+ All Categories
Home > Documents > Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA...

Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA...

Date post: 19-Oct-2020
Category:
Upload: others
View: 11 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
17
Behinola 41 Hitz beste Haur eta gazte liburuen kritika eta erreseinak 3 + NIRE GORPUTZA JABIER MUGURUZA Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK MIKEL ERRAZKIN Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN ARTEAN Kókinos, Madril, 2006 Monna Lisaren irribarrea Inork gutxik izango du gogoan, orain dela 90 bat urte, lapurtu egin zutela Leonardo da Vinciren La Gioconda koadro entzutetsua. Italiako zerbitzu sekretuen azpilana izan ote zen, lapurrak fanatiko erli- jiosoak edo milioidun gutiziatsuak ote ziren, era askotako zurrumu- rruak zabaldu ziren; baina ezin izan zen ezertxo ere frogatu. Iker- ketak porrot egiten zuen bitartean, kasik lehen baino ikusle gehiago hurreratu zen koadroa egondako tokia ikustera, erretratuak egitera. Alabaina, koadroa anonimo baten deiari esker eskuratu zuten: an- tza, lapurra Vicenzo Perugia izan zen, mihisea labana batez moztu, gabardina azpian ezkutatu, eta bien bitarte guztian Louvre alboko ostatu ziztrin bateko armairuan gorde zuena. Eta gero eta gehiago iruditzen zait Durangoko Liburu eta Disko Azokak, neurri batean, lapur haren antzeko zerbait egiten duela, hau da, nabarmendu beharreko hainbat lan bikain ilunpera kondenatu. Bai, egia da hango erakustokietan lan guztiak agerian egoten direla; bai- na egia da, halaber, zerbait ezkuta- tu nahi delarik, begien bista-bistan ipintzea bezalakorik ez dagoela (eta Durangoko Azoka diodanean ez naiz soil-soilik antolatzaileez ari, sortzaile eta batik bat editoreei buruz baizik, gure-beren egutegia zurrunbilo horren inguruan an- tola-tzeko ardura gure-beraiena baita). Nire ustetan, iazko Azokan, literatura eta musika uztartzen dituzten haurrentzako bi disko –besteak beste– ez ziren behar bezala nabarmendu: batetik, Herri kanta ttikiak eta, bestetik, Nire gor- putza. Lehendabizikoan, tradiziotik jasotako hainbat bitxi eskaintzen zaizkigu, batzuk ezagun samarrak eta bestetzuk ez hain ezagu- nak: «Hain urrun etxe poxpola», «Txalopin txalo» eta «Lili eder bat» bezalakoak. Mikel Errazkin zuzendaritza musikalaren bitartez, hainbat musikari eta kantari bildu dira (Josune eta Xabi Lopez, Jo- serra Senperena, Txema Garces, Pello Ramirez…), kontu eta finezia handiz «zaharkin» hauei distira ateratzeko –batik bat–, haurren gozagarri izateko eta, bide batez, gaurkotzeko. Bigarrenak, berriz, gaur egungo poema liburu batean du sorburu, hain zuzen ere Juan Kruz Igerabideren Nire gorputza (Aizkorri) liburuan. Ausarta izan beharra dago haurrentzako zigilu bat sortzeko –Mara-mara– eta, are ausartago, zer eta gorputzari buruzko disko bat egiteko. Helburu horrekin menturatu dena Jabier Muguruza da, haurrentzat lehendik ere hainbat lan egina dena. Eta Ja- bier Muguruzak doinuak sortu ba- ditu ere, oraingo honetan haurrak dira kantari, nahiz eta eskarmentu handiko musikarien laguntza izan (Mikel Azpiroz, Karlos Arancegui, Txenan Calvo). Eta nabarmendu beharra dago disko honetan ere Mikel Azpiroz izan dela musika pro- dukzioaz eta moldaketez arduratu dena (musikari beraren ekimenez, lehendik ere Kanta ttikiak eta Ga- bon kanta ttikiak diskoak argitaratu
Transcript
Page 1: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 41

Hitz beste Haur eta gazte liburuen kritika eta erreseinak

3 +NIRE GORPUTZAJabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005

HERRI KANTA TTIKIAKMikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005

A LA SOMBRA DEL OLIVOASKOREN ARTEANKókinos, Madril, 2006

Monna Lisaren irribarrea

Inork gutxik izango du gogoan, orain dela 90 bat urte, lapurtu egin zutela Leonardo da Vinciren La Gioconda koadro entzutetsua. Italiako zerbitzu sekretuen azpilana izan ote zen, lapurrak fanatiko erli-jiosoak edo milioidun gutiziatsuak ote ziren, era askotako zurrumu-rruak zabaldu ziren; baina ezin izan zen ezertxo ere frogatu. Iker-ketak porrot egiten zuen bitartean, kasik lehen baino ikusle gehiago hurreratu zen koadroa egondako tokia ikustera, erretratuak egitera. Alabaina, koadroa anonimo baten deiari esker eskuratu zuten: an-tza, lapurra Vicenzo Perugia izan zen, mihisea labana batez moztu, gabardina azpian ezkutatu, eta bien bitarte guztian Louvre alboko ostatu ziztrin bateko armairuan gorde zuena.

Eta gero eta gehiago iruditzen zait Durangoko Liburu eta Disko Azokak, neurri batean, lapur haren antzeko zerbait egiten duela, hau da, nabarmendu beharreko hainbat lan bikain ilunpera kondenatu. Bai, egia da hango erakustokietan lan

guztiak agerian egoten direla; bai-na egia da, halaber, zerbait ezkuta-tu nahi delarik, begien bista-bistan ipintzea bezalakorik ez dagoela (eta Durangoko Azoka diodanean ez naiz soil-soilik antolatzaileez ari, sortzaile eta batik bat editoreei buruz baizik, gure-beren egutegia zurrunbilo horren inguruan an-tola-tzeko ardura gure-beraiena baita).

Nire ustetan, iazko Azokan, literatura eta musika uztartzen dituzten haurrentzako bi disko –besteak beste– ez ziren behar

bezala nabarmendu: batetik, Herri kanta ttikiak eta, bestetik, Nire gor-putza. Lehendabizikoan, tradiziotik jasotako hainbat bitxi eskaintzen zaizkigu, batzuk ezagun samarrak eta bestetzuk ez hain ezagu-nak: «Hain urrun etxe poxpola», «Txalopin txalo» eta «Lili eder bat» bezalakoak. Mikel Errazkin zuzendaritza musikalaren bitartez, hainbat musikari eta kantari bildu dira (Josune eta Xabi Lopez, Jo-serra Senperena, Txema Garces, Pello Ramirez…), kontu eta finezia handiz «zaharkin» hauei distira ateratzeko –batik bat–, haurren gozagarri izateko eta, bide batez, gaurkotzeko. Bigarrenak, berriz, gaur egungo poema liburu batean du sorburu, hain zuzen ere Juan Kruz Igerabideren Nire gorputza (Aizkorri) liburuan. Ausarta izan beharra dago haurrentzako zigilu bat sortzeko –Mara-mara– eta, are ausartago, zer eta gorputzari buruzko disko bat egiteko. Helburu horrekin menturatu dena Jabier Muguruza da, haurrentzat lehendik ere hainbat lan egina dena. Eta Ja-bier Muguruzak doinuak sortu ba-ditu ere, oraingo honetan haurrak dira kantari, nahiz eta eskarmentu handiko musikarien laguntza izan (Mikel Azpiroz, Karlos Arancegui, Txenan Calvo). Eta nabarmendu beharra dago disko honetan ere Mikel Azpiroz izan dela musika pro-dukzioaz eta moldaketez arduratu dena (musikari beraren ekimenez, lehendik ere Kanta ttikiak eta Ga-bon kanta ttikiak diskoak argitaratu

Page 2: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 42

Hitz beste

3 +

ziren, zeinetan Josune Lopez kantuan eta Xabi Lopez gitarran ere aritu baitziren).

Iruzkin gisako hauetan behin bai-no gehiagotan aipatu dut Sebastià Serrano semiologo katalana. Hark esana da Descartesen «Pentsa-tzen dut, beraz, banaiz» gogoeta entzutetsua itzulipurdikatu beharra dagoela, esate batera «Sentitzen dut, usaintzen dut, ukitzen dut, be-raz, banaiz», hau da, zentzumenak ekarri behar ditugula Mendebal-dean nagusitu izan den arrazoia aberastera eta egurastera. Horre-gatik ere ezohikoa da Gure gor-putza diskoa, horregatik ere bitxia da –eta beharrezkoa– «Sexua» bezalako poema~kantu ederra topatzea: «Sexua ortzadarra da/ pixka bat okertua/ gordeketan ibil-tzen da/ zelai arriskutsuan».

Bakarren batek pentsa dezake halako lanak gutiziak direla, baina niri ezinbestekoak iruditzen zaizkit, eta literaturan hitza jostailu baldin badugu, kantuetan zer esanik ez, izan ere asko eta askotarikoak baitira literatura jaso dezaketen on-tziak. Burura datozkit Kirmen Uri-beren Bar Puerto edo Zaharregia, txikiegia agian (Mikel Urdangarinen musikarekin eta Mikel Valverderen marrazkiekin) edo are eskisitoagoa

izan zen Mandarin dotore (Rafa Egigureren txineratiko itzulpenekin, Joserra Senperenaren musikarekin eta Zumetaren obra koloretsuekin eta burdinazko azalarekin).

Irudipena dut egileok ez dugula behar bezalako ausardia erakus-ten, gehienetan muga hertsigarri batzuen barnean idazten dugula, eta argitaletxeek ere ez dutela oso eskuzabal jokatzen, ez dutela gehiegi zirikatzen eta arriskatzen. Beste maila batean bada ere, gaztelaniaz ere antzeko zerbait gertatzen delakoan nago; baina ezin aipatu gabe utzi Kókinos ar-gitaletxeak abiarazitako «Un libro, un CD» bilduma eta, bereziki, A la sombra del olivo disko-liburua, non haur txikientzako Magrebeko 29 kantu liluragarri eskaintzen zaizki-gun. Irudi liburuaren formatuarekin, benetako bitxia dugu lan hau eta, diskoen aldean, badu abantailarik: ilustrazioak bikainak dira, kantuak arabieraz datoz, transkripzio lati-noa eta itzulpena lagun dutela, eta amaieran ohar argigarriak datoz: non jasoa den, nola kantatu behar den, nola dantzatu… (horrekin batera Cancionero infantil del papagayo –Brasil, Portugal– eta Canciones infantiles y nanas del baobab –Afrika Beltza– argitaratu dituzte).

Orain artean aipatu ditudanak finezia handiz egindako lanak dira, benetako plazera eragiten dutenak, eta Monna Lisak erakusten duen irri firfiraren antzekoa ezpainetarazten dutenak…, Juan Kruz Igerabideren poema batean ageri den bezala: «Erroskila batek bildu dit gerria/ eta gozatu azala/ barrez lehertzeko zorian nago/ Monna Lisa bezala/ zerbait irentsi ezinik ote dago/ edo zotinka bezala?».

Patxi Zubizarreta

6 +

NORA JOAN DA ARGIA? Ruben RuizIlustratzailea: Jokin Mitxelena

Aizkorri, Bilbo, 2006

Fantasia errealista denean

Haur poesiari buruzko entseiu batean, haur fantasia errealista dela irakurri nuen eta, beraz, nor-baitek esaten baldin badu argia joan egin dela, logikoena dela haurrek, orduan, argia nora joan den galdetzea.

Eta argia joan egin da Saioaren gelan, eta gela ilunpetan geratu da, baina badirudi argiaren antze-ko zerbait –lasaitasuna, atsegina, poza– joana dela goiz-goizetik, ama aldarte txarrez esnatu da, Saioa ikaratu egin da Xugux txakurraren zaunkekin, andereñoa ozpinduta dabil, bi ikasle mutur joka… Baina tirita batek, opil batek, musuek, miazkada batek atzera ekarriko dute argia, eta lasaitasuna, eta atsegina, eta poza.

Nora joan da argia? sinbolismoz beterik datorkigun ipuina da, finezia handiz idatzia –paralelismoak, per-tsonifikazioak, hitz joko sotilak…–, Jokin Mitxelenak bizitasun handiz irudikatua –hain testu laburretan, ilustratzaileak lan handia egin be-har du pertsonaiak definitze aldera,

Page 3: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 43

Hitz beste

6 +eta alde horretatik ipuin honetako marrazkien irakurketa ere oso da ederra–, eta pozgarria da Ruben Ruizen idazle oraindik «berria» gero eta ezagunagoa izatea euskal haur literaturan, eta pozgarria da lan honekin iazko haur literaturako Etxepare Saria irabazi izana. Hitz batez, alde askotatik ahogozo ederra uzten duen liburua.

Laura Sagastume

GURE MUNDU TXIKITIK ASKOREN ARTEANIlustratzailea: Mattin

Elkar, Donostia, 2005

Txikitasunaren onurak

Aurtengo Eskola Txikien festa Igeldon ospatu da. Antolatzaileak, baina, garaiz ibili ziren, eta iazko Durangoko Azokarako prest zuten Gure mundu txikitik liburua (eta dis-koa, Antonio Bolasen kontaketekin eta hainbat kanturekin).

Lehen begiratu batean, idazleen izenak baino nabarmenagoa da Mattin –Iñaki Martiarena– ma-rrazkilariaren lan ederra, liburua benetan erakargarri egiten duena. Literaturari dagokionean, berriz, hiru ipuin topatuko ditugu, denak ere herri txikien alde onak eta aban-tailak goraipatzeko asmoz eginak: Patxi Zubizarretak herri txikietako –eta handi batzuetako– denda miniaturazko baina kasik super-merkatu diren horietako batean kokatu du bere ipuina (Mundutxo); Arantxa Iturbek adiskidetasunaren alabantza egin digu (Hamabost egun ohean); eta Txilikuk herri txikietan tarteka gertatu ohi diren gertakari handi horietako bat kon-tatu digu (Black Panther); baina,

ipuinekin batera, irakurleak Juan Kruz Igerabideren eta Joxan Orma-zabalen poema ederrak topatuko ditu, ipuinen artean mokoka ibili dadin, liburu osoa mokadu goxoa gerta dakion.

Halakoetan –enkarguak, gaia emanda izatea…– ikusi ohi diren bekatuetatik salbu –sarritan ikus-ten dugunez, izen ezagunek ez dute, berez, ezertxo ere ziurtatzen eta bermatzen–, irakurle herritarrak nahiz hiritarrak gozatua hartuko du Gure mundu txikitik datozkigun ipuin eta poemekin.

Laura Sagastume

Page 4: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 44

Hitz beste

6 +

ITSAS PORTU BATEAN Gabriel Janer ManilaIlustratzailea: eider eibar

Erein (Bromera), Donostia, 2005

Txokolatea bezain

1. Irakurri berri dituzun bi haur ipuinek orain bi urte idatzitako Herodes izeneko artikulua ekarri dizute gogora. Hartan zenioen: «Soil-soilik petit comitén eta alko-holak lagundurik –helduentzako idazleek uste dute haurrentzako idazleek ez dutela alkoholik eda-ten eta jaten dituzten gozokien eztikeriaz betetzen dituztela beren liburuak–, helduentzako idazleek esaten dute HGL gainbaloratua dagoela, eta “Susmopeko literatu-ra” deituko diote, edo “Printze –eta printzesa, gaineratuko du baten batek burlaizean— txikien litera-tura”. “Herodesek bezala jokatuko bagenu, hutsalkeria eta azalkeria koloretsu hura guztia ezpatan pasako bagenu, ez genuke hau-rrentzako idazle mengel eta xalorik izango”, amaituko dute». Eta, bi urteren buruan, ondorioztatu behar duzu, zorigaitzez, helduentzako idazleek oraindik ere zenbaitetan arrazoia dutela, eta horrela nekez konbentzituko dituzuela.

2. Oraindik ere bitxia zaizu: deitu dizu editore txit goren batek eta

esan dizu ea epe labur batean gazteentzako nobelatxo bat ida-tziko diozun (bai, «nobelatxo»; eta bai, «diozun»), eta zuk galdegin diozu ea zenbat orrialdetakoa, eta hark erantzun dizu, «Bah, 30-40 orrialde besterik ez…»; orduan zuk esan diozu une honetan hain zuzen ere gazteak zaizkizula pu-blikorik helezinena, konplexuena, eskuraezinena, eta, «nobelatxoa» izanagatik, ezin duzula halakorik idatzi, are gutxiago «epe labur batean». Beste batean deitu dizu beste editore txit goren batek eta esan dizu ea hereneguneko haur txiki-txikientzako kontutxo batzuk idatziko ote dizkiozun (bai, «he-reneguneko» esan dizu –halako txantxa zaharkituak maite dituzte editore txit gorenek–; bai, «kontu-txo batzuk» esan dizu, zeren hain laburrak izanik, letra maiuskulaz eta minuskulaz ekarriko dutenez, zuk batzuk-batzuk idatzi baititza-kezu, eta gero haiek arduratuko dira egokiena aukeratzeaz; eta bai, «dizkiozun»); orduan zuk esan diozu, saiatu, saiatuko zarela, eta ea ipuin bat idaztea lortzen du-zun hurrengo asteetarako. Egia esan, jokamolde literario honekin, ezin «kontutxo» onegirik espero, baina denbora aurrera joan da, zuk –zeure ustetan– idatzi duzu ipuin bat, eta ikusi duzu bilduma eta ahoa bete hortz eta begiak arranpalo geratu zara eta susmo-peko literaturaz oroitu zara… Hain testu laburrak izanik (bai, «testu» idatzi duzu, ez literatur lan edo ipuin), irakurri duzun ipuin bat ko-piatuko duzu adibide gisara:

2.1. Kontatu behar dizuedan historia hau udako egun batean gertatu zen, oraindik aspaldi ez dela, itsas portutxo batean. Arra-tsaldea argi zegoen: zerua urdin-urdin zegoen, arrain baten sabela

bezala, eta ura (urak behar du, ezta?) ispilu batek bezala egiten zuen distira. Arratsaldero, Berta eta Mikel etxetik atera eta kaleetan galtzen ziren, itsasora iristen ziren arte. Han Jaime, Anparo, Dabid… topatzen zituzten. Mendi maldako pinudietara joan eta harkaitzetan lasterka ibiltzen ziren, udako pozak hazi eragiten baitzien (eh?), go-rantz. Bertak esaten zuen: «Egu-nen batean ilargia ukituko dut: eskua luzatu eta sudur punta behatzaz ukituko diot». Eta ba-liteke behin baino gehiagotan lortu izana ere. Ilargia uretan noiz agertuko zain egoten ziren. Eta besoa luzatu, eta oin puntetan jartzen diren (ziren, ezta?), ilargia behatz puntara etortzen zitzaien arte. Behin baino gehiagotan nahi izan zuten eskuetan itsas karakola bat edukitzea. Esana baitzieten: «Hutsik dagoenean, itsasoko ada-rrak jendeari gauzak jakinarazteko balio du, ezbeharra izan edo jaia izan. Aski da muturrean zulo bat egin eta putz egitea. Kantuan hasten da… Uuuu…!». Esan zie-tenez, karakola belarrian jarri eta adi jartzen bazara, olatuen hotsa entzuten omen duzu. Eta itsasoko hotsarekin batera, historia guztiak kontatzen dakien ahots bat ere bai: piraten historia zaharrak, itsasoan galdutako ontzi baten abentura, hanken ordez arrain isatsa zeukan gizon baten historia. Arratsalde hartan inoiz bururatu ere egin ez zitzaiekeen (jesus!) gauza bat ger-tatu zitzaien. Horretan, portu bazter batean ur gainean zegoen gauza bitxi bat ikusi zuten. «Itsasoko karakola bat da», esan zuen Mikelek. «Ez da karakola. Hori…» Ez zer (sic) erraza zer zen jakiten. «Karakola da.» «Ez, ez da, egur puska bat da.» Mikelek esan zuen: «Zapata bat da. Begira: zapata zahar bat da». Dabidek erantzun zuen: «Bai, zapata bat da. Eta

Page 5: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 45

Hitz beste

6 +aspalditik dago itsasoan, magurio eta muskuilu pila bat du erantsita eta». Anparo eta Berta kanabera baten bila joan ziren (Laburbilduz, zapata eskuratu zuten, eta honela amaitzen da): Zapata baten eskue-tatik bestearenetara aldatzen zen. Eta aldiko historia berri bat konta-tzen zuen, inoiz entzun ez zuten ahots bat. «Ezkutuan altxor bat zeraman itsasontzi baten historia da.» «Itsasoko ur gainean oinutsik zebilen neska baten historia da». «Historia hau…» Munduko histo-ria guztiak zapata baten barren ilunean kabitzen ziren.

Testu hauek indar eta gatzga-beak dira, ez dira benetakoak, nabari da ez direla barnetik irten. Eskerrak, sikiera, Eider Eibar ilus-trazio ederrekin zerbait itxurosoago eskaintzen duten (bilduma haue-tako beste testu batzuen akatsak, batzuetan, antologikoak dira). Eta zuk hain zuzen itsasoko ur gainean oinutsik zebilen neskaren historia nahi duzu, eta ez oso magikoa eta oso liluragarria zen zapata baten ez-dakit-zer hori. Eskerrak, eta gaitz erdi, halako bildumetan benetako ipuinak ere topatzen ahal diren (tartean badira euskal idazleenak ere).

3. Txokolatezaleok badakizue txokolate antzeko hainbat jaki saltzen dela, azukre huts direnak, eta benetako txokolateak kakao asko behar duela, eta kasik ga-rratza ere badela. Baina oraindik ere, zorigaitzez, digestio txarreko eta txantxar eragile diren hainbat testu argitaratzen dira –idazlearen arduragabekeriagatik eta editorea-ren eskuzabaltasunagatik, HGLren kaltetan inondik ere.

Patxi Zubizarreta

PAULA EN NUEVA YORK Mikel ValverdeSM, Madril, 2005Erein (Bromera), Donostia, 2005

Handia eta txikiaren artean

Oroitzapen literario asko ekarri dizkigu Mikel Valverderen Paula en Nueva York irudi liburuak. Ba-tetik, gogoan dugu Mikel Urdan-garin eta Kirmen Uriberekin –ezin dugu ahaztu idazlearekin batera argitaratutako Garmendia bildu-ma– AEBetan egin zuten egonaldia –haren emaitza izan zen Zaha-rregia, txikiegia agian lanean ere ageri da Valverderen lan eder eta desberdina–; eta, bestetik, bi liburu oroitarazi dizkigu: Judit Morales eta Adrià Gòdiak argitaratu zuten No eres más que una pequeña hormiga irudi liburua, non neskatila txiki batek Hegoalderako bidean galduta dauden hegaztiei bidea modu poetikoan erakusten dien; Valverderenean, kontrara, antzara batek erakutsiko dio neskatila bati, Paulari, etxerako bidea; haren he-galetan eramango du; eta, horretaz gain, hiri handiaren presentzia…

Eta, antzara gainean egindako hegaldia aipaturik, derrigorrean Selma Lagerlöf-en El maravilloso viaje de Nils Holgersson datorkigu gogora, hartan ere antzara baten gainean hegaldatuko baita, Nils txikia, Suedian barrena.

Oroitzapenak oroitzapen, ikuspe-gi askotatik aztertu daitekeen liburu ederra da Valverderena –ezin dugu ahaztu Santa Maria Fundazioaren ihazko Nazioarteko Saria jaso zue-la–: hiri txikitik handira doan neska-tila, hango handitasunaren erdian zein txiki sentitzen den (marrazkiek primeran jasotzen dute sentipen hori), hiri handian zenbat arraza, zenbat kolore ikusten diren…, baina, aldi berean, bakardadea zein latza den eta laguntasuna zein ederra…

Literarioki, estilo aldetik, testua funtzionala da, komunikatiboa, umore izpiren batekin edo beste-kin; eta marrazkiek dute berebi-ziko indarra (beharbada neskatila galduta eta galdezka deskriba-tzen duten eszenek espazio zuri nabarmenegian kokatzen dira, beharbada beste kokapen mota bat egokiagoa, esanguratsuagoa gerta zitekeen), baina argi dago haur eta nagusiek gozamen handia hartuko dutela marrazkilari ez ezik gero eta idazleago ere baden Valverderen lan honekin.

Laura Sagastume

Page 6: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 46

Hitz beste

6 +

URREZKO GILTZAPatxi ZubizarretaIlustratzailea: Jokin Mitxelena

Musikaria: Joserra senperena

Erein, Donostia, 2005

Urrezko liburua

Grimm anaien ipuin baten izen-burua du liburu bitxi honek. Idazle alemaniarren istorioa mutiko batek aurkitutako giltzarekin kutxako bat irekitzera doan unean amaitzen da; hots, irudimenari atea guztiz zabalik utziz.

Patxi Zubizarretak idatzi eta beste hainbat pertsonak kolaboratu duten liburu honek ez dizkio ateak irudimenari zabaltzen… irudimena, errealitatea, tradizioa eta moderni-tatea, guztiak bat eginda agertzen direlako istorioez osaturiko puzzle bitxi, gozagarri eta zoragarri ho-netan.

Liburuaren itxurari erreparatuta ohartuko gara liburu ezohikoa du-gula, sailetatik eta sailkapenetatik at, liburu bakana, berezia, aparta. Bi CD ageri dira testua eta irudiekin batera, eta alde horretatik liburua-ren egileak asko dira, arestian aipaturiko idazle ezagunaz gain, Jokin Mitxelena ilustratzailea, Jo-serra Senperena piano-jolea, Mari Karmen Odriozola esataria, Jose Iganzio Ansorena ezaguna, Olatz Zugasti harpajolea, Abendaño ikastolako abesbatza eta beste hainbat lagun. Izan ere, liburu hau euskal tradizioa, gure kultura, eus-

kal folklorea gaurko neska-mutilei hurbiltzeko, gerturatzeko apustu serio eta landua dugu. Gasteizko familia baten istorioa oinarri gisa harturik, familiako pertsonaiek esandakoak, entzundakoak edo jasotako (edo une horretako giro-rako egokiak direlako narratzaileak sarturiko) hainbat testu tradizional agertzen dira, horrela, Zubizarretak beste batzuetan ere egin izan duen bezala, modernitatea eta tradizioa batuz.

Liburuaren egitura horrek, hala ere, nahastu egiten du irakurlea hasieran, kostatzen baita, puzzle egitura horretan idazleak oinarri moduan erabili duen istorioa ha-rrapatzea. Edozein modutan, lehen urtaroa amaitzerako –liburua lau urtaroetan banaturik dago– Malen, Nikolas, Kattalin eta gainerako lagunen istorioa nahiko ongi ja-rrai daiteke. Eta hauen istorioan, modernitateari dagokion aldean hain zuzen, badira errealismo kritikoaren ikuspegitik plantea daitezkeen zenbait kontu: zahar-tzaroa eta maitemintzea, bizi-poza, belaunaldien arteko harremana edo gaur egungo gizartearen isla diren hainbat eta hainbat kontu. Eta horiekin batera, argumentuari ederki loturik, euskal kantak, jola-sak, ipuin tradizionalak eta esaerak ageri dira, lehena eta oraina bat eginez.

Liburua, lehenago aipatu bezala, lau urtaroetan dago banaturik, eta hauetako bakoitza pieza txikiez osaturik. Alde horretatik nobela bat balitz bezala irakur daiteke, ete-naldi ugariz, handik eta hemendik ekarritako kontakizun, kanta eta abarrekin gozatuz, baina era be-rean ipuin, istorio, kanta edo jolas horiek irakur daitezke zerbait be-rezi, aparta, balira bezala. Gainera, pieza hauek guztiak CDetan ageri

dira (liburuan markaturik azaltzen zaizkigun testuak) eta obra honen balio literarioa ez da irakurketara mugatzen. Lagun batek aipatzen zidan bezala berak kotxean jarri izan die semeei, arrakasta handiz, CD hauetako hainbat kantu eta kontu; zirraragarria baita Joxe Arra-tibeli entzutea duela hirurogei urte baino gehiago gurasoengandik jaso zuen ipuina, edo iparraldeko Maddi Oihenarten ahotsa.

Urrezko giltza hau urrezko liburua dugu, aspaldiko partez argitaletxe batek apustu handia egin duelako literatura, artea eta musika batzen duen obra batean, urrezko liburua da narrazioak gure gizartean hain hurbil eta hain urruti dauden orain eta iragana batzen dituelako eta, azkenik, urrezkoa dugu era, adin, estilo eta iturri askotako jendeak parte hartu duelako liburu-diska hau kaleratzeko.

Ipuinetako belearekin gertatzen den bezala, buztan txikia zuen hark izan balu handia, ene istorioa izanen zen luzea; baina txikia bai-tzuen, ene kontakizun hau izanen da laburra. Eta horretan gelditzen da.

Xabier Etxaniz Erle

Page 7: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 47

Hitz beste

6 +ZURE LEHEN BIBLIA Pat Alexander-en bertsioaIlustratzailea: leon baxter

Giltza, Bilbo, 2004

Liburuen liburuttoa

Hona Bibliaren hastapena Du-voisin kapitainaren itzulpenaren arabera: «Hastapenean, Jainkoak ezdeusetarik egin izan zituen zerua eta lurra. Eta lurra zen moldegabea eta buluza, eta ilhumbeak ziren on-dorren gain guzian; eta Jainkoaren izpiritua ekharria zen uren gainean. Eta Jainkoak erran zuen: Izan bedi argia. Eta argia egina izan zen».

Hona Bibliaren hastapena Eli-zen arteko Bibliaren arabera: «Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunbea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: Izan bedi argia. Eta izan zen argia».

Hona Bibliaren hastapena Zure lehen Bibliaren arabera: «Itxi itza-zu begiak indarrez, indar handiz. Dena ilun dago. Orain belarriak estali. Dena isilean. Aspaldi, orain dela asko eta asko, mundua hasi baino lehenago, dena ilun zegoen, dena isilik. Ez zegoen jenderik… Ez txoririk. Ez animaliarik. Orduan Jainkoa mintzatu zen: Izan bedi ar-gia! Izan dadila eguna! Izan dadila eguzki distiratsu bat! Eta izan zen argia. Eta argia oso ona zen!».

Argi dago, Duvoisinen itzulpena filologoentzat da gozagarri, eta adituentzat; Elizen arteko Biblia sinestunentzat eta literaturzaleen-tzat da atsegin; Zure lehen Biblia, azkenik, haurrentzat egindako moldaketa duzu, gozagarria eta atsegina. Pat Alexander idazlea dugu moldatzaile eta apailatzailea, eta benetan lan ederra egin du: nork laburbildu halako liburu bat,

nork egokitu haurrentzat Liburuen Liburua esaten zaiona?; horrekin batera, Leon Baxter marrazkilariak ere lan ederra burutu du eta emai-tza, oro har, bikaina da.

Solapan esaten zaigunez, «Zure lehen Bibliaren erritmoa ezin hobea da haurrekin batera Bi-bliako pasarteak ozen irakurtzeko eta, haurrentzat egina bada ere, helduek ere gozatuko dute beren kabuz irakurriz gero». Eta egia da, zeren ahantzixea dugun liburu eder honetan kasik kontatu beharreko guztia kontatzen baita: amodioa, utopia, gerra, heriotza… Aipatu beharra dago, bestalde, itzulpena Fernando Reyren esku egon dela eta (ezen eta hain-non zail eta desegoki samar batzuk gorabe-hera, nabarmen geratzen baitira testuaren xumean) hau ere txukun baino txukunagoa dela.

Irudipena dut haurrentzako idaz- leok aspalditxo ideiez eta urri samar gabiltzala, eta hain zuzen ere Biblia bezalakoetara jotzen dugula istorio bila; Vicente Muñoz Puelles-ek hala egin zuen El arca y yo liburuan, eta esango nuke trikimailu desegokia

iruditzen zaidala (nahiz eta Elena Odriozolaren marrazkiekin gozatu ederra har daitekeen), eta hobe dugula Zure lehen Biblian beza-lako lan serioetan irakurtzea, bere horretan, eta idazle handiek hobe dutela edo isilean egon edo istorio benetakoagoak-berezkoagoak kontatzea. Hau, noski, guztiz iritzi subjektiboa da; objektiboa da Zure lehen Biblia haurrentzat aukera paregabea dela, sinestuna izan ala ez, historian eta literaturan barneratzeko.

Patxi Zubizarreta

Page 8: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 48

Hitz beste

8 +

PANTALEON BADOAPatxi ZubizarretaIlustratzailea: Jokin Mitxelena

Pamiela, Iruñea, 2005

Pantaleon badoa

Haur txikien liburu askotan ani-maliak izaten dira protagonista, ho-rrela irakurle txikiei errazagoa egi-ten baitzaie barne sentimenduak ulertzea; hainbat kezka, ardura edo nahiak animalien bitartez islatua ikustean, «Hori niri ere gertatzen zait!» ozenki adieraztea.

Izenburuak zuzenean heltzen dio gaiari, protagonista ezagutzeko aukera ematen digularik. Izena eta itxura ezagutuko ditugu azaleko ilustrazioari esker. Haur literaturan izenburu gehienak tematikoak dira, hau da, gaia eta istorioa lotzen ditu. «Badoa» aditzarekin galdera datorkigu: «Nora?». Irakurlea ha-rrapatzeko amua da, soilik irakur-ketan murgiltzen denak jakingo du sekretua.

Patxi Zubizarretak idatzi duen «Pantaleon badoa» liburuan elu-rrezko panpina dugu aktore na-gusia, erdi gizontxo erdi fikzioz- ko pertsonaia. Pertsona orori

gertatzen zaion legez, bera ere kontraesanetan murgilduta dago, aspertuta beti leku hotz eta zurian bizitzeaz. Eguzkiaren mina du, herrialde beroak ikusteko gogoa, kolore askotako paisaiak amesten ditu eta lagun pinguinoa, hartza, foka eta neska-mutil eskimalak Iparburuan utzi eta bere ametsa betetzen saiatuko da.

Pantaleonen basamortuko bidaia iniziatikoa da, heldutasunera iriste-ko sarbide-erritoa, alegia.

Arriskuak biziko ditu, hala nola, ekaitz gogorra itsasoa zeharka-tzerakoan, baita urtzeko zorian egongo da, basamortuko beroak eraginda. Lagunekin oroitzen da, baina beste lagun berri batzuk aur- kituko ditu: beduinoak. Liburuaren gai nagusia adiskidetasuna da eta ametsak errealitate bihurtzeko aha-leginak egin behar ditugula.

Egitura zirkularra da, gertaerak kateatzen dira eta istorioa amai-tzen da hasi zen tokian. Bilaketa amaitu da.

Pantaleonen istorioak Philippe Corentinen El África de Zigomar ipuina ekarri dit gogora. Hiru lagu-nen bidaia kontatzen da horretan ere, hegaztiek Afrikara urtero egi-ten duten bidaian, bidean tronpatu eta Iparraldera jotzen dutela, ale-gia. Umorea da nagusi eta garran-tzitsuena, oraingo honetan bezala, bidaia bera, lagunen konpainia.

Patxi Zubizarreta idazleak ondo baino hobeto daki erabiltzen hau-rren hizkuntza. Zentzu horretan, esamolde eta ahots ugarik go-zatuko dute irakurketa, adibidez, hainbestetan errepikatzen diren «eta kitulis» animalien ahotan.

Ederrak dira bai Jokin Mitxelena-ren ilustrazioak, istorioan garrantzi handikoak. Liburuaren marrazkiei begiratuta, haria samur jarraitzerik badugula esateraino. Istorioaren

eraketan elkarlana estua lortu dute idazleak eta ilustratzaileak, kode biak baitira kontakizuna hobeto ulertzeko osagarriak.

Asun Agiriano

Page 9: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 49

Hitz beste

10 +

MADRE, VUELVE A CASA Paul HornschemeierItzultzailea: enrique de Hériz

Astiberri, Bilbo, 2005

Komikiaren dirdaia

Bitxia izan zen nobela grafiko, komiki edo liburu honetara egin nuen hurbilketa: Isabel Coixet zinema zuzendariak gomendatu zuen asteburuetako gehigarrietako batean; eta bitxia izan zen ikustea liburu eder hau non eta Bilbon argitaratua zegoela, hain zuzen Astiberri argitaletxean.

Gabezia handi baten historia da ilustrazioen bidez –testua oso da urria– aditzera ematen zaiguna. Seme bakarreko familia batean, ama hil da, eta hil ondoko bilakaera da Paul Hornschemeierrek xehe-tzen diguna. Aita gero eta okerrago dago eta Thomas, mutikoa, lehoi baten maskararekin eta tertziopelo gorrimineko kapa batekin ibiliko da ama ibili ohi zen tokiak zaintzen. Thomasek jantzitako maskara me-moriaren sinboloa da, baina baita errealitateari aurre egiteko ezkutu bat ere. Alde horretatik ere merezi duen liburua da, hain zuzen ere heriotzaren gaia oraindik ere oso zeharka, oso gutxitan ekartzen baita haurrentzako istorioetara.

Bitxia izan zen liburu honetara hurbiltzeko modua, bitxia liburua horren gertu argitaratu izana eta, batik bat, liburua bera da bitxia, exijentea, ondoeza moduko bat eragiten duena. Biñeta guztiak dira esanguratsuak, ezin iradokitzaile-agoak, eta erritmoa ere guztiz bat dator kontatzen den historiarekin.

«Bikaina! Primerako literatura grafikoa. Komikiaren ghetoa guztiz atzean uzten duen liburua», esan zuen liburu honetaz Will Eisner-ek. Eta bikaina da Paul Hornschemeie-rren lanak gertuagotik ezagutzeko pizten zaigun aukera.

Pepo Urrutia

NIKOLAS TXIKIREN HISTORIA EZEZAGUNAK 1Goscinny & SempéItzultzaileak: koro navarro eta Josu zabaleta

Elkar, Donostia, 2005

Nikolas Txikiren nostalgiaz

Nikolas Txiki XX. mendeko haur literaturako klasiko bat da. Gure ar-tean Nikolas Txiki, Nikolas Txikiren errekreoak, Nikolas Txiki eta bere lagunak, Joakinek arazoak ditu eta Nikolas Txikiren oporrak argitara-tuak ziren 80ko hamarkadan, eta bosten artean hogei edizio baino gehiago agortu zituzten (eta ez da marka makala, itzulitako liburuak zirela kontuan hartuz).

Nikolas Txikiren istorio «berri» hauek argitaratzeko proiektua Goscinny-ren alarguntsarena izan zen lehenbizi. Hura ere hil, eta alabak gauzatu du azkenean. 60ko hamarkadan Sud-Ouest Dimanche egunkarian Sempé-ren irudiez la-gunduta astero argitaratzen zituen istorio gehienak arestian aipatutako bost bildumatan argitaratu ziren li-buru modura, baina beste batzuk ti-raderan gordeta geratu omen ziren. Horiexek dira 2004an, Frantzian, laurden tamainako liburu mardul batean argitaratu ziren istorioak,

Page 10: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 50

Hitz beste

10 +eta horregatik paratu dut berri adjektiboa komatxo artean. Gaur ume direnei bezainbeste, duela hiru hamarkada ume izandakoei ere zuzendu zitzaien liburua, Nikolas Txikiren nostalgikoei, hain zuzen ere. Anbiguotasun horretan harrapaturik, edizioak jaso zituen kritika gehienetan liburukotea esku artean ibiltzeko zailtasunak aipa-tzen ziren. Hori dela eta, Nikolas Txikiren laurogei istorio berriak hiru liburukitan argitaratu dira gurean.

Nikolas Txikiren istorio gehienak eskolaren inguruko pasadizo errea-lista-umorezkoak dira, egileen iro-niaz zipriztinduak. Narrazioa oso zuzena da beti: Nikolasek berak orainaldian kontatuak, istoriook bizitasun aparta erakusten dute, eta ume zein helduak algara ba-tean jartzeko gai dira. Pertsonaiak, Nikolas eta haren lagunak, lauak dira: aberaskumea, tripazorroa, indartsua, axkarra… Gainera, isto-rio laburrak direla kontuan hartzen badugu, liburuei jarri dieten «12 urtetik aurrera» gomendioa 9-10 urtera jaitsi daitekeela uste dut.

Erreferentzia asko arrotz egingo zaio gaur eguneko irakurleari, ezinbestean: edozein istilu muturka konpontzea, eskolako zigor gisako kopiaketak, eta beste asko beste garai batekoak baitira. Gauza bera gertatzen da pertsonaien izenekin: Alzeste, Clotaire, Eudes, Geoffroy, ez baitira gaur egun ohikoak. Haur-tzaroa, ordea, bat eta bera izan da eta izango da beti. Goscinny-ren alabak egileen jatorriei buruz esan-dakoa aplika dakioke garai-aldeari ere: «… txikitako oroitzapenak partekatu zituzten biek. Buenos Airesen edo Bordelen, usain bera dario klarionari…».

M. L. G.

TROBALLENGÜES~TROBALINGUAS~ELETROBAK~TROVALENGUAS M. Desclot/A. García Teijeiro/J. K. Igerabide/A.M. Romero YebraIlustratzailea: tesa gonzalez

OEPLI, Madril, 2005

Elkarren osagarri

Lau poeta bildu dira liburu atipiko eta eder honetan. Lau poeta, lau estilo, eta poeta bakoitzarenean ere lan desberdinak. Eta horre-gatixe da lan atipikoa, batasun asmorik bilatzen ez duelako; eta horregatixe da lan ederra, poe-men ugaritasun horretan erraza delako hitzen distiraz harritzea eta gozatzea.

Lau hizkuntza bildu dira Sara Moreno maistraren gidaritzapean eta Tesa Gonzalez getxotarraren marrazki eta apaingarri xumeekin (horrexek bai batasuna eman liburuari). Eta benetan argigarriak dira hainbat itzulpen prozedura, la-burrean are gehiago nabarmentzen

direnak, hala nola Antonio García Teijeirorenean.

1. Choiva no río/bico mollado/agarimoso/e namorado./ Bico no río/bico calado/verso invisible/ollo pechado.

2. Pluja en el riu/ petó mullat/ afectuós/ i enamorat./ Petó en el riu/ petó callat/ vers invisible/ ull aclucat.

3. Lluvia en el río/ beso mojado/ muy cariñoso/ y enamorado./ Beso en el río/ beso callado/ verso invi-sible/ ojo cerrado.

4. Euria ibaian/ musua busti/ maiteminez/ eztiki-eztiki./ Euria ibaian/ musua isilik/ bertso ikuse-zina/ begia itxirik.

Egunkarien bidez izan genuen proiektu honen berri, eta lagunen bidez jakin genuen Durangon egin zen aurkezpen-errezitaldia –ezin bestela izan– hitzaren festa hutsa izan zela.

Laura Sagastume

Page 11: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 51

Hitz beste

12 +

GOGOA LEGEManu Lopez GaseniS.M., Arrigorriaga, 2005

Fikziozko mundu errealean harrapatuta

XXI. mendearen amaiera aldera Marte inguruko estazio espazialera iristen da Xarmanta doktorea. Gaz-tea da, jakin mina eta gauzak egi-teko gogoa duena, eta poliki-poliki estazioko errealitatea ezagutzen joango dena.

Manu Lopez Gasenik zientzia fikziozko nobela interesgarri ho-nekin irabazi zuen 2005eko «Ba-porea» saria. Doktore emakume bat dugu nobelako protagonista nagusia, eta haren eguneroko errealitatetik abiatuta irakurleak hobeto ulertuko du bi mende ba-rruko egoera. Azalpen horretan oso lagungarriak gertatzen dira hainbat elementu, izan ere nobelako narra-tzaileak sarreran dioen moduan: «Noiz narrazio moduan, noiz datu informatikoen gisa, noiz garaiko txostenen bidez, osagai guztien artean gertaera hasieran itxaro-pentsu eta geroago ikaragarri haiek berreraiki ahal izango dira».

Irakurlea mundu arrotz eta fik-ziozkoan sartzen da, bi mende barru idazleak aurreikusi duen munduan; hala ere, mundu hori arrotza izanik ez zaigu sinesgaitza

egiten. Boteretsu eta zapalduen arteko banaketak, informazioa eta errekurtsoen erabileraren ondoren-go banaketa… esplotazioaren eta zapalketaren ondorengo gizarte berekoia azaltzen baita Gogoa lege nobela laburrean. Baina, era berean, adiskidetasuna, konpro-misoa eta eskuzabaltasuna ere ageri dira. Xarmanta doktoreak bere karrera, bere pribilegioak eta baita bere bizitza arriskuan jarriko baititu Delta estazioko langileak laguntzearren, zapaldu eta bazter-tuen alde jartzearren.

Abenturak, misterioak eta irakur-lea harrapatzen duen jakin na-hiak bultzaturik hasi eta berehala amaitzen den liburu baten aurrean gaudela esan daiteke. Sarreran bertan iragartzen baita, gertaera hasieran itxaropentsua eta geroa-go ikaragarriak aurkituko baititu irakurleak. Orrialdeetan barneratu ahala hainbat galdera sortuko baitzaizkigu, Zer gertatzen da langileekin? Nola lagundu ahal die doktoreak? Hilezkortasuna lortzeko modua aurkituko al du Xarmantak? Eta galdera horien erantzun bila aurrera egingo dugu.

Nobela 13 kapitulutan dago ba-naturik, 9 narrazio eta 4 txosten zientifiko. Azken hauek, txostenek, istorioaren haria osatzen dute, izan ere gertakariak ulertzeko eta aurreikusteko elementuak azaltzen baitira aipatu txosten zientifikoe-tan. Hori bai, lau txosten hauen tonua zientzia idazkiena dugu, hotza, jasoa, zehatza,… eta, hala ere, ulergarria. Izan ere, idazleak klonazioaz eta horrelako kontuez ari denean 200 urte lehenagoko adibideak jartzen baititu, Dolly ar-kumea, esaterako. Eta, hain zuzen, hauxe dugu nobela labur honen balioetako bat, kontu zientifikoei buruz aritu arren, erraz ulertzen

dela nobelaren nondik norakoa.Baina ez da hori balio bakarra;

idazkera zehatza, landua, egokia, hiztegi aberatsa eta zuzena erabiliz narratu baitzaigu Xarmanta dokto-rearen istorioa.

Argumentua ere ongi garatuta dugu, Xarmanta sendagile gaz-teak Deltako langileak aztertzean klonak direla deskubrituko du. Ho-rrela, klonazioan izaniko akats bat dela medio, jakingo du zergatik hil-tzen diren hain gazte… eta horren aurrean neurriak hartu nahi ditu estazioko arduradunek ezer jakin gabe. Boteretsuek lortutako egoera kolokan jar daiteke Xarmantaren ikerkuntzaren bidez, eta horrek ezkutuan aritzera bultzatuko ditu Xarmanta eta Nikolai laguntzaile gaztea.

Misterioa, argumentu ondo erai-kia, ulergarritasuna eta idazkera landua izan dira, beraz, nobela honen balioetako batzuk. Ziur gaude «Baporea» saria eman zion epaimahaiak horiek guztiak izan zituela kontuan… eta irakurle bakoitzak aurkituko dizkion beste hainbeste.

Xabier Etxaniz Erle

Page 12: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 52

Hitz beste

12 +

PALESTINA, EN LA FRANJA DE GAZA Joe SaccoPlaneta Agostini-TrazadoBarcelona, 2002

Historia ofizialaren antidotoa

Komiki bikaina da Joe Saccoren Palestina hau; batetik, Edward Said literatur adituaren hitzaurre ezin ar-gigarriago bat dakarkigulako eta, bestetik, bai historia bai ilustrazio zuri-beltzekoak zirraragarriak dire-lako. Hitzaurrean esaten zaigunez, heldu gehienek uste dute komikiak nerabezaroari dagozkiola eta, denboraren poderioz, irakurleak gauza serioagoetara jotzen duela, baina egileak errealitate gordin eta odoltsua bertatik bertara ezagutu du –Lehen Intifada garaian–, eta egunkarietako erredakzio urruneta-tik ez, baina kale gorritik idazten eta marrazten du historia hau, historia ezin serioago hau.

Joe Saccoren begiradak pertso-na eta toki ahaztuei erreparatzen die, gure telebistetako pantailetara iristen ez diren horiei, baztertuak hartzen ditu aintzat, eta baztertuak izango ditugu gidari descensus ad inferus honetan.

Palestinako lurralde okupatueta-tik AEBetara itzuli zenean, bizipen haiek bederatzi episodiotan kon-tatu zituen egileak –bien bitartean American Book Award saria irabazi zuen, 1996an– eta oraingo hone-tan denak segida batean irakurtze-ko aukera eskaintzen zaigu. Hala gauzak, eduki estetiko eta politiko handiko liburua dugu, gazteentzat –eta heldu mesfidatientzat– oso erakargarria izan daitekeena.

Hona, amaitzeko, Joe Sacco be-raren hitzak: «Herri palestinarra eta israeldarra elkar hiltzen ibiliko dira, izan intentsitate apaleko gataz- kan izan izugarrikeria lazgarriekin (gizabanako lehergailudunak, helikoptero edo bonbarderoak), harik eta egitate funtsezko hori (okupazio israeldarra) nazioarteko legearen eta giza eskubideen ara-bera konpontzen den arte».

Pepo Urrutia

ARTUR ERREGEAREN HERIOTZAItzultzaile-egokitzailea: Juan kruz igerabide

Erein, Donostia, 2005

Ziklo arturikoaren adibide argigarria

Mendebaleko kultur erreferen-teak gogora ekartzeko ahalegi-nean, beste urrats bat eman du Erein argitaletxeko «Gure kla-sikoak» bildumak Artur erregearen heriotza honen bitartez, kontakizun greko-erromatar, bibliko eta ekialde urrunekoei jarraipena emanez.

Ziklo arturikoak, zalduneriako kontakizunak izenez ezagunagoa, goi erdi aroan du jatorria, eta izugarrizko zabalkundea ezagutu zuen erdi aro osoan zehar, ahoz zein idatziz, bertsio ugariren bi-tartez. Artur pertsonaia historikoa eta haren inguruko elezahar eza-guna daude kontakizun guztien oinarrian, eta espainiar Kixote da haien neurrigabeko arrakastaren lekuko, Sarrionandiaren zenbait ipuinetan izandako eragina ahaztu gabe, noski.

Erakusgarri gisa eskaini zaigun kontakizuna, Artur erregearen he-riotza, egile ezezagunekoa da, eta

14 +

Page 13: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 53

Hitz beste

14 +Arturren erregetzaren amaieraren berri ematen digu. Ordurako aski nabarmenak dira zaldunen arteko ezinikusi eta etsaigoak, zein bere alderdi edo ahaideengana bildurik, behialako fideltasun eta adiskide-tasunen gainetik. Hala ere, zenbait zaldunen «ohore-kode» sonatua oraindik ikus daiteke narrazio ho-netan protagonista den Lancelot zaldunaren jokabide gehienetan.

Juan Kruz Igerabideren egokitza-penari esker, arintasunez jarraitu daitezke Artur eta mahai biribileko zaldunen gorabeherak. «Gazte-luen arteko txapelketa» batean sartuta baleude legez, Arturren zaldunak Grial saindua bilatzeari utzi, eta batetik bestera ibiltzen dira lehiarik lehia, noiz urruneko lu-rraldeetan noiz Kameloten bertan. Hasieratik bertatik, ordea, Lancelot eta Ginebra erreginaren arteko maitasun debekatuak kutsatua agertzen da kontakizuna, zalduna eta erregearen arteko harremana ustelduko baitzuen.

Bildumaren asmo pedagogikoari men eginez, aldez aurretik mahai biribileko «nor da nor» moduko bat eskaintzen digu Igerabidek, pertsonaia nagusien historiaren berri emanez; azalpen labur eta argigarriak, inondik ere.

Laburbilduz, «Gure klasikoak» bildumak bere maila onari eutsi dio titulu berri honekin, eta, maketazio arazo potolo samarren bat izan arren, zalduneriaren gorabeherak gaurko gazteei atsegintasunez hurbiltzeko balio handiko obra bat plazaratu du.

M. L. G.

ITZAL SUNTSIGARRIEN GAUA AGUSTIN FERNANDEZ PAZPamiela, Iruñea, 2005

Amodio zahar eta berriak

Seguruenik Agustín Fernández Paz izango da, idazle galegoen artean, euskarara gehien itzuli den idazleetako bat. Harenak dira Ira-garki ipuinak, Lore erradioaktiboak edo Aire beltza bezalako lanak (gehienak ere han edo hemen sarituak). Idazle honen ezauga-rrietako bi kultura galegoaren eta misterioaren –gertakari paranor-malen– agerpena dira, eta biak ala biak ere ageri dira nobela honetan, batzuetan nabarmenegi ageri ere: Sara neska gaztea amonaren etxe-ra joan da udako oporraldia igaro-tzera eta han, presentzia ezkutu eta misteriotsu bat tarteko, osaba zenaren izkribu eta gutun zaharrak topatuko ditu, eta horietan gerra zibileko kontuak agertuko zaizkigu (beharbada kultura galegoaren historia nabarmentzeko, esan nahi baita, tradizioa eta etena…), baina, horrekin batera, protagonistaren

ama idazlea da, aita liburuzale… (hau da, presentzia paranormal samarrak…).

Dena dela, esan beharra dago informazio hori guztia ongi dosifika-tua dagoela eta batez ere istorioak harrapatu egiten duela. Hala bada, Sararen osaba maisuaren historia latza ezagutuko dugu, eta gerrak porrokatu zuen haren amodioare-na; eta beharbada horixe da ongien landutako haria, izan ere historia horrek Sararengan aldaketa era-gingo baitu: «Esana dut badirela bizitza aldarazten diguten gerta-kizunak. Eta, nahiz eta orduan ez nekien gertakizun asaldagarriago batzuk bizitzeko izango nituela, aitortu behar dut aurkikuntzaren gauetik zerbait aldatuz joan zela neure baitan, ordua arte ni izan-dako Sarak agur esan eta haren ordez Sara berri eta desberdin bat sortzen hasiko balitz bezala».

Alabaina, aldi berean Sarak Daniel izeneko mutil batekin opor eta amodio harremana izango du, eta hori geratzea, nire ustetan, irakurle –batez ere– gazteentzat oso erakargarri gerta liteke; baina sujeritua baino ez da geratzen, eta beharbada horixe da nobela honen gabezia: irakurlea harrapa ze-zakeen gakoa bertan behera uztea: «Danielekiko harremana oporre-tako ustekabeko oparia zen; biok genekien ez zuela iraungo eta ez genion neurriz gaineko garrantzia eman nahi: gure arteko maitasun enkontruetan ondo pasatzeko eta esperientzia berriak esploratzeko adiskidetasuna zen soilik».

Hau da, osabaren historiak bakarrik eragiten dio Sarari, eta Danielena gaingiroki baino ez da kontatzen. Hala ere, beharbada pentsa dezakegu horixe izan dela idazlearen asmoa, hots, amodio zahar eta berriak desberdintzea, haien sakona, haien dramatismoa

Page 14: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 54

Hitz beste

14 +nabarmentzea eta gaur egun-goaren axalkeria agerian uztea. Ez bada jakin. Batera nahiz bestera izan, Manu Lopez Gaseniren itzul-penaren bermearekin datorkigun idazle galegoaren beste nobela gomendagarria dugu Itzal suntsi-garrien gaua hau.

Laura Sagastume

KALE GORRIANRobert SwindellsItzultzailea: iÑaki Mendiguren

Elkar, Bihotz taupada bilduma, Donostia, 2005

Liburu honek 1994. urtean lortu zuen Carnegie domina, alegia, Erresuma Batuko bibliotekako elkarteak ematen duen saria. Izen handia eta garrantzitsua da sari hau, izan ere, 1936 urteaz geroz-tik ematen zaio urteko libururik bikainenari. Gaztelaniaz 1996an kaleratu zuen Bruño argitaletxeak, eta dagoeneko euskaraz ere ba-dugu. Lehenengo argitalpenetik, hamabi urte igaro arren, liburuaren gaiak ez du gaurkotasunik galdu:kalean bizi den jendea, kale gorrian (izenburuak dioen moduan) gaur egun ere ikus daitekeen gizarte arazoa baita.

Protagonista hemezortzi urte bete gabe duen mutil gaztea. Bere ahotik jakingo dugu zer-nolako egoerak bultzatu duen kalean bizi-tzera (bizitzera baino bizirautera) eta horrek irakurleongan eragiten du, modu inozoan istoriora hurbildu eta gertaera guztien ikusle bihur-tzen gaituelako. Londreseko kale

hotzetan, negu latzean, guk ere oilo ipurdia jartzea zer den jakingo baitugu.

Idazleak irakurlearen zirrara eta inplikazioa lortzen du, protago-nistaren nitasunetik idatzita.Bere helburua da , irakurtzen ari garela, guri gosea, logura eta, batez ere, hotza sentiaraztea.

Eta, zinez diot, liburu honetan lortzen da. Protagonistaren beldu-rra gorputzean iltzatuta geratuko zaizu, zurea bailitzan,dardaran jartzeraino. Haren estualdi guztiak zure animuak astinduko ditu.

Hasierako esalditik ironia garra-tzarekin idatzita dago: «Hartu asti pixka bat eta nire bizitza liluraga-rriaren istorioa kontatuko dizuet», edo hausnarketa sakonak: «Dena zuzen ez dagoela erakusten duen froga biziak gara gu, eta gizartea narrasten dugu». Baina, oro har, gertaeraren narrazio soila iraku-rriko dugu, ondoriorik atera gabe, iritzi moral eta gizartearen erretra-tuan sartu gabe.

Gaia ausarta da, liburua gordi-na, tristea eta gogorra.Amaieran, itxaropenari zirrikitu estua ikusi nahi badiogu ere, ez da irakurketa erosoa egingo erromantizismoz beteriko bihotz sentibera dutenen-tzat. Hala ere, liburua irakurrita, agian, modu errealago batean erreparatuko diogu errealitateari edo,akaso, liburuak balio izango du, erdi loak hartuta dugun kon-tzientzia esnarazteko.

Iñaki Mendiguren maisu-itzulpe-nari esker, ziztu bizian irakurtzen da, guztiz gomendagarria den liburu hau.

Asun Agiriano

Page 15: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 55

Hitz beste

BesteakLOTARA JOAN AURREKO IPUINAKEduard Estivill eta Montse DomenechItzultzaileak: Miren Arratibel eta Aintzane AtelaElkar, Donostia, 2005

Ipuinek umeentzako sendagai izan nahi dutenean

Ipuinaren generoa oso zabala da, eta tankera askotako kontakizunak sartzen dira haren baitan. Ipuina umeekin erlazionatzen denean, ordea, ia ipuin mota bakar bat etorri ohi da gogora: ipuin tradizionala, hartzen duen izena hartzen duela (herri ipuina, maitagarri ipuina, eta abar). Gizateriaren hasiera-rekin batera sortutako mitoetatik eratorriak, mendeetan zehar aho askotatik pasatuta leun biribilak iritsi zaizkigun horiexek. Heroi ausart bakartiak izaten zituzten protagonista, bidean aurkitutako zoritxar orori aurre egin eta gainditu egiten zutenak; bidaiatik bueltan behialako haurtzaroa gainditu eta heldutasun betean azaltzen zitzaiz- kigunak.

XX. mendearen bigarren erdian ahots batzuk entzun ziren haien aurka: ipuin haiek errege-erreginez, gaztelu eta jauregiez mintzatzen ziren, eta emakumeak objektu rol soila omen zuen; gainera krudelak ziren, eta umeen ikaragarri. Gaur-kotu behar larria omen zegoen.

Bi erantzun erraldoi izan zituen kritika hark. Lehena, Estatu Batue-tatik, Bruno Bettleheim psikoanalis-tarena: dauden daudenean, ipuin tradizionalak makina perfektuak dira, ezer ez faltan, ezer ez sobran. Eta halako efektu katartiko sen-dagarri eragiten dute umeengan. Bigarrena, Italiatik, Gianni Rodari: ipuin horietatik abiatuta era guz-tietako jolas fantastikoak egiteko proposamen teoriko-praktikoak.

Estivill eta Domènech idazle kata-lanak umeen loaren disfuntzioetan

adituak dira, eta gai horren ingu-ruko liburu arrakastatsuak idatzi dituzte. Azkena, gaurkoan aipagai dudan ipuin bilduma mardul hau. Loarekin ez ezik, umeek dituzten era guztietako arazoak gainditzen laguntzeko idatziak omen dira: gaizki jaten dutenak, gurasoak banatuak dituztenak, bakartiak direnak eta ausartegiak direnak… Ez naiz purista jarriko, eta helburu instrumentalak dituzten ipuinak baztertu behar direla esaten hasiko. Esango dut, soil-soilik, bildumako ipuin asko eta asko ez direla ipuin, egoera jakin baten kontakizuna baizik. Eta ustezko protagonistak ez direla benetako aktanteak, rol pasiboa jokatzen duten umeak baizik: egoera berri bat aurkezten zaie, eta besterik gabe onartzen dute (askotan kexarik ere egin gabe), eta horrexetan dautza bukaera zoriontsuak, egoera be-rriak pasiboki onartzean. Salbues- penak badira, noski, gehienetan ipuin tradizionaletatik hartu eta al-datuxeak dauden kontakizunetan. Horietan bai, ume protagonistak heroiak dira, gatazkaren bati aurre egin behar diote, eta azkenean gainditu egiten dute. Edonola ere,

bildumak desoreka nabarmenak erakusten ditu.

Itzulpena egiteko lanean, egile-bikoteari erantzunez, itzultzaile-bikote bat aritu da, txukun.

M. L. G.

Page 16: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 56

Besteak

Hitz beste

ESTILO-ARIKETAKRaymond QueneauItzultzailea: xabier olarra

Igela-KM Kulturunea, Donostia, 2005

OULIPO delakoa, azkenik gure artean

Raymond Queneau (1903-1976) idazle frantziarra OULIPO (Lite-ratura Potentzialeko Lantegia) izeneko mugimenduaren sortzailea izan zen, 1960an, Francois Le Lio-nnais-ekin batera. Gerora, Jaques Roubaud, Georges Perec eta Italo Calvino ere oulipokide ospetsue-netako batzuk bihurtuko ziren. Taldearen helburu nagusia hertsa-dura («constriction») edo baldintza zorrotzen pean era askotako tes-tuak sortzea zen. Testu bakoitzaren gidari gisa, hortaz, arau jakinen bat agertzen zen. Batzuetan, arau hori formula matematiko bat zen (Queneau bera matematikoa izaki, idatzi zuen lehen testu oulipoarra Ehun bilioi poema izeneko poema konbinatorioa izan zen); beste batzuetan, berriz, baldintza ustez sinpleak, hala nola, eleberri oso bat idaztea «e» letra erabili gabe, edo-ta testu jakin bateko hitzen ordez hitz horien defi nizioak erabiltzea. Hala, testu literarioen behin-behi-

nekotasuna azpimarratzen zen, eta literaturaren zentzu trazendentala baztertzen: literatura jolas gisa ulertzen zen, surrealismoaren urruneko oihartzunak lagun.

Oraindik orain aurkeztu den liburua Queneau-ren obra ezagu-nenetako baten itzulpena da:

«Estilo-ariketak. Bertan, gertaera hutsal baten kontakizun laburra aitzakia eta abiapuntutzat harturik, testuaren 98 aldaera agertzen dira, arestian aipatutako «hertsadura» banari jarraituz. Hertsadurok, ge-hienetan, baliabide literarioak dira, non eta literatur txantxatxoak ez diren. Literaturari buruzko literatura da, edo, Gerard Genette literatur teorian adituak sortu zuen terminoa erabilita, bigarren graduko literatu-raren katalogo oso bat. Obra bitxia edo bakana baino, obra bakarra dela diosku itzultzaileak hitzaurre argigarrian. Alde horretatik, dituen ezaugarri bereziak direla medio, iniziatuentzako obra dela ohartarazi behar dugu. Eta, arrazoi beragatik, literaturzale diren guztiak zorione-ko daude, literaturaren harribitxi hau euskaraz irakurtzeko aukera dutelako.

»Euskaraz ez ezik, frantses jatorrizkoan ere, edizio bestela ere ederra elebiduna delako, eta hori ere eskertzekoa da. Atarian daraman hitzaurrea ezinbeste-koa da halako obra berezi baten atzean dagoen gogoeta teorikoa ulertu ahal izateko, baina aukeran trinkoegia; logo-rallye, defi niziozko literatura edo S+7 kontzeptuak ondo azaltzeko toki gehiago behar zelakoan bainago. Xabier Olarra itzultzailearen lana, azkenik, egokia eta txalotu beharrekoa da, halako erronka bat onartu eta ederki eran-tzuteagatik».

Manu Lopez Gaseni

GATZAREN ATZETIK. MARI-XORYolanda Arrieta MalaxetxebarriaAuto-edizioa, 2005

Emakumea herri literaturan

Yolanda Arrieta idazle ezaguna dugu, liburu askoren egilea, baina oraingo honetan ez du sorkuntza lana plazaratu, herri ipuin ezagun baten azterketa baizik.

Joxe Arratibelen ipuin miresga-rrien artetik «Mari-xor» ezaguna aztertuz, herri literaturaz, emaku-mearen presentzia eta paperaz, euskal kulturaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko eta gogoeta egi-teko parada izan du Arrietak. Mari-xor euskal Errauskine, Marierraus-kin, Aschenputtel, Cussanénere edo beste hainbat izen izan duen emakumea dugu; Joxe Arratibelek txikitan entzunda eta duela 35 bat urte argitaratua Kontu zaharrak liburu gomendagarrian.

Yolanda Arrietak, ipuin horren bi-dez emakumearen paper ahozko li-teraturan aztertu egin du; ipuinaren ezaugarriak, egitura, funtzioak, eta abar ikusi ondoren hainbat galdera planteatzen zaizkigu herri literatu-raren eta gure gizartearen arteko

Page 17: Hitz beste · NIRE GORPUTZA 3 + Jabier Muguruza Mara-mara diskak, Donostia, 2005 HERRI KANTA TTIKIAK Mikel errazkin Hirusta records, Hondarribia, 2005 A LA SOMBRA DEL OLIVO ASKOREN

Behinola 57

(Arratibeli eginiko elkarrizketa bat 2000. urtean eta ipuinaren erre-pikapena) ez dutela informazio berririk ematen, eta nahiko osagarri direla. Hala ere, onartu behar da honelako ikerketa eta azterketa gutxi egin direla gure artean eta txalotzekoa da egileak erakutsitako

BEHINOLA aldizkariaren harpidetza orria.Aldizkari hau etxean jaso nahi baduzu bete ondorengo fitxa.

Izen-deiturak: ......................................................................................................................Helbidea: ..............................................................................................................................Herria: ...................................................................Posta-kodea: ......................................

BEHINOLA aldizkariaren urteko kuota (16 €). 2 zenbaki urtean. Euskadiko Kutxaren honako kontu-korrontean sartu:

3035 0242 68 242 0 00247 1eta bidali fitxa ordainketa-agiriarekin batera Galtzagorri elkartera.

Galtzagorri elkartea. Zemoria, 25, behea. 20013 Donostia. Tel.: 943471487

Besteak

Hitz beste

harremanaz, balioaz, transmititzen dizkigun baloreez, eta abar.

Egia da, liburuak zenbait hutsune izanik ere (batik bat herri literaturari buruzko ikerketen aldetik) ekarpen interesgarria dela ahozko literatu-ra hobe ezagutzeko, eta zehazki emakumearen papera zein izan den eta zein den argitzeko.

Amaieran dauden bi gehigarriek

interesa eta indarra lan hau plazara-tzeko. Egileak berak Emakunderen laguntza batekin eginiko auto-edizioa dugu horren froga, baina agian, baita ere azterketek eta horrelako lanek zer interes txikia –edo oihartzun txikia– sortarazten duten gure artean.

Xabier Etxaniz Erle


Recommended