaren, lurraren eta organismoen
elkarrekintzaz definitzen da lurraren KLIMA.
KLIMA ALDAKETA: lurreko klima definitzen duten elementu
horien bariazioa, alde batetik prozesu naturalen eraginez, baina
batik bat gizakiaren eraginez ematen ari dena.
ZEGATIK ARI DA GERTATZEN? BEROTEGI EFEKTUA
Lurrak, itsasoak, gizakiok, … eguzkiaren beroketa jasaten dugu.
bero hori BEHARREZKOA DUGU BIZITZA MANTENTZEKO.
Atmosfera: lurra inguratzen duen gas geruza da. Nitrogenoz,
oxigenoz, karbono dioxidoz, metanoz, ur lurrunez... osatua.
Atmosferan dauden gas horiek beroa xurgatzen dute eta azken
150 urtetan, zenbait gasen maila asko igo da.
BEROTEGI EFEKTUA
Loturak klikatu!
klima aldaketa-naturgaia
ZERGATIK IGO DA GASEN
KONTZENTRAZIOA ? Gero eta petrolio, ikatz, gas… gehiago erretzen ari gara.
Horrek, hiru berotegi gas nagusien kontzentrazioa
handitu du:
Karbono dioxidoa (CO2)
Metanoa (CH4)
Nitrogeno oxidoa (N2O)
NORK ISURTZEN DITU?
ZERTAN NABARI DA KLIMA ALDAKETA? 1) TENPERATURAREN IGOERAN
2) IZOTZAK URTU ETA ITSAS
MAILAREN IGOERAN
3) PREZIPITAZIOEN GEHITZEAN
4)EZ-OHIZKO FENOMENO ATMOSFERIKO UGARIETAN
ZEIN ONDORIO DITU HONEK? Eritasun tropikal askoren hedatzea:
MALARIA, CHIKUNGUNYA, ZIKA,…
Ekosistemen aldaketa: landare eta
animalien desagerketa
Basamortuak hedatzea
Nekazal produktuen murrizpena
Migrazioak eta herri aberatsen eta
pobreen arteko desorekak
handitzea
IRTENBIDEAK
ZER EGITEN ARI DA NAZIOARTEAN?
1979 klimari buruzko lehen konferentzia
1995 Klima aldaketari buruzko Nazioarteko batzordea
1997 Kyoto Protokoloa: klima aldaketari aurre egiteko berotegi efektua sortzen duten gasen erabilpena murrizteko konpromezua. Ez zen indarrean jarri 2005 arte, eta ez da bete!!
2015 Pariseko Akordioa: Kyoto protokoloa ordezkatzen du. Mende amaierarako planetaren tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzeko eta igoera gradu eta erdikoa izateko ahalegina egiteko konpromisoa hartu dute.
Kioto zertarako?
Klikatu!
ETA GURE HERRIAN? EUSKADIN:
2050 KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO ESTRATEGIA
Euskadiko BEG (Berotegi Efektuko Gasen)emisioak gutxienez % 40 murriztea 2030erako eta gutxienez % 80 murriztea 2050erako, 2005. urtearekin alderatuta.
2050. urtean lortzea energia kontsumo orokorraren % 40a energia berriztagarria izatea.
LEGAZPI KLIMA 2030:
Legazpiko herrian klima aldaketari aurre egiteko martxan jarri den estrategia berria.
Bideoa
ZEIN IRTENBIDE DAGO?
ZER EGIN DEZAKET NIK?
Plastikozko poltsak ez erabiltzen saiatu
eta erabiltzekotan, behin baino
gehiagotan erabili.
Iraupen luzeko gauzak erosi.
Paperezko zapiak eta aluminio papera ez
erabili.
Distantzia txikiak egiteko oinez edo
bizikletaz egin eta bestela, garraio
publikoa erabili .
Argi naturala erabili.
eta…
ZER EGIN DEZAKET NIK?
ALDAKETA
KLIMATIKOARI AURRE
EGITEKO GUZTION
ARTEAN EGIN BEHAR
DUGU LAN ORAIN!