Date post: | 20-Jul-2015 |
Category: |
Education |
Upload: | 3ziklozuza |
View: | 1,193 times |
Download: | 1 times |
Zer da Europar Batasuna?
Ekonomia aldetik, Europar Batasuneko herrialdeek zenbait arau bateratu dituzte, hanbait gaitan; nekazaritzan, garraioan, arrantza, industrian... Gainera, Europar Batasuneko herrialde askotan euroa da diru ofiziala. Ikuspegi politikotik, Europar Batasuneko kide den edozein herrialdetako herritarrek eskubidea dute beste herrialdeetan bizitzeko.
Nola sortu zen Europar Batasuna?
Erromako Ituna sinatu zuten, eta Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu. Hala merkatu bateratu sortu zuten. Maastrichteko Ituna sinatu zuten Europar Batasuna bihurtu.
Ikurrak
Europar Batasunaren bandera urdina da eta urre-koloreko 12 izar ditu. Europar Batasunaren himnoak ez du hitzik. Maiatzaren 9a Europar Eguna da.
Europako Parlamentua
Europako Parlamentuak legeak eta aurrekontuak onartzen ditu. Europako parlamentuak bost urtean behin aukeratzen da eta Eurodiputatuek eta lehendakariak osatzen dute.
EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUA
Europar Batasuneko Kontsesiluak EBko erabakirik garrantzitzuenak hartzen ditu. Europar Batasuneko herrialde guztietako gobernuetako ministro guztiek osatzen dute Europar Batasuneko Kontseilua.
Europako Batzordea
Europako Batzordea Europar Batasuneko gobernua da. Europako Batzordea lehendakari batek eta hogeita zazpi komisariok osatzen dute.
Justizia Auzitegia eta Kontu Auzitegia
Justizia Auzitegia Europar Batasuneko legeak betearazteaz arduratzen da. Zenbait epailek eta zortzi abokatu nagusik osatzen dute. Kontu Auzitegiak Europar Batasuneko dirua zaintzen du.
Europar Batasuneko herritarrakEuropako osasun-txartela ere
badago, norberaren bizileku den herrialdeaz bestelako
batean egonez gero gastu medikoak ordaintzen
laguntzeko. Unibertsitate- eta lanbide-titulu gehienak
onartuta daude Europar Batasuneko herrialdeetan.
Horri esker, ikasle-trukeak egiten dira.
Eurogunea
1999an, Europar Batasuneko hamaika herrialdek eurogune deritzona sortu zuten. Eta geroago, 2002an, hamabi herrialdeek lehenbiziko bileteak eta txanponak jaulki zituzten. Eurogunea sortu ondoren, Europako Banko Zentrala eratu zen.
Merkatu bakarra
Bertako herrialdeen arteko muga eta aduana guztiak kendu egin ziren, eta hala, Europar Batasuneko herritarrek nahiz salgaiek libre zirkula dezakete.
EB zabaltzeko prozesua
1958an, sei herrialdek osatzen zuten Europar Batasuna. Hura zabaltzeko zenbait prozesuren ondoren, hogeita zazpi dira gaur egun. Eta litekeena da gerora gehiago izatea, zenbait herrialde atxikigai baitaude, EBn sartzeko zain: Kroazia, Turkia eta Mazedonia, adibidez.