MAKINAK
MAKINA SINPLEAK: garabi hau erromatarren garaikoa da.
Makina sinpleak
Makina sinplerik ezagunenak hauexek dira:PALANKA,
PLANO INKLINATUA, ENGRANAJEAK, TRASMISIO UHALAK, POLEAK eta TORLOJUA. Baina badaude beste batzuk ere.
PALANKA
Palanka
Gauza astunak erraz mugitu edo altxatzeko erabiltzen da palanka. Barra gogorra besterik ez da. Mugitu nahi dugun objektuaren azpian sartzen
da mutur bat , eta mutur horren azpian euste-puntua jartzen da (egur bat, harri bat,...).
Palanka ezberdinak
POLEA edo TXIRRIKA
Polea edo txirrika
Makina oso sinplea da: gurpil bat eta soka bat dira osagaiak. Gurpila zerbaiten lotuta jartzen da, sokaren
mutur bat gurpilaren inguruan pasatzen da, eta sokaren beste muturrari igo nahi dugun zama lotzen zaio.
Lehenengo muturretik tira eginez, zama altxatzen da. Arkimedes jakintsua gauza izan zen barku handi bat
uretatik altxatu eta lehorrera ateratzeko.
Polea finkoak eta mugikorrak
PLANO INKLINATUA
Plano inklinatua
Plano inklinatua makina sinpke klasikoetako bat da eta, izenak dion bezala, plano inklinatu bat bere bi muturrak garaiera ezberdinetan dituen gainazal lau bat da, aldapa
bat adibidez.
ENGRANAJEAK
Engranajeak
Engranajea mugimendua ardatzen artean transmititzeko erabiltzen den gurpil hortzduna da
TRASMISIO UHALA
Transmisio uhala
Transmisio uhalak zinta edo kate antzekoak dira eta mugimendua transmititzen dute.
Adib. bizikletako kateatransmisio uhala da, eta pedaletan egiten dugun indarra, atzeko gurpilera transmititzen du. Hori
dela eta, mugitzen da bizikleta.
TORLOJUA
Torlojua
Torlojua pieza desberdinak lotzeko erabiltzen da, eta baita mugimendua edo gauzak transmititzeko
ere.
AMAIERA