Sinopsia
“Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu
nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean...”
Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez
denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-
ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan,
bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea.
Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait
erakutsiko digu azkenerako?
Zuzendaritzatik
Pertsonai bat, istorio bat, hiru ahots.
Kontraesanak
abiapuntu
nagusitzat hartuta,
hitza eta ekintza
batera sortzen joan
dira.
Umorea eta kritika
izango dira lan
honen euskarri
nagusiak. Bi
elementurekin
osatutako
eszenografiarekin,
aktorearen jokoak
arreta bereganatuko
du.
Publikoak
gonbidatuen papera
hartuz, harreman
estua eta intimoa
sortuko da.
Behar teknikoak
Espazio eszenikoa:
Zabalera: 6m
Sakonera: 6m
Altuera: 3m
Argiztapena eta soinua.
Taldeak ekipoa eramango luke.
Autonomoa.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza eta aktorea Miren Tirapu Goikoetxea
Idazlea Gaizka Sarasola Iarzabal
Argi diseinua Andoni Mendizabal Andonaegi
Argazkiak Itziar Matxain Urra
Kartela Araiz Mesanza Iturritxa
(34) 677.638.749
www.behekolarraine.eus
Alde Zaharra 14, Lekunberri
Nafarroa