+ All Categories

Ipuinak

Date post: 27-Mar-2016
Category:
Upload: maria-angeles-azanza
View: 219 times
Download: 2 times
Share this document with a friend
Description:
Ikasleek ekoiztutako ipuinen bilduma
30
Ipuinak (1.alea) 6.B mailako ikasleak Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa
Transcript
Page 1: Ipuinak

Ipuinak(1.alea)

6.B mailako ikasleakFrantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa

Page 2: Ipuinak

1. edizioa: 2011eko urtarrila. IRUÑASaila : Eskolako liburu digitalak

Page 3: Ipuinak

Anaren oparia

Badaude milioi bat edo gehiago zahar gertaera arraro edo liluragarriak bizi izan dituztenak, baino guztietan bitxiena Ana izeneko agure bati gertatu zitzaion. 2010eko gabon gau hotz eta izoztu batean gertatu zen.

Haizeak gogor astintzen zituen leihoak eta elurrak zuritzen zuen teilatua. Etxearen barruan Ana, 96 urteko amonatxo, Irati, bere alaba, eta Hodei, beren txakurra, bizi ziren. Gabonetako zuhaitza jarrita zeukaten. Esmeralda handi eta distiratsua ematen zuen. Adarren azpian opariak, kolore desberdineko zintekin apainduta.

Irati pozez gainezka zegoen Gabonak iritsi zirelako. Etxetik dantza eta saltoka zebilen, gainera eguberriko kantak abesten. Ana, aldiz, egun normal batean bezain aspertuta eta triste zegoen, bere aulkian eseri eta Hodei laztandu baino ez zuen egiten. 80 urte bete zituenetik bere ametsa gaztea izatea zen eta horrexegatik zegoen hain goibel. Kalean umeak jolasean ikusten zituen bakoitzean inbidiaz amorratzen zen.Ia edozer aldatuko zuen hanka sendo eta azkar horiengatik.

-Ama! Opariak irekitzeko ordua da!- erran zuen Iratik ilusio handiz.

Denak opariak irekitzen hasi ziren zintak eta koloretako paperak eranzten. Opariak irrikaz ireki zituzten bat geratu arte. Azken opari hau Anarentzat zen eta Iratik galdetu zuen:

-Nork bidali dizu?

-Badakizu betaurrekorik gabe ezin dudala irakurri! Irakurridazu zeu, Irati- erantzun zion

-Ez du nork bidali duen jartzen!-erantzun zuen Iratik

Bere esku zabal eta zimurtuekin mantso-mantso oparia ireki zuen. Zabaltzerakoan kristalezko bola bat ikusi zuen. Begirada bat eman orduko aho bete hortz geratu zen. Esfera horren barruan gizon txiki bat ikusi zuen. Jostailutxo baten neurrikoa zen, jantzi urdin dotore bat zeraman izartxoekin apainduta eta oinetaraino iristen zitzaion bizarra.

- Irati! Nik ikusten dudana ikusten duzu?-- Ez, zer ikusi behar dut, ba?-- Mugitzen ari den gizontxo bat bolaren barruan-

- Ai ama!, burua eta ikusmena galtzen ari zara zuhaitzek hostoak galtzen duten bezala- esan zion Iratik, baina Anak bazekien ez zegoela burutik eginda eta gizontxoari honela esan zion:

Page 4: Ipuinak

- Aizu jauna! Nola duzu izena eta zergatik zaude bola horren barruan?- Ni Txin aztia naiz baina Txin Txiki deitzen didate eta zergatik nagoen hemen ez da zure kontua!- esan zuen gizontxoak ahots ozen eta mistiko batean -Zure ametsa betetzera nator. Gaztea izan nahi duzu ezta?- Bai,bai- erantzun zuen Anak- Zure ametsa beteko da baino horren truke bola aspergarri honetatik atera behar nauzu! Ados?-- Bai, ados.-erantzun zion Anak, bere begietan dirdira berezi bat agertzen zen bitartean.

Orduantxe, Txinek hitz arraro batzuk esan eta zitz ta pitz batean Ana lokartu zen. Ordu batzuk beranduago Ana buruko minez esnatu zen. Ispilura begiratu eta emakume zahar bat ikusi beharrean... gazte bat ikusi zuen!. Normalean ikusten zuen ile txuri nahasia orain urre kolorekoa eta distiratsua ikusten zuen. Pozaren pozez kalera atera zen elurrarekin jolastera. Hodei ere atera nahi zuen baino txakur zaharra zenez etxean geratu zen suaren ondoan.Irati, ama bera baino gazteagoa zela ikusitakoan zur eta lur geratu zen.

Hainbeste dibertitu zen emandako hitza ahaztu zuela eta Txin oraindik kristalezko bolaren barruan zegoen.

– Neskatoak ez du bere promesa gorde! Damutuko da!- Pentsatu zuen honek

Eta hori esanda beste hitz arraro batzuk erran zituen. Ana oraingoan ez zen lokartu baino uzkurtze sentsazio bat sentitu zuen eta bere eskuak begiratu zituen. Txikitzen ari ziren bere gorputz osoarekin batera, inurri bat bezala. Txikitzen eta txikitzen jarraitu zuen Txinen neurrikoa izan arte. Ohartu zen ere esfera batek inguratzen zuela.

Egun hartarik aurrera Anaren ohea beti hutsik dago baino mahai gainean bi kristalezko bola daude.

DANIEL

Page 5: Ipuinak

ETORKIZUNEKO EZPATA

Bazen behin Eguzki izeneko hiri bat, hor bizi zen Jon izeneko mutil bat. Jon oso alaia zen, 12 urte zeuzkan, ile beltza eta begiak marroiak, ere bai gustatzen zitzaizkion futbola eta bideokonsolak.Jonek bi lagun zeuzkan: Maite eta Iñaki. Iñakik 12 urte zituen, potoloa zen, ile marroia eta begiak marroiak zituen , patatak gustatzen zitzaizkion. Maitek, berriz, 11 urte zeuzkan, ile horia eta begi urdinak, gustatzen zitzaion Bric izeneko dantza taldea.

Egun batean Jon, Iñaki eta Maite eskolara joaten zirenean aurkitu zuten kaxa batean ezpata bat.

- Begira ezpata bat hartuko dut- esan zuen Jonek. Ezpata hartu eta eraman zuen motxilan eta joan ziren eskolara.

Eskola bukatu zenean Jon joan zen futbola entrenazea, Iñaki joan zen patatak erostera eta Maite joan zen bere etxera.

Jon entrenatzen zegoenean kohete bat etorri zen eta gizon bat atera zen eta esan zuen:- Kaixo, ni Txerriberri naiz eta zu nola deitzen zara?.- Jon- erantzun zuen Jonek.- Eman ezpata- aipatu zuen Txerriberrik– Ez – erantzun zion

Orduan, Txerriberri hasi zen tiro eta tiroka. Jon zen korrika, aurkitu

Page 6: Ipuinak

zuen Iñaki eta joan ziren Maiteren etxera. Jonek esanzuen :-Iñaki Maiteri esan jaisteko- Iñakik deitu zuen eta Maitek esan zuen:-Bai.-Esaten du Jonek, eeee? Zer esaten du Jonek?- galdetu zuen Iñakik.-Jeitsi!!!!-oihukatu zuen JonekMaite atera zen kalera eta Jonek aipatu zion:-Korrika joan behar gara basora -

Hori egin zuten eta bertan extralurtar bat zegoen eta esan zuen:

-Kaixo ni naiz Espart, eta etorkizunekoa naiz, baino etorkizunaoso gaizki dago, horregatik behar dut ezpata hori-

Bapatean atera zen Txerriberri eta esan zuen:– Kaixo, eman ezpata niri, zu, Jon futboleko jokalari oberena

izango zara; zu, Maite abeslaririk oberena izango zara, zuk, Iñaki, diru asko izango duzu patatak erosteko eta hori dena izango duzue ezpata ematen badidazue

Jon hasi zen pentsatzen eta ezpata eman zion Espartiri. Espartek dena zuzendu zuen eta gero Jon,Maite eta Iñaki bere etxera joan ziren.

Maite joan zen Blic kontzertura ,Iñakik egin zuen festa bat bere lagun potoloekin eta Jon futboleko partidu bat ikustera joan zen .Eta etorkizuna ongi geratu zen.

ALAI

Page 7: Ipuinak

SAMMY IZURDEA

Leienda miresgarri batek esaten omen zuen Sammy izurdea 7 itsasoak zeharkatu zituela 70 egunetan, eta bidetik zenbait lagun egin omen zituela.

Sammy oso izurde bihurria zen eta baita burugogorra ere, baina adoretsua. Erdi grisa eta urdina zen. Sammyri ez zioten uzten inola ere ez etxetik ateratzea arrisku asko zegoelako kanpoan. Egun batean Sammy amonarengana abiatu zen.

Saski batean 10 sardina eta barraskiloak zeramatzan, gosez baldin bazegoen jan ahal izateko. Bat-batean burura etorri zitzaion ateratzean amak esandakoa :

– Ez gelditu bidetik bestela Martin marrazoak jango zaitu!!!!!

Baino Sammy bere amak esandakoari jaramonik egin gabe aurrerantz jarraitu zuen. Bidetik zihoala ahots batek xuxurlatu zion:

– Aizu Sammy, nora zoaz ??? - galdetu zuen Martin marrazoak barrezka. – Nere amonatxoa ikustera , gainera zuri zer inporta zaizu!!!.– Begira txikitxo, nik apostu bat egingo dizut, 7 itsasoak 70 egunetan

gurutzatzen badituzu nik neuk nere ipurdia aterako dut itsaso hontatik.- Esan zion Martin marrazoak Sammyri.

– Ez dakit... beno bale, baina nik irabazten badut zu kanpora zoaz. Hurrengo egunean, Sammy bere logelatik isilpean atera zen. Martin eta gure protagonista ilunpean aurkitu ziren eta elkarri hegatsa emanez Sammy hurrengo itsasorantz abiatu zen.

Martin marrazoa barrezka hasi zen hau

Page 8: Ipuinak

esanez:– Jajaja! Inozo halakoa! 7 itsasoak 70 egunetan zaharkatuko dituela,

jajaja!!!

Bitartean Sammy igerian zebilen hurrengo itsasoa topatu nahian baina ezinezkoa egiten zitzaion gosez amorraturik baitzegoen. Zerbaitekin topatu egin zen, hara hor milaka sardinekin aurkitu zen. Sammy pozaren pozez ahoa ireki eta ñam ñam ñam! jateari ekin zion.

Urrutian zerbait ikusi zuen, itsasoko ura ur bero-berokoa zen, hondartzaren area oso leuna zen, bat-batean zerbait gaineratu zen berarengana, 15 dantzari bezalakoak ziren mugimandu lasaiak egiten zituzten marmokak. Momentu horretan bueltatu eta marmokak gaineratu ziren bere atzetik ziztatzeko nahian. Sammy ziztu bizian atera zen leku hortatik eta itsaso sakonera sartu zen.

Izurdea ero bat zirudien leku batetik bestera begiratzen, dena ilun-iluna zagoen eta ez zuen biderik aurkitzen. Bapatean arrain arraro bat ikusi zuen, marroi urdin kolorekoa (oso itsusia ) zerbait zeraman buru gainean, disdiratsua, eguzkia bazalakoa, gure protagonistak ukitu zuen eta momentu horretan hegatsa loditu egin zitzaion, arraina pozointsua zirudien, arraina bueltatu eta:

– UI, barkatu baino ze uste dezu? nere itxurarekin pozointsua ez naizela ero halakoa, neri ukitzea mesedez, joan zaitez !!! eta ez itzuli, ez zara ongi etorria izango Mediterranear itsasora!!!!!!- ohiukatu zuen arrainak aurpegi txarra jarritaz.

– Bababa, baino nik!!- xuxurlatu zuen Sammyk – Zuk zer? Joan eta ez etorri inoiz!!!!!!! - kexatu zen arraina ohiuak

ematen

Izurde gaixua, hurrengo itsasorantz abiatu zen: “Itsaso Indikoa”. Iristean itsasoratu egin zen, baino zerbait entzun zuen: “brumm, bram...” goruntz begiratu eta hara hor ontzi arrantzale bat zeukan bere gainean, baino hori ez zen txarrena, baizik dordoka bat sare barruan gelditu zela preso.Sammyk bere ingurura begiratu zuen, harri zorrotz bat ikusi zuen, argiaren

Page 9: Ipuinak

abiaduran harria hartu eta sarea apurtu egin zen. Dordoka atera zen momentuan, arrantzaleak sarea atera zuten, zulo hain handia zegoela ikustean ohiuka hasi ziren

– MARRAZOAK, MARRAZOAK !!!!! - aipatu zuen arrantzale batek motorrari emanez, itsaso hortatik ateratzeko intentzioarekin.

Dordoka izurdearengana joan zen, muxuka eta besarkadaka hasi zitzaion:

– Eskerrik asko, eskerrik asko bizitza salbatzeagatik!!!- Murmuratu zuen Dori dordokak saltoka.

– Aizu dordoka– Dori dordoka!! -moztu zion

Dorik– Beno Dori, mmm... nik laguntza

beharko dut, 7 itsasoak zeharkatzeko......- xuxurlatu zuen Sammyk

– Noski ,nik lagunduko dizut!!!!- esan zuen Dorik pozik.

Sammy itsaso hortatik atera nahi zuen, baino azkar ez bazuten egiten egunak eta egunak igaroko zuten itsaso hortan udazkena gertu zegoen.

Gure protagonista dortoka gainean jarri eta zimm!! ziztu bizian atera ziren, ez zekiten ze itsaso tokatzen zitzaien aldi honetan. Baino bat-batean “milaka” gezi sartu ziren uretan Dori hiltzeko nahian, baino Dori are lodi tartean izkutatu zen. Dordoka pixkanaka-pixkanaka ibiltzen joan zen, oso urduri zegoen eta...:

-Haaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa laguntzaaaaaa!!!!- ohiu egin zuen Dorik argiaren abiduran ateratzen are azpitik.

Baino hori ez zen bukatu hor, animalia arraro bat ikusi omen zuten, suge antzeko bezain luzea, igela bezain itsusia eta dantzan egiten zegoela zirudien, Sammyren etsaiak bezala marmotak. Oraindik ez zekiten non

Page 10: Ipuinak

demontre zeuden, baina berandu zebilen 40 egunetan bakarrik 3 itsaso zeharkatu zuten eta, itsaso hortatik kulturak ze beste animali etab ezagutzea gustuku izango zuten baino larri zebiltzatzen denbora eta egunekin.

Estu eta larri iItsaso Barearantz abiatu ziren, eta dudarik gabe itsaso hori politena iruditu zitzaion Dori dordokari, baino gehien gehien gustuko zuena uretako landareak ziren. Denetarik zegoen: gorriak, urdinak, larajak, horiak baita ere.... Noski lurreko itsasorik handienetarikoa delako ezagutzen ohi da. Leku hortan lasaitasun osoa zegoen, olaturik ez ura garbi-garbia baino kontaminazio pixko batekin, horrela igaro zuten beste hiru itsasoak, baino azkenean arazo bat izan zuten.

Azkena Antartida zen, ozeano hori edo itsaso ori oso arriskutsua bezaa gogoratzen zuen Sammyk, bere aitona kontatutakoa, orka arriskutsuei buruzko hainbat historia entzunak baitzituen . Ez zitzaion asko gustatu. Izurde txikia eta Dori isilpean saiatzen ziren itsasoa zeharkatzen, Orka bat agertzen baldin bazen biak hilda zeuden seguru, Dorik nahi gabe puzker erraldoi bat bota zuen eta burbuja batzu atera ziren. Bat-batean orka erraldoi bat ahoa ireki eta, ñammm!

- HAAAAAAAAAAAAAAAAA HAAAAAAAAAAA!!- ohiukatu zuten biek hortik ateratzeko ahalegina egiten.

-Huuuaaa!!!! ze logurea eta ze amets hain arraroa- esan zuen Sammyk.

Bai, istorio hau amets miresgarri bat izan da, izurde batek inoiz ez du zeharkatu 7 itsasoak. Baina, beno, bera ongi bizi bazen gu ongi bizi gaitezen ere bai. Sammyk hortik aurrera milaka abentura bizi zituen baino hori beste istorio bat da.

JONE

Page 11: Ipuinak

Lau elementuak, Abatar

Duela 100 edo 200 urte bazen Markel izeneko mutiko bat, 10-11 urte zituena. Batzuetan bere amonarekin joaten zen aintzira ondora eta ahateei ogi apurrak botatzen zizkieten; berak gustuko zuen baina... beti berdin? Ongi pasatu nahi zuen berak eta horietako egun batean, ura mugitzen hasi zen eta ur guztiak bere kontra jo zuen. Blai blai eginda, galdetu zion harrituta amonari:-Ikusi al duzu hori?-Hori, hura...Zer?? -erantzun zuen harrituta.-Ba, ezer ez, goazen etxera!

Etxean suaren ondoan zegoenean eskuak berotzeko, eskuak sutara hurbildu eta sua itzali zuen, “hau bai dela arraroa benetan” xuxurlatu zuen bere barnerako. Eta horrekin konturatu zen uraren poterea menperatuta zeukala.

Gero, hau da, hurrengo egunean, leihoari begira zegoen eta bapatean haize bortitz bat etorri zen eta begiradarekin baretu zuen. Ondoren, bere gelan haize bortitz bat egitea lortu zuen.

Sua; sua, neguko egun hotz batean lortu zuen menperatzea, oso hotz handia egiten zuen eta elurra ari zuen orduan. Bat-batean eskuak berotu zitzaizkion eta sua eskuetatik atera eginez suaren poterea lortu zuen. Orduan, bere gelako leihoan hasi zen praktikatzen eta hiru elementuak gutxigorabehera menperatzea lortu zuen.

Bera Abatar batetan bihurtzen ari zen, lau elementuak kontrolatzen dituena: Sua, Haizea, Lurra eta Ura. Abatarrak ez dira arraroak, arraroa duten bakarra, 500 urtean behin agertzen direla da eta munduan elementuak kontrolatu ahal dituen pertsona bakarra dela.

Lurraren poterea falta zitzaion, zailena, eta berak bazekien, irakurrita zuelako horrelako libururen batean: “Abatar”. Baina nola

Page 12: Ipuinak

lortu?, nola ikasi? eta... gainera neke-neke eginda anaiaren gela garbitu behar zuen zigorra bezala.

Baina... gela garbitzen zuen bitartean ohe azpitik erori zen beste mundu batera. Han baso baten erdian erori zen eta jendea agertu zen, eta berarekin hizketan hasi ziren eta horrela, nahi izan zutelako Kensuri edo Abatar deitu zuten. Bertan, basoan, Lur poterea zuten; Janee izeneko neska bat ezagutu zuen bertan eta egun batzuk egon zen Lurra elementua ikasten. Janeek begi marroiak zituen, ile marroia zuen eta soineko bat zeraman, berdea eta marroia, mendiak bezala. Hor lurrikarak egiten eta lurra altxatzen... ikasi zuen.

Baina hogei egun igaro ziren eta Janeek esan zion Abatarra guztien salbazioa dela eta borroka haundi bat dagoela Sua elementuaren aurka, bera elementu gaiztoa zelako; orduan Kensurik joan egin behar zuela ulertu zuen; baina mendian behera zihoala Janeek bere atzetik jarraitu zuen, berarekin joan nahi zuela esan zion eta hala egin zuten.

Janeeri asko gustatzen zitzaion hitz egitea eta elementuen sorrerak eta mundu hartako gauza asko esan zizkion, baita erran zion 4 elementuak ikasita beren maixu bat behar dela ikasketa sakontzeko. Kontatu zion Abatarra Haize elementuko bakarra dela eta haizea ezin hobe menperatzen duela txikitatik; baita ere esan zion, mendiaren bestaldean Uraren poterea bizi zela. Abatarraz asko zekien Janeek eta erran zion bi aldiz txistu eginez gero bere tigre hegalaria etorriko zela kondairetan bezala; eta... hala izan zen, bi txistu egin zituen eta Muntyk izeneko bere tigre hegalaria etorri zen. Hori ikusita ezin izan zuen sinestu baina Muntyk makil bat zekarren eta galde egin zion Janeeri:

– Makil bat zertarako?– Ba, ez al dakizu makila sakratua dela? Berak Haizearen boterea

dauka, berarekin haize bortitza sor dezakezu eta zurrunbiloak erakarri- erantzun zion laguntzeko asmoz.

Egun batzuk igaro ziren eta aurkitu zuten Uraren lurraldea baina

Page 13: Ipuinak

jendea nahiko ikaratua zegoen borrokarengatik. Orduan mutiko bat aurkitu zuten ibai ertzean elementua lantzen; Markelek erran zion ea berak erakutsi ahal zion Uraren elementua menperatzen. Honek baiezkoa eman zion eta goizero ikasteko gelditzen ziren ibaian bertan. Egunero bezala, orduak pasatzen ziren eta Suaren lurraldera abiatzeko asmoa zuten; eta Sun, ibaian aurkitutako mutiko hura, beraiekin joan zen. Suaren lurraldera heldu zirenean Sunek erran zuen: - Baina nola aurkituko dugu sua erakutsiko dizun pertsona bat?- eta hori esanda, itsasontziz bidai bat egin zuten mozorratuta ea norbait aurkitzen zuten. Han bertan aurkitu zuten 12-13 urteko mutiko bat eta berak, ez zuen nahi borroka hartan parte hartu eta momentuan bertan Kensuri, Sun eta Janee ezagutu zituen eta haien laguna egin zen; berak Aritz zuen izena. Markeli Su elementua irakatsi zion eta orduan lau elementuak erabiltzen ikasi zuen. Egunak joan eta egunak etorri borroka eguna heldu zen. Suaren eta Uraren arteko eremuan egingo zen borroka, baina orduan Uraren eta Lurraren buruzagiek ikusi zuten Kensuri, Janee eta Sun falta zirela eta borroka haiek gabe hasi zen. Lurra eta Ura, Suaren aurka ziren baina hasieran Suaren herrialdeak borroka irabazten hasi zen, dena erretzen eta etxebizitzak suntsitzen.

Kensuri, Sun, Janee eta Aritz heldu ziren orduan, eta borrokari buelta eman zioten suzko haize bortitzekin, euriarekin... Hala ere, borroka amaitzear zegoenean, Suaren printzea agertu zen, Aligor, begi gorriak eta ile beltza, motots batean bilduta zeukana, edonor suntsitzeko indar haina zeukana. Kensuriren aurka borrokatu zuen bi

Page 14: Ipuinak

egunez, mendian, basoan, etxeen gainetik, ibai ertzetik... baina azkenean Markelek borroka irabazi zuen eta lurrera erori zen lur jota. Orduan Haizearen tenplura eraman zuten eta tenpluaren botere guztia bere gorputzean sartu zen eta gora gora eginez anaiaren ohe azpian agertu zen berriro; baina... dena horrela ikusita, beste mundura bueltatu zen betirako eta inork ez zuen faltan bota.

Han, Haizearen tenpluan bizi da, eta munduan gertatzen diren fenomeno atmosferikoetaz arduratzen da.

IKER

Page 15: Ipuinak

Ba omen zen, Gipuzkoan zegoen herri txiki batean, Enara deitutako neskato bat. Neska hori ez zen hartakoa, baizik eta Txinatarra. Enara, bere ama, aita ta bere anai txikiarekin, Urtzi, bizi zen etxe txiki batean.

Eskolako lehenengo eguna zen, ikasteko lehendabiziko eguna eta lagunak egiteko lehenengo aukera. Enara oso urduri zegoen, zer pentsatuko ote zuten berataz? Agian.... bakarrik geratuko zen. Baino, galdera horiek bere buruan gorde zituen, motxila hartu eta autobusera igotzeko prestatu zen. Amari eta aitari muxu bana eman zizkien masailean. Anai txikia hartu zuen eskutik, baina bera tiraka hasi zen esanez:

-EZ DUT NAHI!!!! EZ!!!!! ESKOLARA EZ!!!!!!!!

- Nirekin joango zara ta kito!- Enara haserretzen hasia zegoen, baina pazientzia handia izan behar zuen bere anaiarekin. Neska, bere anaia askatu eta autobusera abiatu zen galdu aurretik. Urtxi atearen ondoan eserita gelditu zen, baina Enara joan behar zela ta bera bakarrik geratu beharko zela ikusterakoan, altxatu eta korrika berarengana abiatu zen. Autobusa erdi beteta zegoen, baina oraindik bi eserleku zeuden

ENARAREN SEKRETUA

Page 16: Ipuinak

libre bi anai-arrebarentzako. Enara ta Urtzi han eseri ziren bakarrik, beste umeen marmarrak jasanez.

Ikastolara ailegatu zirenean lehenengoak izan ziren autobus neke horretatik ateratzen. Ikastola kanpotik handi-handia zen, lore asko zituen, zuhaitzak... parke bat ere zuen, ta baloi pilo bat zeuden lurretik. Ametsetako ikastola zirudien Enararentzako. Atea oraindik politagoa zen, zaharra bai, baina gustu handiko marrazki txiki-txikiak zeuden enborreko atean. Barrura sartzerakoan, pasabide luze-luze bat ikusi zuen, bertan takila moduko armairu pila bat zeuden. Baina Enara gauza batean fijatu zen; neskak alde batean ta mutilak beste aldean zeudela ikusi zuen. Zergatik ote zen? Gaztea, beste neskengana hurbildu zen, lagunak egin edo zalantzak argitzekotan; baina neska taldea alde batera egin zen, ezezagun hori hurbiltzen zela ikusterakoan. Oraindik ez zen ezta lehenengo saioa hasi eta neska lekuz kanpo sentitzen zen jadanik.

Bere klasea bilatzen ari zela txirrinak jo zuen. Bera edozein gelara sartu ordez, bere adinako neska-mutil bati galdetzea hobe zela erabaki zuen. Itsaso deitutako neska batengana hurbildu zen eta honela hitz egin zion lotsatuta:

- Kaixo, aizu... ba al dakizu non dagoen 3. mailako gela?- Emm, bai hemendik, etorri.-bazirudien, neska hori ere 3. mailakoa zela. Enara ori espero zuen, momentuz ezagutu zuen neskarik magoena baitzen.- Em... zergatik daude pasilloko alde batean neskak ta beste alde batean mutilak?- Enara aprobetxatu zen jadanik “lagun” moduko bat zuela.

-Ah, hori: lehen, ikastola hau, mutilentzat bakarri zen, orain ere neskak etorri ahal dira... Enara pentsakor gelditu zen, baina ez zion eman garrantzi

Page 17: Ipuinak

handirik, bere lehenengo ikastolan ere horrela gertatzen baitzen. Bi neskatoak gelan sartu ziren, umeak eserita zeuden jadanik eta irakasle gazte eta ile horiko bat bere mahaian zegoen zain. Itsaso oso lasai sartu zen berandu iritsi ez balira bezala, baina Enara, berriz, urduri xamar zegoen. Libre ikusi zuen lehenengo eserlekuan eseri zen, denak berari begira zabiltzaten, neska harri bat bezala aurrera begira geratu zen. Irakasleak lehenengo hitzak esan zituen:

- Bueno, dakizuenez ikasle berri bat daukagu, bera Txinatik dator eta agian ez dago guk egiten ditugun gauzetan ohituta....- Irakasleak hitz eta pitz jarraitu zuen. Inork ez zion kasurik egiten, baina maisu gazteak jarraitzen zuen - Beno ba, ongi ezagutzeko, lan bat egingo dugu.- Paper bana banatu zituen- Orain zuen deskribapena egin beharko duzue.

Denak kexatzen hasi ziren, baina irakaslea, betaurrekoak jarri eta bere mahai handian zituen kontrolak zuzentzen hasi zen. Ikasleak garaiz jarri ziren lanean, Enarak gutxi zeukan idazteko baina ahal zuen guztia jarri zuen paper horretan. Bat-batean zimurtuta zegoen paper bat bidali zioten hau esanda:

Galdera bakoitza, ume batek idatzi zuen. Enara aldi batean garrantzitsua sentitu zen, beno gutxienez irakasleak denbora bukatu zela esan arte.

Ingelesa zuten, berak inoiz ez zuen Ingelesa deitutako hizkuntza bat eman. Ingeleseko irakaslea etorri zen, Pahul deitzen zela esan zuen, bera ere gazte-gaztea zen. Ikasle berri bat zegoela ikusterakoan horrela hitzegin zion:-Hello, my name is Pahul, wath is your name? (kaixo, nire izena Pahul da, zein da zurea?)- Emmm... yes?- Enara bakarrik yes edo No esaten zekien.

Denak farrez lehertzen hasi ziren eta Enara gorri-gorria jarri zen.

Aizu, nola deitzen zinen?Nongoa zinela esan du?Kaixo, non dago Txina?

Epa!!

Page 18: Ipuinak

Irakasleak ez zekien zer egin, gelako neska-mutil guztiak galdera horiek erantzuten bazekitelako. Phaul arbelean gauza batzuk idazten hasi zen eta kopiatzeko esan zuen, eta nola ez! Enara ere, kopiatzen hasi zen hitz pila bat.

Zorionez, txirrinak jo zuen 55 minutu ondoren. Oraingoan soinketa zuten. Irakaslea, baloi eseritara jolastu behar zutela esanez bi baloi banatu zituen, eta gainerakoa umeek egiten zuten, hau da joko osoa.

Poliki-poliki umeak eliminatzen joaten ziren, Enara armairu eta koltxoneta batzuen atzean ezkutatu zen, baloien kolpeak ez zituen gustuko eta. Garaiz jo zuen txirrinak berriro, ta denak hamaiketakoa hartuta patiora abiatu ziren.

Bi saio geroago klaseak amaitu ziren, jende gehiena ibiltzen joaten zen etxera, baina Enara atean Urtzi itxaron ondoren, biak autobus kaxkar horretan montatu ziren. Ikastola aurrean, etxe zahar bat zegoen, atean “KONTUZ!!” esaten zuen txartel bat zegoen zintzilikatuta. Autobusa martxan jarri zen, baina Enara zergatik jarri ote zuten txartel hura han, jakin nahi zuen. Atzean Itsaso zegoen eserita, ta Enara aprobetxatuz buelta eman eta honela esan zion:

–Kaixo Itsaso! Ba al dakizu zergatik dagoen etxe hori ikastola aurrean?-Ah, etxe hori.... guk “etxe madarikatua” deitzen diogu, baina bakarrik etxe zahar eta ahaztu bat da.-eraztun zion Itsasok etxe horretako dena jakin balu bezala. Baina hitz horiek ez zioten Enarari etxea ikertzeko gogorik kendu.

Etxera ailegatutakoan gurasoak egongelan itxaroten zituzten, umeen eguna entzuteko prest. Urtzi beraien eskuetara korrika joan zen eta musu bana emanda hitz eta pitz hasi zen kontatzen. Enara, berriz, eskailerak igo eta bere logelan sartu zen isil-isil. Gurasoak kezkatuta utzi zituen, baina Urtzi eskuetan izanda, ezin zuten igo bere alabari ea zer gertatzen zitzaion jakiteko.

Page 19: Ipuinak

Benetan, Enarari ez zitzaion ezer gertatzen, bakarrik etxe horretako den-dena jakin nahi zuen: zergatik lehen hor bizi zen jendea ”KONTUZ!!” jartzen zuen kartel bat zintzilikatu zuten? Eta, zergatik leihoak, ateak eta abar enborrezko makil lodi batzuekin estalita zeuden?,.....

Galdera asko egiten zituen Enarak, horregatik paper bat hartu, mahaian jarri eta hori egiten zuen batera arkatz zorroztu bat eusten zuen eskuarekin. Paperean, bere galdera guzti-guztiak idatzi eta papera bere kajoian gorde zuen. Ondoren motxila txiki batean honelako gauzak eraman zituen: linterna bat, sagar bat, etxeko giltzak.... behar zituen gauza guztiak hor sartu zituen eta gero ohe azpian utzi zituen.

Haserretuta ez zegoela esateko jaitsi zen, 7:45-ak ziren eta garaiz afaldu behar zuten. Aita sukaldean zegoen afaria prestatzen, berriz ama, egongelan Urtziri etxerako lanak egiten laguntzen. Enara oso isilik aurreratu zen, baina amak entzun zion:–Kaixo Enara, zelan?- Em... ongi ama, zer zegoen afaltzeko ikusi nahi nuen.- Enarak zer esan ez zekien. Amak ez zekielako gau bertan, bere alabatxoa, etxetik hies egin behar zuela eta etxe zahar eta arriskutsu batean sartu behar zela.

Aitak, AFALTZERA!!! oihukatu zuen eta hirurak ziztu bizian sukaldera abiatu ziren. Enara afari horretan ez zuen hitz bakar bat ere ez askatu aho txiki horretatik. Afaria bukatu ondoren, bere logelan sartu zen berriro 2 ordu pare bat gutxienez lo egiteko.

Gaueko 2:00-ak ziren, denak lokartuta zeuden Enara izan ezik. Arropa jarrita zuen, motxila hartu eta isil-isil eskailerak jaitsi, pasilloa zeharkatu eta..... ZAS!! kanpoan zegoen. Enara pozik zegoen, inor esnatu gabe irten zen etxetik, baina aldi berean, ikaratuta: etxe horrek beldur pixka bat ematen zuen gauean. Enara eskolara abiatu zen. Kaleko argiak itzalita zeuden, horregatik neskatoa, motxilatik linterna bat atera zuen.

Page 20: Ipuinak

Etxe aurrean zegoen. Atea ireki zuen, txartela alde batera eginez. Etxe barruan zegoen, zaharra zen benetan eta handi-handia. Bat-batean, Enarari otzikara bat igaro zitzaion gorputz osotik, itzal bat ikusi zuen. Enararen hankek korrika etxera joateko esaten zioten baina bere ikusmina ezin zenez aldatu, aurrera ekin zion.

Pasilu luze eta ilun batean sartu zen, pelikuletan bezalakoa, eta berriro ere beldurra itzuli zitzaion barnera, baina oraingoan ez zuen ezer ikusi baizik eta entzun:

-Tipi-tapa.... wik, wik!!!!

Zer ote zen hori? Norbait ibiltzen zegoela zirudien baina goitik zetorren soinua zen. Enarak oihu egin nahi zuen, baina egiten ba zuen, animalia, gizaki edo “gauza” hori bere etxean zegoela ikusiko zuen eta nork jakin zer egingo ote zion. Neskak bere buruari honela esaten zion “ez dut beldurrik, ez dut beldurrik”, baina bai, beldur izugarria zuen. Begiak itxi zituen, buelta eman eta atzerantz abiatu zen. Atea aurrean zuela azkura txiki bat sentitu zuen sudurrean, begiak ireki eta...... begi gorri batzuk ikusi zituen! Enarak korrika etxe horretatik atera zen oihuka.

Page 21: Ipuinak

Sabaian zegoen armiarma hor gelditu zen bere begi gorri txikiekin eta goiko sagutxoak wik -wik egiten jarraitu zuen.

Enara etxera bueltatu zen korrika, logelan sartu, papera hartu eta hitz batzuk idatzita ohean sartu zen korrika. Gaztea inola ez zela berriro etxe horretan sartu behar errepikatuz loak hartu zuen.

NEREA

Zer egongo ote da?

Zergatik dago itxita?

EZ SARTU INOLAZ ERE BERRIRO!!!

Page 22: Ipuinak

EGUBERRIETAKO IPUINA-BOUM!- eta trineoa mila zatitan lehertu zen.

Tom eta Max hegan atera eta Alaskara iritsi ziren. Tom eta Max bi elfo ziren. Tom alaia, azkarra eta baxua eta Max, ordea, ausarta eta altua.

Tom eta Maxek torloju bat aurkitu zuten elurraren artean eta trineoarena zela pentsatu zuten. Torloju hori trineoa hegan egitea lortzen zuena zen.

Bitartean, Groenlandian Santa Claus bere elfoekin batera trineoa konpotzen saiatzen zen, baina alferrik, Tom eta Max zuten torlojua falta zitzaien. Hauek Wasilla hirira ailegatu ziren. Hor egin zuten lehenengo gauza izan zen Groenlandia non zegoen galdetu eta taberna batean mapa bat eman zieten.

Bi elfoak Groenlandiarantz abiatu ziren eta bisitatu zuten bigarren hiria hau izan zen: Anchorage. Hor, gaua igaro zuten baina ezin zuten lo egin ondoko etxekoek zarata handia egiten zutelako eta nazkaturik joan ziren gaueko lauak eta erdietan. Gose handia zuten eta foka bat ehizatzea pentsatu zuten. Makil luze bat hartu, harri bat sokarekin lotu eta lantza bat egin zuten. Elfoek lantza bota eta bere magiarekin fokari ematea lortu zuten. Ondoren, lantzari soka handiago bat jarri eta kainabera bat egin zuten. Harriarekin izotzean zulo bat egin zuten eta arrantza egiten hasi ziren.

Ordu bat geroago, hogeita hemeretzi arrain zituzten. Lau arrain eta fokaren isatsa jan ondoren, iglu bat egiten hasi ziren hurrengo egunerako. Hurrengo egunean, bost metro eta erdi neurtzen zuen iglu bat egina zuten.

Sei egun falta ziren Gabonak izateko eta Santa Claus oso urduri zebilen, trineoa ezin konpondu. Desesperatuta zegoen eta radar batekin Tom eta Max non zeuden ikusi zuen. Orduan reno hegalari batean Alaskara joan zen baina bidean radar hori erori egin zitzaion. Santa Claus kezkaturik hauxe esan zion

Page 23: Ipuinak

renoari:

-Jaitsi radar hori erori den tokira!

Radar hori erori zen lurrera eta leherketa handi bat izan zen. Santa Claus leherketan sortutako haize gogor batekin joan zen eta Australian lurra hartu zuen.

Tomek eta Maxek leherketa ikusi eta korrika abiatu ziren. Gora begiratu eta Groenlandia ikusi egin zuten. Haiek iglura bueltatu eta torlojua hartu zuten. Bakarrik ordu bat falta zen eguberriak izateko. Azkar baina azkarrago joan ziren Groenlandiarantz, eta ordu erdi batean ailegatu ziren. Hor, trineoa konpondu eta opariak ematera joan ziren: Asia, Afrika, Europa, Amerika eta Ozeania bisitatu zuten. Bost minutu falta ziren eta bi opari. Bost minututan bakarrik opari bat eman ahal da eta orduan, Santa Claus atera zen eta opari bat banatzen lagundu zien.

OIER

Page 24: Ipuinak

Olentzero eta umeak lagunak ! ! !

San Frantzisko eskolako umeak eskolan daude Abenduaren 22an Olentzero itxoiten, baina Olentzero ez da agertzen, eta gogoratuko al da joan behar dela?. Umeak oso triste daude ez delako agertzen, eta itxaroten ari dira guztiak sarreran ea etortzen den, baina ez da agertzen, bitartean Olentzero jantokian izkutatuta dagoela ez dakite.Jaialdia egitera, beti bezala, areto nagusira joan dira eta Olentzero hor ere ez dela agertzen!, baina beti gurekin zegoen baina zegoenez irakaslez jantzita ez genuen aurkitzen!.Olentzero, irakaslez jantzita, joaten da bilatzera bere lagunak : Jone, Olatz, Uxue, Malen, Irene, Oihana, Aneyya, Eunate, Maialen, Iranzu, eta Erika.

Olentzerok esaten digu bere lagunei pasatzen ari dela bere munduan gauza arraro bat, sorgin oso gaizto batek troll baten laguntzarekin kendu diola ikatz mehategi bat eta ezin duela atera ikatza sortzeko opariak umeentzat.Esan zigun joateko bere mundura laguntzera trolleari ikatza kentzeko, baina ezin genion kendu oso handia eta sendoa zelako. Esaten digu ez badiogu ikatza kentzen 24erako ez direla egongo Eguberriak.Orduan elkartzen gara lagun guztiak eta erabakitzen dugu joaten garela Olentzerori laguntzera, Olentzerok esaten digu berarekin joateko mutilen beko komuneko ate sekretura eta hortik joaten gara bere mundura,(Olentzeroren mundua).Pasatzen dugunean bere mundura ikusi ahal genuen ze polita zen, zegoen marrazki asko, lurra kolorez beteta, elfoak zeuden, zuhaitz asko eta zuhaitz handi batean bizitzen ziren elfo batzuk, horiek laguntzen diotenak Olentzerori ikatza egiten eta opariak eta esaten zioten umeak nola portatzen diren, zerua berdea zen...

Hasten gara sortzen ideia bat trollak hartzeko .Lagunduko digute elfoek egiten zulo handi-handi bat, lagunak jartzen ginenean trollen aurrean bera guri harrapatzeko guk joaten gara batzuk leku batetik eta besteak beste lekutik eta bera eroriko zen zulora eta

Page 25: Ipuinak

harrapatuko genioke.

Gu joaten gara lo egitera zuhaitz handi batera, eta elfoak gauean egingo dute zulo handi-handi bat.Hurrengo egunean joan ginen mendira hor zegoelako ikatz mehategia eta trolla, ailegatu ginenean hasi ginen molestatzen bera guri segitzeko zulorantz, lehenengo saiakeran ez zen erori zulora, bigarrenean ere ez, baina hirugarrenean oso haserretuta zegoenez gu joan ginen leku batetik bestera eta oso azkar joaten zenez erori egin zen zulora, orduan hartu genuen sarearekin. Aldi bat hartuta trolli sorgina haserretu zen asko eta sartu zigun sare batean lagun guztiei nahi zuelako guri bihurtu troll bat, ez zuelako troll.Esaten diote bota behar diotela ur majikoa eta bihurtu behar dutela ikatza ez badu askatzen eta libre uzten.Sorginak esaten digu askatzen gaituela baldintza batekin, dela guk askatzea troll. Guk esaten diogu askatuko dugula, askatzen gaitu eta gu eskapatzen gara eta joaten gara azkar ur majikoaren bila sorginari ura botatzeko eta bihurtzeko ikatza, baina ur hori Olentzerok du. Joaten gara sorginaren gaztelura eta sartzen diogu ur majikoa ur deposituan, horrela joaten denean dutxatzera eroriko zaio ur majikoa eta ikatza bihurtuko da.Gaudenez oso pozik hartu dugulako troll eta sorgina eta bihurtu dugulako ikatza, egiten dugu festa handi-handi bat Olentzeroren munduaren animali eta jende guztiekin zuhaitz handiaren ondoan gauean ikatz piska batekin hotza egiten duelako eta hasi ginen abesten Olentzeroren abesti guztiak. Olentzerori lagundu diogunez troll eta sorgina harrapatzen eman zigun eskumuturreko majiko bat, problemak ditugunean begiratzen diogu eskumuturrari, nahi dugunean berarekin egon eta nahi dugunetan berriro bueltatu bere mundura bueltatzen gara.Ailegatu ginen eskolara eta joan ginen areto nagusira jende guztia beti bezala opariak ematera kurtso guztiei. Ume guztiak baserritarrez jantzita, irakasleak ere bai, eta 6. Mailako ikasleak daude olentzero eramaten eta fanfarrearekin kanta batzuk abesten instrumentoekin.

Konturatu egin genuen Olentzeroren munduan egon garen egun guzti horiek gure muduan ez direla pasa eta ez dela ezer gertatu, dena dagoela guk utzi dugun bezala eta guk pasa dugula abentura asko hartzen troll eta sorgina, elfoekin festak egiten, Olentzerori laguntzen gauzak egiten, gauza asko eta

Page 26: Ipuinak

asko egiten egon garela eta ez dela pasa denborarik ere ez. Oso arraroa da, baietz? Horregatik Olentzero ez da inoiz zaharra egiten.

Areto nagusira joan ginenean opariak hartzera esan zigun ez erakusteko inori eskumuturrekoa eta eramaten badugu gurekin ondo gordetzeko eta ere ematen digula suertea zerbait egiten dugunean. Guk arriskutan gaudenean deitzen diogu Oletzerori baina berak ere deitzen digu guri arriskuak dituenean...

Esaten digu 24 gauean laguntzeko opariak banatzeko berarekin. Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan, eta atera dadila kalabazan San Frantzisko eskolan

E R I K A

Page 27: Ipuinak

EUSKALDUN BAT ILARGIAN

Bazen behin mutil bat Imanol izenekoa , Bizkaitarra zena hobeto esanda Lekeitiarra , oso euskalduna zen , Ilea marroia zeukan eta begi urdin oso disdiratsuak . Bere ametsa Ilargira joatea zen .

Bere gurasoekin bizi zen eta 18 urte zeuzkan , ez zeukan ez anaiarik ezda arrebarik ere . Bere ametsa astronomoa edo astronauta izatea zen . Egun batean bere aita eta bere ama beka bat bilatzen hasi ziren Ameriketako NASARA joateko eta lortu zuten .

Hamar egun barru motxila prestatu eta hegazkinean hartu zuen Ameriketarako bidea.

Nasara ailegatu zenean ostatu berezi batean bizi behar zuen. Entrenamentuzko lehenengo eguna oso sendoa izan zen eta 2 segundutan lo egin zuen . Aste batzuk barru konturatu zen denak hain aberatsak zirela oso pertsona txarrak zirela eta berriro Lekeitiora bueltatu zen . Bere gurasoei dena azaldu zien eta bere gurasoak harrituta geratu ziren NASAREN aukera gaitsetzi zuelako . Egunak pasata Imanolek ideia bat zeukan: bere Ilargiaren azterketaren taldea egitea , IAT zuen izena eta bere logotipoa hau zen:

Page 28: Ipuinak

Hasieran jende gutxi zegoen , bere astronomo lagun bat, Iker izenekoa; bere beste lagun bat, Maider izenekoa .

Lehenengo astean Imanolen etxean egon ziren , jendea bilatzen bere astronomo taldean egoteko. 20 pertsonekin geratu ziren. Hurrengo astean denek diru dexente jarri zuten , faro bezalako espaziontzi bat erosteko eta han bi urtez ilargia aztertzen egoteko.

Bi hilabete barru 18.000 euroengatik NASAren nabe bat erosi zuten . Momentua ailegatu zen hiru lagunak Ilargira joatako . Bere agentziako beste lagunek kamara bat erosi zuten , momentu hori beti oroitzeko eta ETB kanalaren kamara bat erosi zuten .

Eguna ailegatu zen, Maiatzaren 14an goizeko 11:30etan ateratzeko seinalea eman zioten Imanoli , nabea dardarka hasi zen eta 900km orduko abiaduran joan ziren. 12 egun barru Ilargira ailegatu ziren.

Page 29: Ipuinak

Han zeudenean Imanol bakarrik jeitsi zen. ETBtik mundu osoan ikusten zen , eta bapatean Imanol Euskal Herriko bandera ipini zuen. Hori egiteko denbora bakarrik izan zuen eta berriro etxera bueltatu zen .

Egia ez bada kalabazan sar eta egia bada IAT agentzia betirako oroimenean gera dadila

MIKEL

Page 30: Ipuinak

6º B gelako ikasleak Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa

IRUÑA


Recommended