GIPUZKOAKOHITZA
Bost begiradaGipuzkoaren
geroari Ahaldun nagusi izateko bost hautagaiek hainbat gairi buruzko jarrerak argitu dituzte mahai inguruan b 2-4
Bertsolaritza Pello Errotarengaraia gogora ekarriko dute
gaur Asteasuko Santa Krutz ermitan
13Ingurumena Azpeitiko Ekoetxeanhiru hamarkada daramatzate
ingurumenari lotutako gaiak lantzen
8Ostirala
2019ko maiatzaren 17aX. urtea399. zenbakia
JON URBE / FOKU
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aAstekoa
M26
d
Udal eta foru hauteskundeakAldundirako hautagaiak
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Ezohiko entzuleria
baten aurrean,
aretoa gaztez be-
terik zela, Deustu-
ko Unibertsitate-
ko ikasleen aurre-
an egin zuten agerraldia astelehe-
nean Gipuzkoako Foru Aldundia-
ren gidaritza hartu nahi duten
hautagaiek. Elkarrekin iritsi dira
bostak gradu aretora, bakoitza al-
derdiko aholkulariek lagunduta.
Felix Arrieta unibertsitateko ira-
kasle eta Deusto Forumeko ardu-
radunaren alde bietan eseri dira:
Elkarrekin Podemoseko Maria
Valiente eta EH Bilduko Juan Kar-
los Izagirre, haren eskuinera; EAJ-
ko Markel Olano, PSE-EEko De-
nis Itxaso eta PPko Juan Carlos
Cano, ezkerrera.
Arrietak euskaraz egin du aur-
kezpena, eta ez du zehaztu hauta-
gaiek zer hizkuntzatan hitz egin
behar duten. Bakoitzaren aukera
da. Ordu eta erdiko jarduna amai-
tu denean, %20 baino gutxiago
egin dute euskaraz. Canok hitzik
ere ez. Ez daki euskaraz. Valien-
tek eta Itxasok aurkezpeneko
esaldia baino ez dute egin euska-
raz; gainerakoa, gazteleraz. Izagi-
rrek eta Olanok gehixeago eutsi
diote euskarari, baina erdira iritsi
gabe. Ondorioa argia da: aukeran
utzita, hautagaietako bakar batek
ere ez du hautatu euskara hutse-
an egitea.
Lau bloketan banatu ditu ma-
hai inguruko gaiak Arrietak: Gi-
puzkoaren erronkak, gizarte po-
litikak, ekonomia eta enpresa sa-
rea, eta turismoa.
ERRONKAK
JUAN CARLOS CANO: PPkoa ez da
aritu erronka bakarraz, eta oro-
kortasunean mugitu da: gizonen
eta emakumeen aukera berdinta-
suna lortzea; bizitzeko sistema
iraunkor bat diseinatzea, inguru-
mena zainduz eta babestuz; mun-
du mailan, pobrezia, gosea eta gai-
xotasunak desagertzea... «Ziurta-
sunik eza hemen geratzeko etorri
da; arazoak definitzea eta aukerak
identifikatzea izango da Gipuzko-
aren erronka handiena».
MARIA VALIENTE: Etorkizuneko
zerumugari bi kolore jarri dizkio
Podemoseko hautagaiak: berdea
eta morea. Emakumea eta zaintza
lanak politika publikoen zentro-
an jarri behar direla dio. «Baina
dugun erronka handiena indus-
triaren egokitzapena da, klima al-
daketaren kontrako borrokak le-
hentasunezkoa eta transbertsala
izan behar baitu, eta horrek eko-
nomiari eragingo dio. Berrikun-
tzaren bidetik, egokitzapenaren
eta industria birmoldaketaren bi-
detik, ekonomia iraunkorrerantz
joan behar dugu».
DENIS ITXASO: Valienteren bi
erronkak, berdea zein morea, be-
re egin ostean, zahartze proze-
suak eragiten duen kezkaz aritu
da Itxaso. «Suizidio demografiko
argi bat ari gara bizitzen: mundu-
ko lurralderik zahartuenetako bat
da Gipuzkoa». Datu bat ere eman
du: «1975ean, 31 urtekoa zen gi-
puzkoarren batez besteko adina;
2031rako, 47 urtekoa izatea espe-
ro dugu. Horrek sekulako eragina
izango du gure ekoizpen ereduan
eta pentsio sisteman. Eta horri ar-
lo ezberdinetatik egin beharko
zaio aurre». Zaintza arloko neu-
rriak, ikerketa, familia izateko
adinean daudenei laguntzeko al-
daketa fiskalak eta jaiotze tasak
hobetzeko politika sozialak aipa-
tu ditu, besteak beste.
JUAN KARLOS IZAGIRRE: Gai ba-
karra aukeratzeko zailtasunak ai-
patu ditu EH Bildukoak. «Azke-
nean, orekaz hitz egitea erabaki
dut: lurralde orekaz eta aberasta-
sunaren oreka handiagoaz».
Aberastasunaren oreka lortzeko,
zerga sisteman eragitea ezinbes-
tekotzat jo du Izagirrek: «Batetik,
soldata duinak bermatu behar di-
tugu, baina politika fiskal justua-
goa ere behar da. Fortuna han-
dien gaineko zerga berreskura-
tzea proposatzen dugu, eta
sozietate zerga progresiboa iza-
tea, irabazi gehien dutenek gehia-
go ordain dezaten. Uneotan, edo-
zein langilek %20-22ko ekarpena
egiten du, eta enpresek %12koa,
batez beste. Ez zaigu bidezkoa
iruditzen». Lurralde orekari be-
gira, eskualde bakoitzari 40 milioi
euroko ekarpen bat egitea propo-
satu du, bakoitzak bertako udale-
kin, eragileekin, herritarrekin eta
garapen agentziekin euren le-
hentasunak eta proiektuak era-
bakitzeko.
MARKEL OLANO: Jarduneko
ahaldun nagusiarentzat gizarte
kohesioa da Gipuzkoak duen
erronka nagusia. «Gipuzkoan,
lau urteotan, apaldu egin da abe-
ratsenen eta pobreenen arteko di-
ferentzia; orain, berdinagoak
gara krisi garaian baino. Eta ho-
rrek asko hitz egiten du guk ezarri
dugun ereduaren alde; esango
nuke Europa iparraldeko herrial-
de aurreratuenen pare gaudela».
Hala, ezinbestekotzat jo du eredu
horri eustea. Olanoren esanetan,
bi dira gizarte kohesio horren zu-
tabe nagusiak: industria lehiakor
bat eta gizarte politikak.
GIZARTE POLITIKAK
OLANO: EAJko hautagaiak lehen-
tasuntzat dauka gizartearen za-
hartze prozesuari aurre egitea:
«2017an, 29.000 pertsonak zeu-
katen menpekotasuna, eta
2031rako 10.000 gehiagok izatea
da aurreikuspena. Beraz, oso ga-
rrantzitsua da gaia». EAJk eta
PSEk gizarte politikak biltzen di-
tuen «esparru orokor bat» ezarri
dutela dio Olanok: Etorkizuna
Eraikiz, eta horren barruan dago
Adinberri estrategia.
Bazterketa arriskuan dauden
pertsonena da beste lehentasuna.
Pobrezian 35.000 gipuzkoar bizi
direla dio Olanok. «Milaka eta
milaka pertsona daude, horietako
asko gazteak, formakuntza ez-
egoki batekin eta lan prekarioe-
tan edo lanik gabe. Kolektibo ho-
rrentzat Elkarrekin estrategia du-
gu martxan: banakoen egoerak
baloratzeko, tratamendu pertso-
nalizatua emateko, eta forma-
kuntza on bat eta lan duin batera-
ko sarbidea emateko».
IZAGIRRE: «Hiru zutabe ditu gi-
zarte justu batek: osasun arlo pu-
bliko bat, hezkuntza publiko bat
eta gizarte politika justuak. Eta
horiek, gaur egun, huts egiten du-
te alde guztietatik». Gizartearen
zahartzeari erreparatuta, aldun-
diaren eskumena ez dela aitortu
arren, pentsiodunek erretiro duin
bat izateak dena erraztuko lukee-
la esan du EH Bildukoak. Menpe-
kotasuna dutenen zaintzari begi-
ra asko egin daitekeela nabar-
mendu du, halaber: «Duela lau-
bost urte, hemezortzi egunen bu-
ruan erantzuten zitzaien
menpekotasuna baloratzeko es-
kaerei; orain, bi hilabete behar di-
ra. Epe hori hogei egunera jaiste-
ko konpromisoa hartu dugu».
Zaintza lanen inguruko kezka
aipatu du Izagirrek arazo han-
dien artean. «Emakumeek egin
dute lan hori, eta beti izan da
Gipuzkoako ahaldun nagusirakohautagaien mahai inguru batean, lau urteotako eredua goraipatu duteOlanok eta Itxasok; Izagirre etaValiente, berriz, hutsuneez eta gaizkiegindakoaz aritu dira; eta Cano, eginbeharko litzatekeenaren inguruan.
Txapel bat,bost buru,bost aburu
Ikasleek bete egin zuten aretoa Deusto Forumek antolatutako mahai inguruan. SARA SANTOS
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Astekoa
M26
d
Udal eta foruhauteskundeak
Aldundirako hautagaiak
aitortu gabea eta gaizki ordain-
dua edo ordaindu gabea. Eta, arlo
horretan, aurreko legealdiarekin
baino 1,8 milioi euro gutxiago
banatzen dira zaintzan aritzen
diren senideentzako laguntzetan.
Oso kezkagarria da hori». Ezin-
bestekotzat jo du begiak ez ixtea
eta neurriak hartzea adinekoak
zaintzen dituzten atzerriko ema-
kumeek sufritzen duten «eskla-
botza modernoaren» aurrean.
ITXASO: Adingabeak dituzten fa-
milien %9,4 pobrezian bizi direla,
langabeen artean %58 emakume-
ak direla, hamar langiletik hiruk
bakarrik dutela lan hitzarmen
kolektiboa... Horiek izan dira
Itxasok aipaturiko datuak. «Lan-
gile pobreen kategoria sortu da,
eta enplegua sortzea eta enplegu
hori kalitatezkoa izatea da horri
aurre egiteko modua». Besteak
beste, lana bilatzen laguntzeko
bulego bat martxan jartzea eta al-
dundian berriro ere Enplegu Zu-
zendaritza sortzea aipatu ditu
Itxasok.
VALIENTE: Gipuzkoaren maila
ekonomikoa Alemaniako lande-
rren parekoa dela dio Elkarrekin
Podemoseko hautagaiak, baina
nabarmendu du horrek ez duela
islarik gizarte politiketan eta on-
gizateari lotutako zerbitzuetan.
«Lan handia dugu egiteko». Zer-
ga sistema aldatzea da horretara-
ko bidea, Valienteren aburuz:
«Banaketa justuago bat ahalbi-
detuko duen presio fiskal bat nahi
dugu. Gure presio fiskala Espai-
niako batezbestekoaren azpitik
dago, diru sarrerak handiagoak
izan arren. Ez dugu auzitan jar-
tzen Gipuzkoako ekonomia, egi-
ten den kudeaketa baizik».
CANO: Biztanleria zahartzearen
eta jaiotza tasa apalen artean sor-
tzen den desorekak etorkizunean
«aberastasuna sortzeko arazo-
ak» sortuko dituela iragarri du
Canok, eta konponbidea ez dela
presio fiskala handitzea. PPkoa-
ren aburuz, gizarte politikei da-
gokienez, ziurgabetasuna ezaba-
tzea da erronka. «Adinekoez ari
naiz, balorazio eta erantzun epeei
buruz; itxaron zerrendak eta epe-
ak murriztu behar dira».
EKONOMIA ETAENPRESA
IZAGIRRE: Bigarren sektoreak Gi-
puzkoako ekonomiaren motorra
izaten jarraitu behar duela uste du
Izagirrek, eta arreta berezia jarri
du enpresa txikietan. «Horrela-
koak dira Gipuzkoako enpresen
%95; eta haien garapen teknologi-
koa sustatzeko 16 milioi euroko
diru sail bat jaso dugu gure pro-
graman». Enpresa arloan berezi-
ki zaindu behar den lerroa, berriz,
energia berriztagarriena eta ener-
gia aurrezteari dagokiona dela
esan du, eta horri begira 12 milioi
euroko diru sail bat aipatu du. Ko-
mertzio txikia ere aipagai izan du:
«Horiei dagokienez, Gipuzkoan
ez dute bat egiten esaten denak
eta egiten denak. Merkatari txi-
kiek bizitza ematen diete herriei,
eta haien alde egiten da hitzez,
baina saltoki handien eta multi-
nazionalen aldekoak dira ekin-
tzak».
VALIENTE: Familia enpresen alde
jokatu behar dela dio Podemose-
ko hautagaiak, eta zeharkako zer-
gen bidez enpresari txikia babestu
behar dela sare hori «desager ez
dadin». Aurreko aldundien utzi-
keriaren ondorioz familia enpresa
askok multinazionalen eta atze-
rriko enpresen esku amaitu duela
kritikatu du, halaber, Valientek.
Azkenik, sortu beharreko zerga
berrien zerrenda ere egin du:
«Saltoki handien gaineko zerga
berdea, gertuko merkataritza
sustatzeko; tasa digitala edo Goo-
GIZARTE POLITIKAK:
«Aberatsenen etapobreenen arteko aldeaapaldu egin da lauurteotan; horrek askoesaten du gure ereduaz»
GOBERNU ITUNAK:
«Bi aukera daude:iragana EH Bildurekin,edo etorkizuna EAJk gidatutako gobernu batekin»
TURISMOA:
«Turismoaren kontraegiten dutenean,Gipuzkoarenongizatearen kontra ari dira erradikalak»
‘‘FISKALITATEA:
«Fortuna handien zergaberreskuratzea etasozietate zergaprogresiboa izateaproposatzen dugu»
GIZARTE POLITIKAK:
«Zaintzan aritzen dirensenideentzakolaguntzetan 1,8 milioigutxiago banatzen dira.Kezkagarria da hori»
ENPRESA SAREA:
«Merkatari txikien aldeegiten da hitzez, bainamultinazionalen etasaltoki handien aldekoakdira ekintzak»
‘‘ZAHARTZE PROZESUA :
«Suizidio demografikoargi bat ari gara bizitzen: Gipuzkoamunduko lurralderikzahartuenetako bat da»
EKONOMIA:
«Langile pobrearenkategoria sortu da, eta kalitatezko enpleguasortzea da horri aurre egiteko modua»
TURISMOA:
«Estrategia oso batgaratu dugu orekalortzeko, Explore San Sebastian Regionmarkapean»
‘‘INGURUMENA:
«Lehentasunezkoa daklima aldaketarenkontrako borroka; eta ekonomiari eragingo dio horrek»
FISKALITATEA:
«Espainiakobatezbestekoaren azpitikdago gure presio fiskala,diru sarrerak handiagoakizan arren»
TURISMOA:
«Zenbat hotel eraiki diraDonostiatik kanpo?Zergatik ez egin hotelakDonostiaren gerrikoaosatzen duten herrietan?»
‘‘ERRONKA:
«Datozen urteetan,arazoak definitzea etaaukerak identifikatzeaizango da Gipuzkoarenerronka handiena»
GIZARTE ZERBITZUAK:
«Adinekoen kasuan,murriztu egin behar dirabalorazio eta erantzun epeak etaitxaron zerrendak»
TURISMOA:
«Ez dugu Benidorm izannahi; kontzientzia duenkalitatezko turismo batnahi dugu, eta baduguhorretarako modua»
‘‘
Juan Karlos Izagirre
EH Bildu
(Donostia, 1963)
Denis Itxaso
PSE-EE
(Donostia, 1975)
Maria Valiente
Elkarrekin Podemos
(Salamanca, Espainia, 1961)
Juan Carlos Cano
PP
(Donostia, 1958)
(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
Markel Olano
EAJ
(Beasain, 1965)
4GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko maiatzaren 17aAstekoaM26
d
Udal eta foru
hauteskundeak
Aldundirako hautagaiak
gle tasa deiturikoa; finantza tran-
sakzioen zerga, Tobin tasa, espe-
kulazioa eragozteko; eta, era be-
rean, eta beldurrik gabe esaten
dugu, dieselaren gaineko zerga,
ibilgailu elektrikoen apustua egi-
ten dugulako». Gipuzkoak behar
dituen auto elektriko guztiak lu-
rraldean ekoiztearen alde ere hitz
egin du, horretarako gaitasuna
badagoela esanez.
OLANO: Valiente eta Izagirreri lau
urtean egindako guztia gutxiestea
leporatuz hasi du bere jarduna
EAJko hautagaiak. «Izan ere, Gi-
puzkoak lau urteotan izugarrizko
aurrerapausoak eman ditu arlo
ekonomikoan. Ezberdintasun so-
zialei dagokienez, Suedia baino
hobeto gaude». Olanoren esane-
tan, krisi gogorrenean ere enpresa
sareari eta industria egiturari eu-
tsi bazaio, industria estrategia bat
edukitzearen ondorio da.
ITXASO: Gipuzkoako enpresek
testuinguru globalizatu batean
jokatzen dutela nabarmendu du
PSEkoak, eta berrikuntza bidean
urratsak egin direla.«Klima alda-
ketaren alorrean, zahartzearen
alorrean, migrazioaren alorrean,
iraultza teknologikoaren alorre-
an, zibersegurtasunaren alorre-
an... pausoak eman dira, eta gure
industriarentzat hori aukera han-
dia da, enplegua sortzeko, abe-
rastasuna sortzeko. Bide horretan
ari gara».
CANO: PPkoaren aburuz, sektore
publikoak eta alderdi politikoek
ez dute sartu behar enpresen ku-
deaketan. «Guk baldintzak sortu
behar ditugu enpresak sortzeko,
eta Gipuzkoan sektore pribatuak
sortzen du enpleguaren %88».
TURISMOA
ITXASO: Turismo arloko diputatu
gisa lau urtean motibazio nagusia
oreka izan duela esan du PSEko
hautagaiak. «Urtaroen arabera-
ko oreka, turismo fluxua urte oso-
an egon dadin eta ez soilik uda ga-
raian; lurraldeen arteko oreka,
Donostiara datorren turismo ha-
borokina beste lekuetara ere joan
dadin; eta lan baldintzen oreka,
turismoa ez dadin lanpostu pre-
karioekin lotu, eta horrek zeriku-
sia du urte osoko turismo fluxua
lortzearekin. Estrategia oso bat
garatu dugu oreka hori lortzeko,
Explore San Sebastian Region
markaren pean».
CANO: «Ez dugu Benidorm izan
nahi; kontzientzia duen kalitatez-
ko turismo bat nahi dugu, eta ba-
dugu horretarako modua». Tu-
rismoaren kontra hitz egiten du-
tenei mezua ere bidali die
PPkoak: «Gipuzkoarren irteerak
eta atzerritarren sarrerak neurtu-
ta, datuek diote gu gehiago atera-
tzen garela kanpora, guregana
etortzen direnak baino; beraz, ez
ditzagun eman mezu demagogi-
koak».
OLANO: Sektoreak ekonomian
duen garrantzia nabarmenduz
kokatu da gaian EAJko hautagaia:
«Gipuzkoako BPGaren %7,6 da-
tor turismotik. Pisu handia du, eta
zaindu egin behar dugu. Beraz,
turismoaren kontra egitean, Gi-
puzkoaren ongizatearen kontra
ari dira erradikalak». Olanok
esan duenez, ez dute nahi hainbat
gune parke tematiko bihurtzerik,
eta azpimarratu du lau urtean lu-
rralde osoan zeharreko dibertsifi-
kazioa landu dutela horretarako.
VALIENTE: Turismoa garrantzi-
tsua dela eta Donostia gakoa dela
ukatu gabe, Podemosekoak onar-
tezintzat jo du donostiar askok bi-
zitzera beste herri batera joan be-
har izatea, euren herrian bizi ezin
dutelako. Bestalde, Itxasori begi-
ra, galdera bota du Valientek:
«Nire galdera da, zenbat hotel ire-
ki dira Donostiatik kanpo? Ez al
dago aukera hotelak Donostiaren
gerrikoa osatzen duten herrietan
egiteko?». Bestalde, turismoak
uzten duen karbono arrastoa gu-
txitze aldera, tasa ekoturistikoa
ezartzeko beharra aipatu du.
IZAGIRRE: Turismoak onura eko-
nomikoak dituela, eta herria eta
kultura ezagutarazteko aukera
izan daitekeela esan ostean, alde
txarrak ere badituela ohartarazi
du EH Bilduko hautagaiak. Gen-
trifikazioa litzateke horietako bat;
lan baldintza txarrak beste bat.
«Turismo estrategiak bertakoen
beharretatik abiatuta garatu be-
har dira, eta, gero, hori eskaini be-
har zaie turistei. Eta ez alderan-
tziz». Bost neurri aipatu zituen;
tartean: lurraldean zabaltzea; tu-
rismo tasa bat ezartzea; kontra-
tuen behatoki bat sortzea; berta-
ko produktuak eskaini eta lehen
sektorea indartzea; eta genero
perspektiba lantzea, baldintza
okerragoak baitira emakumeen
kasuan.
GOBERNU ITUNAK
Hautagaien jardunak apenas utzi
zuen denborarik galderen txan-
darako. Amaieran, aretoan bildu-
takoek egindako galderak iraku-
rri ditu Arrietak, eta guztien arte-
an bat hautatu du; hauteskunde
osteko gobernu itunei buruzkoa.
Bost hautagaietako inork ez du ai-
patu gobernu itun posiblerik, in-
plizituki denek onartu duten
arren itunak beharrezkoak izan-
go direla. Guztiek diote irabazteko
asmoz aurkezten direla foru hau-
teskundeetara eta euren progra-
ma izango dela ondorengo gober-
nu akordio posibleen ardatza.
Mahai inguruan proposamenak
eta irtenbideak proposatu dituz-
ten bakarrak foru gobernuan
egon diren alderdiak izan direla
esanez, EAJ-PSE itunak ezarrita-
ko eredu hori berritzearen aldeko
jarrera azaldu du Olanok: «Hau-
teskundeetan gauzak parekatuta
egongo dira EH Bildu eta EAJren
artean. Biak ezagutu ditugu go-
bernuan, eta bi aukera daude: ira-
ganera itzultzea EH Bildurekin,
edo etorkizuna, EAJk gidatutako
gobernu batekin».
(Aurreko orrialdetik dator)
Maria Valiente eta Juan Karlos Izagirre. SARA SANTOS Markel Olano eta Denis Itxaso. SARA SANTOS
RALKATEGAIAKBANAN-BANAN
EAJ eta PSE-EEren arteko koalizioa izan da azken lau urteotan Donostian, eta apirilaren26ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeek berretsi egin zuten nagusitasun hori.Turismoa eta etxebizitzen arazoa dira hiriko gairik korapilatsuenetakoak b Unai Zubeldia
Eneko Goia Laso
EAJ
Ramon Labaien izan zenDonostiako azken alkatejeltzalea (1983-1987) orain
lau urte Eneko Goia kargura iritsizen arte. EAJk 29.029 donostia-rren babesa jaso zuen 2015ean,botoen %29,65. Alderdi jeltzaleaksei zinegotzi eduki zituen 2011tik2015era, eta bederatzi dauzkaegun —PSE-EEren eta EH Bildu-ren boto zuriekin izendatu zutenalkate Goia—.Hurrengo laurtekora begira,
auzoetarako 225 ekintza proposa-tu ditu EAJk. «Duela lau urte gel-dialdi batean geunden hiri gisa,eta hainbat proiektu martxan ja-rri ahal izan ditugu», azaldu zuenGoiak hauteskunde kanpaina ha-si berritan. 4.048 etxebizitza erai-kitzea, kuartela eta espetxea lekuzaldatzea, eta AHTa hirira iristeadira erronketako batzuk.
ErnestoGascoGonzalo
PSE-EE
Bateko EAJren gorakadahandiarekin eta bestekoEH Bilduren dezenteko
jaitsierarekin, PSE-EEk zeukana-ri eustea lortu zuen 2015ean, eta,2011tik 2015era gertatu bezala,zazpi zinegotzi izan ditu azkenlaurtekoan. Sozialistek 24.007 bo-to jaso zituzten 2015ean, eta koali-zio gobernua osatu zuten EAJre-kin. Azken lau urteotan alkateor-dea izan da Ernesto Gasco.«Arriskurik eta abentura subi-
ranistarik gabe Donostiak haztenjarrai dezan bermea gara», adie-razi zuen Gascok hauteskundeenatarian. Bost proiektu azpimarra-tu ditu: 6.000 etxebizitza eraiki-tzea —Loiolako kuartelaren gune-an 2.000—, Monpasko pasabideaeraikitzea, Kontxa oinezkoentzategokitzea, metroaren lanak amai-tzea eta hiriaren kohesioa.
ReyesKarrereZabala
Aldaketa proposatu du EHBilduk izenetan eta hiriereduan. Juan Karlos
Izagirreren lau urteko aroa gogo-an (2011-2015), Reyes Karrere dakoalizioaren alkategaia, eta poli-tikan berriak dira zerrendakogainerako hautagaietako asko.Bilduk 21.110 boto lortu zituen2011n (%24,96), eta zortzi zinego-tzi izan zituen hurrengo lau urte-etan. Duela lau urte, berriz,20.467 boto lortu zituen (%20,91),eta sei zinegotzi dauzka gauregun.Donostiako lehen emakumez-
ko alkatea izateko erronka daukaKarrerek, eta merkataritza txi-kiaren, pentsio duinen eta alokai-ru sozialaren alde eta turistifika-zioaren aurka egingo dutelahitzeman du. «Donostia donos-tiarrago bat nahi dugu».
BorjaSenperPascual
Donostiar guztiak ordez-katuko dituen alkate»izateko erronka dauka
Borja Senperrek, «hiriarekikobokazio inklusibo, ireki eta era-ginkorrarekin». Gainbeheraarriskutsuan murgilduta dagoPP, eta hautagai berria aurkeztudu egoera iraultzen saiatzeko. Po-pularrek sei zinegotzi izan zituz-ten 2011tik 2015era —16.502 boto,%18,99—, eta hiru baino ez dituizan azken laurtekoan —9.272boto jaso zituen 2015eko hautes-kundeetan—.Amarako Karlos I.a hiribideko
zubibidea kentzea, Gaska kirol-degia erabilera askoko pabiloibihurtzea, Kontxa oinezkoentzategokitzea eta Miramar jauregiannazioarteko museo bat eraikitzeadira hurrengo lau urteetarakoproposamenetako batzuk.
AitzoleAranetaZinkunegi
Venecia bihurtzeko zoriandago Donostia; turisten-tzako oporlekuak dirudi-
te auzo batzuek». Hiriak azkenurteotan hartu duen norabideanaldaketak egiteko erronkarekinaurkeztuko da Elkarrekin Pode-mos maiatzaren 26ko hautes-kundeetara, «eta auzoen artekodesorekak deuseztatzeko as-moz». Irabazi alderdiak 6.947boto eskuratu zituen 2015ean, etabi zinegotzi izan ditu lau urteotan.Elkarrekin Podemos gisa bateginda, gutxienez bi zinegotzi ho-riei eustea da helburua.Etxebizitzen espekulazioa gel-
ditzea da Elkarrekin Podemosenlan ildoetako bat, eta baita turis-moaren masifikazioari aurre egi-tea eta Donostia «bizitzeko modu-ko hiri bat izatea» ere. «Gardenta-suna behar dugu kudeaketan».
EH Bildu PP Elkarrekin Podemos
BESTE ALKATEGAIAK
Donostiako Udalean ordezkaritza
daukaten bost alderdiez gain, bes-
te zazpi hautagaitza ere izango
dira maiatzaren 26ko hauteskun-
deetan:
Aulki Zuriak
Luis Garcia Molino.Lortzen di-
tuzten aulki guztiak hutsik uztea da
Aulki Zuriak-en helburu nagusia,
eta karguan ez leudekeen zinego-
tzi horiek inolako soldatarik, dieta-
rik, osagarririk eta diru laguntzarik
ez jasotzea.
Ciudadanos
Jose Manuel Gil Vegas.Duela lau
urteko hauteskundeetan 3.642
boto lortu zituen Ciudadanosek
Donostian, eta, joan den apirilaren
26an, Espainiako Gorteetarako
hauteskundeetan, 5.085.
Irabazi Donostia Si Se Puede
(Ganemos)
Miguel Angel Jardon Rudeiros.
«Hautesleak nahastea» leporatu
diote Irabazi Donostia Si Se Puede
hautagaitzari. «Lau urteotan egin
dugun lana aprobetxatu nahi
dute», salatu du Irabazi Donostiak.
PACMA
Ivan Ruiz Garcia.Animalien esku-
bideen aldeko hautagaitzak ez
zuen lortu ordezkaririk 2015ean,
baina 1.451 boto jaso zituen. Ze-
zenketen aurka egingo dute.
Partido Libertario
Javier de Barrenetxea Alvarez.
Ongizatearen gizartea norbanako-
aren askatasuna oinarri hartuta
eraikitzea eta burokraziaren eragi-
na deuseztatzea da Partido Liber-
tarioren erronka. Lehen aldiz aur-
keztu dute hautagaitza.
Por Un Mundo Mas Justo
Jose Manuel Corcuera Miranda.
Txirotasunari aurre egitea, gizarte
politikak indartzea, eta giza esku-
bideak eta ingurumena defenda-
tzea dira helburuetako batzuk.
Vox
Fernando Sanchez Lana.Espai-
niako Gorteetarako hauteskunde-
etako 3.016 botoek indartuta iritsi-
ko da Vox maiatzaren 26ra.
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Astekoa
M26
d
Udal eta foruhauteskundeak
Donostiako alkategaiak
RIRITZIADanel Agirre
Mezan pizteko,kandela lapurtu
Berlinera asteburu-
pasa etortzea falta
zaion euskal herritar
bakar horixe ez baza-
ra, izango duzu honen berri:
metrora sartu ahal zaitezke
hemen, inongo barrerarik igaro
gabe. Txartela soinean eramatea
norberaren erantzukizuntzat
eduki ohi da. Kontrolak geltoki-
rik jendetsuenen artean baino ez
dituzte egiten, oso aldian behin,
eta tiketik gabe atzemandakoen-
tzat isuna adeitsua da, 60 euro.
2018an, Schwarzfahrer, bidaiari
beltzmoduan izendatutakoen
batezbestekoa azken hamar
urteetako apalena izan zen,
%2.
Bisitan datozen gertukoek ez
dute zalantzarik batere: Eusko-
trenek antzeko sistema ezarriko
balu, inork ez genuke txartelik
ordainduko. Iragarpenaren
aurrean isilik geratu izan naiz,
baina fatalismo ahobatezkoak
zer pentsatu eman ohi dit. Gure-
an bezala ez dira inon bizi, dugu
lelo kutuntzat. Baskoon hitza
sakratua denarekin ere harro-
puzten gara. Muinean, baina,
etxea azpisugez lepo daukaguna
barneratuta dugu. Eta hain toki
perfektua ere ez da izango Eus-
kal Herria, gizalegeari begirune
apartekorik gabeko arrakeroz
josita badago.
Kontua da, ez zaigu horrenbes-
terako ere iruditzen. Bizikidetza
arauak urratzea zilegi bihurtzen
du, gure begietan, modu arras
subjektiboan identifikatutako
helburu zuzenak betetzeko izate-
ak. Amarruok aspalditik merezi
genuena eskuratzeko trikimailu
kaltebakotzat ditugu. Komuneko
obra beltzean ordaintzea eraba-
kiz gero, patuak gurea behar lu-
keen dirua lapurtu izan, eta zorra
inorekin kontsultatu gabe kita-
tzeko legitimitatea dugulako da.
Alboko herrian egunero aparka-
tu ahal izateko udaletxean tran-
patxoa egiten dugu, halabeha-
rrak betidanik ezker-eskuin gu
astindu, eta bizitzari hori eta
gehiago exijitu ahal diogulako.
Biktima gara honetan ere. Izan
ere, guztia txukun egingo genu-
ke, existentzia gurekin hain an-
kerra ez balitz.
Nabarmen lagatzen gaituzten
iruzur kolektiboek ere ez gaituz-
te lotsagorritu ohi. Frantziako
errepide bazterrak inbaditu eta
munduari txirrindularitza zale-
rik maitagarrienak garena era-
kusteko, urtero dopinagatik
positiboren bat zuen talde nazio-
nal ezin ustelagoa sosa publikoz
sostengatu genuen urte luzez.
Atzerriko hainbat telebistak lar-
daskeria ez babeste aldera Fran-
tziako Tourra emititze hutsari
uko egin zioten bitartean. Boto
usainean proiektatutako azpiegi-
turak eta luxuzko eraikinak
estreinatu ahal izateko lan bal-
dintza kriminalak ezartzen
dituzten agintariak berriz hauta-
tzen ditugu, herriarentzat aurre-
rabidea lehenesten dutelakoan.
Gure politikari gehienek ere ez
lukete Euskotreneko txartelik
ordainduko barrerarik ez balego,
eta ez zaigu piperrik axola.
Desenkusa klasikoak hegoal-
deko katolizismoa bilakatu ohi
du zabarkeriarekiko dugun tole-
rantziaren erantzule. Damutze
hutsarekin garbitu ahal ditugu
bekatuak, protestanteek ez beza-
la, eta kontrizioaren baliabide
ezin praktikoago hori eskura
dugulako jausi ohi gara etengabe
tentaldian. Xede aproposaren
bila bitarteko okerrak erabiltzea-
ri buruz ezagutzen dudan atso-
titz bakarrak ere elizarekin du
zerikusia: mezan pizteko, kan-
dela lapurtu. Jarrai dezagun,
beraz, eguneroko gure bekatu
txikiekin. Azken-azkenean,
kontuak errendatzeko egun
handian, ez da zalantzarik gera-
tuko gure asmoen zuzentasun
eta bihotzaren puruaz.
Gure politikarigehienek ere ez
lukete Euskotrenekotxartelik ordaindukobarrerarik ez balego,eta ez zaigu piperrik
axola
Irudiab Aretxabaleta
Herriz herriko omenaldi hunkigarriaRealak handia egin zuen larunbatean, Espainiako Kopako finalean Atletico Madril 1-2 mendean hartuta. Ospa-
kizun eguna izan zen igandea, eta jokalariek zaleen babesa jaso zuten egun osoan, Donostian. Atzo, berriz, Gi-
puzkoan barrena ibili ziren jokalariak —irudian, erdi-erdian, Oihana Aldai Realeko atezaina, Aretxabaletan, he-
rritarren berotasunean—. Atsedenerako tarte handirik gabe, Realak Euskal Herria Kopako finalerdietako parti-
da jokatuko du maiatzaren 28an, 19:30ean, Arrasaten, Alavesen aurka. REALA
Asteartetik martxan da N-1ean kamioiekizango duten bidesari sistema berritua
ASTIGARRAGA bGorabehera askoren ondoren, asteartean sartu zen
indarrean A-15 eta N-1 errepideetan kamioientzako bidesari sistema
berritua. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen bi-
desari sistema iazko apirilean, eta aldaketak egin ditu aldundiak. Asti-
garragan jarri dute arku berrietako bat.
«Ulertezina da erakundeakUbik-eko lan gatazkan izatenari diren jarrera. Guk ontzatemango genuke Gipuzkoakolan baldintzetara gerturatzea»
Mitxel LakuntzaELAko idazkari nagusia
%34MENDEKOTASUNA DUTEN ADINEKOEK ZENTROETAN
EGUNERO FAMILIAREN BISITA IZATEN DUTENEN KOPURUA
Donostiako Zorroaga Fundazioak emandako datuen arabera, mende-
kotasuna daukaten adinekoen %3k inoiz ez dute izaten familiaren bisita-
rik zentroetan. %34k, berriz, egunero jasotzen dute.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aIritzia
%1,8GIPUZKOAKO URTEARTEKO INFLAZIOA
Aste Santua igaro berritan iritsi da Espainiako Estatistika Institutuaren
apirileko azken datua: Gipuzkoan %1,8 egin du gora urtearteko inflazio-
ak, eta martxotik apirilera %1 igo ziren prezioak,
Aitziber Arzallus Azpeitia
Loiolako basilikatikgertu eta Urola ibaia-ren ertzean, leku pa-regabean dago Az-peitiko Ekoetxea.
«Azpeitiar askorentzat Umeen-tzako Museoa da oraindik ere»,Itziar Unanue museoko hiru he-zitzaileetako baten esanetan; izanere, 1987ko ekainaren 5ean izenhorrekin ireki zituzten gaur egunEkoetxea denaren ateak. Araba-ko, Bizkaiko eta Gipuzkoako in-gurumen hezkuntzako lehenzentroa izan zen. Baina aldaketakizan ditu denboraren joanean,izenean zein izanean. EuskadikoEkoetxeen sareko kide da 2017tik,Txingudiko, Urdaibaiko (Bizkaia)
eta Meatzaldea-Peñas Negraseko(Bizkaia) ekoetxeekin batera.Gizarteak ingurumenarekiko
duen ardura aldatuz joan den mo-du berean aldatu dira museoa be-ra eta han lantzen dituzten gaiak.«Garai batean, ingurumen gaieiez zitzaien gaur egun bezalako ga-rrantzirik ematen, eta ekologiarieta zientziari lotutako gaiak lan-tzen genituen gehienbat», azaldudu Unanuek. Lan egiteko bestela-ko modu bat zutela ere gogoratudu. «Lehen, museoko hezitzaile-ok irakasleekin lan egiten ge-nuen, irakasleen hezitzaileak gi-nen, eta gero haiek aritzen zirenikasleekin».Museoak 1998an izan zuen le-
hen aldaketa handia, IngurugiroEtxea bihurtu zenean. «Ludoteka
izaera hartzen ari zen museoa, etabeste ikuspegi bat eman nahi izanzioten. Ingurumen gaiak boladanzeuden orduan, eta haietangehiago sakontzen hasi ginen; etaumeekin zuzenean lan egiten».Orduz geroztik, ingurumenarenarazoak eta haien zergatiak azter-tzen dituzte bisitariekin, eta arazohoriei konponbideak topatzensaiatzen dira.Lan eremua zabaldu, eta gara-
pen iraunkorra lantzen hasi ziren2003an, eta Eskola Agenda 21programa sartu zuten museoarenhezkuntza eskaintzan. «Adargarrantzitsua da guretzat, geukprestatzen baititugu programahorren barruan Azpeitiko ikaste-txeetako ikasleek landuko dituz-ten materialak», argitu du Edur-
ne Agirre museoko beste hezi-tzaileetako batek.Urtean 6.000 bisitaritik gora
hartzen dituzte Ekoetxean.«Astean zehar etortzen direnikasleak dira gehienak, HHtikDBHra artekoak», zehaztu duAgirrek. Baina bestelako bisita-riak ere izaten dituzte: adineko-ak, aisialdi taldeak, euskaltegie-tako ikasleak, emakume taldeak,familiak... Egunero zabaltzendute Ekoetxea, eta doakoa dasarrera.
Askotariko bisitakBatik bat taldeko bisitetarakoegokitzen dituzte edukiak.«Ikastetxe batean urarekin lotu-tako gaiak lantzen ari badira, edoklimari buruz aritu badira, gukarlo horietara begira prestatzendugu bisita», azaldu du Agirrek.Aurrez hitzartutako bisitak iza-ten dira horiek, eta bisita gidatuaeta jarduerak egiten dituzte. Gai-nontzeko bisitariei, edukieninguruko azalpen orokor batematen diete sarreran, eta eurenkabuz egiten dute bisita, museo-an dauden panelek lagunduta.Lau areto ditu Ekoetxeak, eta
hainbat gai edo arlo lantzendituzte horietan: atmosfera etaklima aldaketa; bioaniztasuna;demografia, hiriak eta mugikor-tasuna; ura; energia eta garraioa;hirigintza iraunkorra; arkitektu-ra bioklimatikoa; zarata; honda-kinak eta kontsumoa; garapeniraunkorra; eta azken 50 urteotanUrola eskualdean egin diren aur-kikuntza arkeologikoak. Bainaeskaintza ez da hor bukatzen.«Museoan bertan lantzen ditugubisitariek aukeratutako bi gai,eta, gero, osagarri gisa, kanpoanbeste gai bat lantzen saiatzengara», azaldu du Unanuek.Hainbat aukera daude Ekoetxe
kanpoan: Nuarbeko urtegia edoIbai Ederko eta Lasaoko arazte-giak, Igarako errota, aurki prestizango duten Lapatx IngurumenEragilea, eta museoaren kanpoal-dean eraiki berri duten Xaguxa-tar parkea.Asteburu batzuetan, berriz, fa-
milientzako jarduerak antolatzendituzte: berrerabilitako materia-lekin eskulanak egiteko tailerra,haziei buruzko ikastaroa... Adibi-dez, kokedama tailerra antolatudute etzi goizerako, 6 eta 12 urtearteko umeei eta horien familieizuzenduta. Antzina Japonian lan-dareak hazteko erabiltzen zutenteknika da kokedama. Loreontzi-rik gabe, goroldioarekin manten-tzen dira landareak. Teknika horierabiliko dute etzi, eta beren ko-kedama sortuko dute parte har-tzaileek.
Azpeitiko Ekoetxean hiru hamarkadatik gora daramatzate ingurumenari lotutakogaiak lantzen. Igande goizerako, kokedama tailerra antolatu dute familientzat.
Ingurumenari emandako etxea
Loiolan, basilikatik hurbil, Urola ibaiaren ertzean dago Azpeitiko Ekoetxea; taldeko eta familiako bisitak ere antolatzen dituzte. EKOETXEA
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aGaiak
Ikasleak urarekinlotutako gaiak lantzenari badira, horrenaraberako edukiakprestatzen ditugu guk»Edurne Agirre Azpeitiko Ekoetxeko hezitzailea
«Museoan bertanlantzen ditugu bisitariekaukeratutako bi gai, eta,osagarri gisa, beste batlantzen dugu kanpoan»Itziar UnanueAzpeitiko Ekoetxeko hezitzailea
‘‘
BBBAEEEEEEEEEEEEEEEREREEEEEREREE
Eus Eusk Eus Eusk
o o
BAABAABABAAINAINAINAINNN MMMERMERNONOOBBERERBBBBBBABBBAABAABEREEBA
o
k Eu Eu
EEEBABABAAAAAINAAINAINBAAINBBBABBABB
EEERER
aaaa
onena nena
teteelenelenelenelenaltaltaltaltkkkk
na on a
kaka elelelenelenltltaaaltaltkkkkak
A
AAGGAA
GGEAEAANANNNANANAA
AAEAEAGOGOAAGOGGOGOGOGOGOGOGGOOOGOANAN
GEAEAOIOAANNNNN
ON
GGGGOGOOGOGON
AAAA
NNN
1Zatoz Euskaltelera
1Zatoz Euskaltelera
119120G200
99 hilhil//€€9 €€€9999 hilhilhil//99 h labetezhilabetez6 6
GB
AN
www.euskaltel.eus | Dendak | 1717
prezioan. Informazio gehiago, hemen: www.euskaltel.eus
AN
MUGAGABEAK aukeran, eta arrazoizko erabileraren politika bat du ezarria. BEZa sartuta dago izango da. Ostiraleko 14:00etatik igandeko 24:00ak arteko datu-kontsumoak sartzen dira GIGA kontratazio-egunetik zenbatzen hasita. Iraupen-konpromisoa: 12 hilabete. Gero, prezioa 72 €/hil Zatoz zuntzera 2019/5/31 baino lehen, eta sei hilabetez izango duzu sustapen hau,
Babesle teknologikoa:
MUGAGABEAKDEI
20GB200MEGA
FINKOAMUGAGABEAK
DEIekinrAOOADEK
PREMIUM
GUZTIETTAU URO ASTEB2019K
ANA EAK DOABEAK DOGGAAA M GA MUGG GGIG
Arte Ederren eraikinaren barruko aldeabotatzen ez uzteko eskatu du Ancorak
DONOSTIA b«Hauteskunde aurreko garaia baliatu du Sadek [ArteEderren eraikinaren jabeak] hiru hilabeteko epean erantzunik jaso ezeta eraikina eraisteko». Ancora ondasunaren babeserako elkarteakArte Ederren eraikinaren barruko aldea botatzen ez uzteko eskatu dioDonostiako Udalari: «Eraikina suntsitu egin nahi dute faseka».
%10,6HONDARRIBIKO AIREPORTUKO BIDAIARI KOPURUAREN
HAZKUNDEA APIRILEAN
Datu onak pilatzen jarraitzen du Hondarribiko aireportuak. Aenak eman-
dako datuen arabera, apirilean %10,6 handitu zen bidaiari kopurua;
27.819 bidaiari izan ziren guztira. 2018tik, %3,3 hazi da bidaiari kopurua.
Hilketa argitzekolaguntza eskatu duErtzaintzak
ELGOIBAR bEpaileak Martutene-ko espetxera bidali du joan denlarunbat goizaldean Elgoibarren36 urteko gizon bat labanarekinhiltzea leporatuta atxilotutakogizonezkoa. Astelehenean elka-rretaratzea egin zuten Elgoiba-rren. Baztertu egin dute genero-indarkeria delitua leporatzea,baina hilketa argitzeko laguntzaeskatu du Ertzaintzak.
178.000 eurokokalte-ordaineskaera CAFi
BEASAIN bAmiantoak eraginda-ko eztarriko minbizi baten eragi-nez hildako langile baten fami-liak 177.890 euroko kalte-ordainaeskatu dio Beasaingo CAF enpre-sari. Gaur egingo dute epaiketa,Donostian. 1974tik 1975era eta1976tik 2016ra aritu zen lanean.2018ko martxoaren 1ean hil zen.
Elkarretaratzea. ENDIKA PORTILLO / FOKU
1.500EHUNMILIAK PROBARAKO
BOLUNTARIO KOPURUA
Uztailaren 12tik 14ra jokatuko dira
Ehunmiliak, Goierriko Bi Handiak
eta Marimurumendi probak, Bea-
sainen, eta 1.500 boluntario behar
dituzte antolatzaileek. Zabalik
dago izena emateko epea.
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Gaiak
Osakidetzangrebara deitutadaude gaurko
DONOSTIA bOsakidetzak arazo-ari aurre egiteko irtenbiderik ezduela bilatu iritzita, gaurko gre-bara deituta daude Osakidetzakolehen arretako langileak. Eskaeraargi bat egin dute Satse, ELA,LAB, CCOO, UGT eta ESK sindi-katuek eta Lehen Arreta Arnas-berritzen plataformak: lehenarretako langile gehiago behardira Osakidetzan.
Kerman Garralda Zubimendi
Ezkio-Itsaso
Batxilergoko ikasle as-kori selektibitatearenosteko parranda imaji-natzeak ematen dio in-
darra liburu artean buru-belarrijarraitzeko. Berezkoa da ondoegindako lana ospatzeko festa an-tolatzea. Afterworkdeitzen diotemodernoenek (lanostea), bainaedozeri ingelesezko izena jartze-ko moda baino zaharragoa da joe-ra hori.Gaur egun, oraindik, ez dago
argi zein den sagardoaren jato-rria, baina jakina da sagardoa egi-teko prozesutik datorrela kiriko-keta. «Mazoak egurra jotzeanegiten duen soinuaren onomato-peia da kirikoketa», azaldu duJuan Mari Beltran musikologoak.«Sagarrak zanpatzeko erabiltzen
ziren mazoak, baina behin lanaamaitutakoan, ospatzeko, musi-ka egiteko erabiltzen ziren sumi-lak», osatu du azalpena Beltra-nek. «Txalapartaren aldaera batda kirikoketa. Hiruzpalau lagu-nek txandaka jotzen dituzte ma-zoak, eta hala osatzen dira errit-moak».Hain zuzen ere, Igartubeiti ba-
serri museoak kirikoketa ikasta-roa antolatu du biharko. «Kiriko-ketarako talde bat osatzea da hel-burua», dio Iban Maiz Igartubeitibaserriko langileak. «Urtero, Sa-gardo Astea antolatzen duguurrian, eta sagarraren eta sagar-doaren inguruko ekintzak anto-latzen ditugu. Aurten, kirikoketatalde bat eratu nahi dugu, sagarmuztioa festa giroan egiteko».Ezkio-Itsaso eta inguruko herrie-tako gazte talde bat prest agertuda ikasteko, eta jada hasiak dira
prestakuntza lanekin. «Iaz ereegin nahi izan genuen antzekozerbait, baina larri ibili ginen den-boraz. Aurten lehenago hasi garaikastaroekin».
Zanpatze fasea, neketsuaXVI. mendean egiten zen bezala-xe, gazteek mazen bidez zanpatubeharko dituzte sagarrak, patsbilakatu arte. Ondoren, dolarea-ren azpian jarriko dituzte birrin-dutako sagar horiek, eta patsazukutu egingo dute dolarearenpisuak egiten duen presioarenbitartez. Hazitzen egon ostean,urte amaierarako sagardo bilaka-tuko da muztioa; batek bainogehiagok festarako baliatuko dutxotx garaia, baina lehenagoospatzeko ohitura izaten dutelanean jardun dutenek. «Luzeaeta neketsua da sagarra patsbihurtzeko lana. Ospatzeko nahi-koa arrazoi da zanpatze faseaamaitzea, eta eskura zituztenbaliabideekin ospatzen zutenorduan», dio Beltranek.Ez zeukaten sumilak bezain
tresna gertukoagorik. «Bestebatzuetan eskuragarriagoa zenmetala, eta toberarekin ospatzenzuten halakoetan», azaldu dumusikologoak. Txalapartarenaldaerak dira denak: erritmo batezartzen da kolpeen txandaka-tzearen bidez, eta erritmo horrengainean dantza egin edo abestudaiteke. «Lana da kirikoketa,baina musika eta jolasa ere bai».Jose Gonzalo Zulaika Aita Do-
nostia-k egin zituen kirikoketa-
ren inguruko lehen ikerketak.Musikologian buru–belarri ibilizen lanean fraide kaputxinoa, etadokumentazio lan handia eginzuen euskal musika folklorean.Kirikoketaren inguruan, ordea,ez dago informazio askorik. «Egi-turagatik eta izaeragatik, balitekeXVI. mende inguruko instru-mentua izatea, baina ezin da esanzehatz–mehatz», esan du Beltra-nek; dolare baserriek loraldia izanzuten XVI. mendean, eta baliteke
kirikoketak ere testuinguru ho-rretan sortzea. «Txalapartak etakirikoketak lotura zuzena dutesagardoarekin. Ez da kasualitateakirikoketa nagusiki Donostialde-an, Bidasoaldean eta Baztan ingu-ruan garatzea. Oraindik ere, in-guru horietan daude sagardotegigehienak».Kirikoketa sinplea baina era-
ginkorra da musikalki. «Perku-sioa dago musikaren oinarrian,
eta oinarri horretan dago kiriko-keta». Talka bat nahikoa da errit-moa sortzeko; mazen talka, adibi-dez. «Denborarekin, garapen batizan dute talka egiteko tresnek.Konplexuagoak bilakatu dira bi-dean, eta soinu berriak lortu dira:ez da gauza bera sagar artean talkaegitea edo egur garbi batean, bi-braziorako tokia duen ohol pres-tatu batean egitea; mazak ere txi-kituz joan dira pixkana-pixkana,eta arinagoak eta erabiltzeko
errazagoak bihurtu di-ra». Beltranek azaldu dudesberdinak direla txala-partaren eta kirikoketa-ren soinuak.Inork ez die muzin egi-
ten jai giroari eta ospaki-zunei, eta musika ezin-bestekoa da horretarako.Alde horretatik, perku-sioa oinarrizkoa da errit-mo bat sortzeko. Kiriko-ketak eta txalapartak ezdute sekretu handirik,egurrak talka egiteansortzen duen soinua bai-ta haien muina; mundu-
ko beste herri askotan garatu izandira antzeko musika instrumen-tuak: «Espainiako Estatuko es-kualde askotan topa ditzakegutxalapartaren eta kirikoketarenantzeko musika instrumen-tuak», argitu du Beltranek. «Etabaita Zeelanda Berrian ere, mun-duko beste puntan. Suitzan, esa-terako, kirikoketaren berdin-berdina den instrumentu bat jo-tzen dute».
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian kirikoketaikastaroa egingo dute bihar. Sagarrakzapaltzeko erabilitako sumilak musika jotzekomazo bilakatzen dira lanaren ostean.
Lana eta festaerritmo berean
Gazteak, mazak edo sumilak eskuetan, sagarrak zanpatzen hasteko prest, Igartubeiti baserrian. JOSE BENEGAS
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aGaiak
Txalapartaren aldaera bat dakirikoketa. Erritmoak sortzendira sagarrak zanpatzekomazoak txandaka jota»Juan Mari BeltranMusikologoa
«Aurten, kirikoketa talde bateratu nahi dugu SagardoAstean, sagar muztioa festa giroan egiteko»Iban MaizIgartubeiti baserriko langilea
‘‘
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Artikutza ingurua basopurutzat jotzen duteadituek. Ez da beti ho-rrela izan; mendeetan
bere horretan mantendu dela di-rudi, baina iragan industrial batdauka, eta trena ere pasatu zenhortik. Orain dela mende bat bu-katu zen bide hura, DonostiakoUdalak lursaila erosi zuenean.Orain, trenaren memoria be-
rreskuratu nahian ari da Oiar-tzungo talde bat. Horietako bat daAnton Mendizabal. Azaldu due-nez, trenbide zati solteak zeudenOiartzunen —eta Artikutzan—, etaRafael Pikabeak haiek guztiak ba-tzea agindu zuen 1905ean. 30 ki-lometro inguruko trenbidea osa-tu zuten guztira, Elama ingurutikLezo-Errenteriako tren geltoki-raino. Handik, Pasaiako porturaeramaten zuten merkantzia.
«Burdina ateratzen zuten Elamainguru hartan, eta egur-ikatz as-ko izaten zen basoetan. Kaolinhautsa ere eramaten zuten, etaegurra ere bai», azaldu du.Inguruak orografia bihurria
duenez, desnibel handiari aurreegin behar izaten zion trenak. Lo-komotor batek lagunduta igaro-tzen zen Elama ingurutik —460metro dauzka—, eta erreka bazte-rretik jaisten zen gero, Planoba-rreraino (300 metro). Han, askatuegiten zituzten bagoiak, eta plata-forma batera igotzen zituzten, bi-naka; Planobururaino (515 metro)
igotzen zen trena. Funikularrarenfuntzionamendua zeukan planobat erabiltzen zuten horretarako:bagoi hutsak jaisten ziren bitarte-an, bagoi zamatuak aurre egitenzion pendizari.Mendizabalen hitzetan, siste-
ma horrek ematen zion berezita-suna trenari: «Sistema hidraulikobat erabili zuten. Bagoi hutsak ga-rraiatzen zituen plataformak bil-tegi handi bat izaten zuen bagoibeteari kontrapisua egiteko, etaurez betetzen zuten jaisteko zirenbagoneta hutsei pisua emateko.Behera iristean, hustu egiten zu-ten biltegia». Galesen-eta erabil-tzen zuten sistema hori, baina,Mendizabalen esanetan, IberiarPenintsula osoan, eta zama ga-rraioan, bakarra zen Artikutzakotrenarena. Planoburutik gora,beste lokomotor batek tiratzenzuen, Bianditzeko tunela gaindituarte (675 metro).
Lau lokomotor alda-keta egiten zituzten guz-tira, eta hiru plano gain-ditu. Planoburukoa zenigo beharreko bakarra;besteetan, azkar askojaisten zen zama. Trenbi-dearen tarte bakoitzean,langile kuadrilla bat ego-ten zen lanerako prest.Ehun urte dira Gipuz-
koako hiriburuak Goi-zuetako lurretan dagoenlursaila erosi zuela. Hiriahanditzen ari zen XX.mendearen hasiera har-
tan, eta ur hornidura behar zuen.Eta ur garbia, hainbat herritar hilzirelako izurrite batek erasanda.Horregatik erabaki zuten meatza-ritza lanak bertan behera uztea.Hor bukatu zen Artikutzako tre-naren historia.Horren jakitun egonda, Oiar-
tzungo talde bat trena ahanztura-tik ateratzen ari da orain; Artiku-tzako mantenu langileekin bateraari dira lanean. «Mendizale —etatrenbidezale— ginen batzuekarrasto harrigarriak ikusten geni-tuen mendian. Ikerketa talde batsortu genuen, eta horren emaitza
izan zen duela bi urte OiartzungoUdalak argitaratu zigun Artiku-tzako trenaliburua. Aleak bukatuegin ziren».
Hara joateko gonbitaEz dute historia liburuetan jasobakarrik egin; Planoburu inguru-ko azpiegiturak berritu eta garbi-tzeari ekin diote. Bagoi batzuk ereeraman dituzte meategi zaharre-tatik: Irundik eta Duruelotik (Es-
painia). Ingurua girotzea da hel-burua; pilatuta aurkitu zituztentrenbideko errailak berritzen aridira, haien zati labur bat berriroezartzeko, testigantza moduan.Erakusketa bat egitea da asmoa.«Bagoneta gehiago ekarri nahiditugu. Tren harrigarri hark hain-bat gauza garraiatzen zituenez,bagoi mota guztiak eduki nahi di-tugu, garraiatzen zuen materialharekin kargatuta bakoitza».
Etzi egingo dute auzolaneaneraikitzen ari diren aire librekomuseo horren nolabaiteko inau-gurazio ekitaldia, DonostiakoUdalak antolatutako bisita gida-tuarekin. 09:15ean abiatuko dira,Eskastik, Artikutzako sarreraetxetik. Dagoeneko beteta dagotaldea: «Baina Suberri Mateloketa biok egingo dugu bisita gida-tua, eta ez zaigu inporta jendegehiago etortzen bada».
Artikutzako trenak duela mende bat utzi zionbere bidea egiteari. Oiartzuar talde bat ondarehura berreskuratzen ari da, museo txiki bategiteko. Burdinbide hark berezitasunak zituen.
Iraganarentrenbidetik
Burdinbidearen pieza originalak txukuntzen ari dira hainbat boluntario. A.MENDIZABAL
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Gaiak
Planoburu ingurua girotzeko asmoz, bagonetak ekarri dituzte beste meategi batzuetatik. ANTON MENDIZABAL
Mendizale batzuek arrastoarraro harrigarriak ikustengenituen mendian, eta ikerketatalde bat sortu genuen»
«Bagoneta gehiago ekarri nahiditugu, mota guztietakoak,garraiatzen zuen materialharekin kargatuta bakoitza»Anton MendizabalTrenbidea berreskuratzen ari den taldeko kidea
‘‘
Eneritz Maiz Etxarri Asteasu
Pello Errotaren heriotzaren 100.
urteurrena dela eta, ekitaldi ugari
antolatu dituzte Asteasun. Tarte-
an, Pedro Elizegi Maiz Pello Erro-
ta-k berak eta bere garaiko hain-
batek botatako bertsoekin osatu-
tako kantaldia izango da gaur,
22:00etan, Asteasuko Santa Krutz
ermitan. Eñaut Agirre ariko da
kantuan, eta alboan izango ditu
Aitor Atxega gitarra jotzailea eta
Imanol Kamio piano jotzailea.
Asteasuko Udalak, zehazki,
iazko otsailean jarri zituen mar-
txan ekitaldiak, baina aurtengo
otsailaren 3an bete ziren ehun ur-
te Pello Errota hil zela. Errotaria
izan zen Elizegi, eta Pello Errota
moduan ezagutzen dute gehie-
nek. Pello Errota bakarrik ez: Mi-
kaela Elizegi haren alaba ere
omenduko dute. Alabari esker iri-
tsi da gaurdaino Pello Errotaren
berri, hark kontatu baitzizkion ai-
taren pasadizoak eta bertsoak An-
tonio Zabalari. Emakume berezi,
indartsu, berritsu eta memoria
onekotzat definitu izan dute.
Agirrek azaldu du lanik zailena
izan dela Zabalak bildutako ber-
tso horietatik aukeraketa egitea.
Pello Errotaren bertsoez gain, Mi-
kaela Elizegiren bertso batzuk ere
abestuko ditu: «Ez dira asko. Bat
edo beste baditu, eta horiek abes-
tuko ditugu. Bertsolari gisa ez da
gogoan izango, haren bertso gutxi
gorde baitira, baina hari esker da-
kigu Pello Errotari buruz dakigun
gehiena; hari zor diogu altxor hau
guztia», dio Agirrek. Azpimarra-
tu du familian guztiak zirela ber-
tsolari: «Eta denak esaten duda-
nean, denak da».
Agirrek, Atxegak eta Kamiok
bertso doinu asko eta asko dauz-
kate landuta, eta berregituratu
egiten dituzte saio berrietarako.
«Doinu guztiak ekarri eta gogo-
ratu egin behar izaten ditugu.
Partiturak egin behar izaten ditu-
gu; lauzpabost hilabeteko lana
dago atzean», kontatu du Atxe-
gak. «Ez da musikala. Beste espi-
ritu bat du zuzenekoak. Freskota-
sun hori transmititzea dugu hel-
buru».
Udalak hala eskatuta, disko bat
grabatu dute bertso sorta batzuk
aukeratuta. «Txukun grabatu di-
tugu, irauteko bokazioa baitu dis-
koak», azaldu du Atxegak. Gaur
jarriko dute salgai. Atxegak azal-
du du emanaldietan garai harta-
ko sinpletasunean edo soiltasu-
nean abesten saiatzen direla, bai-
na diskoan hainbat instrumentu
erabili dituzte grabaketak egite-
ko.
Bertsozale direnentzatPello Errota abila zen bertsotan,
bizia. «Hitz gutxirekin asko esa-
ten zuen», ekarri du gogora Atxe-
gak. Eta hala gehitu du Agirrek:
«Oso bertsolari ona zen erasoan
eta erantzunean». Musika egite-
an, arintasunari ematen diote ga-
rrantzia. «Zuzenekoetan, Eñau-
ten arnas hori errespetatzen saia-
tzen gara; haren erritmoa eta
kantaera errespetatzen», azpi-
marratu du Atxegak.
Duela 150 urteko errealitate bat
eta inguru bat nolakoa zen ikus-
teko bidea emango du gaurko
saioak: «Gozamena izango da as-
teasuarrentzat eta zizurkilda-
rrentzat. Ezagun egingo zaizkie
gauza asko, eta gogoratu egingo
dituzte. Eta uste dut kanpokoen-
tzat ere oso interesgarria izango
dela. Esate baterako, autoa utzi,
eta ordubetez astoan ibiliko
gara».
Bertsoak testuinguruan jartzen
saiatuko dira bertsoalditik bertso-
aldira, baina onartu dute ez dela
erraza. Baina ez da biografia bat,
eta ez da kronologikoki kontatzen
den historia bat ere. «Pello Errota
ez nuen hain ezaguna», onartu
du Agirrek. «Txirritaren lurral-
dekoak gara gu, eta haren bidez
ezagutu genuen Pello Errota, be-
rekin asko kantatzen zuelako;
baina hura ez genuen hain ezagu-
na. Oso bide polita izan da hura
eta haren ingurua ezagutzeko».
Kantaera berezia du Agirrek.
«Betidanik kantatu izan dira ber-
tso jarriak; bertsoaren beste adar
bat da, eta ez da hain
urrun egon izan bat-ba-
teko bertsoetatik. Guk
ere ikusi dugu jendea
bertso zaharrak abesten,
eta hortik jan dugu.
Haiek egiten zutena egi-
ten dugu guk, eta jende-
ak estimatu egiten du».
Doinuetako asko gaur
egun ez dira erabiltzen
plazan. Bertsoaldi guz-
tiak ez ditu buruz abes-
tuko. «Baina hainbeste
buelta eman eta gero,
ikasiak ditut asko. Hala
ere, irakurri egin behar-
ko ditut beste batzuk».
Agirrek azaldu duenez, herri
batek horrelako lan bat eskatzen
duenean, gero lan hori asko esti-
matzen dute normalean: «Lotura
handiak dauzka jendeak, eta sen-
timenduz beteta etortzen da saio-
ra. Lekuan bertan sekulako ga-
rrantzia edukitzen dute honelako
saioek». Oso bertsozaleak dire-
nentzako saioa dela adierazi du
Atxegak, eta bertsozale horiek as-
ko disfrutatzen dutela: «Eñaut
entzuteko gogo handia sumatzen
dut inguruan».
Kantatzeak plazera ematen dio
Atxegari: «Nik ordu asko pasatu
ditut plazan musika tresnak jo-
tzen, eta bertso jarrien molde ho-
nek asko du kantatzetik; oso esker
onekoa da. Intentsitate handiko
jarduna da, eta gozamena da
Eñautekin kantatzea. Ez du hu-
tsik egiten, eta, aldi berean, ten-
tsioa mantentzen da saio guz-
tian». Agirre garai bateko molde-
an abesten saiatzen dela azaldu du
Atxegak, eta «azkartu eta motel-
du» egiten ditu hitzaren arnasa
eta erritmoa. «Guk jarraitu behar
izaten diogu berari». Ordu eta er-
diko saioa izango dela azaldu du
Agirrek, eta emanaldi bakarra
egingo dutela. «Hutsetik ekin, eta
hasi eta buka egingo dugu. Lan
nekosoa da, baina oso polita».
Bidaia batPello Errotarengaraira, kantuzPello Errota eta Mikaela Elizegi aita-alabakgogora ekarriko dituzte gaur, Asteasun b Eñaut Agirrek abestuko ditu haien bertsoak
Pernando Amezketarraren urteurren ekitaldian, Amezketan eskaini zuten saioa; gisa berekoa izan zen. TOLOSALDEKO ATARIA
Guk ere ikusi dugu jendeabertso zaharrak abesten. Haiekegiten zutena egiten dugu guk,eta jendeak estimatu egiten du»Eñaut AgirreBertsolaria
«Zuzenekoetan, Eñauten arnas hori errespetatzensaiatzen gara; haren erritmoaeta kantaera errespetatzen»Aitor AtxegaGitarra jotzailea
‘‘
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Proposamena
MUSIKA
AIAMikel Urdangarin.
bBihar, 22:00etan, probalekuan.
AIA Izer eta Alabier.
b Igandean, 20:00etan, plazan.
ANDOAINKamerata Oiasso.
bGaur, 20:00etan, Basteron.
ARRASATEHots abesbatza.bGaur, 19:30ean, San Frantzisko
elizan.
ARRASATEThe Electric Alley.bBihar, 20:00etan, Amaia aretoan.
ARRASATEAlejandro Aparicio.b Igandean, 19:30ean, Kulturaten.
ASTEASUEñaut Agirre, Aitor
Atxega eta Imanol Kamio:
Pello Errota, 100 urte.
bGaur, 19:00etan, udaletxean.
ATAUNKarea eta Sorkari.
bGaur, 22:00etan, Oargin.
AZKOITIAHaizea Muñoz,
Paula Iragorri eta Borja Rubiños.
bBihar, 18:30ean, Santa Kutzen.
AZPEITIAMcOnak eta Anita Parker.
bBihar, 22:30ean, plazan.
BERGARARo eta Rodeo.
bGaur, 22:30ean, Kartzela Zaharra
gaztetxean.
DONOSTIAMusikene Orkestra.
bGaur, 19:30ean, Musikenen.
DONOSTIAGreen Covers:
Muse & Coldplay Tribute.
bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIASmile.
bGaur, 20:00etan,
Convent Gardenen.
DONOSTIAElena Setien.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAMusikene Big Band.
bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAPeter Youthman,
JR Roy, Dapatch eta I Fi.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.
bBihar, 18:30ean, eta igandean,
12:15ean, Konstituzio plazan.
DONOSTIADonostiako Orfeoia.
bBihar, 20:30ean, San Bizente elizan.
DONOSTIAMujeres eta 107 Faunos.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAMucho.
bBihar, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAKorkones.
bBihar, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIALegendary Tigerman
eta Baiona.
bBihar, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIABAE w/ HAAi.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIASold my Soul.
b Igandean, 13:00etan,
Convent Gardenen.
DONOSTIAEneritz Furyak:
elkarrizketa eta emanaldia.
b Igandean, 19:00etan, Marruman.
DONOSTIALee Bain III
& The Glory Fires.
b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAAldous Rh.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAMcOnak, Iker Lauroba,
Leire Letu, Xabi Bandini eta Zuriñe
Hidalgo.
bOstegunean, 20:00etan,
Convent Gardenen.
DONOSTIAMiguel Arribas.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIALa URSS eta Vulk.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
ELGOIBARBrass Band BorGIAq.
b Igandean, 12:30ean, Herriko
antzokian.
ERRENTERIAKuraia Ensemble.
bGaur, 20:00etan, Niessen
kulturgunean.
ERRENTERIAAndra Mari koroa.
bBihar, 18:00etan, parrokian.
ERRENTERIAMakulu Ken.
bBihar, 20:00etan,
Xabier Olaskoaga plazan.
ERRENTERIAKantakidetza koroa.
bBihar, 20:00etan, basilikan.
ERRENTERIAKhantoria.
b Igandean, 19:00etan, basilikan.
ERRENTERIAGerman Ormaetxea,
Elene Arandia eta Garikoitz Mendi-
zabal.
bOstegunean, 20:00etan, Niessen
kulturgunean.
GETARIAAnsorregi eta Larrañaga.
bBihar, 23:00etan, Meagan.
HONDARRIBIAAtom Rhumba.
bGaur, 22:00etan, Psilocybenean.
HONDARRIBIAEyharts
eta Balza & Aitor Mu.
bBihar, 23:00etan, Psilocybenean.
HONDARRIBIAHerri Kanta jaialdia.
b Igandean, 11:30ean, Gipuzkoa
plazan.
HONDARRIBIADesira
eta Belly Basarte.
b Igandean, 18:00etan, Itsas Etxean.
IRUNLeo Jimenez, Fuck Division,
Rayz eta Elbereth.
bGaur, 20:00etan, Tunk aretoan.
IRUNDama eta Kurkuma.
bGaur, 21:30ean, Lakaxita
gaztetxean.
LASARTE-ORIAAnita Parker
eta DJ Markelin.
bBihar, 19:00etan, Okendo plazan.
OIARTZUNPier Paul Berzaitz
& Alboka Folk Taldea.
bBihar, 21:00etan, Pagoan.
OÑATICapsula, John Dealer & The Coconuts, Unidad Alavesa
eta Bad Sound.
bGaur, 21:00etan, Errekaldeko
jaietan.
OÑATI Javi Sound.bBihar, 17:30ean, Pake Lekun.
OÑATI Iruñerria Jamaica Clash
eta Kontuz Erromeriya.
bBihar, 22:00etan, Errekaldeko
jaietan.
PASAIALandarbaso abesbatza.
bBihar, 20:00etan, San Joan
Bataiatzailearen parrokian.
TOLOSABasati eta Brea.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAUdal Musika Banda:
25 urte.
bBihar, 19:00etan, Zerkausian.
TOLOSADoble Capa eta Buffalo.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAArimaz orkestra.
b Igandean, 12:30ean,
Santa Klarako elizan.
TOLOSAMichel Cloup Duo.
b Igandean, 20:00etan,
Bonberenean.
TOLOSA20 Hatz Taldea.
bAsteartean, 19:00etan,
Musika Eskolan.
TOLOSATrakamatraka.
bAsteazkenean, 17:30ean,
Musika Eskolan.
ZARAUTZ Iratzar.bGaur, 19:30ean eta 23:00etan,
Santa Marinako jaietan.
ZARAUTZEzten Giro.bBihar, 23:00etan, Santa Marinan.
ZARAUTZTxinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak.
b Igandean, 12:00etan, Inurritzako
parkean.
ZUMAIA2Princeses Barbudes:
Enaren kontuak.
b Igandean, 12:00etan, Aita Marin.
ANTZERKIA
ANDOAIN Joana Rhein:
Hai, ametsen arrantzalea.
b Igandean, 17:00etan, Basteron.
ARETXABALETAPotx eta Lotx:
Etxean.
b Igandean, 17:00etan, Zaraian.
BEASAINAlkartasuna Lizeoa: Eta
dena musikari esker... & Lu printzea.
bBihar, 16:30ean, Usurbe antzokian.
DONOSTIAGari, Montxo
eta Joselontxo: Txirinbolo.
bGaur, 18:00etan, Leire plazan.
DONOSTIAKutxa Kultur Gelak:
Entre tinieblas.
bGaur, 18:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIALa familia Adams.
bGaur eta bihar, 18:00etan eta
21:30ean, eta igandean, 16:30ean,
Kursaalean.
DONOSTIA Juan Echanove: Rojo.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAArriaga: Garai zekenak.
bGaur, 22:00etan, eta bihar,
18:00etan, Viktoria Eugenian.
DONOSTIAAntzerki ikastaroetako
erakustaldiak.
bAstelehenean eta asteartean,
20:00etan, eta asteazkenean,
19:00etan, Lugaritz kultur etxean.
EIBARVaiven: Argiaren hautsa.
bGaur, 20:30ean, Koliseoan.
LEZOEidabe: Mari eta gaileta
fabrika.
bGaur, 17:30ean, Gezalan.
LEZOAtx: 7ak bat.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
OÑATIBorobil: Jokoz kanpo.b Igandean, 19:00etan, Santa Anan.
PASAIAKemen: Ultimas voluntades.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Trintxerpeko alkateordetzan.
SORALUZEBanarte: Comunicado
de muerte.
bBihar, 20:00etan, Herri antzokian.
TOLOSAPepa Plana: Paraíso
pintado.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
VILLABONA-AMASAYllana:
The Primitals.
b Igandean, 19:30ean, Gurean.
ZARAUTZDejabu: Linbo planeta.
b Igandean, 16:30ean, Modelon.
ZUMAIAVaiven: Erlauntza.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
DANTZA
DONOSTIAMusika eta Dantza
Eskolako ikasleak: euskal dantzak
eta ballet garaikidea.
b Igandean, 12:00etan, San Telmo
museoan.
Donostia b Kontzertu solidarioa
Musika, elkartasun keinuBaltistan Fundazioak ekitaldi solidario bat egingo du hurrengo ostegu-
nean, 20:00etan, Donostiako Convent Gardenen. Iker Lauroba eta Leire
Letu, Xabi Bandini, McOnak —irudian— eta Zuriñe Hidalgo igoko dira
taula gainera. Baltistango haur hezkuntza sustatzera eta indartzera bide-
ratuko dituzte irabaziak. Sei euro balio du sarrerak, aurretik erosita. FOKU
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17aAgenda
IRUNMyriam Perez Cazabon,
NODE eta LaRutan: Trinomio.
bBihar, 20:00etan, Amaia zentroan.
LEGAZPIGazte Mailako I. AurreskuTxapelketa Nagusia.
bBihar, 16:30ean, azokan.
ZUMAIADantzara.
bAstelehenean, 18:30ean,
Odietan.
BERTSOLARITZA
AIZARNAZABALBertso afaria:Unai Agirre eta Iker Zubeldia.
bGaur, 21:00etan, Uztarri jatetxean.
ANOETAEli Pagola eta Unai
Mendizabal.
bGaur, 21:00etan, gaztetxean.
ANTZUOLABertso kalejira: Miren
Amuriza eta Beñat Gaztelumendi.
bGaur, 19:00etan, plazatik abiatuta.
ARETXABALETAGipuzkoako
Txapelketa: Ainhoa Agirreazaldegi,
Peru Aiartza, Manu Goiogana,
Endika Igartzabal, Julene Iturbe
eta Izarne Zelaia.
bBihar, 17:00etan, Zaraian.
AZKOITIAAndoni Egaña,
Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
eta Aitor Mendiluze.
bGaur, 22:00etan, Floreagako
On Bosco aretoan.
ERRENTERIABertso bazkaria:
Sebastian Lizaso eta Errenteriako
bertso eskola.
b Igande eguerdian, Zamalbiden.
ERREZILGipuzkoako Txapelketa:Gontzal Belategi, Ion Beloki, Adur
Gorostidi, Imanol Irazustabarrena,
Andoni Mujika eta Jokin Uranga.
b Igandean, 17:00etan, Herri Eskolan.
GETARIABertso afaria:
Amets Arzallus eta Julio Soto.
bGaur, 21:00etan, Meagako
Artelatz elkartean.
HERNANIBertso-trans-saioa: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi,
Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio,
Eli Pagola eta German Urteaga.
b Igandean, 19:00etan, Ezkiaga
pasealekuan.
LASARTE-ORIAAndoni Egaña,
Ane Labaka eta Maialen Lujanbio.
bBihar, 22:30ean, kultur etxean.
LEGORRETAGipuzkoako Txapel-
keta: Ander Goikoetxea, Imanol
Lizarazu, Manex Mujika, Jon Otegi,
Aimar Sorazu eta Aitor Urbieta.
b Igandean, 17:00etan, antzokian.
OÑATIBertso bazkaria: Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.
bBihar eguerdian, Baserritarren
elkartean.
OÑATIAitor Tatiegi, Aritz Irigoien,Bittor Zubiagirre eta Urko Arregi.
b Igandean, 19:00etan, Errekaldeko
jaietan.
TOLOSAAmets Arzallus eta Nerea
Ibarzabal: Jakinduriek mundue
erreko daubertsozientzia saioa.
bAsteazkenean, 19:00etan, Topic-en.
ZIZURKILGipuzkoako Txapelketa:Oihana Arana, Maider Arregi,
Joritz Bastarrika, Jokin Bergara,
Mikel Iturriotz eta Itxaso Piquer.
bBihar, 17:00etan, kultur etxean.
HITZALDIAK
AZKOITIAGorka Torre: Baratzetik
elikatzen.
bGaur, 19:00etan, Elkargunean.
DONOSTIAArgia-k 100 urte.
Koldo Izagirre: Mendearen umeek
munduari desafio.
bAsteartean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
DONOSTIAArgia-k 100 urte.
Antton Olariaga eta Joseba
Larratxe: Ehun urte, ehunka irudi
hitzaldi ilustratua.
bAsteazkenean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIASail In Festival: From
Timber to Tide, Vixen’s Voyage,
La Course de leur vieeta Maiden.
bGaur, 19:30ean,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIASail In Festival:
Gyrecraft, Disko, Esprit flottant,
Didac Costa, Another Day - Team
Bruneleta The Weekend Sailor.
bBihar, 19:30ean,
Antzoki Zaharrean.
PASAIAPasai-Rabanne, razons
do imaxinariodokumentala.
bGaur, 19:30ean, Trintxerpeko
alkateordetzan.
BESTELAKOAK
DONOSTIAMaite Arrese:
Yogipuinak.
bGaur, 18:00etan, Intxaurrondoko
Haurtxokoan.
ELGETAKantu eta Dantza Eguna:
13:00etan kantu-jira, 14:30ean
kantu-bazkaria, eta 18:00etan
dantzaldia Jainaga eta Narbaiza-
rekin, Patxi Monterok gidatuta.
b Igandean, 12:30ean, plazan eta
kiroldegian.
GETARIAMuseoen Nazioarteko
Eguna: Amy de la Haye, Igor Uria
eta Judith Clarken hitzaldiak, eta,
13:00etan, bisita gidatua.
bBihar, 10:00etan, Balentziaga
museoan.
IRUNKontenporanea,
arte garaikidearen azoka.
bGaurtik igandera, liburutegian.
TOLOSAMuseoen Nazioarteko
Eguna eta Gau Zuria: ate irekiak,
musika, haurren tailerrak, bisita
gidatuak eta beste.
bGaur eta bihar, 17:00etatik
01:00era, Topic museoan.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko maiatzaren 17a Agenda
Eider Goenaga Lizaso Asteasu
Psikopedagogoa da Nerea Mendi-zabal (Zestoa, 1976), eta komuni-kazio ez-bortitzaren alorrekoziurtagiria du. Azken urteetan,ikastetxeetan, gurasoekin, ira-kasleekin eta abarrekin ari da la-nean eredu horri buruzko ikasta-roak ematen. Esperientzia hori li-buru batean jasotzea erabaki du.Zer da komunikazio ez-bortitza?
Marshall Rosenbergek garatuta-ko eredu bat da, eta funtsa da per-tsonen artean ahalik eta konexioonena lortzea, parte guztien ongi-zatea bermatzeko. Bi erremintaboteretsu erabiltzen ditu horreta-rako: batetik, adierazpen zintzoa,norberaren emozio eta beharreninguruan; eta, bestetik, beste par-tearen entzute enpatikoa, besteaulertu eta haren beharrak ezagu-tzeko. Bi horiek uztartuz, bestea-ren eta norberaren beharrak ase-tzen saiatzea da.Hilaren amaieran liburu bat kale-
ratuko duzu gai horri buruz.
Bai; euskarazkoak Elkarrekinhazi izango du izenburu, etagurasoei zuzenduta dago. Hain-bat ariketa eta proposamen egi-ten ditut seme-alabekin konexio
hori lortu ahal izateko. Oso modupraktikoan aurkezten saiatu naiz.Edukia badago, teoria badago,baina saiatu naiz eduki guztietanadibideak eta ariketak jartzen. Zergatik liburu bat?
Batetik, interes handia dagoelako.Bestetik, nik ere asko ikasi eta es-perimentatu dudalako azken ur-teotan gurasoekin egin dudanlanketan, eta beharra sentitu nue-lako hori paperera eramateko.Gainera, pozgarri zait euskarazargitaratzea, ez baitugu komuni-kazio ez-bortitzari buruzko eus-karazko libururik.Helduentzat ere balio du Rosen-
bergen ereduak.
Bai, politikan aplika daiteke, kar-tzeletan, enpresetan... Rosenber-gek ikaragarrizko lana egin zuennazioarteko gatazketan. Berakeredua ez zuen sortu propio ume-ei eta gurasoei begira. Posible al da komunikazio ez-
bortitza %100ean?
Une oro dugu aukera eredu ho-nek esaten duenari jarraitzeko,baina ez da erreala une oro jarrai-tzea. Eredu honek ez du bilatzenune oro konektatuta egotea edoez bortizki aritzea; zera da garran-tzitsuagoa: gustatuko litzaiguke-
en moduan jokatzen ez dugune-an, komunikazio ez-bortitzakasko lagundu gaitzakeela geureburua ulertzen eta onartzen, hor-tik abiatuta eboluzionatzeko. Normala da, beraz, bide horreta-
tik ateratzea?
Jakina, irten egiten gara, eta irte-ten jarraituko dugu. Komunika-zio ez-bortitzak zera ematen digu:eredu bat, bidetik irten naizelakonturatzen naizenean, buelta-tzeko, edo, entrenatuta, gero etagutxiago irteteko. Baina irtetenjarraituko dugu, ziur. Gurasoa, lehenik eta behin, bere
burua ulertzen saiatu behar dela
dio eredu honek. Jendeari asko
kostatzen zaio hori egitea?
Gelditzen ez baldin bagara, ezi-nezkoa da gure barrua nola dago-en ikustea, eta hori da gure zailta-sun handienetako bat; ez dakigu-la gelditzen. Eta, gelditutakoan,begiratzen hasten garenean erekosta egiten zaigu, horretan ere ezgaituztelako trebatu. Zeri begira-tu behar diot? Eta orduan esatenzaigu: bada, begiratu zein direnzure emozioak. Eta orduan osoohikoa da: edo ez jakitea zer senti-tzen duzun, edo ez jakitea senti-tzen duzuna identifikatzen eta
izena jartzen. Beraz, bai, asko kos-tatzen zaigu.Gainera, emozio batzuk, agian,
ez dira oso gustukoak.
Guri erakutsi digute emozio ba-tzuk sentitzea ez dagoela ondo,eta ez genituzkeela sentitu behar.Aldiz, komunikazio ez-bortitzakesaten du ez dagoela emozio txa-rrik edo onik; denak direla beha-rrezkoak, mezu bat ematera dato-zela. Zer mezu? Bada, hori aztertubehar dugu; ea ase gabeko zer be-harrek sortzen digun emozio hori.Hori egiteko ariketa pila bat dau-de liburuan. Izan ere, sentimen-duak eta beharrak identifikatzenditugunean, errazagoa da gure-tzat inportanteak diren aspek-tuak zaintzeko bidean jarriko gai-
tuzten ekintzak topatzea, eta se-me-alabei eskatu nahi dieguna el-karlanerako aukera gisa aurkez-tea.Gurasoak umearen sentimendu
eta beharrak identifikatzen ere
saiatu behar du.
Bai; zure buruarekin egin duzu-nean, errazagoa da umearekingauza bera egitea: nola sentitzenden, zergatik sentitzen den horre-la, zer behar dituen... Enpatia ari-keta egin, eta bestearen tokianjartzea merezi du. Eta behin bi al-deen emozio eta beharrak identi-fikatutakoan, has gaitezke irten-bideak topatzen edo arauak jar-tzen. Hori da umearekin kalita-tezko konexio bat lortzea, eta horida gure helburua.
«Helburua umearekinkalitatezko konexiobat lortzea da»
Nerea Mendizabal b Psikopedagogoa
Nerea Mendizabalek ziurtagiria du komunikazio ez-bortitzaren alorrean,eta urteak daramatza eredu hori gurasoekin lantzen. Orain, liburubatean jaso ditu teoria horren edukiak eta esperientziak erakutsitakoa.
JON URBE / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko maiatzaren 17a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]