+ All Categories
Home > Technology > Partes Del Ordenador

Partes Del Ordenador

Date post: 15-Apr-2017
Category:
Upload: isasi7
View: 691 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
15
Transcript
Page 1: Partes Del Ordenador
Page 2: Partes Del Ordenador
Page 3: Partes Del Ordenador
Page 4: Partes Del Ordenador
Page 5: Partes Del Ordenador

• Hardware deritzaie ordenagailu bat osatzen duten elementu fisikoei (ukitu daitezkeenak), hala nola DVD irakurlea, diskete irakurlea eta teklatua. Softwarea, ordea, ukiezina da. Hardwarea ez da softwarea bezain maiz aldatzen, programa informatikoak laster batean sortu, aldatu eta ezabatu baitaitezke ordenagailutik.

Page 6: Partes Del Ordenador

• Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.

• Software motak

• Sistema eragileak: ordenagailua martxan jartzean abiarazten dena da, aplikazio guztien exekuzioa kontrolatzen duena.

• Aplikazioak: Funtzio konkretu bat exekutatzen duten programak dira.

• Liburutegiak: Oinarrizko funtzioak izaten dituzten fitxategiak dira, aplikazioek egiten dute beraien erabilpena, eta ez erabiltzaileak zuzenean.

• Firmwareak: gailu konkretu bat (inprimagailua, CD/DVD unitatea,...) kontrolatzen duen programa da.

• Softwarearen garapena• Softwarea garatzeko programazio lengoaiak erabiltzen dira kodea idazteko, egituratutako

programazioa edo objektuei orientatutako programazioaren bitartez. Kodea idatzi eta gero, konpilatzaile edo itzultzaile baten bidez abiarazi daiteke.

Page 7: Partes Del Ordenador

• Prozesatzeko unitate zentral (PUZ) edo soilik Prozesadorea ordenagailu programa bateko aginduak eta datuak ulertu eta egikaritzen dituen konputagailu digitalalaren osagaia da. Kontrol unitate, erregistroak eta unitate aritmetiko-logiko osatzen dute PUZa.

• Batzuetan ingelesezko siglak erabiltzen dira, hots, CPU (Central Processing Unit)

Page 8: Partes Del Ordenador

• Txartel nagusi edo ama plaka ordenagailua bezalako sistema elektroniko konplexu bat osatzen duen plaka nagusia da.

• Ohiko ordenagailu bat eraikitzeko mikroprozesagailua, memoria eta beste oinarrizko osagai batzuk txertatzen dira ama plakan.

Page 9: Partes Del Ordenador

• MIDI (Music Instyrument Digital Interface ) PC-ak eta musika industriak hartutako estandar bat da instrumentu musikalak eta ordenadoreen arteko konexioak komunikatzeko( zer motako hariak, zein izango den bidaliko diren mezuen formatua...). Horrela, musika instrumentu elektronikoak ( teklatuak, kitarrak...) bi norabideetan komunikatu daitezke ordenagailuarekin.

Page 10: Partes Del Ordenador

• Ataka informatikoa informatika arloan datuak komunikatzeko interfaze bat adierazten du. Interfaze hau fisikoa edo logikoa izan daiteke.

• Ataka fisikoak– Serieko ataka – Ataka paraleloa – PS2 ataka

• Oinarri plakako Slotak– AGP – PCI – ISA – SATA

• Oinarri plakako memoria atakak:– DDR – DIMM – SIMM

Page 11: Partes Del Ordenador

• USB Universal Serial Bus-en siglak dira.

• Gailu digitalak ordenagailuri konektatzeko aukera ematen duen bus serie interfaze bat da.

• Abiadura erdi eta handiko komunikazioak hornitzeko helburuarekin, elektronika munduko enpresa multzo batek (Philips, Compaq, Nec, Microsoft, HP, Intel... ), sortutako estandarra dugu. OSI ereduko 1. mailan kokatzen da.

Page 12: Partes Del Ordenador

• RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.

Page 13: Partes Del Ordenador

• Informatikan, cache memoria edo aurrememoria memoria nagusiaren datu kopiatu batzuen bilduma da. Memoria nagusia prozesagailua baino askoz motelagoa da, gainera azken honek memoriako datu/aginduak atzitu behar dituenez memoriak sistemaren atzipen denbora moteldu egiten du. Horretarako erabiltzen da cache memoria, behar diren datu/aginduak azkar atzitzeko posibilitatea izateko. Cache memoria prozesagailutik hurbil aurkitzen da eta bere atzipen denbora memoria nagusiaren atzipen denbora baino askoz azkarragoa da.

• Behin datu/agindu bat behar denean, lehenik cachean begiratuko da. Cachean baldin badago bertatik atzituko da. Bestela memoria nagusitik ekarri beharko da cachera eta bertatik atzitu.

Page 14: Partes Del Ordenador

• ROM edo Read Only Memory (Irakurketa Soilerako Memoria) bertan idatzita dagoen informazioa irakurri bakarrik egin daitekeen memoria da. Ezin da, beraz, horrelako memoria baten ezer idatzi.

Page 15: Partes Del Ordenador

• BIOS (Basic Input-Output System) informatikan edo konputazioan, irteera eta sarrerako oinarriko sistema interfaze kode bat da non sistema eragilea aurkitu eta kargatzen du RAM memoriaren barne.

• Hau guztia betearazten duena BIOS memoria txiki bat da, barnean duen softwareari ezker. Memoria txiki hau hardwarraren artean intentsitate gutxiko komunikazioa eta konfigurazioa mantentzendu, gutxienez ordenagailuaren teklatua erabiltzen utziko digu, (ordenagailuan akatsik balego bozgoragailuetatik txistuak aterako zire) ordenagailuapiztenden bitartean.

• BIOS-ak normalki mihiztatzaile hizkuntza idatzita dago. BIOS hitza lehen aldiz agertu zen CP/M sistema eragilearekin, eta CP/M-a erabilztzen zuen hardwarea deskribatzen zuen. MS-DOS sistema gehienek badaukate artzibo bat “IBMBIO.COM!” edo “IO.SYS” deitutakoa eta CP/M BIOS bezalakoa zen.

• Lehengo sistema eragilehetan (DOS bezalakoak), BIOS-a ordenagailua hasi eta gero funtzionatzen jarraitzen zuen, disko gogorretara edo disketerak erabiltzeko BIOS-aren bitartez egiten zen, gaur egungo sistema eragileak funtzio hauek beraien kabuz egiten dituzte, BIOS-ari rutinako deiak egin beharrean.

• Ordenagailua pizterakoan BIOS-a automatikoki kargatzenda memoria printzipaletik eta hau mikroprozezadoraren bitartez egitenda (oraindik ordenagailu batzuk BIOS-a asteko ROM memoriatik egiten dute) berifikazio bat astendu POST (Power On Self Test) fase hau bukatzerakoan sistema eragilearen asierako kodea bilatzen du (bootstrap) memoria sekundarioan, kargatu eta gero konputagailuaren controla sistema eragilera pasatzen du. Gusti hau laburtu daiteke esanez BIOS-a firmwarea da computagailuetan barneratuta dago, instrukzioak basikoak ordenagailua funtzionatzeko barne ditu eta control rutinak basi sarrera bai irteeako ak daude Chip, ROM memorian edo Flash memorian, oinarrizko plakan daudelarik fiskoki kokatuta memoria hauek chip hau BIOS-a deritzogu, izen hau memoria zehatz bati ematen diogu, eta azaldu dudan moduan BIOS-a ordenagailuaren asierako prozezuak eragiten ditu.


Recommended