Date post: | 13-Jul-2015 |
Category: |
Sports |
Upload: | uriarteana |
View: | 5,427 times |
Download: | 1 times |
INDUSTRIA TEKNOLOGIA I
BATXILERGO 1. MAILA
AURKIBIDEA
MOLDEKATZEA
DEFORMAZIOA
TXIRBIL/PARTIKULA HARROKETA
PIEZEN JUNTURA
1.MOLDEKATZEAREN BIDEZKO FABRIKAZIO PROZEDURAK
Moldekatzea teknika materiala urtze punturaino berotzean datza. Urtuta dagoela, lortu nahi den piezaren forma duen moldean isurtzen da.
Lortu nahi den piezaren diseinua eginda dagoela, modeloa egin behar da, egurrez edo igeltsuz. Modelo oinarritzat hartuta moldea eraikitzen da, maskorraz (metalez) edo hareaz. Lortu nahi den pieza hutsuneak baditu “arrak” fabrikatzea beharrezkoa izaten da, hauek baitira barneko hutsuneak betetzen dituzten elementuak.
Moldea betetzen deneko prozesuari galdaketa esaten zaio.
Desmoldaketa pieza moldetik ateratzean datza.
Moldea diseinatzea
Moldea egitea
Fusioa eta galdaketa Desmoldaketa Akabera
PIEZAK EGITEKO ERABILTZEN DIREN MATERIALAK
Burdin aleazioak: altzairuak eta burdinurtuak erabiltzen dira. Hauek lingote, txatarra, moldeatutako akastun piezak, mazarotak, isurbide eta abarretatik lor daitezke. Mota askotako piezak egiten dira: motoreentzako bankadak, pistoiak, espekak, birabarkiak...
Kupre aleazioak: brontzeak eta letoiak. Gasak absorbatzeko duten joera dela eta beharrezkoa da fusioan atmosfera kontrolatzea. Letoia erabiliz moldeatu egiten dira txorrotak, apaintzeko objektuak, burdineriak...; eta brontzea erabiliz kanpaiak, buloiak eta eskulturak.
Aluminio aleazioak: Kupre eta manganesorekin aleatuta. Oxigenoarekin duen afinitatea dela eta atmosfera kontrolatua duten labeetan egin behar da.
MOLDEAK EGITEKO MATERIALAK
Aglomeratutako harea: Pieza konplexuak kopuru txikian
Metalak (maskorrak):Pieza sinpleak kopuru handian
MOLDEKATZEA HAREA ERABILITA
Moldea aglomeratzaileak dituen harea erabiliz egitean datza.Aglomeratzaile hauek izan daitezke silize buztinak edo kaolin, zementua edo erretxina sintetikoak.
Moldekatzea bideoaArgizari galduzko moldekatzea: bideoa
MASKORREKO MOLDEKATZEA Moldekatzean harea erabiltzeak duen
desabantaila, lortu nahi den pieza bakoitzeko molde bat egin behar dela da. Fabrikatu nahi den pieza kopurua handia denean maskorrak izeneko metalezko moldeak erabiltzen dira.
Metala bero eroale moduan harea baino hobea da. Teknika honetan piezen hozte abiadura handiagoa da, eta horrek estruktura eta amaierako propietate mekanikoak hobeak izatea dakar.
2.DEFORMAZIOAREN BIDEZKO KONFORMAZIOA
Metal batek esfortzuak jasaten dituenean sare kristalinoaren oreka aldatu egiten da eta desplazamentu atomikoak gertatzen dira. Deformazioaren bidezko konformazio prozeduretan deformazioa plastikoa izaten da (atomok ez dira haien jatorrizko posiziora bueltatzen).
Deformazioa hotzean (birkristaltze tenperatura azpitik) edo beroa (birkristaltze tenperatura gainetik) egin daiteke.
FORJAKETA Forjaketa konformazio plastikoa da. Prozedura
hau metalei aplikatzen zaie, normalean beroan, eta konpresio esfortzu handiak aplikatuta metalei forma ematean datza. Esfortzu hauek jarraiak edo errepikakorrak izan daitezke.
Bideoa
ESTANPAZIOA
Metalak estanpa izeneko altzairuzko molde biren artean konpresio esfortzua jasatean datza.
Bideoa
ESTRUSIOA Metalak eta aleazioak konformatzeko prozesu
jarraia da. Prozesu honetan aleazioa edo metala enbolo batek egiten duen presioak eraginda pita edo “bokila” batetik ateratzen da.
LAMINAZIOA
Konformazio plastikoa da. Honetan metala kontrako noranzkotan biratzen diren gainjarritako zilindro edo arrabol biren artean pasatzean deformatu egiten da.
Bideoa
TENKAKETA Prozesu honetan materialaren sekzioaren txikitzea
gertatzen da. Hau lortzeko trefilagailu (edo “hilera”) izeneko kalibratutako zuloetatik pasaerazten da materiala.
TREFILAKETA
Produktu metalurgiko baten sekzioa txikitzean datza. Kasu honetan kalibratutako zuloetatik pasaerazten da materiala trakzioa erabiliz.
Bideoa
3.TXIRBIL/PARTIKULA HARROKETAREN BIDEZKO KONFORMAZIOA Soberan dagoen materiala txirbil edo partikula
oso txiki moduan kentzean datza. Horrela planoari egokitutako pieza lortzen da, dagozkion neurri eta akaberekin.
Txirbil moduan material asko galtzen da eta honek suposatzen du kostu altuak daudela. Hau dela eta, abiapuntua izan behar da amaierako objektuaren forma eta dimentsioa antzekoak dituen materiala. Material hau aurretik azaldu diren deformazioaren bidezko edozein prozedura jarraituta lor daiteke (forjaketa, laminazioa...)
Txirbil harroketa bidezko prozesu hau mekanizazio izenaz ere ezagutzen da eta makinaerremintekin burutzen da.
MAKINAERREMINTEN OINARRIZKO PARAMETROAK Ebaketa angeluak
Mozketa abiadura
Fabrikazio denbora
Ebaketa indarrak
Ebaketa potentzia
MAKINAERREMINTEN SAILKAPENA
Txirbilharroketa
Partikulaharroketa
Traslazio bidezkoa
Biraketa bidezkoa
Pieza
Erreminta
Arrabotatzeko makina
Karrakatzeko makina
Pieza
Erreminta Zulatzeko makinaFresatzeko makina
Tornua
Urradura bidezkoa
Mekanikoa
Ultrasonikoa Artezteko makina
Esmerilagailua
TORNUA
Tornua biraketa piezak egitea ahalbidetzen duen makinaerreminta da; hau da, zeharkako sekzio zirkularra dueten piezak egitea ahalbidetzen du.
Bideoa
ZULATZEKO MAKINA
Barautsa izeneko erreminta erabiliz, metalikoak diren eta ez diren piezak zulatzea ahalbidetzen duen makina da.
KARRAKATZEKO MAKINA
Azalera lauen akaberarako eta arbazturako erabiltzen den makinaerreminta da.
ARRABOTATZEKO MAKINA
Makina honen erreminta finko mantentzen da bere azpian mugimendu zuzenarekin mugitzen den piezari txirbila harrotuz.
FRESATZEKO MAKINA
Biraketa mugimendua duen fresa izeneko erremintaren bitartez, erremintaren azpian mugimendu zuzenarekin higitzen diren piezen azalerak mekanizatzen dituen makina da.
Bideoa
URRATZAILEEN BIDEZKO MEKANIZAZIOA
Urratzaileak oso substantzia gogorrak dira. Pikor soltez edo aglomeratzaile artifizialez edo zemento naturalez aglomeratutako pikorrez osatuta daude eta oso tamaina txikiko txirbilak harrotuz piezak leuntzeko edo mekanizatzeko erabiltzen dira.
4.JUNTURA PROZEDURAK Egitura eta makina gehienak ez dira pieza bakar baten fabrikatzen, pieza askoren
junturaren bidez osatzen dira. Sailkapena:
Desmuntagarria Elementu hariztatuak:
Torlojuak Azkoinak Berno edo buloiak Tirafondoak Presio torlojuak
Elementu ezhariztatuak: Larakoak Txabetak Mihiak Gidariak
Finkoak Errematxeak Itsasgarrien bidezko junturak Ahokadura finkoa Soldadura
ELEMENTU HARIZTATUAK Gehien erabiltzen
diren elementu hariztatuak torlojuak eta azkoinak dira.
Hariztatzekoar eta terrailak erabiliz fabrikatzen dira.
Industrian elementu hariztatuak erabiltzea beharbeharrezkoa da. Fabrikatzaile bakoitzak bere haria sortzea saihesteko (hari horiek izango lituzkete ezaugarri ezberdinak eta beste hariekin ez lirateke bateragarriak izango) normalizatu egin ziren; eta gaur egun erabiltzen diren sistema biak sortu ziren:
Hari metrikoa
Whitworth haria
TORLOJUAK ETA AZKOINAK Torlojua metalezko
gorputz zilindrikoa da, lotzeko buru bat eta alde hariztatu bat duena. Hariztatutako aldean azkoina egokitzen da. Azkoinak hariztatutako zuloa dauka barruan, eta honek torlojuarekin batera piezen lotura edo juntura ahalbidetzen du.
BERNOAK EDO BULOIAK Pieza batzuk lotzen
dituzten elementu hariztatuak dira. Piezen arteko biraketarako, artikulaziorako, eusterako edo ainguraketarako elementuak dira.
TIRAFONDOAK
Askotan erabiltzen dira egurrezko piezak lotzeko, iltzeak baino lotura seguruagoa lortzen dutelarik.
PRESIO TORLOJUAK Pieza batean (pieza
zeharkatuta) hariz lotzen diren eta beste pieza baten zuloan sartzen dira torloju txikiak. Presio torlojuak erabiliz pieza bat bestearekiko mugitzea saihesten da.
LARAKOAK Forma zilindrikoa edo
konikoa duten piezak dira eta piezak eusteko erabiltzen dira, bata bestearekiko ez mugitzeko.
TXABETAK
Ziri formako pieza prismatikoak dira. Lotzen dituzten bi piezen artean esfortzuak transmititzen dituzte. Piezetan egindako matadera (“txabetero”) izeneko zuloetan kokatzen dira.
MIHIAK
Txabetak bezala mataderan kokatzen diren pieza prismatikoak dira. Pieza bat bestearekiko luzetara mugitzea ahalbidetzen du, aldi berera biraketa galaraziz.
ERREMATXEAK Barra zilindriko txikiak
dira. Mutur batean hutsik dagoen “burua” daukate. Errematxea, buruaren kontrako aldea presio edo kolpeen bidez deformatzean datza. ”Txapak” modu iraunkorrean geratzen dira lotuta.
ITSASGARRIEN BIDEZKO JUNTURA
Lotura mota honetan lotu nahi diren gainazal bien artean itsasgarritasun handia duen material baten geruza bat ezartzen da. Material honi itsasgarri deritzo. Gehien erabiltzen diren itsasgarriak jatorri sintetikoa dute: epoxidoak, poliuretanoak, silikonak, poliesterrak, akrilikoak…
PRESIOA Ahokadura finkoan
ardatzaren diametroa hura sartuko den zuloarena baino handiagoa da.
Zenbait kasuetan zuloa dagoeneko pieza berotu egin behar da, horrela dilatatu egiten da eta ardatza errez sartzen da. Juntura, pieza biak girotenperaturara ailegatzean burutzen da.
SOLDADURA Metalak beroaren bidez lotzean
datza, material metalikoa gehituta edo gehitu barik.
Bi soldadura mota daude: Homogeneoa:Soldatzen diren
materialak, eta materiala gehitzekotan hori ere, mota berekoak dira. Oxiazetilenikoa edo elektrikoa izan daiteke (arkua edo erresistentziaren bidezkoa)
Heterogeneoa: Material ezberdinak lotzeko, edo material berdinak baina gehitzen den materiala ezberdina izanik. Soldadura biguna edo gogorra izan daiteke.
Soldadura oxiazetilenikoa: elementuak eta segurtasuna Prozedura soldadura oxiazetilenikoan Arkuzko soldadura (elektrodoa) Puntuzko soldadura (elektrikoa) MIG Soldadura TIG Soldadura Soldadura biguna
ERABILITAKO BALIABIDEAK
Tecnología Industrial. Primer Curso de Bachillerato. Editorial Everest. VVAA.
Tecnología Industrial I. Editorial Mc GrawHill.VVAA.
www.youtube.es