+ All Categories
Home > Documents > MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte,...

MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte,...

Date post: 05-Jan-2020
Category:
Upload: others
View: 2 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
4
MEMORIA 2016 PROGRAMAZIOA MUSIKA
Transcript
Page 1: MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte, eta Jazzaldian izandako 177.000 ikus-entzuleak. Gainera, sare ... beste 5, aurreko

MEMORIA2016

PROGRAMAZIOAMUSIKA

Page 2: MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte, eta Jazzaldian izandako 177.000 ikus-entzuleak. Gainera, sare ... beste 5, aurreko

ProgramazioaMUSIKA

2

Donostia Kulturan, Musikaren emanaldiei eta hedapenari dagozkien ekintzetan, hainbat eta hainbat agertoki, lankidetza, proposamen eta estilo izaten dira tartean.

Dagokion atalean adierazi denez, Victoria Eugenia Antzokiaren programazioak eskaintza horretako proposamen interesgarrienetako batzuk bildu zituen 2016an. Horren lagintxo bat ematearren, aipa daitezke izen batzuk: Ismael Serrano, Barbara Hendricks, Silvia Pérez Cruz, Graham Nash edo Judith Jauregui. Horrez gainera, oso nabarmentzekoa da programazio hori ahal izan zen neurrian bertako eragile, agentzia eta elkarteekin batera gauzatu zela.

Antzoki Zaharrak, berriz, hurbilagoko talde eta elkarteei eskaini zien bere agertokia. 12 musika-emanaldi izan

ziren 2016an, era askotako artisten eskutik; tartean, Pantxoa Carrere, Bide Ertzean edo Petti.

Donostia Kulturako Musika Departamenduak programatu zuen Kursaal Eszenaren Herri Musika saila. 2016an, 12 emanaldi egin ziren Kursaaleko agertokietan. Buika, Tricky, George Benson, Elvis Costello dira izenik ezagunenak. Baina, horiekin batera, aipa daitezke beste proposamen batzuk ere, jendearen artean oso harrera ona izan zutenak: Momix zirku eta dantzako ikuskizuna, edo Tecalitlángo Mariachi Vargasen eta Orfeoi Donostiarraren artean eskainitako emanaldi bitxia.

2016an ere, ekainaren 21a, Musikaren Europar Eguna, aitzakia polita izan zen Adarra Saria emateko. Urtero, sari horren bidez, Euskal Musikaren

arloan jardun duen edo diharduen artista baten ibilbidea eta lana nabarmentzen dira. Aitortza hori Benito Lertxundiri egin zitzaion honako honetan. Besteak beste, euskal folkloreko pieza tradizionalak berreskuratu eta gaurkotu izana aitortu zitzaion, bere jatorrizko kantak herri-kantutegian sartu izana, euskal musikako beste interprete batzuengan eragina izan duen estilo bat sortu izana, eta artista-belaunaldi berriei emandako laguntza eta belaunaldien arteko lan-ildoak ireki izana.

2016an ere, bistan denez, nabarmendu beharrekoak dira Elkarrizketak ildoko musika-emanaldiak, Europako Kultur Hiriburutzaren programaren barruan. Titulu horren azpian, DSS2016EUk kultura-munduko eragile, gune,

Silvia Pérez Cuz

Bide Ertzean

© MiquelAngelDaniel

Page 3: MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte, eta Jazzaldian izandako 177.000 ikus-entzuleak. Gainera, sare ... beste 5, aurreko

ProgramazioaMUSIKA

3

programatzaile eta sortzaileen arteko konplizitatea ehundu zuten proiektu guztiak bildu zituen, zertarako eta Hiriburutzaren balioak sustatuko zituzten jarduera guztiak argitzeko helburu zehatzaz, hala nola parte-hartzea, aniztasuna, Europarekiko lotura eta elkarbizitzaren sustapena. 12 Points musikaldiaz gainera, zeina uztaileko 20tik 23ra egin baitzen europar jazzeko talentu gazteak aurkitzeko eta bultzatzeko helburuz, sei kontzertu programatu ziren, non eta Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan, Antzoki Zaharrean eta Kursaaleko Auditorioan. Horien artean, nabarmentzekoak Mariachi Vargasek eta Orfeoi donostiarrak batetik eta Michael Nymanek bestetik izan zuten harrera ona.

Bestalde, azpimarratzea komeni da bertako musika-erakundeekin izandako harremanak oso onak izan zirela; honako hauekin, besteak beste: Musikene, EGO, Euskadiko Orkestra, Asociación de Cultura Musical, Musikagileak, Francisco Escudero Kontserbatorioa, Udalaren Musika eta Dantza Eskola. Horri esker, sinergiak ezar daitezke, eta musika-arlorako ongarri gertatuko diren lankidetzak.

Orobat, Departamendu honen esku dago Heineken Jazzaldiaren programazioa ere; 2016an, 51. edizioa egin zen, eta arrakasta handia izan zuen entzuleen eta kritikaren aldetik. 177.000 entzule baino gehiago izan ziren 131 kontzertu baino gehiagotan, uztailaren 20tik 25era bitarte.

Musika Unitateak 68 kontzertu sustatu zituen bere aretoetan (25.000 entzule, gutxi gorabehera); horietatik, 16 euskarazko emanaldiak

izan ziren. 68 kontzertu antolatu zituen Donostia Kulturako Musika sailak, eta beste 131 kontzertu Heineken Jazzaldiaren barruan.

68 kontzertuon datuak:

• 28 kontzertu Victoria EugeniaAntzokiko Areto Nagusian• 15 kontzertu Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan• 12 kontzertu Antzoki Zaharrean• 12, Kursaalean (areto balioanitzak eta Auditorioa)

Michael Nyman

ProgramazioaMUSIKA

programatzaile eta sortzaileen arteko konplizitatea ehundu zuten proiektu guztiak bildu zituen, zertarako eta Hiriburutzaren balioak sustatuko zituzten jarduera guztiak argitzeko helburu zehatzaz, hala nola parte-hartzea, aniztasuna, Europarekiko lotura eta elkarbizitzaren sustapena. 12

musikaldiaz gainera, zeina uztaileko 20tik 23ra egin baitzen europar jazzeko talentu gazteak aurkitzeko eta bultzatzeko helburuz, sei kontzertu programatu ziren, non eta Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan, Antzoki Zaharrean eta Kursaaleko Auditorioan. Horien artean, nabarmentzekoak Mariachi

Benito Lertxundi © Iker Garaizabal

Page 4: MEMORIA 2016 · programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte, eta Jazzaldian izandako 177.000 ikus-entzuleak. Gainera, sare ... beste 5, aurreko

ProgramazioaMUSIKA

4

Hitzarmenak eta lankidetza-akordioak egin ziren bertako musika-erakundeekin; besteak beste, Musikene, EGO, Euskadiko Orkestra, Asociación de Cultura Musical, Musikagileak, Francisco Escudero Kontserbatorioa eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin.

Iraunkortasunaren alde:

Jazzaldiak segida eman dio duela urte batzuk hasitako kanpaina bati, ingurunearen iraunkortasunaren, segurtasunaren eta osasungarritasunaren alde.

Laburbilduz, hona hemen neurri horien aurkezpenean esandako batzuk:

Heineken Jazzaldiak musikaldi jasangarri, garbi eta segurua izan nahi du. Horretarako, Musikaldiak material birziklagarri guztia bilduko du bere aretoetan, eta bildutako kopuruen berri emango du egunero bere webgunean.Orobat, beira eta latak jasotzeko sistema bat jarriko da martxan Musikaldiko aretoen sarreretan, material horiekin bertan sartzerik egon ez dadin.Antolakuntzako langileak izango dira Musikaldiaren aretoetan, ikus-entzuleei argibideak emateko jasangarritasun, garbitasun eta segurtasun helburuok bete daitezen.

Gomendio horiek guztiak (10 orrialdeko testua) jaso ziren Musikaldiaren webgunean.

Lehiaketa amaitu zenean, datuak eman ziren argitara, agerian jartzeko antolatzaileek eta ikus-entzuleek birziklatze-lanetan egindako ahalegina.

Sorkuntzaren alde:

Atal hau nabarmen geratu da 12 Points-eko parte-hartzaileak ikusita, hots, Heineken Jazzaldiaren 51. Edizioaren barruko europar musikaldi horretan parte hartu dutenak ikusita.

Orobat, lanean ari dira euskal konpositoreei eskainitako ziklo bat egin dadin, Musikagileak elkartearekin lankidetzan.

Parte hartzearen alde:

Bertako taldeen programazioari buruz esandako guztiari beste hauek erantsi behar zaizkio: Txikijazz-eko programazioa, kartelen lehiaketa bat zeinean 1.900 artistak hartu baitzuten parte, eta Jazzaldian izandako 177.000 ikus-entzuleak. Gainera, sare sozialen arduradunen lan nekaezin eta etengabeari esker, puntan ibili ginen Facebook eta Twitter-eko erabiltzaileen artean.

Euskararen alde:

Euskal musikako 16 kontzertu programatu ziren.

Txikijazz-en, zeina haur eta gazteei zuzendua baita, euskara izan zen komunikazio-hizkuntza; horrez gainera, programazioan kalitateari eusteko, Euskaditik kanpoko eragileez baliatu behar izan zen.

Jazzaldian, indarrean den araudiaren arabera jokatu zen beti, komunikazio orotan hizkuntzaren erabilera bermatzeari zegokionez.

Berdintasunaren alde:

Programaturiko 10 kontzertutan, emakume bat edo batzuk izan ziren protagonistak. Gainera, Heineken Jazzaldian, 12 kontzertutan behinik behin emakumeak izan ziren buru.

Tokikoaren alde:

Sailak programaturiko 40 kontzertutan, bertako artistek jardun zuten. Horrez gainera, Jazzaldian diren zenbait atalek, defi nizioz, bertako artisten presentzia eskatzen dute: 11 talde zuzeneko hautespen-prozesu batetik datoz; beste 5, aurreko urteko jarduera diskografi kotik hautatuak dira, eta beste hiru, berriz, Musikenek bere ikasleen artean hautatuak. Gainera, beste kontzertu batzuetan, interes artistikoaren beraren eraginez, beti izaten dira Jaialdian parte hartzen duten Euskal Herriko artistak. 2016an, San Telmoko goizeko kontzertuen erdia baino gehiagotan, bertako artistak izan ziren protagonista.

Gure erkidegoko sustatzaile pribatuei, bestalde, lehentasuna eman zitzaien hitzarmenak egiteko edo emanaldiak kontratatzeko. Esandako 68 kontzertuetatik 20tan, bertako enpresek parte hartu zuten hitzarmenean edo kontratazioan.

HELBURUAK NORAINO BETE DIREN

Ismael Serrano


Recommended