Date post: | 07-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | 8probintziak |
View: | 262 times |
Download: | 9 times |
2010eko Abendoaren 23koa - 23 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3086- ISSN 0767-7643
Eguberri on !eta Zorion !
Rafa Larreinaren goresmenakGasteizetik Baionara etorria zen Rafa Larreina, Alkartasuna Fundazioko lehendakaria, eta sariztatu bakotxaren lansaila gain gainetik goretsi du, euskal populuarentzat eredu zaizkiola, jakinik euskal kulturari indar emaiten, kultur unibertsala bilakarazteraino. Eta bakotxari, ohorezko lauburua eta diploma berezia dio eskaini, nasaiki etorria zen publikoaren txalo beroen artetik.
Ibilbide oparoaManex Pagolak bere aldetik, Alkartsuna Fundazioaren Iparraldeko ordezkari gisa, bakotxaren ibilbidea du laburbildurik aurkeztu. Nestor Basterretxea Bermeotarra, zizelkari erraldoia, margolaritzan, argazkigintzan eta zinema sailan ere trebe, dozena bat film eta dokumental onturik. Gaur Hondarribian da bizi eta haren omena mundu guzira zabaldua da. “Bake gizon handia”. Libe Goñi, sortzez Nafartarra, Iparraldeko ikastoletako lehen andereñoa izana, 1969an hasirik zenbait haurrekin, Argitxu Nobliak sorturiko lehen ikastolan. Berrogei urtez kar eta kemen handiz ereman duen saila, duela bi urte erretretan sartu arte. Andoni Iturrioz Oihartzunen sortua da. Ttipitan Parisera joan zen familiarekin eta han gaindi ikasketa sakonak eginik, informatikari jeinutsua da bilakatu, lan egiten zuen enpresetan mila
langiletaraino kudeaturik Europan gaindi, Frantzian, Espainian, Inglaterran, Alemanian... Enpresaburu ere egon da hamar urtez. Gaur Senperen bizi da, berea da euskal kultur gune garrantzitsu bilakatzen ari den Larraldea egoitza, Amotz auzoaldean, bertzeak bertze Ipar Euskal Herriko bertsularien kafira, egoitza osoa euskal kulturaren zerbitzurako utzirik. Ugutz Robles, “bitxo gogorra” Manex Pagolaren hitzetan, Bidarten sortua, familia Bizkaitik etorririk, gaur Beskoitzen bizi. Artelan, dantza, kantu, antzerki, badu zer eginik jendeak gaur ixtorio kondatzaile aparta bezala ezagutzen duen Beskoitzeko bitxoak.
Sariztatuen eskerrakBakotxak bere moldean eskertu nahi izan du Alkartasuna Fundazioa, egina izan zaion ohore handiarentzat. Nestor Basterretxeak bere barne sendimenduak zabaldu ditu, dolutuz haatik euskara ez behar den bezala menperatzea, horregatik senditzen duela “bekatuan bizi” dela. Libe Goñik goretsi du Seaska, Ipar Euskal Herriko “fun tsezko akulua” euskararen sailan. Andoni Iturrioz apaltasunez mintzatu da, harriturik zagola ondoan zituen hiru lagunen artean aurkitzea, eta bi bertsu pollit ditu bota. Eta Ugutzek ez zezakeen bertzela egin, bizpahiru ixtorioño kondatzea baino.
KASU ! Helduden astean HERRIArik ez !
Eguberriko oporraldia
2010eko Abendoaren 9koa - 9 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3084- ISSN 0767-7643
HERRIA : Daniel Oltzomendi “Euskal
Herria irakatsi” fitxa horien pikoan emai-
teko lanean noiztik hasia zara ?Daniel Oltzomendi : Hastapenetik parte
hartu nien lan hortan ; bagira hor historia
eta geografiako erakasleak, ekonomiako,
biologiako eta geologiako erakasleak ;
egia da ene ikasleekin aspaldian hemen-
go erreferentziak hartzen nituela etsen-
plutzat, uste baitut ikasleek interes gehi-
ago izanen dutela ikasteko hurbilenetik
partituz ; beraz ene pentsatzeko moldeari
urrats bat gehiago emaitea zen proiektu
hortan sartzea. Egia da hasi ginela lagun
batzuekin, lantu gintien adibide berri batzu
gure ikasleer aurkezteko. Hortik aitzina eta
emeki emeki, idekitzen den bortatik sartu
eta beste batzu zabaltzen dira, gure lana
ez da sekulan fini, baina pentsatzen dut
biziki interesgarria dela eta segituko du-
gula urrats horretan.H : Zein publikori Euskal Herria pre-
sentatzeko egin duzue lan pedagogiko
hori ?
D.O. : Lizeotako erakasleak arizan gara
lan hortan, lehenik gure ikasleentzat, hots
lizeotarrentzat. Baina horiek eskutan ibili-
ko dituzten erakasleek badute beti parada
gure fitxak egokitzeko beren ikaslegoari ;
emanen dautzut etsenplu bat : Kostaldean
lantu ditugun geologia fitxak erakasleek
hartzen ahal dituzte eta den dena ez bada
ere, beren adineko ikasleen hainaren ara-
berako elementuak har ditzakete guk
moldatu fitxetan ; egia da Arrosa-Larlako
miaketetaz egina dugun lana, gehiago
terminalentzat dela ; uste dut hor behar
dugula gehiago elementu bildu eta ho-
riek gehiago landu oraino gazte publiko
zabalenari egokitzeko ; diot ere gure taldea
guziz idekia dela, ideia eta borondate one-
koak oro gurekin hartuko ditugu gogotik.
H : Daramazuen lan hori zuen lanaren
barnean da ala aparte ?D.O. : Proiektu hori abiatu zen jadanik duela
lau urte ; eta lan pedagogiko hau berma-
tzen da barne giren erakasle bakotxak bere
xokuan duen motibazioan, nahikari hori bai-
ginien denek, ondotik dira gero gauzak ofi-
zialtasunean sartzen, erran nahi baita gure
lan orenetan.H : Zuen lana ez baita bururatua ?
D.O. : Ez da batere bururatua, abiapuntu
bat da bakarrik ; uste dut oraino bidea luzea
dela ; badakigu orai nolako giroan behar du-
gun segitu, bada lan bat handia eremaiteko,
gu bakotxaren diziplinaren barnean gaiak
ezin dira denak bizi batean lantu, eta beha-
rrik, horrek baitu pasione hori emaiten.
« Euskal Herria irakatsi » lemaren pean
Garapen Kontseiluak abiatu duen lan pe-
dagogikoan, Daniel Oltzomendi eta beste
bost erakasle ari dira jotake fitxa pedago-
gikoen apailatzen. Fitxa horiek aurki dai-
tezke CDDP pedagogiako dokumentuen
zentroko web gunean. Sei erakaslek fitxa
horien inguruan animazioak segurtatzen
dituzte bikoteka ikastegietan ; bietatik bat
euskaraduna izanki, gai dira frantsesez
bezala euskaraz ere animazioak egiteko.
Fitxa horien euskarazko itzulpena Euska-
raren Erakunde Publikoak hartua du bere
gain ; mementoan bi fitxa jada euskaraz
badira izenburu hauekin : garraioa eta
mugikortasuna, eta nazioarteko estatisti-
kak.
Ez da nihun ikusten ehun egun irauten duen arrosarik (Xinako erran zaharra)
Ikertu zuten gure herria zakutik eta zorrotik, urteak eman zituzten lan horretan ; iparraldeko garapen kontseiluak martxan emana zuen ikerketa maxinak jada erreferentzia parrasta bat emana zuen. Baziren ordea Garapen Kontseiluan
ohartuak urtetan eta orgataraka bildu elementu
horiek deusik ez zutela balio zoko batean uzten baziren, biharko giderrak hartuko dituen gazteriari deusik eskaini gabe. Hortik sortua da 2006-an
“Euskal Herria irakatsi” urratsa, historia, ekonomia
edo biologia erakaslei hemengo ikerketa emaitza horietan bermatu
fitxa pedagogikoak eskaintzen baitzaizkie ikasle gazteen argitzeko. Daniel Oltzomendi erakasleak hastapenetik parte hartzen du fitxa horien pikoan emaiten beste bost erakaslerekin ;
aste honetako HERRIAk argitasunak galdatu dizkio.
Erakaskuntza hurbilenetik abiatuz
Ezkerretik haste : Daniel Kowalczyk (cddp 64), Jean Roch Guiresse (Estia), J.J. Lasserre kontseilaria, Batita
Boloquy (garapen kontseilua), Philippe Couturaud (akademiako ikuskaria), Jean Luc Mure (crdp) eta Jean
Baptiste Etcheto (garapen kontseilua)
Daniel Oltzomendi fitxak aurkezten ari
2010eko Abendoaren 16koa - 16 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3085- ISSN 0767-7643
Abenduko eguna
argitu orduko
iluna(Betiko errana)
Laborariak aitzinean
Gauza ohargarria, 130 traktur
aitzinean, Baionan ez baitzen
oraino behinere ikusia holako
traktur-feriarik! Artetik erraiteko,
trakturrentzat bederen denek
kondu bera ateratu dute! Gero,
baziren joaldunak, beti berdin
airos eta kartsu, hautetsi parras-
ta bat, heien ondotik ingurume-
naz axola handia duten elkarte-
kideak, eta heien gibeletik beste
jende frango eta frango! Mundu
bat, zinez mundu bat, gizon eta
emazte, gazte eta adin guzie-
tako, zernahi idazki, burdinbide
berriaren beharrik ez dela ez
Mugerren, ez Ahetzen, ez Uz-
taritzen, ez Hiriburun, ez beste
nihun! Ibilaldiak iraun du bi oren
pasa. Pentsa, lehen trakturrak
herriko etxearen ondorat hel-
tzean, baziren jendeak Lauga-
tik doi-doia abiatuak!
Gelditzea, suprefeturatik hurbil,
egoitza horren aitzinerat ezin
arras helduz, kaxketadunak han
metatuak-eta. Antolatzaileen
izenean mintzatu da Victor Pa-
chon, denak eskertuz eta azpi-
marratuz borrokak behar duela
aitzina segitu, ez dela barkatu
behar. Bere aldetik, hautetsien
izenean, Michel Hiriart Biria-
tuko auzapezak, bestalde Do-
nibane Lohizuneko herri-erkide-
goaren buru denak, gisa bereko
mezua entzun-arazi du, salatuz
nola hautetsiak ez diren behar
bezala entzunak.
Oro har, manifestaldi arrakas-
tatsua, aitzineko biak bezala
funtsean. Eta Baionako ko-
mertsantak, batzu behin, mutur
omen baitziren, ibilaldi horrek,
larunbat hortan egitearekin, tra-
batuko zuela Eguberriri buruzko
mugimendua, jendea lotsaraziz
Baionarat jitetik Eguberriko be-
ren erosketa batzuen egiterat,
ez du iduri hori h
ola izan den.
Baionako karriketan bazen bes-
talde ere ainitz eta ainitz jende! Burdinbide
berri baten beharrik
ez dela mundu
batek oihukatu du
Baionan
Aspaldian gure eskualdean izan den manifestaldi jendetsuenetarik
izan da joanden larunbatean Baionan iragan den hori, oihukatzeko ez
dugula burdinbide berri baten beharrik zalutasun edo abiadura han-
diko treinentzat. Burdinbide berria itsuski gosta litakeela gainerat, eta
ikaragarriko eremuak azkarki fundituz! Zonbat ziren aratsalde hortan
arrangura handi horrekin bildu direnak? Polizak jakin-arazi du 5.300
izan behar zirela. Nola egin duten kondaketa, eta nola ateratu holako
emaitza, zazi zu jakiterat! Gu segur gira aise eta aise gehiago bazela!
Gutienez hamar mila… Hain segur gehiago, behar bada antolatzaileek
erran duten hamabost milako hori… Aroa alde, fre
sko bainan iguzki
poxi bat ere artetan agertzen. Denak Lauga-ko kiroldegiaren aitzinetik
abiatu dira. Ainitz gure Kostaldetik jinak, beste frango Euskal-Herri
barnetik eta andana ederra ere Landesetarik.
Hautetsiak aitzinean, tra
kturren ondotik…
Trakturrek azkarki “beztitu” dute manifestaldia!
Orotarat, baziren 130!
Mundu bat, eskualde guzietarik bildua!
2010eko Abendoaren 2koa - 2 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3083- ISSN 0767-7643
Gure itzal ttipi batzu aise aitortzen ditugu handiagoak aiseago gordetzea gatik(La Rochefoucauld)
Halako xarma berezia bazuen igandeko egunak, Azkaraten, inguruko mendiak elurrez estaliak zaudela, bazterrak hotz idor batez joak. Jendea purtta purtta etorri da Azkarateko eliza inguruetara. Alabainan,
herriko seme bat zen ohoratzen, Intxauspeko Pierre Narbaitz (1910-1984), Piarres Arradoy izenordez ezagutua, Euskaltzaleen Biltzarrak
omendu duena, haren sortzearen mendeburukari.
Elizgizon eta euskaltzaleEuskaltzaleen Biltzarreko kideak bildu dira
lehenik Azkarateko herriko gelan, lehengo
denboretan trinket xume izana, oraino han
dagola xiloa, iraganaren lekuko. Bere urteko
biltzarra zuen hor Euskaltzaleen Biltzarrak,
urteko gora-beherak aipatzeko eta geroari
nola berma finkatu beharrez. Ondotik, eli-
zaren bete da jendea bildu. Alabainan, Eus-
kaltzaleen Biltzarrak Piarres Arradoi euskal-
tzalea balinbazuen ohoratzen, Inxtauspeko
semea apez ere zen, eta ez nolanahiko ape-
za, eragin handiko bikari jeneral egona urte
luzetan eta kalonje. Elizkizun kartsua, Domi-
nique Cornu Garazi aldeko apez nagusiak
kudeatua, hau ere bikari jeneral egona, in-
guruan zauzkala hiru apez lagun. Eta parro-
piako kantorea elizkizunaren goraltxatzaile,
Jeannot Larrieu-k gidaturik. San Julen eliza
hortan, Dominique Cornu-k aipatu dauku
Narbaitz apezaren ibilbidea, izpiritu xorro-
tzeko gizona, jakitate handikoa bainan beti
herrikoia gelditua, kantu egile paregabea,
haren kantu batzu ere gogotik zirela xa-
ramelatzen igandean. Meza bururatzean,
oroitarria du pausatu Piarres Aintziart Eus-
kaltzaleen Biltzarreko lehendakariak omen-
duaren hilobi gainean.AntologiaAinitz idazki baditu utziak Pierre Narbaitzek,
euskaraz frango, erdaraz ere zenbait, tar-
tean “Kattalinen gogoetak”, “San Frantses
Jatsukoa”, “Le matin basque”, “Nabarra ou
quand les basques avait des rois”, eta on-
darretarik, norbaitek bota-riko hordagoari kanta eginik, baizik-eta euskaldunak ez omen girela gai pentsamen-du sakonenetako testuen idaztea, “Blas Pascal-en go-goetak”. Horiek guziak dira aipatu elizkizun ondotikako omenaldian, herriko gela be-tean, Jean Mixel Galant auza-pezak ongietorria eginik oro-ri, familiakoak eta herritarrak saldoan etorriak, Hegoalde-ko adiskideak ere hor, Gil-lermo Etxebarria, Luis Mari Mujika... Testu horien artean hautua eginik, Piarres Ain-
tziartek aurkeztu dauku Euskaltzaleen Bil-
tzarrak plazaratu duen “Pierre Narbaitz - An-
tologia” liburua, idazki azau pollita. Piarres
Charritton ere gutartean beharra ginuen bai-
nan ezin etorriz, Etiennette E tchetok du ha-
ren lekukotasuna irakurtu, hitzaldi kartsua.
Holakoetan, anekdota gisako historioño
batzu ere kondatzen dira, hala nola hauxe,
untsa pollita : Intxauspeko seme bakarra
zen Pierre Narbaitz eta, bistan da, aitak na-
hiko zuen laborantzaren segida har dezan ;
goiz batez, etxeko behiak pentzera ereman
omen zituen, arratsean aldiz auzoko behiak
etxeratu ! Laborantxa ez zitaikeen beretako !
Hitzaldiak bururatzean, zer loria Emile La-
rrek moldatutako bertsuak kantzatzean,
“Intxauspeko alaba dendaria” aire airosan :
Intxauspeko seme bat ere bazen / Oroitgarri
gaur alaba bezen / Harek aurten ehun urte
bazituzkela zuzen / Euskaldunak, kantari
goazen...
Entzulegoak beharriak zorrotz !
Piarres Aintziart, oroitarria Pierre Narbaitzen
hilobi gainean pausatzerakoan
Hauxe atsegina, “Pierre Narbaitz-Antolo-
gia” liburua eskuratzean !
Piarres Arradoi euskaltzalea, Azkarateko semea
2010eko Azaroaren 25ekoa -25 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3082- ISSN 0767-7643
Bihotzak ikus
dezake begiak
ikusten ez duena
(Al-Gazal)
Bi dantzaren artetik, pausaldiño bat…
Martxoaren 18-ko HERRIA-n, hemen
berean aipatu ginuen Donibane
Lohizuneko Kulturaldiaren karietarat
zonbait egun lehenago egina izana zen
hitzaldi bat, Jean-Claude Larronde
historialari ezagutuarena, Madeleine de
Jaureguiberry xuberotar euskaltzaleak
sustatu eta ereman zuen sail aberatsaz.
Alozen bizi zen emazte horrek nahi ukan
zituen Iparralde guzian gaindi sor-arazi
“begirale” emazte talde batzu, euskararen
eta euskaldungoaren alde berma ziten.
Hori zen 1935-ean. Eskuin eta ezker
hogoita-hamar bat talde muntatu ziren
gisa hortakoak, batto hain xuxen Donibane
Lohizunen, horko hiru emazte denen
aitzinean, Elise Arramendy, Madeleine
Bribet eta Antoinette Lacarra. Hola sortu
zen Begiraleak elkartea, geroztik beti iraun
duena, bakarra funtsean beti hor dena,
laster handitu eta azkartu zena, gizoneri
ere ideki, sail askotan oraino ere eragin
handia daukan elkarte baliosa. Aurten
ospatzen ditu beraz bere 75 urteak. Aste
huntan bereziki eta giro alegera batean
bixtan dena!
“Begiraleak elkartea sekulan baino
atxikiago da haste-haste hartako xede
nagusieri eta beraz bere erroeri, zinez nahi
du izan elkarte euskalduna”, dio goraki
Xabi Soubelet elkarteburuak.
Hiru ehunez goiti!
Gaurko egunean, hiru ehun bat
kide badauzka elkarteak. Eta
oraino kondatu gabe haur eta
gaztetxo batzuen burraso guziak,
frangotan partaide eta laguntzaile
izaiten direnak. Dantzan berean,
155 kide, 75 haurrak eta gaz-
tetxoak, 80 helduagoak. Kantuz
artzen direnak, 60. Euskal-xokoan
dabiltzanak, euskaraz trebatzeko,
15. Sukaldaritza bilkuretan ibil-
tzen direnak, 25. Txalaparta, gaita,
txistua eta atabalarekin artzen di-
renak, 15. Txaranga osatzen dute-
nak, 5.
Literaturaz eta liburu batzuen
plazaratzeaz Joseba Aurkene-
rena-rekin arduratzen direnak, 5.
“Betikoak” taldekoak, gutienez
25. Betikoak, hola deitzen dira sail
desberdin askotan laguntzaile ja-
rraikiak direnak, artetan mendian
edo hor nunbait oinezko ibilaldiak
ere muntatzen dituztenak…
Egitarau nasaia
Aste huntan guzian, Dukontenea
bere biltokian, Begiraleak elkar-
teak eskaintzen dauku erakusketa
herrikoi bat bere historiaren lekuko
nolazpait: argazki, idazki, afixa,
jauntzi eta gaineratiko. Ortzirale
iluntxean, han berean aurkeztuko
dira bi liburu eta ondotik eginen da
elkartearen biltzar nagusia. Larun-
bat goizean, 11 orenetan, herriko
etxe aitzinean, Donibane Kantuz.
Aratsean aldiz, jai-alai ezkerpare-
tan, oraiko eta lehengo dantza-
riek gaitzeko ikusgarria emaitekoa
dute. Gero, igandean, lehenik iza-
nen da meza nagusia elizan, esker
onezko meza, oroituz ere zenduak
diren “begirale” guziez eta be-
reziki berrikitan itzalia den Henri
Etchevers elkarteburu ohiaz.
Ahantzi gabe haren aitzinekoak,
Elise Arramendy, Pierre Colom-
bé, Felix Ospital eta Pierre Gil.
Ondotik, aurresku elizako atarrian,
mutxikoak herriko etxe aitzinean,
zintzur bustitzea eta bazkaria Ur-
dazuriko kiroldegian. Gazte ala
adineko, “begirale” ainitz bilduko
da hiru egunez segidan, iragana
gogoan segur bainan oroz gaine-
tik beti aitzinerat egiteko xede az-
kar batekin!
DonibaneLohizunen
Begiraleak elkarteak
75urte!
Xabi Soubelet elkarteburua eta lau dantza erakasle, Halima, Nahia, Marina eta Intza.
Alkartasuna Fundazioko Rafa Larreina eta Manex Pagola
Alkartasuna Fundazioa sortua du Eusko Alkartsasuna alderdiak duela lauzpabost urte, Euskal Herriaren alde lan handia deramaten emazte eta gizon batzu eskertzeko eta omentzeko xedez. Duela urtetsu bat, Andde Darraidou Ezpeletarra, Daniela Albizu Urruñarra eta Junes Casenave Santagraztarra zituen sariztatu. Joanden larunbatean, bertze lau euskaltzale suharren aldi zen : Nestor Basterretxea, Libe Goñi, Andoni Iturrioz eta Ugutz RoblesArangiz.
Lau sariztatuak, Andoni Iturrioz, Nestor Basterretxea, Ugutz Robles eta Libe Goñi
Laueuskaltzale suharsariztatuak
Gure Hitza
aurOre MartiNEz dut ezagutzen Aurore Martin. Emazte gazte bat da, ni, aldiz, gizon zaharra. Batasuna alderdikide da, ni ez, aspaldian galdegiten baitut beharrezkoa den bakea Hegoaldean.Horiek hola demokrata naiz eta giza eskubideen alde jokatu naiz ene bizi guzian. Beraz ez dezaket onart frantses justiziak hartu duen erabakia Batasuna alderdia ez baita debekatua Frantzian eta hirukote famatuan « Liberté, égalité, fraternité », askatasunari esker bakoitzak adieraz dezake bere iritzia.Hain zuzen bere iritzia eman duelakotz Iruñean prentsaurreko batean ez dut uste utzi behar den espainiol poliziaren eskutan.
MuNdu zabaleaN
eguberriko loreakJoanden egunean, arras gogoetatua egona niz Baionako geltokiaren aitzinetik iragai-tean. Goizeko zortziak eta erdiak ziren nun-bait han. Aro latza, haize hotz bipil batekin, horma pollita ere ba. Lau gizon etzanik ego-ki lurrean pausatu zaku batzuen barnean. Gaua han pasatua, ez da dudarik… Eguerdi ondoxean, lauak oraino han zauden. Biga beti etzanik. Beste biak jarriak, bakoitxak arno botoila bat bere sahetsean… Beste orduz ere ikusi ditut segur holakoak. Ez da e rraiteko baizik, bainan Donibane Lohizu-nen berean dotzena bat segurik badira ne-horat segidako biltzerik ez duten horietarik. Artetan heldu direnak bestalde… Zerbait gisaz haatik, geltokiko atean lau horien molde hortan ikusteak farrastako berezi bat bezala egin daut, nolazpait ezin onetsiz jendea plantan hortan izaitea gaurko egu-nean… Bai, badakit, holakoenzat badira sasoin huntan segurik han eta hemen ater-beak eta frango kanpoan gelditzen badira halere, berek hala nahiagoz izan ditake… Bada halere gogoetatua gelditzekoa…Biharamunean, telebixtan entzun dut Parise inguruko hiri batzuetan, 25 eta 40 urte arte hortako gizonen kasik erdiak (%43) lan-gabezian direla. Horrek ere badu ainitz on-dorio bixtan da eta ondorio hitsak…Geltoki aitzinean ikusi lau gizonek, eta beste ainitzek ere, ez dute aurten segurik boilu rrik jastatuko! Jakina dut Dordogne aldeko merkatu batean joanden aste hor-tan kiloa sei ehun eurotan zirela! Bainan ba omen dira Eguberri ez baitzaiote Eguberri ez balinbadute aldi bat bederen boilurrik jastatzen! Beste askoren arrangura, nun atxemanen dituzten ostra eta antzara gizen-ki hoberenak! Ez da bekatu hori, eta denek maite ditugu gauza onak, bainan hori baizik ez ote da Eguberri? Eta hori baizik ez bada, ez dea denen buru untsa besta xuhurra eta ximurra? Itxuraz biziki ederra eta harroa iza-nikan ere… Horiek hola, Eguberri hurbiltzearekin be-harriak tutatzen daizkiguten burrunba eta karranka guzien artetik, hameka gisetarat egiten diren espantu ergel guzien gaine-tik, begiak untsa idekiz bederen ikusten da halere eskuin eta ezker ainitz urrats egiten dela Eguberri jendetasunez, elkartasunez eta goxotasunez beztitzeko. Familietan ala nun nahi. Izanen dira ere, Jesus ahanzten ez dutenentzat, elizkizun kartsu eta hunki-garriak. Azkenean, zernahi urrats balios eginen da. Urrats horiek guziak, abendoa ez izanik ere lore sasoina, Eguberriko lore argiak dira, sobera laster zimiltzerat ez direnak utzi be-har…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
urtetan zeramatzan karguekin. Harek berak zituen jadanik Dayton akordioak prestatu eta sinatuak Europan, Bosniako gerla 1995an bururatu zutenak.• Silvio Berlusconi Italiako gobernamenduaren buruak doidoietarik salbatu du bere gobernua hiru bozez eta biga zuri bozkatu dutenak. 314 atera zaizko alde eta 311 kontra deputatuen parlamentuan. Horrek erran nahi du nekezia haunditan gelditzen zaiola bere maioria hemendik aitzina gobernatzeko. Gainera, gatazkak izan dituzte beren artean eskuineko deputatuek hala nun kalapiten erdian bururatu baitzaie bozken eguneko bilkura hori. Bilkura baino haratago, Erroman eta Europaraino ere kexu dira bazterrak, beste buruzagi batzuen menturan bainan gertatzen ahal ez denik ez da aitzina ere.• Bolikostan ez berriagorik bi presidenten eztabada hortan. Entseguak badituzte eginak batzuek eta besteek Laurent Gbagbo aitzineko presidentak bozak galduak dituela ezin onetsaraziz eta beraz amor eman behar duela irabazle Ouattarari utziz lekua. Alde batetik izan zaizko arrazoinatu beharrez Hego Afrika nazioaren arduraduna, baieta ere bestalde Afrikar nazioneen batasunaren burua baina beti berean Gbagbo, hala dena ezin onartuz. Eta badira beste herriak ere mundu zabalean oro hitz beretan, diotenaz hola jokatuz ez dela bizitzerik ez demokraziarik. Horiek orok Ouattara onartuxea dutela Bolikostako kargudun. Hunek aldiz nahi ukan du manifestaldi ixil bat sustatu bere alde bainan Gbagbok armada badu oraino bere eskupean. Izan ere gatazka batzuetan berroita hamar hil bederen nahiz nahiago luketen hangoek kalapitaraino ez joan herritarrek berak kexukexua izanik ere.• Europak ere, Brusela eta beste, baditu bere buruhausteak bere buruzagien biltzar huntarakoan. Denak europatiar baina bere burua eta interesak ere ahantzi gabe, hala nola Angela Merkel alemanak eta beste. Euro horrekin lanak dira, batzu aitzinerat eta besteak gibelerat tiraka. Horiek hola, ohargarri da dena den, Alemaniarena ere : nola zuen iretsi bere ekialdeko eta sartaldeko bi herrien bateratze hura. Ekonomian bere tantoak ateratzen ditu, esportaziotan ororen aitzinean izanez nahiz bere kordokak ere badituen andere presidentak.• Xinan, podorea eta giristinoak tirabiran : gogor ibili da lehen hori iragan den urte huntan, harremanak ustez obratzen hasiak ziren epe baten ondoan. Hamar bat apezpiku berri bazituen Xinako Eliza ofizialak eginak, denak Erromarekin adosean. Bainan huna joanden abendo hunen hastean Pekineko katolikoen biltzarrean beste apezpiku berri batzu egin dituela podoreak, denak komunista partiduaren menekoak, hunek erakutsiz halere berak daukala gaina Xinan Erromaren aitzinetik, eta horren indarra nausi.
• Bielorrusian bozak irabazi ditu Lukachenko president zaharrak berriz ere,
aisetasun haundiarekin gainerat (%72). Bainan nola irabaziak diren horiek, horra kontrakoek duten kezka, gaitzeko manifestaldien bidez erakutsi dutena, zernahi nahastura eginez akusatzen dutela jendeek presidenta. Funtsean indarra ere baliatu bide du hunek manera hitsenean. Eta boze tarik landa, sei ehun bat kontrako arrastarazi ditu presidentak, «gaizkiegile» bezala. • Betelemen, Jesusen sortzearen herrian, ainitz herritako lau ehun arduradun, denak erlisione desberdinetakoak, bildu dire elgarren arteko biltzar nagusi batean, Eguberriren hurbiltze huntan, baina batere nornausikeriarik gabe. Religions for Peace erlisione desberdinen elkarteak zituen hoik oro gomitatuak giristino eta kidekoen elkarrizketa batetarat, denek ere elgarren berri hobeki jakiteagatik giristino, judu eta musulmanoek, orok elgar gurutzatzen dutenak Israel eta Palestinako lurretan. Mgr Sabbah Jerusalemeko patriarka latino ohiak erran duen bezala, horiek orok, hoinbertze mendez lur saindu horietan gaindi ibilirik elgarren aldean, nola ez zerbait egin mende horietan guzietan ikusi diren gatasken ezeztatzeko ez bada, argaltzeko bederen !• Aita Sainduak preseski, urratsa egin du ere, bertzalde, munduko Lutheriano biltzarraren president protestanta gomitatuz, erlisione hortakoek eginak dituzten teologiako lan eta elkarrizketen ondotik. Goretsi ditu holako urratsak ekumenismo edo batasunaren izenean, erranez badutela hor gai on bat katolikoek eta protestantek, ebanjelioaren eta Jesu Kristoren argian aitzinatzeko elgarri buruz.• Amerikar Estatu Batuetan Richard Holbrooke jauna batbatean bezalatsu zendu da bihotzeko joandura batetarik eta hori ere makur da Barak Obama eta harekilakoendako, Holbrooke hori baitzen presidentaren gizona bereziki Afghanistar aldean, 69
• Bi Korea horien arteko auzimauzi gatazkek segitzen dute gero eta gehiago Iparraldekoak Hegoalderat egin zuten bonbardatze hartaz geroztik. Hegokoa berriz malobretan ari, Iparrekoaren beldurrez, hunek Amerika bere alde, hitzetan bederen. Bainan hor dituzte ere Errusia eta Xina bereziki, hauk ez beti alde beretik ufatzen suari. Eta ororen gainetik ONU batasuna, auziak nolazbait eztitu beharrez ibilki.• Mexikan ixtripu lazgarria izan du igandean petrolio konpainia batek San Martin Texmehucangoan 32 hil egin dituena eta ainitz kolpatu ere gainerat, herri eta herrialde horren erditsuan nunbait ere.
A l e k s a n d e r Lukaxenko.
2
HaN eta HeMeN
Lapurdi 16092009 elkarteak prentsa bildu du Baionako Kutxa banketxean, urte bat eterdiz ereman dituen ekitaldi desberdinez pundu baten egiteko. Zergatik Kutxan ? Banketxe hori baita elkartea buruan buru diruz lagundu duen bakarra, bertze banketxek pilota edo errugbia nahiago dutelarik sustengatu... Eta elkarteak bihotzez bihurtu dizkio eskerrak, hura gabe nekez ereman baizezakeen urratu duen sail aberatsa.
Bai, Lapurdin duela lau mende izan zen “sorgin” ihizi hartaz ildo ederra ereman ahal izan du Mixel Mendiburu Senpertarrak kudeatzen duen elkarte horrek : Claude Labaten solasaldierakusketak ikastetxe frangotan ; 9 mintzaldi historialari hoberenekin, Baionan, Senperen, Uztaritzen, Donibane Lohizunen, Azkainen, Urruñan, Saran eta Hazparnen ; oroitarriaren eraikitzea Senpereko gaztelu aitzinean, Nestor Bazterretxea eta Jan Mixel Bedaxagaren obra guziz ederra, ez dena menturaz
oraindik merezi lukeen bezain bat balioan emana ; dozena bat lagunen artelan erakusketa Donibane Lohizunen ; bertsu saio gustagarri bat Baionako antzokian, Euskadiko xapelgo nagusiko zortzi finalistekin ; eta antzerki bat guziz arrakastatsua, Joseba Aurkenerena eta
IDUZKILORE antzerkiaren DVD-a plazaratua
Peio Chipik idatzia, eta Manex Fuchs eta Mizel Jorajuriak taulen gainean gozpuztua, 10 herritan jokatua izan dena (2000ko bat ikusliar), eta 2011 hortan ere lauzpabost aldiz emango dutena, martxoapirilez.Hots, lan gaitza ereman du La
purdi 16092009 elkarteak. Hortaz guziaz bazuen jadanik liburu pollit eta koloretsu bat argitaratua, “1609ko auziak, Lapurdin”. Gaur, DVD bat du plazaratzen, ainitzek atsegin handiz beretu nahiko dutena (12 eurotan). Obra berri horren bidez, antzerki osoa ikus daiteke, testua ere irakur daitekeelarik, agerraldika ; bertzalde, hiru elkarrizketa ere agertzen dira, Mixel Mendiburu, Manex Fuchs eta Joseba Aurkenerenarekin eginikoak. Talde osoa oso pozik agertu da egin den bideaz eta jokatu duten antzerkiaz, denak aitzina jotzeko prest agertuz. Lekukotasun a tsegingarriak bildu dituzte bidenabar : “Ustegabe ederra, egiazko antzerkia, jokolari onak...” (Jose Angel Irigarai), “Etzen deusen eskasik, bazen bihotz eta sendimendu, bazen mugimendu...” (Xan E rrotabehere). Kutxa banketxeko ekitaldi hortan, Lapurdi 16092009 elkarteak denak eskertu ditu, bi lagun bereziki omenduz, Mixel Brust antzerkilari paregabea eta Maialen Fautoux jokolari gazte talendu tsua...
Mixel Mendiburu elkarteburuaren inguruan, kide eta antzerkilari batzu
Bernardo Atxaga euskaltzainak hartua du Euskaltzaindiaren “Erlea” aldizkari literarioa plazaratzeko ardura (Pamiela etxea argitaratzaile). Lehen bi zenbakiek Estadu Batuak eta Irlanda balinbadute gehien bat aipatu, oraiko “Erlea3”k Ipar Afrikari dio behakoa emaiten, bereziki Aljeria eta Marokori, bai eta Ipar Euskal Herri huni. 130 orrialdeko aldizkari aberatsa, narrazio eta nobela baten gisa irakurtzen dena. Bernardo Atxaga berak dionaz, aldizkari hunek Ipar Euskal He rria hobeki ezagutarazi nahi luke, eta hortarako aurkituko ditugu Piarres Aintziarten “Hiriburuko karakoila”, Lucien Etxezaharretaren “Ene erresuman bidaiaz”, Txomin Peillenen “Aljerian frantses armadaren erizain” elgarrizketa, Jean Louis Davanten “Tougourteko dorretik” poema... Hor ditugularik ere Mohamed Xukri marokoar idazleari eginiko elkarrizketa interesgarria, Joseba Sarrionaindiaren “Tuaregen poesiaren
amaiera” artikulua, Kepa Altonaga, Koldo Izagirre, Jabier Muguruzaren ala Bernardo Atxagaren testuak, hots orotara 35 idazleren luma atsegingarriak, argazki frangoz (xuritabeltz eta kolorezko) apaindurik, aldizkariaren azala aldiz Gonzalo Etxebarriari zor diogula. 12 eurotan salgai.
Ipar Euskal Herria eta Ipar Afrika “Erlea3”aldizkarian
Bernardo Atxaga Baionan, Erlea 3-ren aurkezpenean
3
HeGOaldeaNOtegi libro uztearen aldeko ibilaldiaEhundaka pertsonek parte hartu dute Logroñoko presondegiaren aitzinean egin ibilaldian, ezker abertzaleko kidearen libro uztea galdatzeko. Martxan irakurria izan den bere eskutitzan, Otegik eskertu ditu parte hartzaleak e rranez Espainiako gobernuak ez duela berehalakoan arrapostu baikorrik emanen eta beraz batasun zabala eskatuz. «Gu ez ginen erresistitzeko sortu bainan irabazteko baizik, eta irabaziko dugu» deklaratu du Otegik. Martxan parte hartzen ari zen pertsona bat zanpatua izan da, antolatzaileek ekitaldiaren finitzean jakinarazi dutenez. Eskuindiar talde batek Logroñoko gaztea zanpatu du, manifestalditik hurbil zagoela.
Espainiako Itzulia Hegoaldean gaindiUrtarrilaren 12 an Alacanten aurkeztua izanen den Espainiako Vueltak, Hego Euskal Herrian eginen du pasaldia. Irailaren 10eko etapa, Bilbotik aterako da Gasteizen bururatzeko eta Deba, Urola eta Goiherrin gaindi, Gipuzkoatik ere pasako da. Bazuen 33 urte Espainiako Vuelta ez zela euskal erkidegoko hiru lurraldetarik pasatua. Bezperako etapa Kantabriako Nojatik aterako da Bilbora heltzeko.
Euskal Selekzioak Venezuelakoaren kontra jokatuko du abendoaren 29anAbendoaren 29an Bilboko San Mamesen jokatuko duen partidan, Venezuelako selekzioa izanen du aurkaria. Jokalari eta Euskal Federazioaren arteko hika mika gainditzeko, Euskal Selekzioa izanen du izena eta ez Euskadi edo Euskal Herria.
Seattle eta Bilboren arteko aire loturaCondor izeneko aire konpainiak abian ezarriko du helduden udako Estatu Batuetako Seattle eta Bilbo arteko aire lotura. Astean bi hegaldi izanen dira Frankfurtetik pasako direnak.
PP euskararen aldeEuskaltzaindiaren egoitzan egin deklarazioan, PPren izenean, Basagoiti alderdiko zuzendariak deia egin du, urte luzeetako kalapitak baztertuz euskararen alde denek elgarrekin lan egin behar dutela, euskarak ez baitu jendartearen zatitzeko estakuru izan behar bainan bai elgarretaratzaile. Basagoitik dionaz, denen indarrek elgarretaratu behar
dute, euskara zaindu eta hedatzeko.
Segi : zortzi pertsona arrastatuakEspainiako polizak zortzi persona arrastatu ditu Segiko kideak izaiteaz akusatuz. Hoietan Haizea Ziluaga eta Haritz Eskudero abokatak. Astelehenean epailearen aitzinean pasatu dira galdezkatuak izaiteko. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi du, jazko azaroaz geroztik 58 gazte independentista arrastatuak izan direla eta hoietarik 47ek torturak salatu dituztela. Sei gazteak preso altxatu dituzte eta abokatak libro utzi.
Ezker abertzalearen legalizatzearen aldeko ekitaldiaHegoaldeko hiriburuetan ekitaldiak eginak izan dira asteburuan Ezker abertzalea legalizatua izan dadin galdatzeko. Giza gateak eginak izan dira.
Hartzen nonbrea emendatuz PirinioetanBiologoen arabera, emeki emeki hartzen populazioa emendatzen ari da Pirinioetan. Hogoi buru
inguru badaudela mendi kate guzian estimatzen dute eta populazioaren zaintzeko egin lanek ondorio baikorrak emaiten ari dituztela. Biologoen arabera, hartzek egiten dituzten kalteak «jasangarriak» dira, bainan artzainekin harremanetan jartzea beharrezkoa da etorkizunari begira.
Bularreko minbiziaren kontrako maratoia EITBn« Denak arrosarekin bat » lelopean, bularreko minbiziaren kontrako EITBk antolatu maratoian, 230 mila euroz goiti bildua izan da, hildako asko eragiten dituen eritasunaren kontrako ikerketak laguntzeko.
Terrorismoak Bilbon eragindako 63 hildakoak omenduak Gesto por la Paz taldeak egin duen terrorismoaren biktimen aldeko ekitaldian, ETAk, GALek eta Batallon Vasco Españolek, Bilboko 49 lekutan erahil dituzten 63 biktimak omendu ditu lore eskaintza eta isiluneak eginez. Biktima guzien oroitzapena bizirik atxikitzea aldarrikatu dute gizakien arteko harremanetan indarkeria behin betikotz baztertzearen aldeko deia eginez.
Ehunka bidaiari Loiuko aireportuan hegazkinik gabeBeste asko aireportutan bezala, Loiuko aireportuan ere, 14 hegaldi ezabatuak izan dira asteburuan denbora txarra eta elurraren eraginez. Frantzia, Alemania, Italia edo Erresuma Batuetarako hegaldiak dira bereziki ezeztatuak izan direnak eta ondorioz ehunka bidaiari hegazkina hartu ezinik gelditu dira. Aldiz Foronda,Hondarribia eta Noaineko aireportuetan normaltasuna izan da nagusi.
Igandetan denden idekitzearen kontraDendak igandetan idekitzearen kontrako manifestaldia egin dute ELA, LAB, CCOO eta UGTk merkataritza alorrean duten ordezkariek Bilbon, merkataritzako ordutegiak luzatzearen eta igande eta bestaburuetan zabaltzeko asmoaren kontra.
Erretiratzeko adina 67 urtetan ?Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentaren hitzetan, gobernuak erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko proposamena mantenduko du. Bainan onartuko ditu lan baldintza bereziek eragin neurri bereziak.
Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsulari txapelketaren irabazle
Arkaitz Estiballes nagusitu da Bizkaiko Bertsulari Txapelketako finalean. Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesen artean jokatu da azken erabakia. Publiko zabalaren aitzinean jokatu da finala : 4 mila ikuslez goiti hurbildu da finalera. Hirugarren postua Miren Amurizarentzat izan da eta laugarrena Onintza Enbeitarentzat.
4
eGuN eta biHar
KariotzeBatean urak ateratuak, bestean ekaitzak bazter ainitz funditua, asurantzaetxeak arrangura dira gero eta kalte gehiago badutela ordaintzeko. Ondorioz, gehienek jakinarazi dute beren urtesariak ozka on batez emendatu behar dituztela Urtatsetik goiti. % 3ez segurik, batzuk aise gehiagoz orobat. Nahiz ezagutuenetarik diren hiru etxe badiren halere beren xedeak ez baitituzte oraino agertuak… Dena den, hori jakitearekin Christine Lagarde gobernuko diruzain handia beltzurika hasi da. Ikerketa berezi bat manatu du finkatzeko heian kariotze horiek zinez egokiak diren ala ez… Bestenaz ere denbora berean hor gaindi diotelarik autoen asurantzasariak ere goratuko direla bai eta osasunelkartasun “mutuelles” delako horienak ere ba, beharbada %5ez edo 6ez…
BugarachEzagutzen duzue Bugarach? Hori da Aude departamenduko herri ttipi bat, berrehun biztanle baino gutixago duena. Izen bereko mendiaren itzalean bezala dago. Badu urteak gaitzeko solas bitxiak hedatzen direla mendi hori aipatuz. Diote, bainan nork nundik jalgia ote du hori, mixteriozko argi batzu ateratzen direla artetan mendi horren barnetik eta beste mundu batetarik etorri izaite batzuk hor nunbait baduketela lurpez muntatua beren aterbea! Holako zerbait aditurik, gero eta jende gehiago ibilki da hor gaindi. Zerbait arraroren
ikusteko menturan naski. Azken egun hotan, egundainokotan zernahi solas nolazpait hedatu da, baiziketa munduaren akabantza bezalako zerbait laster izanen dela, bi urteren buruan omen, 2012ko abendoaren 31n. Orduan denak xahu salbu Bugarach mendiaren gerizapean kausituko direnak! Tokiko jende frango nardatuak daude ixtorio horiekin. Zentzugabekeria hutsak direla eta nahaskeriarik baizik ez dutela ekartzen. Urrunetik heldu arrotz batzu, zonbaitek hor nunbait aterbeño bat segurtatu nahi delako egun hura jinen deneko. Hastean, nehor etzen biziki kexatzen saltsa horrekin, irriz asetzen ba izaitekotz, bainan azken denbora hotan giroa azkarki kanbiatzen ari da…
TrenputxartuAlde bat jo harat eta jo hunat ibilki, politikariak ere akitzen dira! François Bayrou, erdiko MODEM alderdiaren buru dena, batere funtsik gabe trenputxartu da joanden aratsean. Ospitale batetarat ereman behar ukan dute. Hiru egunen buruan atera da, iduriz segurik arras pixkortua. Sobera akituarena omen zuen destrenpu hori. Diotenaz, ez du gerokorik bainan hemendik aitzina gehixago kasu egin behar, sobera akitu gabe…
Lagun handiakPollita da hau ere: Brice Hor-tefeux barneminixtroa zigortua izan da, arinki bada arinki, bere ezagun baten beltzatzen arizanik, ezagun hori – Michèle Alliot-Marie minixtroaren la
guntzaile handia izana aferaño batean hobendun ekarria balitz bezala oraino segurik ez delarik hala. Egia erran, minixtroa ez da alde bat kondenatua, berehala dei egin baitu. Goaitatu behar beraz deiauzitegiaren erabakia. Anartean, batzuk, ezkerraldean bereziki, deplauki diote barneminixtroa oraidanik gobernutik kanpo behar litakeela despeitu… Bainan Nicolas Sarko-zy eta Brice Hortefeux elgarren lagun handiak dira aspaldian eta badute elgarren beharra… Bestenaz ere presidentbozak hurbiltzen arieta. Horiek hola, deiauzitegiak zigortzen badu, minixtroak, batere balitz, bere baitarik behar luke halere kargua utzi! Bainan ez bide da hortarik ari…
ElurraFrantzia behere hortan, berriz ere elurra polliki ukan dute ainitz tokitan. Urte ondar huntako bigarren elurtea, lekuka hirugarrena. Bideetaz arduratzen diren zerbitzuak aitzineko astean baino erneago ibilirik, ez da hainbeste buruhauste izan. Nahiz Bretanian konparazione, Fougères hiritik hurbil arats batez lau ehun bat lagun ezin diren beren autoekin etxeraino heldu, sobera elur eta sobera horma bazelakotz. Batzu autoen barnean egon dira orenak eta orenak, bestek gaua pasatu dute ondo hetako eskoletan, ahal bezala. Elurte pizkorra beraz bainan Inglaterran, Alemanian eta Italiako eskualde batzuetan ere berdin gauza bera gertatu da. Aurtengo abendoa aspaldiko hotzena eta elurtsuena… J-B D
JaiNkOa bizia JeNdea« arretONS le MaSSaCre ! »
Titülü hori « la Vie » astekari katolikoak erabili dü azaroaren 410eko editorialean, eta Jeanette Renard andereak arrahartü dü azaroaren hamekako « Laborari » euskal astekarian. Geia Irakeko kiristier egiten zaien itxesa dü.Telebistan ikusi dügü : Bagdadeko katedral txipi hartan, zer itsuskeria ! Berrogeita hamar bat hil, eta zonbat kolpatü ! Hainbeste inozent, ogengabe, sakrifikatürik... Ehaileak nor diren : AlKaidako gizon elibat. Jinkoaren izenean ehaitea, zer lazkeria !Holako itsuskerien egiteko, ez da bürütik ontsa izan behar, segürrago debrüak hartürik. Koran libürüan apür bat irakur baleze, ikus liroie müsülmanen libürü
saintü horrek jüdüak eta kiristiak zaintzen dütüala. Etsenplütako, behin Mahomet profetak apezpükü bat errezibitü züan bere « mosquée » delako mezkitan, kiristi andana batekin, eta han mezaren emaitera ützi.Hamar miliu kiristi badira Egiptoko Nil ibaiaren (ühaitzaren) eta Irakeko Tigre ibaiaren artean : batak ortodoxo, besteak katoliko, eta protestant elibat ere. Palestinako lehen elizen ondokoak ditügü, müsülmanekin bakean bizi izan dira kasik beti. Haatik orai islamismo gogorrak zinez mehatxatzen dütü, Ekialde hortarik ohiltü nahiz.Lehenik kaseta elibat igitzen hasi dira, irakurleer eta gobernarier dei eginez : « La Vie » astekari katolikoa, « La Croix » egün
kari kiristia, « Laborari » euskal astekaria, gero « Marianne » astekari politikoa. Prefosta, Elizako bürüzagiak ere mintzatü dira, bereziki Aita Saintüa eta Irakeko artxapezküpüa. Frantziako gobernüak 150 irakiar kiristi honartü dütü, lehenik kolpatüak beren familiekin.Elizako aitzindariek beste zerbait nahi lükeie : kiristiek ez dezen Iraketik ihes egin. Hanko gobernariek ere han etxeki nahi lütükeie, erresumak haien beharra beitü. Lehen minsitroak hitzaman dü hobeki zaintüko dütüala : ordü lüke ! Ahalaz Bagdad beno lekü sagürrago zonbaitetan plantatzen lagüntü gei dütü, bereziki Kürdistan eskualdean jartera lehiaraziz.Kasetalariek eta Elizako bürü
zagiek Frantziako eta Europako gobernüak Irakeko kiristien süstengatzera bulkatzen (pusatzen) dütüe. Gük ere prefosta, gure hein txipian, otoitzearen lagüngoatik hasiz. Gaineala gogoan edüki dezagün Irak üngürüan ere kiristiak nekez ari direla, Mediterraneoko Ekialde güzian, bereziki Egiptoan, islamista gogorrek zirukatzen beitütüe. Hanitx badira hanko erresumetarik joanik, haboroxeak Ameriketarat. Palestinan ere desgustüan bizi dira, Jesüsen herrian, bi partetan zatitzen düan mürrü eta parete handi haren bi aldeetarik, süstut Gazako lür zerrendan. Bena hankoak dira, müsülman eta jüdüak bezala.
Jean-Louis Davant
Bugarach mendia, 1230 metro gorakoa, dena mixterio egundainotik eta orai sekulan baino gehiago…
5
kOStaldeaNEguberriko kontzertua DonibanenDonibane Lohizunen, aitzineko
urtetan bezala, herriko etxeak kontzertu bat eskaintzen du elizan Eguberrikari. Autengoa igande huntan, Eguberri biharamunean beraz, aratsaldeko 4etan. Jesus Martin Moro organojoile, Philippe Laurent saxofonoarekin. Musikagile askoren obretarik emanen dute, “Bozkario eztiz jauntzia” deitu duten kontzertu hortan. EuskalHerriko aire batzu ahantzi gabe… Denek ezagutzen dugu Jesus Martin Moro, zinez artixta arraroa. Berdin jeinutsua da Philippe Laurent, sortzez Frantzia iparraldekoa, orai Biarnoan bizi dena.
Dukontenea ikastegi bat zelarik…Donibane Lohizunen, joanden udan Jakintza elkarteak atera zuen bere aldizkariaren zenbaki berezi bat aipatuz Duconténia edo Dukontenea egoitza, eta gehienik duela 50 urte hor ideki zen bigarren maileko ikastegia, Ravel lizeoa eraiki arte hor egon zena. Argazki erakusketa bat ere izan zen, arrakasta ederra ukan zuena. Jende frangok galdeturik, argazki horiek berriz ikusten ahalko dira abendoa
ren 27tik 30erat, lau egunez, aratsaldetan, 2 orenetarik 6ak artean, Thiers etorbideko Hedabidegunean. Ikasle ohien ainitz argazki agertuko da eta deia zabaldua da deneri, argazki batzuetan baitira zonbait izen falta, norbaitek izen horiek kausitzen ahalko dituenetz…
Urdin-Ttiki eta Hori-TtikiDonibane Lohizunen, ikastolako amaeskolak biziki ikusgarri pollita eskaini diote burraso, aitatxiamatxi eta adiskide guzieri! Dena dantza eta kantu, gaitzeko sail alegera! Ipuin bat ere kondatuz, UrdinTtiki eta HoriTtikiren ixtorio harrigarria: Biak berdeberdea jartzen elgarretaratzearekin, zer egin behar beraz berriz urdin eta hori jartzeko?
Pupu eta Lore!Azkaingo Kiroleta kiroldegian ikusi ditugu Pupu eta Lore, gaitzeko haur ttipi pollitak! Eta ikusi beraz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso famatuen ikusgarri berria, Ziburuko Luma haurtzaindegia antolatzaile! Haurrak bildu dira ehunka, denak loriatuak! Umetxoak nola hazten diren, eta xakurrak ere bai, ainitz gauza ikasi dugu! Eskerrak deneri, ahantzi gabe Azkaingo herria, kiroldegia hoin gogotik prestatu duena hitzordu alegera horrentzat!
Olentzerok ez du ahantziIntegrazio Batzordea
Denek badakigu zoin sail baliosa deraman Integrazio Batzordeak ahalmen hurriko haurrak besteak bezala segituak izan diten ikastoletan. Bai, denek badakigu eta Olentzerok ere badaki! Horra zergatik nahi ukan duen agertu haur horietarat eta karia hortarat biziki besta pollit eta hunkigarria izan da Senpere Larraldean. Haurrak lorietan, burrasoak ere ba, Olentzero bera ere biziki hunkia ikusiz denak hoin alegera jarriak!
Lur-ikerleak ez ditela hurbildu!Burdinbide berri bat behar dela muntatu zalutasun handiko treinentzat, burdinbideen sareaz arduratzen direnak tematsu daude, ainitz jende kontra agerturik ere. Gisa hartako obretan berezitua den Fondasol etxeari galdetua diote burdinbide berria pasa litakeen tokietan lurra nolakoa den untsa ikertzea, gero gisa hartarat apailatzeko gisan. Urruñan, ikerle horiek jitekoak ziren joanden egunean Ibardin zolako etxe batetatarat bainan ez dira hurbildu ere denen buru. Ehun bat lagun han bilduak izanki, lurikertze horiek etzirela legezkoak salatuz…
Jakintza elkarteko kideak jauregiko sukaldean, zintzur bustintzearen tenorean, Guy Lalanne elkarteburuaren inguruan…
Antton d’Abbadie d’Arrast euskaltzale suharra, bestalde biziki jakintsun handia, duela berrehun urte sortu zen Irlandan, ama hangoa eta aita xuberotarra. Mendeburu hori ospatua izana da aurten asko gisetarat. Jakintza elkarteak ere nahi ukan du ospakizun horietan parte hartu. Bere kideentzat muntatu du beraz Abbadiako jauregiaren bisitaldi bat. Jauregi hori Antton d’Abbadie d’Arrastek eraikiarazi zuen gure kostaldeko itsasbazter xoragarri batean, Urruñako lurretan. Orai Hendaian da haatik, ez lekuz aldatu delakotz, laminak karraskan arizanik lanean, bainan bi herrien arteko muga kanbiatu delakotz… Hogoitazonbait lagunek parte hartu dute bisita hortan. Ikusi dute jauregia bera nolakoa den, kanpoz eta
barnez, bai eta ikasi ainitz gauza Antton d’Abbadie d’Arrast zenaren biziaz eta haren lanez. Gizon harrigarria zinez, hamalau mintzaira bazazkiena eta euskarari errotik atxikia, lorejokoak muntatzen zituela bai eta ederki saristatzen. Bisitaldi guziz interesgarria, tokia jadanik hein bat ezagutzen zutenentzat ere, holakoetan beti zerbait ikasten baita!Hainbestenarekin, jakin da Urtatsetik goiti jauregiaren kudeantza Hendaiako herriak duela bere gain ukanen, gazteluaren jabea den jakintza akademiaren eskutik, eta hori hamabost urterentzat behin, gisa hartako hitzarmena izenpetua izanik. Untsalaz, hurbilagotik kudeatze horrek ez du onik baizik ekarri behar…
Abbadiako jauregirat…
Jesus Martin Moro eta Philippe Laurent
Zoin polliki jauntziak eta zoin erne!
Pirritx eta Porrotx zoin uros beren bi haur ttipiekin!
Zernahi haur eta denak begiak xurituak egoki!
Denak loriatuak Olentzero hola jinik!Duela berrogoita-zonbait urteko ikasle andana bat erakasle batzuekin…
6
kOStaldeaN
arrantzale elkarteentzatZiburun, herriko kontseiluak erabaki du Recollets deitu komentu xaharraren eskualde bat saltzea portua kudeatzen duen Baionako komertsaldegiari, arrantzale elkarte eta zerbitzuak hor plantatzeko. Elkarte eta zerbitzu horiek beren lehengo tokia galdu zuten duela hiru urte sute baten ondorioz. Behin, kontseilu orokor edo jeneralak zuen komentuaren parte hori erosi beharra, xede bera gogoan, bainan denen buru komertsaldegiarekin egin da tratua. Ezkerraldeko hautetsiek nahiko zuten luzamen bat saltzea hola finkatu aitzin, garbitasun gehiago geroari buruz, jakin nahi konparazione zer gerta litakeen komertsaldegiak uzten balu portuaren kudeantza. Auzapezak segurtatu du komertsaldegia errotik atxikia dagoela arrantzaren ahal bezen azkar begiratzeari.
uhabia ikastola
alegeraki estreinatu
Lau haurrekin ideki zen Bidarteko Uhabia ikastola, Paskalin andereñoarekin. Gaur egun 14 haur dira, Jaki andereñoarekin, primadera hortan 19ren mentura badelarik. Arbona, Ahetze, Getaria eta Bidarteko haurrak. Herri Urrats bestari esker, ikastola pollit bat da eraiki Bidarten haur horiek guziak euskaraz eskolatzeko, Maialen Suhaste andereak Seaskari eskai
nitako lur eremu batean. Joanden egunean alegeraki da ikastola estreinatu, Olivier Mioque lehendakariaren inguruan bildurik zaudela Jean Jaccachoury auzapeza eta bertze hautetsi batzu, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Max Brisson EEPko lehendakaria, Ikuskaritza Akadamedikoko ordezkaria bai eta haur, burraso, erakasle eta adiskideak.
Uhabia ikastolaren estreinaldian, Olivier
Mioque lehendakariaren inguruan
bortizkeria sexistakKristine Bosque Arbonarra Baionako ospitalean hil da azaroaren 28an, aste batez koman egon ondoan, iduriz bere senarrak lepoa tinkaturik. 2005etik hona emazte hauek hil dituzte beren ezkontide edo ezkontide ohiek Ipa–rraldean : Audrey, tirokatua ; Sophie, lepoa tinkaturik ; Begoña, joa eta zauritua ; Liliane, aizto ukaldiz ; Carlota, joa eta lepoa tinkaturik ; Marie Laurence, nahitara piztu sutean errea ; Mari Jeanne eta Mari Jeanne, tiroz ; Annie, tiroz.
Izen horiek gogoratuz adierazi nahi dugu ez ditugula ahanztekoak, ahanztura ukazioa delakotz. Hiltzaileek ukatu zituzten, hil zituzten emazteen biziaren jabe zirelakoan. Guk oroitzapen kolektibora ekarri nahi ditugu, baita bakoitzaren oroitzapenera. Baina hil egin dutenak ez dira hobendun bakarrak. Emazteek jasaten duten bortizkeria berek eragiten dutela diote zenbaitek. Horiei erantzun nahi diegu bortizkeria denen erantzukizuna dela : hezitzaileena, ezkontideena, lagunena, lankideena, auzoena, ikusliarrena... Arbonako Kristineren egoitza «Oihuetxea» deitzen zuten batzuek. Jendarteak eta aginte publikoek hitz eta eraso sexistak toleratzen dituzteno, heziketa emazteen mendetasunaren eta gizonen nagusigoaren gainean oinarritua deno, gizonek pentsatuko dute emazteen gorputzaren eta biziaren jabe direla. Ez dugu erasotzaileen heriotza nahi, haien biktimen bizia baizik. Orain dela bost urte, Hexagonoan, bost egunetarik behin emazte bat hiltzen zuen bere ezkontideak edo ezkontide ohiak. Orain, gauzak aldatu dira : bi egun eta erdi guziz hiltzen da emazte bat.
Hemen, besteetan bezala, hamar emazteetarik batek jasaten ditu ezkontidearen bortizkeriak. Eta hemen, plaza honetan berean, badateke e mazte erasoturik. Eta badakigu isiltasuna dela erasotzaileen laguntzaile hoberena. Horregatik azken bost urte hauetan hitz berdinak errepikatzen ditugu. Eta segituko dugu, denak baikara ezkontide, lagun, lankide, auzo, ikusliar... denak izan gaitezke lekuko, eta ez dugu konplize izan nahi.
Baionan, Herriko Etxearen aitzinean, abenduaren 13an
Emazteen mundu martxako plataforma Euskal Herrian
Olentzero jinzauku…
Eta ongi errezebitu dute Baionesek, 400 presuna beztituak ziren harentzat, kantu eta musikarekin ondotik desfilatzeko hiriko karriketan barna. Chaho Pelletier kaiarat heldu bezain laster, han zituen Ikastoletako haurrak, jendetzak inguruko zubi eta ur bazterreko aldarriak betetzen zituela. Karriketan jende ainitzek agurtzen zuen eta gure ikazkinak goxokiak banatzen zituen ikusi haur guzieri, ikatz puskekin batzuetan. Noiz behinka Baionako koroek agur tzen zuten beren kantuekin, Olentzerok bakotxaren kandela pizten zuela. Saltokietan ere arrakasta izan du, zonbaitek jarraikia baitzuten antolatzailek egina zuten deia, emanez lepoan Olentzeroren zapia. Ibilaldia Euskal Museoan bururatzen zen, azken agurrak eta goxokiak leihotik botatzen zituela Baionari, eskertuz hirita rrak eskaini ongi etorriarent
zat. Helduden urte arte Olentzero!Goizean Herriko Etxean, Jean Etcheverria zenaren familiak errezebitzen zuen Hiriaren omenezko medaila, Aitor Arandia hautetsiaren ganik, hainbat urtez Baionako Olentzero izanik eskertzeko. Mari Luisa bere alarguna eta Terexa alabaren inguruan, Arrangoitzeko adixkideak, soinulari eta dantzariak bilduak ziren, Eneritz Zabaleta eta Ekhi Erremundegi Baionako bertsulariek eskertzen zutela beren haur denborako O lentzero. Udalbideko ordezkariak eta Tuterako kantari eta soinulariak ere juntatu dira ekitaldiari, arratsaldeko desfilean parte hartu aitzin. Eguerdiko bazkarian ere, Baionako 200 kantari eta elkartekidek omentzen zituzten Jean Etcheverria eta berrikitan zendu den Fernand Mougica, Errobi Kantako kantaria.
806 milioiko buxeta 2011Zortzi ehun eta sei milioiko buxeta presentatu dute eztabaidara joan den ostegun eta ostiralean Force 64 eta UMPko kontseilariek Kontseilu Orokorrean. Horren barnean berrehun milioi inbeztizamendurako ezarriko direnak. Eztabaidak bi egun oso iraun du, gai guziak bederazka bozkara proposatuak izanik, azken bozka izan delarik buxetarena bere osotasunean. Bozka honetan kontra agertu dira departamenduko hogeita sei kontseilari sozialistak, buxeta pasatu da Jean Castaings presidentearen boz bikoitzari esker.
Euskararen eztabaidaOren bat eta erdi iraun zuen euskararen eztabaidak ostegun arratsaldean, bozketan lau kontra agertu ziren, sei abstenitu, beraz gehiengo nasaiarekin onartua izan da gehiengoaren proposamena. Debatean sartu dira hamabost bat kontseilari, denak lekuko hizkuntzen alde mintzatu dira, baina aspektu desberdinak azpimarratuz ; Kanboko Xalbador euskal kolegioaren berritzeko milioi bat eta erdi euroek, eta Seaskaren egoitza berriarentzat Kanbon milioi bat eta hiru ehun mila euroek ez dute berezko dudamudarik sortu kontseilarien artean. Biarnes/Gaskoinaren inguruko puntuak ditu bazterrak bizkortu : erabaki berean euskara edo okzitanera ikasi nahi duten departamenduko langileen formakuntza proposatzen baitzuen gehiengoak. « 70 langile ari dira euskara ikasten, erdia baizik ez gaskoin/biarnesa, hori ez da zuzen, errepublikan garelako kopuru berdina formatu behar luke departamenduak hizkuntza batean eta bestean », ateratzen du Guy Mondorge Angeluko kontseilariak abstenitu aitzin. Kontrako boz emaile batek eskatu du « desberdindu daitezela okzitanera eta biarnesa ez baitira gauza bera, guk biarnesa dugu sustatu behar, ez okzitanera ».
Oro Aurore Martinen aldeOstegun arratsaldean baitzen jakin Aurore Martin mauletar militantearen estradipenari argi berdea emaiten ziola Kazazione gorteak, biharamun goizean hogei minuta iraun du gertakari horri buruzko mintzaldiak ostiral goizean Kontseilu Orokorreko buxet debatearen kari. Hamabi hautetsi mintzatu dira, denak Euskal Herrikoak, Aurore Martinen estradipen erabakia gaitzetsiz. Ikuspuntu politiko guzikoetakoak, horietan lehenik mintzatu dena Max Brisson, ondotik Alain Iriart Hiriburukoa, eta Pepela Mirande, Mixel Arhancet xiberotar kontseilariek ere hitza hartu dute hari beretik, gehituz Aurore Martin xiberotarra izanki sentimendu biziagoarekin ari zirela; tono berean jarraitu dute Jean Lassalle deputatuak eta Kotte Ecenarro Hendaiakoak.
kontseilu Orokorretik
Gordetzerat behartua
Astearte goizean hedatu da berria, Aurore Martinek erabaki duela gordetzea.
7
Herriz Herri
IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO
itsasuHeriotzeAbendoaren 17an zendu da Itsasun Hélène LACOUT anderea, 97 urtetan. Xileteian bizi zen, Panekau bidean. Doluminak familiari.Antzerki« Hau dela, hori dela » izenburuko antzerkia eskainiko du ELEKA konpainiak.ELEKA konpainia berriaren antzerkia ipuinetan eta haien mundu misteriotsuan oinarritzen da. Txomin Heguyrekin muntatu duen 50minutako obra huntan gure haurtzaroko ixtorio, munstro eta giro bereziak berriz aurkezten dizkigu antzerkigintzak ekartzen duen dinamika umore eta freskotasun haundi batekin. Musika, kondaira eta antzerkia nahasiz Kattalin Sallaberry ta Jokin Irungaray jokolariek publikoa Japoniatik Afrikara eta Afrikatik Euskal Herriko xoko ezagunenetara eramaiten dute. Publiko zabal bati zuzendua da : izan dadin haur tarrotu (7 urtetik goiti) edo adin zuhurreko jendeari, bai eta ere euskara ikasten duteneri. Jateko eta edateko parada izanen duzue, Pinpulka elkarteko kideek prestatu pintxo eta edari jastatuz. Sartzea : 7E (urririk 18 urte arte) 2007an sortu da Pinpulka elkartea, Errobi lurraldearen baitan karrika antzerkiaren hedatzeko xedearekin, promozioa eginez eta ikuskizunen antolakuntzan lagunduz. Alde batetik gaualdiak antolatzen ditu, berak edo eremu hortako elkarte batzuekin uztar
tuz; bestalde, Herriko etxe, pesta komite eta beste kultur elkarteeri, ikuskizunen antolatzeko laguntza ekarriz, bere zerbitzuak proposatzen ditu. Eguberriko elizkizunakItsasun ospatuko da parropia osoarentzat Eguberriko gaualdia, « gauerdiko meza » deitzen duguna. Gaueko 11etan hasiko da elizkizuna, Itsasu eta Luhusoko katiximako haurrekin.Eguberri egunaz ez da mezarik izanen Itsasun, bainan bai Kanbon eta Luhuson, goizeko 10.30etan.
Abenduaren 26a igandea (17:00) Itsasu (Sanoki gela)
Eguberri – Eguberri on guzieri, ttipi eta handieri. Bixtan da haurñoentzat egun handia dela, bainan sobera opari ez da eskaini behar hoin maite ditugun nimiñoeri. Zeren tirahala korda badute asko gazte eta burrasoek. Eta eriak ez ditzagun ahantz ezeta bakarrik dauden xaharrak.
Mezak – Eguberrikari, Makean 20 orenetan eta Lekornen 10.30etan. Igandean Gerezietan 10.30etan.
Mus – A mailan, Aguerre Christian eta Aguerre Dominique (Luhuso) xapeldun, Lamarque Vincent eta Lamarque Xabi (Gabadi) galtzale. B mailan, Arosteguy Fabienne eta Betat Lydie (Landibarre) xapeldun, Mattin Hiriart eta Damendrail Roger (Milafranga) galtzale. C mailean Larre eta Larre (Uztaritze) xapeldun, Landagaray eta Bidart (Aiherra) galtzale. Bidegaray ostatuak eskertzen ditu parte hartzaile guziak : jokolariak, epaileak, Coreba enpresa (Hazparne)
Boncolac (Lekuine), Gretha untzitegia (Makea), Onetik gasnategia (Makea), Inchauspe Beñat kontseilari orokorra eta Makeako herria. Eta azpimarratu behar da Bidegarai ostatuak antolatu duela osotasunean aurtengo lehiaketa eder hau, eta berriz ere gogotik etorriko direla zin egiten dute jokolariek, agian ba, Jainkoak nahi badu.
Beti aitzina – Urteko gora beherak aipatu ondoan Herriko Etxean, adinean han harat joan giren guziak, bederen gehienak bildu gira Bidegarai ostatuan, eta bazkari arrado bat egin ondoan etxeratu gira xuxenki. Esker beroenak helarazten ditugu Makeako hautetsi guzieri eta Alain Dubois auzapezak zion bezala : « Agian berriz helduden urtean bilduko gira osotasunean herriko beste ostatu batean ». Ez adiorik eta eri direnak sar ditela sendaturik, hoin maite duten etxean eta herrian !
Makea – lekorne
Lehen mailan, xutik Philippe Berria – Dominique Oxoby 30, Ramuntxo Irastorza – Francis Dutarret 50, kokoriko Panpi Idiart, Xalbat eta Beñat Bidegaray epaileak
Jokoberri lehiaketako bukaeraren berri, palantxaz
Bigarren mailan, xutik Marcel Etcheperestou – Hiriart 50, Jean Claude Balza – Eric Lafitte 48, Michel Erdocio, kokoriko Alain Etchelecou, Xalbat Bidegaray epailea.
Hirugarren mailan, xutik Peio Urruty – Gustave Uhalde 50, Pantxo eta Mixel Camino 38, Jean Camblong, kokoriko Xalbat Bidegaray eta Pettan Idiart
Dolu – Ez du hain aspaldi Paul Vignetten hautsak barreiatu direla hain maite zuen mendialdean, Napalen hain zuzen. Paul ez zen hemengoa. Bigorra aldetik jin zen, Beltxu kooperatiba
egin zenean hor egiten ziren zurlanak saltzeko... Deskantsatzeko arte zuenean edo bestaño bat zenean herrian, familiarekin etortzen zen gutartera. Haren oroitzapena egonen da.
donaixti
baigorriOrroitu - Joanden astean aipatu bezala, helduden astelehenean abendoaren 27an izanen da « Orgue en Baigorri » elkarteak antolatu Eguberriko kantaldia, elizan arratsaldeko 18.00tan. Ruben eta Patricia Gutierrez tronpetan, Jose Vicente Lopez eta Unai Moreno tronboian, Ignacio Navarro orginan dira entzunen J.S. Bach, D. Buxtehude, Giovani Morandi eta bertze zonbait musika egile ospetsuen obretan. Soinulariak Iruñeko « Pablo Sarasate » kontserbatoriotik heldu zauzkigu. Sartzea urririk izanen da eta ondotik adixkidantzako hurrupaldia.Dolu - Astelehen huntan iragan dira MarieLouise Sagardiaren ehorzketak. Bazen zonbait urte, bere osagarria gora beherekin zabilela. Izpurako erietxera joanik, han pausatu da ; 83 urte zituen. Lau seme alaben ama, emazte langilea, bihotz eta fede haundikoaren orroitzapena uzten dauku. Penetan dagon familia guziari eskain
tzen ditugu dolumin bizienak.Eguberri Huna asteburu huntako elizkizunen tenoreak. Ortzirale aratsean, Eguberri gaueko meza : Baigorrin 21.30tan, Eguberri eguna, Irulegin 9.00tan, Baigorrin 10.30tan. Igandean Urdozen 9.30tan, Baigorrin 10.30tan. Eguberri on deneri.Pilota - Esku huska, ezker paretako xapelgoan, Xabi Alcasena eta Xan Bascansek minimo maileko finala irabazi : 22 – 11 Airetikeko pareari. Txaloak gazteeri eta segi aitzina.
Urte berri ona« Xarmegarria zira »
Urte zaharra zauku laster bukatukoBerekin eremanez gertakari askoOroimenak ditugu orain berexikoTxarrenak utzi eta onak beiratuko
Agiantzen egunak, hementxet izankiOhidurak atxikiz, bihotzak idekiOsagarri, zorion ukaitea noskiDezagun desiratu elgarri anaiki
8
Herriz Herri
peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs
étanchéité façades
JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik
MARTIN IRAZOQUY
Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE
Tel. 05 59 41 99 02
aiherra
OztibarreOZTIBARTARRAK pilota batasuna-ren biltzar nagusia 80 bat pilotari gazte, horien erdia 12 urtez petikakoak, 50 bat mutiko esku huska eta 30 bat neska palantxan : hara zenbaki zonbait erakusten dutena zer osagarri onean dugun gure ibar ttipiko pilota batasuna. Eta gainerat, gazte batzu berriki inplikaturik, sekulan baino lagun gehiago (9 orotarat) haur horieri behar diren aholku eta laguntza eskaintzeko, ez baitute nahiant horiek mereximendu ttipia !!Herrietako pesta komiteekin elgarlanean, kasik OZTIBARREko pesta guzietan partida bat eskaintzeko xantza ukan dute aurten gazte horiek. Eta ez dira gutti harritu Ibarlarrak, adibidez, beren plaza laxo xaharrean pilotaren klaska berriz entzutearekin !!Herrien diru laguntza, enpresa laguntzaile pare bat eta haurrek saldu egutegieri esker, konduak ere oreka ederrean ateratu dira jaz.Izan Larzabaleko trinket edo plazan, Donaixtin edo Jutsiko ezkerpareta berrian, baldintza guziak badira segi tzeko beti aitzina, pilota ibiltzeko beti gorago.
…eta gainerat txapeldun berriak !!!Bazuen segur zenbait urte Pettan ITHURRALDEk, gure lehendakariak, igurikatzen, eta hoinbeste haur belaunaldiz arduratu eta, merezitua zuela titulu bat !!!
…Eta abendo huntan jin zaio saria : Xitoetan, Ezker paretan, Euskal Herriko TXAPELDUN atera baitira Ellande HARISPURU eta Jokin PHAGABURU bi kusi bunuztarrak Yves LOPEPE beren herritar trebatzailearen laguntzarekin.
HazparneNoizbait xapeldun Joanden larunbatean eta igandean, Noizbait pilota elkarteko 5 bikote esku huskako finaletan ari ziren B eta A saileko multxoetan. Lehenak Baigorrin : Benjamin mailean, Antoni Harguindeguy eta Gilen Darguy pareak galdu du 2216 Bardoztarren kontra. 16ra berdin ziren eta Hazpandarrak hortan gelditu dira. Minimo mailekoetan, Guillaume Mendiboure eta Iban Bidegain hazpandar pilotariek ere galdu dute Senpertarren kontra 22 eta 5. Beti larunbatean, Kadet mailan aldi huntan, Denek Bateko pilotariak nagusitu dira Noizbaiteko Maxime Larrondo eta Pierre Trolliet pareari, 22 eta 15. Igandeko finaletan aldiz hobeki atera dira gure pilotari gazteak. Beskoitzeko ezker paretan iragaiten ziren A saileko multxoen finalak. Benjamin mailean ari ziren David Chaldu eta Patxi Etchegarayek ereman dute 22 eta 15 Hendaiako pilotarien aurka. Kadet mailan : Maxime Larrondo eta Doyhenar tek 22 eta 20 irabazi dute Bardoztarren kontra. 5 pare finaletan, hiruek galdu bainan bietan xapeldun, Noizbaiteko pilotari gazteak kopeta gora atera dira aste undar huntako pilota plazetarik.
Sakratua ikusgarria Joanden aste undarrean ainitz ikusgarri ukan ditugu herrian. Olentzero eguna, Irriñoak haurzaindegiaren 10 garren urtebetetzea Mendealan, Bilintx herriko mediatekan eta
oraino Ikastolako pesta igandean, Mendealan hau ere. Hi tzordu hauetan ospetsuena izan da “Sakratua” dantza, kantu eta soinuz osatua den gertakizun paregabea. Hau larunbat aratsean ikusi ahal izan dugu Hazparneko elizan. Tokia eskastu da, 300 eta gehiago oraino, sartu ahal izan gireneri ez zaiku dolutu. Hiriburuko Leinuako dantzariek ikuskizun gaitza eskaini daukute nehork guti behingoan bederen ahantziko ez duena. Oren bat eta laurden irauten du hunek eta buruan buru, jendea alkiari itzatua gelditzen da hatsa moztua. Ikusgarri osoa gelditzerik gabe iragaiten da. Dantza, kantu eta musika, fedearen lokarri eta laudatzaile. Hauen bitartez agertuak dira elizkizunetan ospatuak diren biziko gertakari haundi guziak: zoriontsuak ala dolumin
garriak bainan ere gain gainetik Itxaropena. Ikuskizun hau dohaintsua eta erran nahi barnakor ainitzetaz osatua da. Ikusgarria hasten denetik aroa ezeztatzen da, tokiari egokia zaion ixiltasunari lekua uzteko eta ordu bat eta laurdenez « Sakratuak » froga egiten du, dantzak eta musikak beren tokia badaukatela fedean eta nolaz ez ondorioz elizan. Jendea atera denetik, hitzik ez zuen kausitzen ikusgarriaren goraipatzeko eta ainitzek eskerrak bihurtu dituzte Hazparneko herriari ikuskizun hori antolaturik herritarrentzat, Eguberriko opari.
Ikastolako pesta Urte guziez bezala Eguberrietako oporretan, Ezkia Ikastolak antolatzen zuen bere urteko pesta. Mendealako gela haundia konkorreraino bete da igande goiz undarrean. Gaia izan da : « Iraganari begi klixka bat ». Ixturitzeko Harpetako jendetarik haste, erromatarrak ikusi ditugu, Orreagako borroka eta itsasoan balea ihizia. Berantxago, Euskara idatzi zen aroaz mintzatu dira eta ikusi dugu ere nola XVI garren mendean, Ameriketatik, artoa Euskal Herrira sartu zen. Lurraren itzulia untziz eta bukatzeko etorri zen 1937 ko apirilaren 26 an, merkatu astelehen batez Gernikan gertatu zen egun lazgarria. Lehergailuak uharri bota zituzten aleman hegazkinek, herria eta jendea suntsituz. Merkatu alai batekin hasten da antzerki laburra,
elizako ezkilak joiten hasten diren arte, laster hegazkinen burrunba entzuten da, jendea oihu ta marrumaz ihes doa bazter guzietarat, Gernikako plaza hilez ihaurria da. Berpiztearekin bukatzen da, zuhaitz bat sortzen da eta bizia nagusitzen. Ikusgarri ederra Ezkiako erakasleek asmatua eta Txomin Heguy antzerkilari omentsuak moldatua.
EGUBERRI ON ! Urtea bere azken egunetarat doa, eta gaur iduritzen zaut ordua etorria dela, zueri, irakurle guzieri, Eguberri on eta goxo baten agiantzen egiteko. Helduden astean astekari hau ez baita agertuko, Gabonarekilan baliatzen naiz urte on eta osagarritsu baten desiratzeko guzieri. J.A.
Jose Mari Ugalde, Antzuolako auza-pez ohiaren heriotzea Duela 26 bat urte, lehen aldikotz Aiherrako gazte
andana bat Antzuolara joan ginenean, Andre Martinon herritarra rekin, Jose Mari Ugaldek, orduko al kate edo auzapezak errezebitu gintuen ofizialki, eta denbora berean xinpleki. Bere herriaren aurkezpen bat egin ondoan, hango kontseilari ziren Julian Iparagirre, Jerbazio, Juan Antonio, Iñaki Lete eta Joxeanekin, ihiztarien elkartetxean afaldu ginen, ondotik batzu besteen etxetan lo egiten ginuela, eta han berean asteburua bururatzen. Ahanzten eta ahantziko ez
diren orroitzapenak dudarik gabe !Gizon argia, kuriosa, Aiherra herriaren bai eta Iparraldearen ezagutzeko gose haundi bat zuen gizon bat izan da Jose Mari. Duela 6 urte ere, gure 2 herrien arteko binazkatze ospakizunetan parte hartu zuen.Azken denbora hauetan frango ahuldua baldin bazen ere, tipus tapasean joan zauku.Jose Mariren ehorzketak joan den asteazkenean iragan dira. Gure dolumin bizienak familiari ! Liburu baten proiektua Antzuola eta Aiherraren arteko harremanak aipatzen dituguno, 2 herrien arteko parekatzearen 25.urtebetetzearen ospakizunen karietara, 2 herrietako auzapezek deliberatu dute orroitzapenezko liburu baten argitaratzea. Jose Mari joan zauku, alta ba liburu hortan bere tokia ukanen zuen. Gauden beha.Eguberriko mezak Eguberri bezperan, ez da mezarik gure parropiako 2 herrietan. Eguberri egunaz haatik bai. Abendoaren 25ean, larunbat goizean, 9tan Izturitzen, eta 10 ak 1/2tan Aiherran haurren parte hartzearekin.
2004 urtean hartua, eskuinean Jose Mari Uralde Jerbazio, Julian Iparagirre eta Andre Martinonekin
9
Herriz Herri
Heriotze – Azken denbora hautan Jainkoak bereganat deitu dauzkigu andere Jouvé 75 urterekin, Lassalle jauna 74 urterekin, eta Raymond Crifault jauna 81 urterekin. Goza dezatela zeruko zoriona, doluminak familiari.
Appel Detresse – Elkarte horrek Azkaingo saltzean bildu ditu 465 euro. Gisa guzietarat dute egiten entsegu arduratzen direnek, e rreximent, eltxaur, pastiza, esnea irrisarekin eginez. Parte hartu duten guzieri dituzte eskerrak bihurtzen. Jakin behar da ere beharrean delarik norbait, mintza eta lagundua izaiten ahal
dela.Eriak – Negua eta hotza hor daude, orroit eri edo bakarrik direnez. Bisita edo telefono dei batek ez du nehori kalterik ekartzen.
Eguberri – Huna egun hortako gure herriko ofizioen tenoreak : ortzirale 11 orenetan kofesioak, arratsean 18.45etan Eguberriko gaubeila, 19.30etan Eguberri arratseko meza, Eguberri 25ean 10.30etan meza nagusia eta ez mezarik arratsean. Igande 26an, 10.30etan familia sainduaren pesta.
M.L.
azkaine
ahetzeEguberriko mezak – Ahetzen, abenduaren 24ean, ortziralean, aratseko 6.30etan, haurren sustenguarekin. Arrangoitzen, abenduaren 24ean, aratseko 10.30etan, Jarraiki taldeak kantatua. Arbonan, abenduaren 25ean, goizeko 10.30etan.Igandetako mezak – Urtarrilaren hastetik eta 2011ko urte guzian, igandetako mezan parte hartzeko, Ahetzen, larunbatetan, aratseko 6.30etan, eta Arbonan goizeko 9.30etan.Sortze – Eguberriri buruz nex
ka pollit bat sortu da Ahetzen, Içiaga Iñaki eta Agnésen familian. Gure goresmenik beroenak familia gazte horri eta zorionik goxoenak Lorea mundu huntarat sortu denari. Jean Pierre eta Marie Hélène Iribarren aitatxiamatxiek zer plazerra izanen duten haur ttipi hori besoetan atxikitzen ! Ohore eta bozkario familia guziari.Besta on desiratzen dut Herriaren irakurle guzieri eta nere zorionik beroenak deneri.
Panpili
SenpereGanden ilabeteko sortzeak – Mathias Jean Paul Susperregi Elbarrunen, Ines TelleriaZamora Amotzen, Gabriel Vincent Paul TeilaryBonnemazon Dufau lotizamenduan. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.
Biltzar nagusiak – Lehena ortzegun aratsean OGEC deitu herriko ikastegi katolikoen kudeatzaile den bulegoak San Josep eskolako eta Arretxea kolegioko kideak bildu ditu. Juliette Fagoaga lehendakariak bere agurra ekarri eta ikastegi horien berriak emanak izan dire. Marie Jeanne Lassaga zuzendariak zabaldu ditu San Josep eskolako harat hunatak. Ama eskolatik eta seigarrenean sar tzeko adina arte 170 haurrekin kopurua berdintsu doa zonbait urte hautan. Ondotik Magali Zubillaga zuzendariak erran du 220 inguru horrekin Arretxea kolegioko kopurua emendatuz doala. Aurtengo etsaminen e maitzak arras onak dire. Gero bi zuzendariek erran daukute parropiarekin elgar adituz ikastegi katolikoen seinale gisa, urtean bi aldiz Eguberriz eta Bazkotan beren ikasle guziekin elizan bi zeremonia egiten dituztela. Gisa hortan ttipienek ikasten dute eta handieneri oroitarazten zaiote elizako bidea beti bera dela. Gero Jean Pascal Lahetjuzan diruzainak eman ditu argi eta garbi diren urteko konduak.Bigarren biltzar nagusia ortzirale aratsean St Christophe lizeoarena izan da. Dominique Hirigoyen lehendakariak zabaldu ditu etsaminen emaitzak, arras onak izan dituztela. Gero Michel Fagoaga diruzainak eman ditu bere konduak. 1820 urte dituzten ikasle gazte horien inguruan diru zama gotorrak badabiltza. Halere hemen buru ditugun horien xintxotasunarekin eta buru beharriak erne ibiliz diru maileko kondu pizkor horiek argi eta garbi dabiltza.
Errugbia – Adineko bi taldeak aski molde pollitean doatzi beren xapelgoan. Gaztetan bere ber mail guzietan ezin aski izanez gure ibaia « Ur Xuriren » inguruan diren herrietako elkarteek bat eginik baderamate beren xapelgoa.
Eskubaloia – Mutil eta nexkato orotarat sei talde beren xapelgo betean dire.
Pilota – EZKERPARETEAN xixteraz : abiatuak ziren lau paretarik Txomin Arrieta eta Peio Fournier heldu dira finalerditarat. Esku huska : sei paretarik ttarroetan Arnaud Haroçarene eta Ellande Jaureguy finalerditarat heldu dire. Aldiz Benjamin Pery eta Pascal Jorajuria gaztetxo B mailean xapeldun dire. TRINKETEAN palantxan : nexkatoak helduetan Hegoa Mendiboure eta Joana Binboire finalerdietan. Junior gaztetan Borda Elorri eta Garat Maider xapeldun ditugu. Kadet gaztetan Etchenique Armelle eta Tellechea Joanak finala galdu dute. Gizon eta mutiletan abiatuak ziren 11 paretarik ttarroetan Adam Peio eta Irubetagoyena Xabi finalerdirat heldu dire. Aldiz gaztetxoetan Maya Jean eta Esteves Joao xapeldun ditugu. Esku huska, helduetan lau pare eta junior gaztetan bi pare abiatuak ziren. Bakarrik juniorrak B mailean Diego Suertegaray eta Amaiur Jaureguy xapeldun ditugu. Gauza ederra dakigularik bi gazte horiek oraino kadet direla. Bertzalde hemen berean adineko lagunik ez izanez Xabi Bereterbide bere Irisarriko Guichandut lagunarekin junior mail hoberenean xapeldun dire. Baditugu ere xapelgo betean pasaka bi pare eta xarean bertze bi pare. Beraz ohore xapelduneri eta kuraia on bertze guzieri, egun hobeak jinen dire. Kuraia on ere jokolari horiek guziak kudeatu behar dituzten buruzagieri.
Heriotze – Joan den larunbatean Luzaiden izan dugu ehorzketa bat. Bidarteko Ignazioren laguna, Katrin edo Catalina izenekoa, pausatu zauku 50 urte zituela. Denbora laburra barne, hiru ebakuntza eginak zazkoten buruan, azkena duela ilabete bat, zerbait gora behera, bai
nan hirugarrena ezin izan du gainditu. Joan den astearen lehen tsuan pausatu zen. Familia urrun bizi zelakotz dute ehorzketa aste undarrerat luzatu. Katrin sortzez Ingelesa zen, hiru haurren ama. Doluminak eskaintzen ditugu familiari. A.A.
luzaide
Hirugarren adinekoekin Abendoaren 7an asteartez zuten urteko azken elgarretaratzea Izturitze eta Aiherrako hirugarren adinekoek. Berrogoita hamar bat lagunek gozatu dute aldi bat gehiago Seroratea jatetxeko mahain ona, usaiako giro goxoan. Urtean lau aldiz dira atseginekin elkartzen, bi aldiz herri bakotxean. Izturiztarrek beren aldetik, museko astezken aratsaldeak utziak baitzituzten hilabete bat huntan, berriz abiatzeko gogoa dute bainan asteartez, bederen hamabostetik. Multxo bat bildu da joan den asteartean, haatik nahi lukete gehiago izan eta musa maite duten gu
ziak gomitatzen dituzte, beti bezala Seroratea ostaturat, heldu den hitzordua finkatuz urtarrilaren 4ean.
Eguberri - Eguberriko elizkizuna Izturitzen goizeko 9tan. Eguberri on deneri!
Egutegiak salgai - Urte undar huntan hor ditugu salgai, eliza atean, Euskaldun Gazteriaren egutegiak beti bezain baliagarriak, ixtorio eta argitasunez beteak. 8 eurotan eskura ditazke, lekuan berean edo norbaiti harraraziz. Oroit, erosiz Euskaldun gazteria laguntzen dela!
izturitze
uharte-GaraziJean Lascoity zendu daIragan astean, berri bortitz batek hartu gaitu : Jean Lascoity, gure herriko zurgina hil zauku. Haren inguruan bihotz guziak zauritu ditu : lehenik Monique bere espos laguna, Pantxo eta Emma bere haurrak eta beren lagunak, bere haurrideak eta oroz gain bere ama Maddi. Eta nundik ez adixkideak…Duela zenbait denbora jakina ginuen gaitz bortitz batekin gudukan
ari zela eta horra nun, adin ederrean, 52 urtetan joaiten zaukun. Zurgin ona zen, jestuzia, langilea, zerbitzu egilea, jite alegera zuena. Huts haundia eginen zauku Jeanek.Ehorzketek jende ainitz ekarrarazi dute. Heietan zenbat gazte, orroitzapen ederrez inguratuak, Jeanek laket baitzituen euskal dantzak, kantuak bere haurridek bezala. Gure doluminak familia guziari.
Ellande Etcharren
kanboMartine MounoleErranaldi zahar batek dio urtea bukatu aitzin zo rrak pagatu behar direla. Eta zo rrak b a d i t u g u . Huna hemen 2010ko ekainean Martine Mounolen e rretreta a b i a tzearentzat San Mixel Garikoitzeko ikasleek ida
tzitako bertsu batzu, erakasle baten tzat ez baita ikasleek idatzitakorik baino ederragorik.
Zure hastapenean Kanbon kolegioanGure anai arreben irakaslea zinenFrantsesan, historian, giro ona euskaranMus txapelketak dauzkagu gogoanErrientsa gisakoa beti irriñoaZure alaitasuna betikotz hor daDantza ta irria kantuz kolegioanBesarkada haundi batAndere maitiaGure eskolaren iguzkia zinenAlai ta dotore hola zaitugu maite.Euskara hizkuntza guri ikasiaBetikotz gure gogoan egonen dena.
10
Herriz Herri
SaraKlasako bazkaria : Abendua
ren 12an, 1950ean sortuek egin dute beren 60 urteko elkarretatzea bazkari on baten aitzinean, Dantxarinean Ur Hegi jatetxean. Beren espos lagunekin 35 bat elkarretaratu dira. Alaitasunean pasatu dute arratsaldea, istorio zahar kondan eta kantari, xanpaina edanez.
Kontseiluko berri : Pikasarrikobordako elektrikaren armarioa erreberritua izanen da. Hiriko gasa emanen dute Hegimearreko auzoan, Añimañeko aldetik eremanen dute. Herriko lurretan, 8 laborariri bailak erreberrituko diozkate.Pastoral lanak: Koanenbordako ardi borda erreberrituko dute, hargintza, zureria. Borda inguruan eremu handi bat zerratuko dute, animaleak (pottoka, ardi..) artatzeko.Pasai batzu ere eginen dituzte mendiko bidetan animaleak ez pasatzeko.Pisu berriak portuko lan zelaian eginak dira. Hortako behar dituzue fitxak erosi herriko etxean astelehenetik ortziralerat goizeko 10etatik eguerdi arte, tenore horietan salgai izanen dira bakarrik.
Durangoko liburu feria : Sarako turismo bulegoko buruzagiak abenduaren 5ean gomitatuak ziren feria hortarat. Jean Michel Garat eta Daniel Landartek mintzaldi bat egin dute, Bazko biramunez Saran eginen den Idazleen Biltzarraz. Publizitate haundi bat utzi dute Durangoko herrian, bainan erran behar da ganden aldian bezain bat idazle (140) heldu bada bertzaldian, arras ongi izanen da. Aski ongi errezibituak izan dira eta apirilaren 25ean Bazko biharamunez, Sarakoek errebizituko dituzte, zeren Durango beren haurride haundia baita. Segizazue holako alaitasunean eta Bazko biharamun arte.
Korrika : Sara korrika taldeak errugbiko gelan abenduaren 11n arratsarekin egin du bere biltzar nagusia. Pepe Iramuno lehenda kariak deneri ongi eto
rria egin diote. Aurtengo bilana ikusi eta denak kontent ziren, e rran behar da 40 bat korrikalditan parte hartu dutela eta ez hain gaizki plazatuak. Helduden urteko proeiktu haundi bat badute, bertze kurtsetatik aparte balukete ideia MontBlanc mendiko maratoia egiteko. Suerte on 30 korrikariko talde horri. Afari on baten aitzinean bukatu dute beren bilkura.
Olentzero : Ganden larunbat ilunabarrean Olentzero ikazkina plazan herriko etxearen aitzinean zen, asto karro gainean etorria. Deneri ongi etorria egin eta goxoki batzu hedatu ditu. Hiru eskoletako haurrek, Sara kantuz taldearekin, eman dituzte Bizar Zuri eta Olentzeroren kantu batzu. Ikastolak antolaturik baziren edari beroak eta gaztaina erreak. Denbora hotza izanik ere jende asko bazen bildua.
Agiantzak: Lurberri gelan urtarrilaren 7ean ortziralez arratseko 7 orenetan, Battit Laborde auzapezak eskainiko ditu agiantzak bere kontseiluarekin.
Urtats : Urtxola jatetxeak antola–tzen du Urtats gaua abenduaren 31n arratsean. Menua 45E arno, kafe, xanpaina barne. Iberiko, ahate gibel beroa, bakalau pekiosak, idi haragia, deserta eta gau guzian musika.
Kirolak : Pilota. Pasaka: Lehen mailan Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni irabazle 1312 Urruñaren kontra. 2g mailan E tchegaray Patrick eta Berrouet Mathieu galtzaile 1304 Zaharrer Segiren kontra. Pouyet François eta Pery Nicolas irabazle 1307 Hardoytarraken kontra.Joko berriko ligaska esku huska binaka, polikiroltegian hasiko da urtarrilaren 9an. Pilotariak 4 andanetan partituak izanen dira. Talde bakotxari 45E galde egina izanen da izena ematean. Suerte on talde guzieri, hea nork jokatuko duen finala apirilaren 9ean. Ganex
Heleta« Gauden bat » gaztetxea – Mende erdi bat pasaturik eraiki zen elizatik bi urratsetan, orok Gaztetxea deitu zuten bilgunea. Orduko erretor Athor apeza zen obra haundi hortara abiatua, indartsu bezain tematsu, herri guzia ezarri zuen lanean horri
buruz, lanaren eta materialaren emaile, harri, zur eta beste. Jo zuen ere ordu hetan Ameriketan ziren herritarren (eta bazen orduan !) bortan, hok moltsa idek zezaten zonbait dolar igorriz beren herrian xutitzera zoan gaztetxe horren fagore. Eta helburura arribatu zen gure Athor erretora, BestaberriOtabetako ikuslierrak ahantzi gabe. Zinegela, antzerki eta gibelean errebote
ttipi bat ezkerpareta gisa eraikirik, xedea zuen bezperetarik lekorat hor geldiaraztea gazteria, egia erran zinemak biltzen zuen jende kotsia, geroxago antzerkiek dotzena bat urtez arrakasta handia izan dute. Eta orai, gauzak kanbiatuz doatzi, jada aitzineko kontseiluarekin parropiako elkarteak alokairu bat izenpetua zuen, barnea arraberritua, orai segidako kontseiluak largatu du, enbaldituak sartzeko gisan ezarri, hots arraberritu, obrak gosta dira 245 mila euro TVArik gabe, hortarik %50ko laguntza ardietsi Estadutik, Kontseilu Orokorretik, Akitaniatik. Echepare auzapezak eman ditu konduak eskertuz diru laguntza horien ardiesten lagundu duten guziak, hor ziren Lassalle deputatua, Caset kontseilari orokorra, Haiçaguerre herri elkargo burua. Ondotik Saldubehere e rretorari zagon benedikatzea, aitzin hitzan ziola, 2027 arte baitoa alokairu hori, uste duela oraino ere gutartean izaitea, tokiak hala nahi luke, hori eraiki duen erretora 30 urte pasa egon baitzen. Ondotik « Gorri le diable » Heletan itzulikatu filma zati bat ikusi ondoan, zintzur bustitzearen aldi zen.
Herritarra
Erretoraren benedizionea
Abendoaren 5ean – Eliza betebetea zen abendoaren 5ean Irisarrin Aljeriako hilen oroitzapen egun hortan, juntatuak zirela Heleta, Iholdi, Armendaritze eta Mehaine, Frantxua Erramundebehere irisartarraz eta Dominique Cachenaut heletarraz oroituz, gerla hortan bizia galdu baitzuten. Mezatik lekura orhoit harri aitzinean izan da otoitz eta kantu, bildutasunean oro Frantxuaren hil hobiaren inguruan bururatzeko, iduri ez zela gerla, halere 30 mila hilez goiti izan da, 102 Euskal Herritik. Oroit gaiten. J.P.C.
Sortze – Azken denbora hotan ongi etorri egin dute bi sortu berrieri. Lehenik Xavier Lacoste eta Evelyne Armendarizek Jokin beren bigarren haurñoari, Sebastien eta Claire Coladok Lisa beren lehen alabari. Ainitz zorion haur sortu berrieri eta handi ditela denen maitasunean. Goresmen beroenak etxeko guzieri. A.I.
irisarri
Bost herrietako banderen karreatzaileak
60 urtekoen elkarretaratzea
11
abiSuakSCP BOULOUS-CHEVALLIER
Société d’Avocats15 rue Raoul Perpère
64100 BAYONNETel : 05.59.31.21.21 Fax : 05.59.31.21.29
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date à Bidart du 07 Décembre 2010, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes :
Dénomination sociale : AU TRAVAILLEUR,
Forme sociale : société à responsabilité limitée,
Siège social : Place de la Mairie – 64210 BIDART
Objet social : l’activité de vente d’articles de plage (marchand ambulant et sédentaire), bonneterie, confections, bazar et commerce de vêtements,
Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au Registre du commerce et des sociétés,
Capital social : 5.000 Euros par apport en numéraire
Gérance : Monsieur Benoît NOT demeurant à BIDART (64210) – 5 rue Ibaï Eder – Villa Primadera, aux fonctions de gérant de la Société pour une durée illimitée.Immatriculation de la Société au registre du commerce et des sociétés de Bayonne. La Gérance
SCP BOULOUS-CHEVALLIER
SOCIéTé D’AVOCATS
15 RUE RAOUL PERPèRE 64100 BAYONNE
TEL : 05.59.31.21.21 FAX : 05.59.31.21.29
AVIS DE LOCATION GERANCE
Suivant acte sous seing privé en date à Bidart du 07 Décembre 2010, Monsieur Serge NOT demeurant à Bidart (64210) – 5 rue Ibaï Eder – Villa Primadera, a donné en location gérance à la
SARL AU TRAVAILLEUR,société à responsabilité limitée au capital de 5.000 euros, dont le siège social est à Bidart (64210) – Rue de la Grande Plage, en cours d’immatriculation auprès du Registre du Commerce des Sociétés de Bayonne, un fonds de commerce de bonneterie, confection, articles de plage (marchand ambulant et sédentaire), sis à Bidart (64210) – Rue de la Grande Plage, et pour lequel le bailleur est immatriculé auprès du registre du commerce et des sociétés sous le numéro 300 893 674.
La location gérance est consentie et acceptée pour une durée de un an, à compter du 1er Janvier 2011 pour se terminer le 31 Décembre 2011, renouvelable par tacite reconduction d’année en année.
En conséquence, le locataire gérant exploitera le fonds loué à ses risques et périls dans le cadre des dispositions légales en la matière.
POUR AVIS
SCI UDAREONDOSociété Civile Immobilière au capital
de 1200 EurosSiège Social :
60 Rte Torreseneko Bidea 64250 ESPELETTE
440 379 691 - BAYONNE
Avis de dissolution anticipée de la société
L’assemblée générale extraordinaire du 8 Décembre 2010 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 31 décembre 2010 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformément aux dispositions statutaires.
Est nommé liquidateur Jérôme FRATY qui bénéficie des pouvoirs les plus étendus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : Base ARTEKA RD 918 64 780 BIDARRAY.
Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne.
Le Gérant
Etude de Maîtres Dominique LARRALDE,
Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à
SAINT JEAN DE LUZ(Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon
SOCIéTé «SARL BISKOR» SOCIéTé À RESPONSABILITé LIMITéE
Siège social : Centre commercial Sainsontan,
66 Avenue Louis de Foix 64100 BAYONNE
Capital social : 5.000,00 E521 673 715 RCS BAYONNE
Changement de gérant
Aux termes d’un acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA en date du 10 Décembre 2010, la collectivité des associés a pris acte de la démission de Mr Karim EL EID à compter du 10 Décembre 2010, compte tenu de la cession de la totalité de ses parts, et a décidé de nommer en remplacement Melle Hélène DARTOIS demeurant à SAINTMARTINDESEIGNANX (40390) 8 Lotissement des Fougères, 2544 Avenue du Quartier Neuf, en qualité de nouvelle gérante à compter du 10 Décembre 2010 pour une durée illimitée.
Les formalités modificatives seront effectuées près le greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.
Pour insertion - Le Notaire
GAEC PEOT
Groupement Agricole d’Exploitation en Commun au capital de 100616,35 E
Siège social : Pehotenia64220 SAINT JEAN LE VIEUXRCS BAYONNE D 427 757 565
AVIS DE RéDUCTION DE CAPITAL ET DE TRANSFORMATION
Aux termes d’un procès verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 1/11/2010 enregistré à la recette des impôts de BAYONNE le 09/12/2010 (bordereau n°2010/1 520 case n°12), les associés ont décidé :
de réduire le capital social d’une somme de 30147 E pour le porter ainsi de 100616,35 E à 70469,35 E par voie d’annulation de 1977 parts sociales de 15,245 E nominal chacune et de modifier en conséquences les articles 6 («apports») et 7 («capital social») des statuts.
de transformer la société en groupement foncier agricole (dit «GFA»), à compter du même jour, sans création d’un être moral nouveau et a adopté les statuts de la société sous sa forme nouvelle. La dénomination de la société est modifiée : ancienne dénomination «PEOT», nouvelle dénomination «GAZTAIN XILO». Le siège, la durée et les dates d’ouverture de clôture de l’exercice demeurant inchangés. La société a pour objet la propriété, la jouissance, l’administration, par dation à bail ou mise en valeur directe, de tous biens et droits immobiliers à usage agricole et de tous bâtiments d’habitation et d’exploitation nécessaires à leur exploitation, ainsi que de tous immeubles par destination se rattachant à ces mêmes biens, dont le groupement aura la propriété par suite d’apport ou d’acquisition. Le capital social reste fixé à 70469,35 E divisé en 4623 parts de 15,245 E.
Transmission des parts sociales : La cession de parts sociales est libre au profit de l’un des descendants, conjoint d’un associé ainsi qu’à un autre associé, dès lors que le cessionnaire participe déjà à l’exploitation de tout ou partie des biens du groupement en vertu d’un bail. Toute autre cession de parts sociales ne peut avoir lieu qu’avec l’agrément des associés.
Gérance : sous sa forme de GAEC, la société était dirigée par M. André IRIBARNE demeurant à UHART MIXE (64120), Maison Larrandaberria et M. Jean Michel IRIBARNE. Sous la forme de GFA, la gérance demeure inchangée.
Pour Avis
SCP BOULOUS & CHEVALLIERAvocats
15 rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNETél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29
Aux termes d’une décision de dissolution en date du 05 Octobre 2010, la société
«HOLDINOV» société à responsabilité limitée au capital de 7.500 euros, dont le siège social est à Biarritz (64200) Rue du Chapelet, immatriculée au registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne sous le numéro 498 833 813 a, en sa qualité d’associée unique de la société
«CYNDROM», société à responsabilité limitée au capital de 228.674 euros, ayant son siège social à Biarritz (64200) Rue du Chapelet, immatriculée au registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne sous le numéro 334 848 587, décidé la dissolution anticipée de ladite Société, avec effet rétroactif à compter du 31 Décembre 2009.
Conformément aux dispositions de l’article 18445 alinéa 3 du Code civil et de l’article 8 alinéa 2 du décret n° 78704 du 3 juillet 1978, les créanciers de la société
«CYNDROM» peuvent faire opposition à la dissolution dans un délai de trente jours à compter de la publication du présent avis. Ces oppositions doivent être présentées devant le Tribunal de Commerce de Bayonne.
Pour Avis
AVIS DE CONSTITUTION
Avis est donné de la constitution de la Société présentant les caractéristiques suivantes : SAS ALINE DUSTRYForme sociale : Société par actions simplifiée.Objet social : distribution, bâtiment, restauration.Siège social : Villa Cadilhac, Rue Saint Charles, 64340 BOUCAU.Durée : 99 ans à compter de l’immatriculation de la société au Registre du commerce et des Sociétés.Capital social : capital variable minimum de 15 000 euros divisé en 1 500 actions de 10 euros.Président : Monsieur HERNANDEZ Jean Pierre.Demeurant Villa Cadilhac, Appt. N° 4, Rue Saint Charles, 64340 BOUCAUAgrément : Les cessions d’actions sont soumises à l’agrément des actionnaires.Aliénabilité des actions : Les actions sont inaliénables pendant une durée de trois mois.Immatriculation : RCS de Bayonne.
Pour avis, le Président
GREEN ELECSARL à capital variable
RCS Bayonne 508 941879Capital de 200 E
Siège social : 5, allée Sapiéha, 64200 Biarritz
Objet social : production d’électricité d’origine solaireChangement de dénomination sociale :Suite à l’AGO du 31 juillet 2010, les associés de la société ont décidé de changer la dénomination sociale de la société qui s’appellera dorénavant : Green Elec II.
Pour Green Elec, Didier Dubois
«AITORENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 205.806,17 euros
Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo
64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 082
AVIS DE PUBLICITE
Aux termes du procèsverbal de l’assemblée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :
Les associés, après avoir entendu le rapport du Liquidateur, ont :
approuvé les comptes de liquidation;donné quitus au Liquidateur et dé
chargé de son mandat ;prononcé la clôture des opérations
de liquidation à compter du 15 décembre 2010.
Les comptes de liquidation seront déposés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis
« PELLOENA »Société à responsabilité limitéeau capital de 221.051,07 euros
Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo
64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 421 288 333
AVIS DE PUBLICITE
Aux termes du procèsverbal de l’assemblée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :
Les associés, après avoir entendu le rapport du Liquidateur, ont :
approuvé les comptes de liquidation;donné quitus au Liquidateur et dé
chargé de son mandat ;prononcé la clôture des opérations
de liquidation à compter du 15 décembre 2010.
Les comptes de liquidation seront déposés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis
SCI GEREZIONDOSociété Civile Immobilière au capital
de 2000 EurosSiège Social :
Loretea - Quartier Xerenda64480 HALSOU
479 817 421 - BAYONNE
Avis de dissolution anticipée de la société
L’assemblée générale extraordinaire du 8 Décembre 2010 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 31 décembre 2010 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformément aux dispositions statutaires.
Est nommé liquidateur Jérôme FRATY qui bénéficie des pouvoirs les plus étendus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : Base ARTEKA RD 918 64 780 BIDARRAY.
Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne.
Le Gérant
12
telebixta leihotik
aSteburukO HitzOrduak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd
29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
Bahituak : Datorren astean, abenduaren 29an urte oso bat beren bahitzaileen eskuetan daudela bi frantses kasetariak, beren Afganistar lagunekin. Urte bat osoa preso ez direlarik batere hobendun, bainan tratu baten egiteko on direnak. Bertze sei frantses badira mundu guzian nonbait bahiturik. Gogoan ditugu denak baita ere mundu guziko bahituak.
Bettencourt familia : Bakea eta bi sos ! Hala zioten, « emadazu bakea » beharbada bortitzegia zelakotz. Ez dakit zein den e rran bortitzegia, bainan badakit ez dela hanitz bi soseko hori bakearen lortzeko Bettencourt familian. Adiskidetu dira berriz ama eta alaba. Bakean daudela hemendik goiti. Bi sos baino gehiago balio zuen bien arteko herrak. Hala izan baita, nahi ala ez, plazaratua izan delarik auzia. Erran zaharrak dio hobe dela hautsi mautsi bat auzi tzar bat baino. Hala erabaki dute elgarrekin bi abokaten laguntzarekin. Azkenean, kanporatu dituzte bai, amaren adiskidea zen Banier « aprobetxategi » (hala diote Hegoaldean) delakoa ja
danik emanak uzten dizkiotela, baita ere Xavier de Maistre ontasunaren kudeatzailea, hau ere baztertua ez dakigu zenbat diruri esker. Bi sosekin lortu dute bakea ! Auzirik ez da izanen beraz, bainan bertze auziak gelditzen dira eta jujatuak izanen dira Bordelen.
Elurra : Zuritu da Frantziaren parte bat, Iparraldekoa noski, Brestetik Estrasburgeraino, Parise barne eta Pariseko inguruak. Holakoa gertatzen delarik Baigorrin edo Saran, hots, gure Iparralde honetan nehork ez zuen aipatuko irratitelebixtetan, bainan Parisen gertatzen delarik, orduan bai, Parise Frantziaren bihotza baita eta, jakina, bihotzik gabe ez daiteke bizi. Halere, daukat « Meteo » delakoa ez dela hobendun eta lehen ministroa ez dela berriz lerratuko.
Errugbia : Ortziralean Miarritzen jokatu da Italiarren kontrako partida, aise irabazia lau entsegu markaturik, denak emendatuak eta bi gaztigu ostiko. Orotara 34 eta 3. Anoetako atea zabaltzen ari da.
J.H.
BIARRITZEKO HERRIKO ETXEAK XERKATZEN DU
Euskararen sustapenerako Hiriaren politika sortu eta obratzeko misio karguduna
Zure eginkizunak :Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorrarekin loturan, euskara sustatzeko Hiriaren hizkuntz politika obratuko duzu, besteak beste euskararen erabilpena garatuz Hiriaren komunikazio idazkietan, euskaraz egiten den seinaletzan, herriko etxeko langileak euskara ikasten lagunduz, euskalgintzako elkarteak sustengatuz, Euskararen Erakunde Publikoak zehaztu hizkuntz proiektuari jarraipena emanez.
Zure perfilea :Baxoa + 3 urte eta euskara perfektuki jakitea (EGA diploma edo heinekoa), bulegotiko eta Interneteko logizialekin ongi konpontzen zara, idazteko gaitasunak, harremanaren zentzua, iniziatibak hartzeko jitea, esperientzia esanguratsua arlo horretan.
Milesker zure hautagaitza (motibazio gutuna + CV euskaraz eta frantseseraz + zure diplomen kopia) 2011ko otsailaren 1a baino lehen ondoko helbidera igortzea : Biarritzeko Auzapez Jauna – Giza Baliabide Zuzendaritza – 12 Edouard VII etorbidea 64202 Biarritze Cedex.
UN CHARGE DE MISSION POUR LA CONCEPTIONET LA MISE EN ŒUVRE
DE LA POLITIQUEDE LA VILLE POUR
LA PROMOTIONDE LA LANGUE BASQUE
Vos missions :Rattaché(e) à la Direction Générale des Services, vous mettrez en œuvre la politique linguistique de la Ville pour la promotion de la langue basque, notamment les actions destinées à intensifier l’usage du basque dans les documents de communication de la Ville, densifier la signalétique intégrant la langue basque, favoriser la formation du personnel municipal en langue basque, soutenir le monde associatif dédié à la langue et à la culture basque, relayer le projet linguistique défini par l’Office Public de la langue basque.Votre profil : Vous possédez un bac + 3 et une parfaite maîtrise de la langue basque (diplôme EGA ou niveau), vous avez une bonne pratique des logiciels de bureautique et d’Internet, des capacités rédactionnelles, le sens du contact, l’esprit d’initiative, une expérience significative dans ce domaine.
Merci d’adresser votre candidature (lettre de motivation + CV en basque et en français + copies de vos diplômes) avant le 1er février 2011 à Monsieur le Maire de Biarritz – Direction des Ressources Humaines – 12 avenue Edouard VII 64202 BIARRITZ CEDEX
LA VILLE DE BIARRITZ
Recrute
GERARD GARBAYSARL en liquidation au capital de
7622,45 euros149, avenue de Montbrun
64600 ANGLET410 696 348 RCS Bayonne
CLÔTURE DE LIQUIDATION
Le 06/12/2010, l’associé unique, Monsieur Gérard GARBAY a approuvé le compte définitif de liquidation, s’est déchargé de son mandat de liquidateur, s’est donné quitus de sa gestion, et constaté la clôture de la liquidation à compter du 30/09/2010. Les comptes de liquidation seront déposés au greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne, en annexe au registre du commerce et des sociétés.
Le liquidateur
«MIKELENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 68.602,06 euros
Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo
64100 - BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 105
AVIS DE PUBLICITE
Aux termes du procèsverbal de l’assemblée générale ordinaire du 15 décembre 2010, il résulte que :Les associés, après avoir entendu le ra pport du Liquidateur, ont :approuvé les comptes de liquidation ;donné quitus au Liquidateur et déchargé de son mandat ;prononcé la clôture des opérations de liquidation à compter du 15 décembre 2010.Les comptes de liquidation seront déposés au Greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.Mention sera faite au RCS : BAYONNE.
Pour avis
OrtziraleanDonibane Lohizuneko karriketan (11.00), Olentzero Begiraleak elkarteko kantariekin. Dukontenea parkean, Eguberriko herrixkan (16.00), Zygo pailasoa.Hendaian, herriko etxearen aitzinetik abiatuz (19.00), Olentzero auzoaldezauzoalde eta etxezetxe.Ziburun, pilota plazako aterbepean (gauerditan), kontzertua bestakomiteko gazteek eskainia.
larunbateanMaulen, Zinka ostatuan (22.00) Datcha Mandala taldearen kontzertua
igandeanZiburun, Zokoako hondartzan (11.00), Urte berriko mainaldia,
bestakomiteak eta Eztitasuna elkarteak antolatua.Hendaian, Gaztelu Zahar pilota plazan (11.30), mutxikoak.Miarritzen, portu zaharrean (12.00), Hartz Zurien urteburuko mainaldia.Donibane Lohizuneko elizan (16.00), Eguberriko kontzertua, Jesus Martin Moro organojoile eta Philippe Laurent saxofonoan. Tenore berean, Dukontenea parkean, Eguberriko herrixkan, “Serge et Bobo” ikusgarria.Itsasun, Sanoki gelan (17.00) « Hau dela, hori dela » ipuin antzestuak, Eleka konpainiak e manik
asteburuanEzpeletan, Estebestak sailaren kondu, patronaiako gelan (17.30), Haurrock eta Etchegoyhen ahizpak, eta asteartean (20.30) Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu
euskal eta erruso eguberriak Miarritzen
Eguberrietako bi ohidura gurutzatuko dira abenduaren 23an, ortzegun huntan beraz, Miarritzen. Museo historikoan, kontzertu eder bat eskainiko
dute Euskal Herriko Aizkoa gizon koroak eta Moskuko Sirine koro mistoak, Patrick Betachet eta Andrey Kotovek gidaturik. Sartzea 16 eurotan.
13
HaN eta HeMeN
AitaAdrienGachiteguy-ri eskerrak
Lurra, ingurumena, laborantza, badakigu edo ikusten dugu Aita Gachiteguyren zerumuga zoin zabala den. Badakigu ere, Belokeko komentuan, garai batean, ardi buru gorri tropa bazela, hunek orduan bazuela aipamen. Aita Gachiteguy eta Aita Ignace Etchehandy ziren hortaz arduratzen. Beraz ni, artzain bezala mintzatuko naiz eta bereziki ardi esne ekoizle bezala. Mozkin hunen bidean, elgar aurkitzeko parada ukan dugu eta hemen nahi nuzke bereziki bi alderdi aipatu. Lehenik hau : ardi esneaz zer egin ?
Ardi esnearen ildoa
1960 urtean, “loi d’orientation agricole” delakoak zion Frantziako laborantza etzela aski emankorra, etzuela bere jendetzaren asetzekoa emaiten. Orduan, kanpañean bazter guzietan ezarri ziren teknikariak eta bixtan da, ondorioak berehala agertu. Laborantzako emaitzak emendatu ziren, ardi esnearekin ere hala gertatu zen. Ondorioz, 19701980 hamarkada hortan, ardi esneak bihurgune haundia hartu zuen : esne ekoizpena, gasna saltzea baino ainitzez gehiago emendatu zen. Denbora hartako testuingurua aipatzeko, ordu arte Aveyron aldeko “Société des Caves” zen esne biltzale haundiena eta ere monopoloa zuena. Hemen esnea bildu, gasnatu eta hauk eremaiten zituen Roquefort herriko arroka azpietara han ontzeko ; hortik ateratzen baita Roquefort gasna famatua. Beraz, sobera esne izanez, 1973 inguru hortan, orduko esnetegi haundiak deliberatu zuen esne biltzea gelditzea, sasoina bururatu baino askoz lehenago. Hau zen maiatzaren lehena. Ardidun ainitz gelditu ginen gure esnea eskuetan. Zuek, Belokeko beneditanoek, berehala ihardoki zinuten, gasna egiteari lotuz. Hortik landa, “Société des Caves“koak ere bihurtu ziren hemengo ohidurazko “Fromage des Pyrenées” gasnaren berriz pitzarazteari. Hori ikusiz, hemengo artzain andana bat iratzartu ginen eta deliberatu gure mozkina, guhaurek behar ginuela gure eskuetan hartu. Holaxet, alderdi huntan sortu ziren, Irisarrin “Baiguramendi”, Baigorriko balea huntan “Coopérative fromagère de Baigorri“ eta Lekuineko S.I.C.A Esnea, lehentxago behi esnearekin sortua, lotu zen ere ardi esneari. Xoko huntan, mugimendu gehiago ere izan zen, bainan gainez gain behatuz gauzak hola gertatu ziren. Berehala, elkarte bakotxak bere gasnategia muntatzeko xedea izankieta, ohartarazi zaukuten merkatu hurbilean batbertzeari kalte ekarriko ginuela. Horiek hola, hiru elkarte hauek eta zuek Beneditanoak, hasi ginen beraz gogoetan elgarrekin zerbait egin beharrez. Xehetasun gehiagotan sartu gabe, ororen buru, zuek zuen gasna eginez segitu
zinuten zuen bidea, eta guk bertze hiru elkarteek sortu ginuen Berria, Makean,1981a zen. Aitortu behar dut neretzat segurik gogoeta denbora horiek gogorrak izan zirela. Industrial mundu hori berria zen guretzat eta gu enuxentak, esperiantziarik gabeak. Halere, zuek Beneditanoak, bide horren eremaiten ikusteak, eni segurik nunbait kuraia emaiten zautan, sustatzen ere bide beraren hartzera. Elgarrekin ibili solasen eta ereman ditugun gogoeten epe hori esperientzia aberasgarria izan zen neretzat. Hortik aterako dut zure e rranaldi bat, sekulan ahantzi ez dutana eta joanago eta gehiago ohartzen bainaiz zer egi haundia erran zinuen. Hau da : “Il faut rester à l’échelle humaine”.
Ardien emaitzak hobetu
Bigarren alderdia zen ardien emaitzak hobetzea. Sail huntan haatik, bide luzeagoa egin dugu elgarrekin. Hemen, egin ditugun urrats garrantzitsuenetarik zonbait ere, oxtion aipatu hamarkada hortan berean egin ziren. Artzain eta teknikari, hogei bat gizoneko multxoak zonbait urtez egin gogoeten ondotik sortu ginuen 1974ean Urdiñarbeko ardi zentroa. Huntan aterbetzen ziren lau egitura : SICA Creom, mendiaz arduratzen den elkartea, S.C.L.O esne kontrolako sindikata, CIOP intseminazio koperatifa eta UPRA bereziki ardi arrazen begiratzeaz arduratzen dena. Azken hiru elkarte hotako administrazio kontseiluetan, presuna bertsuak ginen, lehendakaria haatik kanbio zen. UPRA hortan, zuk atxiki duzu postu hori hogei urtez.Beraz, hogei urte horietan, urtean laubost aldiz kontseiluko biltzarretan elgar kausitzen ginuen. Zentroaren sortzeko denbora berean, berrikuntzak ere sartu ziren ardi munduan, hala nola ardien intseminatzea, jakinez hau behiena baino ainitzez delikatuago dela, deizteko mekanikak ezartzea, hauk hemengo arrazer egokituz bertzeak bertze. Gaur egun, den atzerapenarekin teknika hauk errexki ibiliak dira eta nun nahi barreatuak, bainan denbora hartan, ingurumena oraino arrunt tradizionala zen. Nik, berrikuntza horien gutizia banuen, bainan etxean ezartzea, urrats haundia egiteko, iduritzen zizautan mendi bat behar nuela mugitu horiek lekuan ezartzeko. Hor, biltzen ginen gizon multxo hortan, bertze laubostekin, gazteenetarik nintzen. Bainan, Dascon, Herbin, Etchebest, Esturonne eta zu bertzeak bertze, bazinezten gizon eta artzain zohituak sendotasunakilakoak. Zueri, zuen artaldetan urrats berri horiek zinuten segurtasunarekin, egiteko nahikariaren ikusteak, eni behintzat duda ainitz bazterrarazi dautate. Denbora hartan, urrats berri horiek egin
baditut, erran behar dut zueri esker egin ditudala.Horietaz bertzalde, urtez urte egin ditugun lanetan ere izan dira aitzinamenduak ardi munduan, osasun eta genetika mailean bereziki, eta egun ikusten ditugu ondorioak. Zuk, Aita Adrien, biltzarre horietan agertzen zinuen ere ardi buru beltzarentzat arrangura haundia (Aldudeko buru beltza erraiten zinuen herrimin batekin). Arraza hau zuten ar tzainak etziren guti baizik kontrolako eskema hortan sartzen eta ikusten ginuen hauen emaitzak emeki aitzinatzen zirela nunbre eskasez. Horrek kezkatzen zintuen. Gogoan ditut ere ardi buru gorrientzat ibili eztabaidak. Artzain gehientsuek marro mandoak nahi eta nahikaria hori segituz, zentroan hola jokatzen hasi ginen. Alta zuk zinion marroak adarduna behar zuela, hau arra izaitearen seinale zela, zonbait urteren buruan oharturik bildots aharikoetan arrangurak bazirela, genetikan ere ainitz galtzen ginuela eta gibelera egin ginuen.
Erranak egin eta eginak erran
Urteak jin, urteak joan, zure parte hartzeak pizu haundia ekarri du osatzen ginuen taldeari. Hor entzun diskurtsoak, ibili eztabaidak, hots talde bizi hori, zinez aberasgarri eta aitzinagarria izan da neretzat. Elizgizon laboraria eta artzaina, zure ikuspegi sakonez egin ohar argiak, beti ongi entzunak izan dira. Zure zuhurtzia, gizontasuna, Euskal Herriarentzat, laborantza eta artzaingoarentzat duzun amodioa ere aipagarria. Aitortu behar dut horiek oro neretzat hazkurri izan direla. Belokeko zuen artaldean gertatzen zirenak, onak eta berdin txarrak, beti xinpleki eta sanoki salatu dituzu. “Erranak egin eta eginak erran” erran zahar hunek ontsa beztitzen zaitu.Bururatzeko, ixtorio ttipi bat nahi nuke kondatu. U.P.R.Aren kondu, egun batez etorri zinen gure etxera, dokumentu zerbait behar nuela izenpetu. Hantxet ginauden, gure sukaldean, biak solasean, eta horra gure ama zena sartzen dela. “Egun on Jauna. Ho !! Zu Aita Gachiteguy, holako gizon jakintsuna, zu hemen !!”. “Bai, egun on zuri ere. Hori ! Gizon jakintsuna erraiten baituzu, erranen dauzut, jakintsun izaiteak erakusten dauzu zonbat ez dakizun eta zonbat baduzun oraino ikasteko”.
Ttotte ErrotabehereAldude, 2010eko azaroaren 20a
Hemen agertzen dugu Ttotte Errotabehere baigorriar labo-rariak Alduden Aita Adrien Gachiteguyri buruz agertu duen lekukotasuna, “Zuhaitzak Euskal Herrian” liburua aurkeztua izan den egunean.
Aita Adrien Gachiteguy eta Pantxika Maitia, Alduden
14
kirOlak
pilota Garateneko bi egunak berotzeko
harrez. Bi jotzeko manera halere, bat ezkerrerat buruz ari, ahalaz, eta bestea berriz azpitik goiti, erdiz erdi, gibeleko paretaraino bazen ere. Hots, zer osagarria biek ere ! Bigarren hori ezagutua du irakurleak Lemuno ginuela, Hegoamerikan sortua, Lapurdin bizi, eta ageri ezkerparetetan trebatua dela, Hegoaldean profesional maileraino heldurik. Baina borondatez betea trinketeko ere, zerendako ez, pilota edozein postutik jotzen jakin eta, berdin airez azpitik bi eskuz eta ezkerraz ezker sare garbi ere !Molde hortan beraz biak elgarren bete ginituen, 16etan ados, eta 20etan, 21etan eta 29tan ere. Hor egin da haustura, 8 kintze egin baititu Harizmendik lerroan bi sake ere barne. Orduan da hobeki moldatu donamartiritarra eta, al
Agusti Waltari ........................40Herve Etcheverry ...................13Bazen ainitz jende igandean jina eta holako arrakastak du berotasun bat emaiten sasoina hotza izanagatik ere. Aldiz partida ez da beti ametsetako sasoina hura izaiten eta hori da gertatu aldi huntan ere. Zalu joan dira aferak, lehen huntan, 35 minutaz doidoia : 3etan berdin eta 275 inimini santean, beraz ordukotz jokatua partida. Bote ainitz, bixtan dena : 12 Waltarik, 4 Etcheverryk.Thierry Harizmendy ...............40Stephane Lemuno .................31Bigarren partida huntan gustatu da jendea. Lehenik, ikustearekin holako mutiko parea : biak bat bestea bezain sutsuak, bolantak, airoski erabiltzen pilota, ez baitezpada lehengo zaharren moldean edo finezia haundian, elgar nekatu gabe enganatu be
eskubaloia
Peña Baiona-ren elkartasun urratsak
1800 kide dauzka Peña Baionak. Urtean zehar bildutako diruarekin laguntzen ditu beharretan diren elkarteak. Abendo hastapen hortan, Telethon kari, 1500 euroko txekea eskaini du AFM elkarteari (Association Française contre les Myopathies). Geroxeago, 1500 euroko txekea ere bai du eskaini ELA elkarteari (Association Européenne
contre les Leucodystrophies). Baionako ospitaleko haurrak ere nahi izan ditu sustengatu, Pottoka bere maskotak ekartzen zizkiela 300 euro. Eta lehen aldikotz, behar handitan direneri soleimendu ekartzen dien Table du Soir elkarteari du 1500 euroko txekea eman. Baionako Peña errugbizaleak ez ditu behardunak ahanzten !
diz barreatu eta desberdindu ere bestea, ondarrekotz ahantzi balu bezala trinketean zela. Haatik etor dadila bai trinketera berriz ere, beti plazer eginen baitu holakoak. Bazituen 5 sake sartuak, aldiz irabazleak 6. Hortan berdintsu.Larrechea – Etcheto ..............50Lambert – Jeannots ...............35Astelehenean, biharamuna, ez da pilota partidarik gabe utzi merkatu eguna, holaxet aise jende gutiago izanik ere Super harekin baino. Eskolaño bat izan dela hori gazteendako ez pentsa. Laurent Lambert ez da gehiago eskolan, berezkoetan. Jeannots landestarra bai haatik, ez baitu aitzineko buruzburuka hartan bezalako balentriarik egin aldi huntan.
AMATURRAK TRINKETEKOGoicoetchea – Lamure ..........40Poueyts – Heguiabehere .......14Orai xapelgo nagusikotz ari, horra jazko xapeldunek aise galdu dutela Baigorri eta Milafrangako parearen aitzinean, azken hunen trinketean.Sorhaitz – Bessonart .............40Lavielle – Benesse.................37Hau tinkiago joan da haatik eta lanak izan dituzte ZuraideSen
pereko putikoek landestar trebatu horien garaitzeko. Presta ditela irabazleak, irisartarrak eta besteak urtarrilaren 23an Modernean beharko den finala hartarako.
HEGOALDEANMartinez de Irujo ...................22Patxi Ruiz ...............................15
Apezetxea – Beroitz ...............22Retegi – Goñi III .....................10
Ongay – Larrinaga .................18Cabrerizo – Zezilio.................14
Olaizola I – Ibai Zabala ..........22Saralegi – Mendizabal II ........12
Rico – Otxandorena ...............18Diaz – Peña ............................12
Titin – Merino II ......................22A. Lasa – Pascual ..................18
Olaizola II – Apraiz ................22Bengoetxea VIII – Begino ......16Zubieta kolpatua dugu belaunetik. Goñi IIIak azken partida, hoinbertze partida on eginik. Eta berriz heldu Aimar Olaizola.
Bego
Baionako AEKren egoitzan aurkeztua izan zaiku joanden ortziralean 2011ko apirilaren 7tik 17ra iraganen den Korrika 17. Hameka egunez bi milako bat kilometro euskararen alde, gau eta egunez. Araba puntatik, Trebiñutik, abiatuko da, Gipuzkoara heltzeko, Donostiara, bitartean Iparralde huntarik ere iraganen dela bi egunez, apirilaren 11n eta 12an. Bera aldetik etorririk, Saran du muga pasatuko, Miarritze eta Baionara buruz joko, gero Hazparne, Donapaleu, Maule, Larzabale, Donibane Garazi, Itsasu, Uztaritze eta Donibane Lohizune zeharkatuko, muga berriz Hendaian kurutzatzeko.Korrika 17ren lema “Euskalakari” izango da. Euskalakaria da euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen duena. Jende guzia gomitatua da beraz euskalakaria izatea, ez bakarrik Korrikaren denboran bainan beti. Eta Euskaltzaindia du omenduko Korrika 17k, oroituz erakunde ospetsu horren gerizapean dela sortua AEK, eta funtsean, euskaltzain oso izendatua izan den azken kidea AEKko erakasle bat
da, Battittu Coyos Xiberotarra.Berrikuntza batzu proposatzen ditu Korrika 17k, hala nola euskalaklip lehiaketa, hots bideo lehiaketa bat orori idekia, eginiko klip hori otsailaren 25a baino lehenago haatik helarazi beharko dena. Argitasun guzientzat, jo daiteke www.korrika.org webgunera. “Korrika laguntzailea” kanpaina ere bidean da : nornahi bilaka laiteke, 12 euroren truk, laguntzaile, horri esker eskura lezakela pin’s bat bai eta txartel berezi bat, hunekin prezio apaltzeak ardietsiz Euskal Herriko ehunka saltegitan.Euskararen besta da Korrika. Besta horrek euskararen apologia du egiten, eta ez terrorismoarena, espainiar justiziak zoritxarrez gaur egun sinetsarazi nahi lukeen bezala, AEKko 8 kide epaitegira deituz “terrorismoa goraipatzea gatik”, duela bi urte korrikalari batzuk Korrikan parte hartu baitzuten euskal preso batzuren argazkiarekin. AEKk goraki salatu du funtsik gabeko auzibide hori.
Euskaldunak Biarneseri nagusi
Garaipenarekin itzuli dira Irisartarrak Biarnoko Asson herritik, hangoak garaiturik 2631. Lehen zatian alta Assongo jokolariak nagusi ziren, 1815, bainan bigarrenean itzali dira, edo Irisartarren jokoak ito ditu. Etchecolas, Ranza, Jurczak eta Mellouk izan dira tanto sartzaile
hoberenak, Irisarriko taldean. Garaipen hori aste barnean gaiztoki zauritu den Mathieu Oxarango taldekideari diote lagunek eskaini. Bosgarren dira sailkapen orokorrean, Assongoak aldiz azkenaitzin. Ondoko partida Irisartarrentzat, urtarrilaren 15ean, Tolosaren kontra.
Trebiñutik Donostiara, Korrika 17
Peña Baionako Xexili Foix, Jacques Noble eta Robert Bourdet, Table du Soir elkartekoeri txekea eskaintzerakoan
Korrika 17ko arduradunak, Baionan
15
iNbidO
euSkal diaSPOraOlentzero ikazkina, nazioartekoturik
Pazko ugartea, han nunbait galdua!II- Lau mila biztanle, erdiak kanpotiarrak…
Joanden aldian aipatu ditugu Pazko ugarteko “moai” famatuak, alimaleko harri mokor xixelkatuak, jendearen itxura dutenak, harrobi batean moldatzen zirenak eta nolazpait itsashegirat ekartzen, nahiz denek ba ikaragarriko pisua. Ikerle batzuen iduriko kasik xutik ezartzen zituzten eta gero balantzaka bezala aitzinarazten, aski gizon azkar bildurik hortako eta behar zen denbora guzia hartuz…Pazko ugartean kokatu lehen jendeen sinestea lotua ditake “moai” harrigarri horieri. Jende
horiek Ozeania aldetik jinak itxura guzien arabera. Leinuka banatzen ziren, orotarat bederatzi leinu naski. Bakoitxak bazuen bere eremua, eta denek ba i t sas heg iko zati bat. Beharrik funtsean, arrantzatik bizi
baitziren gehienik… Jakintsun batzuen ustez
denbora batez baziren beharbada hogoi mila jende hurbil, aise sobera denak hein batean bizitzeko holako toki eskasean. Beren arteko gerla batzuen ondorioz, gero eta gutiago haatik… Azen ontzeko, 18. mendean HegoAmeriketarik etorri gizon atrebitu batzuek hartu zituzten eta berekin ereman Pazkotiar ainitz (1500 segurik) lan penatu askotan bortxaka ararazteko. Jendetzea beti ttipituz joan zen, keinka batez doidoia ehun bat lagun gelditu omen ziren Pazkon berean…
“Munduaren xilkoa”…Geroztik, denborak kanbiatu dira. Jendetzea berriz emendatu da, orai badira hurbil lau mila biztanle. Erdiak errotik hango berekoak, beste h a i n b e s t e “kanpotiarrak”. Bainan kanpotiar hitz hori nola hartzen den. Horietan baita parrasta bat duela jadanik bizpahiru belaunaldi hor plantatu zirenen segidakoak. Beren burua ez daukate batere kanpotiar denen buru… Gehienak turismoa azkartzearekin jinak. Gero eta jende gehiago heldueta bazter ikuska. “Moai” delako horien gatik. Eta beste gune batzuen gatik ere. Hala nola ikusteko lehengo sumendiaren hiru «ahoak“, aspaldian estaliak, orai aintzira batzuen pare direnak. Eta gauza a rraro bat, halako erreka batean ikusgai dena, harri borobil bat arrunt
berezia, nehork ez jakin nundik nola jina, harri sakratua hango lehengo sinestearen arabera, hango xaharrek oraino ere “munduaren xilkoa” deitzen dutena… Lehen, harri horren itzulian izaiten omen zen asko ospakizun. Hara zeren ikusterat doan jendea Pazkorat. Egonaldi labur batentzat ardurenean. Ugartea ez baita handia, denbora guti aski itzuliaren egiteko, eta bizia arras kario, kasik gauza guziak gostaia gosta Txiletik ekarri behareta…
Muslaria
Aspaldi du lehengo su-mendiak ez duela gehiago surik botatzen! Kaskoa lurrez asea, kasik aintzira bilakatua… Harri hau, “Munduaren xilkoa”. Harri berezia, zerbait gisaz
ipar-orratza nahasten ere duena!
Heldu gira aurten ere Gabonetara, Eguberrira. Munduan gero eta gehiago dira Eguberrietan Olentzeroren bisita hartzen duten euskal etxeak. Urterik urte goititzen doa irria ezpainetan eta argia begietan euskal ikazkina errezibitzen duten haurrak, Estatu Batuetan, Argentinan, Australian, Italian, Ingalaterran, Uruguaien, Txilen, Mexikon eta, oro har, euskal etxeak diren beste hameka tokitan, Olentzero jin dadin, gabon kantak euskaraz kantatzen dituztelarik. Aurten ere, eta leku horietarik batzu ditugu hemen aipatuko. Erran dezagun lehenik Diasporan, euskal etxeetan, gehienetan, lehenago, aitzinetik egiten direla Gabon bestak. Bada lekuren bat, hala nola Kaliforniako Chinon berean, non helduden larunbatean, 25ean, eginen duten meza eta besta, bainan euskal etxe gehienetan abendoan zehar egin dituzte, aitzinetik, aiseago baita jende guziaren biltzea lehenago eginik, gero bakotxak familiarekin edo lagunekin iragan dezan, bere egunean, besta. Orai aipatuko ditugunak, abendoaren lehe
nengo asteburutik onda rreko asteburura bitartean egin dira. Hala nola, hala egin duten Argentinan ainitz euskal etxetan. Lehenetarik, aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatu zuen Mar del Plarako ‘Denak Bat’ Euskal Etxea izan zen, Artaburu Euskaltzale Taldearen eskutik. Hor abenduaren 4ean egin zen besta, bateginik Euskararen Eguna, Urte Bururatze besta eta Olen tzero eta Eguberri besta. Argentinatik urrun, itsasoz bestalde, Ingalaterran, Londreseko Euskal Etxeak, London Basque Society delakoak, egoitza duen Oxford Housen antolatu zakon harreraekitaldia Olentzerori, kantuak ere ekitaldiko parte. Besta hau abendoaren 11n izan zen.Egun berean, baina itsasoa berriz ere zeharkatuz, Estatu Batuetako (AEB) Washingtonen, denbora goxoak iragan zituzten haur eta helduek AEBe
tako hiriburura Eguberrietako euskaldun pertsonaia agertu zenean, hemen ere opariz betea. Haurretako batek ez zuen ongi identifikatu «pipa hortzean duena», eta nigarretan hasi zen. Hala erran digu Washingtondik Jurdana Izagirre lagunak. Baina munduaren beste partean, Aus-tralian, urtero bezala Olentzero bere atorra beltzarekin agertu zen, euskal arropaz estalia... sasoin huntan beti bero polita egin ohi duen Sydneyn. Urte guziz, Centennial Parken, aire zabalean, ospatzen dute hiri hartako Gure Txokoa Euskal Etxekoek beren Eguberri besta. Aurten
abendoaren 12an egin dute, trikitilarien laguntza eta guzi. Hurbilago ere, hor ditugu Espainiako eta Frantziako euskal etxeak. Espainian, Murtziako Euskal Etxeak iragan igandean egin zuen bere Olentzero besta, haurrak euskal baserritarrez beztiturik, eta lehenik bazkaria eginik, gero kantuz errezibitzeko Olentzero jauna. Eta ondarreko jauzia emanik, Mexikon ere, Mexiko hiriburuan, Euskal Etxeak urte guziz ospatzen ditu Eguberri giroko besta guziak. Lehenik, ‘posadas’ deitu elkarretaratzeak egiten dituzte, eta Olentzero ospatzen dute, eta ez dute haurrendako opariemailerik batere errefusatzen, Noel eta hiru erregeak ere abegikor onartzen baitituzte heienera. Izan ere, Olentzero besta joan den larunbatean egin zuten, baina Errege Egunean ere, urtarrilean, Espainiako eta Latinamerikako tradizioak segituz, beste besta handi bat eginen dute, beti ere haurrak helburu. Ongi pasa zuhaurek ere, irakurle, Eguberri eta besta egunak, eta urte berri on! Helduden urtera arte! Joseba Etxarri
Olentzero opari bat emaiten haur bati aurten, Washington hiriko Euskal Etxeak antolatu Eguberri bestan. Arg. EuskalKultura.com
16