Yordana Acedok egina
Haurren intoxikazioak prebenitzeko
gurasoentzako gidaliburua
Haurrak bizkor mugitzen dira... toxikoak bezain bizkor
Pediatriako Larrialdi Zerbitzua
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Argazkilaria Jorge Gómez Manresa (CC by-nc-nd)
Haurren Intoxikazioak prebenitzeko gurasoentzako gidaliburua by Yordana Acedo is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional License.
https://www.flickr.com/photos/jorgegomezmanresa/http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/deed.es_ES
Intoxikazio gehienak prebeni daitezke!
Intoxikaziorik
gertatuz gero, deitu
TOXIKOLOGIAKO
INSTITUTU
NAZIONALERA
915.620.420
Haurrak sintoma
larriak baditu, hala
nola arnasa hartzeko
zailtasuna edo
konbultsioak, edo
erantzuten ez badu,
DEITU
EMERGENTZIETARA
112
Gidaren helburuak dira...
Etxean egon daitezkeen toxikoez ohartaraztea
Familiek jakitea zer urrats eman behar diren
intoxikazioren bat gertatuz gero
Begiratu bizkor bat
intoxikazioei...
• Sei urtetik beherako haurrek dute intoxikazioakizateko arriskurik handiena, dena arakatzeko
irrika dutelako
• Etxean gertatzen diren intoxikazio gehienaksendagaiek, etxeko produktuek eta kosmetikoek
eragiten dituzte
• Intoxikazioen mekanismoa zein den jakin beharda prebentzio-neurri egokiak hartzeko
Aurkibidea
Etxeko arriskuak…………………4
Arrisku-ikurrak…………….6
Lehen laguntzak………………..7
Sendagai-intoxikazioen
prebentzioa…………………9
Etxeko produktuen intoxikazioen
prebentzioa…….10
CO-agatiko intoxikazioa…………11
Nerabeen
intoxikazioak………………………12
3
Etxeko arriskuak
Helduok eta haurrek ez dugu berdin ikusten mundua.
Imajinatu zer ikusiko zenukeen haur baten begiekin.
Etxean ditugun produktu gehienek ez dute kalterik
egiten modu egokian erabiltzen baditugu, baina
modu desegokian, kantitate desegokian edo pertsona
desegokiarekin erabiltzen baditugu, intoxikazio-
iturri izan daitezke, bereziki, haurretan.
Hurrengo orrian intoxikazio-iturri izan daitezkeen
produktuen zerrenda bat dago. Baina ez ahaztu beste
batzuk ere izan daitezkeela. Zerbait toxikoa dela uste
baduzu, garrantzitsua da modu egokian gordetzea.
Gorde beti produktu horiek haurrek ikusi ezin haurrek ikusi ezin haurrek ikusi ezin haurrek ikusi ezin
duten leku batean; ahal bada, itxi daitekeen duten leku batean; ahal bada, itxi daitekeen duten leku batean; ahal bada, itxi daitekeen duten leku batean; ahal bada, itxi daitekeen
leku garaleku garaleku garaleku garai bateani bateani bateani batean. Gainera, oso garrantzitsua
da produktuak beti beren jatorrizko ontzietanjatorrizko ontzietanjatorrizko ontzietanjatorrizko ontzietan
edukitzea, barruan zer dagoen argi jakiteko
eta intoxikaziorik ez gertatzeko.
4
Argazkilaria Kygp (CC by-nc-nd)
Argazkilaria Madhan Kumar (CC by-nc-nd)
http://www.flickr.com/photos/kygp/http://www.flickr.com/photos/madhankumarbs/
Begiratu etxean, eta bilatu toxikoak izan daitezkeen eta haurren
helmenetik kanpo gorde beharko liratekeen produktuak
Logela:
� Tabakoa
� Sendagaiak
� Azazkaletako
esmaltea eta esmalte-
kentzekoa
� Makillajea...
Bainugela:
� Sendagaiak
� Bainuontzia eta
dutxa garbitzeko
produktuak
� Xaboiak
� Lurrinak
� Bainu-gatzak
5
Gogoratu haurra egon ohi den etxe guztietan
begiratzea
Trastelekuak, garajeak,
lorategiak
� Izotz-kontrakoa
� Landareak
� Pinturak
� Erregaiak
� Erretzeko alkohola
� Agoarrasa...
Sukaldea
� Labe-garbigarriak
� Ontzi-garbigailuetarako
pastillak
� Lixiba
� Edari alkoholdunak
� Intsektizidak...
Erakutsi seme-alabei ikur hauek arriskua adierazten dutela. Gorde produktu hauek
haurren helmenetik kanpo beti. Ez kendu produktuen etiketak
Arrisku-ikurrak
LEHERKORRALEHERKORRALEHERKORRALEHERKORRA Lehertu egin daiteke astinduz edo zulatuz gero. Askatzen diren piezek kalte
larriak eragin ditzakete, batez ere begietan.
SUKOIASUKOIASUKOIASUKOIA Produktu honek edo haren keek erraz har dezakete su bero-iturri batetik,
sugarretatik edo txinpartetatik gertu badaude.
KALTEGARRIA/NARRITAGARRIAKALTEGARRIA/NARRITAGARRIAKALTEGARRIA/NARRITAGARRIAKALTEGARRIA/NARRITAGARRIA Larruazalarekin edo mukosekin hurbileko kontaktua, kontaktu luzea edo
errepikatua izanez gero hantura-erreakzioa eragin dezaketen substantziak.
KORROSIBOAKORROSIBOAKORROSIBOAKORROSIBOA Kalteak eragiten dituzte ehunetan. Larruazala edo begiak erre ditzakete. Irentsiz
gero, kalte larriak eragin ditzake digestio-traktuan.
TOXIKOATOXIKOATOXIKOATOXIKOA Inhalatzean, irenstean edo larruazal bidez xurgatzean, osasun-arazo
larriak eragin ditzake, baita heriotza ere.
6
Lehen laguntzak
Intoxikazio LARRIen kasuanIntoxikazio LARRIen kasuanIntoxikazio LARRIen kasuanIntoxikazio LARRIen kasuan (konortea galtzea, arnasa hartzeko zailtasuna, konbultsioak…), deitu deitu deitu deitu
112 zenbakira112 zenbakira112 zenbakira112 zenbakira
Gainerako kasuetan, deitu Toxikologiako Institutu Nazionalera (915.620.420),
informazio gehiago eta jarraibideak jasotzeko, eta, bestela, jo ezazu zure osasun-zentrora
edo emergentzia-zerbitzu hurbilenekora.
Intoxikazioetan denborak urrea balio du!
Toxikoa ahotik hartu bada...Toxikoa ahotik hartu bada...Toxikoa ahotik hartu bada...Toxikoa ahotik hartu bada...
� Haurrak konortea galdu badu edo arnasa hartzeko zailtasunak edo konbultsioak baditu, deitu 112ra.
� Bere kordean badago eta arnasa hartzen badu, begiratu ea irentsi dezakeen.
� Inoiz ez eragin oka egitea eta inoiz ez eman substantziarik oka egiteko; horrek kalte handiagoa
egiten du batzuetan.
� Saiatu identifikatzen zer produktu eta zenbat hartu duen eta zenbat denbora igaro den hura hartu
duenetik.
Toxikoa inhalatu egin bada...Toxikoa inhalatu egin bada...Toxikoa inhalatu egin bada...Toxikoa inhalatu egin bada...
� Saihestu zuk substantzia bera inhalatzea, eta atera inhalatu duen pertsona aire zabalera;
ezin bada kanpora atera, ireki leihoak eta ateak.
� Haurrak konortea galdu badu edo arnasarik hartzen ez badu edo arnasa hartzeko zailtasunak baditu,
deitu 112ra.
� Saiatu identifikatzen zer substantzia inhalatu duen eta zenbat denbora egon den haren eraginpean.
7
Begietan sartu bada...Begietan sartu bada...Begietan sartu bada...Begietan sartu bada...
� Sartu burua ur epeletan (ez berotan), eta ziurtatu bi begiak urpean daudela. Dutxan egin daiteke, ur-
zurrusta zuzenean begietara zuzenduz eta begiak etengabe kliskatuz. Egon horrela 15 minutu.
� Ez behartu begiak irekitzera. Jarraitu kliskatzen.
� Saiatu jakiten zer produktu izan den eta noiz gertatu den.
Larruazalarekin ukitu bada...Larruazalarekin ukitu bada...Larruazalarekin ukitu bada...Larruazalarekin ukitu bada...
� Bota kutsatuta dagoen arropa berehala.
� Identifikatu ukitutako larruazal-eremua
� Garbitu larruazala ur-zurrustaren azpian 10-15 minutuz.
� Saiatu jakiten produktuak zer izen duen eta noiz gertatu den.
Ziztadak/HozkakZiztadak/HozkakZiztadak/HozkakZiztadak/Hozkak
Ziztaden eta hozken tratamendua oso desberdina izan daiteke sintomen kausen arabera. Hala ere,
garrantzitsua da kontsultatzea, jakiteko tratamendu espezifikorik behar den.
� Haurrak konortea galdu badu edo arnasarik hartzen ez badu edo arnasa hartzeko zailtasunak baditu,
deitu 112ra.
� Eraman haurra leku seguru batera, kalte gehiago jasango ez duen leku batera.
� Saiatu jakiten zer animaliak edo intsektuk eragin dion eta zer sintoma dituen.
Zeren berri eman behar dut intoxikazioari
dagokionez?
Saiatu beti ahalik eta informaziorik gehiena biltzen, lagungarria izan
baitaiteke tratamendua zehazteko.
Zer • Zenbat • Nola • Noiz • Zergatik • Aurrekariak •
Sintomak • Sintomen segida
Saiatu dagokion substantzia identifikatzen (ahal baduzu, eraman
ontzia zeurekin)
Kalkulatu gutxi gorabehera zenbat hartu duen
Zenbat denbora igaro da gehienez?
Nola gertatu da: dosi-errore bat izan da, inhalazioa, ustekabean
hartu du...?
Badu gaixotasun edo aurrekaririk nire semeak edo alabak?
Zer sintoma ditu, eta zer ordenatan agertu dira?
8
Sendagai-intoxikazioen prebentzioa
AholkuaAholkuaAholkuaAholkua
Jarri botika-kutxa egunean
maiz. Kendu iraungitako
sendagaiak edo erabiltzen ez
dituzunak, eta eraman
farmaziara, botatzeko.
Intoxikazioak gerta daitezke sendagaia okerreko dosian
ematen bada, okerreko pertsonari ematen bazaio edo biak
batera egiten badira.
• Inoiz ez hartu sendagaiak seme-alaben aurrean;helduak imitatzen dituzte beti.
• Inoiz ez deitu "gozoki" sendagai bati. Arreta berezia izanzapore atsegina eta zure seme-alaben gustukoa duten
sendagaiekin.
• Saihestu distrazioak sendagaiak ematen edo hartzendiren bitartean.
• Irakurri beti prospektua, eta egiaztatu dosia egokia delasendagaia ematen duzun bakoitzean.
• Gorde sendagaiak haurren helmenetik kanpo eta betijatorrizko ontzian.
• Ez eman sendagairik ilunpetan.• Idatzi zer sendagai eta zer dosi eman dizkiozun semeari
edo alabari, beste zaintzaile batek botika berriz ematea
saihesteko.
9
Argazkilaria Renata Santoniero (CC by-nc-nd)
http://www.flickr.com/photos/renata-santoniero/
Etxeko produktuen intoxikazioen prebentzioa
AholkuaAholkuaAholkuaAholkua
Eduki beti etxeko produktuak
beren jatorrizko ontzietan.
Erakutsi seme-alabei ez dela
produktu horietara gerturatu
behar.
Etxeko produktuen intoxikazioak dira haurren kasuan maizen
agertzen direnetako batzuk.
• Gorde beti horrelako produktuak leku garaietan, eta,ahal bada, giltzapean.
• Eduki beti jatorrizko ontzietan, nahastea saihesteko.• Produktu horietakoren bat erabiltzen ari bazara eta
telefonoak jotzen badu edo atea jotzen badute, eraman
produktua zurekin. Ez utzi zure semeak edo alabak har
dezakeen leku batean.
• Ez nahasi produktuak. Lurrun toxikoak sor daitezke, eta,inhalatuz gero, kaltegarriak izan daitezke zuretzat edo
zure semearentzat edo alabarentzat.
• Ahal den neurrian, erosi segurtasun-tapoia dutenproduktuak, eta, beti etxean erabiltzekoak, ez
industrialak.
• Gorde produktuaren etiketak.• Intoxikazioren bat gertatuz gero, eraman beti jatorrizko
ontzia zurekin, balizko toxikoak bizkorrago
identifikatzeko. 10
Argazkilaria Brittney Bush Bollay (CC by-nc-nd)
http://www.flickr.com/photos/tzofia/
CO-agatiko intoxikazioak
Karbono monoxidoa (CO) ez kolorerik, ez usainik eta ez
zaporerik ez duen gasa da. Normalean, autoen, estufen eta
abarren errekuntza desegokiagatik gertatzen da. CO-
agatiko intoxikazioak heriotza eragin dezake.
• Autoa eta erregaiez ibiltzen diren estufa guztiak maizikuskatu, eta mantentze-lan egokiak eginda eduki.
• Inoiz ez utzi autoaren motorra martxan garajebarruan.
• Inoiz ez egin barbakoarik eraikin baten barruan edogarajean.
• Ez egin lo gas- edo keroseno-estufa bat dagoenaireztatu gabeko gela batean.
• Estufa bat, galdara bat... dagoen leku batean burukomina edo zorabioa sentituz gero, atera segituan
kalera.
• CO-agatiko intoxikazioaren sintomak dituen norbaittopatzen baduzu, deitu 112ra.
CO-agatiko
intoxikazioaren sintomak
Buruko mina
Zorabioa
Nahasmena
Goragalea
Konorte-galera
11
Nerabeen intoxikazioak
Nerabeen intoxikazioak nahita egindakoak izaten dira gehienetan.
Gehienetan, aisialdian eta ondo pasatzeko asmoz egindakoak dira.
Bada beste egoera bat ere intoxikazio-arrazoi izan daitekeena
helduen artean: norbere buruaz beste egiteko ahalegina. Baina
hori aurrekoa baino gutxiagotan gertatzen da.
Horrelako intoxikazioak gero eta gehiago ari dira gertatzen,
gutxitzeko ahaleginak egiten diren arren. Ezaugarri hauek dituzte:
� Etxetik kanpo gertatzen dira
� Sintomak maiz izaten dituzte, eta emergentzia-
zerbitzuetara gainerako intoxikazioetan baino
geroago jotzen dute
� Toxikoa ez da beti izaten ezaguna
� Zailagoa izaten da maneiatzeko
Berriro ere, prebentzioa da garrantzitsuena. Ezinbestekoa da gure
seme-alabekin alkoholari edo drogei buruz, besteak beste, hitz
egitea, eta zer ohitura dituzten jakiten saiatzea.
Gure semeak edo alabak horrelako intoxikazioren bat izan badu,
ondoren segimendua egin behar da berriro gerta ez dadin.
Bazenekien…
Intoxikazio etilikoa da
nerabeetan gehien
gertatzen dena, eta
haren intzidentzia
handituz doa. Gero eta
gazteagoek izaten
dituzte intoxikazioak.
12
Laburbilduz...
Intoxikaziorik
gertatuz gero, deitu
TOXIKOLOGIAKO
INSTITUTU
NAZIONALERA
915.620.420
Haurrak sintoma
larriak baditu, hala
nola arnasa hartzeko
zailtasuna edo
konbultsioak, edo
erantzuten ez badu,
DEITU
EMERGENTZIETARA
112
Edozein substantzia bihur
daiteke balizko toxiko
Prebentzioa da gure armarik
onena
Ez egin zalantzarik ustezko
edozein intoxikazioren aurrean
kontsulta egiteko
Intoxikazio gehienak geure
etxean bertan gertatzen dira
13