+ All Categories
Home > Documents > GoiBerri 105. zenbakia

GoiBerri 105. zenbakia

Date post: 31-Mar-2016
Category:
Upload: goierriko-hitza
View: 223 times
Download: 1 times
Share this document with a friend
Description:
Eibar taldeak historia egin du aurten, lehen mailarako igoera lortuta. Taldea eta denboraldi honetan bizitakoa gertutik ezagutu dute bi jokalari goierritarrek: Alain Eizmendi beasaindarrak eta Dani Garcia zumarragarrak.
12
Eibarrekin igo dira zerura Alain Eizmendi beasaindarra eta Dani Garcia zumarragarra 8-9 Alain Eizmendik eta Dani Garciak Eibarrekin lehen mailara igotzea lortu dute. G. ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 105. zenbakia. 2014ko maiatzaren 30a Barruko orrietan ezkontza gehigarria.
Transcript
Page 1: GoiBerri 105. zenbakia

Eibarrekinigo dirazerura Alain Eizmendibeasaindarra eta DaniGarcia zumarragarra 8-9

Alain Eizmendik eta Dani Garciak Eibarrekin lehen mailara igotzea lortu dute. G. ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

105. zenbakia. 2014ko maiatzaren 30a

Barruko orrietan ezkontza gehigarria.

Page 2: GoiBerri 105. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 105. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Guztionerreferentzia daJagoba Arrasate»

MitxelBadiolaFutbol entrenatzailea

Mikel Albisu ZumarragaFutbol jokalari eta entrenatzai-le Urolan hasi ondoren, hainbattalde ezagutu ditu Mitxel Ba-diolak (Zumarraga, 1970) , etagaur egun Realean ari da infan-til txiki taldea entrenatzen. LaSalle Legazpiko irakaslea daeta Jiu Jitsua ere praktikatzendu, denbora duenean.Gazteak ikusita, nolako etorki-zuna du Realak?Zubietan entrenamenduetan

ikusten den energia dela eta,etorkizun oparoa.Entrenatzaile bat.Guztion erreferentzia den Jago-ba Arrasate.Futbolari bat.Magiaz beterik dauden, CarlosVela eta Antoine Griezmann.Nere iloben gustukoenak!Zaletasun bat.Kirola praktikatzea.

Pelikula bat.El caballero oscuro.Liburu bat. Rosa Argentinaren Saber cre-cer.Musika talde bat.Bryan Adams.Abesti bat.Il Divoren La luna. Janari bat.Txuleta handi bat!Edari bat.Ura.Oporretarako leku bat. Hondartza duena, Girona edoDonostia.Amets bat.Guztiok gure esentziarekin bategitea.Jaso duzun oparirik bereziena. Bikoteak oparitutako Un marde emociones liburua. Gorroto duzuna. Faltsukeria eta pertsonak gu-txiesten dituzten jarrerak.Goierriko txoko bat.Futbol zelaia gertuan duenedozein. Lasaitzeko, Antiokoinguruak.Zumarragan biziko ez bazina...Ez dut, momentuz, neure buruabeste toki batean ikusten.

«Zubietanentrenamenduetanikusten den energiadela eta, etorkizunoparoa du Realak»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga,Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria,Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 105. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Beasaingo Berdintasun Foroaren adierazpena

Bizi eskubidearenaldeko legea

«Lege horikamuflajeperfektuadamenpekota-sunmatxistairaunaraz-teko»

e a s a i n g oUdaletxeanbildurik, Ber-dintasunera-ko Foroko

Emakumeek ondoko gogoetaegin dute Espainiako Parla-mentuan onarturiko abortu-lege berriari buruz:Lege horrek oraindik jaio gabedagoen izakiaren eskubideakdefenditu nahi ditu, baina, ho-rretarako, jadanik guztiz biziriketa osatuta dagoen emakumebaten eskubideak urratuz.

»Lege hori kamuflaje perfek-tua da menpekotasun matxis-ta iraunarazteko, emakumeekeuren gorputzei buruz erabaki-tzeko duten eskubidea deusez-tatuz.

Lege horren helburua, ema-kumeek izandako ama-rolairaunaraztea da, emakumeororen nahitaezko betebeha-rrak amatasuna, etxea etaetxekoen zaintza... balira beza-la.

Lege horren arabera bizirikdauden emakumeek ezin dute

erabaki zer egin euren gorpu-tzekin, nahiz eta hil ondorenpertsona guztiek euren orga-noen kontrola izaten segitzenduten, eta bizirik daudela bai-menik eman gabe ezin zaien or-ganorik erauzi, organo horiekbizitza bat salba dezaketenarren ere.

Gaur egungo krisi sozioeko-nomikoan, krisiaren eraginagehien sufritzen dutenak ema-kumeak direnean, lege hori oz-topo handia da emakumeakgarapen pertsonal osora iritsdaitezen. Gainera, ez da ahaztubehar enpresa askotan ez di-tuztela kontratatu nahi izatenhaurdun geratzeko adineandauden emakumeak.

Lege horrekin drastikoki mu-rriztu nahi da Espainian egitendiren abortuen kopurua, bainahorrela zifra ofizialak baino ezdituzte gutxiagotuko, klinikapribatuetara joateko baliabideekonomiko nahikorik ez dute-nak abortatzeko metodo dese-gokiak aukeratuko baitituzte,edota Portugal eta Frantziara

emigratuko baitute abortatze-ko.

Ez ote litzateke beharrezkoaikastetxeetan kalitatezko hezi-keta sexuala eskaintzea, gureseme-alabek garapen naturalaizan dezaten sexuari eta meto-do antikontzeptiboei buruzkotaburik gabe?

Gainera, legeak ez du berma-tzen bizitza duinik oraindik jaiogabe daudenentzat, Estatuakmurriztu egin baititu jadanikanomaliaren batekin jaiotzendirenentzako gizarte-lagun-tzak, gaur egun ere ia existitzenez direnak.

Horrez gain, ez dago familiabarneko benetako bizikidetzalortzeko politikarik, emakumelangilea denbora luzeagoaegon ahal izateko familiarekin;eta egun osoz umeak zaindunahiko balitu, gaur egun ema-kumeak ez dauka bermaturikberriro lanera itzuli ahal izatea.

Lege horren arabera, gizarte-ak errudun sentiarazten duabortatzea erabaki duen ema-kumea, legeak hiltzailea delaadierazten baitu. Libreki abortadaitekeen gizarteetan, ez dahorrelako errudun-sentimen-durik izaten.

Berez, emakume batentzatbetidanik izan da zaila aborta-tzeko erabakia hartzea. Gehie-gizko krudelkeria da emaku-mea kriminalizatzea, gure la-guntza eta babesa eman ordez,batzuetan gure iritzia bestela-koa izan arren.

B

Page 5: GoiBerri 105. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Heziketaren haritik tira egin behar dinat gaur, Joxepa! Duelagutxi Maria Jose Lera psikologoak hitzaldi bat eman zinan Lazka-on. Interesgarria izan zunan, oso. Azken batean, irakasle honek gi-datzen duenGolden 5 programak begirada bat eskaintzen omenzigun: ikuspegi horretatik gure seme-alaben heziketan indargune-etan jarri behar dinagu arreta eta, ez hainbeste, ahulguneetan.Hara zer gertatzen zaigun gure seme-alabekin hitz gutxitan:

Haurrak haur izateari uzten dion arte ez al diogu horrela hitz egi-ten? Erortzen bada, «lasai, txiki, altxa eta saiatu berriro, oso ondoari haiz eta!» Okerren bat egiten badu, «ai, umea, hori ez dun/k egi-ten. Tira, lasai, hurrengoan hobeto egingo dun/k eta!» Lehenbizi-

koan ez badu kasu egiten, bi besoekin heldu eta goxo esango zio-nagu «aizan, txinpirina, aitatxok edo amatxok hots egindakoanaurrenekoan etorri behar dun, e!?»

Baina, zer gertatzen dun haurra koxkortu ahala? Eta zer esanikez nerabezarora heldutakoan. Ez al gaitun horrelatsu jarduten?

Aupa, Iñaxio!, fuerte hator, aitte paperean. Ni jarriko naukamarenean eta ea gure seme-alabak ondo hezteko prestatzen ga-ren. Heziketari buruzko hitzaldietatik, beti, gauza bera pentsatzenirteten nauk: «Ze gaizki hezten ari garen gure alaba, dena gaizkiegiten ari gara!» Eta ez duk hala, baina entzuten ditugun teoriaketa hainbat adibide praktiko gure jardunetik urruti daudela ikustendugunez, halako etsipen sentsazioa izaten diat. Baina, bestalde,hitzaldietan entzundakoei esker gure jarduna aztertu eta hobe-tzeko bideak ikusten dizkiagu; beraz, zuzenketetarako aukerei hel-tzeko prest izaten gaituk. Ez duk gutxi!

Mª Jose Leraren hitzaldia interesgarria izan zuan, guztiz, bai gu-rasoon gure seme-alaben heziketarako, bai irakasleen ikasleenheziketarako eta, baita, bizitzan pertsonen arteko harremanetara-ko baliagarria.

Entzundakoak entzunda, hauek dituk, labur, maiz esan beharkogenituzkeen esaldiak, haurrei bezala nerabeei, gazteei, helduei etaadinekoei: ederki ari haiz, geroz eta hobeto; ze ondo ari den hala-

koa, hitz eginez arazoak konpontzen; txalo!, behar duenari lagun-tza eman dio eta; hobeto ere egin dezaken/k ba hori; hi gai haiz;animo!, egin dezaken/k eta. Lagunduko dinagu/diagu eta lortubaietz!

Penak eta ezinak hor zaudek, badizkiagu, noski, baina ezezkoaketa kexak alde batera utzi eta, elkar errespetatuz, zuzentasunean,pozik eta zoriontsu bizitzea helburu hartzen badugu, gozatu egin-go diagu. Heldu ditugun indar-guneei eta izan gaitezen baikorrak!

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Aupa EibarEibar futbol taldeak lehenmailara igotzea lortu du.Tartean dira Alain Eizmendieta Dani Garcia goierritarrak.Zorionak!

Erortzen bada, «esaten di(n)at ba munduan baldarragorik ez da-goela!» Okerren bat egiten badu, «ai, umea, baina-baina nola egindun/k hori? Ez dun/k sekula ikasiko. Alperrik dun/k!» Eta kasurikegiten ez badu, «baina-baina zer hago, gorra ala? Noiz ikasi behardun/k aurrenekoan kasu egiten?»

Ba, hori, martxa horretan nola izan haiteke baikor seme-alabe-kin eta arreta indarguneetan jarri? Erantzunik ba al dun?

Page 6: GoiBerri 105. zenbakia

06 GOIBERRIGAZTEAK

«Anaiak lasterketetanparte hartzen zuen etainbidia eman zidan»

Asier Zaldua SeguraIker Imaz (Segura, 1998) kade-te mailako txirrindularia da, Be-asaingo Inoxcra taldekoa da.Datorren urtean gazte mailarapasako da eta OrdiziakoAmpo-Caja Rural taldean ari-tuko da.Nolatan halako bizikleta zale-tasuna?Benjamin mailan hasi nintzen,Lehen Hezkuntzako 4. mailannengoenean. Anaiak lasterke-

tetan parte hartzen zuen eta in-bidia eman zidan. Berak 18 urteditu eta dagoeneko ez da bizi-kletan ibiltzen.Nolako txirrindularia zara?Esprintetan ez naiz gaizki mol-datzen eta aldapa gora ere ez.Erlojupekoak, ordea, oso gogo-rrak iruditzen zaizkit. Orain artetaldekakoak bakarrik egin di-tut. Bakarkakoak izugarri gogo-rrak izango direla suposatzendut.Lasterketa asko irabazi al ditu-zu?Haur mailan zortzi bat lasterke-ta irabazi nituen. Gainera, duelabi urte gure taldeak Gipuzkoakoerlojupeko txapelketa irabazizuen. Denboraldi honetan bilasterketa irabazi ditut: Elgoi-barkoa eta Debakoa. Bietanihesaldi batean sartu nintzen,taldetxoa helmugara heldu zeneta esprinta irabazi nuen.

Zeintzuk dira zure erronkakdenboraldi honetarako?Aurki Gipuzkoako taldekako er-lojupekoa dugu. Ea podiumeraigotzen garen. Bestalde, laster-ketaren bat gehiago irabazinahi nuke.Datorren urtean maila bereanjarraituko al duzu?Ez. Datorren urtean gazte mai-lan arituko naiz. Loinatz txirrin-dulari elkarteak ez du gaztemailako talderik eta Ampo-Caja Rural taldean arituko naiz.Lehen urtea izango dudanezgazte mailan, zaila izango dadenboraldi honetan bezainondo ibiltzea.Nola ikusten duzu etorkizuna?Amateur maila bitartean jarrai-tu nahi dut. Nire ametsa profe-sional mailan aritzea da etaahal dudan guztia egingo duthorretarako. Ikasketei dagokie-nez, DBH4 egiten ari naiz Bea-saingo institutuan eta batxiler-goa egiteko asmoa dut.Telebistan ematen dituzten las-terketak ere ikusten al dituzu?Bai. Italiako Giroa ikusten arinaiz.Zein duzu gustuko txirrindula-ria?Lehen Euskaltel-Euskadi tal-dekoak jarraitzen nituen bere-ziki eta egun, berriz, euskaldunguztiak. Joaquim Rodriguez eregustuko dut.

Iker Imaz txirrindulari segurarrak bilasterketa irabazi ditu dagoenekodenboraldi honetan.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 7: GoiBerri 105. zenbakia
Page 8: GoiBerri 105. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Edozein futbolarirentzat helburu dena lortu dute Eibar taldeko bi goierritarrek:1. Mailara igotzea. Dani Garcia zumarragarrak eta Alain Eizmendibeasaindarrak armagile hirian historiari tiro egin diote, eta erdiz erdi jo.

Aimar Maiz Beasain Inork gutxik pentsatuko zuenduela urtebete igandean zerpasatu zen. Eibar futbol taldea2.B Mailatik 2. Mailara igo zen,lehen ere urte mordoa lehiatu-tako esparrura. Baina, guztienezustekorako denboraldi bikai-na osatu, eta Liga bukatzeko bijardunaldi falta direnean, ma-tematikoki Espainiako 1. Maila-ra igotzea lortu zuen, Ipuruan,Alavesi irabazi ondoren. Lehen aldiz jokatuko du Ei-

barrek maila gorenean, 74 urte-ko ibilbidean. Europako liga in-dartsuenetako zelai txikiena(5.250 ikusle) eta taldea duenherri txikiena izango da. Horidena egia bihurtzen bi jokalarigoierritarrek parte hartu dute.Alain Eizmendi (Beasain, 1990)eta Dani Garcia (Zumarraga,1990). Zuhur baina seguru zi-ren Alavesen partidaren aurre-tik, igoko zirela. «Lehenengogure partida, eta gero datorre-na datorrela», zioen aurrekoastean Garciak. Eta lortu dute. «Izugarrizko denboraldia

egin dugu, ez genuen pentsatuere egiten hau. Merezi izan du-gulako igo gara», dio Eizmen-dik. Garciarentzat, 2013-14denboraldia «pentsaezina»izan da, eta «joko borobila»egin dutela iritzi dio. Halako balentria lortzeko —

ligako aurrekontu txikieneta-koa du, 3,9 milioikoa—, faktorebat baino gehiago uztartu dire-la aitortu du Garciak: «2. Mailanegon den liga ero horretan, fut-bolean jada ez du kalitateakbakarrik balio. Taldeak gauzak

egiteko duen gogoak balio du,batez ere. Eta maila honetan gugara gogo gehiena jarri duentaldea. Bi arloak ditugu: gogoa,eta kalitatea ere bai. Nahaske-ta ona, egin duguna egiteko». Lehiakortasuna. Hor dago

gakoa Eizmendiren ustez. «Guktalde oso lehiakorra dugu. Gaiz-ka Garitanok [entrenatzailea]ez dauka inongo arazorik, joka-tzen duenak jokatzen duela,badakielako ondo egingo due-la». Denboraldi guztian «goza-tu» egin duela dio beasainda-rrak. «Goian egotea guretzatametsa da; igotzea, zer esanikez». Aldagelan zegoen kon-fiantza handiak eta partidazpartidako lanak erdietsi dute,bere aburuz, lorpena.

Beste ‘jokoak’ irabazgaiEibarrek zelaian lortu du 1. Mai-lan aritzeko eskubidea. Izerdizeta lanez. Ez da nahikoa izango,ordea. Klubaren kapitala han-ditzera behartu du EspainiakoKirolaren Kontseilu Gorenak,eta abuztuaren 6rako 1,7 milioieuro gehiago bildu beharko du(2,1 milioiko kapitala izateko).Bestela, 2. B Mailara jaitsiko da. Futbolariek egingarri ikusten

dute kapital handitzea. Duelabi aste 400.000 euro batutazeuzkan klubak. «A CoruñanDeportivori irabazi ondoren,125.000 euro gehiago bildu zi-ren. Igota, nik uste dena ondojoango dela, eta azkenean bil-duko dela behar den dirua», dioGarciak. Bestetik, «kirol arloaekonomikoari tiraka» ari zaiolanabarmendu du Eizmendik.

«Taldea ondo badoa, beste ar-loa ere ondo joango da. Ez dainongo arazorik egongo 1. Mai-lan aritzeko», dio Eizmendik. Baina Gipuzkoa den herrial-

de txikian ere eragina izan de-zake. Bai harrobiko egituran,bai futbol profesionalean. Rea-la eta Eibar; Eibar eta Reala. El-karren artean lankidetza itunaduten bi klub lehiaketa bereanariko dira. Futbolariek ez dutearazorik ikusten hor ere: «Politaizango da. Eibarren modu si-nestezinean biziko dute, etaRealarentzat ez dut uste era-gozpena izango denik. Erabatkontrakoa baizik: itundutakoklub bat 1. Mailan egoteak bera-ri ere lagun diezaioke, jokalariakhazten. Derbi polita izangoda», azaldu du zumarragarrak. Egoera «berezia» izango

dela iruditzen zaio Eizmendiri.«Baina bi taldeak dena lortzerairtengo lirateke elkarren aurkaari direnean ere. Realak onurajasoko luke, Eibarri utzi dizkionjokalariak futbolistikoki egina-go itzuliko dizkiolako». Eta paradoxa oraindik gehia-

go kizkurtzeko, Eibarreko bigoierritarren egoera dago: biakRealaren jokalariak dira izatez.Garcia 2012-13 denboraldirakoutzi zion Realak Eibarri, eta Eiz-mendi iazko udan. Hala ere, horere badago irtenbindea, biei alabiei ekainaren bukaeran buka-tzen baitzaiei Realarekin dutenkontratua. Eizmendik, esate baterako,

Realaren aurreneko taldeare-kin 2. Mailan debuta egin zuen,Juanma Lilloren garaian. Parti-

Eibarren pistolero

«2. Mailako futbolero honetan jada ezdu kalitateakbakarrik balio,gogoak baizik»Dani Garcia Eibar taldeko futbolaria

«Kirol arloa tirakaari zaio ekonomiaarloari. 1. Mailanaritzeko arazorikez da egongo» Alain Eizmendi Eibar taldeko futbolaria

Page 9: GoiBerri 105. zenbakia

da bat jokatu zuen. Garciak,bere aldetik, aurten ezagutu du2. Maila —aurrez Alacanten jar-dun zen—. Datorren urtean der-bi gipuzkoarra Eibarrekin joka-tzeko aukerarik baldin badu,zumarragarrak garbi du: «Betiirteten naiz oso motibatuta,baina Realaren aurka gehixea-go irtengo nintzateke».

Etorkizunaz, irribarre Dani Garciak sasoiko partidaguztiak jokatu ditu, txartelen-gatik zigortuta egon den biakizan ezik. 37 neurketa, denakhasieratik. Gehien jokatu due-na da, Irureta atezainaz aparte.Eibar historikoaren euskarrisendoa izan da, zelai erdian.«Abantaila batekin abiatu nin-tzen: Alain denboraldi honetanetorri da, berria zen taldean. Niiaztik nengoen, eta entrena-tzailea konbentzitu beharrik ezduzu. Iazko joko mailan segi-tzea zen nire egitekoa. Gaizkak[Garitano] konfiantza izan dunirekin, eta eskertua natzaio». Eizmendik ere izan ditu auke-

rak. 28 partidatan jokatu du,16tan hasieratik. Bi gol ere sartuditu. «Minutuak baditut, etahori eskertzekoa da. Nire pos-tuan —erdilaria da— eta oroko-rrean talde guztian jokalari osoonak daude. Sartzen zaildago». Etorkizunari buruz, futbola-

riek ohi duten hitz neurtuz jar-dun dira. Lehenengo helburuaAlavesi irabaztea zen; gero 1.Mailara igotzea. Horiek ustebaino lehen lortuta, datorrenurteko asmoez ez dute hitz er-dirik aurreratu. Irribarre egin duGarciak. «Nire ordezkariarekinez dut hitz egin. Esan nion den-boraldia bukatu arte Eibarrenzentratuta egon nahi nuela.Gero, etortzen dena, ongi eto-rria». Eizmendik ere «momen-tuz» ez du ezer loturik. Etorki-zuna, ordea, primerakoa dute.

Alain Eizmendi eta Dani Garcia,orain urte asko ez dela jokatuohi zuten Igartza zelaian,Beasainen. GOTZON ARANBURU

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

Page 10: GoiBerri 105. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA

Aniztasunaren mahaiak antolatuta kutur arteko azoka egingo dute Urretxunekainaren 7an. Jatorri guztietako urretxuarren erakusleihoa izan nahi duazokak, etorri direnen eta bertakoen arteko elkar ezagutza sustatzeko

Miriam Luki UrretxuEgun Urretxun sei milatik goralagun bizi dira, guztiak urre-txuarrak. Batzuen genealogiazuhaitzean atzera joanda, adarguztiak Urretxun geratzen dira.Beste batzuen adarrak, aldiz,Gipuzkoan bertan, Extremadu-rako bailaratan, Afrikan, Ameri-kan zein Asian hedatzen dira.Urretxu mosaiko bat da, ho-rrenbestez. Mosaiko horrenbaitan eratzen den kultur abe-rastasuna azaleratzea, erakus-tea, nabarmentzea eta balioz-tatzea da Aniztasun Mahaikokideen grina.

Datorren larunbatean egingoduten bigarren kultur artekoazokak Urretxu populatzenduen aniztasun horren ikur etaerakusleiho izan nahi du. Hain-bat herrialde egongo da bertan,ordezkatuta eta nork bere he-rrialdeko gastronomia, dan-tzak, musikak zein ohiturak era-kutsiko ditu. Azoka ez da, hale-re, aniztasun mahaiarenekintza bakarra; lana sakona-goa da. Urretxuko Udalak2009an abian jarritako proiek-tuaren muina urretxuarren ar-tean elkar ezagutza bultzatzeaizan da hasiera-hasieratik. Iñaki

Arriaran udaleko gizarte zerbi-tzuetako teknikariaren hitze-tan, «elkar ezagutza baita bel-durrak eta aurreiritziak uxatze-ko bidea». Proiektua Urretxukjasotzen duen aniztasunarendiagnosia egiten abiatu zuten.Ikerketa kuantitatiboak kopu-ruak eman zituen eta kualitati-boa kanpotik etorritakoen be-harretan oinarritu zuten, beste-ak beste.

Aniztasun mahaiaBigarren urrats batean, egitas-moa erakundeetatik komuni-tatera eraman zuten, herrita-

rrengana, alegia. Hala, kanpo-tik etorritakoak nola bertanjaiotakoak deitu zituzten etaaniztasun mahaia osatu zuten.Arriaranen esanetan, «harreraona izan zuen urretxuarrengan,eta udaletik mahaiak behatokifuntzio bat izatea ere nahi ge-nuen». Bide batez, 2012-2013an garatutako ekintza pla-na martxan jarri zuten eta ho-rren barruan Urretxu Bizizdinamika sortu zuten. Bideosorta bat egitea erabaki zuten.Kanpotik etorritako urretxua-rrak eta bertakoak hartu ema-netan jarri zituzten bideo horien

Anitzaren altxorra

Page 11: GoiBerri 105. zenbakia

GOIBERRI 11ASTEKO GAIA

bitartez. «Bideoek sare bat sor-tzen lagundu, eta aniztasuna-ren inguruko gogoeta zabaltze-ko modua ere izan zen», gogo-ratu du Arriaranek. Bideoetanurretxuarrek beren oroitzape-

nak, bizipenak eta sentipenakkontatu zituzten. Aurten aniztasun mahaia

berritu egin da eta kide batzueklekukoa hartu diete bidea hasizuten beste kide batzuei. Elkarezagutza erdietsi bidean, ekin-tza bateria daukate esku arte-an. Ostegunetako pintxo poteanazioarteko bihurtu zuten oraingutxi, eta hainbat herrialdetakopintxoak eman zituzten taber-netan. Ekintzak arrakasta itzelaizan zuen. Arriaranek azalduduenez, «aniztasuna zeharkaahal beste ekintzatan landunahi dugu, dagoeneko egitendirenak aprobetxatu eta gureukitua eman».Henna ikastaroa egiteko as-

moa daukate, baina ikastaroapropio egin baino, adibidezeguneko zentrora eramateapentsatu dute. Cricket ikasta-roa antolatu zuten, eta haurren

harrera bikaina izan zen. Hala,behin ikastaroa amaituta,oraindik ere cricketean jokatze-ra joaten dira.

Harrera planaElkar ezagutza bultzatzeazgain, aniztasun mahaiak besteeginkizun bat dauka. Urretxuraetortzen direnek dituzten be-harrak identifikatu eta harreraprograma bat diseinatu nahidute eragile guztien elkarlanasustatuta. «Eskola modukobat sortu nahi dugu, non eragi-leek irakasle lanak egingo di-tuzten», dio Arriaranek, urteaamaitu baino lehen ikastarobat egin nahi dutela gehituz.Dagoeneko aniztasunarekin la-nean ari diren eragile guztienartean sarea osatu nahi dute:«Ez dugu ezer berria asmatu,indarrak metatu nahi ditugu». Aniztasun mahaiaren partai-

deak aldatu dira iaztik hona,eta Aurten hasi da MohamedOmar pakistandarra: «Mahai-ko kideek zer pentsatzen du-dan galdetzen didate eta erres-petatzen nautela sentitzen

dut», dio. Euskal Herrira iritsiaurretik Frantzian eta Italianbizi izan da, baina han ez du he-men aurkitu duen gizatasunatopatu. Hala ere, «autobuseannire ondoan jarri nahi ez duenik

aurkitzen dut, eta etsigarria da.Horregatik, elkar ezagutza sus-tatzea giltza dela uste dut».Omarrek cricket eskolak ema-ten dizkie haurrei. Pakistango43 lagun bizi dira Urretxun.Omarren hitzetan, «mahairaetortzeko esaten diet baina as-korentzat hizkuntza traba batda». Mikel Babiano urretxuarrada eta mahaian parte hartzendu. Atzerrian bizi izan da luzaro-an eta mahaia beldurrak ken-tzeko «antidoto onena» deladio, «bertakoen eta etorri dire-nen arteko zubi bat da». Babia-nok beldurrak ezjakintasunare-kin zuzenean lotu ditu, «ifren-tzua elkar ezagutza da etaezagutzarekin batera aberas-tasuna dator». Azoka Anizta-sun Mahaiaren jardunaren bes-te urrats bat da; mahaiak ez dioibiltzeari utziko aniztasuna al-txorra dela ederki zabaldu arte.

Ezkerrean Iñaki Arriaran,Mohamed Omar, Mikel Babianoeta Jon Altolagirre. Eskubian,dantza afrikarrak iazko kulturarteko festan UrretxukoGernikako Arbola plazan. MIRIAMLUKI/GATTIKEN

«Bertakoen etaetorri direnen elkarezagutza dabeldurrak uxatzekobidea»Iñaki Arriaran Urretxuko teknikaria

«Aniztasunmahaiko kideekerrespetatzennautela sentiarazten didate»Mohamed OmarUrretxuar pakistandarra

Page 12: GoiBerri 105. zenbakia

Recommended