Date post: | 14-Jul-2015 |
Category: |
Documents |
Upload: | guest57a3b857 |
View: | 3,621 times |
Download: | 5 times |
- Ni joan behar naiz. Ez ireki atea inori, bale! Otsoa oso gaiztoa da
eta.
Ama ahuntza bere antxumeekin dago
- Kas, kas…ireki atea ni zure ama
naiz.
- Ez, ez amatxok ahotsa suabe du.
Zu otsoa zara. Alde hemendik!
Otsoak arrautzak jan ditu ahotsa suabe izateko.
Eskerrik asko oiloa, zurekin
ongi portatuko naiz.
- Kas, kas…ireki atea zure ama
naiz.
- Sartu hanka ate azpitik. Ikusi nahi dugu
eta.
- Ah, zure hanka beltza da eta amaren hankak txuriak dira. Zu otsoa zara!Ez dugu atea irekiko, ale!
Orduan otso gaiztoa okinari irina erosi diobere hankak zuritzeko.
- Ireki atea, zure ama naiz.
- A bai, zure hankak zuriak dira eta ahotsa
suabe duzu. Atea irekiko dugu.
Orduan, otsoa sartu da eta antxumeak jan ditu. Txikiena izan ezik. Hau erlojuan ezkutatu da.
Ama itzuli da. Negarrez dago, etxean ez dago inor. Antxume txikia erlojutik atera eta bere amari dena kontatu dio.
Orduan, amak guraizeak, haria eta orratza hartu eta otsoaren bila joaten da.
Amak otsoa aurkitu du lotan. Tripa ireki dio guraizeekin eta tripatik bere
antxume guztiak atera dira.
Gero, harri handi bat tripan sartu eta josi dio.Ondoren, otso gaiztoa ibaira bota du itotzeko.