KZguneko KIZOA ikastaroa Creative Commons Lizentziapean aurkitzen da. Hain zuzen ere, Atribución-NoComercial-CompartirIgual_3.0_
(CC-BY-NC-SA_3.0)
KIZOA
Irudien editorea
KIZOA
2
Ikastaroaren aurkibidea
1. KIZOA programa: sarrera ..................................................................................... 4
1.1 ZER DA KIZOA? ................................................................................... 4
2. KIZOA programan erregistratzea ......................................................................... 5
2.1 KIZOA PROGRAMAN ERREGISTRATZEA ................................................... 5
3. Nola antolatu argazkiak KIZOA programan .......................................................... 7
3.1 ARGAZKI BAT KARGATzea ..................................................................... 7
3.2 ALBUMAK SORTZEA ............................................................................ 10
4. Argazkiei ukituak egitea ..................................................................................... 12
4.1 ARGAZKI BAT EDITATZEA ETA UKITUAK EGITEA .................................... 12
Irudiak editatzeko barra ............................................................................................................... 14 Markoak ..................................................................................................................................... 15 Arrunta ....................................................................................................................................... 17 Koloreak ..................................................................................................................................... 18 Aurreratua .................................................................................................................................. 20 Testua eta marrazkiak gehitzea ..................................................................................................... 21
5. Argazki bat gordetzea eta partekatzea ............................................................... 23
5.1 ARGAZKI BAT GORDETZEA .................................................................. 23
5.2 ARGAZKI BAT PARTEKATZEA ............................................................... 25
Argazkiak datuak biltegiratzeko gailu batean gordetzea: gure ordenagailua ........................................ 25 Irudia posta elektroniko bidez bidaltzea: posta elektronikoa .............................................................. 27 Irudia Facebook edo Twitter sareetan partekatzea ........................................................................... 29
6. Diapositibak sortzea ........................................................................................... 30
6.1 DIAPOSITIBAK SORTZEA..................................................................... 30
1. urratsa: gure argazkiak gehitzea ................................................................................................ 30 2. urratsa: trantsizioak gehitzea .................................................................................................... 31 3. urratsa: efektuak gehitzea ........................................................................................................ 33 4. urratsa: Testuak gehitzea ......................................................................................................... 35 5. urratsa: animazioak gehitzea ..................................................................................................... 38 6. urratsa: musika gehitzea .......................................................................................................... 40 7. urratsa: doitzeak inplementatzea (tresnak) ................................................................................. 43
6.2 DIAPOSITIBA BAT SORTZEA ................................................................ 44
7. Collageak sortzea ............................................................................................... 46
7.1 Collageak sortzea ............................................................................... 46
1. urratsa: atzealdea doitzea ......................................................................................................... 47 2. urratsa: irudiak sartzea ............................................................................................................ 48
KIZOA
3
3. urratsa: testua sartzea ............................................................................................................. 49 4. urratsa: dekorazio elementuak sartzea ....................................................................................... 49 5. urratsa: collagea gordetzea ....................................................................................................... 51
KIZOA
4
1. KIZOA programa: sarrera
1.1 ZER DA KIZOA?
KIZOA diapositiba sortzailea eta argazki editorea da, sarean dago eta doakoa da.
Software espezializatua erabiltzen jakiteko beharrik gabe, KIZOA programak
irudiaren tamaina egokitzeko, biratzeko, efektu bereziak aplikatzeko eta beste
hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen digu. Horrez gainera, diapositiba
musikadunak eta collageak sor ditzakegu gustukoen ditugun argazkiekin. Hori
guztia ikastaroan zehar zehaztuko dugun menuko erlaitzen bidez egiten da, oso
erraz.
Zer egin dezakegu KIZOA programan?:
Gure argazkiak albumentan sailkatu.
Diapositibak sortu, efektuekin, testuekin eta musikarekin.
Collageak sortu txantiloien laguntzarekin edo gure diseinuari jarraituz.
Gure argazkiekin bideo konposizioak egin.
Argazkiei ukituak egin eta iragazkiekin, efektuekin eta markoekin editatu.
Diapositibak DVD formatuan grabatu.
Sarean argazkiak, diapositibak eta collageak partekatu, honako hauen bidez:
posta elektronikoa, Facebook, Twitter, web orriak edo Youtube.
"KIZOA" ikastaroaren helburua gure argazkiei ukituak emateko
jarraitu beharreko jarraibideak azaltzea da.
Ikastaroa argazki-ukituak bizkor, erraz eta modu dibertigarrian egin
nahi dituzten erabiltzaileetara dago zuzenduta. Programak instalatu
beharrik izan gabe; izan ere, KIZOA on lineko irudi-editorea da.
KIZOA
5
2. KIZOA programan erregistratzea
2.1 KIZOA PROGRAMAN ERREGISTRATZEA
Kizoa programan erregistratu nahi badugu, http://www.kizoa.es helbidean sartu eta
“Sartu” (“Entrar”) loturan klik egin behar dugu.
Ondoren, pantaila bat agertuko da, inprimaki batekin.
Eskuineko zatia bete behar dugu gure datuekin, erregistratu ahal izateko, eta
“Izen ematea baliozkotu” (“Validar la inscripción”) sakatuko dugu.
KIZOA
6
KIZOA
7
3. Nola antolatu argazkiak KIZOA programan
3.1 ARGAZKI BAT KARGATZEA
KIZOA programan argazkiak aldatzeko, horiei ukituak egiteko eta aurkezpenak edo
collageak sortzeko, argazki bat igo behar da lehenik.
Argazki bat igotzeko, “argazkiak gehitu” (“agregar fotos”) botoia sakatu behar
dugu.
Zuzenean, leiho bat irekiko zaigu, gure ordenagailuan ditugun argazkien fitxategiak
aztertzeko.
KIZOA programak bide ematen du, halaber, Facebook saretik argazkiak gehitzeko,
hau da, Facebook sarean gure profilean ditugun argazkiak hautatzeko, KIZOA
programan erabiltze aldera.
Kasu horretan, Facebook sarearen logotipoa duen “argazki bat gehitu” (“agregar
una foto”) botoian klik egingo dugu.
Ikus dezagun argazki bat nola igotzen den.
KIZOA
8
“Argazkien galeria” (“Galería de Fotos”) erlaitzera joko dugu eta “argazkiak
gehitu” (“agregar fotos”) botoia sakatuko dugu.
Leiho bat irekiko da, igo nahi ditugun irudi artxiboak bilatzeko eta hautatzeko.
Igo nahi dugun irudian klik egingo dugu (txoriak) eta "ireki" (“abrir”) botoia
sakatuko dugu.
Aplikazio honek argazkiak albumetan sailkatzen ditu. “Nire argazkiak” (“mis fotos”)
albuma dago lehenetsita, eta, hortaz, besterik adierazten ezean, igoko ditugun
argazkiak album horretan jasoko dira zuzenean.
Argazkiak album bati gehitzen dizkiogun lehenengo aldian, hots, gure kasuan, gure
ordenagailuan edo Facebook programan bilatzeko aukera daukagu.
Adibide gisa, “bilatu argazkiak nire ordengailuan” (“buscar fotos en mi
ordenador”) botoia sakatuko dugu. Aldez aurretik album horri argazkiren bat
gehitu badiogu, berriz, “argazkiak gehitu” (“agregar fotos”) sakatuko dugu.
Argazkiak igotakoan, miniaturan ikusi ahal izango ditugu, leihoaren erdialdean.
“Argazkien galeria” (“galería de fotos”) erlaitza aktibatuta eduki behar dugu,
eta nahi dugun albumean kokatu behar gara.
KIZOA
9
KIZOA
10
3.2 ALBUMAK SORTZEA
Aipatutako moduan, KIZOA programak gure argazkiak biltegiratzeko eta horiek
albumetan antolatzeko aukera eskaintzen digu. Albumak sor ditzakegu “berria”
(“nuevo”) ikonoa sakatuz, “argazkien galeria” (“galería de fotos”) erlaitzaren
pantailaren ezkerraldean.
Izen bat jarriko diogu; adibidez, "2012ko oporrak" eta "onartu" (“aceptar”)
botoia sakatuko dugu.
Dagoeneko sortu dugu “2012ko oporrak” izeneko albuma, eta pantailaren
ezkerraldean ikusiko dugu. Bi album ditugu orain: “nire argazkiak” eta “2012ko
oporrak”.
KIZOA
11
Nahi beste album sor ditzakegu eta nahi adina argazki sar ditzakegu horietan;
betiere, biltegiratzeko espazioaren gaitasunen mugen baitan, hots, 1GB, doako
aukeran.
Albumei beste izen batzuk jarri eta albumak ezabatu ditzakegu, aukera horiei
dagokien ikonoak sakatuz.
Argazkiak album batetik beste batera pasa nahi izanez gero, herrestan eramanez
egingo dugu hori.
KIZOA
12
4. Argazkiei ukituak egitea
4.1 ARGAZKI BAT EDITATZEA ETA UKITUAK EGITEA
Argazki bat kargatu ondoren, hamaika aukera ditugu hori berezi bihurtzeko:
begietan, argian, kontrastean tamainan eta abarretan ukituak egin; azken finean,
bere garaian kamararekin gaizki irtendakoa zuzen daiteke KIZOA programa
erabilita.
Argazki bati ukituak egiteko, “argazkien galeria” (“galería de fotos”)
erlaitzean kokatu behar gara, eta aldatu nahi dugun argazkian klik egingo
dugu. Ondoren, pantailaren behealdean dagoen "ukituak egin" (“retocar”)
botoia sakatuko dugu.
Bisore bat irekiko da; argazkia tamaina handian erakutsiko digu, baita argazkiei
ukituak egiteko lantegi bat (edizio barra bat) ere, behaldean.
KIZOA
13
Eskuinaldean, hainbat aukera agertzen dira, hala nola irudiaren gainean testua eta
marrazkiak sartzeko aukerak.
Halaber, pantailaren goialdean, ezkerraldean, lau kategoria daude: markoak
(“marcos”), arrunta (“simple”), koloreak (“colores”) eta aurreratua (“avanzado”).
Ondoren, irudiei ukituak egiteko botoiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak
aztertuko ditugu.
KIZOA
14
Irudiak editatzeko barra
Tresna barra honekin, irudia autozuzendu ahal izango dugu, baita biratu eta begi
gorriak zuzendu ere.
Autozuzenketa iragazkia: argazkia hobetzen du, automatikoki. Botoi
horretan klik egingo dugu. Ikus dezagun adibidea.
Irudia biratu. Horretarako, aukera horri dagozkion gezietan klik egin behar
dugu. Ikus
dezagun
emaitza.
KIZOA
15
Iruditik begi gorriak ezabatu. Horretarako, dagokion ikonoa sakatu behar
dugu eta, ondoren, begian klik egin behar dugu.
Aldaketak gordetzeko, “onartu” (“aceptar”) sakatu behar dugu.
Jarraian, ezkerraldean dauden “markoak” (“marcos”), “arrunta” (“simple”),
“koloreak” (“colores”) eta “aurreratua” (“avanzado”) botoiek eskaintzen dituzten
aukerak landuko ditugu.
Markoak
Gure argazkiei markoak gehitzea oso erraza da, KIZOA programaren argazkiei
ukituak egiteko tresnarekin. Hainbat marko daude gure argazkiak aipaintzeko:
horietako zenbait “premium kontua” izanez gero soilik erabil daitezke; kasu
horietan, hori adieraziko da.
Argazkia aukeratu ondoren, “markoak” (“marcos”) sakatuko dugu, eta klik
bat eginez gaia aukeratuko dugu; adibidez, "patchwork".
Hainbat marko agertuko dira. Gehien interesatzen zaiguna hautatuko dugu:
adibidez, “mosaico 4".
KIZOA
16
Gordetzeko, “aplikatu” (“aplicar”) botoia sakatu behar dugu.
KIZOA
17
Arrunta
Tresna horrekin, argazkia erabat alda dezakegu, baita zuzendu, enkoadratu edo
argiztatu ere.
Aplikatu nahi dugun aukerari dagokion botoia sakatuz, aukerak aktibatuko direla
ohartuko gara. Ikus ditzagun zenbait adibide.
Irudia zuzentzeko, “zuzendu” (“enderezar”) ikonoa sakatuko dugu, eta
nahi dugun inklinazioa graduatuko dugu. Emaitza gordetzeko, “onartu”
(“aceptar”) sakatuko dugu.
Irudia nahi dugun moduan mozteko, "moztu" (“recortar”) sakatuko dugu,
eta ezkerraldean irudiaren orientazioa eta formatua aukeratuko ditugu.
KIZOA
18
Emaitzak gordetzeko, “onartu” (“aceptar”) sakatuko dugu.
Kontrastea aplikatzeko, “kontraste +” (“contraste +”) botoian klik egingo
dugu, eta intentsitatea aldatuko dugu, nahi dugun moduan jarri arte.
Aldaketak gordetzeko, "aplikatu" ("aplicar") sakatuko dugu.
Koloreak
Tresna horrekin, efektuak gehi diezazkiegu argazkiei, eta konposizio originalak lor
ditzakegu.
Ondoren, irudia zuri-beltzean nola jarri landuko dugu.
Horretarako, koloretako argazki bat kargatuko dguu, 3. ataleko “Argazki bat
kargatu” puntuko argibideei jarraituz.
Argazkia hautatu ondoren, “koloreak” (“colores”) aukera sakatuko dugu.
Hainbat aukera agertuko zaizkigu, eta “zuri-beltza” botoia sakatuko dugu.
KIZOA
19
Intentsitatea nahi dugun moduan erregulatu dezakegu, eta, ondoren, emaitza
gordeko dugu “aplikatu” (“aplicar”) sakatuz.
“Marrazkia” (“dibujo”) efektua nola geratuko litzaiguken ikusteko, berriz:
Aukera hori sakatuko dugu, intentsitatea erregulatuko dugu eta emaitza
lortuko dugu. Hori gordetzeko, “onartu” (“aceptar”) sakatuko dugu.
KIZOA
20
Aurreratua
Tresna horrekin hainbat efektu aplikatu ditzakegu, hala nola egur zaharrarena eta
antzinako pinturarena. Botoi hori sakatuko dugu eta hainbat aukera agertuko
zaizkigu.
Gure argazkia antzinako pinturaren efektuaren nola geratuko litzateken ikusiko
dugu, esaterako.
Aukera hori sakatuko dugu, intentsitatea erregulatuko dugu eta emaitza
lortuko dugu.
Hori gordetzeko, “aplikatu” (“aplicar”) sakatuko dugu.
KIZOA
21
Testua eta marrazkiak gehitzea
Testua gehitzea.
KIZOA programak gure irudiei testua gehitzeko aukera ere eskaintzen du.
Horretarako “testua” (“texto”) sakatuko dugu.
Argazkian sartuko dugun testua idatziko dugu. Letra tipoa aukeratuko dugu;
adibidez, “Verdana”. Halaber, kolorea, intentsitatea eta lodiera ere
aukeratuko ditugu. Izenburuan efektua aplikatu ahal izateko, Premium
kontua eduki behar dugu.
Tamaina doituko dugu, “Kzgunea” laukia luzatu eta nahi dugun posizioan
jarriko dugu. Emaitzak gordetzeko, “aplikatu” (“aplicar”) sakatuko dugu.
KIZOA
22
Argazkiaren gainean marraztea.
KIZOA programak marrazteko tresnak erabiltzeko aukera ere eskaintzen
digu. Atal horretan klik eginez gero, ukitu txikiak egin ahal izango ditugu,
pintzelak, lodierak eta koloreak erabiliz.
KIZOA
23
5. Argazki bat gordetzea eta partekatzea
5.1 ARGAZKI BAT GORDETZEA
KIZOA programak gure ordenagailuan bertan aldatutako argazkiak gordetzeko bide
ematen du, baita argazkiaren izena aukeratzeko ere. Hasteko, argazkiak KIZOA
programan gordeta eduki behar ditugu.
Ikus dezagun ukituak egindako argazki baten adibidea.
Gordetzeko botoian klik egingo dugu.
Nahi dugun aukera hautatuko dugu. Gure kasuan, “kopia bat sortu” (“crear
una copia”) hautatuko dugu; hartara, bi argazkiak gordeko dizkigu:
jatorrizkoa eta ukituak egindako argazkia.
KIZOA
24
Argazkia gorde nahi dugun albuma aukeratuko dugu, “2012ko oporrak”
adibidez, eta “gorde” (“guardar”) botoian klik egingo dugu. Horrela, irudia
gordeko dugu KIZOA programan.
Irudiak KIZOA programan biltegiratu ondoren, argazkiak gure ordenagailura jaitsi,
helbide elektroniko batera bidali edo sare sozialen batean, hala nola Facebook eta
Twitter sareetan, jarri ahal izango ditugu.
KIZOA
25
5.2 ARGAZKI BAT PARTEKATZEA
KIZOA programan biltegiratutako argazkiak partekatu daitezke helbide
elktronikoen, sare sozialen edo datuak biltegiratzeko zeinahi gailuren (CD, DVD,
PenDrive, disko gogorra...) bidez.
Argazkiak datuak biltegiratzeko gailu batean gordetzea: gure ordenagailua
Hasteko, deskargatu egin behar ditugu. Horretarako, honako hau egin behar dugu:
Deskargatu nahi dugun irudia aukeratuko dugu, eta, ondoren, behealdean
dagoen “deskargatu” (“descargar”) aukera sakatuko dugu.
Formatua aukeratuko dugu eta “deskargatu” ("descargar") aukera sakatuko
dugu.
KIZOA
26
Irudia "nire irudiak" (“mis imágenes”) karpetan gordeko dugu (edo horretarako
beste edozein karpetan). Beharrezkoa izanez gero, izena aldatuko diogu eta “gorde”
(“guardar”) sakatuko dugu. “JPG” artxibo gisa gordeko digu.
KIZOA
27
Irudia posta elektroniko bidez bidaltzea: posta elektronikoa
Kasu honetan, bidali nahi dugun irudia aukeratuko dugu, eta behealdean dagoen
"bidali" (“enviar”) botoia sakatuko dugu.
KIZOA
28
Ondoren agertzen den inprimakian eskatzen diren datuak beteko ditugu.
Ez da beharrezkoa eremu guztiak betetzea. “Gaia” eta “mezua” aukerakoak dira.
Prozesua amaitu ondoren, “bidali” (“enviar”) sakatuko dugu.
KIZOA
29
Irudia Facebook edo Twitter sareetan partekatzea
KIZOA programaren eta Facebook edo Twitter sareen artean konexioa ezarri
dezakegu, dagokion laukia sakatuz.
KIZOA
30
6. Diapositibak sortzea
6.1 DIAPOSITIBAK SORTZEA
KIZOA programak diapositiben aurkezpenak sortzeko bide ematen du. Gure
diapositibak apaitzeko aukera eskaintzen du, argazkien artean aldaketak sartuz
nahiz testua, animazioak eta musika gehituz. Ikus dezagun zer urrats egin behar
diren horretarako.
Diapositiben aurkezpen bat egiteko, “diapositibak sortu” (“crear diapositivas”)
erlaitzean klik egin behar dugu, eta honako pauso hauei jarraitu beharko diegu:
1. urratsa: gure argazkiak gehitzea
Saguarekin argazkia aukeratuko dugu eta askatu gabe pantailaren
behealdean dagoen diapositiben filman sartuko dugu.
Halaber, argazki albuma osorik sar dezakegu.
Hona hemen emaitza.
Aurkezpenetik irudi bat kentzeko, hura aukeratu eta filmetik kanpora eramango dugu.
KIZOA
31
2. urratsa: trantsizioak gehitzea
Irudiei buruz aritzean, trantsizioa bi irudiren artean sartzen den efektu “berezia” da,
irudi batetik besterako aldaketa erakargarriagoa egiteko.
KIZOA programak hainbat efektu eskaintzen ditu argizkien artean sartzeko eta
trantsizioak erakargarriago bihurtzeko: trantsizio klasikoak, efektu bereziak,
haizemaile efektua, biraketak...
Diapositiben aurkezpen bati trantsizioak gehitzeko, “trantsizioak”
(“transiciones”) erlaitzean klik egingo dugu.
Gustuko duguna aukeratuko dugu (pantailaren eskuinaldean ikus dezakegu
filman sartu baino lehen), eta film birtualean nahi dugun lekuan sartuko dugu
(laukizuzen txikietan). Adibidez, “klasikoak” (“clásicos”) eta “eskuinean
urtuta” (“fundido a la derecha”) aukeratuko dugu, eta sartu egingo dugu.
KIZOA
32
Eskuinaldean dagoen
“ikusi nire diapositiba”
(“ver mi diapositiva”)
botoia sakatuz gero,
diapositibari gehitutako
efektuak nola geratu
diren ikusiko dugu.
“Itzuli” (“volver”) botoia
sakatuko dugu
editatzen jarraitzeko.
KIZOA
33
3. urratsa: efektuak gehitzea
Era berean, KIZOA programak efektu bereziak gehitzeko aukera ematen digu
diapositiben aurkezpenetan: elurra, izarrak, su artifizialak eta abar gehituz.
Efektuak gehitzeko, “efektuak” (“efectos”) erlaitzean klik egingo dugu.
Gustuko duguna aukeratuko dugu (pantailaren eskuinaldean ikus dezakegu
filman sartu baino lehen), eta nahi dugun argazkian sartuko dugu. Adibidez,
“atmosferak” (“atmósferas”) eta “hipnosia” (“hipnosis”) aukeratuko ditugu
eta argazkira eramango ditugu.
Honako leiho hau agertuko da efektua gure irudiarekin ikusteko, eta gustuko
badugu, “onartu” (“aceptar”) sakatuko dugu.
KIZOA
34
Efektua diapositiban ikusteko, “ikusi nire diapositiba” (“ver mi diapositiva”)
botoia sakatuko dugu. “Itzuli” (“volver”) botoia sakatuko dugu editatzen
jarraitzeko.
KIZOA
35
4. urratsa: Testuak gehitzea
Gure diapositibak pertsonalizatzeko, testuak gehi diezazkiegu gure argazkiei.
Hainbat letra tipo aukeratu ahal izango ditugu, eta itzalak eta letra lodia ere
gehitzeko aukera izango dugu, besteak beste.
Testua gehitzeko, “testua” (“texto”) erlaitzean klik egingo dugu.
Gustukoen dugun efektua hautatuko dugu (sartu baino lehen, pantailaren
eskuinaldean ikus dezakegu nola geratuko den), eta, ondoren, testua agertzea
nahi dugun irudian sartuko dugu.
Adibide gisa, “pasatzeak” (“pasajes”) kategoriaren barruan dagoen
“ezkerretik eskuinera” (“izquierda a derecha”) efektua aukeratuko dugu, eta
ekiloreak dituen irudira eramango dugu (edo, bestela, gehien gustatzen
zaigunera).
KIZOA
36
Honako leiho hau agertuko da, testua idatzeko, eta letra tipoa, tamaina edo
testuaren posizioa hautatzeko. Prest edukitzean “onartu” (“aceptar”) botoia
sakatuko dugu.
KIZOA
37
Efektua diapositiban ikusteko, “ikusi nire diapositiba” (“ver mi diapositiva”)
botoia sakatuko dugu. “Itzuli” (“volver”) botoia sakatuko dugu editatzen
jarraitzeko.
KIZOA
38
5. urratsa: animazioak gehitzea
KIZOA programan, hainbat animazio ditugu gure aurkezpenei gehitzeko:
tximeletak, udako eguzkiak, loreak, etab.
Animazioak gehitzeko, “animazioak” (“animaciones”) erlaitzean klik egingo
dugu.
Gustuko duguna aukeratuko dugu (sartu baino lehen, pantailaren
eskuinaldean ikus dezakegu), eta film biertualean nahi dugun argazkian
sartuko dugu. Adibidez, “mantangorria” (“mariquita”) aukeratuko dugu
“animaliak eta maskotak” (“animales y mascotas”) kategorian.
Honako leiho hau agertuko da animazioa gure irudiarekin ikusteko. Posizioa
eta tamaina aldatzeko aukera dugu, “posizioa” (“posición”) botoia sakatuz
KIZOA
39
gero. Gustuko dugun moduan jarri ondoren, “onartu” (“aceptar”) sakatuko
dugu.
Emaitza diapositiban ikusteko, “ikusi nire diapositiba” (“ver mi diapositiva”)
botoia sakatuko dugu. “Itzuli” (“volver”) botoia sakatuko dugu editatzen
jarraitzeko.
KIZOA
40
6. urratsa: musika gehitzea
Gure sorkuntza lanei musika ere gehi diezaiekegu. KIZOA programak doako musika
liburutegia jartzen digu eskura, estiloen arabera banatuta.
Halaber, gure musika ere gehi dezakegu mp3 formatuan; horretarako, “gehitu nire
musika” (“agregar mi música”) botoian klik egingo dugu.
Ikus dezagun adibide bat, KIZOA programak eskaintzen digun abesti batekin.
Musika gehitzeko, “musika” (“música”) erlaitzean klik egingo dugu.
Gustukoen duguna aukeratuko dugu, (sartu baino lehen entzun dezakegu,
haren gainean klik eginez) eta filmaren gainera eramango dugu herrestan.
Adibidez, “klasikoa” (“clásico”) eta “Vivaldi” aukeratuko ditugu, herrestan
eramango ditugu eta musika hastea nahi dugun argazkian kokatuko dugu.
KIZOA
41
Emaitza ikusteko, “ikusi nire diapositiba” (“ver mi diapositiva”) botoia
sakatuko dugu. “Itzuli” (“volver”) botoia sakatuko dugu editatzen jarraitzeko.
Gehitu dugun musika ezabatu nahi izanez gero:
Klik egin behar dugu musikaren adierazlean.
“Musika hau ezabatu” (“eliminar esta música”) eta “onartu” (“aceptar”)
aukerak sakatuko ditugu.
KIZOA
42
KIZOA
43
7. urratsa: doitzeak inplementatzea (tresnak)
Gure aurkezpena sortu ondoren, parametroak aldatzeko aukera daukagu.
Horretarako, gu gauden “diapositiba sortu” (“crear diapositiva”) gunean, “tresnak”
(“herramientas”) aukeran klik egingo dugu.
Pantailaren ezkerraldean, aurkezpenaren izena aldatu, diapositiba bakoitzaren
iraupena (segundutan) aukeratu edo trantsizio abiadura hauta dezakegu. Era
berean, diapositiben atzealdeko kolorea aukeratu dezakegu.
KIZOA
44
6.2 DIAPOSITIBA BAT SORTZEA
KIZOA programan diapositiba bat gordetzeko adibide bat landuko dugu, ondoren
ikusteko, aldatzeko, posta elektronikoz bidaltzeko edo ezabatzeko.
Aurreko atalean landutako elementuekin diapositiba egin ondoren, eta
diapositiba irekita dugula, gordetzeko botoia sakatuko dugu.
Diapositibari izen bat jarriko diogu, hala nola “natura” eta “gorde”
(“guardar”) sakatuko dugu.
Jakinarazpen bat agertuko da, diapositiba KIZOA programan gorde dela
adierazteko. “Jarraitu” (“continuar”) botoian klik egingo dugu, aplikaziora
itzultzeko.
KIZOA
45
KIZOA programan sortutako diapositiba guztiak “nire diapositibak” (“mis
diapositivas”) gunean gordeko dira. Gune horretara “nire diapositibak” (“mis
diapositivas”) erlaitzetik helduko gara.
KIZOA programan sortutako eta gordetako diapositiba guztiak agertzen diren
zerrenda ikusiko dugu. Diapositiba horietako edozein aldatu, ikusi, beste
biltegiratzeko gailu batera deskargatu, posta elektroniko bidez bidali edo ezabatu
daiteke.
Pantailaren behealdean, gure diapositiben aurkezpenarekin egin ditzakegun aukera
guztiak agertzen dira.
KIZOA
46
7. Collageak sortzea
7.1 COLLAGEAK SORTZEA
KIZOA programaren erlaitz baten bidez, collageak sor daitezke aplikazioan gordeta
ditugun irudiekin eta albumekin. Aukera horrekin, sorkuntza askeko collageak egin
ditzakegu edo KIZOA programak eskainitako diseinu automatikoekin lan egin
daiteke. Ikastaro honetan, sorkuntza askeko collageak sortzen ikasiko dugu.
Horretarako, zenbait urrats erraz eman beharko ditugu, "collageak" (“collages”)
erlaitzean klik eginez. Hona hemen jarraitu beharreko urratsak.
KIZOA
47
1. urratsa: atzealdea doitzea
Sortu nahi dugun collagearentzat atzealde bat ezarri behar dugu. Horretarako,
KIZOA programan gordetako argazki bat aukeratuko dugu, edo, bestela, aplikazioak
eskaintzen dizkigun lehenetsitako atzealdeetako bat.
Ariketa hau egiteko, KIZOA programak eskainitako atzealde aurretatuetako
bat aukeratuko dugu. Soil-soilik, pantailaren erdialdean dagoen laukizuzen
beltzera eraman behar dugu herrestan.
Ondoren, atzealdeko irudiaren tamaina egokituko dugu, “ezarri hondoko irudi
gisa” (“establecer como imagen de fondo”) aukera erabilita, ikono honetan
klik eginez.
KIZOA
48
2. urratsa: irudiak sartzea
Atzealdea ezarri ondoren, collagean sartu nahi ditugun argazki guztiak jarri beharko
ditugu haren gainean.
Argazki horietako bakoitza aukeratu beharko dugu eta collagea editatzen ari
garen laukizuzenera eraman beharko ditugu herrestan. Ondoren, irudi
bakoitzaren tamaina egokituko dugu eta nahi dugun lekuan jarriko ditugu.
Irudiak bata bestearen gainean jar daitezke. Irudi bakoitza editatzeko barran, bi
ikono daude, irudia gainerakoen aurrean edo atzean jartzeko.
Hona hemen emaitza.
KIZOA
49
3. urratsa: testua sartzea
Collage bati testua gehi daiteke.
Horretarako “testua gehitu” (“agregar texto”) ikonoa erabiliko dugu.
Collagean jarri nahi ditugun hitzak sartzeko testu koadro bat agertuko da. Letra
tipoaren mota, tamaina eta kolorea editatu ditzakegu, eta, era berean, efektuak
gehitu ditzakegu, edizio barra erabilita.
Hona hemen emaitza.
4. urratsa: dekorazio elementuak sartzea
KIZOA programak hainbat dekorazio elementu eskaintzen dizkigu, gure collagean
sartzeko. Pantailaren eskuinaldean daude.
KIZOA
50
Egokitzat jotakoak aukeratuko ditugu, eta
gure collagera eramango ditugu herrestan.
Ondoren, horien tamaina aldatu,
biratu edo efektuak gehitu ahal izango
ditugu, edizio barra erabiliz.
KIZOA
51
5. urratsa: collagea gordetzea
Collagea amaitzean, gorde egingo dugu; horretarako, “gorde” (“guardar”) botoia
sakatuko dugu. Collage berria “argazkien galeria” (“galería de fotos”) atalean “nire
collageak” (“mis collages”) album zehatzean gordeko da.
Collage horiek irudi gisa erabili ahal izango
ditugu egingo ditugun diapositibetan.