INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA
2012-2013 IKASTURTEKO MEMORIA.
1.-2012-2013 HELBURUAK
Pasa den kurtsoan bezala, gurasoak eskolako ekintza ezberdinetan daukagun
partehartzea areagotzeko eskolak antolatzen dituen jai edo egun berezietan gure tartea
bilatzearen alde egin dugu lan, Euskal kulturan errotutako hainbat ohituratan gure seme-
alabekin eskolaz kanpoko orduetan ere talde lanean partehartzeko (agate deuna, kanpora
martxo, olentzero, aste kulturala..) ahaleginak egin ditugularik.
Inazio Zubizarreta-Arratia Guraso elkartearen lehentasunen artean familien parte
hartze maila handitzea izan dugu beraz, garrantzizkoa deritzogulako ikastetxean lan egiten
dituzten ildo ezberdinak gurasoek ere etxean lantzea, izan ere familiak hezkuntza-eragile
nagusienak gara eta beharrezko laguntzaileak eskolarentzat. Hori dela eta aurtengo
helburu berezi moduan eskolak dituen hezkuntza proiektuen informazioa zabaltzea izan
dugu (bizikidetza, normalkuntza, agenda 21…) gurasoen inplikazio zuzena duten
“azpiproiektuak” edota eskolaz kanpoko ekintzak sortuz, gurasoen “berbalagun tailerrak”
normalkuntzaren inguruan, “mendi irteerak” bizikidetzan edo eskola berdearen proiektua
agenda 21ean besteak beste.
Honetaz gain herri partehartzailearen ideiarekin bat eginez, Igorren antolatutako
ekintza kultural ezberdinetan parte-hartze aktiboa izatea ere eduki dugu helburu.
Hausnarketa berezia egin behar dugularik alderdi honetan, izan ere gure inplikazio zuzena
eskatzen duten hainbat ekintza antolatzen dira herrian, baina zuzendaritza taldetik ez
daukagu operatiboki guztietara heltzeko aukerarik, hurrengo urteei begira beraz barne
eztabaida egin beharko dugu zuzendaritza taldetik kanpo dagoen jendea inplikatuz. Aurten
ondoko ekintzak antolatzeko lanetan laguntzen ibili gara: INBIU eguna, Euskera planaren
partaide, Olentzeroaren etorreraren antolaketan, Ihauteri eguneko kalejira, San
Antonioetako Jai batzordea, zaztaparrekin batera ume txikien udako ludoteka antolatzen …
Gure barne administrazioari dagokionez aurten bazkide liburua egin dugu (orain
arte elkarteak ez du bazkideen zerrenda-libururik izan). Aurten 433 ume matrikulatu dira
eskolan % 85a baino gehiago elkarteko bazkide direlarik.
3.-EGUTEGIA
Iraila urria azaroa abendua urtarrila Otsaila Martxoa apirila maiatza ekaina
Etxeko lanak egiteko ikastaroa: azpiproiektua normalkuntza
Konposta egiten ikasteko saioak, azpiproiektua agenda 21
Mendi irteerak azpiproiektua bizikidetza
Turroi eguna
Kanpora martxo
ARBIZU
Multikirola
Futbol eta futbito
Olentzeroetako jaia
Ihauterietako jaia
Birziklapenaren inguruko kontzientziazioa. Azpiproiektua agenda 21
Guraso berbalagunak: azpiproiektua normalkuntza
Eskulan
tailerra
Euskal mitologiaren
jinkana
Familian euskaraz jolasean: azpiproiektua normalkuntza
Korrika-aste kulturala
LOMCEaren aurkako kanpaina
San antonio jaiak
Inbiu eguna
Euskera plana
Zaztaparen ludoteka
4.-ESKOLAKO LANAK EGITEKO IKASTAROA
Udaleko euskara teknikariaren laguntzarekin kurtso hasieran euskeraz dakiten eta
euskeraz ez dakiten gurasoentzako tailer pare bat antolatu genituen gure seme-alabei
etxekolanak egiten laguntzen ikasteko. Iñaki Eizmendi izan genuen gurekin eta guztira 30
gurasok parte hartu genuen
5.-FAMILIAN EUSKERAZ JOLASEAN
Azaroan euskera teknikariarekin eta Urtxintxakoekin batera “familian euskeraz
jolasean” antolatu genuen. Gure seme alabekin euskeraz egin daitezkeen jolasak erakutzi
zizkiguten, taldeka banatu ginen (umeen adinaren harabera) kiroldegia eta institutuko
patioan eta 150 pertsonak parte hartu genuen.
6.-MENDI IRTEERAK
Aurten ere hilean behin igande goizez mendi irteerak egin ditugu, egutegiak eta bisitatu
ditugun mendiak ondokoak izan direlarik:
-2012/10/28: Lemoa-Lemoatx (368m)-Lemoa. 60 Lagun
-2012/11/18: Baltzola-Egiraun-Bargondi-Baltzola. Eguraldi txarra zela eta buelta txikiagoa
eman genuen. 40 lagun
-2012/12/16: Igorre-San Migel Txiki-Arantzazugoiti-Arantzazu-Igorre: TURROI EGUNA 90
lagun, olentzero etorri zitzaigun bisitan mendira eta umeak gutunak emon zizkioten
-2013/01/20: Areatza- San Blas- Urrekoatxa (582m)-Areatza. 30 lagun
-2013/02/17: Etxera martxo: Igorre-Larragan-Igorre. 110 pertsona
-2013/03/10: Saldropo: otzarretako pagadie eta Ugunako ur-jauzia. 90 lagun
-2013/04/28: Artaun-Markue-Artaungo atxa-Artaun. 40 lagun
-2013/05/19: Igorre-Urkizu-San kristobal. 50 lagun
Urria: Lemoatx
Abenduko irteeran motxogan taldekoekin batera turroi eguna egin genuen eta bertan
“olentzeroren” bisita izan genuen mendian.
Abendua: Olentzerorekin San migel txikin
Urrekoatxara irteera urtarrilean.
Otsailean “kanpora martxo” ospatu genuen Larraganen
Saldropora irteera martxoan
3.4-ESKOLA KIROLA
Aurten aurretik izandako Futbol (60 ume) eta futbitoz (35 ume) gain MULTIKIROLA izan
dugu, 4 urtetik gorako umeentzako eskaini dugu eta harrera ezin hobea izan du, guztira
txikien taldean 20 ume ibili dira eta nagusiak 18 batu dira. Kiroldegiko kudeaketa egiten
duen enpresaren bitartez egin dugu lan.
Beer&edariak-en laguntzagaz eskola kirolean eta mendi irteeratan dabizen ume guztiei
boltsak banatu doguz, guztira 100 boltsa.
3.5-OLENTZERO
Aurten ere Olentzeroren etorrera antolatu dugu eskolan, Hezkidetza bulktzatuz aurtengoan
Mari Domingirekin batera heldu da olentzero eta aurreko urtean bezala, goxokiak banatu
beharrean gaztaña erreak banatu ditugu jolas orduan.
3.6-INHAUTERIEK
Inhauteri egunean eskolak antolatutako jaialdian lagundu genuen, sarrera-irteerak
babestuz. Aurten leku arazoak izan dira, kiroldegia bete egin zelako eta 10 bat guraso
kanpoan gelditu ziren ikuskizuna ezin ikusiz, baina orokorrean jaialdiak harrera ezin hobea
izan du.
Honen ostean “Xaibor”ekin diskofesta antolatu genuen eskolako aterpean eta txokolatada
bat egin genuen (35 litro txokolate banatu genituen bertan batutako ume eta gurasoen
artean, guztira 250).
Larunbat goizean herritik zehar kalejira ozpatu genuen, honetarako urtarrilean ostegun
iluntzeetan guraso eta umeak euskal dantzak entsailatu genituen eskolako aterpean.
3.7-ESKOLA BERDEA PROIEKTUA
Igorreko udalak bultzatuta, udal eta Inazio Zubizarreta ikastetxea elkarlanean
osatu dugu ESKOLA BERDEA -ZERO ZABOR ideia. Guraso elkartetik birziklapenaren
inguruko kontzientziazioa bultzateko aukera ezin hobea ikusi dugularik. Proiektua EHIGEk
antolatzen duen Eskola jarduera onen lehiaketara aurkeztu dugu.
3.8-BERBALAGUNAK
Igorren burututako azken kale erabileraren ikerketaren ondorioetatik guraso euskaldunak
ume barik gaudenean erderara jotzeko joera daukagula ondorioztatzen zen hori dela eta
udal teknikariarekin batera, urte osoan zehar guraso euskaldunen hizkuntz ohiturak
aldatzeko “berbalagun bereziak“ antolatu ditugu. Lehenengoa martxoan izan zen eta
eskulanak egiteko tailer bat izan zen, bigarrena maiatzean Euskal mitologian oinarritutako
jinkana izanik.
3.9-KORRIKA-ASTE KULTURALA
Aurten korrika izan dugu euskal herrian, aurrekoetan bezala eskolarekin batera kilometro
bat erosi genuen eta arratsaldean kultur asteko azken eguna zela aprobetxatuz, tailerrak
antolatu genituen aterpean. Lan hauetan zaztaparrak taldekoak lagundu ziguten
3.10-LOMCEAREN INGURUKO HITZALDIA
EHIGe eta BIGEk eskatuta Arratiako guraso elkarte ezberdinentzako LOMCEaren inguruko
hitzaldia jaso genuen. Gure eskolak ere (OOGak eta guraso elkarteak) atxikimendua sinatu
dutelarik
3.11-SAN ANTONIO JAIAK
San Antonio Jaietako batzordean ere partehartu dugu aurten. Umeentzako ekintzak
antolatuz.
3.12-WEB ORRIALDEA:
www.izgurasoelkartea.wordpress.com eta [email protected]
2011ko urrian ireki genuen gure web orrialdea. Aurten gurasoen arteko komunikazioa
hobetzeko asmoz “gurasoen sare” bat sortu dugu eta mailez elkarteak egindako ekintza…
ezberdinen berri eman diegu hainbat paper aurreztuz.
Momentuz gure web orrialdearen datuak ondokoak dira:
- 2011ko urrian irekita.
- 2011-12 kurtsoan 2967 bisita izan ditu.
- 2012-13, gaurko egunez (maiatzaren 8a), 3749 bisita, abuzturako 5000 mila
(espero).
- E-mailek, 150 kideren datu basea.
3.13-ESKOLA TXIKI GERATU ZAIGU
-Otsailaren 21ean Eskolako OOG (ordezkaritza organo gorena)ren batzorde iraunkorra
deitu zuen zuzendariak eta matrikulzazioen inguruan egondako arazoak komentatu
zizkigun. Iraunkorretik gurasoek delegaritzan idatzi bat sartutea erabaki gendun.
-Otsailaren 27an delegaritzan oharra sartu genuen.
-Martxoaren 5ean batzar batetara deitu ziguten delegaritzan, Bertara eskolatik Rosa,
udaletxetik Beinat eta guraso elkartetik presidentea eta idazkaria joan ziren eta gure
eskolak zeuzkan leku arazoak argitu ostean maiatzean berriro batzekotan gelditu ginen.
-Apirilaren 16an Iraunkorra batzen da berriro eta arazoaren inguruko txosten bat egitea
erabaki genuen: lanak banatu genituelarik: eskolak dauden leku arazoak eta beharrizanak
finkatu, Arantzazuko gurasoak alkatesarekin batu, igorreko gurasoek sinadurak batu eta
udalak proiektu bat aurkeztu.
-Maiatzaren 6an Zuzendariak Delegaritzako teknikariarekin hitzegiten du eta gure
eskolarako obrarik aurreikusita ez daudela esaten dio eta gainera dirurik ez dagoela...
-Maiatzaren 10an delegaritzan berriro ere batzarra egiteko eskaria sartu genuen.
-Maiatzak 11 DEIAn Arantzazu eta arteako alkateek delegaritzan izandako batzarraren
berria agertzen da.
-Delegaritzan aipatutako batzarrean adostutakoaren berri emateko batzar eskaera egiten
dugu berriro ere, oraingoan telefonoz zuzenean Jesus fernandez Ibañezeri
Gurasoak sinadurak batzen herrian zehar.
4.-GASTUEN BALANTZEA
GASTUAK 2012-2013
Uztaila 0 Otsaila 1022,6
Abuztua 0 BIGE kuota 368,05
0 ihauteriek Xaibor 665,5
Iraila 0
txokolata 115
bertsolaritza 12-13 693
Urria 1076,3 Martxoan: 1020.7
pentazitatea
577 Apirilean: 1020,7
irakurgaiak
499,3 Kamisetak
680.62
Korrika km 200
Azaroa 0 Aste kulturala
140.08
Abendua 1239.6 Maiatzean 1316.45
HH patata eta olibak 56,76 HH 5 urte 59.60
olentzeroei opari 117,9 LH6
722.65
Gaztañak: 135,37 LH4
432
irakasle otzara 55,4 LH2
102.20
iketza 12
Olentzero opariak 862.22 Ekaina
850
Urtarrilla 0
urte amaierako irteera-Arbizu
600
Ludoteka asanblada
150
Fotokopiak
100
GASTUAK -6525.65
DATU OROKORRAK ESKOLA KIROLA
Ingresoak 8424 Diputazioa 684 Kuotak 7740 Gastuak 11.948,68
GUZTIRA -3524.60
GUZTIRA ---10.050.25
SARRERAK 2012-2013
Igorreko Udala 2013
5300
Arantzazuko udala 2013
180
Bazkide kuotak
3200
Kamiseten salmenta
200
Eusko jaurlaritza
1300
GUZTIRA 10180
SALDOA 129,75