+ All Categories
Home > Documents > Txokolate-fabrika

Txokolate-fabrika

Date post: 26-Jan-2016
Category:
Upload: isanne
View: 62 times
Download: 8 times
Share this document with a friend
Description:
Txokolate-fabrika. Itsasne eta bere lagunak txokolatea duten zenbait errezeta egiten ikasten ari dira: pazko-asteko arrautzak, untxiak... Moldeak eta errezetak badituzte, baina arazo bat dute: zenbaki guztiak ulertzea zaila da! Lagunduko al diegu?. 1. - PowerPoint PPT Presentation
18
Txokolate-fabrika
Transcript

Txokolate-fabrika

Itsasne eta bere lagunak txokolatea duten

zenbait errezeta egiten ikasten ari dira:

pazko-asteko arrautzak, untxiak...

Moldeak eta errezetak badituzte, baina

arazo bat dute: zenbaki guztiak ulertzea

zaila da!

Lagunduko al diegu?

Lehen errezeta egiteko neska-mutilek sei

txokolate-tableta erosi dituzte eta tableta

bakoitzak hamar koadrotxo ditu: 1

“Bost haur bagara… nola banatuko ditugu tabletak?”, galdetu

du Itsasnek.

“Nahiko erraza da”, erantzun du Josebak, zaharrenak:

“Gutako bakoitzak tableta oso bat eta bi hamarren izango

ditu. Hori honela idazten da”:

1,2Oso bat, bi hamarren

1

“Hori berria da niretzat!”, esan du, oso pozik, Itsasnek. “Eta sei

izango bagina? Edo zazpi haur? Eta zortzi izango bagina? Nola

idatziko genuke bakoitzaren txokolate kopurua?” 11

Oso bat

0,8Zero oso, zortzi

hamarren

0,4 geratzen da

____________________0,4 geratzen

da

Sei haur Zazpi haur Zortzi haur

Nola idazten eta irakurtzen da haur bakoitzari hirugarren kasuan dagokion txokolate kopurua adierazten duen zenbakia?

“Arratsaldeon guztioi! Berandu iritsi naiz,

barkatu atzerapena… Baina noski, txokolatea

ekarri dut”, esan du Armandok oso pozik. 2

“Kaixo! Bai txokolate handia!”, esan du

Josebak. “Baina orain berriz egin beharko

ditugu kontu guztiak... txokolate honek 100

koadrotxo ditu, hau da, aurrekoarekin

alderatuz, hau izango litzateke:”

20,01Zero oso, ehunen bat

“Lehen bost ginen, hau da, gutako bakoitzari

hogei ehunen zegozkiola, hau da:” 20,20Zero oso, hogei ehunen

“Bai, oso ondo sasijakintsu, baina sei gara.

Dena ez da hain erraza, ezta?”, esan du

Nikolak, bere anaiaren protagonismoaz

zertxobait jeloskor.

“Beno, sei bagara, gutako bakoitzari hau

dagokio:”

2____________________

_________________

Nola idazten eta irakurtzen da haur bakoitzari orain dagokion txokolate kopurua adierazten duen zenbakia?

“Beno, neba maiteok, zer iruditzen zaizue

liskarrean aritzeari utzi eta lanari ekiten

badiogu?”, esan du Itsasnek, pazientzia

galduz.

“Har dezala bakoitzak molde bat… zenbat

txokolate behar dugu?”

“Hemen, errezetan, hau jartzen du:”

3

0,5 kg txokolate

“Zer esan nahi du horrek?”, galdetu du

Armandok.

“Begira… 0,1 hamarren bat bada, orduan, 0,5

bost hamarren dira. Hau da, erdia.

0,5 kg kilogramo baten erdia da.”

30,5 kg txokolate

=

½ kg txokolate

“Ene, arazo bat dugu… erosi dugun guztia

batuta 0,25 kg txokolate besterik ez dugu…”,

esan du Josebak.

“Nola? Errezetak eskatzen duen txokolatea

baino gehiago edo gutxiago dugu?”, galdetu

du Nikolak.

3

“Mmmmmm… 0,5 kg eta 5 hamarren gauza

bera da. Eta 0,25 hogeita bost ehunen

txokolate da, nola dakigu zein den

handiagoa?”, galdetu du Itsasnek.

“Badakit! Bihur ditzagun guztiak ehunen:

5 hamarren eta 50 ehunen gauza bera da.”

30,5 kg = 0,50 kg

5/10 kg = 50/100 kg

“Oraindik ez dakit... zein da handiagoa?”

0,25 kg ……. 0,50 kg

“Itsasne, pentsatu pixka bat: hogeita bost

ehunen berrogeita hamar ehunen baino

txikiagoa edo handiagoa da?”

3

100 100

25 ……. 50

Erantzun al dezakezu Josebaren galdera?

“Behar dugun txokolatearen erdia dugu!”,

esan du Armandok.

“Gainerako osagaien kopuruak ere erdira

zatitu beharko ditugu…”

“0,5 kg txokolate…

5 arrautza-zuringo… 1,2 kg azukre-hauts…

limoi-ura….”

4

Lagunduko al diezu gure gozogileei ezkerreko

kopuruaren erdia eskuinean idazten?

Arrautzak

0,5 kg txokolate…..0,25 kg txokolate

Glas azukrea

5 arrautza-zuringo……___ arrautza-zuringo

1,2 kg azukre …................___ kg azukre

Limoi baten ura………...________ ura

4Zenbat da zifra horietako bakoitzaren erdia?

“Kito! Badakizkigu kopuruak.

Lehen pausoa txokolatea desegitea da.

Peru! Emango al didazu txokolatea?”

“Aizu! Dena ez…”, esan du Peruk.

“Antsietatea dela eta, zertxobait jan dugu…”, esan du

Itsasnek.

“Bai… nire ustez, erdia baino gehiago jan dugu…”,

aitortu du Nikolak.

“Baina guztion artean zure zatia gorde dugu, Joseba!

Hemen duzu…”

Txokolate-fabrika


Recommended