GIPUZKOAKOHITZA
JON URBE / FOKU
Autismoaren Espektroko Nahasmenduez hitz egitean, autismoa duten pertsona adina nahasmendudaudela diote adituekbNahasmenduari aurpegia jartzea da kontzientzia sortzeko moduetako bat b 2-3
Autismoariaurpegiajarriz
HuhezinemaEuskal filmlaburren jaialdia egingo dute,
hurrengo astean, Aretxabaletan
13ElkarrizketaKetxus Ponce:«30 urtetik beherakoek ez dute
erabiltzen Hondarribiko hizkera»
4Ostirala
2019ko martxoaren 29aX. urtea392. zenbakia
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Regina CortesEtxezortu do-nostiarra da, 38urte ditu, eta2010ean lortuzuen gertatzen
zitzaionari izena jartzea: Asperge-rren sindromea diagnostikatuzioten (AEN autismoaren espek-troko nahasmenduen barruandago). «Beti jakin izan dut zerbaitgertatzen zitzaidala. ‘Eroa egongoote naiz?’, galdetzen nion neureburuari. 30 urtean psikologoz psi-kologo ibili nintzen arren, inorkez zidan ezer esan. Aspergerranuela esan zidatenean, sekulakopisua kendu nuen gainetik». Cor-tesen 3 urteko alabak autismoadu, eta familian beste bi kasu dau-de —aita eta iloba—, biak ere harenkasua diagnostikatu ondotik eza-gututakoak. «Autismoa ez da he-redagarria, baina genetikak pisuhandia du».Eneko Castiñeyrari 3 urte zitue-
la diagnostikatu zioten autismoa-ren espektroko nahasmendua. 13urte ditu. Santo Tomas Lizeoan(Donostia) egiten ditu ikasketak,DBH1en dago, eta gelakoen mailaberean aritzen da ikasgai gehiene-tan. «Haserrealdiren bat edo kri-siren bat gertatzen bazaio, urdurijartzen bada, gelatik ateratzen du-te, eta toki lasaiago batera erama-ten dute. Bestela, gelan egoten da,gainerako ikaskideekin», esan duAintzane Muguruzak, Enekorenamak. Cortesek dio milaka aurpegi di-
tuela AENak eta hori gero etaonartuago dagoela medikuntzaarloan. Leo Kanner medikuakegin zuen autismoaren lehen de-finizioa, 1943an; aspergerrarena,berriz, 1944an egin zuen Hans As-
pergerrek. «Bi mota horiek ez-berdindu izan dira hainbat urte-tan, baina ezaugarri oso ezberdi-netako jendea dago bietan: ba-tzuek hitz egiten dute, beste ba-tzuek ez; horien artean, batzuekgai ez direlako ez dute hitz egiten,eta beste batzuek, nahi edo beharez dutelako; batzuek desgaitasunintelektuala dute, beste batzuekez, eta badira adimen handikoakere... Paradigma asko aldatu da,eta gero eta gehiago erreparatzenzaie pertsona bakoitzaren beha-rrei eta ezaugarriei, autismo motabatean edo bestean kokatzensaiatu beharrean. Asko aurreratuda, baina asko dago egiteko orain-dik». Cortesen hitzak dira horiek. Ze-
haztasun handiz hitz egiten dubere nahasmenduaz, eta argitu duaspergerra dutenen ezaugarri batdela hori. «Ez zaigu gustatzen al-ferrikako apaindurak erabiltzeagauza bat esateko, eta zehaztasu-nera jotzen dugu. Atik Bra joanbehar badut, zergatik igaro behardut C puntutik? Zuek, neurotipi-koek, hori egiten duzue, eta ez dutsekula ulertu. Askotan, jendeagurekin haserretzen da zuzene-giak garelako». Adimen handi-koa da Cortes. Seguru dago ho-rrek lagundu ziola hainbat urtez«neurotipiko itxurak» egiten —Cortesek eta Muguruzak neuro-tipikohitza erabiltzen dute na-hasmendurik ez duten pertsoneiburuz hitz egiteko—.
Lehen kontaktuaAENa dutenek zailtasunak izatendituzte komunikaziorako eta ha-rremanetarako, eta kontaktu fisi-koa ere ez dute gustuko izaten. Hi-tzordura iristean, Cortesek boste-koa luzatu du berehala; ez du au-kerarik utzi kortesiazko bi mu-
Autismoaren Nazioarteko Eguna daapirilaren 2a, eta nahasmendu horretazkontzientziatzea da xedea. Pertsonaadina nahasmendu daude autismoarenespektroan, eta bi adibide dira Regina Cortes eta Eneko Castiñeyra.
Autismoaz,bi ahotsetan
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aAstekoa
Eneko Castañeyra eta
Aintzane Muguruza
ama-semeak. JON URBE / FOKU
Regina Cortes Etxezortuk
aspergerra du, eta
autismoa duen ume baten
ama da. ANDONI CANELLADA / FOKU
suak emateko. « Oso jende gutxiriuzten diot nire espazioan sartzen;oso bortitza egiten zait. Eta eske-rrak hemen ez garen oso musuza-leak: Espainia hegoaldera joanizan naizenean, izugarri sufrituizan dut; antsietatea sortzen dit». Oso hiztuna dela ohartarazi du,
ordea. Bi ordutik gorako berrike-taldian, baina, solaskidearen be-gietara begiratu gabe hitz egin du.«Egin dezaket; egoerak eskatzenbadu, badakit egiten, eta egitendut. Baina sekulako esfortzua etanekea da». Bi segundoz begietarabegiratu dio kazetariari, baina be-rriro baztertu du begirada. «Zurebegiak niri begira ikusten ditut,eta iruditzen zait barru-barrurai-no sartzen ari zarela. Ez zait gus-tatzen».
«Entziklopedia bat bezala» Keinu bera egiten du Enekok ere;eskua luzatu die kazetariari eta ar-gazkilariari. Eta, berehala, galde-rak: nola izena duzu, zenbat urtedituzu, nongoa zara, noiz da zureurtebetetze eguna... Amak dioe-nez, «jakin-min aseezina» du.«Entziklopedia bat bezalakoa da:datuak pilatzea gustatzen zaio».Dena den, Eneko ez da egotenprest edozeinekin komunikatze-ko. Hala ohartarazi du amak: «Eanola hartzen zaituen. Hitz egin ereez dizu egingo agian». Enekori gustatzen zaio beste
umeekin kontaktuan egotea, etagustura joaten da ikastolara. Jan-gelan, adibidez, bakarrik jatenzuen lehen, baina jada hasi da bes-te ikaskideekin batera bazkal-tzen. Kosta egiten zitzaion, ez bai-titu atsegin soinu asko dauden le-kuak. Autoan ibiltzea gustatzenzaio gehien Enekori, eta horrelahasten dira amarekin igarotzendituen arratsaldeak. «Lazkaora joan ginen atzo; ea
gaur nora joaten garen». Autoansartu, eta abiatu dira; Donostiatikirten, eta N-1 errepidea hartu du-te, Tolosara norabidean. Nafarro-arako autobiderako irteeran,Enekok hortik joateko esan dioamari. N-15eko irteera bakoitze-an, amak semeari galdetzen dio eaitzuliko diren; eta hark, ezetz. Mu-giroko irteerara iritsi direnean,Donostiara itzultzea erabaki duamak. «Eneko, ez daukat Iruñerajoateko asmorik». Enekori ez zaioasko gustatu erabakia, bainaonartu du. «Izugarria da zenbatgustatzen zaion autoan ibiltzea.Garai batean, asteburuero joatenginen Arettera (Frantzia); harainojoan, han bazkaldu, eta itzuli»,azaldu du Muguruzak. «Eta, autoilarak badaude, hobeto», gehitudu Enekok, ohartzen baita berariburuz ari direla hizketan.
Autoan, jolaserako tartea ereizan du Enekok. Galdera-eran-tzunen joko bat du etxean, eta bu-ruz dakizki galdera guztiak. Kaze-tariari egin dizkio batzuk. «Giza-teriaren ondare den Bartzelonakoeraikina: Palau de la Musica edoLiceu». Oker erantzun du, etaEneko pozik jarri da. Lau galderaegin ostean, «nahikoa da» esan,eta jolasa bukatutzat eman du. Enekok hitz egiteari utzi dio; in-
teresa galdu du. Muguruzak se-meari buruz hizketan jarraitu du,kazetariari erantzunez. Baina,nonbait, Enekori ez zaio gustatuelkarrizketa hori, eta haserretzenari da. Aieneka hasi da, eta buruarieutsi dio. Aspertuta dagoela dio;gogorra egiten ari zaio bidaia.«Haserretzen ari da, eta urduridago, lotsatuta agian, baina lasai,maiz izaten ditu hau baino krisiokerragoak», argitu du amak. Cortesek dioenez, berak ere iza-
ten zituen krisiak. «Baina nik lor-tzen nuen kalean itxurak egitea;beti izan naiz arraroa, baina lor-tzen nuen gutxi gorabehera disi-mulatzea. Hori bai: etxera joaten
nintzenean, lehertu egiten nin-tzen; egunean zehar itxurak egi-ten ibili beharrak sortzen zidanguztia askatzen nuen etxean».Krisi gogorrak izan ditu: antsieta-tea, depresioak... «Bi antidepresi-bo hartzen ditut egunean, eta betihartu beharko ditut; luzaroan su-fritutako krisi eta antsietate ho-riek, presio eta tentsio horiek guz-tiek kalte konponezinak eragindituzte nire buruan. Gainera, psi-kologoek esaten didate neure bu-rua zaindu behar dudala, erorikobakoitzak are eta beheragotikhastera eramango bainau».
Autismoa eta emakumeakLana egin izan duen arren, gauregun ez du egiten etxetik kanpokolanik —«gehiegizkoa da horrekeragiten didan tentsioa, eta ez dumerezi»—. Azaldu du alabarenzaintzak egunaren zati handi batbetetzen diola. Baina gustukoakdituen beste proiektu interesgarri
batzuetan ere badabil. Esaterako,iragan azaroan autismoari buruz-ko hitzaldi bat eman zuen EHUkoIrakasle Eskolan. Baina, batik bat,Mujeres autistas. Desde dentro
del espectro liburua aipatu du(Emakume autistak. Espektroa-ren barrutik). Sei emakumerenartean idatzitako liburua da, etalehen pertsonan hitz egiten duteautismoaz. «Autisten artean ereez baita gauza bera emakume edogizon izatea». Autismoari buruzko kongresu
batean topatutako beste emaku-me batek proposatu zionCortesi emakume autis-ten batzorde bat sortzea.«Izan ere, autismoak,normalean, ez du ordez-katzen bere burua». Gu-raso elkarteak eta profe-sional elkarteak dira na-gusi. «Gure izenean hitzegiten dute, eta oso ikus-pegi paternalista da hori,gutako asko gai baikaragure izenean hitz egite-ko». Cortesi ez zaio gus-tatzen beste batek harenizenean hitz egitea.«Bestalde, badaude 60
urteko emakume batzuk orain ja-kin berri dutenak autistak direla,bizitza osoan inoren laguntzarikgabe eta bilintzi-balantza ibili di-renak... eta onartezina egiten zaieelkarte horietako gizonak —nor-malean gizonak baitira zuzenda-ritzan egoten direnak— etortzeahaiek bizitakoari hitzak jartzera.Gizon neurotipiko batek azaldubehar dit niri emakume autistabatek zer sentitzen duen gineko-logoarenera joaten denean? Zersentitzen duen neska autista ba-tek nerabezaroan eskola jazarpe-na pairatzen duenean? Bullyinghori ere ezberdina baita neska za-renean edo mutila zarenean». Finantzaketa kolektibo bidez
lortu zuten liburua argitaratzekodirua, eta zabalpen lanetan ari di-ra orain, eurek bizitakoa euren hi-tzez kontatuz. «Elkartu ginene-an, berehala konturatu ginenguztiok gauza berberak bizi izangenituela garai bertsuan, sufri-
mendu bera: arraro sentitzea, zergertatzen zaizun ez jakitea, baz-tertua izatea, psikologoz psikolo-go ibiltzea...». Aurrera egiteko in-darra eman zien horrek, eta ema-kume gehiagorengana iristekobeharra sortu. «Gu bezala galdu-ta ibili diren edo dabiltzan ema-kume horiei guztiei lagundu nahigenieke liburu honekin; ea nor-baiti balio dion bere burua edo be-re ingurukoren bat espektro ho-rren barruan kokatzeko». Cortes sinetsita dago emakume
autistak infradiagnostikatutadaudela, eta bere familia jartzendu adibide; bi gizon eta bi emaku-me. «Gauza bera gertatzen dasindromea agertu eta onartua du-ten beste familia askotan ere; erdieta erdi izaten dira, gutxi gorabe-hera». Munduan, berriz, lau gizo-neko emakume batek du autis-moa, eta, Europan, hiru gizonekoemakume bat dago diagnostika-tuta. «Nik uste dut emakumeokezkutuan eramaten jakin izandugulako dela hori. Emakumearibeti egokitu zaio disimulatzea, etanahasmendu autista dugunoi, aregehiago».
Sare sozialetan Sare sozialena da Cortesen besteafizioetako bat. Internetek autis-moa dutenei «mundu berri bate-rako atea» ireki diela dio. Bere bi-kotekidea ere horrela ezagutuzuen. «Elkarrizketa lasaiago ba-terako aukera ematen du Internetbidezko komunikazioak. Nire-tzat, estresagarria da berehalakoerantzunak eskatzen dizkidan el-karrizketa bat izatea, eta hori es-kaintzen dit sareak: besteak esan-dakoa aztertu, eta nik esan behardudana pentsatzeko denborahartzeko aukera». Aspergerradutenek ezintasuna edo zailtasu-nak izaten dituzte esanahi bikoi-tzak, ironiak, hitz jokoak eta hala-koak interpretatzeko. «Sarean,errazagoa egiten zait hori». Cortes oso modu aktiboan ari-
tzen da Twitterren eta Facebook-en. Baina, gainera, Youtuben be-rrogeitik gora bideo argitaratuditu Crónicas aspergianas izen-buruarekin, eta gai bat landu dubakoitzean:maitasuna, nerabe-zaroa, enpatia, terapiak, komu-nikazioa, emakumeak...Cortesi garrantzitsua iruditzen
zaio jendeak AENaz gehiago jaki-tea, eta, horregatik, prest dagoedozein forotan horri buruz hitzegiteko. Muguruzak ere kon-tzientzia areagotzeko bide gisaikusten du Enekoren kasua kon-tatzea. Nahasmendu beraren biaurpegi dira, bi aurpegi osoezberdin; baina beste milaka erebadira.
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Astekoa929
GAUTENAREN
ERABILTZAILEAK
1978an sortu zuten Gautena
Autismoaren Gipuzkoako El-
kartea, autismoaren espektro-
ko nahasmendua dutenen fa-
milia batzuen ekimenez. Gaur
egun, irabazi asmorik gabeko
erakunde bat da, eta itunak
ditu Eusko Jaurlaritzako hain-
bat sailekin eta Gipuzkoako
Foru Aldundiarekin. 929 era-
biltzaile ditu (139 dira emaku-
meak), eta diagnostikotik hasi
eta bizi osorako jarraipena eta
arreta eskaintzen ditu.
Atik Bra joan behar badut,zergatik igaro C puntutik?Neurotipikoek hori egitenduzue; ez dut sekula ulertu»Regina Cortes EtxezortuAspergerduna
«Enekok jakin-min aseezina du.Entziklopedia bat bezalakoada, eta datuak pilatzeagustatzen zaio»Aintzane MuguruzaAutismoa duen haur baten ama
‘‘
Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
Argazkia ateratzeko non geratunahi zuen galdetu, eta «arraunelkartean» erantzun du azkar. Ezda harritzekoa, arraun mundua«barru-barruan» sartu baitzi-tzaion 13 urterekin hasi zenetik.Bi domina lortuta dauzka 23 urtezazpikoen aulki mugikorreko Eu-ropako Txapelketan, traineruan
hamar urtez ibilitakoa da, eta«astean behin edo bitan» atera-tzen da, oraindik, lagun batekin. Jolasean, Hondarribiko hitzak
biltzen hasi zen Ketxus Ponce(Hondarribia, 1968). Jolasa pasiobilakatu zen gero, eta mila hitz in-guru jasoak ditu jada. Faceboo-ken partekatzen ditu tarteka, bai-na denak argitaratzea da helbu-rua; herritar guztien eskura jarrinahi ditu Hondarribiko hitzak.
Noiz hasi zinen Hondarribiko hi-
tzak biltzen?
2008an. Baina lehenagotik ere ba-nuen jakin-mina. Horri buruzkozer edo zer azaldu zen Hondarri-biaaldizkariaren lehen zenbakie-tan, eta etxean apuntatuak nituenhitzak, baina ahaztuta. Asteanbehin edo bitan arraunean ibil-tzen naiz lagun batekin, eta gaihoni buruz hizketan hasi ginenbiok. Hitzak aipatzen hasi ginen,
eta apuntatu egiten nituen nik.Nahiko bilduma zabala bihurtuda jolas moduan hasi zena.Zer metodologia erabiltzen
duzu?
[Barrez] Metodologia? Niri buru-ratzen zaidana! Koadernotxo ba-tekin ibiltzen naiz beti, hor apun-tatzen ditut hitzak, eta ordenagai-lura pasatzen ditut gero. Jolasa daniretzat, ez daukat heziketa lin-guistikorik, euskaldun zaharra
naiz, eta eskolan euskaraz ikasinuen; hortik aurrera, beste ezerez.Jendeak laguntzen al dizu? Hur-
biltzen al zaizkizu hitzen berri
ematera?
Asko laguntzen didate, bai. Jendeaskori gustatzen zaio gaia, eta ka-lean gelditu egiten naute batzuek,whatsapp-ak ere idazten dizki-date... Hasieran, batzuek hitzasko bidali zizkidaten posta elek-
«Nortasun eta aberastasunhandia dauka tokiko euskarak»
Ketxus Ponce b Arraunlari ohia eta euskaltzalea
Jolas modura, Hondarribian bakarrik erabiltzen ziren hitzak biltzen hasi zen Ketxus Ponce. Jolasa zabaldu,eta ekarpenak egiten hasi zitzaion jendea. Dagoeneko mila hitz inguru jaso ditu, eta ez du itxi zerrenda.
4GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko martxoaren 29aElkarrizketa
troniko bidez, Jexux Mari Mendi-zabal Bixargorri olerkariak, bes-teak beste. Bada gai horrekin sen-tsibilitate berezia duen jendea, etaasko lagundu didate.Facebooken zabaltzen dituzu
biltzen dituzun hitzetako ba-
tzuk, Hondarbiko Hitzak orrial-
dean. Zer helbururekin?
Bi helburu nituen Facebook orriasortu nuenean. Batetik, hitzak ar-gitaratzea, jendeak hitz horiekezagutzea. Eta, bestetik, jendea-rengandik feedback-a lortzea,jendeak iritzia ematea, edo nikesandako hori beraiek etxean no-la esaten duten edo nola entzunizan duten adieraztea. Oso hartu-eman polita sortu da Facebooken,nik jasota ditudan hitzetan zuzen-ketak edo ekarpenak izaten dire-lako. Batzuetan, beste modu bate-ra esaten da nik aipatua, baina on-do dago nirea ere. Herrira hurbil-tzeko modua izan da.Facebookerako ere ez dut
metodologiarik. Gertaera deiga-rriren bat egokituz gero, edo data
bereziren bat, eta horrekin loturadaukan hitzen bat baldin bada-go... Kasu horietan jartzen dut.Askotan, ez dugu jakiten non sortutakoak diren hitzak, eta hori azaltzen saiatzen naizbatzuetan. Adibide bat jarrita, Hondarri-
bian lau hitz erabiltzen dira Tor-
tolosak jokoa adierazteko: ma-
lixkurra, malixurra, manixurra
eta korkolixa.
Herri guztietan gertatuko da hori.Garai batean hitz pila bat zeudenjokoak, lanabesak eta orduanarruntak ziren gauzak adierazte-ko; baserriko kontuak, itsasoko-ak... Lanabes edo egoera horiekbizitzeari uzten zaion heinean,hitzak galdu egiten dira. Duelahogei urte, esaterako, ez zen exis-titzen Facebook hitza, eta askoerabiltzen da orain. Orduko en-tretenimendua zen manixurra jo-koa, baina jada ez da jolasten. Izendesberdin bat edukiko zuen Eus-kal Herriko edozein txokotan.Alde horretatik, noski, oso abera-tsa da euskara.Bildu dituzun hitzen artean ba al
da bereziki gustuko duzunen
bat?
Ze zaila! Begira, lamaxatu askogustatzen zait; ferekatu edo laz-tandu esan nahi du.Eta gustuko ez duzuna?
Errazagoa da hori: Honyarbi edoOnyarbi, i grekoarekin. Inaute-rietako desfilean ikusi nuen azke-nekoz, Sardinas de Honyarbi,mozorro batean. Ikusten dudanbakoitzean...Transmisioa badela uste al
duzu? Belaunaldi berriak ari al
dira jasotzen herriko hizkera?
Ez. Umeek, eta ez hain umeek, 30urtetik beherakoek, horiek jadaez dute erabiltzen Hondarribikohizkera. Konturatzen naiz besteleku batzuetan herri horretakohizkera erabiltzen dutela umeek,herri horretako berezko berezita-suna daukatela hizketan, bainahemen galduta dago hori. Eskolako hizkera erabiltzen du-
telako?
Eskolako hizkera, hedabideeta-koa... Kanpotik edo inguruetakoherrietatik jende asko etorri dahona, eta eragina izan du horrek.Modu batera edo bestera, esko-
letan herriko hizkera landu be-
harko litzatekeela uste duzu?
Eztabaida sakona litzateke hori.Niri pena handia ematen dit he-rriko bertako euskara galtzeak,baina batua gora eta batua beheraibiltzen dira batzuk. Ez dakit zeinmodu litzatekeen egokiena; tailerbat, bakoitzaren borondatea...Dena den, nahiko ezkor nagoHondarribiaren kasuan; euskara-ren erabilera ez dut uste txol [oso]
Bitartean, adi-adi ibiliko zara
beti, ezta?
Bai, bai. Ez naiz ibiltzen apartekoarretarekin, ez naiz joaten liburu-tegira edo jendeari elkarrizketakegitera, eta ez dut bilatzen biblio-grafiarik ere. Hasieran, izan nuenhitz jario handiko garai bat,iraunkorra eta emankorra. Bainaorain, agian, lagunen batek tarte-ka esaten dit hitzen bat, arraun el-kartean edo kalean bat-bateanentzuten dut hitz bereziren bat,eta galdezka hasten naiz, Honda-rribia aldizkarian edo beste eus-karriren batean gordeta ez dudanhitz bat aurkitzen dut akaso... Ho-rrela funtzionatzen dut. Ez naizari ikerketa egiten, jaso besterikez dut egiten.Zure pasio bakarra ez da hitzak
biltzea. Hondarribiko hitzen edo
Hondarribiko traineruaren za-
lea, eta beste zer zara?
[Barrez] Traineruaren zalea erebanaiz. Arraunean ibili nintzen 13urte nituenetik 28 bete arte, etabarru-barruan sartu zitzaidanarrauna. Nire paseotxoak ematenditut gaur egun ere, eta ahal du-dan heinean laguntzen dut
arraun elkartean, anto-lakuntzan edo behar denedozein gauzatan. Hain-bat datu historiko ere bil-du ditut, eginak ez zeu-den zerrendak, esatera-ko, eta elkartearen eskuutzi dut lan hori guztia.Nolako arraunlaria zi-
nen?
Gaur egun zer-nolakogaraipenak lortzen aridiren ikusita, lotsa pixkabat ere ematen dit. Baina
nahiko maila polita lortu nuen.Gazte Mailako Munduko Txapel-ketan parte hartu nuen 1986an,eta 23 urtez azpikoen Espainiakoselekzioan ibili nintzen hiru ur-tez. Nahiko emaitza politak lortunituen Europako Txapelketetan;bigarren postu bat, hirugarrenbat...Eta traineruan?
Hamar urte egin nituen traine-ruan. Garai zaila tokatu zitzaigun;eraikitzen ari zen kluba, eta urtebatzuetan ez ginen ondo ibili. Go-goan dut jendeak kalean galde-tzen zigula ea trainerua uretanizango zen; gaur egun normalairuditzen zaigu bi traineru uretanizatea. 1987an egin nuen debuta,eta 1986an, adibidez, ez zen ure-taratu trainerurik.Trikitilaria ere izan zara.
Bai. Hainbeste urtez traineruanibili eta gero, zerbait egin beharnuela sentitu nuen, eta trikiti batutzi zidaten. Ikasi eta bost urtez jonuen, Irungo Ola sagardotegianbatez ere, sagardo garaiko aste-
buru askotan, afariak girotzeko.Baina soinua gordeta daukat jada,eta lagun giroan bakarrik atera-tzen dut.Debuta arraunlari zinela egin ze-
nuela kontatzen dute batzuek.
Debuta... trikitiarekin? [Barrez]Bai, bai, anekdota polita dut hor.Arraun denboraldi baten amaie-rako afarian izan zen. Sei edo zaz-pi nota jotzen bakarrik nekien,Egun da Santimamiña-ren ha-sierako sei edo zazpi notak, beste-rik ez. Gau osoan aritu ginen kan-tu horrekin, tabernaz taberna,behin eta berriz sei edo zazpi notahoriek jotzen. Oso dibertigarriaizan zen.Olinpiar Jokoak ere dibertiga-
rriak izan ziren, 90eko hamarka-
dan herrian egiten ziren Olinpiar
Jokoak. Antolatzaile gisa jardun
zenuen zuk, gogotsu.
Bost edo sei urtez murgildu nin-tzen proiektu horretan, eta garaihartan sekulako mugimenduasortu zen herrian. Oso oroitzapenonak ditut.Orain dela gutxi ibili zara antola-
tzaile lanetan ere, estropada be-
rezi bat antolatu baitzenuen
orain dela bizpahiru urte.
Bai. Iruñeko sanferminetakoIrrintzi eta Algara peñak ekarrigenituen Hondarribira, San Fer-min Txikiton izan zuten eztabai-da bat uretan konpon zezaten.Carmen kaleko peñak dira biak,eta Carmen kaleko Bandera anto-latu nuen nik. 180 lagun etorri zi-ren Iruñetik, lau autobus, eta Jo-seba Asironek eta Txomin Sagar-zazuk, bi herrietako alkateek,eman zuten bandera. Saltsan ibiltzen zaren fama
duzu, baina baita antolatzaile
ona izatearena ere. Ados al zau-
de?
Egia da hori. Gauzak ondo antola-tzea gustatzen zait, eta gustukolanetan aritzea gustatzen zait,suelto sentitzen naizen gauzetan,disfrutatzen dudan gauzetan.Ola sagardotegiko txotx garaia
ireki zenuen iaz, eta urte askoan
egindako herrigintza lana es-
kertu nahi izan zizuten.
Bai. Laguntasun handia egin duthango familiarekin, eta egindakolana eskertu nahi izan zidaten.Trikitia jotzea, urtero txotx ire-kieran eta bertso afarietan lagun-tzea, herriko hitzak biltzea,arraun elkartean laguntzea... Osopolita izan zen ekitaldia.Polita litzateke Hondarbiko Hi-
tzakpaperean argitaratuta ikus-
tea ere, ezta?
Bai, bai. Izan liteke, noski. Orain-txe nahikoa utzita daukat kontuhori, ez daukat buruan, baina iri-tsiko da lana bukatzeko momen-tua.
ASIER PEREZ-KARKAMO
altua denik; jende gaztearen ka-suan, batez ere. Kalean ez da su-matzen erabilpen handirik.Tokiko euskara eta euskara
bera, biak sustatu beharko lira-
teke biak ari direlako galtzen?
Lotsa galdu beharko genukeelauste dut. Euskara zaharrean hitzeginez gero, ez dakit zer garelairuditzen zaigu. Argi dago euskarabatua beharko dela Euskal He-rrian denon artean komunikatze-ko, baina nortasun eta aberasta-sun handia dauka tokian tokikoeuskarak. Egitura indartsua dau-ka euskara batuak, erabiltzen da,eta hedabideetan presente dago.Baina bidea batuari soilik emanezgero, galdu egingo dira hainbathitz eta esamolde; Hondarribianbezala, herri guztietan. Zure bilduma lanaren arabera,
ehunka hitz eta esamolde gal
daitezke Hondarribian. Zenbat
bildu dituzu?
Ez dakit zehatz, baina 800-1.000inguru. 800-1.000 inguru diot,mila izanda ere, galbahea pasatuzgero, erori egingo liratekeelakobatzuk. Tokiko bertako hitzak bil-tzen ari naiz, hemen bakarrik era-
biltzen zirenak, eta, akaso, ingu-ruan ere erabiliko ziren hitz horie-tako asko. Kontuan eduki beharda Lapurdirekin mugan dagoelaHondarribia, eta Nafarroarekinere bai, ia-ia; Gipuzkoan ere,hainbat herri dauzka inguruan.Facebook bidez egiten ari zaren
lanaz gain, beste formaturik al
duzu buruan egiten ari zaren
lana gal ez dadin?
Bai. Baina hau edozeinek irakurriahal izatea gustatuko litzaidakeniri, baita 70-80 urteko pertsonabatek ere. Ez dadila izan lan tekni-ko bat. Teknikan galtzen gara ba-tzuetan; dela etimologia, dela egi-tura, erroa... Hitzaren azterketatekniko edo zientifikoan. Hori erebeharko du lanak, arlo teknikoaizango du, baina herrira ere iritsibehar da. Baditut ideia batzuk bu-ruan, baina ez daukat ezer zehaz-tuta. Oraintxe ez nago lan honiazken bultzada emateko tenore-an, baina hurrengo astean, agian,baietz erabakiko dut, eta bultzadaemango diot.
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Elkarrizketa
Ez dut heziketa linguistikorik,euskaldun zaharra naiz etaeskolan euskaraz ikasi nuen;hortik aurrera, beste ezer ez»
«Bidea euskara batuari soilikemanez gero, galdu egingodira hainbat hitz; Hondarribianbezala, herri guztietan»
‘‘
RIRITZIALeire Narbaiza
‘Corpore sano’, bai.Baina ‘mens sana’?
Ez dakit aspaldian medi-ku azterketarik eginote duzuen, bainajakingo duzue galdera
pila bat egiten dutela. Niri duelagutxi tokatu zitzaidan lanekoaegitea, eta galdeketa sakona dabatez ere kirolaren gainekoa:Kirolik egiten duzu? Zein? Zen-bat denboraz? Zenbat bider aste-an? Xehetasun guztiak emanbehar txintxo portatu garelaadierazteko, gorputz osasunazaintzen dugula esateko. Gaine-ra, normala iruditzen zaigu halaizatea. Amaitutakoan, ostera,buru eta adimen osasunaz ezer-txo ere ez zidatela galdetu ohartunintzen. Ez zidaten itaundu ea
zenbat liburu irakurtzen ditudanhilean, eta zein motatakoak. Eztanoiz izan zen kontzertu baterajoandako azken aldia ere, edoantzerkira, edo museo batera...Mens sana in corpore sano alda-rrikatzen dute, baina ez dakit,bada. Corpore sano bultzatzenda, baina mens sana? Kultura kontsumitzea (ai, zein
gutxi gustatzen zaidan berba ho-ri!) adimenerako erregaia da,menshorrendako. Eta kontsumi-
tu jarri dudan lekuan gozatuetadisfrutatu jarri behar nuen. Hale-re, esango nuke, gure gizarteanez dela horrela ikusten, eta entre-tenimendutzat hartzen duela gu-re herrikideen zati handi batek.
Bestela ez da ulertzen lokal txikieiurtean hamabi ekitaldiko mugajartzea. Arteak Irekik egindakolanaren ondorioz, erretiratu duteproposamen hori, eskerrak! Izanere, formatu txikiko emanaldihoriek ezinbestekoak dira oina-rrizko kulturarentzat, hasibe-rriek esperientzia hartzeko, pu-blikoak proposamen berriak eza-gutzeko... Era berean, jendeakikuskizunekin topo egitean, ohi-tura sortzen da, eta bizitzarenparte bihurtu. Zelako gozatuaden taberna batera joatea eta an-tzerkitxoa edota zuzeneko musi-ka izatea! Ez da nahikoa BruceSpringsteen entzutera joatea, edoBerri Txarrak-en azken kontzer-
turako sarrera lortzea, edo La Pollak bi egunetan BEC betetzea;baina ikuskizun txikiekin zergertatzen da?Debako Arte Eskola ere itxi
dute. Oteizak sortu zuen 70ekohamarkada hasieran, eta esku-langintzako ofizioen transmisio-az arduratu da azken urteotan.‘Eskulana ez da artea’ esangodidazue, ‘ez da kultura’. Bainaprofesional barik nola egin ezer?Kontua da inori ez diotela
ardura musikak, antzerkiak,dantzak, literaturak, arte plasti-koek... Edergarritzat dauzkategizarteko arlo askotakoek. Gai-nera, Euskal Herrian lan pro-duktiboa, esfortzua baino ez dapreziatzen, langilea izatea. Musi-ka eta beste arteak, ostera, dis-trakzioak dira, egonean dagoenjendearen kontuak.Gurea ez da herri kultua, edo
kultuarekiko atxikimendu bere-zia duena. Sufritzea baloratzen
da gurean, kirol balentriak egi-tea, lanaren ideiarekin lotuta do-alako. Kultura behar izanez gero,nahikoa dugu tabernen kultura-rekin: jan eta edan.Euskal burgesia ere ez da izan
oso letrazalea, edo mezenasa beste kultura batzuetan bezala.Are gutxiago euskaraz.Hemen estudiatzen dugu, bai.
Oso barneratua dugu formakun-tza ona behar dugula, baina be-tiere lan hobea izateko, tituluaedukitzeko. ‘Ikasi euskara’, ‘ikasiingelesa’ esaten digute, baina betipapera lortzeko, ez beste ezerta-rako. Inoiz ez digute aholkatuhizkuntzak ikasteko beste bizi-modu bat, beste kultura bat eza-gutzeko, beti esfortzua diruare-kin lotuta.Irauli beharko dugu panora-
ma, ezta? Hartu liburu bat, joanantzerkira, entzun musika, bisi-tatu erakusketa bat... Osasunakeskertuko dizu!
Irudiab Bergara
Zabalik da zatirik korapilatsuena ere1990eko hamarkadaren hasieran ekin zioten Beasain-Durango errepidea eraikitzeari, eta asteartean amaitu
zituzten Beasain eta Bergara arteko autobideko lanak. Deskargako mendatea saihestea izan da azken zati ho-
rren erronka, eta bi urte luze behar izan dituzte proiektua gauzatzeko. Egunean 9.000 ibilgailu baino gehiago
igaroko direla azaldu dute aldundiko ordezkariek —irudian, asteartean, inaugurazio ekitaldian—. 43 milioi
euro bideratu dituzte bost kilometroko luzera duen autobideko lanak egiteko. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Akordiorik ezean, Ubik-eko bitartekariek100. greba eguna izango dute igandean
DONOSTIA b«Ez dugu ulertzen zeren zain dauden akordioa ixteko».ELAko ordezkariek hala adierazi zuten herenegun, Tabakalerako ad-ministrazio kontseilua bildu aurretik, Ubik liburutegiko langileen gre-ba hizketagai hartuta. Akordiorik ezean, langileek ehungarren grebaeguna izango dute igandean. Tabakalerako langileek, berriz, hitzar-mena lortu dute, eta, batez beste, %12 igoko diete soldata.
188.275GIPUZKOAKO PENTSIODUN KOPURUA MARTXOAN
Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak eman-
dako datuen arabera, martxoan 188.275 pentsiodun daude Gipuzkoan,
iaz hilabete berean baino %1,1 gehiago —186.204 zeuden iazko martxo-
an—. Batez beste, 1.200 euro jasotzen ari da pentsiodun bakoitza.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aIritzia
Osatu dute Eibarko Errebal proiektuariburuzko Informazio Batzorde Berezia
EIBAR b1999tik Eibarko Errebal orubean zenbat diru publiko xahutuden argitzea da herenegun osatu zuten Informazio Batzorde Berezia-ren helburua. Duela hogei urte ekin zioten gune horretako lehenproiektuari, baina gauzatu gabe jarraitzen du oraindik, bidean gelditubaita 2015ean Dragados SA enpresari adjudikatutako obra ere.
120CAF ENPRESAK ITALIAN 59 TRENEN MANTENTZE LANAK
EGITEKO LORTU DUEN KONTRATUA, MILIOI EUROTAN
Hurrengo sei urteetan Italiako abiadura handiko 59 trenen mantentze la-
nak egiteko kontratua lortu du Beasaingo CAF enpresak, eta 120 milioi
euroko aurrekontua izango du. Turin-Milan-Salerno bidea egiten dute.
Aitziber Arzallus Azpeitia
Azpeitia da Euskal
Herriko 10.000
biztanletik gorako
herririk euskaldu-
nena. Han, euska-
raz egiten dute haur, gazte eta za-
har gehienek. Euskaraz egiten du-
te kalean eta etxean, ikastetxeetan
eta lantegietan. Askok hika egiten
dute, gainera. Baina mutilei eta
mutilen artean gehiago, neskei eta
nesken artean baino. Toka gehia-
go, noka baino. «Noka galzorian
dago, eta ez da kasualitatea ema-
kumeen arteko komunikazio mo-
dua izatea galtzen ari dena», Ione
de la Cruz Azpeitiko Emakumeen
Txokoko dinamizatzailearen esa-
netan. «Horregatik, iruditu zitzai-
gun hitanoaren eta, batez ere, no-
karen inguruko jardunaldiak an-
tolatzea baliagarria izan zitekeela
elkarri indarra emateko eta noka-
ren erabilera sustatzeko».
Biharko antolatu dituzte Hita-
noa, emakumeak ahalduntzeko
tresna jardunaldiak. Goizean,
11:30ean, Eli Pagolak eta Onintza
Legorburuk euren esperientzien
berri emango dute Garbiñe Bere-
ziartuak gidatutako mahai ingu-
ruan. Arratsalderako, berriz, no-
kadromoa antolatu dute. Emaku-
meen Txokoan izango dira bi
jarduerak. Edonork har dezake
parte goizekoan; arratsaldekoan,
berriz, emakumeek bakarrik.
Maite Salegi eta Izaskun Goena-
ga azpeitiarren ekimenez antolatu
dituzte biharko jardunaldiak.
«Konturatuta geunden 40 urte-
ren bueltan gabiltzan emakume-
on artean batzuek bakarrik egiten
dugula noka; alegia, joera oroko-
rra ez dela noka egitea». Salegiren
hitzetan, badira noka egiten duten
kuadrillak, baita egiten ez dute-
nak ere. «Baina badira pare bat la-
gunek noka egiten duten kuadri-
llak, baina gainontzekoek egiten
ez dutenak. Gu baino zaharragoen
artean, emakume gehiagok hitz
egiten dute noka; aldiz, gazteago-
en artean, gutxiagok».
Kontu horrekin arduratuta
zeudela azaldu du Salegik. «Eta
guk zer ekarpen egin genezakeen
pentsatzen hasi ginen, zer egin ge-
nezakeen egoera horri buelta
emateko eta herrian noka egiteko
joera indartzeko. Beste leku ba-
tzuetan mintzodromoak egiten
dituzten gisa berean, herrian no-
kadromoa antola genezakeela bu-
ruratu zitzaigun».
Iazko ikasturtearen bukaera al-
dera Emakumeen Txokora joan
ziren proposamenarekin, eta ideia
ona iruditu zitzaien hango kideei.
Urri aldera hasi ziren ideiari itxura
ematen. «Garai hartan, hitanoari
buruzko ikerketa han eta hemen
aurkezten ari ziren Garbiñe Bere-
ziartua eta haren lankidea. Hasie-
ran, Garbiñeri berari proposatu
genion hitanoaren, eta, bereziki,
nokaren egoeraren azalpena
emateko, baina oso jakina zela eta,
nokaren erabilerara soilik muga-
tzea erabaki genuen azkenerako,
zuzenean emakumeekin lotzen
delako», adierazi du De la Cruzek.
Bereziartuak gidatuko du bihar
goizeko mahai ingurua, eta ez dira
mugatuko nokaren Azpeitiko
egoerara. «Onintza Legorburu
antzuolarrak eta Eli Pagola herna-
niarrak parte hartuko dute mahai
inguruan, eta hainbat esparrutan
nokarekin izan dituzten esperien-
tziak kontatuko dituzte».
Legorburuk hitanoa etxean en-
tzun duen arren, duela hiru urtera
arte ez zuen erabiltzen, zuka hitz
egiten zuelako. Hainbat galdera
sortu zitzaizkion orduan. Herrian
50-60 urtetik gorako jende askok
hika egiten duen arren, gazteen
artean egoera bestelakoa dela
konturatu zen. Mutilek euren ar-
tean toka egiten dutela, baina nes-
kek euren artean, ez. Mutilek ka-
lean ikasi dutela, eta neskak, hita-
noa etxean jaso arren, zuka ari di-
rela. Hortik abiatuta,
nokak Antzuolan duen
egoera aztertu du, eta,
bere esperientzia pertso-
nalaz gain, ikerketa ho-
rretatik atera dituen on-
dorioak azalduko ditu
biharko mahai inguruan.
Pagola, berriz, 18 urte-
rekin hasi zen hika hitz
egiten —24 urte ditu
orain—, ordura arte en-
tzuna baino ez zuen hiz-
keran. Kontzientzia fe-
ministatik eusten dio hi-
kari, eta, batez ere,
nokari. Bertsolaria ere
bada Pagola, eta lagunar-
tean hika aritzeaz gain,
bertsolariekin ere hiz-
kuntza ohiturak aldatzen
ari da. Hark ere bere bizi-
tzako bi esparru horietan
nokarekin izan duen
esperientziaren berri emango du
biharko mahai inguruan. Saioa
bukatzeko, noka indartzeak duen
garrantziaren inguruan egiten
duten hausnarketak plazaratuko
dituzte biek ala biek.
Arratsalde parterako, berriz,
nokadromoa antolatu dute: ema-
kumeak nokaz aritzeko gunea.
Emakumeen Txokoko dinamiza-
tzaileak azaldu du hainbat jardue-
ra prestatu dituztela horretarako;
elkarrizketa bideratuak eta jola-
sak, esaterako. «Alde batetik
ikusten genuen hitanoaren erabi-
lera Azpeitian, beste herri gehie-
netan bezala, tokara mugatzen
dela bereziki: nagusiki mutilek
erabiltzen dutela elkarren artean
hitz egiteko eta mutil asko neskei
ere toka zuzentzen zaizkiela, eta
ez noka. Beraz, noka piztu eta be-
rreskuratzeko, haren erabilera eta
transmisioa sustatuko duen espa-
zio bat izango da nokadromoa».
Noka, ahalduntzeko tresnaAhalegina baliagarria izango dela
uste du De la Cruzek. «Jardunal-
dien izenari erreferentzia eginda,
noka uler daiteke emakumeak el-
kartzen dituen eta batzen dituen
hitz egiteko modu bat bezala ere,
ahalduntzeko erabil dezakegun
tresnatzat. Horregatik, aukera eta
aitzakia egokia izan liteke hainbat
adinetako emakumeak mahai be-
raren inguruan elkartzeko eta sa-
reak sortzeko». Iritzi berekoa da
Salegi ere. «Asko kostatzen zaigu
hainbat belaunalditako emaku-
meak gune berean biltzea, eta no-
kadromoa aukera aproposa izan
daiteke guztiok elkartzeko eta es-
perientziak partekatzeko». Ho-
rregatik, parte hartzeko deia egin
diete herriko emakumeei.
‘Hitanoa, emakumeak ahalduntzeko tresna’ jardunaldiak antolatu dituzte, biharko,Azpeitian, herriko emakumeen artean nokaren erabilera indartzeko helburuarekin.
Hitz egingo al dinagu noka?
Azpeitian, 40 urtetik gorako emakumeek gehiago hitz egiten dute noka adin horretatik beherakoek baino. GORKA RUBIO / FOKU
Nokadromoa aukera aproposaizan daiteke hainbatbelaunalditako emakumeakgune berean elkartzeko»Maite SalegiHitanoari buruzko jardunaldien sustatzailea
«Galzorian dago noka, eta ez da kasualitatea emakumeenarteko komunikazio moduaizatea galtzen ari dena»Ione de la CruzAzpeitiko Emakumeen Txokoko dinamizatzailea
«Hainbat esparrutan nokarekinizan dituzten esperientziakkontatuko dituzte OnintzaLegorburuk eta Eli Pagolak»Garbiñe BereziartuaEHUko irakaslea eta ikerlaria
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
.kaenokgo gokiliaseel teruz
o kexiflten Natsibeleu tzekaztid
sku inaeneuz z,niekraoDek
K n 4eletlkasuE,niraO
E-TA LIS-TO
BO-TOI BAT,
SA-KA-TU
gaseeleu
aenogo go
KAPITULU GUZTIAK
IKUSTEKO PREST DITUZU
4K i t l t h
el.eus/netflix
harpidetza ez dago sartuta.4K dAldatu, 4k deskodetzailearekin,
alteuska
d d h id t t I t t k bit
1717
deskodetzailearen bidez edo Euskaltelen Bezeroaren Gunearen bidez harpidetu zaitezke.Ultra HD , telebista ikusteko zure era. Eskuragai Euskaltelen Premium Estra+ TBa dutenentzat. Netflix-eko
| Dendak |x
il f t i lt t d ki oaren Gunearen bidez harpidetu zaitezke.Ultra HD len Premium Estra+ TBa dutenentzat. Netflix-eko
Babesle teknologikoa:a HD o
Babesle teknologikoa:
eskuragarritasuna. www.netflix.com/TermsOfUse 4K izatea elementu hauen mende dago: harpidetza-mota, Interneteko zerbitzua, gailuaren funtzionaltasuna eta edukien
Getariako taberna bateko soinuen harira,ardurak ukatu dituzte azken bi alkateek
GETARIA bGetariako taberna bateko zaratak eragindako kalteari irten-biderik ez emateagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu dute Ni-kanor Lertxundi alkatearentzat (EH Bildu) eta Andoni Aristi aurreko al-katearentzat (EAJ). Astelehenean hasi zen epaiketa, eta, zaratak festagaraian izan zirela argudiatuta, ardurak ukatu dituzte biek ala biek.
%23APARTAMENTU TURISTIKOETAKO EGONALDIEK
OTSAILEAN IZANDAKO IGOERA
Iazko otsaileko datuekin alderatuta, %23 hazi da bidaiariek Gipuzkoako
apartamentu turistikoetan igarotako gau kopurua. Eustatek emandako
datuen arabera, bidaiariek 4,72 gau igarotzen dituzte batez beste.
Bizilagunak kexudira metroarenlanen zaratarekin
DONOSTIA bMetroaren laneneraginez, otsailaren 24tik gauez«gehiegizko zarata eta bibrazio-ak» jasaten ari direla salatu duteDonostiako Amara Zaharreko179 bizilagunek. 30-60 dezibelio-ko zarata mailak neurtu dituzteetxe barruetan, eta 27 dezibelio-tan dago muga. Gauez egiten aridiren lanak bertan behera uztekoeskatu du udalak.
Sindikatuek eutsiegin diote KristauEskoletako grebari
DONOSTIA bAstelehenetik oste-gunera lau eguneko grebara dei-tuta daude Kristau Eskolako etaIZEAko ikastetxeetako langileak.ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTsindikatuek, batetik, eta patrona-lek, bestetik, bilera izan zuten as-telehenean, baina ez zuten lortu«inolako akordiorik».
Metroaren aurkako protesta bat. FOKU
3.000GIPUZKOA ENCOUNTERREN
PARTE HARTU DUTENAK
«Arrakastatsua» izan da aurtengo
Gipuzkoa Encounter informatika-
zaleen topaketa. Martxoaren 22tik
24ra, 3.000 lagun inguru igaro zi-
ren Tolosako Usabal kiroldegitik.
«Ubako etorkinadingabeak ez daudebaldintza larrietan,eta, batez beste, 122 egun igarotzendituzte zentroan, ez bost hilabete»Maite PeñaGizarte Politikako diputatua
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
na», aipatu du Ortek. «Gaixoare-
kin duzun harremanaren arabe-
ra, aldatu egiten da onarpena.
Gure kasuan, gaixoaren alabak
gara, eta errazago barneratu dugu
egoera. Baina gaitza duten gaixo-
en bikotekideei gehiago kosta-
tzen zaie errealitatea onartzea.
Gogorra da elkarbizitza, tentsio
betean igarotzen baititugu egu-
neko 24 orduak», azaldu du Or-
tek. Nuñezen ustez, hain zuzen,
«gaixotasuna onartzea» da ga-
koa: «Tenple handia behar da ho-
rrelako pertsonekin tratua izate-
ko. Zenbat eta goizago onartu
egoera, orduan eta hobeto mol-
datuko zara. Behin lasaitasun
hori duzunean, hobeto lagundu
ahal izango diozu gaixoari. Zirri-
kituak edo norberaren estrate-
giak bilatzen dira egoera hobeto
barneratzeko».
Emakume adina gizon daude
Buru Bihotzez elkartean, baina
Ortek, Nuñezek eta Jauregik
onartu dute zaintza lanak, orain-
dik ere, emakumeek egiten dituz-
tela neurri handi batean. «Ez da
guk gaitasun handiagoa dugula-
ko», hasi du azalpena Jauregik.
«Ikasi egiten da egoerei aurre egi-
ten, horretarako ahalegina egin
eta gogoa edukiz gero, betiere».
Bere modura, aitaz «disfrutatze-
ko» beta ere izan duela azaldu du
Nuñezek: «Asko ikasi dut. Gaixo
egon den artean, hobeto ezagutu
ahal izan dut aita, eta goxotasun
handia izan dut harekin. Gaixo
egon izan ez balitz, ez nituen bizi
izango une horiek».
Buru Bihotzez elkarteak hitzal-
diak, mahai inguruak eta batza-
rrak antolatzeko asmoa du hu-
rrengo hilabeteetan.
Jon Miranda Tolosa
Oraingoz, Tolosal-
deko hamabost
bat familiak osa-
tzen dute Buru
Bihotzez elkar-
tea, baina «hazteko prozesuan»
daude, Mertxe Orte elkarteko ki-
deak aipatu duenez. Tolosaldean
400 familiak baino gehiagok dute
buruko gaitzen bat duen pertso-
naren bat etxean. «Gaixo dauden
gure senideentzat baliabide eske
ate joka hastean, indar handiagoa
egingo dugu denok elkar hartuta
joanez gero».
Gaur egun Buru Bihotzez elkar-
tean batzen diren kideetako ba-
tzuk Afagi Gipuzkoako alzhei-
merdunen elkarteko bazkide zi-
ren aurretik, eta beste askok el-
karte horrek Tolosan antolatuta-
ko egitasmoetan ezagutu zuten
elkar. Ortek azaldu duenez, es-
kualdeko familiak orduan hasi zi-
ren elkarrekin biltzen: «Gaixoen-
tzat eta familiako kideentzat ba-
liabide zuzenagoak lortzea da gu-
re helburuetako bat. Hor egin ge-
nuen talka Afagi elkartearekin. Ez
da egon haserrerik, baina ikusi
genuen Gipuzkoa osorako elkar-
tea egitura handiegia zela gure be-
harrei erantzuteko. Horregatik
erabaki genuen gertuagokoa
izango zen elkarte txikiago bat
sortzea».
Baliabide gehiago eskatzen du-
te Buru Bihotzez elkarteko kide-
ek, uste baitute gaur egun ez dela
eskaintzen dementziak dituzten
gaixoentzako zerbitzu espezifiko-
rik. Bere bizipenen berri eman du
Maribel Nuñezek: «Oso gauza ze-
hatzak behar ditu buruko gaitz
bat duen gaixoak, eta, esate bate-
rako, haientzat ia ezinezkoak dira
eguneko zentroetan egiten dituz-
ten ohiko ekintzak. Galdu egiten
dute interesa, eta frustratu egiten
dira askotan». Gaixo bakoitza-
rentzat unean uneko premiaren
araberako «arreta pertsonalizatu
eta zehatza» eskatzen dute Buru
Bihotzez elkarteko kideek.
«Ahalik eta baliabide gehien
lortzeko presioa egingo dugu»,
azaldu du Izaskun Jauregik, el-
karteko beste kideetako batek.
Oraingoz, harreman zuzena dute
Tolosako anbulatorioko gizarte
laguntzailearekin, eta elkartera
bildu dira erretiroa hartutako
zenbait mediku eta psikologo.
«Etorkizunean gaixoekin ere
egin nahi dugu lan, gaitza dute-
nentzat estimulazio kognitiboko
tailerrak antolatuz», gaineratu
du Jauregik. Gizartean sumatzen
duten «estigmatizazioari» aurre
egiteko lan egin nahi dute elkarte-
an, «buruko gaitzak ikusaraziz».
Autolaguntza taldeaGizartea gai horren inguruan
kontzientziatzeko eta sentsibili-
zatzeko informazioa hedatzea da
elkartearen helburua, eta Tolo-
saldeko osasun etxeetan eta gi-
zarte zerbitzuetan informazio
orriak banatzen ari dira horreta-
rako. Zabalik dituzte harremane-
tarako bideak ere: 943-00 68 79
telefono zenbakia —08:00etatik
15:00etara egoten da martxan—
helbide elektronikoa.
Eurak, nagusiki, autolaguntza
talde moduan antolatu direla
azaldu du Jauregik: «Orientazio
falta ikaragarria sentitzen da gai-
tza etxera iristen denean. Lagun-
tzak nola eskatu, judizialki pape-
rak nola bete, zaindari profesio-
nalak kontratatzerakoan zer
bideri jarraitu... Aholkularitza
hori ematen saiatzen gara gu, edo,
behintzat, leihatilara joateko bi-
dea errazten diogu elkarri».
Baina, batez ere, babes emozio-
nala eskaintzen dute elkartean.
«Oso korapilatsua da gaixotasu-
Buru Bihotzez elkartea sortu dute Tolosaldean, alzheimerra edo gisa horretako dementziaren bat duten gaixoen eta haiensenitarteko, lagun eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzekohelburuarekin. Esperientziak partekatzeko espazio bat sortu dute.
Bihotzari eragitendioten buruko gaitzak
Maribel Nuñez, Mertxe Orte eta Izaskun Jauregi, Buru Bihotzez elkarteko kideetako hiru. JON MIRANDA / TOLOSALDEKO ATARIA
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aGaiak
Zirrikituak edonorberaren estrategiakbilatzen dira egoera hobetobarneratzeko»Maribel NuñezBuru Bihotzez elkarteko kidea
Baliabide eske ate jokahastean, indarhandiagoa egingo dugudenok elkar hartutajoanez gero»Mertxe OrteBuru Bihotzez elkarteko kidea
«Gaixoekin ere egin nahi dugu lan, gaitzadutenentzat estimulaziokognitiboko tailerrakantolatuta, adibidez»Izaskun JauregiBuru Bihotzez elkarteko kidea
‘‘
Unai Zubeldia
Hego hemisferiokoinoizko hondamendi-rik handiena» eragindu Idai zikloiak Mo-
zambiken. Hala aitortu du NazioBatuen Erakundeak. 447 hildako,1,85 milioi kaltetu, 70.000 etxebi-zitza baino gehiagotan triskantza—horietatik ia 37.000 erabat txiki-tuta eta 2.000 baino gehiago urakhartuta—, 500.000 hektarea uztahondatuta... Martxoaren 14an iri-tsi zen zikloia Beira hirira —kostal-dean dago—, orduko 170 kilome-troko haizeteekin, eta herrialdeantxikizio handia eragin zuen hu-rrengo hiruzpalau egunetan; So-fala, Zambezia eta Inhambaneprobintzietan, bereziki. Afrikahego-ekialdean dago Mozambi-ke, eta 21 milioi biztanle dauzka;nekazaritzatik bizi dira %90. Gu-rutze Gorriaren Nazioarteko Ba-tzordearearen arabera, eraikinen%10ek soilik eusten diote zutik.Zikloiak sortutako ekaitz tropi-
kala baretuta, ondorioak azter-tzen eta egoera lehengoratzensaiatzen ari dira orain Mozambi-ken, eta munduko hainbat he-rrialdetatik ari da iristen laguntza.Baita Euskal Herritik ere. Besteakbeste, gaur da abiatzekoa Zapore-ak proiektua, Espainiako Gober-nuaren Start programaren ba-rruan; 43 mediku, hamabi lagun-tzaile eta hiru sukaldari bidalikodituzte, ospitale bat eraikitzekohelburuarekin.Haurralde Fundazioa, berriz,
2007an hasi zen MozambikekoMatsatse elkartearekin elkarlane-an —1997an sortu zen—. Chimoiondauka gune nagusia, Manica pro-bintziaren hiriburuan, eta Nha-matsane, 25 de Junho eta BlocoNovo auzoetan garatzen ari da be-re proiektua; 177.608 biztanle dituChimoiok, eta herrialdeko hiririkhandienetan bosgarrena da. Pa-tricia Ponce Haurraldeko zuzen-dariak azpimarratu duenez,«emakumeak eta haurrak ardatzhartuta», herrialde txiroetan«justizia sozialaren alde lan egite-
ko» sortu zuten fundazioa. «Bes-teak beste, genero indarkeria oro-ren aurka borrokatzeko konpro-misoa daukagu; aniztasuna erres-petatzen eta diskriminazio orogaitzesten dugu, emakumeen li-dergoa defendatzen dugu...».
Lau euskal boluntarioElkarlanari esker, haurrentzat es-kola bat eraiki zuen HaurraldeFundazioak eta jangela bat ere ba-dago bertan; egunero 60 haur joa-ten dira gosaltzera. «Guztira, 120haur eta neraberekin aritzen garalanean, tokiko hezkuntza publi-koa osatuz», zehaztu du Poncek.Zuzendariaren hitzetan, «ia haurguztiak» daude batez besteko ga-raieratik eta pisutik behera. «Etaoso etxe prekarioetan bizi dira,gainera. Egoera zaurgarrian dau-den familiako kide asko bizi diraetxe berean; ez daukate bizitzekoadina bitarteko. Gurasoak GIB bi-rusaren, tuberkulosiaren, mala-riaren eta beste gaixotasun ba-tzuen eraginez hilda, umezurtzdaude neska-mutiko asko. Zi-kloiak are gehiago okertu du fa-milia horien egoera».Fundazioak Donostian dauka
egoitza, eta Bolivian, Nikaraguaneta Mozambiken ari da garatzenproiektuak. Mozambiken, egun,lau boluntario ari dira lanean, Ma-tsatse erakundearekin elkarlane-an: Iñigo Guembe (Errenteria,1997), Maria Gago (Santurtzi, Biz-kaia, 1992), Maialen Urra (Allotz,
Nafarroa, 1997) eta Libe Solozabal(Ermua, Bizkaia, 1997).Lau euskal herritar horiek ere
bertatik bertara jasan dituzte Idaizikloiaren kalteak —ez dute izankalte fisikorik—, eta, lauren izene-an, Solozabalek atera dio argazkiaherrialdearen gaur egungo egoe-rari: «Sofalan eta Beiran txarra daegoera, bai eta Manican ere. Hil-dako pila bat agertzen ari da, etaChimoion ere oraintxe hasi garanabaritzen ondoriorik txarrenak.Hasieran uste genuena bainookerragoa da egoera».Boluntarioak azaldu du Mo-
zambiken «eskasak» direla ba-liabideak, instalazioak eta mate-
rialak. «Eta zikloiaren ondorioakhorregatik izan dira hain la-rriak». Solozabalen hitzetan, zi-kloiaren eraginez herrialdean go-sete handia dagoela zabaldu dabatean eta bestean. «Baina zikloiairitsi baino lehen zegoenaren an-tzekoa da hemengo errealitatea».Alde horretatik, familiek «aurre-ra ateratzeko gaitasuna» erakutsidutela azpimarratu du bolunta-rioak.
Laguntzeko bideakAzken asteotan, komunikabidee-tako lerroburuetara iritsi da Mo-zambike. «Baina gabeziak etagaixotasunak ohikoak dira he-men». «Lotarako etxeak eta ja-naria», horiek dira HaurraldeFundazioa lanean ari den ingu-ruan dauzkaten behar nagusiak.Boluntarioak onartu du eskertze-koa dela herrialdea jasotzen ariden laguntza oro. «Baina albiste-ek indarra galtzean, modu preka-rioan bizitzen jarraituko dute he-men. Zoritxarrez, hezkuntzak,osasunak eta bizi kalitateak ber-din jarraituko du gerora ere».Haurraldek kontu korronte
zenbaki bat jarri du ekarpena eginnahi duten herritarren eskura:ES49 3035 0060 40 0600100791.Ekarpena egitean, izen-abizenakjartzeko eskatu dute.
‘Idai’ zikloiak txikizioa eragin du Mozambiken,eta, jada, 447 hildako dituzte zenbatuak.Haurralde Fundazioa 2007tik ari da laneanherrialdean, eta, oraintxe, lau boluntario daude.
Elkartasunzikloia
Mozambikeko familia bat, zikloiak txikitutako etxebizitzaren atarian. HAURRALDE FUNDAZIOA
Buztinezkoak dira etxe gehienak, eta hondatuta daude asko. HAURRALDE FUNDAZIOA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Gaiak
Egoera zaurgarriandauden familiako kideasko bizi dira etxeberean, eta zikloiakokertu egin du egoera»Patricia PonceHaurralde Fundazioko zuzendaria
«Gabeziak etagaixotasunak ohikoakdira Mozambiken;lotarako etxeak eta janaria behar dira»Libe SolozabalMozambiken dagoen boluntarioa
‘‘
Aimar Maiz Lazkao
Musika, entzunez ezik, ikusiere egin daite-ke. Ikus-entzu-nezko euska-
rria lantzen ari da azken lau urte-otan Beñat Barandiaran (Zizurkil,1978). «Zertarako musika?» gal-derari erantzuteko ekoitzi zuenikuskari bat, 2016an. Erraiak lan-du zuen duela bi urte; marrazkibizidunen generoari heldu zioniaz; eta, Nova lanarekin, egungoegoera eta etorkizunerako era-kuts ditzakeen ildoak aztertu dituorain. Asteartean aurkeztu zuen,Lazkaon, irakasle gisa lanean ariden Lazkao Txiki Musika Eskola-ren kultur astean.Erraiak lanean iraganari eta
musika ondareari begira jarri zenBarandiaran: «Gustatu zitzaionjendeari. Gaur egun entzuten du-gun musika gure musika ondare-tik sortua dela adierazi nuen. He-rri musikatik dator gaur egungomusikariok egiten ari garenlana». Haren osagarria eta jarrai-pena da Nova, ikusmira «besteertzean» jarrita: «Etorkizunerabegira egosten ari den musikarenaldea jorratu dut». Mundu osoan ibili da igeri, mu-
sikaren uretan zein mugimenduzeuden jakiteko. Esperimentaziohandia eta musika tresna berri as-ko aurkitu ditu. «Musika estilo pi-la bat dago gaur egun, ozeano ba-ten erdian daude, eta galdu egitengara. Egunero ateratzen dira pro-posamen gehiago». Barandiara-nek Nova ikus-entzunezko gisaaurkeztu du dokumental mo-duan baino gehiago. Gidoi bat ba-duen arren, mutua da. Musika be-ra da ardatz eta erdigune. Irudiak,berriz, bere artxiboetatik eta In-ternetetik eskuratu ditu.
Berritzen, MendebaldeanMusikaren garapena mundu oso-an behatu duen arren, Barandia-ranek Mendebaldean sumatu duhaize berrien brisa, bai teknologi-koki, bai esperimentazio aldetik:Europan, AEBetan eta Japonian.«Beste kontinenteetan, oraindik,euren erraietatik datozen musikafolklorikoei eusten diete gehiago,edo orain arte egituratuta eta
mundu osoan errotuta daudenpop, rock eta musika klasikoari»,azaldu du Barandiaranek. Esperimentazioan ere dena ez
da urrea. «Musika txar asko en-tzun behar izan dut aukeraketaegiteko». Berritasunari jarri dioarreta. Galbahe estua da hori mu-sikaren eremuan, lehengo musi-ka ere iristen baita berrietiketare-kin. Bereizketa hori egitea izan duhelburu, hain zuzen, Nova-n:«Errotutako musika da irratie-tan, telebistan, Spotifyn edo In-terneten entzuten den musika,nahiz eta guri berria dela iruditu.Duela 30 urtetik datorrenaren ga-rapena da orain entzuten ari ga-ren rapa. Ia dena sortuta dagoelaesan daiteke». Zer da berrikuntza, ordea? Tek-
nologikoki, musika sortzeko sis-temetan etor daitekeena. Edomusika jotzeko tresna berriensorkuntza. «Berrikuntzak esteti-koak dira gehiago gaur egun. Soi-nu aldetik aldaketak daudelako,edo musika tresna bereziak dau-delako. Teknologikoki oso azkardoa dena, eta tresna mordoa ari
da sortzen. Noski, etorkizuneanikusiko da gitarra elektrikoarenedo biolontxeloaren bizitza izatenduten. Ziurrenik, ez. Hori azale-ratzeko egin dut Nova filma». Barandiaranek «gauza bitxiz»
bete du ikus-entzunezkoa. 70 mi-nutuko bidaian, ez dago aspertze-
ko betarik. «Musika ona dioda-nean, emozio bat sortzen duenmusikaz ari naiz hizketan, edo le-hendik egindako klixeetan eror-tzen ez den horretaz». Ezustekoaeman edo harridura sortzen duen
musika ere aurkitu nahi izan due-la gaineratu du. «Berritzailea de-lako. Horregatik bakarrik ez daona, baina ezinegon bat islatu edoaurreneko inpresioan ‘zer dahau?’ esanarazten dizuna jasonahi izan dut nik».Musikaren etorkizunean zer
etorriko den aurreikus-tea ezinezko iruditzenzaio Barandiarani. «Ezdakit hori jakiteak gehie-gi axola duen ere». Ga-rrantzitsua da, ordea, zeresperimentatzen ari denikustea. «Fusio batenondorioz etortzen diraharritu gaituztelakoiraungo duten gauzak;ikasi dugun antzinakomusika errespetatuz,hortik aurrera soinu be-rriekin edo beste estilobatzuekin nahastuta,
edo musika tresna berriekin egin-da. Bertsolaritzan eta diziplinaguztietan gertatzen da hori: zer-baitek aurrera jarraitu beharbadu, etengabeko berrikuntzabehar du».
Aurrerabiderako, hala ere, ira-gana begi bistatik ezin dela galduere argi dauka Barandiaranek,Erraiaklanean iradoki zuen beza-la. «Jaso dugun ondarea eta kul-tura errespetatzen ez bada, etasortzen duguna ibai horretan ezbadoa, musika horrek ez du askoiraungo. Azken batean, gauza ho-tzez eta plastifikatuz beteta gau-de, eta arima pixka bat ez badau-ka, ez gaitu hunkituko». Musika-riaren hitzetan, gaur egun, orain-dik, zerbaitegatik entzuten diramusika klasikoa edo rock klasi-koa. «Dena berritu nahiaren gai-xotasuna daukagu, baina dena as-matuta dagoela ahazten zaigu.Aurrejuzguak utzi, eta musikatresna berriekin esperimentatubai, baina ez genuke ahaztu beharnondik gatozen».
Aurrerapauso askoOrdenagailuen bidezko musikasorkuntzan, adibidez, hardwareaasko hobetzen ari da, musika jo-tzen duenak gailuarekin komu-nikatzeko bideak eta aukerakugarituz. Horrez gain, fonokapto-reen edo mikrofonoen esparruanaurrerapausoak ematen ari diragaur egun, urpean musika grabadezaketenak edo bibrazioak jaso-tzen dituztenak asmatu baitituztejada. «Hala ere, tresna mekani-koak egiten dira, oraindik ere»,zehaztu du Barandiaranek. «Zi-nema munduan, estudio handiekmusikaren soinu akustikoen aldeegiten dute oraindik ere».
Munduan barrena musikaren arloan egosten ari diren proposamenak arakatu dituBeñat Barandiaran musikariak, eta ‘Nova’ ikus-entzunezkoan aurkeztu du emaitza.
Musikari irudiak jartzen
Beñat Barandiaran, Lazkaoko plazan; gitarra irakaslea da Lazkao Txiki Musika Eskolan, eta hango kultur asterako ekoitzi du Nova ikus-entzunezkoa. AIMAR MAIZ
Gaur egun, berrikuntzakestetikoak dira gehiago, soinualdetik aldaketak edo musikatresna bereziak daudelako»
«Dena berritu nahiarengaixotasuna daukagu, baina dena asmatuta dagoela ahazten zaigu»Beñat Barandiaran Musikaria eta Nova ikus-entzunezkoaren egilea
‘‘
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aGaiak
Karmele Uribesalgo Alzola
Aretxabaleta
Euskal film laburrez
gozatzeko parada
izango da datorren
astean Aretxabale-
tan, Huhezinema
jaialdian. Mondragon Unibertsi-
tateko Ikus-entzunezko Komu-
nikazioko graduko 4. mailako
ikasleek hamabigarren urtez an-
tolatu dute jaialdia, eta, hiru egun
izan beharrean, lau izango ditu
aurten; apirilaren 2tik 5era, aste-
artetik ostiralera.
Guztira, 89 film labur jaso di-
tuzte. Azken urteotako kopurua-
rekin alderatuta, antzekoa dela
azaldu dute antolatzaileek. Na-
barmendu dute euskaraz sekula
ez dituztela hainbeste lan jaso; sail
ofizialeko hamar finalistetatik sei,
hain zuzen. Ane Zuazubiskar an-
tolatzaileak aitortu du polita litza-
tekeela euskaraz egindako lan
gehiago jasotzea: «Batez ere, gaz-
teek bidalitako lan guztiak ez di-
relako euskarazkoak». Gora egin
dute emakumeek egindako lanek
ere: hamar film laburretik bost
zuzendu dituzte. Alde horretatik,
Unai Portilla antolatzaileak azpi-
marratu du emakumezkoenak
direla euskarazko lan gehienak.
«Ikus-entzunezkoetan, pixka
bat gora egin du emakume egile-
en kopuruak, eta horrekin uste
izaten dugu asko aldatu dela ego-
era», azaldu du Zuazubiskarrek.
Baina oraindik ere «egiteko de-
zente» dagoela gogorarazi du.
Portillak, berriz, nabarmendu du
arlo teknikoan emakumeen eta
gizonen kopuruan handiagoa
dela aldea: «Rol garrantzitsua
dauka argazki zuzendariak, eta
hutsunea dago hor». Generoari
eta estiloari dagokionez, lanak
«askotarikoak» direla azaldu
dute biek. «Animaziozko film bat
daukagu, bai eta lan esperimen-
talak eta tradizionalak ere», ze-
haztu du Portillak. Dena den, dra-
ma gailentzen da beti.
Bi helburu nagusi ditu jaial-
diak: batetik, ikasleei jaialdi bat
antolatzeko behar dituzten tres-
nak eta esperientzia eskaintzea,
horiek arduratu baitira Huhezi-
nemaren programazioaz, pro-
dukzioaz eta komunikazioaz.
Bestalde, euskal film laburren
erakusleiho ere izan nahiko luke.
Gisa horretako lanen zirkuitua
«txukun samarra» dela azaldu
du Zuazubiskarrek: «Hasiberrien
lanak ikusteko aukera izaten da,
baina profesionalek egindako fil-
mak ere izaten dira». Oso harrera
ona izaten dutela gaineratu du,
baina aitortu du sektore horreta-
ko jendeak izaten duela, norma-
lean, horrelakoetara joateko zale-
tasuna.
Hala ere, antolatzaileek ahale-
gin berezia egiten dute jaialdia
herritarrei gerturatzeko. «Plaza-
ra atera nahi izaten dugu
aretora mugatu beharre-
an», adierazi du Zuazu-
biskarrek. Horretarako,
hainbat ekintza egingo
dituzte kalean: besteak
beste, karakterizazio
efektu bereziak lantzen
dituen Bacon FX taldea
izango da Aretxabaletan.
Aurten berrikuntzak
gehitu dizkiote progra-
mari: Martxan! izeneko
atal berri bat txertatu
dute. Sektoreko aditu eta
profesionalak gonbidatu
dituzte hitzaldiak ema-
teko eta bilera pertsonalizatuak
egiteko. «Ikasleek aukera izango
dute proiektuak eta ideiak adituei
aurkezteko eta buruan darabilten
hori bideratzen saiatzeko», azpi-
marratu du Zuazubiskarrek.
Datorren ostiralean, apirilaren
5ean egingo dute sari banaketa,
Aretxabaletako Arkupe aretoan.
Hiru sailetan banatu dituzte jaso-
tako lanak: ofiziala, Mondragon
Unibertsitateko ikasleena, eta
Kutixi.
Epaimahai profesional bat dago
sail ofizialeko irabazleak aukera-
tzeko; Izaskun Arandia Izar Film-
seko zuzendariak, eta Iratxe Fres-
neda eta Natxo Rodriguez EHUko
irakasleek izango dute ardura ho-
ri. Ikasleek aukeratuko dituzte,
berriz, Mondragon Unibertsitate-
ko ikasleen saileko irabazleak. Eta
gastronomia da Kutixi saileko
gaia. Publikoaren saria ere izango
da sail guztietan; emanaldian ber-
tan bozkatuko dute.
Kartela, lehiaketa bidezBestalde, Vertigo saria emango
diote diru laguntza publikorik ga-
be ekoitzitako eta banatutako sail
ofizialeko film onenari, eta Mun-
dukide saria hiru sailetan aurkez-
tutako lanen artean giza eskubi-
deak eta justizia sozialaren gaiak
egokien txertatu dituenari.
Lehiaketa bidez hautatu zuten
Huhezinema jaialdiko kartela
ere. Zinemak 12 leloa aukeratu
zuten antolatzaileek. «Hamabi
hamarkada bete ditu zinemak,
eta Huhezinemaren hamabiga-
rren edizioa da», zehaztu du Zua-
zubiskarrek. 33 kartel jaso zituz-
ten, eta Aitzol Zubizarretak iraba-
zi du lehiaketa; zinemaren
historiako hamabi pertsonaia
irudikatu ditu lanean.
Hamabigarren urtez, Huhezinema euskal film laburren jaialdia egingo dute, apirilaren2tik 5era, Aretxabaletan. Mondragon Unibertsitateko ikasleak dira antolatzaileak.
Film laburrak, aste luzea
Iazko Huhezinema jaialdiko sari banaketaren ondorengo taldeko argazkia. HUHEZINEMA
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Proposamena
Ikasleek aukera izango duteproiektuak eta ideiak aditueiaurkezteko eta horiekbideratzen saiatzeko»Ane ZuazubiskarHuhezinema jaialdiaren antolatzailea
«Rol garrantzitsua daukaargazki zuzendariak, eta, generoari dagokionez,hutsunea dago hor»Unai PortillaHuhezinema jaialdiaren antolatzailea
‘‘
XIII. HUHEZINEMA
Lau eguneko egitaraua osatu dute
Huhezinemako antolatzaileek:
Apirilak 2
16:00.NEST Film, Nazioarteko
Zinema Ikasleen Topaketa.
17:15. Jainkoak ez dit barkatzen
(Josu Martinez, 60’).
Apirilak 3
09:00-13:00.Martxan ekoizpena.
Tutoretzak ikasleekin eta eskola
magistralak.
16:30.Hitzaldia: Agur Etxebeste!
(Asier Altuna eta Telmo Esnal).
18:30.Karakterizazio efektu bere-
ziak (Bacon FX).
Apirilak 4
09:00-13:00.Martxan banaketa.
Tutoretzak ikasleekin eta eskola
magistralak.
16:00.Kutixi saila.
17:00.Mu saila.
Apirilak5
16:30.Sail ofiziala.
20:00.Sari banaketa.
21:00.Luntxa.
22:30.Kontzertua.
MUSIKA
AIA Jone Uria eta Julene Otegi.
b Igandean, 18:30ean, Aristerrazun.
ARRASATEGovernors eta DJ Jo Ta Txo.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
ARRASATEMontauk.
b Igandean, 19:00etan, Iratin.
ARRASATE IRA.bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
ATAUNGera Sexatu eta Rukula.
bBihar, 22:00etan, Oargin.
AZKOITIAAppletrad eta Tooth.
bBihar, 22:30ean, Matadeixen.
AZKOITIAPPM Cover Sessions.
bBihar, 23:00etan, Zurt tabernan.
AZPEITIA Juan de Antxieta
musika eskolako organo klasea.
bBihar, 18:00etan, Esklabetako
elizan.
AZPEITIANogen eta
Olatz Salvador.
bBihar, 23:00etan, Sanagustinen.
BEASAINLoinatz abesbatza.
b Igandean, 19:00etan,
San Martingo baselizan.
BERGARAOrfeoi Gaztea.
bGaur, 19:00etan, Seminarixoan.
BERGARAUdal Txistulari Banda.
b Igandean, 13:00etan, udaletxean.
BERROBIAnari.bGaur, 22:00etan, Begi-Urdinen.
DONOSTIATxorroskilo,
Gera Sexatu eta ZEN.
bGaur, 19:00etan, Txantxarrekan.
DONOSTIAMaider Zabalegi.
bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIADesakato eta Free City.
bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIAEle.
bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAToundra eta Hyedra.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAAxel Casas DJ.
bGaur, 23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIAChica DJs.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIACapital Sol & Friends.
bBihar, 20:00etan, Covent Gardenen.
DONOSTIANatali.
bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIA5. urteurreneko jaia:
Za!, Cupido, Melenas, Alvva,
DJ Araña eta Atraco Negrata.
bBihar, 20:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAPelax.
bBihar, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAUdal Txistulari Banda.
b Igandean, 12:15ean, Konstituzio
plazan.
DONOSTIAAllison Miller:
Boom Tic Boom.
b Igandean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAThe Fleshtones.
bAsteartean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIACave.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIALa Yegros.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIATornados Sextet.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIASpinn.
bOstegunean, 20:30ean,
Dabadaban.
EIBARCielito musika banda.
b Igandean, 12:30ean, Koliseoan.
ERRENTERIA Indidxabak.
bBihar, 18:00etan, Mikelazulon.
ERRENTERIAUdal Txistularien
Taldea eta Izarraitz Txistulari Taldea:
Txokolo oroituz.
b Igandean, 12:30ean, Beheko
kalean.
HONDARRIBIAKamerata Oiasso
God Save the Strings!
bBihar, 20:00etan, Itsas Etxean.
HONDARRIBIAHondarribia Hiria
Musika Banda: 200. urteurrena.
b Igandean, 12:30ean, Itsas Etxean.
IRUNMCD, Patxuko Nice eta Nuei.
bBihar, 20:30ean, Tunk aretoan.
LAZKAO III. Trikiti Txapelketa.
bBihar, 17:00etan, Arerian.
LEGORRETALegoReggae:
Bass Herri Sound System.
bBihar, 18:00etan, kalez kale.
LEGORRETALegoReggae:
Suaia eta Ama Rebel, The Ladjs,
Hermano L, Treesha eta Kabaka
Pyramid & The Bebble Rockers.
bBihar, 22:00etan, kiroldegian.
LEZOEuskadiko Musikari Gazteak.
bBihar, 12:00etan, Gezalan.
LEZOCendea eta Sutargi
abesbatzak.
bBihar, 19:00etan, Gezalan.
LEZOKantandantes.
b Igandean, 20:00etan, Gezalan.
MUTRIKUMusika Banda.
bBihar, 19:00etan, Xirigunean.
MUTRIKUSua.
bBihar, 23:00etan, gaztetxeean.
OÑATIAinara LeGardon.bGaur, 22:00etan, gaztetxean.
OÑATI Juan Valls Trio eta Madeleine.
bBihar, 18:00etan, San Lorenzo
ermitan.
OÑATIGanbara abesbatza.bBihar, 19:00etan, Arantzazuko
basilikan.
OÑATIElena Setien, Vulk eta Atom Rhumba.
bBihar, 21:30ean, Gaztelekuan.
OÑATITrakamatraka.
b Igandean, 11:00etan, plazan.
OÑATIMohama Saz.
b Igandean, 12:30ean, Lazarragan.
OÑATIUsopop: Unama eta Orbel.
b Igandean, 18:00etan,
San Martingo ermitan.
ORDIZIABeti Argi musika banda.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
PASAIACum Jubilo eta Illunbe
abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Antxoko
San Fermin parrokian.
PASAIAZaria.
bBihar, 20:00etan, Antxoko
San Fermin parrokian.
PASAIA Illunbe Musika Banda.
b Igandean, 13:00etan, Antxoko
Gure Zumardian.
TOLOSA13 Year Cicada.
bGaur, 20:00etan, Bonberenean.
TOLOSA Iñar Sastre:
Illusions & Zine esperimentala.
bGaur, 20:30ean, Topic-en.
TOLOSAPotrotaino eta Neuronas
Muertas.
bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAKaxueira.
bBihar, 17:00etan, Zuloaga Txikin.
TOLOSACatorce eta Ella La Rabia.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSADama Beltzak.
b Igandean, 18:00etan, Hirun.
TOLOSANyos.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Bonberenean.
VILLABONA-AMASAMusika
Bandaren alardea.
bBihar, 18:30ean, Txistulari plazan.
VILLABONA-AMASABenito
Lertxundi.
bBihar, 22:00etan, Olaederra
kiroldegian.
ZARAUTZDrumkopters,
Mazmorra, Andregayak DJ
eta Manuela Ahizpak DJ.
bGaur, 22:00etan, Putzuzulo
gaztetxean.
ANTZERKIA
ALTZOAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak ginen
antzezlanaren entsegu irekia.
bBihar, 17:00etan, Batzarremuñon.
ANDOAINPausoka: Go!azen 5.0.
bBihar, 17:00etan eta 19:00etan,
Basteron.
ARETXABALETALa Enana
Naranja: Kontukantari 2.
b Igandean, 17:00etan, Zaraian.
ARRASATEZirkozaurre: Vademekun.
bAsteartean, 18:00etan, Kulturaten.
DONOSTIAFarres Brothers:
El silencio de Hamelín.
bBihar, 18:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIATeatro del Azar:
Sancho en Barataria.
bBihar, 18:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIATeatro del Barrio:
Mundo obrero.
bBihar, 20:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAMiren Amuriza:
Barrexerka.
bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
Oñati b Beratu jaialdia
Kontzertuetatik haragoEuskal musikariei agertokia eskaintzeaz gain, hausnartzea ere bada
Oñatiko Beratu jaialdiaren erronka. Igandera bitartean, hainbat ekitaldi
izango dira han. Besteak beste, Leire Palaciosen eta Olatz Salvadorren
mahai ingurua izango da gaur, 19:00etan, kultur etxean, Emakumeak
musikaren industriangai gisa hartuta —irudian, Salvador—. J. C. RUIZ / FOKU
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29aAgenda
EIBARProducciones Maestras:Martinaren parke fantastikoa.
bBihar, 17:00etan, Koliseoan.
EIBARNao d’Amores: ComediaAquilana.
bAstelehenean, 20:30ean,
Koliseoan.
ERRENTERIAPausoka: Go!azen 5.0.
bGaur, 17:00etan eta 19:00etan,
Niessen kulturgunean.
ESKORIATZATxalo: Rita.b Igandean, 19:00etan, Zaldibar
antzokian.
HERNANITartean: Ghero.bAsteartean, 20:00etan, Biterin.
HERNANIPerigallo: Espacio disponible.
bAsteazkenean, 20:00etan, Biterin.
HERNANIVaiven: Erlauntza.bOstegunean, 20:00etan, Biterin.
IKAZTEGIETATic Tac: Evaren alabak.
bGaur, 20:30ean, udal aretoan.
ORDIZIAAhoz Aho jaialdia: GalaNagusia eta lehiaketaren finala.
bGaur, 22:00etan, Barrena jauregian.
PASAIAXake: Lur.b Igandean, 18:00etan,
Juanba Berasategi kulturgunean.
TOLOSAGaragune & Herrikide:Non dago Don Ping Pong?.
bBihar, 18:30ean, Topic-en.
DANTZA
DONOSTIAOlga Pericet: La espina que quiso ser flor o
la flor que soñó con ser bailaora.
bGaur, 20:00etan, Victoria Eugenia
antzokian.
ELGOIBARXVIII. Aurresku eta Soinu zahar Txapelketa.
bBihar, 16:00etan, eta igandean,
11:00etan, Herriko antzokian.
ERRENTERIAHaatik: (H)ik Dantza,entsegu irekia.
bBihar, 11:30ean, Dantzagunean.
ERRENTERIAMyriam P. Cazabon:Iceberg, erakustaldi irekia.
bBihar, 12:30ean, Dantzagunean.
LAZKAOTio Teronen Semeak:
Festamentua.
bGaur, 13:00etan, plazako
frontoian.
TOLOSAOriako Barandilla ballet erakustaldia.
b Igandean, 12:00etan, Zerkausian.
BERTSOLARITZA
ANDOAINSahararen aldeko saioa:Unai Agirre, Ion Beloki, Maialen
Lujanbio, Alaia Martin, Unai Muñoa
eta Aitor Mendiluze.
b Igandean, 12:00etan, Basteron.
BEASAINBertso bazkaria: Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia.
bBihar, 14:30ean, Arrriaran
auzoan, Intxaurpe elkartean.
DONOSTIAPello Basurto, NereaElustondo, Unai Gaztelumendi
eta Itxaso Piquer.
bGaur, 22:00etan, Añorgako
Jolas Etxean.
DONOSTIAUxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio:
Kontratu sexualabertso trama.
bBihar, 12:00etan, Pandora
tabernan.
DONOSTIABertso barrikotea:Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga.
bBihar, 14:00etan, Herrera
kirol elkartean.
DONOSTIAAmets Arzallus, Oihana Iguaran, Haritz Mujika
eta Eli Pagola.
b Igandean, 18:00etan, Altzagaina.
plazan.
DONOSTIAAndoni Egaña eta Jon Ostolaza: Neretik.
bAsteartean, 19:30ean, Tomasene
kultur etxean.
DONOSTIAEuskal Herrian BizikoBertsokada: Pello Basurto,
Iraitz Mateo, Beñat Mujika eta
Eli Pagola: Gazteok eta euskara.
bOstegunean, 20:00etan,
Antiguako Platero tabernan.
GETARIABertso afaria: Oihana Iguaran eta Agin Laburu.
bBihar, 21:00etan, Berdura plazan.
IRUNAdrian Arruti eta Egoitz Zelaia.bBihar, 13:00etan, Hazian.
IRUNKabigorriko Bertso Gauak:Oier Aizpurua Olaizola, Aitor
Errazkin, Nahikari Gabilondo,
Iñigo Izagirre eta Ekaitza Irastortza.
bOstegunean, 19:30ean, Kabigorri
Ateneoan.
MENDAROAndoni Egaña,
Maialen Lujanbio, Alaia Martin
eta Iker Zubeldia.
bGaur, 22:00etan, San Agustin
aretoan.
MUTRIKUPlazatik Gaztetxera: Antton Aizpurua, Irati Alcantarilla,
Ander Anakabe, Urko Arregi,
Gontzal Belategi eta Julene Iturbe.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
OÑATITxinparta Txapelketa. Finalaurrekoa: Egoitz Aizpuru, Urko
Arregi, Gontzal Belategi, Andoni
Goitia, Joseba Igartua, Aritz Irigoien,
Odei Irigoien eta Aitor Tatiegi.
bBihar, 17:30ean, Eltziako
Topagunean.
ORDIZIAArgi Berri Saria: afaria eta bertso saioa.
bBihar, 20:30ean, Argi Berrin.
ZESTOAPlazatik Gaztetxera: Peru Aiartza, Alexander Idoeta,
Mikel Iturriotz, Iker Letamendia,
Beñat Torres eta Bittor Zubiagirre.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
HITZALDIAK
BEASAINAitzole Araneta: Trans mitoak desegin.
bGaur, 19:00etan, Igartzako
jauregian.
DONOSTIABeñat Sarasola etaGorka Bereziartua: Deklaratzekorik
ez.
bGaur, 19:30ean, Azpi elkartean.
Donostia b Altzako Bertso Aroa
Garai bateko moldeanDonostiako Altza auzoan bertso bazkaria izango dute bihar, 14:00etan,
Uxue Alberdi eta Unai Iturriagarekin batera. Herrera Kirol Elkartean izan-
go da bazkaria. Etzi, berriz, Eli Pagola, Amets Arzallus, Haritz Mujika eta
Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, 18:00etan, Plaza Gorrian. Irudian,
Jon Maia eta Sebastian Lizaso, Altzan, bertsotan. A. SORZABAL / IRUTXULOKO HITZA
OÑATILeire Palacios eta OlatzSalvador: Emakumeak musikaren
industrian.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
TOLOSAXabier Madariaga: Ur palestinarretan.
bOstegunean, 19:30ean, Topic-en.
USURBILOier Gonzalez eta Xabier Aranburu ‘Xomorro’:
Presoak eta sorkuntza.
bBihar, 19:00etan, Sutegin.
BESTELAKOAK
ASTIGARRAGAEuskal Jaia.b Igandean, 11:00etatik aurrera,
Ergobin.
BERGARAAna Apika kontalaria.bGaur, 18:00etan, liburutegian.
EIBARAsier Kidam magoa: Aroa eta mirariak.
bAsteartean, 18:00etan, liburutegian.
TOLOSANicolas Buenaventurakontalaria.
bGaur, 17:30ean, liburutegian.
TOLOSAMaialen Moreno eta Antton Irusta narratzaileen arteko
topaketa.
bBihar, 10:00etan, Amarotzeko
auzo etxean.
TOLOSAAhoz Aho: Urrezko Kalabaza sariak, Oihana Iguaran
eta Haritz Mujika bertsolariekin.
bBihar, 16:00etan, Zuloaga Txikin.
TOLOSASun magoa: Ilusioen sortzailea.
bBihar, 17:00etan, Leidorren.
USURBILFelix Sarasolari herriomenaldia.
b Igandean, 12:00etan, frontoian.
ZARAUTZEuskal Herriko ParrilaTxapelketa.
bBihar eta etzi, Munoan eta
Lege Zaharren enparantzan.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko martxoaren 29a Agenda
Eider Goenaga Lizaso
Xabier Artolari (Donostia, 1976)
2013ko Korrikaren atarian egin
zion lehen aldiz elkarrizketa Gi-
puzkoako Hitza-k, eta, ordutik, bi
urtez behin errepikatu da, Korrika
bezala. Euskararen aldeko laster-
keta hurrengo ostegunean abiatu-
ko da, Garestik (Nafarroa), eta lau
egunetan ibiliko da Gipuzkoan:
apirilaren 8an, 12-13an eta 14an.
Gipuzkoako kilometroak erraz
saltzen direla, eta gipuzkoar asko
«kilometro zailagoak» egitera jo-
aten direla argitu du Artolak.
Noiz hasten zarete Korrika pres-
tatzen?
Korrika bat bukatu eta hurrengoikasturtearen hasieran, hasierakoKorriketan ibilitako jendea elkar-tzen da –batzuk gaur egun AEKnere ez daudenak—, bazkari bat egi-ten dute, eta mahaiaren bueltanhasten dira pentsatzen bi urterenburuan zein izango den euskara-ren egoera, nondik jo dezakeen biurte geroagoko Korrikak... Irizpi-de batzuk zehazten dira hor. Iru-diaz arduratzen den enpresariematen zaizkio irizpide horiek,eta proposamen bat egiten duhark: irudia, leloa... Batzuetan,ideia erdi itxita joan izan da; beste-etan, berriz, ez.
Nola erabakitzen duzue ibilbi-
dea?
Pertsona bat arduratzen da horre-taz. Collage moduko bat egitendu. Eskualde bakoitzak bere ibil-bidea markatzen du. Hasieran,Euskal Herriko mapa zeharka-tzen duen marra bat egiten da, eta,gero, marra hori eskualde bakoi-tzera eraman behar da. Eskualdebakoitzak badaki zenbat kilome-tro izango dituen, zein egunetaneta ordu ingurutan pasatuko den,eta haiek zehazten dute bidea. Ge-ro, proposamen horiek guztiak el-karrekin itsatsi behar izaten dira.Aurten, hiru aldiz sartuko da Gi-
puzkoan...
Bai, eta Gipuzkoan aurten dugunkezka nagusia da Mutrikutik De-barako errepidea, eta Mendarora-ko bidea. Obratan daude, eta ziur-tatu digute irekita izango dugulaerrail bat, baina badugu kezka.Beti izaten dira azken orduko sor-presak; udal batek justu Korrikaigarotzen den kalean obrak egiteaerabaki duela, eta ibilbidea zer-txobait aldatu behar izatea; bainaaldaketa txikiak dira horiek.Gipuzkoan ez da izaten kilome-
troak osatzeko zailtasunik, ez-
ta?
Ez. Zorionez, Gipuzkoan errazosatzen dira kilometroak. Eta jen-
dea beste toki batzuetara ere joa-ten da Korrikan parte hartzera.Nafarroako Erriberan eta Araba-ko Errioxako zenbait gunetanizaten dira Kilometrorik zailenak,eta Iparraldean ere, gauez igaro-tzen bada, kosta egiten zaigu ba-tzuetan. Beraz, Gipuzkoatik etaBizkaitik jende dezente joaten dakilometro horiek betetzera. Euskararen egoerari buruzko
gogoetarekin hasten duzue hu-
rrengo Korrikaren antolaketa. Bi
urteotan, nola aldatu da egoera?
Bueno, urratsak egin dira; ez guknahi genituzkeenak, baina aurre-rapausoak izan dira. Euskaraldiaere hor dago. Eta, aurten, ikastur-te berean izan dira Euskaraldiaeta Korrika, baina bien arteanerabaki da aurrerantzean ez dute-la ikasturte berean bat egingo, ba-tak bestea ez zapaltzeko. Hemen-dik aurrera, Korrika ez den urtee-tan egingo da Euskaraldia, etaalderantziz. Hala, urtero, 11 egu-nez, lehen lerrora ekarriko dugueuskara.Duela bi urteko Korrikan euskal-
gintzako eragileek eta adminis-
trazioek bat egin zuten, Santia-
go zubian. Horrek eman du frui-
turik?
Euskararen aldeko klika egiteradeitu du aurten Korrikak, eta kli-
kanorbanakoek egin behar dute,baina instituzioek ere bai. Etaduela bi urteko argazkia, eragile-ek eta administrazioek eskutikegindakoa, oso sinbolikoa izanzen. Aurten, jarraipena emangodiogu duela bi urtekoari, ordukoeragileei gehiago gehituta.Euskararen egoera aipatu duzu,
baina zein da AEKren egoera?
Euskal Herri osoan hiru adminis-trazioren menpe lan egitean, gurelana ez da erraza. Gaizki-gaizki ezgaude, baina hobeto egon behar-ko genuke, eta administrazioenbeharra daukagu horretarako.Bestalde, gure lanari dagokionez,euskara ikasteko motibazioa etamodua aldatu dela esango nuke.Lehen, oso ohikoa zen egunero biorduz etortzea; orain, oso arraroa
da halako talde bat sortzea. Ho-rrek asko zailtzen du irakasleonlana, eta ia ezinezkoa da orduteginormal samar bat osatzea.AEK-k desagertzeko bokazioa
duela esan izan duzu beste elka-
rrizketa batzuetan.
Beti esan izan dugu AEK eta Korri-ka desagertzeko sortutako zerbaitdirela; AEKren helburua da Eus-kal Herria euskalduntzea eta alfa-betatzea, eta, hori lortzean, desa-gertu egingo da, eta Korrika erebai. Baina, orain, esaten duguezetz, Korrika ez dela desagertu-ko; baina festa bat izango da, os-pakizun bat, dirurik eskatu gabe,beste kezkarik gabe, administra-zioei kritika egiteko beharrik ga-be... Ea egunen batean jai hori os-patzea lortzen dugun.
«Norbanakoek eginbehar dute ‘klika’, bainainstituzioek ere bai»
Xabier Artola b Korrikaren Gipuzkoako koordinatzailea
Euskaraldiak eta Korrikak 11 egunez euskara lehen lerroan jartzen duteladio Xabier Artolak, eta aurrerantzean txandakatu egingo direla iragarridu. Datorren ostegunean izango da Korrikaren txanda, Garestik abiatuta.
ANDONI CANELLADA / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko martxoaren 29a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]