Material osagarria
LEHEN HEZKUNTZA
Elikagaiak: etiketak eta
osaera
2
TAILERRAREN HELBURUA
TAILERRAREN EDUKIAK
Produktuen etiketak duten garrantzia eta erabilgarritasuna.
Elikagaien etiketetan agertu behar duten nahitaezko datuak:
Produktuaren izena eta marka.
Osagaiak
Pisua eta bolumena
Iraungitze-data edo lehentasunezko kontsumo-data
Enpresaren identifikazioa
Sorta-zenbakia
Kontserbazio modua
Erabilera modua
Nutrizio-informazioa
Elikagai bat aukeratzeko garaian kontuan hartu beharreko ardurazko irizpideak.
Gehigarriak: motak eta funtzioak
JARDUERA OSAGARRIAK
AURRETIKO JARDUERAK
1. ZIKLO
1. Ontzia eta etiketa
2. ZIKLO
1. Argi dago?
3. ZIKLO
1. Patata frijituak
GEROKO JARDUERAK
1. ZIKLO
1. koloreak eta zaporeak
2. Arrautza
2. ZIKLO
1. Freskatu
2. Orain argiago dago
3. ZIKLO
1. Etiketak aztertzen
2. Berdinak eta desberdinak
Elikagai-etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta etiketetako informazioa elikagaiak modu
arduratsuan aukeratzeko erabiltzea.
3
OINARRIZKO KONPETENTZIEKIKO LOTURA
Zie
ntz
ia
tekn
olo
gia
eta
osasu
n
Ku
ltu
rarako
gait
asu
na
Ikaste
n
ikaste
ko
gait
asu
-
na
Mate
mati
-
karako
gait
asu
na
Kom
un
ikazio
-
rako
gait
asu
na
Gait
asu
n
dig
itala
eta
In
form
a-
zio
aren
trata
erakoa
Giz
arte
ra-
ko e
ta
hir
itarta
-
su
nerako
gait
asu
na
Ku
ltu
ra
hu
man
isti
ko
eta
arti
sti
ko
ra-
ko
gait
asu
na
Norb
eraren
au
ton
om
ia-
rako e
ta
ekim
en
era-
ko
gait
asu
na
On
tzia
eta
eti
keta
Arg
i d
ago?
Pata
ta f
riji
tuak
Kolo
reak
eta
zap
o-
reak
Arr
au
tza
Fre
skatu
Ora
in a
rgia
go d
ago
Eti
keta
k a
zte
rtze
n
Berd
inak
eta
des-
berd
inak
4
AURRETIKO JARDUERAK
5
Gaia bideratu eta ikasleen arreta lortzeko, galdera sorta bat eginez has gaitezke. Hauek,
ikasleen adina eta jakintza mailaren araberakoak izango dira. Ondoren azaltzen direnak
izan daitezke baliagarri:
Irakurtzen al dituzu produktuen etiketak?
Zure ustez, zertarako balio du etiketa batek?
Zer gerta liteke elikagai batek etiketarik ez badu?
1. ZIKLO
ONTZIA ETA ETIKETA
Ikasleek bi kontzeptu horiek ulertzeko eta bereizteko, ikasgelan elikagai pro-
duktuetarako ontzien zerrenda bat egingo dute. Ikasleek ontzi bakoitza zer elikagai produktutarako erabiltzen den esan beharko dute (esate baterako,
brikak esnerako eta zukuetarako, kristalezko poteak kontserbetarako eta marmeladarako...). Hori egin ondoren, ikasgelara produktu batzuk era-mango dituzte (freskagarri latak, freskagarri botilak, esne brikak, patata pol-
tsak...), eta horietako bakoitzari buruz galdera hauek egingo dizkiegu: Zein da ontzia edo bilgarria? Eta etiketa? Ikasleak konturatuko dira batzuetan etiketari dago-
kion informazioa ontzian bertan inprimatuta dagoela; esate baterako, freskagarri latetan.
2. ZIKLO
ARGI DAGO?
Ikasle guztiek sarri kontsumitu ohi duten produktuen artean, elikagai produktu bat auke-
ratu beharko da. Produktu horren etiketa ikasgelara eramateko esango diegu. Han, etiketa irakurri eta ulertzen ez dituzten edo zalantzak sortzen dizkieten datuak gorriz azpimarra-
tuko dituzte. “Orain argiago dago” jardueran berriz ere lan honetara joka dugu, tailerraren ostean du-
darik dagoen edo ez argitzeko.
3. ZIKLO
PATATA FRIJITUAK (Fitxa 1)
Produktu bat erosterakoan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartuko dugu.
Ikasleei eskatuko diegu galdetegi bati erantzuteko.
Banaka galdetegia osatu ondoren, erantzunak jakinaraziko dizkiete gainerako ikasleei, eta
erantzunen arrazoiei buruz hitz egingo dute. Gehien aukeratu dituzten hiru aukerak ida-
tziko dituzte. Datu hori tailerrera eraman beharko da.
6
Fitxa 1: GALDETEGIA
Patata frijituak edo antzeko zerbait erostera joaten naize-
nean, zer aukeratzen dut?
□ Ezagunena egiten zaidan marka.
□ Merkeena.
□ Pertsonaia ezagun baten aurpegia duten poltsa, pertsonaia benetakoa edo
gezurretakoa izatea
□ Eskura ikusten ditudan lehenak.
□ Patata frijitu garestienak, onenak izango direlako.
□ Opariren bat dutenak.
□ Beti marka berekoak erosten ditut, horiek baitira gehien gustatzen zaizkidanak.
□ Poltsarik handiena dutenak.
□ Poltsan zer jartzen duen irakurri ondoren erabakitzen dut.
□ Telebistan agertzen direnak.
7
GEROKO JARDUERAK
8
Ikasleei eskatuko diegu elikagaiak haien benetako kolorez margotzeko. Margotu ondoren, moztu eta sailkatu egingo dituzte: kartoi mehe batean berez kolore hori dutenak itsatsiko
dituzte, eta beste batean, kolorea koloratzaileen ondorioz dutenak.
FRESKATU
2. ZIKLO
Jarduera hori egiteko, ura eta ikasgela handi bat behar ditugu. Ikasleen esku, osagai
hauek jarriko ditugu: laranjak eta limoiak (erditik ebakita), menta- eta erregaliz-infusioa,
azukrea, ura, ur gasduna, kanela... Tresna batzuk ere beharko ditugu: zukugailua, neur-
tzeko ontzia eta koilaratxoak. Ikasle bakoitzak, freskagarri bat egiteko, nahi erara erabili
eta nahastuko ditu osagaiak; hori bai, freskagarria (150 ml) egiteko zer osagai eta bakoi-
tzetik zenbat jartzen duen idatzi beharko du paper batean. Freskagarriari nahi duten izena
jarriko diote.
1. ESPERIMENTUA
Arraultzen porositatea
Urez betetako ontzi batean tinta edo tenpera bo-
tako dugu, eta arrautza bat sartuko dugu. Ordu
batzuen buruan, arrautza atera eta egosten jarriko
dugu. Egositakoan, ireki egingo dugu, eta kontura-
tuko gara arrautzak kolorea duela. Hori zergatik
gertatzen den jakinaraziko diegu ikasleei: tintak
arrautzaren azala zeharkatzen badu, arrautza po-
rotsua dela esan nahi du. Beraz, zer gertatuko li-
tzateke zikindutako arrautza bat erosiko bagenu?
Esaterako, gorotz hondarrez edo lumez zikinduta
badago? Nola saldu behar dira arrautzak?
2. ESPERIMENTUA
Arrautzen freskotasuna
Arrautza denboraren poderioz ezaugarriak galtzen
dituen produktu naturala dela esango diegu ikasleei.
Hori egiaztatzeko, oiloek hainbat egunetan jarritako
arrautzak hartu eta litro bat urez betetako ontzi ba-
tean sartuko ditugu. Pixkanaka-pixkanaka gatza botako
diegu (lau koilarakada handi). Hori egin ondoren, ikusiko
dugu arrautza batzuk hondoan geratzen direla eta
beste batzuk ur azalean. Orduan, azalpena emango di-
egu: arrautza freskoenak hondoan geratzen dira, ba-
rruan ez baitute ia airerik; fresko ez dauden arrautzak
aldiz, ur azalean gelditzen dira airea dutelako. Arrau-
tzak ireki, plater batean jarri eta bien artean dauden
aldeak ikusiko ditugu; esate baterako, gorringoa erdian
duten ala ez eta gorringoaren altuera.
ARRAUTZA
KOLOREAK ETA ZAPOREAK (Fitxa 2)
1. ZIKLO
Jarduerari ekiteko, arrautzaren ezaugarriak eta arrautzaz egin daitezkeen
platerak izango ditugu hizpide. Jarraian, bi esperimentu hauek egingo di-
tugu:
* Zuen freskagarriaren errezeta, programako aldizkarian agertzea nahi baduzue, bidali helbide honetara:
Santiago hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ
“Kontsumobideko kontsumo prestakuntza ikastetxeetan aldizkaria” adieraziz
Posta elektronikoz ere bidal dezakezue: [email protected]
9
ORAIN ARGIAGO DAGO
Jarduera horretarako “argi dago?” izeneko aurretiko jarduera hartuko dugu oinarritzat.
Jarduera hartan, ikasleek produktu baterako etiketatik ulertzen ez zituzten datuak idatzi behar zituzten. Orain, tailerraren ondoren, horien esanahia ikasi duten egiaztatuko dute.
3. ZIKLO
ETIKETAK AZTERTZEN (Fitxa 3)
Fitxa 1 erabiliz, ontziratutako produktu batzuk aztertu eta etiketak kategoriaz
kategoria behar bezala dauden ala ez egiaztatuko dute ikasleek.
BERDINAK ETA DESBERDINAK (Fitxa3)
Bi produkturen (Konposizio desberdineko kakao disolbagarri) nutrizio informazioa eta osa-gaien zerrendak aztertu eta galdera batzuk erantzungo dituzte.
10
Fitxa 2: KOLOREAK ETA ZAPOREAK
Azpian agertzen diren elikagaiak koloreztatu, bakoitzari dagokion kolorea emanez; on-
doren moztu eta kartulina desberdinetan itsatsi, batean berezko koloreak dutenak eta
bestean koloratzailea dutenak.
Zer erabiltzen dute elikagaiei kolorea emateko?
Ba al du zerikusirik elikagaien koloreak zaporearekin?
11
Fitxa 1: ETIKETAK AZTERTZEN
DERRIGORREZKO DATUAK
1. Produktuaren izena:
2. Osagaien zerrenda:
3. Pisu garbia:
4. Iraungitze data:
5. Kontserbatzeko modua:
6. Enpresaren identifikazioa:
7. Lotea:
8. Jatorria:
9. Nutrizio informazioa
EZINBESTEKOAK EZ DIREN DATUAK
Publizitatea bai / ez
12
Fitxa 3: BERDINAK ETA DESBERDINAK
Begiratu bi produktu hauen nutrizio informazioari eta erantzun galdereei.
1. KAKAO DISOLBAGARRIA
NUTRIZIO INFORMAZIOA
Batez besteko balioak 100 g-ko
Energia balioa 376 kcal
Proteinak 4,4 g
Karbono hidratoak 81,2 g
Koipeak 3,5 g
Fosforoa 1 68 mg
Magnesioa 99 mg
Osagaiak: Azukrea, koiperik gabeko kakaoa,
emultzionatzailea (soja lezitina), gatza, landare
koipea, aroma eta kanela.
2. KAKAO DISOLBAGARRIA
NUTRIZIO INFORMAZIOA
Batez besteko balioak 100 g-ko
Energia balioa 361 kcal
Proteinak 6,8 g
Karbono hidratoak78 g
Koipeak 2,4
Kaltzioa 300 mg
Fosforoa 325 mg
Burdina 11,5 mg
Magnesioa 125 mg
Osagaiak: Azukrea, koiperik gabeko kakao hutsa,
zereal-krema, Kola-malteatua (gari-irina, malta-
estraktua, aroma naturala: kola-intxaurraren es-
traktua), zuntza, fosfato bikaltzikoa, aromak, ga-
tza.
Erantzun galdereei:
1. Ba al dago desberdintasunik bi kakaoen energia balioen artean?
2. Zeinek du proteina gehien, karbono hidrato gutxien eta koipe gutxien?
3. Zer dira fosforoa, magnesioa, kaltzioa eta burdina? Zergatik dira beharrezkoak
gure gorputzarentzat?
4. Elikagaien gurpileko zein multzotan sartuko zenuke kakao disolbagarria? Zergatik?
5. Zer osagai berdin dituzte bi kakao horiek?
6. Produktu berdinak ala desberdinak dira?