2015 martxoa-apirilaHilabetekaria
Martxoa-Apirila
2
Etxerat elkartea jomugan jarri dute azken asteotan, presoen esku-
bideekin konpromisoa duten beste elkarteekin eta kolektiboekin
arestian egin zuten bezala, kriminalizazio saiakera martxan jarri
zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariarekin bilera ospatu os-
tean, Bruselara joan ginen euskal presoen senideok Europako Legebilt-
zarreko europarlamentariei gure egoera zein den azaltzera. Orduan
abiatu zen Espainiako Gobernuaren aldetik Etxerat kriminalizatzeko kan-
paina. Eta apirilean gertatu ziren atxiloketak izan ziren kanpaina horren
ondoriorik latzenak. Gainera presoen osasun eskubidearen kontra egin
zuten zuzenean, presoek konfiantzazko medikua izateko duten eskubi-
dearen kontra hain zuen.
Espainiako Gobernuak indarra erabiliz eta beldurra zabalduz trabak
jarri nahi izan ditu eta euskal presoen senideekiko elkartasuna ito nahi
izan du. Norbanakoen oinarrizko
eskubideen alde eta gobernuek in-
posatzen dituzten politika krudelen
aurrean Etxerat elkarteak egiten
duen salaketa lana oztopatu nahi
izan ditu.
Jazarpenak utzitako zauriei dispertsio politikaren ondorioak gehitu zit-
zaizkion apirilan. Izan ere, lau istripu jasan zituzten euskal presoak bisi-
tatzera joan ziren lagunek.
Estatistikoki istripu bat hilabeteko
jasan dugu 2015eko lehen lau hila-
beteetan. Euskal presoen sakaba-
naketak ehunka pertsonengan
dakartzan arriskuak salatu zituen Etxeratek, eta pertsona horien seni-
deek pairatzen duten egoera bidegabea dela gogorarazi zuen. Etxeratek
sarritan esan duen bezala, istripuek sakabanaketak suposatzen duena
erakutsi zuten berriro ere. “26 urte luzez pairatzen dugu astero-astero se-
nideok sakabanaketa eta horrek esan nahi du mila bat pertsona jartzen
garela arriskuan errepideetan”.
Errepideetako arriskuak gutxi balitz espetxeetan senideak bisitatzeko
arazoak egunez egun biderkatzen ari dira. Hala, martxoan eta apirilean
bereziki azpimarratu behar ditugu Frantziako espetxeetan jazotako era-
soak, Ibon Goieaskoetxea jasandako jipoia eta Mikel Karreraren familia
atxilotu izana hain zuzen.
etxerat
Kronika
etxerat
Atxiloketak kriminalizazio
kanpainaren ondorio
latzenak izan dira.
Urteko lehen hiruhilekoan
hilabeteko istripu bat jasan
dugu.
Dispertsioa
442 euskal preso politiko
3
437 euskal preso politiko 76 espetxeetan sakabanatuta
339 euskal preso, espainiar estatuko 45 espetxeetan sakabanatuta.
93 euskal preso, frantziar estatuko 26 espetxeetan sakabanatuta.
3 euskal preso, Euskal Herriko 3 expetxeetan.
1 Portugalen preso.
1 Ingalaterran etxean preso.
1 Alemanian preso.
4 euskal preso politiko daude gaixo larri espetxe arinduan.
58 euskal preso Euskal Herritik 1000-1100 kilometrotara sakabanatuta.
115 euskal preso Euskal Herritik 990-800 kilometrotara sakabanatuta.
170 euskal preso Euskal Herritik 790-500 kilometrotara sakabanatuta.
24 euskal preso Euskal Herritik 490-400 kilometrotara sakabanatuta.
65 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometro baino gutxiagora.
Adin txikiko 8 ume, 3 urte beherakoak, amekin Euskal Herritik 500 eta
540 kilometrotara dauden bi espetxeetan sakabanatuta.
Datuak
etxerat
etxeratetxerat
Askatasunak /
Alfonso Castro Sarriegi (Donostia) 2015/03/7 Puerto I
Asier Aranguren Urroz (Iruña) 2015/03/11 Aranjuez
Egoitz Lopez de Lacalle Uribarri (Gasteiz) 2015/03/11 Navalcarnero
Jose Campo Barandiaran (Donostia) 2015/03/11 Alcalá
Lurdes Txurruka Madinabeitia (Soraluze) 2015/03/20 Huelva
Pablo Gorostiaga Gonzalez (Laudio) 2015/03/22 Herrera de la Mancha
Oier Martínez del Campo (Gasteiz) 2015/03/29 Murcia
Josu Rodriguez (Berango) 2015/04/11 Soria
Xabier Alegria Loinaz (Lezo) 2015/04/21 Puerto III
Ohiana Mardaras Orueta (Bilbo) 2015/04/23 Murcia
Zigor Ruiz Jaso (Berango) 2015/04/29 Herrera de la Mancha
Juan Karlos Balerdi Iturrate (Lasarte) 2015/04/26 Huelva
etxeratetxerat4
En libertad / Libérations
NorQuien / Qui
NoizCuando / Quand
NondikDe / De
Leku aldaketak / Cambio de destino / Transferts
NorQuien / Qui
Nondikde / de
Noraa / à
Ekhine Eizagirre Zubiaurre (Zarautz) Fleury Merogis Fresnes
Saioa Sanchez Iturregi (Berango) Soto Del Real Estremera
Kemen Uranga Artola (Ondarrua) Alcala Meco Daroca
5etxeratetxerat
Istripuak
6etxerat
Apirila hilabete beltza izan da senideen ibilbideetan
etxerat
Lau dira dagoeneko 2015. urtean dispertsio politikak eragindako is-
tripuak. Hamar izan ziren iaz. Beste behin ere, oso goiz abiatu
behar izatea, euria, nekea, kilometroak... Apirileko asteburuak belt-
zak izan dira senideentzat, bertan kontzentratu baitira orain arteko is-
tripu guztiak. Oso ondorio larriak dituen kondena gehigarria da
dispertsioa, jadanik 16 pertsona hil eta beste ehundaka zauritu dituen
kondena, alegia.
Hala, urteko lehen istripua apirilaren 4ean jazo zen, Valladolideko
(340km.) kartzelan preso dagoen
Adur Fernandez euskal preso poli-
tikoa bisitatzetik zetorren bere
lagun batek Tolosa (Gipuzkoa) in-
guruan izan zuen. Nekeak eta eu-
riak kotxearen kontrola galdu eta
medianaren kontra jotzera eraman
zuten. Kolpearen ondorioz beso
bat zauritu zuen senideak. Kotxea,
zoritxarrez, kaltetua suertatu zen.
Apirilaren 18an, Villenako (720
km) espetxetik bueltan Ismael Be-
rasategi, Gotzon Aranburu eta Lo-
rentxo Ayestaran euskal preso politikoen hiru senide eta lagunek istripu
izan zuten. Tuterara iritsi baina 7 km lehenago gertatu zen ezbeharra kot-
xeak autopistara azaldu zen azeri bat jo egin zuenean. Hiru lagunek ez
zuten minik hartu, baina kotxeak higadura handia izan zuen.
Soilik zortzi egun geroago apirileko azken asteburua ilundu zuen bi is-
tripu gertatu ziren, biak 26ean. Lehena, Dueñas-Palentziako kartzelan
(300 km) dagoen Oier Lorente euskal preso politikoa bisitatzera joan zen
lagun batek izan zuen. Bisita egin ondoren, bueltan, Tolosara iristear zela,
ur putzu bat zapaldu eta kotxearen kontrola galdu zuen. Erdiko hesia jo
ondoren beste aldeko hesia jo eta bide erdian geratu zen. Oier Lorente-
ren lagunak kolpe arinak izan zituen, ezer larririk ez. Kotxea berriz, oso
kaltetua atera zen.
Urteko lehen istripuan kalte handiak izan zuen autoak.
7etxerat
Azken istripua Maria Lizarraga euskal presoari bisita egin berri zion
Xabier Arina preso ohiari gertatu zitzaion Villenatik (Alacant) bueltan ere.
Azpimarratu behar dira Villenako kartzelak (720 km) bisiten inguruan in-
posatzen dituen baldintzek senideen egoera are gehiago zailtzen dutela.
Izan ere, ostiraletan goizeko 10.15etan ala igandetan 18.30tan baino ezin
dituzte egin, oso urrun den kartzela batera joateko gainera, suposatzen
duen neke, tentsio, lan arazo guztiekin.
Adur Fernandezen gurasoei harrera egin die Aldundiak
Adur Fernandez preso-
ari bisita egitera joan
zen lagun batek istri-
pua izan zuen apirilean , Va-
lladolidetik bueltan zetorrela,
eta Fernandezen gurasoek
ere ezbeharra izan zuten
2009an, semeari bisita egi-
tera zihoazela. Hori dela eta,
Martin Garitano diputatu na-
gusiak eta Marina Bidasoro
Giza Eskubideen eta Oroimen
Historikoaren zuzendariak
harrera egin zieten Fernandezen gurasoei eta Etxerateko kide Maider
Alustizari. Bertan, euskal presoen sakabanaketak ehunka pertsonengan
dakartzan arriskuak salatu dituzte, eta pertsona horien senideek pairat-
zen duten egoera “bidegabea” ere gogorarazi dute.
Etxerateko kide Maider Alustizaren hitzetan, istripuak sakabanaketak
suposatzen duena erakutsi du berriro ere. “26 urte luzez pairatzen dugu
astero-astero senideok sakabanaketa eta horrek esan nahi du mila bat
pertsona jartzen garela arriskuan errepideetan”. Martin Garitanok elkar-
tasuna adierazi zion presoaren familiari: “Euskal preso politikoen saka-
banaketak dakartzan arriskuak eta, kasu honetan, istripuak”. Horrekin
batera, bizikidetzaren alde aurrerapauso ausartak eman behar direla
adierazi zuen: “Lehenengo pausoa dispertsioarekin amaitzea da, eta, ho-
rren ostean, beharrezkoak diren pauso guztiak eman behar ditugu pre-
soak kalean egon daitezen”.
Fernandezen gurasoak eta Etxerat Gipuzkoako Aldundian.
JazarpenaEtxerat eta Jaiki Hadi elkarteen lau lagunen atxiloketakelkartasun uholdea ekarri zuen
8
Oihana Barrios, Fernando Arburua, Izaskun Abaigar eta Nagore
López de Luzuriaga atxilotu zituzten martxoaren 25ean. Etxerat
eta Jaiki Hadi elkarteetan euskal errepresaliatu politikoen eta
euren senide eta lagunen eskubideen alde lan egiteagatik atxilotu zituz-
ten laurak. Bi egun beranduago -martxoaren 27an- aske utzi zituzten,
baina ez nolanahi. Fidantza altuak ezarri zizkieten, epaitegian sinatzera
joateko agindua dute, eta espainiar estatutik ateratzeko debekua. Gai-
nera, orain epaiketa baten zain geratzen dira, izan ere “ETAko presoen al-
deko sareko” kide izatea egotzi die Eloy Velasco Audientzia Nazionalaren
epaileak.
Akusazio larriak eta funtsik gabeak biltzen dira epailearen ebazpe-
nean. Horiek oinarritzeko
besteak beste atxilotu baten
etxean "Manual de como fa-
bricar terroristas" bideoa
aurkitu izana aipatzen du
epaileak. Esan behar da ai-
patu bideoa Txekiako ikasle
talde batek 2010. urtean
egindakoa dela, Euskal He-
rriak bizi duen gatazka politi-
koaren inguruan. Horra hor
inpunitatearena eta gehiegi-
keriaren erakusgarri bat.
Haatik, atxiloketen harira
elkartasun uholdea etorri
zen. Hala, Europar Parlamen-
tuko GUE/NGL taldeak Etxe-
rateko kideen atxiloketak
salatu zituen. Berdin egin
zuen EHL (Comités de Solida-
rité avec le Peuple Basque)
taldeak. “Atxiloketekin bukat-
etxeratetxerat
Agerraldian eta manifestazioan elkartasuna agerian.
9etxerat
zeko” eta bake prozesuan parte hartzeko eskatu zion Friendshipeuro-
parlamentarien taldeak Espainiako Gobernuari. Gainera sarekada salat-
zeko Donostian deitu zen manifestaziora bildu ziren Aralar, Sare, Eusko
Alkartasuna, LAB, ELA, Hiru, Ernai, Sortu, Gazte Abertzaleak, Stee-Eilas,
Alternatiba, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Egiari Zor Fun-
dazioa, TAT, Elkartzen, eta Giza eskubideen Behatokia. Donostiako ma-
nifestazioan bertan etxetik eta
nazioartetik sortutako elkartasun
eta salaketa adierazpen guztiak es-
kertu zituzten Etxerateko kideek,
eta gehiegikeri hauen aurrean el-
kartasunaren garrantzia azpimarratu zuten.
Deklaratzeko 127 deiak
Jazarpena baina, ez da hor amaitu. Apirilean 127 preso politikoren
senide baino gehiago deituak izan ginen deklaratzera Guardia Zibilaren
Intxaurrondoko eta La Salveko komisaldegietara, urtarrilean emandako
abokatuen aurkako baita defentsa juridikoaren aurkako operatiboarekin
lotuta. Kalekoz jantzitako guardia zibilek eman zizkioten senideei zita-
zioak, beraien etxeetan zuzenean aurkezten, zenbait kasutan gaua ze-
nean ere. “Kapitalen zuritze” delitu batekin lotutako auzi baten harira
deklaratu behar zutela esan zieten
guardia zibilek senideei etxera
egindako bisitetan edo telefono
bidez.
Etxeratek defentsa juridikoaren
eskubidearen aurkako kanpaina salatu zuen, eta presoen senideak era
maltzurrean erabili nahi izatea kritikatu zuen. Informazio gabezia salatu
zuen elkarteak: “Kuarteletako hitzordu hauek ez dakigu zein sumariotan
sartuak dituzten”. Senideak ez zeuden legez behartuta Guardia Zibila-
ren hitzorduetara joatera, beraz ez ziren joan. Auzitegietako hitzordua
jasoko balute, joango liratekeela adierazi zuten.
Atxiloketen aurrean agertu
elkartasuna bihotzez es-
kertu du Etxeratek
Senideek ez dute Guardia
Zibilaren aurrean deklaratu
behar, eta ez ziren agertu
10etxeratetxerat
EspetxeakIbon Goieaskoetxeak kartzelan jipotu dutela salatu du
Fleury-Mérogis kartzelan dagoen Ibon Goieaskoetxea (Gernika) eus-
kal preso politikoak apirilaren 23an miaketa batean jipoia jaso
zuen. Presoak berak salatu duenez, bere anaia bisitan joan zitzion
eta Fleuryn bertan zegoenean bisita egitea debekatu zioten. Goieskoet-
xeak aipatu duenez, debekua bidezkoa ez zela jakinarazi zien lasaitasu-
nez espetxeko arduradunei, “horrelako eraso zuzena” ezin zuela onartu
esan zien eta protesta
gisa zigor ziegara bere
borondatez igoko zela.
Miaketa gelan erasotu
zuten presoa funtziona-
rioek.
Ostikoak eta burua-
ren atzean kolpeak jaso
zituela salatu du, lepotik
lurraren kontra indarrez
heldurik zutela, baita
esku zein besoak bihu-
rritu zizkiotela ere. Zie-
gara eskuburdinekin
eraman eta bertan ere jipoitu zuten. Erasoak odoletan utzi zuten. Zutit-
zeko zailtasunak buruarekin pareta jotzera eraman zuen, lurrera eroriz.
Ondorioz, bizkar eta sorbaldan ubeldurak sortu zitzaizkion presoari, baita
bekokian kolpea eta ebakiak ere.
Sei hilabeteko debekua
Honen guztiaren ondotik jakin izan du Goieaskoetxeak martxoaren
9tik anaia ikusteko sei hileko debekua ezarri diotela. Bi anaiek elkar ikus-
teko debekuaren jatorria baina oraindik ez zaie argitu, ezta behar bezala
jakinarazi ere. Dirudienez martxoan jazotako ustezko kontrol arrunt ba-
tean izan lezake jatorria debekuak.
Izan ere, martxoaren 7ko bisitan, Ibonen anaiak ihesaldiak ekiditeko
tinta ikusezinaz zikindu zen nahigabe, eta Ibonen identitatea barruan
konprobatu arte atxiki zituzten anaia eta bere neska. Hatz marken bidez
Fleury-Mérogis kartzelaren ataria.
11etxerat
kartzelakoa Ibon bera zela egiaztatu eta bere horretan geratu zen afera.
Baina ondoren Ibon deitu eta ihesaldi bat prestatzen ari ote zen esanez
mehatxatu zuten kartzelan. Berak ezezkoa eman eta zuzendariarekin bilt-
zeko eskatu zuen handik egun batzuetara, haren eta anaiaren aurka ze-
ozer zegoen jakiteko. Ezetz erantzun zioten.
Bertsio kontrajarriak
Martxoaren bukaeran, ordea, Adur, Ibonen semea bisitan joan zenean
ohartu zen anaiaren bisita txartelean zerbait gorriz idatzia zuen “post-it”
bat itsatsia zegoela. Ia zer zen galdetu zuenean funtzionarioek ez zioten
erantzun. Hori ikusita, apirileko 17ko bisita baino lau egun lehenago fis-
kalari hots egin zuen Ibonen anaiak
ea haien kontra zerbait zegoen ja-
kiteko. Lasai joateko erantzun zion.
Haatik, espetxera heltzean bai-
menik ez zuela esan zioten funtzionarioek eta sei hilabeteko debekua eza-
rrita zuela, martxoaren 9tik irailaren 9ra, hain zuzen. Epaitegiko
dokumentua eskatu zuen Zigor Ibon Goieaskoetxearen anaiak baina
ukatu egin zioten, txosten baten azken orria baino ez zioten eman, mo-
mentuan trakeski gehitutako bere izen eta zigilu batekin. Hurrengo goi-
zean berriz joan zen kartzelara, familiaren abokatuak faxa bidali ostean.
Kartzelatik, ukatu egin zuten zerbait jaso izana eta arduradunarekin bilt-
zea eragotzi zioten. Bost egun be-
randuago Ibon jipoitu zuten.
Bertsio kontrajarriak daude
Alde batetik, prokuradoreak Zigorri
jakinarazpen bat helarazi ziola
adierazi du, haren helbide zaharrera. Hala izatekotan bueltan jaso behar
izan zuten gutun hori, hartzailea ez topatzerakoan, baina ez da horrela-
korik gertatu. Bestalde, kartzelako arduradunak abisurik sekula ez du-
tela bidaltzen baieztatu zion Zigorri espreski. Familiaren abokatuek idatzi
bat helarazi diote prokuradoreari azalpenak eskatuz. Erantzunak jasot-
zerakoan baloratuko dute zer egin.
Familiaren abokatuek idatzi
bat helarazi diote prokura-
doreari azalpen eske.
Ez zioten bisitaren debekua
jasotzen zuen epaitegiko
dokumentua erakutsi.
Mikel Karreraren bikotea bisitan atxilotu dute niniarekin
12etxerat
Espetxeak
Reau Sud Francilienko espetxera Mikel Karrera euskal preso politi-
koari bisita egiteko sartzera zihoazela atxilotu zuten Elixabete Itu-
rria bere bikotea unean 14 hilabete zituen bere alabarekin batera.
Bi komisaldegitik igaro ostean eta umea zerbitzu sozialekin uztera be-
hartua izan ondoren gauerdian askatu zuten, zitazio batekin eta paper
batzuk sinarazi zizkiotela. Umearen motxilan mugikorra ahaztu zuen
emakumeak eta funtzionarioek topatzean bisita galarazi zioten Iturriak
nahaste bat izan zela behin eta berriz errepikatu bazien ere. Handik gut-
xira sei polizia agertu eta miaketa integrala egin ondoren ondoko komi-
saldegira eraman zituzten ama eta umea.
Biak banatzeko erabakia transmititu ziotenean haurra titia hartzen ari
zela esan zien, eta ez zuela inor inguruan harekin uzteko. Haurra zer-
bitzu sozialekin geratu beharko zuela adierazi zioten, eta biberoia hartu
beharko zuela nahi eta nahiez. Interprete batekin hitz egitea lortu zue-
nean atxilotua izan zela jakin zuen, nahiz eta akusazioa ez zioten argitu.
Reau Sud Francilienko espetxean dago Mikel Karrera.
13etxerat
Tratu zitala
Txikiarekin gela batera eraman eta umea miatu zuten berriz, orduko
horretan pardela eta guzti kendu ziotelarik. Hasierako interpretearen des-
berdina zen beste batekin hitz egin zuen eta akusazioa zein zen ordurako
ere ez zioten argitu, alabaina, 24 orduko neurria 48ra luzatu zezaketela
aipatu zioten. Arratsaldeko
18:00ak arte ez zuen ofiziozko abo-
katurik, eta itzultzailerik izan. Bi-
tartean, kanpoarekin
komunikatzeko arazoak izan zituen
eta poliziaren jarrera doilorra izan zen nagusi: familiari ama umearekin
zela esan zioten, eta abokatuari ere ziria sartu zioten, komisaldegian ber-
tan azaldu eta Elixabete han ez zela bota baitzioten.
Ondoren, Meluneko komisaldegira eraman zuten esposatuta konboi
batean, Elixabetek salatzen duenez, aurretik beste kotxe bat hiru poli-
ziarekin eta sirena joz. Zeldan sartu zuten denbora luzez. Geroko galde-
ketan egoera horrek Mikel Karreraren bikotea izateari erantzuten ziola
aitortu zio poliziak. Gaua bertan pasa beharko zuela esan ziotenean le-
hertu eta negarrari eman zion, bere alabarengatik kezkatuta. Uneoro
errepikatu zien poliziei edoskitze garaian zegoela. Ziegara berriz eramana
izan ondoren, ordu erdi eta gero askatu eta umearekin egotea lortu zuen
gauerdi aldera.
Alabaina, bere askapenaren arrazoia elkartasunean kokatzen du: se-
nide, ahaide, eta lagunek egin
zuten presioa telefonoz hots
eginda, abokatuek eta prentsak
ere komisaldegira egindako dei
mordoa, sare sozialen bidezko be-
rriaren hedapena edota Mikel preso dagoen dei, gutun eta faxak masiboki
bidali izanak. Guzti honek Elixabetek bisita baimena ez galtzea ahalbi-
detu du, eta elkartasunak, beste behin, funtzionatzen duela erakutsi du:
“Jendarteak hau jakin behar du, gauzak egitea eta salatzea balio du”.
Elixabete Iturria: “Salatzeak
balio duela jakin behar du
jendarteak”
Abokatuari ziria sartu zioten
komisaldegian Elixabete
han ez zela bota baitzioten
NazioarteanEuropako eta Flandeseko Parlamentuetan bilatzenzuen babesa aurkitu du Etxeratek
14etxerat
Martxoaren 2tik martxoaren
5a bitartean, Etxerat elkar-
tearen ordezkari talde batek
Bruselara bidaia egin zuen. Preso zein
senideok pairatzen dugun giza esku-
bideen urraketa sistematikoaren berri
zuzenean ematera. Zibilizatuena
omen den Europa honetan ere, Giza
Eskubideen urraketa sistematikoa eta
planfikatua oraindik ere ematen de-
lako. Horregatik, eskubideen aldarri-
kapena egitera joan ginen, Euskal
Herrian, urte mordoa daramatzagu-
lako oinarrizko eskubideak konstzien-
teki bortxatzen dituen legedi baten
menpe.
Hala, Europako eta Flandesko
Parlamentuetan gure egoeraren berri
eman genuen. Bi egunetan 30 bat
ekimeneko agenda oso osorik bete
genuen eta are gehiago, delegaritza,
hiru taldeetan banatu behar izan zen
agendaren hitzordu guztietara iris-
teko. Europarlamentari guztien ja-
rrera oso positiboa izan zen,
eraikitzailea oso. Entzuteko prestuta-
sunaz gain, lan egiteko prestutasuna
adierazi ziguten. Legebiltzarkide
hauen artean, harridura izan zen nagusi oraindik ere, espainiar eta frant-
ziar estatuek dispertsioa aplikatzen jarraitzen dutela jakitean.
Horregatik, Espainia eta Frantzia Europar Batasuneko estatu kideak
izanik, Giza Eskubideen Akordioaren sinatzaileak direnez, Europako Par-
lamentuari Giza Eskubideen errespetua bermatu dezan eskatu genion.
Zentzu horretan, Etxeratek bilatzen zuen babesa aurkitu du. Aitzaki eta
Europako lehendakariordearekin bilera.
Flandriako Parlamentuan harrera.
GUE/NGL taldeko bilkura batean.
15etxerat
tranpa dialektikorik gabe dispertsioak
giza eskubideak urratzen ditu eta ber-
tan behera utzi beharreko politika da.
Etxerat elkarteak, Flandesko Le-
gebiltzarrak eginiko harrera ofiziala
eta Europako Legebiltzarreko Lehen-
dakariorde eta Syriza alderdiko kide
Dimitrios Papadimoulis eginiko harre-
rak nabarmentzen ditu bereziki.
Baina era berean, azpimarratu
behar dira Europako Legebiltzarrean
interpelazio lanean ibili zen taldeak
eginiko harremanak Hala, Malin
Bjork, Lidia Senra, Bart Staes eta
Marck Demesmaeker europarlamen-
tariekin bilerak egin zituzten. Malin
Bjork Ventespartiet alderdiko kidea da
eta GUE/NGL taldeko presidente
ordea, Lidia Senra ANOVA-ko kidea,
Bart Staes flandestarra De Groen al-
derdiko kidea da, Greens / EFA talde-
koa eta Mark Demesmaeker N-VA
taldekoa.
Halaber, Bulgariako Ilhan Kyuch-
yuk-ek Alemaniako Helmut Scholz-ek,
Euskal Herriko Izaskun Bilbaok, Esto-
niako Tatjana Zdanka-k, Marisa Ma-
tías Portugalgo Bloco de Esquerda
baita Ana Miranda BNG-ko Europako delegatuak ordezkaritza jaso zuten.
Europako Alderdi Popularreko (EPP) Frank Engel europarlamentariak
ere bilera izan zuen ordezkaritzarekin eta bertan, Espainiako Gobernuak
espetxe politika malgutu ez izana ez duela ulertzen adierazi zien seni-
deei. Ezta presoei oraindik aplikatzen zaizikien salbuespenezko neurriak
oraindik ere mantentzea.
Irlandako Sin Feinneko kideekin.
Marck Demesmaeker europarlamentariekin.
Marisa Matias, Portugalgo Bloco de Esquerda.
EkimenakUmeek kartzela eta erbestearekin duten erlazioarengaineko tailerra, Agurainen
16etxerat
Joan den martxoaren 14ean “Umeak-kartzela/erbestea” inguruko tai-
lerra ospatu zen Agurainen (Araba). Umeen eremuan ematen diren
egoera ezberdinei buruz hausnartu eta esperientziak elkar trukat-
zeko tailerra. Gai honen inguruan zalantzak, kezkak eta irakaspenak ko-
partitzeko espazio irekia izan zen, haur eta gurasoak bildu zituena.
Talde dinamika ezberdinen bidez gai ugari jorratu ziren. Bidaiak, esa-
terako, hauetan asperdura eramangarriagoa egiteko baliabideak, edota
bidaietako karga emozionala nola bideratzeko aholkuak. Baita gai arant-
zatsua izan daitekeen transmisioa ere, umeekin hainbat gaiez hitz egite-
rako orduan zalantzekin topatu izaten baikara. Honakoan zein elementu
izan daitezkeen garrantzitsuak eta zertaz egiten zaigun zaila hitz egitea
aztertu zen, baita haurrak garapenaren arabera ere zer uler dezakeen …
Horrez gain, kasu haue-
tan ematen den familiaren
eraikuntza “berezia” landu
zen, kasu bakoitzean ezber-
dina. Eta askatasuna lortze-
rakoan egoera hau amaitzen
bada, ez horrela bere ondo-
rioak, eta berregokitzapena-
ren alderdi garrantzitsua ez
zen ahaztu.
Laburbilduz, aipatu hit-
zorduak dispertsioa bizi
duten umeek egoera berdinean dauden beste haur batzuk aisialdi giroan
ezagutzeko aukera bermatu zuen, horretarako espazio natural eta osa-
suntsu bat sortuz. Bestalde, ideia eta proposamen berriak aurkezteko
plaza izan zen tailerra. Adibidez, gai honen inguruko interesgarriak diren
artikulu, liburu, iritzi, etabar trukatzeko espazio baten sorkuntza, non el-
karreraginerako hainbat barne proiektu pentsatu ziren: egun helduak
diren egoera berdinetik pasa ziren haur horien esperientzia partekatzea,
presoek euren umeentzat sortutako ipuinak konpartitzeko aukera, eremu
honetan trebatutako irakasle eskarmentatuen parte-hartzea, etabar. Au-
rrera begira topaketa hauek ospatzen jarraitzeko zentzua azpimarratu
zuen abagune aberasgarria eta eraikitzailea izan zen.