Klima aldaketa zer da?
Kaixo guztioi. Eguzkia naiz, eta zuen aurrean aurkezten dut nere burua Lurrak eta
biok dugun erlazioa azaltzeko.
Kaixo, ni Lurra naiz eta urteak aurrera doazen bezala nire
bizitza nola aldatzen ari den azalduko
dizuet.
Nire istorioa kontatzen hasi baino lehen, orri bat eta arkatz
bat har dezazuen gustatuko litzaidake. Bertan ni
marrazteko eskatuko dizuet. Mugi, bi minutu dituzue!
2 minutu 1,30 minutu
Minutu 1
30 segundu
DENBORA!
Seguru nago zuek guztiok lerroekin
marraztu nauzuela, hau da, nire izpiekin. Baina, ba al dakizue zertarako diren izpi
hauek? Bada nik azalduko dizuet.
Ni sortu nintzen momentutik, nire lan bakarra Lurra berotzea izan da,
eta hori da hain zuzen ere nire izpiek egiten dutena. Izpi hauek zuzenean
Lurrera jaurtitzen ditut nire laguntxoak tenperatura egokia eduki dezan, bertan pertsona
guztiak, animaliak eta landareak bizi daitezen. Nire kokapenaren arabera bero gehiago edo gutxiago ematen
diot nire lagunari eta horregatik daude urtesasoi eta tenperatura
desberdinak.
Nik, eguzki-izpi horiek bero gehiegi eman ez diezadaten nire gorputz guztia estaltzen
duen geruza bat dut, atmosfera deiturikoa. Bertan, ikusi ezin
daitezkeen hainbat gas daude. Orain gas hauen funtzio nagusia
zein dne azalduko dizuet.
Lehenbizi ordea, galdera bat egingo dizuet, ba al dakizue negutegi bat zer
den? Mendian edo errepide batean zabiltzatela landareak estaltzen dituen plastiko erraldoi bat ikusten baduzue, hori da negutegi bat. Plastiko horrek
beroa gordetzen du bertan hazten diren landareak eta elikagaiak izoztu eta galdu
ez daitezen.
AHHH!! Eta zure geruza horretan dituzun gasek hori bera egiten dute,
ez? Hotzetik babestu eta beroa gorde, izaki bizi guztiak bizi daitezkeen
tenperatura egoki bat mantenduz.
EL País egunkaritik ateratako irudia
Bai, hori da nire gasek egiten dutena: beroa gorde negutegi bat bezala. Horregatik
deitzen dira NEGUTEGI EFEKTUKO GASAK. Zure
izpiak bidaltzen dituzunean, hauek
harrapaturik geratzen dira nire geruzan. Gas
hauek izango ez banitu, hotzak ezinezkoa
egingo luke izakien biziraupena.
Noski dena izoztuko litzateke, Ipar Poloan baino gehiago. Baina
hala ere izpi guztiak ez dira iristen, ezta? Hauetako batzuk espaziora nola
itzultzen diren ikus dezaket eta.
Noski, izan ere nire geruzak izpi hauek guztiak gordeko balitu beroa, ekaitzak eta
lehorteak jasanezinak izango lirateke izaki
bizientzako.
Zeinen polita den gure erlazioa! Gure artean beste inor ez
dagoela, kalterik egin ez dakigun.
Arrazoia duzu lagun, arazoa ez da ez zurea ez nirea ere,
baina begira ezazu eta konparatu egoera. Ni hondatuz noa eta nire bizimodua geroz eta
eskasagoa da: bero gehiago jasan behar dut, eurite handiagoak dira uholde ikaragarriak eraginez,…
Eta, nork egiten dizu ba horrenbeste min?
Jendeak, baina askotan ez dira jabetzen. Beraien jokaerarekin
min egiten didate.
Guk? Zergatik?
Bada, zuen jokaerarekin behar ditudanak baino negutegi efektuko gas
gehiago ekoizten duzue, eta ondorioz, nire gainazala behar dena baino gehiago
berotzen ari da.
Baina, zer egiten dugu ba guk gas horiek ekoizteko? Inork
ez dizu minik eman nahi, zuri esker ditugu elikagaiak, ura,
…
Bada, gauza asko. Begira, ohikoenak direnak aipatuko
dizkizut, zuek guztiok baitzarete horien erantzule. Bai, zuek ere bai,
nahiz eta gaztetxoak izan.
1- Garraioak: kotxea, hegazkina… Orain ez goaz inora oinez, garraio publikoa ez dugu ia erabiltzen eta gutxiago bizikleta. Garraio publikoa gehiago erabil beharko zenukete edo bestela leku desberdinetara oinez, bizikletaz edo irristailuan joan.2- Fabrikak: Fabriketako keak min handia ematen dit, izan ere negutegi efektuko gas asko izaten baititu. 3- Basoak: Duela urte asko basoak zaindu eta babestu egiten ziren, eta bertan bizi ziren landareek negutegi efektuko gasak harrapatzen zituzten. Eta orain, beroarengatik eta jendearen axolagabekeriarengatik erre egiten dira eta ondorioz, geroz eta baso gutxiago daude munduan. 4- Zaborra: Egiten ditugun gauza guztietan sortzen dira hondakinak, baina, birziklatzen al duzue? Ez baduzue egiten, gogoratu oso garrantzitsua dela birziklatzea. Kristala, plastikoa edo papera poltsa berdinean sartzen ez baditugu, gero askoz ere zailagoa da banatzea eta hauen errausketak igorpen asko ekoizten ditu. 5- Etxekotresna elektrikoak: Hozkailua beharrezkoa baino denbora luzeagoan zabalik edukitzeak zerbait bilatzen dugun bitartean edo ordenagailua pizturik uzteak, asko kaltetzen nau, energia asko kontsumitzen baita.6- Agian ez zenekien baina behien puzkerrak ere asko kaltetzen naute. Bai, bai, ez egin barrerik, egia baita. Jaten dituzten elikagaiak direla eta, beraien puzkerrak negutegi efektuko gasez beterik daude. Uf! Gaurkoz nahikoa izango da, uste dut ulertu duzuela eta bihar hemen esan ditudan gauzetariko batzuk gogoratzen badituzue pozik geratuko naiz.
Joooooo, sentitzen dut. Benetan esaten dizut ez dizudala, ez
dizugula, minik eman nahi. Nik ez nekien baino, kotxea
erabiltzeagatik edo ordenagailua piztuta
uzteagatik min ematen dizugu?
Horrekin ez diozue mina ematen nire laguntxoari
Lurrari bakarrik, baizik eta bertan bizi den jende guztiari
ere.
Mesedez Lurra, esaiguzu zer gerta litekeen modu berean jarduten
badugu.
Nire batez besteko tenperaturaren igoera eragiten duten arrazoiak ugariak diren bezala, ugariak dira ondorioak ere:
Poloetako eta glaziarretako izotza urtzen ari da. Izotza urtzen den bezala Itsas-maila igo egiten da, eta horrela, itsasotik gertu dauden hiriak desagertu egin
daitezke. Indar gehiagoz egingo du euria, uholdeak eraginez.
Bero-kolpe handiak egongo dira eta ondorioz lehorte gehiago.
Tenperatura igotzen bada, tropikoetako gaixotasunak leku guztietara hel daitezke.
Animalia eta landare asko, hartz polarra esaterako, desagertu egin daitezke.
Eta askoz gauza gehiago ere bai, baina hauetaz guztietaz hazten zoazten bezala eta interesa duzuen bezala jabetuko
zarete.
Hartz polarra desager daiteke, benetan? Esaidazu mesedez,
zer egin dezakegun hau gelditzeko.
Egia esango dizut, dagoeneko konponbiderik ez duen kalte asko egina dago
eta ondorioak datorren urteetan ikusiko ditugu. Hala ere, gaurtik aurrera
neurriak hartuz gero arazoak konponbidean jar
daitezke.
Esaidazu, zer egin dezakegu
gaztetxook?
Lasai, oraintxe azalduko dizkizut egin ditzakezun hainbat gauza gaurtik hasita, ez zuk bakarrik baizik eta guztiok: -Al duzuen tokietara oinez, bizikletan edo irristailuan joan.-Ezin baldin bada, garraio publikoa erabili: trena, metroa, autobusa… eta zuen gurasoei gogorarazi garraio publikoa erabilli behar dela.- Birziklatu: hondakinak banandu eta bakoitza bere hontzira eraman (plastikoak, papera, etabar) -Zuen gurasoei gogorarazi hobe dela produktu birziklatuak erostea, edo bestela birzikla daitezkeenak.- Zaindu natura, zuhaitzak eta orokorrean landareak. -Mendira egun pasa bazoazte saiatu surik ez egiten, eta zuen gurasoek sua egiten badute, esan gero ondo itzalita uzteko. -Etxean edo eskolan erabiltzen ez diren argiak itzali.-Telebista denbora batez ikusi behar ez baduzue, hobe da itzaltzea. Amatatzerakoan ez erabili mandoa, amata ezazue telebistako botoiagaz, hau baita modu bakarra elektrizitatea kontsumitu ez dezan. -Ordenagailua itzali erabili behar ez baduzue, gauza guztiak amataturik utziz (pantaila, bozgorailuak, inprimagailua, etabar). - Beharrezkoa duzun ur-kantitatea erabili soilik, etzazue ura xahutu.-Aukera badaukazue, hobe da dutxatzea bainatzea baino, ur bero gutxiago erabiltzen baitugu, eta ur epelarekin bada oraindik eta hobe.- Berogailua pizturik badago eta bero bazarete ez ireki leihoak, esan zuen gurasoei berogailua jeisteko.
Ikusten zenbat gauza egin ditzakezuen? Argia
itzaltzearekin bakarrik Lurrak gutxiago sufritzen
du. Orain egin behar duzuena zuen lagunei eta zuen etxekoei hemen ikasi
duzuena azaltzea da, guztiek parte har dezaten.
Bai, bai, badakit zer egin behar
dudan eta guztiei azalduko diet,
geroz eta jende gehiago izanda,
geroz eta gehiago
lagunduko dugu Lurra.
Jakin ezazue ez zaudetela bakarrik ni
laguntzeko, kontinente, nazio, hiri,
herri,… desberdinetako herrialdeek ere
beraien erabakiekin borrokan dihardute klima aldaketaren
aurka.
Gure istorioa hemen amaitzen da, bagoaz, gustatu zaizuelakoan gaude eta asko ikasi duzuela espero dugu.
LASTER ARTE eta
GOGORATU: KLIMA ALDAKETA
GELDIARAZTEA GUZTION LANA DA.