NAFARROAKOHITZA
ROBERTO GALAN-BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA
Hiru hartz hil dituzte Pirinioetan apiriletik bMendilerroaz bi aldeetako ekologistek «ikerketa zorrotza»eskatu dute bOrain dela bi urte ekarritako Claverina emea Nafarroa eta Aragoi artean bizi dab 2-3
Arrasto
ezabaezina
Mendia Suhiltzaileek triptiko batprestatu dute, istripu bat dutenei
oinarrizko jarraibideak azaltzeko
5Musika Santas Pascuaselkarteak izen bereko jaialdiaeginen du, hilaren 25etik aurrera
4Ostirala
2020ko abenduaren 11XI. urtea471. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
2 NAFARROA HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 11Astekoa
Hartza Pirinioetan
Edurne Elizondo
Apirilean, Ca-chou, Aranibarrean (He-rrialde Katala-nak); ekaine-an, identifika-
tu gabeko bertze hartz bat,Ariegen (Okzitania); eta azaroa-ren 29an, Sarousse, Aragoin (Es-painia). Zorigaiztokoa izan da2020. urtea, orain arte, Pirinioe-tan bizi diren plantigradoentzat:hiru hartz hil dira, eta gizakiareneskua dago hiruren heriotzarenatzean. Pirinioz bi aldeetako taldeekologistek «ikerketa zorrotza»eskatu dute, elkarrekin sinatuta-ko ohar baten bidez, eta mendile-rroa animalion bizitoki ere badelaaldarrikatu dute.Sarousse emea Eslovenian jaio
zen, 1999an. 2006an harrapatuzuten sorterrian, Pirinioetaraeramateko. Mendiok izan ditubizitoki urte hartako abuztuaren21etik, ehiztari batek tiroz hilduen arte. Basurde uxaldi bateanakabatu zuen ehiztariak hartza:hiru aldiz egin zion tiro, bereburua «babesteko», epailearen aurrean erran duenez. Egunberean, eta bertze uxaldi batean,bertze hartz arre bat hil zuenehiztari batek Palentzian (Espai-nia). Kasu horretan, hartza«basurdetzat» hartu zuen tiroegin zuen gizonak.2010etik, Aragoiko Ribagorza
eremuan bizi izan da Sarousse.Epaileak ikerketa hasi du hilzuten uxaldian zer gertatu zenargitzeko. Biarnoko (Okzitania)FIEP talde ekologistako kideGerard Caussimontek nabar-mendu du uxaldiko parte har-tzaileek erran dutela hartza ikusizutela animaliak ehiztariarekintopo egin baino lehen, baina, halaere, ez zutela uxaldia bertanbehera utzi. «Hori egin izan balu-te, Sarousse bizirik izanen zen.Pirinioez bertze aldean, Frantzia-ko Gobernuak ditu ehiza esku-menak, eta legez jasota dago har-tza inguruan bada uxaldia bertanbehera utzi behar dela».«Istripu bat izan dela bertzerik
ezin dugu pentsatu; inor ez damendira joaten hartz bat akaba-tzera», erran du Jose Angel Remi-rezek, Nafarroako Ehiza Federa-zioko presidenteak. Ez du bat eginhartza dagoen eremuetan ehizadebeka dezatela eskatu dutenekologistekin. 2019-2020ko ehizasasoian, 8.310 basurde, 2.378 or-katz eta 720 orein hil dituzte ehiz-tariek Nafarroan, Ingurumen De-partamentuko datuen arabera.Ekainean Ariegen hilik aurki-
tutako hartza ere tiroz hil zuten;
Amaitzear den urtea zorigaiztokoa izan da Pirinioetako hartz arreentzat: hiru hildituzte apiriletik azarora bitarte. Esloveniatik ekarritako Sarousse emea izan daakabatu duten azkena; Aragoiko (Espainia) ehiztari batek tiroz jo du, uxaldibatean. «Ikerketa zorrotza» eskatu dute Pirinioz bi aldeetako ekologistek.
Eskopeten tiramenean
Claverina hartzaren oinatza, iazko maiatzaren 17ko argazki batean, Erronkarin. Nafarroa eta Aragoi artean mugitzen da. NAFARROAKO GOBERNUA
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 11 Astekoa
Hartza Pirinioetan
uda, baina, ez da ehiza sasoia.
«Zalantzarik gabe, isileko ehizaz
ari gara», salatu du Caussimon-
tek; hartza akabatzera joan zirela
uste du. Apirilean Aran ibarrean
gertatutakoak «biziki mindu»
duela onartu du FIEPeko kideak,
halere: Cachou hartza Les herriko
baso batean aurkitu zuten, hilik,
apirilaren 9an. Hasierako hipote-
sietako bat izan zen hartzen arte-
ko borroka baten ondorioz amil-
du zela. Ikerketak, baina, bertze
bide batetik egin du aurrera: har-
tza, ustez, etilenglikolarekin po-
zoitu zuten. Arango basozain bat
auzipetu dute, ondorioz. «Izuga-
rria da», erran du Caussimontek.
50 hartz Nafarroako Gurelur eta Biarnoko
FIEP dira hartzen aldeko mani-
festua sinatu duten taldeetako bi.
FIEPeko Gerard Caussimontek
onartu du baikor izatea «hagitz
zaila» zaiola, baina garbi erran du
ez dela amore emateko prest.
«Hartzen inguruko gure eskuo-
rria berritzen ari gara egunotan,
eskoletan banatzeko. 2006an jaso
genuen Pirinioetan hogei hartz
bazirela; egun, 50 daude».
2019ko erroldan, zehazki, 52
hartz arre zenbatu zituzten Piri-
nioz bi aldeetako erakundeek.
«Bi hil ziren», argitu du Caussi-
montek. 2020an, berriz, hiru
dira, «gutxienez», zendutako
hartzak. Hartzaren jarraipena
egiten duten talde ekologistek eta
basozainek baieztatu dute, hale-
re, aurten sei hartz emek izan di-
tuztela kumeak. Udaberrian ja-
kin ahal izanen da zenbat diren.
«Urrats bat aurrera, eta bi
atzera». Horrelakoa da hartzen
egoera Pirinioetan,
Caussimonten hitzetan.
2018ko udazkenean,
Sorita eta Claverina
askatu zituen Frantzia-
ko Gobernuak, Biarnon.
Eslovenian jaiotakoak
dira bi hartz emeak. Han
harrapatu, eta Pirinioe-
tara eraman zituzten,
2018ko urriaren hasie-
ran Frantziako Gober-
nuak mendebaldeko
gunea sendotzea eraba-
ki eta gero.
Sorita berehala sartu
zen zuloan, eta adituen
usteak egia bilakatu
ziren iazko apirilean,
basozain batek hartza bi
kumerekin ikusi zuene-
an. 2019ko apirilaren 17an ikusi
zituen lehenengoz, eta maiatza-
ren 1ean azkenekoz. Handik
zazpi egunera, ar baten ondoan
zen Sorita, eta adituen beldurrak
egia bilakatu ziren: kumeak hilik
ziren.
Caussimontek Soritaren arras-
toa aurkitu zuen, Os-
saun, joan den urrian.
«Claverina, berriz, ohi-
ko tokian dago orain-
dik»; hau da, Aragoi eta
Erronkari artean. Bi
hartz emeek zituzten lepokoek ez
dute seinalerik bidaltzen jada, ba-
teriarik gabe gelditu direlako.
Bada bertze hartzik inguruan,
Caussimontek nabarmendu due-
nez: Nere kamera automatiko ba-
tekin egindako argazki batean
agertu da, azaroaren 28an, eta
Cannellito eta Rodri ere Biarnon
dira. «Bai eta ezagutzen ez dugun
bertze bat ere», erantsi du.
Cannellito ekialderantz joan
zen, eta han eman ditu azken ur-
teak, baina emeen etorrerak
mendebalderantz ekarri du berriz
ere. Udaberriaren zain, udazkena
pagatxaz beteta dela nabarmendu
du Caussimontek. «Hagitz berri
ona da: badute zer jan, eta, ondo-
rioz, aukera gehiago dute kumeak
izateko eta aurrera ateratzeko».
E. Elizondo
Camille hartzak Erron-
kari izan zuen bizitoki
1997tik 2010era.
Duela hamar urte
eman zuten hiltzat. Hartz zaharra
desagertu eta gero, Nere hasi zen,
tarteka, Nafarroan agertzen.
2018tik, berriz, Sorita eta Claveri-
na daude mendebaldeko gunean,
eta azken horrek Erronkarira
hurbiltzeko urratsa egin du.
2018ko urritik dira Claverina
eta Sorita Pirinioetan. Nafarroako
Gobernuak, hasieran, kritikatu
egin zuen Frantziako Gobernuak
«bere kabuz» hartu izana har-
tzak askatzeko erabakia. Nafa-
rroan, 1996an onartu zuten Hartz
Arrea Berreskuratzeko Plana,
baina berehala ahaztu zuten.
Soritaren eta Claverinaren eto-
rrerak izan zitzakeen ondorioei
aurre egiteko, halere, neurri
batzuk prestatu zituen Inguru-
men Departamentuak, 2018an,
Pirinioetako eragileekin eztabai-
da egin eta proposamenak jaso
eta gero.
132.000 euroko gastuaGobernuak 150.000 euroko diru
saila onartu zuen 2019rako, plan
berrian jasotako neurriak gara-
tzeko. Urte hasieran, Nafarroako
Parlamentuan agertu zen Ingu-
rumen kontseilari Itziar Gomez,
eta azaldu zuen sail horretatik
132.000 euro gastatu zituztela
2019an. 2020rako ere, 150.000
euroko saila onartu du Inguru-
men Departamentuak, «handi-
tzeko aukerarekin».
2018ko neurrien artean mota
askotakoak daude. Batetik, har-
tza dagoen eremuko artzainen-
tzat diru laguntzak zehaztu dituz-
te, bai eta laguntza gehigarriak
ere, erasoak gertatzen direnera-
ko. Bertzetik, onartutako neu-
rrien asmoa da turismoa bultza-
tzea, hezkuntza jorratzeko egitas-
moak sustatzea Erronkariko
interpretazio zentroetan, eta ne-
guko eski kanpaina babestea,
bertzeak bertze. Herritarrekin eta
eragileekin egindako bileretan
proposatutako neurrien artean
badira onartu ez dituzten zenbait:
hartzak eremu batean «ixtea»
edo muga «kontrolatzea» Erron-
karin sar ez daitezen, eta hartzak
«desagerraraztea».
2018an, Nafarroako
Gobernuak 1.700 euro
gastatu zituen artzainei
kalte ordainak pagatze-
ko; 2019an, berriz, 4.500.
Ingurumen Departa-
mentuaren arabera, hartzak iaz
hamabi ardi eta lau arkume hil zi-
tuen. 2020ko udaberrian, Erron-
karin agertu da Claverina, berriz
ere. Maiatzean, hain justu, Izaba-
ko artzain batek salatu zuen Txa-
mantxoian hamahiru ardiri eraso
egin ziela.
Nafarroako Gobernuak 1996an onartu zuen Hartz Arrea BerreskuratzekoPlana, baina berehala utzi zuen bazterrean. Claverina eta Sorita askatuzituztenetik, Ingurumen Departamentuak prest ditu neurri batzuk.
Hamaika proposameneta 150.000 euroko saila
Sarousse, Aragoin, 2012an, hildako zaldikume baten ondoan. ARAGOIKO GOBERNUA
Sarousse hartza, Esloveniatik Pirinioetara
ailegatu berria, 2006an. PAYS DE L’OURS-ADET
Cachou hartzaren gorpuaapirilaren 9an aurkitu zuten,ustez pozoituta; basozain batauzipetu dute
2018an, NafarroakoGobernuak 1.700 euro pagatuzituen hartzen erasoengatik; 2019an, berriz, 4.500
Edurne Elizondo Iruñea
Eguberrien soinu ban-
da izan nahi du San-
tas Pascuas jaialdiak,
herrialdean. Bosga-
rrenez antolatu du
izen bereko elkarteak, eta aben-
duaren 25etik urtarrilaren 9ra bi-
tarte eginen dute. Iruñean ez ezik,
Tuteran ere izanen dira kontzer-
tuak oraingo aldian. Zuzeneko
musika emanaldiekin batera, gai-
nera, erakusketak, zinema saioak
eta hitzaldiak izanen dira. San-
taspascuas.comorrian dago jaso-
ta egitarau osoa.
Iruñean eginen dute hilaren
25eko lehenengo kontzertua. Hi-
riburuan, halere, hiru espazio
hartuko ditu jaialdiak: Baluarte,
Nafarroa Arena eta Zentral are-
toa. Tuterako emanaldiak, berriz,
Gaztanbide antzokian, Moncayo
zinema aretoan eta Almirante
etxean eginen dituzte.
AGERTOKI GAZTEA
Nafarroa Arenakoa da Agertoki
Gaztea. Hilaren 25ean, espazio
horretan hasiko da Santas Pas-
cuas jaialdia: El Columpio Asesino
eta Belako izanen dira oholtza
gainean. Biharamunean, berriz,
hilaren 26an, Zetak eta Ketekalles
taldeek emanen dute kontzertua.
SANTAS PASCUAS ESZENA
Zentralen eginen dituzte Santas
Pascuas Eszena izenburupean
antolatutako saioak, hllaren 26tik
urtarrilaren 7ra bitarte: Pablo
Und Destruktion; Dj Goo & Che-
lis; Brecha; Juarez eta Jon Ulecia &
Cantina Bizarro; Con X de Banjo;
Andrea Santiago; Los Estanques;
eta Niña Coyote eta Chico Torna-
do taldeek parte hartuko dute.
AUDITORIUM ZIKLOA
Baluarten eginen dituzte Audito-
rium zikloko emanaldiak. Urta-
rrilaren 3koa izanen da jaialdiko
kontzertu nagusietako bat, Silvia
Perez Cruz abeslaria izanen baita
Baluarten, haren musikariek la-
gunduta. Urtarrilaren 8an, Maria
Jose Llergo izanen da hiriburuko
auditoriumeko oholtza gainean,
eta, urtarrilaren 9an, azkenik,
Maria Arnal eta Marcel Bages.
TUTERAN
Jaialdiaren bosgarren aldian, be-
rrikuntza nagusia izanen da mu-
sikariak Iruñetik aterako direla,
eta Tuteran ere izanen dira. Hila-
ren 26an, hasteko, El Columpio
Asesino eta Juarez izanen dira
Gaztanbide antzokian; urtarrila-
ren 7an, berriz, Maria Jose Llergo
igoko da antzokiko oholtza gaine-
ra. Moncayo zinema aretoak Ch-
ristina Rosenvingeren eta Cristi-
na Martinezen arteko solasaldia
hartuko du, hilaren 29an; Almi-
rante etxean, azkenik, Miguel
Goñiren jaialdiari buruzko argaz-
ki erakusketa jarriko dute, urta-
rrilaren 12tik 31ra. Aurretik,
abenduaren 19tik urtarrilaren
9ra, Iruñeko Baluarten izanen da.
BERTZELAKOAK
Kontzertuez gain, jaialdiko ardu-
radunek bertze mota bateko saio-
ak antolatu dituzte. Katakrak
liburu dendan, Irakurtzeko mu-
sika izenburuko zikloa eginen
dute, artisten, adituen eta bertze-
lakoen hausnarketen inguruko
solasaldiak bultzatzeko. Hilaren
28an, Christina Rosenvinge eta
Cristina Martinez ariko dira; urta-
rrilaren 4an, Ramon Andres eta
Xabier Erkizia; eta urtarrilaren
7an, Nader Koochaki.
Baluarten, hilaren 29an eta
30ean, musikaren inguruan pres-
tatzen ari diren bi ekoizpen nafa-
rren inguruan ariko dira egileak,
eta lanen aurrerapen bat eskaini-
ko dute. Jaialdiak, zehazki, Mari-
na Lameiroren Berri Txarrak tal-
dearen inguruko lana eta Miguel
Goñi eta Mikel Belaskoain Alba
Herediari buruz egiten ari direna
nabarmendu nahi izan ditu.
Santas Pascuas elkarteak bosgarrenezantolatu du Eguberrietako musika ziklozabala, ‘Santas Pascuas’ deitua: abenduaren25etik urtarrilaren 9ra izanen da; Iruñeaneta Tuteran eginen dituzte kontzertuak.
Neguak badubere jaialdia
Silvia Perez Cruz –irudian, musikariekin–Baluarte auditoriumean ariko da, urtarrilaren 3an. SANTAS PASCUAS
Goian, Ketekalles taldea; azpian, Marcel Bages eta Maria Arnal. SANTAS PASCUAS Maria Jose Llergo. MIGUEL TRIANO
4NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko abenduaren 11Musika
Edurne Elizondo Iruñea
Gaur goizean, orka-
tila bihurritu duen
gizon bat artatu
dugu Lizarrus-
tin». Nafarroako
suhiltzaileen Erreskate Tekniko-
rako Taldeko kide Juan Carlos
Cisnerosek garbi erran du «na-
barmen gora» egin duela aisialdi-
rako mendiaren aldeko hautua
egin duten herritarren kopuruak,
eta, ondorioz, «nabarmen gora»
egin duela arriskuak ere. Horre-
gatik jarri dute kanpaina bat mar-
txan, ezbeharren bat gertatuz
gero, herritarrei oinarrizko jarrai-
bideak azaltzeko. «Garrantzitsua
da zer egin jakitea».
Erreskate Teknikorako Taldea
1990eko hamarkadan herrialde-
an martxan izan zen Mendiko
Erreskate Taldearen oinordeko
da. Aurrekoa, 1999. urtean dese-
gin zuten, boluntario gisa aritzen
baitziren suhiltzaileak. Beti alda-
rrikatu dute erreskatetan lan egi-
teko talde berezi eta profesional
baten beharra, eta, azkenean,
2019ko maiatzean osatu zuten. 24
suhiltzaile ari dira.
Aspaldi hasi ziren martxan jarri
duten informazio kanpaina pres-
tatzen, baina orain «bereziki be-
harrezkoa» dela erran du Cisne-
rosek. «Mendira joateko ohitura
ez duen jende anitz ari da atera-
tzen, osasun krisiagatik ezarrita-
ko murrizketen ondorioz, eta,
askotan, behar bezala prestatu
gabe ateratzen dira», azaldu du.
Ondorioz, azken hilabeteotan,
gora egin du Erreskate Tekniko-
rako Taldeko kideen parte har-
tzeen kopuruak. Bertzeak bertze,
mendian galdutako jendearen
bila atera behar izan dute. «Aza-
roan maiz gertatu zaigu; egun
argiz atera, baina ilunduta itzuli
dira mendizale anitz, eta, linter-
narik gabe zirenez, bila joan be-
har izan dugu».
Argitaratutako triptikoaren bi-
dez, istripu bat gertatuz gero, be-
ren lana «ahalik eta errazena eta
seguruena» izan dadila lortu nahi
dute suhiltzaileek. Erreskate Tek-
nikorako Kideak adibide bat jarri
du: «Helikopteroa deitu baduzu,
bi besoak gora eraman behar di-
tuzu zuregana hurbiltzen dene-
an, guk jakin dezagun zu zarela
laguntza eskatu duen pertsona.
Ez bazara zu, beso bakarra igo be-
har duzu». Behin baino gehiago-
tan gertatu zaie laguntza behar
zuenarengana nahi baino beran-
duago ailegatzea, jende anitz ze-
goelako eremu berean, eta lagun-
tza eskatu zuenak ez zekielako
bere burua nola identifikatu.
Mendira joateko ohiturarik ez
dutenei «behar bezala prestatze-
ko» eskatu die Juan Carlos Cisne-
rosek. Garbi erran du, halere, es-
karmentua duten mendizaleek
ere izan ditzaketela istripuak, eta
haientzat ere «egokiak» direla
triptikoko aholkuak. Mendi Fe-
derazioarekin «prebentzioa lan-
tzeko» lana egiten ari direla azal-
du du, gainera, Erreskate Tekni-
korako Taldeko kideak «ahalik
eta eraginkorren» izan daitezen.
Negurako prestatzenJuan Carlos Cisnerosek aipatu du,
adibidez, istripu ugari gertatzen
diren tokietan lan zehatza egiten
ari direla, helikopteroz edo heli-
kopterorik gabe ailegatzeko bide-
rik egokienak zehazteko asmoz.
«Toki horietako bat da Ihurbain-
go arrakala, Beriainen»,
erran du.
Negurako prestatzen
ari dira Erreskate Tekni-
korako Taldeko kideak;
badakite eguraldiak
anitz baldintzatuko dituela beren
esku hartzeak aurrerantzean, eta
haiek ere gerta daitezkeen gauzei
aurre egiteko trebatu behar dute:
«Helburua da herritarrek garbi
izatea ongi prestatuta atera behar
dutela mendira. Nahiko genuke
inor artatzera joan behar ez iza-
tea; eta joatekotan, segurtasunez
aritzea da kontua».
Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeak triptiko batprestatu eta banatu du, ezbehar bat duten mendizaleeioinarrizko jarraibideak azaltzeko. Nabarmendu dute arriskuakgora egin duela, gero eta jende gehiago dabilelako mendian.
Istripu batean zer eginikasteko aholkuak
Erreskate Teknikorako Taldeko kideak, lanean, iazko udan. NAFARROAKO GOBERNUA
INGENIARITZAARRASATE ABENDUAK 12-16-17ORONA IDEO ABENDUAK 16BILBO URTARRILAK 27GOIERRI URTARRILAK 28
EKINTZAILETZA BIDASOA ABENDUAK 12BILBO URTARRILAK 21OÑATI URTARRILAK 28
ENPRESA KUDEAKETABILBO ABENDUAK 12-19OÑATI ABENDUAK 12BIDASOA ABENDUAK 19
HEZKUNTZAESKORIATZA ABENDUAK 12BILBO ABENDUAK 12
KOMUNIKAZIOAARETXABALETA ABENDUAK 12
HUMANITATEAKBILBO ABENDUAK 12
GASTRONOMIA Basque Culinary Center
DONOSTIA ABENDUAK 12
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
Izena eman:
www.mondragon.edu/ate-irekiak
Zalantzarik baduzu
Tel.: 943 71 21 85
Suhiltzailen triptikoa, oinarrizko jarraibideak azaltzeko. NAFARROAKO GOBERNUA
130ZENBAT ESKU HARTZETAN
ARITU DIREN
Erreskate Teknikorako Taldeak
130 esku hartze baino gehiago
egin ditu urtea hasi zenetik. Iaz,
maiatzean hasita, 69 egin zituzten.
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 11 Mendia
Erreskate Teknikorako Taldea1999an desegin zutenarenoinordeko da; iazko maiatzeanjarri zuten martxan
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 11Iritzia
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Ezustekoak
Ekitaldia egiteko hiru
egun falta zirenean iri-
tsi zitzaion Mikel Zabal-
za Gogoan herri ekime-
nari mezua. Navarra Sumaren
parlamentari batek onartu egin
zuen ekitaldira joateko gonbida-
pena. Ekitaldia joan da, eta, Na-
varra Suma eta PSN salbu, Nafa-
rroako Parlamentuko talde guz-
tiak izan ziren, azaroaren 28an,
Auritzen. Beraz, zer gertatu da?
Parlamentuan ordezkaritza
duten alderdi guztiak gonbidatu
ditu aurten Mikel Zabalza Gogo-
an-ek ekitaldira. Urrian bidali zi-
tuzten gonbidapenak, eta ekital-
dirako hiru egun falta zirela, hiru
erantzun falta zituzten: Ezkerrak
interesa erakutsi zuen, baina
agenda egokitu behar zuen; PSN
eta Navarra Suma, aldiz, mutu
ziren. Mezua hura iritsi arte.
Egoera berri bat suposatzen
zuen eskuineko koalizioaren pre-
sentziak. Lehen aldiz, estatuaren
indarkeria eta bereziki tortura sa-
latzen den ekitaldiari baiezkoa
eman baitzioten UPNk, PPk eta
Ciudadanosek. 2015ean UPNko
parlametari Iñaki Iriartek idatzi-
takoak etorri zitzaizkidan gogo-
ra. Zabalzaren auzian egia, justi-
zia, memoria eta erreparazioa al-
darrikatzea «zentzuzkoa» iritzi
zitzaiola esan zuen. Haren ustez,
«familiari egindako kaltea aitor-
tzeak ez du demokraziaren kausa
ahultzen» eta ez du «ETA borro-
katu zutenen izen ona zikin-
tzen». Tortura auzi horretara
mugatu zen, baina; eta Nafarroa-
ko Gobernuak eskuin muturreko
taldeen eta segurtasun indarren
indarkeriaren biktimei egindako
omenaldia «desegokia», «sekta-
rioa» eta «amorragarria» izan
zela esan zuen alderdi berdinak,
2017an. Orain, baina, tortura as-
makeria bat dela esateko «sala-
tzen bada, baina ez bada zigor-
tzen, ez da torturarik gertatu»
bezalako baieztapen gaiztoak
egin dituen PP alderdia ere barne
hartzen duen koalizioan daude.
Beraz, zergatik etorri? Zein inte-
res politikorekin?
Ekitaldirako bi egun falta zire-
la, PSN zen joanen ez zen baka-
rra. Herri ekimenak Irati Irratian
azaldu zuenez, sozialistena baino
lehen iritsi zen eskuineko koali-
zioaren bigarren mezua: ezezkoa,
azkenean. Ohartarazpen bat?
Iritsi zen eguna. Navarra Suma
eta PSN ez beste parlamentuko
talde guztiak izan ziren ekital-
dian eta, azken bost urteetan
bezala, baita Nafarroako Gober-
nua ere. Horien artean, Bakea-
ren, Bizikidetzaren eta Giza Es-
kubideen zuzendari Martin Za-
balza izan zen. PSNkoa da, baina
ez zen duela 35 urte agintean zen
alderdiaren ordezkari gisa ager-
tu. Niretzat ez da gauza bera. Ber-
dinak falta izan dira berriz, esku-
tik lotuta azaldu da erregimena,
isiltasunaren zigorgabetasunean
lagun.
Pentsatu nahi dut badela zirri-
kiturik horma horretan. Biziki-
detzaren lehen plan estrategikoa
garatzen ari da Nafarroako Go-
bernua; orain ekarpenak jaso-
tzen ari dira. Hainbat dira plana-
ren garapenean 1978tik hona
izandako tortura kasuak aintzat
hartzeko eta ikertzeko eskatu du-
tenak. Ikusiko dugu horretarako
adorerik duten. Espero dut
baietz; giza eskubideen urrake-
ten biktima guztiak aitortuz erai-
ki beharko genuke bizikidetza.
Martin Zabalza izanzen Auritzen. PSNkoa
da, baina ez zenduela 35 urteagintean zenalderdiaren
ordezkari gisaagertu. Niretzat ez da
gauza bera
Irudiab Iruñea
Urrezko Domina osasun langileentzatNafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek –irudian, ezkerrean, Ana Ariztegi erizainarekin–Nafarroako
Urrezko Domina eman die langile sanitario eta soziosanitarioei, koronabirusaren osasun krisia piztu zenetik
egin duten lanagatik. Pandemiak baldintzatutako ekitaldi ohi baino xumeagoa egin zuten Nafarroako Gober-
nuko arduradunek, Nafarroaren Egunean, Iruñean, Nafarroaren Jauregian bertan. Carlos Ibero medikuak, Ana
Ariztegi erizainak eta Amaia Iriarte zaintzaileak jaso zuten domina, langile guztien izenean. NAFARROAKO GOBERNUA
Kultura kontseilariak herrian egindakoindusketa arkeologikoen berri jaso du
RIBAFORADA bNafarroako Gobernuko Kultura kontseilari RebecaEsnaolak Ribaforadan egindako azken indusketa arkeologikoen berri
jaso du, herrira egindako bisitan. Zehazki, aurtengo kanpainan bi es-
pazio nagusi jorratu dituzte: herriko Gaiarre karrikan aurkitutako ne-
kropoli islamikoa, batetik, eta, bertzetik, San Gregorioko aztarnategi
erromatarra. Nekropoli islamikoa iazko azaroan aurkitu zuten, karri-
kan obrak egiten hasi zirenean. Landa eremuan aurkitutako bakarra
da. Aztarnategi erromatarrean, berriz, 2017tik ari dira indusketak egi-
ten. Bertzeak bertze, zeramika pieza ugari eta labe bat aurkitu dituzte.
Geltokik artisauen azoka eginen du,«arduraz kontsumitzera» deitzeko
IRUÑEA bEskulangintza azoka eginen dute gaur, bihar eta etzi IruñekoGeltoki espazioan, herritarrak «arduraz kontsumitzera» deitzeko.
Geltokiko arduradunek «hausnarketa» sustatu nahi dute, egunotan,
Eguberriekin lotutako kontsumo ohiturei buruz. Horretarako, berta-
ko artisauen azoka prestatu du. Zeramika, zura eta bertzelakoak lan-
tzen dituzten eskulangileek beren lan prozesuak erakusteko tailerrak
eginen dituzte, produktuak saltzeaz gain, eta, giroa berotzeko, zuze-
neko musika ere izanen da Geltokin, antolatzaileen nabarmendu du-
tenez. Azokak gaur arratsaldean irekiko ditu ateak, eta zabalik izanen
da, igandeko 13:00etara bitarte.
«Nekez lortuko dugu aldaketabat gizartean, ez bada onartzeneskoletan sexu heziketajorratzea; sexu heziketafeminista bat behar dugu»
Paola DamontiNUPeko ikerlaria eta genero eta indarkeria matxistan aditua
Nafarroako Hitza-k irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta NAFARROAKO HITZA-k mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Iratxeko
Monasterioa 45, 13. 31011 Iruñea. Eskutitzak Internetez bidaltzeko:[email protected]
%
MUSIKA
CINTRUENIGO Lemon y Tal. bBihar, 19:00etan,
Avenida aretoan.
ELORTZIBAR Jazzy Leap. bBihar, 19:00etan,
Noaingo kultur etxean.
ETXARRI ARANATZHutsunTxalaparta eta J.E.L. Trio.
b Igandean, 19:00etan,
kultur etxean.
IRUÑEAKai Etxaniz. bGaur, 19:00etan, Katakraken.
IRUÑEA Izaro. bGaur, 18:00etan eta 20:30ean,
Baluarten.
IRUÑEAGatibu eta Ana Tijoux. bBihar, 19:00etan, Baluarten.
IRUÑEAMICE eta Joseba Irazoki. bAsteartean, 19:00etan,
Katakraken.
IRUÑEANafarroako OrkestraSinfonikoa.
bOstegunean, 19:00etan,
Baluarten.
LESAKACiento Volando. bBihar, 19:00etan, kultur etxean.
RIBAFORADA Jazzy Leap. bGaur, 19:00etan hasita,
kultur etxean.
SAN ADRIANLa Tribu Obembe. bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
TAFALLABroken Brothers BrassBand.
bBihar, 19:00etan hasita,
kulturgunean.
BERTSOLARITZA
IRURTZUN Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz
eta Alazne Untxalo.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
LEITZAAmets Arzallus, JoanesIllarregi, Xabat Illarregi, Aitor
Sarriegi eta Jone Uria Albizuri.
bBihar, 18:00etan hasita,
kiroldegian.
ZINEMA
IRUÑEAVarados.bGaur, 19:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
RUÑEALa caída de los dioses.bAsteartean eta asteazkenean,
18:00etan, Nafarroako Filmotekan.
RUÑEATommaso.bOstegunean, 18:30ean,
Nafarroako Filmotekan.
ANTZERKIA
ARANGUREN Iralei: La trasera.bBihar, 19:00etan eta 20:00etan,
kultur etxean.
ATARRABIAPatrizia Eneritz:Soñando con Peer Gynt.
bBihar, 18:30ean, kultur etxean.
BERA Ilargiaren atzean.bEtzi, 17:30ean, kultur etxean.
CORELLATeatro A2: El sexto sentido.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
FALTZESProducciones Maestras:Mentiras cotidianas.
bBihar, 19:00etan,
Pedro Iturralde aretoan.
IRUÑEATanttaka: Deje su mensajedespués de la señal.
bBihar, 20:00etan, eta, etzi
(euskaraz), 19:00etan, Gaiarren.
IRUÑEALa Negra: Nautilus.bBihar eta etzi, 19:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
LESAKALa Banda: Kimera.bEtzi, 17:30ean, kultur etxean.
TAFALLAVaiven: El enjambre.bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TUTERAEl coronel no tiene quienle escriba.
bGaur, 20:30ean,
Gaztanbide antzokian.
UHARTETrokolo Teatrokonpainia: Zurginaren ipuina.
bBihar, 17:00etan eta 18:30ean,
kultur etxean.
VIANAXabi Bandini: Biba!Gertutik konfinamenduko
bakarrizketak.
bBihar, 19:00etan hasita,
kultur etxean.
ZIZUR NAGUSIAPirritx, Porrotxeta Marimotots pailazoak:
Amaren intxaurrak.
bAsteazkenean, 18:00etan,
kultur etxean.
DANTZA
IRUÑEAFueradeleje DantzaKonpainia: ¿Quién temeal lobo
feroz?
bBihar, 17:00etan eta 18:30ean,
Baluarte auditoriumean.
Gure proposamena b Iruñea
Kai Etxanizen musikaKatakrak aretoan, gaurKai Etxaniz kantautore nafarrak –irudian, gitarrarekin– kontzertua
emanen du gaur, 19:00etan, Iruñeko Katakrak aretoan. Txikitan hasi zen
Etxaniz abestiak sortzen, eta, orain, beretzat eta bertze artista anitzentzat
idazten ditu. De vuelta a mi planeta izan zen Etxanizen lehen diskoa; El
impulso antes de saltar izenburukoa aurkeztuko du gaur. NAFARROAKO HITZA
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 11 AgendaAbenduak 11-17
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Bi urte joan dira Hamza Zarouali(Marrakex, Maroko, 2002) Iruñe-ra ailegatu zenetik. Bide latza etakorapilatsua du egina gaur egu-nera arte, baina, oztopo ugarigainditurik, gustura bizi da Txan-trean uztailaz geroztik. Txikitatikmaite du sukaldean aritzea; abilada su artean, eta, hori horrela, egi-tasmo bat abiarazi du berriki, AnaUnanue bidelagun duela. Bizi Ta-jinedu izena ekimenak, eta iruin-darrei Marokoko sukaldaritza go-zatzeko aukera ematea dute hel-buru, jatekoak etxera eramanda.Oraingoz, abenduko zenbait egu-netan ariko dira. Bi urte daramatzazu Iruñean. No-
lakoa izan da hona ailegatu aurre-
tik egin behar izan duzun bidea?
Fase asko bizi izan ditut gaur egu-nera arte. Artean adin txikikoanintzen nire jaioterria atzean utzieta Europara etorri nintzenean.
Nadorretik [Maroko] Melillara[Espainia] joan nintzen, igerian.Egunero saiatzen ginen portuansartzen, eta, azkenean, kamioibaten azpian sartuta ahalegindunintzen hara iristen. Istripu batizan nuen kamioiarekin, eta zau-rituta eraman ninduten Malaga-ko [Espainia] ospitalera. Hilabetebat eman nuen erietxean. Azke-nik, Ongietorri Errefuxiatuakplataformarekin elkarlanean ari-tzen den kide bati esker ailegatunintzen hona; Iruñea Harrera Hi-ria elkarteko kide bati esker, ze-hazki.Uztaila hasieratik bizi zara Txan-
trean. Zer moduz zaude?
Oso gustura nago. Maite dut au-zoa, lasaia delako. Gauza batzue-tan antzekoa da Marokoko nirebizilekuarekin. Marrakexen bizinintzen ni, baina erdigunetikurrundutako inguru lasai batean.Martxoan bete nituen 18 urte, etaorduan eskuratu nituen paperak
eta nortasun agiria. Urte bereziaizan da, gogorra pandemiarenga-tik, baina ongi nago. Gainera, sor-tu dugun egitasmoa pizgarria erebada egunerokoan. Hain zuzen ere, Bizi Tajine zerbi-
tzua sortu duzu berriki. Nola era-
baki zenuen horrelako egitas-
mo bat abian jartzea?
Txikitatik izan dut gustuko sukal-daritza, eta aukera ona iruditu zi-tzaigun hemengoei erakustekonolakoa den gure gastronomia.Hasi baizik ez gara egin, bainaetorkizunera begira sukaldari
izan nahi nuke. Gaur egun, osta-laritzako ikastaro bat egiten arinaiz Iruñeko Gaztediaren etxean.Nik uste dut lehen urratsak egite-ko bultzada bat izan daitekeelaBizi Tajine egitasmoa.Tajinea da eskaintzen duzuen ja-
tekoetako bat. Zer da, zehazki?
Jakiak prestatzeko erabiltzen denontziari esaten diogu ta-jine, baita harekin pres-tatzen ditugun jatekoeiere. Ontziaren goiko za-tia kono itxurakoa da, etatximinia baten funtzioabetetzen du. Duen for-mari esker, ateratzenden ur-lurruna pilatuegiten da, eta tajinearenbarrenean sartzen ditu-
gun produktuak poliki-polikiegiten dira. Askotariko platerakpresta daitezke. Oro har, zein dira plater horiek
prestatzeko pausoak?
Jakiak geruzaka jartzen dira buz-
tinezko ontziaren barrenean.Normalean, tajine begetarianoaez denean, haragia sartzen da lehendabizi, beheko geruzan, eta,ondotik, barazkiak eta gainerakoproduktuak, bakoitzak egostekobehar duen denboraren arabera.Guztia sartu ondoren, su motele-an uzten da tajinea, luze, ia ukitubeharrik gabe.Zein motako tajineak eska dai-
tezke Bizi Tajinen?
Tajine begetarianoa, arkume taji-nea, oilasko tajinea, txahalarekinegiten duguna eta haragi-boladu-na. Gainera, ale osoko arrozare-kin egina ere eska daiteke; zuriaala gorria, aukeran. Tajineaz gainera, eska daitezke
gauza gehiago, ezta?
Bai. Humusa ere prestatzendugu, baita zopak ere, besteakbeste. Gainera, kuskusa ere eskadaiteke, eta zenbait mota daudeaukeran. Tajinearen antzera,horrek ere denbora luzea behardu sutan. Kuskusa jartzen daazpian; ondoren, barazkiak gai-nean. Bi ordu inguru behar diraegiteko, eta, prozesuan, bizpahi-ru aldiz ateratzen da, ur eta oliopixka bat botatzeko, aleak aska-tzeko. Hain justu, ekintza horriesaten zaio kuskus. Zer produktu mota erabiltzen
duzue jatekoak prestatzeko?
Bizi Tajinen erabiltzen ditugunbarazki gehien-gehienak berta-koak eta ekologikoak dira, hurbi-leko baratzeetan landuak. Bestejaki batzuk, berriz, marokoardendetan eskuratzen ditugu;okra, adibidez. Gainera, erabil-tzen dugun haragia halalda beti,musulmana naiz eta.Batik bat zertan bereizten da
Marokoko sukaldaritza Euskal
Herrikotik?
Oso desberdinak dira hemengosukaldaritza eta Marokokoa.Konturatu naiz hemen ez dela espeziarik erabiltzen. Nik jaiote-rrian egiten nuen bezala presta-tzen ditut jakiak: su motelean etaespeziekin. Gainera, perrexila etamartorria ere inportanteak diragure sukaldaritzan. Nola egin behar dituzte enkar-
guak bezeroek?
Gutxienez, 24 ordu lehenago eginbehar da eskaera. Izan ere, egunbakoitzerako ditugun enkarguenarabera egiten ditugu erosketak.Zehazki, telefonoz (680567773)eta Twitter bidez (@bizipox) jaso-tzen ditugu aginduak. Txantreanbertan bizi direnei guk geuk era-maten ahal dizkiegu jatekoak;bestela, bila etorri behar dute.Dena dela, denek jasotzen dutejanari egin berria, eta guztiek era-man ditzakete ontziak etxera;hau da, tajineak.
«Desberdinak dira hemengosukaldaritza eta Marokokoa»
Hamza Zarouali b Sukaldaria
Iruñeko Txantrea auzoan sortutako Bizi Tajine egitasmoak sukaldaritza marokoarra nork bereetxean dastatzeko aukera ematen du. Abenduan emanen dute zerbitzua; Zarouali da sukaldaria.
IÑIGO URIZ / FOKU
«Urte berezia izan da, gogorrapandemiarengatik, baina ongi nago. Gainera, egitasmoapizgarri bat da egunerokoan»
«Erabiltzen ditugun barazkigehienak bertakoak etaekologikoak dira, hurbilekobaratzeetan landuak»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko abenduaren 11
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]