Date post: | 23-Feb-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | sabin-arenaza |
View: | 309 times |
Download: | 2 times |
GIDA PRAKTIKOA
Jendaurrean modu eraginkorrean berba
egitea Manu Marañón
GIDA PRAKTIKOA
Jendaurrean modu
eraginkorrean berba egitea 1. Ahozko komunikazioaren
eraginkortasuna...............5
a.Ikasi egiten den trebezia. Prestaketa eta gogo bizia
b.Komunikazio eraginkorra: igorpena eta harremana
c.“Ez nekien” baino “banekien” hobe da
1. Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak...............9
a.Gaia. Helburua. Entzuleak. Interesa b.Argitasuna. Erraztasuna. Laburtasunac.Prestakuntzari ekitea hertsi-hertsian
2. Mintzaldiaren egitura ...............................................15
a.Oinarriak, garapena eta amaiera
1
b."Hezurdurari" koherentzia eta ordena emateko moduak
2. Ezinbesteko gida da eskema...................................17
a.Saiatu mintzaldia ez irakurtzen edo memorizatzen
b.Jaso ideiak eskeman, eta hitz-jarioa berez etorriko da
c."Plano" edo "mapa" onaren abantailakd.Irakurtzea bada irtenbide bakarra...
3. Urduritasunaren mitoa haustea .................................22
a. Jendaurrean hitz egitearekin berariaz uztartuta dago urduritasuna
b. Kontrolpean eduki daitekec. Berba egiten hasi aurretik zenbait
gomendio erabilgarri
4. Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu .............27
a.Norberaren burua eta ogibidea aurkeztea: Entzuleak begira ditugu
b.Gosea egin dezagun. Janari goxo-goxoa dugu zain
c.Nola eman dezakegu efektu-kolpe hori?
5. Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak
2
betetzera……………………………………………...33
a.“Nola”ren garrantziaa.Entzutea erraztub.Mintzaldia jantzic.Baliabide erabilgarri eta eraginkorrakd.Begiradaren boterea
6. Amaierak: beharrezko amaiera ................................39
a.Gure sinadura ahogozoa utzitab.Amaiera onaren helburuakc.Nola ipini azken ginga pastelari?
7. Lagungarri bisualak .................................................42
a.Laguntza eta osagarri onab.Zer zeregin dute? c.Nolakoak izan behar dute?d.Erabilera-arauake.Ordenagailua eta erretroproiektoreaf. Arbela eta bestelakoak
8. Gorputz-mintzaira ................................................48
3
a.Lehen inpresioa, onab.Tente berba egiteac.Izan zu zeud.Keinuen eta edukiaren arteko harremanae.Begirada: espresioa, lotura, segurtasuna...f. Eskuen indarra eta adierazgarritasuna
9. Ahotsa: Zain dezagun gure tresna .........................53
a.Ondo arnas hartzea, hobeto berba egiteab.Naturaltasuna, jarioa eta soseguac.Entzun eta uler gaitzatelad.Doinua, abiadura eta bolumena bateratzeae.Gomendioa erabilgarriak
10. Mintzaldi limurtzailea ............................................57
a.Arrazionala gehi emozionalaa. Segida motibatzaileab. Ekintza-eskaerac.Entzuleen erreakzioei kontu egitead.Jendartearen jarrerak eta estrategiak
13. Ideiak defendatzea. Eztabaidak .............................61
a. Ideia edo jarrera hasieran adierazteab. Probak: Argudioen oinarriac. Nola aurkeztuko ditugu?
d. Eztabaidak: irrika eta egoera bakoitzean egoten jakin
4
14. Hizlariak aurkeztea ................................................65
a. Titulua – Interesa – Hizlariab. Hizlariari entzuteko gogoa pizteac.Gomendio erabilgarriak
15. Gizarte-ekintzak aurkeztea .....................................68
a.Jardunaldiak, sinposioak, mintegiak...b.Omenaldi-diskurtsoak aurkezteac. Kortesia edo protokolokoakd.Erakunde baten irudia sustatzeko
hitzaldeae.Askotariko parte-hartzeakf. Aintzatespen-ekitaldiak oro har
16. Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakin..74
a. Galderak eta erantzunakb. Etenak edo isiluneak
c. Inprobisazioad.Entzuten jakin. Entzute aktiboa
17. Komunikabideak ....................................................81
a. Prentsa idatzi, irrati eta TBrekiko harremanab. Elkarrizketak: prestaketa, jarrera,
profesionaltasuna
5
c. Elkarrizketetan erabili beharreko mintzaira eta tonua
d. Komunikabideen aurrean baliatzeko gomendio erabilgarriake. Eledun eraginkorraren dekalogoaf. Telebistako agerraldiakg. Irratiko elkarrizketak
18. Genero-mintzaira gaztelaniaz ................................90
a. Errealitate baztertzaileab. Androzentrismoaren erabilerac. Sexismoak eragindako akatsakd. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu
Bibliografia..................................................................101
Manu Marañón………………………………………..103
6
1. Ahozko komunikazioaren eraginkortasuna
a. Ikasi egiten den trebezia. Prestaketa eta gogo bizia
Jendaurrean ondo, eraginkortasunez, hitz egitea, ez da pertsona ausart edo pribilegiatuentzat, unibertsitate titulua dutenentzat edo prestakuntza jakina dutenentzat soilik. Pribatuan komunikatzeko gai denak jendaurrean ere egin dezake. Kontua ez da hizlari aparta izatea, eraginkortasunez adieraztea baizik. Hori lortzen duena konturatuko da oso erabilgarria zaiola eguneroko bizimoduko arazoei, gatazkei eta aukerei nagusitasun-sentsazio berriekin aurre egiteko.
Egia da, ordea, bizitzako gainerako arlo guztietan bezala, badela trebezia handiagoa, jendetasuna edo karisma berezia duen jendea... Jaiotzetiko nolakotasunez gain, beste batzuk eskuratu egin daitezke. Beraz, jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikas dezakegu. Helburua komunikatzea da. Eta hori lortzeko, bi hitz gako daude: prestaketa eta gogo bizia. Horiei esker gure emozioak entzuleekin partekatu ahal izango ditugu, aldi berean gure argudioen eta arrazoibidearen gida burmuina dela erakutsiz. Jarraibide hau, gainera, baliagarria da guztientzat, ogibidea zeinahi dela ere: irakasle, zientzialari, politiko, jurista, zuzendari, apaiz, kazetari, artista, komertzial, sindikalista, auzoko presidente...
“Jendaurrean hitz egiten ikasi
egiten da. Hizkuntzaz
jabetuta egotea, zer esan
edukitzea eta ahozko
komunikazioa eraginkor
5
Ondo hitz egiteko sekretua diziplina eta lana dira. Inspirazioa eta lana, lana eta inspirazioa dira sormena. Trebezia apur bat eta behin eta berriz ekiteko gaitasuna izanda, arrakasta geurea da. Jendaurreko komunikazioaren arrakastaren % 80 gogo bizian dago. Gogo bizia kutsatu egiten da. Bizirik egon behar dugu jendea biziarazteko. Gogo bizia igorri egiten da, monotonia eta gogaitasuna bezalaxe. Emozioaren faktoreak, sentimenduak suspertzeak erabakitzen du, hein batean, entzuleen aurrean berbetan diharduenak zer-nolako iritzia sortuko duen, eta horixe da neurri handi batean arrakastarako ala porroterako gakoa.
Komunikazioarekin zerikusia duten gaien ikertzaile den Albert Mehrabian-en hitzetan, hizlariak entzuleengan duen eraginaren % 7 hitzek sortzen dute. Beste % 55 arlo bisualaren ondorioa dira, hala nola, kanpoko itxura, aurpegiaren adierazpenak, keinuak, gorputz-mintzaira, jarrerak.... Eta gainerako % 38 ahotsaren eragina da. Erne! Ikerketa honek aurrez hartzen du elementurik garrantzitsuena edukia dela, baina “nola” atalarekin asmatzen ez badugu, eraginkortasunak porrot egingo du.
“Gidatzen, igeri egiten, bizikletan ibiltzen... ikasten
ari garenean, jardute, hutsegite eta ekite aldiaren
ostean, halako batean, ia
oharkabean egiten dugun ohitura bilakatzen da
ekintza hori. Eta jendaurrean hitz egiteko norbere
buruarekiko konfiantza hori
ere halaxe lortzen da”
“Hondotik abiatuz, hau da, gaiaz jabetuta
gaudela, forma, komunikatzeko
modua, funtsezkoa da.
Eta horretarako giltzarriak
6
Horren ildotik, Quo (1998) aldizkarian argitaratutakoaren arabera, ahozko mezuaren eraginkortasuna hiru faktoreren araberakoa da batik bat:
Gorputz-mintzaira, entzuleen aurrean nola jarduten dugun (% 45).
Komunikaziorako erabiltzen ditugun hitzak eta esaldiak (% 35).
Erabiltzen dugun ahots tonua (% 20).
Datu horiei zehatz-mehatz jarraitu gabe, gorputz-mintzairaren eta ahots tonuaren garrantzia hartuko dugu kontuan. Aurrez emana dator zer esan badugula eta gaiaz jabetuta gaudela, bestela... Baina esateko zer interesgarria izan arren, ezer gutxirako balio izango digu eraginkortasunez komunikatzeko gai ez bagara, mezua jaso behar dutenek ulertzen ez badute. Ahoskatzen ditugunean ematen diegun “zaporeaz” bizia hartzen dute hitzek.
b. Komunikazio eraginkorra: Igorpena eta harremana
Komunikazio-prozesuaren atalak hiru dira: igorlea, mezua eta hartzailea. Osotasunaren atal dira, eta ezin dira bereizi.
“Pastela egiteko osagairik onenak
hartu eta hutsaren peskizan nahasten
baditugu... Halako lehengai
“Komunikazio eraginkorra bi
hitzetan definitzeko: igorpena eta harremana”
7
Izan ere, komunikazioan, funtsezkoa da:
- Entzuleekin giro ona izatea. Enpatizatzea.- Sinesgarritasuna, konfiantza eta begirunea,
benetan pentsatzen eta sentitzen duguna igorriz.- Gorputzarekin sentipen onak helaraztea. - Beste bat adina sentitzea eta jendeari adi egotea.
Jendea zerbitzatzeko jarrera. "Gu" erabiltzea "nik uste dut, nik diot, nik baieztatzen dut..." espresioen ordez.
- Jarrera aldeko eta positiboa izatea. Autoestimu ona.
- Gogo bizia eta bizitasuna erakustea. Gorputza eta burua deskantsatuta edukitzea.
- Prestatuta joatea. Zer esango dudan jakitea. Ideiak antolatzea. Gaiaz jabetuta egotea eta harekiko maitasuna sentitzea. Jendea horretaz konturatzea.
- Informazioa pertsonalizatzea eta entzuleengandik hurbil kokatzea gorputzez nahiz adimenez. Galderak egitea eta jendeari parte harraraztea. Elkarrekin batera dituzuen esperientziez jardutea.
- Zintzo eta natural jokatzea. Norbera izatea, “akatsak” eta guzti. Gure nortasunaren berezko energia aske uztea.
- Entzuleak interbentzioaren ardatz bihurtzea. Entzuleenganako jarrera zintzoa.
“Pasio edo interesarekin
igortzen denean, akats tekniko
txikiak, esperientziarik
eza, urduritasuna... barkatu egiten
“Norbera ondo geratzeko eta
haren zerbitzura egon beharrean, haren mirespena
lortzeko hitz egiten duena ez dabil zuzen, eta
jendearen erreakzioan
antzemango du. Apaltasunak
konfiantza eta
8
- Mintzairaren argitasuna eta xumetasuna. - Jendarteari begiratzea. Haien erreakzioak
irakurtzea.- Sentipenak eta emozioak igortzea.
c. “Ez nekien” baino “banekien” hobe da
Jendaurrean hitz egiteak, batzuetan, gure borondatearen aurka egin ditzakegun akatsak kontuan hartzeko besteko garrantzia dauka. Eszenatokian gaudenean, beranduegi da.
Zein dira akats horiek?
- Gaiaz jabetuta ez egotea.- Ideiak argi ez edukitzea edo nahasirik edukitzea.
Azaldu baino lehen ideiak ez antolatzea. - Hiztegi ezegoki edo zehaztugabea. - Hartzaileen ezaugarriei ez erreparatzea. - Mezu berean ideia gehiegi igortzea. - Edukiak ahaztea. - Sarrera zehatzegiak egitea eta xehetasunei
eustea. - Garrantzia ez hierarkizatzea. Denari garrantzi
bera ematea.- Gure ustez gatazkatsua izan daitekeen
informazioa ez ematea. - Besteak aurrez epaitzea eta, hortaz, okertzea. - Lotsaz eta beldurrez jardutea. - Arreta gureganatzeaz ez arduratzea. - Feed–back ez egitea. - Behin esanagatik ulertu dutela pentsatzea. - Besteekin atxikipen afektiborik ez edukitzea.
Enpatiarik eza. - Harrokeriaz eta inposaketaz, hantustean, urrun,
paternalista jardutea; horrek entzuleen defentsak eta enfrentamendua pizten ditu.
- Nola esaten ari den baino gehiago, zer esaten ari denean oinarritzea.
“Pertsonak ez gara
komunikatzen esaten
dugunarekin, esaten dugunaz
“sentitzen” dugunarekin
9
2. Aurrez landu beharreko funtsezko kontuak
a. Gaia. Helburua. Entzuleak. Interesa.
Sarritan, edukiak, aurkezpena, materialak, etab. prestatzen hasten gara, eta ez gara konturatzen egindako gehienak ez digula balio. Halakoetan denbora baliotsua galdu dugu, eta hori saihesteko, denbora aurreztu eta interbentzioa eraginkorragoa izan dadin, arlo batzuk argitu behar ditugu aldez aurretik. Hona hemen:
- Gaia argi al dago?
Oro har, jarduerak edo lanbide-erantzukizunak berak emango du. Gai egokia mintzaldi onerako bermea da. Argi al dago gaia zein den? Zein arlo hartzen ditu barne, eta zein uzten ditu kanpoan? Ezarri al ditzaket puntu nagusiak? Nire aurretik edo ondoren jardungo diren hizlariekin ezer adostu behar al dut? Gauza bera al da hizlarietan lehena edo azkena izatea? Batzuetan, titulu eta helburu orokorrak hartzen ditugu abiapuntu, baina ez da gaiaren nondik norakoa nahikoa zehazten, eta gero ez da hitz egiten benetan eskatu digutenari
“Hizketaldiaren nondik-
norakoen "argazkia"
egitea, suerta daitezkeen
aldagai guztiak kontuan
“Ez dakigunaz hitz egiteak
jendearenganako errespeturik eza
erakusten du. Jendea horretaz ere jabetzen da,
beraz...”
10
eta jendeari interesatzen zitzaionari buruz. Gaia ahalik eta zehatzen egiaztatu behar dugu. Ondo ezagutzen al dut? Argi al daukat? Gure buruan nahasmena badago, horixe transmitituko diegu entzuleei.
Hizlariaren sinesgarritasuna, gaiarekiko ezagupenarekin eta konpromisoarekin lotuta dago. Entzuleek gaiarekiko zehaztasuna, ziurtasuna, doitasuna hautematen badute, arrakastarako bidean goaz. Eta kontuz ibili ezagutzen ez ditugun edo gustatzen ez zaizkigun gaiei buruz hitz egitearekin, hari buruzko libururen bat edo azken orduan bildutako materiala irakurrita prestatu dugun arren.
- Helburua zehaztu
Zertarako hitz egingo dut? Zer lortu nahi dut? Zer nahi dut entzuleek egin edo lortzea? Zergatik, non, noiz...? Argi egon behar du helburua zein den.
Hitzaldi batzuen helburua informatzea, sentsibilizatzea, trebatzea, konbentzitzea, ekintzara bultzatzea, entretenitzea, etab. da, eta ia guztietan, helburua guztietatik apur bat izaten da. Pertsuasioa ia beti inguruan dabilen helburua izaten da. Hitzaldi guztiek dituzte helburu zehatzak, hizlariaren intentzionalitateak eta entzuleengan lortu nahi duen eraginak zehaztuak. Helburuaren iparra galtzen duenak, nekez lortuko du helburua.
- Entzuleak zein dira?
Entzuleak dira mezuaren benetako protagonistak, haiek gabe, ez baitago komunikaziorik. Hizketan diharduenak xede duen entzuleak ezagutu edo haien gaineko informazioa eduki behar du. Zer jarrera erakusten du... onarpena, oposizioa, axolagabetasuna? Zer lotzen gaitu entzuten gaituzten pertsonengana? Entzuleen sexuak, adinak, prestakuntza mailak, gaiaren gaineko
“Ez dago aldeko haizerik zein
portutara doan ez
dakienarentzat, nora doan ez
dakiena, beste
“Komunikazioa igorlearen eta hartzailearen
arteko harremana da. Entzuleak dena
dira eta zureganatu egin
behar dituzu. Gure buruan eta
bihotzean sortzen dena
11
ezagupenek? Horrekin batera, komeni da jakitea ekitaldia egingo den lekua non dagoen eta nolakoa den.
Beraz, komunikazio ona ez da soilik zer esango dudan –mezuan– horretan oinarrituko, nola esango dudan baizik, nahi ditudan emaitzak lortzeko, entzuleei arreta eginez.
Mintzaldian bertan, begiratu arretaz entzuten ari zaizkizunei eta haien erreakzioei. “Entzun” jendea, hasieratik. Lan horretan isiluneak, galderak, begiradak eta gertutasun fisikoa izango dituzu lagun. Jendea baino jarleku gehiago badago, saia zaitez jendea biltzen. Jendeak zure mintzaldian parte hartu behar du. Zuzen bazabiltza ere ez zaitez entzuleekin liskartu, tripodeari hanka bat apurtzea izango litzateke.
- teresa non dago?
Zergatik etorriko dira niri entzutera? Pertsona horientzat zer nolako interesa du hautatutako gaiak? Zein arazo dute eta zer konponbide espero dute? Zer xede eta desio dituzte? Nola lortuko dut interesa piztu eta asetzea? Jendaurrearen beharrizanak eta motibazioak ezagutu eta ulertu behar dira.
b. Argitasuna. Erraztasuna. Laburtasuna
- Edukiak mugatu
Edukiak eskatutako gaiari eta eman dizuten denborari lotu behar zaizkio. Funtsezkoa da zenbat denbora dugun jakitea. Hitzaldi bat on bihurtzen duena ez da bertan garatzen den ideia kopurua, ideiak aurkezteko argitasuna baizik. Ideiaren bat sartu ez sartu bazabiltza, konponbiderik onena baztertzea da. Zalantzaren aurrean, zenbait kasutan, komenigarria izaten da material gehigarria eramatea; baliteke denbora gehiago eman behar izatea bertan, baina baztertu daitezkeen atalak ondo identifikatuta.
“Laburtasuna, argitasuna eta
erraztasuna sarritan ahaztu egiten ditugun komunikazio
eraginkorraren hiru printzipio
“Ez zaitez saia dakizun guztia
esaten, beharrezkoa
besterik ez esan. Hobe da
funtsezko 12
Daukazun denbora eta jendearen arreta mugatuak dira. Laburtasuna komunikazioaren bertuteetako bat da. Jendeak badaki antzematen haren denbora baloratzen eta haien energia aurrezten duzula. Entzuleak ezin dira zigortu; zaindu egin behar dira. Gainera, denbora jakina daukagu eta baliteke beste hizlari batzuk ere bertaratzea. Hori aurretiaz jakin behar dugun gauza da. Garaiaz amaitzen jakin behar da; entzuleengana zuzentzen denarengan bertutea da hori. Eta ez ahaztu batzuetan prestaketa-denbora ez dagoela proportzionalki lotuta hitz egiteko daukagun denborarekin; aitzitik, alderantziz izaten da maiz.
- Doitasuna. Harira.
Laburtasunak, jendearenganako errespetu-adierazpena izateaz gain, funtsezko ideietan zentratzea ahalbidetzen du, eta entzuten ari denaren arretari eustea lortuko dugu. Errazagoa da hitz eta pitz jardutea, baina laburtasunak doitasuna eskatzen du, ideiak eta hitzak hautatu behar baitira. Harira jo behar dugu, xehetasunetan murgildu gabe. Oso zaila da hitzaldi laburra hitzaldi txarra izatea. Hobe da jendeak gehiagoren gogoa sentitzea, erabat nazkatuta geratzea baino. Laburtzeak hauxe dakar: osotasunaren ikuspegia lortzea, gure ideien funtsa ateratzea, oinarrizko puntuei lehentasuna ematea eta guretzat garrantzitsuena dena aurretik azaltzea.
Denbora gutxi dugulako itota bagaude, entzuleei ere itomen hori kutsatuko diegu, eta "denbora" bilakatuko da ekitaldiaren protagonista, hizlaria edo hitzaldiaren edukia itzaletan utzita.
- Hizkera argia eta erraza
Esaldi bakoitzean ideia bat edo, gehienez, bi baino ez sartu. Jendaurrean hitz egiteko, adierazi ezin den ideia ideia txarra da. Eta ulertu ezin den hitza hitz txarra. Jendearen hizkera bera erabili. Hitzik ulergarrienak erabiliz soilik lortuko duzu zure mezua entzule gehienengana helaraztea. Egokitu zure hizkera; argia
“Helmugara iristeko, igaro
beharreko herri nagusien berri izatea nahikoa bada, zertarako
aipatu errepideak
“Argia ez den hitza edo ideia ez da hitz edo ideia ona. Zaila erraz
bihurtzeak zehazten du
aldea. Igeltseroentzako
moduan hitz egiten badugu
13
eta erraza izan behar du. Horregatik ez du kalitatea edo intentsitatea galduko, baldin eta ez bagara arrunkerian edo baldarkerian erortzen.
Kontuz hitz teknikoak edo ulertzeko hitz zailak erabiltzerakoan, baita jerga ezezagunak, anglizismoak, sigla gehiegi eta ezohikoak baliatzean ere. Hitz sofistikatuak eragozpena baino ez dira. Sinonimorik ulerterrazenak bilatu, eta hori posible ez bada, hitz nahaspilatsuen esanahia azaldu. Akats arrunta da mintzaldiari lotutako jarduerari dagokion jerga barra-barra erabiltzea, nahiz eta jerga hori gai horretako espezialistentzat edo adituentzat soilik egokia izan. Kopuruak, datuak, estatistikak... guztiok ulertzeko moduan eman behar dira.
Esaldiak labur. Ahal den heinean adjektiboak eta adberbioak baztertu behar dira, bai eta amaierako hitz errepikakorrak ere (bai?, ulertzen duzue?), itxura txarra ematen dute eta. Hitzaldiari jarraitzea errazagoa izango da; entzuleak ahalegin txikiagoa egin beharko du. Ondo egiten badugu, jendeak jarraitu egingo gaitu eta gure alde egongo da.
- Umiltasuna. Errealismoa.
Komunikazioa, sarritan, umiltasuna eta errealismoa da. Ez gaude han noraino dakigun eta zein ondo hitz egiten dugun erakusteko, mezua ahalik eta jende gehienari eta ahalik eta modu eraginkorrenean helarazteko eta aurrez pentsatutako helburua lortzeko. Eginkizun horretan, halaber, lagungarriak dira hizkuntza positiboa, esaldi laburrak eta ideia nagusien azpimarraketa.
Horrenbestez, hitzaldi korapilatsuak eta ulergaitzak saihestu behar dira. Gaizki ulertzeko arriskurik badago, gaizkiulertuak gertatuko dira. Komunikazioaren helburua ez da gu goraipatzea, entzuleen erreakzioa ez baita ona izango. Helburua zerbitzua eskaintzea da, jendeak uler gaitzan. Kosta ahala kosta, pedante jokatzea saihestu behar dugu, jendeak ez du gustuko. Bere burua erakusteko komunikatzen duenak porrot egiten du.
“Ondo hitz egitea argitasunez
pentsatzea da. Xumetasunak dauka indarra, erakuskeriarik
gabe. Laburtasunak
funtsezkoenean
“Jendaurrean hitz egiteko
ardatza “zer” esan edukitzea
da, konbentzituta
egotea eta esateko gogoa
edukitzea, “nori” esango diogun pentsatu eta
“Argi eduki behar da
funtsezkoa ni eta nire esperientzia garela, eta hortik
aurrera, gainerako guztia. Nire iragazkiari esker eta ni neu
izanda, berbaldiak jatorrizko
14
c. Prestakuntzari ekitea hertsi-hertsian
Gaia, edukien mugapena, helburuak argi dauzkat, entzule-kopurua zein den badakit, badakit zer interesatzen zaien eta nire mintzairak argia eta erraza izan behar duela.
Hortik aurrera, ni eta nire esperientzia gaude, ikus-entzunezkoen eta materialen (liburuak, dokumentuak, araudiak, estatistikak,...) laguntzarekin, kasu honetan. Ez dago errezeta bat bakarra, nork bere teknikak ditu.
Ikus dezagun zer urrats egin behar ditugun:
- Ideia-jasa / ideia-mapa
Hasteko modu egokia da ideia nagusiak aurkeztea edo mapa egitea. Nire ezagupenetan eta esperientzian oinarrituta, hautatu ditudan materialen laguntzarekin, folio zuri baten aurrean ideiak ateratzen, sortzen, hasiko naiz. “Haizeari aterik ez isteko” unea da. Hainbat kilogramo politikoki zuzenen alboan ez daude sobera zoroaldi gramo batzuk. Legamia-tantarik gabe ez dago ogirik. Ezagupenen eta argitasunaren arabera, ideiak arinago edo mantsoago aterako dira. Hitz gakoak erabiliz laburtuko ditudan ideiak sortzen emango dut denbora, hitzen atzean zer dagoen ulertzeko balio izango baitidate.
Sortutako ideietan oinarrituta, batzuk kontuan hartu eta beste batzuk baztertu egingo ditut. Ez dugu dena aldi berean esan behar. Diskurtsoaren dentsitatea zaindu behar da. Hitzaldian puntu edo ideia gehiegi badago, interesgarriak izan arren, entzuleek ahaztu egingo dituzte asko. Helburua ez da dakigun horretaz harrokeriaz agertzea. Interbentzioa eraginkorragoa izango litzateke hiruzpalau ideia nagusi hautatu eta egoki garatuz gero: ideiak indartzeko probak erabiliz, eman beharreko argibideak emanez, behin eta berriz gogoeta eginez, eta amaieran, azaldutako guztiaren laburpena eginez.
Esateko zenbat eta gauza garrantzitsu gehiago eta denbora gutxiago izan, orduan eta beharrezkoago
“Aska dezagun sormena eta geuregana
ditzagun zenbait erronka,
arriskuari muzin egin gabe,
hazten lagunduko
baitigute. Ideia nahikoa dudala
15
izango dugu diskurtsoa ondo prestatzea. Ez da inoiz behar beste azpimarratuko zein garrantzitsua den prestaketa-lana komunikatzen duen pertsonarentzat.
- Eskema nola egin
Eman beharreko hurrengo urratsa eskema egitea da. Ideiak hautatzeko euren garrantzia, lehentasuna, aukera, gaurkotasuna, zehaztasuna... hartuko da aintzat, eta gero ordenatu, multzokatu edo bereizi egingo dira, eta lehentasunak zehaztu beharko dira, ideia desegokiak bazter utzita. ideia-ardatz edo kapitulu gutxi, baina funtsezkoak, zehaztu beharreko mezu nagusiaren barruan. Garrantzitsuagoa da ideiak eta gertakariak argi edukitzea, zein hitz erabili baino gehiago. Ibilbide-orria, hortaz, lehen argitu ditudan aldez aurreko atalak izango dira (gaia, denbora, helburuak, entzuleak, interesa, mintzaira...).
Eskema bateratu egin behar da. Egiturarekin batera, loturak eta edukien aurrerapena nahiz progresioa datoz. Eskema egiten ari garela (edo aurretik) une egokia da komunikazioaren eraginkortasuna handitzeko osagarri gisa, ikus-entzunezko bitartekoak erabiliko ditugun aurreikusteko.
Hitzaldiaren eskema edo gorputza zehaztu dugunean, galdera hauxe datorkigu... Eta orain, nola hasiko naiz? Eta nola amaituko dut? Hasierak eta bukaerak prestaketa berezia eskatzen dute, interbentzioaren bi une garrantzitsu dira eta.
Laburpen gisa, edukiak prestatzeko honakoa hartu behar da kontuan:
- Arreta zureganatuko duen hasiera- Mintzaldiaren egitura argia- Garapen ordenatua- Amaiera gogoangarria
“Hitzaldia eskemarik gabe ematea eta etxea
planorik gabe eraikitzea gauza
bera da. Diskurtsoa
helmuga duen bidaia da, eta
16
Aldez aurreko saiakuntza
Hitzaldiaren garrantziaren arabera, entzule-kopuruaren arabera, gure interbentzioaren eragin mediatikoaren arabera... gomendagarria da aurrez saiakuntza egitea. Alegia, aurkezpen osoa praktikatu behar da. Bereziki “nola” atalean eragingo dugu, batez ere gorputz-mintzairan eta ahotsaren tonuan, berebiziko garrantzia dutelako mintzaldiaren arrakastan. Eta, horretarako, benetako berbaldian sartu beharko dugu.
Etxean egingo dugu saiakuntza, bideo-kamera baten edo ezagun baten aurrean. Horrela, denbora eta mintzaldiaren gabeziak, atal ahulak antzemango ditugu eta zuzentzeko garaiz egongo gara. Ikus-entzunezko lagungarriak probatuko ditugu, berbaldian ondo egokitzen direla ziurtatzeko. Hala, hobeto gogoratuko gara berbaldiaz, eta ez gara gidoian horren adi egon beharko. Izan ere, ozen hitz egiten dugunean konturatzen gara akatsak non dauden, lotuta zegoela uste genuena benetan ez dagoela. Hasiera eta amaiera entseatu beharko dira gehien.
Jarrera, enpatia, gogo bizia, gure aldeko inpresio positiboa eskaintzea... horiek guztiak edukien gainetik geratzen dira; beraz, kontu handiz zaindu beharrekoak dira. Benetako hitzaldiaren ahalik eta saiakuntza hurbilena egitea lasaitasunerako bermea eta arrakastarako bidea da. Zentzugabekeriaraino karikaturizatzeko eta handizkatzeko gai bagara, entrenamendu bikaina egingo dugu. Kontu egin alperrik dela egin ez izanaz damutzea jada beranduegi denean.
3. Mintzaldiaren egitura
b. Oinarriak, garapena eta amaiera
Ondo egituratutako mintzaldiaren atalak:
- Hasiera. Sarrera Hasiera- Gorputza. Garapena - Ondorioak Amaiera
“Jardun, jardun eta jardun. Jardunak
bihurtzen zaitu maisu. Jardutea
noiz den beharrezkoagoa eta zenbateko
jarduna behar den
“Entzuleen aurrean erdi prestaturik
agertzea, erdi biluzik
agertzea bezala da.
Inspiraziora
17
Bestela esanda, entzuleak arretaz jardutera bultzatuko dituen kontaktu-fase edo agurra. Informazio-fasea edo fase limurtzailea.... gertaerak eta edukiaren datuak oinarritu eta erakusteko, luze jo gabe eta interesari eutsiz, eta amaierako fasea edo apelaziokoa, zehaztasunez eta arretaz gauzatua. Finean, osotasuna eta koherentzia eduki behar ditu, eta azaltzen diren ideiei enfasia eman behar zaie.
Horren guztiaren osagarria da ondoko eskema ere:
- Zer esango dudan esatea- Esatea- Zer esan dudan esatea
Gomendagarria da esango dugunaren laburpen gisa, sarrera-paragrafo batekin hastea. Jarraian, azalduko ditugun puntuak aurkeztuko dituen paragrafoa. Puntu horiek ordena logikoari jarraituko diote, bata bestearen atzetik. Hitzaldiaren hasieran, tratatuko diren edukia eta puntuak aurkezten badira, entzuleek orientatzeko aukera handiagoa izango dute, edozein arrazoirengatik, haria galtzen badute.
Egitura irmoa bada, gorputza horren irmoa ez bada ere, hartzaileek ondo jasoko dute, eta ez dituzte gabeziak antzemango. Batasun-irudia eskaini behar du, zatien arteko koherentziaz, orekaz eta proportzioaz
“Mintzaldia egituratzeko
moduaren araberakoa
izango da lortzen den
“Jendaurreko hizketaldiak
helmuga jakina edukitzeaz gain, bidean inor ez
galtzeko moduko ibilbide
seinaleztatua
18
jantzita. Egiturarik gabe, mintzaldiak porrot egingo du, hezurdurarik gabeko muskuluek bezalaxe. Era berean, mintzaldia egituratzeko orduan, argudio logikoak bazter utzi gabe, entzuleen bihotzak irabazi behar ditugula hartu behar dugu aintzat. Amaierako laburpenak hitzaldiaren funtsezko arloak eta ideia nagusiak gogoratzen lagunduko du.
b. "Hezurdurari" koherentzia eta ordena emateko moduak
Ideia orokor gisa, hobe da garrantzitsuena mintzaldiaren hasierako zatian esatea –ez du zertan sarreran izan behar–; horrela, funtsezko atal hori presarik gabe eta arrapaladan azalduko ez dugula bermatuko dugu. Argudio indartsuek ahulen aurretik joan behar dute. Denborarik gabe funtsezkoena esan gabe geratzea, akats larria izango litzateke.
Mintzaldia egituratzeko hamaikatxo modu dago; hona hemen, adibide modura, horietako zenbait. Honenbestez:
- Denboraren arabera, gertaeren kronologiari jarraikiz.
- Kualitatiboa, puntu garrantzitsuenen arabera eta garrantzitsuenetik hasita.
- Gaiaren araberakoa. Esaterako: Sustraiak-enborra-adarrak-hostoak-fruituak. Botere legegilea-betearazlea-judiziala.
- Espazioaren araberakoa, xehetasun batetik hasi eta ideia nagusia garatzea. Edo, aitzitik, marko orokorra aurkeztea eta arlo puntual edo pertsonalagoetara jaisten joatea.
- Teoriko/praktikoa , teoria azaltzen du eta, ondoren, arrazoitu. Horren antzekoa da kausa-
“Agerraldiaren osagai guztiak –
hitzak nahiz keinuak– eusten
dituen
“Ideiak ondo antolatuta daudenean errazago
gogoratzen dira. Aldizka laburpenak
egiteak
19
ondorioa; lehenengo kausak, eta ondoren, ondorioak.
- Bitarra , bi ataletan multzokatzen du. Ad.: alde eta kontra. Abantailak eta eragozpenak. Gurasoak eta seme-alabak. Arazoa eta konponbidea.
- Narratiboa . Gertaeraren baten narrazioa. - Analogikoa . Ad.: gizakion begiaren
funtzionamendua azaltzea argazkimakinarekin duen antzean oinarrituz. “Enpresa baten gerentzia egitea, itsasontzia pilotatzea bezala da...” “Hezkuntza alpinismoa bezalakoa da....”
- ................................................
4. Ezinbesteko gida da eskema
a. Saiatu mintzaldia ez irakurtzen edo memorizatzen
Irakurtzen ari garenean apenas dugu ikusmen-kontakturik entzuleekin, eta gorputz-mintzaira mugatuta geratzen da. Ahotsa ez da hain naturala eta idatzitakoarekiko mendekotasunak konfiantzaz jardutea eragozten du. Bat-batekotasuna, berotasuna, gogo bizia... galdu egiten dira. Ikus-entzunezko bitartekoen erabilpena oztopatzen da.Irakurtzea besterik ez badugu, saia gaitezen jendeari “hizketan” egiten, burua altxatuta eta paperetan murgildu gabe. Ondo irakurtzea zaila da.
Garai batean, diskurtsoak buruz ikasten ziren. Hori ez da gomendagarria. Edukiak gogoratzeaz eta burutik ondo irteteaz arduratzen gara, eta ez jendeaz eta “hitzaldia emateko moduaz”. Ahazteari diogun beldurra segurtasunik eza eta konbikzio gabezia bihurtzen da. Buruz ematen diren hitzaldiak artifizialak, zurrunak eta mekanizistak dira. Eta gorputz-mintzairaren naturaltasunean eragiten dute. Edozein lapsus edo hutsarte argi eta garbi antzemango ditu entzuleak.
Gure buruan konfiantza badugu eta ondo prestatzen badugu, gomendagarria izan daiteke hasiera eta amaiera buruz ikastea. Labur joz gero, etengabe jendeari begira eginez gero, jariotasun eta bat-
“Testua eta begirada hari
begira, entzuleak eta hizlaria
bereizten dituen hesia da. Erne! Memoriaz hitz
egitea arriskutsua eta
20
batekotasunez, eragin ona izan dezake arreta erakarri eta hitzaldiari amaiera emateko.
b. Jaso ideiak eskeman, eta hitz-jarioa berez etorriko da
Eskemen edukia, hein handi batean, gaiari buruzko ezagupenen eta hizlariaren prestakuntzaren araberakoa izango da. Eskema laburrak adierazten du gaia ondo ezagutzen dugula eta ondo prestatuta daukagula, eta horrela, paperei begiratzeaz baino gehiago, jendeari eta haren erreakzioei begiratzeaz arduratuko gara, eta gorputz-mintzaira hobetuko dugu. Eskema luzeak segurtasun eta konfiantza handiagoa emango digu, baina haren mendeko izango gara; beraz, entzuleenganako begirada eta harremana murriztu egingo dira, eta ez gara hain lasai egongo. Nolanahi ere, mezua ikasiz gero, hitzak jarioan aterako zaizkigu.
“Mintzaldiaren arrakasta
eskema edo gidoi egokiaren
araberakoa ere bada, bertan jasoko baita
(luze edo labur) hitzaldiaren
Eskema
A. HASIERA-ARRETA ZUREGANATUInteresa piztu. Aurkeztu edukia: 1,2,3,4,.....
B. GORPUTZA-EDUKIAK-GARAPENA
1. Ideiak- Atal garrantzitsuenak
Azpigaiak/ Informazio eta argudio lagungarriak .........................................................Adibideak..... .....................................................…Datuak……..
2. ........................................................... ....................................................….Estatistikak….. ....................................................…..Anekdotak…..
3. .............................................................. ......................................................Gertaerak............ ......................................Norberaren esperientziak....
4. .............................................................. ....................................................Adituen iritziak..... .........................................................Umorea............
B. ONDORIOAK-AMAIERAArgudioak eta ideia nagusiak laburbildu, ekintzak
¡¡Kontuz!!:Prestakuntza-helburua-denbora-entzuleakhizkera-interesa-...........
“Eskeman ideiak jaso behar dira
batik bat, izan ere, ideiak argi daudenean,
hitzaldirako hitzak ere halaxe egongo
dira, eta modu natural eta
21
Esperientzia, gaia ondo ezagutzea, praktika eta aldez aurreko saiakuntzak dira eskemak eraginkortasunez erabiltzeko eta jendeari zer transmititzea lortzeko eta harekin harremanetan jartzeko helburua lortzeko erremediorik onena. Interbentzioaren garrantziaren arabera, saiakuntza hitzaldia izango den baldintza berberetan egin behar da. Ahotsa, isiluneak, etab. praktikatu behar dira. Eta ahal dela, hitzaldia emango den toki berean.
Prestakuntza aurreko ideia-jasak edo mapak ideia-ardatz nagusiak eskainiko dizkigu, eta horiek multzokatu eta ordenatu egin behar ditugu. Ardatz-ideiek edo puntu nagusiek argiak izan behar dute, jendartean irudi berberak sortzeko modukoak. Hamar baino hobe lau.
Bi aukera daude. Lehenengoa hitzaldiaren testu osoa landu eta, ondoren, laburpenarekin eta garrantzitsuenarekin eskema egitea. Gerta daiteke hitzaldiaren kopia bat eman behar izatea argitaratzeko, edo artxibatzeko, edo, besterik gabe, konfiantza handiagoa ematea hitzaldi osoa edukita, nahiz eta gero eskema erabiliko dugu. Bigarrena, eskema egitea da, hori nahikoa dela uste badugu. Gaia, entzuleak, antolatzaileen eskaerak, etab. kontuan hartuta egin behar dugu aukeraketa. Dena dela, ezin ditugu eduki garrantzitsuenak amaierarako utzi; hobe da hasieran agertzea, presarik gabe azalduko ditugula bermatzeko.
Diskurtso osoa irakurtzearen eta eskema laburrago edo luzeagoa erabiltzearen tarteko egoerak egon daitezke. Baita gogoratzeko zailak direnez, idatziz jaso
“Saiakuntza edukiak ondo ikasteko eta
lasaitzeko egiten da, baina baita eman daitekeen
guztia ateratzeko eta atal “ahulak” antzemateko. Guk ez jakin arren hor
22
beharreko informazioak ere. Konpromisozko aurkezpenetan, hau da, guztia irakurri nahi ez dugunean baina eskema soilik erabili nahi ez dugunean, tarteko punturen bat aurkitu behar dugu. Hitzaldiaren hasiera eta amaiera hitzez hitz idatz ditzakegu, baita ideia edo puntu garrantzitsu bakoitzaren hasiera ere, atal garrantzitsuena jasoz. Eta gainerakoak xehetasunak edo argibideak emateko balio du.
c. "Plano" edo "mapa" onaren abantailak
Eskema izango da hitz egitean erabiliko dugun gida, eta fitxak edo orri bat erabil ditzakegu. Fitxak erabilgarriagoak dira, batik bat zutik eta atrilik gabe hitz egin behar dugunean; eta urduritasunarekin, fitxen mugimendua gutxiago nabaritzen da paperarena baino. Letren tamainak, ideien ordenak eta hainbat kolore erabiltzeak begirada bakarrean ideiaz
eta haren atzean dagoen jabetzea ahalbidetu behar dute. Erraztasun berberarekin antzeman behar dugu datu bat eman behar dugula, edo adibide hau edo bestea agertu, prestaturik dagoen anekdota kontatu, umore-ukitua eman. Eta beti ondo bereizi behar dira hasiera eta amaiera.
Prozedura honen abantailak:
- Askeago hitz egitea, eta hizkuntza ulergarriagoa erabiltzea.
- Une bakoitzean hitz egokiena erabiltzeko naturaltasun handiagoa.
- Gogoa hutsik geratuz gero, segurtasun-sarea dugulako konfiantza.
- Hizketaldia egokitzeko malgutasun handiagoa: denborarik ez badago, laburtu egin daiteke, xehetasunen bat osatu...
- Entzuleei begiratu ahal izatea, fitxa begirada bakarrean irakurtzen baita.
23
- Gorputz-mintzaira adierazgarritasun handiagoarekin erabiltzea.
- Bizitasun eta gogo handiagoa erakustea.
Zerbait ahaztuz gero, hizketan ari dena baino ez da horretaz konturatuko, eta hitzaldiaren harian atzera egin beharrean –nahaste itxura ez emateko–, hari zerbait gehitzeko une egokia bila daiteke. Ez da gehiegi jolastu behar fitxa edo paperarekin, eta ez dugu jendea ahaztu behar eta paperei luzeegi erreparatu.
d. Irakurtzea bada irtenbide bakarra...
Irakurtzeko ahozko hizkuntza
Gogoan izan behar dugu zein alde dagoen hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren artean, eta azken horren alde egin behar dugu zalantza izpirik gabe. Ahozko hizkuntza ez da atzera itzulgarria; iheskorra da, ezin baitugu irakurritakora atzera egin. Horrenbestez,
“Gidoiak edo eskemak
argitasun-iturria izan behar du, eta urrunetik
naturaltasunez kontsultatzeko
modukoa. Begirada
24
ahaleginak eta bi egin behar ditugu, erabateko argitasuna lortzeko. Gramatika-arauak ez dira horren zurrunak. Ikus ditzagun kontuan hartu beharreko xehetasun batzuk:
- Esaldi laburrak. 25 hitz gehienez.- Gramatika-ordena logikoa. Sujbektua-aditza-
osagarria (gaztelaniaz).- Funtsezkoa den guztia: Errepikatu – Behin eta
berriz esan – Berrekin.- Itzuli siglak, jerga, neologismoak, atzerriko
hitzak...- Datuak eta estatistikak borobildu...- Hobe da aditz-estiloa erabiltzea nominalizazioa
baino. Orainaldiaren hurbileko aditz-denborak.- Irudi grafikoak sortu: konparazioak, metaforak,
esaera zaharrak...- Testua norberaren izaerara moldatu
Eman bizitza testuari
Gure idazkia interpretatzeko eta azaltzeko unea da. Eta honakoan ere, ozen egindako saiakuntza oso beharrezkoa da honakoa lortzeko:
- Ahotsa modulatzea, enfatizatzea, ahoskatzea, erritmoa ematea...
- Ahotsa hobeto bideratzeko buruari tente eustea. - Paperari eta entzuleei begiratzea.- Aurpegiko adierazpena eta gorputz-mintzaira
erabiltzea.- Freskotasunez eta gartsu, era atseginean
entzunaraztea.- Aurreikusitako etenak edo paragrafo bakoitzeko
azkeneko esaldiak baliatzea jendeari begiratzeko.- Konfiantzaz jardutea eta gorputz-mintzaira garatu
ahal izatea.- Etenak, adibideak... zehaztea.
Xehetasun tekniko erabilgarriak
“Idatzizko hizkuntza
irakurleentzat da; ahozkoa,
berriz, entzuleentzat.
Ezin da
“Irakurtzea erraza da.
Jendaurrean irakurtzea,
jendeak arreta edo interesa
galdu gabe, zaila da. Oraingoan
ere, erremediorik onena saiakuntza
“Irakurtzen ari garela,
paragrafoen artean iruzkinen
bat egiten, anekdota edo
gertaeraren bat kontatzen ausartzen
25
Irakurtzean xehetasun teknikoagoak kontuan hartzea. Hala nola:
- Folio neurriko orri sendoak erabiltzea eta alde batetik soilik idaztea, tarte bikoitzean eta letra irakurterrazarekin, eskuinean tarte zabala utzita, azken orduan izan litezkeen zuzenketak sartzeko.
- Orriak grapatu beharrean, zenbakitzea. - Paper zuri distiratsua ez erabiltzea, islak
enbarazu egiten du eta.- Irakurritako orria ondoan uztea (eta ez itzultzea)
eta horretarako behar den lekua egotea. - Zerbait nabarmentzeko edo, laburtu behar
badugu, ezabatzeko, koloreak edo azpimarrak erabiltzea.
- Oinarrizko ideia bakoitzaren hasiera nabarmentzea. Atalak ondo bereiztea. Esaldi bat bi orritan ez banatzea.
- Betaurrekoak jantzi eta erantzi ez ibiltzea, eraginen bat lortzeko ez bada...
5. Urduritasunaren mitoa haustea
a. Jendaurrean hitz egitearekin berariaz uztartuta dago urduritasuna
Beldur eszenikoa jendaurrean hitz egiteari zaion beldurra da. Ikerketa askok ziurtatu du pertsonek duten beldurrik handiena dela. Garrantzia ematen diogun ekitaldia baita. Baditu eragin fisikoak hala nola, taupadak, lotsagorritzeak, izerdi hotzak, eztarri lehorra, ahots eta esku dardaratiak, muskuluen karrotamendua, aho lehorra, presioa urdailean, begietara ez begiratzea... Adierazpenik txarrena burua hutsik geratzea da. Jendaurrean hitz egiten duenak beti sentituko ditu. Kontrolatu eta murriztu egin daitezke. Zerk beldurtzen gaitu:
- Porrotak, lotsagarri geratzeak, errefusatuta sentitzeak...
- Esan nahi duguna ahazteak
“Urduri egotea normala da, eta
egoera hori ez da desagertuko. Gorputzaren
berezko arma da, eta entzuleak
aintzat hartu eta apreziatzen
26
- Jendea aspertu eta alde egiteak- Nagusiek, lankideek edo lagunek zer esango
duten...- Galderak erantzuten ez jakiteak- ............-
Nerbio-tentsioa premia bat da. Horrek bultzatzen gaitu hitzaldi nabarmenak ematera. Urduritasunik gabe aspergarriak, apatikoak eta ez-erakargarriak izango ginateke. Antsietate egoera horrek sorrarazten duen adrenalinak gorputzaren eta gogoaren funtzioak pizten eta suspertzen ditu. Bi aukera ditugu: aurre egitea edo ezer ez egitea. Eta, argi dago, aurre egingo diogu. Ez diogu beldurrari beldurrik eduki behar, eta horrek ez gaitu geldiarazi behar.
b. Kontrolpean eduki daiteke
Gogoan izan behar da entzuleak ez direla zelatan dabilen etsaia. Entzutera hurbiltzen badira, gaia interesgarria iruditzen zaielako eta zuk zer eskaini daukazula uste dutelako izan da. Beldurrari aurre egitea ez da ezabatzea baizik eta kontrolpean edukitzea.
Ez da inoiz “urduri nago” esan edo adierazi behar. Sintomak hor daude, eta kitto. Desagertuko ez badira, disimulatu egin dezakegu edo kanpora agertzea saihestu. Hizketan hasten garenean, gure ahotsa entzutean, ahots-kordak epeldu egingo dira eta urduritasuna desagertu egingo da.
“Aurkezpenak egiten 20 urte
igarota, jendaurrera irten aurretik bihotza
taupadaka somatzen
badugu, oraindik
27
Oro har, gomendagarria da gaian zentratzea eta ez norberaren buruan edo entzuleengan. Ez dago mirarizko konponbiderik, baina bada urduritasuna gainditzeko modurik:
- Arlo negatiboak positibo bilakatzea
“Bai gaizki egin dudala lo, ziur nago burua hutsik geratuko zaidala, agerikoa da zein urduri nagoen, ez dut erantzunik ematen jakingo...” horren ordez, hauxe esan behar diogu gure buruari: “gaur nire eguna izango da, prestatuta nago eta gaia gogo dut, eszenatokira igotzeko irrikaz nago, arrakasta izango dut, toki onean utziko dut nire erakundea...”. Irudikatu interbentzio arrakastatsua. Psikologiaren alderditik, garrantzi
handia du hitzaldiari aurre egiteko moduak, eta emaitzak ikusi egingo dira. Gure arrakasta irudikatu behar dugu, gauza atseginetan pentsatu, positibo jokatu. Gure buruan konfiantza eragingo digu.
- Irrika eta gogoa
Gure erakundearen ordezkari jarduteak harrotzen gaitu. Motibatuta gaude eta prestatu duguna jendeari erakusteko irrikaz. Onena emateko prest. Entzuleei begiratuko diegu, adorez hasiko gara, eta entzuleek
“Entzuleak ez dira zure
beldurraz edo urduritasunaz jabetzen, eta,
jabetzen badira, zuk sentitzen duzuna baino
“Gogo biziak esperientziarik eza gainditzen
du, eta ustekaberen bat badugu ere, gure barruko indarrak eramango gaitu lortu nahi dugun
28
gure gogoa antzemango dute, guk hori igarri eta gehiago ematen joango gara. Eta urduritasuna... desagertzen joango da.
- Aurretik prestatzea eta entseatzea
Jendearen aurrean lana eginda dugula aurkeztu, gaiaz eta entzuleak nor diren jabetuta, eskema eginda, lagungarri bisualak prestatuta... oso bestelakoa da gaizki prestatuta joatea, gaiaz jabetu gabe, inprobisatu behar izatea... Prestakuntzarik gabe ezinezkoa da hitzaldi ona ematea, ez urduri ez lasai egonda ere. Hitzaldia prestatuz gero eta esan beharrekoa argi edukiz gero, konfiantza handiagoa izango dugu. Entzuleak ezagutzea eta euren nondik norakoen berri izatea ere lagungarri gerta daiteke. Oso ziur ez bagaude, hobe da hasiera xumea egitea gauza deigarria egin beharrean. Hasiera lasaiak urduritasuna baretzen lagunduko digu. Gaizki hastea garesti izan daiteke, une delikatua baita.
Arestiko atal batean aurre-entseguaz luze jardun badugu ere, urduritasuna apaltzeko zein garrantzitsua den azpimarratuko dugu berriz ere. Praktikak ikustarazten duenez, huts egiteak zuzendu ditugu, hutsuneak bete, egitura egokia dela ikusi... esan beharreko horretan trebatu gara. Zeinen beldur izan behar dugu?
- Erlaxatzeko teknikak.
Asko eta ugari dira. Ondo ezagutu behar dira. Aurrekoen osagarri dira. Hona hemen batzuk:
- Diafragma-sabel arnasketa geldoa, erritmikoa eta sakona. Soseguaren eta patxadaren arnasketa da.
- Gauza atseginetan pentsatu, lasaitasuna, patxada eta konfiantza sentitu.
- Aharrausi egin.- Aurpegikoak izan ezik, gorputzeko muskuluak
tentsioan jarri eta tentsioa lasaitu.
“Oso lasaigarria da ondo
prestatuta joatea.
Segurtasun intelektualak segurtasun fisikoa eta
“Seriotasunez saiatzeak gure buruan dugun konfiantza eta segurtasuna handitzen
laguntzen du”
29
- Ezpainak lasaitu eta ezpainetatik airea gogor bota.- E mutu batean zabaldu ezpainak, eta Q isila
ahoskatu.
Erlaxatzen, tentsioa murrizten, animatzen... lagunduko digun geure formularik badugu, erabili zalantzarik gabe, jendaurrean hitz egin aurretik.
c. Berba egiten hasi aurretik zenbait gomendio erabilgarri
Urduritasuna kontrolpean edukitzea baino harago doazen gomendio praktikoak dira. Baina, urduritasuna gainditzen lagunduko digute. Hona hemen:
Dagokigun ordua baino askoz lehenago joan
Hitzaldia izango den lekura gutxienez ordu erdi lehenago iritsi. Ikus-entzunezko lagungarriak erabili behar baditugu, gutxienez ordubete lehenago. Komeni da aldez aurretik (egun batzuk) jakitea zein aretotan jardun behar izango dugun. Hasi baino lehenago aretora hurbildu eta ezagutu, eszenatokira igo... Horrek lasaitzen lagunduko digu. Denboraz justu ibiltzeak, mahaian arrapaladan kokatzeak, paperak azkar bilatzen hasteak... hasiera txarra ekarriko du.
“Aretoa aldez aurretik
ezagutzen badugu, hartaz
"jabetu" gaitezke, bertako
"koloreak ikusi", isurtzen dituen
"usainak eta zaporeak
30
Jantzi erosoak
Norberak erabaki behar du zein den ekitaldi bakoitzerako jantzirik egokiena. Baina erosotasuna kontuan hartu behar dugu beti. Gorbataren korapilo estua, estreinatu berri ditugun edo traba egiten diguten oinetakoak, mugimendua eragozten digun soinekoak... urduritasuna areagotu eta jukutria gaiztoa egin diezagukete.
Fisikoki zaindu
Jendaurrean hitz egin aurretik ez dugu otordu oparorik egingo, eta, jakina, ez dugu pizgarririk (alkohola edo bestelako droga batzuk) edo lasaigarririk hartuko, horrela desinhibiturik edo animaturik egongo garelako ustean.Ordu erdi lehenago ura edan. Ondo hidratatuta joateak ez du bermatzen eztarria lehortuko ez zaigunik. Baina hori sortzen bada ere, premia txikiagoa izango da. Ura edan behar ez izatean, distrai gaitzakeen elementu bat gutxiago edukiko dugu.
Zutik eta zuzen
Guretzat egokiena den jarrera hartuko dugu. Eserita egoteak lasaitu egingo du, gutxiago ikusten gaituzte eta ohitura handiagoa dugu. Oro har, eserita baino hobe da zutik hitz egitea, entzuleen interesa erakarri eta hari eustea errazagoa da, eta hobeto garatzen dugu gorputz-mintzaira. Lokalaren ezaugarrien araberakoa ere bada. Zutik gaudela, hanka bat bestea baino aurrerago edukitzeak ahotsari laguntzen dio, eta horri esker, konfiantza lortzen dugu. Entzuleei begira hasi baino lehen, irribarre egin eta hitz egiten hasi.
Urdailetik arnasa hartu
Arnasketa diafragmatikoa deitzen zaio. Erlaxatzeko lagungarri izateaz gain, ahotsak garbiago eta
“Entzuleekin harreman
natural eta hurbila
edukitzeak, begiratzeak,
animoa baretu digu eta erlaxatu
egingo gaitu. Begiradarekin
“Arnasketa fisikoaren,
emozioaren eta buruaren tarteko
zubia da. Urduritasuna
mendean hartzeko
31
indartsuago irtengo du. Aurrean mikrofonoa dugula gehiago antzematen da. Energia aurreztea mesedegarria da, zalantzarik gabe. Sakon arnasa hartzeak, gainera, animatu eta adoretu egingo gaitu. Horretan sakonduko dugu, ahotsa hartzen dugunean hizpide.
Arnasa sakon eta erabat hartzen dugunean, erlaxazio handia lor dezakegu.
- Muskuluetako tentsioa kanporatzen da.- Odolari eta organoei oxigeno gehiago iristen zaie.- Burua argiago eta erneago izango dugu.
Ahoko muskuluak aurrez berotzea
Begiradetatik urrun dagoen lekua aurkitu. Bi modu daude. Bat, lapitzari edo boligrafoari, haginen alturan, hortzak estutuz eutsi eta edozein testu ozen irakurtzen hasi. Bi, goiko hortzak behekoen kontra ondo estutu eta lehen esandakoa egin. Ariketa horiek egitean, komeni da ahoskera eta ahotsaren tonua apur bat exageratzea. Gehienez 5 minutu, nahikoa da. Hitzaldiari ekitean jario handiagoa antzemango dugu, ahoskera hobea... eta horrek lasaitasuna eman eta urduritasuna kenduko digu.
Eta interbentzioaren ondoren...
Aurrerantzean egiteko interbentzioei begira, erabilgarria da interbentzioari buruzko iritzia eskatzea bertaratutakoei. Iritzi zintzo eta objektiboak bilatu. Erabilgarriagoa izan daiteke interbentzioa bideoz grabatu eta arlo guztiak aztertzea: ahotsa, keinuak, mintzaira, gogoa... Zuzendu beharreko akatsak aurkituko ditugu. Agertutako naturaltasuna eta trebetasuna aztertu, jendearen interesa erakartzeko funtsezkoak dira eta.
“Beldurra eta urduritasuna ez
dira inoiz desagertzen;
beraz, lasai egon gaitezen. Jauzi egin eta... gora itzultzerik ez
“Lehiatu aurretik beroketa
ariketak egiten dituen edozein atletaren xede bera du ahoko
muskuluak
32
6. Hasierak: atentzioa eta interesa nola piztu
a. Norberaren burua eta ogibidea aurkeztea: entzuleak begira ditugu
Jendaurrean hitz egin behar dugunean, inork aurkeztu ez bagaitu, gure burua aurkeztuko dugu. Eta gure buruaz egin duten aurkezpena nahikoa ez dela uste badugu, osatu egingo dugu. Entzuleek, oro har, ez zaituzte ezagutzen. Beste batzuetan badute zure entzuna, edo komunikabideren batean entzun zaituzte. Zuri begira daude. Eta hauxe jakin nahi dute, nor ote da? Nolakoa ote da? “Itxura ona du...” “Uste dut ez didala eder emango...”
Jendaurrean hitz egin behar duenaren itxurak animazioa edo irrika piztu dezake, baina baita gogaitasuna eta moteltasuna ere. Hizketan ari dena lehenengo ikusi egiten dugu, eta gero entzun. Presentziak berak inpresioa eragiten du entzuleengan. Entzuleek ezagutzen ez gaituztenean, komeni da inpresio hori ona izatea. Eta lehenengo inpresio ona eragiteko ez dago aukera bat baino. Balia ezazu! Irribarre zabal eta zintzoak bertan egotearen eta halako entzule bikainen aurrean egotearen poza islatuko du, eta lehenengo ateak zabalduko ditu. Lehenengo gakoaren sekretua da. Interes eta prestutasun handiagorekin entzun zaitzaten lagunduko dizu. Lehenengo inpresioa txarra bada, hitzaldiaren gainerakorako oztopo gaindiezina izan daiteke. Kontuz ibili eta ez ezeztatu zure burua ez zure gaia. Ez barkamenik eskatu jendaurrean hitz egiten esperientziarik ez duzulako, ez aipatu zein urduri zauden,... gogoei eutsi eta harira.
“Norberaren aurkezpena ez da dotorezia kontua,
senez jokatu behar da
aukerak, irudiak eta harmonia behar bezala
33
Beraz, gure burua ondo aurkezten ahaleginduko gara. Eta modu argi, xume eta laburrean egingo dugu. Kontuan hartu beharreko elementuak eta helburuak:
i. Norberaren datuak
Entzuleen, tokiaren, inguruabarren arabera, beharrezkoak baino ez.
ii. Lanbideari buruzko datuak
Gure kualifikazioaren, esperientziaren, etab.en murrizketa egingo dugu hitzaldiaren testuingurura eta edukietara moldatzeko. Senak esango digu
tokian tokian zer esan behar dugun. Neurriz eta apaltasunez egin. Kontuz, ez aipatu gure titulu, kargu, master, etab. guztiak! Entzuleek umiltasuna goraipatzen dute eta ez dute handikeria maite.
iii. Badakigulako itxura egin
Ogibideari buruzko datuak izan daitezke horretan lagungarri, eta gai horri buruz jendaurrean hitz egiteko eskubidea irabazi egin dugula erakusteko
“Entzuleek oso denbora gutxi
behar dute hitz egiten ari denari buruz edo hitz
egin behar duenari buruz iritziren bat
izateko. Hasierako
34
ukituren bat, iruzkinen bat edo esperientziaren batekin jantzi dezakegu. Hori guztia apaltasunez eta hurbiltasunez.
iv. Aurkezpenean bertan jendearengana hurbiltzea
Gure buruari eta ogibideari buruz emango ditugun datuek helburu hori lortzen lagun dezakete. Eta gainera... Ba al dago toki edo entzule horiengana lotzen gaituen ezer edo inor? Ba al dut anekdota edo gertakariren bat kontatzerik jendearengana hasieratik hurbiltzeko? Eta gainera, entzule guztiak agurtuko ditugu, begiradaren areto guztia hartzen ahaleginduz.
b. Gosea egin dezagun. Janari goxo-goxoa dugu zain
Hitzaldiaren lehenengo uneak, hitzaldiaren eta hizlariaren aurkezpenetik hasita, azalpena bera hasten den arte, oso garrantzitsuak dira, jendea adi dagoelako, eta hortxe finkatu ahal izango dugulako gero etorriko den guztia. Hasierak, gainera, lehenengoetatik hizlariaren eta entzuleen arteko distantzia laburtzen laguntzen du. Arreta hasieratik gureganatzen ez badugu, nekez lortuko dugu geroago.
Norberaren eta lanbidearen aurkezpen txarra eta hitzaldiaren hasiera eskasa aurrerago gainditu ezin izango dugun oztopoa izan daitezke. Saihestu ohiko hasiera motak; ez erabili betiko hitzak. Ez saiatu honelakoen bidez gure burua zuritzen: "Ez dakit gai izango ote naizen..." "Ez dut prestatzeko astirik izan..." "Azken orduan abisatu zidaten eta gaia ez dut bete-betean ezagutzen..." "Hautemango duzuenez, oso urduri nago..." "Uste dut esan beharreko guztia esan dudala eta ezer gutxi geratzen zait esateko..." "Barka atrebentzia..." ".....taz hitz egitea egokitu zait"
“Lehenengo irribarrea, erreakzio
positiboa... lortzeak ateak
parez pare zabaltzen dizkigu
“Hasiera bereziki
prestatuko dugu
hitzaldiaren gorputza landu ondoren, hau
da, hitzaldiaren edukiak zehaztu
35
Ohikoena lortu nahi diren helburuak azaltzea da. Entzuleek, horrela, zer jasoko duten antzeman dezakete argi eta garbi. Horren ildotik, garatuko dugunaren laburpena edo puntuak aurkezteak hitzaldiaren “argazkia” ikusten laguntzen du. Zer esango dugun esan. Gaia argi eduki behar dugu eta, kasu bada, gaiari buruz hitz egiten ari denaren iritzia.
Entzuleei zuzentzen zaien pertsonak, hitzaldia prestatzen duenean, hasierak honako baldintza hauek bete ditzan zaindu behar du:
- Arreta berehala erakarri behar du. Laburra eta erakargarria izan behar du. Harritu egiten badu, hobeto.
- Jendek hizlaria nahiz hizketa-gaia errespeta ditzan saiatu behar du.
- Entzuleak hitzaldiaren atal nagusia entzuteko prestatu behar ditu.
- Hitzaldiak jendearentzat duen interesa erakutsi behar du.
- Bizitu irudimena.
c. Nola eman dezakegu efektu-kolpe hori?
“Hasiera zenbat eta gehiago
zaindu, orduan eta eragin
handiagoa izango du. Eskemari edo gidoiari begiratu gabe azaltzeko
gai bagara, etekin handiagoa
36
Gogoan izan hizlariaren eta haren ogibidearen aurkezpen onak interesa pizten laguntzen duela. Efektu-kolpea emateko ez da zertan puztu, dramatizatu edo gehiegikeriatan aritu. Hamaika modu dago hitzaldiaren hasieratik arreta erakartzeko: Aukeratu dezagun bat eta aurrera egin.
Aukerak aztertu behar ditugu, eta nahi izanez gero bat baino gehiago konbina ditzakegu:
- Gaiaren edo aukeraren aipamena egitea
Hitzaldiaren titulua erakargarria edo deigarria bada, edo gaurkotasun handikoa delako jendearen arreta pizten badu, haren aipamena egin daiteke zuzenean, eta aukera aprobetxatuta, hasiera moduan zera esan dezakegu: gaiak sortutako iguripen edo aurreikuspenengatik bertaratu dela horrenbeste jende.
Entzuleak inguruabar bereziengatik hurbildu badira, nahikoa izango da ahalik iruzkin argi eta xumeena egin eta hitzaldiari ekitea.
- Galdera erretorikoak egitea
Galderek arreta eta interesa pizten dute. Hainbat presta daitezke. Helburua ez da ahozko erantzuna, burukoa baizik. Hitzaldia bera izango da galderen erantzuna. Galderak argiak eta ulerterrazak izan behar dute, eta lehenengo unetik erakarri behar dute jendea. Ez egin galdera korapilatsurik, nahasirik edo erantzunik gabekorik.
- Baieztapen ausarta
Entzuleen artean “shock”a eragiten du. Esandakoa nola probatzen den ikusi arte interesa erakarri eta mantentzen du.
“Galderek, hitzaldiaren
hasieran, tartean edo amaieran,
arreta eta interesa pizten dute. Entzulea
partaide bihurtzen dute,
37
- Aipamen bat erabiltzea
Hitzaldia hasiera emateko idazleren baten hitzak edo idatziren bat erabili. Jendearentzat ezaguna bada eta dagokion arloan izen handia badu, indar handiagoa izango du.
- Anekdota bat kontatzea
Interesgarria bada, atsegina, eta gaitik urruntzen ez bada, nahi dugun ondorioa eragingo du. Ahal dela, norberarenak, eta beste inorenak badira, ahal den heinean gurera ekarri. Hobe da norberaren buruari barre egitea, inori egitea baino. Hala ere, umorea eduki behar da graziosoa emateaz gain, izan ere izateko. Izan ere, kontuz umorearekin Testuingurutik kanpo eta entzuleen sentiberatasuna kontuan hartu gabe egiten bada, hitzaldia honda dezake.
- Benetako gertakari bat
Bizimodu errealeko gertakari bat edo batzuk, erkidegoan, lanean, oporretan, bidaiaren batean gertatutako gertakariren bat... gaiari loturik badaude,
“Irudimena landu behar da,
norberaren burua ere
harritu, eta hasieratik
guztiak zur eta lur utzi. Hizlari bakoitzak ikusi
behar du zer
38
oso argigarriak izan daitezke eta berehala pizten dute interesa.
- Datu harrigarri bat
Gaiarekin zerikusia duen datu estatistiko deigarri batek, zifra harrigarri batek jendea adi egotera bultzatzen du. Berria eta ezezaguna izan behar du, eragin handiagoa izan dezan.
- Suspensea
Noraino joan nahi du? Jendeak bere buruari galdera hori egiten badio, zure esku daukazu.
Eta ondoren, gaia, jorratuko diren puntuak, helburuak, etab. aurkeztu.
7. Berbaldiaren gorpuzkera: aurreikuspenak betetzera
a. “Nola”ren garrantzia
Arreta gureganatu dugu. Entzuleak zein diren jakiteaz arduratu gara, badakigu zer interesatzen zaien, argi dugu hitzaldiaren helburua, emandako denborari doitu eta labur jokatu behar dugu. Orain mintzaldiari bete-betean ekin behar diogunez, aurreikuspenak bete behar ditugu. Eta horretarako, harira jo behar dugu zuzenean sarrera amaigabeak saihestuz eta funtsezkoena esan egingo dugula bermatuz.
Eta, gainera, hauxe ere esan dezakegu:
“Jendea guri entzuteko irrikaz dago. Baina, aldi
berean, arreta mugatua da,
ahula eta,
39
- Argitasunez, xumetasunez eta laburtasunez jokatu behar dugu beti.
- Hitzaldia aurkezteko moduak jendeak hobeto gorde dezan laguntzen du. Zenbat eta pertsonalagoa izan, hobeto.
- Irakurritako edo buruz ikasitako interbentzioak nekagarriagoak dira jendearentzat.
- Interesatzen zaiguna gordetzen dugu. Gainerakoa baztertu egiten dugu.
- Bizitasun eta sormenez jardunda, arreta erakutsita, errutina apurtuta, barietatea eskainita eta jendea eta gure burua bera harrituta, entzuleak geurera ekarriko ditugu. Hobe da prestatzea inprobistatzea baino!
- Gu entzuten ari direnek “ikusi” behar dituzte mezuak. Esan beharrekoa grafikoki adierazi behar da, jendeak bisualizatu eta buruan irudika dezan. Xehetasun deskriptiboak emango ditugu horretarako.
- Aurrez prestatu eta une egokian esandako esaldi harrigarri batek entzuleak erreakzionarazten ditu.
- Oso lagungarria da ikus-entzunezkoez ondo baliatzea.
- Azkar edo geldo aritu beharrean, entzuleak entzuten ari direna barneratzen joateko moduko erritmoa da onena, trabatuta edo lo geratu gabe.
- Lasaitasuna eta poza transmititu behar da; arintasuna eta kolorea. Publikoarekin gogokidetasuna lortu behar da, gertutasuna eta elkarrekiko konfiantza.
Ondoren, arreta pizten eta hitzaldian zehar interesari eusten laguntzen duten elementuak azalduko ditugu.
b. Entzutea erraztu
- Ordena, loturak, progresioa
Zer esango dugun esan , esan, zer esan dugun esan. Zeri buruz hitz egingo dugun, azalduko ditugun ideia nagusiak zein diren eta haien interesa eta garrantzia
“Jendea arreta galtzen ari dela sumatzen duzun
unean bertan erreakzionatu behar dugu, haria galtzen badu, ez baita
40
zehaztu badugu, hitzaldiaren ardatza finkatu dugu, eta jendean ulertu du. Egitura zenbat eta naturalagoa eta kontsekuenteagoa izan, errazagoa izango da entzuleentzat barneratu ahal izatea. Gidoia koherentea bada errazago ulertukoa da. Ondoren, ordenaz garatu behar da, hari argiarekin eta ideia bakoitzaren laburpenarekin; atzean gelditu direnak berreskuratzeko.
Hurrengo ideiari ekiteko loturaren bilatzen badugu, entzuleek hitzaldiaren aurrerapena eta progresioa antzemango ditu. Trantsizio hori indartsua eta argia izango da. Eta jarraitu ahal izatea ahalbidetzen du horrek, zer esan den eta esateko zer dagoen jakinda. Norantz goazen badaki. Paragrafoak behar bezala kateatzea, mugimenduan dagoen trenaren antzekoa da, bagoi bakoitzak hurrengoari egiten dio tira ezinbestean, eta denak heltzen dira ibilbidearen amaieraraino. Amaieran hitzaldiaren funtsezkoena laburtzen badugu, emaitzak merezi izango du.
- Gertaera–ondorioak. Arazoa–konponbidea...
Hitzaldi batzuetan gertakari konkretuak dira haren funtsa. Haiei buruz informatzera, irakurtzera eta haiek interpretatzera eramaten gaitu logikak. Zer eta nola gertatu da? Zein izan daitezke gertatutakoaren ondorioak? Mesede ala kalte egingo digu? Nola konponduko dugu?... Aurrerapenak, suspenseak, aldeak batzen dituzten loturek... jendea harrapatu egiten dute.
Beste hitzaldi batzuetan beharrizana agertu edo arazoa aurkeztu, hura asebete edo konpondu, emaitzak azaldu edo erakutsi, motibazioa indartu eta ekintza edo atxikipena eskatuko dugu... Entzuleek prozesu guztian jarraituko gaituzte.
“Ordena eza da jendeak haria
eta arreta galtzeko bide
zuzena”
41
c. Mintzaldia jantzi
- Estatistikak, adibideak, datuak
Informazioa indartzeko, ideiak defendatzeko, etab. oso garrantzitsuak dira. Behar den eragina lortzeko, hobe da gutxi eta ulergarriak erabiltzea, eta ez entzuleak zoratu eta nazkatuko dituen datu-oldea. Datu eta adibide berri edo ezezagunak aurkezteko gai bagara, interesa bermatuta daukagu. Garrantzitsua da objektiboak, sinesgarriak eta iturri onetatik etorriak izatea. Adibideek hurbilekoak eta ulergarriak izan behar dute, eta ahal bada, berriak eta harrigarriak. Gai horretan adituak direnen adibideak ematea amaiera bikaina da, zalantzarik gabe.
- Gertaerak, anekdotak, esperientziak, umoreak...
“Hitzaldiaren eskeletoa jantzi egin behar da.
Erakargarriagoak eta ulergarriagoak
izan daitezen, ideiak bizitu eta jantzi egin behar
42
Bizitasuna eta poza ematen dute, eta hitzaldia janzten laguntzen dute. Hitzaldiaren gaiarekin edo helburuekin zuzeneko lotura izan behar dute. Gertaera horietako protagonista hizlaria bera bada, askoz hobe. Ez izan zalantzarik gure esperientziak kontatzeko. Arreta galdu bada, berreskuratzen laguntzen dute. Tentsio-uneak baretzeko ere balio dute, hitzaldi serioetan gatz apur bat eransteko, jendearengana hurbiltzeko...
Umorea ere oso baliabide ona da, baina kontu handiarekin erabili behar da. Bestela, hobe baztertzea. Oso “animalia” delikatua da. Bi ahoko arma da. Kontuz txisteekin! Hobe haiei atsegina iruditzea, graziosoa izatea baino. Ondo dago atsegingarria izatea, baina arinkeriak jardun gabe.
- Narrazioa
“Mugitzen” ari diren ideiek arreta pizten dute, eta horren adibide argiena narrazioak dira. Jendeari izugarri gustatzen zaio istorioak entzutea. Batzuetan narrazioa da hitzaldiaren ardatza eta oinarrizko edukia. Benetakoa izan behar du, kontatzeko gogoa izan behar duzu, usainak antzeman, xehetasunak ikusi... Zerbait kontatzen dugunean informazioa, datuak, ideiak, etab. eskaintzen ditugu oso eraginkorra den eta, ondo erabiliz gero, jendea adi egotea lortzen duen teknikaren bidez. Narrazioa eta suspensea elkarri lotuta daude, eta entzuten ari dena airean mantentzen dugu. Indarraz eta bizitasunez narratu. Hasierarako ere erabilgarria da.
Oro har –ez narrazioan bakarrik–, gauza grafikoak eta deskriptiboak marka garbia dira beti, entzuten ari denarengan eragiten duen ikus inpresioa. Irudimenean kokatzen da eta lekua egiten du arrasto argi eta zehatza uzteko. Entzuten ari garena “ikusten” ari gara.
e. Baliabide erabilgarri eta eraginkorrak
- Zehaztasuna
“Norberaren esperientziek izena ematen
diote interbentzioari, marka propioa alegia. Hobe da norberarenak
“Naturaltasunez jariatzen den eta
interesa eta arreta pizteko
hainbat elementu dituen “ondo jantzitako”
hitzaldi baten atzean sekretu
bat dago: prestakuntza”
43
Interesgarriagoa da mintzaira zuzena erabiltzea abstraktua baino. Ez erabili formula hutsalak, izenak, datuak eta zita zehatz eta benatakoak baizik. Jendeak berehala bilatzen du entzuten dituen hitzen esanahia, eta hitz huts eta edukirik gabeko esaldiz jositako interbentzioei muzin egiten die.
Banan banako kasuak sailkapen orokorrak baino interesgarriagoak dira. Lekuen eta pertsonen izena aipatzeak eragin handiagoa du zehaztugabetasunak eta hutsaltasunak baino. Aurkezten den errealitateak biziarazten ditu hitzaldiak eta xehetasunen aberastasunak ematen die indarra.
- Analogia edo konparazioa
Analogian, ezagunetik ezezagunerantz jotzen dugu. Ezagutzen dugun gauza batek ezagutzen ez dugunarekin dituen antzekotasunak nabarmentzen ditugu, azaldutako antzekotasun horien eremu komuna azpimarratuz. Modalitate hori etengabe praktikatu behar da, analogiek berez irteten ikasi arte.
Hizlariak hitzetik hortzera erabili beharko luke halakorik: “hori eta beste hau antzeko gauzak dira” Adibideak: “Poza biziaren gatza da”. “Jendaurrean hitz egiten ikastea igeri egiten ikastea bezala da, uretara jauzi egin behar da”.
- Hurbiltasuna
Arreta handiagoa jartzen diogu hurbilekoari urrunekoari baino. Jendeak interesaz hartzen du jendeari gertatzen zaiona. Hurbil ditzagun hitzaldiak hemen eta oraingo errealitateko gertaerak aipatuz. Hurbileko jende ezaguna aipatu, bai eta bertan badaude ere, horrek hurbiltasuna ematen du eta. Entzule bakoitzaren hurbileko gertaerak kontatu, hortaz, harenak bailiran hartuko ditu. Hitzaldia pertsonalizatzeak interesa pizten du.
“Kontuz ibili interbentzio
jantziegi, findu, logikoekin,
funtsezkoena falta dute eta:
“Analogiek edo konparazioek
ideiak argitu eta gordetzen
laguntzeko balio dute”
44
Gure entzuleak bezalaxe bizi gara, sufritzen dugu eta pozten gara. Ez gara ezti-mamitan bizi.
- Berritasuna
Gauza bat originala da ustekabeko edo aparteko zerbait dakarrenean. Hitzaldiari berritasun-ukitua ematen jakin behar dugu. Sormena erabili behar dugu eta ezustekoa eman. Topikoak alde batera utzi behar ditugu. Berria dena erakargarria da.Jendeak erreakzionatu egingo du, seguru.
- Gatazka
Ideien eta pertsonen arteko aurkapenak berez dakar arreta. Baina, batzuetan, aspergarriak izan daitezke eta jendeak alde egin dezake.
- Lekukotasunak
Beste pertsona batzuk emandako iritziak, irizpideak edo ondorioak dira. Gaian adituak badira, hobe. Zenbat eta ospe handiagoa izan handiagoa da eragina. Gaiarekin zerikusia eduki behar du.
“Gure entzuleen eguneroko
bizimoduarekin bat egiten ez badugu, gure hitzak ez dira
haien gogora ez haien bihotzera
45
- Xedea
Entzuleei hizketa-gaiarekin zerikusia duen objektu bat erakustea da kontua. Arreta indar handiz erakartzen du. Azalpen gutxiago eman behar izaten dira. Komunikazioa argitu eta azkartu egiten ditu. Originaltasunari eusten dio. Buruan askoz hobeto gordetzen da. Hizketan ari denari tentsioa arintzen laguntzen dio. Hasierarako ere erabilgarria da. Ondo ikus dadila. Erakutsi eta gorde. Ez eman entzuleei ikusi eta uki dezaten, arreta galduko dute eta.
f. Begiradaren boterea
Konexio-bide aparta da. Jendeari begiratu behar zaio, haren erreakzioak eta erantzunak ikusi, “irakurri” eta “entzun” egin behar dira, horrek atzeraelikatzea edo feedbacka ahalbidetzen du. “Begiradarekin” harrapatuta edukitzeak arreta handitzen du eta hari erne egotean, hitzaldiaren nondik norakoa bideratzeko aukera daukagu.
Jendeak atsegin du begira daukanak irudi irekia, atsegina, optimista, irribarretsua edukitzea. Begiradarekin areto guztia hartu behar da gune guztiak fokatuz eta aurpegi jakin batzuk banakatzen ahaleginduz. Ez da komeni gune batera soilik begiratzea. Gorputz-mintzairaren atalean garatuko dugu aurrerago.
Entzuleek esaten dugunari buruzko ohar gutxi har ditzaten lortu behar dugu; idazten ari diren bitartean hizlaria ikus-eremutik galtzen dute eta mintzaldiaren osagarri behar beste dokumentazio edukiko dutela bermatzeak hizlariaren eta entzuleen arteko harreman bisual eta emozionala ahalbidetuko du.
“Senak edo jendearen
erreakzioak ohartarazten bagaituzte,
malgu jokatu eta behar diren
aldaketak egin. Begiradak
“Amaiera hizlariaren
sinadura da, benetako
azkeneko hitza. Hasiera bezala,
paperei begiratu gabe azaltzen
46
8. Amaierak: beharrezko amaiera
a. Gure sinadura, ahogozoa utzita
Hasiera bezala, amaiera ere zehatz mehatz prestatu behar da, hitzaldiaren gorputza –edukia– prestatu ondoren. Hitzaldiaren denboraren kontrolatuta, amaiera egokia egiteko behar ditugun minutuak hartu ahal izango ditugu. Behar baino luzeago jotzean amaiera nahasia eta ondo amaitu gabeko interbentzioa eragin dezakete. Denboraz murritz bagabiltza, hobe da mintzaldiaren gorputza laburtzea, amaiera laburtu ordez. Amaiera zenbat eta gehiago zaindu, orduan eta eragin handiagoa izango du. Uzta biltzeko unea iristea, mintzaldian erein eta landutako fruituak jaso ahal izango ditugu.
Kontuz ibili behar da ondorio faltsuak egitearekin eta ez dugu amaituko dugulako iguripenik sortuko, amaierara iritsi garela ziur ez bagaude. Honelako hitzak erabiltzen baditugu: ....amaitzeko..., azkenik..., amaitu aurretik...., eta bukatzeko... eta ondoren, amaitu beharrean hitzaldiari ekin eta beste zati batean jarraitzen badugu, jendearen pazientzia kolokan jartzen ari gara, eta amaiera bikaina egiteko aukera galduko dugu. Amaiera topikok saihestu. Amaiera iragarri gabe antzeman behar da.
b. Amaiera onaren helburuak
Ondorioa, laburpena, funtsa izan behar du. Zer esan dugun esatea. Ez luzatu diskurtsoaren gorputzean azaldutako ideiekin. Denboran luze jo badugu, ez du zentzurik barkamena eskatzeak. Moralizatzea edo mehatxu egitea baino hobe da abantailak eta desabantailak aurkeztea, jendeak berez erabaki dezan.
Amaierarako hautatutako elementua zeinahi dela, jendearen arreta garatutako gaira bideratu behar du, hitzaldiaren tonuarekin bat etorri behar du, eta formagatik eta ahotsaren tonuagatik, benetako amaiera eman behar du. Azkeneko hitzak mantsoxeago esatea
“Amaiera bikaina:
erritmoan eta etenaldietan segurtasuna, sentipenak igortzean
emozioa, eta hitzen
47
komeni da, arrapaladan esan gabe. Gidoiari begiratu gabe esaten badugu, hobe. Prestatzean kontuan hartu behar dugu, funtsezkoa laburtzeaz gain, honakoa ere eskaini behar duela amaierak:
- Entzuleen artean aldarteak sortu behar du- Mezua positiboki berretsi behar du
Entzuleen erantzuna eta erreakzioa bilatu behar du, eta ekintzara bultzatu
- Arreta gai nagusian kokatzen lagundu behar du- Izan atsegina eta entzuleak poztu, eta amaiera
adeitsu eta positiboa egin.
Eskerrak eman ondoren, zutik jarraitu, isilean, entzuleei begiratu eta irribarre xume bat erakutsi.
c. Nola ipini azken ginga pastelari?
Oro har, gomendagarria da laburpen ona egitea, ideia nagusian zentratzea, gure interbentzioa laburtzea eta mezua jendearen buruan finkatzea. Eta ondoren, efektua, errematea. Amaitu, etena egin eta “eskerrik asko”. Badira zeregina bikain amaitzeko hainbat eta hainbat modu; ikus ditzagun batzuk:
- Erronka edo eskaera
“Laburtu, ideia nagusia
gogorarazi, mezua sendotu...
eta gainera, kolpe
eraginkorra,
48
Proposatutako ekintzaren alde jokatzea eskatzen du edo helburua lortzen laguntzeko erantzukizunak gogorarazten ditu hizlariak. Dei horrek indartsua izan behar du, eta hitzaldian aurkeztutako ideia edo argudio nagusiak jaso behar ditu. Taldeari erronka ere aurkeztu ahal zaio.
- Testu baten aipamena
Azaldutako ideiei edo gauzatu behar den ondorioari loturik dagoenean erabil daiteke aipamen bat. Gauza bera, hizlariak aurreikusitako aldartea eragiten badu.
- Azken onura aipatu
Zure hitzaldian zerbait egitea proposatu badiegu, proposatutako eginez gero lor dezaketen onura ikusarazi edo azpimarratuz amaitu behar dugu.
- Hasierako arrazoira jo
“Amaiera ona azken-buruko ona bezalakoa da. Amaierako
sentsazio atsegina uzten
du. Amaiera txarrak huts-
sentsazioa uzten
49
Eragin handiko amaiera hitzaldia hasteko erabili genuen elementua errepikatzea da, aipamena, gertaera edo galdera gogoratu eta azken nahiaren isla gisa aplikatuz. Horrela, diskurtsoa edo hitzaldia bikain lotuta geratuko da.
- Emozio-eragina
Jendearen barrua ukitzea. Ustea indartzen edo aldarazten laguntzen du. Jendea jardutera bultzatzen du. Hitzaldi bairagarri egokia.
- Esaldi bairagarri gehigarria
Hitzaldia amai daiteke azaldutako ideien berrikuspen laburra eginez, eta, ondoren, iradokitako iritziak onartu edo adierazitako ekintzei ekin beharraren garrantzia azpimarratzeko pare bat ideia. Esaldi biribila erabil daiteke amaitzeko.
- Esandakoaren arabera jarduteko norberaren asmoa
Hizlariak esan berri duenaren arabera jarduteko egiten duen adierazpena da. Eraginkorra da entzuleengan ospea badu.
- Gertaera, anekdota, jazoera, galdera erretorikoa...
Hasierarako nahiz amaierarako balio dute. Amaitzeko era argigarria da, beti ere, azaldutako ideiei lotuta badaude edo hitzaldiaren helburuan aurreikusitako aldartea sustatzera bideratuta badaude.
9. Lagungarri bisualak
a. Laguntza eta osagarri ona
Batik bat, ordenagailu-proiektorea hartuko dugu oinarri, gaur egun gainerako euskarri bisualei itzal egiten ari baitzaie. Dena den, gero eta gutxiagotan bada ere, oraindik orain gardenkien proeiktorea ere
“Amaitzeko erabili nahi
dugun esaldia idatzita eraman
beti, buruz ikasiz gero irakurri
beharrik eduki ez arren. “Ez
50
erabiltzen da. Komunikazioaren lagungarriak dira, argigarriak dira eta azalpena ulergarriago eta erakargarriago bihurtzen dute. Inoiz ez dira hizlariaren narrazio-elementu edo “txuleta” edo salbazio-taula gisa erabili behar.
Laguntza bisualak erabiltzeko erabakia hartu badugu, gorabehera teknikoak argitu behar ditugu. Horren barnean sartzen dira ekipoen eta gailuen erabilgarritasuna, entzule-kopurua, espazioa eta aretoaren forma, argiztapena, jarlekuen kokapena, hizlari kopurua, hitzaldien iraupena... Jende guztiak ikusi eta entzun behar ditu argi eta garbi. Erabiltzeko hautua egiten badugu, entseguetan ere erabili behar ditugu.
Kontuz jokatu behar da, ordea, mendekotasuna eragin baitezakete. Eta gehiegi erabiltzen baditugu, gure ideiak "osatzeko" laguntza izan beharrean, protagonista bilakatuko dira, eta hizlaria proiektorearen arduradun hutsa izatera igaroko da. Berriz esango dugu, bada, laguntza edo osagarri modura besterik ez direla erabili behar, benetako protagonista eleduna izan dadin. Lagungarri bisualik gabeko hitzaldia emateko prest joan behar dugu, badaezpada! “Ez nekien” baino “banekien” hobe da.
b. Zer zeregin dute?
- Edukia aurkezten dute- Aurkezpena ordenatu eta aberasten dute- Arreta bereganatzen dute- Esandakoa gogoratzea eta memorizatzea
ahalbidetzen dute - Azalpena argitzen dute - Profesionaltasuna erakusten dute- Mezu eta datu konplexuak argitu eta indartzen
dituzte- Kontzeptuak azaldu eta ulerterraz bihurtzen dituzte - Dokumentu objektiboak aurkezten dituzte
“Horrelako elementu bat
aukeratu baino lehen, hizlariak
bere adierazpen-
premiak, giro-baldintzak eta
baldintza
51
- Giltzarriak azpimarratzen dituzte, garrantzitsuena nabarmenduz
- Laburtu, laburbildu eta amaitu egiten dute- Hizlaria lasaitu eta ziurtasuna ematen diote- Agerpen-denbora laburtzen dute- Umore-ukitua ematen dute
c. Nolakoak izan behar dute?
Lagungarri bisualak egitea hitzaldiaren prestaketa-prozesuaren baitan dago. Erabiltzen direnean hitzaldiaren atal bihurtzen direla eduki behar dugu gogoan, eta aurkezpenaren lagungarri eta gidari izateaz gain, berez informazioa helarazten dutela. Batzuetan indargarri edo osagarri gisa, eta, besteetan, prestaketa handiagoko entzuleei informazio asko helarazi behar zaienean, hitzarekin batera doan komunikazio-iturri gisa.
“Erdipurdiko hitzaldi askoren
salbazioa izan dira lagungarri bisual
onak, eta aparteko hitzaldi asko lagungarrien
okerreko erabilpenak zapuztu ditu.
“Lagungarri bisualak dira, beraz, jendeari
hizketan ari denari laguntzeko osagarriak, eta ez haren ordezkoak:
hura baita
52
Lagungarri bisualak hitzaren lagungarri direnean, honelakoak izan behar dute:
- Argiak eta soilak
Entzuleek berehala ulertu eta barneratu behar dituzte. Bisualek argigarriak izan behar dute, hizlariak, haien aipua egiten duenean, hitzaldiak berezkoak dituen azalpenak baino eman behar ez izateko. Jakina, lagungarri bisualak entzuleen ezaugarrietara moldatu behar ditugu. Gogoan izan behar dugu azalpen guztiaren gidari izan daitezkeela, bai hizlariarentzat bai entzuleentzat. Hori bai, hitzaldiaren laburpena direlako ustea baztertu behar da.
- Adierazgarriak
Erabiltzeak arrazoi bat izan behar du, eta mezua igortzen lagundu behar du. Finean, ez daitezela ahozko adierazpenaren apaingarri hutsa izan. Argigarri funtzio horrek, sarritan, distraitu egiten du eta entzuleei ezer garrantzizkorik ez dela esan iruditzen zaie.
- Erakargarri eta harrigarriak
“Informazio gutxi eskaini.
Irudi bakoitzean
ideia bakarra, kontzeptu
desberdinak nahasi gabe”
53
Ederki eman behar diete entzuleei, eta begiratzeko atseginak izan behar dute. Kontuan izan behar dugu zer-nolako eragina duen: komunikazio-funtzioa ez kaltetzea eta entzuleentzat desatseginak edo nahasgarriak izan daitezkeen elementurik ez izatea.
- Argiak eta irakurterrazak.
Aretoko edozein tokitatik ondo irakur daitezen, tamaina eta kontraste egokiekin. Ezaugarri hori funtsezkoa da. Eta, ahal den heinean, ahalik eta gutxien ilundu behar da gela. Hondoaren eta letren arteko kontraste egokiaz aurkeztu behar da, elementu guztiak identifikatzeko: letrak, irudia... Ez dira sartu behar irakurtzeko zailak diren errotulu grafikoak eta letrak. Gogoan izan, lagungarri bisualetan agertuko diren zeinuen tamainak, gutxi gora-behera, irudiaren altuera osoaren hogeirena izan behar duela. Beraz, gauza gutxi idatzi behar ditugu eta, horietan ere, funtsezkoena. Jakina, gramatikaren arauei jarraiki.
- Ondo eratuak
Gaur eguneko teknikei eta testu-prozesadoreek eta aurkezpen-programek ematen dituzten erraztasunei esker. Gure baliabideak eskuz egin behar baditugu, letra onaz egin eta itxura ondo zaindu behar da.
- Askotarikoak.
Letra-tipoak, estiloak eta koloreak nahasten badira, anarkia eta ordenarik ez dagoela ematen du. Gardenki guztiak berdinak izateak aurkezpena motela eta interesik gabea bihurtzen du. Oreka bilatu behar da, zerbait azpimarratu nahi denean, gaia aldatzen dugunean... aldaketak eginez.
“Lagungarri bisualak ez dira paragrafo osoak idazteko, haien
edukia laburtzeko
titularrak baizik”
54
d. Nola erabili
Argi dago nork izan behar duen protagonista, eta euskarriak osagarriak besterik ez direla. Noiz eta nola erabiliko ditugu?
- Hitzak baino errentagarriagoak direnean erabili- Gehienez 5 lerro eta bospasei hitz lerroko- Kopuru mugatua. Funtsezkoak besterik ez- Horiek irakurtzeko eta barneratzeko denbora
eman- Jendeari hitz egin, ez materialei- Ez kokatu testuaren, irudiaren eta jendearen
artean- Une egokian erakutsi- Behar den denboran soilik eduki ikusgai- Erabilitakoan bistatik kendu- Arlo teknikoa aurreikusi
“Kontuz ibili itxuraz oso
profesionalak diren eta aparteko
lagungarri bisualak dituzten interbentzioekin,
55
e. Ordenagailua eta erretroproiektorea
Azaldutako laguntza bisualen edukien gehiengoak (zein funtzio eta ezaugarri izan behar duten eta nola erabili behar diren) ordenagailu-proiektorerako eta erretroproiektorerako pentsatu dira, horiek erabiltzen baitira gehien. Gainera, jarraian azalduko ditugun zenbait ezaugarri berezi dituzte:
Biak dira bitarteko aktibo eta berehalakoak. Eragin bisualeko elementuak erabiltzeko aukera ematen dute, hala nola:
- Jatorrizkoaren gainean zuzenean azaltzea
56
- Jatorrizkoa egin ahala osatzea- Datuak ezkutatzea eta erakustea- Irudiak eta/edo testuak gainjartzea- Pizteko etengailua nahierara erabiltzea- Aurkezpenaren erritmoa kontrolatzea
Gaur egun, ordenagailua ezinbesteko tresna bihurtu da, batez ere finantza, industria eta zerbitzuen arloetan. Hainbat gauza egin daitezke: kontrola, diseinua, kalkuluak, egituren diseinua, argazkiak, irudiak sortu... Errotulu mota ugari ahalbidetzen ditu, eta fenomeno fisiko edo biologikoak simula daitezke. Eta horri esker, edozein aurkezpenetarako lagungarri bisual aparta da. Horregatik utzi ditu atzean beste hainbat ikus-entzunezko –erretroproiektorea kasu.
f. Arbela eta bestelakoak
Arbela
Lagungarri bisual erabilgarriena da. Baliabide merkea eta erabilerraza. Zenbakizko kalkulua duten edukietarako edo urratsez urrats egin beharreko aurkezpenerako egokia. Ezin da aldez aurretik prestatu. Hainbat kontzeptu finkatzeko edo gordetzeko oso osagarri egokia da. Entzule-kopuru txikia edo ertaina denean balio du. Laneko bileretarako aproposa da, azalpen grafikoagoak eta ulergarriagoak ahalbidetzen dituelako.
Adarkatu ahal izatea da bere balioa, edukia hiru mailatan egitura daitekeelako: azalpena-garapena-emaitza. Azalpena emandakoan, gainera, ezabatu egin daiteke. Idazten den guztia erraz irakurri behar da. Eta ahal den heinean, entzuleei bizkarra ez ematen ahalegindu behar da.
Papelografoa - folio itzulgarriak edo multiplan laminak
Aldez nahiko azkar prestatzea ahalbidetzen dute. Entzule-kopuru txikia edo ertainean, bileretan, trebakuntza-saioetan... balio du. Agerian edo ezkutuan
“Diskurtsoaren hariari
premiazko edo bat-bateko informazioa gehitzen dio
arbelak, eta horri esker
57
eduki daiteke, eta hitzaldian zehar, nahi beste aipamen egin ditzakegu. Letra larria erabili, argia eta irakurterraza.
Diapositibak
Jende askok ikus ditzake. Ordenagailu-proiektoreak baztertu du.
Bideoa
Entzule-kopuru guztietarako balio du. Elkarrizketak, erreportajeak, mugimendua duten irudiak, etab. proiektatzeko gomendagarria. Amaiera edo/eta hasieretarako erabilgarria. Irudiak - soinua – musika nahasteak oso emozio-eragin handia du.
10. Gorputz-mintzaira
Gorputzak ez du gezurrik esaten. Gorputz-mintzairak hizlariari buruzko informazio guztia ematen du. Ahozko mintzairarekin batera, gorputzak hainbat zeinu bidaltzen ditu janzkeraren, jarreraren, kokapenaren, keinuen, mimikaren edo begiradaren bidez. Ikerlari batzuen iritziz, ohiko elkarrizketa batean, informazioaren erdia baino gehiago gorputzaren bidez igortzen da.
a. Lehen inpresioa, ona
Aurreko atal batean jada aipatu dugu mintzaldiaren hasieran norbere burua aurkezteko kontuaz zer edo zer. Hitz egiten hasi aurretik, presentziarekin berarekin, oholtzara joateko moduarekin, zure izate guztiarekin ematen duzu jendearekiko lehenengo harremana lagundu edo oztopatuko dizun irudia. Hortaz, lehenengo une horretarako energia sortu behar duzu, oholtzarako bidea adorez egin, ez nekez. Hizketa-gaiari berehala ekin, ahalik eta denbora gutxien galduz mikrofonoarekin, betaurrekoekin,
“Gorputz-mintzaira
garrantzi bizikoa da entzuleei igortzeko eta
harekin erlazionatzeko. Jendea guztiaz
“Irribarrea elektrizitatea
baino merkeagoa da eta argi
gehiago ematen du. Jendeak ezin
58
paperekin... Naturaltasunez irribarre egin, eta jendeari begiratu.
Beraz, gure aurkezpena zaindu behar dugu, bertaratu direnengan eragingo dugun lehenengo inpresioa ona izan dadin. Jendeak antzeman egin behar du prestatuta gaudela eta hitz egiteko gogoa dugula. Eroso sentitzen ahalegindu garela eta jendeak ikus gaitzala. Sinpatia lehenengo uneetan ez beste, hizketaldiaren edozein momentutan baliagarri izan daiteke.
Askoz hobe da lehenengo irudi positibo eta atsegina ematea itxura txarra ematea baino. Egoki den eran jantzi behar duzu, ez duzu bertaratutakoengandik nabarmendu behar, eroso egon behar duzu eta ez duzu jantzi ikusgarririk eraman behar. Norberaren irudiak eta igorri nahi dugun mezuak bat etorri behar dute. Araurik onena oharkabean geratzea da, inorentzat deigarri ez gertatzea, ez onerako ez txarrerako.
b. Tente berba egitea
“Bada jendea txintik ere esan gabe atsegin eta interesgarri edo antipatiko eta sasijakintsu
iruditzen
59
Tente berba egin, jarrera eroso eta erlaxatuan. Horrela, arnasa hobeto hartzeaz eta ahotsa hobeto proiektatzeaz gain, jendearekiko harreman bisuala eta gorputz-mintzaira hobea lortuko ditugu. Nekagarriagoa da eta prestakuntza hobea eskatzen du, baina baldintzak egokiak badira, aukera hori erabili behar dugu. Batzuetan, ordea, ezinezkoa da, ekitaldiaren, lokaren edota bestelako ezaugarriengatik.
Gorputzaren jarrerari dagokionez, zut egon behar da, baina bularrik atera gabe. Sorbalda solte: ez erorita ez jasota. Hala, gorputzaren pisua modu proportzionalean eroriko da bi hanketan. Etengabe alde batetik bestera joatea saihestu behar da. Eserita egon behar baldin badugu, eserlekuaren hasierako zatian eseriko gara, bizkarra zuzen, kokotsa lurrarekiko paraleloan eta pisua pelbisaren gainean dugula. Besoak mahaiaren gainean eta hankak paraleloan, pisua oinetan erortzen utzita.
Mahai baten atzean ezkutatzea eta ia ikusezin bihurtzea, erosoagoa da, baina indarra galtzen da eta ez gara entzuleengana berdin iristen. Entzuleei ezkutatzen ari zarela iruditzen bazaie, lehenengo inpresioa ez da ona izango, eta hitzaldi osorako baldintza izango da. Hurbilago sentitzen bazaitu, hobeto komunikatuko zara. Zu eta entzuleen arteko objektuak eta altzariak baztertzen badituzu, komunikaziorako trabak baztertuko dituzu.
c. Izan zu zeu
Ahoa baino gehiago badugu... gure nortasuna, izaera, aiurria ere baditugu. Zain ditzagun, bada. Gu geu garen bezala agertzen garenean, sinesgarritasuna igortzen dugu eta konbentzitzeko indarra hartzen dugu. Keinua barrutik sortzen da, eta ezin da programatu. Baina horretarako, esaten dugun hori sinetsi egin behar dugu. Ez dago inolako araupean eta ezin da modu objektiboan hartu. Hala ere, zuzendu beharreko akats “natural eta bat-batekoak” ere izango ditugu. Nabarmentzekoak dira tikak: betaurrekoak etengabe doitzea, sudurrari edo belarriari hazka
“Tente berba egitean indarra
ematen dugu, eta entzuleenganako
hurbiltasuna ahalbidetzen du”
“Gorputz-mintzairaren
elementu garrantzitsuenak naturaltasuna eta bat-batekotasuna
dira. Esaten duguna bihotzez esaten badugu, gorputza atzetik
doakio, eta
“Sentimenduen altzoan hesiak
hautsi, eta berezkotasuna
sortzen da, naturala den
horren 60
egitea, mihiaz ezpainak bustitzea, eztarria garbitzea... Gogoa sentitzean halakorik egitea eta agresibitatez egitea ez dira gauza bera, eta jendeak garbi antzemango du.
Gorputz-mintzaira batzuetan inkontzientea da, besteetan ikasia. Aurpegi batzuetan den-dena irakur daiteke, beste batzuek ez diote ezer. Norberaren estiloa eta keinuak bakarrak dira, eta haiei eutsi behar diegu. Ez dugu inoiz inor imitatu behar, eta kontuz prestakuntzako azkeneko ikastaroan ikasitako keinu eta mugimenduekin. Erabateko perfekzioa ez da oso balio estimatua. Jendeak pertsona ikusi eta entzun nahi du. Zerbait landu behar badugu, izan dadila besteengandik bereizten gaituen indibidualtasuna. Berezko eta bat-bateko keinuak ezustean geratzen dira. Hobe dira horiek plastikozko eta artifizialak baino. Jendeak haiei erreparatzen badie... zerbait oker dabil. Eta ez ahaztu keinua traidorea dela eta jokaldi makurra egin diezagukeela.
Hitzaldia hasi aurretik finkatu behar al da noiz jasoko dugun hatz erakuslea zerbait adierazteko, eskuak haserreaz noiz uzkurtuko ditugun edo ezjakintasuna adierazteko sorbaldak noiz jasoko ditugun? Ahantz dezagun. Keinu eraginkorra bat-batekotasunetik sortzen da.
d. Keinuen eta edukiaren arteko harremana
Keinua hizlariari, gaiari eta entzuleei doitu behar zaie. Eta hiru elementuon artean koherentziari eutsi behar zaio. Azaltzen ari garenarekiko identifikazio-egoera batek eragin behar du keinua. Eta hitzari aurrea hartu behar dio edo hari lagundu. Gorputzaren mugimenduak mintzaldiaren mugimendua biziarazi behar du. Mintzaldiak iturburuak bezala isuri behar du, kontraesanik gabe, harmoniaz, pentsatzen eta esaten denaren arteko erlazio logikoarekin.
Hotsandiko keinuak egitea edukirik eza ezkutatu nahia izan daiteke, eta areto handietan, entzulek urruti daudela, gorputz-mintzaira areagotu egin behar da.
“Esaten ari garenaren eta
keinuekin edota ahots-tonuarekin
adierazten ari garenaren artean
kontraesanik badago, jendeak
hizkera ez-ahozkoari
61
Hitzaldi batzuk ezin dira eman gorputza zurrun dugula, eta beste batzuetan barregarria izan daiteke hizlariak keinuak egitea. Ez da gauza bera entzule-kopuru handia ala txikia izatea.
e. Begirada: espresioa, lotura, segurtasuna...
Aurpegia gure gogo-aldartearen isla da, hortik esaera zaharra "nolako bihotza halako aurpegia". Aurpegiaren hizkuntza unibertsala da; emozioak eta mezuak transmititzen ditu hitz txiki bat ere esan beharrik gabe. Itzaletan uzten du hizketan diharduena, off-en dagoen urrutiko ahots legez, eta testu-mezuak edo ikus-entzunezkoak nagusi eginez, entzuleengandik urrutiratzen gaitu. Eman dezagun aurpegia; ongi ikus gaitzatela.
Aurpegiko atalik adierazgarriena begiak dira. Horrexegatik, komunikazioan begirada funtsezkoa da. Jendearekiko harreman bisualak autoritatea eta konfiantza, zintzotasuna eta zuzentasuna erakusten ditu, eta, aurretik esan dugun bezala, interesari eusten laguntzen du. Pertsonei aurpegira begiratu behar diegu. Hasieran zaila dirudi, baina, praktikatuz gero, lor daiteke. Euretako bakoitzari zuzentzen zatzaizkiolako inpresioa eduki behar du jendeak. Ikusiko duzu entzuleak hitzaldian nola barneratzen diren.
Jende guztiari begiratu behar zaio, toki jakin batzuetan beharrean, norabide guztietan sarea hedatuz. Entzule kopuru handia denean, sistema ona izaten da W edo M bat irudikatzea areto osoa zeharkatzeko. Begiratzea, jendarteari begiratzea, hura irakurtzea. Gogotsu egitea. Begiradarekin erakartzea eta haren erreakzioei adi egotea. Haren erantzunak lagundu egingo dizu hitzaldiaren erritmoa dosifikatzen. (“Jarlekuan ipurdia mugitzen ari badira, zuk ez diezu bihotza mugiarazi”).
Begirada desbideratzea, sabaira, leihora, behera begiratzeak segurtasunik eta konfiantzarik eza,
“Jendeak gustuko du hari begira egotea.
Begiradak komunikatu eta helarazi egiten du. Bihotzerako
62
konpromiso-eskasia erakusten du, eta kasu eta egoera jakinetan, gezurretan ari garela ere irudi lezake.
f. Eskuen indarra eta adierazgarritasuna
Eskuekin, baina, kontuz ibili behar dugu. Ezin da esan zer egin behar den, bai ordea, zer saihestu behar den. Eskuak mugitzean ahozko adierazpidea modelatzeko eta hari laguntzeko gai ez bagara, hobe da, mahai gainean edukitzea, beti ikusgai, edo automatismorik ez duen zerbaitekin okupatzea: boligrafoa edo eskemen orriak. Hobe da beti solte eta aske edukitzea.
Hainbat gauza saihesten ahalegindu behar dugu: dardara, eskuekin zer egin ez jakitea, bizkarrean ipintzea, besoak gurutzatzea, poltsikoetan sartzea, ezkutatzea, bihurritzea edo igurztea, entzuleak seinalatzea... Eta kontuz ibili eraztunekin, erlojuarekin edo botoiekin jolasten ibiltzearekin, hazka egitearekin, hatz-muturrez mahaian joka aritzearekin... Eta ez dago konponbide magikorik. Eskuak libre ditugula trebatzeko sufrimendua hartzen badugu, gure burmuinak jardun hori barneratu, eta berehala bilakatuko da gure ohiko jarduna.
“Eskuak aparteko
adierazpidea dira. Gogoa
jartzen badugu, bat-batean, bere kasa mugituko dira. Hitz egin
63
11. Ahotsa: zain dezagun gure tresna
Ahoskera mintzaldiaren funtsezko osagaia da. Hizlariaren nortasunari, ezaugarriei (gutxi gorabeherako adina, sexua, jatorria) jarrerari eta aldarteari buruzko informazio argia eskaintzen digu. Ahotsaren bidez hainbat gauza helarazten ditugu: gogoa, zintzotasuna, segurtasuna, gaia mendean dugula... eta guztiz kontrakoa ere bai. Ahotsa funtsezkoa da milioika pertsonaren lanbidean.
a. Ondo arnas hartzea, hobeto berba egitea
Ondo arnas hartzearen eta ongizate fisikoaren artean harreman estua dago. Arnasa kontrolatzeak, osasun iturri izateaz gain, ahotsa hobetzen ere lagunduko digu. Komeni da sudurretik arnas hartzea –eta ez ahotik–, horrela, airea iragatzi, berotu eta hezetu egiten baita. Eta ahots-kordei mesede egiten die. Oxigeno gehiago arnastean, ongizate fisikoaz gain, hitz egiteko maniobra-tarte handiagoa lortzen da. Arnasa botatzea hartzea baino garrantzitsuagoa da, arnasa botatzeak baldintzatzen baitu ahotsaren bolumenean, abiaduran eta ozentasunean.
Ahotsa hobetzeko arnas hartzen ikastea airea sudurretik urdailera eramatea da. Ahotsari inflexioa emateko –jaisteko ata igotzeko–, diafragma erabili behar dugu, inoiz ez eztarria. Diafragma kaxa torazikoan dagoen muskulua da; zabaltzean eta uzkurtzean huts-efektua eragiten du, eta indar abdominala erabiltzen du biriketara aire gehiago helarazteko.
Nola jakin dezakegu gure arnasketa abdominala ala diafragmatikoa den? Zutitu egingo gara, eta esku bat bularrean eta bestea urdail gainean ipiniko dugu. Minutu batez, normaltasunez hartu arnasa. Arnas hartzean, zure eskuak behatu, zein mugitzen da? Urdail gainean dagoen eskua mugitzen bada, arnasketa diafragmatikoa egiten ari zara. Bularrean dagoen
“Gure ahotsa gure hatz-marka bezain berezia da. Gugandik
kanpora dugun enbaxadorea da. Gure izaeraren
“Arnasketa abdominalak
diafragma erabiltzen du
arnasa hartzeko eta ez bularra;
eta hori da gure arnasketa, gure
osasuna eta gure ahotsa hobetzen lagunduko digun
64
eskua mugitzen bada, arnasketa bularrekoa edo azalekoa da, eta hori ez da hain eraginkorra, eta ez ditu arnasketa sakonagoak dituen onurak.
Zutik egoteak arnasketa ahalbidetzen du. Eserita bazaude, bizkarra zuzen eduki behar duzu. Kokotsak bularrarekiko angelu zuzena egin behar du; hau da, lurrarekiko paraleloan egon behar du, eta horrela, airetik aire gehiago sartzea eta ahoan indar gehiago edukitzea ahalbidetzen da.
b. Naturaltasuna, jarioa eta sosegua
Gizakion burmuinak 500 hitz prozesatzen ditu minutuko, baina 150 baino ez ditugu esaten. Horra hor zer nolako zailtasunak izan ditzakegun gauza asko esan, gaiaz jantzita gaudela erakutsi eta hitzaldira gonbidatu izana merezi izan duela erakutsi nahi dugun hitzaldi batean, abailak eraman gaitzan uzten badugu.
Azkar hitz egiteak ez du ulermena errazten. Oso azkar hitz egitean hizlariaren urduritasuna erakusten du, eta entzuleengan estutasuna eragiten du, aitzitik, moteltasunak edo patxadak bizitasuna kentzen du eta logura eragiten du. Ahozko adierazpenak bateratu egin behar ditu jarioa eta sosegua, eta horretarako, etenak erabili behar dira esaldi batzuk azpimarratzeko, gogoeta eragiteko edo gai aldaketa adierazteko.
“Hitzek berez irten behar dute, eta arrapaladan doazelako itxura
eman gabe, entzuleekin bat
egitea ahalbidetuko
65
c. Entzun eta uler gaitzatela
Ezagutzen al dugu gure ahotsa? Zer nolako ahotsa dugun eta hobetu egin dezakegula jakin behar dugu. Modu egokia da gure ahotsa grabatu eta entzutea, horrela akatsak antzeman eta zuzentzeko aukera izango baitugu. Terapiarik onena praktikatzea eta saiatzea da. Ahotsaren kalitatea funtsezkoa da.
Ahotsa ondo emititzeko, biriketara iristen den airea ahalik eta hoberen erabili behar da. Horretarako, ahotsa ahul entzuten bada, aire gehiago arnasten ahalegindu behar dugu, ozentasuna areagotu eta, bolumena jaitsi gabe, esaldiaren amaierara heltzen uzteko. Arnasketa diafragmatiko edo abdominalak helburu hori lortzen lagunduko digu.
Baina, esaten duguna entzuteaz gain, ulertu ere egin behar dute. Horretarako, ez dugu inoiz hortzak estututa hitz egin behar. Ezpainak mugitu egin behar dira, eta ahoa asko zabaldu; pentsatu behar dugu ezpainak ezin dutela elkar ukitu, B, M, P eta V letretan izan ezik. Edozein fasetan saihestu behar ditugu, kosta ahala kosta, hitz galduak edo soinurik irenstea.
d. Doinua, abiadura eta bolumena bateratzea
“Enfatizatzea garrantzizkoena
, funtsezkoa, oharkabean
geratzea nahi ez duguna
azpimarratzea baino ez da”
66
Pertsonei hitz egin behar diegu, baina azkeneko ilaran daudenei zuzenduriko ahots-ozentasunarekin. Entzule guztiek eduki behar dute gure interbentzioa hasieratik bukaerara jarraitzeko aukera. Monotonia saihesteko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumena moldatu eta egokitu egingo ditugu.
Hitza biziarazteko modua da bolumenarekin jokatzea, gora eta behera eginez, entzumenaren mugen barruan, jakina, eta ahozko adierazpenaren abiadurarekin.
Ahotsaren bolumenak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak –gama guztiak hartuta, altuenetik eutsienera– abiadurarekin eta tonuekin konbinatu daitezke, eta horrek oso emaitza onak eragiten ditu. Gure ahotsaren inflexio posible guztiei esker, esaldi edo hitz bati esanahi ezberdina eman diezaiokegu, ahoskatzeko erabili dugun enfasiaren arabera. Hitzek benetan duten esanahia gogorarazi behar dute. Ozen eta argi eta modu eutsian hitz egitea mikrofonoaren bolumena igotzea baino hobe da.
Kontuz abiadurarekin. Are gehiago ebakera-arazoren bat badugu. Arineketan bagabiltza, zailagoa izango da mezua igortzea. Hobe da edukiak murriztea eta lehentasunak markatzea. Gauza gutxiago esan behar dira, baina indar eta biribiltasun handiagoarekin. Behar den abiaduran, erritmoari eutsiz, hitz egiteak, entzuketa errazteaz gain, zer esan behar dugun argitasun eta zehaztasun handiagoarekin pentsatzen lagunduko digu.
Hitzak ahoskatzean, kontsonanteak argi eta zehatz esan behar dira, horiek baitira lengoaiari esanahia ematen diotenak; bokalek, aitzitik, soinua ematen dute. Horretarako, ebakera-organoek aske mugitzerik izan behar dute: ezpainek, mihiak, ahosabai-errezelak, hortzekin eta ahosabaiarekin batera.
e. Gomendio erabilgarriak
“Ezagutu dezagun gure ahotsa eta bila
dezagun tonuaren,
abiaduraren eta bolumenaren
“Mintzaldiaren hasieran eta
amaieran komeni da astiroago eta
argiago ahoskatzea”
67
- Ozen eta gogor, ahots gardenaz, hasteak autoritatea, konfiantza eta gogo bizia adierazten du. Hasierako kemen horrek entzuleen interesa zentratzen laguntzen du.
- Esaldi labur eta ohikoek, hitz tekniko eta konplexuak saihestuz, ebakera-argitasuna eta ahots-tonu egokia ahalbidetzen dute.
- Ez ezkutatu tokian tokiko azentuak, baina saiatu ez exageratzen, ulermena bermatu behar duzu. Ezkutatu nahi izateak naturaltasuna kentzen dio hitzaldiari.
- Jendaurrean hitz egin baino lehen, ahoko muskuluak berotu. Jariotasun handiagoa igarriko dugu ezpainetan, mihian...
- Oro har, esaldiak ozenki hasi eta, aurrera egin ahala moteltzea saihestu behar dugu, esaldiaren amaierak garrantzirik ez duela ematen baitu.
- Mikrofonoa ahotik distantzia berera eduki behar dugu beti, bolumena egokia dela egiaztatutakoan.
- Honakoa saihestu: eztul txikiak, eztulak, tenperatura eta hezetasun aldaketa handiak, edari hotz edo beroak, tabakoa eta alkohola. Ez erabili ahotsa gehiegikeriaz eta mintzaldiaren aurreko orduan (gutxienez) ahalik eta gutxien hitz egin.
“Saiatu exageratuz, era barregarrian eta tonuak aldatuz.
Ohitura apurtzean, intonazio-askatasun
pentsaezina lor daiteke.
Praktikatu... eta nahi duzuna eta
68
12. Mintzaldi limurtzailea
a. Arrazionala gehi emozionala
Informatzeko, limurtzeko, konbentzitzeko, entretenitzeko... hitz egin dezakegu. Informazio-hitzaldiaren helburua jendeak informazioa uler dezan lortzea da. Zaila da hitzaldi bat huts hutsean informaziorako soilik izatea. Oro har, interbentzio gehienek badute helburu limurtzaile bat.
Konbentzitzearen eta limurtzearen artean dagoen aldea hauxe da: lehenengorako arrazoizko argudioak erabiltzen dira, bigarrenerako emoziozkoak gehitu behar dira. Konbentzitzea, arrazoi eraginkorren bidez, pertsona batek edo gehiagok irizpidea edo iritzia aldatzea da. Limurtzeko, hizlaria, informazioa ematea eta ideiak azaltzeaz gain, ekintza bat eragiteko sentsibilizatzen ahalegintzen da. Arrazoizko erreakzioak (burmuina) eta afektiboak (bihotza) aldi berean eragitean datza. Arrazoiak eta afektibitateak batera joan behar dute mintzaldian.
“Pertsuasioaren giltzarria da
gogo bizia. Gogo bizia duten
pertsonak ondo komunikatzen dira, ilusioa
saltzen dutelako”
“Argudioek begi bistakoak eta sendoak izan
behar dute, eta argi, erraz eta biribiltasunez
esan behar dira”
69
Enfasi berezia jarri behar zaio edukien prestaketa-faseari. Askoz gehiago limurtzen gaituzte, oro har, gure kabuz aurkitzen ditugun arrazoiek, beste batzuek iradokitzen dizkigutenek baino. Hitz egiten duenaren hipotesiek eta argudioek entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten balio behar dute. Sendoagoak dira norberak ondorioztatzen baditu, beste batek ozenki egeiten dituenean baino. Konbentzimendua sendoa da guk geuk erdiesten dugunean. Informazio ona, beraz, giltzarria da. Eta, jakina, esaten dugunaz konbentziturik egon behar dugu, eta sinesgarritasuna eduki, zintzotasunak eragindako efektua baita. Limurtzeko, entzuleen beharrizanak eta motibazioa antzeman behar dira.
Eta gainera, honako galdera hauek egin behar dizkiogu gure buruari: Zein ekintza proposatu nahi dut? Zer nahi dut jendeak egitea? Zein izan daitezke haiek agertu ditzaketen eragozpenak? Nire ekintza-eskaera zein arrazoi edo argudiotan oinarritzen da? Ba al dut nire esperientzietan oinarritutako gertaera edo ebidentziarik? Zergatik interesatuko zaie proposatuko dudana? Emaitzak aurreikusterik badugu? Proposatutakoa betetzen duenak, zer onura izango du? Nola aurkeztuko dut ekintza?
b. Segida motibatzailea
Hitzaldiaren atal batek proposatutako ekintza egiteko desioa piztu behar du, gero eta gehiago. Ekintza hori ez da hasieran agertuko laburpen gisa, aitzitik, diskurtsoaren amaieran iritsiko da. Aurrez motibatu egingo dugu, behar beste arrazoi eman, eta aurki daitezkeen oztopoak gainditu. Nola aginduko dugu?
1. Premia erakutsi. Arazoa adibideekin, datuekin, etab. aurkeztu. Atentzioa erakarri eta interesa piztu. Nola eragiten die entzuleei?
2. Premia ase. Konponbidea aurkeztu. Emaitzak aurreikusi. Lortuko diren onurak erakutsi. Pertsonalki inplikatu. Desioa areagotu.
“Diskurtso limurtzailearen helburua zerbait sinestaraztea edo norbaiti ekintza bat eginaraztea
da”
70
3. Erabakimenez eskatu ekintza edo atxikipena. Egokitasunaz konbentzitu. Motibazioa indartu. Motibatzeko, emozioa erabili. Printzipioak, baloreak, esperientziak aipatu... Azken onura ere gogorarazi.
c. Ekintza-eskaera
Mintzaldi limurtzaileak ekintzarako deiak definitzen du. Eta planteatzeko unea iristean:
- Gauzagarria izateak- Benetakoa eta zehatza izateak- Argi azaltzeak- Azaldutakoan, ez arrazoitzeak. Sinesgarritasuna
kentzen dio eta entzuleak urrundu egiten ditu.- Banan-banan proposatzea.
71
d. Entzuleen erreakzioei kontu egitea
Desadostasunak eta desakordioak aurrez jakiteak zeregina erraztuko digu. Jendearen kontrako jarrerak ustekabean harrapatzen bagaitu, hitz egiteko aukera eman behar zaio, eta haren arbuioaren arrazoia jakiteko, arretaz entzun. Kritikak bere horretan onartzeak hizlariaren autoritatea ahultzen du. Gure jarrerei tinko eusteak jendea bere onetik atera dezake. Ekitaldi publikoa ez da eztabaida sutsurako toki egokiena. Hobe da bat ez gatozela adieraztea eta sinpatia eta errespetua eskuratzea. Kritika oro da mingarria, baina mingarriagoa da inork gu kontuan ez hartzea.
Entzuleetako batek, gure interbentzioa eten eta aurka gogor egiten badigu, lasai egon eta gizabideari eutsi. Jendaurreko liskarra saihesten ahalegindu. Galderen txandari itxoitea eskatu, saioa amaitutakoan eztabaidatzeko aukera eskaini... eta, hala ere, bere horretan jarraitzen badu, aretotik irteteko eskatu. Hizlariak kritikak jasotzeko prest egon behar du, baina ez du onartu behar inork berarekiko errespetuz ez jokatzea. Trebeak bagara, jendea gure alde jarriko da.
“Entzuleak dena dira. Haien
jarrera, interesak,
kokapena, etab. ezagutu behar
ditugu, eta nahi dugun helburua
lortzeko
“Entzuleak ezagutzeaz gain,
haien erreakzioak
aurreikusi behar ditu, eta, ahal
72
e. Jendartearen jarrerak eta estrategiak
Entzuleen jarrerak
Entzuleak Estrategia-hautaketa
Erabat aldekoa Jarduteko prest daude
- Iradokizun praktikoak eskaintzea.
- Motibazioa azpimarratzea, eta ez arrazoia eta informazioa.
Aldekoa Zure sinesmen gehienekin bat datoz.
Sinesmenak eta dituzten jarrerak indartzea ekintzara bideratzeko.
Hein batean aldekoa
Zure ikuspuntua onartzearen aldekoak dira, baina konpromiso txikiarekin
Aldeko sinesmenak indartzea, haren oinarri diren arrazoiak azpimarratuz.
Ez alde ez kontra
- Ez daukate informazio egokirik
- Neutralak dira
- Apatikoak dira
- Sinesmen baterako informazio garrantzitsua azpimarratzea edo ekintzarako motibatzea.- Sinesmen edo ekintza baten garrantzia azpimarratzea- Kideen motibazioan zentratzea, proposamenaren garrantziaz edo arazoaren larritasunaz jabetzeko.
Hein batean kontrakoa
Gure jarreraren zentzuzkotasunaz zalantzak dituzte
Gure jarrera kontuan hartzen lagunduko dien behar beste arrazoi eta ebidentzia ematea.
Kontrakoa Gureen aurkako sinesmen eta jarrerak dituzte
- Argudio sendoak azpimarratzea.- Ekintzarako motibazioan beharrean, sinesmen edo iritzi aldaketan zentratzea.- Objektibotasunez jokatzea, etsaitasuna saihesteko
Gure jarrerarekiko Pertsuasioaren haziak umiltasunez ereitea.
60
Etsaitasunezkoa harmenik ez dute - Zure jarrera ulertarazten ahalegintzea. Ateak zabaltzea Gogoeta piztea. Zalantzak eragitea.
61
13. Ideiak defendatzea. Eztabaidak.Interbentzio mota honetan ideia edo jarrera batzuk defenditu behar dira beste batzuen aldean. Eta horrek besteen jarreraren berri edukitzea eskatzen du.
a. Ideia edo jarrera hasieran adieraztea
Interbentzio mota horretarako eskema egokiena honakoa izan daiteke: Sarrera
Berrikuntza interbentzioaren lehenengo atala arreta gureganatzeko baliatzea izango litzateke, baina baita honetarako ere:
- Defendatu beharreko ideia edo jarrera adierazteko. Zeren edo noren alde gauden
- Kontra nor dagoen eta zergatik jakiteko- Gure jarrera berresteko
Gorputza
Gure jarrera defenditzeko ditugun arrazoi nagusiak agertzeko unea da. Argudioen unea da. Mintzaldiaren ardatza dira.
Amaiera
Gure jarreraren ondorioak ikusarazi. Koherentzia, eragozpenak, abantailak, etab. erakutsiko dituen esaldi batekin amaitu.
“Norberaren jarrera baino ezagutzen ez
duenak ez daki behar beste.
Besteen ideiak eta jarrerak ondo
61
b. Probak: argudioen oinarria
Probak argitu egiten du, eta ideia ulergarriago bihurtzen. Zabaldu egiten du. Egiaztatu egiten du, eta bistakoago bihurtzen duenez, benetako ondorioetara iristea ahalbidetzen du.
Proba bat ona da hura gabe baieztapen bat onartzerik ez dagoenean, zalantzan jarri ezin denean, eta baieztapenaren eta probaren arteko erlazioa argia eta baliagarria denean. Probetan oinarritutako ideia edo jarrera bat askoz errazago onartuko du jendeak. Batez ere, behar besteko balio erantsia eta ageriko pisu espezifikoa baditu.
62
Hona hemen proba mota batzuk:
- Adibideak: adierazgarriak, osoak eta kontra esaten zailak direnean.
- Estatistikak: erabatekoak dira. Iturri fidagarriak eta kanpokoak erabili, norberarenak baino hobe. Helburua lortzeko egokienak hautatu. Gutxi, argiak eta erabatekoak.
- Proba teorikoak: jarduera intelektualaren ondorioa dira, eta ikusten ditugun datuak azaltzeko erabiliko ditugu.
- Adituen probak: jarrera jakin bat defenditzen duten pertsona ospetsu eta inpartzialenak.
- Analogiazkoak: konparazioa dute funtsa. Antzeko ezaugarriak dituzten bi gauza konparatu, batek emaitza onak ala txarrak izan baditu, oso erreferentzia argia izan daiteke.
- Lekukoak: inpartzialak, sinesgarriak, hurbilekoak badira.
- Egiaztapen fisikoa. Ad.: Produktu baten prestazioak ikusi.- Logikoak:
- Premisak benetakoak badira, ondorioa ere benetakoa izango da.
- Existitzen den guztia (efektua) zerbaitegatik (kausa) gertatu da.
“Edozein interbentziotan
dira garrantzitsuak probak, baina
ideiak defenditu behar ditugunean, eztabaidetan, etab.
are garrantzitsuagoak. Egiatasuna argitu,
63
- Kausaren eta efektuaren arteko erlazioari esker gertaerak zergatik jazo diren ikus dezakegu, gerta daitezen eragotzi, etab.
c. Nola aurkeztuko ditugu?
Ideia argia eduki behar dugu abiapuntu, aurrez edukitako jarrerak jakinarazi edo gogorarazi, jendea ezagutu, lortu beharreko helburua zein den finkatu... Hautatu. Hobe da sendoak aukeratzea, gehiegi aukeratzea baino. Eta orain, nola aurkeztuko dugu?
- Hasieratik jendea alde edukitzea: prestatu egin behar da. Lekukotasun, gertaera edo narrazioren bat erabil daiteke, sentipenetara iritsiz, adituren bat aipatu... Hasieran ez da komeni desberdintasunak azpimarratu edo nabarmentzea.Eta kontuz ibili, ez honelakorik esan: “Zuek konbentzitzera nator...” “Limurtu nahi zaituztet...” “Oker zabiltzate horrela pentsatzen duzuenok...” “Oker zabiltzate...” “Ni-zuek...”
- Argudioa aurkeztea: premisak eta ondorioa esatea da. Batez ere probetan oinarritu.
- Amaiera: arrazoizko ondorioa. Den moduan esan behar da, premisetan galdu gabe. Litezkeen onurak edo abantailak edo, kasu bada, kalteak ahaztu,.
“Probak eta argudioak
aurkezteko, hobe da entzuleekin ditugun puntu
komunetan
64
Ondorioen aurkezpenerako elementu garrantzitsuena ez-ahozko mintzaira erabiltzea da; horren bidez hizlariak defendituriko ideiekin duen atxikimendua, zintzotasuna eta sinesgarritasuna transmititzen dira. Emozionalki, entzuleak kutsatu behar ditu.
d. Eztabaidak: irrika eta egoera bakoitzean egoten jakin
Ideia bat edo jarrera bat defenditzeaz gain, bestelako iritzirik ere egongo da. Argudioen garrantzia argi dugunean, gure portaera edo jarrera zaindu behar dugu. Eta jarrera pasibo edo erasokorren aurrean, asertziozko jarrera gomendatzen da. Hau da, gure eskubideak, ideiak eta jarrerak defendatzea, gainerakoekiko errespetuzko giroan. Eta hori bateragarria da “ez” esaten jakitearekin, iritziz aldatzearekin, justiziaz zor zaiguna eskatzen jakitearekin eta inposaketarik ez onartzearekin. Hori, tinkotasuna eta lasaitasuna, energia eta edukazioa da.
Kritikak dotoreziaz eta gozotasunez egin behar dira entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten. Positiboak, etorkizunera begirakoak eta konponbideak dakartzatenak badira, hobe.
“Eztabaidetan, helburua entzuleek
sentipenak partekatzea da,
baina bihotzaren gidaria burua
dela ikusi behar
“Entsaladetako gatz kopurua
bezala, kritikek ere neurrikoak
izan behar dute. Gehiegizkoa bada,
jakia alferrik
65
Kontuan hartu beharreko elementuak eta helburuak:
- Gure iritziaz konbentzituta egotea.- Hura defendatzeko frogak edukitzea.- Beste aldearen puntu sendoak eta ahulak
aztertzea.- Ez-ahozko mintzaira zaintzea.
- Entzuleak gogoan izatea. Erreakzioa neurtzea.- Gaietan zentratzea, gertaeretan, eta ez
pertsonengan.- Ez iraindu, ez garrasi egin, ez atera zeure onetik.- Entzuleek badakite gezurrak eta puntu ahulak
aurkitzen.- Ironiazko dotoretasuna errespeturik eza baino
hobeto.- Ona da nolabaiteko ahultasuna erakustea, baina
biktima-rola hartu gabe.- Pasioa sentitu, onartu eta menderatu egin behar
da.
Eta gainera:
Zer galderak utziko du agerian? Interesatzen zait ekitaldia aldatzea, ala inguratuta nago? Bidezkoa al da “ad hominem” erasoa, hau da, argudioen aurka egin beharrean, pertsonaren aurka egitea?
14. Hizlariak aurkezteaa. Titulua - Interesa – Hizlaria
Aurkezpen onak gaia eta hizlaria “saldu” behar dizkie entzuleei. Hitzaldiaren aurkezleak TIH eskema hartu behar du kontuan:
- Hitzaldiaren titulua edo gaia (T)- Hitzaldiak entzuleentzat duen interesa (I)- Hizlariaren datuak eta izena (H)
“Premisei ekin: irauli al
ditzakegu haren estatistikak? Kontraesanik agertu al du? Probak eta
ondorioak ez al datoz bat? Gertaerak
ezkutatu edo nahasi egin al
ditu? Aipatutako adituaren iritzia
66
b. Hizlariari entzuteko gogoa piztea
Aretoa hizlaria nor den jakinda soilik betetzen denean, ez da gai horretan gehiegi ekin behar. Hori gertatzen da oso pertsona ospetsua gonbidatzen dugunean, edo gaia oso erakargarria denean. Kasu horietan ere, aurkezleak agerian utzi beharko die entzuleei hizlariak hitz egiteko eskubidea irabazia duela. Pertsona horrenganako admirazio eta sinpatia sentipena pizteak lortzen du helburu hori. Entzuleek hauxe galdetzen diote beren buruari. Nor da pertsona hori? Zergatik dago hemen? Esaiozu zuk.
Interesatzen zaiguna entzuten dugu. Hori dela eta, jendeari ikusarazi behar diozu arlo jakin batean egingo zaiola interesgarri hitzaldia, izan daiteke ekonomikoa, prestakuntzako, kulturala, ideologikoa, soziala, politikoa... “Saldu” ondo, energiarekin, zintzotasunarekin, eta agintzen duenarekin konbentzituta.
Entzuleen interesa nola piztu
Hitzaldiak entzuleengan eragin ditzakeen bi edo hiru onura aipatu. Onura horiek aurkezteko erarik hoberena
“Aurkezpenekoa da gehien
narrasten den diskurtsoa. Eta
oro har,
“Hitzaldiaren aurkezpenak eta
hizlariaren aurkezpen
pertsonal eta profesionalak
jendearen jakin-mina piztu behar
67
onura horiek ekar ditzaketen edukiei buruz jendeari galdera zuzenak egitea da. Aurkezleak berak baieztatzea soilik ez da hain pizgarri ez motibagarria.
Norberari buruz ez hitz egin
Zu ez zaude hitzaldia emateko. Zure zeregina jendearen eta hizlariaren arteko zubi-lana egitea da. Izarra hura da, zuk ez diozu itzalik egin behar. Entzuleen arreta desbideratzen du. Oker handiagoa litzateke hizlariaren jarrera zurearekin erkatzea.
Gaiaren edo bileraren egokitasuna azpimarratzea
Zergatik gai hori une honetan? Zergatik ekarri dugu pertsona hau hitzaldi honetarako? Kokatu gaia egungo problematika orokorrean.
Hizlariaren izaera eta prestakuntza azpimarratzea
Haren izaeraren eta curriculumaren daturik azpimarragarrienetan zentratu. Ez zaitez meritu-zerrenda amaigabea aurkezten ahalegindu. Entzuleak gogaitu egingo dira. Ez esan arrunkeriarik. Datuek zehatzak izan behar dute. Hizlaria hiriarekin, erakundearekin edo datarekin lotzen duen inguruabarra kontatu. Harekin egoera pertsonalen bat bizi izan baduzu, eta harira badator, kontatu. Atseginez hartuko du eta entzuleak afektiboki atxikiko dira.
c. Gomendio erabilgarriak
68
Ez inprobisatu, aurrez prestatu. Lagunak ala etsaiak lor ditzakezu. Aurkezpen asko oso baldarrak, desegokiak eta, batzuetan, iraingarriak izaten dira.
Beti eraman behar dituzu txartel batean idatzita hizlariaren izena eta abizenak, nahiz eta zure lagunik onena edo senitartekoa izan.
Ez esan horrelakorik: “halako ospea du, ez du aurkezpenik behar”. Hizlari guztiak aurkeztu behar dira.
Ahalik eta laburren jo. Ez dira zuri entzutera etorri. Hizlaria zenbat eta ospetsuagoa izan, laburragoa izango da haren aurkezpena. Gehiegi esatea ezer ez esatea baino txarragoa da.
Hizlariarekiko sinpatia eta estimua erakutsi behar dituzu. Eskertu iezaiozu bertan izatea. Hura ardatz duen pasadizo pertsonalen bat kontatu. Entzuleei eta hizlariari hitz egin. Erabili umore-ukitua. Haren izena aurkezpenaren amaiera esan, eta ahots ozen eta argiaz. Izena esan aurretik eten labur bat egiteak jakin-mina piztuko du. Txalo egin behar bada, zu hasi.
Galderen txanda zabaldu eta eztabaidari ekitean, kontuan hartu behar dira ondoko atalean eztabaida moderatzeko ematen diren jarraibideak.
15. Gizarte-ekintzak aurkeztea
a. Jardunaldiak, sinposioak, mintegiak...
“Hizlaria aurkeztean, hauexek dira
inoiz egin behar ez diren hiru
akatsak: izena ahaztea,
69
Aurkezpen orokorra
- Gaia eta programaren barruan nola kokatzen den.- Motibazioa: entzuleentzako dituen interesak, abantailak, onurak...
Gaien eta hizlarien banan banako aurkezpena
- Aurrekoarekiko eta gaiarekiko lotura- Gaiaren interesa- Hizlariaren gaitasuna
Eztabaidaren moderazioa
“Jardunaldiak, mintegiak, etab. eraginkortasunez aurkezteko edo
animatzeko, interesa pizteko, nondik
norakoa kontrolatzeko,
ondorioak
70
- Eztabaidari ekin, hitza eman edo kendu. Arauak zehaztu. Eztabaida-puntuak piztu. Gaia hainbat arlotatik jorratzen ahalegindu.
- Eztabaidaren nondik norakoa kontrolatu eta intentsitateari eutsi. Trataera objektiboa eta dinamikoa.
- Denbora ahalik eta parte-hartzaile gehienen artean banatu eta haien parte-hartzea sustatu. Ez utzi inor baztertuta. Gehiegizko protagonismoak etenarazi. Denbora kontrolatu.
- Ahalik eta gutxien esku hartu, gehiegi agertzea saihestu eta neurriz hitz egin.
- Inpartzialtasunez jokatu, aurreiritzi edo ideia finkorik gabe. Itxuraz erabat bateraezinak diren jarreren arteko zubi-lana egin.
- Gizabidea eta zuzentasuna, baina beharrezkoa bada, tinkotasuna, aurreikusitako helburuak lortzeko. Ez ibili inguru-minguru.
- Gaizki ulertuak argitu, hiztegi teknikoa itzuli...
Amaiera
- Aldarte positiboa. Hizlariei euren interbentzioen erabilgarritasuna agertu. Ondorioren bat gogora ekarri. Hizlariei eskerrona agertu.
“Arbitro onekin gertatzen den
bezala, moderatzailea oharkabean
geratzen denean, eztabaida ondo
71
- Ekitaldiari amaiera eman. Azaldutako ideiei laburpena. Topaketaren balorazioa. Aplikazioak proiektatu.
b. Omenaldi-diskurtsoak aurkeztea
Hitzaldi hauen helburua pertsona baten merituak aintzatestea da. Honako egoera hauetan egin daitezke: erretiroak, agurrak, lanpostu-igoerak, jendaurreko sariak, kale baten izena pertsona ospetsuren bati eskaintzea, urrezko ezteiak...
Helburuak. Edukiak. Ezaugarriak.
Dituen baloreengatik eta erkidegoan izandako lorpenengatik nabarmendu den pertsona eredutzat hartzera bultzatu behar dira entzuleak. Omenduaren ezaugarri nabarmenenak azpimarratu. Ez txunditzen ahalegindu. Eraginkorragoa da ezaugarri bat edo bi aipatzea. Pertsona horrek ezaugarri horiek badituela erakusteko datuak eman: gertakariak, lorpenak, azpimarratutako ezaugarriak agerian dauden jazoerak.
Omenduari eskerrona erakutsi. Egoera berrian segi dezan animatu eta, ezaugarri horiei esker, arrakasta bereganatzen jarraituko duela bermatu. Hitzaldi horiek benetan zintzoak izan behar dute. Benetakoa eta datuekin probatutakoa bada, azpimarratutako ezaugarriak soilik eman dezake beharrezko egiatasuna. Maitasunez eta errespetuz aurkeztu. Omenduari zuzenean hitz egin, bigarren pertsonan, eta bizi izandako uneak gogorarazi. Hirugarren pertsona erabiltzeak sortu beharko luken aintzatespen-giroa apurtzen du. Oso hitzaldi pertsonalak izan behar dute.
Omenaldi-hitzaldien eskema
- Arreta eskuratzea, omenduaren ezaugarriari aipu egiten dion analogiaren bat, gertaeraren bat, aipamen bat eginez. Ahal dela inspirazio-ukituaz.
“Entzuleengan omenduarekiko
estimu-sentipena piztea da
omenaldietan xedea, eta
horretarako, haren ezaugarri nabarmenenak
72
- Ekitaldia glosatu. Zer ospatzen ari garen zehaztu.
- Omenduaren ezaugarriak azpimarratu. Ezaugarri hori indartzeko, “datuak” erabili. Ebidentzia gisa, azpimarratzen ari garen ezaugarria indartzen duten gertaerak kontatu.
- Ekitaldia proiektatu. Hartu beharreko eredu gisa, etorkizunerako desio bat, omenduarentzat edo bertaratu direnentzat.
c. Kortesia edo protokolokoak
Hitzaldi mota horrek pertsona bat edo pertsona-talde bat du erreferentzia gisa, baina garrantzi handiagoa ematen diote hitzaldia emango den protokolo-inguruabarrari. Mota horretakoak dira: enpresetan edo
erakundeetan egiten diren talde-harrerak, kongresu baten hasierako agurrak, bisitatzen gaituenaren harrera, taldearen izenean, agurrari edo ongietorriari erantzun. Euren jiteagatik, hitzaldi hauek protokolo-eremuetan kokatzen dira.
Helburua
Hitzaldi horiek kortesiaren zeregina betetzen dute pertsonen arteko harremanetan. Bi aldeen arteko ulermen handiagoa eragiteko balio izaten dute.
Edukiak
- Noren izenean hitz egiten den azaldu.- Ekitaldiaren xede diren gertaerak aurkeztu.
Harrera jasotzen duenak egin beharrekoa
- Harrera jaso izanaren adeitasuna eskertu. Bisitatzen ari diren erakundearekiko edo taldearekiko estimuaren arrazoiak azaldu.
- Bertara biltzeko izan dituzten arrazoiak laburbildu.
“Kortesia edo protokolo
hitzaldietan, sentipena
adieraztea eta adiskidetasun-
73
- Zehaztu dituzten helburuak lortzeko nahia adierazi.
Jasotzen duenaren aldetik.
- Agurtzera etortzea eskertzea.- Bi taldeek bat egin eta elkarrekin lan egiteko arrazoi
komunak bilatzea.- Taldea biltzera motibatu duen arrakastara bultzatu.
Etorkizunerako proiekzioa bilatu.
d. Erakunde baten irudia sustatzeko hitzaldia
Omenaldi-hitzaldietan pertsona batengan zentratu gara, beste batzuetan, ordea, omenaldia entitate edo erakunde bati egiten zaio. Beste batzuetan erakunde edo enpresaren baten irudia sustatzeko, gizarteari edo jende-talde bati helaraztea da helburua. Arrazoi hauek tarteko egiten dira interbentzio horiek: enpresa baten urteurrena, gestio onarengatik jasotako saria, banatzaileekin egindako topaketak, produktu baten merkaturatzea...
Helburua
Aldeko iritzia sortzea.
Edukiak
- Topaketa justifikatzen duten gertaerak aurkeztu. Bilera positiboa izango da berrikuntzak aurkezten badira.
- Jendearengatiko interesa piztea. Zein dira aurkezten diren onura zehatzak? Zurrumurruak eta gaizkiulertuak argitu.
- Gauza zehatzak eskaini: zerbitzu hobea, harreman berria.
“Erakunde baten irudia
sustatzeko, sustatu nahi diren irudi-ezaugarriak
hartu behar dira kontuan, datuak
74
- Enpresara bisita egitera eta iradokizunak bidaltzera gonbidatu.
Bazkari batean hitz egin behar bada, ekitaldia eragotz dezaketen xehetasun guztiak hartu behar dira kontuan: hizlariak guztien bistan egon behar du, megafoniak funtzionatu behar du, une horretan ez daitezela janaria edo edaria zerbitzatzen aritu, une lasaia izan dadila, bazkaltiarrak entzuteko moduan egon daitezela. Ahalik eta labur eta argien hitz egin.
e. Askotariko parte-hartzeak
Otordu-ondoko hitzaldiak
- Arreta erakartzeko umore-ukitua eman, txiste bat, esaldi gatzduna.
- Gaia topaketaren arrazoia glosatuz garatu: sariak, omenaldia...
- Ahalik eta laburren hitz egin. Ez da diskurtsoetarako unerik onena.- Brindisarekin amaitu: eskerrak eman.
Hil osteko omenaldiak
Hitz zintzoak erabili. Ez gehiegikeriaz jokatu. Hildakoari buruz ez esan ezer txarrik. Samina partekatu eta eredu onak eta haren bizi-ibilbidearen oroitzapenarekin gainditzera animatu. Hildakoaren ideia eta oroitzapen pozgarrien laburpena entzutea espero du jendeak. Amaitzeko, animatu jendea hildakoak emandako ereduei jarraitzera.
75
Diru-eskaerak
Bi minututik behera. Labur jo. Entzuleen interesa piztu: “Jende asko ari da denbora eta lana ematen. Zuk ere baduzu zertan lagundu...” Diruak beteko duen xedeak ekarriko duen gizarte-onura erakutsi. Motiborik nobleenetara jo. Eredu izan.
Inaugurazioak eta irekiera-ekitaldiak
- Helburua saltzea da.- Hasieran, irekiera edo inaugurazioa egin ahal
izatearen ohorea adierazi.- Inauguratzen dena ezinbestekoa dela eta
hiritarrei ekarriko dizkien onurak ikusarazi. Egin dutenen lana aintzatetsi eta eskertu; pertsonak, enpresak, taldeak, etab. aipatu.
- Onura bat “saldu”. Inaugurazio edo irekierako esaldia errepikatu.
Taldeen harrera
- Ongietorria eman. Taldearekin bizipenen bat, gairen bat komentatu. Bisitan etorri izanagatik eskerrona adierazi.
- Gure erakundeak taldea batzen duen gaiarekiko duen interesa eta kezka erakutsi, datu zehatzak erabiliz.
- Jardunaldietan emaitza onak opa izan, baita gurekin dauden artean gustura egon daitezen ere. Gure herrialdea ezagutzera animatu, oroitzapen ona eduki dezaten.
- Amaitzean, eskerrak eman berriro eta ongietorria adierazi.
Sari batengatik adierazi beharreko eskerrona
- Hasieran eskerrak eman. Sentipenak adierazi. Zuretzat herria, erakundea, etab. harrotzeko
“Laburtasuna, sentipenak,
zintzotasuna, emozioa, desio
onak, anekdotak, norberaren
esperientziak... oso baliabide
erabilgarriak dira nahiz eta
informalak eman garrantzi
76
modukoak badira, esan. Hunkitzen bazara ere, esan. Eskaini dizkizuten hitzak eskertu eta esan dituenak egoki adierazi dituela ikusarazi.
- Ahal baduzu, lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi. Eta gainerakoak animatu.
- Opariren bat ematen badizute, zabaldu, eta opariarekin zer egingo duzun esan. Amaitzeko “eskerrik asko” esan.
Aire zabaleko hitzaldiak
Megafonia zaindu. Ozenago hitz egin. Oholtza prestatzea. Adierazpen-keinu biziagoak. Eraso edo txistualdiengatik ez larritu, oholtza gainean zaude eta.
Atzerritarrekin
Hizkuntza ez badakigu, agurtzeko lerro batzuk eskatu norbaiti. Zugandik eta zure herrialdetik espero duten irudia eskaini behar duzu. Ez aipatu haien arazorik.
f. Aintzatespen-ekitaldiak oro har
- Oro har, hitzaldi laburrak izango dira.- Ez ahaztu arreta erakartzea eta amaiera ona.- Adiskidetasun, aintzatespen eta eskerroneko giroa
sortu. Apreziatiboa izatea eskatzen du horrek, pertsonak eta erakundeak balioetsi egin behar dira.
- Ezer baino gehiago, hitzaldi hauetan zintzotasuna nabarmendu behar da. Esaten duguna benetan sentitu behar dugu eta, neurriaren eta objektibotasunaren baitan, itxurakeria, mizkeria eta handikeria saihestuko duten datu errealak eta laudorioak emango ditugu. Orokortasunak eta superlatiboak saihestu behar ditugu.
- Hitzaldi horiek humanizatu eta hurbildu egiten ditugu goraipatzen ari garen pertsonaren gertaerak, anekdotak, esaldiak edo aipamenak erabiltzen baditugu. Hainbat “intimitate” agertzeak konplizitate-puntua eransten du. Aurkezten eta hizketan ari denak omenduarekin egoera pertsonalen bat bizi izan badu, gogorarazteak giro atsegina sortzen lagunduko dio.
“Hitzaldi mota honetan, gure
hitzen xede den pertsonak ez du deseroso sentitu behar, benetan
maitatua, onartua eta
“Galdetzeko eta erantzunarazteko
gaitasunean dago jakin nahi duguna zuzendu edo orientatzeko
nahiz jakiteko ahalmena eta
77
16. Galderak. Etenak. Inprobisazioa. Entzuten jakitea.
a. Galderak eta erantzunak
Jendaurrean hitz egiteko baliabide eraginkorra izateaz gain, eztabaida zuzentzeko eta pizteko sistema ona dira. Gutxi batzuk baino ez diete etekinik ateratzen. Hitz egiten duenak honakoa lortzeko erabil ditzake: interesa pizteko eta arreta erakartzeko, arreta norabide jakin batera bideratzeko, gogoeta eragiteko, informazioa lortzeko edo daturen bat jasotzeko, azalpen baten eraginkortasuna frogatzeko...
Entzuleek eskertu egiten dute galderak egiteko aukera, horrela partaideago izango da. Interesaren erakusgarri dira, eta parte-hartzea sustatzen dute. Funtsezko kontzeptuak argitzen eta errepikatzen laguntzen dute. Edukiak gogoan gordetzen laguntzen dute. Entzuleek arretaz entzuten dituzte.
Interbentzioaren hasieran hitzaldia eten daitekeen ala amaieran galdera-txanda egingo den adieraziko da. Gaia teknikoa edo konplexua denean eraginkorra da hitz egin ahala zalantzak argitzea. Amaierako galdera-txanda eginez gero, hitzaldia ez dugu eteten eta jarraikortasunez garatuko dugu. Ez utzi galdera gehienak pertsona bakar batzuk egiten, eta gainerako galderak eta jendea ahaztu eta pertsona batekin ika-mika aritzea saihestu behar dugu. Galderek eta erantzunek ez dute bi pertsonaren arteko elkarrizketa-eztabaida eragin behar.
Galderak egin eta erantzuteko gomendio batzuk ikusiko ditugu orain.
“Galderak zuzena eta zehatza izan
behar du, anbiguotasunik eta
interpretazio konplexurik gabe”
78
Galderak egin
- Nork, noiz, zergatik, nola, noiz... dira puntu interesgarriak.
- Hitzaldiaren, eztabaidaren, bileraren unera eta funtsera egokituta... Hobe da orekatua izatea, alde baten aldekoa baino.
- Hitz xumeak eta ulerterrazak erabiliz azaldu.
- Xedea definiturik al dago? Komeni da. Pentsamendua pizten al dute? Askoz hobe.
- Erantzuna eragin behar du! Eraginkorra bada, ezin da bai edo ez esanda erantzun.
79
Galderak erantzun
- Lasai!.... Arretaz entzun. Ez eten galdera egiten ari dena. Ahotsaren edo keinuen bidez erreakzio negatiboak saihestu. Entzuten ari zarela, hari begiratu, eta erantzuten hastean, eta erantzutean, areto osoari. Amaitzean, berriro hari begiratu.
- Aztertu. Zergatik galdera hori? Ez erantzun berehala. Pentsatzeko etenaldia. Erabakimenez eta argi erantzun.
- Errepikatu galdera entzuleek entzun dutela ziurtatzeko, zuk ulertu duzula egiaztatzeko, zure interesen arabera moldatzeko, denbora irabazteko, izan dezakeen alde negatiboa leuntzeko edo neutralizatzeko... Galdetu didazuna...?....ri erantzutea nahi duzu?
- Kontuz ibili aldez aurreko iritziekin. Galderaren benetako zentzua interpretatu. Lasaitasuna transmititu.
- Kontuz, ez jokatu harrokeriaz eta erdeinuz!- Ez diozu derrigor den-denari erantzun behar.
Erantzuna ez badakizu, galdera egin dizunari itzuli ahal diozu. Batzuetan, onartu ahal izango duzu ez dakizula, edo hitza dakienari utzi, edo galdera jendeari zuzendu... Horrelakoetan naturaltasunez jokatu. Jendeak nahiago du zintzo jokatzea erantzuna asmatzea baino.
“Lasai egon. Arretaz entzun.
Errespetua. Erantzun labur
eta zuzena”
80
b. Etenak edo isiluneak
Adierazpen-uneari egokitzen bazaizkio eta jakinaren gainean erabiltzen baditugu soilik dira erabilgarriak. Ez dute oso luzeak izan behar, bestela pedantekeria izan daiteke. Isiluneetan jendeari begiratu behar zaio.
Zertarako balio dute etenek eta isiluneek?
- Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute. Esaten ari garena indartzen dute.
- Monotonia hausten dute eta iguripena pizten.
“Etenaldi edo isiluneen bitartez,
transmisioa eta jendearekiko
harremana ez da eteten, areagotu
baizik”
81
- Suspensea eragiten dute.- Urduritasuna ezkutatzen dute.- Pentsatzen eta entzuleak hobeto gureganatzen
laguntzen dute.- Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte.- Mintzaldiari emozioa ematen diote.- Entzuleak isilarazten dituzte.- Galdera erretoriko baten lagungarri dira.- Eten baten ondoren jarraitzen laguntzen dute.- Baieztapen borobil bat nabarmentzen dute, mahai
gainean kolpea jo behar izan gabe.- Azkeneko hitzak arreta handiagoarekin entzuteko
prestatzen laguntzen dute.
Isiluneok eta hizlariak, hurrengo hitzaren bila, isiltasuna makulu edo soinuz (ehh, humm, mmm...) betetzen dueneko egoerak ez dira gauza bera. Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera!
c. Inprobisazioa
Eskemarekin prestatuta joaten bagara ere, ideia berriren bat, datu edo anekdotaren bat bururatzen bazaigu, eta diskurtsoak freskotasuna irabaz badezake, beldurrik gabe utziko dugu gidoia alde batera, eta inprobisazioari ekin. Batzuetan, gauzak ez doaz aurrez pentsatutako moduan, gure aurreko hizlariak diskurtsoaren zati bat “lapurtu” digu, interbentziorako denbora luzatzen edo laburtzen digute... Hoberena “ustekabe” horiek aurrez prestatzea da, horretarako, eskema malguagoa egingo dugu eta material, datu eta adibide gehiago edukiko ditugu, edo atalak murrizteko aukera.
82
Batzuetan zerbait ustekabeko zerbait esan behar izaten dugu berehala; minutu gutxitan interbentzio bat prestatu edo eztabaida batean erantzun bat eman, hizlari bati galdera bat egin, aurrez pentsatu gabe hitza ematen digute... Aurrez prestatu gabe inprobisatu behar badugu, hona hemen zer egin behar dugun:
Aurretik beste inork hitz egin badu
- Harekin ados agertu edo esandakoa zehaztu- Interbentzio horiek komentatu - Ordura arte esandakoa laburbildu- Ikuspuntu berriak aurkeztu
Minutu gutxi batzuk baditugu
- Folio zuri batean ideien mapa egin eta ordenatu.- Hitz gakoen bidez, buru-oroigarriak erabili.- Bizpahiru ideia argi. Bizpahiru hitz zehatz, haiek
garatzeko.
Eta, edozein kasutan, hauxe eduki behar da argi
- Noraino joan nahi dut.- Zein ondorio lortu nahi dut.- Egin beharreko urratsak zein dira.
-
“Inprobisazioaren aurkako
erremediorik onena erabili
behar ez izatea da”
83
d. Entzuten jakitea
Entzute aktiborako eragozpenak
Komunikatzea hitz egitea dela uste dugu. Hitz egiten dugunean inor baino gehiago garela sentitzen dugu. Baten batek esan zuen aho bakarra eta bi belarri ditugula, entzuteko esateko baino gauza gehiago ditugulako. Hala ere, errealitatean alderantziz dela dirudi. Ez dugu entzuten ikasten. Denbora alferrik ematea dela iruditzen zaigu. Inork ez daki gainerako guztiek baino gehiago. Edozein pertsona da gu baino gehiago arloren batean, eta arlo horretatik ikasi behar dugu.
Gustuko duguna edo interesatzen zaiguna entzuten dugu, solaskidea aurrez epaitzen dugu, kontra nola egin pentsatzen dugu, egozentrikoak gara... eta ez gara ohartzen zenbat informazio galtzen dugun eta zenbat eragozpen jartzen ditugun komunikatzeko eta guri entzuteko.
Entzute aktiboa
Aditzea ez da entzutea. Entzuteko arreta behar da. Aktiboki aditzeak soinuak antzematea, mezua interpretatzea eta baloratzea, eta erantzun aktiboa ematea dakar. Hainbat jarrerak eraginkortasunez entzuten laguntzen dute.
84
- Giro atsegina eragin eta tolerantziaz jokatu behar da, erreakzio bortitzak edo keinu ezkorrak saihestuz.
- Hizketan ari denari entzun, dioenaren arabera, aurrez epaitu gabe.
- Gaiari buruzko prestakuntza eduki.- Mezuaren ideia nagusian kontzentratu.
Distrakzioak saihestu.- Hizketan ari denari begiratu.- Beharrezkoa bada, galderak egin, oharrak idatzi
edo errepikatzeko eskatu.- Erantzun baino lehen, mezu osoa entzun.
Entzute aktiborako arrazoiak
- Hitz egiten ikasiko dugu, eta eraginkortasun handiagoarekin egingo dugu.
- Pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak sustatzen ditu.
- Besteen tentsioak, gaizki ulertuak, nahasteak murriztuko ditugu.
- Kooperazioa eta arazoen berrikuspena piztuko dugu eta akordioak erraztuko ditugu.
- Gainerakoak ere euren ideiak aurkeztera animatuko ditugu.
- Gehiago jakingo dugu eta erabaki hobeak hartuko ditugu.
“Zaila da komunikatzaile
eraginkorra izatea entzute aktiboa praktikatzen ez badugu. Gure adimen guztia
erabiltzeaz gain, zergatik ez dugu
erabiltzen
“Elkarrizketa ez du hitz egiten
duenak kontrolatzen, entzuten edo
galdetzen duenak baizik”
85
- Segurtasun handiagoa edukiko dugu, entzuten gozatuko dugu, pentsatzeko eta erantzuteko denbora lortuko dugu.
17. Komunikabideak
a. Prentsa idatzi, irrati eta TBrekiko harremana
Kazetari batek informazio eske gugana jotzen duenean, lehenengo araua arinegi ez ibiltzea da. Erantzuna pentsatzeko denbora eskatu behar diogu, baina berehala erantzun behar dugu. Bestela, gure interbentzioa notizia izango den epea agortu egingo zaigu. Honakoan, kazetariak bestelako iturriak bilatuko ditu eta informazio hori bertan behar utzi edo beste bat asmatuko du. Horregatik erantzun behar dugu zentzuzko epearen barruan. Eta ezezkoan ez erantzutea gomendatzen da.
Elkarrizketa bat eskatzen badigute, erantzun aurretik, komeni da edukia apur bat prestatzea. Horretarako, hauxe jakin behar dugu:
Nor da kazetari hori? Zein ikuspuntu eman nahi dio?Zergatik idatzi edo galdetuko dit gai hori buruz?Zergatik jo du nigana? Beste inork emango al du horri buruzko iritzirik?
86
Elkarrizketa zuzenean izango da ala ostean landuko da?
Aurrez prestatzea eta saiatzea funtsezkoak dira komunikabideetako gure interbentzioa arrakastatsua izan dadin. Argi eduki behar dugu zer esango dugun eta zer ez dugun esango.
Kazetari berak ildo horretan egindako beste programaren bat irakurri, ikusi edo entzuteko aukera badugu, arretaz aztertu behar dugu. Gure interbentzioa prestatzeko, entzuleak ez direla kazetari pentsatu behar dugu, guri entzuten ari diren pertsonak dira. Entitate edo erakundearen, eta haren ordezkari diharduen eledunaren helburuak ez du izan behar, kosta ahala kosta, komunikabideetan ahalik eta presentzia handiena lortzea.
b. Elkarrizketak: prestaketa, jarrera, profesionaltasuna
1. Aldez aurretik eta sakon prestatu.
- Elkarrizketa egingo digunaren eta komunikabidearen arrazoiak eta joera ideologikoak zein diren jakin, gure erakundearenarekin alderatzeko.
- Jorratuko diren gai nagusiak zein diren jakin.- Elkarrizketa zein testuingurutan argitaratuko den
jakin.- Irratiko eta telebistako elkarrizketetarako, komeni
da aldez aurretik saiatzea.- Elkarrizketa egiten duenak bere lana eragin
handiko oinarrizko ideietan laburtzeko joera du, beraz, elkarrizketatuak gogoan izan behar ditu bere titularrak.
2. Elkarrizketatuak jarrera irekia eta gardena erakutsi behar du.
- Gardentasuna funtsezkoa da.- Galdera guztiei erantzun behar zaie, bai eta zail
eta korapilatsuei ere. Galdera horiek dotoreziaz
“Komunikazioaren kalitateak kantitateak
baino garrantzi handiagoa
dauka. Komunikazioa
bitartekoa da, ez helburua. Ezer
“Elkarrizketek duten eragin
soziala kontuan hartuta,
prestakuntzaz eta jarreraz gain, gardentasunez jokatu behar 87
saihesten jakin behar duzu, kortesiaren arauak apurtu gabe. Erantzuterik ez baduzu, horretarako dituzun arrazoiak agertu behar dituzu.
- Hobe da egia erabiltzea, gezurrak baino gehiago erakartzen du eta.
- “No comment” formulak balio du oraindik ere, baina neurriz erabiltzen badugu.
3. Elkarrizketa egiten dizuna pertsona profesionalak merezi duen bezala tratatu behar duzu.
- Nahiz eta liskar bila etorri.- Kazetariei buruzko topikoak eta klixeak gainditu
behar dira.- Askoz erabilgarriagoa da pertsona hori bere lana
duintasunez betetzera datorrela pentsatzea eta hala jardutea, lasaitasuna galdu gabe.
4. Inpartzialtasuna exijitu
- Elkarrizketatuak jarrera irekia eta gardena badu, elkarrizketa egiten dionari inpartzialtasunik gorena eskatzeko eskubidea izango du.
- Elkarrizketaren emaitza erabat okerrekoa bada, emaitzak manipulatu egin badituzte, titularrak testuingurutik kanpo badaude eta esaldi garrantzitsuenen esanahia aldatu badute, kexa agertu beharko da edo salaketa egin.
- “Beroaldian” hartutako erabakiak ez dira izaten egokienak.
“Elkarrizketak osotasunean
balioetsi behar dira, helarazten
duten mezu nagusiaren
88
c. Elkarrizketetan erabili beharreko mintzaira eta tonua
Ez erantzun monosilaboekin (bai edo ez). Ideiaren garapenean argitasunez jokatu. Zuzena izan, anbiguotasunik gabe. Ideia garrantzitsuak beste hitz batzuekin errepikatu.
Ez gehiegi goratu ahotsaren tonua. Tonu atsegin eta lagunartekoa. Gizalegea eta apaltasuna. Izan zaitez naturala, gizatiarra eta hurbila. Arrazoiarekin baino gehiago, bihotzarekin hitz egin. Ez zaitez harroa eta artifiziala izan. Ez erabili oso berba bihurririk ez eta herri xehearentzako hitzik. Gaiaz jabetuta joan, baina ez jardun sasijakintsu baten antzera.
Esaldiak era positiboan amaitu. Hitz negatiboak saihestu. Adi egon. Ez konfiantza gehiegirik hartu. Tentsioa igartzen bada, umorez jokatuta islatu. Ez erabili birao edo irainik. Erantzun dotoreak oldarkorrak baino min handiagoa ematen du. Ez erabili esaldi erabatekoak eta alferreko desbideratze arriskutsuak. Lagunartean egongo bazina bezala jardun.
“Lengoaiaren kalitatea
zaindu. Gaia laburtzeko eta
eragina sortzeko esaldi
laburrak. Kontzeptuetan
89
d. Komunikabideen aurrean baliatzeko gomendio erabilgarriak
- Arreta erakartzeko, zerbait deigarria edo datu interesgarriren bat esan. Garrantzitsuenetik hasi. Xehetasunak bukaerarako utzi.
- Egin diezazkizuketen galderak aurreikusi, batez ere gatazkatsuak.
- Ez ihes egin eta ez aitzakiatan hasi.- Eraman mezua prestatuta eta bota, galdera egokia
egin ez badizute ere. Lehenengo gehien interesatzen zaizkizun puntuak aipatu. “Labur erantzungo dut.... esanez, baina argi geratzea nahi dudana da....”
- Zer esango duzun eta zer ez duzun esango jakin.- Erantzunak eta mezuak esaldi laburretan, sermoirik
ez. Ez ibili hitz eta pitz.- Ideiak, gehienez, hiru mezutan bildu eta horietan
zentratu.- Galderak arretaz entzun. Oharrak idatzi. Galdera
ulertu ez baduzu, edo zalantzaren bat baduzu, argitzeko eskatu. Ez joan arinegi. Ez hasi erantzuten galdera egiten amaitu aurretik. Ez nahasi. Erantzuna ez badakizu, esan, ez inprobisatu.
“Komunikabideekin, harira jo, ez
ibili zeharka. Gertaera azaldu zuzenean, eta ez haren balorazioa.
Informazioa, iritzia eta erraietako
sentimendu edo hunkiberatasun
90
- Ezagutu zure aurkaria, eta ez inoiz gutxietsi. Zure aurka erabil ditzakeen metodoak eta argudioak non oinarritzen dituen aurreikusi.
- Lehenengo gertakaria, notizia... gero ondorioa edo editoriala. Ahal den guztietan, zure ideiak indartzeko gertaerak edo aipamenak erabili.
- Informatzen edo elkarrizketa egiten ari denari ez hika hitz egin.
- Ez utzi inori esan ez dituzun hitzak, esaldiak edo balorazioak zuri leporatzen. Zure erakundea zalantzan jarriko duten balio-judizioak saihestu:“Hori zure iritzia eta besteren batena da. Nirea, ordea, beste hau da:”
Kontuz ibili agurrarekin, ez esan gerora disgusturen bat eragingo dizun ezer.
e. Eledun eraginkorraren dekalogoa
1. Hizkera argia eta laburra erabili
Kanpora itzulinguruak, paragrafo luzeak, mendeko esaldi amaigabeak eta alferreko erretorikak.
2. Ideia xumeak igorri
“Informazioan, gertaeretan, datu
objektiboetan zentratu.
Baieztapenak argudiatzeko joera hartu.
91
Bertaratu direnek ulertzeko modukoak. Ez erabili esaldi korapilatsu edo nahasgarririk. Lagunarteko hitzak erabili. Ez erabili arrunkeria edo zientifismorik.
3. Esaldi eginak, makulu-hitzak, etab. saihestu
Jakina... izan ere... beno, egia esan... nolanahi ere... hauxe... dena dela.. hummm, eee...
4. Kontuz ibili adjektibo eta adberbioekin
Antibiotikoen antzera jokatzen dute: zenbat eta gehiago erabili, orduan eta eragin txikiagoa dute. Gutxi, baina deigarriak.
5. Garrantzitsuenetik hasi
Ezer ez esateko sarrerarik ez egin. Lehenengo hitzetik harira jo.
6. Adibideak, analogiak erabili Batez ere ideia zailak argitzeko.
7. Funtsezko zifrak baino ez eman
“Eleduna izateko
komunikazio-tekniketan trebatuta dagoen
92
Gutxi. Erabili argibide-taulak. Ez ito jendea zifra artean.
8. Jendarteko adierazpenetan, patxadari eta lasaitasunari eutsi
Ez joan arinegi. Ez larritu. Gizalegez jokatu beti, ideiak norberarenen oso kontrajarriak izan arren. Ez-ahozko mintzaira zaindu. Presarik gabeko naturaltasuna, erritmo egokiarekin, loak hartu gabe eta jendea loarazi gabe.
9. Izan daitezkeen ustekabeak aurreikusi
Egin ditzaketen galdera entseatu eta gaurkotasunaren eraginez sortu eta aurreikus ezin daitezkeenen aurrean prestatuta egon.
10. Tratatzen ari den gaia ezagutu
Galdera guztiei erantzun behar zaie.
f. Telebistako agerraldiak
Egiten dizkiguten galderei zuzenean erantzun behar zaie.
Zehaztu. Ez ibili zeharka. Horri esker, esan nahi duzuna esaterik edukiko duzu. Harira joan. Erakargarri edo harrigarrienetik hasi. Laburtasuna. Esatera zoazena esan. Esan. Zer esan duzun esan. Hobe da ideia nagusiak behin eta berriz errepikatzea, gogoan hartuko ez diren hainbat ideia botatzea baino.
“Telebistan, ez-ahozko mintzaira zaindu. Natural
eta zintzotasunez jokatu.
Lehenengo entzuleen bihotza
zureganatu behar duzu.
93
Gorputz-mintzaira zaindu
Keinuak zaindu. Telebistan, keinu guztiak handituta ikusten dira. Animazioa aurpegitik sortuko da, batez ere begiradatik eta zure hitzen tonutik eta gogo bizitik. Esaldien amaieran ez jaitsi begiak ez ahotsa.
Geldirik egon. Ez erlaxatu, kamera adi dago beti. Ez ibili etengabe jarrera aldatzen. Ez gurutzatu besoak, defentsiban zaudela eman dezake. Ez jolastu eraztunekin, botoiekin, boligrafoekin, etab. Batez ere saia zaitez tikak saihesten.: hazka egitea, ezpaina bustitzea, sudurra ukitzea, atzamarrak dantzatzea, etab. Ez baieztatu ados ez bazaude, edo kortesia hutsagatik. Entzuleentzat zure isiltasuna ados egotea da.
Ez zaitzala komunikabideak izuarazi.
TBren lan egiteko modura ohitzeko, aldez aurretik iritsi. Platoan eta estudioan jarduera asko eta urduritasun handia daude. Ez du kontzentrazioa eta lasaitasuna ahalbidetzen. Zentratu zaitez esan nahi duzun horretan, eta ahaztu kamera eta baliabide tekniko guztiak. Eseri zaitez artez, burua zuzen eta apur bat aurrera makurtuta. Hartu behar duzun denbora. Kamera zuregana zuzentzen denean, ez zaitez izutu. Hartu arnasa eta bat, bi eta hiru zenbatu. Erabili segundo horiek esan behar duzuna argitzeko.
Begiratu, entzun, hitz egin.
Ez jardun kameraren objektiborako soilik. Ez begiratu hari zuzenean. Elkarrizketa egiten dizunarekin eta gainerako partaideekin partekatu begirada. Zuretzako gai garrantzitsua denean edo entzuleei konfidentzia bat egin nahi diozunean soilik begiratu kamerari. Oso une puntualak izan behar dute.
“Plato batean egon beharrean
(kolore, argi, mikrofono,
etab.ekin) etxeko egongelan gaudela
pentsatzeko eta barneratzeko gai
bagara...
94
Zaindu irudia eta janzkera.
Telebistak berezko komunikazio-kodea dauka. Irudia “nola” iristen den diskurtsoa baino garrantzitsuagoa da. TBko agerraldi batean gehien gogoratzen dena gonbidatuaren kanpoko itxura da. Lehentasuna eman erosotasunari eta ez elegantziari. Pantailaren distirarekin kontrasterik egingo ez duten kolore leunak erabili.
Pantailan “gorabeherak” eragiten ez dituzten jantziak erabili. Koadro edo marra estuko jantzirik ez erabili, ez eta jantzi beltz, gris ilun, urdin ilun edo zuririk ere. Alkandoretarako kolorerik egokienak krema tonuak, grisa eta urdin argia, berde lehorra, beixa... dira. Ez erabili bitxirik (lepokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak...), arreta galarazten dute. Egin kontu zure jantziei: gorbata okerra, alkandora-lepo tolestuak, kaltzetik eroriak... Zabar agertu nahi baduzu, zure etxean egin.
Bibrazio onei eutsi.
Irrika eta adeitasuna erakutsi. Lasaitasuna igorri behar duzu, baina erlaxatu gabe. Konfiantza erakutsi, baina harro edo menderatzaile agertu gabe. Zintzo jokatu, sentimentalismorik gabe. Lagunarteko hizkera erabili, dozena bat pertsonaren aurrean egongo bazina bezala.
“Isiltasuna oharkabean gera
daiteke, baina garrasiek galtzaile
bihurtuko zaituzte.
Pantailan, bere onetik aterata
95
Ez eman denbora alferrik. Akusazioei labur erantzun eta zure ideiak era positiboan agertzera jo berehala. Ez erantzun irainei. Zure aurkaria zenbat eta desatseginagoa iruditzen zaizun, orduan eta gehiago ahaleginduko zara igar ez dadin. Hoztasuna eta gizalegea. Entzuleen erreakzioa bilatu. Bestea atera dadila bere onetik, ez zu. Gure onetik ateratzen garenean, audientzia galtzen dugu.
g. Irratiko elkarrizketak
Aholku gehienek irratirako eta telebistarako balio dute. Irudiarekin eta gorputz-mintzairarekin lotuta daudenak telebistarekin lotuago daude. Hauexek nabarmenduko ditugu:
- Laburtasuna eta atsegintasuna.- Kontuz ibili datuekin eta estatistikekin. Ez txunditu.- Adibideak, anekdotak, gertaerak, umorea,
narrazioa, suspensea, galderak... oso eraginkorrak dira irratian.
- Analogia (konparazioa) erabiltzeak ulermena errazten du. “Honen antzera izan daiteke...”
- Entzuleek adierazten ari garenaren koloreak, usainak, zaporeak, etab. antzematen badituzte...
“Irratian, ahalik eta grafiko eta bisualen izan
behar dugu. Ez dago irudirik, ez
da ikusten.... Baina entzuleak
“ikusi” egin behar du esaten
ari garena. Gauza
zehatzetara
96
Ikusten eta nabaritzen ari bada, helburua lortu dugu.
- Irudirik ez dagoenean, ahotsaren kalitateak garrantzi handiagoa hartzen du eta gehiago zaindu behar dugu. Ez gara mikrofonora gehiegi hurbilduko eta ez dugu zaratarik egingo.
18. Genero-mintzaira a. Errealitate baztertzailea
3. Gaztelaniazko hiztegia
Gaztelaniaren Errege Akademiaren Hiztegian hauxe aurki daiteke:
- Hombre hitzerako 67 adiera; horietatik 37 goragarriak, 23 neutroak eta 7 iraingarriak.
- Mujer hitzerako 12 adiera; horietatik 2 goragarriak, 1 neutroa eta 9 iraingarriak. Azkeneko 9 horiek, guztiek esanahi bera dute: prostituta.
- Genero batean nahiz bestean adierazita esanahi desberdina duten hitzak:
- Fulano: pertsona zehaztu gabea edo irudikatua.
- Fulana: emagaldua.- Bitxia bada ere, animalien izenak femeninoan
adierazita, iraingarriak dira:- Gallina: koldarra.- Rata: doilorra.- Víbora: gaiztoa.- Zorra: ........
Androzentrismoa eta sexismoa
Androzentrismoa: gizonak erreferentzia-subjektu gisa eta emakumeak haien mendeko edo agindupeko gisa hartzea da. Eta horrek hizkeraren erabileran du isla.
Sexismoa: beraren bitartez, gizonei eta emakumeei balio, gaitasun eta eginkizun ezberdinak aitortzen dizkiegu, bakar-bakarrik, euren sexuaren
“Aipatzen ez dena ez da existitzen”
97
arabera. Hau da, gaitzetsi egiten dugu emakumezkoek egindakoa eta goraipatzen gizonezkoen lana, azken batean hori delakoan ondo dagoena, “garrantzizkoa”.
Sexismoa ez dago hizkuntzan. Hizkuntzaren era androzentriko eta sexistan erabiltzen da.
Euskarazko Adibideak:
- “Alkate jaun guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”.
- “Alkate jaun eta andre guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”.
- “Gurasoen ardura izango da euren semeei informazioa ematea”.- “Gurasoen ardura izango da euren seme-alabei
informazioa ematea”.
b. Androzentrismoaren erabilera
1. Maskulino generikoa erabiltzea
“Sexismoa ez dago hizkuntzaren baitan, gizon-emakumeen
buruan baizik”
98
Taldea mistoa denean, emakumeen presentzia aktiboa, haien ekarpenak eta gizartean duten protagonismoa eragozten ditu. Forma hau normalki, baina ez bakarrik, gaztelaniaz ematen da.
Emakumeak baztertzen ditu:
“Los niños estaban jugando en el patio”“ “Sufragio universal: Aquel en que tienen derecho a
participar todos los ciudadanos”“Odola beharrezkoa da eta ezin daiteke egin, gizonarenak bakarrik salba dezake gizona” (odol gutxiko emakumeak!).
Emakumeak ikusezin bihurtzen ditu:
“Los negociadores de la reforma laboral....... que dará cobertura a 800.000 trabajadores”.“Un puñado de destacados escritores, filósofos, historiadores, psiquiatras y humanistas...”.“El espacio ha tenido una gran acogida entre los espectadores”“Bileran zerbitzuko legegizon guztiak egon ziren” (bileran ‘legeandreak‘ izanda ere).“Zerbitzuburu jauna: gutun honen bidez...” (Zerbitzuburuaren izena... Ixabel!).
2. Gizona bihurtzen du ekintzaren eta erreferentzia-subjektu bakar, eta emakumea haren mendeko edo agindupeko.
“X. jauna erakusketara joan zen emaztearekin eta semearekin”. “Zubizabal jaunaren andreak moda-desfilea ikusi zuen”.“A. jauna larriki zaurituta geratu zen, aurrez zetorkion kamioi baten kontrako istripu baten ondorioz. A. jauna emaztearekin zihoan eta, horrek, gezurra badirudi ere, zauri arin eta kolpetxo batzuk baino ez zituen izan”.
“Maskulino generikoaren
erabilera orokorrak
emakumeak baztertu eta
ikusezin
99
d. Sexismoak eragindako akatsak
1. Nolako sexua halako trataera
GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK Jauna Andrea edo andereñoa Gizonak Neskak
“Bi gizonek eta hiru neskek osatzen zuten lantaldea”.Andereño hitzarekin gertatutakoa berriro ere:
emakumeak gutxietsita
2. Ezaugarri ezberdinak gizonentzat (adimenari lotuak) eta emakumeentzat (estetika)
Argazkian gizon talde bat ikusten da instalazio batzuk bisitatzen: “Kongresistak arreta handiz ikusi zituzten instalazio berriak zuzendariak lagundurik...” (beraiek erakutsitako arreta eta laguntzen zienaren kargua azpimarratzen dira).
Argazkian emakume talde bat ikusten da zentro bat bisitatzen: “Talde dotorea bertaratu zen zentrora” edo “jendetza handia bildu zen .......en inaugurazioan. Emakumeak, dotore jantzita,...” 3. Emakumea aipatzea deskalifikatzeko. Aipu iraingarriak emakumezkoen edota berauei aitortzen zaizkien balio, portaera eta jarreren aurka
“Olagarroa eta emakumea ‘astindu‘ egin behar dira bigunagoak izan daitezen”.“Beti berriketan, emakumeak bezala”. “Hango mina... eta hemengo mina esaten aritzen da beti emakumea”“Hura zen marimutila hura!”.
“Hizkuntzaren erabilera jakinaren
gainean aldatzea lagungarri
gertatuko da gure mundu-ikuskera eta gizonen eta emakumeen
100
“Txakurrari hezurra eta emazteari gezurra”.
e. Hizkuntza zuzenago erabiltzea helburu
Beraz, gizonen eta emakumeen ekarpenek gizartearentzat balio bera dutela aitortzeak emakumeen ekarpena aintzat hartzea ekarriko luke eta baita gizonezkoen bezalako protagonismoa dutela onartzea ere. Gure mundu-ikuskera horrelakoa bada, ikuskera horrek baldintzatu egingo ditu gure mezuen edukiak.
Hizkuntza pentsaerarekin lotura dialektiko estua duenez, aldatu egin daiteke hezkuntzako eta kulturako ekintzen laguntzaz. Horretaz gain, eragin ona izan dezake giza portaeran eta errealitateaz daukagun ikusmoldean.
Hizkuntzaren moldagarritasunak eskaintzen duen aukera zabalak bide ematen du aldaketa horiek gertatzeko. Eta hori guztia, edertasuna, zuzentasuna eta ekonomia galdu gabe. Are gehiago, emakumeak izendatzeak mezu zehatzagoak eta zuzenagoak sortaraziko ditu, eta mezu horiek oraingoa baino egoera bidezkoagoa ekarriko digute.
Proposamen batzuk hizkera androzentrista eta sexista ez erabiltzeko
1. Androzentrismorik ez
a. Gaztelaniaren kasuan
Ez dago formula bakarra. Finean, emakumeak eta gizonak era berean agertzea da, emakumeak direnagatik kontuan hartuta, eta ez gizonekin duten erlazioagatik, edo haien jarduera edo erabakiengatik.“Jesús tiene una familia compuesta por: su esposa Marta, sus dos hijos, Begoña y Antonio”Jesús y Marta junto con su hija Begoña y su hijo Antonio componen una familia.
101
a. Benetako generikoak erabiltzea
Badira izen generiko errealak, femeninoak nahiz maskulinoak; eta horiek bai aipatzen dituzten emakumeak eta gizonak batera. Arazoa konpontzeko era praktikoa da. Hona hemen hitz batzuk: persona, gente, población, niñez, profesorado, ser humano, funcionariado,..........
Los niños deben dormir 10 horas.En la infancia se debe dormir 10 horas.Los vascos son conocidos por ...El pueblo vasco es conocido por...Los alumnos se dirigirán al director.El alumnado se dirigirá a la dirección.Los funcionarios en situación de excedencia.El funcionariado en situación de excedencia.Los alaveses pueden acceder gratis al servicio de Internet.La población alavesa puede acceder gratis al servicio de Internet.
b. Kasu bakoitzari dagokion moduan, bi genero gramatikalak erabiltzea: forma bikoitzak
Hori konpontzeko, bi genero gramatikalak erabiliko ditugu errepikapenaren beldurrik gabe; izan ere, “rosa” edo “margarita” esatea errepikatzea ez den bezala (nahiz eta biak loreak izan), hombre hitzak ez ditu emakumeak barne hartzen eta ez ditu haiek ordezkatzen. Errealitate desberdinak dira eta halaxe aipatu behar dira.
Los trabajadores.Los y las trabajadoras.Los padres de los alumnos.Los padres y las madres del alumnado.Los niños que deseen participar.Las niñas y niños que deseen participar.Los usuarios del transporte público.Las y los usuarios del transporte público.
“Helburua da emakumeak direnagatik
tratatzea, eta ez gizonekin duten erlazioagatik”
102
Zer gertatzen da artikuluen, substantiboen eta adjektiboen arteko genero-konkordantzia gramatikalarekin? Proposamena da konkordantzia azkeneko artikuluarekin edo substantiboarekin egitea.
Los nuevos creadores vascos.Los y las nuevas creadoras vascas.Javier y Ana están dormidos.Ana y Javier están dormidos, ó bien Jabier y Ana están dormidas.
c. Izen abstraktuen erabilera
“asesoría”,“tutoría”,“dirección”,“jefatura”,“titulación”,“licenciatura,“abogacía”, “judicatura”...
Se necesitan titulados superiores en química.Se necesita personal con titulación superior (licenciatura) en química.Si necesita invertir venga a consultar con nuestro asesor.Si necesita invertir, venga a nuestro servicio de asesoría.
d. Aditzen forma pertsonalak eta izenordainak erabiltzea
“Kontua ez da formulak eta
alternatibak arau matematikoak
bailiran bilatzea soilik. Hizkuntza oker erabiltzen dugula jabetzen
garenean baino ez
103
El hombre necesita descansar.El ser humano necesita descansar.Se recuerda a los usuarios de taxi que soliciten factura.Recomendamos se solicite factura de los servicios de taxi.Cuando uno lee las noticias.Cuando alguien lee las noticias.Al leer las noticias.Cuando lees las noticias.Los que están...aquí saben...Quienes están aquí saben..El excedente forzoso tendrá derecho a...Quien se encuentre en excedencia forzosa tendrá derecho a...
e. Barrak erabiltzea (las/os, nuestro/a...)
Administrazioko dokumentuen kasuan (galdetegiak, fitxak, eskaera-orriak...) baliagarria dela dirudi, beste formula egokiagorik ez dugunean edo dokumentuan lekurik ez dugunean. Barrak oso konponbide ona izan ziren hizkuntza ikuspuntu honetatik berrikusten hasi zirenean (70.eko hamarkadaren amaieran). Hala ere, ez da oso gomendagarria, oro har; izan ere, testua ez
104
da oso irakurterraza eta gaztelaniak baditu beste baliabide egokiagoak.
f. A bilduaren (@) erabilera
@ (a bildua) ez da zeinu linguistikoa. Itxuraz, hizkuntza idatziaren arazoa konpontzen du, baina ahozkoarena ez. Azken baliabide gisa balio dezake, baina gaztelaniak dituen bestelako baliabideen ostean.
g. Hainbat aukeraren konbinaketa
Adibideak:Un puñado de destacados escritores, filósofos, historiadores, psiquiatras y humanistas reflexionan sobre la realidad de los vascos.Destacadas personalidades del mundo de la cultura, de la historia, de la psiquiatría y las humanidades reflexionan sobre la realidad de los vascos y las vascas (población vasca, realidad vasca...).Las estrellas de la programación se editan desde un pequeño estudio donde los periodistas, los técnicos y el director trabajan.Las estrellas de la programación se editan desde un pequeño estudio dondeun grupo de profesionales del periodismo, de la técnica y la dirección (y el director o la directora, si conocemos su sexo).
“Gogoan izan hizkuntzaren
zeregin nagusia komunikazioa
dela.Komunikazio hori hobea
izango da azaldu nahi dugun errealitatea
egoki azaltzen duen heinean,
105
b. Euskarari dagokionez
1. Androzentristarik ez
Zorionez, euskaraz generorik ez dugula-eta, ez dugu auzo-hizkuntzek beste arazorik erabilera androzentristaren auzian. Hala ere, komenigarria da hainbat ohitura saihestea, gizonezkoek eta emakumezkoek agerpen-maila berbera izan dezaten.
a. Gizon/gizaki/giza
Gizon, gizaseme eta gizonezko hitzak gizonezkoentzako bakarrik erabili; eta gizaki, aldiz, gizonak zein emakumeak izendatzeko edo generiko gisa. Giza errotik sortutakoek (gizarte, giza talde...) ez dute gizon hitzak duen konnotaziorik. Bietarako erabil daitezke, beraz.Hitz elkartuetako bigarren osagaia gizon denean (legegizona, itsasgizona...), -ari atzizkiaz balia gaitezke lanbidea adierazteko (legelaria). Beste kasuren batean langile izan daiteke bide egokia (itsaslangilea).
b. Hitz-elkarketa
Emakumeren bat tartean badago, euskarak berezkoa duen joerari eutsi behar diogu: aita-amak, senar-emazteak, seme-alabak...
“Eta gainera, hizkuntzaren
erabilera egokiaz konturatuko gara
gure adierazmoduan
aldaketak egiteko
ahaleginak
106
c. Jaunen nagusitasuna
Batzuetan, gure mezua nori helarazi nahi diogun oso ondo jakin ez, eta ohituraren ohituraz edo gaztelaniaren eraginez edota androzentrismoak bultzatuta, jauna hitza aukeratzen dugu. Hori horrela, idazki askoren goiburuan zuzendari, sailburu, alkate... jauna formula erabiltzen dugu, kargu horiek maiz emakumeek betetzen dituzten arren. Gogoan izan euskaraz jaun-andre bokatiboa badugula.
d. -sa atzizkia
Atzizki hori daramaten hitz gehienak berriak dira eta asko eta asko maileguak (artxidukesa, abadesa...). Atzizki hori zubereraz dago bizirik (artzaintsa, laborarisa, jainkosa, alarguntsa...). Mendebaldean, kargu jakin bat duenaren andrea aipatzeko erabili izan da (alkatesa).
Euskara baturako mugatu egin beharko litzateke atzizki horren erabilpena.Zenbaitetan, izen propioak berak emango digu sexuaren berri (Alicia Alonso dantzaria). Beste
107
batzuetan, testuinguruak argibiderik ematen ez digulako-edo, mugatu beharrean izango gara, eta, horretarako, izen arruntetara jo (emakume alarguna, neska dantzaria...).
e. Hitanoa
Erabiltzekotan, gogoan izan behar dugu hitanoak sexua markatzen duela eta, beraz, kontu handiz erabili behar dugula inor ez baztertzeko. Hortaz, ez inoiz erabili talde bati zuzendutako mezuan, baldin eta talde horretan gizonak bakarrik ala emakumeak bakarrik dauden seguru ez badakigu.
f. Kontuz beste muturrera pasatzearekin
Erdarazko testuak euskaratzerakoan arazo bat edo beste izan dezakegu, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat topatzen dugunean. Kontua da, lantzean behin, perifrasi horiek beharrik gabe gordetzen ditugula jatorrizko testuari atxikiegi jokatzen dugulako. Esaterako:
Triptikoa populazio erretzailearentzat eginda dago.
Testu honetan oso gauza bitxia ikus dezakegu: jatorrizko testua gaztelaniazkoa zen, eta, bertan, hizkera sexista saihesteko perifrasi bat egin zuten (los fumadores-la población fumadora). Testua euskaratzean perifrasia gorde egin da, euskaraz horrelakoen beharrik ez dugula ahaztuta:
“Triptikoa erretzaileentzat eginda dago”
2. Sexistarik ez
Hori lortzeko ez dago formula magikorik. Aztertu behar dugu gure pentsamoldearen mugak non dauden, eta muga horiek zer-nolako eragina duten hizkuntzaren baitan. Edozein modutan ere, kontuan izan behar ditugu, eta bete, zenbait puntu:
108
a. Pertsonari dagozkion balioak, trebetasunak eta gaitasunak aipatzea, pertsona hori sexu batekoa zein bestekoa izan
Adibidez, zientzialarien bilera batean gizon baten profesionaltasuna aipatzen bada, ezaugarri horixe bera aipatuko da emakume baten kasuan, eta ez bere edertasuna edo jatortasuna, askotan egiten denez.
b. Gizonei eta emakumeei tratu berbera ematea
Adibidez: jauna, andrea, eta euren izen edota abizenak (berdin kasu bietan).
Hizkuntzaren eta pentsamoldearen artean dagoen erlazio estua dela-eta, gure hizkera aldatuko dugu gaizki erabiltzen ari garela konturatzen garen neurrian. Eta gainera, horretaz konturatuko gara gure adierazmoduan aldaketak egiteko ahaleginak egiten ditugun neurrian.
109
Bibliografia- MENDIVE P. (2003). Comunicación oral. Técnicas
para hablar en público. Gasteiz. - BRAVO RAMOS J. L. (2000). Técnicas de apoyo a la
Comunicación oral. Madril.- CARNEGIE D. (1976) Como hablar bien en público.
Bartzelona: Edhasa.- CARNEGIE D. (2003) El camino rápido y fácil para
hablar eficazmente. Bartzelona: Edhasa.- F. VERDERBER R. (2000) Comunicación oral efectiva.
Madril. International Thomson-Paraninfo. - VALENTI J. (1983) Aprenda a hablar en público.
Bartzelona: Grijalbo.- MERAYO A. (2005) Curso práctico de técnicas de
comunicación oral. Madril. Tecnos.- STUDER J. (2003) Oratoria. El arte de hablar,
disertar, convencer. Madril. El Drac.- URCOLA J. L. (2003). Como hablar en público y
realizar presentaciones profesionales. Madril. ESIC.- ESCARPANTER J. (1996). Señoras y señores: El arte
de hablar en público. Madril. Playor.- MORALES C. J. (2002). Guía para hablar en público.
Madril. Alianza - MORGAN N. (2003). Conquistando a la audiencia.
Bartzelona: Deusto.- BALLENATO G. (2006). Hablar en público. Arte y
técnica de la oratoria. Madril. Pirámide.- F. VERDERBER R. y S. VERDERBER K. (2005).
Comunícate. Madril. International Thomson-Paraninfo.- PUCHOL L. (1997) Hablar en público. Madril. Díaz de
Santos.- RUBIO A. (2004) Cómo ser un buen orador.
Bartzelona: Gestión 2000.- STUDER J.(1999) Guía práctica de oratoria. Madril. El
Drac. - VALLEJO-NÁGERA J. A. (1990) Aprender a hablar en
público hoy. Bartzelona: Planeta.
101
- JANNER G (1999). Cómo hablar en público. Bilbo: Deusto.
- GARCÍA CARBONELL R. (2001) Todos pueden hablar bien en público. Madril. Edaf.
- CANO I. (2006). El Don de la Palabra. Hablar para convencer. Madril. International Thomson-Paraninfo.
- COUTO M. (2002) Cómo hablar bien en público. Bartzelona: Gestión 2000.
- FDEZ. DE LA TORRIENTE G. (1993) Hablar correctamente en público. Madril. Playor.
- GARCÍA RAMÍREZ J. (2004) Estrategia de oratoria práctica para abogados. Madril. Colex.
- DÍAZ SOSSA G (2004). Así se habla en público. St. Petersburg: MercadeoGlobal.com
- RUIZ ORBEGOSO M. A. (2003) Sugerencias para aprender a exponer en público. LibrosEnRed.com
- EMAKUNDE-INSTITUTO VASCO DE LA MUJER. (1998) El lenguaje más que palabras. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak. Gasteiz.
102
MANU MARAÑÓN URIARTE
Zuzenbidean lizentziatua. Deustuko Unibertsitatea. 1983.urtea.
Euskal Gaitasun Agiria (EGA). 1983. urtea.
Masterra irrati eta telebistarako komunikatzaileen hezkuntzan.Euskal Herriko Unibertsitatea-Euskal Telebista. (EHU-EITB). 500 ordu. 1994.urtea.
Bizkaiko EHNE nekazari sindikatuaren arduradun teknikoa 1983etik 1990ra.
Euskal Herriko EHNE nekazari sindikatuaren koordinatzaile 1990etik 2002ra. Lantalde teknikoaren arduraduna.
EHNEren bozeramaile eta arduradun komunikabideen aurrean: prentsa idatzia,irrati eta telebista.90etik 97ra.
EHNEren Komunikabieekiko harremanen arduradun ,97tik 2002ra..
103
Birziklaketa komunikazioaren hezkuntza eta kontsultoritzan maisu den Pedro Mª Mendibe Sarasibarren laguntzaile gisa. 2003. urtea.
2004ko Urtarriletik ahozko komunikazioa eta jendaurrean hitz
egiteko teknikei buruzko ikastaroak ematen ari da
Tefs. 650-470251 y [email protected]
104