Date post: | 07-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | ane-arribillaga |
View: | 336 times |
Download: | 6 times |
IngurunearenEzaguera 5 LEHEN HEZKUNTZANAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
132837 _ 0001-0005.indd 1132837 _ 0001-0005.indd 1 7/7/09 17:22:307/7/09 17:22:30
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailarako Ingurunearen Ezaguera 5, liburua
Santillana Educacin, S. L.ren Lehen Hezkuntzako Sailean Jos Toms Henaoren
zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Ikaslearen liburuko testua: Lourdes Etxebarria, Juan Ignacio Medina, Aurora Moral eta Ana Isabel Prez.
Irudiak: Paul Coulbois, Carlos Fernndez, Digitalartis, Jos Santos eta Bartolom Segu.
Edizioa: Lourdes Etxebarria, Juan Ignacio Medina eta Aurora Moral.
Liburu honetako ariketak aparteko koaderno batean egitekoak dira.
Ez dira inola ere liburuan bertan idatzi behar.
132837 _ 0001-0005.indd 2132837 _ 0001-0005.indd 2 7/7/09 17:22:307/7/09 17:22:30
3Liburu hau JAKINTZAREN ETXEA proiektuaren barruan dago.
Hezkuntza-eremu horretan, behar dituzten gaitasunak landuko
dituzte ikasleek, nork bere garapen pertsonala eta gizarte-garapena
lor dezan. Horretarako, ikasleek helburu hauek erdiestea lortu nahi
dugu, Ingurunearen Ezaguerako liburuen bidez:
Bigarren Hezkuntzarako prestatzea. Helburu hori hartuta, Ikasten
ikasteko programa garatu dugu, oinarrizko ezaguerak finkatzen
laguntzeko eta ikasleak eskolako lanean autonomoak izan
daitezen bultzatzeko.
Ikasitakoa natura eta gizartea ulertzeko erabiltzea. Ikasitakoa
egoera zehatzetan aplikatzen da liburu guztian, eta sakon lantzen
dira ikasleen autonomia-erkidegoa eta Espainia.
Hainbat informazio motarekin lan egitea eta haien bidez ikastea.
Azalpen-testuak erabiltzeaz gain, beste hainbat formatutan ere
aurkezten da informazioa: kartelak, albisteak, aldizkarien
orrialdeak, liburuxkak...
Eguneroko egoeretan erabakiak hartzen ikastea. Egoera errealetan
zer egin eztabaidatzeko eta erabakitzeko aukera izango dute
ikasleek, eskuratutako ezagutzak oinarri hartuta.
Horrela, ikasleari autonomia eta ekimena garatzen
laguntzen zaio.
JAKINTZAREN ETXEA proiektuan guztiontzat dago
lekua. Horregatik, ikasleek beren gizarteko
kultura-aniztasuna ezagutzea eta balioestea lortu
nahi da, edukien, irudien eta jardueren bidez.
Era berean, benetan hezi nahi da balioetan;
Ingurunearen Ezagueran, balio hauek lantzen
jarri dugu arreta, bereiziki: osasunerako hezkuntza,
ingurumenarekiko errespetua eta bizikidetza.
Aurkezpena
132837 _ 0001-0005.indd 3132837 _ 0001-0005.indd 3 7/7/09 17:22:307/7/09 17:22:30
4UNITATEA INFORMAZIOA
1
Erliebea 6
Iberiar penintsulako erliebea Mendiak eta sakonuneak Kostaldea eta uharteak Nafarroako Foru Komunitateko erliebea
2
Klima 20
Klima Klima mediterraneoa Klima ozeanikoa, subtropikala eta mendialdekoa Nafarroako Foru Komunitateko klimak
3
Urak 34
Ibaiak Espainiako ibaien isurialdeak Itsas urak, aintzirak, urtegiak eta lurpeko urak Nafarroako Foru Komunitateko urak
4
Biztanleria eta lana 48
Espainiako biztanleria Biztanleria eta ekonomia-jarduerak Zerbitzuak Biztanleria eta lana Nafarroan
5
Erakundeak 62
Espainiaren lurralde-antolaketa Espainiako erakundeak Nafarroako Foru Komunitateko erakundeak
6
Historiaurrea 74
Paleolitoa Neolitoa Metal Aroa Foru Komunitateko lurraldea Historiaurrean
7
Antzinaroa 88
Iberiarrak, zeltak eta kolonizatzaileak Erromatar Hispania Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea, Antzinaroan
8
Erdi Aroa 100
Erdi Aroaren hasiera Erdi Aroaren amaiera Al-Andalusko bizimodua Kristau-erresumetako bizimodua Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea, Erdi Aroan
GLOSARIOA - MAPEN ERANSKINA
132837 _ 0001-0005.indd 4132837 _ 0001-0005.indd 4 7/7/09 17:22:307/7/09 17:22:30
5IKASI EGITEN GAI NAIZ... LORTU NAHI DUGUN MUNDUA
Mapa fisikoetan lurrari antzematea Eski-estazio bat eraikitzeari buruz iritzia emateko
Naturarekiko errespetua
Klimograma bat interpretatzea Klima-aldaketak zer ondorio dituen ulertzeko Tenperatura egokia?
Ibai baten ibilbidearen profila interpretatzea
Ibai bat aztertzeko Babestu uholdeen arriskutik
Biztanleria-piramide bat interpretatzen Garapen iraunkorrari buruzko iritzia emateko Lana, segurtasunez
Nola egin erakundeen organigrama bat Hauteskundeetako emaitzak ulertzeko Ados jartzea
Denbora Kristo aurretik eta ondoren Iragana lurpetik ateratzeko Denon artean errazagoa da
Aldi bereko gertaerak eta bata bestearen ondorengoak
Pertsonaia bat bere garaiarekin lotzeko Hainbat kulturaz osatutako mosaikoa
Mapa historikoak Eraikuntza erromanikoak eta gotikoak bereizteko
Ezagutu, errespetatu, bizikide izan
132837 _ 0001-0005.indd 5132837 _ 0001-0005.indd 5 7/7/09 17:22:307/7/09 17:22:30
66
Orreaga
Errolan-en kantua xi. mendean idatzitako poema luze bat da. Orreagako gudua kontatzen du; hau da, 778. urtean baskoiek eta Karlomagnoren armadak elkarren aurka egin zuten borroka.
Burrunba sor bat dator haran ilunean gora. Sorburutik 15 legoara ere entzuten da. Gailur garaien azpiko mendi-hegalek makurki islatzen dute bidean diren milaka gizonen harrabotsaren oihartzuna. Karlomagnoren armada nekez dator atzera Frantziara. Atzetik, Pirinioen bestaldean, erresumako hamabi zaldun handiak datoz, hari segika.
Errolanen kantua. Moldatua
Erliebea1
Idatzi koadernoan alboko olerki horretan ageri diren erliebe-elementuen izenak.
Deskribatu Orreagako paisaia paragrafo batean, goiko argazkiari begiratuta.
Zure ustez, zergatik dio egileak Orreaga haran iluna dela?
132837 _ 0006-0019.indd 6132837 _ 0006-0019.indd 6 8/7/09 08:56:118/7/09 08:56:11
77
Barrualdeko erliebeaLurraren gainazalak hartzen dituen formei esa-ten zaie erliebe. Erliebeak barrualdekoak edo kostaldekoak izan daitezke. Barrualdeko erlie-bean mendiak eta ordokiak daude.
Mendi ak lurraren goragune handiak dira. Mendiak lerrokatuta daudenean, mendilerro bat osatzen dute. Mendikateak, berriz, men-dilerroen multzoak dira.
Ordoki ak lur lau horizontal zabalak dira. Paramoak ordoki garaiak dira; sakonuneak, berriz, inguruko lurrak baino beherago dau-den ordokiak.
Kostaldeko erliebeaItsasoa ukitzen duten lurrei deritze kostalde. Bertan, hainbat forma izaten ditu erliebeak.
Lurmutur ra itsasoan barneratzen den lur zatia da.
Badia lehorrean barneratzen den itsaso zatia-ri esaten zaio. Badia handia bada, golko esa-ten zaio; txikia bada, senaia.
Penintsula itsasoan dagoen lur-eremu bat da; alde guztietatik urez inguratuta dago, batetik izan ezik. Alde horri istmo deritzo.
2. Adierazi zertan diren antzekoak eta zertan desberdinak lurmuturra eta penintsula.
Nafarroako erliebeaNafarroako Foru Komunitateko erliebea men-diz eta ordokiz osatuta dago.
Mendi ak. Iparraldean daude Komunitateko mendirik garaienak: Pirinioak. Mendebal-dean, Euskal Mendiak daude, aurrekoak baino mendilerro baxuagoak. Erdialdean eta ekialdean, beste mendilerro batzuk daude.
Ordoki ak. Foru Komunitateko hegoaldean daude, eta Ebrok eta haren ibaiadarrek zeharkatzen dituzte.
3. Aipatu Nafarroako Foru Komunitateko erliebearen hiru forma.
GOGORATU IKASITAKOA
Espainia osatzen duten lurraldeak non dauden zehazki.
Espainiako erliebearen elementuak nolakoak diren.
Espainiako kostaldeak nolakoak diren.
Nafarroako Foru Komunitateko erliebea nolakoa den.
Erliebeari nola antzematen zaion mapa batean.
HAU IKASIKO DUZU
1. Identifikatu marrazki honetan adierazitako erliebe forma bakoitza.
CD
A
B
132837 _ 0006-0019.indd 7132837 _ 0006-0019.indd 7 8/7/09 08:56:138/7/09 08:56:13
8q Espainiako erliebearen mapa. Zer itsasotan daude Balear uharteak? Eta Kanariar uharteak?
Iberiar penintsulako erliebea
Begiratu mapari q. Espainiako lurraldeak Iberiar penintsularen zati handi bat hartzen du; eta ho-rrez gain, Balear uharteak, Kanariar uharteak, eta Ceuta eta Melilla, Afrika iparraldean.
1. Espainiako erliebea
w marrazkiak erakusten du nola dagoen antola-tuta Espainiako erliebea.
E rdialdean, Iberiar goi-ordokia dago. Goi-ordokia-ren barruan bi mendikate daude.
Goi-ordokiaren inguru an, lau mendilerro daude.
Goi-ordokitik kanpo , bost mendikate eta bi sakonune zabal daude.
Horrez gain, bi artxipelago daude, eta Ceuta eta Melillako lurraldeak, Afrikako iparraldean.
Ortegal lurmuturra
GA
LIZ
IAK
O M
ENDI
GUNEA
KANTABRIAR MENDIKATEA
LEN
GO
MEN
DIAK EUSKA L MEND
IAKP I R I N I O A K
KATALU
NIAKO
KOSTA
KO M
ENDI
KATE
A
Iparraldeko Iberiar goi-ordokia
H e g o a l d e k oI b e r i a r g o i - o r d o k i a
I B E R I A R
G O I - O R D O K I A
S I E R R A MO R
E NA
GUADAL
QUIVIR
REN
SAKONU
NEA
TOLEDOKO MENDIAK
MENDIKA
TE SUB
BET I
KO
A
MENDIKATE P ENI BE
TIK
OA
E R DI A L
D E KO M
E ND I
K AT E
A
I B E
RI A
R M
EN
DI K
AT E A
M E N DI K A
T E B E
T I KO A
Creuslurmuturra
Valentz iakogolkoa
Naolurmuturra
Palos lurmuturra
Gata lurmuturra
Cdizkogolkoa
Gibraltarko
itsasar tea
Peas lurmuturra
MI
O I
BAI
A
D U E R O I B A I A
T A JO IB
AIA
E B R O I B A I A
J C A R I B A I A
G UA D I A N A
I B AI A
G UA D
A L QU I V I
R I BA I A
S EG U R A I B A I A
Finisterrelurmuturra N
av
i ai b
ai a
Tramu
ntana
mend
ilerro
a
EBROREN
SAKONUNEA
A L J E R I A
BA L
E AR
U HA R
T EA
K A N A R I A K
Nalon ibaia
Ebrorendelta
Mallorca
Menorca
Eivissa
Formentera
Cabrera
Ceuta
Melilla
LaPalma
GomeraHierro
Tenerife
KanariaHandia
Fuerteventura
Lanzarote
F R A N T Z I A
PO
RT
UG
AL
ANDORRA
Almanzor2.591 m
Aizkorri1.544 m
Aneto3.404 m
Bauela1.323 m
Cabeza de Manzaneda1.778 m
Las Villuercas1.601 m
Moncayo2.313 m
Mulhacn3.479 m
Sagra2.382 m
Teleno2.188 m
Torre Cerredo2.648 m
Tur de l'Home1.712 m
g
K A N A R I A K
LaPalma
GomeraHierro
Tenerife
KanariaHandia
Fuerteventura
Lanzarote
Teide3.718 m
O Z E A N O A T L A N T I K O A
O Z E A N OA T L A N T I K O A
i t sa s o
a
M e di t e r
r a ne o
B i z ka ik o go l k oa
A L T I T U D E A(metrotan)
2.5001.5001.000
700400
0
0 81
Kilometroak
Eskala
E
I
M
H
w Espainiako erliebe-elementuen eskema.
Iberiar goi-ordokia.Barrualdeko mendiak.Goi-ordokiaren inguru-ko mendiak.
Goi-ordokitik kanpoko mendiak.Sakonuneak.Artxipelagoak.
Oze
ano
Atla
ntik
oa
Med
iterr
aneo
itsa
soa
Bizkaiko golkoa
Ozeano Atlantikoa
Ceuta Melilla
132837 _ 0006-0019.indd 8132837 _ 0006-0019.indd 8 8/7/09 08:56:138/7/09 08:56:13
91
9
1
2. Iberiar goi-ordokiaPenintsularen barrualdean ordoki zabal bat dago. Iberiar goi-ordokia da. Goi-ordoki hori batez beste 600 metrora goratzen da. e Penintsulako ibai luzeenetatik hiru igaro-tzen dira goi-ordoki horretan zehar: Duero, Tajo eta Guadia-na; ekialdetik mendebaldera zeharkatzen dute goi-ordokia.
Iberiar goi-ordokia hain da zabala, hainbat eremu bereizten bai-tira lurralde horretan: ertzetan, paramoak daude; Lengo para-moa eta Alcarria, esate baterako; ibaiertzetan, ibarrak daude; eta paramoen eta ibarren artean, berriz, landazabalak daude.
Iberiar goi-ordokia Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, eta Madrileko eta Extremadurako erkidegoetan hedatzen da, ba-tez ere. Iberiar goi-ordokiaren paisaian labore-soro zabalak na-barmentzen dira. Herri eta hiri nagusiak ibaietatik gertu dau-de, eta haien inguruan industriaguneak eta merkataritzaguneak sortu dira.
3. Iberiar goi-ordokiaren barrualdeko mendiakIberiar goi-ordokiaren barrualdean bi mendikate daude:
Erdialdeko Mendikatea . r Bitan zatitzen du Iberiar goi-ordokia: Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta Hegoaldeko Iberiar goi-ordokia. 2.000 m inguruko mendiak ditu, men-dilerrotan elkartuta; Gata, Gredos eta Guadarramako men-dilerroak, kasu.
Toledo ko mendiak. Hegoaldeko Iberiar goi-ordokiaren erdi- an daude. Mendi baxuak dira mendikate horretakoak; Tajo eta Guadiana banatzen dituzte mendi horiek.
e Iberiar goi-ordokia Gaztela eta Leonen. Iparraldeko Iberiar goi-ordokia Hegoaldekoa baino altuago dago.
r Gredos mendilerroa, Erdialdeko Mendikatean. Nolakoak dira mendiak, malkartsuak ala biribilduak?
Penintsularen erdian, Iberiar goi-ordokia dago. Goi-ordo-kiaren barrualdeko mendiak Toledoko mendiak eta Er-dialdeko Mendikatea dira; azken horrek bitan banatzen du Iberiar goi-ordokia: Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta Hegoaldeko Iberiar goi-ordokia.
1. Begiratu q mapari eta adierazi zer lurraldek osatzen duten Espainia. Ondoren, gehitu itsasoak eta herrialde mugakideak.
2. Azaldu non dagoen Iberiar goi-ordokia eta zer erkidego hartzen dituen. Nolakoa da Iberiar goi-ordokia? Zer zati bereizten dira?
3. Idatzi Iberiar goi-ordokiaren barrualdean dauden mendikateen izenak eta esan haietako bakoitzaren bi ezaugarri.
Galderak
132837 _ 0006-0019.indd 9132837 _ 0006-0019.indd 9 8/7/09 08:56:158/7/09 08:56:15
10
Mendiak eta sakonuneak
Iberiar goi-ordokia lau mendilerrok inguratuta dago. Goi-ordokitik kanpo bi sakonune eta bost mendilerro daude.
1. Goi-ordokiaren inguruko mendiakLau mendilerro ditu inguruan Iberiar goi-ordokiak: q
Lengo mendiak , ipar-ekialdean. Bi mila metro inguruko mendiek osatzen dute; Teleno mendia da bat. Gaztela eta Leon eta Galizia lotzen ditu.
Kantabriar mendikatea , iparraldean. Gaztela eta Leonen eta Asturiasen eta Kantabriaren arteko muga da. Mendikateko mendilerroak gailur altu eta malkar tsuz osaturik daude; Euro-pako mendiak, adibidez.
Iberiar mendikatea , ekialdean. Lerrokatutako hainbat mendilerrok osatutako multzoa da. Bi mila metro inguruko mendiak goratzen dira lerro horietan. Gaztela eta Leonen, Errioxan, Aragoin, Gaztela-Mantxan eta Valentziako Erkidegoan hedatzen da mendikatea.
Sierra Morena , hegoaldean. Mendilerro izena badu ere, hainbat mendilerroren mul tzoa da. Mendiak ez dira oso altuak, 1.300 metrotik beherakoak, baina tartean ez da ia haranik. Horrek zaildu egiten du goi-ordokiaren eta Andaluziaren arteko lotura.
2. Goi-ordokitik kanpoko sakonuneakPenintsulan bi sakonune handi daude, Iberiar goi-or-dokitik kanpo biak: Ebroren sakonunea eta Guadal-quivirrena. Lur lauak eta baxuak dira; ibaiek zeharka- tzen dituzte, eta mendiek ingura tzen. w Sakonune horietan labore-soroak nabarmentzen dira.
Ebroren sakonune a ipar-ekialdean dago. Triange-lu forma du. Ebro ibaiak zeharkatzen du, eta Piri-nioek, Iberiar mendikateak, Kataluniako Kostako mendikateak eta Mediterraneo itsasoak ingura-tzen dute.
Guadalquivirren sakonune a, hego-mendebaldean dago. Triangelu forma du horrek ere. Guadalqui-vir ibaiak zeharkatzen du, eta Mendikate Betikoa, Sierra Morena eta Ozeano Atlantikoa ditu ingu-ruan.
w Ebroren sakonunea. Ordoki handia da eta landutako soro zabalak daude bertan.
C
DC
A B
q Iberiar goi-ordokia inguratzen duten mendiak. A. Lengo mendiak. B. Kantabriar mendikatea. C. Iberiar mendikatea. D. Sierra Morena.
132837 _ 0006-0019.indd 10132837 _ 0006-0019.indd 10 8/7/09 08:56:178/7/09 08:56:17
11
1
11
1
3. Iberiar goi-ordokiaren kanpoaldeko mendiakMendi horiek ez daude Iberiar goi-ordokiarekin lotuta. e Bost mendikate osatzen dituzte:
Galiziako mendigunea . Penintsulako ipar-mendebaldean dago, Galizian. Mendi baxuak ditu, gailur biribildukoak. Altuena Cabeza de Manzaneda da, 1.778 metrokoa.
Euskal mendiak . Iparraldean daude, EAEren eta Nafarroa-ren artean. Altuera txikia dute, eta tontor zorrotzak; Aizkorri mendiak, adibidez, 1.544 metro ditu.
Pirinio ak. Iparraldean daude. Nafarroa, Aragoi eta Katalu-nian hedatzen dira. Oso mendilerro luzea da, Bizkaiko gol-kotik Mediterraneorainokoa. Tontorrak altuak dira, 3.000 m ingurukoak. Altuena Aneto da, 3.404 metrokoa.
Kataluniako Kostako mendikatea . Ipar-ekialdean dago. Bi mendikatek osatzen dute. Kostalde mediterraneoaren para-lelo hedatzen dira kate horiek. Tur de lHome gailurra da nabarmenena; 1.712 metro ditu.
Mendikate Betikoa. Hego-ekialdean dago. Andaluzian, Gaz-tela-Mantxan, Murtziako Eskualdean eta Valentziako Erkide-goan hedatzen da. Bi mendilerrok eratzen dute: Mendikate Penibetikoak eta Mendikate Subbetikoak. Penibetikoa Anda-luziako kostaldearen paralelo hedatzen da; hor daude Ibe-riar penin tsulako mendi altuenak: Mulhacn (3.482 m) eta Veleta (3.398 m). Subbetikoa barrualdean dago, eta 2.000 m ingurura goratzen da.
Lengo mendiek, Kantabriar mendikateak, Iberiar mendi-kateak eta Sierra Morenak inguratzen dute Iberiar goi-or-dokia. Goi-ordokitik kanpo daude Ebroren eta Guadalqui-virren sakonuneak, bai eta bost mendikate ere: Galiziako mendigunea, Euskal mendiak, Pirinioak, Kataluniako Kostako mendikatea eta Mendikate Betikoa.
e A. Pirinioak. Haran sakonak daude; Pinetakoa, adibidez. B. Mendikate Betikoa. Hor dago Mulhacn mendia, Iberiar penintsulako altuena.
1. Osatu taula hau. Adierazi, halaber, zer erkidegotan dauden mendikate horiek.
GOI-ORDOKIA INGURATZEN DUTEN MENDIKATEAK
GOI-ORDOKITIK KANPOKO MENDIKATEAK
2. Esan nolakoak diren Iberiar goi-ordokitik kanpoko sakonuneak eta zer ibai igarotzen diren haietatik.
Galderak
LORTU NAHI DUGUN MUNDUA
Naturarekiko errespetuaPertsona askok jotzen dugu men-dira naturaz gozatzeko. Baina gu ez gara bakarrak. Hori dela eta, errespetuz jokatu behar dugu bes-te pertsonekin eta naturarekin. Sortutako zaborra jaso tzea eta mu-sika ozen ez jartzea dira, adibidez, beste mendizaleekiko eta natura-rekiko errespetua adierazteko bi ekintza.
Idatzi naturarekiko errespetuzkoak diren beste hiru ekintza.
A
B
132837 _ 0006-0019.indd 11132837 _ 0006-0019.indd 11 8/7/09 08:56:198/7/09 08:56:19
1212
Kostaldea eta uharteak
Espainiako kostaldea hiru itsasok bustitzen dute: Bizkaiko golkoak, Mediterraneoak eta Ozeano Atlantikoak. r
1. Bizkaiko golkoko kostaldeaKostalde altua eta malkartsua da. Frantziatik Galiziako Estaca de Bares lurmuturreraino hedatzen da. q Euskadi, Kantabria, Astu-rias eta Galizia bustitzen ditu. Hauek dira kostalde horretako gora-behera geografikoetako batzuk: Matxitxako lurmuturra, Ajoko lur-muturra, Avilesko itsasadarra eta Estaca de Bares lurmuturra.
2. Kostalde atlantikoaEra askotako elementuak ditu. Hiru eremu bereizten dira.
Galiziako kostaldea . Estaca de Bares lurmuturretik Mio ibaia-ren bokaleraino doa. Kostalde altua, malkartsua eta muxarra-tua da; itsasoaren sargune eta irtengune asko ditu. Lurmutu-rrak hala nola, Fisterrakoa eta Ortegalekoa eta itsasadarrak nabarmentzen dira w Arousakoa eta Vigokoa, adibidez.
Andaluziako kostaldea . Portugalgo mugatik Gibraltarko itsa- s ar teraino hedatzen da. Kostalde baxua, hareatsua eta laua da; hondartza zabal, padura eta duna ugari daude. Kostal-de horretako gorabehera geografiko nagusiak Cadizko gol-koa, Trafalgarko lurmuturra eta Tarifako muturra dira.
Kanarietako kostaldea . Erdiko uharteek, Tenerifek eta Kanaria Handiak kostalde malkartsuak dituzte iparraldean, eta harea-tsuak hegoan. Mendebaldeko uharteetako kostaldeak altuak eta malkartsuak dira, eta ekialdeko uharteetakoak, baxuak.
3. Kostalde mediterraneoaEspainiako kostalde luzeena da. Lau eremu bereizten dira.
Andaluziako kostalde mediterraneoa . Eremu lau zabalak ditu; Malagako hondartzak, adibidez. Eta tartean-tartean, labarrak ere badira; Gatako lurmuturra, esaterako.
Murtziako Eskualdeko eta Valentziako Erkidegoko kostaldea . Baxua eta hareatsua da, e baina baditu inguru malkartsuak ere; Palos eta Nao lurmuturrak, esaterako.
Kataluniako eta Balearretako kostaldea . Kostalde altuak eta harritsuak adibidez, Creus lurmuturra eta kostalde baxuak eta hareatsuak tartekatzen dira.
Ceutako kostaldea baxua eta muxarratua da. Melillako kostal-dea altua eta malkartsua da.
q Peas lurmuturra. Bizkaiko golkoko kostaldea altua eta malkartsua da.
e Alacant. Kostalde mediterraneoko hondartzak zabalak dira.
w Galiziako kostaldea. Ibaiadarrak ibaien bokaleak dira; itsasoko urak ibaiaren haranean barneratzen dira, ibaiadar horietan barna.
132837 _ 0006-0019.indd 12132837 _ 0006-0019.indd 12 8/7/09 08:56:208/7/09 08:56:20
13
1
Bizkaiko golkoa
OZ
EA
NO
AT
LA
NT
I KO
A
M ed i
t er r
a ne o
i ts a
s oa
Ortegal lurmuturra
Vigoko itsasadarra
Creuslurmuturra
VALENTZIAKOGOLKOA
Llongogolkoa
Ebrorendelta
Naolurmuturra
Paloslurmuturra
Gata lurmuturra
Cdizko golkoa
Tarifalurmuturra
Peas lurmuturra
Finisterrelurmuturra
MAROKO
Matxitxakolurmuturra
Ajolurmuturra
Estaca de Bares lurmuturra
Rosesko golkoa
Almerakogolkoa
Cavallerialurmuturra
Alborn
Menorca
Mallorca
Eivissa
Formentera
Cabrera
F R A N T Z I A
PO
RT
UG
AL
ANDORRA
ANDALUZIA
ARAGOI
GAZTELA ETA LEON
GALIZIA
GAZTELA-MANTXA
KATALUNIA
EXTREMADURA
ERRIOXA
VALENTZIA
EUSKALAUTONOMIAERKIDEGOA
MURTZIA
KANTABRIAASTURIAS
MADRIL
NAFARROAKOFORUKOMUNITATEA
BALE
AR U
HART
EAK
CEUTA
MELILLALa Palma
El Hierro
Tenerife Fuerteventura
Lanzarote
GranCanaria
La Gomera
OZEANO ATLANTIKOAKANARIAK
1. Idatzi Espainiako kostaldea bustitzen duten itsasoen izena. Adierazi zer eremutan banatzen den kostaldea eta zehaztu zer erkidego hartzen duen bakoitzak.
2. Osatu fitxa hau, eta gero, egin beste bat Balear uharteetarako.
Galderak
r Espainiako kostaldearen mapa.
4. Uharteen erliebeaEspainian bi artxipelago handi daude: Balear uharteak eta Kanariar uharteak.
Balear uharte ak Iberiar penintsulako ekialdean dau-de, Mediterraneo itsasoan. Bost uhartek osatzen dute: Mallorca, Ibiza, Menorca, Formentera eta Cabrerak, bai eta uhartetxo batzuek ere. Mallorca da uharte handiena eta menditsuena. Tramuntana men-dilerroa nabarmentzen da bertan.
Kanariar uharte ak Afrikako mendebaldean daude. Zaz-pi uharte dira: La Palma, Hierro, Gomera, Tenerife, Kanaria Handia, Fuerteventura eta Lanzarote, bai eta uhartetxo batzuk ere. Sumendi-erliebea du artxipela-goak; hau da, uharteetako lurraldea sumendien labaz eratua da. Oso erliebe menditsua dute. Teide da Espai-niako mendi altuena, eta Tenerifen dago.
Espainiak kostalde zabala du. Hiru eremutan bana-tzen da: Bizkaiko golkoko kostaldea, Kostalde a tlanti-koa eta mediterraneoa. Balear uharteak Mediterra-neoan daude, eta Kanariak, Ozeano Atlantikoan.
Mitjana kala,
Menorca.
Gata lurmuturra, Almeria.
KANARIAR
UHARTEAK
Non: Ozeano Atlantikoa
n.
Uharteen izena:
Nolako erliebea:
E
I
M
H
Kosta altura
KOSTA MOTAK
Kosta baxua
Estaca de Bares, Corua.
Barloventomuturra, La Palma.
132837 _ 0006-0019.indd 13132837 _ 0006-0019.indd 13 8/7/09 08:56:228/7/09 08:56:22
14141414
745 m
1.414 m
Irumugarrieta1.427 m
2.433 m
Montejurra1.045 m
Orhi2.021 m
Ortzantzurieta1.570 m
Saioa1.418 m
Tutera
Irua
E
I
M
H
0 14
Kilometroak
Eskala
2.0001.5001.000
700500
0
F R A N T Z I A
E U S K A D I
A R A G O I
E R R I O X A
G A Z T E L A E T A L E O N
P I R I N I O A K
Baztan
Irunberri-Agoitz
arroa
Bidasoa ibaia
Hiru Erregeen Mahaia
MENDIALDEAAbodi
mendilerroa
Aez
koa
Erro
nkar
ibar
Zar
aitz
u
Iruerria
Erreniegamendilerroa
Izkomendilerroa
Alaitz
mendiler
roa
San Pedromendilerroa
Leireko mendiak
Peraltako gainak
Zangoza
PetillaAragoi
NAFARROAERDIALDEA
Lizarra
Aralar
men
dia
Urbasa
mendilerroa
Kode
s
mend
ilerro
a
Andia m
endiler
roa
EUSK
AL ME
NDIAK
Erriberriko lautada
EBROREN SAKONUNEA
Errege Bardea
ERRIBERACierzomendiak
EBRO IBAIA
Aragoi ib
aia
Ega ibaia
ALTITUDEAK(Metrotan)
Joar
Alto del Fraile
q Nafarroako Foru Komunitateko erliebearen mapa. Zer mendikate handiren zatidira Nafarroako eremurik garaienak?
Nafarroako Foru Komunitateko erliebea
Goiko mapa horretan ikusten denez q, Nafarroako Foru Komu-nitatean hiru eremu bereizten dira, hegoaldetik iparraldera: Erribera, Nafarroa Erdialdea eta Mendialdea.
1. ErriberaNafarroako Foru Komunitateko hegoaldeko lurralde lauak Ebro-ren sakonunearen zati dira, eta Erribera osatzen dute. w Erribe-ra Foru Komunitate guztiko eremurik lauena eta baxuena da.
Ebroren eta haren ibaiadarren inguruko haranean, hala nola Ega, Arga eta Aragoi ibaien inguruetan, lurralde lau zabalak eta emankorrak daude. Lurralde horiek nekazaritzarako era-biltzen dira. Ebroren eta haren ibaiadarren haranen artean, zenbait lautada daude. Lurralde lauak eta garaiak dira; adibi-dez, Erriberriko lautada. Bestalde, ordokian badira muinoak edo gainak ere; esate baterako, Tres Mugas izenekoa. Lur-eremu horiek ez dira lautadak bezain zabalak.
Erriberako ekialdean Errege Bardea dago. Bizkarrez eta saka-nez osatutako paisaia idorra da, eta ia ez du landaretzarik.
w Erribera, Sartagudan. Ordoki hau Ebroren sakonunean dago.
132837 _ 0006-0019.indd 14132837 _ 0006-0019.indd 14 8/7/09 08:56:258/7/09 08:56:25
15
1
15
1
2. Nafarroa ErdialdeaForu Komunitateko erdialdean, Erriberaren eta Piri-nioen artean, mendilerroz eta arroz osatutako eremu bat dago. Lur-eremu horri Nafarroa Erdialdea deritzo.
Mendilerro ek 1.200-1.400 m arteko garaiera dute. Hona hemen mendilerro horietako ba-tzuk: Izko, Alaitz eta Leireko mendiak, ekial-dean; Kodes mendilerroa, mendebaldean. e
Arro ak ibaiek lurrean zulatutako sakonuneak dira. Iruako arroa Arga ibaiak zeharkatzen du, eta Irunberri-Aoizko arroa, berriz, Irati ibaiak.
3. MendialdeaMendialdea Nafarroako iparraldean eta mendebal-dean dago. Pirinioen Nafarroako zatiak eta Euskal Mendiek osatzen dute.
Iparraldean Pirinioak daude. Mendikate horrek Iberiar penintsula eta Europako gainerako lurral-deak lotzen ditu. Nafarroako Pirinioetako mendirik garaienak ipar-ekialdean daude; esate baterako, Hiru Erregeen Mahaia eta Orhi. r Mendi horien artean, haran sakonak daude; adibidez, Erronkari-bar. Nafarroako Pirinioetako ipar-mendebaldean, berriz, mendi baxuagoak (adibidez, Saioa) eta haranak daude (esate baterako, Baztan).
Ipar-mendebaldean Euskal Mendiak daude. Hauek dira Euskal Mendietako mendilerro garaienak: Aralar, Urbasa eta Andia.
Nafarroan eremu hauek bereizten dira, hegoal-de tik iparraldera: Erribera (laua), Nafarroa Erdial- dea (lur-sail lauak eta mendilerroak) eta Mendi- aldea (mendilerro garaiak eta haran sakonak).
r Orhi mendia. Nafarroako Foru Komunitateko mendirik garaienetako bat da: 2.021 metroko garaiera du.
1. Osatu fitxa hau, eta egin Nafarroa Erdialdeari eta Mendialdeari buruzko beste fitxa bana.
2. Behatu w, e eta r argazkiei, eta esan bakoitzari buruz: Zer-nolako erliebea du? Nafarroako zer aldetan dago? Ba al dago paisaian gizakiek eraikitako elementurik? Zein?
Galderak
ERRIBERA
Kokapena: ............................................... Zer erliebe mota duen: ...............................
NAFARROAKOERLIEBEA
e Leireko mendiak. Foru Komunitateko ekialdean dago.
132837 _ 0006-0019.indd 15132837 _ 0006-0019.indd 15 8/7/09 08:56:258/7/09 08:56:25
16
1. Lotu mapako hizki bakoitza dagokion erliebe- elementuarekin. Eta idatzi Espainiako kostaldea bustitzen duten itsasoen eta ozeanoaren izenak.
5. Adierazi Espainiako zein erliebe-elementuri buruzkoa den esaldi bakoitza. Ondoren, idatzi beste bi definizio, eta eman beste ikaskide bati, identifika ditzan.
a. Mendikatea da eta Hegoaldeko Iberiar goi-ordokiaren erdian dago.
b. Mendilerroa da eta Iberiar goi-ordokia inguratzen du ipar-mendebaldetik.
c. Mendikatea da eta bi mendilerroz osaturik dago. Hor dago Iberiar penintsulako gailur altuena.
d. Triangelu forma du eta Ebro ibaiak zeharkatzen du.
e. Zazpi uhartez osatutako artxipelagoa da eta Ozeano Atlantikoan dago.
6. Demagun errepide bat eraiki nahi dutela Iberiar goi-ordokiko iparretik hegora. Zure ustez, non izango dira zailtasun handienak, Hegoaldeko ala Iparraldeko Iberiar goi-ordokian? Zergatik?
2. Sailkatu aurreko mapako erliebeko elementuak lau multzo hauetan: Iberiar goi-ordokiaren barrualdeko mendiak, goi-ordokiaren inguruko mendiak, goi-ordokitik kanpoko mendiak, eta sakonuneak eta artxipelagoak. Osatu zutabe bakoitza, falta diren erliebe-elementuak jarrita.
3. Osatu Espainiako kostaldeari buruzko taula hau.
BIZKAIKO GOLKOA
KOSTALDE ATLANTIKOA
KOSTALDE MEDITERRANEOA
Kokapena
Ezaugarriak
Gorabehera geografiko nagusiak
Erliebe-elementuak
Erdialdeko Mendikatea
Iberiar mendikatea
Kantabriar mendikatea
Pirinioak
Ebroren sakonunea
Mendikate Betikoa
Guadalquivirren sakonunea
Kanariar uharteak
Balear uharteak
AriketakUlertu
4. Esan zertan diren antzekoak eta zertan ez:
Goi-ordoki bat eta sakonune bat.
Kanariar uharteak eta Balear uharteak.
F R A N T Z I A
PO
RT
UG
AL
ANDORRAA
B
DE
FG
I
C
H
E
I
M
H
0 130
Kilometroak
Eskala
Arrazoitu
132837 _ 0006-0019.indd 16132837 _ 0006-0019.indd 16 8/7/09 08:56:268/7/09 08:56:26
17
1
17
1
9. Behatu alboko mapa fisiko honi eta erantzun galdera hauei:
a. Esan mapako bi herrietako zeinek duen altitude txikiena. Malda handiko eremuan al dago? Nola dakizu?
b. Kalkatu mapa eta marraztu honelako ibilbide bat: 1.000 m-ko altitudeko eremu batetik, 200 m baino altitude txikiagoko beste batetik, malda handiko eremu batetik eta aintzira batetik igarotzen da.
Mapa fisikoetan lurraren altitudea eta malda interpretatzea
Lurrak toki bakoitzean zer garaiera duen adierazten dute mapa fisikoek. Lur-eremu batek itsas mailarekin alderatuta duen garaierari altitude deritzo. Altitudeari antzemateko, mapetan nola adierazten den jakin behar.
1. Lurrak zer altitude duen neurtzen da.
M apa marraztean, altitude bereko puntuak lerroen bidez lotzen dira.
Lerro horiei sestra-kurba deritze.
Bi sestra-kurben ar teko eremu bakoitzari kolorea ematen zaio, altitudearen arabera.
2. Sestra-kurbak elkarrengandik oso hurbil badaude, lur-eremu horrek malda handia du.
3. Sestra-kurbak elkarrengandik oso aldenduta badaude, lur-eremu horrek malda txikia du.
EGITEN IKASI
Aplikatu
7. Jenni eta Carlos duela hiru hilabete etorri ziren Nafarroara. Oraindik ez dute oso ongi ezagutzen bertako erliebea. Saiatu haiei Nafarroako erliebea azaltzen, 108. eta 109. orrialdeetako informazioan oinarrituta.
a. Kopiatu letra lodiz idatzita dauden hitz guztiak.
b. Idatzi hitz horien ezaugarri bana.
200600800
1.0001.500
metroak
0
IbaiaBidea
MendiaAintzira
Bj^cdeZ
AV^dio
Urtubi gaina
Gardentxuaintzira
Saitokimuinoa
0
100
50
150200
250
0250200
150100
50
8. Bilatu beheko toki hauek, 108. orrialdeko mapan. Gero, erreparatu toki horiek mapan duten koloreari, eta esan zer garaieratan dauden, gutxi gorabehera.
Irua Tutera Orhi Lizarra Zangoza
Adibidez: Irua kolore horiaren gainean dagoenez, 500-700 metro arteko garaiera du.
132837 _ 0006-0019.indd 17132837 _ 0006-0019.indd 17 8/7/09 08:56:288/7/09 08:56:28
18
1. Kopiatu eta osatu eskema.
2. IKASTEN IKASTEKO. Kopiatu Espainiako erliebe-elementuen krokis hau. Ondoren, osatzeko, idatzi falta diren izenak. Idatzi, halaber, inguruko itsasoen eta ozeanoaren izenak.
3. IKASTEN IKASTEKO. Berrikusi 108. eta 109. orrialdeak, eta egin Nafarroako erliebearen laburpena. Orrialde horietan beltzez agertzen diren hitzak ere sartu behar dituzu.
......... ipar-mendebaldean.
......... iparraldean.
......... ekialdean.
......... hegoaldean.
......... ipar-mendebaldean.
......... eta ......... iparraldean.
......... ipar-ekialdean.
......... hego-ekialdean.
......... sakonunea
......... sakonunea
Itsaso hauek bustitzen dute kostaldea: ........., ......... eta .........
Uharteak bi artxipelago hauetan biltzen dira: ......... eta .........
ESPAINIAKO ERLIEBEA
Iberiar goi-ordokia ......... ......... .........
Iberiar goi-ordokiaren inguruko mendiak
Iberiar goi-ordokitik kanpoko mendiak
Sakonuneak
Kostaldea eta uharteak
Berrikusi
bitan banaturik
dago
Honek banatzen
dueta
Iberiar goi-ordokia
Goi-ordokiaren barrualdeko mendiak
Goi-ordokiaren inguruko mendiak
Goi-ordokitik kanpoko mendiak
Goi-ordokitik kanpoko sakonuneak
ArtxipelagoakErd. Me
ndikatea
Pirinioak
CeutaMelilla
132837 _ 0006-0019.indd Sec1:18132837 _ 0006-0019.indd Sec1:18 8/7/09 08:56:288/7/09 08:56:28
19
1
Eski-estazio bat eraikitzeari buruz iritzia ematekoAmalur irrati-saioak eztabaida antolatu du, eski- estazio bat eraikitzeari buruz jarduteko. Aliziak, aurkezleak, Koldo eta Eider bildu ditu programan. Koldok eraikuntzaren aurka daudenak ordezka-tzen ditu, eta Eiderrek, berriz, estazioaren alde dauden pertsonak. Aliziak bietako bakoitzak emandako lau arrazoi laburbildu ditu. Taula hone-tan agertzen dira lau arrazoi horiek.
GAI NAIZ
1. Egin taula bat koadernoan eta idatzi, zure hitzak erabiliz, jarrera bakoitzean garrantzitsuenak iruditzen zaizkizun arrazoiak.
2. Pentsatu nola egin kontra arrazoi horietako bakoitzari; hau da, idatzi taulan jarri duzun arrazoi bakoitzaren kontrako iritzi bat.
3. Zure ustez, ba al da aukerarik eski-estazio batek ekar ditzakeen onura ekonomikoak eta naturarenbabesa uztartzeko? Zergatik?
4. Eztabaidan adierazitako bi jarrerenartean, noren alde agertuko zinateke? Azaldu zure iritzia.
ESKI-ESTAZIOAREN AURKA
a. Mendia suntsituko luke, basoak moztu beharko lirateke, eta horren ondorioz, faunak ere kalteak izango lituzke.
b. Sortuko liratekeen lanpostuak aldi baterakoak izango lirateke, elurra dagoen hiletarako baino ez.
c. Zirkulazioa, kutsadura eta zaratak areagotuko lirateke.
d. Kanpokoek aterako lukete onura handiena, eta kalteak, aldiz, bertakoentzat izango lirateke.
ESKI-ESTAZIOAREN ALDE
a. Eskualdeko ekonomia hobetzeko aukera ona da.
b. Lanpostu gehiago sortuko lirateke; izan ere, turistek jatetxeak, hotelak, landetxeak... eskatuko lituzkete.
c. Eskualdea eta Espainiako gainerako lurraldeak lotzen dituzten errepideak hobetuko lirateke.
d. Elurretan ibiltzera etorriko liratekeen turistek eskualdeko paisaiak eta kultura ere ezagutuko lituzkete.
132837 _ 0006-0019.indd Sec1:19132837 _ 0006-0019.indd Sec1:19 8/7/09 08:56:298/7/09 08:56:29
20
Uholdeek eta lur-jausiek arazoak sortu dituzte herri askotanEuri- eta elur-denboraleak indarrez astindu du Euskal Herria. Uholdeek eta lur-jausiek arazoak sortu dituzte Gipuzkoan eta Bizkaian, eta elurrak zuritu egin ditu Nafarroako eta Arabako errepideak eta mendateak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alerta-egoera ezarri dute. Iragarpenen arabera, ekaitzak okerrera egingo du.
Atzo bertan, Eusko Jaurlaritzak krisi-batzordea jarri zuen martxan, uholde-arriskua zela eta. Zenbait ohar ere egin zizkien herritarrei: ibaietara ez gerturatzeko, autoak ibaietatik urrun uzteko, eta itsasoko jarduerak bertan behera uzteko.
Berria. Moldatua
Klima2
Ohikoak izaten al dira hondamendi natural horiek gure inguruan? Eman adibideak.
Zer gomendio bururatzen zaizkizu, elurra dela-eta zoritxarrik ez gertatzeko?
Zer tonu dauka albisteak?
132837 _ 0020-0033.indd 20132837 _ 0020-0033.indd 20 7/7/09 17:25:567/7/09 17:25:56
21
Nafarroako klimakKlima ez da berdina Nafarroako lurralde guz-tian. Bi klima mota bereizten dira:
Ordokietako klima. Tenperatura altua iza-ten da udan; neguan, aldiz, hotz egiten du. Prezipitazioei dagokienez, euri gutxi egiten du, udan batez ere.
Mendietako klima. Mendiko tenperatura ordokietakoa baino baxuagoa izaten da urte guztian. Euriak, berriz, ugariak izaten dira. Neguan, elurra egin ohi du.
3. Zure ustez, zergatik da mendietako klima ordokietako klima baino euritsuagoa?
GOGORATU IKASITAKOA
Eguraldia eta atmosferaInguratzen gaituen airearen egoerari esaten zaio eguraldia; hau da, beroa edo hotza egitea, euria botatzea, haizea ibiltzea Eguraldi-aldaketa guztiak atmosferan gertatzen dira: Lu-rra inguratzen duen gas-geruza da atmosfera.
1. Begiratu argazkiari eta adierazi nolakoa den eguraldia leku horretan.
KlimaLeku jakin batean urte askotan egiten duen eguraldiak adierazten du nolakoa den leku horretako klima. Lu-rraren inguru batetik bestera aldatu egiten da klima.
Leku bateko klimaren ezaugarriak ezagutze-ko, jakin egin behar da zer tenperatura eta prezipitazio izaten diren leku horretan.
Tenperaturak. Termometroak adierazten dituen bero- edo hotz-graduak dira.
Prezipitazioak. Leku batean erortzen den euri, elur edo txingor kantitatea da prezipi-tazioa. Euri-neurgailu batez neurtzen da.
2. Zer da tenperatura? Zer dira prezipitazioak?
DIBUJO
Klimaren elementuak eta faktoreak zein diren.
Espainiako klimak nolakoak diren.
Nafarroako Foru Komunitateko klimak nolakoak diren.
Espainiako landaretza nolakoa den.
Nafarroako Foru Komunitateko landaretza nolakoa den.
Klimagramak nola interpretatzen diren.
HAU IKASIKO DUZU
132837 _ 0020-0033.indd 21132837 _ 0020-0033.indd 21 7/7/09 17:25:567/7/09 17:25:56
22
e Lurreko zona klimatikoak.Aurkitu Kanariar uharteak. Zer daude, penintsula baino gertuago ala urrunago ekuatoretik?
w Erliebeak eragina du kliman. Mendietan euri gehiago egiten du ordokietan baino.
Klima
Klimak eragin handia du pertsonengan; janzkeran egiazta dezakegu hori. Adibidez, ez dira modu be-rean janzten klima hotza duten herrialdeetan eta klima epela dutenetan.
1. Zer da klima?Urte askotan zehar leku jakin batean zer eguraldi egiten duen eta eguraldi horren ezaugarriak zein diren aztertuz gero, leku horretako klima zein den jakingo dugu.
Beraz, leku jakin batean errepikatzen den atmos-fera-egoera bereizgarria da klima; hau da, urte askotan zehar tenperaturak, prezipitazioak eta haizeak nolakoak diren. Tenperaturaren eta prezi-pitazioen ezaugarrien arabera zehazten da klima. Hala, hainbat klima mota bereizten dira: klima beroak eta epelak, klima lehorrak eta hezeak.
2. Kliman eragiten duten faktoreak
Bi lekutako klimak desberdinak zergatik diren ulertzeko, kontuan izan behar da hainbat faktorek eragiten dutela kliman:
Itsasoarekiko distantzia. Ura lehorra baino man-tsoago berotzen eta hozten da; hori dela eta, itsasoaren eragina duten lekuan, kostaldean, tenperaturak leunagoak izaten dira. Horregatik, udan, barrualdean askoz bero handiagoa egi-ten du kostaldean baino, eta neguan, hotz han-diagoa. q
Erliebea. Ingurune batean ordoki bat badago, eta handik hurbil mendilerro bat, mendilerroko klima hotzagoa da ordokikoa baino, tenperatu-ra jaitsi egiten baita altuerarekin. Eta hezeagoa ere izango da, lainoek mendien kontra talka egin eta euria botatzen dutelako. w
Ekuatorearekiko gertutasuna. Eguzki-izpiek ez dute Lurra berdin berotzen leku guztietan. Ekuato-retik gertuen dauden inguruek jasotzen dute bero gehien, eta poloek, aldiz, gutxien. Bien artean dago epela deritzon zona, eta hortxe dago Iberiar penintsula. e
q Itsasoarekiko distantziak eragina du kliman. Kostaldetik hurbileko inguruetan, tenperatura altuenen eta baxuenen arteko aldea txikiagoa da barrualdeko tenperaturetan baino.
ZONA EPELA
ZONA EPELA
ZONA BEROA
ZONA HOTZA
ZONA HOTZA
132837 _ 0020-0033.indd 22132837 _ 0020-0033.indd 22 7/7/09 17:25:577/7/09 17:25:57
23
2
r Espainiako klimen mapa.Zer klima daude zure erkidegoan?
F R A N T Z I A
PO
RT
UG
AL
ANDORRA
Klima mediterraneotipikoaBarrualdeko klimamediterraneoa
Itsasaldeko klima
Klima subtropikala
Mendialdeko klima
O Z E A N O A T L A N T I K O A
O Z E A N OA T L A N T I K O A
Me d
i t er r
a ne o
i ts a
s oa
E
I
M
H
Bizkaiko golkoa
0 100
Kilometroak
Eskala
CEUTA
MELILLA
BALE
ARRA
K
MADRILEKOAUTONOMIAERKIDEGOA
VALENTZIAKOAUTONOMIAERKIDEGOA
ARAGOI
GALIZIA
ANDALUZIA
GAZTELA ETA LEON
GAZTELA-MANTXA
KATALUNIA
EXTREMADURA
EUSKALAUTONOMIAERKIDEGOA
MURTZIA
ERRIOXA
ASTURIASKANTABRIA
NAFARROAKOFORUKOMUNITATEA
KANARIAK
Leku batean errepikatzen den atmosfera-egoera bereizga-rria da klima. Itsasoarekiko distantziak, erliebeak eta ekua-torearekiko distantziak eragiten dute kliman. Espainian bost klima daude: mediterraneo ohikoa, barrualdeko medi-terraneoa, ozeanikoa, subtropikala eta mendialdekoa.
3. Espainiako klimakEspainian bidaiatuz gero, jabetuko gara inguru batzuetan euri asko egiten duela eta beste batzuetan ia ez duela euririk egiten; toki batzuetan udak oso beroak direla eta beste batzuetan leu-nak. Hainbat faktore direla medio sortzen dira alde horiek.
Espainiak kostaldea du, bai eta barrualdeko inguruak ere, itsasotik urrun. Bakoitzak bere klima du.
Espainiak oso erliebe gorabeheratsua du: inguru menditsu zabalak eta ordoki handiak. Mendietako eta ordokietako klimak desberdinak da.
Espainiako lurraldean aldeak daude ekuatorearekiko dis- tantzian. Hori dela eta, Kanarietako klima eta Espainiako gainerako lurraldeetakoa desberdinak dira.
Alde horiek direla medio, Espainian bost klima mota bereiz-ten dira: r klima mediterraneo ohikoa, barrualdeko klima mediterraneoa, klima ozeanikoa, klima subtropikala eta mendialdeko klima.
1. Idatzi zure koadernoan esaldi hauen artean klimari buruzkoa dena.
a. Oporretan Almeriara joango naiz, han uda beroa izaten delako.
b. Bai egun haizetsua!
2. Azaldu kliman eragiten duten faktoreak.
3. Begiratu r mapari eta idatzi zer klima dagoen erkidego bakoitzean.
Galderak
132837 _ 0020-0033.indd 23132837 _ 0020-0033.indd 23 7/7/09 17:25:587/7/09 17:25:58
24
Klima mediterraneoa Espainiako oso eremu zaba-lean dago, baina aldeak daude kostaldearen eta barrualdearen artean. Hori dela eta, klima medite-rraneo ohikoa eta barrualdekoa bereizten dira.
1. Klima mediterraneo ohikoa
Mediterraneo itsasoak bustitako eskualdeetan dute klima hori: Kataluniatik Andaluziara, Balear uharteetan, Ceutan eta Melillan. q
Tenperaturak leunak dira itsasoaren eraginez. Neguan 12 C inguruan izaten dira. Udan, beroa egiten du: 27 C-ra iristen dira, eta zenbaitetan, baita gehiago ere.
Euri gutxi egiten du , batez ere udan; urtaro lehorra da uda Mediterraneoko eskualdeetan. Urte osoan nekez gainditzen da 600 l/m2 -ko muga. Udaberrian eta udazkenean izaten dira prezipitazio ugarienak. Alabaina, urte batzuetan izugarrizko euriteak izaten direnez, uholdeak ger-tatzeko arriskua egoten da.
Penintsulako hego-ekialdean, Alacant, Murtzia eta Almeria probintzietan, tenperaturak altuagoak dira zona horretako gainerako tokietan baino, eta pre-zi pitazioek ez dute 300 l/m2-ko muga gainditzen.
2. Barrualdeko klima mediterraneoaPenintsulako barrualdean, Iberiar goi-ordokian eta Ebroren sakonunean dauden erkidegoetan, tenpe-raturak muturrekoak dira, inguru horiek kostaldetik urrun daudelako. w
Inguru horietako klimak eta klima mediterraneo ohi-koak ezaugarri batzuk berdinak dituzte, baina al-deak ere badira bien artean.
Adibidez, uda bietan da lehor eta beroa. Barrual-deko klima mediterraneoan, berriz, tenperaturak muturrekoak dira: oso hotzak neguan, 4 C ingu-rukoak, eta beroak udan, 23 C ingurukoak.
Prezipitazioak udaberrian eta udazkenean gertatzen dira, batez ere. Urte osoan 400 l/m2 euri egiten du, batez beste.
Klima mediterraneoa
FOTOed045893
B
q A. Palmako tenperaturen eta prezipitazioen grafikoa, hilabeteka. B. Mallorca uharteko paisaia.
FOTOed045893
B
w A. Valladolideko tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak, hilabeteka. B. Valladolid probintziako paisaia.
30
25
20
15
10
5
0
U O M A M E U A I U A A U O M A M E U A I U A A
C
Hila
30
25
20
15
10
5
0
U O M A M E U A I U A A U O M A M E U A I U A A
70605040302010 0
l/m2
Hila
C A
707606
0606505
0505404404303
030320220201010
0101
70605040302010 0
l/m2A
132837 _ 0020-0033.indd 24132837 _ 0020-0033.indd 24 7/7/09 17:25:587/7/09 17:25:58
25
2
3. Landaretza mediterraneoaKlima mediterraneoa duten inguruetan, landare-tza berezia hazten da; baso mediterraneoa esa-ten zaio landaretza horri. e Baso mediterraneoan era askotako landareak hazten dira.
Zuhaitz ak, hala nola arteak, artelatzak, pinuak, eta, inguru hezeenetan, haritzak.
Zuhaixka k, hala nola karraskak, txarak eta usain-tsu batzuk: ezkaia, izpilikua, isatsa eta erromeroa, esaterako.
Toki askotan, berezko landaretzaren tokian labo-reak landatu dira. Beste toki batzuetan, baso me-diterraneoa hondatuz joan da, eta jada ez dago zuhaitzik; zuhaixkak baino ez dira hazten.
Iberiar penintsulako hego-ekialdeko inguru lehorre-netan, palmondo nanoa eta espartzua hazten dira. Landare horiek ur gutxi behar dute hazteko.
Barrualdeko klima mediterraneoa duten inguru ho-tzenetan, tenperatura baxuetan ondo irauten duten zuhaitzak hazten dira; miterra eta ipurua, adibidez.
Klima mediterraneo ohikoa Mediterraneo itsasotik hurbil dauden eskualdeetakoa da. Tenperaturak leunak dira, eta euri gutxi egi-ten du. Barrualdeko klima mediterraneoan, tenperaturak muturrekoak dira: oso hotzak neguan eta beroak udan. Klima hori Iberiar pe-nintsulako barrualdekoa da.
1. Kalkulatu q eta w grafikoetako herri bakoitzean zein den tenperatura altuenaren eta baxuenaren arteko aldea. Bi klima horietatik zeinetan dira tenperaturak muturrekoenak?
2. Azaldu nolakoak diren klima mediterraneo ohikoaren eta barrualdekoaren tenperaturak eta prezipitazioak. Esan zer landare hazten den klima horiek dituzten lekuetan.
Galderak
LORTU NAHI DUGUN MUNDUA
Tenperatura egokia?Demagun bero handiko egun bat: 35 C ka-lean. Autobusera igo eta 17 C! Ia 20 C-ko aldea! Horren arrazoia aire girotua da. Aire ho-rrek energia asko kontsumitzen du, eta kata-rroak sortzen ditu, gaizki erabiliz gero.
Idatzi goiburu bat, jendea aire girotua eta berogailua egoki erabiltzera bultzatzeko.
e A. Baso mediterraneoa B. Palmondo nanoa. C. Miterra.
A
B C
132837 _ 0020-0033.indd 25132837 _ 0020-0033.indd 25 7/7/09 17:26:007/7/09 17:26:00
26
Klima ozeanikoa, subtropikala eta mendialdekoa
1. Klima ozeanikoaIberiar penintsulako iparraldeko erkidegoetako kli-ma da: q Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Kantabria, Asturias, Galizia, Aragoi, eta Gaztela eta Leongo zati batekoa.
Tenperaturak leunak dira urte osoan zehar, itsasoa gertu baitago. Udako hilabeteak fres-koak dira, 20 C inguruko tenperatura izaten baita; eta neguko hilabeteak, berriz, epelak, batez beste 11 C izaten baita.
Euri asko egiten du urte osoan, 1.100 l/m2-tik gora, eta urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak; dena den, udan pixka bat gutxiago izaten dira.
2. Landaretza ozeanikoaKlima ozeanikoa duten inguruetan landaretza opa-roa izaten da, euria sarri eta asko egiten duelako. Hori dela eta, paisaiak oso berdeak dira. Basoak eta larreak bereizten dira. w
Basoak. Baso atlantikoa da ohiko basoa. Ur asko behar duten zuhaitzez osaturik dago; haritz, gaz-tainondo eta pagoz, esaterako. Baso horien lurzo-ruan beste landare batzuk hazten dira; iratzeak eta ote zuriak, adibidez. Inguru askotan, batez ere kostaldetik gertu, baso horien ordez pinuak eta eukaliptoak landatu dira.
Larreak. Belardi zabalez osatutako hedadurak dira; belardi horiek berde daude urte osoan. Ganadua bazkatzen da haietan.
3. Klima subtropikalaKlima subtropikala Kanariar uharteetako ohiko kli-ma da. e Urte osoan tenperaturak leunak izaten dira klima horretan, gorabehera handirik gabeak. Batez beste, 20 C ingurukoak izaten dira tenpera-turak.
Euri gutxi egiten du, batez ere Lanzaroten eta Fuerteventuran. Bi uharte horiek dira baxuenak eta Afrikatik hurbilen daudenak. Altituderik han-dieneko uharteetako iparraldean izaten dira prezi-pitazio handienak, eta hegoaldean, berriz, ia ez du euririk egiten.
w Landaretza ozeanikoa. A. Pago- eta iratze-basoa. B. Larrea.
A B
30
25
20
15
10
5
040302010 0
l/m2C
U O M A M E U A I U A A U O M A M E U A I U A A
e Kanarietako Telde mendialdeko tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak, hilabeteka.
Hila0
A
10100
202101101
303202
404303
q Santanderko tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak, hilabeteka.
150140130120110100
908070605040302010
0
l/m2C
U O M A M E U A I U A AHila U O M A M E U A I U A A
30
25
20
15
10
5
0
515441441431331321221211111101099010998899888877776656655554433443322332211221111
A
132837 _ 0020-0033.indd 26132837 _ 0020-0033.indd 26 7/7/09 17:26:017/7/09 17:26:01
27
2
4. Kanarietako landaretzaKanarietako landaretza uharteetako hezetasunera eta altuerara egokituta dago. Hala, hiru zona be-reizten dira. r
Beheko zona. 0 metrotik 400 metrora artean dago. Euri gutxirekin ondo irauten duten landa-reak hazten dira, hala nola astalarra, tabaiba, palmondoa eta miterra.
Erdiko zona. Altituderik handieneko uharteetako iparraldean, laurisilvae nagusitzen da; ereino-tzez eta ezkiz osatutako basoa da.
Gailur-ingurua. Inguru altuenetan, pinu kanaria-rra hazten da, eta gailurretan, isatsa eta Teide-ko bioleta.
5. Mendialdeko klimaZenbat eta altuago, klima aldatu egiten da: tenpera-turak jaitsi egiten dira, eta prezipitazioak ugariagoak dira beheragoko lurretan baino. Goi-goian dauden lu-rretako klimari mendialdeko klima esaten zaio. t
Neguko hilabeteetan tenperaturak oso baxuak dira, 0 C-tik beherakoak zenbaitetan, eta uda-ko hilabeteetan, freskoak, 15 C ingurukoak.
Prezipitazioak ugariak dira , eta neguko hilabetee-tan elurra izaten da.
6. Mendialdeko landaretzaLandaretza aldatu egiten da altuerarekin. Men-dialdean, beheragoko lurretan ez dauden landa-reak daude.
Gailur inguruetan , tenperaturak hotzenak diren lekuetan, belardiak eta zuhaixka batzuk baino ez dira hazten piornoa, adibidez.
Beherago dauden inguruetan , pinu- eta izei-ba-soak hazten dira. Eta beherago, haritzak ere badira.
Iberiar penintsulako iparraldean klima ozeani-koa dago. Klima epela eta hezea da. Kanarie-tako klima subtropikala da; hau da, leuna eta lehorra. Espainiako inguru altuenetan, berriz, mendialdeko klima dago.
isatsa
altuera(metroak)
pinu kanariarra
tabaibaastalarra
miterra
laurisilvae
3.000
1.500
400
0
r Kanarietako landaretza.
1. Idatzi nolakoak diren tenperaturak eta prezipitazioak mendialdeko kliman, klima ozeanikoan eta klima subtropikalean.
2. Idatzi klima ozeanikoa, subtropikala eta mendialdekoa duten inguruetako hiruna landareren izenak.
Galderak
I H
t Asturiaseko Leitariegos herriko tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak, hilabeteka.
l/m2
C
U O M A M E U A I U A AHila U O M A M E U A I U A A
20
15
10
5
0
-5
190180170160150140130120110100
908070605040302010
0
154
16515
17616
1817
1918
14141313121211101110
910
98988767665445
33221211
A
dragoa
132837 _ 0020-0033.indd 27132837 _ 0020-0033.indd 27 7/7/09 17:26:037/7/09 17:26:03
28
q Nafarroako Foru Komunitateko klimen mapa.
Nafarroa Iberiar penintsulako iparraldean dago. Itsasotik gertu ala urrun egoteak eta lurraren alti-tudeak euri kantitatean eta tenperaturan eragiten dute. Hori dela eta, hiru klima mota bereizten dira Nafarroan: mendiko klima, klima ozeanikoa eta barrualdeko klima mediterraneoa. q
1. Mendiko klimaNafarroako ipar-ekialdeak, mendi garaienak ditu- en eremuak, mendiko klima du.
Tenperatura k oso baxuak dira neguan, 0 C-tik beherakoak. Udan ere ordokian baino tenpera-tura baxuagoak izaten dira, 20 C ingurukoak.
Prezipitazio ak ugariak dira. Neguan, egun asko-tan egiten du elurra.
Mendiko klima duten eremuetan, altitudearen ara-be rakoa da landaretza. Gailur askotan zelaiak dau- de, baina batzuek ez dute landaretzarik. Altitude txi-kiagoko tokietan, izeidiak eta pinudiak hazten dira.
Nafarroako Foru Komunitateko klimak
Elizondo
Lizarra
Ezkaroze
Orreaga
Irua
Zangoza
Tafalla
Tutera
Viana
GAZTELA ETA LEON
ERRIOXA
EUSKADI
ARAGOI
F R A N T Z I A
L E G E N D A
Klima ozeanikoa
Barneko klima mediterraneoa
Mendiko klima
0 14
Kilometroak
Eskala
E
I
M
H
A
w A. Mendiko klimadun paisaia bat: Belagua harana. B. Izeia. C. Pinua.
B C
132837 _ 0020-0033.indd 28132837 _ 0020-0033.indd 28 7/7/09 17:26:037/7/09 17:26:03
29
2
Nafarroak mendiko klima du ipar-ekialdean; ozea- ni koa, iparraldean eta ipar-mendebaldean; medite-rraneoa, barnealdean, hegoaldean eta erdialdean.
2. Klima ozeanikoaNafarroako iparraldeko haran eta mendiek klima ozeanikoa dute; izan ere, Bizkaiko golkoa gertu da-goenez, hezetasun handiko hodeiak etortzen dira iparraldetik. Klima horrek ezaugarri hauek ditu:
Tenperatura k leunak dira, eta gorabehera gutxi izaten dute urte guztian zehar. Mendialdeko ekialdean, mendebaldean baino tenperatura baxuagoak izaten dira, itsasotik urrunago dago eta.
Prezipitazio ak ugariak eta erregularrak izaten dira urte guztian. Mendialdeko ekialdean, elu-rra egiten du.
Zelaiek eta hosto galkorreko basoek osa tzen dute landaretza: harizti, pagadi eta gaztainadiek. e Piri-nio etako eremu garaietan, berriz, pinudiak daude.
3. Barrualdeko klima mediterraneoaErriberak eta Nafarroa Erdialdearen zati bateko lurrek barrualdeko klima mediterraneoa dute. Hauek dira klima horren ezaugarriak:
Tenperatura k muturrekoak dira: oso altuak udan, eta oso baxuak neguan; neguan ohikoak izaten dira izotza eta behe-lainoa. Erriberan, udak beroa-goak izaten dira, eta neguak, ez hain hotzak.
Prezipitazio ak urriak eta irregularrak izaten dira; oso urriak, udan. Nafarroa Erdialdean ugaria-goak izaten dira Erriberan baino.
Hosto iraunkorreko basoek osatzen dute landa-retza: artadiek eta pinudiek. Sastraka hauek ere ugari daude: erromeroa, ezkaia eta espartzua. Eskualde asko, ordea, soro bihurtuta daude gaur egun. r
1. Kalkatu q mapa, koloreztatu hiru eremuak, eta esan zer ezaugarri dituen Foru Komunitateko klima bakoitzak, prezipitazioei eta tenperaturari dagokienez.
2. Lotu Foru Komunitateko klima bakoitza bi landarerekin.
Galderak
A
A
e A. Klima ozeanikodun eremu bat, Sorogainen. B. Pagoa. C. Gaztainondoa.
r A. Barnealdeko klima mediterraneodun paisaia bat, Faltzesen. B. Artea. C. Ezkaia.
B
B
C
C
132837 _ 0020-0033.indd 29132837 _ 0020-0033.indd 29 7/7/09 17:26:057/7/09 17:26:05
30
1. Kopiatu Espainiako klimen mapa hau eta koloreztatu zona bakoitza dagokion koloreaz.
a. Zein klimak dituzte tenperatura leunak? Zeinek dituzte muturreko tenperaturak?
b. Zein klimatan izaten dira ugariak prezipitazioak?
Ariketak
Arrazoitu
Ulertu
a. Osatu aurrekoa bezalako beste fitxa bat, Soto de Granjafrako argazki honi begiratuta.
Berezko klima mediterraneoa
Barrualdeko klima mediterraneoa
Klima ozeanikoa
Klima subtropikala
Mendialdeko klima
2. Kopiatu taula hau. Osatzeko, idatzi Espainiako klimen ezaugarriak.
KLIMA TENPERATURAK PREZIPITAZIOAK
mediterraneoa leunak urriak
3. Egin hiru zutabeko taula bat. Batean, idatzi Espainiako klimen izenak; bestean, klima bakoitzari dagokion landaretza; eta azkenekoan, zein erkidegok duten klima hori.
4. Idatzi zer faktorek eragiten duen bi herri hauetako kliman. Esan nolakoak izango diren, zure ustez, toki bakoitzeko tenperatura eta prezipitazioak.
A B
5. Begiratu Ultzama haraneko argazki honi eta osatu fitxa.
A
Paisaia:
mendikoa
lautadakoa
Landaretza:
urria
oparoa
Zure ustez, zer klima mo
ta da?
Zergatik?
PAISAIAK
B
132837 _ 0020-0033.indd 30132837 _ 0020-0033.indd 30 7/7/09 17:26:077/7/09 17:26:07
31
2
U O M A M E U A I U A A
C
302520151050
l/m2
6050403020100
6. Idatzi Nafarroako Foru Komunitateko klimen izenak eta esan zer ezaugarri dituzten. Zer lotura dago erliebearen eta erkidegoko klimen artean? Eta klimen eta itsasoarekiko distantziaren artean?
7. Meteorologoek egunero jasotzen dituzte hango eta hemengo tenperaturari, prezipitazioei, haizeari eta abarri buruzko datuak. Zure ustez, hilabetean jasotako datuen bidez ba al dago zehazterik nolakoa den toki bateko klima? Zergatik?
8. Turismo-enpresa batek eski-estazio bat eta ur-instalazioak izango dituen jolas-parke bat eraiki nahi ditu, Espainiako bi lekutan. Bakoitzak behar duen klima aintzat hartuta, gomendatu non eraiki beharko luketen bata, eta non, bestea. Azaldu zergatik.
9. Aztertu goiko klimagrama hori. Urteko zein hilabetetan egiten du euri gehien? Eta zein hilabetetan egiten du euri gutxien? Zein dira hilabete beroenak? Eta zein, hotzenak? Zer alde dago hil epeleneko eta hotzeneko tenperaturen artean? Zure ustez, zer klima motatakoa da klimagrama hori? Zergatik?
10. Interpretatu orain eskuineko klimagrama, aurreko galderak oinarri hartuta. Lekunberrirena da.
IKASI EGITEN
Aplikatu Eman iritzia
Klimagrama bat interpretatzeaLeku bateko klima nolakoa den jakiteko, urteetan zehar tenperaturak eta prezipitazioak nolakoak diren jakin behar dugu. Informazio hori klimagramak ematen digu. Grafiko mota bat da klimagrama; leku bateko tenperaturak eta prezipitazioak adierazten dira bertan, hilabetez hilabete.
3. Ardatz horizontalean urteko hilen izenak adie-razten dira.
2. Eskuineko ardatzean prezipitazioak jasotzen dira. Metro koadroko litro-tan (l/m2) neurtzen da, hamarnaka adierazita.
4. Zutabe urdin bakoitzak hilabetean izandako prezi-pitazioak adierazten ditu.
5. Marra gorriak hilabete bakoitzeko batez besteko tenperaturak adierazten di-tuzten puntuak lo tzen ditu.
U O M A M E U A I U A A
C
2520151050
l/m2
1301201101009080706050403020100
1. Klimagramak bi ardatz bertikal ditu. Ezkerreko ardatzean, tenperaturaren datuak daude. Gradu zen-tigradutan (C) eta bosna-ka adierazten da.
Hila
Hila
CAPARROSO
Lekunberri
132837 _ 0020-0033.indd 31132837 _ 0020-0033.indd 31 7/7/09 17:26:097/7/09 17:26:09
32
2. IKASTEN IKASTEKO. Osatu eskema.
3. IKASTEN IKASTEKO. Egin Nafarroako klimen laburpena. Jaso laburpen horretan zer klima mota dauden, eta tenperatura eta prezipitazio aldetik zer ezaugarri duten.
1. Irakurri laburpena.
Berrikusi
KlimaLeku bateko klima tenperaturen eta prezipitazioen arabe-rakoa da. Beste faktore batzuek ere eragiten dute eta al-datzen dute toki bateko klima: itsasoarekiko distantziak, erliebeak eta ekuatorearekiko hurbiltasunak, esaterako.
Espainiako klimakEspainian bost klima bereizten dira:
Klima mediterraneo ohikoa. Mediterraneo itsasotik hurbilen dauden eskualdee-tako klima da. Bereizgarriak dira: tenperatura leunak eta prezipitazio gutxi.
Barrualdeko klima mediterraneoa. Iberiar penintsulako barrualdeko eskual-deetan dagoena da. Hauek dira ezaugarriak: muturreko tenperaturak, oso hotzak neguan eta beroak udan; eta prezipitazio urriak.
Klima ozeanikoa. Iberiar penintsulako iparraldeko eskualdeetan dagoen klima da. Tenperaturak leunak dira, eta prezipitazioak ugariak.
Klima subtropikala. Kanariar uharteetako klima da. Prezipitazio gutxi izaten da, eta tenperaturak leunak dira urte osoan.
Mendialdeko klima. Mendialdekoa da. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, eta prezipitazioak ugariak.
mediterraneoohikoa
ozeanikoa
ezaugarriak:
subtropikala
ezaugarriak:
ezaugarriak:
ezaugarriak:
ESPAINIAKO KLIMAK
bost dira
ezaugarriak:
Muturreko tenperaturak.
Prezipitazio urriak.
Tenperatura hotzak.
Prezipitazio ugariak.
132837 _ 0020-0033.indd 32132837 _ 0020-0033.indd 32 7/7/09 17:26:097/7/09 17:26:09
33
2
Klima-aldaketak zer ondorio dituen ulertzeko
Azken urteotan, zientzialariek klima-aldaketa esaten diotenaren berri ematen ari dira komunikabideak. Baina, zer da klima-aldaketa eta zer ondorio izango du?
Klima aldatuz joan da historian zehar. Gaur egun, petrolioaren eta haren deribatuen gasolina eta gasolioa gehiegizko errekuntza gertatzena ari da, eta horren ondorioz, aireko karbono dioxidoa areagotu egin da. Horrek sortu du berotegi-efektua. Berotegi-efektuaren ondorioz, Lurraren beroa ezin da atmosferara atera, eta horregatik, igo egiten da tenperatura.
GAI NAIZ
1. Adierazi ekintza hauetatik zein iruditzen zaizun garrantzitsuena petrolioaren kontsumoa murrizteko, eta azaldu zergatik.a. Gehiengoak garraio publikoa erabiltzea.b. Etxeak isolatzea, berogailu eta aire girotu gutxiago kontsumitzeko.c. Petroliorik kontsumitzen ez duten energiak erabiltzea; eolikoa eta eguzki-energia, adibidez.
2. Gehitu aurreko eskeman agertzen diren ondorioek ekar dezaketen beste ondorioren bat. Adibidez: Itsas maila igotzeak altuera gutxiko uharteak desagertzea
ekar dezake.
Klima-aldaketak ekar ditzakeen ondorioak
Ekaitz eta urakan
bortitzagoak.
Kasko polarretako izotza urtzea.
Munduan
Lehorteak eta basamortuak
ugaritzea.
Itsas maila
igotzea.
Bero-boladaluzeagoak.
Klima epelagoetako
animaliak iristea.
Itsasoan medusak ugaritzea.
Prezipitazioakgutxitzea.
Espainian
132837 _ 0020-0033.indd 33132837 _ 0020-0033.indd 33 7/7/09 17:26:107/7/09 17:26:10
34
AtxetanMendien hegalean eta itsasoaren ondoan, Arranondotik Lekeitioraino dagoen hiru orduko bidea, nik ikusi ditudanetik ederrenetako bidea bada.
[] Beste aldetik Kantauriko itsas berdingabea ageri da, bere betiko edertasunaz apaindurik, hain laster urdin, bare eta baketsu urertzean, txipli-txapla jolasean dagoela eta Bilborantz edo Donostiarantz, Frantziara edo Santander aldera doazan ontziak eta Euskal Herriko arrantzaleen potintxoak bere mokorren gainean maite ro darabiltzala; hain laster gaizto, haserre eta beldurgarria, bitsez betea ta irakina, bere gainaldeko gauza guztiak ondatu nahirik eta lehorreko aitz irme gogorrekin borroka indartsu bizi eta amorratuan orroaka.
Txomin Agirre. Kresala
Urak3
Zure ustez, zer adierazi nahi du egileak bere mokorren gainean eta irakina hitzen bidez?
Gure itsasertzeko zer herri ezagutzen dituzu? Deskribatu herri horiek.
132837 _ 0034-0047.indd 34132837 _ 0034-0047.indd 34 7/7/09 17:25:477/7/09 17:25:47
35
IbaiakIbaiak etengabeko ur-lasterrak dira. Sortzen denetik bokalera iritsi arte ibaiak egiten duen bideari ibaiaren ibilbidea esaten zaio. Ibaiaren ibilbidean, hiru zati bereizten dira: goi-ibilbidea, erdiko ibilbidea eta behe-ibilbidea. Ibaiaren ibil-bideko zati horietako batetik bestera, aldatu egiten dira emaria ibaien ur kantitatea eta ibilgua ibaien urpeko lurra edo bidea.
1. Adierazi nolakoak diren ibaien emaria eta ibilgua goi-ibilbidean, erdiko ibilbidean eta behe-ibilbidean.
Aintzirak eta urtegiakItsasoetan eta ibaietan dagoenaz gain, ain-tziretan eta urtegietan ere badago ura pai-saian.
Aintzira k ur gezako berezko putzu handiak dira. Aintzira txikiei urmael esaten zaie.
Urtegi ak gizon-emakumeek ibaien ibilbi-dean egindako ur-metaketak dira. Horre-tarako, presak egiten dituzte ibaien ibil-guetan.
2. Zertan dira berdinak aintzirak eta urtegiak, eta zertan desberdinak?
Nafarroako urakNafarroako Foru Komunitatean badira ibai- ak, urtegiak eta aintzirak.
Ibai ak: Ebrok eta haren ibaiadarrek zehar-katzen dute Nafarroako lurraldearen zati-rik handiena.
Nafarroako Foru Komunitateko urtegiak giza kontsumorako, ureztatzeko eta elek-trizitatea ekoizteko erabiltzen dira.
Nafarroako aintzirarik handiena Pitillas-koa da.
3. Aipatu Ebroren Nafarroako bi ibaiadarren izenak.
GOGORATU IKASITAKOA
Ibaiek zer ezaugarri dituzten.
Zein diren, eta nolakoak, isurialdeetako ibaiak.
Zer diren itsas urak, urtegiak, aintzirak eta lur azpiko urak.
Nolakoak diren Nafarroako Foru Komunitateko urak.
Nola interpretatzen den ibai baten ibilbidearen profila.
HAU IKASIKO DUZU
132837 _ 0034-0047.indd 35132837 _ 0034-0047.indd 35 7/7/09 17:25:487/7/09 17:25:48
36
IbaiakIzaki bizidun guztiok behar dugu ura. Horregatik, gizon-emakumeek ibai baten edo aintzira baten ondoan eraiki izan dituzte herriak, Antzinarotik.
1. Nolakoak diren ibaiakEuriaren edo lurmentzearen ondorioz mendietan ura pilatzean sortzen diren etengabeko ur-laste-rrak dira ibaiak. q Ibaietako ura ohantze edo ibil-gu batean zehar higitzen da.
Ibaiek badituzte beste elementu hauek ere:
Ibilbidea. Sortzen direnetik bokaleetara iritsi arte ibaiek egiten duten bidea da. Ibaien boka-letan bi fenomeno sortzen dira: itsasadarra, itsasoko ura ibaiaren ibilguan sartzen denean; eta delta, arrastaka eramaten dituzten materia-lak bokalean pilatzen direnean eta triangelu formako lur-eremuak sortzen dituztenean.
Emaria. Ibaiek eramaten duten ur kantitatea da.
Erregimena. Nola aldatzen den ibaien emaria, urtean zehar. Ibai batek erregimen erregularra duela esan ohi da, aldaketa txikiak baditu, eta erregimen irregularra duela, berriz, emaria asko aldatzen bazaio hilabete batzuetatik besteetara.
2. Ibaietan eragiten duten faktoreakIbai batzuk luzeak eta beste batzuk laburrak zer-gatik diren eta batzuek erregimen erregularra eta beste batzuek irregularra zergatik duten ulertze-ko, ibaien ibilbidean zehar zer-nolako klima eta erliebea dauden hartu behar da aintzat. w
Erliebearen eragina. Erliebeak ibaiko uren luzeran eta abiaduran eragiten du. Itsasotik gertu dauden mendietan sortutako ibaiak laburrak dira; itsaso-ratzeko tokitik urruti dauden mendietan sortuta-koak, berriz, luzeak. Bestalde, ibaien urak azkar higitzen dira malda handiko lurzoruetan zehar.
Klimaren eragina. Klimak ibaien emarian eta erre-gimenean eragiten du. Eremu euritsuak zeharka-tzen dituzten ibaiak oso emaritsuak eta erregi-men erregularrekoak izan ohi dira. Aitzitik, klima mediterraneoa duten eremuetan zehar soilik higi-tzen diren ibaiek erregimen irregularra dute.
w Erliebeak eta klimak ibaietan duten eragina. A. Ibaiaren goi-ibilgua. B. Ibai bat agorraldian.Nola eragiten diete ibaiei erliebeak eta klimak?
A
B
GO
I-IB
ILB
IDEA
ERD
IKO
IBIL
BID
EAB
EHE-
IBIL
BID
EA
ibaiadarra
urtegia
meandroa
delta
q Ibai baten ibilbidea. Zer zatitan du ibilgurik zabalena? Eta zer zatik du maldarik handiena?
132837 _ 0034-0047.indd 36132837 _ 0034-0047.indd 36 7/7/09 17:25:497/7/09 17:25:49
37
3
37
3
Ceuta
Melilla
PO
RT
UG
AL
F R A N T Z I A
B i z k a i k o g o l k o a
ANDORRA
Tambre ibaia
Pisu
erga
ibai
a
Nav
ia ib
aia
Naln ibaia
DUERO IBAIA
Segr
e ibaia
gueda ibaia
Deba
ib.
EBRO IBAIA
TAJO IBAIA
Ibai
z aba
l ib.
D
eva
ib.
Jara
ma
ib.
Jabaln ibaia
Salor ibaia
Matac hel ib.
Guadalhorce ib
Gua
diar
o ib
.
Guada
lete ib.
G uada
lentn
ib.
Bid
a soa ib.
SEGU RA IB.
Ti n
to ib
.
Mijares ib.Turia ibaia
Al manzora ib.
Alberche ibaia
Jiloca ibai aZ
nca
ra i b
aia
Mundo ib.
GUADIANA IBA
IA
EBRO IB AIA
Nar
cea i
baia
Ro Ter
Be
saya
ib.
Sa j
a
ib.
TAJO
IBAI
A
DUERO IBAIA
GUA
DIA
NA
IBAI
A
MIO I
BAIA Sil i
baia
Ada
ja ib
aia
Esla
ibai
a
Cig
ela ib
aia
Tormes ibaiaJal
n ibaia
Eo ib
aia
Odiel ib.
Zjar
ib.
Genil ib.
JCAR IBAIA
Titar iba
ia
Eresma ibaia
A rag
n ibaia
Cabriel i ba ia
GUADAL
QUIVIR IB
AIA
Ulla ibaia
Cin
ca ib
aia
Alagn
ibaia
Gl
lego
ib
aia
Guadali
mar ib.
Ro
Llo
breg
at
Huer
va ib
.
O Z E A N O
A T L A N T I K O A
M ed i
t er r
a ne o
i ts a
s oa
O Z E A N O A T L A N T I K O A
0 80
Kilometroak
Eskala
E
H
I
M
L E G E N D A
Kantaurialdeko isurialdea
Isurialde mediterraneoa
Ibaia
Sakana edo uharra
Isurialde atlantikoa
3. Espainiako isurialdeakBegiratu e mapari. Espainiako lurraldeko ibaiak ageri dira. Zuzenean itsasoratzen diren ibaiei ibai nagusi esaten zaie. Beste ibai batera doazen ibaiei, berriz, ibaiadar. Ibai nagusi batek eta ha-ren ibaiadarrek egiten duten ibilbideari arro esa-ten zaio.
Bestalde, Espainiako lurraldea hiru koloretan bana-tuta dago. Kolore bakoitzak isurialde bat adierazten du. Isurialde bateko lurretako ibai, sakan eta uhar guztietako urak itsaso berera isurtzen dira.
Espainian hiru isurialde daude: iparraldean, Kantaurialdeko isurialdea; ekialdean eta hego- aldean, isurialde mediterraneoa; eta mendebal-dean, isurialde atlantikoa.
e Espainiako isurialdeen mapa. Aipatu Espainiako isurialdeen izenak eta eman isurialde bakoitzeko hiru ibairen izenak.
Ibaiek bidean zeharkatzen dituzten eremueta-ko erliebeak eta klimak eragina dute ibaietan. Espainian hiru isurialde daude: Kantaurialde-koa, mediterraneoa eta atlantikoa.
1. Definitu ibaien arroa eta erregimena.
2. Esan zer faktorek eragiten dieten ibaiei eta azaldu nola eragiten dieten.
3. Erreparatu e mapari.
a. Zeinek du hiru isurialdeetan hedadurarik handiena?
b. Aurkitu ibaia hauek mapan: Tajo, Naln eta Jcar.
c. Egin fitxa bat goiko ibai horietako bakoitzari buruz. Fitxetan, idatzi zer isurialdetakoak diren eta zer mendikatetan sortzen diren; gainera, aipatu ibaiaren ibaiadarretako baten izena.
Galderak
132837 _ 0034-0047.indd 37132837 _ 0034-0047.indd 37 7/7/09 17:25:507/7/09 17:25:50
38
Espainiako ibaien isurialdeak
1. Isurialde mediterraneoaIsurialde mediterraneoko ibaiak laburrak eta emari txikikoak dira, Ebro izan ezik. Izan ere, klima mediterraneoa duten ere-muak zeharkatzen dituztenez, ur gutxi jasotzen dute euritik. Erregimen irregularra dute: agorraldia izaten dute udan (ema-ria nabarmen gutxitzen zaie), eta uhaldiak edo ur-goraldiak, udaberrian eta udazkenean. Euriteen garaian, ibaiek ibilguan sar tzen dena baino ur gehiago bil dezakete, eta gainezka egin.
Hauek dira isurialde honetako ibairik luzeenak: q
Ebro : Kantabriar mendikatean jaiotzen da; ibai luzea eta oso emaritsua da, Pirinioetan sortzen diren hainbat ibai-ren urak hala nola Aragn, Gllego eta Segre ibaienak eta Iberiar goi-ordokian sortzen diren beste hainbatenak hala nola Jaln eta Huerva ibaienak jasotzen baititu.
Jcar : Iberiar goi-ordokian jaiotzen da, bai eta haren ibaia-dar nagusia den Cabriel ere.
Segura : Mendikate Subbetikoan jaiotzen da; haren ibaiadar nagusia Mundo ibaia da.
Isurialde honetan, badira beste zenbait ibai ere: Turia, Mija-res, Llobregat, Ter, Guadalhorce eta Almanzora.
Bestalde, euri-bide eta uhar ugari daude isurialde honetan; batez ere, Balear uharteetan. Ibilguak agortuta egoten dira; euria egiten duenean soilik izaten dute ura. Ekaitz handiak gertatzen direnean, berriz, gainezka egin dezakete, eta uhol-deak sor daitezke.
2. Kantaurialdeko isurialdeaKantaurialdeko isurialdea da hedadura txikiena duen isurial-dea. Ibaiak laburrak eta malda handikoak dira, Kantabriar mendikatean jaiotzen baitira, itsasoratu beharreko itsasotik gertu. Horrez gain, emaritsuak dira, eta erregimen erregular samarra dute, klima ozeanikoa duten eremuak zeharkatzen baitituzte; hau da, urte guztian zehar euri ugari izaten duten eremuak.
Hauek dira Kantaurialdeko isurialdeko ibai nagusiak: w
Euskadin: Bidasoa, Oria, Deba eta Ibaizabal.
Kantabrian: Pas, Saja, Besaya, Nansa eta Deva. Azken ibai hori Kantabriaren eta Asturiasen arteko muga da.
Asturias: Sella, Naln, haren ibaiadar Narcea, Navia eta Eo. Azken ibai hori Asturiasen eta Galiziaren arteko muga da.
w Kantaurialdeko isurialdea. Ibai nagusiei buruzko grafikoa. Navia ibaiaren bokalearen argazkia.
q Isurialde mediterraneoa. Ibai nagusiei buruzko grafikoa. Ebro ibaiaren argazkia, Zaragozan. Ebro Espainiako ibairik emaritsuena da.
Navia: 159 km
Jcar: 498 km
Ebro: 910 km
Naln: 129 km
Segura: 325 km
Eo: 79 km
Turia: 280 km
Ibaizabal: 69 km
Ter: 209 km
Bidasoa: 67 km
132837 _ 0034-0047.indd 38132837 _ 0034-0047.indd 38 7/7/09 17:25:507/7/09 17:25:50
39
3
39
3
3. Isurialde atlantikoaIsurialde atlantikoak du hiruretan hedadura handiena. Isurialde horretako ibai gehienak luzeak dira, Atlantikotik urruti dauden mendietan jaiotzen baitira, eta ozeano horretan itsasoratzen. e
Galiziako ibaiak. Oso ibai emaritsuak eta erregimen erregu-larrekoak dira, euria maiz egiten duen eremuetan zehar igarotzen baitira. Ibai nagusiak, Mio eta haren ibaiadar Sil dira. Hauek dira beste ibai batzuk: Tambre eta Ulla.
Iberiar goi-ordokiko ibaiak. Iberiar penintsula osoko ibai luzee-nak dira, ozeanotik urruti dauden mendietan jaiotzen baitira. Ibaiek agorraldia izaten dute udan, eta hazita etortzen dira maiz, udaberrian eta udazkenean. Hauek dira ibai nagusiak:
Duero. Iparraldeko iberiar goi-ordokia zeharkatzen du, eta ibaiadar hauek ditu: Pisuerga, Esla, Adaja eta Tormes.
Tajo. Hegoaldeko iberiar goi-ordokia zeharkatzen du, eta penintsulako ibai luzeena da; hauek dira ibai horren ibaiadar garrantzitsuenak: Jarama, Alberche, Titar eta Alagn.
Guadiana. Ibai horrek ere Hegoaldeko iberiar goi-ordokia zeharkatzen du. Ibaiadar nagusiak: Zncara, Cigela eta Zjar.
Andaluziako ibaiak . Erregimen erregularra dute, eta Guadalqui-vir ez beste guztiak laburrak dira. Ibai aipagarrienak: Guadalqui-vir eta haren ibaiadarra den Genil, Odiel, Tinto eta Guadalete.
Kanariar uharteetako sakanak. Kanariar uharteetan ez dago etengabeko ur-lasterrik, klima oso lehorra baita. Sakanak daude; hau da, euria egiten duenean ura izaten duten ibilgu sakonak. Adibidez, Angustiasko eta Infiernoko sakanak.
Espainiako ibaiak hiru isurialdetan banatuta daude: isurial-de mediterraneoan erregimen irregularreko ibaiak daude; Kanturialdekoan, ibai emaritsuak eta oso laburrak; eta isu-rialde atlan tikoan, ibai luzeak eta emaritsu samarrak.
1. Osatu taula hau koadernoan eta egin Espainiako gainerako isurialde bakoitzaren taula ere.
ISURIALDE ATLANTIKOA
Zenbait ibairen izenak: ......... Ibaien ezaugarriak: .........
2. Zer isurialdetakoak dira Espainiako ibai erregularrenak? Azaldu erregulartasun horren zergatia.
Galderak
LORTU NAHI DUGUN MUNDUA
Babestu uholdeen arriskutikIbai eta sakan askok uhaldiak izan ohi dituzte, eta gainezka egiten dute. Ura oso bizkor higi daiteke, eta soro ak eta herriak urpean gera daitezke. Uholdeetatik babesteko, aholku ha uek hartu behar dituzu aintzat:
Joan ibilgutik urruti dagoen toki garai batera.
Ez geratu sekula auto barruan.
Adi egon agintarien ohar eta ahol- kuei.
Aipatu uholdeetan jarraitu beharreko beste aholku bat.
e Isurialde atlantikoa. Ibai nagusiei buruzko grafikoa. Guadalquivir ibaiaren argazkia, Sevillan.
Tajo: 1.007 km
Duero: 895 km
Guadiana: 818 km
Guadalquivir: 657 km
Mio: 310 km
132837 _ 0034-0047.indd 39132837 _ 0034-0047.indd 39 7/7/09 17:25:517/7/09 17:25:51
4040
Itsas urak, aintzirak, urtegiak eta lurpeko urak
Lurrazalean, ibaietako uraz gain, beste hainbat tokitan ere badago ura: itsasoetan, aintziretan eta urtegietan. Ur horiei guztiei gainazaleko urak esa-ten zaie. Bestalde, lurpean ere badago ura: lurpe-ko urak esaten zaie.
1. Itsas urakIbaiek itsasora edo aintziraren batera isurtzen dute ura. Ozeanoetako eta itsasoetako ur guztien mul tzoari itsas urak esaten zaio. Itsas urak gaziak dira, eta etengabe higitzen dira: higidura horrek sortutako olatuak itsasertzeraino iristen dira. q
Itsas urak oso erabilgarriak zaizkigu gizon-emaku-meoi. Itsasoetatik eta ozeanoetatik elikagaiak (arrainak, itsaskiak, algak...) eta lehengaiak (adi-bidez, gatza) eskuratzen ditugu. Bestalde, komu-nikatzeko bide gisa erabiltzen da, itsasontzien bidez, eta baliabide turistikoa ere bada, itsaser-tzera hamaika turista joaten baitira.
2. Aintzirak eta urmaelakAintzirak lurrez inguratutako ur multzoak dira eta, beraz, kontinenteetan daude. Aintzira txikiei urmael esaten zaie.
Espainiako aintzirak txikiak dira; hortaz, urmaelak dira gehienak. Aintzirak eta urmaelak mendietan, ordokietan eta itsasertzetik gertu daude. w Ikus ditzagun:
Mendietako aintzira eta urmaelak. Izotza urtze- aren ondorioz sortu dira, eta glaziar-aintzira esaten zaie. Espainiako glaziar-aintzira handie-na Sanabriakoa da (Zamora).
Ordokietako urmaelak. Euri-urak pilatzean sor-tzen dira. Esate baterako, Gallocantako urmae-la, Zaragozan.
Itsasertzeko urmaelak. Itsasertz lauetan dau-de. Esate baterako, Valentziako itsasertzean sortu da itsasertzeko aintzira bat: Albufera du izena. w Espainiako aintzirak. A. Sanabriako aintzira.
B. Gallocantako urmaela. C. Albufera.
q Mediterraneo itsasoa. Itsasoko urak etengabe higitzen dira, eta olatuek itsasertzaren kontra egiten dute talka.
A
B C
132837 _ 0034-0047.indd 40132837 _ 0034-0047.indd 40 7/7/09 17:25:527/7/09 17:25:52
41
3
3. UrtegiakPaisaietan, badira hainbat urtegi. Ibaien ibilguetan sortzen dira, presa baten bidez ibaiko urari eutsita.
Espainian, 1.200 presa eta urtegi baino gehiago daude. Urtegi hauek dute edukiera handiena: Tajo-ren arroko Alcntara eta Buenda urtegiek, Gua-dianaren arroko La Serena e eta Cjara urtegiek, Dueroren arroko Almendra eta Ricobayo urtegiek, eta Ebroren arroko Mequinensa urtegiak.
4. Lurpeko urakEuria egiten duenean, uraren zati bat lurrak xurga-tzen du, eta urak zenbait lur-geruza zeharka tzen ditu, harik eta harkaitz iragazgaitzarekin topo egin arte. Lurpean geldi dauden edo bertatik iragaten diren ur multzoei lurpeko urak esaten zaie. Hortaz, lurpean lurpeko uren metaketak edo akuiferoak sor tzen dira.
Espainian, erabilgarri dagoen ur gezaren laurdena lurpeko urak dira. Ur horiek ateratzeko, lurra zula-tzen da eta putzuak egiten dira. Gizon-emakumeok edateko eta ureztatzeko erabiltzen ditugu lurpeko ur-erreserba horiek. r
Lurreko urak bi multzotan banatzen dira: gai-nazaleko urak itsasoak, ibaiak, aintzirak eta urtegiak dira; lurpeko urak, berriz, lurpera iragazten diren urak dira.
1. Esan zer hiru motatako aintzirak edo urmaelak dauden Espainian eta azaldu nola sortu diren mota bakoitzekoak.
2. Begiratu bi marrazki hauei, eta adierazi bietako zein den urmaela eta zein urtegia. Zer alde dago bien artean?
3. Zer jatorri dute lurpeko urek? Eta ordokietan sortzen diren urmaeletako urek?
4. Aipatu Tajo, Guadiana, Ebro eta Dueroren arroetako urtegi bana.
Galderak
e La Serenako urtegia, Guadiana ibaian. Extremaduran dago. Espainiako urtegien artean, hark du edukiera handiena.
r Soroak ureztatzen. Akuiferoetako ura aprobetxatzen da ureztatzeko.
A B
132837 _ 0034-0047.indd 41132837 _ 0034-0047.indd 41 7/7/09 17:25:547/7/09 17:25:54
4242
q Nafarroako ibaien, urtegien, aintziren eta kanalen mapa.
Nafarroako Foru Komunitateko urak
Nafarroako Foru Komunitatean ibaiak, urtegiak, aintzirak eta kanalak daude, lurralde osoan zehar. q Nafarroako ibaiak bi isurialdetan daude banatuta: Bizkaiko golkoko isurialdea eta isurialde mediterraneoa. Nafarroako ibai gehienak isurialde mediterraneokoak dira.
1. Bizkaiko golkoko isurialdeko ibaiakUrak Bizkaiko golkora isurtzen dituzten ibaiak laburrak, ema- ritsu ak eta malkartsuak dira, itsasotik gertu jaiotzen baitira. Ibai batzu ek ur-jauziak dituzte ibilbidean zehar, koska handiak gainditu behar baitituzte. w Hona hemen isurialde horretako zenbait ibai:
Bidasoa ibaia denetan luzeena da. Hasierako ibilbide zatian, Baztan ibaia du izena. Erratzun sortzen da, Nafarroako Piri-nioetan, eta Baztan harana zeharkatzen du. Gero, Nafarroatik irtendakoan, Frantziarekiko muga egiten du, Irun eta Hendaia arteko bokaleraino. Bidasoaren ibaiadar nagusia Ezkurra da.
Urumea eta Lei tzaran ibaiak ere isurialde horretakoak dira.
E
I
M
H
0 14
Kilometroak
Eskala
FRANTZIA
ERRIOXA
GAZTELA ETA LEON
EUSKADI
ARAGOI
Eugiko urtegia
Esakourtegia
Pitillaskoaintzira
Allozkourtegia
Zolinakourtegia
Itoizkourtegia
Irabiakourtegia
Kanal Inperiala
Lodosako kanala
Tausteko kanala
Bardeako kanala
Leitzaran ibaia Ezkurra ibai
a
Urumea ib.
Bidas oa ib.
Ultzam
a ib. Arga
ib
aia
Irati ibaia Are
ta ib
aia
Zara
itzu
ibai
a
Eska
ibai
a
Elorz ibaiaEga ibaia
Arga ibaia
Ega ibaia
Zidakoz ibaia
Arag
oi ibaia
Linares ibaia
EBRO IBAIA
ISURIALDEAK
Bizkaiko golkokoa
Mediterraneoa
Kanala
w Xorroxingo ur-jauzia, Baztan haranean.
132837 _ 0034-0047.indd 42132837 _ 0034-0047.indd 42 7/7/09 17:25:547/7/09 17:25:54
43
3
43
3
2. Isurialde mediterraneoko ibaiakNafarroako isurialde mediterraneoko ibaiak Ebro eta haren ibaiadarrak dira. e
Ebro ibaiak 107 kilometroan zeharkatzen du Nafarroa, eta zenbait tartetan Nafarroaren eta Errioxaren arteko muga da. Hainbat ibaiadarren urak jasotzen ditu, ezker-eskuin.
Ezkerraldeko ibaiadarrak. Emaritsuenak dira, klima ozeani-koko nahiz mendiko klimako lurraldeak zeharkatzen baiti-tuzte. Pirinioetan sortzen dira. Mendebaldetik ekialdera, hauek dira Ebroren ezkerraldeko ibaiak: batetik, Ega eta haren ibaiadar Urederra; bestetik, Aragoi eta haren ibaia-dar Arga, Zidakos eta Irati. Ibai horiek arroilak eta haran sakonak sortzen dituzte; esate baterako, Arbaiungo arroila eta Erronkaribar.
Eskuinaldeko ibaiadarrak. Emari txikikoak eta erregimen irregularrekoak dira, barrualdeko klima mediterraneoa duten lurraldeak zeharkatzen baitituzte. Hauek dira Ebroren eskui-naldeko ibaiadar nagusiak: Alhama eta Queiles ibaiak.
3. Urtegiak, kanalak eta aintzirakNafarroako ibaietan, zenbait urtegi eta kanal eraiki dira. Ho-rrez gain, badira beste zenbait aintzira ere.
Nafarroako urtegi handienak Esakoa (Aragoi ibaian) eta Itoizkoa (Irati ibaian) dira. Aurrekoak baino edukiera txikia-goko beste bi, berriz, Allozko eta Eugiko urtegiak dira. r
Kanal luzeenak Lodosakoa, Inperiala eta Taustekoa dira. Kanal horiek Ebro ibaiko ura banatzen dute, laboreak urez-tatzeko.
Aintzira rik handiena Pitillaskoa da. Beste aintzira batzuk, berriz, Lor-ko aintzira eta Las Caas aintzira dira.
Nafarroako ibaiak bi isurialdetan banatuta daude: Bizkaiko golkoko isurialdea eta isurialde mediterraneoa (hedadura han-diagokoa). Urtegiak, kanalak eta aintzira txikiak ere badira.
e Ebro ibaia, Tuteran.
r Eugiko urtegia. Urtegi hau Arga ibaian dago, Kintoako oihanetik hurbil.
1. Begiratu q mapari eta egin taula bat. Taulan, idatzi ibai bakoitzaren izena zutabe batean, eta ibaiaren ibilbidean dauden urtegiena, beste batean.
2. Azaldu Nafarroako Foru Komunitateko isurialde mediterraneoko eta Bizkaiko golkoko isurialdeko ibaien ezaugarriak.
3. Aurkitu bi kanal q mapan eta idatzi koadernoan haien izenak.
Galderak
132837 _ 0034-0047.indd 43132837 _ 0034-0047.indd 43 7/7/09 17:25:557/7/09 17:25:55
44
1. Kalkatu mapa hau, eta koloreztatu isurialde bakoitza dagokion kolorez. Gero, egin jarduera hauek:
a. Idatzi ibaien izenak hutsuneetan.
b. Idatzi isurialde bakoitzeko bi ibairen izenak.
c. Zer mendikatetan sortzen dira Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaiak?
d. Aipatu isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa banantzen dituen mendikate baten izena.
AriketakUlertu
2. Begiratu 131. orrialdeko mapari, eta idatzi ibaien ibaiadarrak beheko taulan.
IBAI NAGUSIA
Duero
Tajo
Guadiana
Guadalquivir
Ebro
4. Aipatu termino pare bakoitzeko terminoen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak:
a. ibai nagusia ibaiadarra
b. ibaiaren emaria ibaiaren erregimena
Kantaurialdeko isurialdea
Isurialdeatlantikoa
...............isurialdea
Ibai laburrak etamalda handikoak
.........
.........
.........
.........
Espainiako isurialdeak
Arrazoitu
6.