Date post: | 09-Mar-2016 |
Category: |
Documents |
Upload: | zurriola-ikastola |
View: | 246 times |
Download: | 5 times |
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 2
Berri txar bat eta berri on bat dut zuentzat. Berri txarrarekin hasiko naiz, sentsazio onekin amaitzeko. Berri txarra da, ikastolan ere krisiaren eragina pairatzen dugula. Egun bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean, hainbat erakundek neurri murritzaileak indarrean jarri dituzte. Hauen artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak onartutako neurriek eragin zuzena dute ikastolaren kudeaketan, langileen lan baldintzetan eta hezkuntza kalitatean. Hainbat agerraldi publikoetan Hezkuntza saileko sailburu ohiari entzun diogu ez dela murrizketarik aplikatuko. Baina errealitatea bestelakoa da. Hezkuntza premia berezia duten ikasleei laguntzeko eskainitako diru laguntzak murriztu dizkigute; gelako ikasle ratioak handitu dira, ondorioz, 2 DBHn gela bat galdu dugu. Hori dela eta, ikasmaila horretan ikasle guztiak bi gelatan bildu behar izan ditugu. Ikasturte honetan gelako 30 ikasle inguru daude; Haur Hezkuntzako dirulaguntzetan eta oro har kontzertuetan murrizketak eman dira; eta ezin ahaztu ditzakegu, halaber, langileek soldatetan jasan dituzten murrizketak. Beldur gara aparteko ordainsaria ere ez ote diguten kenduko. Honek guztiak hezkuntza kalitatean eragina du, baina, batez ere, kudeaketan ziurtasun falta eta langileen eskubideen urraketa dakar. Baina zorionekoak ere bagara. Badugu hainbatetan amestutako eraikuntza berria!!! Ategorrietan dagoen Villa Soroa etxea 40 urtetan erabiltzeko zortea dugu, alokairu baten ordainetan eta berrikuntza lanak burutzeko baldintzarekin. Honek orain arteko zalantza nagusiena -datorren urtean sartuko al gara?- argitzen du, eta Zurriola Barandiaran ikastola, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte hiru lerrotako ikastola bat dela eta etorkizunean ere horrela izango dela ziurtatzen digu. Gure seme-alabak bi urte dituztenean Villa Soroako ate nagusitik sartuko dira ikastolara eta hemezortzi urterekin Hurratik abiatuko dira. Urteak eman ditugu une honen zain, goza dezagun aukera honetaz orain. Ez zaigu loteria tokatuko, baina beharrik ere ez, dugunarekin disfrutatzen badakigu, murrizketak arautzen duenari xentimorik eman gabe. Hala ere, jokatu duenik ere izango da gure artean, eta horiei zorte on!!!
Tengo una buena y una mala noticia. Empezaré con la mala para acabar con buen sabor de boca. La mala noticia es que la ikastola también padece esta crisis. Las medidas y recortes promovidos por el Gobierno Vasco han afectado de manera directa a la gestión de la ikastola, a las condiciones laborales de los/las trabajadores y a la calidad de la enseñanza. En varias comparecencias públicas el antiguo consejero de educación afirmaba que no habría recortes. La realidad nos indica lo contrario. Se han recortado las ayudas a alumnos/as con necesidades de educación especial; los ratios de alumnos/as por clase han aumentado, a raíz de lo cual hemos tenido que juntar a todos/as los estudiantes de 2º de ESO en dos grupos de alrededor de 30 estudiantes cada uno; ha habido recortes en educación infantil, y en todas las concertaciones en general; y no podemos olvidar que ha habido recortes también en el sueldo del profesorado. Tememos, finalmente, que supriman la paga extra. Todo lo mencionado trae consigo falta de seguridad en la gestión y vulnera los derechos de los/las trabajadoras. Pero no dejamos de ser afortunados. Ya tenemos el nuevo edificio con el que soñábamos! Tenemos la suerte de poder utilizar el edificio llamado Villa Soroa en Ategorrieta a cambio de un alquiler y un compromiso de realizar mejoras en el mismo. Villa Soroa nos da la confianza para afirmar que somos una ikastola de tres líneas y en el futuro lo seguiremos siendo. Nuestros hijos e hijas entrarán por la puerta de Villa Soroa con dos años, y saldrán por la de Hurra a los dieciocho. Hemos esperado años este momento y ahora nos toca disfrutarlo. Quizá no nos toque la lotería, pero tampoco nos importa demasiado ya que sabemos disfrutar de lo que tenemos. De todas maneras a aquellos que hayan jugado algún décimo les deseo buena suerte.
ZURRIOLA
Indianoene, 1
943 27 25 87
20013 Donostia
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 3
AURREKARIAK 2005 urtean Zurriola ikastolako batzarrak,
batxilergoa eskaini eta hezkuntza zikloa 18
urtekin isteko erabakia hartu zuen.
2008an honako erabakiak onartu zituen:
Barandiaran Lizeoarekin bat egitea.
Gorantz zihoan matrikulazio eskaerari
erantzutea hezkuntza maila guztietan
hirugarren lerroa eskainiz.
ONDORIOAK Hezkuntza eskaintza honi erantzuteko, ikastolaren baliabide eta
azpiegiturak handitu eta egokitzea ezinbesteko baldintza zen.
ERAIKUNTZA BERRI BATEN BEHARRA AGERIKOA ZEN.
AUKERA BAT Donostiako Udalak, abuztuaren 2an, Villa Soroa udal
eraikinaren alokairurako lizitazioa publiko egin zuen.
Arautzen ziren erabilera baldintzak betetzen genituela
kontuan izanda, eta ikastolarentzat aukera bat izan
zitekeela ikusirik, artezkaritzak adjudikazio lehiaketara
aurkezteko erabakia hartu zuen (jakinda, gerora erabaki
hau Batzarrak berretsi beharko zuela).
TRAMITEAK Abuztuaren 16an ikastolaren proiektua udaletxean
erregistratu zen.
Irailaren 27an Batzarrak erabakia berretsi zuen.
Azaroaren 23ko Udal Gobernu Kontseiluak Villa Soroa
udal eraikina Zurriola Barandiaran Hezkuntza
Kooperatibari esleitu zion.
Egunean horretan bertan udalarekin kontratua sinatu
genuen.
Azaroaren 30an lehenengo ordainketa egin genuen.
BALDINTZAK 40 urtetarako alokairu eskaintza zen eta , alokairuak
622.000 eurotik gorakoa behar zuen(B.E.Za gabe), lau
zati berdinetan ordaintzeko: lehenegoa, adjudikazio
egunean eginbeharrekoa; bigarrena, urte betera;
hirugarrena, bi urtetara eta laugarrena, hirugarren
urtearen amaieran.
90,000 euro ordainduz gero, alokairua 10 urtez luza
zitekeen.
1.500.000 euroko (B.E.Z gabe) berritze lanak burutzea.
VILLA SOROA IRTENBIDEA IZAN DA Baliabideak eta azpiegiturak handitu eta egokitzeko aukera eman du:
Villa Soroa: Haur Hezkuntza (16 gela), laguntza gelak,
sikomotrizitate gela, irakasle gela, bulegoak, sukaldea,
jangela, ataria.
Ategorrieta: LH 1,2,3,4 (12 gela) (gaur 19 gela daude);
gimnasioa, laguntza gela, irakasle gela, bulegoa, jangela,
sukaldea, ataria.
Hurra: LH 5,6; DBH 1,2,3,4; Batxilergoa 1,2; GKS (26 gela)
(gaur 25 gela), liburutegia, laborategia, bikoizketa gela,
gimnasioa, ikusentzuneko gela, irakasle gela, bulegoak,
jangela, sukaldea, ataria.
Erikuntza guztiek egungo legediak eskatzen dituen baldintzak
beteko dituzte.
En la Asamblea de 2005 los/as cooperativistas de la ikastola decidimos ampliar la oferta educativa hasta Bachillerato, y en 2008 decidimos la fusión con Barandiaran Lizeoa y ampliar un alía más por nivel. Pero, para dar respuesta a todo ello era imprescindible conseguir un nuevo edificio En agosto de 2012 el ayuntamiento de Donostia sacó a concurso el alquiler de Villa Soroa en Ategorrieta, y decidimos presentarnos al mismo. A partir de ahí, estos han sido los pasos dados: el 16 de agosto registramos nuestro proyecto en el ayuntamiento; el 27 de septiembre la cooperativa, en asamblea extraordinaria, ratificó dicha decisión; el 23 de noviembre el ayuntamiento, en Junta de Gobierno, adjudicó el alquiler a Zurriola Ikastola; ese mismos día firmamos el acuerdo; y, el 30 de noviembre, hicimos el primer pago. Estas son las condiciones:
Alquiler a 40 años, con un precio de 622.000€ más IVA, a abonar en cuatro plazos en los cuatro primeros años de alquiler (prorrogable a
50 años, por 90.000€).
Villa Soroa nos permite mejorar en medios e infraestructura, reorganizándonos de la siguiente manera:
Villa Soroa : Educación Preescolar.
Ategorrieta : EP 1, 2, 3 y 4.
Hurra: EP 5 y 6; ESO 1, 2, 3 y 4; Bachiller 1 y 2; y FP 1 y 2.
Todos los edificios podrán disponer de los espacios que estipula la normativa actual.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 5
“Gure gurasoek zuten kooperatiba izpirituarekin
jarraitzen dugu. Bide onetik goaz. Zurriola izpiritua eta
bere klimaxa”
“Guztiok, guztiona, guztiontzat”
Jon Urbietarekin egin dugu zita Loiolako kultur etxean, bertan lan egiten duelako, zuzendari gisa. Hantxe hartu gaitu liburu artean, baina ez gara bere ardura profesionalez hitz egitera etorri, ez, Zurriola Ikastolako kultura batzordeari buruz hitz egitera baizik. Bertako sustatzaile izan zen orain 15 urte, 1997-1998 ikasturtean. Oraindik ere bada kide eta, horretaz gain, guraso saltseroa izaki, Ikastolako zuzendaritzan, artezkaritzan eta antzerki taldean aritu da. Kultura batzordeak bi ekitaldi antolatzeko ardura du nagusiki: Ikastolako festa, maiatzekoa, eta ikasturte amaierako sardina jana. Jon Urbieta, director de la Casa de Cultura de Loiola, fue el impulsor en el curso 1997-1998 de la comisión de cultura de la ikastola. Ha participado también en la Junta Rectora, El Consejo Director y la comisión de teatro. Participó primero en la organización de la semana cultural. Pero Jon es emprendedor y pronto propuso organizar el día de la ikastola, con un formato similar al que conocemos y que se mantiene hoy en día; y, más adelante, impulsó la organización de la fiesta de final de curso. Defiende el espíritu cooperativista da las ikastolas, y la importancia de transmitir también ese espíritu a nuestros hijos/as. No entiende la ikastola sin implicación y, en su opinión, vamos por buen camino; los nuevos padres/madres saben que todos hemos de aportar un poco, como hacen los/as trabajadores/as y el alumnado. Marta, la hija de Jon, finalizará pronto sus estudios en Zurriola, y Jon dará paso a nuevos padres, pero estará siempre cerca, dispuesto a echar una mano.
Aurkene Morak, berehala “fitxatu zintuen”, ezta? Bai, alaba ikastolan hasi berria zela, Aurkenek gurasoekin egiten zituen elkarrizketetan izan ginen. Kultura munduan lan egiten nuela jakin zuenean, elementu lagungarria izan nintekeela pentsatu zuen, eta horrela hasi ginen kultura batzordean, orain 15 urte. Nortzuk? Ba, Aurkene Mora, Dani Goñi, Santi Goñi, Pili Diez, etab. Talde bat sortu zen irakasle eta ikasleekin batera. Kooperatiba izpiritua… gure gurasoak ere horrela ibili ziren ikastoletan. Eta gu ere geure seme-alabentzat eredu izan nahi genuen, eta nahi dugu, auzolanean. Baina, ordura arte ez zegoen kultura batzorderik? Tira, ordurako bazen kultura astea. Izan ere, bertso afaria egiten zen, hitzaldiren bat… baina ez ziren oso arrakastatsuak. Eta orduan bururatu zitzaidan… zergatik ez egin ikastolako festarik? Urte hartan bertan ekin genion, indarrez, 25 jarduera antolatuz: besteak beste, antzerki profesionala, ikuskizunak, sarrera kobratuz. Hori guztia gurasoen parte hartzearekin. Ikastolako egunaren helburua zein zen orduan? Bi ziren nagusiki. Batetik, gurasoen arteko harremana sendotzea. Urte batzuk lehenago ikastolan liskar batzuk izan ziren gurasoen artean, publifikazioa zela eta. Horri buelta eman nahi genion, jendea elkartuz, festa giroan. Eta beste helburua? Zurriola marka erakustea. Auzoko jendea erakarri nahi genuen matrikulazio garaian, auzoan zarata eginez. Helburutzat genuen haurrak ikastolara erakarri, ikastola handitu eta gorpuztea.
Arrakastatsua izan al zen lehen festa hura? Bai. Urtero oso ondo atera izan da festa. Sakramentoko gurasoek Hurra ezagutzeko balio izan zuen, jangelan egiten den janari goxoa erakusteko ere... Aipatu nahi nuke urtero jangelako langileek muxu-truk lan egiten dutela egun horretan, kategoriazko janariak prestatu ere. Hori guztia erakutsi nahi genien auzotarrei eta barruko bazkideei. Baina orain ez da haur gehiago behar, helburua aldatuz joan da, ezta? Egia da ikastola handituz doala. Villa Soroa horren adibide da, baina Ikastolaren oinarriak berdinak dira: parte-hartzea, kooperatiba izpiritua eta ondo pasatzea.
Baina aldaketak egon dira orduz geroztik, lehen ikastola egun hartatik? Bai, ikusita helburuetako bat ─matrikulazioarena─ gaindituta zegoela, gurasoen arteko hartu emana bultzatu nahi izan genuen. Eta pentsatu genuen parte hartu behar zutela gurasoek bi ikasturtetik behin. Esate baterako, 4 urtekoen gurasoek labirintoa prestatuko zuten Ikastola egunean, 6 urtekoenek San Tomas egunaren ardura hartuko, etab. Konta iezaguzu Ikastolako festaren inguruko bitxikeriaren bat Gogoan dut, Hurra berritu baino lehen, zokoan, ilunpetan izaten ginela berbenan. A ze kalejirak! Egia esan, denetarik izan dugu urte hauetan: filmen proiekzioak zeluloidean, erakusketak, animalien erakusketa.
Eta momenturik politena, zuretzat? Ba, festaren amaierako zezen suzkoa. Hori eta buruhandiak etxeko marka dira. Batzuk arriskutsua zela esaten zuten, baina, festak, arriskuak eta suak badute zerbait kitzikagarria… eta momentu horretan, 20:30ak eta 21:00ak bitartean, klimax hori… magia hori sortzen da. Beti ere, jakina, bizilagunak errespetatuz. Berbena dela, puzgarriak direla… profesionalak ekartzen dituzue. Nola finantzatzen da ikastolako festa? Tabernaren bidez eta sarrera kobratuz. Ohikoena da etekina lortzea, eta onura horrekin, ekaineko kurtso amaierako sardina jana egitea, doan. Geroz eta jende gehiago
etortzen da ekintza horretara. Lehen, dozena erdi mahai jartzen genuen, eta orain… baita 30 ere! Zenbat ordu ematen duzue hori guztia prestatzen? Ezin da kalkulatu. Baina, merezi du… Garrantzizkoa da seme-alabek ikustea gurasoak direla ikastolaren gauzatzearen eragile. Begira, ikastolak beti izan du festan gabiltzaneko fama, San Tomas dela, kaldereroak direla… baina, horrek ere badu bere funtzioa, kulturari eta heziketari lotua dagoena. Nik uste bide onetik goazela.
Eta guraso gazteak animatzen al dira? Bai, ez dago kexarik. Ikastolan sartu bezain pronto badakite kooperatiba garela eta bakoitzak bere aldetik pixka bat egin behar duela. Aipatu behar da, baita ere, irakasle eta ikasleen parte-hartzea ezin bestekoa dela; azken hauek, esaterako, hainbat ekitaldi antolatu edo antolatzen lagundu egiten dute: karaokea, herri jolasak, etab. Alaba, azkeneko urtean duzu. Kultura batzordeko kide izaten jarraituko duzu? Naturala eta zentzuzkoa da datozenei leku egitea, baina beti egongo naiz laguntzeko prest.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 7
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastolan. Egun seinalatu horretan, ikastolan hainbat ekimen martxan
jarri genituen Ategorrietan, Josefinetan eta Hurran. GKES-ko ikasleak ere hurbildu zitzaizkigun Barandiaran Lizeotik Manteora, LH-ko
ikasleentzat jolasak prestatzeko.
Ategorrietan, goizean Musika eskokolako taldeak Ategorrietan eman zion hasiera Euskararen Egunari. Ondoren, ikasle
guztiek, atarira jaitsita, prestatutako abestiak eskaini zituzten. Geletan, Argitxoren mezua irakurri
ondoren, oparia prestatu zuten Argitxorentzat, eta, azkenik, ongi merezitako sorpresatxoak jaso
zituzten. Goiza ongi bukatzeko, gure iratxo maiteak ekarritako opiltxoak jan zituzten.
Manteon
LH-ko 2., 3., 4., 5.
eta 6. mailako ikasleek zoragarri pasa zuten Manteon, gure ikasle
helduenek prestatutako jolasetan parte hartuz. Manteoko kirol jarduna bukatu bezain laster, 11:30ean, kantu saioan bildu ziren, LH zein DBH-
ko ikasleak. Batxilergoko ikasleek asmatutako flashmoba dantzatu eta
gero, musika eskolako ikasleek jo zituzten abestiak (Nahi Dut, Euskal
Herrian Euskaraz, Txoriak Txori, Bizi Ganoraz, Egiozu Euskaraz...)
denok elkarrekin abestu genituen.
Hurran, goizean DBH-ko ikasleek hainbat jarduera izan zituzten goizean: DBH 1. mailakoek Deitu niri abestu
zuten eta baita horren aitzakian bideo txiki bat grabatu ere; DBH 2. mailakoek Gartxot filma ikusi
zuten; DBH 3. eta DBH 4. mailako ikasleek Mihiluze jolasan parte hartu zuten. Eta, 11:30ean, DBH
guztia Manteora abiatu zen.
Oso originalak izan ziren Batxilergoko euskara batzordeko ikasleek antolatutako herri-kirol
probak: jantzi-erantzi, lokotx proba, itsuen arteko txinga proba, bat-bateko dantza taldeka...
Eguraldia lagun, ikasleek barre egiteko nahikoa motiborik izan zuten gelen arteko lehia dibertigarrian.
Bazkal ondoren, Oihan Vegarekin solasaldia izan zuten, eta, azkenik, diskofesta antolatu zuen
frontoian. Batxilergoko ikasleak ez ezik, LH eta DBH-koak ere gogotsu aritu ziren dantzan.Tenperatura
hotz-hotza izanagatik
ere, gutxi izan ziren
izerditan bukatu ez zutenak!
Ategorrietan, arratsaldean Arratsaldean, kidetzeak izan genituen, Ategorrietan, 4 eta 5
urteko ikasleen eta DBH 2. mailako ikasleen artean. Azken hauek,
jolasak antolatu zituzten txikientzat; esperientzia aberasgarri eta
dibertigarria izan zen guztientzat. Era berean, DBH 3. mailako ikasle
batzuek ipuinez, jolasez eta kantez osaturiko emanaldia prestatu zuten
LH 1. mailako ikasleentzat.
Josefinetan, arratsaldean DBH 3. mailako gainerako ikasleak Josefinetara igo ziren, LH 2. mailako ikasleen aurrean emanaldia aurkeztera. Hemen ere giroa
primerakoa izan zen, eta DBH-ko ikasle gehienek ikasturtea bukatu aurretik esperientzia errepikatzeko asmoa azaldu zuten.
Hurran, arratsaldean
LH 3tik LH 6ra bitarteko ikasleek, aretoan, Mihiluzeko finaletan parte
hartu zuten. Talde guztiek maila handia eman zuten, eta, bukatu ondoren,
txokolate jana izan zuten arkupetan, DBH 3. mailako ikasleek banatuta.
DBH 1. mailakoek Mikel Carton abeslariaren kantaldia izan zuten.
Bestetik, Xabier Agote, Albaola elkartearen sortzaile eta Apaizac Obeto
espedizioaren bultzatzaile nagusia, DBH 4. mailako ikasleekin solasaldia izan
zuen euskal ontzigintzaren inguruan.
Erreportaia honetan ikusi duzuen bezala, Euskararen Egunak ez zigun
aspertzeko tarterik utzi. Hala ere, gogora ekarri nahi dizuegu 365 egun dituela urteak eta horietan guztietan euskaraz bizi nahi dugula. Guztion
eskuetan dago. Horren lekuko Badu Bada, San Telmo museoan dagoen erakusketa. Hurbildu zaitezte, merezi du eta.
El 3 de diciembre celebramos en la ikastola el día internacional del euskera. No hubo opción para el aburrimiento. Pero el trabajo de un día no es suficiente, queremos vivir en euskera los 365 días del año. Depende de todos y todas nosotros/as. Os animamos
a visitar la excelente exposición Badu Bada del museo San Telmo.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 8
OLENTZERO AURRERATU ZAIGU AURTEN
Guraso ohi talde batek dohaintza egin dio Zurriola Ikastolari
1994. urtean ZURRIOLAko LAGUNAK taldea sortu zuten Zurriola Ikastolako guraso ohi batzuek.
Handik gutxira, beste guraso multzo batek izena eman eta elkartean bazkidetu ziren. Urtetan
ikastolarentzat lanean musu-truk aritu ondoren, ikastola utzitakoan ere, nolabaiteko laguntza
ematen jarraitzea zen asmoa. Zurriolako Lagunak taldea sortu zuten, besteak beste, euskararen eta
euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzeko. Horrekin
batera, azpiegitura egokiak sortu nahi zituzten ikasleentzat, behin Ikastolan ikasketak amaituta, kultur ekintzak bultzatzeko moduak izan zitzaten.
Hainbat urtetako lanaren ondoren, jarduna amaitutzat eman, eta ondasunak Zurriola Ikastolari
dohaintzan ematea erabaki zuten, bere estatutuetako 44. artikuluan jasota zegoen lez.
Lehenago ere egina zioten Zurriolari ekarpena, Antzerki Eskolarako Kortxoenearen egokitzapenerako
erabili zena. Orain, 2012ko urte amaiera honetan, eta beraien kontu guztiak itxi ondoren, 8.500 €-
ko laguntza egin nahi izan diote Zurriolari. Ikastolak baliabide informatikoak erosteko erabiliko du
laguntza, nagusiki Lehen Hezkuntzako ekipamendu informatikoa hobetzeko; baina DBH eta
Batxilergoko gela pare batek ere izango dute opariaren zatitxo bat (Plastika eta Marrazketa Teknikoko geletan, hain zuzen).
Pozik jaso dugu oparitxoa, baina poz handiagoa hartu dugu jakitean elkarren artean harremana
izaten jarraitzen dutela eta harreman on horren ardatza direla euskal kultura eta gure ikastola. Eredu izan daitezela orain barrutik lanean ari garenontzat eta ikastolako partaide guztientzat.
Esker mila Zurriolako Lagunak taldea osatu zenuten guztiei.
La asociación Zurriolako Lagunak se formó en
1994 por algunos padres y madres de antiguos
alumnos/as con el fin de continuar con la tarea de
impulso del euskara y la cultura euskaldun,
buscando, con dicho fin, infraestructuras que sirvieran para el uso de exalumnos/as de Zurriola.
Tras una trayectoria de varios años han dado fin a
dicho proyecto y han decidido donar sus bienes a
la ikastola. Ya hicieron anteriormente una
aportación importante para adecuar Corchos para
la escuela de teatro y, ahora, realizan una
donación de 8.500€ que utilizaremos para mejorar
el equipamiento informático de las aulas de
Primaria (también recibirán algún regalo en ESO y
Bachillerato).
Aprovechamos estas líneas para trasladar a los/as
integrantes de dicha asociación nuestro más
sincero y cariñoso agradecimiento. Han sido y son
un ejemplo para quienes hoy participamos de la
ikastola desde dentro.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 9
Zurriola ikastolan egun berezia izan genuen urriaren bederatzian, ikastolaren 45. ikasturtea ospatu genuen. Horretarako, iraganera begira jarri ginen. Izan ere, zailtasunez beteriko hasiera haietaz eta gaur egungo egoeraz hobeto jabetzeko luxuzko gonbidatuak izan genituen: Zurriola ikastolaren hainbat sortzaile.
Kontxita Beitia izan zen ikastolaren lehen sortzailea. Etxeko andereñoa genuen bera. Lehenengo Pasaian eta Donostian gero, etxean eta euskaraz irakasten zuen berak. Gogoan du, 1965. urtean hasi zela Donostian eskolak ematen. Kontxita Beitiaren esanetan, «Katalunia plazara joaten nintzen nire bi umeekin. Haurrei euskaraz egiten zieten gurasoak bilatzen nituen eta haiei luzatzen nien euskaraz ikasteko proposamena. Hamar umeko taldetxo bat biltzea lortu nuen. Proiektuak oso harrera ona izan zuen”. Berak irakasten zien haurren gurasoak, eta parkeko beste ama batzuk elkartu eta euskaraz irakasteko leku egoki baten bila hasi ziren. Familia horietako batek, Intsaustitarrek hain zuzen ere, Ramon Maria Lili pasealekuan utzi zien lehen lokala. Kontxita Beitiaren esanetan, «ilusio handia genuen eta gogor egin genuen lan. Ezkutuan ibiltzen ginen bilerak egiten eta dirua biltzen, baina aurrera egiteko genuen gogoak auzolanean aritzeko indarra
eman zigun. Egoitza egokitzen lanez laguntzen ez zuenak diruz laguntzen zuen».
Bi urte igaro ziren guztia egokitu zutenerako. Lekua prest, 60 ikasle gogotsu, baina irakasleak falta. Kontxita Beitiak andereñoen egoitzan ere ematen zituen euskarazko klaseak eta hara jo zuen beraien proiekturako irakasle bila. Han topatu zuten Tere Elola, euskaraz irakasteko prest. «Ez genien soldata on bat eskaintzen, ezta egitasmoak aurrera egingo zuen
bermerik ere. Euskararen alde egiteko gogoa eta ilusioa besterik ez
genuen eskaintzeko»,
aitortu zuen Kontxita Beitiak. Ez zen asko, baina nahikoa izan zen Maite Garagorri
berenganatzeko. Bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen
proiektuarekin. Hala, Kontxita Beitia, Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola abian jarri zuten 1968ko urriaren 9an.
Eguna ospatzeko, ikastolako haurrek aurreskua eta abesti bat
eskaini zieten sortzaile taldeari. Kontxita Beitia eta bere
lankideek, berriz, eguneko Berria, Irutxuloko Hitza eta eurek
sinatutako agiri bat sartu zuten kaxa batean eta zuzendariari
eman zioten. Kutxa honek leku berezia izango du Villa Soroa
eraikinean.
El 9 de octubre recibimos la visita de los fundadores de la ikastola con motivo del 45 aniversario de su creación. Los/as alumnos/as de Hurra les dedicaron un aurresku y una canción y, a su vez, los visitantes entregaron en la ikastola una “kutxa” que tendrá un privilegiado en el nuevo edificio Villa Soroa.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 10
Gatazken konponbideetara zuzendu nahi izan dugu ikasturte honetako irakasleen prestakuntza. Gai horretan
sakontzeko asmoz, irailaren 19an eta 20an Paco Cascón Sorianoren hitzaldiak izan genituen Hurrako jangelan. Bertan, Zurriolako irakasle guztiek parte hartu zuten.
Paco Cascón Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, curriculum zabala du Giza Eskubide eta Bakerako Hezkuntza gaietan. 1987tik El Salvador, Guatemala, Costa Rica, Kolonbia, Mexiko eta Italiako hainbat herri mugimendu eta unibertsitaterekin kolaboratzaile da, gatazka-bitartekaritza eta giza eskubide gaietan. Bakerako hezkuntza gaietan hainbat argitalpen eta bildumatan laguntzaile
eta zuzendari izateaz gain, giza eskubideen aldeko elkarte ugariren aholkularia da.
Casconek Ikastolako irakasle talde osoaren aurrean “Gatazkan eta gatazkarako Hezkuntza” izeneko txostena aurkeztu zuen. Bertan, eskolan gertatu ohi diren gatazken inguruko bere ikuspegia azaldu zuen, gatazkak aztertuz eta haiei erantzuteko bideak emanez. Ildo horretan, honako aldarrikapena egin zuen:
- Irakasleak ez dira eduki igorle hutsak, hezitzaileak baizik. - Heziketaren ardura ez da soilik irakasleena. Baina irakasleek
batera jokatu behar dute eta konplizitate sareak sortu behar dituzte hezkuntza guneetan.
- Irakasleak aginpidea irabazi eta eskuratu behar du; hori bai, nagusikerian erori gabe.
- Gatazka bizitzaren seinale da; giza harremanetan, berezkoa, baita eskola giroko harremanetan ere. - Gatazka aukera positibo eta pedagogikotzat hartu behar dugu. - Ikastolan elkarbizitzarako giro egokia bultzatu behar dugu. - Gazteak gatazkak modu autonomo eta ez bortitzean bidera ditzaten hezi behar ditugu.
Prestakuntzak iraun duen bi arratsaldeetan Casconek gai konplexu honi buruz hausnartzen jarraitzeko interesa piztu du irakasleon artean, eta, batez ere, bere indarraz eta kemenaz kutsatu gaitu. Espero dezagun, epe laburrean, Paco berriz ere gure artean izatea. Aukera paregabea litzateke eta!
Ikasturte honetan dagoeneko burutu diren ikastaroak:
Ikastaroa Hartzaileak
Lehen Sorospenak Lehen Hezkuntzako irakasleak Langile ez irakasleak (hainbat)
Educar en y para el conflicto jardunaldiak
Zurriola ikastolako irakasle guztiak
Nerabeak eta sare-sozialak: aukerak eta arriskuak
Lehen Hezkuntzako irakasleak LH5, LH6 eta DBH 1. mailetako gurasoak
Ahozko komunikazio Gaitasunaren Lanketa (Joxerra Gartzia)
Hainbat irakasle
Ahozko interakzioa irakaskuntzan DBHko hainbat irakasle
Txanela Lehen Hezkuntzako hainbat irakasle
Ikasmaterialak euskaraz prestatzeko ikastaro praktikoa
Lanbide Heziketako irakasle bat
Aniztasunaren trataera eta kontsultoreak
Orientatzailea
IKT dinamizazioa IKTko arduradunak
De las jornadas “Educar en y para el conflicto” dirigidas al profesorado de Zurriola y realizadas los primeros días de septiembre, destacamos las siguientes ideas:
Los/as profesores/as no somos meros transmisores de conocimientos, sino educadores.
Hemos de crear redes de complicidad y trabajar en equipo.
Tenemos que recuperar la autoridad, sin caer en el autoritarismo.
El conflicto es señal de vida.
El conflicto es una oportunidad pedagógica.
Hemos de lograr un buen clima de convivencia.
Debemos educar a nuestros alumnos/as a encauzar los conflictos de manera autónoma y no violenta.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 11
GURE ERABAKI PROPIOAK HARTZEKO GAI GARA
14 urte ditugu, baina, oraindik, 5 urte izango bagenitu bezala tratatzen
gaituzte pertsona helduek. Nerabezaroan festa gogoa besterik ez dugula
pentsatzen dute eta erabakiak gu kontuan hartu gabe hartzen dituzte. Guk
ere badugu zer esana!
Gizarte mailan, baztertuak, diskriminatuak, mesprezatuak eta gutxietsiak
sentitzen gara. Ez gaituzte seriotzat hartzen. Gure kontuez erabakitzen dute
guri kontsultatu gabe, guregan eragiten duten gaietan, adibidez, gure
denbora-pasak kentzen dizkigutenean.
Badakigu krisi garaian gaudela eta gure gizartean arazo asko daudela.
Baina guk ideia berriak ditugu eta entzun beharko lizkigukete. Izan ere,
mundua beste modu batera ikusten duten pertsonengandik ateratako ideiak
entzutea oso aberatsa izan daiteke.
Nere A. eta Ainhoa I. 3C
DROGAK
Gaur egungo krisi garaian, geroz eta jende gehiagok hartzen ditu substantzia adiktiboak. Ohikoa da garai gogorretan drogen
kontsumoa igotzea, jendeak errealitateaz ahaztu nahi izaten baitu; eta, gainera, geroz eta gazteago hasten dira kontsumitzen.
Droga, baina, arazo horien soluzioa izan beharrean, argi dago beste arazo handiago batzuen eragilea dela; izan ere,
mendekotasuna sortzeaz gainera, oso garestia izan ohi da eta sarritan arazo ekonomikoak eragiten ditu. Halaber, hori ez da
arazo edo kalte handiena izaten, alegia, drogak neuronak hil egiten ditu, eta, horren ondorioz, osasun arazoak eta arazo
mentalak eragiten ditu. Gehienetan, mendekotasuna sufritzen duen pertsonaren ingurura iristen dira substantziaren
ondorioak, hau da, drogazalearen inguruko pertsonek ere jasaten dituzte ondorio latz horiek. Batzuetan, gainera, arazo
horiek konponezinak izaten dira, adibidez, heriotza gertatzea gehiegizko kontsumoaren ondorioz.
Beraz, arrazoi horiek direla medio, droga kontsumoaren aurka gaude.
Maddi E, Asier L, Naiara B. 3C
GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO ERLAZIOA
Gurasoen eta seme-alaben arteko arazoei buruz hitz egin nahi dizuegu oraingoan.
Hasteko, esan behar dugu hainbat guraso mota daudela: kezkatzen direnak,
seme-alabak axola ez zaizkienak, etab. Horregatik, arazo asko sortzen dira seme-
alaben eta gurasoen artean, eta, are gehiago, hariek nerabeak badira.
Kasu batzuetan, arazo asko sortzen dira konfiantza faltarengatik eta guraso
batzuk gehiegi kezkatzen direlako. Horrela, gu nazkatzea lortzen dute, ez baitugu
gustuko gure gainean polizia balira bezala egotea etengabe.
Beste hainbat kasutan, ordea, seme-alabak alde batera uzten dituzte gurasoek,
beren bizitza baino axola ez zaielako. Hartara, seme-alabak gurasoen arreta
lortzen saiatzen dira, eta, lortu ezean, pixkanaka gaizkile bilakatuz joaten da
gaztea.
Gure iritziz, gurasoek konfiantza gehiago izan beharko lukete gugan eta, aldi
berean, saiatu beharko, gure gainean hainbeste ez egoten.
Claudia O. eta Ainara P. 3B
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 12
Zer moduz erretiroa hartuta, aspertzen al zarete? MIKEL. Erretiroa hartu ondoren iragandako hilabete hauetan, gauza handirik egin gabe ere, ez dut aspertzeko denborarik izan. Lanean ari zarenean egin gabe uzten dituzun gauzak egiteko aukera ematen du, erlojuari gehiegi begiratu gabe. MARIAN. Oraingoz, aspertzeko denborarik ez dut izan. Amona laster izango naizenez, nire oraingo lehentasuna bilobatxoa da. Agian, gerora, irakaskuntzaren falta sentituko dut, baina beti izango dut klase partikularrak emateko aukera. Zerk bultzatu zintuzten irakasle izatera? MIKEL. Nagusiki, informazio iturriak. Garai hartan, 1974-1975 aldian, guk geuk lantaldean sortutako fitxak erabiltzen genituen, eta ikasleek apunteak hartzen zituzten gelan. Laguntza gisa, liburutegian zeuden gaztelaniazko zenbait testuliburuz baliatzen ginen, zer ikusi gutxi zutenak orain ikasleak eskura duten informazio iturriekin. MARIAN. Beti oso garbi izan dut, txiki-txikitatik. Agian, Baliarraingo Eskola-etxean ─ J.M. Barandiaranek ikasi zuen
seminarioan bertan─ jaioa naizelako. Hango egurrezko sabaietan,
ikasle ohi askoren izenak zeuden eta latinez ere aipamen ugari. Nire logelako paretan, arbel eder bat nuen, eta etxe azpian, herriko eskola; beraz, irakaskuntza ez da arrotza izan niretzat. Hamahiru urte nituenean, aukera izan nuen herriko eskolan, astebetez, klaseak emateko, bertako irakasleak hala eskatuta. Esperientzia oso ona izan zen.
Zer aldatu da hezkuntza munduan hasi zinetenetik? MIKEL. Ikasketak bukatzear nituela neukan lan-esperientzia bakarra, izan ere, emandako klase partikularrak ziren. Ikastola batean euskaraz irakastea eskaini zidatenean, gauzatzea erabaki nuen. Orduz geroztik, ez dut zalantzarik izan sasoi hartan hartutako erabakiaren egokitasunaz. MARIAN. Ez dauka zer ikusirik batak bestearekin. Ni hasi nintzenean, Legazpiko Kimu Berri Ikastolan, ez genuen euskarazko materialik; dena eskuz sortzen genuen, eta udako ikastaroak egiten genituen Bartzelonan (Rosa Sensat), Loiolan, Zarautzen... Egoitzarik ere ez; izan ere, parrokiako lokaletan biltzen genituen ikasleak. Baina irakasleen artean ilusio handia zegoen. Gaur egun, berriz, Internet nagusitu da, eta, sortze lan gutxiago egin behar denez, gure egitekoa bestelakoa da: material hori guztia ondo kudeatzea eta aukera on bat egitea. Zuen ustetan, zer irakatsi diezue ikasleei? MIKEL. Gaiekiko oinarrizko ezaguera lortzeaz gain, gai horiekiko kuriositatea pizten eta elkarlanaren garrantziaz ohartarazten saiatu naiz. Lortu dudan ala ez, ikasleek esan beharko dute. Edozein moduan, irakasleak irakasten saiatzen gara, baina, ikasi, ikasleek egiten dute, eta ez denek modu berean. MARIAN. Nik gaztelania irakatsi dut. Gramatika, ortografia eta literatura oso garrantzitsuak diren arren, nire arloan gehiago landu ditut irakurketa, idazketa eta, batik bat, ahozkotasuna, azken hau bereziki. Zer ikasi duzue ikasleengandik? MIKEL. Irakasten saiatu naizen balio berak ikasi ditut nik neuk. Ikasleek nork bere eran ikasten dute, eta horretarako duten motibazioa funtsezkoa da. Galdera da ikasteko abiapuntua. MARIAN. Ikasleek asko irakatsi didate, esate baterako, gai baten inguruan debateak sortzen zirenean, nire iritzi kultural atzeratuak
baztertzen eta eguneratzen, besteak beste. Ikasleek zu errespetuz tratatzea nahi baduzu, lehenik zeuk tratatu behar dituzu begirunez. Haien alaitasuna, gaztetasuna, jatortasuna eta, zergatik ez esan, maitasuna falta ditut orain. Ba al duzue gertatutako anekdota edo pasadizorik kontatzeko? MIKEL. Ikastola batean gertatutakoa da. Batxilergoko ikasle batek irakasleen gelako atea jo du. Atea ireki zaionean, barrura begira eta dauden irakasleak DBHkoak direla oharturik, ozenki galdetu du: Ba al dago, hemen, ezer dakien irakaslerik? MARIAN. Bai. Irakasle ikasketak bukatu bezain laster, Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako lehendakaria etorri zitzaidan, bertan lan egiteko aukera nuela esatera. Ez nuen bi bider pentsatu. Ikastola horretan, Loiola, Martutene, Astigarraga eta Ergobitik etortzen ziren ikasleak, baserritar peto-petoak ziren, erantzun bizikoak ematen zituztenak, bertsolarien antzera. Ekaineko arratsalde bero batean, ikasleek ez zuten lan egiteko gogo handirik. Nik, berriz, ikasturtea amaitzen ari zela-eta, azken gaia landu behar genuela esan nien. Ni gaia aurkezten hasi
nintzen, baina ikasleek ez zidaten jaramonik egiten. Ni pixkanaka-pixkanaka haserretzen hasi nintzen, eta, gaia amaitu nuenean, folio txuri bat hartu eta, bertan, ulertutako guztia idazteko agindu nien. Nire aginduak sekulako isiltasuna sorrarazi zuen gelan, eta denak hasi ziren lanean. Halako batean,ikasle batek liburua hanka artean zabalik zuela eta kopiatzen ari zela iruditu zitzaidan. Nire lekutik mugitu gabe esan nion:
- “Joxe Migel, mesedez, hanka artean duzuna atera ezazu!”. Ziztuan eman zidan erantzuna:
- Zuk bai nahi! Agurtu itzazue lankideak, mesedez. MIKEL. Hauetako egunen batean pasako naiz, kafetxo bat hartzera. Bitartean, ongi izan eta eutsi goiari! MARIAN. Eutsi goiari eta jardun lanean beti bezala. Aurki izango duzue nire bilobatxoa zuen artean!
ELKARRIZKETA MARIAN ETA MIKELEKIN
A Marian Garmendia y a Mikel Zozaia les ha llegado en este 2012 el año de una merecida jubilación. Desde la ikastola les queremos agradecer de corazón todas las ganas y el empeño que han puesto en el día a día de su extensa carrera como docentes. Recibid un fuerte abrazo y os deseamos suerte en todo lo que hagáis de ahora en adelante.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 13
Ume-umetatik gustatu izan zait bai istorioak entzutea, baita liburuak irakurtzea ere. Bai ikastolan bai etxean, liburu bat gainean nuela ibiltzen nintzen maiz, eta, istorioren bat nahi izanez gero, hortxe nituen bai gurasoak bai aiton-amonak euren pasadizoak edota asmatutako kontakizunak entzuteko. Nahiz zenbakiekin ondo ibili, letrak nituen nahiago, eta nahiz ingurukoek (bai gurasoak, bai irakasleak) kontrakoa gomendatu, batxilergoa letretan egitea erabaki nuen zientzietara jo ordez. Ordutik aurrera, nahiko argi izan nuen historia zela ikasi nahi nuena, eta arazo handiegirik gabe lortu nuen bi urteren buruan Gasteizko fakultatean hastea. Unibertsitatean sartu eta berehala jakin genuen Erasmus programaren berri lehen urteko ikasleok; lehenagotik zer edo zer bagenekien, baina, gure fakultateak jende gehiago bidali nahi zuela-eta, hasiera-hasieratik hasi ginen informazioa jasotzen. Bigarren urtean, behin etxekoen baiezkoa jasota eta hautatuen artean egonik, lekua aukeratzea besterik ez zen falta. Nahiz eta hainbat aukera ezberdin egon (Italia, Frantzia, Alemania edo Polonia, besteak beste) Norvegiara etortzea aukeratu nuen. Gutxi nekien nik orduan nora netorren, bakar-bakarrik iparraldera nentorrela, oso iparraldera (ikasten dudan hiria, Bodø, zirkulu polar artikoaren iparraldean kokatuta dago) eta hotz egingo zuela! Prestatu beharrekoak prestatu ondoren eta etxeko arropa lodi guztia ekipajean hartuta, abuztu hasieran Bodøra etorri nintzen. Beste mundu batean aurkitu nuen nire burua. Nahiz oraindik Europan egon (baina ez Europar Batasunean, norvegiarrek beti dioten bezala), ezberdintasuna nabaria zen: etxe txiki ugarik osatzen dute hiria, Donostia baina askoz biztanle gutxiago dituena, nahiz eta tamaina askoz handiagoa duen. Gainera, inguruan basoak eta mendiak baino ez dago, eta hurrengo herri handia 400 bat kilometrora geratzen da. Iritsi nintzenean eguraldi ona eduki bagenuen ere, Europa iparraldeko eguraldia ez zen asko luzatu: urriaren erdialde aldera hasi ziren elur jasak, eta hori baina lehenago zero-azpiko tenperaturak. Sei hilabete eman genituen elurpean. Noiz edo noiz gabonetan Pirinioetan izanda negua zer zen banekielakoan nengoen ─gixajoa ni!─ Errekak, lakuak eta errepideak izoztuta, egunean pare bat orduko argitasuna… honelako eguraldia disfrutatzen ikasi behar izan genuen Europa hegoaldetik gentozenok. Udan, bestalde, 24 orduko egunargia dugu, eta lo egitea nahiko zaila egiten da. 10 hilabete hauetan, lagunak egiteko aukera ere izan dut. Nahiz eta norvegiarren nazioarteko fama jende edukatu baina hotzarena izan, euskaldunekiko antzekotasun asko dituztela konturatu naiz. Mendizale porrokatuak dira, eta ia igandero joaten dira norabait. Gainera, edozein gertakari afari eta bazkariekin ospatzea gustatzen zaie. Hizkuntzari dagokionez, hasieran arazoren bat izan banuen ere –izan ere, ingelesez arazorik ez badute ere, norvegiar gehientsuenak ez dira eroso sentitzen euren hizkuntza ezagutzen ez duen norbaitekin– norvegiera ikasi ahala gauza gehiagotan parte hartzeko aukera izan dut. Herrialdearen barruan mugitzeko aukera ere izan dut. Gehien harritu nauen lekua Svalbard artxipelagoa izan da: Ipar polotik oso gertu dagoen irla multzo bat da, eta bertan astebete pasatu nuen. Bi mila pertsona bakarrik bizi dira bertan, nahiz Suitza baina handiagoa izan, eta elurrak ia urte osoan estaltzen du. Hemen bizi izan dudan esperientziak asko erakutsi dit, nahiz eta gogorra izan den etxetik kanpo hamar hilabetez bizitzea. Lizentziatura bukatzean itzultzeko asmoa dut, masterra bertan egiteko edo lanean hasteko.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 14
Beste kurtso berri baten aurrean gaude, eta urtero bezala ere Eskola
Kirola martxan jarri da. Aurtengoan 218 haur parte hartuko dute
ikastolak eskaintzen duen kirol proiektuan, ezin dugu ahaztu,
ikastolak eskaintzen dituen beste kirol batzuk ere Gimnasia erritmikoa
eta xakea, beste 100 haur bertan parte hartzen bai dute.
Eskola Kirolaren erronka pausoak aurrera ematea da,
aurreko kurtsoan prestatu genuen kirol plana aurrera atereaz.
Horretarako gurasoekin harreman gehiago eduki, informazio gehiago
pasa, web orria hobetu eta batez ere garrantzi gehien duen alorra,
zelaian ematen den jarduera hobetzea dira gure aurtengo
helburuak.
Begirale berriak dauzkagu, 30 neska mutil zuen seme alabak
kirolaren alderdi onak erakutsi nahian, ezin dugu ahaztu helburu
garrantzitsuena haurrak kirola ezagutu eta berarekin goxatzea
dela.
Esan bezala 30 neska mutil dauzkagu helburu hori lortu nahian,
esperientzia askorekin batzuk, beraien lehenengo urratsak ematen
besteak baina ilusioz gainezka, ilusioa nahikoa ahal da?, puntu oso
garrantzitsua bai baina ez nahikoa, horregatik ikastolak berak kurtso
hasieran prestakuntza saio batzuk eman zizkien beraien esperientzian
lagundu nahian, eman ziren saio horiek gure lan egiteko era adieraziz
eta kirol bakoitzeko arauak gainbegiratuz jorratu ziren.
Hori nahikoa ez eta Reala – Real Sociedad , bere fundazioaren
bitartez, gurekin harremanetan jarri zen beraien proiektu berri bat
gurekin konpartitu nahian. Beraien proiektua Eskola Kiroleko
begiraleei zuzenduta dago. Gipuzkoako ikastetxe desberdinekin, gutxi
izan dira aukeratuak, 18.
Helburua Eskola Kiroleko begirale-entrenatzaileak maila bat
edukitzea da, hau da begirale hauek prestatzea. Horretarako 12
orduko prestakuntza teoriko praktiko bat burutzen ari dira,
bertan,Eskola Kirolaren arloan irakaskuntza gauzatzeko behar dituzten
baliabideak eta jakintza oinarrizkoak emango zaizkie. Adin hauetan
kirola egiteak duen izaera hezigarriari emango zaio lehentasuna
edukietan; hau da, kirol arloa erabat gutxietsi gabe, bi alderdi
nagusietan banatzen da proposatzen dena.
Alde batetik, gaitasunak (jakintza eta
prestakuntza teorikoa), eta bestetik,
jarrerak (eragileen jokabidea, gogoa…).
Ezin ahaztu hasieran aipatutako beste
puntu garrantzitsuak, poliki-poliki iritsiko
gara denera, ez eduki dudarik, zuen
laguntza eta pazientzia eskertzen dugu,
gure bulegoko ateak ere zabalik
dauzkazue baita gure posta elektronikoa,
ongi etorriak izango zarete
Pauso bat aurrera eman dugula uste
dut, ez nola nahikoa gainera, partaide
nagusiei, haurrei zentzuzko saioak eman,
norabide batera begira. baina pauso hau
ere erronka handiagoak ekartzen dizkit
burura, noizbait iritsiko ahal gara
helmugara.
218 son los/as alumnos/as que participan este año en Deporte Escolar. Este curso pretendemos: mejorar la comunicación con las familias, sobre todo utilizando la página web, y, especialmente mejorar la actividad que se produce en el terreno de juego. El objetivo sigue siendo que los/as niños/as se inicien en el deporte y disfruten con él.
Contamos con 30 entrenadores, chicos y chicas con ilusión. Pero no es suficiente. Por ello recibieron algunas sesiones de formación en septiembre y ahora, estamos profundizando en dicha formación, gracias a la colaboración de la Fundación Real Sociedad. Pretendemos mejorar la calidad de la formación que damos a nuestros/as jóvenes, trabajando sobre las capacidades, pero, más que nada, sobre las actitudes.
Poco a poco lo conseguiremos.
Agredecemos vuestra paciencia y colaboración.
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 15
Azken urte hauetan Musika Eskolako irakasleek teknologia berriei buruzko hainbat ikastaro egin dituzte, teknologia berriek irakaskuntzarako eskaintzen dituzten baliabide berriak ezagutu (ikasi) eta praktikan jartzeko asmoz.
Musikako saioek behar zuten berrikuntzen premiaz jabeturik, hainbat material berri sortu dituzte irakasleek, irakaskuntza musikalerako aplikazio berriak erabiliaz: wix partiturak, ipuin musikalak, blokak, educaplay denbora pasak…
Aurreko hilabetean (azaroaren 10ean), Kurtsaalean ospaturiko “Teknologia berriak: material didaktikoaren sorkuntza” jardunaldian ere parte hartu zuten. Bertan, txostenegile batek, Mª Jesus Caminosek, gure musika eskolako irakasleen lana goraipatu zuen eta musika eskolako web orria bisitatzeko gonbitea egin. Zuek ere nahi duzuenean bisita dezakezue!
En estos últimos años el profesorado de música a realizado varios cursos en relación con la música y las nuevas
tecnologías. El 10 de noviembre participaron en un curso llamado “ Nuevas tecnologías: creación de material didáctico” que se celebró en el Kursaal y en el transcurso del cual se hizo mención especial al trabajo realizado por los/las profesores/as de música de nuestra ikastola y se invitó a todos los asistentes al curso a visitar la página web de la ikastola. No dudéis en hacerlo!
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 16
MENDI TALDEA
Zurriola ikastolako Mendi taldea txukun ibili da azken urtean ere. Berrogeita sei ikaslek eta euren gurasoek parte hartu dute ibilaldietan. Gure mendiez gozatu, bazter berriak ezagutu, kirol pixka bat egin eta, gainera, giro ederrean, lagun artean. Hilean behin jarri dute hitzordua, baita txukun bete ere. Hauek dira 2012-2013 ikasturterako planifikatu dituzten irteerak:
Urepel Arditurriko Basoak Murumendi Lizarruzti- Lareo Onddi Arno Iñarbegi- Xorroxin Otaño Beriain – San Donato Guadalupe Jaizkibel
Joan den kurtsoan hiru irteeretara etortzeagatik
domina lortu zutenak hauek dira:
MARIA CASTAÑO MUIA
IRATI CILLERO PUJOL
UNAI CILLERO PUJOL
JAGOBA DE ALBILLOS EIZAGIRRE
MONICA DE ALBILLOS EIZAGIRRE
GARAZI ESNAOLA ETXABE
IHINTZA ESNAOLA ETXABE
LOREA ESNAOLA ETXABE
MIREN GARMENDIA EGIZABAL
MARIA GONZALEZ BARRADO
UXUE GONZALEZ BARRADO
IRATI LARRAÑAGA ALTZELAI
MARTIN LARRAÑAGA ALTZELAI
AÑES LOPEZ SANCHEZ
MARIA LOPEZ SANCHEZ
NAHIKARI NERIC ILLARRAMENDI
JOANE ROCA MARRODAN
NAIA ROCA MARRODAN
IRATI SANCHEZ ETXART
ONGI ETORRI Ikasturte berria hasi dugu, eta, urtero bezala, lagun berriak ditugu gure artean. Maitekiro hartu ditugu denak, ttikiak eta gaztetxoak. ONGI ETORRIA ematen dizuegu hemendik ere:
2 URTEKOAK
AGIRRE GOIENETXE,ANE
AGIRRE GOIENETXE,ERIK
ALZUA GAROÑA,AIMAR
ARANBURU HERNANDEZ,IRATI
ARCELUS PINTO,NOA
ARZELUS ZIPITRIA,BEÑAT
ASTIGARRAGA ANDOAGA,AMETZ
ASTIGARRAGA VITORIA,JOANES
AUSIN SARASUA,ALEX
BALERDI URANGA,BEÑAT
BERISTAIN SUINAGA,ANDER
BOYANO ACERO,TELMO
CASTILLO ARRIETA,UNAX
CERIANI OYARZABAL,ANNE
CORBACHO ARRILLAGA,MARKEL
DE LA CRUZ MARTINEZ,MARA
DE SANTIAGO ALIJA,ANE
DIAZ DE CERIO PEREZ,ANDONI
DIAZ DE ILARRAZA AZUABARRENA,NAROA
DUFOUR GAROÑA,KAIET
DURAN ELOLA,ANARTZ
ESTANGA SARASOLA,MADDI
ESTEBANEZ AZKOITIA,MARTINA
FELIPE CAÑADA,PAULA
GARDE DE ANDRES,IRATI
GARIN OLLAKINDIA,AMETS
GELABERT FERNANDEZ,ARITZ
GOIKOETXEA ALBERDI,URKO
GOIKOETXEA OSAMBELA,NORA
GOÑI BADIOLA,MALEN
GOÑI NAZABAL,UNAI
GUINEA GONZALEZ,IRATI
GURUTZEALDE GOMEZ,INES
HERNANTES ALZURI,MAIALEN
IBARGUREN KINTANA,NAROA
ILLARRAMENDI GURRUTXAGA,ANE
IRASTORZA ROMAY,ENEKO
IRIARTE LOPETEGUI,MADDI
IRURETA LERTXUNDI,AIMAR
LAGUNAS URRESTARAZU,JUNE
LARREA RUIZ DE CORTAZAR,ENEKO
LEGORBURU ESNAOLA,ELENE
LISTE ORIA,ENARA
LLORDES SCHARFE,PAULA
LOINAZ FERNANDEZ,LUKA
LOPEZ SAENZ,JOANES
LUZURIAGA MARTINEZ,NORA
MACUSO CAÑAS,HODEI
MARTINEZ ADARRAGA,EUNATE
MENDIOLA ANTONIO,UNAI
MIGUEL AGOTE,MARKEL
MURGIONDO ARZALLUZ,EIDER
OLAETXEA ZATO,ETXAHUN
OLARRA ERENCHUN,JANIRE
OLASAGASTI MARTINEZ,GARAZI
ORMAZABAL URRESTARAZU,MAREN
OSA LOPEZ,MAITANE
OYARZABAL BASURTO,OIER
OYARZABAL SARASA,EIDER
PASTORIZA TOME,HODEI
PUEYO GOICOECHEA,ANE
ROLLAN GOIKOETXEA,MADDI
SAMSO CAMINO,ARATZ
SANZ MUÑOZ,UNAI
SORZABAL LANDAZABAL,JUNE
URBIZU MENTRIDA,UNAX
URIZAR MENDOZA,JULEN
VELASCO ALCELAY,INGE
VILLANUEVA MOZO,UNAI
VILLARRUBIA EGAÑA,LUR
ZUAZUA ARAMBURU,LUR
3 URTEKOAK BIURRUN ETXEBERRIA, UNAX FERREIRA MENDOZA, UNAX URRESTI DE LA CRUZ, UNAX ETXEBERRIA ZURDO, PERU LH1 NAVARRO PUERO, IRATI LH 5 DE DIEGO CIA, UNAI DBH 1 CALVILLO ETXAIDE, XIXILI ERRO CORRERA, KARMELE GONZALEZ VIZ, ADRIAN MANSO GARMENDIA, AITOR OIARTZABAL OTERO, OIHANE ROMAN LASPIUR, ASIER ROSADO ARENOSA, ENEKO DBH 3 AGILAR LAZKANOTEGI, AINHOA CABALLERO AMARIKA, JANA ETXEBERRIA TERREROS, HAIZEA MARITORENA TAPIA, HARRI MIGELENA VALVERDE, PEIO DBH 4 LIZANCOS MENDIBURU, TELMO BATXILERGOA 1 ALBISTUR CARRIZO,RAMUNTXO ALDAI LANDA,ITSASO ALONSO MARTINEZ,LEIRE
ASTOLA SUNDSTROM,SOPHIE OXELI BELAUNZARAN ARRUABARRENA,ALAIA CALVILLO ETXAIDE,KATTALIN ECHEVERRIA CRISTOBAL,IRENE EGUIGUREN AIZPURUA,JULEN FLORES SANDINO,IKER OSCAR GAGO ECHEVERRIA,UXUE GONZALEZ DE MATAUCO RADA,OIHANE GONZALEZ URIBESALGO,CRISTINA IPARRAGIRRE LEKUONA,ENEKO IRURETAGOYENA ECEIZA,IONE ITURBE ARTOLA,ARANTXA IZETA GOENAGA,MIREN JIMENEZ ASTIGARRAGA,EKAITZ KORTABITARTE JAUREGI,RENE NAVASCUES GONZALEZ,ANDREA OZCOIDI FERNANDEZ, ANDREA PEREZ-MOSSO LARRAÑAGA,ITSASO RIVERO ARRIETA,HAIRA ROMERO BETELU,NEREA SAEZ URBIETA,MAIALEN URDANIZ GARCIA, IRUNE UZKIANO SOLANA, ANDONI ZUGARRAMURDI MENTA, AMAIA
… ETA ONGI IZAN!!! Hezkuntza ibilbidean Zurriolako etapa bukatu dutenak ditugu segidan. ZORTE HANDIA opa diegu denei: AMUNDARAIN MARTIN,OIHANE
ARAMBARRI IGLESIAS,OIHANE
ARAMBURU ALONSO,NEREA
ARANGUREN GRACIA,LEIRE
ARICETA GANUZA,BEÑAT
BARRENA MITXELENA,LIHER
BASTERRIKA GAINZA,MIKEL
BLANCO PATIÑO,IKER
CALVO ATENCIA,ISRAEL
CAÑADA EIZMENDI,ANE
CORMENZANA ANTIA,IORITZ
CRESPILLO DOS SANTOS,IBON
EGUIGUREN AIZPURUA,ETHAN
ENRIQUEZ JIMENEZ,MIKEL ANDONI
ETXARRI SISTIAGA,MANU
ETXEBESTE ZUBIMENDI,ANDONI
EZAMA ESPINA,OIHANE
FRANCES PUY,FERMIN
GALAN USOZ,EDUARDO
GARCIA ZALDUA,NORA
GARMENDIA LOPEZ,AITOR
GONZALEZ ZUBIAURRE,PAULA
IDIGORAS ANITUA,MARKEL
IMAZ REKONDO,OIHANA
IMAZ SARASOLA,MANEX
IRAUNDEGI GIMENEZ,AMAIA
IRAZUSTA IRAZUSTA,ALEX
LECETA OSTOLAZA,AMAIA
LIZARRAGA ALONSO,ANDER
LIZASO URRETAVIZCAYA,MADDALEN
LOPEZ BENKO,OIHANA
MARCOS CARBALLO,JOXE
MARQUET LOPETEGI,JOANES
MARTINEZ ARISTIZABAL,MARIA
MENDIZABAL GARAIGORDOBIL,PATXI
MICHELENA TELLERIA,ANE MIREN
MIRANDA LUENGO,AMALIA
MITXELENA AZPIROZ,GARAZI
NAVASCUES CUEVAS,MAIALEN
NAYA REZABAL,MAITANE
OLARIAGA LOIDI,MADDI
OSTERIZ LOIDI,AINHOA
PEREA BEOBIDE,AROA
PEREZ BARATA,LUIS
REGLA DORRONSORO,JONE
SANCHEZ VIOLA,MARC
SARASA CERRON,IRATI
SARASOLA ARAMENDIA,NAGORE
SEGUES EZEIZA,EDURNE
SUAREZ AZPIROZ,NEREA
SUSPERREGUI IRAGORRI,ANDONI
TXINTXURRETA SALABERRIA,LIERNI
UNZUETA MATILLA,AINHOA
USARRAGA LATIERRO,ASIER
UZKIANO SOLANA,IOKIN
ZALDUA MANTIÑAN,IBON
ZARAGÜETA GOMEZ,KIRA
ZARZA FERNANDEZ,IBONE
2011ko abendua – XXXV zenbakia ZURRIOLA IKASTOLA 18
Etxean gaude gu-ta sutondoan bero. Olentzero etorri bahar baita gero.
Urte zahar gatean ba
gaude mahatsak jaten eta urte berriari
zorte ona eskatzen.
Doinua: Furra-Furra
Abenduak hogitasei eta opariak banatuta
nere lana bukatu dut eta oporretara poztuta.
Eguzkia, palmerak, hondartza
olatuak ta bainua aste bat berritzeko indarrak
hau bai bizimodua.
Mari Domingi “Span” sartuta masajea eta sauna
astoa berriz dabil gozatzen bufeteko belar ona.
Surf ikastaro bat egiteko
animatuko nintzake nire neurriko neoprenoa
gustatuko litzaidake.
Doinua: Erran dut.
Gabonak iritsi dira urtero bezala
familia ikusteko irrikak alaitu nazala
Txin-txin txin-txin Olentzeron hotsa
haretxek ematen dit urtero oparien poltsa
Urte berri bat hasten da
gu dibertitzeko zintzo ta jatorra izango naiz
lagunak gehitzeko
Txin-txin txin-txin Olentzeron hotsa
haretxek ematen dit urtero oparien poltsa
(Doinua: Ameriketara joan nintzen)
Adarra jotzen digu
oparin kontura.
Non utziko ote ditun
gu beti begira.
Sukalde, sala edo
agian bainera.
Aurtengo gabonetan
non egongo dira?
Doinua: Maritxu nora zoaz?