+ All Categories
Home > Documents > Meningitisa

Meningitisa

Date post: 07-Aug-2015
Category:
Upload: fisio2014-15
View: 35 times
Download: 3 times
Share this document with a friend
14
MENINGITISA
Transcript

MENINGITISA

1. Nerbio-Sistema 1.1 Meningeak2. Meningitisa 2.1 kausak 2.2 sintomak 2.3 diagnostikoa 2.4 tratamendua 2.5 prebentzioa 2.6 ondorioak

AURKIBIDEA

Nerbio-sistemak zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautemandako estimuluak aztertzen ditu, dagokion erantzuna prestatzeko.Nerbio-sistemaren zelulak neuronak dira.Nerbio sisteman, bi sistema nagusi bereizten dira:

a) ENTZEFALOA: Garezur barruan dago.b) BIZKARREZUR-MUINA: Bizkarrezurraren barruan dago.

Nerbio sistema osoa babesten duten egiturak:MENINGEAK: Hiru mintz dira: Duramaterra, Araknoidea eta PiamaterraLIKIDO ZEFALORRAKIDEOA: Meningeen arteko likidoa.

NERBIO-SISTEMA

Meningeak, nerbio-sistema estaltzen duten mintzak dira, eta hauek, mikroosganismoak garunera sartzea ostopatzen dute. Horrez gain, bizkarrezur muina eta garuna babesten dituzte kolpeetatik. Hiru mintz bereizten dira:a) Duramaterra: Garezurren barneko horma estaltzen du. Garezurrraren sinu

benosoak osatzen ditu tolesdura batzuen bidez. b) Araknoidea: Zisterna batzuk ditu non LZR pilatzen den, garrantzitsuena

zisterna magna edo zerebelo-erraboilakoa da. c) Piamaterra Entzefaloari estuki loturik dago, ildo eta arteketara sartuz.

MENINGEAK

Duramaterra, Araknoidea eta Piamaterra infektatzen eta inflamatzen direnean eta, likido zefalorrakideoa aztoratzen denean miningitisa sortzen da.Meningeen inflamazioa infekzio batek sortzen du ia beti, eta meningitisaren germen erantzuleak birusak edo bakterioak izaten dira kasu gehienetan, nahiz eta, beste faktore batzuk ere gaixotasun hau eragiten dute.

MENINGITISA ZER DA?

KAUSAK

BIRUSAKBirusek sortutako meningitisak, biralak, dira

haurtzaroan gehien agertzen direnak. Kasuen % 90ean enterobirusen taldeko birusek sortzen dituzte,

eta eboluzioa eta pronostikoa, ona izaten da. Meningitis-mota hau epidemia moduan agertzen da,

udazkenaren amaieran eta udazkenean.

BAKTERIOAK

Gure artean gehien agertzen diren bakterioak pneumokokoa, meningokokoa (B eta C tipoetakoa) eta, gutxiagotan, B motako Haenophilus influenzae izaten dira. Mota horietako meningitisak gaixotasun

guztiz larriak izaten dira. Meningitis-mota hau usuagoa da negu-partean.

ONDDOAK

BESTE BATZUK

Candida, Histoplasma, Coccidioides eta Cryptococcus badira meningitisa agertzearen beste faktore batzuk. Onddo hauek, minbizia edo hiesa duten pertsonetan agertzen dira,

sistema inmunologikoa ahula izaten dutelako.

Garezurran haustura izaten duten pertsonak meningitisa izateko probabilitateak ere izaten

dituzte, haustura hori nerbio-sistema sudur eta eztarriaren bakterioekin kontaktuan

uzten dutelako.

Meningitisaren sintomak desberdinak dira birala izan edo bakterianoa izan; gainera, umearen adinak ere eragiten du. Dena den, hasiera batean (aurreneko orduetan) ezin direla bereiztu meningitisa eta garrantzirik gabeko infekzio birala.

MENINGITIS BIRALA Meningitis biralaren kasuan, ume koskortu batek buruko min handia, gorakoak eta sukarra eduki ohi ditu. Umea txikiagoa bada, buruko minaren ordez suminkortasuna agertzen da.

MENINGITIS BAKTERIANOA Meningitis bakterianoaren kasuan, umea koskortua bada, buruko mina, gorakoak eta sukarra, normalean altua, agertzen dira. Aurreneko orduetan gripea dela ere pentsa daiteke. umearen egoera nabarmen okerragotzen da, hau da, makalaldia agertzen da, itxura txarra, garondoko zurruntasuna eta baita azaleko mantxak ere, zenbait kasutan.

Ume batek meningitisa duenean, meningeak inflamatzeaz gain, mintz horiek bustitzen dituen likido zefalorrakideoa ere aztoratu egiten da. Hori dela eta, diagnostikoa egiteko, meningeen inguruko LZRa aztertzea, gerrian ziztada bat eginez; umearen bizkarrezurrean, bi gerri-ornoren artean, ziztada bat egiten da, eta horrela lortzen den laginean, LZRa aztertu eta meningitisa den edo ez esan daiteke. Likido horrek, era berean, meningitisa birus batek sortua den edo bakterio batek sortua den argitzeko balio du, kasu horretan, LZRa "zikinagoa" izaten delako.

Aipatzekoa da, odol-analisiak ez direla baliagarriak meningitisa diagnostikatzeko, baina meningitisa birikoa edo bakterianoa den bereizteko bai, balio dute.

DIAGNOSTIKOA

Umeak buruko mina eta sukarra baldin baditu, komeni da medikuari kontsulta egitea, baina ez geure kabuz antibiotiko bat ematea. Meningitis birala :Atseden hartuz, likido ugari edanez eta minaren kontra analgesikoak hartuz. Ia ume guztien eboluzioa ona izaten denez, bi urtetik gorakoak baldin badira, segimendua beren etxeetan egin daiteke, azken kontsulta beren ohiko pediatraren esku utzita. Aitzitik, umeak buruko min oso handiak edo gorako asko baldin badauzka, beharrezkoa izan daiteke aldi baterako ospitaleratzea, likidoak edo analgesikoak bena barnetik eman ahal izateko.

Meningitis bakterianoa :Tratamendua ospitalean egingo da beti. Umea ingresatu egin behar da ospitalean, tratamendua jarri eta behaketa ongi egiteko. Zenbait kasutan, beharrezkoa da lehen orduetan haurra Zainketa Intentsiboetako Unitatean egotea.

Txertaketak:b motako Haemophilus influenzae-aren eta C meningokokoaren kontrako txertoarekin (Txerto hori duela urte batzuk sartu zen txertaketa-egutegian) ikaragarri jaitsi da germen horrek eragindako meningitisa. Aipatzekoa da, oraindik ez dutela aurkitu sarritan agertzen diren bi meningitis bakteriano sorrarazten dituzten germenen kontrako txertorik.Bestalde, ez dago meningitis birikoak eragiten dituzten birusen kontrako txertaketarik.

Meningitis birikoen ondorioak ia ez dira kontuan hartzekoak, eta agertzekotan umerik txikienetan agertzen dira. Dena den, normalean, inolako ondoriorik gabe sendatzen dira.

Meningitis bakterianoetan, berriz, tratatu gabe, meningitis bakterianoa gaixotasun ikaragarria izan daiteke, heriotza ekar dezake edota ondorio neurologiko oso larriak utzi. Dena den, bi motatako ondorioak ikusten dira: batzuetan entzumenari eragiten diote eta beste batzuetan ezgaitasun intelektual txikiak izaten dira. Gaur egun, tratamendu egokiarekin, eta garaiz hasiz gero, heriotza-tasa pazienteen % 4-5ekoa da.

ESKERRIK ASKO!

OLATZ ZUGASTI2C