DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA12-16 URTE
zatoz konfiantzaren espazioetara
LEINTZ BAILARA
Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Lanbide Heziketa Zerbitzu OrokorrakBatxilergoa
ARRASATE
ARETXABALETA
Zaldibar
Ferixaleku
GAZTELUPE
Gazteluondo
Arimazubi
ALMEN
Jose Arana
Basabeazpi
Umezaintza
Olarte
Uribarri
Santa Teresa
ESKORIATZA
ZERBITZU OROKORRAKOtalora Lizentziaduna, 8. 20500 Arrasate
Tel. 943 77 20 25 · Faxa: 943 79 79 [email protected]
www.arizmendi.eus
Arizmendi Ikastola Leintz bailarako
hezkuntza-kooperatiba euskalduna da.
Konfiantzaren Pedagogiaren baitan,
Bigarren Hezkuntzan, 12 urtetik 16ra bi-
tartean, IZEN proiektua du martxan.
IZEN proiektuak bizitzako egoerei aurre
egiten dakiten pertsonak hezten lagun-
tzea du xede.
Egoerei erantzuten dakien pertsona
Zein da bere pedagogia?1
23
4
5
6
Konfiantzaren eta Integrazioaren Pedagogiaz baliatzen da IZEN proiektua. Konfiantza, gaztea bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Eta integrazioa, berriz, gazteak lantzen dituen edukiak barnera ditzan eta horiekin bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzuna eman diezaien.
EGOERA ERREALAK: Ikasturteko eta arloko hiru unitate didaktiko lantzen ditu ikasleak. Horietan adinari egokitzen zaizkion egoera konplexu eta esanguratsuak ebaztea proposatzen zaio.
IKASLE AKTIBOAK: Ikaslea da bere ikaskuntzaren protagonista. Irakaslea lagun-tzailea da; ikasleari ikaskuntza antolatzen, errazten eta gidatzen laguntzen dio.
PROZEDUREN GARRANTZIA: Oinarrizko konpetentziak (pentsatzen eta ikasten jakitea,komunikatzen jakitea, elkarrekin bizitzen jakitea, norbera izaten jakitea eta egiten eta ekiten jakitea) eta arloetako konpetentzia espezifikoak lantzen dira eguneroko jardueretan, prozedura metadiziplinar eta diziplinarren bidez.
IKT NAGUSIKI: Ikasleek eta irakasleek arlo guztietan informazio eta komunika-zio teknologiak erabiltzen dituzte bizitzako egoera bakoitzak eskatzen duen IKTen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiten ikasteko eta hiritar digital ar-duratsua izaten ikasteko.
INTERAKZIOA ETA KOOPERAZIOA: Ikasleak berak bakarrik jardunda, eta bere ikaskideekin eta bere inguruarekin interakzioan ikasten du, egoerak eskatzen dionkooperazioaz.
AHOTSA ETA TRESNA DIGITALAK: Ikaslearen lan tresna nagusiak bere berba eta bere ordenagailua dira. Ikastolak ikasleari plataforma digitala jartzen dio esku-ra. Bertan material didaktiko guztia du, gehiago, hobeto eta desberdin ikas dezan.
XXI mendean ezinbestekoa da konpetentzia digitala, irakurtzea etaidaztea bezain garrantzitsua baita. Baina ez da nahikoa. Ikasleek gehiago eta hobeto ikasten laguntzen du, eta irakasleek hobeto eta desberdin irakasten dute. Emaitzak dira lekuko.Guk geuk, ikastolok, sortutako material digitalak baliatzen ditugu.
Digitalizazio propioa
Pertsona: norbera izaten dakien subjektu aktiboa.- Konpetentea: ideiak eta produktuak sortu, eta problemak eta proiektuak ebazten dakien ekintzailea.- Kooperatiboa: elkarlanean eraikitzen dakien lankidea.- Euskalduna: euskaraz bizitzen dakien leintzarra.
Gure metodologia