Date post: | 19-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | zaldibiako-herri-ataria |
View: | 248 times |
Download: | 6 times |
IBILBIDEAKGoierriko
Goierri eskualdeaz gozatzeko hamaika ibilbide
IBILBIDEAKGoierriko
Goierri eskualdeaz gozatzeko hamaika ibilbide
Oriamendi 32, behea 20200 Beasain943 16 00 56 / goierri.hitza.info-goiberri.hitza.info
Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalen erdian dago kokatutaGoierri. Hogeita bi herriz osatuta dago eskualdea, eta liburuxkahonetan herri bakoitzeko ibilbide bat aurkituko duzu.Mendialdeko ibilbideak dira gehienak, eskualdeko orografiakhala baldintzatuta. Historia, kontakizun eta txoko ezagunaketa ezezagunak oinez, bizikletan, edo korrika egiteko ibilbideakdira denak, edonork egiteko modukoak, eta zailtasun handirikgabekoak. Naturaz gozatuz Goierri gehiago ezagutzeko hogei-ta bi ibilbideko bilduma duzu hau.
Sarrera
ARGITARATZAILEA: GOIERRIKO HEDABIDEAK S.M B20848073
Aurkibidea
1. Altzaga2. Arama3. Ataun4. Beasain5. Ezkio-Itsaso6. Gabiria7. Gaintza8. Idiazabal9. Itsasondo10. Lazkao11. Legazpi
12. Legorreta13. Mutiloa14. Olaberria15. Ordizia16. Ormaiztegi17. Segura18. Urretxu19. Zaldibia20. Zegama21. Zerain22. Zumarraga
5
LUZERA: 2,9 kilometro DENBORA: 40 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Bostaitzetako lepoa
Garaiera txikiko mendi eta basoartean eroso egiten da Altzagara-tetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari er-
mitaren ondotik (462m) hasikodugu txangoa. Matxiñea etaMendiola Goena baserrietatikgora, Burni Sagasti basetxe zaha-rrera ailegatuko gara. Handik es-kuinera, eta metro gutxi barrubeheko bideari segita, Altzaga-mendiren (539m) magalean orde-
kan joango gara, todunozko pistazabalean. Galbiderik ez du Gaintzara ar-
tekoak, bidegurutze pare bateanadi ibilita. Arriarango urtegitikGaintzara ura garraiatzeko hodi-teria lurpean dago, eta ur hartu-neen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Balia-
rraineraino joanez osa dezakebuelta. Aldapa pikoagoak ditu.Alertze basoak ezkerrean eta
intsinis pinudiak behean ditugu-la, 20 minuturako Bostaitzeta le-pora (459m) iritsiko gara. Atse-denleku bat dago lehentxeago:
Mendiaren ordekan ALTZAGA
6
Mendibil muinoa (482m) ezker alde-ko xendatik saihestu, eta Gaztinatxo-eta lepora iritsiko gara (465m), Altza-ga eta Gaintza arteko muga. Hariztieta pagadi txikiak geratzen diraoraindik, konifera artean, jatorrizkobasoen aztarna xume. Abali auzora jaisteko bidea eskui-
nera utzi (Aramara 45 minutu, 3,8 km;Ordiziara 50 min), aldapatxoa igo (bi-deko bakanetakoa), eta Baliarraineneta Orendainen begiratoki ederra es-kaintzen du ibilbideak. Ordu laurdenerako Gaintzako he-
rrigunea begiz joko dugu. Errementa-ri Berri alboko porlanezko bidetikKale Txikira aterako gara (446m).
ALTZAGA mapa
hiru mahai luze eta ziburu bat,asko espero gabeko lekuan. Alt-zaga, Arama, Ordizia eta Beasainlerrokatuta begiztatzen dira han-dik behera. Bostaitzeta ibilbidearen er-
dian dago. Han dago Baliarraine-ra jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5).Aurrera jarraituko dugu, Gaint-zara geratzen diren 1,5 kilome-troei ekiteko. Ehiza-lekua da, etaaldamio garaietan kokatutakoparapeto ilarak ikus daitezkebide ertzean aurrera.
7
Altzagarate-Gaintza
IRTEERA: AltzagarateHELMUGA: Gaintza
Irteera
Helmuga
Bostaitzeta
LUZERA: 4,8 kilometro DENBORA: Ordu bat ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK:Aramako herrigunea
Ordiziatik Itsasondora, Arama-tik pasata joatea, oso erosoa da.Izan ere, trenean joan daitekeOrdiziara, Itsasondok ere gelto-kia du, eta ibilbidea samurra da.Ordiziako tren geltokian hasi-
ko dugu txangoa. Handik irteneta eskuinera egingo dugu. Oriaibaia, autobidea eta trenbideagainetik igaro ondoren, Zaldibia
aldera joko dugu. Usabiaga lan-tegiaren bukaeran ezkerrerahartuko dugu, Amundarainibaia gurutzatu eta ezkerreradoan pasealeku politetik ja-rraitzeko. Ezkerraldean N-1 errepidea-
dugula, Aramara eta Altzagaradoan errepidera irten aurretik,aldapa jaitsi ondoren, espaloitikjarraituko dugu. Aramako par-kean atseden hartzeko aukeraizango dugu, eta gose edo egarridenak plazako tabernara jo deza-ke. Pilotalekua ere bikaina da.
Bi herrien artean ARAMA
8
errepidera eramango gaitu. Ezkerre-ra joan eta lehen ibaia gurutzatu du-gun zubitik tren geltokira heldukogara.Itsasondoko elizak sarrera benetan
ikusgarria du eta Otamendi oinetxeaere azpimarratzekoa da. Ordiziakoalde zaharra eta tabernetako eskaint-za ezagutu eta probatu beharrekoakdira.
ARAMA mapa
Itsasondora joateko elizatik etaudaletxetik behera egin eta horaurkituko dugu ibilbideko biga-rren aldapa. Ondoren, ezkerreradagoen tunelean sartu autobideaazpitik pasatzeko eta, tren gelto-kitik igaro ondoren, ezkerrerajoan. Ibaia eta errepidea gurutza-tu eta elizarantz jotzen duen bi-dea hartu. Elizaren aldamenetikigaro eta bertan ageri den bideak
9
Ordizia-Itsasondo
IRTEERA: OrdiziaHELMUGA: Itsasondo
Irteera
Arama
Helmuga
LUZERA: 8,2 kilometro DENBORA: Ordu bat eta 40 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Barandiaran Museoa eta Astigarragako atsedenlekua
Itzal luzea utzi zuen Joxemiel Ba-randiaranek, eta herritarrek betiagertu izan diote esker ona. Ha-ren omenez egindako museoadago Ataunen; baita haren izenadaraman eskola ere. Duela urtebatzuk konpondu eta erabilgarrijarri zuten herribideak ere, iker-lari ezagunari egiten dio errefe-rentzia, Sara bidea izena hartubaitu.Lazkaoko Zubierreka indus-
trialdean hasiko dugu txangoa.
Presaren ondotik doan bideariekingo diogu. Ibilbide osoan,Agauntza erreka izango dugu bi-delagun. Berehala, Lazkaoreneta Ataunen arteko muga egitenduen Urmakiko zubira iritsikogara. Otadizelai baserria eskubi-ra utzita, gasolindegi aldean,errepidea zeharkatuko dugu au-rrena, eta erreka gero.Hogei bat minuturen buruan
iritsiko gara San Martin auzora.Bidarteko zubian, herrigune al-dera egin eta San Martin elizarenondotik pasako gara. Plaza atze-an utzita, zubia zeharkatu etaerreka bazterretik jarraituko
Sarako bidean ATAUN
10
etxea, 1953tik 1991. urtera arte, bizito-ki izan zuena. Aurrera jarraituta,errotatxoa eta Barandiaran museoadaude, ikerlariaren inguruan gehia-go jakin nahi duenarentzat. San Gregorioko auzogunea atzean
utzita, errotaren aldaparoari jarrai-tuko diogu, presara iritsi arte. Erre-karen aldamenetik jarraituta, bestekilometro eta erdira dago Ergoienaauzoa; bertan bukatzen da Ataungoherribidea.
ATAUN mapa
dugu, atzera herribideari helduarte. Errekaz bestaldera utzikoditugu Joxemiel Barandiaranikastetxea eta garai bateko esko-la izan zen Gabrielenea. Geldiu-ne bat egin nahi duenak, Astiga-rragako atsedenlekuan du horre-tarako toki aproposa.Bideari berriro ekin, eta kilo-
metro batera, Murkondo auzorairitsiko gara, Barandiaran jaiozen tokira. Han dago Ipar EuskalHerritik bueltan eraiki zuen Sara
11
Lazkao-Ataun
IRTEERA: LazkaoHELMUGA: Ataun
Astigarragakoatsedenlekua
Helmuga
Irteera
Barandiaranmuseoa
LUZERA: 2,78 kilometro DENBORA: 45 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Murumendiko gailurra
Tradizio mitologiko handikomendia da Murumendi. Euskalmitologiaren arabera, Mari jain-kosaren bizitokietako bat izanzen Murumendi. Itsasondoko etaBeasaingo lurretan dago Muru-mendi, eta Mandubiatik, Itsason-dotik eta Ordiziatik igo badaite-ke ere, Beasaingoa aukeratudugu, Agortatik, Usurbe magale-tik, doan bidea. Ibilbide erosoa da
haurrekin egiteko, nahiz eta eu-ria egindakoan, lokatza dezentepilatzen den bidean. Agortara iristeko, Beasainen,
Andre Mari Elizatik gora, hilerrialdera, Erauskin auzo alderahartuko dugu. Usurberen maga-lean, hormigoizko aparkalekuadago, eta bertan autoa utzi ondo-ren, eskuin aldera hartuko dugu,Jokin Leunda zenaren oroitarri-tik gora. Hiru mendixka zeharka-tu eta laugarren mendia da Mu-rumendi. Bide guztian, Aizkorrinahiz Aralar aldera, bista zoraga-
Mariren bizilekua BEASAIN
12
torra. Izei baso itxia pasa, langa pasa-tu, eta gailurrerako bideari ekingodiogu. Gailurretik, edozein tokitarabegiratzen dugula ere, mendiak iku-siko ditugu; eguraldi garbiarekin,baita itsasoa ere. Tontorrean, Esta-nislao Iturriotzek egin eta Aizkorrimendizale elkarteak jarritako men-dien mahai mapak lagunduko digumendiak kokatzen.
BEASAIN mapa
rriak daude. Mandubitik dato-rren bidegurutzearekin bat egi-ten duen tokian, erdiko bidetikegingo dugu aurrera. Bidea es-tutzen da bertan, eta Itsasondoeta Beasain herrien arteko mu-garriak ikus daitezke. Ehizerakopostuak ere bai.Arrapaizko iturrira iritsiko
gara berehala. Edalontzia eta pit-xarra daude bertan. Berehalaikusiko dugu Murumendiko ton-
13
Agorta-Murumendi
IRTEERA: Agorta auzoaHELMUGA: Murumendi
Irteera
Arrapaitz
Helmuga
LUZERA: 1,5 kilometro DENBORA: 30 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Mandubizelai, Kristo Aurreko II. milurteko hilerria
Idatzi gabeko kondairen eta isto-rioen sehaska da Kizkitza (676m). Historia zaharraren gordai-lu, mandabide mugituaren etafestaleku jendetsuen parajea. It-saso herriaren gainean, Urola etaGoierri bailaren artean kulun-kan dago gaintxoa, pago lerde-nen erdian misterioa gorde na-hian bezala. Bide bat baino gehiago daude
Kizkitzara iristeko. Laburrena
eta erosoena, Mandubiko Bentajatetxearen ondotik (539m) abiat-zen dena, GR-34. Itsasotik gorabada joaterik, baita Antioko ba-selizatik (Zumarraga) mendi-gai-nen zehar ere, Izazpi, Atxurtza,Beotegi eta Arrobiagan barrena. Historiaurrearen lekukotza to-
patuko dugu berehala, Mandubi-zelain: harrespila. Kristo Aurre-ko II. milurteko hilerria da. Ordu-ko biztanleen imitatzaile izannahiz edo, ehiztari modernoenehiza-lekua da ingurua udazke-nean, Kontuz, uso postuak ohar-
Kizkitza, bakeleku EZKIO-ITSASO
14
Aldapa pikoan behetik gora zuze-nean igo daiteke, erreferentziatzat te-lefonia-antena hartuta. Pistaz, bi au-kera daude: ezkerretik, eseka gora jo-atea; edo aurreragotik Kizkitzarenbeste aldeko leporaino. Ahalegin samurraren ondoren, ba-
keleku eta babesleku apartak egingodio harrera ibiltariari. Kizkitzako An-dre Mariaren baselizan txalupa gai-nean dagoen amabirjinaren irudia(XVII. mendekoa) leihotik beha lite-ke, eta atzean 1962an Tarifatik ekarri-tako itsasargia. Jatorrizko baseliza 1622an eraiki
zen. Antza denez, Kizkitzako pagoakkostaldeko ontzioletan erabiltzen zi-tuzten, itsasontziak egiteko. 1959koabenduaren 28an erre zen, eta hiruurtera berreraiki zuten.
EZKIO-ITSASO mapa
tarazpen —eta kartutxo zorro—eta guzti. Bitxitasun bat ere ikusiko
dugu Mandubi Zar baserriarenatzean: pilotalekua. Ernio alde-tik datorren Done Jakue bidean Baso-pista garbi eta sendoari ja-rraituz Elorri aterpera iritsikogara, mendizaleen babeserako1988an eraikia. Mandubizelaikoharrespilatik basoz ere jarrai li-teke. Bidegurutzean txabola ert-zetik segiko dugu, Atxurtza-rantz, Ormaiztegira (5,8 km) etaItsasora (1,6 km) doan mandabi-de zaharra utzita.
15
Mandubia-Kizkitza
IRTEERA: Mandubiko gainaHELMUGA: Kizkitzako ermita
Irteera
Mandubizelai
Helmuga
LUZERA: 3,3 kilometro DENBORA: Ordu bete ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK:Aztiria auzoa eta Aizaleku mendia
Txirrinduzaleentzat eta urteanbehingo rallyarentzat gogokomendate bihurtu den Atagoitikolepoa Gabiriaren eta Legazpirenmugan dago. Artzaintza lekuada, eskola zaharreko Urbiako az-ken artzainetatik biren sehaska:Atagoiti eta Irazola. Aizalekumendiaren (811m) magaletik,baso pistaz, Aztiria auzunera jo-ango gara; Aizkorri atariko gai-nera. Artaldeen neguko bazkale-ku da Aztiria (605m), eta etxe ar-
dien tradizioak irauten du orain-dik ere. Atagoiti baserriaren ertzetik
(513m) bidezidorrean gora abia-tuko gara, zelai buruko baso-bi-dera segituan iristeko. Ezkerreradagoen bidegurutzean eskuine-ko bide-adarrari helduko diogu.Pista nagusia da, eta hari jarrai-tu behar zaio aurrerago daudenbeste bi gurutzeetan ere, hariketa Aztiriko baserrietara iritsiarte. Marka zuri-gorriekin seina-latuta dago. Aizalekuren bizkar ia osoa pi-
Aizaleku babesle GABIRIA
16
da. Aurrera, berriz, Aralarren ikuspe-gia azalduko da parez pare, Txindokitentea buru eta Goierriko bailarak oi-netan. Metro gutxi batzuk eginda, Aztiri-
ko jatorrizko herrigunera iritsikogara. Baztarretxe etxea igaro, eta Et-xeaundi, Etxetxo Goikoa, Etxetxo Be-hekoa eta Garakoetxek osatzen dutemultzoa, txalet berriagoekin. Jada asfaltozko bidean, Zerain-Le-
gazpi errepidera irten aurretik, mere-zi du Gaintzabal muinora (614m) joa-tea, ezkerrera geratzen den pistan.Aizkorriren eta Aralarren begiralekuparegabea da. Santa Marina ermita, elkartea eta
bi jatetxe zain aurkituko ditu ibilta-riak pauso batera, pagopeko plazarenbueltan.
.
GABIRIA mapa
nudiek hartua daukate gauregun, tarteka pagadi zaharrenbat ikusiko badugu ere. Bideanaurrera, Usardi aldean —argin-dar linea igaro eta aurreraxea-go— zabalune politak irekitzendira. Gabiriako Madariaga bizka-rra lehenik, atzean Izazpi-Kizkit-za mendilerroa, eta hondoan Er-nio begizta litezke. Bi bihurgune itxi gaindituko
ditugu bidean. Bigarrenean —trenbide-egurrez egindako eser-leku bat dago—, gorantz Aizale-ku tontorrerainoko pista hasten
17
Atagoiti-Aztiria
IRTEERA: AtagoitiHELMUGA: Aztiria
Irteera
Aizaleku
Helmuga
Legazpi
LUZERA: 3 kilometro DENBORA: Ordu eta laurden ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK:Tourseko San Martin baseliza eta Saturdi auzoa
Gaintzako herri kaskoa hartukodugu ibilbidearen abiapuntut-zat, 427 metroko garaieran. La-rraitz aldera doan bidea hartueta 400 bat metrora, Eizmendi ba-serri aldera har daiteke ToursekoSan Martinen baseliza bisitatze-ko, nahiz eta egin beharreko ibil-bidetik aparte geratu. Bidegurut-ze hori hartu ezean, bideari segieta bost minutuan Oteginea (Ote-
ñe) baserri-jatetxera iritsikogara. Ibilbide laburragoa eginnahi izatera, jatetxearen aparka-lekua izan daiteke abialekua. Parez pare Txindoki dugula
eta eskuin aldera –urrutiago–Aizkorri, bide ertzetik jarraitukodugu, harik eta behi ustiategi batikusi arte. Ordu erdi bat darama-gu oinez. Haren ondoan irekitzenden bideari beherantz jarrai-tuz –azti euri garaian, lokatzasortzen baita–, hamar minutuanArrue baserrira iritsiko gara,Zaldibiako lurretan.
Urtsumendipean GAINTZA
18
Bostehun bat metro gorakaeginez –aldapa pikoa da– heldukogara bertara, eta Txindoki bertan du-gula sentituko dugu. Gain horretatikbi minutuan jaitsiko gara Aizporraga(Aizporra) baserrira.Eta Gaintzara itzultzeko bat baino
gehiago dira ditugun aukerak. Aizpo-rratik bertatik badago bidea, bainaatzera Urtsularrera igo, eta bideanpixka bat behera eginda, garai bateanEnirio-Aralar mankomunitateko or-dezkariak elkartzen ziren Suegi base-rria zeneko herri bidea erabil dezake-gu.
GAINTZA mapa
Arrue baserria eskubira utzi-ta, Saturdiko auzoko Irizar goi-koa baserrira garamatzan herribide baten arrastoak sumatukoditugu. Bost minutuan iritsikogara bertara, eta auzo horretakobidea ehun metrora dugu. Ordu-bete osatu dugu dagoeneko. Bide-gurutzera iristean Urtsularre ba-serria ikusiko dugu goian, Satur-diko auzoko azken baserria.
19
Gaintza-Aizporra
IRTEERA: GaintzaHELMUGA: Aizporra baserria
Urtsularre
Irteera-Helmuga
LUZERA: 3,8 kilometro DENBORA: Ordu bat eta 40 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: San Migel eliza, Kateako atsedenlekua eta Gaztaren Museoa
San Migel elizaren ondotik abia-tuko dugu ibilbidea. Aukera onada ibilbidea hasi aurretik San Mi-gel eliza bisitatzeko. Izan ere, Gi-puzkoako ate sarrera erromani-ko-gotiko ederrenetakoa dueneliza da; XII-XIII. mendeetaneraikia da. Ibilbidea hasteko, errepidea
gurutzatu eta, Maugigoena, Aku-tain, Urrutikoetxe, Otamendi,
eta Otamendi berri goikoa base-rrien bidea hartuko dugu. Tunelborobildutik, 200 metrora, N-1autobidea azpitik pasatu ondo-ren, aldapa bizia igo beharkodugu. Arnasari buelta ematekogeldialdia egiteko leku polita daAkutain gaina. Idiazabal herria-ren eta inguruaren bista ederrak(Txindoki, Usurbe, Atxurbi...)ikus daitezke bertatik, autobide-ko ibilgailuen soinuak lagundu-ta. Akutain baserriak eskuinean
utzi, eta baserri bideei jarraituz,aurrez aurre, Aizkorri mendika-
Idiazabalgo itzulia IDIAZABAL
20
eginda egongo baikara. Bertan, gai-nera, mahaiak, aulkiak eta iturri be-rritua daude. Ibilbidearen azken txanpa Urtsua-
ran errekak lagunduta egingo dugu.Eskuinera bide zaharra hartu eta he-rrigunera iritsiko gara. Idiazabal gaz-taren hiriburua dela aprobetxatuz,Gaztaren Museoa edo eta gaztande-gia ikusiz amaitu daiteke Idiazabalgoitzulia.
IDIAZABAL mapa
tea ikusiko dugu; zelaiak, hurraketa Zerain ere bai. Aldapa beherahastean kontrasteak ikusten ha-siko gara: Goardigain industrial-deko pabiloiak. Aldapa behera ja-rraituko dugu, Segurara eta Ze-gamara doan errepidera iritsiarte. Eskuinera, bidegorria har-tuta, Katearaino iritsiko gara,garai bateko erromeria lekurai-no. Atsedenaldirako leku apropo-sa da, dagoeneko 2,5 kilometro
21
Idiazabal
IRTEERA: San Migel elizaHELMUGA: Plaza nagusia
Kateko atsedenlekua
Irteera-Helmuga
LUZERA: 6 kilometro DENBORA: Hiru ordu ZAILTASUNA: Ertaina
INTERES GUREAK: Ioiako gaina eta Izarreko meategien aztarnak
Itsasondok, herrigunea harana-ren hondoan baldin badauka ere,mendiarteen ospeletik goragobaditu goialde ederrak. Ioia base-rrien parajea, adibidez. Zelai ber-de zabalak, Aralarren eta Larru-narriren sudurraren parez paredauden mendi-gain masail leu-nak.
Itsasondoko plazatik abiatukogara oinez. Birak, ondorengo be-gibista atsegingarrien neurri be-reko ahalegina eskatzen du le-hen bi kilometroetan. IbarretikMurumendi aurreko goietara 470metroko desnibela gainditu be-harra dago. Txangoa asfaltozko bideari ja-
rraituz egin liteke, sigi-sagaka.Bestela, baserri arteko garai ba-teko bidezidorrei jarraituz, zuze-nean. Bidean aurkituko ditugu,besteak beste, Izarre, Iraolaetxe-
Itsasondo lauan ITSASONDO
22
Bi haranen muga-lerroa da gainal-dea. Ioiatik atzera Iraolaetxeberrirajaisteko, bira Sarobe baserritik etaIzarreko bordatik barrena borobilduliteke. Beheraxeago, Izarreko meate-gien aztarnak bisita litezke.Gainez gain, edonorantz galtzeko
paraje aproposa da. Murumendi, Ur-kia auzoa, meategiak eta arbelde-giak... Antzinako arbelbidearen xar-marekin.
ITSASONDO mapa
berri edo Agarre basetxe zaha-rrak, gorako Artetxe. Antenak iparrorratz gisa har-
tuta, asfaltozko bidea Urkiko bi-degurutzean bukatzen da. Han-dik gora, zementuzkoak segitzendu. Ioiara iritsi aurretik, pagadieta haritz sendoz zipriztindutakolarre lasaiak daude. Ioia bien tar-tean, berriz, urmaela dago.
23
Itsasondo
IRTEERA: Plaza nagusiaHELMUGA: Ioiako gaina
IrteeraHelmuga
Ioiaga
LUZERA: 9,2 kilometro DENBORA: Bi ordu eta 45 minutu ZAILTASUNA: Ertaina
INTERES GUREAK: Lartxai eraikina eta Amundarain baserria
«Nire sehaska oraindik ere, gor-dea daukat goguan/ neronek erezail da esaten, zenbat maitatutzennuan/ bere gainean ibiltzen ni-ñun, txoritxo baten moduan/ kar-ga handirik ez nuen eta, aisa ja-sotzen ninduan». Joxe Migel Iz-tuetaren bertsoa da, sehaskaribotatakoa. Lazkao Txikiren sor-leku Abalinzaharren albotik iga-roko gara, hain zuzen, Lazkaokoplazan hasi eta amaituko dugunibilian, Lazkaomendin barrena.
Plazatik Senperera bidego-rrian joan, eta Lazkaomendirenertz batetik sartuko gara, CAF enlantoki ertzetik gora. Iztueta es-netegiaren barrenera eramangogaitu pistak, eta errepideak Lart-xai elkartea dagoen muinoarengailurrera. Eskolatarako II. Errepublikan
eraikia da eraikina, Lartsari gai-nean. Beheko aldean iturria etahiru koadroko frontoitxoa ditu. Lazkaomendin, begi-bista go-
zatzeaz gain, sabela betetzeko bijatetxe ere badira. Soziedadetikgorantz, larreen erdiko bidetikjoko dugu, Gurutzeagaetxeberri,
Txoritxoen moduan LAZKAO
24
Ezkerreko bidetik, basopean, Int-sustiko Batasunaren batzarrak eginohi zituzten Amundarain baserrira(Ataun) iritsiko gara Abalinzahartik,Iramendiren (476 m) magalean. Sukiara asfaltatutako bidetik jait-
si, eta berehala eskuinera heldukodiogu. Pistan sigi-sagaka behera,Agauntza ibaira iritsiko gara, Ataun-Lazkao herribide edo Naparbideza-rrera. Iribetxikiko presan errotako ubi-
dea eta ataka dago. Iribeaundiren al-boan, San Joan ermita. Antzinako gu-rutze-bidean egingo dugu azken kilo-metroa, plazaraino; harrizko bigurutze eta auzoaren izena dira az-ken aztarnak.
.
LAZKAO mapa
Atxubieta eta Abalinzaharrera(364 m). GR-20 ibilbideko gurut-zean, aurrera segiko dugu, iturriondotik. Enirio-Aralar mankomunita-
teko parte zen Intsustiko Bata-sun zaharrean gaude. Lazkao,Ataun eta Zaldibiaren lur komu-na zen, 1413an sortua. 1838an des-egin zuten erakundea, eta lurrakbanatu. Udalerri bakoitzak irlamoduko sailak mantentzen dituoraindik, bestearen erdian na-has-mahas.
25
Lazkao-Lazkao
IRTEERA: LazkaoHELMUGA: Lazkao
IrteeraHelmuga
Senpere
Abalin
LUZERA: 5 kilometro DENBORA: Ordu bat ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Ogiaren Txokoa, Mirandaola eta Bikuña jauregia
Legazpik bi tren geltoki ditu, he-rrikoa eta Brinkola auzokoa, etaibilbide honek biak lotzen ditu.Erosoena Brinkolara doan trenahartzea da, eta handik herrigu-nera oinez joatea. Izan ere, nora-bide horretan ibilbideak beheraegiten du eta, amaieran, Legaz-piko tabernetan indarrak berri-tu ditzakegu.
Brinkolako geltokitik irten on-doren, ezkerrera hartuko dugueta zubia igaroko dugu. Ondoren,eskuinera joko dugu. Paraje ede-rraz eta lasaiaz gozatuko dugu Te-lleriartera iritsi bitartean. Bide-an, Ogiaren Txokoa museoa etaElorregi jauregia aurkituko ditu-gu.Telleriarte igaro ondoren, es-
kuinera hartu behar da. Zubiagurutzatu eta bidexkak Miran-daola parke ederrera eramango
Legazpiko auzoak LEGAZPI
26
Ibilbideaz goza dezakegu, besteakbeste. Geltokiko aldapa igotzen hasiaurretik, plazan atseden hartu etaindarrak berritu ditzakegu.
.
LEGAZPI mapa
gaitu. Bertan, taberna, EuskalBurdinaren Museoa eta pilotale-kua daude, besteak beste. Gaine-ra, igandetan bertako burdinolamartxan ikusteko aukera dago.Mirandaola parkea atzean
utzi ondoren, Motxorro indus-trialdea zeharkatu behar da Le-gazpira sartu aurretik. Bertan,Bikuña jauregiaz eta Langileen
27
Brinkola-Legazpi
IRTEERA: Brinkola auzoaHELMUGA: Legazpi
Irteera
Helmuga
Mirandaola
LUZERA: 6 kilometro DENBORA: Ordu eta erdi ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Kutturuko atsedenlekuak (Kutturru bat eta Kutturru bi)
Legorretako plazatik ekingo dio-gu bideari. N-1 errepide zahar al-dera hartu eta erdibidean gerat-zen den Koate auzoa adieraztenduen bidea hartu beharra dago.GI-3521 asfaltozko bideari gorakajarraitu behar zaio. Bidean goa-zela hilerrirako bidegurutzea ez-kerretara utziko dugu, eta eskubialdera, berriz, Santa Ana ermita-ra ematen duen bidea.Goraka-goraka, AHTaren la-
nak egiten ari direla sumatukodugu, baina gorantza jarraitukodugu, harik eta Basabeko bidegu-rutzean Mujuri baserrira doanbidea hartu arte. Hormigoizko bi-dean gora eginez, ibilbideko gu-nerik garaienera iritsiko gara(295 metro). Orain artekoarekinalderatuz, oso bestelakoa da bis-ta gain horretatik. Zelai berdeakoinpean ditugula, Ibiurko presaeta Txindoki mendiaren eta Ara-larren ez-ohiko irudia begiztatze-ko aukera izango dugu. Goi tentsioko dorre bat eskuin
aldera dugula, eta ezkerrera AH-
Bi bailara artean LEGORRETA
28
Atsedenlekutik ezkerrera zabalt-zen den bidexka batetik, Kutturruizeneko bigarren atsedenlekura irit-siko gara, bost minutuan. Ikaztegie-tako lurretan dago hori. Hemen eremahaiak eta iturriak daude, eta baitasorgin-orratzak egoten diren putzuartifizial bat ere. Asfaltozko bideanbehera eginez, atzera Legorretaraeramango gaituen bidegorrira iritsi-ko gara, Bentzuntzibar baserri pare-an
LEGORRETA mapa
Taren tunel baten lanak, behera-ka egingo dugu hormigoizko bi-dean. Ordekan egingo ditugu me-tro bakan batzuk, eta Mujuri ba-serria ezker aldera utzita,pista-lege batean behera egingodugu, Kutturru atsedenlekuraailegatu arte. Harizti batek es-taltzen duen paraje horretan,otorduren bat egiteko mahai bat-zuk daude, eta baita iturri batere.
29
Legorreta-Legorreta
IRTEERA: Legorretako plazaHELMUGA: Legorreta
Irteera - Helmuga
Kutturru
LUZERA: 4,5 kilometro DENBORA: Bi ordu eta erdi ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Liernia auzoa
Garai bateko burdinaren eta me-ategien bidea egiten du Ormaiz-tegi eta Mutiloa arteko Bide Ber-deak. 2005. urtean hasi ziren bidehori berreskuratzeko aurrenekopausoak ematen, eta lanik gehie-nak, 2006 eta 2007 urteen arteanegin zituzten. Bi norabidetanegin daiteke bide hori, baina guk,behetik gorakoa aukeratu dugu.Ibilbideak trenbidearekin
duen lotura ikusita, Ormaiztegi-
ko burdinezko zubia izango daabiapuntua. Haren azpian zego-en garai bateko bainuetxea ere;gaur egun, burdin ura dakarreniturria dago haren tokian. Parkehorretan hasten den oinezko bi-deari jarraituz, zubiaren azpitikpasa eta Ormaiztegiko hilerriraeta tren geltokira iritsiko gara.Trenez datorrenak, geltokitikbertatik ere hasi dezake bidea.Trenbidea gurutzatu eta seina-leztatuta dagoen bidexka hartu-ko dugu. Han bukatzen zen garaibateko meatzeetako trenbidea,eta hura zen mineralak tratatze-
Meategien bidetik MUTILOA
30
Basotik atera orduko iritsiko garatrenbide zaharrak hamaika aldiz ze-harkatutako Lierniko zubira. Lierni-ko gaina bidearen erdigunea da, etaatsedena hartzeko aprobetxatu daite-ke.Atzera baso itxietan sartuta ekingo
diogu ibilbideari. Potxuetako zubiaeta Makinetxe eraikina ikusiko ditu-gu. Azken horren ondoan pasatzenden Gi-3520 errepidea zeharkatu etaBernaola baserrira iritsiko gara. Ibil-bidea han bukatu eta buelta har dai-teke, baina behin hasita, Mutiloakoherrigunera doan oinezko bidea har-tu eta bertaraino joan.
MUTILOA mapa
ko gunea. Orduko eraikinen az-tarnak ikus daitezke oraindik.Hasierako aldapa gogor antze-koa egin daiteke, baina ez ardura-tu, motza da eta. Berrehun batmetroren buruan, Bide Berdea-ren hasiera markatzen duen pun-tura iritsiko gara. Handik aurre-ra, ibilbidea laua da, eta basoanbarrena, 1,5 kilometroko bideaegingo dugu; tarteka, informaziopanelak eta garai bateko meatze-etako trenbidearen errailak ereikusiko ditugu.
31
Ormaiztegi-Mutiloa
IRTEERA: OrmaiztegiHELMUGA: Mutiloa
Liernia
Irteera
Helmuga
LUZERA: 3,9 kilometro DENBORA: Ordu bat eta 45 minutu ZAILTASUNA:Erraza
INTERES GUREAK: Ojarbi jauregia eta Florentino Goibururen bertsoa duen iturria
Lazkaotik datorren bideak bategiten duen biribilgunetik gora,Olaberriako Errekalde auzokoetxebizitza dotoreen aurretikigarota, hasten da Idiazabalerai-noko bidea. Donejakue bidekoerromesen bidetik aurrera egin-da, gezi horiak izango dira bidezuzenaren seinale, helmugarairitsi arte, Gaztaren IbilbidekoSegura eta Ordizia arteko zatia-rekin bat eginez.
Olaberria atzean uzten hasita,belardi zabalen erdian doan bide-an aurrera jarraituta, Arangu-ren Azpi eta Itxaro baserrietara-ko bidea albo batera utzi eta gezihoriari jarraituta pinudi albotikjarraitu behar da aurrera, Ojarbijauregirantz. Historia handikoeraikina da Oiarbide, jauretxeizandakoa, eta egun, oraindik,garai haien aztarnak ia aldatugabe mantentzen dituena. Gora-beheradun bidea da, aldapa labu-rretan gora eta behera eginez egi-ten baita aurrera; zailtasunik ga-bekoa da, ordea.
Ojarbi albotik OLABERRIA
32
Barrenekoa ondoan ezkerrera har-tu behar da, Gaztaren Ibilbidean au-rrera egiteko. Asfaltoa zapaltzeariutzi eta lurrezko bidean jarraitu be-har da artzain txabola bateraino, haneskuinera hartu eta aldapa gora Gu-rutzetako Amaren ermitara iritsiarte. Albitsu baserritik aurrera, mal-dan behera Idiazabalgo herri kaskoa-ren sarreran amaitzen da ibilbidea.
OLABERRIA mapa
Ojarbi atzean utzita, larre ber-deen albotik jarraituz, Fermine-nea baserri albotik jarraitzen duibilbideak, Domingo Goiburuartzainaren baserri ataritik. Au-rrera jarraituta, antzarren, oilo-en eta antxumeen albotik igaro-ta, Florentino Goiburu bertsola-riaren errimak idatzita ditueniturrian eztarria bustitzeko au-kera dago, handik Barrenekoabaserrira jarraitu ahal izateko.
33
Olaberria-Idiazabal
IRTEERA: OlaberriaHELMUGA: Idiazabal
Ojarbi
Helmuga
Irteera
LUZERA: 9,2 kilometro DENBORA: Bi ordu eta 45 minutu ZAILTASUNA: Ertaina
INTERES GUREAK: Oianguren parkea
Ordiziako kaskoa bera izan zite-keen abiapuntua, baina ibilbideaAltamira estadioan hasi eta bu-katzea da hartutako erabakia.Altamira auzorantz eskuin alde-tik hartu, eta orain pare bat urteberritutako pasealekutik zehar-katuko dugu auzoa. Bidea bukat-zean eskaileratxo batzuk igo, etaMallutz industrialdearen kontradoan bideari segiko diogu.
Laburra eta erosoa da bidearenzati hori, ordiziar askoren ohikoibiltokia. Goiekiren azken bule-goa pasatzearekin bat, berrogei-ta hamar bat metro inguruko al-dapa pikoa dago, eta behin huraigota, bideak eskaintzen dituenbi aukeretako bati heldu beharzaio: ezkerrean sumatzen den bi-dezidorra hartu, edota aurrerasegi suhiltzaileen parkera iriste-ko. Bidezidorretik gora egingo
dugu oraingoan igoera. Garoakbazterrak zertxobait estaltzen
Ordiziako gainetan ORDIZIA
34
rrak dira; alde batean Aralar eta bes-tean Aizkorri. Eta bertan, dozenakamahai eta hainbat jolasleku. Taberna ondoko bideari aurrera ja-
rraituz, Oianguren-Txiki baserri-rantz doan PR-GI-002 bideari heldukodiogu Etxaburuko soroa atzean utzi-ta. Baserri horixe da ibilbideko gune-rik garaiena, 291 metro. Lazkaomendialdera jo daiteke bertatik, baina por-lanezko bideari segiko diogu bidegu-rutzeraino heltzeko. Bidean beheraailegatuko gara atzera Altamirara.
ORDIZIA mapa
baditu ere, segituan antzemangodugu parkearen gertutasuna. Be-hin gora igotakoan, Oianguren-Handi baserriarekin egingodugu topo parez pare. Garai bate-an aterpe eta jantoki izandakobaserri zahar hori utzi antzeandago aspaldian –barrutik batezere–, eta gaurko egunean golfproiekturako altxatutako erai-kin batean ematen diete jan-edanzerbitzua bisitariei. Bistak ede-
35
Ordiziako bira
IRTEERA: Altamira estadioaHELMUGA: Altamira auzoa
IrteeraHelmuga
Oiangu
LUZERA: 6,9 kilometro DENBORA: Bi ordu eta 20 minutu ZAILTASUNA: Ertaina
INTERES GUREAK: Loitzi eta Espainola mendia
Ormaiztegik lotura handia izandu historian gerrekin. XIX. etaXX. mendeko guduetan gataz-ken erdigune izatea egokitu zit-zaion sarri. Udalerriaren ekialde-an dago Espainola mendia; To-mas Zumalakarregiren sehas-kak eta eragin zuen hilobiak,biek bat egiten dute. Bi mendekojarduera anitza azaleratzen damendi itzulian. Bainuetxe sonatuaren orube-
tik abiatuko gara oinez, ur beltzadarion iturriaren albotik. 1854anluxuzko bainuetxea eraiki zutenhan, ur sulfurosoen onurak ba-liatzeko. Urbeltz frontoia da az-tarna bakarra. Burdinezko tren-zubi ospet-
suagoaren erraien azpitik gora,eta 1936an sopletez ebaki zute-nak fusilatutako hilerriko hor-men albotik Arizmendi baserriraaldapa pikoa dago. Bidean, Lointzin, meatzaritza
arrastoak begizta litezke, egokiberreskuratuak. Mutiloako Ber-naolatik, trenaren helmuga zen.Mea erretzeko eta biltegiratzeko
Gudu zelaietatik ORMAIZTEGI
36
painolan kokatu. Liberalek, 8.000 in-guru, Bergaratik etorrita han erasozioten, baionetaz etengabe. Karlistekposizioari eutsi zioten, bi egunez, li-beralak atzeratu ziren arte. Alde ba-koitzeko 500 soldadu hil ziren guduzelaian. Zelandietatik gaintxoa igaro, eta
Ormaiztegi alderantz jaitsiko gara,argindar linea gidari dugula. Arandibaserrira irtengo gara –trenbide ert-zean–, Zumalakarregitarren sortet-xera. Karrilpetik pasa, eta ezkerreko bi-
dexka hartuko dugu. Oleaga eta Irae-gi baserrien aurretik pasa, eta Eztan-da errekak Ormaiztegira eramangogaitu atzera, zelai bakeosoan.
ORMAIZTEGI mapa
guneak misterio airea baduoraindik, tren geralekuaren in-guruan. Arizmendi aurretxoan, eskui-
nera hartu eta Espainolbasonbarneratuko gara. Espainolamendia (433 m) Ormaiztegi etaIdiazabal artean dago. Urbizu au-zoa (Idiazabal) baino lehen, gai-nez gain, Zelandieta baserrietarairitsiko gara. Parajeotan borrokaodoltsu bat gertatu zen I. Karlis-taldian. 1835eko urtarrilaren 3an, Nafa-
rroatik 2.000 gizonekin sartu zenZumalakarregi jenerala, eta Es-
37
Ormaiztegi-Espainola
IRTEERA: Urbeltz frontoiaHELMUGA: Urbeltz frontoia
Irteera-Helmuga
Espainolamendia
LUZERA: 3,5 kilometro DENBORA: Ordu eta erdi ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Errota ezberdinen aztarnak eta Arrabiolako burdinola
Segurako Magdalena auzotikhasi eta Zegamako Intxaustikoindustriagunearen atarira artebi herrien historian garrantzit-suak izan diren hainbat gune ez-kutatzen dira; errepide nagusiagertu egon arren, 2009an inaugu-ratutako bidegorriak batzen ditudenak.Santiagora bidean hainbat
erromesek eta herritarrek gariaeskuratu zuten lekutik hasten daibilbidea, Madalenako errotaegon zen ingurutik. Haren aztar-nak herri sarrerako biribilgune-an daude, apaingarri, eta aurre-rago, baita presa ere. Haren gai-neko zubitik igaroz iritsiko garaLesaka errota parera, eta bideanaurrera jarraituta Armaola izan-go da hurrengoa. Eta Errota Be-rrikoa laugarrena. Denen alda-paroak eta presak desgertutadaude jada, baina, Segurak garia-rekin zuen lotura erakusten du-
Erroten bidetik SEGURA
38
astoak, oiloak eta oilarrak ibaiko zu-bia zeharkatzen... ikus daitezke. Motaguztietako zuhaitzak eta landareakere ezagutu daitezke, eta izei handienartean oinez igaro.Bideak ez du galbiderik, egurrezko
hesiek eta lurreko marrazkiek gidat-zen baituzte bisitariak bidegorrianaurrera, zuzen, bidegurutzerik gabe.Galbiderik ezean, gozamenerako ere-mua da bi herrien lotunea, oinez, bizi-kletan zein patinetan egiteko egokia,eta familia giroan ariketa eginez his-toriaz eta naturaz gozatzeko apropo-sa.
SEGURA mapa
ten elementuen aztarnak ikusdaitekezke ibilbidean zehar. Ze-gamara arte Arrabiolako burdi-nola da antzinako beste aztarne-tako bat. Erroten eta aztarnen zerren-
dak Zegaman du jarraipena; bai-ta ibilbide guztian zeharreko na-tur adierazpena ere, erabat na-barmena dena. Madalenatik hasieta Maduran barrena txorientza-ko kabiak, zaldiak eta behorrak,
39
Segura - Zegama
IRTEERA: SeguraHELMUGA: Zegama
Helmuga
Arrabiolakoburdinola
Irteera
LUZERA: 4,7 kilometro DENBORA: 40 minutu ZAILTASUNA: Ertaina
INTERES GUREAK: Lizarriturri eta Irimoko gurutzea
Urretxuko Santa Barbara baseli-zatik abiatuz, Irimo eta bere zaz-pi puntetarako igoerari ekingodiogu, aterpetxearen atzealdeanhasten den pista jarraituz. Aurki-tuko dugun lehenengo muga-rriak, Arkaitzaldekoak, bi bideemango dizkigu aukeran: Irimoedo Nebera. Hasieran pinu arte-an, eta laster alertze artean, Iri-morako bidean gora egingodugu. Lizartxoetako etxola es-
kuinean utzita, Iturrandiko he-giko mugarrira helduko gara. Igoera egiteko bi aukera ema-
ten dizkigu bideak: luzea edomotza. Motza hautatuko dugu es-kuinera eginda, eta aurki Lizarri-turri izango dugu aurrean. Ede-rrak dira iturria zaintzen dutenlizarrak, ezin goxoagoa da bereura, eta apartekoa tokian dagoenbakea. Segidan, bi etxola arteanigarotzen den zidorra jarraitukodugu. Aldapa gogorragoa egitenda hemendik eta gurutzera. Izanere, Irimok duen zailtasun baka-rra desnibela da.
Irimoren puntak URRETXU
40
mendilerroan Trintxulekurantz.Egun argietan, bidean mugarik ezdago begientzat: Aratz-Aizkorri-Alo-ña mendikatea ezkerraldean; Gor-bea, Udalaitz, Anboto, Mugarra, Oiz,Urko, Karakate, Hirukurutzeta… pa-rez-pare; itsasoa, Izarraitz, Samiño…eskuinaldean; Izazpi, Ernio, Txindo-ki… atzealdean.Tontor artean, badira zenbait txo-
ko infinitura zabaldu baino, pagoenitzaletan barrura biltzen direnak.Mugarrisakon da horietako bat.Azkeneko gailurtxoa da Meaka.
Jaisteko, merezi du Meakako atse-den-lekura iritsi, eta handik SantaBarbara doan pista hartzeak.
.
URRETXU mapa
Irimoko gurutzetik Urretxueta Zumarraga herriak gure az-pian ditugu; albo batera dugu Le-gazpi. Samiño, Izazpi, Txindoki,Aizkorri… Guztiak bilduko diragure begietara.Oraindik, hala ere, ez gara Iri-
moko tontorrera iritsi. Gurutze-tik, puntarik-punta mendilerro-an barneratuko gara. Arbeleta-tik Irimora eramango gaituzidorrak, alertze eta pago artean.Irimotik, aurrera egingo dugu
41
Irimo
IRTEERA: Santa BarbaraHELMUGA: Irimoko gaina
Irimo
Irteera-Helmuga
LUZERA: 7 kilometro DENBORA: Bi ordu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Parke botanikoa eta Uraren Interpretazio Zentroa
Ez dira urte asko Arkaka alderadoan herri bidea asfaltatu zute-netik. Ordura arte herritar ba-kan batzuk soilik ziren bidezidorhori erabiltzen zutenak paseora-ko, baina txukunduz geroztik,bai oinez eta baita bizikletaz ibilt-zeko ere ibilbide eroso eta apro-posa bilakatu da. Hiru kilometro pasako ibilbi-
deari plazatik ekingo diogu, betiere Amundarain erreka gidari
dugula. Elizaren atzean irekit-zen den zubia igaro, eta Lardiza-bal eskolaren paretik, parke bo-tanikora iritsiko gara. Olalde ba-serritik Olaa aldera egingo dugu,eta bidegorriak Unanubieta ba-serriaren ondoko zubira eraman-go gaitu. Zubia gurutzatuta, etahamar minutu eskasean, garaibatean errota izan zen Zubietabaserrira ikusiko dugu parezpare. Aurretik, lehengoratutakokarobi batekin egingo dugu topo.Bide guztian sumatuko ditugu
ur-jauzi, ur-laster eta zubi berri-tuak, baita bainurako putzu ego-
Arkakara bidean ZALDIBIA
42
Baserri ondotik igaro eta aurrerasegiz, langa batzuk ikusiko ditugu,eta horiek pasatuta, XX. mendearenhasieran CAFek egindako zentraleraeta bertako putzura iritsiko gara mi-nutu gutxian. Zentrala uraren inter-pretazio zentro modura egokitutadago, eta putzuaren ingurua mahaieta eserlekuz hornituta dago. Osin-berde eta Aralar aldera jotzeko para-jea ere bada zentrala. Gorantz eginnahi ez duenak, joanerako bide beraerabil dezake itzulerarako.
ZALDIBIA mapa
kiak ere. Zubieta baserriaren pa-rean bide guztiko aldaparik piko-enarekin egingo dugu topo –50metro ingurukoa–, baina behingaina hartuta, erraz egingo dugubidea. Arkakara doan errepideaezkerrera ikusiko dugu zati ho-rretan, harik eta 40-50 bat minu-turen bueltan Lazkaoetxe neka-zalturismora ailegatuko garenarte.
43
Zaldibia-Zentrala
IRTEERA: Zaldibiako plazaHELMUGA: Uraren zentroa
IrteeraHelmuga
Arkaka
LUZERA: 5,2 kilometro DENBORA: Ordu bat eta 40 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: San Adriango koba eta Sancti Spiritu baseliza
Etengabeko joan-etorriaren ema-riak ondu du San Adrianen histo-ria. Antzinatetik, Altzaniakomendi multzoa zeharkatzekoerrepideak bizitu zuen goi men-dia, mila metro garai pasatxorenkoskan, gailurrean atsedenleku-ordainleku eta guzti gainera, Li-zarrateren babesean. Goierrikotxoko magikoetako bat da SanAdrian ingurua —Sandrati dei-tua bertakoek, Lizarrate pasabi-
dea ere bai—, Aratz-Aizkorri par-ke naturalaren bihotzean. Ia goraino autoan joaten denak
Aldaolan (747m) utzi behar duibilgailua. Aterpetxearekin(890m) topo egingo du ibiltariakberehala. Garai bateko mikeleteetxe berregokitua da. Izan ere,mugan egoteak baldintzatu duparajearen garrantzia geopoliti-koa, batik bat Gipuzkoa eta Ara-ba Nafarroatik erauzi zituztenezgeroztik.Egia esan, mapak sortu aurre-
tik ere berebiziko funtzioa zuenSandratik. Muga fisikoa zen —izan da beti—, goi mendiko kli-
Lehen errepidean ZEGAMA
44
ko gurutzeak. Fraideen bolalekutik—bidean dagoen ordeka—, jarraitu-ko dugu. Sandratiko koban (1.021m), orain
ermita eta harri-horma batzuk beste-rik ez dauden arren, lau mila urtekohistoria dago. Brontze Arotik gaur-daino, etengabeko aztarna arkeologi-koak topatu dituzte: bizitokia, gotor-leku militarra, gaztelua, sutegia,ukuiluak... Baita hilerria ere. Beneta-ko herria zen. Tunelean gora pasa, eta Erdi Aroko
galtzadari segiz Azkaratzako iturrira(1.054m) iritsiko gara. Handik, ibilta-riak aukera dezake non barneratu:Aratzera, Arabara, Urbiara, Aizkorri-ra...
ZEGAMA mapa
maren erasanetatik babestekotoki bakarra inguruan. Aterpetxetik begiz parez pare
ikusten da kobazuloa. Aldapaleunean garai bateko galtzada za-tiak daude, orain dela denboragutxi berreginak batzuk. Eskuinerantz desbiratuta, me-
rezi du Sancti Spirituko baseliza-ra (960m) hurbiltzea. Fraide ten-plarioen egoitza zela adieraztendu elizako harri batean landuta-
45
San Adrian
IRTEERA: AldaolaHELMUGA: San Adrian
Sancti Espiritu
HelmugaIrteera
LUZERA: 7,2 kilometro DENBORA: Ordu bat eta 45 minutu ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Aizpeako meategiak eta Burdinaren Mendia
Garai bateko meategien eta bur-din bideen xarma gordetzen duoraindik Zeraingo Aizpea hara-nak. Hain zuzen ere, monumentumultzo izendatutako burdinarenmendian barrena eramango gai-tu hurrengo ibilbideak. Zeraingo plazatik abiatuko
gara, elizaren ondoan hasten denoinezko bidea hartuta. Segituan
iritsiko gara Antxaputzuko biri-bilgunera. Handik hasita, ondoseinaleztatuta dago bidea Aizpe-ako meatze guneraino. Errepide-aren bazter batean hasten den oi-nezko pista hartu eta aldapa be-hera abiatuko gara. Bidean,Arane, Iñurrategi eta Etxeaundibaserriak pasa, eta Presagainerairitsiko gara. Han zubia zeharka-tu eta errepidearekin egingodugu topo. Errepidea eta zubiapasa eta eskubirantza, Aizperre-karen ondotik doan oinezko bide-ari helduko diogu.
Burdinaren bideetatik ZERAIN
46
bidea jarraituz. Troskaiturrin errekagurutzatu eta Tontortxikitik aurrera,garai batean gurdi bide izan zena ja-rraituko dugu, Aizpea inguruko base-rrietatik.Ordu eta erdiren bueltan, Gorosto-
lara iritsiko gara. Han, Legazpitik da-torren bide zaharra hartu eta ibilbi-dearen hasieran pasa dugun Presa-gainera iritsiko gara berriz. Atzerabaserri artetik doan bidea hartuz, az-ken aldapa igo eta Zeraingo herrigu-nera iritsiko gara.
ZERAIN mapa
Aldapan gora joan behar badaere, erraz egiten da bidea. 40 batminuturen buruan iritsiko garaAizpittako adieraztegira. Bertandaude garai bateko meak urtzekolabe ikusgarriak, eta burdinarenmendiaren inguruko interpreta-zio zentroa. Haiek ikusteko atse-den txiki bat hartu eta gero, be-rriz ere bideari ekingo diogu, la-beak atzean utzi eta oinezko
47
Burdinaren bidea
IRTEERA: Herriko plazaHELMUGA: Presagain
Azpitta
IrteeraHelmuga
LUZERA: 5,7 kilometro DENBORA: Ordu eta erdi ZAILTASUNA: Erraza
INTERES GUREAK: Elorrietako eta Oletako tumuluak eta Iruarrieta trikuharria
Azkoitia, Azpeitia eta Zumarra-ga arteko mugan dagoen Samiñoedo Iruarrieta mendira, Zuma-rragako Agiñaga auzotik abiatu-ko gara, Agiñabarrena eta Muxi-ka baserri arteko bideari jarrai-tuz. Muxika baserria igaro, eta ez-
kerrerantz egiten duen bidea ut-ziko dugu. Bidegurutzean muga-rri batek Oletarako norabideaadieraziko digu. Laster egingo du
bideak ezkerrera, eta lehenengomaldak aurkituko ditugu. Lizar ederrek zaindutako ko-
rridore batean barrena igokogara. Aurrerago, haritz zaharrakikusiko ditugu eta, aurreraxea-go, pagadi txiki batek hartukogaitu. Ondoren, bideak eskuine-ra egingo du nabarmen, pinudibatean barneratzeko. Ezkerreanutziko dugu haritz zahar batenondotik abiatzen den zidorra. Pinudiaren erdialdean, bideak
ezkerrera egiten duenean, Elo-rrietako tumulua aurkitukodugu. Sasi artean badago ere, pla-katxo batek jakinaraziko digu
Talaia ezkutua ZUMARRAGA
48
rrela, Oleta mendira (756 metro) irit-siko gara. Oleta izeneko tumulua etaaterpetxea ikusiko ditugu bertan.Aterpetxe ondoan, mugarri batek Sa-miñorako norabidea adieraziko digu. Mendikateari jarraituz, burdin
erromara edo langa igaroko dugu, ez-kerraldean Izarraitzeko bista parega-bea daukagula. Egurrezko beste erro-mara bat zeharkatu, eta pinuek etaelorriek babestutako artzain bordabat ikusiko dugu ezkerraldean. Men-dilerroa jarraituz, gora egingo dugu.Iruarrieta bat trikuharriaren ondoanabiatzen den bidezidorra hartu, etalaster izango gara Samiñoko talaian.
ZUMARRAGA mapa
historiaurreko hilobi baten au-rrean gaudela. Pinudia bukatueta argiune batera iritsiko gara.Udaberrian loratutako otaloreekhoriz jantzitako zelaietan zehargora egingo dugu. Ezkerrera bidaliko gaitu pis-
tak eta, aurrera eginda, bidealeundu egingo da. Ezkerralderaalertze basoa ikusiko dugu hasie-ran; ondoren, Irimo alderakoikuspegi zabala irekiko da. Ho-
49
Samiño
IRTEERA: Agiñaga auzoaHELMUGA: Samiño
Elorrieta
Irteera
Helmuga
Informazio puntuak
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa (Ataun). www.lizarrausti.comBarandiaran Museoa (Ataun). www.gipuzkoamendizmendi.net Igartzako Erdi Aroko multzoa (Beasain). www.igartza.netGaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal). www.idiazabalturismo.comGoierriko Interpretazio Zentroa (Ordizia). www.delikatuz.comZumalakarregi Museoa (Ormaiztegi). www.zumalakarregimuseoa.netErdi Aroko Interpretazio Zentroa (Segura). www.seguragoierri.netAizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Zegama). www.zegama.netBurdinaren Mendia eta Paisaia Kulturala (Zerain). www.zerain.com
www.goierriturismo.com
Igartubeiti Baserria (Ezkio-Itsaso). www.igartubeitibaserria.netEuskal Burdinaren Museoa (Legazpi). www.lenbur.com
Urrelur Mineralen eta Fosilen Museoa (Urretxu). www.urretxu.euArtzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi). www.lenbur.com
Ogiaren Txokoa (Legazpi). www.lenbur.comAikur Erle Museoa (Urretxu). www.aikur.com
Antioko Ermita (Zumarraga). www.zumarraga.netTxillida Lantokia (Legazpi). www.urolagaraia.com
Mirandaolako Ola (Legazpi). www.lenbur.com
www.urolagaraia.com
OharrakOharrak
BABESLEAK:
ARAMAKOUDALA
EZKIO-ITSASOKO UDALA
GAINTZAKOUDALA
IDIAZABALGO UDALA
LEGORRETAKOUDALA
MUTILOAKO UDALA
OLABERRIAKOUDALA
ORDIZIAKO UDALA
ORMAIZTEGIKOUDALA
SEGURAKOUDALA
ZALDIBIAKOUDALA
ZERAINGOUDALA