Zinegile gazteak
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 786. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A
Ipurdia dut gainean, bizkarra bizkarrean,beti nabil etsi ezinean eta eutsi beharrean.
Zer da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: aulkia.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
ISAB
ELLE
MIQ
UELE
STOR
ENA
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A berria
ZORiON AGURRAK
Kaixo, lagunok!
Irura eta Anoetako ikasleak gara;
duela aste batzuk BERRIAko erredakzioa
bisitatu genuen, eta marrazki batzuk
egin genituen MANTANGORRI apaintzeko.
Ea gustukoak dituzuen!
Biharko egunean gure sorgintxoak
7 urte beteko ditu. Zorionak,
Irati, eta muxu handi bat zure
familiaren partez!
Zorionak, Uxue! Jadanik 9 urte! Hamarkada betetzeko gutxi falta
zaizu, neska dantzaria! Aurtengo oparirik onenak badakizu zein izan
diren, ezta? Izaro lehengusina eta Zigor lehengusua, zure jostailutxo
berriak! Kar-kar! Ea aurten non ospatzen dugun aitaren eta zure
urtebetetzea… eta, beti bezala... ea eguraldia lagUN, egundoko jaia
antolatzen dugUN! Errima eta guzti, bertsolariak bezala!
Datorren astelehenean sei urte beteko ditu
gure tenislari artistak! Zorionak, Ekain!!Ondo pasa zure urtebetetze eguna! Muxu
handi bat etxeko guztion partez, batez
ere zure anai-arreba Oierren eta Aneren
partez. Segi horrela, pottoko!
Arhane Sofia
Oier Yarza
Oier
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Malen
Irati
Oroitz
‘Latxe’haurrentzakoaldizkaria jaio da!Urumeako Kronikak Latxe,
Urumeako ur-ttikitan barrena
aldizkaria plazaratu du:
Burruntzik Urumea bailaran
barrena bizi izandako
abenturak kontatuko ditu; 0
zenbakia kalean da
dagoeneko, eta Astigarraga,
Hernani, Ereñotzu, Arano eta
Goizuetako umeen artean
zabaldu dute, udalekuak
aprobetxatuta. Burruntzi,
Latxeko protagonista bera ere
joan zaie bisitan umeei. Hilean
behin eskuratu ahal izango da,
Kronikari txiki eginda.
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A berria
Testua: Eihartze Aramendia Iparragirre
Bidarraiko (NafarroaBeherea) harrizkozubiaren gaineanhainbat haur ikus zi-tekeen asteartean:bat mikrofonoare-
kin, bestea kaskoekin, bestea ka-merarekin... «Infernuko zubiaz jakinnahi dugu, eta horretarako..., aimoztu, tronpatu naiz», esan zuenmikrofonoa zuenak. Kanaldude te-
lebista parte-hartzaileak antolatu-tako ikastaldira etorritako gazte-txoak ziren, 9 eta 12 urte bitarte-koak. Astelehenean hasi eta atzoarte, goiz eta arratsaldez, irudia-ren mundura hurbildu ziren HaitzAldana eta Nora Idieder, Kanaldu-deko langileek lagundurik.«Lehen aldiz antolatu dugu gaz-
tetxoentzako ikastaldi hau; orainarte, helduentzat egin izan dugu.Adin horretan, irudiaren munduari
biziki kuriosak dira, eta pentsatzengenuen interesgarria izan zitekeelahorrelako zerbait proposatzea»,kontatu du Aldanak. Lehen egune-an, bulego lana egin zuten, zein ge-nero dauden ikusi zuten, doku-mentalak, erreportajeak, bideokli-pak... eta hainbat adibide ikusizituzten. Horren ondotik, Bidarraigaitzat hartuta zer egingo zutenpentsatzen hasi ziren, eta, hainbatideia mahai gainean jarri eta gero,
Infernuko zubiari buruz erreporta-je bat eta fikzio bat grabatuko zu-tela erabaki zuten. Horretarako, el-karrizketak nori egin pentsatu zu-ten erreportajerako, non grabatu...eta fikziorako lan gehixeago izanzuten, konplikatuagoa baita: isto-rioa pentsatu, pertsonaiak, gidoibat osatu, planoak, sekuentziak,musika... Lan horiek guztiak eginda, aste-
artean kalera ateratzeko irrikan
9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek astebeteko ikastaroa egin dute Kanalduden; kamerak etamikrofonoak eskuan, Bidarraiko Infernuko zubiari buruzko erreportajea eta fikzioa sortu dute.
ERREPORTAJEA Kanaldudeko egonaldia
Irudiarekinjolasean
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A
zeuden gazteak. Noblia hotelarenondoko zubian behin eta berrizongi atera arte grabatu ondoren,dena bildu, furgonetan sartu etaBidarraiko Zubi Aldean etxean biziden Albert Parachuren etxera joanziren erreportajea osatzeko mate-rial bila. Irribarre handi batekinhartu zituen Parachuk etxean. Ka-mera atera, mikrofonoa, galderakgainbegiratu eta dena prest zute-nean Aldanak «3, 2, 1...» atzerakokontua egin, eta grabatzen hasi zi-ren.
Hamaika lanbide
Infernuko zubitik gertu sortu zenParachu, Zaldain etxean; betidanikezagutu du Infernuko zubia etahari buruzko kondairak. Lekukoonarekin egin zuten topo gazte-txoek. Egindako lanarekin kontent,berriz dena bildu, eta Kanalduderaitzuli ziren. Grabatutakoa ikusteko,gela batean sartu ziren, eta, iru-diak ikusten zituzten bitartean, Al-danak azaldu zien zer egin zutenongi eta zer hobetu behar zuten,plano motak gogorarazi zituen etabeste hainbat aholku ere eman zi-tuen gaztetxoek ikas zezaten. As-teazkenean eta ostegunean fik-zioa grabatzen egon ziren Kanal-dude parean dagoen hotelean,gaur egun hutsik dagoena. Herrikoauzapezari gela bat eskatu zioten,eta, baimena jasota, bi egunez ho-rretan aritu ziren. Azken egunean,muntaketa nola egiten den ikusieta ikasi zuten.Astebeteko ikastaldia laburra
izan bada ere, denek izan dute au-kera ikus-entzunezkoaren alorguztiak probatzeko: produkzioa-ren alorra, errealizazioarena, ka-mera erabiltzea, muntaketa... Mo-mentu goxoa pasatu dute ikastal-dian parte hartu duten hamarhaurrek, eta batzuek espero bainogusturago, gainera. Gexi UrmenetaMadariaga hoztarrak, esaterako:«Biziki ongi pasatu dut; uste nuenikastea baizik ez zela izanen, etasorpresa ona izan da». Amaren bi-
dez jakin zuen ikastaroa bazela,eta «segidan» baietz esan zuen.Betti Xerbero baigorriarra bereamak ezarri zuen ikastaldian berarideus ere galdegin gabe, baina, halaere, «anitz maitatu» duela aitortudu. Nerea Iriart milafrangarrakanaiaren bidez egin du ikastaroa,Kanalduden bertan lan egiten bai-tu; hura ere gustura ibili da. Ikus-entzunezkoen munduan lan eginote nahi duten galdetuta bestelanbideak ere probatu nahi dituz-tela onartu dute, nahiz eta «zenda-ko ez?» erantzun.Orain, egindako bi ekoizpenak
bukatu, eta irailetik goiti Kanaldu-den denek ikusteko moduan jarri-ko dute, Aldanak kontatu duenez:«Gaztetxoek nahi dute, eta gukplazerarekin hartzen dugu». Herritarrak izan dituzte bidelagun Kanalduderen egonaldiko gaztetxoek. ISABELLE MIQUELESTORENA
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A berria
DENBORA-PASAK 2. Lotu bikoteak. Alaineintsektuen irudiak antolatzen ari da.Begiratu marrazkiak, etalotu bikoteka berdinak.
A
C
E
D
F
HG
B
1. Osatu eta apaindu. Iker liburu batekoprotagonista marrazten hasi da. Ez du astirik izanamaitzeko, ordea. Marraztu falta denerdia, eta margotu.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A
Erantzunak: 2.-A-F, C-B, E-H eta G-D. 3.-Argibide-azalpen, janari-jaki, alegeratasun-bizipoz,lantegi-fabrika eta pasealeku-ibiltoki.
ESPERIMENTUA
Ispilu ñimiñoaNola islatzen ditu irudiak koilarabatek?
Zer egin
1Hartu koilara kirtenetik, eta begiratu nola islatzen duenzure irudia barrurantz kurbatzen den gunean.
2 Jarri koilara posizio horizontalean, eta erreparatu zureirudiari. Nola aldatzen da irudia?
3 Eman buelta koilarari, eta begiratu nola islatzen duenzure irudia kanporantz kurbatzen den gunean. Zer ikustenduzu orain?
Zer gertatzen da?
Gune kurbatua gorantz duela hartzen duzunean koilara, zureirudia luze eta mehe ikusten duzu. Koilara albo batera bira-tzen duzunean, hau da, horizontal jartzen duzunean, zure iru-dia labur eta lodi ikusten duzu. Koilarari buelta ematen diozu-nean, irudi alderantzikatua ikusten duzu. Koilara bat ahurra(barrurantz kurbatua) eta ganbila (kanporantz kurbatua) da.Ispilu lau batek (iristen zaion argiaren parterik handiena isla-tzen duen gainazala da) begietan islatzen du zuzenean argia,baina ispilu ahur batek begiaren erdigunera islatzen du argia.Koilara ez denez erabat biribila, argia distantzia desberdineta-ra islatzen da, eta zure irudiaren forma aldatu egiten da. Ispiluganbilak argia erdigunetik harago islatzen du, eta zure irudiaalderantzikatzen du.
MATERIALAKd Koilara bat
3. Sinonimoen bila. Gozoki bakoitzakbere bikia du. Nola bilatu orduan? Ea zerjartzen duen gozokien paperean. Lotuesanahi bereko hitzak.
argibide ibiltoki
janari fabrika
alegeratasun jaki
lantegi bizipoz
pasealeku azalpen
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo
gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
berria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 28A
1Biribilean jarri, eta baterdian jartzen da, erra-
tza eskuetan duela.
2Lurrari paralelo eta al-tuera baxuan, biraka
hasten da.
3Gainontzekoek saltoegingo dute erratza
beren parera datorrenean.Erratzak norbait jotzen due-nean, kanporatua izango da.
Soka ere erabil daitekeerratzaren ordez.
m a n t a n g o r r i
JOLASA
Erratzhegalaria
ABESTIAHaurrak korroan,erratza erdian,erdikoa biraka,besteak hegaka.Salto eta salto,jira eta bira,erratzak ukitzen bazaitu,jokotik kanpo gelditu.
DATUAKPartaide kopurua: Gu-txienez 3 (hobe gehiago). Baliabideak: Audio bateta bideo bat eskuragarriurtxintxa.eus-en (Jolasgu-nea atalean).Espazioa: Toki zabal bat.Iturria: Euskal JolasenBilduma (Urtxintxa).Webgunea:www.urtxintxa.org