FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA
2015eko GARIZUMARAKO
«Bete zaitezte adorez» (St 5,8)
3
Anai-arreba maiteok:
Garizumaldia eraberritze aldia da Elizarentzat,
kristau-elkarteentzat eta fededun bakoitzaren-
tzat. Baina bereziki «onginahi garai» bat da (2 Ko
6,2). Jainkoak ez digu eskatzen berak lehenago
eman ez digunik: «Maita dezagun, Jainkoak mai-
tatu baikintuen lehenik» (1 Jn 4,19). Berarentzat
ez gara arrotzak. Gutako bakoitzarekiko arreta
du, geure izenez ezagutzen gaitu, zaindu egiten
gaitu, eta baztertzen dugunean bilatu egiten
gaitu. Gutako bakoitzak arreta pizten dio; bere
maitasunak ez dio uzten guri gertatzen zaiguna-
rekin axolagabe izaten. Ondo gaudenean, gustura
sentitzen garenean, ordea, besteez ahazten gara
(hori Jainko Aitak ez du sekula egiten), ez zaiz-
kigu haien arazoak axola, ezta bere sufrimenduak
edota nozitzen dituzten zuzengabekeriak ere...
Orduan gure bihotza axolagabekerian murgiltzen
da: ni pozik eta gustura nago itxuraz, eta ahaztu
egiten naiz ongi ez daudenez. Jarrera egoista, axo-
lagabe hau, mundu mailakoa bihurtua dago, eta
gaur esan genezake badela axolagabekeriaren
globalizazioa. Kristau eran aurre egin beharreko
ezinegon bat dugu hau.
Jainkoaren Herria haren maitasunera itzultzen
denean, historiak etengabe egiten dizkion galde-
4
rentzat erantzunak bilatzen ditu. Mezu honetan
landu nahi dudan erronkarik larrienetako bat ho-
rixe da hain zuzen: axolagabekeriaren globaliza-
zioa.
Lagun hurkoarekiko eta Jainkoarekiko axola-
gabekeria egiazko tentaldia da kristauontzat ere.
Horregatik, Garizuman beharrezkoa dugu ahotsa
jaso eta esnatzen gaituzten profeten deiadarra
entzutea.
Jainkoa ez da munduarekiko axolagabe, baizik
eta bere Semea gizaki bakoitzaren salbamene-
rako emateraino maite du. Gizakundean, mun-
duko bizitzan, Jainkoaren Semearen heriotzan eta
piztueran, Jainkoaren eta gizakiaren arteko atea,
zeruaren eta lurraren arteko atea zabaltzen da
betiko. Eliza da ate horri zabalik eusten dion es-
kua, Hitza hots egitearen bidez, sakramentuak
ospatzearen bidez, maitasun-egintzetan agertzen
den sinesmenaren bidez (ik. Ga 5,6). Baina, mun-
duak bere baitan ixteko joera du eta Jainkoa
munduan sartzen deneko eta mundua Harengan
barneratzen deneko atea ixten du. Horregatik,
eskuak, Elizak, ez du harritu behar zapuztua, za-
paldua edota zauritua baldin bada.
5
Jainkoaren herriak, beraz, eraberritze beharra
du, axolagabe izan eta bere baitan ez ixteko. Hiru
pasarte proposatzen dizkizuet eraberritze honen
inguruan hausnarketa egiteko.
1. «Atal batek min duenean, min dute atal guztiek
berarekin» (1 Ko 12,26) – Eliza
Axolagabekeriak dakarren norbere baitan ixte
larria Jainkoaren maitasunak hauts dezake; Eli-
zak eskaintzen digu maitasun hori bere irakaspe-
nekin, eta bereziki bere testigantzarekin. Baina,
testigantza eman ahal izateko ezinbestekoa da
lehenik bizipena egitea. Jainkoak bere onginahiz
eta errukiz janzten uzten duena da kristaua, Kris-
toz janz dezan uzten duena, Bera bezalakoa iza-
tera iristeko: Jainkoaren eta gizakien zerbitzari.
Horixe gogorarazten dugu Ostegun Santuan oin-
garbitzearen ohikunearen bidez. Pedrok ez zuen
nahi Jesusek berari oinak garbitzerik, baina gero
ulertu zuen, Jesusen asmoa ez zela elkarri oinak
garbitu behar dizkiogula adieraztea bakarrik.
Kristori oinak garbitzen utzi dionak bakarrik bete
dezake zerbitzu hori. Horiek bakarri dute “zeri-
kusia” Jesusekin (Jn 13,8) eta honela zerbitza de-
zakete gizakia.
6
Garizuma egokiera bikaina da Kristok zerbitza
gaitzan uzteko, honela Bera bezalakoak izatera
iristeko. Jainkoaren Hitza entzuten dugunean eta
sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-
gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-
tzen gara Eukaristian: Kristoren gorputza. Bera-
rengan ez da tokirik, sarritan gure bihotzean
hainbeste indar duela dirudien axolagabekeria-
rentzat. Kristorena dena gorputz bakarraren atal
da eta Kristorengan ez da axolagabe besteekiko.
«Atal batek min duenean, min dute atal guztiek
berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute
beste guztiek berarekin» (1 Ko 12,26).
Eliza communio sanctorum da, santuak bertan
parte hartzen dutelako, baina gauza santuen ko-
munio delako ere bai: Kristorengan eta bere do-
hain guztiengan adierazi zaigun Jainkoaren mai-
tasuna. Maitasun horrek uki ditzan uzten dutenen
erantzuna ere horien artean dago. Santuen ko-
munio horretan eta gauza santuetan parte hartze
horretan inork ez du ezer beretzat bakarrik, bai-
zik eta duena guztientzat da. Eta Jainkoarengan
bat eginda gaudenez, zerbait egin genezake urruti
daudenen alde, gure indar hutsez ezin baikin-
tezke haiengana iritsi, haiekin eta haientzat otoitz
egiten baitiogu Jainkoari bere salbamen-egintzari
denok barrua zabaltzeko.
7
2. «Non da anaia?» (Has 4,9) – Parrokiak eta kris-
tau-elkarteak
Beharrezkoa da, Eliza unibertsalari buruz esan
duguna parrokia eta kristau-elkarteetara hurbil-
tzea. Eliz egitura hauetan, ba al da gorputz baka-
rra osatzen dugunaren bizipenik? Jainkoak eman
nahi duena onartzen eta partekatzen duen gor-
putz bat? Bere atal ahulak, behartsuak, txikiak
ezagutu eta beraiez arduratzen den gorputz bat?
Edota munduan urrun daudenez arduratzen den
maitasun unibertsala dugu aitzakia, norbere ate
itxiaren aurrean eserita dagoen Lazaro delakoa
ahazturik? (ik. Lk 16,19-31).
Jainkoak ematen diguna jaso eta fruitu emana-
razteko, beharrezkoa da Eliza ikuskorraren mu-
gak gainditzea bi norabidetan.
Lehenik eta behin, otoitzaren bidez zeruko Eli-
zarekin bat eginik. Lurreko Elizak otoitz egiten
duenean Jainkoaganaino iristen den elkarrenga-
nako zerbitzuzko komunio bat eratzen da. Jain-
koarengan bere betea aurkitu zuten santuekin
batera, komunioaren kide gertatzen gara: maita-
sunak axolagabekeria gainditzen dueneko komu-
nioaren kide. Zeruko Eliza ez da garaile munduko
8
sufrimenduei bizkar eman eta bere kontura goza-
tzen duelako. Santuek, ikusi eta gozatu egiten
dute dagoeneko, Jesusen heriotza eta piztuerari
esker axolagabekeria, bihotz-gogortasuna eta go-
rrotoa gainditu dituztelako. Maitasunaren garai-
pen horrek mundu osoan gainezka egin arte, san-
tuak gurekin datoz, oraindik bidean goazenokin.
Santa Teresa Lisieuxkoak, eliz irakasle denak,
uste osoz idatzi zuen gurutzeko maitasunaren ga-
raipenak zeruan ematen duen poza ez dela bete-
betea, lurrean sufritzen eta ahieneka dagoen gi-
zaki bakar bat dagoen artean: «Ez dut uste zeruan
ezer egin gabe egongo naizenik. Nire nahia Eliza-
ren eta arimen alde lan egiten jarraitzea da»
(254. gutuna, 1897ko uztailak 14).
Guk ere parte dugu santuen irabazietan eta po-
zean, haiek gure bakearen eta adiskidetzearen al-
deko borrokan eta gogoan parte hartzen duten
bezala. Kristo piztuaren garaipenagatik duten
poza sendogarri gertatzen zaigu, hainbeste era-
tako axolagabekeria eta bihotz gogortasuna gain-
ditzeko.
Bestalde, kristau elkartea gizartearekin, behar-
tsuekin eta urruti daudenekin harremanetan jar-
tzen duen muga zeharkatzera deitua dago. Eliza
9
misiolaria da izatez, ez du bere baitan itxia geratu
behar, baizik eta gizaki guztienagan bidalia da.
Misio hau, gauza guztiak eta gizaki bakoitza Ai-
tarengana eraman nahi duen Haren testigantza
pazientziaz egitea da. Misioa da maitasunak isildu
ezin duena. Gizaki bakoitzarengana, lurraren baz-
ter guztietara daraman bidetik jarraitzen dio Eli-
zak Jesu Kristori (ik. Eg 1,8). Honela ikus gene-
zake hurkoarengan anaia eta arreba, horiengatik
hil eta piztu baitzen Kristo. Jaso duguna, beraien
bidez ere jaso dugu. Eta, aldi berean, senide
hauek dohain bat dute Elizarentzat eta gizadia-
rentzat.
Anai-arreba maiteok, zenbat gogo dudan, Eliza
ikusgarri gertatzen den lekuak –bereziki gure pa-
rrokiak eta kristau-elkarteak–, errukiaren uharte
izan daitezen axolagabekeriaren itxasoan.
10
3. «Bete zaitezte adorez» (St 5,8) – Gizaki fede-
duna
Norbanako bezala ere badugu axolagabekeria-
ren tentaldia. Giza sufrimendua kontatzen digu-
ten berriek eta irudiek gainezka gauzkate, eta aldi
berean, geure burua ez dugu gai ikusten ezer egi-
teko. Zer egin genezake, izu eta ezintasun amaie-
zin honek jan ez gaitzan?
Lehenengo, lurreko eta zeruko Elizaren bata-
sunean otoitz egin genezake. Ez dezagun ahaztu
hainbeste jenderen otoitzak duen indarra. 24
ordu Jaunarentzat ekimena, otoitzaren behar ho-
rren agerpen da; Eliza osoan egitea nahi nuke –
baita elizbarruti mailan ere–, martxoaren 13 eta
14an.
Bigarren, lagun genezake karitate ezaugarrien
bidez, gertuko nahiz urrutiko pertsonengana iri-
tsiz, Elizak dituen karitate antolabide ugarien bi-
dez. Garizuma aldi egokia da besteekiko gure
arreta pizteko ezaugarri zehatz baten bidez, txi-
kia izanik ere, gizadi beraren partaide garela adi-
eraziz.
11
Eta, hirugarren, bestearen sufrimendua bihotz-
berritze dei bat da bere horretan, senidearen be-
harrak nire bizitzaren ahultasuna gogoratzen bai-
tit, nire Jainkoarekiko eta senideekiko beharra.
Jainkoaren grazia apalki eskatzen badugu, eta
gure ahalbideen muga onartzen badugu, Jainkoa-
ren maitasunak eskain diezazkigukeen aukera
amaigabeetan uste on izango dugu. Eta mundua
eta geure burua geuk bakarrik salba genezakeela
sinesarazten digun deabruzko tentaldiari aurre
egin ahal izango diogu.
Axolagabekeria eta ahalguztidun izateko gure
gogoak gainditzeko, zera eskatu nahi dizuet: Ga-
rizumaldia bizi dezagula, Benedikto XVI.ak esan
zuen bezala (Deus caritas est Gut. entz 31) biho-
tzaren formazio ibilbide moduan. Bihotz erruki-
tsua edukitzeak ez du esan nahi bihotza ahula
denik. Errukitsu izan nahi duenak bihotz indar-
tsua behar du, sendoa, tentatzaileari itxia, baina
Jainkoari irekia. Espirituak bete dezan uzten duen
bihotza, Espiritu horrek gida dezan anai-
arrebengana garamatzaten maitasun bideetan.
Labur esanda, bihotz behartsu bat, bere beharrek
ezagutu eta dena bestearengatik ematen duena.
12
Horregatik, anai-arreba maiteok, zuekin otoitz
egin nahi dut Garizuma honetan: «Fac cor nos-
trum secundum Cor tuum»: «Egizu gure bihotza
zurearen araberakoa»(Jesusen Bihotz Santuaren
litanietako erregua. Era honetan bihotz indartsu
eta errukitsua izango dugu, adi dagoena, eskuza-
bal dena, bere baitan ixten ez dena eta axolaga-
bekeriaren globalizaziora daraman amildegira
eroriko ez dena.
Gogo honekin, otoitz egingo dut fededun bakoi-
tzak eta eliz elkarte guztiek probetxuz egin deza-
ten Garizumako ibilbidea, eta nire alde otoitz egi-
teko eskatzen dizuet. Jainkoak bedeinka zaitza-
tela eta Andre Mariak babestu.
Vatikano, 2014ko urriak 4
Asisko san Frantziskoren jaia