2017ko apirilaren 27a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK
ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK
OLERKIAK — BERTSOAK
ALBISTE ONAK—AMETSAK
ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK
BIOGRAFIA
AHOLKUAK
ELKARRIZKETAK
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
37. zenbakia
Luna Kaixo nik Lunaren deskribapena egingo dut. Lunaren benetazko izena Karol Sevilla da . Disney Chaneleko serie bateko aktorea da. Soy luna izena du serieak. Seriean Luna Cancunetik joan behar izan zuen beste herri batera bizitzera bere gurasoen lan arazoak zirela eta. Lunak 16 urte ditu eta Cancunen bizi da. Bera ume bakarra da . Ilea marroia eta ondulatua du. Eskuak leunak eta hankak lu-ze eta sendo xamarrak ditu Gorputzez argala da eta begiak haundiak eta marroiak ditu. Bere belarriak oso txikiak dira . Oso koloretsu jazten da beti , galtza bakeroak , kolore duten nikiak, pultserak eta koilare pila batekin . Oso alaia da eta despistatu xamarra da. Beti laguntzeko prest dago. Bere gauza gustokoena patinetan ibiltzea da.
Naroa
IPUIN MOTZA
Bazen behin, Mikel izeneko mutil bat. Egunero bezela, Mikel mendira zijoan. Iritsi zenean,
baso ikaragarri bat ikusi zuen eta basoan sartu zen. Basoan zegoela, urtxintxa bat ikusi
zuen eta harrapatu nahian segitu egin zion. Urtxintxa segitzen ari zela, idi bat ikusi zuen
eta idia konturatu orduko Mikeli segitzen asi zen. Mikel eskapoan zegoela, kobazulo ba-
tean sartu zen. Kobazuloa ilun-iluna zegoen eta bat-patean xaguxar pila atera ziren eta bi
begi ikusi zituen urrunera eta kobazulotik korrika
irten zen eta etxera iritsitako anafaldu eta ohera
joan zen ezer esan gabe dena ahaztu nahian.
Egilea: Oihan
Irratia
Astelehenean 27an, 5.mailakoak Biterira joan ziren
Oker pelikula ikustera. Oso esperientzia ona izan zen
eta barregarria ere bai.
Horretaz gain, 5.mailako guztiek Galtzerdi suizidaren
antzerkia egin zuten, lehenengo 2. mailakoentzat eta
gero helduentzat.
Aste honetan ere, Josurekin soinketa orduan, Pio Ba-
rojara joan ziren eskalada egitera eta batzuk ederki pasa zuten. Beste batzuk ordea ma-
reatuta etorri ziren.
Denok dakizuten bezala, Jesus Mari hil zaigu. Lagun ederra zen baino, heriotza etorri zaio
bapatean. Ostiralean bere omenez ekitaldi bat ospatuko dugu eta bertan musika, olerki,
bertso eta kantuekin agurtuko dugu.
NAHIA LIZEAGA.
AMETSA
Nik atzo amestu nuena kontatuko dizuet:
Egun batean, ovni batzuk etorri ziren URIATSU herrira eta ovnietatik atera zire-
nak zombiak ziren eta zombiek, pertsonak zombi bihurtu nahi zituzten.
Jende guztia korrika ihesik atera zen herritik eta gero armadakoak etorri ziren
zombiak erasotzera. Batzuk saihesten zituzten baina ezin izan zuten denekin eta
pertsona batzuk eskapatu egin ziren eta ni nitzan eskapatu zen haietako bat.
Gordelekuan nengoela, pentsatu nuen nola salbatu herritar guztiak eta esan
nuen:
-Zientzialari bati esango diot pozio bat presta-
tzeko.
Hurrengo egunean pozioa eman zidan eta hori
zombi guztiei ematerakoan, pertsona bihurtu zi-
ren…
Eta orduan esnatu egin nintzen beldurtuta eta
izerdi patsetan blai.
Ekaitz Loiarte
L. I.A.
AMETSA
Nik atzo gauean amets interesgarria eduki nuen.
Handitan arkeologoa nintzela amestu nuen.
Ni eta beste lagun batzuk mendira joan ginen eskabatzera. Denbora eta den-
bora pasata, nik hezur haundi bat aurkitu nuen. Lagunak korrika etorri ziren ni-
regana eta denen artean garbitu ikusi eta neurtu egin genuen. 2´10 cm neur-
tzen zuen.
Lagunak eta ni kamioan sartu ginen ,bidai luze-luzea egin eta herri handi batera
iritsi ginen . Zuzenean museora joan eta dinosauro baten hezurra zela esan zi-
guten.
Museoak hezurra erosi zigun eta guk poz pozik agurtu genien.
Egilea : Aimar H.
AMETSA
Udaran hondartzara joan nintzen nire lagun Oierrekin. Gabarroira
joaten ari ginenean, islaren ondoan gauza beltz bat ikusi genuen; ba-
lea zen. Igerian hondartzaraino joan ginen, ertzainei deitu eta salbatu
egin zuten. Horregatik dirua eman ziguten. Txalupa bat erosi eta ba-
leei argazkiak ateratzera joaten ginen. Oier eta biok diru asko irabazi
genuen baleen argazkiekin. Argazki guztiekin erakusketa egin genuen.
Egilea: Ander Mugertza
HEGAN EGITEKO ZAPATAK
Munduko errialde guztiak bisitatzea da zure ametsa?
Zapata Eder hauekin ametsa bete dezakezu:
Jantzi eta ikusiko duzu. Luma bat vaina arinagoa bihurtuko zara, baina kontuz,
zapata hauek egun bateko eragina dute.
Koloretakoak ere atera dituzte eta izugarrizko arrakasta izan dute.
Kaxa bakoitzean 6 zapata pare datos eta dena 5,00 euroren truke, Euskal Herri-
ko denda guztietan aurkitu ditzakezu, beraz joan zaitezte denak zapatak eroste-
ra!
Egilea: Enara Aierbe
Korrika 2017
Martxoaren 30ean zapatilak jantzi, eta korrika hasiko da Euskal Herrian. Otxandio-
tik hasi eta Iruñean bukatuko da,gelditu gabe eta 11 egunez. Lasterketa handiak
euskararen aldeko aldarria puntatik puntara eramango du AEKren eskutik, 20. al-
diz.
Apirilaren 3an Korrika txikia egingo dugu Hernanin eta bertan herriko ikastetxeko
guztiok parte hartuko dugu.Hurrengo egunean korrika ofiziala, goizeko 11etan Her-
nanitik igaroko da eta 5. Mailakoak eta 6. Mailakoak euskararen aldeko lasterketa
erraldoian korrika egiten aterako gara.
Animo eta denok eutsi euskari!
Egilea: Aimar P
JULEN GABIRIA
Julen Gabiria Connemara gure bihot-
zetan liburuaren idazlea da. 1973ko urtarrilaren
19an jaioa, Galdakaon, idazle bizkaitar hau soziolo-
gian lizentziatua eta enpresa zientzietan diploma-
tua da. Gaur egun, Labyru Ikastegian itzultzaile la-
netan aritzeaz gain, idazlea ere bada, eta jada bi
liburu kaleratu ditu: Connemara gure bihotzetan (2000. urtean) eta Han goitik itsasoa ikus-
ten da (2004. urtean); 2001. urtean idatzi zuen Iparragirre biografiaz gain. Baditu, hiru lan
hauez gain, zenbait euskal liburu bildumatan bere kontribuzioak ere, hala nola: Euskal idaz-
leen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero
hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak
(Elkar, 2004).
Bere lehenengo argitalpena 2000. urtean izanik, beste lan batzuetan ere aritu izan da; bes-
teak beste gidoilari bezala ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu produkzioetan 2000 eta
2002 urteak bitartean. 2003 urteko urtarriletik Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako
solasaldietako gidari bezala ere ikusi izan dugu. Horretaz aparte, blogaria izan zen 2005 eta
2006 urteak bitartean, noiz Lagun batek esan dit… izeneko web orrialdean bere burutapenak
idatzi izan zituen garai batez. Itzultzaile lanari ekinez, ingelesezko pare bat liburu eta an-
tzerki obra itzuli izan ditu, euren artean J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta
Peter and Wendy liburuak eta Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki
obra.
Literatur eta antzerki generoei egindako kontribuzioa ikusita, hainbat sariren jabe egin
da, Connemara gure bihotzetan saritu duen Zazpi Kale Saria (2001), adibidez
"Han goitik itsasoa ikusten da" 2004, Elkar. Igartza Sariaren irabazlea.
Ainhoa Garin eta Mikel Z.
Bizitza
BRUCE SPRINGSTEEN
Bere benetako izena Bruce Frederick Joseph Springsteen da.
1949ko irailaren 23an jaio zen Nueva Jerseyen (Estatu Ba-
tuak).
Bruce abeslari famatu bat da. Musikagilea, konposatzailea eta
produktorea ere bada. Gehien jotzen duen instrumentua gita-
rra da. Gitarraz gain armonika eta pianoa jotzen ditu.
Jotzen duen musika estiloa rock and rolla da. Musika munduan
The Boss bezela ezagutzen da.
Bruce txikitan Freehold Borough eskolan ikasi zuen. Ez zen
ikasle oso ona izan.
13 urterekin hasi zen musika munduan sartzen eta bere lehen
gitarra erosi zuen.
Bere lehen albuma, Greetings from Asbury Park, 1973ko ur-
tarrilean argitaratu zuen. Zinearentzat ere abestiak egin izan
ditu eta 1993an Oscar saria eman zioten Streets of Philadel-
phia filmarentzat egin zuen abestiaren-
gaitik.
Guztira 18 disko argitaratu ditu eta bere
azken lana High Hopes da.
Iranzu Ageitos
Ni Hodei naiz eta gosearen jokoa izeneko pelikula gomendatzen di-
zuet. Gosearen jokoaren izena berez
Los juegos del hambre izena du.
Protagonista hamabost urteko neska-
tila da, eta honek bere ahizpa arrisku
larri batetik ateratzea lortzen du.
Pelikula dibertigarria da, baino batzuetan susto batzuk ematen ditu.
Ez da pelikula bakarra hiru edo gehiago badaude sail honetakoa.
Egilea: Hodei Garaialde
IGELDO MENDIA
Nik aholkatzen dizuet egun zoragarri bat pasa nahi baduzue Igeldo
mendira joatea.
Bertatik Donostia hiria, Kantauri itsasoa eta
Santa klara uhartea ikusten dira.
Igeldo mendian atrakzio pila bat daude adibi-
dez: Suitza mendia, autotxokeak, ispilu magi-
koak, labirintoa, ohe elastikoak …
Lehen bazeuden txikientzat poni batzuk paseotxo bat emateko. Orain
kendu egin dituzte. Horien ordez txikientzako tren bat jarri dute.
Igeldora igotzeko funikularra da jende gehienak erabiltzen duen garrai-
obidea.
EGILEA: Asier Vicario