2
1. HIZTEGIA: askotan immigranteez, errefuxiatuez, desplazamenduez, migrazio masiboez… mintzatzen
dira komunikabideek, baina, ba al dakigu termino hauek guztiak bereizten? Bila ezazu hiztegian eta
zure hitzekin adierazi hauetariko kontzeptu bakoitzaren esanahia:
o Migrantea:___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
o Emigrantea:_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
o Immigrantea/etorkina:_____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
o Desplazatuak:___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
o Iheslaria/errefuxiatua:_________________________________________________________________
____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
2. Irakurri arretaz ondoko hiru pertsonen historia eta ondoren, zehaztu zein den haien egoera:
I. ZER DA MIGRATZAILE IZATEA?
Ahmed dut izena eta 15 urte dauzkat.
Tinduf-en jaio nintzen, Aljeriako
hegoaldean. Amaren aldeko aiton amonak
Dajla hirian bizi ziren (Saharako hiria) eta
aitaren aldekoak, berriz, basamortuan.
1975.ean ihes egin behar izan zuten,
Espainia Saharako kolonietatik erretiratu
zenean eta Marokok, gure herrialdeaz
jabetu nahi izan zuenean. Horregatik ni neu,
eta beste neskato eta mutiko saharar asko,
kanpalekuetan jaioak gara.
HEGOA.Garapenerako hezkuntza
1.AHMED-en HISTORIA 2.AISHA-ren HISTORIA
Aisha dut izena. Palestinarra naiz, 16 urte
dauzkat, Jerusalemen jaio nintzen eta bertan
bizi naiz.; Jerusalem izenak, bakearen hiria
esan nahi du. Halere, musulman eta juduen
arteko elkar bizitza oso zaila da.
Gure familia oso zabala da eta sakabanaturik
dago. Osaba eta lehengusu asko Jordanian
bizi dira eta bertan lan egiten dute. Arazo
gehiegi dago hemen. Palestinarrek edo ez
daukate lanik, edo lanik traketsenak lortzen
dituzte, soldata eskasak dituzte eta Israelgo
poliziaren etengabeko erasoek jasan behar
izaten ditugu. Beldurra diegu. Ez litzaidake
gustatuko nire hiritik joan beharra.
HEGOA.Garapenerako hezkuntza
1.-------------------------------------------
2.-------------------------------------------- 3.MANEX-en HISTORIA
Manex dut izena, eta orain dela 25 urte jaio nintzen Iruñean. Batxilergoko ikasketak bukatuta, Nafarroako
unibertsitate publikoan ingeniaritza ikasi nuen. Hau amaituta, lana aurkitzen saiatu nintzen, baina alferrikakoa
izan zen. Orduan, master bat ikasten hasi nintzen. Masterra oso nota onarekin amaituta ere, lanik gabe jarraitu
nuen. Lehenengo Madrilera joan nintzen izebaren etxera bertan zerbait ateratzeko itxaropenarekin, baina deus
ez. Ondoren gurasoen etxera itzuli nintzen Iruñera. Orain dela hiru hilabete Dublinera etorri nintzen ingelesa
ikastera eta egunkariak metroan banatzen lanean nabil.
3.--------------------
3
3. Arretaz ikusi bideoa eta ondoko galderei erantzun:
(http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/migratzea-ez-da-delitua)
- Zein arrazoi eta egoeretan bidaiatzen ohi da
iparraldetik hegoaldera?
- Zein arrazoik bultzatzen dituzte hegoaldetik
iparralderako desplazamenduak?
- Erraztasunak ba al dituzte ipar hemisferiora migratzen dutenek? Zein injustiziekin topatzen dituzte?
- Zeintzuk dira mundu mailako migraziorik handienak? Nondik nora ematen dira?
- Zein dira migrante gehien jasotzen dituzten herrialdeak?
- Zer egin daiteke honen aurrean? Zeintzuk dira migrazioak ekiditeko alternatibak?
4. IRITZI ARTIKULUA: irakurri arretaz ondoko iritzi artikulua eta ondoren, erantzun galderak.
II. MIGRATZEA DELITOA AL DA?
HEMEN, EUROPAN, urtetako borrokaz lortutako ongizatea
mantentzea exijitzen eta eskatzen dugun bitartean
–eta bidezkoa eta beharrezkoa da hori–, 842
milioi pertsona –planetako zortzi biztanletik bat–
gosez eta gaitzez hiltzen ari dira. Milioika lagun horietatik
ez gutxik, biziraun nahian, euren burua itsasora
jaurtitzen dute, bizitza arriskuan jarrita ere. Kapitalismoak
euren herrian ukatzen dien eguneroko ogi bila
doaz, baina aldi berean kapitalismoak herri horiek
esplotatzen ditu, Afrikan, Asian eta Hego Amerikan
dauden natur baliabideetatik etekin handiak atereaz.
Milaka immigrante, gehienetan oso gazteak, Europan
euren paradisu berezia bilatzera derrigortzen dituzte…
Eta saiakera horretan askok bizitza galtzen dute.
Horietako zenbait herioan jasotzen dituzte, baina
gehienak ez. Europako itsasoak milaka immigranteren
hilerri anonimo bilakatu dira. Joan den ostegunean,
Italiako Lampedusa irlan, 300dik gora lagunek
bizia galdu zuten eta 500 inguru afrikar zeramatzan
itsasontzitik 155 baino ez dituzte bizirik atera.
Itsasontziak su hartu zuen eta ondoren hondoratu.
Beste batzuk immigrante trafikanteek berek
botatzen dituzte itsasora. Horixe da Siziliako
hegoaldeko kostan joan den astean aurkitu zituzten
13 eritrearren hilotzen kasua. Herri hartako alkatea
ziur da trafikanteek “itsasora jaurti zituztela,
ganadua balira bezala”.Guk, “pribilegiatu”
europarrok, murrizketa larriak jasan ditugun arren –
eta logikoa da horien kontra borrokan segitzea–,
ezin dugu giza errealitate hori ahantzi, eta odolustea
gelditzeko modu solidarioak bilatu behar ditugu,
herri haietan gose eta gaixotasunik izan ez dadin.
Kapitalismoaren kontra borrokatu behar dugu,
Afrikan, Asian eta Hego Amerikan milioika lagunek
jasaten duten esplotazioaren kontra.
Juan Mari Arregi (Argia aldizkaria, 2013ko URRIAN)
GANADUA BAILIRAN TRATATUAK
4
- Zer esan nahi dute azpimarratuta dauden ondoko esaldiek?
- Kapitalismoak euren herrian ukatzen dien eguneroko ogi bila doaz… Europan euren paradisu berezia
biltzera derrigortzen dituzte
- Europako itsasoak milaka immigranteren hilerri anomimo bilakatu dira
- Zer egin beharko genuke europarrok egoera hauetan?
5. Irakurri testua eta galderei erantzun.
- Nori dagokio tokian tokiko migrazio legeak egin eta onartzea?
- Nolako izaera ohi dute munduko estatu gehienetako migrazio legeek?
- Zer nolako neurriak hartzen ohi dira migrazioak ekiditeko? Ezagutzen al duzu adibiderik?
Aipatu.
- Zein bide izaten ohi dira ohikoenak “paperak” lortzeko eta beraz, modu legalean herrialde
batean geratu ahal izateko?
- Zer gerta dakizuke estatu batean modu ilegalean sartu edo bizi bazara?
MIGRAZIO LEGEAK. “PAPERAK” LORTZEAREN ZAILTASUNAK.
Libreak al gara nahi dugun tokira bidaiatu eta bertan bizitzera gelditzeko? Migrazio legeak tokian
tokiko estantzia baldintzak ezartzen eta erregulatzen dituzten arau multzoak dira. Lege hauek
estatuek diseinatzen eta onartzen dituzte eta estatu bakoitzak, bereak propioak izaten ohi ditu. Dena
den, munduko estatu gehienetako migrazio legeak zorrotzak izaten dira oso, batez ere, herrialde
garatuetakoak. Migrazioei frenoa jartzeko eta hauek ekiditeko, herrialde askok neurri zorrotz eta
basatiak hartzen ohi dituzte, maiz giza eskubideak urratzen dituztenak, (hesiak, kontzertinak,
harresiak, muturreko indar polizialaren presentzia mugetan…).
Estatu batean bizitzen gelditzeko baimena ez denean lortzen, hots, “paperak” eskuratzen edo
horiek gabe herrialde batera sartzen garenean, immigrante ilegalak bihurtzen gara, (paperik
gabekoak). Honek erabat ahul egiten gaitu eta edozein unetan, atxilotuak eta estatu horretatik
kanporatuak izan gaitezke. Izan ere, jada aipatu den legez, oso estatu gutxi dira migratzaileen sarrera
errazten dutenak.
III. MIGRATZEKO ZAILTASUNAK ETA TRABAK
5
-
CEUTA ETA MELILLAKO HESIAK
6. IKUSI ONDOKO BIDEOAK, (https://www.youtube.com/watch?v=0bD-qufYeWA ,
https://www.youtube.com/watch?v=tZuHFSsU65M , (“Melilla,frontera entre dos mundos”)
https://www.youtube.com/watch?v=9gWHBv9L87o ), eta galderei erantzun, (bideoak ikusten
zaudela, atentzioa deitu dizuna apuntatu)
- Zer nolako egoerak bizitzen ohi dira Melillako hesian? Zer dira kontzertinak?
- Erreportajean Europara sartzeko nahia behin baino gehiagotan aipatzen da, zergatik nahi dute
Europara iritsi?
- Zein bide dira migratzaileek gehien erabiltzen dituztenak estatu espainiarrera iristeko?
- Uste al duzu traba legal eta fisikoak jarrita,moztu egingo dela immigranteen sarrera Europan?
Zergatik?
7. INTERNETEN ETXEAN BILATU.
- Bila ezazu interneten zer diren CETI-ak, (Centro estancia temporal inmigrantes), ze abantaila
suposa dezakete migratzaileentzat eta zein desabantaila.
o CETI:__________________________________________________________________ ______________________________________________________________________________________________________________________________________________
- Bila ezazu interneten zer diren CIE-ak (Centro Internamiento extranjeros), helburua eta
funtzioa, estatuko zein hirietan dauden… Ikus ere: https://www.youtube.com/watch?v=et5S1NaQspg
o CIE:_________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
- Migratzaile asko mafien menpekoak bihurtzen dira. Bila ezazu interneten honen inguruko
informazioa eta atentzioa deitzen dizuna bertan apuntatu, ondoren klasean komentatzeko.
IV. MIGRAZIO LEGEAK ESTATU ESPAINIARREAN
6
V. EUROPAKO JARRERA MIGRATZAILEEN DRAMAREN AURREAN
MIGRAZIOAREN ETA ERREFUXIATUAREN KRISIA
(www.ongdeuskadi.org / 2016)
II. Mundu Gerraz geroztik gertatu den migrazio krisi larrienaren aurrean gaude eta jende zein
GKE askok errefuxiatuak babesteko nazioarteko hitzarmenak bete daitezela eskatzen dute.
Urte honetako lehen sei hilabeteetan 400.000tik gora lagunek eskatu dute asiloa Europako
herrialdeetan. Egunean 3.000tik gora lagun saiatzen dira Europako mugak gurutzatzen. Hesiak
eraikitzen eta mugetako sistemak gogortzen ditugun bitartean, biztanleak guda eta gatazka
ekonomikoetatik ihes doaz, egoera horiek arriskuan jartzen dituztelako beren eta beren etxekoen
bizitzak. Ez dago hormarik bizitoki seguru bat izateko eskubidea geldiaraziko duenik.
Gehienek Siriatik, Eritreatik, Somaliatik, Nigeriatik, Iraketik edo Afganistandik ihes egin dute,
beren bizitzak arriskuan daudelako indarkeriaz betetako gatazka armatuak direla medio. Itsasoz
Italiara eta Greziara iristen ari diren gizon, emakume eta haurren heren bat Siriatik dator. 4
milioitik gora lagunek ihes egin behar izan dute handik.
Iheserako bidean konta ezin ahala hiltzen dira. Datu ofizialek diotenez, 2014an 3.500 heriotza
gertatu ziren eta aurten dagoeneko ia 2.000 dira. Eta hori kontuan hartu gabe estatistikek,
gertaeren inguruabarrak direla-medio, jasotzen ez dituztenak. Milaka bizitza galtzen ari dira eta
Europak bien bitartean beste aldera begiratzen du eta ez ditu babesten migratzaileak,
errefuxiatuak edo asilo eskatzaileak. Europak gai honen inguruan sinatutako nazioarteko
hitzarmenak sistematikoki urratu ditu eta gero eta gehiago urruntzen ari da bere baloreetatik eta
izateko arrazoitik.
Azken 15 urteotan, 25.000tik gora lagunek galdu dute bizia Mediterraneoan. Urtez urte gero
eta biktima gehiago eragiten dituen tragedia lazgarri baten aurrean gaude.
Europako mugetara iristen ari diren pertsona gehienak guda eta gatazka ekonomikoetatik ihes
datoz eta bizia galtzeko beldur dira. Horregatik, Europar Batasunak bete egin behar ditu 1951ko
Errefuxiatuen Konbentzioa eta asiloa eskatzen duten pertsonak babesten dituzten Europako
zuzentarau eta araudiak.
Gainera, Europa ez da errefuxiatuen jomuga nagusia. Munduko errefuxiatuen %86 herrialde
pobretuenek jasotzen dituzte. Turkia, Pakistan, Libano, Iran, Etiopia eta Jordania dira harrera-
herrialde garrantzitsuenak. Esaterako, Siriako 4 milioitik gora errefuxiatuetatik 1,9 milioi Turkian
daude, 1,1 milioi Libanon, 250.000 Iraken, 630.000 Jordanian eta 150.000 Egipton. Eta herrialde
horien BPGa Espainiakoa baino 30 aldiz txikiagoa da.
Mediterraneoa eta gure mugak fosa komun bihurtu dira, Europak egoerari bizkarra ematen
hesiak eraikitzen eta poliziak jartzen dituen bitartean. Jarrera hori guztiz inkoherentea da,
bereziki Europar Batasuna Garapenaren Europako Urtea ospatzen ari dela; garapena, norentzat,
ordea?
8. Irakurri testua eta zifra deigarrienak azpimarratu, (hildako kopurua, asilo eskaera kopurua,
migratzaileen jatorri ohikoenak, errefuxiatu gehien jasotzen dituzten munduko
herrialdeen izenak…
7
PORROTAREN DATUAK:
2015ko Irailean Europar Batasunak errefuxiatuak hartzeko konpromiso irmoa sinatu zuen. Orduan, 120.000 pertsonari asiloa eman eta Europako estatu ezberdinetan banatuko
zituztela zin egin zuten. Hau ordea ez da inolaz ere bete 2016ko Otsailean, soilik 598 ziren legalki hartutako errefuxiatuak. Azpiko grafikoetako datuek agerian uzten dute
Europar Batasunaren porrota; ezkerreko grafikoan 2015ko Irailean sinaturiko konpromisoaren datuak daude, ezkerrekoan, 2016ko otsaileko datuak. Europara iritsitako
migratzaileen datuak gainera, Europaren ustezko konpromisoen zifrekin ez da inolaz bateragarria. Soilik 2015ean, milioi batetik gora iritsi ziren, (1.250.000).
9. Konpara itzazu bi tauletako datuak, (estatu espainiarrekoak eta atentzioa deitu dizuten
beste bi herrialdeenak). Zenbat errefuxiatu hartzeko konpromisoa hartu zuten? Zenbat hartu
dituzte?
8
10. Ikus mapa eta interpretatu
11. Bila ezazu toki hauen inguruko informazioa, (internetez baliatzeaz gainera, txosteneko
azken orrian dauden bideoak ere kontsulta ditzakezue).
- LANPEDUSA (non dagoen, zer gertatu zen bertan 2013.urteko udazkenean…).
- IDOMENI (non dagoen, zenbat pertsona egotera iritsi ziren…).
- CALAIS (non dagoen, pertsona kopurua, azken berriak…).
- ZAATARI (non dagoen, pertsona kopurua, azken berriak…).
- GURS (non zegoen, zein garaietakoa zen, nortzuk egon ziren bertan…).
9
AEB ETA MEXIKOREN ARTEKO MUGA
AEB-MEXIKO. AEBak eta Mexiko arteko 3.139 kilometro mugan, bost metro garaiera duen
harresia hasi ziren eraikitzen 1990eko hamarkadan immigrazioari aurre egiteko. Orduan Bill
Clinton zen presidentea; eta ondorengo presidentearen agintaldian, George Bushenean,
kilometro gehiago eraikitzeko legea onartu egin zen (2006.urtean), 1000 kilometrotik gorako
harresiaren eraikitzea suposatu duena. Ekialdeko eta Mendebaldeko mugetan jada kilometro
luzeetan zehar harresia eraikita dago, (Californiako estatuan, Arizonan, Mexiko Berrian eta
Texasen). 2009.urtera arte, bost mila lagun inguru hil zirela estimatzen da. Zifra hori zoritxarrez,
handitu baino ez da egin azken urteetan, nahiz eta zaila den zehatz-mehatz jakitea zenbatek
galdu duten bizia. Izan ere, autoritate estatubatuarrek ez dituzte zifra hauek argitara ateratzen.
12. Zer nolako jarrera erakutsi du Donald Trump AEBko presidentziarako hautagai errepublikarrak
harresiaren eta oro har, migrazioaren inguruan? Bila ezazu egin dituen adierazpenak honen
harira.
VI. MUNDUKO BESTE HARRESI BATZUK…
10
11
ERREFUXIATUEN DATUAK
- Munduko errefuxiatuen kopurua 20 milioi ingurukoa da. Horietatik:
o 6 milioi palestinarrak dira.
o 4 milioi siriarrak.
o 3 milioi Afganistanekoak.
- Hauetariko gehienak, herrialde hauetan hartu dituzte:
o Turkian: Milioi erdi errefuxiatu.
o Libanon: 1.2 milioi. Libanon soilik 4 milioi libanoar bizi da. Hala ere,
errefuxiatu gehien hartzen dituen herrialdea da. Espainiak zifra hauek
jarraituko balitu, 19 milioi errefuxiatu hartu beharko lituzke.
o Jordanian: ia milioi bat errefuxiatu ditu, bere populazioaren proportzioan,
%10. Zifra hauei jarraituta Espainiak, 4 milioi hartu beharko lituzke.
ERREFUXIATUEN BABES ESKUBIDEA (“Asilo” politikoa): NBEk onartua, errefuxiatu guztiek
babesa eskatzeko eskubidea dute. Estatuek baloratu egiten dute onartu edo ez. Onartu ez gero,
estatu horrek egoitza eskubidea, pasaportea, hezkuntza eta osasun zerbitzuak… aitortu behar
ditu. Estatu espainiarra Europako estatuen artean asilo gutxien onartzen duen herrialdea da.
12
BIDEO GEHIAGO:
MIGRATZAILEEI ELKARRIZKETAK
- “El intermedio”, (Gonzo), gazte eta haur bati elkarrizketa, 2015:
http://www.lasexta.com/programas/el-intermedio/gonzo/joven-refugiado-sirio-
serbia-gustaria-decirle-politicos-que-nos-faciliten-cosas-porque-venimos-
muerte_2015090757248a166584a81fd882b7ad.html
- “El intermedio”, (Gonzo), emakume siriarrei elkarrizketa, 2015.
https://www.bing.com/videos/search?q=gonzo+el+intermedio%2c+mujeres+sirias
%2c+2015&view=detail&mid=3110BD91B6A6D76105253110BD91B6A6D7610525&
FORM=VIRE
- “El intermedio”. Libiatik abiatu eta Italiako kostetara iristen diren migratzaile
ezberdinen lekukoak. http://www.lasexta.com/programas/el-intermedio/revista-
medios/asiya-madre-refugiada-sahara-fui-golpeada-cabeza-
pies_201506295724c4476584a81fd882d6f1.html
- ASTRAL. (“Salvados”. Mediterraneo barrenean migratzaileak erreskatatzen dituen
itsasontzia). http://www.lasexta.com/programas/salvados/mejores-
momentos/el-mayor-rescate-de-la-historia-del-mediterraneo-a-bordo-del-astral-
asi-salvaron-la-vida-4500-refugiados_201610165803d96a0cf2df3e4b6a5d5e.html
ERREFUXIATUEN KANPALEKUA
- IDOMENIKO ERREFUXIATUEN KANPALEKUA. “En el fango de Europa”, Idomeniko
egoeraren inguruko erreportajea, 2016, (Ane Irazabal, EITB).
https://www.youtube.com/watch?v=NrbGjvrS4RM
- “LA INFANCIA EN UN CAMPO DE REFUGIADOS” Dokumentala, Euronews.
https://www.youtube.com/watch?v=bvbk2SPjWAE
- ZAATARIKO ERREFUXIATUEN KANPALEKUA. “Refugiados, sin noticias de Europa”,
Salvados). https://www.youtube.com/watch?v=fCIsUhJdkXo