1
Batxiler
2. BATXILERGOA GEOGRAFIA
Sarrera:
Kurtso honek, azkena denez eta kontuan hartuz gero Selektibidadea dagoenez, garrantzia berezi daukala
bistan dago. Aldez aurretik jakina izan behar da temarioak izugarri luzapen daulaka eta horrek eguneroko
ikasketa eta lana eskatzen duela. Norbaitek pentsatzen badu, bere ohitura desegokiengatik, azterketen
pesberetan ikastearekin nahikoa izango duela jai dauka. Egunero ikasten edo birpasatzen egin ez duenak
zailtasun asko aurkituko ditu materia ondo eta erreztasunez gauzatzeko. Praktikak eta prozedurak oso
garrantzitsuak dira, teoria bezain garrantzitsuak eta biak elkarrekin doaz. Horregatik egunero ikastea eta
ikasleak agintzen dituen praktikak egunean egitea ezinbestekoa da materia ondo menperatzeko.
Egia da ikasle bakoitzak bere ikasteko metodoa aurkitu beharko duela, baina badaude emaitz oso onak eman
dituzten praktikak eta baliabideak eta gogoratzea ez da sobran izango, gero bakoitzak nola erabili aurkitu
beharko du eta eguneroko praktikak esango dizu zein den metodo onena. Hala edo nola materia honen
aurrean printzipio batzuk kontuan hartu beharko dira:
- Ezinbestekoa da Espainiari buruzko Atlas on bat eskura edukitzea eta sarritan konsultatzea.
- Gaiak hain luzeak direnez komeni da hurrengo pausuak jarraitzea:
o Gai osoari buruzko gidoia egitea (liburuko gaiaren izenburuak jarraituz)
o Gai osoari buruzko irakurketa orokorra egin jakiteko nondik nora doazen.
o Gaia, tarteka, arretaz irakurtzea, eta azpimarratzea (kontuz, bakarrik kontzeptu
garrantzitsuenak eta ez esaldi luzeak edo pasarte osoak)
o Gaiaren eskema egitea (kontzpetuala edo giltzetakoa, bakoitza eskema mota batekoarekin
erosoagoa senti daitekelako edo hobeto ulertu)
o Hainbeste gai ikastean atlasa begiratu beharko da, batez ere lehenengo hiru gaiekin
ezinbestekoa delako; mapak egin, erliebe unitate garrantzitsuenak, bere altitudeak,
mendiserrak, ibaiak, ibai-adarrak, e.a. jartzen.
- Mapak egin akzidente geografikoen kokapena menperatzeko era erliebei buruzko ezaugarriak
antzemateko.
- Praktikak egin dokumentuen iruzkina lantzeko eta menperatzeko.
- Kontzeptuen definizioak landu. Horretarako oso komenigarria da hiztegi-entziklopedikoa
begiratzea (Elhuyar oso ondo dago, bestela Interneten duzu Zientzia.net eta beste batzuk) Kurtso honetan on-line baliabideak erabiliko dira, besteen artean ezinbestekoak izango dira hurrengoak:
- Irakaslearen e-mail kontsultak egiteko eta lanak bidaltzeko: [email protected]
- Jakintzagaiaren bloga, hemen lanak egiteko linkak eta bestelako baliabideak eskura izango
dituzue: http://geografiamungia.wordpress.com/
Batxiler Tfno: 94 6764 06 00 - DBH: 94 674 35 76
2
1. KURTSOAREN PROGRAMAZIOA
1- Ikasgaiaren sarrera: Zer da Geografia? Geografiaren prozedurak
2- Espainia eta Euskal Herriko Erliebea
3- Espainia eta Euskal Herriko Klima
4- Ura, Landaredia eta Lurzoruak
5- Populazioa (Espainia eta Euskadi)
6- Hiri Espazioa (Espainia eta Euskadi)
7- Lehen Sektoreko espazioak (Espainia eta Euskadi)
8- Industria (Espainia eta Euskadi)
9- Hirugarren sektorea (Espainia eta Euskadi)
1. Lurreko Garraioak
2. Turismoa
10- Espainiako, Euskal Herriko eta Europa Batasuneko mapa politikoak
Kurtsoan zehar zehaztuko da gehiago, baina aldez aurretik jakin liburuan datozen gai guztiak ez direla
ikusiko denbora faltagatik eta arrazionalitateagatik.
Programazioari buruzko zehaztapen bat:
Jakina da ikasleentzat Erliebe gaia zaila eta lehorra egiten dela. Horregatik nabarmendu nahi da gai hau
hasiera-hasieratik ondo lan egin behar dela milaka mapak eta eskemak egiten eta atlasa konsultatzen.
Erliebearen unitateak eta ibaiak primeran ezagutu beharko dira horregatik kurtso osoan zehar horretaz egingo
dira kontrolak ez ahazteko.
2. LANAK Printzipioz, irakasleak agintzen dituen lanak eta ariketak egunean egin beharko dira. Edozein momentutan
koadernoa eskatzen bada emateko prest egon behar da. Klaseko eta etxerako ariketak ezinbestekoak dira eta
berez ez dira baloratuko, baino eginda ez edukitzeak nota ken dezake. Ebaluazio amaieran eta notekin
zalantza bat egotekotan lan guztia eginda edukitzea oso garrantzitsua izan daiteke.
Eguneroko lanaz aparte, ebaluaketa bakoitzean ikerketa lan batzuk egingo dira. Horretarako informazio iturri
ezberdinak erabili daitezke: testu liburua, entziklopediak, interneta, estatistikak (INE, EUSTAT,...), argazkiak,
mapak, e.a. Lanetan informazio bilketa, lanaren taxuketa, erlazionatzen eta ondorioak ateratzen jakitea eta
adierazpenaren heldutasuna dira gehien baloratuko dena eta ez kopia mimetikoa.
A. Informazio-transmizioaren egitura eta nolakotasunak eta abaluazioaren atalak
%15 %70 %15
Argitasun eta antolamendu falta, koherentzia eza eta ortografia faltak puntuazioa murrizteko arrazoiak dira.
Gidoia, sarrera, testuingurua, planteamendua, gaiaren garrantzia.
Konklusioak, ondorioak Bibliografia
Informazioaren azalpena, antolamendua, sekuentziatuta, hiztegi egokiarekin, ondo argudiatuta.
3
3. KLASERA ETORTZEA Klasera etortzea derrigorrezkoa da, hori dela eta ez etortzeak notetan aldaketak ekar ditzake.
Ez etortzeak modu ofizialean justifukatu beharko dira (Osakidetza, edo dagokion erakundea). Familiaren
justifikazioa bakarrik oso kasu zehatz batzuetan balioko du. Ez da justifikagarria ikasleak, klase orduetan,
aukeratutako ekintzetara joatea, adibidez: gidatzeko karnetarako klaseetara joatea, e.a.
Mintegietan hartutato erabakia eta Ikasketa Burutzak ontzat emandakoaren arabera ebaluazioaren klase
egunetatik %20a huts egiten duenak ebaluatzeko eskubidea galtzen du automatikoki. Ikasle hori ezin
izango da azterketan aurkestu eta berreskurapenera joan beharko du.
4. EBALUAZIOA
4.1 Irizpide Orokorrak
a. Ordena: azterketak galderen ordenaren arabera erantzungo dira. Azterketaren orriak
zenbakituko dira.Gai luzeek gidoia eraman beharko dute. Galderen barruan azalpenek orden
logiko bat eduki behar dute.
b. Informazioa bilatzen, ierarkizatzen
c. Argitasuna: Azaltzen dena oso adierazgarria eta ulergarria izan behar da. Ezin da suposatu
azterketa jorratzen duenak ulertuko duela ez bada esaten. Kontzeptu garrantzitsuak agertzen
badira eta testuinguruagatik ez badira oso argi geratzen azaldu behar dira.
Geografiako kontzeptuak modu zuzenean erabili behar dira.
d. Erlazionatzen jakitea: Kurtsoa aurrera joan ahala honek gero eta garrantzia gehiago izaten du:
hidrografia eta landaretza klima eta erliebearekin azaltzean erlazionatzea; industri-eskualdeak
populazio eta hirien banaketarekin; nekazaritzako egitura historian ikusitako desamortizazioak eta
nekazaritza erreformekin, eta horrela jarrai genezake.
e. Adierazpen heldua edukitzea.
f. Jarrera: hemen kontuan hartuko da etortzea, klaseko eta lanarekiko jarrerrera, arreta, klasean
parte hartzea eta eguneroko lana.
4.2 Irizpide zehatzak
a. Espazio geografikoen ezaugarriak eta bere eraketan sartzen diren intererlazioak ezagutzea eta
azaltzen zehaztasunez eta zuzentasunez jakitea.
b. Espainia eta Euskadiko baliabide ekogeografiko nagusiak antzematea, hauen aldagaiak
identifikatzea, hauen arteko elkarreraginak eta giza jarduerak horietan duen eragina azaltzea.
c. Ikerlantxo bat planifikatu eta garatu ekonomia-jardueraren baten funtsezko arazoak antzemateko
eta hark bere testuinguruan egoteak dauzkan ondorio nagusiak ebaluatzeko, baita inguruan dituen
eraginak ere.
d. Prozesu eta fenomeno geografikoen kokapena eta banaketa espazialak analizatzen jakitea.
e. Izaera geografikoaren informazioak (kartografikoak, estatistikoak, idatzizkoak, irudiak,..) bilatzen,
sailkatzen, erlazionatzen eta ondorioztatzen jakitea.
f. Mapak, grafikoak, txostenak, dossierrak, e.a. egiten jakitea.
g. Termino geografiko zuzenak eta aproposak erabiltzen jakitea.
h. Biztanlegoaren egitura, dinamikak eta arazoak bilatzea, genero-ikuspegitik abiatuz, populazioaren
banaketa desberdina azalduz eta migrazio-mugimenduen, langabeziaren, populazioaren
zahartzearen, desoreka espazialen eta abarri dagokionez kontzientzia hartuz.
i. Populatze mota nagusiak bereiztea, Espainiako eta Euskadiko hirien funtzio eta egitura
desberdinak bereizi eta ezagutzea, modu berean Espainiako hiri sareak duen erlazioa
Europakoarekin antzematen jakitea.
4
j. Espainiako eta Euskadiko produkzio-egitura sektoreka aztertzea, bere oinarriek espazioan duen
banaketa eta gizartean, ekonomian eta ingurugiroan dituzten eraginak, ohiko jardueretatik jarduera
berrietaranzko bilakaera aplikatuz.
k. Fenomeno eta gertaera geografikoak zehaztasunez mapan antzematen eta kokatzen jakitea.
l. Gaiak zuzentasunez laburtzen jaikitea.
4.3 Ebaluazio modua
- Ebaluazioa bi ataletan banatzen da: ezagupenak eta lana. Bietan kontzeptuak nahiz prozedurak
ebaluatuko dira.
- Kontrolek %60a, lanak eta jarrerak %40a balioko dute. Jarrera ez okertu portaerarekin. Jarreran
jakintzagaiarekiko interesa, lana, klasean partehartzea, e.a. neurtzen eta ebaluatzen da.
- Gai bakoitzari buruz, hiru froga ezberdinak egingo dira: teorikoa (gai luze edo galdera batzuk),
praktikoa (mapa, grafika, argazkia, testua edo beste dokumentu mota aztertzeko eta komentatzeko)
eta kontzeptuen definizioak. Froga bakoitzaren balorazioa: azterketa batean 3 froga daude;
kontzeptuak definitzea 2 puntu; komentaketa 4 puntu eta gaia 4 puntu.
- Azterketa batean (ohikoa edo berreskurapena) gai bat baina gehiago sartzen bada, azterketa
gainditzeko gai guztiak egin beharko dira.
- Ebaluazioan bakarrik azterketa bat egingo da. (*)
- Ebaluazio bakoitzean ikasleek lan zehatz bat edo gehiago egingo beharko dute. Lan horiek taldeka
egingo dira. Gero, klasearen aurrean aurkeztu eta azaldu behar.
o Kontuz! Talde lana ez da taldekide bakoitzak zati bat egitea eta buruz ikastea.
o Talde lanak esan nahi du taldekide guztiek lanaren atal guztietan parte hartu dutela eta lan
osoa oso ondo ezagutzen dutela.
o Horretarako lana gauzatzean taldekide guztien artean antolatu behar da, taldekideen arteko
elkarrizketa eta ideien trukea arina izan behar da, eta guztiek ezagutu eta menperatu behar
dute.
o Liburuan datorren informazioa sakondu eta gehitu beharko da. Horretarako blogean, Baliabide
atalean link interesgarriak aurkituko dituzue.
o Lanak bi alde eduki ditzake: idatziko lana eta PPT dokumentua aurkezpena egiteko.
o Finkatutako egunerako materiala eginda eta irakasleari aurkeztuta edota e-mail-era
([email protected]) bidalita izan beharko da.
o Lana aurkeztean ezin da irakurri azaldu baizik.
o Aurkezteko erabil daiteke gidoi txiki bat baina irakasleak onartu beharko du.
o Aurkezpena guztiek egiten jakin behar dute. Taldekide guztien artean egingo dute baina nork
hasi eta nork jarraitu irakasleak erabakiko du.
o Klaseari irudiak, argazkiak, kontzeptu mapak eta bestelako dokumentuak erakutsi ditzakezue eta azaldu, noski.
o PPT erabil dezakezue, baina kontuan hartuz diapositibetan 2 lerro testu baino gehiago ezin duzuela jarri.
- Lana, aurretiaz finkatutako egunean aurkeztu beharko da, egun bat beranduago aurkezten bada
puntu 1 gutxiago izango du; bi egun, 2 puntu gutxiago eta denbora honentan ez bada aurkezten ez du
puntuatuko.
5
- Folioetan egin beharko da, horrez gain klasean aurkezpena laguntzeko PPT materiala erabil
dezakezue kontuan hartuz diapositibetan 2 lerro testu baino gehiago ezin duzuela jarri.
Lanaren ebaluazioan edukinen kalitatea, zehaztasuna, eta egokitasuna kontuan hartuko da.
- Ebaluazioa gainditzeko 5 atera behar da lanean nahiz kontrolean Lanaren nota kontrolaren notari
gehitzeko (**) - Ebaluazio bat baino gehiago suspendituta edukitzen bada, maiatzean jakintzagai osotik egin behar
da azterketa. Maiatzaren eta ekainaren azterketak global moduan baloratuko dira eta ez ebaluazioka.
4.4 Egiten ez diren azterketak
- Azterketak ez dira errepikatuko ezein kasutan. Ikasle batek ezin ez badu egin azterketa eta arrazoia
serioa eta ondo justifikatuta badago (medikua, erakunde bat, e.a. ez du familiarena balio),
ebaluazioaren gainerako azterketen notak gordeko zaizkio eta berreskurapenaren egunean egingo du
azterketa (Noten boletinean ebaluatu gabe agertuko da). Hala ere, ebaluaketan beste azterketa bat
suspendituta badu, hau indarrik gabe geratzen da eta berreskurapenera joango da, zuzen, ebaluazio
osoarekin.
4.5 Berreskurapenak
- Berreskurapenak ebaluazioka dira eta ez azterketaka eta ebaluazioaren gai guztiak erantzun behar
dira, ez du bat sahiestea balio.
- Ebaluazioaren lanak eta ariketak ez ba dira egin egin, egin beharko dira eta azterketaren momentuan
aurkeztu.
- Berreskurapenak arratsaldez egingo dira beti, klaseko ordutegitik kanpo.
- Maiatza eta ekaineko azterketan ere ariketa guztiak landu beharko dira.
6
M A P A K
7
ESPAINIAKO PROBINTZIAK ETA AUTONOMI ERKIDEGOAK
8
9
UR
EN
BA
NA
LE
RR
OA
10
EUSKAL IBAIAK
JARRI UREN BANALERROA ISURIALDEAK BEFREIZTEN
11
12
1. Europar Batasuneko mapa politikoa. Bere herrikideak idektufikatu, hiriburua eta
sartzearen datak jarri.
13
2. Eurozona bereizi.
14
15
GEOGRAFIA eta
bere prozedurak
16
Geografiako Jakintzagai esparrurik ez zegoen .Izaera aurrezientifikoa eta intuiziozkoa -mapak -lekuen deskripzioak
Espazioaren ezagupena Interes praktikoa , -Ekarpenak: Geografía matemático-astronomikoa bultzatu
a) Grekoak
Kartografia:koordenatuen sistema . Lurra zeruko gorputz esferikotzat . Teknika arrazionalak eta matmematikoak ezarri . Ptolomeo (S. I) Cosmografía
. Estrabón Lurrari buruzko aurreko informazioen bilketa
b) Erroma -Kartografian:ibilbide praktikoak: errepideak, distantziak,… - Lurraldeen
deskripzioak
-Kristauek eta musulmanes euren ideología erlijiosoen arabera irudikatu zuten mundua -Eskritua Santuen
autoritateak arrazoiaren lekua hartzen du. - Kartografia:Lurraren irudia testu Biblikoen arabera
- Bidaiarien deskribapenak (Marco Polo) -Nabigazioaren beharra (portulanos) -Ptolomeoren lanak aurkitu eta latinera
itzuli
- XVI. M aurkitutako lur berrien irudikapena Mercator -Proiekzio zilindrikoa (1595)
- Kartografia modernoa XVIII m - Geografoen elkakrgo profesionalak Felipe II.aren Zerrenda
Topografikoak -inform. lehenengo bilketa sistematikoa -helburu adm. eta
politikoa
K. Ritter y A. Humboldt Gª modernoaren sortzeileak
Industra-Iraultza Lurraldeen aurkikuntza bultzatu
Nazionalismoa: ikekrketageografikoak sustatu zuen Sozietate Geografikoen garrantzia Unibertsitate ikasketak . Zientzia Filosofia:: Giza Geografia
. Darwinismoa . Positivismoa .determinismoa .posibilismoa
- Geografía orokorra Inguru fisikoaren eta izaki bizidunen arteko eragina Fª positibistarenarabera
- EskualdekoGeografia Helburua: Eskualdea . Frantsesak
Inguru fisikoa da bereizgarria . Alemanak Paisajea naturak eta gizarteak denboran duten elkarreraginetik sortzen da Kontzeptu kulturala eta historikoa -Eskualdeko Gª-ren krisia:
* Gertaera fisikoak eta humanoak loturikgabe. *Subjetibotasuna * Ez dago lege orokorrik
Erdi Aroa Aro Modernoa Aldi Klasikoa
XX. m-aren lehen herenean
Fisiogeografía XIX. m 2. erdian Aintzinaroa
GEOGRAFIA ZIENTZIA IZAN BAINO LEHEN GEOGRAFIA MODERNOA
- Gª Kuantitatiboa
Neopositibismoa -Helburua: espazioaren antolaketa - Antolaketa arrazionala -Geografoaren zeregina: orden horren legeak aurkitu eta teoria egitea Métodoa: -Hipotesiak formulatzea
-Hizkera zehatza: kartografiarena eta matematikarena -Ereduak: aurretik esan baliogarritasun soziala Kritika: Gª físika 2. mailakoa Errealitatea formuala matematikoen bidez
azaltzen da.
Aldi “Modernoa” 1940-1975
-1975urtearen osteko aldia -Gª Humanístiko eta Gª postmodernoa
-Positibismoaren kontra eta esperientzia subjektiboaren alde
. Modernidadearen kritika eta deseraikitzea
- Subjektibotasuna, aniztasuna, banakotasuna,….aldarrikatzen du -Gª Erradikala ( 70 eta 80ko hamarkadak) kritika kapitalismoari
Ekarpena: Espazioaren antolaketa kapitalismoareneta horren
kontrakotasunen garapenaren emaitza dela dio.
Gaur egungo egoera eta etorkizuna -Gªk ez du berariazko profilik
-Diziplina multzo anizkunak eratzen du
- Joerak:
-Tradizionala: Paisajea -Berritzailea: Espazio geografikoa
gizartearen produktutzat.
- Globalizazioa: lurraldeen aldeak handiagotu
ditu
GEOGRAFIAREN BILAKAERA
17
GEOGRAFIAREN HISTORIA
1- Greziarrek egindakoekarpenak
2- Nola aldatu zuen Geografiaren jarduerak Erdi Aroan? Geografia jarduten zutenentzat zein zen interes
handiena?
3- Aro Modernoan zeintzuk ziren Geografian izandako gertaera edo aldaketa garrantzitsuenak?
4- XIX. mendean zeintzuk izan ziren geografiari, zientzia bezala, bultzada eman zioten gertaerak?
5- Zer dio Determinismoak? Eta zer posibilismoak?
6- Aipatu XX. mendean sortu ziren Geografiaren eskola garrantzitsuenak eta bakoitzari buruz aipatu
ezaugarriren bat.
7- Zein da Geografia kuantitatiborako ikerketa-gaia eta zein metodo erabili zuten.
8- 1975 urtearen osteko aldian bi geografia eskola garrantzitsuak nabarmendu ziren: bat Geografia
postmodernoa izan zen, eta bestea Geografia erradikala. Esan, laburki zeintzuk ziren bere irizpideak
eta helburuak
9- Geografiak zientzia bezala duen helburua.
18
PROZEDURA GEOGRAFIKOAK Gai hau, ariketa eta lan guztiak egiten badira, ez da azterketan sartzen
1. Geografiak zientzia bezala duen helburua.
2. Seinalatu erantzun zuzena:
Sare geografikoa
Mapa batean puntu bat da.
Paralelo eta meridianoek osatuta dago
Leku baten kokapena esaten digu
Koordenatu geografikoak
Latitude eta longitudeak definituta daude
Zenbaki osoen pare batek osatuta daude
Denbora eta espazioak definituta daude
Koordenatu geografiko eta kartesianoek amankomunean dute….
Operazio matematikoa izatea
Bi baloreek definitutako puntua izatea
Erreferentzia bat izatea
3. Zer da Sare geografikoa? Egin bere osagaien definizioak
4. Erantzun argudiatzen: Lurraren gainazalean puntu bat zehazki kokatzeko nahikoa da bere latitudea ezagutzea?
19
5. Eman Toledo, Valentzia eta Lugoren koordenatu geografikoak
6. Azal ezazu zein den lurra irudikatzeko Kartografiak duen arazo nagusia eta horrek sortzen duena.
7. Zer da eskala? Eskala mota
8. Noiz esaten da mapa bat planoa dela?
9. Hurrengo eskaletatik zein da handiena? Zergatik?
a) 1 : 15.000 b) 1 : 2.500.000 10. Esan mapa topografikoak dituen berezitasunak. Zein informazio mota ematen du?
20
11. Zer da proiekzio bat?
12. Proiekzio mota garrantzitsuenak eta bere ezaugarriak.
21
GIDOIA – MAPA TEMATIKOAK IRUZKINTZEKO
1º MAPAREN AURKEZPENA: Mapa mota eta adierazten duen fenomeno
geografikoa antzematu (populazio dentsitatea, landaretzaren banaketa, industria
lanpostuak,….) Horretarako maparen legenda irakurri eta interpretatu behar da. Mapak
dituen azugarri orokorrak esan behar dira. (adierazten duen eskualde geografikoa –
probintzia, Autonomi erkidegoa, Espainia,- data, nola adierazten duen,…)
2º ANALISIA OROKORRA:
- Gaiaren analisia eta azalpena bere testuinguruan kokatzeko sarrera bat egin b ehar da.
Horrela izanda, adibidez industria-kokapenaren mapa bada, komenta daiteke espainiar
industriak hasieratik izan duen arazo estrukturalak etagaur egungo egitura.
- Adierazitako fenomeno geografikoaren definizioa. (dentsitatea, ibaien isurialdeak,
erliebe edota eremu geologikoak, e.e.)
- Espazio ideintifikazio adieragarriena: area ezberdinak bereizi, nondik zabaltzen den
fenomenoa garrantziaren arabera (batzutan, fenomenoaren garrantzia eta espazio-banaketa
eskala numerikoaren bitartez sailkatzen da)
3º IRUZKINA :
- Azalpena: eskualde bakoitzean agertzen den fenomenoaren azalpena: zergatiak eta
ondorioak zehazten.
4º KONKLUSIOAK: Iruzkina analisatutako fenomenoaren laburpenarekin (ideaia
nagusiak) amaitu beharko da beti. Atal honetan ere etorkizunerako fenomeno horrek eduki
ditzake ondorioak aurreratu daitezke. Dokumentuaren gaia, lehen ikutu ez diren edota
erlazionatuta dauden beste gaiekin lotu daiteke.