BERRIA
Sari unibertsala esperimentatzea bozkatu du Korsikako Biltzarrak bFrantziaren baimena behar duorain, obratzeko bPer a Corsica gehiengo abertzalean, haatik, arraildurak agerikoak dira b 4-5
Nekea Korsikan
abertzale artean
Euskara EEPk Itzultaileautomatiko neuronala garatuko du,
Eusko Jaurlaritzak egin bezala
3Justizia Hiru abokatuk dioteBaionako auzitegia geldirik egoteak
jende prekarioari kalte egiten diola
2Ostirala
2020ko maiatzaren 8aXI. urtea444. zenbakia
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
Joanes Etxebarria
Baionako auzapezari, Euskal El-
kargoko hautetsiei eta parlamen-
tari eta senatari frantziarrei zu-
zendua da Baionako hiru aboka-
tuk joan den astean izenpetu zu-
ten gutuna. Anne-Marie Mendi-
buru, Colette Capdevielle eta
Herve Colmeten hitzetan «egun
batetik bestera COVID-19an urtu
dira justizia zibila, soziala, familia,
komertzio, prud’homme, adin-
gabeko eta adina betea dutenen
babespekoen justiziak». Joan den
martxoaren 16an Baionako auzi-
tegia itxi zutenetik, etenaldia era-
batekoa da, eta horrek lazgarriago
bilakatu ditu egoera prekarioan
direnen bizi baldintzak.
Abokatuen kexua ez da berria,
osagarri krisia hasi arte bi hilabete
eta erdiko greba egiten ari baitzi-
ren abokatu anitz, justiziarentzat
ahal gehiago eskatzeko eta beren
erretreta sistemaren defentsan.
«Diferentziak badira epaitegien
arabera baina oro har grefierrik ez
da nehon, abokatuen eta epaite-
gien arteko komunikazio bide
numerikoa gelditua da langilego
eskasiagatik», Mendiburuk Hi-
tza-ri azaldu dionaz. Estatuko au-
zitegi gehienetan bezala justizia
penala da, Baionan ere, lanean se-
gitzen duen bakarra. Colette Cap-
devielle abokatua: «Ontsa doan
arlo bakarra penala da, egunka-
rietako erakusleihoetan erakus-
teko presondegiratzeek segitzen
dutela. Biziki larria da».
Martxoaren 16an konfinamen-
duaren erabakia ezagutu zenetik,
aldiz, beste sail guztiak eten dira.
Internet bidez lan egiteko sistema
berezi bat baldin badute ere, abo-
katuek ezin dute gisa horretan
aritu auzitegian norbaitek egon
beharko lukeelako sistema ku-
rriarazteko. «Zerbitzu publiko
hori», egunerokoaren justizia
alegia, arrunt «abandonatua» da
Capdeviellen hitzetan.
Prekaritatea lehen lerroanAzken asteetako etenaldia aitzin
jadanik epeak luze zirela azpima-
rratu dute abokatuek; hilabete
hauetan tratatu behar liratekeen
auziak, berriz, ez dakite noiz arte
gibelatuak izanen diren, infor-
maziorik batere ez zaielako
eman. Egoeraren larritasuna age-
rian uzteko, esku artean dituzten
afera batzuen berri eman dute bi
abokatu baionarrek. Laguntza
sozialak ukaiteko, adibidez, anitz
dira polo sozialaren delibero bat
igurikatzen dutenak, hori gabe ez
dute laguntzarik. Kasu horretan
diren anitz bakarrik bizi diren
amak dira.
Hain zuzen, familia zuzenbide-
arekin zerikusia dutenak dira Co-
lette Capdevielleren aferetan ego-
era hobekien islatzen dutenak:
konfinamendu hastapenetik, da-
kienaz, «familia barneko bortiz-
keria ondorioz babes ordenantza
bakar bat baizik ez da hartu»
Baionako auzitegian. Alta, bi hila-
beteko konfinamenduak ondo-
rioak baditu familia anitzetan,
bortizkeria kasuetatik hasirik,
baina ez soilik: «Badira liskarrak
haurren aterpetzeaz ere: izan dira
eskola bakantzak eta guraso ba-
tzuek ez dute onartu haurrak bes-
te gurasoari uztea COVIDaren
gatik».
Beste egoera berezi batzuk ba-
dira, konfinamenduak eraginik,
epaile batek trenkatu beharko li-
tuzkeenak. Bereiziak diren gura-
soetan badira ere bata —pentsio
gisa— eskolako kantinaren dirua
eman behar diotenak; eskolarik
ez denez kantinarik ez da, eta
kasu batzuetan pentsioa ez da pa-
gatua. «Familiaren ahal ekono-
mikoak apalak badira kantinaren
prezioa apala da. Orain zailtasun
handiak badira, kolpetik, hau-
rrak elikatzeko. Badira konfina-
mendua delakoan pentsioa paga-
tzen ez duten aitak, Poliziak badu
besterik egiteko, beraz, horretaz
baliatzen dira. Kantinarik ez dela-
ko ez dute pagatzen, baina diru
hori beharrezkoa lukete ama ba-
tzuek», Capdevielleren errane-
tan. Bakarrik bizi diren emazteek
pairatzen dute egoera hori ere, eta
prezioen gorakada «nabarme-
nak» ez du laguntzen.
Dibortziatu nahi duenak ere,
momentu hauetan, «itxoin be-
har du», dio abokatuak, damu-
rik. Langileentzat berdin; konfi-
namenduaren beste ondorio bat
kanporatzeak edo soldatak ez pa-
gatzeak izanik ere, auzitegiek ez
dituzte eskubideak bermatzen.
Prud’homme auzira jo nahi duen
langileak, Capdeviellek dionaz,
bost urte igurikatu beharko ditu:
«Bi urte prud'homme-tatik pa-
satzeko eta beste hiru urte Paue-
ko dei auzitegira joateko. Hori da
errealitatea».
Beste errealitate bat ere ikusten
ari dira azken egunetan, komer-
tzio txiki eta artisauekin. Ustia-
pen galerentzat asegurua hartua
zutenen kasuan Capdeviellek argi
du asurantza konpainiak ez dire-
la, guti batzuk salbu, «tarrapatan
ariko kalte-ordainak pagatzen»;
beraz, prozedurak abiatu behar-
ko dira. Baina «jendeek ez dute
hiru urte itxoinen prozedurak
bururatzeko, eta asurantzak ho-
rretaz baliatuko dira».
Sailik gehienak arrunt geldi-
tuak izanik ere, hartzen diren era-
baki penaletan ere arazoak ikusi
ditu, bestalde, Anne-Marie Men-
diburuk: «Deliberoak hartu dira
bermerik gabe; presondegiratze-
ak luzatu dira eztabaidarik gabe,
adibidez». Penaleko aferak ez di-
renentzat berriz «jendeak itxoi-
ten du justiziak behar bezala fun-
tzionatu dezan», Mendiburuk
dioenez, gobernuaren jarrera sa-
latuz Justizia ministroak egoera
«gutxiesten» baitu, haren ustez.
Deskonfinamendurik ezMendiburu abokatuen elkarteko
burulehen ohia den heinean, au-
zitegi desberdinetako egoeraren
berri hartu ondotik argi du «ahal
gehiago» ezartzeko momentua
litzatekeela, «baina hortik arras
urrun gaude». Konfinamendua-
ren bukaera iragarria den garaie-
tan gobernuaren hamazazpi le-
hentasunezko sailetan justizia
batere ez agertu izanak zainetan
eman ditu abokatuak. «Beranta
berreskuratzea ezinezkoa izanen
da», haren ustez; beste jurisdik-
zio batzuetatik jakin du urte bate-
ko beranta hartuko dutela auzite-
gi batzuek, eta «katastrofikoa»
dela gehitu du. Baionako auzite-
gian ez dakite oraindik epeak
zenbatez luzatuko diren.
Lehenagotik ibilmolde «txa-
rra» zuen justizia krisia garaian
«erori» dela erraten du Colette
Capdeviellek. Defendatzen di-
tuen afera batzuetan, estatuaren
ardura mahaigaineratzea ere au-
rreikusia du: «Kasu batzuetan,
pentsatzen hasia naiz estatuaren
ardura engaiatzea, huts larria
egotziz. Estatuak ezin du justizia-
ren zerbitzua ziurtatu».
Abokatu kabinete anitz ere ix-
teko lanjerrean ezarri ditu egoe-
rak. Baionako datu zehatzik ez
dute, baina Parisko 15.000 abo-
katu porrot ekonomikoan lirate-
keela jakin du Mendiburuk. Cap-
deviellek gehitu du, bere kasuan
bezala, abokatu anitz maileguak
egiten ari direla beren langileak
pagatu ahal izateko.
Baionako auzitegia hetsirik,pertsonarik prekarioenen kaltetanBaionako hiru abokatuk gutun bat idatzi dute justiziaren itxialdia salatzeko b Internet bidezere ezin dituzte defentsa lanak egin, eta pobreenek gogorki pairatzen dituzte ondorioak
Justizia saileko langileak mobilizatuak ziren lehendik, baina konfinamenduarekin egoerak okerrera jo du. GAIZKA IROZ
«Kasu batzuetan,pentsatzen hasia naizestatuaren arduraengaiatzea, huts larriaegotziz»Colette CapdevielleAbokatua
«Grefierrik ez da nehon,abokatuen etaepaitegien artekokomunikazio bidenumerikoa gelditua da»Anne-Marie MendiburuAbokatua
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8aGaiak
Euskara-gaztelera / gaztelera-euskara aplikazioa jada martxan da Eusko Jaurlaritzaren atarian. HITZA
Iñaki Etxeleku
Frantsesa-euskara / euskara-frantsesa itzultzaile automatikoneuronal baten garapena bideanezarri du EEP Euskararen Era-kunde Publikoak Eusko Jaurlari-tzarekin. Joan den abenduan boz-katu zuen egitasmoa EEPk, etaurte batez horretan ariko den lan-gilea bilatzen du orain.Zer ote da itzultzaile automati-
ko neuronala, ingelesez NMTNeuronal Machine Translation?Jaurlaritzak pikoan emanarazizion ordenagailu bidezko aplika-zioa, iaz, Donostiako Vicomtechikerketa zentroari: gaztelera-eus-kara / euskara-gaztelera. Adimenartifiziala erabiltzen duen teknikadela medio, Itzuli izeneko aplika-zioa sortu du Vicomtechek.«Teknologia horrek giza garuna-ren funtzionamendua imitatzendu, hainbat hizkuntzatako da-tuak aztertuz eta konparatuz»,dio EEPren aurkezpen txostenak;«gero, giza esku-hartzerik gabe,itzulpen-ereduak sortzen ditu,euskarri informatiko indartsu ba-tekin kalitate handiko itzulpenautomatikoko tresnak sortze-ko».
Nola ibiltzen da tresna infor-matiko hori? Eginahala testu sar-tu behar zaizkio bi hizkuntzetan,azter ditzan. «Hainbat formatu-tan (MS Word, ODT, PDF, Excelfitxategiak, besteak beste) bildudatu naturalen corpusak prozesadaitezke, eta hizkuntza-pareenarteko itzulpen-korresponden-tziak atera». Mintzaira bakar ba-teko datuak sar daitezke tresnahizkuntza horretako itzulpene-tan treba dadin. «Aplikazioakitzulpen-ereduak hobetzeko au-kera ematen du, datu natural edoartifizial berriak sartuz». Ez du kentzen funtsezkoa iza-
tea testu corpus sendoa ukaiteatresnari eginahala bazka baliaga-rria emateko. «Euskara-frantse-sa / frantsesa-euskara itzultzaileautomatiko neuronal horren ka-litatea itzulpen-eredua elikatze-ko erabiliko den corpus kopurua-ren, aniztasunaren eta kalitatea-ren araberakoa izanen da».Vicomthec ikerketa zentroak dioez dela, gaur egun, itzulpen siste-ma aitzinatuetan bakar bat motaedo eremu orotako testu itzulpenzuzen-zuzen eta ona berma deza-keenik. Tresna horiek, elikatu di-tuzten testuen meneko baitira.
«Ikerketa-zentroaren iritziz, era-bilera generiko baterako, hau da,espezializatu gabeko kalitateoneko itzulpen-eredu bat lortze-ko, beharrezkoa da milioika esal-di itzuli dituen corpusa eratzea,gai-eremu desberdinetakoak(administrazio-testuak, film-az-pitituluak, eguneroko bizitzariburuzko edukiak, etab.)». Do-nostiako ikerketa zentroak dio,jadanik, badituela milioi bat itzul-pen frantsesetik euskarara sartu-rik literaturako testu eta film az-pitituluekin. Beñat Arrabit EEPkolehendakariak erran du kalitatea-ren zaintza eginen duela EEPk:«Kalitatea segurtatzeko, bildukodiren testuak gainbegiratu eta zu-zenduko dira, baina, garrantzi-tsua izanen da bildu testuak kalitatezkoak izatea eta euskaraestandarraren arauak errespeta-tzea. Horrekin guziarekin, gurehelburua da biziki kalitate onekoitzultzailea lortzea». Diotenez,euskara-gaztelera / gaztelera-euskara itzultzailea « izugarri on-tsa ibiltzen da». Itzuli-k duen lehenbiziko datu
base horri beste batzuk gehitu be-
harko dizkio EEPrentzat ariko den
teknikariak. Horretarako, bere la-
netarik bat izanen da «eragileak
eta itzulpen-corpusak identifika-
tzea (Euskal Elkargoa, Ikas zen-
troa, Euroeskualdea, Eskualde
Kontseilua, Departamendu Kon-
tseilua, euskararen erabileran en-
gaiatuak diren beste eragile publi-
ko edo pribatu batzuk)».
‘Google’ baino hobekiBere txostenean EEPk esplikatudu zergatik inportanta zaionitzultzaile automatiko baten ga-ratzea: «Euskarak Internetenduen presentzia eta zabalkundeagaratzeko erronka hizkuntza po-litikarentzat estrategikoa da. Eus-
karak gizartean eta, bereziki, gaz-teengan duen eguneroko eraginakontuan hartuz». Arrabitek ze-haztu du asmoa: «Aplikazio berribatzuk sortzen ahalko dira etor-kizun hurbilean, hala nola serie-en bat-bateko itzulpena hizkun-tza batetik euskarara interneten,frantsesez idatzitako testu batenahozko bat-bateko itzulpena…
Euskarak aldaketa horiek ez dituhuts egin behar. Inportantea dabertze hizkuntzetan egiten denaeuskaraz ere egin ahal izatea».Tresna denen esku uzteak euska-rarentzat ondorio zuzenak izanendituela uste du: «Zerbitzu horiurririk baliatzen ahalko dute nor-banakoek, elkarteek, enpreseketa itzultzaileek berek ere. Horriesker, itzulpena eskuragarriagobilakatuz, uste dugu lagundukoduela euskara gehiago hedatzengure gizartean eta ikusgarriagobilakatzen». Ikusi behar, ofiziokoitzultzaileentzat zer ondorioduen. Arrabitek dio ez duela ne-hondik ere lehiarik sortzen itzul-tzaileekin, baina lagungarri izandakieken tresna dela: «Kalitatez-ko itzulpen bat eskainiko duelaespero dugu, Googlebaino hobea.Gero, ez da uste izan behar, mo-mentuko segurik, jendeak bezainongi itzuliko duela eta ez die itzul-tzaileei lana kenduko, baina, zer-bait osagarri eskainiko du».Halaber, ez zaio iduri euskal
hiztunei hizkuntza mailaren ho-betzeko eginahaleaneraginik izanen duenik.«Itzultzaile automatiko-ak ez du, ene ustez, eragi-nen hizkuntzaren eza-gutza eta menperatze
mailan; tresna lagungarria baizikez da izanen eta espero dut lagun-duko gaituela euskararen erabil-pena eta ikusgarritasuna handi-tzen, ikusgarritasun horrek era-gina baitu jendearen baitan,euskara ikasteko edo erabiltzekogogoa pizteko».EEPk 88.000 euro ezarriko ditu
egitasmo horretan.
Euskara-frantsesa itzultzaileautomatikoa garatuko du EEPkEusko Jaurlaritzak jada eginarazi duen euskara-gaztelera / gaztelera-euskara itzultzaileautomatikoa frantsesera egokituko du EEPk b Kalitatezko bat-bateko itzulpenak ditu xede
Milioika testu sartu behar zaizkio aplikazioinformatikoari kalitatezkoitzulpena erdiesteko
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8a Gaiak
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2020ko maiatzaren 8aAstekoa
Iñaki Etxeleku
Duela hiru urte Korsikako Lurral-
de Biltzarraren kanpoko batzorde
bat sortu zuten uharterako sari
unibertsal bati buruz gogoetatze-
ko. Nazioarteko aditu batzuen la-
guntza izan dute horretan; beste-
ak beste, Marc de Basquiat, AIRE
bizitzeko sari baten plantan ema-
teko elkarte buruarena. Ikerketa
lan guztiak bururaturik, konfina-
mendua hasi baino doi-doia lehe-
nago, alde bat bururarazi zuen
txostena manatua zuen Lurralde
Biltzarreko lehendakari Jean-
Guy Talamonik, eta alde bat buru-
rarazi zuen. Joan den asteko bide-
okonferentzia bidezko Korsikako
Biltzarraren saioan, bozkarazi
egin zuen, eta onartua izan da.
Osasun krisiak gauzak zalutu
ditu, nahiz sari unibertsalaren
ideia kargu hartzetik bidean ezarri
zuen Corsica Libera alderdi aber-
tzaleko ordezkari nagusiak. Tala-
moni: «Ideia interesgarria zitzai-
dan aspalditik filosofia eta politika
ikuspegietatik». Bazterketa sozia-
la bukatzea zaio arrazoi nagusieta-
rik bat. Sari unibertsala, aurreiri-
tzien hausteko: «Laguntza sozia-
lei buruzko estigmatizazioa eza-
batzen du, izenak dioenez denei
banatua zaielako; baita diru sartze
erosoak dituztenei ere». Hilabete
sari handiagoak dituztenei zerge-
tarik kendua litzaieke zuzenki.
Lurraldeko gizarte dinamika-
rentzat lituzkeen ondorio baiko-
rrak azpimarratu ditu: «Geriza
sare bat da ikasketak segitu nahi
dituztenentzat, edo beren boka-
zio eta jeinuen araberako ofizioa
hautatzeko astia behar dutenen-
tzat. Askatasuna ematen du, lan
bat ogibide huts gisa hartzeko or-
dez». Gogoen araberako ibilbide-
ek komunitate osoari ekarpena
egiten diotela dio: «Gizartearen-
tzat onuragarri da, talentu bat de-
baldetan utzia delarik galtze han-
dia baita gizarte osoarentzat».
Oinarrizko errentaren hunki-
tzeko zuzena duten, baina galde-
giten ez duten guzien aldeko neu-
rritzat daukate sari unibertsala
haren sustatzaileek. «Bada jen-
dea gizarte bazterketa pairatzen
duena eta ez duena administra-
zioari eskaera egiteko ahalik ere.
Sari unibertsalaren dispositiboa
automatikoa da; ez duzu txosten
edo paper betetzerik». Azterke-
tek diote Frantzian, oinarrizko
errenta baten zuzena luketeneta-
rik %30ek ez dutela galdegiten.
«Korsikan kopuru handiagoa li-
tzateke, CAF egituretako ardura-
dunek erraten digutenez». Kasik
erdiek ez lukete eskaera egiten.
Sari unibertsalaren bermeare-
kin, Talamonik uste du langileek
beren eskubideen defendatzeko
indar gehiago luketela. «Langi-
lea, egoera orekatuagoan jartzen
du enplegatzailearen parean. Lan
kontratua hautatzerakoan librea-
go izanen da. Eta kontratupean,
errazkiago grebara jo dezake».
PNC, Korsikako Nazioaren Al-
derdiko idazkari nagusia da Jean-
Christophe Angelini. Lurralde
Biltzarrean gehiengo abertzalea
osatzen du Gilles Simeoniren
Femu a Corsica eta Talamoniren
Corsica Libera alderdiekin. Eko-
nomiaz arduratzen den kontsei-
lari exekutiboa da, gainera, Ange-
lini, baita Korsikako Garapen
Ekonomikorako Agentziako pre-
sidentea. Bat egiten du sari uni-
bertsalaren ideiarekin: «Politika
filosofiaren eta etikaren aldetik,
Korsikako nazio mugimenduan
dugun gizarte ikuspegiarekin bat
egiten duen neurria da: bakoitzari
berdintasuna eta bidezkotasuna
bermatzea oinarrizko eskubideen
gozamenean». COVID-19aren
krisiak, gainera, sistema ekono-
miko osoaren krisia irudikatu
duela dio. «Krisi honek ageriago
ezarri ditu neoliberalismoaren
erroak. Hamarkadetan oinarritu
garen eredua krisian da; eta krisia
ez da aldian aldikoa, baizik eta sis-
temikoa. Gaur egun, kontsumo-
an, baliabide naturalen ustiatze
zentzugabean oinarritua den sis-
tema harrapariaren mugak laz-
garriki neurtzen ditugu».
Ekintza konkretuetarik beste
eredu baterako bideak, «umilta-
sun osoz» jorratu behar direla dio
Angelinik, eta sari unibertsala
tresnetarik bat izan daitekeela:
«Geriza sare bat eskainiko lieke
horren behar gorria luketen he-
rritar anitzi. Korsikan, bost herri-
tarretarik bat pobrezia mailaren
heinean bizi da nonbaiten».
Sari unibertsala probatzekoKorsikako Lurralde Biltzarrak sari unibertsala uhartean esperimentatzeko eskaera bozkatu zuenapirilaren 30ean b Parisen baimena negoziatu behar du orain, eta neurriaren diruztatzeko bidea
Apirilaren 30eko Biltzarra bideokonferentziaz egin zuten Korsikako hautetsiek. Gainean, ezker Gilles Simeoni Kontseilu Exekutiboko burua; eskuin, Jean-Guy Talamoni Biltzarreko lehendakaria. HITZA
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8a Astekoa
Ohiko egoera batean bere alde
lituzkeen hobekuntzak are bista-
koagoak dira osasun krisiaren
denboran, Talamoni Korsikako
Biltzarreko lehendakariaren ara-
bera. Horren froga zaio, Korsikan
berean hautetsi batzuek erakutsi
duten jarrera aldaketa. Koronabi-
rusaren krisia baino lehen, haute-
tsi batzuk uzkur agertu ziren ideia-
rekin, «bereziki, eskuineko hau-
tetsi batzuk», dio. «Betiko ideia
sinplista batzuk atera ziren, baizik
eta ez genuela jendea pagatuko al-
fer egoteko». Bizkitartean, Lurral-
de Kolektibitateko talde politiko
guziek parte hartu dute gogoeta la-
netan, eta iritzi batzuk aldatu dira.
Ustezko alferkeriaren argudioa
erori dela dio, bizi guzian atxiki du-
ten bere negozio ttipia zuten fran-
ko batere diru iturririk gabe gerta-
tu baitira bat-batean konfinamen-
duarekin. Funtsean, txostena boz-
katzeko emaitzetan ageri da: alde
bozkatu duten 42 lurralde kontsei-
lariez gain, beste 21 kontseilariek
ez dute kontra bozkatu. «Ez parte
hartzea» erabaki dute; ez da kon-
trako bozka bakar bat izan.
Zerga autonomiaren auziaOrain, estatuarekin negoziazio
berria abiatuko du Korsikak, ha-
ren onespena behar baitu sari
unibertsala obratzeko. Korsika ez
da hautagai bakarra esperimen-
taziorako. Konfiantza du Talamo-
nik, besteen aldean hiru urtez
«sakonki eta zehazki» landu bai-
tute proposamena.
Onartzeko gisakoa dela dio zer-
ga biltzeko sistema berriari lotua
delako. «Dena egiten da iturritik
kendu zergaren bidez. Horri es-
ker da dispositiboa berehala abia-
tzen ahal. Aski du gobernuak bai
erratea zerga administrazioa gu-
rekin harremanetan jar dadin
obratzeko». Beregatik balitz, osa-
sun krisi garaian berean hasiko
luke Talamonik. Zer jarrera duen
Parisek. «Egia da orain arte eska-
tu dugun guzia gibelera bota du-
tela, baina egoera berezian gaude,
eta denen onetan da prekaritate
eta bazterketa egoeren ekiditea».
Esperimentazioak erakutsi be-
har du denetan ibil daitekeela.
Beste lurraldeetan ere, hots. Marc
de Basquiat aholkulariak kalkulu
bat egin du, funtsean, Frantzia
osora hedatzen balitz zenbat diru
litzatekeen. «25 miliar euroko
kostua luke. Ez da deus estatuak
krisiari buru egiteko xahutu be-
harko duen diruaren aldean».
Estatuak onarturik ere, ez litza-
teke zinez sari unibertsalaren
abiatzea. Hastapen-hastapenean
sari apala litzatekeelako. «Batzor-
deak pentsatu du berehala mar-
txan jar daitekeen egitasmoa. Be-
raz, diru kostu gehigarri handiegi-
rik gabe; bestela, estatuaren ukoa-
ri buruz baikindoazen». 500 euro
inguruko saria pentsatua dute
hastapenean. Guti edo aski, gaur
egungo RSAren ingurukoa. Ne-
hondik ere ez da heltzen pobrezia
mailaren gainditzeko heinera, bai-
na hastapen bat dela dio Talamo-
nik, eta berehalako hobekuntza
oinarrizko sariarekin direnentzat.
Beste laguntza sozialak
galdu gabe: elbarrituena,
etxebizitzarena...
RSA bat denentzat, be-
raz, hatsarrean. Urruna-
go joateko xedearekin.
«Bistan dena, buruan duguna da
beste fase batzuetara pasatzea ge-
ro, eta jende guziak pobrezia hoz-
ka baino gorago ezartzea». Baina
denbora beharko du gauzatu ar-
tean, Angelini kontseilari exeku-
tiboaren ustez: «Halako neurri
baten erabateko obratzea hamar
urteko perspektiban ikusi behar
da, edo berdin, belaunaldi bate-
nean. Horretarako, diruztatze pa-
lanka iraunkorrak behar dira. Es-
kumenen araberako zergen alda-
keta ez da aski».
Ideia landu duen batzordearen
arabera, Korsikan, 130 milioi euro
behar lirateke urtero sari uniber-
tsala denei bermatzeko. Horreta-
ra heltzeko, estatuarekin zerga al-
txatzeko sistema osoa negoziatu
behar dela dio Angelinik: «Sari
unibertsalaren gaiak agerian
ematen du Korsikaren araberako
zerga sistema behar dugula; zerga
autonomia bat. Eztabaida hori
ezin da luzaz bazterrean utzi».
Mozkin zerga, sozietate zerga eta
BEZa, miliar bat euroko sartzeak
dira, urteka, Korsikan. «Bestalde,
8-10 miliar euro badira aurrezkie-
tan lo daudenak. Ez da iturria es-
kas. Eskas dena iturri horren mo-
bilizatzeko zerga gaitasuna da».
Badaki osasun krisitik atera be-
harko dela egiazko solas baten
abiatzeko Parisekin, eta bide mal-
kartsua izanen dela Lurralde Bil-
tzarrean gehiengo sendoa izanik
ere. Baina osasun krisiak estatu
zentralizatuen mugak erakutsi
dituela uste du. «Pentsalari ba-
tzuek, COVID-19ari buru egiteko
estatuen gaitasuna lotu dute des-
zentralizatze heinari. Alemanian,
adibidez, landerrei esker, aise ho-
beki buru egin diote». Horrega-
tik, uste du Korsikaren zerga be-
regaintasuna politikoki mahai
gainean ezarri behar dela, eta ez
negoziazio tekniko bat.
I. Etxeleku
Garaipen politiko histori-
koa izan zen. 2017ko
abenduan, abertzaleek
gehiengo osoz irabazi zituzten lu-
rralde bozak Korsikan, Gilles Si-
meoni buru. Bestak aspaldikoa
ematen du, eta haustura oihar-
tzun gero eta azkarragoak ozen
dira Per a Corsica gehiengoko ko-
alizioan. Azken herrietako boze-
tan handitu baizik ez direnak.
Simeoniren Femu a Corsicak,
Christophe Angeliniren PNCk eta
Jean-Guy Talamoniren Corsica
Liberak bat egin zuten Per a Cor-
sica osatzeko, eta, geroztik, kar-
guak banatu dituzte. Baina hara,
desadostasunak agertu dira, eta
agerikoa da herrietako bozetan
koalizioak zapart egin duela. Hel-
du den urtean Korsikako Biltza-
rra berriz bozkatu beharko dute-
larik sei urtetarako.
Talamonik esplikatu du zertan
dituzten desadostasunak: «Guk
nahi genuke abertzaletasunaren
ezaugarriak eta justizia sozialare-
nak argikiago ager daitezen ardu-
rak eskuetan ditugunetik ager-
tzen dena baino. Kontseilu Exe-
kutiboan badira Corsica Liberako
militanteak, badira PNCkoak eta
Femu a Corsicakoak, baina Gilles
Simeoni lehendakariak zama be-
rezia du. Badu bi urte Corsica
Liberarekin erraten dugula publi-
koki abertzaletasunaren oina-
rriak—lurraren zaintza, hizkun-
tzarena, Parisen parean izan be-
harreko jarrera— eta gizarte gaiak
ez direla aski urrun eramanak».
Zuhurtzia atxiki nahi du Corsi-
ca Liberako buru historikoak, eta
ez du baitezpada uste gehiengoa-
ren baitan tirabira handirik bade-
nik: «Ez nezake erran tirabirak
ditugunik. Egia da ez garela beti
akort, baina uste dut 2021a baino
lehenago beharko dugula abia-
dura azkartu. Urte bat gelditzen
zaigu, eta zenbait gauza burutu
beharko ditugu. Solasak izanen
dira heldu den urteko lurralde
hauteskundeei begira. Gero, me-
mentoan ene karguan sartua naiz
buru-belarri, eta ez batere hau-
teskundeei begira».
Jean-Christophe Angelinik ez
du iritzi bera, eta aise ñabardura
gutiagorekin mintzo da: «Gauzak
argiki erran behar dira: zinezko
zailtasun politikoak badira gure
gehiengoan. Herri hauteskunde-
ak baino lehenago hasi ziren. Ba-
tzuek diote ego lehia bat badela,
besteek estrategia politiko des-
berdinak direla. Ene ustez, itur-
buru nagusia Femu a Corsica par-
taidearen estrategia aldaketa izan
da. Herrietako bozak baino lehen
deliberatu baitzuen Per a Corsica
koalizioarekin gelditzea. Ene us-
tez, hutsegite politikoa da». Eta
franko beldur da 2021eko lurralde
bozei begira. «Arrisku handi bat
bada, bai. Herrietako bozei so egi-
tea aski da; ez dugu garaipen han-
dirik izan. Porto Vecchion salbu,
beste hiri nagusi guzietan larriki
ordaindu dugu zatiketa hori. Bas-
tia gal dezakegu; Ajaccio lehen
itzulitik galdu dugu; berdin, Cor-
ten. Femu a Corsicaren estrate-
giak erakutsi du suizida dela».
Femu a Corsica, Corsica Libera eta PNC alderdiak ez dira elkarturik joan hiri nagusietan martxoko herrietako bozetarako. PNCko buruak Simeonirenalderdiaren estrategia aldaketaren gain ezarri du hobena.
Arraildurak Korsikakoabertzaleen batasunean
Talamoni eta Simeoni, Bastian, garaipena ospatzen 2017ko abenduaren 10ean. OLIVIER SANCHEZ/EFEKorsikan sari unibertsalabetetzeko, 130 milioi eurobehar lirateke urtean, xedea landu dutenen arabera
Zigor Garro euskal preso politikoa libreutzi du Espainiak, eta bere sorterrian da
BAIONA bFrantziak Espainiaren esku utzi zuen, asteazkenean, ZigorGarro euskal preso politiko ohia (Errenteria, Gipuzkoa, 1975), eta bere-hala gelditu da libre, Madrilek haren kontra deus ez baitzuen eskatua.Baina Hendaiara (Lapurdi) itzultzeko debeku judiziala du oraindik, etabere sorterrian da, Errenterian.
«Ez dugu ikusten holakobaldintzetan sartzea antolatzea.Familien esku utzi dutehaurrak bidaltzea ala ez; azkenpuntan, ardura gurea da»
Eñaut ElosegiXalbador kolegioko zuzendaria
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta he-
rria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
MARRAZKIRITZIA Fototxotx
650.000ELKARGOAK ZENBAT MASKA
ZABALDUKO DITUEN
Euskal Elkargoak 650.000 maska
erosiak ditu. Ipar Euskal Herriko
herritar bakoitzak bi ukan ditzan.
Iraupen gutikoak dira —lau orenez
soinean atxikitzekoak, ontsalaz—,
baina garbitzeko pentsatuak. Ez
daitezke, haatik, hogei aldiz baino
gehiago garbitu behar. Higatu on-
doan, botatzekoak dira. Herriko
etxeek dute banaketa eginen on-
doko egunetan. Lehen maskak.
maiatzaren 11ko astean. Besteak
berantago jinen dira.
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko maiatzaren 8aIritzia
Seaskako lehen mailako irakasleak ezdira ados halako eskolen irekitzearekin
BAIONA bSeaskako 58 errientak sinatu duten gutunean salatu dute
ikastolak ireki behar izana astelehenetik goiti. «Protokoloa bermatzea
ezinezkoa zaigu, baliabide material eta pertsonalak eskasak direlako.
Baina, hor zehaztuak diren zenbait eskakizun ezin ditugu onartu, Ikas-
tola presondegi edo kuartel militarra bilakatuko litzatekeelako»; hala
diote gutunean. «Ikastoletan, ikasle, familia, laguntzaile eta irakasleok
bizitzaren parte bat elgarrekin bizi dugu, harremanetan izaten gara,
ikasten dugu, garatzen gara… eta jolasten gara… Jolasa eta harremanak
debekatuak badira, zertarako ikastolak irekirik?», galdegin dute.
Joanes Etxebarria Maule
Aurtengo maskaradako gazte tal-dean «zaharrena» zen Marie An-nick Jauri (Altzürükü, 1992). Zu-berotar inauteriko tradizioanpertsonaia nagusien rola betetze-ko emazteen aldia heldu delakonbentzitua bada ere, ez da halagertatu bere herriko maskarade-tan, negu honetan. Baina jauzihori han emanen da, haren ustez.Maskaradak konfinamenduare-
kin finitu izanaz frustrazioa ba-
duzu, baduzue?
Erraten duzu fini dela, guk ez da-kigu hala denetz. COVID horrekinamiñi bat, oro bezala, egon garabaraturik, aiduru, ez dakigu sobe-ra... Aipatu dugu azken bat egiteaedo ez, ez dakigu. Mementoko ezdugu deus deliberatu; baina, bai,frustrazio handia da, hori segur.Zuk nolako lotura duzu maska-
radekin?
Ohartu gabe maskaradekin betilotura hori ukan dugu etxean, Zu-beroako etxe anitzetan bezala.Sustut Altzürükün izan dela be-launaldi famatu bat. Tipitik mas-karada jarraikitzen dugu, gerohanditu ondoan ere urte oroz joa-ten gara ikustera... Ez da tradizioabaizik, besta ere! Negua maitedugu maskarada baita, denborahozten delarik pentsatzen dugumaskaraden sasoia horra dela. Altzürükün bada zerbait bere-
zia? Atxikimendu haboro?
Bai, ene ustez, bai. Tradizioarekinlotua den ez dakit zuzen, baina fa-milia orotan euskaraz ari dira he-men. Horrek gauza anitz ekar-tzen du, ene ustez, gazteen arte-an. Ene adinekoak eta gazteaktipi-tipitik hasten gara kantan,dantzan... Hala da. Hala gara el-kartzen; Dominika EpherrekinBedatse Liliak elkartea egin etakantatzen genuen, lehenago kan-tan hasi nintzen Niko Etxarten ai-tarekin... Betidanik hori egitengenuen. Kirola hasten den bezala,hori ere bagenuen, ber denboran:kantatzea eta dantzatzea.Maskarada plantatzen delarik
aitzinetik egina dea kargu edo
rol batzuk mutilentzat direla eta
beste batzuk neskentzat?
Maskaradetan urte oroz gauzaabantzu inportanteena da jakiteanork zer egiten duen. Altzürükündeliberatua izan zen errejentekhautatzea bakoitzaren rola, zerenizaten ahal da istoria eta... Lehenbilkuran nik aipatu nuen neskati-lak izatea beltzerian [buhame etakauteretan], ez baitzen antola-tzaileen hatsarreko ideia bat. Holahasi ginen kargu handietan nes-katilak izatea aipatzen, bai gazte-
ekin eta bai errejentekin. Ene us-tez, beltzeria antzerkia da; betitrebatzen gara dantzan, tipitikdantza lantzen dugu, baina an-tzerkia ez. Antzerkian on izateko,ez da zerutik jiten ere, behar daikasi eta menperatu. Eta hori, eneustez, ez da emazte edo gizon isto-ria bat. Nahi nuen hori adierazi,baina ez da denen buruan hainargi; tradizio orotan bezala, badi-ra kostumak. Duela berrogei urte,adibidez, ez zen neskatilarik dan-tzan ari; orain, normal atzematendugu. Nik uste dut ondoko mas-karadetan neskatila edo emazte-ak izanen direla kargu inportan-teetan. Ontsa zen aipatzea gazteeta zaharrekin, ez da adin istoriobat, ikusteko manera bat da. Horiproposatu nuen, eta azkeneankargu handi horiek -Kabana eta
Buhame Jauna- mutikoak izandira, baina enetako inportantee-na aktorea da, eta atzematennuen aktore onak zirela; orduan,ez dut dolu, batere. Ez dugu seku-la jakinen emazte bat hobea iza-nen zenetz edo ez, ez baitugu iku-
si. Baina ez dut dolu, zeren eta ezda gizon bat izan gizon bat bai-tzen, bai ona baitzen eta baitzuenkatea hori.Zure aita Kabana izan zen Altzü-
rüküko maskarada batean.
Emeia nuen antzerkian sartzea,gero egia errateko trebatu gabe ezdakit kargu hori hartzen ahal
nuenez edo ez. Ene aita ez dut se-kula ikusi maskaradan, ez bai-nintzen sortua, baina usu entzundut kanpotik... Izugarri ona zen,baina uste dut ez dela konpara-tzen ahal ez enekin ez oraingogazteekin, zeren eta ez dugu bate-
re ber maneraz bizitzen.Ene aita hemen bizi zen,hemen ari zen lanean,mundu oro ezagutzenzuen; gu, gazteak, joatengara, eta arra jiten mas-
karadarentzat. Baina ez du axolik,behar da asmatu zer berri bat.Emazteen karguak aipatzen bai-
tituzu, plazan duzuen lekua ez
da bortxaz zentrala.
Hori egia da. Justuki, kontent naizhori oro aipaturik, ukan baitutparada jende anitzekin mintza-tzeko herri oroetan. Orotarik en-
tzun dut, bi aldeetarik. Entzundut emazteek ez zutela porkeria-rik erraten ahal plaza batean, ezbaita eder, ez baita irrigarri. Badaholakorik jendeen buruetan orai-no ere. Domaia atzematen dut ereazken urteetan emazteari lekuegiteko beti sorkuntza bat behardela, zerbait berri; Belagileak [Ur-diñarbeko maskaradan] edoSohütako Buhaminak... Beti be-rrikuntzan da emazteen lekuaegiten, eta sekula kargu tradizio-naletan, mementoko ez. Sorkun-tzak ontsa dira, baina, ene ustez,behar da zerbait elkarrekin egin,berdintasunean.Lagunekin aipatu baituzu, men-
talitate aldaketak ikusi dituzu?
Ez da jendeen buruetan, ez da gal-dera bat ere, normal baita Kabanagizon bat izatea. Baina justu gal-dera pausatzeak anitz ekartzendu. Anitz aipatu dugu gazteekin,baina haurrekin ere aipatu dut:ikusten genituelarik neskatila ti-piak oro dantzan ari, eta, gero,gurekin ateetan [beltzen metak,bat bestearen gainetik jauzika lu-rrean], ageri da ondoko belaunal-dietan amesten dutela beltzeriansartzea. Gure artean ere izan daeztabaida, neskatila batzuekerran didate ez dutela batere be-ren burua ikusten kargu horie-tan, baina hori katea istorioa da,ez gizon edo emazte istorioa. Mu-tiko batzuek ere erran didate on-tsa ikusten dutela neska hau edohura Kabana edo Buhame Jaun.Zerbait sortu du.Gauzak kanbiatzeko tenorean
inportantea dea zein herritaz
mintzo garen? Altzürükün beza-
la tradizio azkarra duten herrie-
tan ez ote da gaitzago?
Ez dakit hainbeste tradizioari lo-tua denetz; ene ustez, haboro tal-deari. Taldeak deliberatzen baduoro egitea: casting bat egitea etaeztabaidatzea, orduan dena egi-ten ahal da. Herriak ez du soberaikustekorik, ene ustez. Zuk, pertsonalki, frustrazio ba-
ten gisa bizi izan duzu kargu ho-
rietan ez izatea?
Horri anitz pentsatu dut. Gero, ezdut indarrik egin ere, Baionan bizinaiz, ez naiz beti hor... Hemenmaskarada egiteko eta Pitxu edoKabana izateko, behar da publi-koa ezagutu, eta, ene ustez, ezduzu Zuberoatik joan behar.Frustrazioa ez dakit... Ez dut se-kula antzerki sobera egin. Maskarada haboro emateko es-
perantzak badituzu?
Ez dakit batere zer izanen den, eznik ez besteek. Ez dugu batere ai-patu; gaitz izanen da berriz ema-tea, baina emeia dugu, bai.
«Uste dut emazteakizanen direla karguinportanteetan»
Marie Annick Jauri b Maskaradako arizalea
Buhamea zen aurtengo maskaradan, Altzürüküko gazteekin. Emazteekmaskaradan duten eta ukan lezaketen lekuaz gogoetatu du. AzkenaIdauze-Mendin eman zuten, koronabirusak sasoia eten baitzuen gero.
J.E.
«Domaia atzematen dut azkenurteetan emazteari leku bategiteko beti sorkuntza batbehar dela, zerbait berri»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2020ko maiatzaren 8a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]