+ All Categories
Home > Documents > Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Date post: 30-Mar-2016
Category:
Upload: euskal-herria-bildu
View: 219 times
Download: 3 times
Share this document with a friend
Description:
 
14
Transcript
Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

HKKHEZKUNTZA, KULTURA

ETA KIROLAHAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

KULTURA

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Partaidetza eta parekidetasuna bermatuko duen eredua bultzatu nahida, funtzionamendu eredu demokratikorako oinarriak ezarriz.

. Azterketa kritikoan eta ikerketan oinarritutako maila altueneko garapenakademikoan eta irakaste-ikaste prozesuen kalitatean oinarritutakoeredua bultzatuko da, ikasleari aditu gisa aritu eta garatzeko beharrezkodituen ezagutza, konpetentzia eta trebetasunak bermatuz.

. Euskararen erabilera akademikoa bermatuko duten politikak indartukodira eta euskara eta euskal kulturaren garapena sustatuko dituen iker-keta lerroak sustatuko dira.

. Azken hamarkadetan unibertsitatez besteko hainbat erakunde sustatueta garatu dituzte euskara, euskal kultura eta historiaren inguruko etamaila akademiko oso altuko ikerketak. Beraiek egindako lanaren aitor-pena egitea ezinbesteko ikusten dugu eta etorkizunari begira elkarlanabultzatuko da.

. Herriaren eta humanitatearen garapen jasangarriaren zerbitzuraegongo diren eremu eta maila anitzetako pentsalari eta zientzialariakheztea izango dugu helburu. Etikotasuna eta kalitatezko praktika zien-tifiko positiboa ardatz izango duten pertsonak heztea, alegia.

Horretarako ondorengo politikak bideratuko ditugu:

. Ikerketa eremuen definizio esparrua Euskal Herrian kokatzea. Euskalkomunitate zientifikoa sustatzea eta Euskal Herriak estatu gisa edukibeharko lituzkeen ikerketa eremuak identifikatzea eta indartzea.. Euskal Herriko unibertsitate sistema propioa sustatzea:

. Barruti propioa izatea

. Euskal Herriko Akreditazio Agentziaren autonomia bermatzea

. Irakasleria propioa bermatuko duten arautegiak indartzea. Beste unibertsitateekiko sareak indartzea

. Euskal Herriko beste lurraldetako unibertsitateekiko akordioakbultzatzea

. Euskal Herriko unibertsitateen arteko sareak indartzea

. Euskal Herriaren behar Formatiboen definizio egitea eta horren ara-berako titulazioak bultzatzea.

. Euskarazko On-lineko formazioa indartzea eta modalitate honetakoeskaintza gradu eta graduondoko programetan hedatzen laguntzea.

. Unibertsitatearen finantziazioa bermatzea eta Europako beste lurral-deekiko parekatzea bai BPGekiko egiten den gastuetan baita unibert-sitate mailako ikerketetarako egiten den gastuetan ere.

123

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

. Beka sistema indartzea eta ikasleei ematen zaizkien laguntza zuzenakEuropako beste Herrialdeen mailaren parean jartzea.. Lana eta unibertsitateko ikasketak bateragarri egiteko sistemak in-dartzea.

124

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

125

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

SARRERA

Kultura gizartea egituratzeko, integratzeko eta identitatea osatzeko balio batda. Identitate hori osatzeko garaian EH Bilduk euskal kulturgintza jartzen duerdigunean eta euskal kulturgintza honek euskarazko sorkuntza izango duardatz nagusietako bat. Horrek bermatuko du euskal kulturaren eta gure jen-dartearen balioen transmisio egokia eta kultura izango da identitate kolekti-boa osatzen lagunduko digun baliabidea. Kultura eta euskara dira euskalherritar guztiok batzen gaituen elementu nagusietariko bat.

Horregatik da hain garrantzitsua hezkuntzan euskal kulturaren curriculumabehar bezala lantzea. Eta hori izango da gure apustuetako bat.

Azken finean, euskal kulturgintzan transmisioa, sustapena eta jakintza bultzatubehar dira.

Kulturaz ari garenean, gure erronka nagusia oinarrizko kulturak, herri eragiledesberdinengandik datozenak bultzatzea eta garatzea izango da. Kultura guz-tion oinarrizko eskubidea da eta horregatik oso kezkatuta gaude BEZarenigoeragatik, kulturaz gozatzeko dugun eskubidea kinka larrian jarri delako.Ezin ahaztu oinarrizko eskubide bat luxuzko izaera duen kontsumo produktugisa aurkezten zaigula igoera horrekin.

Kultura lantzerakoan herrien garrantzia azpirramatu nahi dugu. Gure herrie-tan dagoen euskal kulturgintza azpimarratu nahi dugu, etengabe beste kulturadierazpen batzuekin elkartrukean eta elkarlanean dabilena. Eta oinarrizko

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

126

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

kultura horren garapenean sorkuntza bultzatzea izango da gure politikarenhelburu nagusia.

Kultura politiketan sormen artistikoaren, ikuskarien, ekoizpenen, kultura in-dustrien, sustapenaren arteko oreka bilatu behar da, baina sormenak izanbehar du ardatza, abiapuntua. Geure artistak, sortzaileak, musikariak, idaz-leak, bertsolariak, dantzariak, margolariak, eskultoreak...

Argi eduki behar dugu, kultura eta ikerketarik gabe ez dela herri garapen ego-kirik izango. Horregatik kulturan formazioa, garapena, sustapena eta proiek-zioa zein nazioartekotzea bermatzeko programa zehatzak garatuko ditugu.

Kultura kudeatzeko eredu berriak landuko ditugu. Oinarrizko kultur adieraz-penak garatzerako orduan oreka bilatu behar da administrazio publikoen etaeragileen arteko harremanean. Administrazioak babesa eskaini behar dio kul-turgintzari, baina bere autonomia bermatuz eta bultzatuz.

Azpiegituren kudeaketan ere eredu berriak sustatuko dira. Kultura azpiegi-tura erraldoien loraldia bizi izan dugu azken urteotan. Hirietako ikono berribihurtu dira. Kultura ikuskari moduan saltzen zaigu eta hau aldatu nahi dugu.Azpiegiturak herritarren zerbitzura jarri behar dira, kultura sortzeko gunebihurtu, herrien dinamizatzaileak, jendartea astintzeko guneak. Eta kulturaespazio itxietan gauzatzen denaz gain, kaleetan, gune irekietan garatutakoaere badela aitortu egin behar da; eta aitortzearekin batera, kultura ereduhori bultzatu.

Hiru lan lerro nagusi landuko ditugu kultura arloan:

1.- Sorkuntza eta adierazpen artistikoa sendotzea eta sustatzea.

2.- Ondare material eta inmateriala zaindu, ikertu eta ezagutzera ematea.

3.- Kultur industriak sustatzea.

Hiru arlo hauetan sektore eta eragile desberdinen arteko harreman eta ko-laborazio sistema berriak bultzatuko ditugu. Sektore desberdinetan eragileenatomizazioa handia da eta antolakuntza maila txikia. Hori aldatzeko lanegingo dugu, sareak bultzatuz eta honekin batera eragileen parte-hartzeabermatzeko bideak jarriko ditugu abian.

Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak bultzatuko ditugu.Sarea denontzat eskuragarri jarriz eta bidezkoa den kultura digitala sustatuz.

Kultur adierazpenetan bereziki sustatuko dugu ondare inmaterialaren eza-gutza eta transmisioa, berau berreskuratuz eta bere balorizazioa landuz.

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.- SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOA SENDOTU ETA SUSTATZEKO PROGRAMA

OINARRIZKO LAN LERROA

SUSTAPENA / I+G / SORMENA / EKOIZPENA

HELBURU NAGUSIAK

• Euskal kulturgintza indartu• Euskal kulturgintzaren transmisioa bermatu• Egitasmoen autonomia eta autogestioa sustatu• Kulturgintzan antolaketa bultzatu sareko lana sustatuz• Kudeaketa eredu berria abiatu (aurrelanketak, ostekoak...)• Hobekuntza Plana diseinatu• Proiektu kulturalen bitartez Euskal Herria ezagutarazi• Epe luzean goi mailako eskola propioa sortu

ZEHAR LERROAK

• SORKUNTZA: DIZIPLINA BAKOITZAREN SORMEN LANTEGIAK SORTU

• EUSKARA (Hizkuntza Politika berria) & EUSKAL KULTURGINTZAREN TRANSMISIOA

• AUKERA BERDINTASUNA

EKINTZA ZEHATZAK

1. FASEA: DAGOENA SENDOTU, EGONKORTU ETA BERREGITURATU [EPE LABUR-ERTAINA]

OINARRIZKO KUDEAKETA BIDEA:

• Ibilbide sendoa edota kalitate bermea erakutsi duten egitasmoak zaindu

127

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

(zaharrak nahiz berriak), haien jarraipena eginez eta bi urterik behin berri-kusiko diren kolaborazio-hitzarmenen bitartez (dela diru-laguntza, dela la-guntza teknikoa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), egitasmook blindatzeeta babeste aldera .• Ibilbide ahulagoa egin dutenen jarraipena egin (zaharrak nahiz berriak)eta kolaborazio era arinagoa sortu (dela diru-laguntza, dela laguntza tekni-koa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), denen lana errazte aldera, baierakundeetako teknikariena bai kultur eragileena.

GAUR EGUNGO LAN LERROEI EUTSI eta horien gainean BERRIAK AKTIBATU:

• IKUS-ENTZUNEZKOAK:Film luzeak eta laburrak, zinema jaialdiak, zinema euskaraz...

• MUSIKAEuskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa; Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoa;Euskal Herriko Ikasleen Orkestra; euskal musika tresnak bultzatzeko pro-grama; bertako musika, soinuak eta kantak sustatzeko programa; Musikareneuskal artxiboa (Eresbil musika ondarea); Abesbatzak: egitasmo pedagogikointegralak bultzatu; euskarazko musika taldeak nahiz bakarlariak sustatzekoprogramak, berrikuntzak lehenetsiz; Musikenen goi musika eskolaren ereduaerrotik aldatu; kontzertu erraldoietan parte-hartze programak antolatu etaEuskal Herria ezagutarazi; euskarazko DJ Ibiltarien programa diseinatu.

• LITERATURAEuskadi sariak; bertsolaritza (Bertsozale Elkartea); irakurzaletasuna sustat-zeko programa berriak abiatu; euskaraz irakurtzeko eta idazteko udako es-kolak; komikigintza sustatu, euskarazkoa lehenetsiz; idazleak nazioarteratzekoprogramak, gure literatura nazioartean zabalduz.

• ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOAKGure artea sustatu. Bertako artistak bultzatu.

• DANTZADantza tradizionala berreskuratu eta gaurkotzeko programak babestu (do-kumentazioa, irakasleen formakuntza, eskolak...). Dantza egitasmo berritzai-leak sustatu (ikerketa, esperientziak trukatu, nazioarteratzea...).

• ANTZERKIAArte eszenikoen barne eta kanpo sustapena; euskal antzoki sarea; euskarazkoantzezlanak indartu; euskal aktore eskola sortze bidean jarri.

• BESTELAKOAKo Kulturklik bezelako egitasmoak sustatu

128

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

o Kulturaren Behatokia berritu eta sustatuo Kultura Kontseilua bere horretan mantendu eta aldiro berritzen joan.o Donostia 2016 Euskal Herri osorako izango den kultura-kudeaketa ereduberria (sarea, parte-hartzea...) den neurrian, bultzatu. Ospakizun soil bateangelditu beharrean aurretik eta ondoren bere jarraipena izango duen ereduberria.o Kultura garaikidearen zentroak zaindu.

2. FASEA: HOBEKUNTZA PLANA DISEINATU & EKINTZA BERRIAK ABIATU

• Lehentasunezkoa: Euskal kulturgintzaren transmisiorako batzordea eratu etaarloaren inguruko plan estrategikoa diseinatu. Helburua: euskal kulturgintzarentransmisioa bermatu. Bulego teknikoa antolatu eta epe luzera herrialde guz-tietan delegazio bat izan.

• HOBEKUNTZA PLANA (ETA EKINTZA BERRIAK) [EPE LABUR- ERTAINA]

EPE LABURREAN

• Egitasmoei laguntzeko eredu berriak ezarri, zuzenagoak, autogestioa bultzatuz (laguntza-sistema berria diseinatu). Egitasmo berritzaileak direnak eta aukera berdintasunean oi-narrituko direnak lehenetsi.• Kalitate bermea erakutsi duten egitasmoekin laguntza-hitzarmen egonkor-tuak bideratu, bertako kultur ekoizpena ziurtatuz.• Proiektuen kudeaketa eredu parte-hartzaileak bultzatu eta lagundu.• Diziplina bakoitzerako aholkularitzarako ordezkari taldea eratu

EPE ERTAIN-LUZEAGOAN

• Auzolan-kultur egitasmoak sustatu.• Kaleko ekimenak sustatu (diziplina guztietan).• Estatuekin eta nazioartearekin kulturgintzako diziplina desberdinen ikerketa,topaketa eta trukaketa iraunkorrak (dagoena indartu eta berriak bultzatu, be-tiere giza eskubideak bermatzen dituzten herriak direnean). • Diseinatzaileen topaketa antolatu.• Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hartu-emana eta kultura trukaketaaktibatu.• Gertuko esperientzietatik ere edan (Madrilgo La Casa Encendida; Katalu-nia-Euskal Herria topaketa kulturalak antolatu; Basurama -kultur ikerketa +kudeaketa-,...).• Kulturaren Komunikazio Plana diseinatu, Euskal Herriko kultur marka in-dartuz.• Ikerketa zentroa: munduko esperientziak aztertu eta gurean txertatzeko.

129

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

3. FASEA: EUSKAL HERRIKO SORKUNTZA eta ADIERAZPEN ARTISTIKOKOGOI MAILAKO ESKOLA SORTZEA [EPE LUZEA]

Euskal Herriak bere SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOKO GOI MAI-LAKO ESKOLA ere izatea, bertatik musikariak, idazleak, dantzariak, margo-lariak, eskultoreak, artistak, diseinatzaileak, zinegileak, aktoreak etab. formatueta sortzeko. Eskola, aldi berean, ikerketa laborategia litzateke eta lanakekoiztuko lituzke barne mailan zabaltzeko nahiz estatu eta nazioartean, ha-rrobia prestatuz eta denborarekin profesionalen nazio taldeak ere eratuz.Bertako ikasleei lehentasuna emango litzaieke.

2.- ONDARE MATERAL ETA INMATERIALA ZAINDU, IKERTUETA EZAGUTZERA EMATEA.

Ondare materiala eta inmaterialaOndare materialtzat hartzen dira, nolabait esateko, ukitu edo ikusi daitezkeengauzak: aztarna arkeologikoak, elizak edo artxiboak, adibidez. Inmaterialtzat,jendearen memorian dauden gaiak eta ahoz transmititzen direnak: ipuinak,kantak, dantzak, euskalkiak, antzinako bizimoduaren kontakizunak, gerrakokontuak, “memoria historikoa” deitzen zaion hori eta abar. Audioz edo bideozbatu daitekeena, gutxi gorabehera. Askotan gurutzatu egiten dira bi kontzep-tuak, hizkuntza bidez transmititzen direnak euskarri materialetan ere jasotaegon baitaitezke: hiztegiak, kanta eta dantza bildumak, bilketa etnografikoaketa abar.

ONDARE MATERIALA

1.- ARKEOLOGIA

• Arkeologia da prehistoria ezagutzeko ia bide bakarra. Euskal Herriak abe-rastasun arkeologiko handia du. Arkeologiaren gestioa oso sakabanatutadago. Arkeologia diru-laguntza instituzionalen mende dagoelako-edo, tira-birak eta ikusiezinak handiak dira sektorearen barruan. Ezinbestekoa da sek-torea bere onera ekartzea, eta hori barneko eragile nagusiekin batera eginbeharko da: Gipuzkoan kokatua dagoen Arantzadi Taldea, EHUko ArkeologiaSaila, arloan ari diren enpresa pribatuak, pertsona erreferentzialak eta abar. Aroka sailkatuko dugu arloa.

130

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.1 Paleolitikoa

• Arriskuan dauden aztarnategiak babestuko dira. Esaterako, Debako Praile-atzen beharrezkoak diren babes-neurriak hartuko dira, balio kulturalak ho-betsiz harrobi-jabeen interesen aurrean.• Jendeari zabalduta dauden zentro arkeologikoak egoki ipintzen eta haienberri zabaltzen ahalegin berezia egingo da: Ekain, Santimamiñe, Pozalagua...Aldi berean, Erkidegotik at dauden Euskal Herriko beste leku bisitagarri bat-zuen berri ere emango da: Isturitz, Sara, Mendukilo... Eta, ahal den neurrian,baita gure mugetatik hurbil daudenak ere: Atapuerca, Kantabriako, Asturiasekoedo Perigordeko zentro arkeologikoak, eta abar.• Azken Izozte Handian (20.000-10.000 K.a.), berebiziko garrantzia izan zuenbabesleku euskaldunak (franko-kantabriarra ere deitua). Pil-pilean dago gaiazientziaren munduan, baina badirudi euskaldunok garela interes gutxienagertzen dugunak. Garai horri buruzko ikerketak eta kongresuak bultzatukolirateke.

1.2 Neolitikoa, Brontze Aroa, Burdina-Aroa

• Dolmen, tumulu, menhir, kromletxak ... asko eta asko dago aspalditik loka-lizatuta eta katalogatuta, baina horietako asko egoera penagarrian aurkitzenda gaur egun. Erakunde publikoen ardura izan behar du katalogoak egune-ratzea, aztarnategiak txukuntzea, seinalizatzea eta informazio-panelak ipint-zea. Burdina-aroko aztarnategiak, kastroak batez ere, ugari dira gurelurraldean eta orain arte baino arreta handiagoa eskaini beharko zaie.• Sakabanatua dagoen informazioa zentralizatu egin behar da, Internetekowebgune berezien bidez.

1.3 Erromatar Aroa

• Oiasso eta Iruña-Veleia dira erkidegoko aztarnategi inportanteenak. Badirabigarren mailako beste batzuk ere: Arkaia, Forua, Ereño eta abar. Erkidegotikkanpora, Andelos eta Ledia, esaterako, Nafarroan. Orain arte baino ahaleginhandiagoa egingo da aro horri buruzko ikerketak bultzatzen.• EH Bilduk ahalegin berezia egingo du eta bitartekoak jarriko ditu Iruña-Ve-leiako auzia betiko argitu dadin.• Euskal Herriaz gain, Akitanian, Sorian eta inguruko beste lurralde batzuetanaurkitutako hilarrietan euskarazko hainbat hitz agertu dira, oso garrantzitsuakgure herriaren historia eta hizkuntza ezagutzeko. Hilarri horiek eta beraietanagertzen den informazioa oso sakabanatuta dago, eta erakundeetatik ahaleginberezia egingo da web edo publikazio berezien bidez informazio hori bildu,aztertu eta interesatuta dagoen ororen esku jartzeko.

131

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.4 Erdi Aroa

• Goi erdi aroko oso dokumentazio idatzi gutxi dago. Era berean, garai ho-rretako arkeologia azterketa gutxiegi egin da. Komeni da aro horri bultzadaematea. Hiru interesgune lehenetsi daitezke:• Ezagutzen diren goi erdi aroko kastroak eta gotorlekuak aztertzen jarraitu.• Goi erdi aroko gatazken berri ematen duten zenbait aztarnategiri errepa-ratu: Aldaieta, Malmasin, Buzaga (Nafarroa)...• Nafarroako erresumaren defentsa sistema osatzen zuten gaztelu-sareaaztertu, ezagutzera eman, eta eraikuntza eta gune enblematikoenak kon-pondu.

1.5 Prehistoriako Arkeologia Museo Nazionala

• Oso aberastasun handia du EHak alor honetan, Barandiaranek eta harenjarraitzaile eta ondorengoek egindako lanari esker. Baina objektuak eta in-formazioa oso sakabanatuta dago. Ordua da Prehistoriako Arkeologia MuseoNazional batean pentsatzen hasteko. (Frantziak Perigord-eko Les-Eyzies-enduena eredu ona litzateke).

1.6 Antolaketa-irizpideak

• Azterketa sakona egin behar da gaur eguneko anabasa gainditzeko: Aldun-diak, Jaurlaritza, EHU, Udalak... koordinatuago eta zentralizatuago egon behardu gestioak. • ZAIN erakundearen nondik norakoak argitu. Orain arte emandako pausoakegokiak diren ala ez ikusteko.• Indusketa baimenak eta diru-laguntzak: irizpideak finkatu, kontrolak, kalitateneurgailuak, erantzukizunak, gastuen zuriketa eta emaitzak...• Informazioa eta publikazioa: Jaurlaritzaren, Aldundien eta Udalen webguneetansail bereziak sortu arkeologiari eta ondareari buruzko informazioarekin.• Arkeologiari buruzko datu-base handi bat sortu, bertan arkeologiari buruzkoaldizkari zientifikoak digitalizatu eta barneratuz.

1.6 Arkeologia Industriala

• Industrien edo azpiegituren hondakinak aztertu, atondu eta ikusgai ipini.Zaharrak: olak, gatzagak, zeramika-labeak, kaiak, galtzadak, karobiak, elurzu-loak... Berriagoak: XIX-XX. mendeko industria: labe garaiak, ehun-lantegiak,burdinaren arlokoak... • Geratzen diren saltoki zahar bakanak babestu: botikak, dendak, tabernak...• Hutsik dauden eraikin historikoak (jauregiak, geltoki zaharrak) birgaitu eta era-bili.

132

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

2.- ARTEA

• Arabako eliza-artea ondo katalogatuta badago ere Micaela Portillaren lanikaragarriari esker, ez da gauza bera gertatzen beste lurraldeetan. Lehenta-sunezkoa jotzen dugu antzeko zerbait egiteak beste lurraldeetan eta artearenbeste arloetan.• Zaharberritzeari garrantzia handiagoa eman, artelan eta eraikin asko egoeratxarrean aurkitzen baita.

3.- MUSEOAK

• Didaktikoagoak bihurtu gure museoak.• Euskal arteak presentzia eta promozio handiagoa izatea museotan.• Euskal museoak berrantolatzerakoan ikuspegi nazionalari garrantzia ema-tea beharrezkoa da.

4.- ARTXIBOAK

Orokorrak

• Sakabanatuta dauden materialak artxibatzeko eta katalogatzeko lana in-dartu.• Dauden artxiboak zaindu eta ordenatu.• Mikrofilmatze eta digitalizatze lanak indartu.• Internet kontsultatzeko moduan ipini materialak.• Ikertzaileen eta noizbehinkako erabiltzaileen esku jarri materialak.• Euskal Herritik kanpoko artxiboetan (Simancas, Salamanca...) dagoen ma-teriala berreskuratu.

Bereziak

• Badira musika eta kanta zaharren artxiboak. Baita bertsoenak ere, Xenpelarzentroa, esaterako. Dantzak jasotzen eta hedatzen diharduten taldeak ere bai.Ezin ahaztu, Euskal Herriko azken urteetako historia sozio-politikoa biltzenduen Lazkaoko artxiboa. Abian dauden ahaleginak koordinatzeko eta indart-zeko politikak garatuko dira. Pribatuak• Artxibo pribatuak lagundu, denen eskura jarriz.

5.- LIBURUTEGIAK

Libururtegien egoera gaur egun:

• Herritarrek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuen artean daude, kirol zer-

133

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bitzuen edo zerbitzu sozialen parean edo gehiago• Kultur zerbitzuen artean herritarrek gehien erabiltzen dutena liburutegia da• Gehien erabiltzen dutenak, gainera, herritar xumeak dira, ikasketetan edo ai-sialdian gastatzeko diru gutxien dutenak• Krisiak gogor jo du liburutegietan eta murrizketa gehien pairatu dituenak dira• Berriztapenerako eta hobekuntzarako egon ziren proiektu guzti-guztiak bertanbehera geratu dira.• Gaur egun liburutegi askok ez dute ezer erosteko dirurik: leku askotan zeroeuroko aurrekontua dute, beste askotan murrizketa latzak pairatu dituztemaila guztietan

Zer egin?

• Utzikeria salatu: herritarrek gehien erabiltzen duten kultur zerbitzua baita,bereziki herritar xeheen seme-alabak.• Liburutegiak lehentasunez landu.• Liburutegi publikoetan euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatu.• Arazo estrukturalak gainditzeko planteamendu bat egin.• Liburutegien egituraketa eta saretzea sustatu.• Sarea martxan jartzeko Aldundien eta Jaurlaritzaren artean egitasmokomun bat landu, epe luzeko egitasmo bat. Gaur egungo Lurralde Histori-koen Legearekin ezinezkoa da eta.• Beraz, Lurralde Historikoen Lege berri batean, kulturari buruzko esku-duntzak (eta liburutegiei buruzkoak bereziki), hobetu, banatu eta mugatubehar dira, eta mekanismo eraginkorrak ezarri behar dira ezinezkoa izandadin Aldundi batek dena blokeatzea.

Euskal Herriko Liburutegi Nazionala osatzea

• Euskal Herriko Liburutegi Nazionala egitea errebindikazio historikoa izanda Euskal Herrian, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea egitea. Biak, gut-xienez XX. mendeko hasieratik dokumentatzen dira, biak bateratsu, nahiz etagarrantzia berdina ez izan. Liburutegi Nazionala egiteko egon diren asmohistorikoak, erabat alboratu dira azken urteetan eta sektorea impasse latzbatean dago, administrazioak erabat alde batera utzita.• Euskal Herriko Liburutegi Nazionala berriro agendan jarriko dugu.

ONDARE INMATERIALA

1. EUSKARA

• Euskara da gure kultura ondare nagusia. Euskara, Europako hizkuntza za-

134

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 14: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

harrena izaki, eta agian substratu hizkuntza Europako parte batean, bideakirekiko dira UNESCOk Humanitatearen Ondare izenda dezan.• Euskararen prehistoria eta historia ezagutzeko ikerketak bultzatu. Antzinakoeuskararen nolakoa, hedadura, beste hizkuntza batzuekin balizko harremanaketa abar ezagutzeko ikerketak lagundu.• Aztarnak eta agiriak jaso, aztertu eta erabiltzaileen eskura ipini.

2. TOPONIMIA

Toponimia jaso, aztertu eta eskura ipini.

• Lan asko egin da azken urteetan toponimia jasotzen, aztertzen eta argita-ratzen. Euskaltzaindia, udalak edo ikerlari partikularrak izan dira gehienbatekimena hartu dutenak. Bide horretatik jarraitu beharko da, oraindik askobaitago egiteko.• Baina informazioa oso sakabanatuta dago. Beharrezkoa da datu-base erral-doi bat Interneterako prestatzea, non jasotako toponimo guztiak agertukodiren argibidez ondo hornituta: non dagoen, zein elementu geografiko den,izenaren eboluzioa, etimologia (jakin daitekeenean), etab. Beste nazio bat-zuetan badira horrelakoak, Sardinian adibidez.

Toponimia eta Onomastika Batzorde Instituzionala

• Euskal erakundeetan ez da horrelakorik egon orain arte, eta hori dela eta,irizpiderik eza edo irizpide txarra nagusitu da zenbaitetan erabakiak hartzekoorduan. Zorionez, hor daude Euskaltzaindiaren herri eta auzo izendegiak,baina ez dira aski. Kale, urbanizazio edo eraikin berriei izena jartzeko orduan,esaterako, aldrebeskeria handiak egiten dira. Baita erakunde berriei izenaemateko orduan ere. Berriki jakin dugu txirrindularitzako Euskadi Fundazioakizena aldatu duela. Basque Cycling Pro Team izango da aurrerantzean. Ho-rrelako gaiak bideratzeko litzateke Toponimia eta Onomastika Batzorde Ins-tituzionala. Lege-babesa beharko luke asmo honek.

Memoria kolektiboa

• Azken urteetan hainbat talde dabil buru-belarri memoria kolektiboa jasotzenarlo askotan: euskara, toponimia, etnografia (antzinako ohiturak, erritoak,kantuak, langintzak...), gerra zibila, emakumearen historia eta abar. Besteakbeste, EKE Iparraldean, Labayru, Eusko Ikaskuntza Euskal Herri guztian, Ahot-sak Euskadiko Erkidego Autonomoan, eta Euskal Kultur eta Labrit Nafarroan.Bestalde, bada ahozkotasunari zuzendutako erakunde-etxe bat ere: Mintzola.Eta hor daude Bertsolarien Elkartea, Xenpelar dokumentazio zentroa, Dant-zazaleen Elkartea, Trikitilarien Elkartea, eta abar.

135

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola


Recommended