GIPUZKOAKOHITZA
IDOIA ZABALETA / FOKU
Gurutze Gorriari lekukoa hartuta, aurten BPXport Hernaniko enpresak kudeatuko ditu Donostiako lau hondartzak bOraindik adjudikatzeko daude Zarautz, Mutriku eta Debako sorospen zerbitzuak b 2-3
Aldaketagiroa
Olatu Talka Gaurtikigandera ia berrehun
kultur ekitaldi izango dira Donostian
14Elkarrizketa Antton Iztueta:«Herri txiki askotan ere
gaztelania sartu zaigu zirrikituetatik»
4Ostirala
2019ko maiatzaren 31X. urtea401. zenbakia
Aitziber Arzallus
Bihar hasiko dute hondartza den-
boraldia Donostian. Horrek esan
nahi du hiriburuko lau hondar-
tzak —Kontxakoa, Ondarretakoa,
Zurriolakoa eta Santa Klara uhar-
tekoa— honezkero prest izan be-
harko lituzketela eguzki gosez
dauden donostiarrak eta bisitariak
hartzeko. Eta prest izan beharko
lituzketela hondartzetako zerbi-
tzuak ere, nahiz eta hilaren 15era
bitartean murriztuta jardun haie-
tako batzuek. Badirudi azkenean
hala izango dela, eta bihartik uda
guztietan duten itxura bera izango
dutela Donostiako hondartzek.
Baina gauzak ez dira egon batere
argi, bihartik sorosle lanetan ariko
direnek asteartean oraindik ez
baitzekiten lanposturik izango zu-
tenik ere.
«Badirudi aurrera doala. Kate-
goria bakoitzeko kontratuak begi-
ratzeke ditugu oraindik, baina,
esan digutenez, akordioa errespe-
tatuko dute. Ekaineko egutegia
prestatzen ari gara orain». Hala
zioen Jon Ibargurenek herenegun
igorritako mezu batean. Zurriola
hondartzako beteranoetako bat
da irundarra; han sorosle gisa lan
egingo duen bosgarren uda izango
da aurtengoa. «Iazkoa eta gero,
uda lasaia espero genuen, baina
begira nola egon garen, erabateko
ziurgabetasunean». Dena dela,
zalantzak uxatuta, ez dute espero
beste ustekaberik.
Baina zerk eragin du halako
ziurgabetasuna? «Donostiako
Udalaren jokabideak. Hura da
egoeraren erantzulea, ez baitu
errespetatu iaz sinatutako ituna»,
azaldu du Maddi Aspiazu ELA sin-
dikatuko ordezkariak. Sorosleek,
Gurutze Gorriak eta udalek iaz si-
natu zuten itunak Gipuzkoako
hondartzetako sorosleen lan bal-
dintzak nabarmen hobetzea jaso-
tzen du. Hauek dira hobekuntzak,
besteak beste: lan egindako igande
eta jaiegunengatik %15 gehiago
ordaintzea; lehen urteko sorosleei
hileroko soldata berrehun euro
igotzea, eta bigarren urtetik aurre-
rakoei, laurehun euro; laugarren
urtetik aurrerakoei antzinatasun
gehigarria aitortzea eta hileroko
soldata 118 euro igotzea; subroga-
zioa; eta aldizkako kontratu fin-
koa izateko eskubidea.
Gurutze Gorria, jokoz kanpoHondartzetako sorospen zerbi-
tzuak esleitzeko lehiaketa publi-
kora deitzeko garaian, hobekun-
tza horiek guztiak kontuan izate-
ko eta hobekuntzak gauzatzeko
beharrezko baliabideak eskain-
tzeko konpromisoa hartu zuten
udalek. Baina, ELAren hitzetan,
Donostiako Udalak ez du bete
emandako hitza, lehiaketako bal-
dintzetan ez baitu aipatu subroga-
ziorik. Sorosleen eta Gurutze Go-
rriaren haserrea eragin du horrek.
Aspiazuk uste du subrogazioa be-
tebehartzat ez jartzeko arrazoia
dirua aurrezteko nahia izan dela.
«Subrogaziorik ez badago, enpre-
sek ez daude behartuta aurreko
urteetan aritutako langileak har-
tzera, eta ez dago langile berriei
antzinatasuna aitortu beharrik.
Horrek diru asko aurrezteko bidea
emango lioke udalari».
Ibargurenek, berriz, «ulerte-
zintzat» jo du udalaren jarrera.
«Beste urteetan beti aipatu izan
du subrogazioaren kontua, eta
aurten ez». Gainera, gehitu du
Donostiako Udalak berak eraman
zuela gaia iazko negoziazio ma-
haira. «Beste hobekuntza batzuk
eskatzen genituen guk, igerile-
kuetako sorosleek dituztenen an-
tzekoak, baina neurri horiekin
etorri zitzaigun udala, eta onartu
egin genituen guk».
Gurutze Gorria ere ezustean ha-
rrapatu zuen udalaren jokaldiak.
«Nahiz eta iazko itunean dena on-
do jasota gelditu zen, udalak ez
zuen aipatu ere egin subrogazio-
rik, eta, gainera, apirileko deial-
dian eskaintzen zuen diru kopu-
rua ez zitzaigun nahikoa iruditu
hitzartutako hobekuntza guztiak
egiteko», azaldu du Itziar Esteba-
nez Gipuzkoako Gurutze Gorria-
ren komunikazio arduradunak.
Hala ere, erakundea aurkeztu egin
zen lehiaketara, zerbitzua emate-
ko diru gehiago beharko zuela ze-
haztuz. Baina, beste arrazoi ba-
tzuk tarteko, udalak baliorik gabe
Erlojuarenaurka,baretzebideanDonostian dena prest dute hondartzasasoia hasteko bBPXportek kudeatukoditu hiriburuko lau hondartzetakosorospen zerbitzuak bIaz hitzartutakolan baldintzak agindu dizkie sorosleei
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Astekoa
IAZKO GATAZKA
Iazko uda beroa izan zen Gipuzko-
ako hondartzetan. Eta ez egural-
diagatik, sorosleen protestengatik
baizik. Gurutze Gorriari eta udalei
eskatu zieten lan baldintzak gu-
txienez igerilekuetako sorosleek
dituztenekin parekatzeko, baina,
haiek kasurik egiten ez zietela iku-
sita, protestak hasi zituzten. Azke-
nean, bakea sinatzeko gai izan zi-
ren, grebara joan beharrik gabe.
Eskatzen zutena
Soldata igoera.Gutxienez igerile-
kuetako sorosleek adina kobra-
tzea. Mila euroren bueltan kobra-
tzen zuten hondartzetakoek, eta
1.500-1.600 igerilekuetakoek.
Ordutegia.Kontratua betetzeko,
egunak gutxitzea eta jende gehia-
go hartzea.
Aldizkako kontratu finkoa.Hiru
urtez hondartza batean lan egite-
ko kontratatzen duten soroslea
langile finko gisa hartzea.
Antzinatasuna.Esperientziadun
sorosleei antzinatasuna aitortzea
eta saritzea.
Baldintzen bermea.Negoziazioa
udalekin egin behar zutela uste zu-
ten, lortutako baldintzek berme
bat izateko.
Lortu zutena
Soldata igoera.Onartu zuten le-
hen urteko sorosleei hileroko sol-
data berrehun euro igotzea, eta bi-
garren urtetik aurrerakoei, lau-
rehun euro. Laugarren urtetik
aurrerakoei antzinatasuna aitor-
tzea ere hitzartu zuten, eta hori sa-
ritzea, 118 euroko gehigarriarekin.
Jaiegunetan gehiago kobratzea.
Lan egindako igande eta jaiegu-
nengatik %15 gehiago ordaindu-
ko zietela agindu zieten.
Aldizkako kontratu finkoa.Hiru
urtez hondartza batean lan egite-
ko kontratatzen duten sorosleari
aldizkako kontratu finkoa egitea,
nahiz eta probak urtero egin.
Subrogazioa. Sorospen zerbitzua
emango duen enpresa edozein
delarik ere, aurretik lan horretan
aritutako profesionak hartu behar-
ko ditu. Udalei dagokie enpresei
betebehar hori ezartzea. Lehiake-
ta publikoaren pleguetan zehaz-
ten dira horrelakoak.
Baldintzen bermea.Adostutako
neurriak zerbitzua esleitzeko ple-
guetan jartzea onartu zuten uda-
lek, eta hobekuntzak aplikatzeko
baliabideak jartzea ere agindu zu-
ten. Adostutakoa betetzeko kon-
promisoa hartu zuen Gurutze Go-
rriak ere.
utzi zuen Gurutze Gorriaren pro-
posamena. Ondorioz, presazko
bigarren deialdi bat egin zuen, bai-
na baldintzak publiko egin gabe,
eta hainbat enpresari zuzeneko
gonbidapena igorrita.
BPXport bakarrik aurkeztu zen
bigarren deialdira, eta udalak hari
eman zion Donostiako lau hon-
dartzetako sorospen zerbitzua
kudeatzeko ardura, aurtengo
udako denboraldirako soilik, eta
617.000 euroren truke, BEZa kon-
tuan hartu gabe. Gurutze Gorria
ez zen bigarren deialdira aurkeztu
ere egin, «Udalaren proposame-
na ez zitzaigulako bideragarria
iruditu, eta ez geundelako prest
iazkoa bezalako beste uda bat pa-
satzeko».
BPXportek, baina, kontuak egin
ditu, eta zenbakiak ondo atera
zaizkio. «Bagenuen iazkoaren be-
rri, eta guri ez zaigu komeni langi-
leekin liskarrik izatea. Horregatik,
eta nahiz eta ez gauden behartuta
subrogazioa aplikatzera, konpro-
misoa hartzen dugu iaz adostuta-
ko hobekuntzak errespetatzeko».
Ion Ander Mundin BPXporteko
hondartzetako arduradunaren hi-
tzak dira.
Zalantzak izan dituzte langile-
ek, ez zetorrelako erabat bat
espresak hitzez esandakoa eta
idatzitakoa. Baina, azkenean,
badirudi BPXportek iaz hitzartu-
tako guztia beteko duela. Horren-
bestez, bihartik Donostiako hon-
dartzetan izango dira BPXport
enpresako sorosleak; 50 inguru
guztira.
A. Arzallus
Donostian bihar hasiko dute hon-
dartza denboraldia, eta, denboraz
larri antzean ibili diren arren, ba-
da okerrago dabilen beste herri
bat: Zarautz. Han, nahita ere,
ezingo diote bihar eman hasiera
hondartza denboraldiari, hango
udalak oraindik ez baitu gauzatu
hondartzako sorospen zerbitzua-
ren esleipena.
Felix Zubia Urola Kostako Gu-
rutze Gorriko lehendakariaren
esanetan, udalak lehiaketa deitu
zuen, baina hutsik geratu zen,
aurkeztu zen enpresa bakarrak ez
zituelako betetzen baldintzak.
Orduan, Donostiako Udalaren
prozedura berbera jarraituta, pre-
miazko bigarren deialdi bat jarri
zuen martxan, gonbidapen bi-
dezkoa, eta hori ebazteke dago
oraindik. Zubiaren arabera, uda-
lak egunotan hartu beharko du
erabakia, «aste honetan izan be-
har du», eta berehala jakingo da
nork eramango duen aurtengo
osasun eta zaintza zerbitzua, ha-
ren arabera ekainaren 15ean
emango baitzaio hasiera Zarauz-
ko hondartza denboraldiari. Za-
rauzko Udalak aurreikusi du
«datorren asteko bukaera alde-
an» egitea esleipena.
Badira antzeko egoeran dauden
beste bi herri ere: Deba eta Mutri-
ku. Bi herri horietako udalek ere
ez dute jakinarazi nor arduratuko
den hondartzetako sorospen zer-
bitzuez. Aldiz, lanak aurreratuago
dituzte Orion, Zumaian, Honda-
rribian eta Getarian. Orion eta Zu-
maian Gurutze Gorriak eta BP-
Xportek parte hartu zuten lehia-
ketetan, eta udalek BPXporten al-
deko erabakia hartu zuten bietan.
Horrenbestez, kirol zerbitzuak
kudeatzeaz arduratzen den Her-
naniko enpresa indartsu sartu da
hondartzetako sorospenaren es-
parruan. Maiatzaren 18an egin zi-
tuen Donostiako, Orioko eta Zu-
maiako hondartzetarako sorosle-
ak hautatzeko proba fisikoak, Do-
nostiako Ondarreta hondartzan,
eta aste honetan bertan bukatu
ditu elkarrizketa pertsonalak.
Oriori eta Zumaiari dagokienez,
ez da izan inolako ziurgabetasu-
nik langileen baldintzen ingu-
ruan, bi udalek lehiake-
taren pleguetan jaso bai-
tzituzten iaz sorosleekin
hitzartutako puntuak,
subrogazioa barne. Hala,
Orion, hilaren 7an eman-
go diote hasiera aurtengo hondar-
tza denboraldiari; eta, Zumaian,
hilaren 15ean hasiko dira.
Hondarribian eta Getarian, be-
rriz, beste urte batez Gurutze Go-
rriaren ardurapean egongo da
hondartzetako zaintza eta soros-
pen zerbitzua, iaz adostutako bal-
dintzetan haietan ere. Bi herri ho-
rietan, hilaren 15ean hasiko dute
hondartza sasoia.
Zarautzen, Mutrikun eta Deban,sorospen zerbitzuak, esleitzeko
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Astekoa
Sorosleak, iaz, protestan,
Donostiako Ondarreta
hondartzan. J. C. RUIZ / FOKU
Gurutze Gorriko sorosleek
orain bi urte Donostian egindako
hautaproba. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Donostiako Udala dasortu den ziurgabetasunegoeraren erantzulea,ez baitu errespetatu iaz sinatutako ituna»Maddi AspiazuELA sindikatuko ordezkaria
«Ulertezina iruditzenzait DonostiakoUdalaren jarrera, besteurteetan beti aipatu izan baitu subrogazioa»Jon Ibarguren Zurriola hondartzako soroslea
«Behartuta ez gaudenarren, konpromisoahartzen dugu iazadostutako guztiaerrespetatzeko»Ion Ander MundinBPXporteko hondartzen arduraduna
‘‘
Zarautzen ezingo dutehondartza denboraldia hasiekainaren 15era arte; ekainaren 1ean hasi zuten iaz
Eneritz Maiz Etxarri Altzo
Abaltzisketarra da jaiotzez An-tton Iztueta Anbune (1954), bainaurteak daramatza Altzon bizi-tzen. Irakasle ikasketak egin zi-tuen, eta, urte gehienak irakaslelanetan egin baditu ere, bideogin-tzak bete-betean harrapatu zuentartean. Erretiroa hartu zuenetik,bideokamera alboan duela dabilbatera eta bestera.Nola oroitzen duzu umetako he-
rria, Abaltzisketa?
Gaur egun ere badaude, baina ga-rai hartan baserriz beteta zegoendena; hura zen gure eskola. Orainurbanidade gehiago dago. Igan-deetan mezara joan behar izatenzen orduan. 6 urterekin hasi nin-tzen eskolan, eta 11 urte bete arte-edo joan nintzen. Maisu erdaldu-nak izan genituen, eta euskarazbakarrik genekien guk; gaztela-niaz ez genuen asko ikasi. Herrikoapaizaren bidez, eta doktrinan-edo nabarmentzen nintzelako,ikastea merezi nuela pentsatuko
zuen berak, eta horrela irten nin-tzen herritik. Batxilergoa eginahal izateko joan nintzen, 11 urte-rekin, baina sarrerako probagainditu behar nuen lehenengo,eta ez nuen gainditu, gaztelaniazez nekielako. Astigarragan pasatunuen urtebete, gaztelania ikas-ten.Eta ikasi zenuen?
Gogoan dut, igande batzuetan,etxera bidaltzeko eskutitz bat ida-tzi behar izaten genuela. Hiru hi-labetean behin-edo joaten ginen
etxera. Nik ez nekien gaztelaniaz,eta gaztelaniaz idatzi behar izatenzen. Negarrez egoten nintzen, etalagun batek laguntzen zidan idaz-ten. Handik Saturraranera joannintzen gero.Nolakoa zen umetako Antton Iz-
tueta hura?
Zintzoa. Baietz uste dut. Oso me-harra nintzen fisikoki, eta oso on-do egiten nuen korrika. Esatera-ko, aldapa handi bat dago gure ba-serrira joateko, eta gogoan dut,umetako jolasetan, apustuak egi-
ten genituela nor iritsi lehenago.Korrika ibiltzen ginen beti. Elizakontuan, berriz, monagillo ibiliginen mutiko asko. Behin behin-tzat, gogoan dut, apaizarekin Do-nostiara joan ginela zinemara,trenean. Hura ikaragarria izanzen guretzat. Autorik ez zegoen,taxi bat baino ez. Beste batean,itsasoa ikusi nuenean, izugarriz-ko aurkikuntza izan zen niretzat.Ikasketetara bideratu zinen.
Ez dakit oso kontziente nintzen.Adin horretan oso garrantzitsua
«Hiztun gutxi gara, baina eaolatu txiki asko elkartzen garen»Antton Iztueta, ‘Anbune’ b Euskaltzalea
Lanbidez irakasle izan da Antton Iztueta, baina euskaltzaletasunak bultzatuta egin ditu lan asko; Uemako lehen lehendakaria izan zen, besteak beste, eta euskarazko bideoteka osatzen aritu da hamar urtez.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Elkarrizketa
da lagunartea, eta bi urte pasatu
genituen Saturraranen; azterketa
bat ere egin behar izan genuen
Ondarroako institutuan. Hori
gainditu, eta gaztelaniaz ere ikasi
genuen, eta nik uste dut orduan-
txe hasi nintzela euskaltzaletzen.
Donostiako seminarioan jarraitu
nuen, eta beste hiru urte-edo egin
nituen han; irten egin nintzen
gero. Baina han bazen liburutegi
handi bat, eta hainbeste liburu-
ren artean bazeuden gauza ba-
tzuk euskaraz; esaterako, Zeruko
Argia. Uste dut hantxe bertan
egin nintzela harpidedun, eta
oraindik ere jarraitzen dut. Toki
horiek eragin zuzena izan zuten
ni euskaltzaletzeko.
Irakasle izateko ikasketak ere
egin zenituen, ezta?
Bai. Tolosako tailer batean hasi
nintzen lanean lehenengo, diru
pixka bat egiteko. Ez neukan oso
argi zer egin nahi nuen, eta ez dut
uste gogo handirik neukanik ere.
Tartean, soldaduska egitea ere to-
katu zitzaidan. Ibarran eta Tolo-
san hasi nintzen eskolak ematen,
eskola nazional publikoetan.
Lanpostu bat aukeratu nuen gero,
eta Altzora etorri nintzen. Lau ur-
te pasatu nituen hemen, eta ber-
tan geratu nintzen bizitzen.
Nola hartu zintuen Altzok?
Gazteak ginen orduan, eta bere-
hala egin nituen gaur egun ditu-
dan lagunak. Gurasoekin ere ha-
rreman polita egin nuela uste dut.
Nolako irakaslea izan zinen?
Ez dakit, ikasleek esan beharko
dute hori. Saiatu nintzen euskal-
duntasuna transmititzen. Or-
duan hasi ziren bertso eskolak,
eta bertsoak eskolan lantzen hasi
nintzen; baita kantua ere. Eskola
txikia zen, eta lehen hezkuntzako
dozena bat ume izango ziren.
Gustuko duzu Altzo?
Bai, noski. Leku onean dago, eta
jende ona bizi da hemen.
Zinegotzi izateko ardura har-
tzea egokitzen zaie herri txiki
askotako herritarrei. Zuri ere
bai.
Bai. Bildu egiten ginen, hitz egin,
eztabaidatu... eta, halako batean,
tokatu egiten zaizu hor egotea.
Hasieran inork ez du nahi izaten,
eta, gaur egunera ekarrita, kon-
promiso gisa oso jende gutxik ari-
tu nahi du udalean. 1991tik
1995era aritu nintzen ni.
Nolako esperientzia izan zen?
Lan asko egin behar izan genuen,
ordu asko sartu genituen. Herri
Batasuna moduan aurkeztu gi-
nen garai hartan. Beti egon izan
da, eta orduan ere bazen, HBren
kontrako giroa. Horri pazientzia-
rekin egin behar izan genion au-
rre. Urte gogorrak izan ziren, eta
herrian bertan ere bizi izan ge-
nuen gertakizun gogor bat: base-
rri bat erre zuten. Noski, herrita-
rra zen jabea, eta, nahiz eta ideo-
logikoki beste pentsaera batekoa
izan, oso garai zaila izan zen.
Uema sortu zenuten gero, eta le-
hen lehendakaria izatea ere to-
katu zitzaizun.
Bai. Proposatu egin zidaten, eta
ezin izan nuen ezetz esan. Oso es-
perientzia ona izan zen hura ere,
baina gogorra. Politikoki, HB ba-
kartu egin nahi izaten zen beti.
Beste erakunderen batera, hau
da, Eusko Jaurlaritzara-edo Ue-
marekin gure asmoak azaltzera
joanez gero, begirada hutsekin
antzematen zen erantzuna. Hori
tokatu zitzaigun guri. Ez dakit
zenbat herrirekin hasi ginen, oso
gutxirekin; hamasei bat herri gi-
nen.
Zergatik edo zertarako sortu ze-
nuten Uema?
Hasieran, batik bat, udaletan eus-
kara normalizatzea zen helburu
nagusia. Gaztelaniaz funtziona-
tzen zen ordura arte, eta pausoak
ematen hasi nahi genuen, poliki-
poliki hori guztia normalizatzeko
ten da beti: borondatearen espa-
rruan utzi behar dira gauza guz-
tiak edo derrigortu egin behar da
pixka bat? Hortxe dago eztabaida.
Haurrak ere hasi dira kalean gaz-
telaniaz hizketan.
Izugarrizko erakargarritasuna
dute gaztelaniak nahiz ingelesak.
Olatu handi bat da hori, eta hiz-
tun gutxi gara gu; olatu txikiak
dira gureak. Baina ea olatu txiki
asko elkartzen garen... Eta ez da
kontra egitea, guk gurearen alde
egitea baizik.
Azken urteotan, euskarari dago-
kionez, gehiegi lasaitu al da gi-
zartea?
Baietz uste dut. Teknologia alde-
tik, hizkuntza mordoa sartu
zaigu etxean. Gaztelaniazko pro-
gramak ikusten ditugu telebis-
tan. Egia da ETBk asko hobetu
beharko lukeela; erakargarriagoa
izan beharko luke, euskaldunek
ikusteko. Baina, era berean, ola-
tua handitzen ari dela ikusten da,
eta azken Korrikan ikusi da hori.
Zerbait esan nahi du horrek.
Horrelakoen alde nago ni, baina
egunerokoan... Era berean,
mugimendu euskaltzalea sortu
da Araba eta Nafarroako
hainbat herri ez hain
euskaldunetan. Horie-
tan ematen du jendeak
konpromiso handiagoa
daukala euskaraz bizi-
tzeko. Hemen, berriz, ez
dakit zer gertatu zaigun
lehen arnasgune ziren
toki batzuetan! Egia da
jende erdalduna etorri
zaigula, baina guk haiek
integratu beharrean, gu
sartzen gara haien saree-
tan. Kontzientzia horri eutsi
behar zaiola uste dut, kontzien-
tziarik gabe ez dugu-eta egingo
gauza handirik. Kontzientzia
horri eusten eta kontzientzia sor-
tzen, hor egin behar dugu ahale-
gina; eta gazteei transmititzen,
eskaintza oro euskalduntzen.
Kezka horiei tiraka iritsi zen bi-
deogintzan egin zenuen lana?
Irakasle batzuk liberatuta egoten
dira baliabideak hobeto aprobe-
txatzeko eta beste irakasleen he-
ziketan aritzeko. Sei hilabete-edo
egin nituen ikus-entzunezkoen
arloan. Zinta sartu erreproduzi-
tzailean, eta grabazioak-eta egi-
ten aritu nintzen, irakasleek gero
euren eskoletara eraman zezaten.
Horrela hasi nintzen, eta herri txi-
ki askotan kultur etxeen eraikin
berriak egiten ari zirela konturatu
nintzen. Liburuz, telebistaz...
hornitu behar dira horiek guz-
tiak, eta ez zegoen telebistarako
euskarazko bideorik. Altzon,
udaletxean toki bat izanez gero,
nik egin nezakeela sentitu nuen.
Hori lantzen hasi nintzen, eta
txosten bat egin nuen, aurrekon-
tuarekin. Txosten hori udaletxez
udaletxe aurkeztu nuen Tolosal-
dean. Altzoko Udalak lokal bat
utzi zidan ganbaran, lan horiek
egiteko. Ez zegoen ezer, lau hor-
ma bakarrik. Eskualdeko zinego-
tziekin bilerak egin nituen, eta
ondorio batzuetara iritsi ginen;
besteak beste, dirua jarri behar
zela. Telebistak eta bideo errepro-
duzitzaileak erosi genituen, eta
zinta pila bat, VHSak. Hamar urte
pasatu nituen lan horretan,
1990etik 2000ra. Eskolako lanaz
gain, zinegotzi eta Uemako le-
hendakari izatea ere tokatu zi-
tzaidan, eta denbora librean egi-
ten nituen grabaketak.
Zer motatako bideoak ziren?
Piratak deitzen zaie gaur egun.
Nik bideoteka bat egin nahi nuen
euskaraz, eta nondik egingo
nuen? ETBtik. Ez dago beste bide-
rik. Bertsolaritza, antzerkia, mu-
sika, kontzertuak, marrazki bizi-
dunak, filmak eta dokumentalak.
Pila bat grabatu nituen, eta kata-
logoak egiten nituen. Katalogoa
ikustean, bila etortzen ziren par-
taide zirenak, eta eraman egiten
zituzten. Ikusi eta bueltan ekar-
tzen zituzten. Eusko Jaurlaritza
ere orduan hasi zen bideoak egi-
ten, baina lauzpabost egiten zi-
tuzten urtean.
VHStik digitalizaziora pasatu
zara.
Informatikaren garapenaren era-
ginez, gutxituz joan zen eskaera.
Atzean geratuz joan zen bideo-
zinten mundua, ia ezkutatu arte.
2014an hartu nuen erretiroa, eta
lagunek esaten zidaten: ‘Zerbait
egin beharko duk, digitalizatu
edo’. Argia zen nire erantzuna: ‘Ez
daukat gogorik beste hamar urte
horretan pasatzeko’. Baina pen-
tsatzen aritu nintzen gero, eta ka-
talogoari begiratu bat bota nion
berriz; musikako atala interesga-
rria zela ikusi nuen. Digitalizatu
egin nituen duela urte askoko
kontzertuak. Bostehun bideo
neuzkan, agian, baina ez nekien
zer egin. Horregatik, neronek
Youtubeko kanal bat irekitzea
erabaki nuen.
Anbune izena aukeratu zenuen.
Esanguratsuenak igota, ‘eta orain
zer?’ galdetu nion neure buruari.
Bideokamera erosi, eta grabazio-
ak neuk egitea erabaki nuen. Lo-
tsatia naiz neurez, eta pixkanaka
joan naiz lotsa hori galtzen. Hiru
urte dira bertso afariak nahiz he-
rri kirolak grabatzen hasi nintze-
la, eta gustura nabil. Interesgarria
iruditzen zaidana grabatzen dut,
eta goraka doa harpidedun kopu-
rua. Euskara hutsezkoa da kana-
la, eta hala jarraituko dut.
ENERITZ MAIZ
eta euskaraz aritzeko. Zailtasun
batzuk izan genituen, langileekin
batez ere; batzuek ez zuten profila
betetzen. Hala ere, aurrera egin
du poliki-poliki; errespetatu eta
aitortu egiten da gaur egun, eta
lanean ari dira. Pauso handiak
eman direla iruditzen zait, nahiz
eta, oraindik, badauzkagun
erronkak; euskararen erabilera,
esaterako. Herri txikietara ere iri-
tsi da arazo hori, eta konturatu
gabe edo konturatuta, gaztelania
sartu zaigu zirrikituetatik.
Gaur egun, harrotasunez begi-
ratuko diozu Uemari, ezta?
Pentsaera ezberdineko udal go-
bernuak daude gaur egun, eta
bere garaian ez zen posible hori.
Gerora, euskararen esparru ho-
rretan, behintzat, aurrera egin da
gutxienez. Soziolinguistikoki, he-
rri bateko biztanleen %80k izan
behar zuten euskaldunak herri
hori euskaldun gisa hartzeko. Ge-
rora, %70era jaitsi zen portzentaje
hori, eta soziolinguistek eman be-
harko dute zergatia. Hori dela-eta
dago gaur egun Tolosa Ueman.
Mapari begiratuta, garrantzitsua
dela uste dut arnasgune deitzen
diegun herri handiak sartzea, bai-
na, aldi berean, erronka handia
da hori, herri handiak direlako.
Baina erdalduntzen ari dira herri
txikiak.
Poliki-poliki, bai, eta hor ari gara
denok horri nola aurre egin azter-
tzen. Jartzen dira proiektuak eta
programak martxan; Euskaral-
dia, esaterako. Baina ez da erraza,
eta baliabide guztiak beharko dira
hori lortzeko. Lanean jarraitu be-
harko dute euskararen inguruan
biltzen diren beste hainbat orga-
nismok. Denok egin beharko
dugu indarra. Tolosaldean, orain,
badugu antolaketa bat: Galtzaun-
di. Baina Galtzaundik berak ba-
karrik ezingo du egin dena, eta in-
dar metaketa bat beharko da; de-
nok batera egin beharko dugu
horren alde. Lehengo bideak al-
boratu gabe, konbentzituta ja-
rraitu beharko dugu lanean; kon-
bentzimentutik etorriko dira
emaitzak, eta ez derrigortasune-
tik. Ez dakit derrigortasuna behar
den edo ez. Horri buruz hitz egi-
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Elkarrizketa
Herri txiki askotan ere,konturatu gabe edokonturatuta, gaztelania sartu zaigu zirrikituetatik»
«Konbentzimentutik etorriko dira emaitzak, eta ez derrigortasunetik. Ez dakitderrigortasuna behar den»
‘‘
RIRITZIADanel Agirre
Ez da politika,plastikoa da
Premier League-ko ter-minologia garaikide-an, plastic club dei-tzen zaie xeke baten
patrikari tiraka eliteko estatusaerosten duten taldeei. Plasticfan, berriz, lehiaketa horrenospe soziala dela eta estadioetaraarrimatzen hasi eta sarrerengarestitzea eragin duten turista,start-up sortzaile eta gisakoei.Polimeroekin zerikusia dutenirainok dira mingarrienak Inga-laterrako futbolean: egiazkota-sun eta printzipiorik eza adieraz-ten dute guztiek, oportunismoazgain.Badut ia ni bezain esnoba den
lagun min bat Otxandion, Ever-ton zale sutsua —txikitatik, argi
gera dadila—. Atariko paragrafo-ko materiala erabiliz, edukiontzihorira botatzeko moduko esa-moldeak asmatu zale da. Hau-teskunde kanpainaren ganoraeskasarekin aztoratuta, hauxeidatzi zidan lehengoan: «Zeinunetan bilakatu zen Bildu plasti-kozko alderdi bat?».Instagram zabaldu eta ezker
abertzalearen spamaz leporainotopatzearekin ni ere apur batgogaitzen ari nintzela erantzunnion. Baina azalkeriaren zabal-kundeak benetan kezkatzenbazuen, hori bai, onena leihoraez irtetea zuela abisatzea otuzitzaidan. Nire kalkuluen arabe-ra, Durangaldetik ikustekomodukoa behar zuen ordurako
Borja Senper ezerezari Donos-tian eraikitzen hasitako monu-mentuak. Kolosala izan da.Taxuzko eduki oro desagerrara-zi, eta plastikozko politikarendestilazio perfektua lortu duasteotan Senperrek. Alkimiarenmirari honekin, aro berri bat ira-garri digu.Aurki, Behobia ordu eta erdian
korritu izana eta surfeko ohole-an tente jartzeko gaitasunaegiaztatu beharko dira Gipuzko-an kargu publiko batera aurkez-tu ahal izateko. Ostiral gauero,kuadrillari soziedadean presta-tutako jakien irudiak sare sozia-letara igotzea egokituko zaiehautagaiei (etxeko komunakgarbitzen dituztenaren frogarik
ez da eskatuko, gizonezkoen%50en kuota errespetatzearren).Hautetsontzien prozedura txitanakronikoa alboratu, eta Tele-donostik eta Erlok bat egindaemitituko duten gala distiratsubatean aukeratu ahal izangoditugu ordezkariak, etxetik.Proba aproposekin, oinarrimoralen arrastoak dituzten hau-tagai gogaikarriak baztertzenjoango gara. Azkeneko erronka,Truebako katakonba izenekoa,Woody Allenen filmografia osoaerrezitatzea izango da (RealarenGijongo hamaikakoarena erraze-gia litzateke). Ordena kronologi-koan, errege godoen zerrendabezala.Berunezko politikatik plasti-
kozkora pasatzera goaz, tartekogeltokirik gabe. Eta nik, behin-tzat, ez dut asaldatzeko inongoasmorik. Datorrena merkesamarra da, baina orain artekoagobernantzaren diamantezkoaroa izan denik ere ez nuke
esango. Txarrenean, lehiakidexelebre mordoxka agertuko da,eta emaitzak aurreikustea zail-duko zaigu. Ze, ez gaitezenengainatu. Egun, lehortutakokaktus bat proposa lezake EAJkalkate kargurako makina batherritan, eta gehiengo osoa lor-tuko luke. Ezker abertzaleakbeste hainbat plazatan disekatu-tako saguzar bat aurkeztu, etaantzeko.Plastikozko politikarekiko nire
erreparo faltarena berekoikeriaere bada, aitor dezadan. Nirebeste adiskide min bat youtubermediatiko, lasterketari superso-niko eta oro har tipo zinez karis-matikoa da. Zarauzko udaletxe-an edo Gipuzkoa Plazanbukatzen badu, prentsa ardura-dun edo zerbaiten teknikarientxufatuko nau akaso. Berakuste du ez lukeela sekula halakotrakeskeriarik egingo. Izan ere,oraingoz, printzipioak ditu.Baina pasatuko zaio.
Irudiab Donostia
Beranduegi iritsi da erreakzioaDelteco Gipuzkoa Basket ia ezinezkoa zena lortzear egon da ACB ligako denboraldiaren amaieran, baina joan
den igandean Real Madrilen aurka 76-95 galduta —irudian, jokalariak, partidaren amaieran—, hurrengo den-
boraldian Espainiako Urrezko LEB ligan ariko dira gipuzkoarrak. Illunben edo Gaskan, partidak non jokatuko
dituzten erabakitzea izango da lehenengo zereginetako bat, eta aurrekontua 2,6 milioi eurotik dezente jaitsita
talde lehiakorra osatzea beste bat. Gaur-gaurkoz, 2,5 milioi euro inguruko zorra dauka klubak. J. C. RUIZ / FOKU
Iñaki Igerategi preso ohia berriz suhiltzailelanean onartzeko agindu du epaitegiak
DONOSTIA bIñaki Igerategi euskal preso ohia joan den otsailean irtenzen espetxetik, sei urteko zigorra beteta. LAB sindikatuak orduan sala-tu zuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak «ukatu» egin zion suhiltzailepostura itzultzea. LABek jakinarazi duenez, ordea, Igerategi lehengolanpostura itzultzea erabaki du epaitegiak.
5.500ADEGI-REN ESANETAN AURTEN SORTUKO DIREN LANPOSTUAK
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak jakinarazi du aurten %2,2 eta
%2,6 artean igoko dela Gipuzkoako ekonomia, eta guztira 5.500 lanpos-
tu sortuko direla herrialdean. «Inoiz baino kontratu mugagabe gehiago
dago Gipuzkoan, eta, ondorioz, kalitatezkoak dira kontratu gehienak».
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko: [email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Iritzia
Jose Luis Mendilibar: «Gauzak okertutaere, lasaitasuna eman izan didate hemen»
EIBAR bDenbora kontua zela esan eta esan ari ziren alde guztiak, etaJose Luis Mendilibarrek asteartean sinatu zuen kontratu berria Eiba-rrekin. Ondorioz, Zaldibarko entrenatzaileak bosgarren denboraldiajarraian egingo du Eibarren aulkian. «Oso gustura nago Eibarren.Gauzak okertuta ere, lasaitasuna eman izan didate hemen».
Hernanin ez zela sufre isuririk izan adierazidu Jaurlaritzak: «Matxura batek eragin du»
HERNANI bEguzki talde ekologistak astelehenean salatu zuen Herna-nin «ezohiko sufre dioxido maila» neurtu zutela 06:00etatik13:00etara. Eusko Jaurlaritzak berak 1.339 mikrogramo metro kubokoerregistratu zituen, 1etik 6rako mailan, 5ekoa, «oso kaltegarria».«Neurgailuaren matxura batek» eragin duela azaldu du Jaurlaritzak.
Karmele Uribesalgo Alzola
Bergara
Nerabeek maitasun
erromantikoaren in-
guruan dituzten onli-
ne ohiturak, balioak
eta usteak nola eraikitzen dituz-
ten aztertu nahi izan dute Gipuz-
koako Medicus Mundik, Farapi
kooperatiba elkarteak eta EHU
Euskal Herriko Unibertsitateak.
Ikerketa egin dute bikote harre-
man horiek online ikuspuntutik
nolakoak diren jakin nahian. Gida
batean argitaratu dituzte ondo-
rioak, eta Euskal eta perutar ne-
rabeen harremanen kudeaketa
birtualean aldaketa sustatzeko
gida izena eman diote lanari.
Hainbat jarraibide eta dinamika
proposatu dituzte dokumentu
horretan, sentsibilizazioa eta pre-
bentzioa helburu hartuta. Gipuz-
koako hainbat gaztelekutara eta
ikastetxetara joan dira ikerketa-
rako datuak eta informazioa bil-
tzera; tartean, Bergarako Ipintza
institutura. Tailer bat eskaini zie-
ten DBHko 3. mailako ikasleei, eta
txostena garatzeko baliatu dute
hor bildutakoa.
Gaizki amaitzen den gauza
ederra ote da maitasuna?proiek-
tua aurkeztu zuten 2016an, eta
horren jarraipen gisa ekin zioten
Online kontrolatzen den gauza
ederra ote da maitasuna?ikerke-
tari. Euskal Herriko gazteez gain,
Perukoak ere aztertu dituzte. Be-
goña Onkala Ipintza institutuko
hezkidetza arloko arduradunak
azaldu du Medicus Mundik Perun
egiten duen lankidetza baten on-
dorioz sortu zela ideia: «Jakin
nahi zuten ea hango gazteek eta
hemengoek arazo berak dituzten
teknologia berriekin eta sare so-
zialekin». Manuela Ramos era-
kundearen bidez egin ahal izan
dute azterketa Perun —Liman,
Ayacuchon eta Ucayalin—. Adie-
razi dute eremu geografiko horre-
tako errealitatea eta Gipuzkoakoa
«ezberdinak» direla, baina erro
bera dutela: «Hierarkikoki gizo-
nezkoen aldekoa den sexu-gene-
ro sistema».
Gidaren egileek adierazi dute-
nez, azken urteetan sare sozialek
eragin handia izan dute gizartean,
eta eraldatu egin dituzte komuni-
katzeko eta elkarrekin harrema-
nak izateko moduak. «Nerabeen
artean, sare sozialena da harre-
manak sortzeko modurik ohikoe-
na», adierazi du Onkalak. Ikerke-
tarekin ondorioztatu dute tekno-
logia berriek indartu egin dituzte-
la maitasun erromantikoaren ele-
mentuak eta bizitza pertsonala
ikusgai jartzea. Onkalak adierazi
du gazteak, sarri, ez direla kontu-
ratzen horretaz: «Askotan uste
dute bikotekidea etengabe telefo-
noz deitzen ari bada asko maite
duelako dela; ez dira ohartzen
kontrolatzen ari dela».
Ikertzaileek azpimarratu dute
generoen arteko berdintasunik
eza eta sexismoa ere indartu di-
tuztela sare sozialek. «Harrema-
netarako modu berriez gain, bes-
teak beste indarkeria matxista be-
rriak ere badakartzate teknologia
berriek». Horri aurre egiteko,
hainbat dinamikaz osatutako
saioak proposatu dituzte gidan,
hiru publikori zuzenduta: 13 eta
18 urte arteko nerabeak, hezitzai-
leak eta gurasoak. Nork bere atala
du gidan.
Gidan azaldu dutenez, sare so-
zialak tresna boteretsua dira mai-
tasun erromantiko heterosexual
eta monogamoa hedatzeko, sus-
tatzeko eta erreproduzitzeko. On-
kalaren ustez, maitasun erro-
mantikoaren kasuan hainbat
erronka dituzte ikastetxeek eta
familiek. Mitoak «apurtu» egin
behar direla azaldu du, adibidez:
«Berdintasunean oinarritutako
harreman sanoen alde egin behar
dugu». Ikasleei ikusarazi nahi die
«maitasun mota asko» daudela,
eta beharrezkoa iruditzen zaio
helduak ere horretaz jabetzea.
Hala ere, hezkidetza arloko ar-
duradunak azaldu du helduek sa-
re sozialak ez dituztela ikusi behar
erreminta «kaltegarri» moduan.
«Teknologia berrien inguruko
ezagutzak izaten saiatu behar du-
gu, gazteak behar bezala bideratu
ahal izateko». Gaur egun komu-
nikatzeko gehien erabiltzen diren
bideetako bat izanik, «alde positi-
boa» bilatu behar zaiela gainera-
tu du.
Eguneroko tresnaZiberjazarpena adinaren «alde-
rantziz proportzionala» dela
azaldu dute gidan; zenbat eta gaz-
teagoa izan, jazarpena jasateko
orduan eta arrisku handiagoa da-
goela, hain zuzen. Onkalak adie-
razi du teknologia berriak nera-
been baliabide nagusietako bat
direla, «edozertarako» erabil-
tzen dituztela. Gidaren arabera,
besteak beste, eguneroko baliabi-
dea izateagatik eta ardura faltaga-
tik gertatzen dira erasook.
Argitaratutakoa «erabiltzeko
gida» dela nabarmendu du ardu-
radunak; uste du erabilgarria izan
daitekeela hezitzaileentzat, gura-
soentzat eta udalentzat. «Oso gra-
fikoa da, tailerren bidez aplikatze-
koa». Joan den astean, ikerketa-
ren ondorioak jakinarazi zizkioten
Bergarako Udaleko Hezkuntza,
Gazteria eta Partaidetza Sailari, eta
nerabeen arteko harremanak nola
kudea daitezkeen azaldu zuten.
Gipuzkoako Medicus Mundiren
webgunean dago eskuragai gida.
Formakuntza saioak jaso dituzte
nerabeekin harremanetan izan
ohi diren zenbait eragile sozialek,
eta gidaren inguruko jardunaldi
batzuk egitea aurreikusita dauka
Medicus Mundik.
Maitasun erromantikoa ardatz hartuta, nerabeen ‘online’ ohiturak aztertu dituzte Gipuzkoako Medicus Mundik, Farapi elkarteak eta EHUk.Bergarako Ipintza institutua izan da ikerketaren guneetako bat.
Pantailak ezkutatzenduen errealitatea
Hiru adingabe, sakelakoekin; azken urteotan, aldatzen ari dira elkarrekin harremanak izateko moduak. IÑIGO URIZ / FOKU
Harremanetarako moduberriez gain, indarkeriamatxista berriak erebadakartzateteknologia berriek»Begoña OnkalaBergarako Ipintza institutukohezkidetza arloko arduraduna
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Gaiak
Kerman Garralda Zubimendi
Zumarraga
Ostiral iluntzea da,eta beteta dagoZumarragakoZelai Arizti are-toa. Pozik daude
Arco Iris antzerki taldeko kideak,eta baita laguntza behar duten el-karteak ere. Zumarragako La Sa-lle ikastetxeko ikasle, ikasle ohieta gurasoek osatutako Arco Irisantzerki taldeak urtero egiten duantzezlan solidario bat: «Norberabi bider betetzen du gustuko du-zun hori era altruista batean egi-teak», azaldu du Iker Elduaientaldeko kideak. «Ez da diruaematea bakarrik. Gure denboraere eskaintzen diegu, eta ikusleakzerbait jasotzen du; oso aberasga-rria da hori», gaineratu du Con-chi Garrido taldekideak.Proyde Proega gobernuz kan-
poko erakundeari eta Katxalinbularreko eta ginekologia arlokominbiziak eragindako Gipuzkoa-
ko emakumeen elkarteari lagun-duko diete aurten —baita oraindikzehaztu ez duten beste elkartebati ere—. «Hiru emanaldi eskai-niko ditugu guztira». Maiatzaren17an taularatu zituzten lehenbiak. «La Salle ikastetxearekinlotura zuzena duen Proyde Proe-ga GKEari emango diogu lehenegunean sarreren salmentarenbidez lortutako diruaren erdia,eta laster zehaztuko dugun herri-ko kolektibo bati beste erdia»,azaldu du Mari Carmen Viedmataldekideak. Adibide gisa, aurre-ko urteetan elikagai bankuari, es-klerosi anizkoitzak kalte eginiko-ei eta Markel Lopez tximeleta aza-la duen herriko gazteari emanzioten bildutako dirua. Gaurkoirabazi guztiak, berriz, «elkartehandiago bati» ematea erabakizuten. «Eta Katxalin aukeratudugu aurten». Taldeko kideenartean egiten dute hautaketa.«Aurten, hamalau lagun ari
gara parte hartzen emanaldietan,eta guztion artean egiten dugu
dena: gidoia moldatu, eszenogra-fia, jantziak...», nabarmendu duLurdes Longas Arco Iris taldekoantzezleak. Un tranvía sin raílesobra taularatu dute aurten (Errai-lik gabeko tranbia bat). «Antzez-lanak irakurtzen ditut udan, etagorde egiten ditut gustatzen zaiz-kidanak», azaldu du Viedmak.Mari Luz Cruz antzerkigilearen
lan bat da Un tranvía sin raíles.«Berekin harremanetan jarri gi-nen gure asmoa adierazteko, etaberehala erantzun zigun, adeita-sun handiz, gainera. Oraindik ereeusten diogu hartu-emanari»,adierazi du Viedmak. Umorezkoobra horretan, askotariko turis-tek eta hoteleko langileek topoegingo dute hoteleko harreran.Nahasi egingo dira pertsonaien is-torioak, eta beste ikuspuntu bate-tik jorratuko dituzte egunerokokontuak. «Jarraitzeko erraza daobra, baina kaotiko samarra erebai. Azken finean, halakoak garagu ere; ongi pasatzen dugulakoeta gustatzen zaigulako antzezten
dugu. Ez gara profesionalak, etanabaritu egiten da batzuetan»,azpimarratu du Elduaienek.«Taula gainean trabatzen
garenean, ez da ezer gertatzen.Inprobisatu eta aurrera egitendugu», kendu dio garrantziaGarridok. «Sarrerak bukatzenbadira, hain gaizki egiten ezdugun seinale. Batzuek errepika-tu ere egiten dute», gaineratu du,txantxetan. Lehen emanaldianbete egin zen aretoa, eta astehasieran sarrera gutxi batzukbesterik ez zen gelditzen gaurkoemanaldirako. «Ikusle fidelakditugu, eta eskerrak eman behardizkiegu. Ardura da, baina baitamotibazioa ere», biribildu duLongasek.
Hogei urte taula gaineanUrte batzuetan bi antzezlan ereegin izan ditu Arco Iris taldeak,eta 30 bat taularatu ditu jada.Horri esker, esperientzia handikotalde bihurtu da, eta urrun ikus-ten dute 2000. urtean egin zutenlehen emankizuna. «Obra hasiaurreko urduritasunak, baina, ezdira joan», dio Longasek. Ikasleasko igaro dira taldetik, eta, ikas-ketak amaitu arren, batek bainogehiagok jarraitzen du bertan.«Haien emanaldi bat ikustera
joan nintzen, eta taula gaineraurratsa egin behar nuela erabakinuen. Oso ongi hartu ninduten,eta horrela erraza da aurrera egi-tea», oroitu da Elduaien, taldekokiderik gazteenetako bat. Gazte-ek helduek baino lotsa gutxiagoizaten dutela ziurtatu dute Garri-dok, Longasek eta Viedmak, etafriso artean erraz moldatzen dire-la. Urratsa egitea, ordea, gehiagokostatzen zaie. «Atzetik badatozikasleak, baina tira egin beharizaten diegu apur bat. Hasitako-an, baina, inor ez da damutzen».«Belaunaldi ezberdinen artean
zubi lanak egiteko asmoa du tal-deak», hasi du azalpena Vied-mak. «Askok antzerki taldeaga-tik ezagutzen dugu elkar. Hori erenahi genuen: La Salle ikastetxekoikasleak eta gurasoak elkartzea».Halere, kosta egiten zaie aita dire-nak topatzea: «Bakarra dugu tal-dean, eta ez da ausartzen antzez-tera. Gizonezkoak lotsatiagoakdirela uste dut», adierazi du Lon-gasek.Joan den apirilean hirurehun
urte bete ziren San Juan Bautistade la Salle hil zela, eta haren ome-nez ekitaldi ugari prestatu du LaSalle ikastetxeak; tartean, ikasle-en arteko kidetzeak. Arco Iris tal-deak ez du prestatu emankizunberezirik, baina gaurko antzezla-nean gogoan izango dute urteu-rren hori ere.
Zumarragako La Salle ikastetxeko ikasle eta gurasoen Arco Iris antzerki taldeak ‘Un tranvía sin raíles’ obra taularatuko du gaur. Zenbait elkarteri emango diete dirua.
Aretoa bete eta laguntza eman
Arco Iris taldeko kideak, maiatzaren 17ko emanaldiaren ostean, ikusleak agurtzen. ARCO IRIS TALDEA
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Gaiak
Gure denboraeskaintzen diegu, eta ikusleak zerbaitjasotzen du; osoaberasgarria da hori»Conchi GarridoArco Iris antzerki taldeko kidea
«Ikusle fidelak ditugu,eta eskerrak emanbehar dizkiegu. Ardura da, baina baita motibazioa ere»Lurdes LongasArco Iris antzerki taldeko kidea
«Belaunaldi ezberdinenartean zubi lanak egitekoasmoa du taldeak.Ikasleak eta gurasoakelkartu nahi ditugu»Mari Carmen ViedmaArco Iris antzerki taldeko kidea
‘‘
Aitziber Arzallus Azpeitia
Hiru aste barru joka-tuko dute aurten-go Quebrantahue-sos txirrindulari-tza proba, Sabiña-
nigon (Aragoi, Espainia). Galduezinezko ekitaldia da gipuzkoaraskorentzat. Zenbakiak dira ho-rren adierazgarri: 29. aldia izangoda aurtengoa, eta 47 herrialdetako11.500 txirrindularik parte hartu-ko dute. Proba luzea egingo dute9.500ek, berrehun kilometrokoa;Treparriscos izeneko proba mo-tza, berriz, beste 2.000k, 85 kilo-metrokoa. Askoz gehiago izan zi-ren, ordea, bi proba horietakorenbatean parte hartzeko izena emanzuten txirrindulariak: 20.000,hain zuzen ere. Antolatzaileekzozketa bidez erabakitzen dutenork parte hartuko duen eta norkez.Jon Altuna azpeitiarra da zortea
izan dutenetako bat, eskuan baituekainaren 22an berrehun kilo-metroko proba egiteko txartela.
Zazpigarren aldia izango du, etagogotsu dago, ikaragarri gusta-tzen baitzaio Sabiñanigon hasi etabukatzen den proba. «Lehenen-go aldian lagun artean egin nuenibilbidea, lasterketa egunetikkanpo, eta asko gustatu zitzai-dan». Horregatik, urtero saiatzenda parte hartzen, nahiz eta urte-ren batean huts egin behar izanduen, «beste konpromiso ba-tzuk» zituelako.Eli Aizpuru azpeitiarrak ere
primeran ezagutzen du Quebran-tahuesos probaren ibilbidea, as-kotan egin baitu. Duela urte ba-tzuk arte, ohiko txirrindularieta-ko bat izaten zen Sabiñabigokoirteera gunean. «Zortzi bat aldizegindakoa naiz, baina azken urte-otan ez naiz joan, zozketa siste-marekin ez nagoelako ados».Ezdu kritikatu zozketa egitea bera,zozketa horren kontura negozioaegin nahi izatea baizik. «Zozke-tan parte hartzeagatik hiru edolau euro kobratzen dizkiote txi-rrindulari bakoitzari, eta kanpo-an geratzen direnei ez diete itzul-
tzen dirua». «Printzipio kon-tua» da Aizpururena. Zozketan txartela eskuratzen
dutenek beste 70 euro ordaindubehar izaten dituzte gero probanparte hartzeko . Hori da proba ho-
rretan parte hartzeko pagatu be-harreko gutxieneko kopurua. Az-ken urteotan, baina, probak sor-tzen duen interesaren jakitun,hamaika eratako eskaintzakmerkaturatzeari ekin diote anto-
latzaileek. Adibide gisa, Premium
pack-ak jarri dituzte salgai: Que-brantahuesos proban parte har-tzeko bi lagunentzako txartela etalau izarreko hotelean gaua, 1.042euroren truke.
Hiru asteren faltan, ki-lometroak egin eta eginari dira Quebrantahue-sos proba egiteko asmoaduten txirrindulariak,lasterketara sasoi oneaniristeko. «Izugarrizkolehia egoten da», konta-tu du Aizpuruk. «Baina,batez ere, norbere bu-ruarekin, denbora jakinbat egitera joaten delakojendea». Horren eragi-nez, eta parte hartzaileenkopuruagatik, irteeragunean «tentsio han-dia» sortzen dela azaldu
du, eta «arriskutsua» izaten delahori.Altuna ere «denbora jakin bat
egitera» joan izan da beste aldie-tan, baina lasaiago joango da aur-ten. «Beste urte batzuetan baino
askoz gutxiago ibili naiz aurten,eta eguna pasatzera joango naizlehenengo aldiz, kilometro ba-tzuk egiteko intentzio hutsare-kin». Beste proba bat dauka hel-buru gisa: Andorrako Purito. Aiz-puruk duela pare bat urte eginzuen proba hori, eta Sabiñanigo-koa baino gogorragoa dela dio,baina ez duela Quebrantahueso-sekoak duen sonarik. «Jende gu-txiagok parte hartzen du, eta as-koz tentsio gutxiago egoten da».
Uda zein neguUrte guztian entrenatzen dira Al-tuna eta Aizpuru, neguan zeinudan, eta ahal duten guztietan ir-teten dira errepidera. Hala ere,negu partean gehiago ibiltzendira barruan. «Beti egiten dutzerbait, kiroldegiko gimnasioanez bada, etxean daukadan arra-bolan. Behin udaberrian sartuta-koan, saiatzen naiz astean bueltaluze bat egiten. 150 kilometrokoaegin nuen duela bi aste, 180koajoan den larunbatean...», azaldudu Altunak. Antzera ibiltzen daAizpuru ere. «Neguan barruangehiago ibili behar izaten dugu-nez, aldatze aldera, beste kirol ba-tzuk ere egiten ditut; igeriketa,esaterako». Hala ere, larunbateroeta igandero irteten da errepide-ra, taldean. «Hori gustatzen zaitgehien».Eguraldi onaren eragina asko
antzematen dela gaineratu du Mi-kel Yeregi Azpeitiko kiroldegikospinning irakasleak. Haren esa-netan, neguan «jende asko» ibil-tzen da kiroldegian. «Baina api-ril-maiatz aldera beti jaisten dakiroldegira etortzen den jendekopurua, askok nahiago izatendutelako kirola kanpoan egin».Bizikletan istripu larririk ez du
izan Aizpuruk; erorikoren bat etasustoren bat bai, ordea. «Baina,egia esan, gero eta beldur handia-go ematen dit errepidera atera-tzeak, eta ahuntzak bezala ibil-tzen naiz bakarrik irteten naize-netan, aldapan beti». Aldiz,Altuna lasai ateratzen da errepi-dera. «Norbera ohitu egiten delauste dut. Hemen inguruan bueltapolitak egiteko aukera dago trafi-ko handiegirik ez dagoen errepi-deetan barrena». Nafarroa etaGoierri aldera joaten da buelta lu-zeak egitera ateratzen denean.«Kostaldera abiatzen bazara, ba-dakizu zer topatuko duzun. BainaGoierri aldean-eta badira oso ibil-bide politak, oso auto gutxi ibil-tzen direnak». Elkar errespetatuzgero arazorik gabe ibil daitezkeelauste du Altunak.Iaz, 26 txirrindulari larri zauritu
ziren Gipuzkoan izandako istri-puetan, eta hildako bat izan zen.
Ekainaren 22an izango da aurtengo Quebrantahuesos bizikleta proba. 47 herrialdetako11.500 lagunek parte hartuko dute. Urteroko ekitaldia da ehunka gipuzkoarrentzat.
Sabiñanigorako prestatzen
Hainbat zikloturista, euripean, entrenatzen; gipuzkoar askok parte hartuko dute, ekainaren 22an, Quebrantahuesos txirrindularitza proban. ARITZ LOIOLA / FOKU
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Gaiak
Beste urteetan baino askozgutxiago ibili naiz aurten, eta denbora jakin bat egitekopresiorik gabe joango naiz»Jon AltunaTxirrindularia
«Gero eta beldur handiagoaematen dit errepideak;ahuntzak bezala, aldapanibiltzen naiz bakarrik noanean»Eli AizpuruTxirrindularia
‘‘
Imanol Saiz Irun
Ia urtebete da irundarrek
migratzaileen beharrak
asetzeko apustu kolekti-
boa egin zutela. Joan den
udan, hirian handitu egin
zen Europa iparralderako bidean
ziren Afrikako migratzaileen flu-
xua. Erakundeen inolako babesik
gabe geratu ziren orduan ehunka
eta ehunka lagun. Halere, Irungo
Lakaxita guneko ateak zabal-za-
balik aurkitu zituzten lehen egu-
netik bertatik, gauetik goizera
irundarrek sortu zuten Irungo
Harrera Sarearen dispositiboari
esker.
Geroztik, etengabekoa izan da
sareko kideen eta udalaren arteko
tirabira. Udalak, boluntarioen
presioari esker, zenbait aterpetxe
ireki ditu. Halere, sareak behin
eta berriz salatu izan du ez direla
nahikoak. Horregatik egokitu zu-
ten Lakaxita, ehunka lagunek
han otorduak egin zitzaten eta
euren beharrak asetzeko aukera
izan zezaten. Neguan, ordea, ego-
era eutsiezina bilakatzen hasi zen
gune autogestionatuan, eta Ospi-
tale Zaharrera mugitu zuten kan-
palekua. Azken presio horri es-
ker, Martindozenea aterpetxea
egun osoz zabaltzea lortu zuten.
Sareko kideek azaldu dute ne-
guan eta udaberrian «baxuagoa»
izan dela fluxua, baina «ia egune-
ro» iristen direla migratzaile tal-
deak. «Egun batean, hogei irits
daitezke; beste batean, bakar bat
ere ez; hurrengoan, agian, bost»,
esan du sareko kide Malen Gar-
mendiak. Udalak ezezkoa eman
diela ikusita, boluntarioek eraba-
ki dute tren geltokian seinaleak
jartzea San Juan plazako harrera
gunera eta Martindozeneara joa-
teko, iritsi berriei bidea errazteko
asmoz. Gainera, gautxori izeneko
boluntario taldearen laguntza ere
jasotzen dute migratzaileek.
Iritsi berriek bost egun igaro di-
tzakete Martindozeneako aterpe-
txean, baina, sareko kideak salatu
duenez, guztiek ez daukate auke-
ra berbera. Haren hitzetan, «oso
baldintza zorrotzak» exijitzen
dizkiete, eta sartzeko aukerarik
gabe geratzen dira asko. «Leku
guztiak beteta daudela dio uda-
lak, baina ez da egia. Martindoze-
nea ez da ia inoiz betetzen». Kale-
an geratzen diren horiek beste
aterpetxe batzuetara bideratzea
edo sareak lortutako beste lokal
batzuetara eramatea izaten da sa-
reko kideen ohiko zereginetako
bat.
Joan den udatik, sare erraldoi
bat osatzea lortu dute, eta be-
rrehun boluntario baino gehiago
aritzen dira lanean gaur egun.
Gainera, Garmendiak azaldu du
sareak «ehuntzen» jarraitzen
duela egunetik egunera. «Edo-
zein eskari egiten dugunean, mi-
laka mezu jasotzen ditugu bere-
hala; jende asko dago gure ingu-
ruan gaiarekin sentsibilizatuta».
«Primerakoa» izaten ari da he-
rritarren erantzuna, eta urtarrile-
ko mobilizazio handiak baieztatu
zuen hori: 5.000 lagun inguruk
zirkulazio askatasuna exijitu zu-
ten hirian. Azken urteotan Irunen
egin den manifestaziorik handie-
netako bat izan zen urtarrilekoa.
Udaz geroztik, milaka lagun
pasatu dira boluntarioen eskue-
tatik. Sareak dagoeneko 5.000 la-
gun baino gehiago artatu dituela
zehaztu du Garmendiak, eta urte
hasieratik zortziehun migratzai-
leri eman dietela zuzeneko lagun-
tza.
Azken aste eta hilabeteotako
mugimendua aztertuta, Irun eta
Hondarribiko herritar talde batek
erabaki du Irungo Harrera Sareko
kideen lana aitortzea. Patxuko Ni-
ce taldeak Harreraabesti solida-
rioa sortu zuen hilabete hasieran,
eta, horren harira, taldeko eta bes-
te arlo batzuetako zenbait lagu-
nek jaialdi berezi bat antolatzea
erabaki dute. Bihar egingo dute,
11:00etatik goizaldera ar-
te, Lakaxita gunean. Ser-
gio Ordoñez Patxuko-k,
Patxuko Nice taldeko ki-
deak, ez du jaia galdu
nahi izan. «Eguneroko
dramak drama, barrurai-
no sartzen zaizun irriba-
rrearekin agurtzen zai-
tuzte denek. Horregatik,
zerbait egin nahi nuen
nik ere». Asmo horrekin
hasi zen elkartzen zen-
bait herritarrekin, eta
horrela hasi ziren jaialdia
gorpuzten. «Guretzat
oso zaila da hitzez azal-
tzea zer sorrarazten digun bolun-
tarioen lanak. Sarearekiko senti-
tzen dugun miresmena ekintzen
bidez adierazteko antolatu dugu
jaialdia», azaldu du Ordoñezek.
Patxuko Nicek bezala, artearen,
dantzaren, zirkuaren eta musika-
ren munduko hainbatek ez dute
izan zalantzarik jaialdiarekin bat
egiteko. Artista bakoitza «puzzle-
aren pieza bat» izango dela kon-
tatu dute antolatzaileek, eta herri-
tarrak soilik faltako direla «puzz-
le handi, eder eta solidarioa» osa-
tzeko. Bazkarirako txartelak es-
kura daude Irungo Brönte liburu
dendan, Hondarribiko Garua eta
Ttopara kafetegietan, eta sarearen
Facebook orrialdean.
Bidasoko herritar talde batek mugimendu bat sortu du Irungo Harrera Sarearen lanaomentzeko. Egun osoko jaialdi berezi bat antolatu dute biharko, Lakaxita gunean.
Sareak ehuntzen jarraitzen du
Dantza estudioko, Garabateando arte taldeko eta Maribop musika taldeko kideak, Asier Perez-Karkamo jaialdiaren koordinatzailearekin —erdian—. IMANOL SAIZ
Edozein eskari egitendugunean, milaka mezujasotzen ditugu berehala; jendeasko dago sentsibilizatuta»Malen GarmendiaIrungo Harrera Sareko kidea
«Guretzat oso zaila da hitzezazaltzea zer sorrarazten digunboluntarioen lanak ;horregatik antolatu dugu hau»Sergio Ordoñez ‘Patxuko’Patxuko Nice taldeko musikaria
‘‘
EGITARAUA
Ondorengo hau da Irungo Harrera
Sareak biharko antolatu duen egi-
taraua, Lakaxita gunean:
11:00. Judas Arrietarekin mihise
margotzea eta Garabateando
solidarioa. Ondoren, DJ Jawata.
12:00.Armiarma Cie zirkua.
12:10.Berto magoa.
12:40.Dantza garaikidearen
tailerra.
13:15.Kontzertua: Maribop.
14:00.DJ Afamad Orquestina.
15:00.Herri bazkaria.
16:00etatik aurrera.Kontzertuak:
Ane Garcia, Gari Amundarain
eta Jon Martin, Sergio Patxuko
eta Ibai Larralde, Endika Loiola,
Octavio Nievski, Flavio Banterla
eta Eneritz Furyak.
20:00.Talde sorpresa.
21:15.Kontzertua: Velozet.
22:30-01:30.DJak.
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Gaiak
MUSIKA
AIAAstiazaran II eta Andonegi.
b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.
AMEZKETAAlaitz Artola.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
ANDOAINDukkha.
bGaur, 22:30ean, Irunberri tabernan.
AZKOITIAPelax eta Izaki Gardenak.
bGaur, 22:30ean, Matadeixen.
AZKOITIA Iraurgi abesbatza.
bBihar, 18:30ean, Santa Kutzen.
BEASAINMuxutruk eta Liher.
bGaur, 23:00etan, Bideluze plazan.
BEASAINMarlik eta Nogen.
bBihar, 23:00etan, Bideluze plazan.
BEASAIN Joselu Anaiak.
bAstelehenean, 19:00etan eta
23:00etan, Bideluze plazan.
BEASAINAranealdeko Gurea
eta Kasino Zaharra abesbatzak.
bAsteazkenean, 19:30ean, Usurbe
antzokian.
DONOSTIADJ Asier, DJ Ben
eta DJ A. Gaultier.
bGaur, 18:00etatik gauerdira arte,
Kontxako arkupeetan.
DONOSTIAHey Bastian, Alter Ego,
Capitan Tortuga eta Susmara.
bGaur, hurrenez hurren, 18:00etan,
19:30ean, 21:30ean eta 23:00etan,
Cervantes plazan.
DONOSTIASaia Goait, Trukean
eta Lanbroa.
bGaur, hurrenez hurren, 18:00etan,
20:30ean eta 22:00etan, kaian.
DONOSTIADabadaba Beach-en
inaugurazio festa, DJekin.
bGaur, 19:00etan, Ondarretan.
DONOSTIA Jabier Muguruza.
bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIAAntiguako emakumeak
oholtzan: hitzaldia eta kontzertua.
bGaur, 20:00etan, Txantxarrekan.
DONOSTIARupatrupa.
bGaur, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIALewis Ofman.
bGaur, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIASiete C.
bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAReconquesta
eta Oldarkot.
bGaur, 21:30ean, Añorgako
gaztetxean.
DONOSTIAPrexton eta Soma
Cult.
bGaur, 22:00etan, Zurriolako
pasealekuan.
DONOSTIADanel & Blunstarr
eta DJ Rask.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAPatta eta De Pekuliars.
bBihar, 12:00etan, Cervantes
plazan.
DONOSTIAEl Callejon del Gato
eta Starblues.
bBihar, 12:00etan, kaian.
DONOSTIALanderground
& Flanksinnata eta Gorku.
bBihar, 12:00etan, Nautikoan.
DONOSTIAOndarreggae Jaia:
Si’art Sound, Isens, George Palmer,
Gambeat Radio Bemba, Kobo
Dada, Watts Attack Sound System
eta Basque Reggae Elkartea.
bBihar, 13:00etatik 01:00era,
Ondarretako hondartzan.
DONOSTIAAlain Elektronische
eta Francois de Mundo.
bBihar, 16:00etan, Nautikoan.
DONOSTIAXabeat, Iban Device
eta Rat Look.
bBihar, 16:00etatik 21:00etara,
Loretopen.
DONOSTIARockaina eta 4 Villains.
bBihar, 16:30ean, kaian.
DONOSTIAStonefaces
eta Overloud.
bBihar, 18:00etan, Cervantes plazan.
DONOSTIADJ Vogeli eta DJ Leiss.
bBihar, 18:00etan eta 22:00etan,
Kontxako arkupeetan.
DONOSTIAPedro Pastor
y los Locos Descalzos.
bBihar, 19:30ean, Dokan.
DONOSTIAUte Lemper:
Rendezvous with Marlene.
bBihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAKantaldea, Heus eta
Askesis abesbatzak: Messe des
pêcheurs de Villerville.
bBihar, 20:00etan, San Ignazio
elizan.
DONOSTIAAdi!, Egurban
eta Kloud C.
bBihar, 20:00etan, Zurriolan.
DONOSTIAKimetz eta Maitane.
bBihar, 20:00etan, Añorgako
plazan.
DONOSTIALola Polar
eta Last Infusion.
bBihar, 20:30ean, kaian.
DONOSTIAReunion Big Band.
bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAAnari eta Deus Ez.
bBihar, 21:30ean, Cervantes plazan.
DONOSTIAAlex del Toro.
bBihar, 23:30ean, Convent
Gardenen.
DONOSTIASebastian Mullaert eta
M4.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAAlbericola, Infraganti
Band, Noir Socha eta Zazkel.
b Igandean, 12:00etan, kaian.
DONOSTIADonostiako Orfeoiko
eskola koruak: Jakintza, Ibai,
Peñaflorida, Intxaurrondo, La Salle,
Zuhazti eta Jesuiten ikastetxeak,
eta Orfeoiko Abeslari Txikiak.
b Igandean, 12:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAThis Ist, Eddie Mae,
Telmo Trenor eta Frances Be.
b Igandean, 14:00etan, Cervantes
plazan.
DONOSTIAOlivier Maje,
Portobello Project eta
Tristan Mourguy & Horeba.
b Igandean, 16:00etan, Zurriolan.
DONOSTIAPeter Bjorn.
b Igandean, 20:00etan, Be Club-en.
DONOSTIAKamerata EusKdivarius.
b Igandean, 20:30ean, Kaputxinoen
elizan.
DONOSTIAHilda Lizarazu.
b Igandean, 21:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIACocaine Piss.
bAstelehenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAVanesa Martin.
bAstelehenean, 21:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAHiro Kone
eta Reykjavik606.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.
bOstegunean, 19:00etan,
udaletxe zaharreko kriptan.
DONOSTIAMaider Legarreta
& Pedro Montero.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
ELGETAEH Sukarra.
bBihar, 22:00etan, Espaloian.
ERRENTERIARukula, Tooth
eta 7th Story Killers.
bBihar, 21:30ean, Niessen aretoan.
GETARIA Institute, Arrotzak
eta Olor.
bAsteartean, 20:30ean,
gaztetxean.
HONDARRIBIAArrels de Gracia.
bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.
LEGAZPIDoinua Musika Eskola.
bBihar, 11:00etan, eta igandean,
12:00etan, Latxartegi aretoan.
LEGAZPISantiago Banda eta Amaia Larraioz.
b Igandean, 19:00etan, parrokian.
LEGORRETAAnita Parker,
Esne Beltza eta Ze Esatek.
bBihar, 23:00etan, plazan.
OÑATISellares de Gava eta Oñati abesbatzak.
bGaur, 19:00etan, Bidaurretako
monasterioan.
OÑATIMotxila 21.
bBihar, 19:30ean, Gaztelekuan.
ORIOLokuria, Managaitz, Disasko,
Peedog, Saña, Polikarpa y sus
Viciosas, Kamorräh, Cult of Misery
eta Polemika.
bBihar, 20:00etan, gaztetxean.
ORMAIZTEGIErtzak.bOstegunean, 20:00etan, karpan.
PASAIAKonstantzia musika banda.
b Igandean, 13:00etan, Donibanen.
Usurbil b Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa
Formatu txikian, ikuskizun handiaMusikazuzenean Jaialdi Akustikoak bosgarren ekitaldia izango du aurtengoa. Elorrion (Bizkaia) ekin zion bide-
ari, 2011n, eta Andoain (2012), Errenteria (2016) eta Urnieta (2017) iritsi ziren atzetik. Usurbilgo Sutegi antzokiak
hartuko du lekukoa etzi, eta, 19:00etatik aurrera, hamabi proposamen elkartuko dira oholtzan: Abereh, Mon-
tauk, Paxkal Irigoien, Gartxot, Serge, Natali, Birkit, Sara Zozaya, Ane, Larra Bideak, Raitx —irudian— eta Asier
Beramendi. Bi ordu inguruko saioa izango da. LORENA OTERO PERALES / MUSIKAZUZENEAN
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Agenda
TOLOSA Juantxo Zeberio, Itsaso
Etxebeste, Jon Arruebarrena,
Gorka Benitez, Antton Telleria,
Donostiako Orfeoi Txikia eta
Et Incarnatus orkestra: Xomorroak.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
TOLOSALemy River eta Honolulu.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAFlowers & Shelters.
bOstegunean, 20:00etan,
Bonberenean.
URRETXUNizuri Tazuneri,
Moxal, Vulk eta DJ Entrepeuner.
bBihar, 20:00etan, Santa Barbaran.
URRETXUFlavio Banterla.
b Igandean, 18:00etan,
Santa Barbaran.
USURBILMusikazuzenean Jaialdi
Akustikoa: Abereh, Montauk,
Paxkal Irigoien, Gartxot, Serge,
Natali, Birkit, Sara Zozaya, Ane,
Larra Bideak, Asier Beramendi
eta Raitx.
b Igandean, 19:00etan, Sutegin.
ANTZERKIA
ARETXABALETABihar Taldea:
Kli! Kla! Birzikla!.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Santakurtzeko plazan.
BEASAINHortzmuga: Jule.
b Igandean, 18:00etan, kalean.
BEASAINEl Mono Habitado:
Primatium.
bAsteartean, 18:00etan, kalean.
DEBATxalo: Rita.
bBihar, 22:00etan, frontoian.
DEBAKamikaz Kolektiboa: Kaffka.
b Igandean, 20:00etan, frontoian.
DONOSTIALugaritzeko Antzerki
Eskolaren Notas de cocina,
Nueve Teatroren Cruzadaseta
Libe Mendizabalen Confesiones.
bBihar, 16:00etatik 21:00etara,
Udalbatza aretoan.
DONOSTIANabarro eta Laura:
Creando nubes.
bBihar, 21:30ean, Polloeko hilerrian.
DONOSTIAEn la Chacena: Volpone.
bAstelehenean, 19:30ean,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIALangosta Kuadrilla:
Zortzigarren portala.
bAsteartean, 19:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAElena Belmonte:
Baile de huesos.
bAsteartean, 19:30ean, Tabakaleran.
DONOSTIATrikiñuela: Historia
de una escalera.
bAsteazkenean, 18:30ean,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIARogelio Gracia:
Tom Pain.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIABinahi Akademy:
Fabuloso.
bOstegunean, 18:00etan,
Antzoki Zaharrean.
LEZOTtipia: Egur taupadak.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
MENDAROPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Musua.
bGaur, 18:30ean, ikastolan.
PASAIABorobil: Roman eta Julieta.
bGaur, 19:00etan, Juanba
Berasategi aretoan.
TOLOSATanxarina: La gallina azul.
b Igandean, 18:30ean, Topic-en.
ZARAUTZTxalo: Rita.
bGaur, 22:00etan, Modelon.
ZUMARRAGAArco Iris: Un tranvía
sin raíles.
bGaur, 20:00etan, Zelai Ariztin.
DANTZA
ANDOAINOrganik: Sareak.
bGaur, 21:30ean, Basteron.
ARRASATE Juan Antonio Urbeltz
& Argia: Martin Zalakain.
bBihar, 19:30ean, Amaia aretoan.
DONOSTIA Jone San Martin,
Emanuele Soavi & Mikel R. Nieto:
Atlas 1 / Any Body Soundsperfor-
mancea.
bBihar eta igandean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIAUdalaren Musika
eta Dantza Eskolako ikasleak.
bAsteartean, 18:30ean,
eta ostegunean, 19:00etan,
Gazteszenan.
LIZARTZAErromeria eguna.
bBihar, 12:00etatik iluntzera arte.
PASAIAEntre orillasdantza saioa.
bOstegunean, 17:30ean, Antxoko
azokan.
PASAIAProyecto Larrua: Idi begi.
bOstegunean, 19:30ean, Antxoko
Zumardian.
URNIETAUrnieta Dantzan.
bBihar, 11:00etatik 18:30era, herrian.
BERTSOLARITZA
ALTZAGAAndoni Egaña
eta Aitor Sarriegi.
b Igandean, Altzagaraten.
AMEZKETABertso afaria:
Unai Mendizabal eta Julio Soto.
bBihar, 21:00etan, Ugarteko
Amuarrain elkartean.
Errenteria b Euskal Eskola Publikoaren Jaia
Taupadaz taupada eraikia eta indartuaMakina bat taupada lelopean, Euskal Eskola Publikoaren Jaia egingo dute etzi, Errenterian. Sei gune izango
ditu EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatzen duen jaialdiak. 11:00etan egingo dute ha-
sierako ekitaldia, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna (12:00), Ene Kantak (15:00), Demode
Quarteten Epa Txiki (16:00), eta eMe (13:00), Izaki Gardenak (17:00) eta Nogen taldeen (18:00) kontzertuak
izango dira, besteak beste. Irudian, Porrotx pailazoa, joan den astean, jaiaren aurkezpenean. A. CANELLADA / FOKU
BEASAINMaddi Aiestaran,
Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
eta Iker Zubeldia.
bAsteartean, 13:00etan Bideluzen
eta 19:00etan plazan.
DONOSTIABertso bazkaria:
Andoni Egaña eta Anjel Mari
Peñagarikano.
bBihar, 14:00etan, Martutenen,
Txapel Aundi elkartean.
HERNANIAgin Laburu eta Aitor
Mendiluze.
b Igande eguerdian eta bazkaritan,
Arriatxu auzoan.
IRUNKabigorriko Bertso Gauak:
Irati Alcantarilla, Miren Artetxe,
Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.
bOstegunean, 19:30ean, Kabigorri
Ateneoan.
LASARTE-ORIAAsier Azpiroz,
Maddalen Arzallus, Ane Labaka
eta Beñat Gaztelumendi.
bBihar, 19:30ean, Zabaletako
frontoian.
TOLOSABertso kata:
Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika.
bBihar, 19:30ean, Zerkausian.
VILLABONA-AMASABertsola-
mintza jardunaldiak: Amaia Agirre,
Miren Artetxe, Amets Arzallus,
Maite Berriozabal, Sustrai Colina,
Asier Galarza, Eli Pagola eta
Xabier Aierdi.
bBihar, 09:00etatik 13:45era,
Subijana etxean.
ZARAUTZBertso-balkoi Tourra:
Agin Laburu eta Aitor Sarriegi.
bBihar, 19:00etan, Guria tabernan.
HITZALDIAK
ANDOAINUxue Alberdi, Miren
Artetxe, Nerea Ibarzabal eta
Jone Uria: Emakumeak bertso
munduan.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Martin Ugalde kultur parkean.
AZKOITIA Jakoba Errekondo:
Bertako produktuen kontsumoa.
bGaur, 19:00etan, Elkargunean.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
EIBARFrom Darkroom to Daylight,
eta solasaldia Harvey Wang-ekin.
bOstegunean, 20:00etan,
Portalean.
ERAKUSKETAK
ANDOAINMarga Aldaburu: Xarma.
bEkainaren 14ra arte, Basteron.
DONOSTIA Joxan Iza: Bidonville.
bEkainaren 15era arte, Arteko
galerian.
DONOSTIADark Matter, Alicia
Martinen margolanak.
bEkainaren 23ra arte, Tabakaleran.
DONOSTIAPicassotik Barcelora.
bEkainaren 23ra arte, Okendo
kultur etxean.
PASAIATerrakotazko soldaduak.
bEkainaren 16ra arte, Ziriza etxean.
BESTELAKOAK
DONOSTIAUrumea ibaitik
jaitsiera kanoan. Izena ematea:
www.cristinaenea.eusatarian.
bBihar, 17:00etan, Martuteneko
Pilar pasabidean.
DONOSTIAErregio Etxeen jaialdi
folkloriko eta gastronomikoa.
b Igandean, 11:30etik 20:45era,
Konstituzio plazan.
ERRENTERIASun magoa:
Liluraren laborategia.
bGaur, 18:00etan, Niessen aretoan.
ERRENTERIAEuskal Eskola
Publikoaren Jaia.
b Igandean, herrigunean.
URNIETAGazte Festak.
bGaurtik igandera, herrigunean.
URRETXUTxakur Gorria & Peru
Galbete: H-Artzetik, poesia errezital
musikatua.
b Igandean, 13:00etan,
Santa Barbaran.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31 Agenda
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31Proposamena
EGITARAUA
ERDIALDEA
Maiatzak 31
Olatu Talka 10 gunea
17:00. Hasiera ekitaldia.
18:00. Jai alai, dantzan jarrai.
Udaletxeko terraza
19:30. Banda Heldu.
22:00. Big Band & Claque & Lindy
Hop.
Bulebarra
18:00. Zirriborro Jazz Banda.
19:30. Flashmob-a: La Bella Italia.
21:30-23:00. Orkestrina Band.
Kontxako arkupeak
18:00-00:00. Kontxa Gaumarketa.
Aquariuma (kanpoaldea)
17:00. Zetazeoak Kantauri itsasoan
ibilbidea.
Ekainak 1
Udaletxeko terraza
13:00. Secundino Esnaola
Big Banda.
16:00. Iruñeko Orkestra Gaztea.
18:30. Zero Sette Jaiband.
22:00. New York-Donostia:
Una historia de salsa musikala.
23:30. Malecon latino.
Udalbatza aretoa
11:30. Piano emanaldia.
16:00. Antzerkia: Notas de cocina.
17:30. Antzerkia: Cruzadas.
19:30. Antzerkia: Confesiones.
21:00. Perfopoesia a la guitarra y
batería.
Olatu Talka 10 gunea
10:30-18:00. Donostia Sketch.
11:00. Haur antzerkia: Amistad.
12:00. Gimnastika akrobatikoa.
14:00. Musikala: Copacabana
eta Maimbê Dandá.
17:00. Les Under Klowns.
21:00. Dantza: Abriendo Fronteras.
Bulebarra
11:00. Ukrainako musika.
12:00. Dantza: Marcando el tiempo.
13:30. Dantza: Showtime.
16:00. Antzerkia: Xavier y Tomás.
17:30. Kontakt inprobisazioa.
19:00. Zumba fitness.
20:30. Dance Fusion Fest.
22:00. Ezkontza hindua eta kafe
orientala.
Kontxako arkupeak
18:00-00:00. Kontxa Gaumarketa.
20:00. Lindy Hop.
Kontxako hondartza
10:30-12:30. Frisbee tekniken
tailerra eta ultimate partida.
Nautikoa
10:30-11:30. Tai Chi Chuan.
Unai Zubeldia Donostia
Donostia 2016k sortu zuen ola-
tuaren gainean iritsiko da Olatu
Talka egitasmoa, asteburu hone-
tan, hamargarren ekitaldira.
Gaurtik igandera, ia berrehun
egitasmo izango dira Donostian,
Kontxako erlojuetatik Aquariu-
merainoko espazioa erdigune
bihurtuta. «Kultura, artea, musi-
ka... kalera atera eta hiritarren
parte hartzea sustatzeko beharra
sentitu zen Europako kultur hiri-
burutzarekin, bai eragile gisa eta
baita ikusle edo parte hartzaile gi-
sa ere», azaldu du Maider Azur-
mendi Olatu Talkaren komuni-
kazio arduradunak. «Eta, arra-
kastaren bidetik, urteotan jarrai-
pena eman zaio erronka horri».
Gaur egingo dute hasiera eki-
taldia, 17:00etan, Erdialdean, Ola-
tu Talka 10 gunean, eta hiru egu-
nez izango da zer ikusi eta zerekin
gozatu. «Urteotan lankidetzan
aritu izan gara hainbat eragilere-
kin, eta horiek ez dira faltako»,
adierazi du Azurmendik. «Jende-
ak badaki, gutxi gorabehera, Bu-
lebarreko kioskoan zer ikusi ahal
izango duen: dantza, flashmob-a,
zumba... Horiek ere izango dira
aurten, noski». Baina, berrikun-
tzaren bidetik, besteak beste, Ar-
giartean ikuskizuna goratu du
Azurmendik. «Argi jaialdia izan-
go da. EHUko Arkitektura Eskola-
ko ikasleak eta Tabakalera elkar-
lanean aritu dira azkenaldian, eta
hainbat instalazio egongo dira
Loiolako Erriberan, Oroimenaren
Lorategiaren inguruan». Musika,
poesia, dantza... Zirkuitu berezi
hori barrutik bizi ahal izango da,
gaur, 22:00etatik 01:00era.
Ondarreggae jaia izango da
«beste apustuetako bat». Eratu
berri dute Basque Reggae elkar-
tea, eta 13:00etatik 01:00era kon-
tzertuak izango dira Ondarreta
hondartzan jarriko duten karpa
handi batean. «Hondartza den-
boraldiaren hasierarekin bat
egingo du jaialdi horrek, eta hon-
dartzaren eta itsasoaren erabilera
arduratsua eta errespetua susta-
tzea da helburuetako bat».
12:00etatik 18:00etara, Mercada-
badillo bigarren eskuko merka-
tua ere izango da Ondarreta hon-
dartzaren ondoko lorategian.
Auzoka-auzoka, ekitaldi ugari
izango da hiru egunetan, baina,
Azurmendiren hitzetan, aipaga-
rria da Egiako pasabidean jada
ikusgai dagoen erakusketa bat:
«Hainbat emakume ilustratzai-
leren 44 lan egongo dira bertan.
Hiriko gune kritikoetako bat da
hori, eta balioa eman nahi diogu
esku hartze aktibo batekin».
Ekainaren 17ra arte egongo da
ikusgai.
Familia giroan gozatzeko pla-
nik ere ez da faltako Olatu Talkan.
Izan ere, Jolas Kraterra egingo du-
te etzi, 11:00etatik 17:00etara, In-
txaurrondoko Ametzagaina par-
kean. Yoga haurrekin, askotariko
tailerrak, Lalala soinugelak eta
Biurrun musika eskolaren kon-
tzertuak... «Gurasoak eta umeak
elkarrekin aritzeko jolasak, ekin-
tzak eta dinamikak izango dira
bertan».
DJ emanaldiak, indartutaKontzertourri dagokionez, 50
kontzertu baino gehiago izango
dira guztira. «Eta aurten, lehe-
nengo aldiz, toki berezia egin die-
gu DJ emanaldiei, eta bereziki
zaindu dugu emakumezko artis-
ten kopurua», zehaztu du Azur-
mendik. Basoka egitasmoak ere
urteroko txokoa izango du Olatu
Talkan, etzi, 12:00etatik
14:30era, Aiete eta Mira-
mongo basoan. Bertara-
tzen direnek Jon Busselo,
Iker Lauroba, Ane Leux
eta Luke Armstrong ar-
tisten emanaldiez gozatu
ahal izango dute.
Iaz nahikoa lan izan
zuten eguraldi txarrare-
kin, baina, iragarpenen
arabera, eguraldi ona
egingo du asteburu guz-
tian. «Horrek lagundu
egingo digu, noski, Er-
dialdeko ardatz horretan
antolatuta dauzkagun ekintza
guztiak garatzen». Azurmendik
«gerturatzeko eta animatzeko»
dei egin die herritarrei. «Egunero
janari furgonetak egongo dira
kaian, eta jateko eta edateko au-
kera izango da postu horietan».
Etzi egingo dute Boga! amaierako
ekitaldia, 19:00etan, Kaiarriba
plazan, Aquariumaren kanpoal-
dean.
Kalea,kulturarenagertokiaOlatu Talka jaialdiaren hamargarren ekitaldiaegingo dute, gaurtik igandera, Donostian b Iaberrehun emanaldi eskainiko dituzte guztira
Iazko Olatu Talka jaialdiaren hasierako ekitaldia. ANDER GILLENEA / OLATU TALKA
Kultura, artea, musika... kalera atera eta parte hartzeasustatzeko beharra sentitu zenkultur hiriburutzarekin»
«Emakume ilustratzaileen 44 lan egongo dira ikusgaiEgiako pasabidean. Hirikogune kritikoetako bat da hori»Maider AzurmendiOlatu Talkaren komunikazio arduraduna
‘‘
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 31
Alderdi Ederreko lorategiak
11:00-20:00. Arte plastikoak.
11:00-14:00.Ukrainako tailerrak.
11:00-14:00.Matazak indarkeria
sexistaren aurka.
11:30-13:00.Gouachea eta estan-
pazioa paperean.
12:00-20:00.Kalea(n) bizi.
13:00.Book Box.
16:00.Cycling without age.
16:00-20:00.Pintura txinatarra.
17:00-19:30.Papirudia tailerra.
18:00. Oikocredit.
19:00.Artearen historia hackeatu.
Ijentea kalea
11:00 eta 17:00.Donostiako hiri
legendak, ibilbide kultural gidatua.
Aquariuma (kanpoaldea)
17:00.Zetazeoak Kantauri itsasoan
ibilbidea.
Garcia Lorca kalea
Lagunduck ahate lasterketa
solidarioa.
17:00.Haurren lasterketa.
19:00.Ahate lasterketa.
Ibiltariak (hirian zehar)
17:00-18:00.Walking Dancing.
18:00-21:00.Rock Kam Broom.
Ekainak 2Kontxako pasealekua
13:00-14:00. Brasilgo samba.
Bulebarra
10:00-14:30.Lore eta landare
azoka.
12:00.VI. dantza topaketa.
14:00.Musika: Sambastian Roda.
Olatu Talka 10 gunea
14:00. Roller Derby erakustaldia.
Udaletxeko terraza
11:30. Izarrak Plazaratalent show-a.
16:00.Zarzuela emanaldia.
18:00. Itsasgora musikaren bidez.
Kaia
10:00–14:00. Itsas zaborra out.
10:30 eta 12:00. Itsas ibilbide di-
daktikoa.
Kaiarriba plaza
19:00.Boga!Agurreko ekitaldia.
Jaialdian zehar (Keler gunea)
Janari furgonetak egongo dira.
AIETEEkainak 1
Katxola baserria
10:00–12:30.Miramongo basoa
ezagutuz.
Ekainak 2Miramongo basoa
12:00–14:30.Basoka. Jon Busse-
lo, Ane Leux, Luke Armstrong eta
Iker Laurobaren kontzertu berezia.
ALTZAMaiatzak 31
Larratxo kultur etxea
18:30.Donostia Kulturako ikasta-
roen erakustaldia.
Ekainak 1Larratxo kultur etxea
17:00. Izarrak plazara talent show-a.
Harria parkea
21:30.Sevillanen flashmob-a.
22:30. Kristonkino zinema.
AMARA-LOIOLAKOERRIBERAKMaiatzak 31
Oroimenaren Lorategia
22:00-01:00.Argiartean.
Ekainak 1Easo plaza
11:00-20:00.Liburu eta disko
azoka.
ANTIGUAOndarreta
Ondarreggae jaia.
12:00-18:00.Mercadabadillo.
12:00. James Danino, reggaearen
historiaz zein musikaz.
13:00-01:00.Kontzertuak: Si’art
Sound + Isens (13:00), Gambeat
Radio Bemba (14:00), George Pal-
mer + Kobo Dada (15:00), Watts
Attack Sound System (16:00) eta
Basque Reggae Elkartea (18:00).
AÑORGAEkainak 1
Harrobiaren plaza
10:00-19:00. Bigarren eskuko
merkatua.
10:00.Plaza Koloreztatu.
11:00.Bisita gidatua Cementos
Rezola fabrikara.
17:00. Perkusio tailerra.
20:00.Kontzertour.
IGELDOEkainak 1
Igeldoko plaza
22:00.Polaroid.
EGIAMaiatzak 31
Blas de Otero plaza
17:00-21:00.Gure oinek mundua
mugitzen dute.
Ekainak 1Polloe hilerria
21:30.Antzerkia: Creando nubes.
Egiako pasadizoa
44 emakumezko ilustratzaileren
erakusketa.
GROSMaiatzak 31
Zurriolako pasealekua
17:00-21:00. Hiria eraikiz.
22:00-00:00. Kontzertour.
Ekainak 1Zurriolako pasealekua
10:00-19:00.Urbanzientzia.
20:00-00:00.Kontzertour.
Ekainak 2Zurriolako pasealekua
10:30.Por la salud de nuestros
mares.
16:00-20:00. Kontzertour.
BIDEBIETAEkainak 1
Bidebietako parkea
Parkour tailerrak.11:30-13:00
(8-13 urte) eta 17:00-18:30 (+14).
ULIAEkainak 1
Ore baratzak
11:00-19:00. Irudi L(ab)orategia.
INTXAURRONDOEkainak 2
Ametzagaina parkea
11:00–17:00. Jolas kraterra.
LOIOLAEkainak 1
Loiola Apain.
Igeltegi kalea
10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Tailerra: Mosaiko pintaketa.
Kultur etxea (Plazaburu kalea)
10:00-20:00. Interbentzio artisti-
koak.
Ekainak 2Txomin Enea
09:00–14:00.Bideoklip grabazioa.
KONTZERTUAK ETA DJ EMANALDIAKMaiatzak 31
Cervantes plaza
18:00. Hey Bastian.
19:30. Alter Ego.
21:30. Capitan Tortuga.
23:00.Susmara.
Keler gunea (Kaia)
18:00. Saia Goait.
20:30. Trukean.
22:00.Lanbroa.
Eguzkiteka (Kontxako arkupeak)
DJ saioak: DJ Asier (18:00),
DJ Ben (20:00) eta A. Gaultier
(22:00).
Zurriolako pasealekua
22:00. Prexton.
23:00. Soma Cult.
Ekainak 1Cervantes plaza
12:00.Patta.
13:30.De Pekuliars.
18:00.Stonefaces.
19:30. Overloud.
21:30.Anai.
23:00.Deus ez.
Keler gunea (Kaia)
12:00.El Callejon del Gato.
13:30.Starblues.
16:30.Rockaina.
18:00.4 Villains.
20:30.Lola Polar.
22:00.Last Infusion.
Nautikoa
DJ saioak:Landerground &
Flanksinnata (12:00), Gorku
(14:00), Alain elektronische
(16:00) eta Francois de mundo
(18:00).
Eguzkiteka
DJ saioak: DJ Vogeli (18:00) eta
DJ Leiss (22:00).
Loretopea
DJ saioak:Xabeat (16:00), Iban
Device (18:00), Rat Look (20:00).
Zurriolako pasealekua
20:00.Adi.
21:30. Egurban.
23:00. Kloud C.
Añorgako plaza
20:00.Kimetz eta Maitane.
Ekainak 2Cervates plaza
DJ saioak: This Ist (14:00), Eddie
Mae (15:30), Telmo Trenor (17:00),
Frances Be (18:30).
Keler gunea (Kaia)
12:00. Albericola.
13:30. Infraganti Band.
16:00.Noir Socha.
17:30.Zazkel.
Zurriolako pasealekua
16:00.Olivier Maje.
17:30. Portobello Project.
19:00. Tristtan Mourguy eta
Horeba.
Munduko Koloreak, iaz. OLATU TALKA
Proposamenak
Karmele Uribesalgo Alzola
Donostia
Aldundiko langileek salatu duteforu gobernuan dauden EAJk etaPSE-EEk beren kasa zehaztu du-tela lan hitzarmena. Ohartarazidute inoiz ez dela gertatu halako-rik, eta LAB, ELA, CCOO eta Baz-kuna sindikatuek deituta, borro-kaldia egin dute egoerari aurreegiteko. Amaia Arruti Agirre(Orio, 1966) langile batzordeko le-hendakaria da, eta adierazi du ka-litatezko zerbitzu publikoa alda-rrikatzen ari direla.Nondik dator lan gatazka?
2017an, lan hitzarmena negozia-tzen hasi ginen foru aldundiare-kin. Sindikatu bakoitzak bere pla-taforma aurkeztu zuen, baina al-dundiak ez zuen proposamenikegiten. Orain arte sakabanatuakizan ditugu gure lana arautzen zu-ten testuak, eta komiteak eskatuzuen biltzeko. Hori aitzakia har-tuta, aldundiak testuak egunera-tu ditu, baina ez gara adostasunbatera iritsi. Zer egoeratan zaudete?
Orain dugun egoera ez dugu inoizizan. Aldundiak bere kabuz onar-tu du lan hitzarmena; inposatu egin digu. Borrokaldian egongara gertatutako hori salatzeko:
manifestazioak, giza kateak,batzarrak eta mobilizazioakantolatu ditugu. Etengabeko pro-testak egin ditugu, eta lau sindi-katuak batera egon gara borrokahorretan.Zer eskaera egiten diozue al-
dundiari?
Negoziazio kolektiborako eskubi-dea aldarrikatzen dugu. Aldeba-karreko erabakiarekin erakutsidigute uste dutela guztiaren gai-netik daudela, eta ez gaituztelabehar. Kalitatezko zerbitzu publi-ko bat eskatzen dugu, langile pu-blikoen bitartez eskainitakoa.Datozen urteetan, belaunaldi al-daketa bat egongo da aldundikolangileetan, eta bitartekotasuntasa ia %40koa da. Gobernuak ja-kinarazi du hirurehun postukooposizioa izango dela laster, bainauste dugu ez dela nahikoa. Solda-taren inguruko eskaerak egin diz-kiogu gobernuari, izoztuta bai-tauzkagu. Horrez gain, neurriakeskatu ditugu lana eta familia ba-teragarri egiteko, baita berdinta-sun eta euskara batzordeak sor-tzeko ere. Lau urte daramatzaguborroka horretan, eta ez duguezer lortu. Enpresei horrelakoneurriak hartzeko eskatu diete,eta guk dioguna da aldundian ereaplikatzeko.
Lan hitzarmena ez dute inoiz be-
ren kabuz zehaztu. Nola onartu
izan da?
Gobernu honen aurretik EH Bilduegon zen agintean. Garai hartan,murrizketa asko izan zen, bainaados jartzea lortu genuen. Orainarte sindikaturen baten babesare-kin lortu dira beti lan hitzarme-nak.Azken legealdian, gobernuan
EAJ eta PSE-EE izan dira. Zer ja-
rrera izan dute?
Neurriak inposatzen aritu dira,eta oso agintzaile jokatu dute. Fo-ru gobernuak ez du borondaterikizan adostasunak lortzeko. Osoonak dira propaganda egiten; go-bernatzeko modu berri bat dutelasaldu dute, behar bezala agintze-ko era bat daukatela. Sindikatueiindarra kentzen ari dira, berenpolitikak ezartzeko asmoarekin.Ahaldun nagusi izateko hauta-gaiei gutun bat helarazi genien,galdetuz ea prest egongo lirateke-en behin aldundira iritsita lan hi-tzarmena negoziatzeko. Oso adie-razgarria da Juan Karlos IzagirreEH Bilduko hautagaiak eta DenisItxaso PSE-EEkoak hartu zutelagutuna, baina Markel Olano EAJ-koak uko egin ziola. Horrekin,agian, aurreikus dezakegu zer da-torkigun datozen lau urteetan.
Arabako eta Bizkaiko Foru Al-
dundietan alderdi berak egon
dira gobernuan, baina lortu di-
tuzte lan hitzarmenak.
Ez dugu ulertzen zergatik gertatuden hori; Araban eta Bizkaian po-sible baldin bada, zergatik ez Gi-puzkoan? Galdetu izan dugune-tan, erantzun izan digute erreali-tate ezberdinak direla, baina ezdakigu zertan datzan zehazki.Hauteskundeen ostean, badiru-
di gobernuan ez dela aldaketa
handirik egongo datozen lau ur-
teetarako. Zer espero duzue?
Aurrerapausorik emango al da
zuen lan gatazkan?
Ez daukagu itxaropen handirik.Ikusi dugu EAJk interes argiakdauzkala, eta ez du helburutzatkalitatezko administrazio publikobat lortzea. Oso legealdi gogorraizan dugu, gatazkatsua, eta nego-ziazio latzak izan ditugu. Ez dugu
esperantza handirik afera kon-pontzeko. Beraz, zail ikusten duzue laster
irtenbide bat aurkitzea?
Lan hitzarmena beren kasa onar-tzeko ausardia izan baldin badute,ez dut uste erraza izango denikegoera aldatzea. Aldundiak ustedu oso ondo egin duela lan. Go-bernua eratuta, lan hitzarmenanegoziatzeko eskaera egingo die-gu berriz, baina ez dakit zer eran-tzun jasoko dugun. Borrokaldiarekin jarraitzeko as-
moa daukazue?
Gobernua eratzen denean ekingodiogu berriz borrokaldiari. Orain,mobilizazio jakin batzuk egingoditugu, aldundiaren esku daudenlangile batzuen egoera salatzeko;hala nola, konponbidea bilatzensaiatuko gara Eibarko Egogain za-harren egoitzarentzat eta aterpe-txeentzat.
«Foru gobernuak ez duborondaterik izanadostasunak lortzeko»
Amaia Arruti Agirreb Aldundiko langile batzordeko lehendakaria
Sindikatuek salatu dute aldundiak lehen aldiz bere kabuz ezarri duelalangileen lan hitzarmena. Kalitatezko zerbitzu publikoa aldarrikatzen dute,eta gobernu berria eratu bezain pronto berrekingo diete mobilizazioei.
GORKA RUBIO/FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 31
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]