Kontzentrazio-esparruak
Egi ezkutua
Misteriotsuki ezkutaturiko historia
• Iaz, asko entzun genuen 1937an gertaturiko Gernikako bonbardaketaren inguruan eta honek utzi zituen biktimei buruz.
• Baina, zer gertatzen da frankisten kontzentrazio-esparruetan misteriotsuki hildako biktimekin?
“Informaziorik ez”
• Lehenik, esan beharra dago oso informazio gutxi “dagoela” gai honen inguruan, gehiena suntsitua izan delako eta beste zati bat, ezkutuan dago.
• Oso zaila da zapaltzailearen iritzi bera ez zuen inor garbitzeko mekanismo honi buruzko datuak lortzea.
Galdera mordoa
• Nork nahi izan lezake historia desagertzea?
• Ez al luke historiak gu guztiontzat irekia izan behar?
• Zerbait al dago arrazoirik gabe akabatutako jendearen heriotzaren atzean ezkutaturik?
“Dagoen” informazio bakarra
• 104 kontzentrazio-esparru egonkor zeuden. Honi, 188 behin-behineko gehitu behar zaizkio.
• Gaur egun, 2k soilik dute biktimak gogoratzeko zerbait.
Diru-ordaina
• Egun, Euskal Herria eta Espainiar komunitate batzuek biktimei edo euren senideei diru-ordaina ematea erabaki dute.
• Baina, horretarako ematen duten arrazoi bakarra biktimek paraitu behar izandako askatasun gabezia da.
Adibide garbia
• Adibidez, 23 urteko gizon gazte bat “uremia izeneko gaixotasun batengatik hil zen”, “Francorekin soldaduska hasi” eta hilabetera.
• Baina, uremia, zahartzaroak, deshidratazioak eta giltzurrunean emandako kolpeek sor dezaketen gaixotasuna da.
• Jakina, 23 urteko pertsona batek ezin lezake zaharra izateagatik hil.
• Beraz, aurrez aipaturiko gizona bortxazko lanaren eraginez deshidratatu zela pentsa dezakegu.
• Edo, eman zioten jipoia hain latza izan zen, non giltzurrunean jasotako kolpeak norbait akabatzeko moduak bilakatu zirela.
Gure eskubideak
• Gure arbasoei gertaturikoaz informazioa jasotzeko eskubiea izan behar genuke.
• Beraz, noiz jakingo dugu zergatik hil ziren?
Holokaustoa
• Holokaustoa 6 milioi (ezagunak direnak) juduen jazarpena eta erailketa sistematikoa izan zen, Nazi alemaniarrek maila baxuagokotzat zituztelako eta “ beraz, ez zuten bitzea merezi”.
• Baina, ijitoak, ezinduak, komunistak, sozialistak, Jehovaren lekukoak, homosexualak…ere, biktimak ziren.
Holokaustoaren preso
• Hasieran, presoak komunistak, sozialistak, homosexualak, apaizak, Jehovahren lekukoak… ziren eremu batzuk zeuen Alemanian.
• Ondoren, juduak atxilotu eta denbora gutxirako kartzelan sartzen hasi ziren.
Ankerkeriaren arrastoak
• Baina, benetako sarraskia soldaduak euren artean ankerkeriagatik lehian hasi zirenean gertatu zen.
• Mediku Naziek esperimentuak burutzen zituzten presoekin (baita umeekin ere) gune batzuetan.
• 1939an, Naziek bortxako lanerako kontzentrazio-esparruak ireki zituzten. Bertan, milaka preso hil zirelarik.
Azken Irtenbidea
• Azken Irtenbidea errazagoa izan zedin, akabatze kontzentrazio-esparruak sortu zituzten Polonian.
• Gas ganberak ere, eraiki zituzten, hainbeste jende errazago akabatu ahal izateko eta borreroarentzat inpertsonalagoa izan zedin.
Emaitza
• Kanporaketak amaitzean, eguneko 8.000 judu izan ziren erailak gas ganberetan.
• SSak zuzenduta, alemaniarrek 3 milioi pertsona akabatu zituzten Poloniako kontzentrazio-esparruetan soilik.
Galdutako haurtzaroa
• Ume errugabe askok jasan behar izan zituzten desnutrizioa eta beste hainbat gaixotasun.
• Beraz, ume kopuru izugarria hil zen Hitlerren gorrotoagatik.
Arrotzik ez
• Kartel honek arrotzak exekutatuak izango zirela adierazten zuen.
Lan bortitza
• Presoek honela lan egin behar izaten zuten euren bizitzako azken unea iritsi arte.