Date post: | 07-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | urritxe-urritxe |
View: | 240 times |
Download: | 4 times |
URRITXE BHIko prentsa tailerreko ikasleen aldizkaria
HIZKI-MIZKI
2013ko otsaila
Azala:
Esti Ortúzar eta Naroa Padilla
Literatur lanen egokitzapena:
Alex Ciociia eta Emi Dementei
Ametx gazteria zerbitzuak:
Nicole Sanz eta Ane Costas
Eskerrik asko zuen
kolaborazioekin parte hartu
duzuen guztioi.
Hurrengo aleetarako ere eskertuko
genizueke Urritxeko ikasle, irakasle,
guraso eta lagun guztioi zuen
parte hartzea.
“Nire familiarekin egotea, idaztea eta kirola
egitea dira munduko gauzarik hoberenak”
“Urritxeko lehenengo urtean, nire
urtebetetze egunean, lehenengo
mailako ikasle batzuekin argazki bat
egin nuen, eta bat-batean ikasle
batek lore sorta bat ekarri zidan, bere
etxetik ekarritakoa,
OSO POLITA IZAN ZEN!”
EGILEAK:
Maialen Ordoñez
María Sobrado
Zenbat denbora daramazu
institutu honetan lanean?
Sei urte daramatzat lanean
institutu honetan.
Ze motatako klaseak ematen
dituzu?
Filologia Hispanikoa ikasi nuen
eta Lengua eta Literatura Castellana
ematen nuen.
Hasieran zaila iruditu zitzaizun
erlijioko klaseak ematea?
Ez zitzaidan zaila iruditu,
irakastea asko gustatzen zaidalako.
Txikitan ze motatako notak ateratzen
zenituen?
Nota oso onak ateratzen nituen. Zintzoa
izan nintzelako eta ikastea ez zaidalako
kostatzen.
Gustura al zaude Urritxe institutuko
ikasleekin?
Bai, horregatik jarraitzen dut hemen
lanean.
BEGOÑA TRIGO
Urritxen atezain lanetan 1983an hasi zenez, 30 urte egingo ditu ikasturte honetan
institutuan. Eta bi urte barru jubilatzea espero du. “Asko aldatu da institutua sartu
nintzenetik, batez be lehen jende gutxi egoten ginen Urritxen eta denok ezagutzen
ginen gure artean eta irakasleen artean harreman ona izaten genuen.”
Zer dakizu perretxikoei buruz?
- Batez be zeintzuk diren txarrak eta zeintzuk diren onak ezberdintzen dakit.
Txikitatik daukat afizioa; eta nire aitarekin joaten nintzen perretxikotan, sisetan.
Zeintzuk dira Bizkaiko leku aproposak perretxikoak bilatzeko ?
- Urkiola , Otxandio , Gorbeian eta … egoten dira perretxiko gehiago.
Zenbat urte daramazu Mikologia Elkartean ?
- 20 urte daramat Mikologia Elkartean.
Eta zapatu guztietan joaten gara perretxikotan eta batzuetan jendea etortzen da
Urritxera perretxikoekin nik esateko onak edo txarrak diren.
Txelu Urritxe institutuko atezaina da , urte asko darama berton.
Perretxikozalea denez, mendira joatea gustatzen zaio perretxikotan.
INSTITUTU ONDOAN
TOPATUTAKO
PERRETXIKOAK
HYGROCYBE: Urritxen dago , ez da jangarria 4 cm-ko
diametroa eduki dezak , kutila likatsua, kolore hori
laranjakoa hasieran, gero berdexka eta batzuetan berriro
laranja.. HEBELOMA CRUSTULINIFORME: Ez dira jangarriak
oso usain txarra dute. 4 eta 9 arteko diametroa
dute, kolore zuria edo marroi gorriduna daukate.
LACTARIUS TORMINOSUS: 5 eta 11 cm –
ko diametroa du, toxikoa da, gorrixka
eta azala siku eta leuna dauka. HERBELLA KRISPA:
Ez da jangarria. Egileak: Jon Morcillo eta Gabi Feodorov
BARRUELOKO JABBARRUELOKO JABBARRUELOKO JABBARRUELOKO JABE BERRIAKE BERRIAKE BERRIAKE BERRIAK
Barru izenarekin ezagunagoa den “Nahikari” tabernak, jabez aldatu du 28 urte
ondoren. Oraingo jabeak, Raquel eta bere ama Itziar, Zornotzako “La Viña”
tabernaren jabeak ere badira. Pozik eta lan egiteko asmoz etorri dira. “
Biek eman nahi diote
aldaketa handi bat
tabernari, baina Begok
sukaldeari emandako
“ukitu” berezi hori
mantendu nahi dute. Gosari
arruntak eta zartaginez
prestatutakoak eskainiko
dituzte: arrautza frijituak eta
tortilla frantsesak.
Atsedenaldiaren
orduan izaten da, tabernak
probetxua ematen
duenean: pintxoak,
bokadiloak, freskagarriak,
kafeak, Cola-Caoak…
“Barruelon”, gainera eguneko menu merkea eskaintzen dute, kartan, bi lehen plater,
bi bigarren eta postrea eskaintzen dute! Kalitate ezin hobeko produktuak: lapikoa, haragia
eta arraina. Iñaki Aurtenetxe da haien arrain eta mariskoaren hornitzailea.
Baina gainera asteburuetan plater konbinatuak, lapikoa eta bokadiloak dituzte, eta
dena prezio
harrigarrian!!
“Bi astebururo , Amorebietako partiduak daude eta horrek jende asko erakartzen du
jatera, afaltzera … jende nagusiagoa, normalean, 40 urtetik gorakoak.”
Raquelekin hitz egiten aritu gara, haien asmoak argi utzi nahian. Hona
emaitzak:
-Zergatik erabaki zuten Barruelo, Bego eta haien alabek taberna zuen esku uztea?
-Barruelo, jubilatu egin zen eta alabek lana zeukaten, beraz alokatu egin zuten eta geuk
hartu genuen, bueno, bost pertsona gehiago zeuden interesaturik baina “La viña” taberna
dugunez eta funtzionatzen duenez, guri alokatu ziguten.
-Zergatik hartu zenuten “Nahikari
taberna” “La viña” izanik ?
-Tabernak etorkizuna zuela ikusi
genuelako
-Zuetariko nori bururatu zitzaion taberna
hartzea?
- Nire ama Itziarri bururatu zitzaion
-Zer ideia dituzue tabernarako?
-Udan, oilasko erretegi bat jartzea
daukagu buruan, parrilla bat, plater konbinatuak ematen jarraituko dugu eta afariak noski…
-Eskaintzen duzuena azaldu ahal diguzue gutxi gorabehera?
-Aste barruan, plater konbinatuak, bokatak, mariskada enkarguz eta aurrerapenez
eskatutako menuak ditugu eta aste barruan eguneko menua.
-Zergatik erabaki zenuten eguneko menua hain prezio ekonomikoan jartzea?
-Taberna herritik kanpo dugunez, jendea autoz etorri behar da, beraz, prezioa pixka bat
baxatzen badugu jende gehiago etorriko da eta haientzako ere askoz ekonomikoagoa da.
-Egon zarete inoiz gazteengandik hain gertu? Ez, herrian daukagun tabernara heldu
gehiago hurbiltzen dira, kontsumoa
ezberdina da…
Gazteengandik hain gertu ez, baina asko
gustatzen zaigu giro hau. Beste tabernan
baino mugimendu gehiago dago, baina
hemen guztiz ezberdina da han sei
ordutan egiten duzun lana hemen
hamabost minututan egiten duzu.
-Zer erosten dute gazteek normalean?
-Tortilla pintxoak eta gozokiak, gozoki
gehiegi, nire ustez.
Ane Costas eta Nicole Sanz
ESTOPA
1999. urtean sortutako musika taldea da eta David Muñoz eta Jose Muñoz anaia katalanek osatzen dute. Txikitatik entzuten zituzten musika taldeen artean, Los Chichos, Los Chungitos, Bordon 4, Joaquin Sabina, Pancho Varona eta abar zeuden, eta hauek izan ziren beraien arte musikala sortzeko inspirazioa.
Badirudi, haiek lan egiten zuten FIAT fabrikako arduradunak -dadle estopa- oihukatzen zuela, lana jarraitzeko erritmoa galdu barik eramateko eta horrela sortu zela taldearen izena.
Lehen diskoa atera baino lehen, La Maqueta izeneko albuma egin zuten. •1999. urtean lehen diskoa sortu zuten, Estopa izenekoa. •2001 – 2003. urtean bigarren diskoa atera zuten, Destrangis izenekoa. •2004. urtean, ¿La calle es tuya? deitzen zen diskoa kaleratu zuten. •2005. urtean, Voces de ultrarumba diskoa egin zuten. •2008. urtean, Allenrok diskoa atera zuten. •2009. urtean Estopa X aniversarium diskoa atera zuten, hamarkada ospatzeko. •2011. urtean Estopa 2.0 diskoa egin zuten, haien azken diskoa momentuz.
ELKARRIZKETA -Zuen disko guztietatik zein da gustukoen duzuen abestia ? - “Como camaron” abestia, kontzertu guztien amaieran abesten dugu. - Pentsatu duzue zuen jatorrizko lehen maketarekin disko bat ateratzea? - Bai, baina momentuz beste gauza batzuk dauzkagu eskuetan - Pentsatu duzue ingelesez abestea ? edo beste hizkuntzetan? - Ez, hizkuntzak ez dira gure kontuak, jajaja.
Yasmine Rosa
http://www.glogster.com/alexgorka/ukf-dubstep-alex-b-eta-gorkar/g6l3ts2j85km5rvutc8itna0?s=nameglog
Gorka Rodriguez eta Alex Banuti
Egun osoan kalean
saltzen egon eta
gero,03:00ak arte
tabernetan saltzen du.
Badaki berea ez dela ogibiderik onena. Baina jateko
behintzat ematen dio. ``Gero, paperak lortu eta
fundamentuzko lan bat topatzen dudanean, nire familia
ekarri nahi nuke.”
SALDU ETA SALDU IA 24 ORDU
Pertsona bakoitzak
istorio bat du
atzean.Eta horrela
entzun eta izan da
beti.2010.urtean
Gineatik etorri zen
etorkizun oparoago
baten bila.``Nire
familia eta lagunak
bertan utzi nituen ,
eta hemen zer edo
zer hobea
aurkituko nuela
pentsatu nuen”
Egun osoa kalean
eman eta gero,
gaueko txanda
hasten da. Egunak
amaigabeak egiten
zaizkiola dio. Eta
normala. Egun osoa
kalean saltzen egon
ondoren, 03:00ak
arte tabernatik
taberna ibiltzen da-
eta.
Izateaz Arrantzalea da
Diallo.``Arrantzale bezala be lan
egingo nuke hemen” Bertako
erosleak zelakoak diren
galdetzean,denetarik dagoela
dio.``Beste leku guztietan bezala ,
denetarik dago. Batzuk errespetatzen
zaituzte eta beste batzuk ez. Baina
hori edonon aurki daiteke.
``Egunero, helburuak pentsatu, eta
egunari aurre egiteko indarrak biltzen
ditu.
Egileak: Maialen Ordoñez eta
Maria Sobrado
ALEX TXIKON institutuan
Alex Txikon Urritxe institutuan izan
da hitzaldia ematen abenduaren 4an,
DBHko 3.eta 4. mailako ikasleekin.
Alexek kontatu dizkigu goi
mendietan bizi izandakoak. Batzuk
bizipen gogorrak, adibidez lagunak
mendian galdu zituenean, beste
batzuk, arrakastatsuak. Hala ere,
ikaragarria da gazte batek azken
hamar urteetan zenbat bidai, zenbat
proiektu eta zenbat gauza egiteko gai
izan den.
Duela hamabost egun, Pirinioetan
istripua izan ondoren eta hanka
hautsita izan arren gurekin egon da.
Baina gero, Bilboko Mendi Film
Festival aurkeztera joango da.
Bertako bi filmetan parte hartuko
baitu Alex Txikonek: Lara Izagirre
zornotzarrak zuzendutako Next stop:
Greenland eta Bajo cero filmeetan. Eta
horrela dabil beti, batera eta bestera,
gelditu barik.
Hitzaldi interesgarria entzuteko
aukera izan dugu Urritxe
institutuan.
Zorte ona opa diogu hurrengo
proiektuetan!
Alex “mendizale kementsu” moduan aurkeztu dute.
Gaur egun, euskal alpinistarik ezagunetarikoa da,
bere oinetan bederatzi zortzimilako dituena, eta hau
guztia gutxi bada, mendizaletasuna herri kirolekin
tartekatzen du, aizkolari lanarekin, hain zuzen.
http://www.glogster.com/jonmorci/poster-glog-by-
jonmorci/g-6l3tt8nbr77ahav194l78a0
Gabi Feodorov eta Jon Morcillo
http://www.glogster.com/maialenmariau/pinboard-glog-
by-maialenmariau/g-6l3ttcnfsohbvdro5nb0da0
Maialen Ordoñez eta Maria Sobrado
http://www.glogster.com/alexyemi/alex-chicon/g-
6l3tsmbcl6qpg95hh1tiqa0
Alex Ciociia eta Emi Dementei
Ametx Gazteriako
“app”
Amorebieta-Etxano-ko
Udalak, Merkataritzako
eta Turismoko Arearen eta
Ametxen bidez, aplikazio
bat abiarazi du. Udalaren
errekurtsoa turistikoak
jasotzen dituen
smartphone-etarako (App
Ametxentzat).
Zerbitzu hau berria da, bat-
bateko era errazean sartzeko,
aukerak ematen ditu,
merkataritza aisia baliabideak,
kulturetan, ostalaritza, naturan ,
kirolean, ondare historikoan,
hurbiltzera orientatuta eta abar .
QR Kodeak
Bestalde, Udalak QR
kodeak jarri ditu
Amorebieta-Etxano-ren
espazio enblematikoetan.
Kode hauetan bere
mugikorretan ikusi ahal
izango dituzte informazioa
eta Udalaren web-orrian
jasota aurkitzen dituen
espazioen interes datuak.
Aplikazioak udalaren
hurrengo baliabideak
jasotzen ditu:
Zerbitzu publikoetako,
parkeetako informazioa,
hornikuntza kulturalak.
Jatetxeen eta tabernen
gaineko informazioa.
Ostatuaren gaineko
informazioa.
Eskulturen, monumentuen
gaineko informazioan, elizetan egoera, ermitak.
EGILEAK:
MAIALEN ORDOÑEZ
MARIA SOBRADO
Argazki hau atera zen eguna oso egun berezia izan zen niretzat.
Horren arrazoia nire bizikleta zen. Bizikleta gorria, odola bezain
gorria zena, baina oso-osorik gorria ere ez zena, muturrak zilar
kolorekoak baitzituen polita zen oso, eta gainera, nik apaintzeko
erabiltzen nituen pegatinek bizitako haurtzaro samurra
dakarkidate gogora. Baina egun hura berezia izan zen, ordura arte
ilargi betea bezain borobilak ziren lau gurpiletako bi kendu
nizkiolako bizikleta gorriari.
Hasieran zaila egiten zitzaidan oreka mantentzea. Lehenengotan
gurasoek atzetik lagunduta metro gutxi batzuk egitea baino ez
nuen lortzen. Metro laburrak, baina hain luzeak memento hartan…
Halako batean oreka lortu eta pelikuletan bezala joan nintzen
inguruko landetatik zehar pedalei eraginez.
Inguru hura beti izan da oso berezia niretzat, mendi berdez
inguraturiko bide gorria. Bidearen alde batean mendi garai eta
berdeetatik behera zihoan ur garbiko ibai luzea zegoen, beste
aldean ordea, urte batzuk lehenago abandonaturiko lantegi zaharra.
Gainera, dena naturaz inguratuta. Arnasten nuen airea garbia zen
eta, uraren doinua eta txoriak txio-txioka entzutea benetan
atsegina. Pedalei hainbeste eman pixkanaka-pixkanaka nekatzen
nindoan baina lehertu Gabe. Konturako orduko metro ugari egin
nituen, zenbait minutu arinago ezinezkoak iruditzen zitzaizkidan
metro labur baina luze haiek.
buelta erdi eman eta gurasoak ikusi nituen etxera bueltatu behar
nintzela esanez. Penaz eman nuen buelta baina nire buruaz harro
goiz hartan egin nuena eta gero.
Hurrengo egunetan egunero joan nintzen leku berezi hartara, baina
gauza guztiekin gertatzen den bezala aspertu egiten gara, eta
azkenean joateari utzi nion.
Hori bai, deskribapen hau egiteak egun haiek gogorarazi dizkit,
oroitzapen gozo eta zirraragarriak ahaztuko ez ditudan
oroitzapenak.
ANE ETXEANDIA
(4.garren DBHko ikaslea)
DESKRIBAPENA:
S.A.C. Zornotza XIII.Idazlan Lehiaketa
Idazlan Lehiaketako nagusien mailan UrritxeInstitutuko bi ikaslek lortu dituzte lehen bisariak: Miren Magunazelaiak lortu du lehensaria eta Marta Beobidek bigarren saria.
Hona hemen Miren Magunazelaiaren ipuina:
IRAGANAREN ITZULERA
Bat-batean, laino ilun ugari hasi ziren sortzen edonon. Hotzikara batek zeharkatuzuen Maiderren gorputza. Zerura begira gelditu zen. Buruan bere abestirikgustukoena zuen. Hasieratik amaieraraino abesten zion bere buruari. Eta behinamaituta, gora berriro. Guztiz zuri zeukan aurpegia. Begiak bustita. Malko batekMaiderren sudurra zorrotzarekin topo egin zuen bertan behera zintzilikageldituz. Abesti horrekin inoiz baino identifikatuago sentitzen zen. Bere itzalakbakardadea erakusten zuen. Bere barneko hutsak ez zion arnasten uzten.Ezinezkoa egiten zitzaion biharamunean pentsatzea. Ez behintzat, bere amarenfaltan.
Ezin zuen burutik kendu irudi hura, euriak errepidearekin topatzean ateratakozarata. Egun hartako iluntasuna. Eta batez ere, ezin ahaztu bere bizitza erabataldatu zuen golpe mutu hura. Argi itsu hura. Begiak ixten zituen bakoitzean,izugarrizko dardara batek zeharkatzen zion gorputz osoa. Auto haren matrikulazoroitzen zen. Baita autoa gidatzen zuen putakume horren aurpegiaz. Ulertezinaegiten zitzaion ama galdu izana. Sinestezina. Baina are sinestezinagoa egitenzitzaion autoak bertatik ihes egin izana.
Norbaitek gela txiki hartako atea jo zuen. Medikua zetorren neska gazte horrenatzetik. Maiderrek ez zuen ezer onik espero. Baina medikuaren irribarreaktunelaren irteerako argia ikusten lagundu zion. Etxera itzultzeko baimena emanzion. Ohe hartatik altxatzeko aukera. Trapu zahar hori eransteko aukera. Leihohorretatik kanpora begiratzen zuten begi horiek alaitzeko aukera. Hiru hilabetepasa ondoren, ospitaletik irten zen. Azkenean, libre naiz … pentsatu zuen.
Hiru hilabete luze horietan zehar ezin izan zuen putakume horren aurpegiaburutik baztertu. Erabakia hartuta zuen jada. Ama kendu zionari merezitakoaeman behar zion. Menduka hartu behar zuen.
Ospitaleko ateak atzean utzi zituen baina Maiderrek bere etxea besterik ez zuen.Eskerrak!. 20 urte bete berri zituen urte hartako udan. Berokia itxi zuen. Haizebolada horrek udako ideia kendu zion burutik. Negu gorrian aurkitu zuen bereburua. Kale gorrian, Bakarrik. Lanbiderik ez, dirurik ez, mugikorrik ez, familiarikez. Noraezean zebilen.
Azken hitz horiek pentsarazi zioten. Familia. Maiderrek hiru urtetxo zituelagurasoak dibortziatu egin ziren. Aitari alkohola edatea gehiegi gustatzen zitzaioneta neskatxa gazteak beste horrenbeste. Horrexegatik, amak dibortzioa eskatu etaetxetik bota zuen gizona. Hiru urte besterik ez zituen Maiderrek. Hau da, ez zuentelefono deirik espero, ezta Gabonetako oparirik ere. Baina ez zuen inola erepentsatu gizon hura ez zuela berriko ikusiko. Hori baitzen aitak egin zuena.Desagertu.
Norbaitek sorbaldan kolpea eman zion eta besoan eskegita zeraman larruzkopoltsa lurrera jausi zitzaion. Amarena zen. Joder!. Sutan zegoen. Hiru hilabeteeman zituen ospitalean eta kalera irten eta hamar minutura arazoak zituen.Atzera begiratu bezain laster bere pentsamendua erabat aldatu zen. Besoakolpatu zion gizona itsua zen. Txakur bat zeraman soka urdin bati lotuta.Barkamena eskatu zioten elkarri.
Maiderrek poltsa hartu eta arrapaladan zeharkatu zuen kalea. Etxera heldubeharra zuen. Dutxa bero bat hartu eta lasaitu.
Hilabeteak pasa ziren ama hil zenetik eta bera ospitalean sartu zutenetik. Etanahikoa zen! Nekatuta zegoen. Gogaitua. Goibel. Haserre. Gauzak aldatu beharrazegoen.
Ur beroak Maiderren oroitzapenak arrastatzen zituen. Ur txorrotaren soinuakerlaxatu egiten zuen. Inoiz baino laburragoa egin zitzaion une hura eta, dutxatikirten bezain pronto, lanean hasi zen.
Etxeko telefonoa hartu eta, lehendabizi, poliziari deitu zion kotxearen matrikulaadieraziz, jabea identifikatu ahal izango zutela pentsatuz. Baina agente polizialakjakinarazi zionez ezin zioten edonori horrelako daturik eman. Halere, Maiderrekez zion etsiko. Gau osoa eman zuen interneten bilatzen, ordenagailuan datuaksartzen, telefono deiak egiten. Baina alferrikako lana. Une batez, burutik amestenari zela pasa zitzaion. Hura amets gaizto bat besterik ez zela eta, itzartzerakoan,amaren besoetan murgilduko zela. Nekatuegi zegoen eta beranduegi eginzitzaion. Inolako zalantzarik gabe oheratu egin zen.
Hurrengo egunean jaio berri sentitzen zen. Lasaituta. Osasuntsu. Bizirik.Gogotsu. Bazkaldu eta gero kalera irten zen. Bere etxetik hamar minutura zegoenkafetegi batean sartu eta kafesne bero bat eskatu zuen. Terrazan jesarrita zegoela,bere ezkerretara begiratu eta aurreko eguneko gizon itsu hura ikusi zuen.Txakurrarekin. Gizona hurbildu zitzaion eta bere izenaz deitu zion:
_Maider, ez zaitez jesarrita gelditu. Bukatu ezazu kafe hori eta goazenpoliziarengana. Arratsalde luze batek espero digu, neska!.
Maiderrek ez zuen ezer ulertzen. Nola zekien tipo horrek bere izena? Birritanbesterik ez zuen ikusi edo, hala uste zuen behintzat. Gizonak ez zion galderakegiteko aukerarik eman. Maider besotik heldu eta aulkitik altxatu zuen. Jarraiantxakurrari txistu egin eta martxan jarri ziren.
Komunikazio berezi bat igarri zuen Maiderrek gizon haren eta bere artean. Ezzekien nolakoa ezta zergatik ere baina ez zitzaion axola. Ez zen bakarrik sentitueta, bitxia bazen ere, gizon horren ondoan bere burua seguru sentitu zuen.
Komisaldegira heltzerakoan gizona agenteengana hurbildu eta hauekentretenitzen hasi zen asmatutako istorio bat kontatuz. Kalean zegoela norbaitekjipoitu eta soinean zeraman diru-poltsa bat lapurtu ziola esan zien. Orduanulertu zuen Maiderrek gizonaren jokaera. Arrapalada batean ordenagailuetarahurbildu eta matrikula tekleatu zuen. Kotxearen jabearen izena eta helbideaagertu ziren pantailan. Maiderrek albait arinen idatzi zituen datuak.
_Aizu! Zertan ari zara? Egiten ari zarena delitua da. Agentearen hotsak Maiderikaratu zuen. Harrapatuta!. Baina gizon itsuak buelta eman eta Maiderrenistorioa kontatu zien poliziei. Guzti-guztia. Istripuaren gaua … Maiderren amarenheriotza … Kotxeko gidariak alde egitearena …
Nola demontre jakin zezakeen gizon hark istorio guztia? Gizon hura itsua zen!Eta oraindik ere kezkagarriagoa; nor zen gizon hura? Maiderri gero etaezagunagoa egiten zitzaion aurpegi hura. Baina nola jakin bere izena? Gizonak ezzien Maiderrek egindako galderei erantzuten. Zergatik? Zer egin zezakeenberak?.
Beranduegi zen. Konturatu orduko denak tipo horren etxe aurrean zeuden atejoka. Atea zabaltzerakoan Maider lurrera erori zen. Ez zituen hankak sentitzen.Ezin zuen sinetsi. Bere ama hil zuen putakume hori bere begien aurrean zeukan.Tentsioaren ondorioz negarrari eman zion eta, behin hasita, ezin gelditu.
Poliziak tipoa atxilotu zuen eta Maider etxera eraman zuten. Lasaiago zegoelaziurtatuz barkamena eskatu zioten aurretik berarekin izandako jarreragatik.Gizon itsua ere Maiderren etxera joan zen eta, hantxe zegoen, bere alboanjesarrita. Gizonak sakon hartu zuen arnasa. Bat-batean Maiderrek ezer galdetuaurretik, Maiderren eskuak hartu zituen eta begietara so eginez esan zion: horrahor zure mendekua laztana.
Maider gero eta galduago sentitzen zen. Bere ezpainetatik aterako bi hitz soilik,galdetuz: nor zara?
Gizonaren erantzunak Maiderren bizitzari beste zentzu bat eman zion, 360graduko bira:
Aita naiz, Maider; zure aita.
Miren Magunazelaia (Batx. 1. maila)
Ametx gazteria zerbitzuak 2012-2013:
Ordutegiak:
Igandetik Ostegunera: 17:00-20:00
Ostirala eta Larunbata: 17:30-21:30
Gaztetxoko + Ostiraletan: 20:00-23:00
Ostiraletan: 18:00-20:00
Messenger: [email protected]
Maila:[email protected]/[email protected]
AmetxAmetxAmetxAmetx
GAUERODISKO
20:00-23:00
Urtarrilaren 12a, Otsailaren
9an, Martxoaren 2an,
Apirilaren 13an. GAUERO 17:00-22:00
Urtarrilaren 5etik Apirilaren
27ra EKINTZA
BEREZIAK:
Institutuko desfilea:
Martxoaren 9an (4€)
Gauerobidaia: Apirilak 3, 4, 5
eta 6
GAZTE INFORMAZIO
BULEGOA:
Astelehenetik Ostiralera:
11:00-13:00/16:00-19:00
Tlfn:946300650
maila: