+ All Categories
Home > Documents > Zirikatzen 25. zenbakia

Zirikatzen 25. zenbakia

Date post: 09-Apr-2016
Category:
Upload: zirikatzen-zirikatzen
View: 241 times
Download: 7 times
Share this document with a friend
Description:
Zirikatzen Aldizkariaren paperezko 25. zenbakia
36
Transcript
  • Kaixo lagunak! Kurtso berri bat hasi berri dugu, eta hainbeste hila-beteren hutsunea eta gero martxan jarri gara berriro ere. Zirikatzenproiektua osatzen dugunok uda partean hausnarketa sakon bategin eta gero, hainbat aldaketa burutu ditugu gure jardueran, betiere gure sorreran markatu genituen helburuei begira: gazteon komu-nikazioa eta formazioa.Alde batetik, azken aldian bazterrean ahaztuta genituen hitzaldi etajardunaldiei bultzada berria ematea erabaki dugu. Deustun sumat-zen dugun hutsune hori bete nahi dugu eta aldi berean interesga-rriak iruditzen zaizkigun (noski, zuen proposamenak eskertuko genituz-ke) gaien inguruan ahalik eta jende gehiena bildu eta iritziak elkar-trukatu. Ez da erronka makala!Beste alde batetik, aldizkaria salmentan jartzea erabaki dugu. Orainarte erabiltzen genuen kuoten sistema hainbat buru-hauste ekarribaitizkigu: jendearen atzetik ibili behar izatea, hala ere diru guztia ezlortzea (2007ko azken alea ezin izan genuen atera diru faltagatik)...Salmentak, zenbat jarraitzaile ditugun ere erakutziko digu, hainbatpertsona konpromisoagatik harpidetzen baitzen. Eta bi hilabeteroizan ordez, urtean lau ale eskuragarri izango dira.Eta bukatzeko, gure web horria, www.zirikatzen.info. Lan handia egineta gero, bertan aldizkariko edukietaz gain, momentuko berriak etahainbat atal aurkituko dituzue. Beraz webera sartzeko deiarekinjarraitu dezagun zirikatzen!

    Prozesu politikoa amaitu zenetik, estatuak errepresioren bidearigogor ekin dio: atxiloketak, torturak, EHAK, EAE, AAM-ren ilegaliza-zioak... Bere aldetik ETA erakunde iraultzaileak hainbat ekintza buru-tu ditu hilabete hauetan. Estatuak jakin badaki berriro ere mahaibatean eseri beharko dela prozesu politikoa martxan jartzeko, horibaita gatazkarekin bukatzeko dagoen bide bakarra, baina momen-tu hori heldu arte Ezker Abertzalea ahalik eta ahulen nahi du esta-

    3

  • 4tuak, ahalik eta emaitza hobeak ateratzeko asmoarekin. Baina jaidute, zeren, gaur egun ilegalizazio eta errepresioren gainetik ezkerabertzalearen kokapen politikoa inoiz baino indartsuagoa da.Bakearen aldeko proposamen bakarra Ezker Abertzaleak aurkeztu-tako Marko Demokratiko baterako Proposamena, horren erakusleda.Balizko mahai horren beste aktorea, PNV, azken aldian burua ezinaltza dabil. Hauteskundez hauteskunde, botoak galtzen ari dira pol-troneroak, eta hori noski min handia egiten die. Horretaz gain, barnearazo handiak dituzte, norabidea galtzen hasi dira nonbait. Hari etabere lehendakariak aurkeztutako seudokontsultari betoa jarri dioAuzitegi Konstituzionalak, argi utziz bide instituzionalen muga nondagoen, eta garrantzitsuagoa dena, sujeto politikoa ez izatearenarazoa nora garamatzan: estatuak ezartzen dituen mugetara. Argieta garbi bazegoen ere, agerian jarri da, bide instituzionalak ez dire-la nahikoak, ez eta Autonomi plantemenduak. Estatuarekin negozia-zio politiko batera heldu behar gara eta horretarako, atzo gaur etabihar bezala, borroka dugu bide bakarra, eta borroka horretan irmojarraitu behar dugu, gure Herria desagertzen ikusi nahi ez badugu.Beraz bakoitza bere esparruan, lotu borrokari, Herri bat eta etorkizu-na baitugu irabazteko!

    Krisi ekonomikoan ez gara asko luzatuko, baina badira azpimarratunahiko genituzken gako batzuk. Krisia banketxe eta inbertsio priba-tuek eragin dute. Hau da, esku publikoen eskuetan ez zeudenek.Egoera gozoa bizi izan izan dutenek sistema kolapsatu arte esprimitudute. Orain baina, diru publikotik milioi euro asko eman zaie ardura-dun pribatu hauei, gaizki egindakoa zuzendu dezaten, gure zergendirua! Hau da, gure bizimodua oso zaila egiten digutenei diru publi-ko mordoa eman diegu. Beste kasu batzuetan bankuak nazionaliza-tu dituzte (komunista etsaien antzera), hau da, erosi eta estatuare-nak bihurtu gestio publiko batekin aurrera egin dezaten. Gainera,gestio txar honek, gutxien daukatenei zuzenean eragiten die, etagero eta jende gehiagorentzat, hilabete bukaerara heltzea ezinezkogertatzen ari da.

    Gure amalurra zulatzen jarraitzen dute etorkizunaren abanderatuakdiren txikitzaile nazkagarriak. AHT-az ari gara noski. Euskal jendarteakdituen arazo askorekin bukatuko lukeen dirua gure Herri, paisaia etaekosistemekin bukatzeko erabiltzen dute progesuaren izenean. AHT-aren kontrako mugimendua handituz doa, eta herri presioa handit-

  • 5zen joan den heinean errepresioa ere gora egin du nabarmen.Atxiloketa asko ari dira gertatzen, jipoiak, epaiketak, expropiazioak...Enpresa asko, kontratu asko eta aberatsen bizimodua jokoan dago-elarik, euren eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliko dituzte,beraien armada, zipaioak, gogotsu ekitera bidaliz, euren komunika-bideekin intoxikatuz... nahiz eta publikoak izan. Baina honen guztia-ren aurrean jendartea dago, eta honek ez du tren honen beharraikusten, egin diren herri galdeketa ilegalen emaitzak ikusita.Kontsultaz eta herri galdeketa eta partizipazioaz hainbeste hitz egi-ten dutenek herriari bizkarra ematen diote, beraien interesen arabe-ra. Jakin dezatela aurrean herri antolatu bat dagoela eta tren haugedituko dugula!

    GAZTE TERMOMETROA

    Gazteok gazte izate hutsagatik berezko arazoak jasaten ditugu:etxebizitza eskuratzeko ezintasuna, aisialdiaz gozatzeko aukeramugatua... eta arazo hauen inguruan aritzen diren eta aurre egitensaiatzen diren zenbait talde daude Deustun. Horrela, eragileotakokideok elkartu eta ondoko erronka jarri genion geure buruari: bil dit-zagun ahalik eta gazte gehien gure kezken inguruan eztabaidatze-ko, Deustuko gazteon behar eta nahiei buruz aritzeko.Gauzak horrela, orain dela pare bat urte ekin genion lanari, GAZTETERMOMETROA ekimena abian jarriz, eta lehenengo urtean gureherriko gazteontzat berebiziko garrantzia duten ondoko gaiok jorrat-zen ibili ginen: etxebizitza, aisialdia, inmigrazioa, feminismoa eta eus-kara.Lehen aldiz, helburu, lan esparru, eta adin ezberdinetako gazte era-gile mordoa bildu ginen apostu bateratua aurrera eramateko.Eztabaidaturiko gaietatik ondorioztatutakoa aurrera eramateko,hauen inguruan lan egiten duten lan taldeak sortu dira ekimenhonen baitan, hitzetatik ekintzetara pasatzeko, alegia.

    Aisialdiari buruz aritu ginenean, gazteok gure aisialdia antolatubehar dugula ondorioztatu genuen, alternatibak eraiki, gazteonarteko harremanak sortu, sustatu Baina, zelan egin hau hain interesdesberdinetako hainbeste gazte dituen herri batean? GazteTermometrotik apustu berri bat hasi nahi izan dugu, aisia eta gazte-on batasuna bateratuko dituena, kalea berreskuratzearekin batera:azaroaren 1ean, gazteok eta gazteontzako egindako DEUSTUKO GAZTE EGUNA!

  • Basoen eginkizun nagusi eta tradizionala, lehengai eginkizunaderitzona, egurra eta beste produktu berriztagarri batzuk eskaintzeada; besteak beste, erretxina, kortxoa, larreak, zizak, baiak Eginkizunekonomikoa ez ezik, basoek, gizartearentzat oso baliagarriak direnbeste zeregin batzuk ere betetzen dituzte; adibidez, aisialdiari geroeta denbora gehiago eskaintzen zaionez, basoek areagotu egindute euren jolastoki eginkizuna. Gainera, interes handia pizten dutebasoen babes funtzioekin zerikusia duten ingurumen alderdiek; halanola, bioaniztasunak, tokian tokiko eskualdeko klimak eta uraren zeinlurzoruaren babesa. Inguru menditsuetan, basoek eginkizun osaga-rriak betetzen dituzte; elur-jausiak kontrolatzea eta higaduratikbabestea.

    Azken hamarkadan, klima aldaketaren testuinguruan, gero etagarrantzi handiagoa hartu du basoek CO2 finkatzen egiten dutenlanak. Kontutan hartuta basoek, oro har, aipaturiko eginkizun horiekguztiak betetzen dituztela, haien erabilera ongien adierazten duendefinizioa aniztasuna da.

    Azkenengo datu eta kalkuluen arabera, basoek 3.000 milioi hekta-rea inguru hartzen dituzte gaur egun, hau da, mundu osoaren azale-raren %27. Munduko basoen%60 baino gehiago, zazpiherrialdetan biltzen da;Errusiako Federazioa, Brasil,Kanada, AEB, Txina,Indonesia eta Kongo.

    Klima aldaketak eta basoeklotura estua dute elkarrenartean. Batetik, munduko kli-man gertatzen ari direnaldaketek eragina dutelakobasoetan. Izan ere, urterokobatez besteko tenperaturak altuagoak dira, euria egiteko moduaere aldatzen ari da, eta gero eta maizago gertatzen ari dira muturre-

    6

  • 7ko fenomeno klimatologikoak. Bestetik, basoek eta haiek ekoitzitakozurak CO2 harrapatu eta bildu egiten dutelako, CO2 gasa berotegiefektuaren sortzailea da, eta beraz, alde horretatik, klima aldaketa-ren ondorioak neurri handi baten arintzen laguntzen dute basoek.Aitzitik, basoak, suntsitzeak, gehiegi ustiatzeak edo erretzeak CO2eragin dezake.

    Zelan eragin dezake klima

    aldaketak basoetan?

    Azkenengo ikasketen arabera, tenperaturak beroagoak direnez, etaberaz, izurriak eta gaixotasunak garatzeko baldintza egokiak luzat-zen ari direnez, eragin handiagoa eta luzeagoa dute haien elikagaidiren landaretan. Bestalde, estres hidriko edo termiko handiagoajasan behar duten landareek murriztua dute haien erasoei erantzu-teko gaitasuna.

    Hostoen fenologia ere aldatzen ari da. Hostoiraunkorren hostoekbatez besteko bizitza laburragoa izango dute etorkizunean.Pinuaren, artearen eta hosto iraunkorreko gainerako zuhaitzenkasuan, tenperatura igoz gero, hostoen dinamika bizkortu egin liteke,adaburuetako hostoek gutxiago iraungo lukete, eta zenbat etalehorrago areago.

    Mediterranear erako giroetan udako lehortea handiagoa izangoda, klima aldaketari buruzko ereduek aurreikusitakoaren arabera,eta horrek erreserbako karbohidrato gehiago kontsumitu beharraekarriko du; ondorioz, basoetako espezie asko ahulagoak izangodira balizko erasoen aurrean.

    Basoetako lurzoruetako ur erreserbakmurriztu egingo dira, eta beraz, zaila-goa izango da udako lehorteak gain-ditzea. Basoek, toki batzuetan, badutetenperatura igoerak eta balizko lurrunt-ze-transpirazioak ekarritako eskaerahidriko handiagoari aurre egitekoadina ur. Toki horietan, basoek ekoiz-pen handiagoa izango dutela aurrei-kusi da. Defizit hidrikoa duten lekuetan,aldiz aldaketa handiak izan daitezke.

  • 8Basoak, klima aldaketa

    arintzeko bideetariko bat

    Kyotoko Protokoloak berotegi efektuko gasen igorpen antropikoanormaltzeko aukeren artean sartu ditu lurren erabilera aldaketekinedo basogintza jarduerekin lotutako karbono igorpenak bahitzekoedo murrizteko jarduerak.

    Karbono kredituen nazioarteko tru-kean oinarritutako hiru tresnaeman dizkie Kyotoko Protokoloakherrialdeei karbono igorpenakmurrizteko konpromisoak malgua-go bete ahal izan ditzaten: igorpe-nen nazioarteko merkataritza,elkarren arteko ezarpen mekanis-moak eta garapen garbirakomekanismoak.

    Estatu sinatzaileek, beren konpro-misoen zati bat betetzeko, gara-pen bidean dauden eta arintzeestrategiak bereganatu ez dituztenbeste herrialde batzuetan saihestu-tako isurketak kontabilizatu ahalkodituzte, trukean ondokoetan lagunduz: iturri berriztagarriak baliatuzenergia ekoizteko proiektuak, baso-berritze proiektuak, energia-era-gimena hobetzeari buruzkoak, mugikortasun eta nekazaritza jasan-garriei buruzkoak... Basogintza proiektuak beste sektore batzuetako-ak baino atzeratuago daude. Urte hasieran Balin izandako manda-tarien bileran basoak babesteko akordio bat adostu zen.Akordioaren arabera, garapen bidean dauden herrialdeei dirulaguntzak emango dizkiete, basoak babestu ahal izateko.

    Beraz, aldaketa klimatikoa arintzeko, bioaniztasuna mantentzeko,airearen kalitate egokia izateko edota ikuspegi antropozentrikoene-tik ere, hobe dugu gure eta planetako basoak mantendu eta berres-kuratzea. Gu gara naturaren menpe gaudenak eta ez bera guremenpe dagoena.

  • 10

    Gerra bakea da, esklabutza askatasuna, eta ezjakintasuna indarra

    (1984, George Orwell)

    Kontrol soziala gizartea bera agertzearekin sortzen da, ezarritakobalore eta jarreretatik urruntzen direnak berehala desagertarazteko.Kontrol sozialak elkarbizitzarako beharrezkoak diren arau batzukerrespetatzea bermatzeaz gain, sistemaren interesei erantzuten diz-kietenak betetzen direla ziurtatzen du.

    Horretarako bortxakeria bigarren aukera bat da, sinismen, balore etaaurreiritzien ostean erabiltzen dena, horien menpe dagoen artalde-tik ateratzen denak sufrituko duen mesfidantzak euren kontra bio-lentzia erabiltzean boteredunen zurikeria zikintzea saihestuko du eta.

    Adibidez, gure bizitza osoan gizarteak inpo-satu dizkigun balore horietatik at beste zeo-zer dagoela pentsatu ez badugu eta tele-bistan bi gaztek banku bat eraso dutelaikusten badugu, zipaioek bortizki jipoitu etagero atxilotu dituztela, nork pentsatu behardu ardi beltz deskarriatu batzuk ez direla?Agian ekintza horren atzean mezu antisiste-ma bat dagoela? Kontrol Sozialak bi funtzioditu inork behar baino gehiago pentsa ez

    dezan, alienazioa eta jazarpena.

    Kontrol sozialaren bitartekoen artean bi mota daude, informalak etaformalak:- Medio informalak Gizarte erakundeetatik iristen zaiguna da: masahedabideak, hezkuntza sistema, erlijioa... Ez daude legeek formaliza-tuta.- Medio formalak legeen bidez araututa daude eta euren helburuajarrera desegokiak zigortzea da, polizia, kartzela, ejertzitoa... erabi-liz.

    Estatuak bi medioen bidez gizartearen kontrola egikaritzen du, bere

  • 11

    legitimitatearen izenean. Funtzio hori ezinbestekoa da sistemareniraupenerako, sektoreren bat deskontrolatuz gero, bere bukaerasuposatu dezake eta.

    Medio informalen bidez, Estatuak bizi osorako gidatu behar gaituz-ten baloreak inposatzen dizkigu, txip bat behar duen makina batbagina bezala. Hezkuntza sistema erabiltzen du bere interesei dagokien Historia,ekonomia eredua, konpetibitatea, behar izango ditugun hizkunt-zak , patriarkatua, gizarte klaseen hierarkia... ezartzeko, eta behinbalore moralen bidez gure ikuspegia eta aukerak mugatu dituztene-an, hedabideek gure buruak estereotipoz, amets prefabrikatuz etakontsumorako beharrez beteko dituzte. Badago, alienatuta gaude!Hain babesgabea zarenetik jasotzen dugu, ez dugula gure buruahorren aurrean defendatzen ikasteko astirik!

    Hala ere, medio informalak ez dira erabate-koak eta armiarma saretik erdi askatzen dire-nentzako (ados egongo gara inor ez dagoe-la saretik libre), Estatuak medio formalakgertu ditu: polizia jazartzeko eta kartzelabergizarteratzeko, hau da, medio informa-len hutsegiteak konpondu eta balore horiekezartzeko bigarren aukera bat.

    George Orwell-en 1984 da kontrol sozialaren adierazpenik esangu-ratsuena, baina gutxienez nobelan pertsonaiek bazekiten non etanoiz zeuden Anaia Handiaren begiradapean. Guk errealitatean bizi dugun kontrolean, ez dakigu noiz, non eta nolakontrolatzen gaituzten. Kontrol sozialaren aro bortitzenean bizi garaeta ez dakigu belarriak eta begiak non dauden guri jarraika: norbaitegongo al da hau irakurtzen beste ordenagailu batetatik idaztendudan artean? Norbaitek entzun al zuen atzo gabean izan zenuentelefono elkarrizketa? Badaki hortik lasai-lasai ibiltzen doan horreknorbaitek badakizkiela egun osoan zehar bisitatu dituen tokiak, 150kamarak bere mugimenduak erregistratu dituztelako? Gaur egungo teknologia da kontrol sozialaren tresna eraginkorrena.

    XX. mendera arte, herriek espiotza sareak zituzten kontrolerako,baina 70. hamarkadatik aurrera, tekonologia berriek ateak zabalduzizkioten nazioarteko espioitza sareari. Armada desberdinen mugi-menduak ikertu beharrean, gizabanakoen komunikazioak kontrolat-

  • 12

    zeko erabiltzen da, ECHELON sistema, adibidez. Bizitza pribatuakhorrela zelatatzeko giroa eraiki behar izan dute lehenengo, noski:beldurra. Terrorismoari beldurra, langabeziari beldurra, bizmodu ero-soa galtzeari beldurra... Behin herritarrak seguru sentitzen ez direla,Estatuek euren artean segurtasuna bermatzeko itunak sinatzeariekingo diote.

    1985ean EBko hainbat estatuk Schengen ituna sinatu eta Europol-a,Europako polizia, sortu zuten. Gainera, euren arteko mugak ezabat-zea adostu zuten, baina noski, mugimendu guztiak seguruak izandaitezen, pertsonen zain objetuen informazioa elkartrukatuko dute,SIS-aren (Schengen-ko Informazio Sarea) bidez. Horrela, Espainianfitxaturik bazaude, Alemanian ere automatikoki fitxaturik egongozara. 2003. urtean 10.000.000 pertsona zeuden datu-baseetan dekla-ratuta. PNV ez dago joku horretatik kanpo eta zipaioek sistemahorrekin lankidetzan dihardute. Gainera, Barne Sailaren 2007koaurrekontuetan 400.000 euro aurreikusten ziren Schengen-en infor-matika-ekipoa eguneratzeko.

    SIS-a programa atzeratua da gaur egun beharrezko dugun segurta-sun mailarako, antza, eta SIS II izenekoa jarri da indarrean, inmigra-zioari, narkotrafikoa eta terrorismoari aurre egiteko. Bere berezitasu-na biometria da, hatz markez gain, bereizgarri fisiko batzuk erabilizpertsonak automatikoki identifikatzen dituen teknologia, dokumentufaltsutuak saihesteko. 1996 inguruan agertu eta 2001. urterako mun-duan gehien aurreratzen ari zen 10 teknologietako bat zen. Ez daharritzekoa, bere inberstore nagusiak nortzuk diren kontuan hartuta...

    Industria teknologiari dagokionez, asko dira Estatuei kontrol sozialera-ko tresnak eskuragarri jartzen dizkieten enpresak: Israelgo Tadiram,Estatu Batuetako Control Data Systems, Ingalaterrako ICL...

    Momentuan garatzen ari diren kontrolerako arma berriak nanotek-nologikoak dira, espioitzara eta zelataritzako tresna berriak garatze-ra bideratuta. Ingalaterra, Japon eta Estatu Batuak dira oraingozikerketa aurreratuenak egin dituzten herrialdeak, hirurak potentziahandiak. Nanoteknologien bidez sortutako instrumentuak gure egu-neroko bizitzaren sustrai egin daitezke, dagoeneko Internetek etasakelekoek egin duten bezala, gure bizitzako aspektu guztiak norbai-ten begiradapean egongo diren arte.

  • Izan ere, telefonia eta Internet dira gure bizitza noraino kontrolatutadagoen adierazten duten adibide argienak. Konektaturik dagoenedozein telefono rastreatu eta lokalizatu egin daiteke. Berez lokaliza-zio sistema GPS baten antzekoa da, baina gaur egun dauden tele-fonia antena guztien ondorioz, zehatzagoa da, konektatu ordukoahalik eta antena gehienekin harremanetan jartzen baita.

    Interneten, berriz, apiaturiko ECHELON sistema daukagu.Intertzepzioa sistema bat da: internet konexioak, telefono finkoak,mugikorrak, faxak eta GPS bidezko informazioak filtra ditzake. Berezilegala behar lukeen sistema honen mekanismoa 2001. urteanEuropar Parlamentuan aurkeztu zen. Horrez gain, FBIk, mundu mai-lan entzutetsuak diren hacker desberdinekin batera, zelatatze siste-ma berriak sortu ditu: Lantern, Carnivore, Cyber Knight... Nahi izanez gero, azken 3 urteetan bisitatu ditugun web guztiak,eduki ditugun elkarrizketa guztiak... eskura ditzakete.

    Espainiar, frantziar eta italiar Defentsa ministerioak, berriz, OSEMIN-TI izenekoproiektua garatzen daude, datuen erretentziorako basea:internet bidezko komunikazioa atzemateko agindu judiziala ahalbi-detzen du eta 2009rako telefono mugikorretarako aurreordain txar-telak erabiltzen ditugun guztiok gure datuak eman beharko ditugu,gure mugikorra terrorismo ekintzekin lotzen bada berehala deklaragaitzaten. Gainera, ikasteko programatutako sistema da. Espainiak2007 eta 2009 urteen arteko Defentsarako aurrekontuaren %30 inber-titu du proiektu honetan: 2.784.000 euro.

    Badirudi jada ezin garela kaletik lasai ibili. Baal daki inork zenbat kamara daudenLehendakari Agirren? Madariaga etorbide-an? Eta Deustu osoan? Bilbon? Badakigu eanorbait gure ordenagailuetako artxiboakaztertzen ibili den? Eta gutaz zer jakingoduen ordengailu aurrean militar batek mugabat zeharkatzen dugun bakoitzean? Etainformazio hori zertarako erabiliko duten?

    Oliba Gorriak-ek abesten zuen bezala:

    Anaia Handia kalean da, Anaia Handia diskoteketan da...

    13

  • 14

    - Txoridendaren proiektua aurrera doa!Uda osoan zehar Gazte Asanblada,hainbat gazteren laguntzaz, hainbesteurte abandonatuta egondakoTxoridenda atontzen aritu da. Lan egundesberdinak deitu dituzte eta azkenen-goan hogei lagunetik gora batu zirenbertan lokala txukundu eta ekimenberri honi beste bultzada bat emateko. Hamaikak aldera hasi etaarratsaldera bitarte ibili ziren lanean, tartean bazkari goxoaz gozat-zeko aukera izan zutelarik. Erratza, atxurra, margoa... denetarikotresnak erabili zituzten bertaratutakoek lehen lokal huts eta zikinazena, deustuko gazteon aisialdi esparru bihur dadin. Izan ere... argiberri bat piztu da etxe huts batean!

    - Azken asteetan Bilbon egon diren emakumeen aurkako erasoaksalatzeko, Termometroaren Pare lantalde feministak kontzentrazioadeitu zuen urriaren 13an eta 60 emakume gizon eta emakume ager-tu ziren basakeria horiek salatzera! Izan ere, hilabete honetan bibortxaketa, horietako batDeustun bertan, eta eraso des-berdinak eman dira. Agintariekaurpegiak zuritu eta eurendolua adierazten duten arte-an, sistema patriarkatuarenoinarriak ukitu barik uzten dituz-te, hurrengo erasoa noiz izan-go den zain.

    - Urrian Deustuko Botikazar institutuanAHTri buruzko hitzaldi bat egin zen eta 120ikasle inguratu ziren bertara. Horren harira,kontzentrazioa jendetsua egin zuten atse-denaldian, beste ikasle batzuekTxikizioaren kontrako ekimen bat egitenzuten artean. Horrela, Deustuko ikasleak

  • 15

    azken urtean zehar gero eta ugariagoak diren ekimenei batu zaizkie,PNVri eta estatuari argi utziz ez dizkigutela euren negozioak, bizieredu desarrollista eta indibidualistak inposatuko.

    - Nahiz eta aurten ohi baino beran-duago ospatu, gero eta arrakastahandiagoarekin antolatzen duteBerrizko erromeria, Goiko Alde kul-tur elkarteak eta Mikeldi dantzataldeak. Urtero legez, goizeko12:30etan Done Petri/San Pedroplaza baserritarrez bete zen, ber-tan, 30 bat lagun inguru elkartubaitziren, baserritar jantzita, oinezberrizko auzora heltzeko asmotan. Ibilbide osoan zehar, nekaezinakdiren musikoen soinuez lagundurik joan ziren, eta geldialdietan, erro-meri dantza batzuk egin zituzten, giroa gero eta gehiago alaituz.Berrizko landara heltzean, antolakuntzak prest zuen hamaiketakoederra, eta kotxez, bizikletaz, zein autobusez joandako jendearekinelkartu ziren oinez kalejiran igotakoak. Guztira oraingo honetan, 80pertsona inguru elkartu ziren bazkaltzeko ordurako. Bazkaltzen amai-tu aurretik, Hegoaize titiriteruak jotzen hasi eta abesten eta dantzat-zen ibili ziren deustuarrak. Ia ia ahots barik geratzen ari zirenean, jokubatzuk egitera pasatu ziren. Eguna giro ederrean pasatu ondoren,denen artean mahaiak, aulkiak, karpa, parrilla...batuta, batzuk etxe-ra, besteak poteoan jarraitzera, datorren urterarte!!!

    - Uda osoan lan eta lan egon ostean, Gazte Eguna heltzear dago!!Goizeko 10.30etan hasi eta egun osorako plana prest dago! Bestegauza batzuen artean gosaria, tailerrak ( txalaparta, flamenkoa,batukada...), joko-poteoak, ipuinkontalaria, kontzertuak ( Txiri Txorra,La Kabaa deBixente eta EarlyR e f l e c t i o n ) . . .egongo dira.Beraz, badakizue:Azaroaren 1eanzita bat daukagu!Zuek zaretehurrengo fitxa!!

  • 16

    Kaukasoko eskualdean bi ezaugarri nabarmentzen dira besteen gai-netik: ezegonkortasuna eta interes geoestrategikoak. Horren adie-razle da jada 5 egunetako gerra bezala ezagutzen den uda hone-tako gatazka.

    Gudaren nondik norakoak ulertzeko azter ditzagun aurrekari batzuk: Georgia eta Hegoaldeko Osetiaren arteko erlazio gatazkatsuak ant-zinakoak dira eta lurral-dearen jabetza histori-koan daukate iturbu-rua. 1920an Osetia banatueta hegoaldeaGeorgiaren baitankokatu ondoren(Osetiarren kontrakosarraskiak egin zituztengeorgiarrek), 1922tiksobietar errepublikenbaitako Oblast esta-tusa (autonomiadununitate administrati-boa) eskuratu zuen. Sobietar batasunaren erorketarekin, 1990ko bere autodeterminazioaeskaerak 1991etik 1992ko ekainararte iraun zuen gatazka armatua(osetiarren aurkako beste sarraski batekin) sorrarazi zuen. 1991ean,orain arte inork aitortzen ez zuen independentzia aldarrikatu zuen. 2006an, Georgiaren estatu federal baten barnean autonomia gradualtuko planei bizkarra emanez, %91ko parte-hartzea izan zuen inde-pendentzia eta Iparraldeko Osetia eta Errusiar federazioarekin bategitearen aldeko galdeketan, %99ak baietz bozkatu zuen.Abjasian (Georgiaren menpe dagoen beste eskualde independen-tista bat) egoera antzekoa da.

    Honaino aurrekari historikoak. Baina aurrekari hauek garrantzitsuakbadira, ezin ditugu ahaztu eskualdean dauden interes geoestrategi-

  • 17

    koak. Sobietar batasunaren erorketarekin, mendebaldeak errepubli-ka sobietar ohietan (Georgia, Ukraina, Lituania, Estonia eta Letonia)koloreetako iraultzak bultzatu zituen bere interesak eta eraginazabaltzeko. Gaur egun, Ukraina eta Georgia NATOn sartu nahian dabiltza etagerra erakundeak (NATO) misil eta radar ezkutuak jarri ditu Polonianeta Txekiar errepublikan. Hau da, mendebaldeak, berak kontrolatzen duen harresi militar bateraiki nahi du Errusiaren mugan, eta guzti honetaz jabeturik, Errusiak,bere mugimenduak ere egin ditu eta egiten ari da: Georgia ezegon-kortzeko Osetia eta Abjasiari laguntza ematen die (Osetian herritaria guztiek pasaporte errusiarra daukate, rubloa erabiltzen dute,Gazprom enpresa estatal errusiarrak gas-tutuak eta azpiegiturakeraikitzen ari da eta aurrekontuaren bi heren Moskutik dator),Ukraina gasarekin mehatxatzen du (pasadan neguko gatazka kasu)eta AEBek egiten duten bezala bere mugetara militarki hurbiltzenhasi da, Venezuelan egin behar dituen itsas armadaren maniobre-kin.

    Bada, aurrekari hauekin, Georgiak Iparraldeko Osetia eraso etaErrusiak erantzun egin zuen, eta ez bakarrik Iparraldeko Osetian,Georgiako hainbat hiri eta herri ere erasotu zituen. Suposatzekoa da Georgiarena, mendebaldearen baimenarekinegindako erasoa izan zela, bazekielako Errusiak erantzungo zuelaeta ez zeukala ezer egiterik Errusiaren armadaren kontra. Horrela izanala ez, mendebaldeak ez zuen gatazkan esku-hartu, gatazka bestedimentsio bat hartu zezakeelakoan edo. Esan bezala gatazka 5 egunez luzatu zen, kasu gehienetan gertat-zen den bezala Osetiako herritarrak kaltetuenak suertatu zirelarik, etaegun horietan eta hurrengoetan erreakzioak ugariak izan ziren.Mendebaldeko estatuetatik gaitzespenak besterik ez ziren entzunbaina beste kasu batzuetan ez bezala alde nabarmena egon zenEuropatik eta AEBtatik egindako adierazpenen artean. AEBtatikErrusiari zigorrak ezartzea eskatu zen herrialde baten burujabetzarieraso egiteagatik (zer gertatu zen Iraken, Afganistanen...?), etaEuropatik berriz zigorrak alboratu eta negoziazio baten beharradefendatu zen (interes komertzialak eta gasa jokoan daudenean...).Europako sobietar errepublika ohi gehienek (Estonia, Lituania,Letonia eta Ukraina) ere Georgiaren aldeko adierazpenak egin zituz-ten bitartean, Errusiaren berrindartzearen beldurrez, Moskuren orbita-ko beste sobietar errepublika ohiek (Bielorrusia eta Turkmensitan,Kizigistan...) neutraltasunaren aldeko apustua egin zuten. Azkenik,

  • 18

    Errusia beraren jarrera daukagu, Iparraldeko Osetiaren etaAbjasiaren independentziaren aintzat hartuz.

    Gatazka egun gutxien buruan bukatu bazen ere (hilabete honetanburutu den, irailaren 8an Errusiako lehen ministro Dmitri Medvedeveta bere homologo frantsesa Nicolas Sarkozyk, Georgiako lurraldetikerrusiar tropen atzera-egitearen egutegia adostu zuten), ekarridituen (hilabetearen hasieran Iparraldeko Ostiaren hiriburuan,Tsjinvalin, auto-bonbaz egindako erasoan 8 soldadu errusiar eta hiruzibil hilik suertatu ziren) eta ekarriko dituen ondorioak, mendebaldeaeta Errusiaren arteko guda geostrategikoa batez ere, ez dira inondikinora bukatu.

    Bukatzeko, interesgarriak iruditzen zaizkigun bi ondorio nabarmendunahi ditugu.Alde batetik, nazioartean Errusiaren paper berrindartua. Sobietarbatasunaren erorketaren ondoren herrialdearen gainbehera izuga-rria gertatu zen: nazioarteako eraginaren erabateko murrizketa,enpresa estatalen pribatizazioa, honek dakarren botere galerare-kin... Baina Putin-ek boterea eskuratu orduko, egoerari buelta ema-ten hasi zen eta horretan jarraitzen du: enpresa estrategikoak,Gazprom kasu, nazionalizatu bere interes politikoen mesedetan era-biltzeko (adibidez herrialde lagunei prezio berezian salduz gasa),nazioarteko politikan bere interesak, eta ez AEB eta EBrenak, babes-tuz (Iran, Txina, Venezuela... bezalako herrialdeekin erlazioak estu-tuz)... Hitz batean mundu unipolarrari buelta eman.Eta beste alde batetik, munduko potentzien itxurakeria. Herrien auto-determinazio eta independentzia eskubideen aldeko apostua eureninteres politiko-ekonomikoen arabera erabakitzen dute. Nola ulertubestela AEB eta EBren babesa Kosovoko independentziari eta ezIparraldeko Osetia edo Abjasiari?, edo Errusiaren babesaIparraldeko Osetia eta Abjasiaren independentziari, Txetxenian etaIngushetian erresistentzia independentista desagerrarazten saiatzeneta herritarrak zigortzen dituen bitartean?

    Kaukasoa gatazkaz jositako eskualdea da eta horrela izaten jarraitu-ko du, munduko potentziek euren interesak babesteko esku-hartzenjarraitzen duten bitartean eta bertan bizi diren herrien borondateaerrespetatzen ez den bitartean.

  • 20

    2008ko ekainean Gaztehgam aurkeztu zen Bilbon, 30 urtez Ehgam-ek eraman duen iraultza sexualaren aldeko borroka gazte perspeti-ba batetik jarraitzeko asmoz. Horrek ez du esan nahi EHGAM-engan-dik urrunduko denik, bere bide propioa egingo duela baizik. Halaere, elkarrekin lanean dihardute eta EHGAM da zalantza barik gaz-teen erreferentea. EHGAMen printzipio berdinak mantentzen dituzte:ez dute talde serioa izan nahi, borroka molde dibertigarri bat bai-zik, emakume lesbiana, gay, transgenero, transexual, beltz...Edonorentzako leku eta espazioa da Gaztehgam!

    Txikitatik inposatu dizkiguten roll sakonenekin apurtzea da bere hel-burua, beti ezagutarazi dizkiguten ereduak suntsitzea, estereotipoakkiskaltzea... Afektibitatea askatzea, garen modukoak onartzen ikas-tea, irakatsi ez zigutena ulertzea... Iraultza sexualerako tresna, txos-ten baten teoriatik haratago heltzeko asmoa duena. Izan ere, aktibi-tatea eta parte hartzea sustatuz funtzionatzen du: eztabaidatzeko,ligatzeko, borrokarako, mugitzeko, irakurtzeko, entzuteko eta bururaetortzen zaigun edozer egiteko kolektiboa izateko asmo du, borrokaez baita ekainaren 28ra mugatzen!

    Uda osoan zehar kolorez goraino kalean izan da Gaztehgam.Ekainaren 28an hasi ginen euren presentzia sumatzen, euren pankar-ten lelo desberdinek atentzioa deitu ziguten... Gau hartan bertanEHGAMen afarian parte hartu zuten eta abuztuaren 4ean Gasteizenegon ziren, Rosa Pazos transexualaren erailketa salatzeko. Ez ezku-tatu lemapean kaleratu ziren Bilboko Aste Nagusian eta trikipoteojendetsu bat antolatu zuten. Orain dela gutxi EHGAMen maribollo-trans 17. kanpaldia parte hartu zuten. Ekintza ugari egin ditu hainbizitza laburreko kolektiboa izateko, bizitza luze eta anitza izangoduen seinale!!

    http://gaztehgam.wordpress.co

  • 21

    Memoriaren erabilera, abiadura, estandarren alde egitea, erabiltze-ko erreztasuna guzti hauek dira nabigatzaile bat edo beste auke-ratzeko kontuan izaten ditugun ezaugarrietako batzuk, eta gauregun, hauen arteko borroka gero eta bortitzagoa da. Orain delaurte batzuk Netscape eta Explorer-en arteko gudan bigarrena izanzen garaile, eta netscape guztiz lurperatuta badago ere, inork ezinzuen ezta imaginatu ere 2008. urtean borroka hau errepikatuko zenik.Eta oraingoan explorer-en aurkariak inoiz baino indar gehiagorekinetorri dira bere erreinu horrekin amaitzera. Besteak beste: firefox,Apple-ren Safari, Opera, eta Google enpresa erraldoiaren Chromeizeneko nabigatzaile berria eta hain ospetsu ez diren beste hain-beste, logikoa denez ezingo ditugu den-denak analizatu, berazoraingo honetan aipatutakoei mugatuko gara. 4 nabigatzaileak instalatu genituen, haien lehenetsiko aukerekin.Hasteko Acid 3 web-estandarrak zenbat errespetatzen diren ana-lizatzeko testa egingo dugu lau nabigatzaileekin eta bide batezabiadura aztertzeko aprobetxatuko dugu CSSaren interpretazioabiadura analisiaren bitartez. (Horretarako analizatuko dugun web-gunea gure disko gogorran egon behar du derrigorrez, internetekourrutiko zerbitzariek deiak erantzutean zeresanik eduki ez dezaten)

    Abiadurari dagokionez Opera, azterketa guztiz gainditu gabe, izanzen azkarrena, baina hala ere akats batzuk atzeman ahal izan geni-tuen bai irudiak erakutsi orduko zein bere javascript motorrarekin,scriptak kargatzerakoan hankasartze nabariak eragin zituena.Atzetik gertu, firefox. Bere abiadura ukaezina izanda ere, bigarrenasuertatu zen azterketa gaindituta, eta era ezinhobean erakutsi zuenerakutsi beharreko guztia. Safari nabigatzaileak, ezin izan zuen Acid3 azterketa gainditu akatsak egon zirelako estilo-orriak itzultzean, kar-gatzeko abiadura firefoxena baino arinagoa izan arren, ez zen nahi-koa izan testa bere osotasunean garaitzeko. Bukatzeko, egun erabi-lena den nabigatzaileari Acid 3 testa pairatzea agindu genion etaemaitzak uste baino txarragoak izan ziren, ia minutu oso bat emanzuen orri sinple bat kargatzeko eta gainera edozein proba zailarekinhuts egin zuen, azkenean emaitza orriak desitxuratu eta ulertezinabihurtu zituen Internet Explorerrek.

  • 22

    Hauek dira nabigatzaile bakoitzak lortutako puntuak Acid 3 testan:Opera: 83, Safari: 74, Firefox 3: 71, Internet Explorer: 11.(Chrome ez dugu kontutan hartu BETA bat baino ez delako oraindik).Dudarik gabe, Internet explorer da motelena, eta web estandarberriak betetzeko orduan txarrena. Harrigarria dirudi oraindik erabilie-na izaten jarraitzea...

    Aztertu dezagun orain nabi-gatzaile bakoitzak zure orde-nagailutik zenbat memorialapurtu behar duen patxa-daz ibiltzeko. RAM kontsu-moa da garatzaileak asko-tan zuzentzen saiatu direnpunturik beroena. AspaldianFirefox 2 hutsune haundiakzeuzkan sentsu honetan, etaazken bertsioetan arrakastahandia izan omen dute horikonpontzen. Hala ere, nabi-gatzaile batek beti beharizaten du memoria asko, etahori da hain zuzen ere oraintxe jakin nahi duguna. Horretarako, nabi-gatzaile bakoitzean zazpi orri ireki ditugu aldi berean, eta bakoitzakzenbat memoria kontsumitzen duen jakiteko ctrl+alt+sup sinple batbesterik ez dugu egin, ea ikustagunProba honetan, Firefox 3 eta Opera oso emaitza berdintsuak erakut-si dituzte, ia 2 MB RAM bakoitzak (hala ere gogoratu behar daFirefoxek ez duela inolako gehigarririk instalatuta, dena den horrek ezdu aldatzen proba hau irabazi izana). Aitzitik, Safarik ia 90 MB beharizan ditu bere aurkariak berdintzeko, eta Explorer 7k ia 100 MB RAM.

    Bukatzeko, aztertu beharreko beste gauza bat da nabigatzailebakoitzak atzetik duen komunitatea zein filosofia. Eta horretan, bestebehin ere Firefox 3 da aproposena. Software askea izateaz gain,atzetik duen komunitatea haundienetariko bat da, haundiena ezesateagatik. Gainerako nabigatzaileak ez dira ezta hurbiltzen ereegiten. Dohakotasunari dagokionez, den denak dira dohakoak, deskargat-zearekin nahikoa da. Hori bai, adibidez Operaren kasuan zerbitzubatzuk erabiltzeko ordaindu behar da. Safari eta Explorer-ean ezin

  • 23

    da gehigarririk instalatu, arakatzaileak instalatuak bezala erabilibeharko ditugu. Ezingo dugu ezta pixka bat ere ez pertsonalizatu(tresna barrak kontutan hartzen ez baditugu noski). Firefox etaOperan instalatu daitezke gehigarri hauek, baina firefox-erako exis-titzen direnak miloi bat aldiz ugariagoak dira Operenak baino. Euskarri teknikoaz esan daitekena zera da: Operan ordaindu beha-rreko zerbitzu horietako bat da; Microsoft-en laguntza zerbitzuak etaforoak kaotikoak dira; Safariren kasuan askok galdetuko dizute eazergatik erabiltzen duzun safari windows-en eta gehiegi arriskatuzarela MAC-Osetik kanpo erabiliz; Firefox-ek miloika erabiltzaile dituatzetik edozein arazorekin laguntzeko prest, interneteko foro batbaino gehiagotan. Bide batez aipatzekoa da, miloika pertsona aridirela egunerokoan nabigatzailearekin lanean, programa berahobetzen eta arazoak konpontzen etengabe.

    Proba hauekin, firefox eman behar dugu garailetzat. Lehia estu ibilibada ere, azkenean gehigarriek emango diote garaipenaMozillaren nabigatzaileari. Aurreko belaunaldiko arakatzaileen kar-kasa ahaztu eta erabiltzaile bakoitzari bere nahietara egokitu dezanaukera emanez. Bigarrenez, Opera, oso aurkari potentea dela argiutziz frogatu digu bere 9.51 bertsioa orain arte argitaratutako hobe-rena dela. Hirugarrenez, Safari, Safari izatearen kontu hutsagatik,asko hobetu bada ere asko dauka oraindik hobetzeke (MAC-OS sis-temetarako nabigatzaile bat izaten jarraitzen du). Eta bukatzeko,Explorer 7, Windows bakoitzeko explorer bat dago, baina ezin duguonartu errendimendu terminoetan aritzea erabiliena dela azaltzeko.Argi dago, gaur egun, aukerarik hoberena software librearen aldeegitea dela.

    Orain ez daukazu ezjakintasunaren aitzakia,

    4ren artean erabaki, eta hobeto ezazu zure bizitza! Sorte on!

  • 24

    Gartzela baten atarian emakume bi. Biak ala biak zortzi orduz egondira bisitaren zain. Elurpean. Bata atso bat da. Mendikoa. Mendikohizkuntza baizik ez du ezagutzen. Bestea gaztea. Kaletarra. Jantzia.Intelektual bat. Preso baten ama eta emaztea dira.

    1985ean Pinter Turkiara bidaiatu zen Millerrekin batera. Bertan herrikurdoaren kontrako errepresioaren berri izan zuen. Bidaia hauMendiko hizkuntza (MountainLanguage, 1988) antzezlanarenhazia izan zen. Halere, Pinterrekantzezlanari izaera unibertsalaeman nahian, ez zuen geografi-koki ezta historikoki kokatu.Edonon eta edonoiz gerta dai-teke. Orain eta hemen, adibi-dez.

    Pinterren lan honetan badiraazpimagarriak diren hainbatgai. Burokrazia, tortura, hizkuntzazapalketa eta botere gehiegike-riak, behinik behin. Burokraziakedozein tramite trabatzen du,zentzugabekeriak sorturik.Burokraziak markatzen dituenurrats guztiak bete behar dira.Banan banan. Salbuespenikgabe.

    Denek ezagutzen dute gartzela barruko araudia. Funtzionarioek.Presoek. Senideek. Botere gehiegikeriak dira, oro har, gartzelakobarne araudia. Funtzionariek betearazten dute. Presoek eta senide-ek ondorioak pairatzen dituzte. Senideak emakumeak badira ondo-rioak are bortitzagoak izango dira.

  • 26

    - Orain dela hilabete batzuk ez da egunik pasatzen krisi ekono-mikoaren albiste, analisi edo artikulu baten bat entzuten ezdugula. Baina zorionez badirudi neurrigabeko espekulazioak

    sortutako krisiak badaukala aterabiderik: estatuen esku-hartzea, hauda, merkatuek ez zutela erregulaziorik behar defendatzen zutenkapitalistek, eta kapitalismoa berak, sortutako egoera langileendiruarekin, ez beraiek lortutako dirutzarekin, konpontzea.Bitartean, 2007ak datu beldurgarri bat utzi digu: munduan goseapairatzen dutenen kopurua 850 miliotik 925 miliora igo da (elikagaienprezioen gorakada %24koa izan da: erregaietarako uztak, uzta txa-rrak, espekulazioa...). Sistema honek munduan erailtzen dituen 925milioi pertsona horiek elikatzeko 30.000 milioi dolar behar dira etagaratutako herrialdeek milioiak eta milioiak (AEBk bakarrik 700.000milioiko aurrekontua onartu du, aurretik xahutu duena kontuan hartugabe) gastatuko dituzte sistema berak sortu duen krisiari partxe batjartzeko. Sistema kapitalistak zuzen-zuzen garamatza suntsipenera.

    0

  • 27

    - Shell eta Agip petroleoenpresek eta Nigeriakoerregimenak arazo larri

    bat daukate, eta arazo horrenizena Niger-eko DeltarenAskapenerako Mugimendua(NDAM) da. 2006ko hasieransortutako taldea dugu eta Ijawetniaren (14 milioi pertsona)eta Niger ibaiaren deltarenbabesle gisa aurkezten dubere burua. Shell eta Agipenpresek, gobernuaren bai-menarekin, Niger ibaiaren del-taren eskualdean bizitza ezi-nezkoa bihurtzen ari dute euren ustiatze lanek eta isuriek sortzenduten kutsaduragatik (euren tutuetako zuloak konpontzea garestia-goa da petroleo piska bat galtzea baino, ibaietara isurtzen denpetroleoa, bertako biztanleen arrantzan oinarritutako mendeetakobizitzaren hondamendia dakarren petroleoa). Egoera honen aurkaeta petroleoak sortutako aberastasunaren banaketa justuago batenalde altzatutako erakundea dugu beraz NDAM eta kontrola osozaila den eskualdean burutzen ditu bere ekintzak. Gainera ekipa-mendu ona daukate (azkenengo erasoetan zortzi untzi-azkar etadinamita, granadak eta bonbak erabili dituzte) eta ekintzek ez dau-kate etenik (aste baten sei eraso egitera heldu dira). Egoera honekShell multinazionalak bere horniketa garantia bertan behera uzterabehartu du eta Nigeriaren produkzio maila 1,8-2 milioi upel egunerajeistera (2006an ekoizpena 2,6 milioi upelekoa zen), Afrikako herrial-deen petroleo ekoizpenaren lehenengoa postua galduz.

    - Mapuche herria (Wallmapu), gureherria bezala, bi estatutan (Chile etaArgentina) banatuta dagoen Hego

    Amerikako jatorrizko herria da. Espainiarkoroak konkistatu ez zuen herri bakarra iza-tetik, bi estaturen anikilazio eta asimilaziopolitikan ia desagertzeraino pasatakoherria. Baina mende honetako 90. hamar-kadaren hasieratik bere lurraldearen etaidentitatearen berreskurapen borrokarenberpizte bat eman da, batez ere

    1

    2

  • Gulumapun (Chile-ko estatuaren menpe). Historian zehar Mapucheherriari lapurtu zitzaion lurra, Pinochet-en garaitik baso ustiapenerakoerabiltzen da (kapitalismoak, Chile zelulosa ekoizle handia izanbehar zuela erabaki zuen) Gulumapun, eta egun mapuche-akberaien lurraren berreskurapenean ari dira (Chileko estatuak emanzien lurra oso eskasa baita eta hirietara emigratzera behartuta ikus-ten dute euren burua): baso-ustiapen enpresen eta latifundistenjabegoak okupatu, eurek ustiatu eta lurra laborantza eta abelt-zantzarako berreskuratzen dute. Borroka honek, epe ertainera esta-tuaren eta interes kapitalisten zilegitasuna eta negozioak kolokanjartzea ekar lezake eta kasu hauetan gertatzen den bezala errepre-sioa izan da bere erantzuna: jipoituak, atxilotuak, kartzeleratuak,erailak... eta Gulumapuren militarizazioa. Bada, pasadan hilabeteaneta egoera honi erantzuteko CAM (Coordinadora Arauco Malleco)erakundeak borroka armatuari hasiera emango ziola eman zuenaditzera eta bere gain hartu zituen militarren aurkako azken ekintzak.Doala hemetik gure elkartasun eta begirune osoa bere etorkizuna-ren alde borrokan ari den Mapuche herriarentzat. MarrichiWeu!(hamar aldiz irabaziko dugu!)

    - Mapuche herriaren egoera latza bada, are latzagoa daKurduek jasan behar dutena. Lau estatutan (Siria, Iran, Irak etaTurkia) sakabanatutako estaturik gabeko herri handiena da,

    Europan batez ere bizi den diaspora kontuan hartu gabe. Herrihonen aurkako zapalkuntza bereziki larria da Turkian, nahiz eta Iraneta Iraken egoeragero eta zailagoaden. Urteak diraAnkarako gobernuakarma kimikoak era-biltzen dituela kur-duen aurka, bainaorain arte ez dituzteeraso kimiko hauekfrogatzeko zantzuriklortu. Eta orain artediogu Roj TV telebistakurduak (Alemanianilegalizatu berria,kasualitatez Alemaniak Turkiari gudarako 6 urpekontzi saldu berridionean) dokumental bat prestatu baitu 2003an jasotako irudi bat-

    28

    3

  • 29

    zuekin. Ustez soldadu turkiar batek bidalitako dokumentuetan (iru-diak, bideoak, elkarrizketak...), PKK gerrilariak ezkutatzen ziren koba-zulo baten aurkako arma kimikoz (AEBk Afganistanen erabiltzendituen berdinak) buruturiko bonbardeaketa ikus daiteke.Dokumentalaren egileak, Sores Tropak, arma hauen erabileraren zer-gaitia azaltzen du: Kurdistango lurzoruan (oso malkartsua, kobazuloaskorekin...) ohiko armak ez dira oso eraginkorrak, arma kimikoakberriz bai, gerrilarien kokapenaren informazioa izanez gero. Eta nolalortzen dute informazio hau? Bada, iparraldean herrien zaindariakbezala ezagutzen diren Ankarak ordaindutako kurduetatik etahegoaldean AEBren hegazkinen hegaldietatik.

    - Sudan Afrikako herrialdebat da, eta Afrikako besteherrialde askotan bezala,

    bertako komunitate eta etniagehienei bizkarra emanez,batez ere periferiakoak (Darfurkasu), botere kolonialak etabertako elite politikoen artekonegoziazioek eraman zutenherrialdea independentziara.Beraz, akordio horiek ez zituztenherrialdeko errealitate gehie-nak eta euren behar politiko-ekonomiko-sozialak kontuanhartu. Egoera hau, mendeetanhainbat etnia bizi izan direnDarfur-eko eskualdean eraberezi baten jasan behar izandute. Mende honetako 70.hamarkadatik aurrera Jartum-eko gobernuaren utzikeria (osa-suna, azpiegiturak...) etaSudanen gatazka ez dela iparra eta hegoaldearen artekoa, gutxien-go boteretsu eta gehiengo zapalduaren artean baizik, salatzen hasiziren Darfur-eko biztanle askok (gobernuaren garraio eta instalazioenkontrako ekintza armatuak burutzen ere hasi ziren). Gobernuakgatazkaren kriminalizazioarekin eta bertako biztanleen aurkako erre-presioarekin erantzun eta politika honekin jarraitu du azkenengohamarkadetan, gatazkaren ondorioz 2003an bi talde armatu sortzenziren bitartean. Gatazka egoera txarrera egiten joan da etengabe

    4

  • 30

    (nahiz eta talde armatu batekin bake akordioak sinatu diren) etagaur egun Darfur-eko biztanle askok banaketan ikusten dute irtenbi-de bakarra. Baina hamarkadetako errealitate honen aurrean itsua-rena egin eta gero burua sartzea erabaki berri du NazioartekoEpaitegi Penalak Sudan-eko buruzagiak legalki jazarriz. Asko, poztuegin dira, baina beste askok zergaitik orain? galdetzen diote eurenburuei. Badirudi azkenaldian Darfur-eko biktimen kopurua izugarripuzten (Bosnia-Herzegovina-n gertatu zen bezala) aritu direnen (AEB,hedabideak, zenbait GKE...) interesak eta esku-hartze nahiak daude-la erabaki honen atzean. Darfur-en arazoa politikoa da eta Sudanenbizi duten krisi sakonago baten erakusle bat da: populazio zati osohandi baten bazterketa politiko-ekonomiko-soziala. Eta gatazka guz-tietan bezala, bakea justiziaren atzetik etorriko da edo bestela ez daetorriko.

    - Puerto Rico-renhistorian uztailaren25a egun esangu-

    ratsua da. 1898ko egunhorretan AEBko armadakirla inbaditu zuen. 1952anPuerto Rico-ri AEBtakoEstado Libre Asociadoestatusa ekarri zion kons-tituzioa onartu zen. Eta1978ko uztailaren 25ean independentziaren aldeko mugimenduarenkontrako errepresioaren puntu gorenera iritsi zen, Arnaldo DaroRosado eta Carlos Soto Arriv gazteen erailketarekin. Mugimenduindependentistan infiltratutako polizi batek prestatuta zeukanekintza batean parte hartzera zihoazela, poliziak, bi gazteak harra-patu, torturatu eta erail zituen. Hainbat urte eta epaiketa pasa izanbehar ziren 10 polizia kartzeleratzeko, eta gaur egun, 20 urte beran-duago, hiruk besterik ez dute jarraitzen kartzelan.

    - 2004. urtean Venezuelak eta Kubak sortutako erakundea daAmeriketarako Alternatiba Bolivartarra (ALBA gaztelaniazkosigletan). Hego Amerikako integrazioa sustatzeko eta txirotasu-

    na borrokatzeko sortutako tresna. Bada, helburu hauek ekarrikodituzten onura sozialak direla eta, Hondurasek ALBAko seigarrenkidea bihurtzea erabaki berri du (ALBAn Venezuela, Kuba, Bolivia,Nikaragua eta Dominika Karibeko uhartea parte hartzen dute). AEBk

    5

    6

  • 31

    kontinentean eskeintzen (akaso inposatu hitz aproposagoa litzate-ke) dituen Tratado de Libre Comercio (TLC)-ek gero eta babes txi-kiagoa daukate ALBA bezalako proiektuen mesedetan.Honduraseko langile elkarteen eta jatorrizko herrien babesa etaenpresarien oposizio gogorra jaso du atxikimenduak.Kapitalismoaren logikatik at beste erlazio batzuk ezinbestekoak dire-la defendatzen duen erakundea gero eta indartsuagoa da. Ez dadi-la prozesua gelditu!

    - Bolivian, gobernuan dagoen MAS (Movimiento al Socialismo)alderdiaren babesa gero eta zabalagoa da. Komunikabideeta enpresariak kontra izan arren pasadan abuztuan burutu

    zen referendum revocatorioan (Presidentea, presidente-ordea etagobernadoreak) bozken %68a lortu zituen (2005ean boterera helduzenean baino %13 gehiago). 9 departamentuetatik 6tan irabazizuen, La Paz hiriburuan bozken %84a lortu zituen eta nekazal guneguztietan irabazi zuen. Hala ere, gobernuaren aurka dauden 4gobernadorek (Santa Cruz, Tarija, Beni eta Pando) ere euren postue-tan baiestatuak izan ziren (kasu batzuetan oso justu izan arren:Pandon bozken %52a eta Tarijan 400 bozkengatik). Erreferendumairabazi eta gero Evo Morales-ek abenduaren 7rako EstatuarenKonstituzio Politiko (EKP) berria berresteko galdeketara deitu zituenbiztanleak. Honek oligarkiaren haserrea piztu eta AEBren laguntzare-kin (USAID garapenerako agentziaren bitartez dirua lortuz edotaherrialdetik kanporatua izan den enbaxadoren desestabilizazio lana)sabotai kanpaina bat abiarazizuen: errepideen etenketak, gas-tutu baten kontrako atentatua(100 milioi dolarreko galera ekarriduena), instituzio publikoen oku-pazioak eta harrapaketak...baina erasoak ez dira azpiegitu-rei mugatu, nazioarteko komuni-kabideek bi bandoen arteko lis-kar bat bezala estali nahi izanzuten gobernuaren aldekohamarnaka nekzarien erailketaere burutu zuen oposizioak. Halaere, gobernuak oposiziokogobernadoreak, beste guztiekinbatera, zinezko elkarrizketa gar-den batera gonbidatu zituen.

    7

  • 32

    Azkenean, hilabeteetako negoziazioen ondoren eta astebetekomartxa bat eta La Paz-en egindako gau oso bateko kontzentrazioaeta gero, erreferumdaren data ezarri berri da, urtarrilaren 25a. Bainazer dela eta oligarkiaren haserre eta kanpaina guzti hau? Konstituzioberriak dionari so egitea nahikoa da: latifundioaren amaiera, balia-bide naturalen nazionalizazioa, esklabutzaren amaiera, jatorrizkoherrien eskubideen aitortza (autodeterminazioa barne), atzerrikobase militarren debekua, ekonomian estatuaren paperaren indart-zea... Autonomia gehiago eskatzen duten oposizioko gobernadore-ei ezin hobeto erantzun dio berriki Morales-ek: autonomia bai, bainaherriena ez talde (oligarkia) batena.

    - Bolivian ez bezala Ekuadorren badaukate, pasadan hilabete-aren bukaeratik, Konstituzio berria. 2007an, Rafael CorrearenAlianza Pais koalizioa, populazioaren erdia txiroa (horietatik

    portzentai altu bat jatorrizko herrietakoak) eta emigrazio tasa izuga-rri altua (1999tik 2 milioik biztanlek emigrazioaren bidea hartu du 14milioi biztanleko herrialdean) duen herrialdearen agintera heldu zen.Hilabeteetako lanaren ondoren, uztailean Asanblada EraikitzaileakKonstituzio berria onartuzuen, eta iraileko galde-ketaren inguruko datuekamaiera eman diote pro-zesuari: populazioa-ren%65a alde agertu da(%28a kontra);Ekuadorreko hiririk popu-latuenean, Guayaquil,oligarkiaren gune indart-sua, ezetzak irabazi du,baina soilik %1aren alde-arekin (Guayaquil-ekoprobintzian, Guayas-en,baietzak irabazi du).Baina zer dio Konstituzioberriak? eta Bolivianbezala, zergatik irabaz-ten du ezetza oligarkia-ren guneetan? Horra horhainbat datu: ez ditu atzerriko base militarrik onartzen, uraren priba-tizazioa eta latifundioa debekatu ditu, jangaien subirotasuna aldarri-

    8

  • katzen du, ekonomiaren erregulazioa bultzatzen du onuren bidezkobanaketa bat ahalbidetzeko, sektore estrategikoetan (petroleoa,ura, meategiak...) estatuaren parte-hartze eta kontrol gehiagoaurreikusten du, desjabetzak onartzen ditu jendartearen interesaktartean badaude mono eta oligopolioak murrizten dituen bitartean,nazioarteko politikaren zutabe nagusia eskualdearen integrazioanezartzen du... Eta jakina, 14 nazionalitatez eta 16 herriz osatutakoherrialdeko Konstituzioaren onarpenaren klabe garrantzitsuenetakoaahaztu gabe: hainbat ikuspegitik jatorrizko herrien 500 urtetako uka-pena eta bazterketa gainditzen du. Hala ere jatorrizko herrien era-kundeen artean babesa ez da erabatekoa. Adibidez pisu handiaduen CONAIEk (Confederacin de Naciones Indgenas de Ecuador)Konstituzioari babes kritikoa eskaini dio, bere aburuz hainbat baitirajatorrizko herrien inguruan ikusten dituen hutsuenak eta kezkak, balia-bideen ustiapenak euren lurretan sortzen dituzten triskantzak atzerri-ko multinazionalek egitetik gobernuak egitera pasatzea kasu.

    - Ekuadorrekin erlazioakhautsita (Kolonbiako ejertzi-toak, Ekuadorren subirota-

    suna erasotuz, bere lurraldeanegindako aire erasoan FARCekohainbat gerrilarik bizia galduzuten (euren artean Raul Reyesgerrilaren bigarren burua) etamartzoaren 3tik Ekuadorrek erla-zio guztiak eten zituen) dituenKolonbian berriz, egoera ez dahain itxaropentsua. 41 dira jadaaurten eraildako sindikalistak etagutxitu beharrean behartutakobarne mugimenduak igotzen aridira etengabe. Hainbat erakun-deren arabera 4 milioi pertsonadira tokialdatutakoak, eta batez ere paramilitarren berrarmatzearenondorio diren tokialdatze hauek igoera exponentzial bat izan duteAlvaro Uribe 2002an gobernura heldu zenetik. Alde ederra ondoandauden bi herrialdeen artekoa!

    33

    9

  • 34

    Barrea, negarra, urduritasuna, emozioa... eta beldurra. Zineak gauzaugari sentiarazi ditzake ikusleongan, baina ikara isladatzea ez omenda erreza. Azken hamarkadetan gutxi izan dira beldurra modu ego-kian jorratzea lortu duten filmeak. Egia esan, 90. hamarkadan gene-ro hau errepikapen etengabe batean sartu zen: gazte koadrila itxu-roso baten istorioa kontatzen ziguten beti. Basoan, erabat galdutadagoen ikastetxe batetan, etxe izugarri haundi eta gris batetan...hortxe kokatzen zituzten protagonistak, gutxinaka gutxinaka des-agertzen joateko. Iraganean gertatutako zerbaiten mendekua iza-ten zen hilketen zergaitia... Baina, azken bolada hontan, beldurrabilatzen duten ikusleak ezusteko zoragarriak izan dituzte pantailetan.Espainiar Estatuak ekoiztu zuen Rec filmea, Hitchock-en hainbatargudio berriro jorratu dituztenak edota beldur sikologikoa eragitenduten argudioak etorri zaizkigu aretoetara.

    The Strangers film labur honetan ekoiz-pen klasiko baten osagai guztiak bilduegiten ditu Bryan Bertino zuzendariak:kastrokulon dagoen etxea, bikote gaztebat eta urduri jartzen gaituen soinubanda bikaina. Hasierako hamar minutu-tan betikoa ikusiko dugula ematen du...baina ustekabeak notarako dira. 85 minu-tutan denetarik gertatzen zaio banatuberri den bikoteari. Filmeak gu etxeanbertan egotea lortzen du, ahulkitik lauz-pabost salto emateak eta baita atzeranoizbenka begiratzen egotea. Pantailariadi, sarraskia noiz bukatuko den desiat-zen egon arren, pelikula honek lortzenduen urduritasun maila azken urteetako altuenetarikoa izan liteke.Amaierak, agian, hotz utzi dezake ikusle zorrotzena, baina TheStrangers-ek takilerak eskatzen dizkigun 6 euroak ondo erabili ditu-gula argi uzten digu. Egia da, filmeak ez du ezer berririk ematen.Baina, betiko topikoak erabilita, kriston ezinegona sortarazten du. Etahorretarako goaz beldurrezko pelikula bat ikustera, ezta? Hori ba.


Recommended