ZENTROA: GAZTEDI BERRIAREN AMETSA
60. hamarkada oso berezia izan zen Euskal
Herrian eta, nola ez, Zizurkilen. Frankismoa
gainbehera zetorren eta gizarte gaztea bidea
ireki nahian zebilen. Belaunaldi berri bat sortu
zen, egoera itogarri hartan libre bizitzeko
ilusioa zuena. Euskaldun izatearen
kontzientzia ere suspertzen ari zen. Hala,
ikuspegi tradizionalaren eta berritzailearen
arteko talkak eman ziren arlo gehienetan.
Diogun bezala, euskal gizartean aldaketa
sakonak gauzatzen ari ziren. Industriaren
boom izugarria zetorren eta gazteak
baserrietatik fabriketara pasatzen hasi ziren.
Aldaketaren momentu klabeak ziren hauek.
Beste herrietan bezala, Zizurkilgo baserritarrak
ere industriarekin harremanetan hasi ziren.
Handik gutxira, 70. hamarkadan etorriko zen
kanpotarren uholdea gure herrira: besteak
beste Ugare osoa eraikiko zen eta Zizurkilgo
biztanleria bat batean bikoiztu.
Garaiko gizartea eta, noski, zizurkildarra, hiru
erakunderen menpean bizi zen: udala, eliza
eta eskola. Hirurak frankistak eta urte luzez
herritargoaren erabateko kontrola izan
zutenak. Lan horretan lau apaiz zeuden
herrian 60. hamarkadaren hasiera hartan: Don
Vitoriano, Don Inazio, Don Daniel (Amasara
joan zena gero) eta Don Bartolome (Elbarrenara jaitsi zena). Bitxikeria, lautik hiru ataundarrak ziren.
Diogun bezala, bazen Zizurkilen gaztedia
frankismoaren belaunaldian jaiotakoa baina
arnas berria hartu nahi zuena. Gizartea
aldatzea amesten zuten haiek, euskaldun
sentitzen ziren nahiz eskolan ez zuten euskara
lantzeko aukerarik izan eta gaztelaniaz ez
zuten ezer ikasi. Gazte zizkurkildar haien egon
eza eta gizartea aldatu nahia gauza txikitan
islatu zen hasieran, festa egiteko eran,
adibidez. Igande arratsaldero bikarioak
Bi ikuspegi: jatorrizkoa eta gaur egungoa.
16. zkia -- Zizurkil, 2015eko azaroa
Zentroaren jatorrizko planoak.
gramola pizten zuen eskola zaharrean, trikitixa dantzatzeko.
Gazteak, ordea, musika jarten hasi ziren Iriarte azpiko garajean eta, han bai, balsean dantza egiteko aukera
jarri zuten. Esan beharrik ez dago gazte haiek epelak eta bi entzuten zituztela gero Don Inazioren mezako
sermoietan. Herriko festetan ere euskalduntasuna
nolabait indartu nahiean oilasko jokoan aurreskua
osoa dantzatzen hasi ziren, Antton Muxar dantzari
bikaina buru zutela. Urrats txikiak baina norabide
jakin eta sendoa adierazten zutenak.
Giro horretan, Don Jesus apaiz gaztea iritsi zen
Zizurkilera 1961ean. Lan egiteko gogoa ekarri zuen
berarekin eta herriko gazteria laster konturatu zen
apaiz horrek zerbait desberdina egin nahi zuela.
Bikario zaharrak jendea bereganatzeko bereak eta
bi egin bazituen ere, laster hasi zen Don Jesus apaiz
gaztea neska-mutilak bere inguruan biltzen eta
handik sortu zen Zentroa egiteko ideia. Sortze
horrek lan sakonagoa eskatzen badu ere, balio dezaten lerro gutxi
hauek garai hartan bizi zutenaren zertzelada xume gisara.
Gazteek eskola zaharra izandako hura erabiltzen zuten bilerak eta
abar egiteko, baina eraikina egoera penagarrian zegoen. Zorua
erabat txikitua zeukan eta arriskua suposatzen zuen han ibiltzeak.
Egoera horretan, Zentro berria egiteko asmoari helduz, Aretako
Perikok ezagutzen zuen Peñalva arkitektuarekin harremanetan jarri
zen Donostian. Honek egin zituen Zentroaren proiektua eta
planoak.
Udala, hau da, herria izan zen betidanik eskola zahar haien jabe.
Baina Gerra Zibilaren ondorengo udal frankistak, Antonio
Mendizabal alkate zelarik, elizari oparitu zion eraikina. Horregatik,
Zentroa eraiki ahal izateko Gotzaitegiko baimena eskuratu behar
izan zuten lehenik. Segidan, udalarena. 1964ko urrian egin zuten
Gizonezkoak Zentroaren aurrean, Don Jesusekin. Haren ezkerrean, Ramon Amenabar alkatea.
Zentroa eraikitzeko 1.000 pezetetako bonoak atera
ziren. Guztira 90 lagunek hartu zuten.
eskaera, “palpando la apremiante necesidad de unos locales de interés social, cultural y espiritual… que
consta de una sala de conferencias y otra sala de estar con su bar”. Materiala merkeago lortu zuten handik
eta hemendik (ze-
mentoa Rezolatik,
burdina Zumarragako
Orbegozotik)... Baina
herritarren partai-
detza ezinbesteko
izan zen: 1.000 pta-ko
bonoak atera zituzten
(90 zizurkildarrek
eskuratu zutena,
dirutza izan arren)
eta kredituak eskatu
behar izan ziren. Nola
edo hala, obraren
gastuak estaltzera
iritsi ziren: 553.161
pta., altzari gutxi
batzuek barne.
Arazoak, ordea, ez
ziren ekonomikoak
izan soilik. Eraikin
zaharra bota zuten,
berriaren eskeletoa
egin, teilatua eman…
eta eskola zenaren azpian zegoen aterpe-frontoi txikia ere okupatzea eta bertan gaur ezagutzen dugun
taberna jartzea erabaki zuten, nahiz eta Peñalva arkitektoa horren aurka egon: “Observé con gran sorpresa
que toda la planta baja que en el proyecto se conservaba
como porche junto a la Iglesia, había sido cerrada”, dio
arkitektoak. Eta jarraitzen du: “Dado que no se me ha
dado conocimiento alguno de cuanto ocurre y ante la
anormalidad de la situación me encuento en la obligación
de dar parte de ello al Colegio Oficial de Arquitectos así
como al Excmo. Ayuntamiento de Cizurquil”. Nerea
Aranburuk eta bestek Zizurkilgo Donemiliaga elizari buruz
egindako lan bikainean arkitektoaren dokumentazioa
agertzen da. Dena den, gaur taberna den beheko solairua
ixteko baimena eman zuen Udalak 19665eko urtarrilaren
20an.
Testuinguru horretan, Enrique Oltra Moltó Gipuzkoako
gobernadore zibila eta, nola ez, “Jefe Provincial del
Movimiento”, frankista porrokatua, Zizurkilera iritsi zen
bisitan 1965eko udaberriaren aurretik. Noski, Zentroa ez
zitzaion batere gustatu, are eta gutxiago haren
dinamizazioan zebiltzan gazte haiek eta 1965eko martxoan
obrak berehala geldiarazteko agindua eman zuen.
Emakume taldea Zentroko eskaileretan, Don Jesus erdian zutela.
Peñalva arkitektoak jarritako salaketa.
Hiru bat hilabete gogorrak izan ziren
segidakoak, baina azkenean lanekin jarraitzeko
baimena lortu zuten. Bitarte horretan alkate
aldaketa emana zen herrian: Victoriano
Ordozgoitiren ordez Ramon Amenabar jarri zen
eta horrek, ziur asko, Zentroarekiko udalaren
jarrera-aldaketa ere ekarriko zuen.
Oztopo eta traba hauek guztiek lanak atzeratu
arazi zituzten arren, aurrean zituen eta traba
egiten zuten hiru indigaztainondo bikainak
bota eta 1965eko abuztuko Amabirjinetako
gehiena egina zegoen. Udalak altzariak
erosteko diru-laguntza eman zuen eta
erremateak falta ziren arren (kristalak
jartzea…) Zentro berria behin behinekoz
festetako egunetan martxan jarri zuten.
Geroxeago, udazkenean etorriko zen behin
betiko inaugurazioa. Ramon Amenabar
alkateak berak moztu zuen inaugurazio-zinta.
Aztertu beharko genuke hurrengo urteetan
gertatu zena. Laster, 1970ean, Burgosko
epaiketa ospetsua suertatu zen eta
ordurarteko nolabaiteko euskal gizartearen
batasuna nahasten hasi zen eta mugimendu
berriak sortu ziren. Zentroaren kudeaketak giro
nahasi hura jasan zuen eta gainbehera prozesu
batean murgiltzen joan zen. Agian ez zuen
asmatu garai berrietara egokitzen. Baina hori
lan honetatik kanpo geratzen zaigu.
La década de los 60 fue realmente convulsiva en todo Euskal Herria y, cómo no, en Zizurkil. Crecía una nueva generación de jóvenes que se sentían euskaldunes y que habían comenzado a tomar contacto con el nuevo mundo industrial que se iba desarrollando a su alrededor, justo en los años anteriores al gran boom demográfico e industrial de Zizurkil, ocurrido en la siguiente década de los 70 y que duplicó el número de habitantes de nuestro pueblo. Esos jóvenes se sentían dominados por la sociedad franquista que controlaba el ayuntamiento, la iglesia y la escuela.
En ese contexto se produce en 1961 la presencia de un nuevo cura, Don Jesús, que rápidamente aglutinó en su derredor a la mayoria de la juventud de Zizurkil, a pensar de los esfuerzos en contra del viejo cura Don Inazio. Pronto comenzaron las propuestas para hacer algo con aquellas antiguas escuelas anexas a la iglesia y que a pesar de encontrarse en pésimas condiciones eran utilizadas para reuniones… Unas escuelas que desde siempre había sido de propiedad municipal pero que fueron regaladas a la Iglesia por el ayuntamiento franquista de la postguerra.
El arquitecto Peñalva fue el encargado de redactar el proyecto. Una vez conseguidos los correspondientes permisos, se realizaron colectas de dinero y venta de bonos de ayuda de 1.000 ptas. Todo esto y los créditos solicitados pudieron sufragar las 553.161 ptas. que costó la obra.
Pero hubo que sortear muchas situaciones enrevesadas, como la paralización de las obras por decisión del Gobernador Civil franquista Oltra Moltó. También surgieron problemas por la posterior ocupación de la planta baja, actual bar, que en un principio iba a continuar como porche.
Por fin pudieron inaugurarse las obras, aunque de forma provisional, durante las fiestas patronales de la Virgen de Agosto de 1965. Ya con más calma y tras finalizar definitivamente las actuaciones, el nuevo Centro sería inaugurado en aquel otoño, siendo el alcalde Ramón Amenabar, que acababa de ser nombrado para ello, quien cortara la cinta de ingreso.
Después los tiempos fueron evolucionando y en los años posteriores sucesos como el juicio de Burgos provocaron una serie de cambios que incidieron en la gestión y utilización del Centro. Pero esa es ya otra historia.
Ramon Amenabar alkateak moztu zuen
inaugurazio-zinta.