GIPUZKOAKOHITZA
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Herri galdeketa egingo dute igandean Donostian eta Irunen b212.000 gipuzkoarrek izango dutebotoa emateko eskubidea bGipuzkoan lau herri soilik dira kontsulta egin gabe daudenak b 2-3
Donostia
eta Irunen
txanda da
Integrazioa Herriko kulturakelkartuta, Kolore Truk merkatu
soziala egingo dute bihar, Ordizian
13Elkarrizketa Emmanuel-FlorentPerronnet, Oñatin bizi den
Kaledonia Berriko irakaslea
4Ostirala
2018ko azaroaren 16aIX. urtea375. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aAstekoa
DONOSTIA
Nahi al duzu euskal herritarrok
gure etorkizun politikoa geure
kabuz eta aske erabakitzea?b Bai.b Ez.
Errolda: 160.457.
IRUN
Irundar gisa, nolako etorkizun
politikoa nahi duzu gure herria-
rentzat?b Euskal estatu burujabe eta inde-
pendentea.b Estatus politiko berri bat, estatu
espainiarraren barruan.b Gaur egungo Euskal Autonomia
Erkidegoa.
Errolda: 51.618.
Eider Goenaga Lizaso Irun
Igandean, 09:00etan ire-kiko dituzte hautesle-kuak Donostian eta Iru-nen. Bi hirietan urtebeteinguru eman dute herrigaldeketa prestatzen,
eta azken astea «eromena» iza-ten ari dela adierazi dute XabierMartinez Irungo Hartu Hitza tal-deko bozeramaileak eta DonostiaGaldeketa taldeko Nora Garciak,ez baita erraza horrelako galdeke-ta bat antolatzea. Ilusioz bizi dute,ordea, momentua: hitza emangodiete 212.075 gipuzkoarri. Ez dutehitz egin nahi emaitza posibleariburuz, ez diote erronkarik jarrieuren buruei, eta ez dute nahipresio gehigarririk. «Lorpenhandia baita galdeketa egin ahalizatea bera», azaldu du Garciak.Donostiak eta Irunek pausoa
emanda, Gipuzkoan lau herri bai-no ez dira geldituko galdeketaegiteko: Aia, Hondarribia, Men-daro eta Urnieta. Orain arte, 16urtetik gorako 375.239 gipuzkoa-rrek izan dute botoa emateko au-kera, eta igandean ia 600.000rairitsiko dira boto eskubidea izandutenak.2013an Irunen bertan aurkeztu
zen Gure Esku Dago (GED) mugi-mendua. Durango eta Iruñea lotuzituen giza katea egin zuten urte-bete geroago, 2014ko ekainaren8an. Lehen herri galdeketak eginzituzten urte berean: Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Arran-kudiagan (Bizkaia). 2016koa izanzen, ordea, GEDren eskutik egin-dako lehen galdeketa olatua.2016ko ekainaren 5ean Goierrin,Debagoienean eta Azpeitian eginzituzten galdeketak, eta baitaAramaion (Araba) eta Ispasterren(Bizkaia) ere. 124.000 gipuzkoaringuruk izan zuten bozkatzeko
aukera, eta ia 36.000k parte hartuzuten erabakitzeko eskubidearenaldeko ariketa hartan.
Bi handienakPausoz pauso, galdeketa gehiagoantolatuz joan dira ordutik, Gi-puzkoako bi udalerri handieneta-ra iritsi arte. 96.365 gipuzkoarrekbozkatu dute orain arteko herrigaldeketetan; errolda osatzen zu-tenen %25,68k, alegia.Aurreko herri galdeketetako
metodologia bera erabili dute Do-nostian eta Irunen ere: galdeketasustatuko duen taldea sortu, gal-deketa antolatzeko behar den si-nadura kopurua zehaztu eta horilortzeko kanpaina egin, galderaahalik eta modu adostuenean era-baki, eta, azkenik, galdeketa an-tolatu. Azken fase horretan daudeDonostia eta Irun, eta prozesuosoa aberasgarria izan dela nabar-mendu dute.«Honaino heltzeko egin dugun
bidea da garrantzitsuena, zalan-tzarik gabe: zenbat jende bilduden, zenbat jendek lan egin duen,herrian nolako lanketa egin den,nola lortu den galdera adostea,jende oso anitza elkartzea... Osogarrantzitsua izan da hori, eta ni-retzat galdeketa egitea bera dalorpenrik handiena», esan duIrungo ordezkariak. «Gainera,gero eta jende gehiago joan zaigubatzen, eta oso garrantzitsua dahori», gehitu du Donostiakoak.Izan ere, azken asteotan jende
asko ari da lanean igandean denabehar bezala irten dadin, eta arejende gehiago mobilizatuko daetzi. Garciak azaldu duenez, 37bozkaleku ipiniko dituzte Donos-tian eta mila boluntario inguruariko dira lanean: «Hori eguneanbertan, baina gauza asko lotu be-har dira aurretik: auzo bakoitze-an mahaia non jarri, argindarra
nola lortu, mahaiak, aulkiak etaordenagailuak nondik atera,boto-paperak inprimatu eta ba-natu... Eta lorpena dela esatendugu, herritarren borondateariesker lortu delako hori guztia.Jende asko aritu da lanean, etazerbait eman edo utzi du laneanaritu ez den jende askok».Irunen txikiagoa izango da az-
piegitura, baina hamasei bozka-leku ipiniko dira han ere eta hiru-rehun boluntario ariko dira lane-an. «Badakigu galdeketa ez delaloteslea, baina, hasiera-hasiera-tik, gure asmoa izan da kontsultahauteskundeak izango balira be-zala antolatzea, seriotasun osoz,eta berme osoarekin. Hala, ahale-gin berezia egin dugu mahaiakhauteskunde ofizialetako bozka-lekuetatik ahalik eta hurbilen jar-tzeko, eta hala egin dugu ahal izandugun kasuetan».GEDren eskutik antolatu dituz-
ten beste galdeketetan bezala, ez
Donostian eta ez Irunen, antola-tzaileek ez dute zehaztu lortu be-harreko kopururik. «Guk ez du-gu zehaztu erronka bat, ez dugukopururik jarri, baina niretzat,modu pertsonalean, emaitza onalitzateke %10eko parte hartzea»,dio Irungo ordezkariak. «Donos-tian ere ez dugu zehaztu kopuru-rik, baina niri halako urduritasunbat sortzen dit horrek. Egia da gal-deketa egitea bera jada lorpenadela, baina ilusioa sortzen du mu-gak hausteak eta emaitza on bateskuratzeak».
%5etik gorako babesarekinKopuruak kopuru, Donostiakozein Irungo erroldaren %5etik go-rako babesarekin egingo dira gal-deketak, sinadura bilketan kopu-ru hori gainditu behar izan zute-lako bi hirietan. «Berez, sinadurabilketa antolatzeko %2ko langajartzen du Gure Esku Dago-k,baina %5 aipatzen da DonostiakoUdaleko araudian; beraz, %5ekoerronka jarri genion geure burua-ri, eta lortu genuen. 8.000 sina-
dura lortu behar genituen, eta9.500 inguru eskuratu geni-tuen». Negu gogorra izan zela etasinadura bilketak kalean egin zi-rela kontuan hartuta, hainbesteherritarrek sinatzea ere lorpengisa ikusten du Garciak. Jendea-ren «erantzun ona» aipatzen duMartinezek ere sinadura bilketazari denean: %5era iristeko 3.000sinadura behar zituzten Irunen,eta ia 4.000 lortu zituzten. Sinadura bilketaren ondoren,
galdera adostea izan zen hurren-go pausoa bi hirietan. Irunen, si-natzera joandako jendeak egin-dako proposamenetatik atera zengaldera; eta, bozketa bidez eginbeharrean, adostasunez aukeratuzuten. «Argi geneukan galderanbertan argi gelditu behar zelaIrungo aniztasuna», azaldu duMartinezek. Etorkizun politikoariburuzko galdera bakarrari eran-tzun beharko diote irundarrekigandean, baina hiru erantzunposible izango dituzte: euskal es-tatu burujabe eta independentea;estatus politiko berri bat, Espai-
Gipuzkoako bi udalerri jendetsuenetan egingo duteherri galdeta igandean: Donostian eta Irunen. Guztira,212.000 herritar daude botoa ematera deituta, eta, horiekin,ia Gipuzkoa osoan jada egina egongo da galdeketa. Denaprest egon dadin, antolatzaileak buru-belarri aritu diralanean. Parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.
Kutxak botozbetetzeko deia
Nora Garcia eta Xabier Martinez,
Donostiako eta Irungo
galdeketen antolatzaileak,
hurrenez hurren. JON URBE / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Astekoa ORAIN ARTEKO GALDEKETEN EMAITZAK
HERRIA Errolda Parte hartzea Bai Ez
Abaltzisketa 270 %64,07 166 3
Aduna 365 %50,68 178 2
Aizarnazabal 601 %49,92 285 13
Albiztur 251 %44,22 106 4
Alegia 1.443 %31,32 437 8
Alkiza 272 %54,04 140 2
Altzaga 154 %49,35 75 0
Altzo 332 %56,33 178 2
Amezketa 773 %56,40 408 17
Andoain 12.306 %16,53 1.871 127
Anoeta 1.712 %34,70 561 20
Antzuola 1.754 %40,42 681 19
Arama 164 %53,66 82 6
Aretxabaleta 5.781 %29,41 1.618 69
Arrasate 19.119 %23,56 4.267 209
Asteasu 1.200 %34,00 402 2
Astigarraga 4.768 %19,99 916 26
Ataun 1.365 %59,41 776 25
Azkoitia 9.447 %31,57 2.899 49
Azpeitia 12.142 %39,37 4.524 188
Baliarrain 100 %77,00 70 6
Beasain 11.478 %21,13 2.329 80
Beizama 133 %44,36 53 2
Belauntza 212 %53,30 108 4
Berastegi 889 %29,13 250 4
Bergara 12.684 %29,46 3.549 154
Berrobi 482 %43,15 203 2
Bidania-Goiatz 413 %51,82 197 7
Deba * 3.968 %25,20 942 32
Eibar 24.923 %11,39 2.791 41
Elduain 184 %48,37 86 1
Elgeta 936 %36,86 338 7
Elgoibar * 9.552 %22,12 2.032 57
Errenteria * 33.435 %15,51 4.888 180
Errezil 477 %56,60 262 3
Eskoriatza 3.661 %24,42 803 86
Ezkio 350 %53,71 185 2
Gabiria 404 %48,76 193 4
Gaintza 106 %72,64 67 4
Gaztelu 134 %52,99 71 0
Getaria 2.376 %49,79 1.132 37
Hernani 17.168 %24,77 4.113 81
Hernialde 270 %28,89 74 2
Ibarra 3.515 %27,08 918 23
Idiazabal 1.856 %46,93 825 33
Ikaztegieta 401 %46,38 172 6
Irura 1.385 %28,74 381 10
Itsaso 140 %59,29 72 7
Itsasondo 527 %36,62 183 6
Itziar 857 %44,46 358 5
Larraul 192 %43,23 81 0
Lasarte-Oria * 15.548 %14,81 2.270 8
Lazkao 4.552 %32,14 1.415 28
Leaburu-Txarama 324 %37,04 120 0
Legazpi 7.290 %20,96 1.476 41
Legorreta 1.201 %38,97 440 18
Leintz-Gatzaga 204 %52,45 100 5
Lezo 5.129 %25,58 1.267 25
Lizartza 512 %57,42 285 6
Mutiloa 200 %71,50 132 10
Mutriku 4.463 %36,21 1.541 56
Oiartzun 8.523 %40,20 3.307 45
Olaberria 818 %21,15 171 2
Oñati 9.448 %35,68 3.232 100
Ordizia 8.252 %22,95 1.786 84
Orendain 161 %75,78 118 1
Orexa 95 %82,11 77 0
Orio 4.753 %31,60 1.435 43
Ormaiztegi 1.171 %41,42 466 12
Pasaia 14.027 %17,42 2.326 38
Segura 1.212 %56,60 644 33
Soraluze 3.327 %27,29 843 43
Tolosa 16.343 %26,01 4.091 99
Urretxu 5.675 %20,74 1.127 42
Usurbil 4.847 %38,13 1.729 53
Villabona-Amasa 4.925 %29,48 1.401 29
Zaldibia 1.187 %66,22 764 14
Zarautz 19.523 %24,92 4.705 115
Zegama 1.267 %49,01 594 ) 27
Zerain 210 %72,86 149 2
Zestoa 3.064 %42,59 1.255 22
Zizurkil 2.484 %25,48 616 13
Zubieta 450 %54,22 239 2
Zumaia 8.140 %34,29 2.687 68
Zumarraga 8.487 %13,47 1.108 30
GUZTIRA 375.239 %25,68 92.212 2.791
* Bi galdera egin zituzten; lehen galderari dagozkion datuak daude taulan.
niako Estatuaren barruan; edo
gaur egungo Euskal Autonomia
Erkidegoa.
Aurrez egindako galdeketetako
galdera guztiak aztertu zituen
lantalde bat eratu zuten Donos-
tian, eta talde horrek lau galdera
posible jarri zituen aukeran. «Do-
nostia bezalako hiri batean oso
zail ikusten genuen adostasuna
lortzea, eta bozkatzeko eskatu ge-
nien herritarrei». Udan hainbat
aukera jarri zituzten herritarrek
botoa emateko, eta hortik atera-
tako emaitzarekin, uda ostean
ezagutarazi zuten galdera: «Nahi
al duzu euskal herritarrok gure
etorkizun politikoa geure kabuz
eta aske erabakitzea?».
Bai edo ez erantzun be-
harko dute donostiarrek.
Garciaren arabera,
galdeketaren data gertu-
ratu ahala ilusio handia-
goa antzematen da kale-
an. «Nik hasieran oso
hotz ikusten nuen giroa,
gazteen artean batez ere;
baina hori aldatzen ari da
pixkanaka. Asko kostatu
zaigu jende gaztea era-
kartzea, adineko jendea
mugitu baita batez ere,
baina pixkanaka ematen
du ari garela gazteak ere
erakartzen». Irunen ere gazteak
erakartzea gehiago kostatu zaiela
esan du Martinezek.
Dena den, Irunen ahalegin
handiena askotariko jendea ba-
tzen eta sentsibilitate ezberdinak
erakartzen egin dutela azaldu du
Martinezek. «Gure artean hain-
batetan hitz egin dugu horri bu-
ruz, eta hori ere lortu dugu. Duela
hainbat urte pentsaezina izango
zen prozesu honetan mahai bere-
an eseri den jendea elkarrekin
esertzea, eta, gainera, adostasu-
nera iristea». Ildo horretan, Mar-
tinezek azaldu du PSE-EEk ere in-
teresa agertu duela prozesuareki-
ko. «Argi esan ziguten ez zutela
parte hartuko, eta are gutxiago
babestuko, baina interes bat egon
da, eta prozesuaren gorabehera
guztiak azaldu dizkiegu guk. Al-
kateari berari ere azaldu diogu
galdeketaren protokoloa...».
Erabakitzeko eskubidearen
kontra dagoen jendea erakartzea
ezinezko jotzen dute Garciak eta
Martinezek; zail ikusten dute, ha-
laber, estatus politiko berri bat
nahi ez duen jendea bozkatzera
joatea, baina etzi egingo dutena
demokrazia ariketa bat izango de-
la nabarmendu dute, eta donos-
tiar eta irundar guztiei dei egin
diete kutxak botoz betetzeko.
Honaino heltzeko bideaizan da garrantzitsuena.Niretzat galdeketa egitea berada lorpenik handiena»Xabier MartinezIrungo Hartu Hitza taldea
«Nik hasieran oso hotz ikustennuen giroa, gazteen artean,batez ere; baina horialdatzen ari da pixkanaka»Nora GarciaDonostia Galdeketa taldea
‘‘
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aElkarrizketa
Beñat Alberdi Oñati
Umetatik izarrak izan ditu pasioEmmanuel-Florent Perronnetek(Noumea, Kaledonia Berria,1979), eta, kontuak zer diren,gaurkotasunak Perronnet berabihurtu du izar. Australia ondo-an, 280.000 biztanle inguru dituKaledonia Berriak, eta gaur egunOñatin bizi da azaroaren 4an ber-tako erreferendumean bozkatze-ko aukera izan zuen herritar bat.Fisika ikasketak egin zituen Kale-donia Berrian bertan eta Fran-tzian, eta astrofisika alorrekomasterra Bordelen (Okzitania).Matematika irakaslea da egun,Bilbon.Ikasketak Kaledonia Berrian
hasi bai, baina Frantzian amaitu
zenituen. Ohikoa al da ikaske-
tak amaitzeko hain urrunetik
metropolira lekualdatzea?
Euskal Herrian ikasleak hiribu-ruetara joaten dira ikastera; Bil-bora, Gasteizera edo ikasi nahiduen hori ikasteko aukera dago-en tokira. Gure Gasteiz da Fran-tzia.Zure kasuan ere Kaledonia Be-
rrian baino aukera hobea zeneu-
kan Frantzian?
Ikasketak Australian egitea azter-tu nuen hasieran. Dena den, bekabat behar izaten da hara ikasterajoateko, eta nik ez nuen lortu. Ka-ledonia Berrian ekin nien Fisikaeta Matematika ikasketei. Gureherrialdean izarrak ikusten dirazerura begiratuz gero, baita EsneBidea ere, baina jendeak ez du be-giratzen zerura. Han ez zegoen
astrofisika ikasketarik, eta estra-lurtar bat bezala hartzen nindu-ten. Horregatik bukatu nuen, be-rriz ere, Frantzian.Oso anitza da Kaledonia Berriko
demografia. %40 inguru dira
melanesiar indigenak edo kana-
kak, eta %30 inguru europar ja-
torrikoak edo caldocheak. Ho-
rrez gain, badaude polinesiar ja-
torrikoak zein vietnamdarrak.
Kanaka edo caldoche jatorrikoa
da zure sendia?
Ez bata, ez bestea. Melanesiarraizan beharra dago kanaka izatekoeta ez daukat melanesiar itxurahandirik. Duela berrehun urteetorri zirenen ondorengoak dira,berriz, caldocheak. Parisko Ko-muna aldarrikatu zutenean atxi-lotu zituzten 1.800, eta kolonieta-
ra bidali zituzten gero. Bertan gel-ditu ziren batzuk eta haiek izanziren lehenengo zuriak. Han dau-de euren seme-alabak eta bilo-bak. Gutxi gorabehera, horiekdira caldocheak. Kaledonia Berriaeuren herria dela pentsatzendute, noski.
Nolako ekosistema dago Kale-
donia Berrian? Zuek bazeneu-
katen harremanik kanakekin?
Eskolan, normalean, nahasianegoten ginen etnia guztiak. Kana-kekin, indonesiarrekin, vietnam-darrekin eta frantziarrekin egonnintzen ni. Elkarrekin egoten gi-nen eskolan, baina bakoitza bereingurura itzultzen zen klaseakbukatutakoan.Norbere komunitatera?
Bai. Oso bizimodu ezberdina dutekanakek. Euren kulturan edopentsamenduan ez dira pertso-nak, komunitatearen parte dira.Kanakentzat ez dago jabetza es-kubiderik; tribuarena da guztia.Zure etxea ez da zurea, tribuarenada. Etxe bat dago zuretzat, bainaez da zurea. Tribukoa bada, edo-
zein pertsona sar daitekezure etxean.Hainbat komunitatek
osatzen duten herri gisa
ulertu behar da, beraz,
Kaledonia Berria?
Bai. Kanakek euren bizi-modua daukate; Fran-tzian bezala bizi dirafrantziarrak. Eta caldo-cheak ere badaude; lurjabeak dira, gehienbat.Baserriak dauzkate ho-riek, behiak-eta. Haiek
kudeatzen dute jabetza eta haien-tzat lan egiten dute bertakoek.Oso garestia da Kaledonia BerrianFrantzian bezala bizitzea: ardoagarestia da, gaztarik ez dago, nahiduzun haragirik ere ez, gasolinaoso garestia da... Kaledonia Be-rrian bertako bizimodua eginez
gero, berriz, oso merkea izan dai-teke: noizean behin arrantzara jo-an, ehiza pixka bat egin, kokon-doaren azpian minutu bat igaro...Bere identitatea dauka komuni-
tate bakoitzak?
Kanakek bai. Besteek ere badute,baina ez dute azaleratzen. Urteberri txinatarra ospatzen duteasiarrek, baina gero ez dute beste-rik egiten. Euren artean bizi dirafrantziarrak edo aberatsak, bainaez pentsatu hemengoaren gisa-koa denik hango bizimodua. Jen-dea ez da elkartzen plazan; han ezdago plazarik. Jendea hondartzanelkartzen da edateko zein wind-surfa egiteko.Sentimendu hedatua al da fran-
tziar sentitzea?
1998ra arte uste dut jendea ez zelafrantziar sentitzen. FutbolekoMunduko Kopa iritsi zen gero, etaChristian Karembeuk jokatuzuen Frantziarekin; KaledoniaBerrikoa da. Orduan hedatu zenfrantziar sentimendua.Nikela da Kaledonia Berriaren
diru iturri nagusia eta lurralde
gatazkaren muina. Ekonomiko-
ki ezberdintasunak sortzen al
ditu horrek hiriburuaren eta
bere inguruaren, eta iparralde-
ko irlen artean?
Bai. Adibide gisa, normalean iparhemisferioa garatuago egoten dahego hemisferioa baino. Baina al-derantzizkoa gertatzen da Kale-donia Berrian, garatuago dagohegoaldea. Hiru probintzia dau-de: irla nagusian bertan, hego etaipar probintziak, eta, horrez gain,uharteen probintzia. Meategiasko dago hegoaldean, baina bai-ta iparraldean ere. Zuri gehiagobizi da hegoaldean, eta han dagonikelaren lantegi handiena.Gehiago garatu zuten zati hori.Zertan nabaritzen da gehien ga-
rapen ekonomikoaren aldea?
Uharteko probintzian zuririk ezda bizi ia, nahiz eta badiren caldo-cheak eta frantsesak. Euren arte-an bizi dira horiek, kokoarenmerkatuarekin asko. Xaboia egi-ten dute, adibidez. Iparraldekoprobintzian, berriz, tribuak bizidira gehienbat, eta autonomia
«Ez genuen esperoerreferendumekoemaitza; aurkakoazioten inkestek»Emmanuel-Florent Perronnet b Kaledonia Berriko
herritarra eta irakaslea
Kaledonia Berrian jaio zen Emmanuel-Florent Perronnet, bainaOñatin bizi da duela hamabost urtetik. Amaren eskutik bozkatuahal izan zuen Kaledonia Berriak Frantziarekin harremanahautsi edo ez erabakitzeko erreferendumean, azaroaren 4an.
JAIZ
KI F
ON
TA
NE
DA
/ F
OK
U
Frantziak gauza berbera egitendu beti arazorik ez izateko:etnia bati ematen dio boterea,eta ez du begiratu ere egiten»
«40 hizkuntza baino gehiagodaude nire herrialdean, eta batbera ere ez dut ezagutzen. Penada. Hemen badago aukera»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 16a Elkarrizketa
daukate gehienek. Meategiak eta
nekazaritza turismoko zerbi-
tzuak daude, azkenik.
Komunitate horiek nahi al dute
garapena?
Aspaldian ez naiz izan han eta
ipar probintzia eta uharte probin-
tzia ez ditut oso ondo ezagutzen.
Frantziak, ordea, gauza berbera
egiten du beti arazorik ez izateko:
etnia bati ematen dio boterea eta
ez du begiratu ere egiten zer ger-
tatzen den. Ondo eta gaizki zer
dagoen esatera azaltzen da ba-
tzuetan, baina Frantziak, norma-
lean, ez du gehiegi kontrolatzen.
Nikelaren estrategia deitu izan
zaio dirua banatzeko planari.
Horrek ekarri du nolabaiteko al-
daketarik?
Erabat aldatu da mentalitatea. Le-
hen, nekazaritzatik eta arrantza-
tik bizi zen jendea, bere kabuz.
Orain, berriz, Internetekin bizi
dira asko, eta, adibide gisa, ardoa
behar dute. Diru gehiago behar da
behar berriekin. Hegoaldeko pro-
bintzian igartzen da hori gehiago.
Bestalde, Kaledonia Berriak nike-
la ezin du lortu bere kabuz baka-
rrik; Txina, Australia edo Kanada
behar ditu, horretan adituak di-
ren herrialdeak. Horregatik sartu
dira multinazionalak.
1982an, Eloi Machoro lider inde-
pendentistak aizkora batekin
hautsi zuen hauteskundeetako
boto kutxa bat, eta ekintza ho-
rrek Frantzian ezagun bihurtu
zuen Kaledonia. Hurrengo urte-
an jendarme batek hil zuen Ma-
choro, eta tentsioa areagotu
egin zen. Gogoratzen duzu ekin-
tza hura?
Lau urte nituen nik, eta ez daukat
oroitzapen handirik. Ipar probin-
tziara oporretara joaten ginela ba-
karrik, eta, bat-batean, ezin gine-
la joan hara. Herrian gelditu be-
har izaten genuen, bizi ginen
inguruan. Ezin zen joan urrutira.
1988an, 27 jendarme bahitu zi-
tuzten Ouvea irlako kobazulo
batean, Presidentetza hautes-
kundeen aurretik. Militarrak sar-
tu eta 25 pertsona hil ziren han,
hemeretzi independentista tar-
tean.
Hauteskunde haietan berriz aur-
keztu zen François Mitterrand
presidentea eta Jacques Chirac
zegoen beste aldean. Ouvea uhar-
tean zeuden zuri bakarrak izango
ziren jendarmeak. Ekintza gauza-
tzea erabaki zuten kexatzeko. In-
dependentistek presioa egin nahi
zuten Frantzian euren egoera
azaltzeko eta estatu bat lortzeko.
Negoziazioei ekin zieten ondo-
ren. 1988an Matignongo Akor-
dioan zehazten da independen-
tziari buruzko galdeketa egingo
dela, eta 1998an iritsi zen lehe-
nengo erreferenduma. Nola bizi
izan zenuten momentu hura?
1988ko Matignongo Akordioetan
onartu zuten hamar urteko epea
emango ziotela Kaledonia Berria-
ri garatzeko. Frantzian ikas zeza-
ten urtero laurehun beka egoten
ziren kaledoniarrentzat. Haiek
kudeatu behar zuten herria.
«Orain egin nahi duzue errefe-
renduma ala hamar urte barru?»,
hori zen galdera 1998an. Eta atze-
ratzeak irabazi zuen. 2008an bes-
te erreferendum bat egin zuten
galdera berberarekin, eta gehie-
nez 30 urte geroago egingo zutela
gehitu zuten testuan. Horregatik
egin dute aurten.
Gorriz markatutako eguna izan-
go da 2018ko azaroaren 4a,
ezta?
Baietz uste dut. Orain dela bi urte
hasi nintzen noiz izango ote zen
galdezka. Akordioan zehaztuta
dago hiru aukera egongo zirela,
eta, beraz, beste bi aukera izango
dira oraindik.
Izan al duzu aukerarik bozkatze-
ko?
Bai. 1994a baino lehenago Kale-
donia Berrian jaio izana, hori zen
baldintza bakarra. Nire amak
bozkatu zuen nire partez.
Zer iruditu zaizu bozkatzeko au-
kera izatea?
Interesgarria. Gure iritzia zein
den galdetu digute gutxienez. Iri-
tzi faltsua da, agian, baina iritzia
emateko aukera izan dugu.
Giro berezia sortu al du errefe-
rendumak?
Baietz uste dut. Frantzian aspal-
ditik ez da egon horrelako errefe-
rendumik. Korsikan ezin da; eta
ezin da hitz egin Guadapalupen
eta Martinikan ere. Charles de
Gaullen garaitik, hau izan da le-
henengoa.
Espero zenuten emaitza?
Ez. Ez genuen espero erreferen-
dumeko emaitza, aurkakoa zio-
ten inkestek. %56k lortu nahi zu-
tela independentzia, hori zioten
inkestek, eta kopurua 9-10 puntu
jaitsi zen azkenean. Dena den,
hauteskundeek erakutsi dute in-
dependentzia ez duela lortu nahi
etnia jakin batek bakarrik. %39
dira kanakak, baina %43k esan
dute Frantziarekin harremana
MOTZEAN
Mendia edo hondartza?
Biak. Hobe da goizean mendi-
ra igotzea, handik hondartza
ikustea, eta arratsaldean hon-
dartzara joatea.
Ipar hemisferioa edo hego
hemisferioa?
Hego hemisferiokoa sentitzen
naiz oraindik.
Euskal Herriko klima edo
Kaledonia Berrikoa?
Kanarietakoa. Ez, nahiago dut
Kaledoniakoa. Dena den, oso
politak dira hemengo udabe-
rria eta udazkena.
Patata tortila tipularekin
edo gabe?
Tipularen aurkakoa naiz.
Tipula eta patata tortila izena
edukiko zuen kasu horretan.
Euskarazko hitz bat?
Lo kuluxka.
Toki bat?
Bidaiarien esaera bat dago
Kaledonian: «Han utzi ditut
nire txankletak». Txankleten
bila itzuli beharra daukatela
esan nahi du. Toki askotan
utzi ditut txankletak.
hautsi nahi dutela. Kanakez gain,
badaude gauza bera nahi duten
beste etnia batzuk.
Etxeko balkoian jarri zenuen Ka-
ledonia Berriko bandera. Zer de-
la eta?
Ikurrina asko ikusten ditut bal-
koietan, eta zergatik ez Kaledonia
Berriko bandera? Beti hitz egiten
da Eskoziaz eta Kataluniaz, baina
beste kontu batzuk ere badaude
munduan. Urrun dago Kaledonia
Berria, baina ondoan Frantzia.
Nolatan zaude Euskal Herrian?
Grenoblen ere egin nituen ikaske-
tak, eta udan Kaledonia Berrira
itzultzen nintzen normalean. Bai-
na Europa ezagutu nahi nuela
erabaki nuen uda batean. Greno-
blen gelditu nintzen eta han eza-
gutu nuen nire egungo emaztea.
Frantsesa ikastera joan zen hara;
nik irakatsi nion frantsesa eta
hark niri euskara.
Nolatan ikasi duzu euskara?
Irakaslea naiz. Nola da posible ni
matematikako irakaslea izatea
eta nire seme-alabek lantzen du-
ten matematika ez ulertzea? Bes-
talde, berrogei hizkuntza baino
gehiago daude nire herrialdean
eta bat bera ere ez dut ezagutzen.
Pena da. Hemen badago aukera
ikasteko.
Euskal komunitatea ezagutzeko
aukera izan duzu euskararekin.
Zer iruditu zaizu?
Guretzat ikaragarria izan zen le-
hen aldia. Taberna batera sartu
eta ez genekien jateko zegoena zer
zen ere. Guretzat edateko lekuak
ziren tabernak! Haurrak ere sartu
ziren, eta Kaledonia Berrian ezin
da egin halakorik. Ezberdina da
dena. Hemen jendea edozein egu-
raldirekin ateratzen da kalera,
baina Kaledonia Berrian ez.
Itxiak izatearen fama dute eus-
kaldunek...
Ba, ez dituzu ezagutu Kaledonia
Berrikoak!
Erreferendumera itzulita, onar-
tutako erreferendum bat lortu
nahi dute Katalunian, baina Es-
painiak ez die uzten. Enpatia
sentitzen al duzu katalanekin?
Bai. Gainera, oso gustukoa dut
Katalunia. Pazifikoko gobernuak
errepublika bananeroakdirela
esaten da, eta errepublika plata-
neroada Espainia. Frankismoa-
ren arrastoak hor dirau oraindik
eta ez dago eginda memoria lanik.
Euskal Herrian martxan da Gure
Esku Dago dinamika, erreferen-
dum baten eskean. Erreferendu-
mez inguratuta bizi zara!
2003an iritsi nintzen Euskal He-
rrira eta mahai gainean zegoen
gaia, Ibarretxe planarekin. He-
men beldurrarekin-edo bizi da
gaia. Saiatzen dira, baina errepre-
sioa izaten da erantzuna beti.
RIRITZIALeire Narbaiza
Kirolez blai
Pasa den igande goize-an, irratia piztu eta Be-hobia-Donostia laster-ketako kide batzuen
elkarrizketa entzun nuen. Hara—pentsatu nuen neure kautan—,amaitu denez, ez dut gehiago en-tzun behar izango. Baina okernenbilen, elkarrizketak amaituostean, saioa agurtu, eta futbolpartida bat emateari ekin zioten.Informatiboa ere aurreratu zutenzertxobait, inork minuturik gal-du ez zezan, badaezpada ere!Kirola jaun eta jabe. Futbola,
batez ere. Eta, batik bat, jaun, gi-zonena eskaintzen delako, orohar. Neguan. Udan, estropadak
beste ezeren gainetik. Hori bai,gizon eta emakumeenak. Eske-rrak. Neguan, astean zehar, or-dea, gizonezkoen futboleko Le-hen Mailako euskal talderen ba-tek partida jokatzen badu (eta lautalde dira!), jokatzen duten or-duan jokatzen dutela, betiko pro-gramazio osoa, kanpora. Ondo-txo dakite hori Nekane Peñagari-kanok eta Arantxa Iturbek, Arra-tseansaioko gidariek, EuskadiIrratia + izeneko web zerbitzuradesplazatzen baitituzte. Futbolaizan zitekeen mugitutakoa, ezta?Hori Euskadi Irratian. Pentsa-
tzen dut Radio Euskadin antzeraizango dela. Baina zer gertatzen
da ETBn? Portaera desberdinadute Euskal Telebistako katebiek. Kirol emanaldi guztiakETB1en egiten dituzte, ez dagobakarra ere ETB2n. Beraz, kirolzama guztia euskarazko kateankargatzen dute. Gainera, ezin daahaztu, asteburuetako ia emisioguztia kirolek betetzen dutela.Ostiral gauetatik, igande gaueta-ra. Saio gutxi daude kirolari es-kaini bakoak: meza, Oholtzanetainformatiboak. Horiek salbuetsi-ta daude, ordutegi horretan ezdagoelako probarik. Nahiko nu-ke ikusi, bestela, kateko ardura-dunek noren alde egingo luketen:meza ala kirola.
Beraz, asteburuetan kirol tele-bistabihurtzen da ETB1. Berdinda zer eman. Ez du axola pilotapartida zahar bat den, edo futbo-lean kadeteek jokatzen duten.Kontua da kirola ematea. Eta diotnik, hain ezinbestekoa bada fut-bola jartzea larunbat arratsaldee-tan, zergatik ez dute ematen Le-hen Mailako emakumeen parti-darik? Behintzat, berdintasuna-ren alde egingo luke telebista pu-blikoak. Era berean,emanaldietako batzuk ETB2n es-kaini beharko lirateke, baina eus-karaz, jakina. Horrela ere, euska-rara erakarriko lukete inoiz ETB1isiotu ez duen jendea, eta euskal-dunoi espazioa eskainiko liguke-te bestelako programazio bat iza-teko, premia gorria daukagu-eta.Askotan, egia da saiook betega-
rri lanak egiten dituztela. Bestebatzuetan, ostera, kirolzaleen go-zamenerako ere izango dira, ez
diot ezetzik. Baina ez du susta-tzen eta bultzatzen benetako ki-rola. Espektakulua baino ez duindartzen emanaldi uholde ho-rrek. Produktua, merkatua etanegozioa, besterik ez. Izan ere,bultzatzekotan, norgehiagokaeta lehia bultzatzen ditu, eta eus-kaldunon arteko ezinikusia etaprobintziakeria. Hori guztia ba-tzuen mesedetarako.Nire ustez, kirola egitea sustatu
beharko litzateke. Eta askotarikokirola, pilotarekin eta futbolare-kin orekatze aldera, ehunka mo-du daudelako gorputzari eragite-ko. Era berean, sedentarioak ga-renok ipurdia mugitzera anima-tuko gaituen zerbait ere eman be-har luketelakoan nago. Ez dutesango aerobika, gure nerabeza-roan Eva Nasarrek TVEn egitenzuen bezala, baina bai zeozer aul-kitik altxatu gaitezen. Horrela erezerbitzu publikoa egiten da eta.
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aIritzia
«Pertsonak helburu» ala aitona-amonak negozio?
Iñaki Mariskurrena,
Itziar Barruetabeña
Uralde eta Eire Blanco
Sarriugarte
Gipuzkoako Foru
Aldundiko LAB.
Egogaineko langileak
EAJk agintzenduen Gipuzkoa-ko Foru Aldun-diak kanpora be-gira eman nahiduen irudia ho-
nako hau da: modernoa, garai be-rrietara egokitua, lurralde aurre-ratua, berdintasunarekin inpli-katua, kontziliazioaren aldekoa,pertsona helburu... Bide horretanbadu zer eginik ordea! Errealita-tea deskribatzetik oso urrun dau-den hitzak baitira. GFAk kudea-tzen duen Egogaineko nagusienegoitza da honen adibide.Eibarren dagoen egoitza da
Egogain, eta pertsona nagusiak,mendekotasun handia, adimenurritasuna eta buruko gaixotasu-nak dituzten pertsonak artatzenditugu bertan; zaindu eta maitatuegiten ditugu, gehienek hemenegingo baitituzte bizitzako azkenurteak. Behar duten bizi duina
eta merezi duten kalitatezkoarreta izan dezaten lanean dihar-dugu.Aldundiaren azken urteetako
jarrerarekin (Elena Basagoitikegindako adierazpenak horrenadibide), aldundiak pribatizazio-ranzko eta prekarietateranzkonorabidea hartu du, bertako lan-gileon lan baldintzak kaltetuz, etainstituzionalizaturik dauden per-tsona zaurgarrienek merezi du-ten arretaren kalitatea erasanez.Honen adibide dira: langileen
etengabeko aldaketak, ratio de-segokiak, lanpostuen desagerpe-nak, amortizazioak, CLECE azpi-kontratetako gaueko lankideeiegiten zaien jazarpena (etengabezigorrak ezarriz...) eta baldintzaprekarioak edo instalazio zahar-kituak (Gureak enpresako langi-leek ikustegian jasan dituztentenperatura altuengatik berrikisalatu dugun egoera), besteakbeste.Testuinguru honetan, berriki
irekiko den unitate psikogeriatri-koan (8. solairuan) gauden langi-le kopuru berdinarekin irekitze-ko asmoa agertu dute, langileoiinongo informaziorik eman gabeeta beldurrezko mezuak zabal-duz.Berdintasunari dagokionez,
Egogaineko langileriaren kolek-
tiboa osatzen dugun gehiengoaemakumezkoa izanik, aldundiakarlo honetan zabalduriko me-zuak propaganda hutsa direlairuditzen zaigu: batetik, aldun-diak berdintasunaren aldekoapustua egiten ari dela saltzen diogizarteari; komunikabideetatik,alegia. Baina, bestetik, egoera ho-nen jomugan jartzen gaitu aldun-diko langile garen eta Egogainenlan egiten dugun emakumeok.Berdintasunaren mesedetan he-dabideetan zabaldutako hitz ho-riek guztiak gezur hutsa besterikez direla deritzogu. Kalean uso,etxean otso!Honen adibide garbia da hau-
rren zaintzagatik lanaldi murriz-keta metatuak ukatu izana. Eta,era berean, gure kategoria profe-sionala «erizain laguntzaile» iza-tetik «zaintzaile» izendapenaizatera aldatzea.Hau da, gure lana gutxietsi eta
desprofesionalizatu egin du al-dundiak, erizain laguntzailearenfuntzioak bete eta «zaintzaile»izendapena jarriz. GipuzkoakoForu Aldundiak ez bezala, Bizkai-ko eta Arabako aldundiek, «eri-zain laguntzaile» kategoria aitor-tzen diete langileei guk egiten du-gun lan berdina egiteagatik. Al-dundia egoera honen jakitun daaspalditik, baina muzin egiten
dio eskaera historikoa den honi.Egindako lanaren aitortza etaetorkizunerako garapen profe-sionalaren bermatzea ekarriko li-guke dagokigun izendapenaonartzeak. Kalitatezko zerbitzua-ren mesederako.Kabiari ematen ari zaion ere-
duak eta gure etorkizun profesio-nalarekiko ezjakintasunak ga-rrantzi handia du, oso langileprofesionalak izan diren lankide-ak joatea eragin duelako eta Ego-gain azpikontraten negozio etaparadisu bilakatzea ahalbidetzenduelako.EAJk gizarteari eslogan eta iru-
di politekin saltzen dion eredua-ren atzean «pertsona helburu»duen horretan, prekarietaterantzgaramatza zaurgarritasun egoe-ran egon gaitezkeen edonor. LA-Ben iritziz aurreko gai hauei ir-tenbidea eman behar zaie, zerbi-tzu publikoak garatuz, langileonbaldintzak hobetuz eta pertsonazaurgarrienen kalitatezko arretaintegrala bermatuz. Guztiok izangaitezke-eta zerbitzu hauen era-biltzaile. Horregatik, LABetikhastear dauden ekimenetan in-plikatzeko eskatzen diegu gizarteeragile, langile eta erabiltzaile di-ren senideei.«Orain pertsonak», orain Ego-
gain!
GIPUZKOAKO HITZAk irakurle-
en eskutitzak argitaratzen ditu.
Ez dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta GIPUZKOAKO HITZAk
mozteko eskubidea du.
Helbide honetara bidali behar
dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Gipuzkoako Hitza,
Martin Ugalde kultur parkea z/g,
20140 Andoain. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko:
%
Amaitu daTolosaldea Busekolangileen greba
TOLOSA bBederatzi hilabete luzeizan dira, baina, zuzendaritzare-kin akordioa lortuta, amaitu daTolosaldea Bus enpresako langi-leen greba. Besteren artean, hu-rrengo lau urteetarako %15ekosoldata igoera hitzartu dute bi al-deek. Tolosaldeko herriei zerbi-tzua eskaintzeko GipuzkoakoForu Aldundiak azpikontratatu-tako enpresa da Tolosaldea Bus.
IDK, GBC, Bera Beraeta Txuri Urdin,indarrak batuta
DONOSTIA bElkarrekin gehiago
garaekimena jarri dute martxanIDK Gipuzkoa eta Gipuzkoa Bas-ket saskibaloi taldeek, SuperAmara Bera Bera eskubaloi talde-ak eta Txuri Urdin izotz hockeytaldeak. Egitasmo horri esker,talde horietako bakoitzeko baz-kideek beste bi partida ikusi ahalizango dituzte doan. Klub bakoi-tzaren webgunean egin beharkoda eskaera.
Aitziber Arzallus
Irunen, Errenterian, Do-
nostian, Ibarran, Ordizian,
Azpeitian, Arrasaten, Ei-
barren, Legazpin eta orain,
Zarautzen ere badute Ga-
ragunea, adimen urritasuna du-
ten pertsonei zuzendutako egu-
neko zentroa. Uztailean zabaldu
zuten, baina joan den astean egin
zuten inaugurazio jaia. Han izan
ziren zentroko erabiltzaileak,
haiei arreta eskaintzeaz ardura-
tzen diren langileak, erabiltzaile-
en gurasoak, Goyeneche Funda-
zioko ordezkariak, Gureak talde-
koak, Zarauzko Udalekoak,
Gipuzkoako Foru Aldundikoak...
Guztiak «pozik» daude gune be-
rria irekita.
«Hitzak berak esaten duen be-
zala, garatzeko gune bat da Gara-
gunea», Maite Juaristi arduradu-
naren esanetan. Bost ardatz ditu
proiektuak: bertaratzen diren
pertsonen independentzia; inte-
grazio sozial eta komunitarioa;
autonomia; osasuna eta segurta-
suna; eta harremanak. Herriaren
erdigunean dago Zarauzko gunea,
Zuberoa kaleko 6. zenbakian, eta
elkargune gisa funtzionatzen
duela adierazi du Juaristik. «He-
men elkartzen gara goizetan, eta
hainbat ekintza egiten ditugu;
ekintza horiek gizarteratzea da
gure helburua. Zarautzen parte
izan nahi dugu, hor egon nahi
dugu une garrantzitsuetan, eta
bide horretan goaz; Zarautz inklu-
siboago bat lortzeko bidea ari gara
egiten, elkarteekin, udalarekin eta
herritar guztiekin elkarlanean».
11 urte igaro dira Azpeitiko Ga-
ragunea martxan jarri zutenetik,
eta hango hamabi erabiltzaileak
aspalditik dira herriko egunero-
koaren parte. Jose Santa Ines zu-
zendariaren hitzetan, bi zati ditu
erabiltzen duten metodologiak:
erabiltzaileen garapen pertsonala
bultzatzea da ekintza batzuen hel-
burua; beste batzuena, berriz, ko-
munitatearen parte aktibo izatea.
Goizean elkartu, eta eguneroko
lanak eta jarduerak egiten dituzte
lehenik. «Egunero aritzen dira
sukaldean; beraz, egunero irteten
dira erosketak egitera, batzuetan
azokara eta besteetan dendetara.
Batzuk, begiraleen laguntzarekin;
besteak, euren kabuz, autonomo-
agoak direlako». Gogoko dituzten
ekintzak egiten dituzte gero.
«Igerilekura joaten dira, liburute-
gira ere bai, eta herriko farmazia
batzuetara joaten dira astean hiru
aldiz, han sortu duten zaborra bir-
ziklatzera».
Baina Santa Inesek nabarmen-
du du herriko beste eragileekin el-
karlanean aritzea gustatzen zaiela
gehien Garaguneko erabiltzaileei.
«Duela bost urtetik, adibidez, Ga-
bonetako apaingarriak egiten di-
tuzte Bertan herriko merkatarien
elkartea osatzen duten 111 salto-
kietan jartzeko. Urte osoko lana
eskatzen die horrek. Materiala be-
rrerabiliz egiten dituzte apaingarri
horiek; beraz, materialak ingura-
tzeaz arduratzen dira batzuk,
apaingarriak diseinatzeaz beste-
ak...». Garaguneko kideek harre-
man estua dute San Martin zaha-
rren egoitzako erabiltzaileekin
ere. «Urtean zortzi edo bederatzi
aldiz elkartzen dira mahai jokue-
tan ibiltzeko eta beste hainbat
ekintza egiteko». Eta herriko
ikastetxeekin ere aritzen dira.
«Iraurgira joaten hasi ziren hasie-
ran; iaz, Karmelo Etxegaraira; eta
laster Ikasberrira ere joatea espero
dute. Lehen Hezkuntzako haurre-
kin eskulanak egiten aritzen dira
edo haiei ipuinak kontatzen diz-
kiete». Horrez gain, herriko jaien
antolakuntzan ere parte hartzen
dutela azaldu du Santa Inesek.
«Saninazioetako umeen egune-
rako izen-ematean laguntzen ari-
tu ziren eta Xanjuandegiko jaieta-
ko kartelak pegatzen ere bai».
Zarauzko Garaguneko erabil-
tzaile baten ama da Ana Mari. Ha-
ren hitzetan, «pribilegiatuak»
dira Gipuzkoan. «Ahulguneekin
eta indarguneekin, baina bidea
oso irekita eduki izan
dugu duela 50 urtetik:
patronatuaren eskolak,
Atzegi, Gureak taldearen
tailerrak, Txolarte, pi-
suak...». Gabeziak ere
bazirela azaldu du: «Ga-
ragune bezalako zentro-
en beharra zegoen. Izan
ere, zahartu egin gara gu-
rasoak, eta baita garai ba-
teko haurrak ere. Horre-
gatik, arnasguneak dira
horrelako zentroak». Za-
rautzen Garagune bat
irekiko zutela jakin zute-
nean «poz handia» har-
tu zuen Ana Marik: «Zoriontsu
etortzen da gure alaba».
Ana Marik uste du sekulako
ekarpena dela egunerokoan ohi-
koak diren jarduerak gurasoekin
egin beharrean Garaguneko kide-
ekin egitea. «Nagusiak gara gu,
helduak, eta gure alabarentzat ez
da gauza bera gurekin kalera irte-
tea eta paseatzea edo ekintza hori
bera Garaguneko kideekin egitea.
Helduekin irteten bada, integra-
tuta egon daiteke nolabait, baina
bere berezko mundua ez da gure-
kin ibiltzea; askoz irekiagoa da
bere benetako mundua. Herrita-
rrek ezagutu egiten dute alaba, eta
berak ere ezagutu egiten ditu he-
rritarrak».
280 metro koadro BergaranAurten Zarautzen eta datorren ur-
tean Bergaran. Hilabete gutxiren
buruan, hamar erabiltzailerentzat
lekua izango duen Garagunea za-
balduko dute Mintegi kaleko 5.
zenbakian. Iragan uztailean hasi
zituzten gunea atontzeko lanak
eta, ondo bidean, urtearen hasie-
ran jarriko dute martxan. 280 me-
tro koadro izango ditu zentroak
eta hiru lagunek lan egingo dute.
Gainontzeko Garaguneen modu
berean, astelehenetik ostiralera
egongo da zabalik Bergarakoa ere.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta
Goyeneche Fundazioa dira Gara-
guneen sustatzaileak. Irabazi as-
morik gabeko erakundea da Go-
yeneche Fundazioa, 1950ean sor-
tua; hainbat programaren bidez
eguneko laguntza ematen die
adimen urritasuna duten herrita-
rrei. Gaur egun, 260 gipuzkoarri
ematen die arreta, 50 profesiona-
len laguntzarekin eta Gipuzkoa-
ko Gizarte Politikako departa-
menduaren babesa dauka egitas-
moak.
Martxan da Zarauzko Garagunea, adimen urritasuna duten herritarrentzako egunekozentroa. Gipuzkoako hamahirugarrena da, eta 2019an beste bat irekiko dute Bergaran.
Egunari bizia emateko guneak
Azpeitiko Garaguneko erabiltzaileetako bi Karmelo Etxegarai ikastolako Lehen Hezkuntzako haurrei ipuinak kontatzen, iragan ikasturtean. AZPEITIKO GARAGUNEA
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Gaiak
Gabonetako apaingarriakegiten dituzte, Bertan herrikomerkatarien elkartea osatzenduten 111 saltokietan jartzeko»Jose Santa InesAzpeitiko Garaguneko zuzendaria
«Gure alabarentzat ez da gauzabera kalera gurekin irtetea etapaseatzea edo ekintza horibera Garagunekoekin egitea»Ana MariZarauzko Garaguneko erabiltzaile baten ama
‘‘
Kerman Garralda Zubimendi
Zumarraga
Askorentzat familiako
kide bat gehiago da
etxeko maskota. Txa-
kurra, katua, txoria...
Edozein animalia izanda ere, be-
rebiziko ekarpena egiten du kasu
batzuetan. «Bularreko minbizia
gainditu nuenean galdetu zidaten
ea zein izan zen nire laguntzaile-
rik onena. Birritan pentsatu gabe
erantzun nien: ‘Traunire txaku-
rra’. Nire senarraren, semearen
eta gainerako senitartekoen la-
guntza handia izan nuen, noski,
baina berezia izan zen Trau-ren
konpainia», azaldu du Mabel Ar-
tziniega medikuntzan doktoreak.
Katxalin Gipuzkoan bularreko
minbizia izan duten emakumeak
biltzen dituen elkartearen esku-
tik bere bizipenak azaldu ohi ditu
gaixo dauden emakumeak mas-
koten onurez jabe daitezen.
Maskotak, txakurrak bereziki,
«intuiziozko izakiak» direla
azaldu du Artziniegak. «Zerbait
ondo ez badago, nabaritu egiten
dute txakurrek. Adibidez, gai dira
hogei minutu lehenago azukre
baxualdi bat iragartzeko. Krisi
epileptikoen kasuan, berriz, ha-
mabost minutu lehenago antze-
man dezakete, nahiz eta jabeak
aurretik krisirik ez eduki», ze-
haztu du medikuak. «Gizakioi la-
guntzeko aldez aurretiko joera
biologikoa dute txakurrek».
Kasu batzuetan, minbizia aldez
aurretik antzeman dezaketela ere
aztertu dute adituek, baina orain-
dik abian daukate ikerketa proze-
su hori. Artziniegaren kasuan,
txakurrak ekarpen handia egin
zion gaixoaldian bertan. «Mun-
dua gelditu egin zen minbizia
neukala esan zidatenean, ez bai-
nintzen lanera joaten edo lagune-
kin irteten. Senarraren eta seme-
aren egunerokoak, baina, aurrera
jarraitzen zuen. Hortaz, Trau-k
igarotzen zuen denbora gehien
nirekin».
Minbizia diagnostikatzean bu-
ruak buelta asko ematen duela
onartu du Artziniegak. «Buru-ja-
nean hasten zara. Espiral modu-
ko bat da, gainera, eta gero eta
pentsamendu ezkorragoak izaten
dira. Espiral horretatik irteten la-
guntzen du maskotak. Trau-re-
kin nengoenean, ez nengoen ba-
karrik; zaindu egin beharra neu-
kan, jaten eman, kalera atera...».
Ariketa egiteko motibazio bilaka-
tzen da zaintza lana. «Txakurrek,
gutxienez, ordu erdiko ariketa fi-
sikoa egin behar izaten dute egu-
nero. Batzuetan ez nuen izaten
kalera irteteko gogorik, baina,
Trau-k behar zuenez, irten egiten
nintzen», oroitu da Artziniega.
Medikuak azaldu du kimiote-
rapia tratamendua jasotzen ari
denarentzat zaila izaten dela kale-
ra irtetea, ahul egoteaz gain lite-
keena delako norbere itxurarekin
lotsatzea. «Ilearekin edo gabe,
betikoa izango zara maskotaren-
tzat», hasi du azalpena. «Gauzak
datozen moduan onartzen ikas-
ten da etxean maskota bat eduki-
ta; gaixotasuna, zahartzaroa eta
heriotza, kasurako. Prestatu egi-
ten gaituzte etorkizunerako».
Maskotaren eta gaixoaren arte-
an hain harreman estua sortzen
da, ezen elkar mimetizatzeko gai
diren. «Hormonak hartuz ibili
nintzen garai batean, eta goraga-
lea eragiten zidan horrek. Etenik
gabe egiten nuen botaka, eta hala
hasi zen Trau ere. Albaitariaren-
gana eraman genuen, baina ez
zion topatu gaixotasunik. Hor-
monak hartzeari utzi eta osatu
nintzenean, sendatu egin zen
Trauere».
Medikuak azaldu due-
nez, txakurrari hitz egi-
tea ona delako sortzen
da, agian, hain harreman
estua. «Ingurukoei ez
nien esaten beldurra
nuenik, heriotza buruan
nuenik. Baina Trau-ri
bai, Trau-ri hitz egiten
nion; berekin ez neukan
beldurrik. Askotan gal-
detzen nion ea dena ongi
aterako zen, eta nahiz eta
ez zidan erantzuten,
nahikoa nuen bere mai-
tasun begiradarekin».
«Izaki bizidunak dira masko-
tak, eta gure arreta behar dute; oi-
narrizkoa da hori», azpimarratu
du mediku doktoreak. Jaten
eman behar zaiela, garbitu egin
behar direla, kalera atera... «Bizi-
tza guztian» hori eta gehiago egin
behar dela gogoratu du Artzinie-
gak. Maskotek lana ematen dute-
la onartu du, baina sortzen duten
bizipozak eta onurak merezi due-
la gaineratu du.
Maskota ondo aukeratuPazientzia ezinbestekoa dela ere
azpimarratu du medikuak, mas-
kotek denbora behar izaten dute-
lako ikasteko eta konfiantza har-
tzeko. Norberak bere egoerara
ondoen egokitzen den maskota
hautatu behar duela gaineratu du.
«Eta adoptatu egin behar da beti,
ez erosi. Txakurrez aritu gara be-
reziki, baina katuek ere balio dute
gaixotasunei aurre egiteko. Eta
txorien txorrotxioak ere ikaraga-
rri alaitzen du bakarrik bizi den
adinekoaren etxea». Gaixotasu-
nik izan ez arren, adinekoei etxe-
an maskota bat izatea gomendatu
die Artziniegak. «Horixe da ba-
kardadearen aurkako erremedio-
rik onena. Errutina bat izaten la-
guntzen dute, eta burua eta gor-
putza aktibo mantentzen».
Eritasun larri bati aurre egiteko ezinbestekoa dahurkoen laguntza, horietako batzuen kasuanmaskotena ere bai. Hainbat adituren ustez,ukaezina da etxeko animalia horien onura.
Maskotak,erizain lanetan
Txakurren kasuan bezala, Artziniegaren ustez katuek ere lagundu egiten dute gaixotasunei aurre egiten. M. DEL VALLE / FOKU
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aGaiak
Gizakioi laguntzeko aldezaurretiko joera biologikoadute txakurrek; nabaritu egitendute zerbait ondo ez badago»
«Txorien txorrotxioak,adibidez, ikaragarrialaitzen du bakarrik bizi denadinekoaren etxea»Mabel ArtziniegaMedikuntzan doktorea
‘‘
sofiaren Nazioarteko Eguna, etaasteartean hasi zen Literaktumjaialdia —bertan sartu dute saioa–.Egitarau horren barruan, bihar
egingo dute Filosofia zuzenean:mikro-eztabaidak saioa, Donos-tiako Tabakaleran, 19:00etan.Txapartegi bera aurkezle eta mo-deratzaile lanetan dela, gauregungo zenbait gairi buruzko ar-gudio kontrajarriak azalduko di-tuzte sei filosofok. Adierazpen as-katasuna eta gorroto delituak
aztertuko dituzte Maddi Nazaba-lek eta Agustin Arrietak; Filoso-fia, poesia eta minaAinhoa Urie-nek eta Beñat Sarasolak; eta Opti-
mismo y pesimismo tecnológico
(baikortasun eta ezkortasun tek-nologikoa) Barbara Jimenezek etaIñigo Galzakortak.
Goizean, Kaxildan«Ordu erdiko hiru saio izangodira», zehaztu du aurkezleak.«Egitura arin eta erakargarria ba-liatuta, etxeko giroan, jendeapentsatzen hastea da erronka».Jan-edana lagungarri izango dutehorretarako. «Azken batean, hel-burua ez baita jendeak filosofiaikastea, baizik filosofia praktika-tzea eta eztabaidetan parte har-tzea». Bertaratutakoek filosofoenesanak entzungo dituzte lehenzatian. «Eta entzuleek eurenekarpenak egiteko aukera izangodute gero. Elkarrizketa horiekmahai gainean jarraituko duteafaltzera joatean, hurrengo egu-nean... Ia-ia iraultzailea da espa-zio publiko batean herritarrak gaifilosofiko baten inguruan haus-narrean jartzea».Saioa ez da mugatuko, gainera,
arratsaldeko egitaraura. Goizean,12:00etan, Kaxilda liburu den-dan, ¿Quién hace la cultura? In-justicias epistémicas (Nork egitendu kultura? Injustizia epistemi-koak) gaia landuko dute DaneleSarriugartek eta Fernando Bron-canok. Ele bitan izango da saioa.
Unai Zubeldia
Gizartea pentsatzearenbalioa handitzen aridela uste du Ekai Txa-partegi filosofo eta
EHUko irakasleak (Zarautz, 1976).«Gero eta gehiago jabetzen garapentsatzearen beharraz. Orainarte ezezaguna zitzaigun abiadu-ran garatzen eta aldatzen ari damundua; gero eta konplexuagoabihurtzen ari da dena». Eta, Txa-partegiren ustez, aldaketa horre-tan pentsamenduak ematen diobalio erantsia gaur egungo esku-lan kualifikatu eta ez teknikoari.«Errealitate horretan, filosofiare-kiko jakin-mina areagotzen aridela konturatu gara. Inoiz ez dio-gu uko egin pentsatzeari, bainabai, agian, filosofikoki pentsatze-ari; espiritu kritikoari». EHUrenGipuzkoako kanpo proiekziorakoerrektoreordetzak babestuta, be-har horri tiraka antolatu zuteniaz, lehen aldiz, Pentsatu! jaialdia.Txapartegik azaldu duenez, na-
zioartean dago Pentsatu! jaialdia-ren funtsa. «Azken urteotan herriaskotan garatu dituzte pentsatze-ko aukera ematen duten jaialdiak,eta, Barcelona Pensaoinarri har-tuta, Donostiaren neurrira ekar-tzea erabaki genuen guk». Ingu-rura begiratuta, atzo izan zen Filo-
Literaktum jaialdiaren barruan eta ‘Pentsatu!’mugimendua oinarri hartuta, ‘Filosofiazuzenean: mikro-eztabaidak’ saioa egingo dutebihar, Donostiako Tabakaleran; gaur egungo hiru gai aztertuko dituzte sei filosofok. Azaroaren 24an amaituko da Literaktum jaialdia.
Pentsatzea beraaukera bihurtuz
9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Gaiak
LITERAKTUM 18
Azaroaren 24ra arte ekitaldi ugari
izango da Literaktum jaialdian.
Gaur
Loiola kultur etxea (18:00). Ipuinak
dantzan. Ana Apika eta Intxixu
Valbuena.
Viktoria Eugenia antzokiko kluba
(19:00).Afoniak. Xabier Erkizia,
Arantxa Iturbe eta Luca Rullo.
Bihar
Liburutegi Nagusia (11:00-12:30).
Itsaspeko bihotzak.
Aiete kultur etxea (17:00).Txitxarra
eta inurria. Markeliñe.
Kaxilda liburu denda (12:00).
Eztabaidak II: ¿Quién hace la
cultura? Injusticias epistémicas.
Danele Sarriugarte eta Fernando
Broncano.
Tabakalera (19:00).Filosofia zuze-
nean: mikro-eztabaidak.
Igandea
Lugaritz kultur etxea (19:30).Klasi-
koak II: Amor oscuro (Sonetos).
Viridiana.
Azaroak 19
Liburutegi Nagusia (19:30).Litera-
turaren bide berriak I: Zergatik
idazleak?Estibaliz Martinez Diaz
de Zerio eta Peru Iparragirre.
Azaroak 20
Aiete kultur etxea (18:00).Galtza-
gorriak. Txotxongilo taldea.
Liburutegi Nagusia (19:30).Litera-
turaren bide berriak II: Gazteak eta
irakurketa. Maialen Berasategi,
Imanol Epelde eta Larraitz Idarreta.
Troa Zubieta liburu denda (19:30).
Minak bizi IV: El silencio y los cruji-
dos. Tríptico de la soledad. Jon
Bilbao eta Pilar Adon.
Azaroak 21
Liburutegi Nagusia (17:30-19:30).
Literaktum Wikilantegia.
Okendo kultur etxea (18:00).Aita
Manuelen ipuinak.
Tabakalera (19:30).Minak bizi V:
Asuntos de familia. Manuel Vilas
eta Juan Jose Millas.
Azaroak 22
Kaxilda (18:00).Minak bizi VI: Han
ez banengo bezala. S. Drakulic.
Tabakalera (20:00).Minak bizi
VII: La favorita de... Edurne Portela.
Das Weisse Band (Zinta txuria).
Lugaritz kultur etxea (19:30).Lite-
raktumek aurkezten du II: Fakirra-
ren ahotsa. Harkaitz Cano.
Azaroak 23
Koldo Mitxelena (19:00).Eztabai-
dak III: La escritura vigilada: litera-
tura e historia en Europa. Slavenka
Drakulic eta Luisa Etxenike.
Convent Garden (19:30 eta 21:00).
Cenar con Anna Karenina. Slawka
Grabowska. Solasaldia eta afaria.
Azaroak 24
Aiete kultur etxea (17:00).Zinea
haurrentzat: Paddington 2.
Troa Zubieta liburu denda (18:30).
Literaktumek aurkezten du III:
Como si todo hubiera pasado.
Iban Zaldua eta Ramon Saizarbi-
toria.
Loiola kultur etxea (20:00).
Martuteneko kartzelan. Bernardo
Atxaga eta Jose Kruz Gurrutxaga.
Okendo plaza (11:00). Ibilbide
literarioa: Pio Baroja Donostiara
bisitan.
Hainbat parte hartzaile, iaz,
Pentsatu! jaialdiaren barruan
antolatutako saioetako
batean. EHU-KULTURA
Imanol Saiz Irun
Nolakoa zen Euskal
Herria orain dela
bi milioi urte? No-
lako garapena
izan dute naturak
berak eta bertan bizi izan dire-
nek? Eta, nora doa egungo gizakia
eta Lurra planeta? Galdera horiei
—eta askoz gehiagori ere bai—
erantzun diote Irungo Oiasso
Erromatar Museoan, hilaren 9an
ateak zabaldu zituenAldaketa
klimatikoa historian zehar era-
kusketarekin. Euskal kostaldea-
ren historiari buruzko informazio
zehatza ematen dute bertan, eta
irudi eta arrasto ugari biltzeaz
gain, natura zaintzearen aldeko
apustua egin nahi izan dute.
Laburbilduz, historian izan di-
ren klima aldaketak landu dituzte
erakusketa osatzeko. Museoko
zientzia arduradun Elena Torre-
garaik kontatu duenez, izotz aro
ugari jasan ditu Lurrak, eta nola
ez, Euskal Herriak ere pairatu
ditu aldi geologiko horien guztien
ondorioak. «Klima aldaketak be-
tidanik egon izan direla erakutsi
nahi dugu erakusketan, eta gaur
egun ere badaudela». Hala, az-
ken hiru aldi geologikoen berri
eman nahi izan dute, Pleistozeno
hasieratik —orain dela 2,58 milioi
urtetik—, gaur egunera arte. Era-
kusketarako, Bizkaiko Arkeologi
Museoaren laguntza jaso dute
Oiassokoek.
Euskal Herri zuri-zuria. Muse-
oko zientzia arduradunak horrela
irudikatzen du Euskal Herria
Pleistozeno hasieratik duela mi-
lioi bat urtera arte. Antolatzaileen
arabera, duela 9.000 urte inguru
amaitu zen azken glaziazioa. Or-
dura arte, bertako klima oso ho-
tza izan zela kontatu du Torrega-
raik, eta horren adierazgarri dira
museoak bildu dituen orain dela
15.000-20.000 urteko arrastoak.
Elur-oreinak, errinozero iletsuak,
artzak... Eta pinguinoak! Azken
urteotan, Euskal Herrian histori-
koki erabat ezohikoak izan diren
animalia askoren arrastoak aur-
kitu dituzte zientzialariek. Horien
guztien hezurrak gertutik ikuste-
ko aukera eskaintzen ari dira
Oiasso museoan.
Euskal Herria Pleistozeno ga-
raian nolakoa zen irudikatzeko
adibide argia eman du museoko
arduradunak: zientzialarien ara-
bera, pinguinoak Lapurdi, Gipuz-
koa eta Bizkaiko hondartzetara
iristen ziren garai hartan, bertan
bizi ziren asko, eta gaur egun da-
goen tokitik 11 kilometro
iparraldera zegoen eus-
kal kostaldea. Baina ten-
peraturak gora egin zuen
ondorengo urteetan, eta,
horren ondorioz, eraba-
teko itxuraldaketa jasan
zuen paisaiak.
Holozenoan izan zen
klima aldaketa nabar-
men hori, Pleistozeno
ondorengo aro geolo-
gian. Torregarairen hi-
tzetan, gizakiak aurrera-
pauso garrantzitsua
eman zuen tenperatura-
ren gorakadarekin batera, eta ne-
kazaritzaren eta abeltzaintzaren
gorakada nabarmena bizi izan
zuten Holozeno garaian. Museo-
ko arduradunaren arabera, azken
glaziazioa amaitu ostean, klima
leunduta sortu eta hedatu egin zi-
ren basoak, eta itsas mailak ere
gora egin zuen. Hala, orduko bizi-
modua azaltzeaz gain, garai har-
tako arrastoak ere ikus daitezke
erakusketan. Ehizarako tresne-
ria, lanabesak, haziak... eta baita
gizakien hezurrak ere. Klima al-
daketari buruzko mostran xehe-
tasun bakar bat ere ez dute utzi
landu gabe.
Natura zainduKlima aldaketak ziklikoak izan
diren arren, gaur egungo egoera
erabat ezberdina dela azaldu du
zientzia arduradunak. «Lehen,
gizakia moldatzen zen klima al-
daketara, baina orain gizakiok
ekoizten ditugu aldaketa horiek
guztiak». Egungo bizitza estiloak
eragindako klima aldaketak iku-
sirik, natura zaintzearen aldeko
mezua ere helarazi nahi izan
dute. Lehen, gainera, gizakiak in-
guruan hainbesteko eragina izan
aurretik, aro epel eta hotzen arte-
an «aldizkatzea» izaten zela kon-
tatu du Torregaraik. «Apurtu
egin da aldizkatze hori, eta badi-
rudi aro epel iraunkor batera goa-
zela, aldi hotzik gabe».
Adituen arabera, Lehen Mundu
Gerra amaitu zenetik, 1945etik,
aro berri batean murgilduta dago
gizakia, Antropozenoan, hain zu-
zen ere. Torregaraik azaldu due-
nez, horren erakusle dira Aizko-
rriko hondartzan —Getxon, Biz-
kaian— labe garaietatik etorritako
industria hondakinekin osatuta-
ko geruzak, edota euskal kostal-
deak gero eta gehiagotan jasaten
dituen plastiko isurketaren ondo-
rioak.
«Kontzientzia hartu behar
dugu», hasi du azalpena museo-
ko arduradunak. «Testuingurua
aldatzeko oso espezie eraginkorra
baita gurea. Momentu honetan
sekulako arazoa da plastikoa,
itsasoari begira, batez ere. Hortaz,
murrizteko eta beste modu batera
kudeatzeko dei egiten dugu».
Erakusketa biribiltzeko eta mezu
horrek bisitariengan benetako
eragina izan dezan, plastikozko
ondakinez osaturiko artelan mo-
dukoa ikus daiteke amaieran,
etorkizun beltzaren isla, abisu
modura.
Azken egunotan Oiassoko
behe solairura joan direnek ezus-
teko polita jaso dutela onartu dute
museoko langileek. Herritarrek
hurrengo otsailaren 24ra arte
izango dute erakusketa bisitatze-
ko aukera. Astearte, asteazken
edo ostegunetan, 10:00etatik
14:00etara, eta ostiral eta larun-
batetan, 10:00etatik 14:00etara
eta 16:00etatik 19:00etara, egon-
go da zabalik Oiasso museoa. Ez
da sarrerarik ordaindu behar.
Klima aldaketak historian zehar Euskal Herrian eragindako ondorio nagusiakerakusketa berezi batean laburbildu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak.
Milioika urte atzera begira
Elena Torregarai, alboan orain dela milaka urteko artz baten arrastoa duela; joan den astean inauguratu zuten erakusketa. IMANOL SAIZ
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aGaiak
Apurtu egin da aro epelen etahotzen arteko aldizkatze hori,eta badirudi aro epel iraunkorbatera goazela, hotzik gabe»
«Lehen, gizakia moldatzen zenklima aldaketara, baina oraingizakiok ekoizten ditugualdaketa horiek guztiak»Elena TorregaraiOiasso Erromatar Museoko zientzia arduraduna
‘‘
Unai Zubeldia
Bidea egiten ari da pixkanaka.
2016an lehen pausoa emanda,
Kutxa fundazioak diruz babestu-
ko ditu laugarren urtez Gipuzko-
ako hainbat gizarte eta kultura
proiektu. 147 egitasmok jaso zu-
ten laguntza lehen urtean, 161ek
2017an, eta 198k iaz. Gorako joera
horri eusteko erronkarekin, da-
goeneko zabalik dago 2019rako
laguntza eskatzeko epea —aben-
duaren 10a baino lehen egin be-
harko da eskaera, eta Kutxa fun-
dazioak 2019ko martxoaren 1era-
ko egingo du lehen hautaketa—.
«Hainbat eremutan proiektuak
garatzen eta sustatzen dituzten
erakunde horiei laguntzea da
gure helburua», azaldu du Ander
Aizpurua Kutxa fundazioko zu-
zendariak.
Urtez urte laguntza jasotzen
duten proiektuen eragina «gero
eta nabarmenagoa» izatea da
Kutxa fundazioaren erronka. Eta
lehen hiru urteetako esperientzia
«oso positiboa» izan dela azpi-
marratu du Aizpuruak. «Oreka
lortu dugu urteotan. Elkarte txiki
askori laguntzen diegu, elkarte
handiak ahaztu gabe». Hain zu-
zen ere, horixe da Kutxa funda-
zioaren helburua: «Hainbat alo-
rretako proiektuak bultzatuz ore-
ka hori bermatzea». Alde
horretatik, laguntzak gune jakin
batera mugatu gabe, proiektu ho-
riek «Gipuzkoa osokoak» direla
goratu du Kutxa fundazioko zu-
zendariak. «Gipuzkoa indartsu
eta aberatsagoa lortzen ari gara
proiektu horiei esker».
Aurrekontua, zehaztu gabeGipuzkoan errotuta dauden ira-
bazi asmorik gabeko erakundeei
laguntzeko dira Kutxa fundazioa-
ren diru laguntzak, eta hainbat
esparru landu dituzte lehen hiru
urteetan: artea, ingurumena,
zientzia, elkartasuna, kultura,
osasuna, euskara, genero berdin-
tasuna, kirola... «Oso zabala da
Kutxak lantzen duen eremua,
eta, beraz, animatzeko deia egin
nahiko genieke proiekturen bat
gauzatzeko asmoa daukaten ira-
bazi asmorik gabeko elkarteei».
Lehen urtean, esaterako, 1,7 mi-
lioi euro jarri zituzten
proiektuei laguntza
emateko. «Baina aurre-
kontua ez dugu zehazten
aurretik; aurkezten diz-
kiguten proiektuen ara-
berakoa izaten da hori»,
argitu du Aizpuruak.
Gehienez, %25eko la-
guntza emango dute
50.000 eurotik gorako
aurrekontua duten
proiektuetan; eta gehie-
nez %75ekoa 50.000 eu-
rotik beherakoetan.
Lehen hiru urteetako
datuak aintzat hartuta, 506
proiekturi eman die babesa Ku-
txa fundazioak, eta horien artean
daude Gipuzkoako Gurutze Go-
rria elkartea, Atzegi, Garabide
kultur elkartea, Mindara Diber-
tsitate Funtzionala Duten Pertso-
nak Artatzeko Gipuzkoako Elkar-
tea, Gipuzkoako Itxaropenaren
Telefonoa, Gielmar Gipuzkoako
Elbarriak Martxan elkartea, Gros
Xake Taldea, Elhuyar fundazioa,
Antxieta Arkeologia Taldea, Erro-
ak elkartea, Gipuzkoako Abesba-
tzen Federazioa eta beste.
Elkarte txikien eta
handien arteko
oreka bermatu
nahi du Kutxak
Abenduaren 10era arte zabalik dago gizarteeta kultura proiektuak diruz laguntzeko eskaeraegiteko epea b 198 proiektu babestu zituen iaz
Gielmar Gipuzkoako Elbarriak Martxan elkarteko hainbat kide, euren elkartean. IRUTXULOKO HITZA
Hainbat eremutan proiektuakgaratzen eta sustatzendituzten erakunde horieilaguntzea da gure helburua»
«Aurrekontua ez duguzehazten aurretik; aurkeztendizkiguten proiektuenaraberakoa izaten da hori»Ander AizpuruaKutxa fundazioko zuzendaria
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Gaiak
Imanol Garcia Landa Tolosa
Aldarrikapen ku-
tsua hartu du To-
losako Aranburu
jauregian jarri du-
ten erakusketak,
eta izenean bertan islatu dute ho-
ri: Gaurko eta hemengo eskulto-
reak. Gaur egun Euskal Herrian
eskultoreak badirela erakutsi
nahi dute erakusketarekin. Aben-
duaren 7ra arte egongo da ikusgai.
Azken Muga proiektuak hiru-
garren urtea bete du aurten, eta
horixe izan da erakusketaren
iturburua. «Natur ingurune ba-
tean artea erakusteko eta artistei
babesa emateko borondatearekin
jaio da proiektua», azaldu du
Guillermo Olmo eskultoreak, Az-
ken Muga proiektuaren eta Gaur-
ko eta hemengo eskultoreakera-
kusketaren bultzatzaileak. Hain-
bat egitasmo garatu ditu Azken
Mugak, eta horietako baten emai-
tza da erakusketa. Izan ere, eskul-
toreek topaketa bat egin zuten
udan, eta han hasi zen gorpuzten
erakusketaren ideia.
Olmoz gain, Gotzon Huegun
eskultorea aritu da Aranburu jau-
regiko erakusketa koordinatzen.
«Elkartzeko beharra sentitu ge-
nuen; geure kabuz ibili gara lane-
an orain arte. Ibilbide luzea dau-
kagu denok, baina Euskal Herrian
denok elkarrekin aurkezteko be-
harra geneukala ikusten ge-
nuen», adierazi du Huegunek.
Eduardo Txillida, Jorge Oteiza,
Remigio Mendiburu, Nestor Bas-
terretxea... 1960ko eta 1970eko
hamarkadan lanean aritu ziren
eskultore garrantzitsu asko dago-
eneko hilda daudela eta horiek
hutsunea utzi zutela gaineratu du
Huegunek. «Belaunaldi bereko
eskultoreak elkartu gara, nola-
baiteko presentzia izateko eta
orain artekoari jarraipena emate-
ko. Belaunaldi berekoak izatea,
eskultore ofizioa izatea eta aitor-
tutako ibilbidea edukitzea, horiek
ziren baldintza bakarrak».
Olmok gogoratu du eskuekin
lantzen ziren eskulturak zirela
1960ko eta 1970eko hamarkade-
takoak, eta «material tradiziona-
lak» erabiltzen zirela; hau da, ha-
rria, burdina eta egurra. «Beste
espresio molde batzuk azaldu zi-
ren 1980ko hamarkadatik aurre-
ra; ordenagailua lan erreminta
gisa erabiltzen hasi ziren, instala-
zioak aldatu egin ziren, perfor-
manceak egiten hasi ziren, bideo
lanak...». Eskultoreen lana «di-
bertsifikatu» egin zela azpima-
rratu du Olmok. «Eta gaur egun
erreminta teknologikoekin lan
egiten da asko; pixkanaka albora-
tu egin zen ordura arteko eskul-
tura formalaren ikuspegia». Ia 40
urte igaro ondoren, hainbat es-
kultorek, oraindik, eskultura for-
mala egiten jarraitzen dutela gai-
neratu du eskultoreak. «Betirako
leku jakin batean gera daitekeen
eskultura. Eskultura mota horrek
gaur egun ere bere lekua duela al-
darrikatu nahi dugu guk».
Euskal Herriko eskulturek
60ko eta 70eko urteetan garrantzi
handia izan zutela azpimarratu
du eskultoreak, eta orduko gizar-
te aldaketen oinarrietako bat izan
zela. «Garai hartan eskultoreena
zen bisita txartela, baina gaur
egun sukaldariek eta zenbait ki-
rolarik egiten dute lan hori. Kul-
tur arloan eta gizartean bertan pi-
sua galduz joan da eskultura. Es-
kultore gutxi ezagutzen ditu jen-
deak». Ondorioz, aldarrikapena
ere bada erakusketa: «Hemen
gaudela esan nahi dugu».
Askotariko obrak ikus daitezke
Aranburu jauregian. «Bakoitzak
bere estetika eta lengoaia erabil
zezan nahi izan dugu. Zentzu ho-
rretan, ez dugu jarri baldintza-
rik», azaldu du Huegunek. «Ba-
daude irudiak lantzen dituzten
eskultoreak, abstrakzioak edo lan
kontzeptualak egiten dituztenak
ere bai... Bere hizkuntza erabil-
tzen du bakoitzak». Askotariko
materiala erabili dute artistek:
harria, burdina, altzairua, egurra,
material birziklagarria...
Horrez gain, tamaina
guztietako obrak daude
ikusgai; besteak beste,
Aranburu jauregiaren
kanpoaldean jarri duten
bost metroko eskultura.
Bere azken lanak aur-
keztu ditu Huegunek be-
rak: «Hizkuntza berri
batzuk sortzea da asmoa.
Nolabait esatearren, alde
batera utzi ditut eskultu-
rak; erakunderen batek
eskatzen badizkit baka-
rrik egiten ditut lan ho-
riek, enkarguz». Huegu-
nek beste bide bat aukeratu du
orain. «Eta lan berri horiek era-
kustea erabaki dut». Hiru mural
jarri ditu, 2x2 metrokoa horietako
bat, handia. Basoan zehar izene-
ko sail bat egiten ari da, eta baso-
an ikusten dituen irudiak erakus-
ten ditu bere artelanen bidez, li-
kenen irudiak eta enbor zarta-
tuak, batik bat.
Olmok, hiru piezaOlmok, berriz, egiten duen lana-
ren lagin bat eraman du erakus-
ketara. «Hiru pieza jarri ditut,
nire lengoaia pertsonalarekin».
Egurrezko pieza bat, batetik; mu-
ral edo pareta modukoa da hori.
Burdinazko eta altzairu herdoil-
gaitzezko obra bat, bestetik.
«Barne begirada izena du, eta
barrura begirako obra bat da».
Zentzurik gabe izena du hiruga-
rren piezak, eta Corten izeneko
altzairuarekin eta harriarekin
egina dago. «Materialak nahaste-
ko joera izaten dut beti».
Etorkizunean erakusketa beste
herrialde batzuetara eramateko
asmoa dute eskultoreek. «Ez da-
kigu beste batzuek guregana eto-
rriko diren, orain daudenetako
batzuk ez diren egongo... Esperi-
mentala da orain egiten ari garen
prozesua». Erakusketaren beste
helburuetako bat eskultore
gehiago animatzea eta beste talde
batzuk sortzea dela gaineratu du
Huegunek. «Azken finean, es-
kulturak 1960ko eta 1970eko ha-
markadetan gizartean izan zuen
harremana berritu nahi dugu egi-
tasmo honekin. Euskal nortasuna
baliatuta, gizartearekin lotu nahi
dugu artea».
Tolosako Aranburu jauregian jarri duten erakusketarekin, eskulturari bere lekuaeman nahi diote hainbat eskultorek. Eskultoreen soka ez dela eten erakutsi nahi dute.
Eskultoreen aldarrikapena
Gotzon Huegun eta Guillermo Olmo, Tolosako Aranburu jauregiko erakusketan. I. GARCIA LANDA
Kultur arloan eta gizarteanbertan pisua galduz joan daeskultura; eskultore gutxiezagutzen ditu jendeak»Guillermo OlmoEskultorea
«Elkartzeko beharra sentitugenuen; taldea osatu duguneskultoreak geure kabuz ibili gara lanean orain arte»Gotzon HuegunEskultorea
‘‘
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aGaiak
Unai Zubeldia
Beldur gara ez ote garen
ari biztanle paraleloak
sortzen». Ainara Or-
maetxea Harto Ordi-
ziako Udaleko Migrazio eta Aniz-
tasun teknikariak azaldu duenez,
gaur egun hirurogei herrialde bai-
no gehiagotako biztanleak bizi di-
ra herrian. «Eta %15,8 da atzerri-
tarren kopurua». Datu horretatik
kanpo daude Espainian jaiotako-
ak. «Horietako askok urte mor-
doa daramate gure herrian, baina
beren artean elkartzen dira nor-
malean, bertakoekin harreman
askorik sortu gabe». Ormaetxea-
ren hitzetan, «erabat ulergarria»
da atzerritar horiek euren norta-
suna mantendu nahi izatea. «Az-
ken finean, gauza berbera egiten
baitugu guk ere. Baina Ordiziaren
barruan hainbat Ordizia daudela
jabetu gara».
Eta, hain zuzen ere, Ordizia txi-
ki horiek guztiak elkarrengana
bilduta, «gune atsegin eta lasai
bat» sortu nahiko lukete bihar,
Kolore Truk merkatu sozialare-
kin. Herrian aurretik ere egin izan
dute kulturen arteko topaketarik,
«beharrezkoa delako jatorri ez-
berdineko ordiziarrek modu in-
formalean elkar ezagutzeko espa-
zioak sortzea». Hausnarketarako
guneak izaten dira horiek gehie-
netan. «Zurrumurruen kontrako
kanpainak, beste lurraldeetan
jaiotako pertsonen inguruko au-
rreiritziak apurtzeko solasaldi,
tailer eta hitzaldiak... Horrelako-
ak antolatu izan ditugu gurean».
Baina beste pauso bat eman
nahi dute Kolore Truk merkatu
sozialarekin. «Sortu zeneko 750.
urteurrena ospatzen ari da Ordi-
zia, eta azokak, betidanik, garran-
tzi berezia izan du herrian. Kultur
eta merkataritza guneak izaten
dira azokak, eta izaera hori eman
nahi izan diogu Kolore Truk egi-
tasmoari». Antolatzaileek ez zu-
ten gelditu nahi, ordea, azoka hu-
tsean. «Herrian badauzkagu tal-
de feministak, nekazariak, eko-
nomia ikuspegia edo migrazioa
lantzen dutenak... Eta gai horiek
guztiak plazan protagonista izan
zitezen nahi genuen».
Egun osoko festa izango da. Pla-
za Nagusia, udaletxeko arkupea,
pilotalekua eta D’elikatuz zentroa
euren eginda, «sinergiak» sortu
nahiko lituzkete herrialde des-
berdinetako herritarren artean.
«Ez dadila izan egun bakarreko
kontua. Zerbaiten hasiera izan
dadin nahiko genuke». Izan ere,
Ormaetxearen hitzetan, horrela-
ko ekitaldi askotan «nahiko aza-
lean» gelditzen dira bertakoen
eta bertakoak ez direnen arteko
harremanak. «Eta horregatik
bihurtu nahi dugu plaza protago-
nista». Alde horretatik, hainbat
herrialdek postua izango dute
Plaza Nagusian. «Haien lurralde-
etara gerturatzen saiatuko gara:
elikadura, artisautza, bizimo-
dua... Euren eguneroko arlo guz-
tiak kontuan hartuta. Lurralde
horietan murgildu nahi dugu, gi-
ro lasai eta atsegina sortuta».
Goierriko eragileen lanaLurraldetasunari merkatu sozia-
laren ikuspegia txertatuta, Goie-
rriko hainbat eragileren lana ere
azaleratuko dute bihar: Goiener,
Fiare, Izarkom, Farapi, Dar-Dar,
Behieko, Basherri... Goizez eta
arratsaldez, solasaldiak
egingo dituzte elkarte
horietako ordezkariekin.
Bazkari giroa ere ez da
izaten hizketarako eta
harremanetarako toki-
rik kaskarrena, eta,
munduko arrozen pres-
taketa amaituta, herri
bazkaria ere egingo dute
pilotalekuan, 14:30ean;
txartelak salgai daude oraindik,
hiru euroan —16 urte artekoek,
euro bat—. Kafe-dinamika taile-
rretan, 16:00etatik 17:30era, hain-
bat gai landuko dituzte; eta Mari-
na Herlop eta Maddi Nogueraren
kontzertuak izango dira,
20:00etan hasita, D’elikatuzen.
Kolore Truk merkatu soziala egingo dute bihar,egun osoz, Ordizian, herriko kulturaezberdinak elkartu eta elkarren arteanetorkizunerako harremana sortzen laguntzeko.
Ordizia txikiguztiak plazaberean bilduta
Orain bi urteko Ordiziako kulturarteko festan, hainbat jatorritako herritarrak, arroza prestatzen. AIMAR MAIZ / GOIERRIKO HITZA
KOLORE TRUK
Biharko, egitarau zabala daukate
prest Ordizian. Herriko lau gune-
tan izango dira ekitaldiak.
Plaza Nagusian (12:00-14:00
eta 18:00-20:30)
Munduko lurraldeen erakuske-
ta.Aljeria, Ekuador, Errumania,
Maroko, Nigeria, Sahara eta
Senegal.
Kolore-truk merkatu soziala.
Argia, Basherri, Behieko, Dar-Dar,
Farapi, Fiare, Goiener, Gozatu ez-
tia, Izarkom eta Olatukoop.
Trukerako txokoak.Euskaraldia,
Gaztaren Kofradia, Gaztetxea, Hiri
Hezitzailea, Huts-gunea, Jostai-
luen Trukea eta Puntu Morea.
Jolas guneak.Euriarekin, pilota-
lekuan.
Bestelakoak.Bertso eskola,
munduko dantzak eta musika.
Udaletxeko arkupean
Solasaldiak merkatu sozialeko el-
karteekin:
12:15.Basherri eta Behieko.
12:45.Goiener.
13:15. Idiazabalgo gaztaren dasta-
tzea.
18:00.Dar-Dar.
18:30.Argia.
19:00. Izarkom.
19:30.Farapi eta Olatukoop.
20:00.Fiare.
Pilotalekuan
12:00.Munduko arrozen presta-
keta. Azari elkartea eta Ekuador,
Altartea elkartea eta Nigeria, Irriki
elkartea eta Errumania, eta Goiza-
terpe elkartea eta Txile.
14:30.Herri bazkaria. Munduko
arrozak, Behieko jogurta eta kafea.
16:00-17:30.Kafe-dinamika taile-
rrak, Jon Ordoñezek gidatuta: Eus-
kara integraziorako erreminta (Jon
Maia Soria), Feminismoak Goierrin
(Farapi eta Talde Morea), Bizitzak
erdigunean jarriz ekonomia eralda-
tzen (Olatukoop eta gaztetxea),
Tokiko elikadura sistemen atzetik
(Jon Etxeberria —Gozatu— eta
Aitor Aranburu —Behieko—),
Zurrumurruak eta errealitateak: Eu-
ropatik datozen haize beldurga-
rriak (Xabier Aierdi), eta Saretze
eta aktibazio soziala (Amaia Agi-
rretxe eta Maider Avaristo).
D’elikatuzen
20:00.Ordiziarrock. Marina
Herlop (Katalunia) eta Maddi
Noguera (Euskal Herria).
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Proposamena
Beharrezkoa da jatorriezberdineko ordiziarrek moduinformalean elkar ezagutzekoespazioak sortzea»Ainara Ormaetxea HartoOrdiziako Migrazio eta Aniztasun teknikaria
‘‘
MUSIKA
AMEZKETA Iñaki Etxezarraga Etxeeta Iban Gurrutxaga.
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
AMEZKETAOharkabe.bBihar, 22:00etan, Altuna Anaiak
frontoian.
ANDOAINThe Northagirres, The WC Grooves eta One Way.
bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
ARRASATE Jerry A. & 25th Coming Fire eta Estricalla.
bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIAGatillazo eta Korkones.bBihar, 23:00etan, plazan.
AZPEITIABuffalo.b Igandean, 19:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
BERGARATenpora.bBihar, 19:00etan, Semirarixoan.
DONOSTIAZombie Jaialdia: Beyond Creation, Gorod, Entheos
eta Brought by Pain.
bGaur, 20:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIAKutxi Romero eta Vuelo 505.
bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIAKaydy Cain & A1 Goldie.bGaur, 21:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAEl Bloque DJs, Flacaeta Sara’n’Donga.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIANafarroako OrkestraSinfonikoa: Harien artean.
bBihar, 18:00etan, Kursaalean.
DONOSTIATygers of Pan Tang,Daeria, Lionsoul, The Hellectric
Devilz eta Kauce.
bBihar, 19:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIALa Red Bullet eta Altair.bBihar, 20:00etan,
Covent Gardenen.
DONOSTIAXabi Aburruzaga vs. La Bottine Souriante.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAElefantes.bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIABuenawista Prolleckziom’s Festa:
Discipulos de Dionisos,
Last Fair Deal eta Los Bracco.
bBihar, 22:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAAnthea eta Hamid.bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAGuevnna eta Angoisse.b Igandean, 18:30ean, Mogambon.
DONOSTIAFilm Symphony Orchestra: Special John Williams.
b Igandean, 19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAUplift.b Igandean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAFemi Kuti.bAstelehenean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAAsalto Gaua: Krav Boca, Wagen Volte
eta Potron Potron Lopez.
bOstegunean, 20:00etan,
Mogambon.
DONOSTIACuarteto Turina.bOstegunean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIALuz Casal.bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
ELGOIBAR Jon Gurrutxaga.bGaur, 23:00etan, kultur etxean.
GETARIAFalsa Bandera, Managaitz eta Jon Mantecas Army.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
GETARIAUdal Musika Banda.b Igandean, 12:30ean, parrokian.
HERNANIUdal Musika Banda.bBihar, 19:00etan, Biterin.
HONDARRIBIA Jazzy Leap Band.bGaur, 20:00etan, Itsas Etxean.
IRUNButarock Festa: Storm, Anonimos eta Hyronika.
bGaur, 20:00etan, Tunk aretoan.
LAZKAOKantaka eta Urmaiz
abesbatza: Gloria de Vivaldi.
bBihar, 20:00etan, parrokian.
LEGORRETALa Basu eta 2zio.bGaur, 22:30ean, Herri Antzokian.
OÑATIEñaut Elorrieta & KaabestriString Ensemble.
b Igandean, 19:00etan, Santa Ana
antzokian.
ORDIZIAMarina Gerlop eta Maddi.bBihar, 20:00etan, D’elikatuz-en.
ORDIZIABarroko Aire. Oiasso Kamerata: Viaggio musicale.
b Igandean, 18:30ean, parrokian.
ORIOBide Batez eta DJ Aros.
bGaur, 23:30ean, Ortzaikan.
ORIOHerri bazkaria, Jagoba
eta Maddalen trikitilariekin.
b Igandean, 14:00etan, Ortzaikan.
TOLOSAEztanda eta Rodeo.bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSABamms eta Plan B.bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAEuskal Barrokensemble.bOstegunean, 20:00etan, Topic-en.
URNIETADeus Ez eta Nerabe.bGaur, 22:00etan, Saroben.
VILLABONA-AMASADJ Jotatxo.bBihar, 00:00etan, Amasako plazan.
ZARAUTZTxinpirin, Zarautz Txiki& Zarautz abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Frantziskotarren
elizan.
ZUMARRAGARuper Ordorika.bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.
ANTZERKIA
ANDOAIN 7 Bubbles: Burbujas.b Igandean, 17:00etan, Basteron.
ARRASATE Izaskun Murgia elkartelirikoa: Luisa Fernanda zarzuela.
bBihar eta etzi, 19:30ean, Amaia
antzokian.
ASTIGARRAGAGlu Glu: Pinotxo.b Igandean, 17:00etan, kultur etxean.
AZKOITIAVaiven: Erlauntza.bBihar, 19:30ean, Baztartxon.
AZPEITIAEromen: Elurra.bGaur, 21:30ean, Soreasun.
AZPEITIAAtx Teatroaren Tomiris,eta Kamikaz & Ttak Teatroaren
Agur eta Dolore.
bOstegunean, 21:30ean,
gaztetxean.
BERGARAAitor Borobia: Punkowski.
bGaur, 22:00etan, Seminarixoan.
BERGARAAmaia Arriaran: Limoiondoa, mitxoletak eta
boleroak.
bGaur, 22:30ean, Txuringon.
DEBAMaixux Zugarramurdi etaAnsa Ahizpak: Artantxuriketan.
bGaur, 21:30ean, Lasturren.
DONOSTIAMarkeliñe: Txitxarraeta inurria.
bBihar, 17:00etan, Aiete kultur etxean.
DONOSTIAKolektiv Lapso: Ovvio.bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIAViridiana: Amor oscuro (Sonetos).
b Igandean, 19:30ean, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIATxotxongillo Taldea:Galtzagorriak.
bAsteartean, 17:00etan, Aiete
kultur etxean.
DONOSTIABazen Behin Clown:Sexigencias.
bOstegunean, 19:00etan, Loiola
kultur etxean.
DONOSTIATgorrieta: Malditoquerer.
bOstegunean, 19:00etan, Okendo
kultur etxean.
ERRENTERIAAxut: Zazpi senideko.b Igandean, 19:00etan, Niessen
kulturgunean.
ERREZIL Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena: Bakean
dagoena bakean utzi.
b Igandean, 18:00etan, Borondegin.
MUTRIKUHuts Teatroa: Hozkailua.bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
OÑATITomaxen Abenturak: Espien eguna.
bBihar, 16:30ean eta 20:00etan,
Zuazola institutuan.
OÑATITanttaka: Como un vientohelado.
bBihar, 19:30ean, Santa Ana
antzokian.
SORALUZEHika: Txarriboda.bGaur, 22:15ean, Herri antzokian.
Donostia bBuenawista Prolleckziom’s Festa
1980ko hamarkadako izaerari eutsitaDonostian, Buenavista auzoan dauka oinarria Buenawista Prolleckzioms kultur elkarteak. Hainbat musikari eta
musika zalek Buenavistako alkatetzaren eraikina hartu zuten 1988an, eta 2005ean eraitsi zuten. Erabaki hark
ez zuen apaldu, ordea, kultur elkartearen indarra, eta 30 urte bete dituztela ospatzeko festa egingo dute, bihar,
22:00etan, Intxaurrondo kultur etxean. Discipulos de Dionisos —irudian—, Last Fair Deal eta Los Bracco talde-
en kontzertuez gozatu ahal izango da. Sarrerak salgai daude, 8 eta 12 eurotan. KEPA GARRO / BUENAWISTA PROLLECKZIOM’S
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aAgenda
TOLOSAPollo Rosa: Gertrudisen
lagunak.
bGaur, 22:00etan, Amarozko
auzo etxean.
TOLOSADiego Calavia: Lo más in.
bBihar, 17:00etan, Amarozko
auzo etxean.
URNIETAAnita Maravillas
& Portal 7: Jon Braun.
b Igandean, 17:30ean, Saroben.
VILLABONA-AMASAPerigallo:
Espacio disponible.
b Igandean, 19:30ean, Gurean.
ZUMAIAAnodino: Zerura eroria.
bGaur, 22:00etan, Aita Marin.
DANTZA
ANDOAINFritsch Company:
Mesa para tr3s.
bGaur, 21:30ean, Basteron.
VILLABONA-AMASATio TeronenSemeak: Freshcool.
bBihar, 12:00etan, Amasako plazan.
BERTSOLARITZA
AZKOITIAAdin Adin: Eneritz
Artetxe eta Sebastian Lizaso.
bAsteartean, 16:30ean, Jose
zahar etxean.
BERGARABertso afaria:
Miren Amuriza eta Ane Labaka.
bGaur, 21:00etan, Elkartean.
BERROBI Bertso afaria: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre.
bBihar, 20:30ean, Iriarte jatetxean.
ERRENTERIABertso afaria:
Alaia Martin eta Julio Soto.
bBihar, 21:00etan, Txintxarri
elkartean.
IRURABertso bazkaria: Sustrai
Colina eta Sebastian Lizaso.
bBihar eguerdian, Gazte Alaiak
elkartean.
LEGAZPIMiren Artetxe, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta
Etxahun Lekue.
bGaur, 22:30ean, Latxartegi
aretoan.
MUTRIKUMaider Arregi, Ane Labaka eta Eli Pagola.
bBihar, 21:00etan, gaztetxean.
OIARTZUNAdin Adin: Exteban
Martiarena eta Jon Martin.
bAsteazkenean, 11:00etan,
Petra Lekuona zahar etxean.
TOLOSAUnai Agirre eta Oihana
Iguaran.
bBihar, 18:45ean, Orbela tabernan.
USURBILBertso bazkaria: Agin Laburu eta Aitor Sarriegi.
bBihar, 14:00etan, Patri jatetxean.
VILLABONA-AMASAMaialen
Lujanbio, Unai Mendizabal, Iker
Zubeldia Txapieta Miren Artetxe.
bBihar, 19:00etan, Amasako
elizan.
ZERAINAndoni Egaña eta
Sebastian Lizaso.
bGaur, 12:00etan, Lumagorri
elkartean.
ZIZURKILPello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketaren
sari banaketa.
bBihar, 19:00etan, Iriarte
kultur etxean.
ZIZURKILBertso-afaria: Unai Agirre eta Maialen Lujanbio.
bBihar, 21:00etan, Iriarte jatetxean.
HITZALDIAK
ARRASATEXabier Alberdi: Arrasate Gipuzkoako itsas
ekonomian.
bAsteartean, 19:00etan,
Kulturaten.
ARRASATEJasone Mendizabal,Oskar Elizburu eta Ane Zuazubis-
kar: AED: sorreratik Euskaraldia.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Kulturaten.
BERGARA Juantxo Madariaga:
Bergara gizartea industrializazio
aurretik.
bAsteazkenean, 19:00etan, Irizar
jauregian.
DONOSTIA Izaskun Aseginolaza,
Enkarni Gomez, Itziar Rodriguez
eta Koldo Telleria: Emakume
arkitektoak Gipuzkoan.
bGaur, 13:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAXabier Erkizia eta
Arantxa Iturbe: Afoniak.
bGaur, 19:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIAMikro-eztabaidak:Maddi Nazabal & Agustin Arrieta,
Ainhoa Urien & Beñat Sarasola eta
Barbara Jimenez & Iñigo Galzakorta.
bBihar, 19:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAEstibaliz Martinez
Diaz de Zerio eta Peru Iparragirre:
Zergatik idazleak?.
bAstelehenean, 19:30ean,
Liburutegi Nagusian.
DONOSTIAMaialen Berasategi,Imanol Epelde eta Larraitz Idarreta:
Gazteak eta irakurketa.
bAsteartean, 19:30ean,
Liburutegi Nagusian.
DONOSTIAHarkaitz Cano:
Fakirraren ahotsa.
bOstegunean, 19:30ean, Lugaritzen.
Amezketa b Kultur Hamabostaldia
Festa giroan murgildutaAzaroaren 5ean ekin zioten Amezketan Kultur Hamabostaldiari, eta ema-
naldiz beteta dator asteburu hau ere. Gaur, Iñaki Etxezarraga Etxeeta
Iban Gurrutxagaren kontzertu akustikoa izango da kultur etxean,
19:30ean —irudian, Etxe—, eta talo jatea izango dute gero, Larrunarri
frontoian. Ergoneko Festa izango dute bihar, eta Azoka Eguna etzi. FOKU
ERRENTERIA Juan Hernandez
Zubizarreta: Nekropolitika.
bAsteartean, 19:00etan,
Mikelazulon.
GETARIAPako Aristi eta Gotzon
Barandiaran: Euskara bizirik
estatu egiturarik gabe?.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Alondegian.
HERNANIEneko Bidegain: Lurraldea eta herria.
bAsteazkenean, 19:30ean, Biterin.
OÑATIJavier Gomez: Zertarako balio dute perretxikoek, jateaz gain?.
bBihar, 18:00etan, Arantzazuko
Gaindiagan.
OÑATILeticia Garces: Educaciónemocional y parentalidad positiva.
bAsteartean, 18:00etan,
kultur etxean.
ORDIZIA Iker Irribarria, Jokin Altu-
na eta Beñat Rezusta: Esku pilota.
bOstegunean, 19:00etan, Barrena
jauregian.
URRETXU Juan Mari Gabilondo:Euskal Herriko mendiak.
bAstelehenean, 20:00etan,
Aizpurunea kultur etxean.
ZARAUTZJose Ignacio Alonso Romero: Ojos que no quieren ver.
Una mirada al abuso sexual infantil.
bOstegunean, 18:30ean,
Antoniano aretoan.
ZUMARRAGA Iosu Perez:
Bikingoen lurraldeetan.
bAsteartean, 20:00etan,
Zelai Ariztin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
ERRENTERIAMujeres al frente,
la ley de las más nobles film
dokumentala.
bOstegunean, 19:00etan,
Mikelazulon.
ZUMARRAGAAralar, mundua
leku den lurradokumentala.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Zelai Arizti aretoan.
BESTELAKOAK
DONOSTIAAna Apika & Intxixu
Valbuena: Ipuinak dantzan.
bGaur, 18:00etan, Loiolako
kultur etxean.
DONOSTIA Idoia Larrañaga eta
Gema Ces: Aita Manuelen ipuinak.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Okendo kultur etxean.
ERRENTERIAOarsoaldeko Hitza
egunkariaren 15. urteurrena
ospatzeko ekitaldia.
bBihar, 13:00etan, Niessen
aretoan.
ERRENTERIAYoshi Hioki ipuin
kontalaria.
bAsteartean, 11:00etan,
Mikelazulon.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Agenda
Eider Goenaga Lizaso Donostia
Fisioterapeuta eta kiropraktikoada Xabier Mendiaraz (Donostia,1984); Donostian du kontsulta,baina hilaren 20an, 18:00etan,Deban izango da Bizkarrezurreanbilatu gaixotasunaren kausahi-tzaldia ematen.Fisioterapeuta eta kiroprakti-
koa zara; zerk ezberdintzen ditu
bi arloak?
Erabat ezberdinak dira fisiotera-pia eta kiropraktika, baina osaga-rriak. Garunak gorputzaren fun-tzionamendu guztia kontrolatueta konpontzen duela, hori da ki-ropraktikaren abiapuntua. Biz-karrezurretik igarotzen dirennerbioek egiten dute bien artekokonexioa, eta, ondorioz, ornoeknerbioa zanpatzen dute bizkarre-zurrean mugimenduren bat ba-dago, eta komunikazio mozketagertatzen da. Kiropraktikak in-terferentziak detektatu eta zu-zendu egin behar ditu, ornoenegokitzapena egin. Fisioterapiak,modu sinplean hitz eginda, giha-rrak eta artikulazioak lantzen di-tu; ez dago nerbio sistemari lotuta.Bizkarrezurrean bilatu gaixota-
sunaren kausa hitzaldia eman-
go duzu Deban. Zein gaitz dira
horiek?
Interferentziak bizkarrezurrarenzein zatitan gertatzen diren, arazobatzuk edo besteak agertuko dira.Zein dira ohikoenak?
Zerbikaletatik igarotzen dira sor-baldako giharretara joaten dirennerbioak, baina baita gure besoakkontrolatzen dituzten nerbioguztiak eta burura joaten direnbatzuk ere. Beraz, arazoa zerbika-letan baldin badago, eskuak lo-kartu daitezke, buruko minak etamigrainak ere izaten dira, zora-bioak, loaren nahasmendua...Arazoa dortsaletan baldin bada-go, digestio txarrak eduki daitez-ke, hesteetan arazoak... hortikigarotzen diren nerbioak gure or-ganoetara joaten direlako. Etalunbarretatik, gure hanketaradoazen nerbio guztiak ateratzendira; beraz, arazoa hor baldin ba-dago, belaunetan eta aldaketanizan daitezke arazoak, ziatikaketa herniak ere bai...Zein izaten dira bizkarrezurreko
arazo horien sortzaileak?
Estresa da arrazoi nagusia, etahiru estres mota nagusi aipatukonituzke nik: estres emozionala,estres kimikoa —gehiegizko me-dikazioak edo elikadura ohituratxarrek eragindakoa, adibidez—,eta estres fisikoa, gorputz jarreratxar batek, eroriko batek edo er-
ditze batek eragindakoa, adibi-dez. Hiru estres horien konbina-zio bat izaten da askotan. Bizitzan pilatuz joaten dira hiru
estres horien ondorioak, eta alda-ketak sortzen dira nerbio siste-man eta bizkarrezurrean. Arazogehiago agertzen da zahartuz go-azen neurrian. Txikitatik etortzendira askotan desorekak, baina de-soreka horiekin hazten eta gara-tzen gara gu; puntu batera hel-tzen garenean, gorputzak ezinizaten du gehiago, eta orduanhasten dira sintomak azaltzen.Gorputzari oreka bueltatzea da,
beraz, kiropraktikoaren helbu-
rua?
Bai. Gure helburua ez da sinto-mak borrokatzea. Jatorrian dago-en desoreka bilatu behar dugu,nerbio sistema askatu eta gorpu-tzari erreparazio horiek egiten uz-teko.Eta nola jakin buruko minak edo
digestio txarrak bizkarrezurre-
tik datozela?
Gure gizartean medikuarenganajoatea da joera, eta baten bat hel-tzen da gure kontsultara medi-kuaren aholkuz; baina jendeaahoz ahokoaren bidez etortzen dagehienetan, beste norbaitek ahol-katuta. Gaitz horiek, askotan, me-dikazioarekin konpontzen saiatu
izan dira hona etorri baino lehen,eta beste ikuspuntu eta tratamen-du baten bila etortzen dira gure-gana. Guk ez dugu botikarik era-biltzen, eta gorputza bere oneramodu naturalean itzultzea bila-tzen dugu.Kiropraktikoarengana sinto-
mak agertu aurretik joatea ko-
meni da? Prebentzio gisa?
Inork ez du zalantzan jartzen den-tistarengana maiztasunez joateakomeni denik. Eta urtean behin,gutxienez, bizkarrezurraren txe-keo bat egitea komenigarria delauste dut nik, nola dagoen ikuste-ko eta etorkizuneko arazoaksaihesteko. Txikitatik egin behar-ko litzateke jarraipen hori, hel-duaroan ager daitezkeen sintomahoriei bidea mozteko.
Eskuak baliatuta, teknologiak
badu lekurik zuen jardunean?
Bai; diagnostikoan, batez ere. Biz-karrezurreko neurketak egitenditugu lehen kontsultan, eta pos-turometroarekin egiten duguprobetako bat. Gorputz jarrera az-tertzen du horrek, gorputzak zeinkonpentsazio egin dituen ikuste-ko. Bizkarrezurra mugitzen dene-an, konpentsazioak egiten hastenda gorputza, sorbalda bat igoz,pelbisa mugituz... eta hori zenti-metrotan neurtzen du posturo-metroak. Elektromiograma batere egiten dugu. Sensoreak jar-tzen ditugu bizkarreko giharretaneta nerbioak nola iristen direnneurtzen du. Marrazki bat egitendu, eta interferentzia handienaknon dauden erakusten du.
«Estresak aldaketaksortzen ditubizkarrezurrean»
Xabier Mendiaraz b Fisioterapeuta eta kiropraktikoa
Gaixotasun askoren oinarrian bizkarrezurreko arazoak daudela dioXabier Mendiarazek. Bizkarrezurrari oreka bueltatzea bilatzen dukiropraktikak, «gorputza bere onera modu naturalean itzul dadin».
MAIALEN ANDRES / FOKU
sELKARRIZKETA
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 16a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]