+ All Categories
Home > Documents > Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera...

Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera...

Date post: 05-Feb-2020
Category:
Upload: others
View: 0 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
8
61 7 Valderejoko Parke Naturala: Puron ibaiaren inguruko natura Valderejoko parke naturala haran erdizirkular batean dago, kareharrizko horma garai batzuek inguratuta. Gune hori bi lurralderen eta bi klimaren (atlantikoa eta mediterraneoa) artean dago. Biztanle dentsitate txikiak eta bakartuta egoteak gorde dute Puron ibaiak moldatu duen gune paregabea. Gainera, Valderejoko parke naturala Natura 2000 Sarearen barruan dago. Despopulatuz joan da, eta orain biztanle guztiak Lahoz eta Lalastra herrietan bizi dira. Gehienbat, zerealgintzan, ardi latxak edo behiak zaintzen eta erlezaintzan aritzen dira.
Transcript
Page 1: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

61

7Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura

Valderejoko parke naturala haran erdizirkular batean dago,kareharrizko horma garai batzuek inguratuta. Gune hori bilurralderen eta bi klimaren (atlantikoa eta mediterraneoa)artean dago. Biztanle dentsitate txikiak eta bakartuta egoteakgorde dute Puron ibaiak moldatu duen gune paregabea.Gainera, Valderejoko parke naturala Natura 2000 Sarearenbarruan dago.Despopulatuz joan da, eta orain biztanle guztiak Lahoz etaLalastra herrietan bizi dira. Gehienbat, zerealgintzan, ardilatxak edo behiak zaintzen eta erlezaintzan aritzen dira.

Page 2: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

62

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

LALASTRATIKRIBERARA

0 km.- Gure ibilbidea Lalastranhasten da. Herri horretako sarre-ran aparkatu behar dugu.Herriko beste edozein lekutanaparkatzea debekaturik dago.

Han informazio zentro bat dago,umeentzako eta aisialdirako eki-pamendua duen atseden lekubaten ondoan.

Kale nagusitik, herri barrurajoango gara. Lalastrako eraikun-tzak landatarrak dira, eta bakar-tuta egon denez, herriak bere

tradizioaren kutsua gorde du.Herriaren erdian uraska ikusikodugu. Gaur egun ere, aziendekhortik edaten dute.

0,3 km.- Kale nagusitik jarrai-tuz, Lalastraren inguruetara iri-tsiko gara, eta eskuinaldeanParketxea ikusiko dugu,Lalastrako lehengo eskola.Parketxeak bide egokituei buruz-ko informazioa eskaintzen du,eta hango eko-museoa ezagutze-ra gonbidatzen du. Han, ezkerre-ko bidea hartuko dugu.

0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraitukodugu, ezkerraldean bidezidor batutzita. Toki horretan parkekofaunari buruzko informaziopanel bat dago.

Soilgune batera irtengo gara.Handik Puron ibaiaren etaVillamardones herri hustuarenikuspegi ona izango dugu.

1,5 km.- Pinudi batera sartukogara, eta hortik bidegurutzebatera iritsiko gara. Ezkerretarahartuko dugu, Portilla zidorraadierazten duen seinaleari jarrai-tuz.

1,7 km.- Zuzen jarraituko dugu.

Puron zidorra

Portilla zidorra

Page 3: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

63

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

4,3 km.- Parkeko mugara iritsikogara, alanbre arantzadunezkohesi batek inguratuta. Eskuine-tara hartuko dugu, eta Portillazidorretik jaitsiko gara Puronibairantz.

5 km.- Bidegurutze batera iritsi-ko gara, eta ezkerretara jokodugu, eskuinaldean gora doansaihesbide bat utzita. Ibilbidea-ren zati horretan ipuruak, arteaketa ohiko landaretza mediterra-neoa ikusiko ditugu.

5,9 km.- Beherantz jarraitukodugu. Eskuinetarako bihurgune

batean, ezkerraldean alanbrearantzadunezko hesi batekinegingo dugu topo. Hesi horigainditu behar dugu, eta zelaibat zeharkatu. Aurrerago, Riberaherri hustura iritsiko gara.

RIBERATIKLALASTRARA

6,9 km.- Riberara iritsiko gara.Herri hori XX. mendean, inguruhaietan, gertatu zen despopula-tzearen ondorioz hustu zen.Elizak baizik ez dirau zutik.

Riberako eliza

Puron ibaiko haitzartea

Page 4: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

64

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

Barruan, horma irudi gotikoaketa Done Ezteberi eskainitakoerretaula plateresko bat ikus dai-tezke.

Eskuinetara hartuko dugu,Riberako irteera alderantz. Tokihorretan, eremu egokitu bateanhar dezakegu atseden.

Riberatik, Santa Ana mendiarengailurrera (1.042 metro) igo gai-tezke. Horretarako, ezkerretarajo, eta gora doan Santa Anakobidezidorra hartu behar dugu.Ezin izango gara bizikletaz igo.

Gorantz jarraituko dugu Puronibaiko bidezidorretik zehar, atze-ra ere Lalastrara.

7 km.- Zuzen egingo dugu aurre-ra, ezkerretara zubi bat utzirik,eta Puron ibaiko haitzartetikjoango gara. Haitzarte horretatikigarotzen da ibilbidea, ezkerral-dean trokarte handi bat dagoela.

Puron zidorrean aurrera jarraitu-ko dugu. Legarrezkoa da bidehori, eta arteak ditu bazterretan.

Erreka bat zeharkatuko dugu,eta lurrezko bide batean sartukogara.

Baso horietan txantxangorriak,txioak, ur zozoak, urretxoriak,buztanikarak eta beste espeziebatzuk ugariak dira.

Valderejoko parke naturalaren ikuspegia

Sai arrea

Page 5: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

65

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

Valderejoko parke naturaleko landaredia

ITrokartetik zehar joango gara.

9,4 km.- 1,5 kilometroko bide-gurutzera iritsiko gara. Handik,gure bidean atzera eginda itzuli-ko gara Lalastrara.

10,9 km.- Lalastra, ibilbidearenbukaera.

Gure ibilaldian zehar arranoak,sai arreak, belatzak eta antzekohegaztiak ikusteko aukera izan-da itzuliko gara.

Page 6: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

66

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

K O K A L E K U A Z E H A Z T E N D U E N M A P A

Page 7: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

67

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

I B I L B I D E A R E N P R O F I L A

I N T E R E S A D U T E N T O K I A K

1 Vallegrull mendia

Ikuspegiak Santa Ana menditikHaranaren ikuspegiakValderejoko Parke Naturala

Inguruetako toki interesgarriakPuron ibaiaren iturburuaIkuspegiak San Laurendi ermitatik

1 Lalastra: Lalastrako gurutzea2 Villamardones: Aurriak eta ermita3 Ribera: Riberako eliza

Inguruetako toki interesgarriakAngosto: Angostoko Andre Mariaren santutegiaCorro: Los Moros haitzuloaBoveda: Labarretako arteko haitzuloaValderejoko kobazulo artifizialakBasabe: Urbinatarren oinetxe-jauregiaValpuestako kolegio eliza

1 Lalastrako aisiagunea

Inguruetako toki interesgarriakGR 1: Bide historikoaVillanueva Gobiaraneko igerilekuakVillañaneko toki parkea

Page 8: Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura 7 · 0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraituko dugu, ezkerraldean bidezidor bat ... labarretako ermita

68

V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a

fitxa teknikoa

GIZA AZTARNAKGOBIARANENHondakin megalitikoek (San Lo-renzoko tumulua eta Lerongo irui-narria) argi uzten dute gizakiakhistoriaurreaz geroztik egon direlaalde horretan. Bisigodoen garaikolabarretako ermita multzo txiki batere badago, lehen ebanjelizazioenerakusgarri.

Parketik hurbil Villañane herriadago. Handik, Angostoko AndreMariaren santutegira joan gaitez-ke. Estilo gotiko ederrean eginik,parrokia elizak eta inguruko hain-bat eraikinek osatzen dute santu-tegia.

Varonatarren dorre-jauregia ere na-barmendu behar da. XVI. mendekoarkitektura militarraren adibideikusgarria da, eta modu ezin hobe-an gorde da. Gaur egun arte bizila-gunak izan ditu. Villanueva Gobia-ran ere hurbil dago.

Naturaren eta paisaiarenaldetik interesa dutentokiak:Parkearen inguruetan Arcena men-dilerroa dago. Eremu garaiak na-gusi dira han, eta, gailur harritsue-

tatik behera, baso sarriko eta lan-dazabal joriko haranetara jaistendira.

Mendilerro horien inguruan, ga-rrantzi handiko guneak daude, ha-la nola Bovedako mendilerroa, Ra-so mendia eta Angosto haitzartea.Haitzarte hori Tumecillo ibaiak zu-latu du, eta Omecillo ibaiarekinbatera, Natura 2000 Sareko guneinteresgarrietako bat osatzen du.Ibar horretan galeria erako basooparoak daude, eta haietan sahat-sak eta zurzuriak hazten dira. Ma-galetan hariztiak, larre lehor erdinaturalak, eta sastrakadiak daude,bai eta orkidea ugariko alderdiakere.

Sarbidea: Lalastratik, A-4338 errepidetik

Distantzia, guztira:10,9 km

Denbora, gutxi gorabehera: 1,5 ordu.

Zailtasuna: Handia

Bizikletarik egokiena: Mendiko bizikleta

Adinik egokiena:15 urtetik gora

Kartografia:www.alava.net/cartografia

Arabako Foru Aldundia

Eskala:1:5000

Orrialdeak:110-55, 110-56, 110-63,

110-64

VALDEREJOKO PARKENATURALA

1992an eman zitzaion parkenatural izaera.Vallegrullgo,Lerongo eta Karriakogaillurren artekoa da hareningurunea. Puron ibaiakharana zeharkatzen du, etapaisaia ikusgarria sortzen du(ur jauzi eta putzu ederrak);paisaia horretan, askotarikofauna eta landaretza urtarrakgaratzen dira.

Ingurune horretan hainbatbiotopo dugu. Biotopohorietan 108 espezie ornodungaratzen dira, eta haienartean sai arrea nabarmentzenda, parkeko ikurra, hazkuntzakolonia garrantzitsua baitu.Badira erbiak, basurdeak,belatxinga mokohoriak,mendi-tuntunak, sai zuriak,belatz handiak, orkatzak,arrano beltzak, eta bai otsoakere, neguan.

Saguzar kolonia bat erebadago, eta sei espezie ditu.

Pinudiak, pagadiak, artadiaketa erkameztiak haranarengeomorfologiaren araberagaratzen dira, hainbatestratutan. Parkean, basoekineta urertzeko landaretzarekinbatera, larreak daude.

Hainbat azpiegitura dituparkeak (interpretaziozentroa, atseden lekuak, etaabar), eta ibilbide sareseinaleztatua eskaintzen du.


Recommended