Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoa
Euskadiko Kutxan urtez urte berresten dugu Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoa. Horren erakus-garri ditugu duela bost urte argitaratzen hasi ginen Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren (EGEaren) txostenak. Horietarako, Global Reporting Initiative (GRI) nazioarteko estandarraz baliatzen gara, eta aitorpenik gorena (A+) lortu dugu, beti. Gure interes-taldeekin —bazkideak, bezeroak, gizartea, ingurumena…— jarduera guztietan gar-dentasunez eta erantzukizunez jokatzeko dugun konpromisoa berresten du horrek.
Hori dela eta, gizarte-erantzukizunaren alorrean erabiltzen ditugun mezua eta jardunbide egokiak, batetik, eta etorkizunerako konpromisoak, bestetik, ezagutarazteko erabili nahi dugu dokumentu hau. Halere, funtsezko asmoa beste bat da: gainerako enpresa eta erakundeei gonbidapena luzatzea, antzeko ekimenekin bat egin deza-ten, EGEaren alorrean erabiltzen dituzten jardunbide egokiak ezagutaraz ditzaten eta etorkizunerako hobekuntza-konpromisoak har ditzaten.
Dokumentu honetan, Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren inguruan Euskadiko Kutxaren 2009ko EGE txostenean jaso diren lerro eta jarduketa handiak laburtu ditugu.
Horrela, bada, honako hauek ezagutu ahal izango ditu irakurleak, orrialde hauetan zehar:
Euskadiko Kutxaren lorpenak eta konpromisoak EGEan [ ikusi >>]
Euskadiko Kutxak bazkideekin dituen harremanak [ ikusi >>]
Euskadiko Kutxak bezeroekin dituen harremanak [ ikusi >>]
Euskadiko Kutxak nolako eragina duen arlo hauetan:
- gizartean [ ikusi >>]
- ingurumenean [ ikusi >>]
- ekonomian [ ikusi >>]
[ Ikusi 2009ko EGE txostenaren bertsio osoa >> ]
2009ko EGE txosten exekutiboa
EGEaren inguruko lorpenak
Nazioarteko GRI estandarraren arabera egindako 2009ko EGE txosten osoa Euskadiko Kutxaren web-orrialdean erabilgarri badago ere, bezeroengana eta, oro har, gizartearengana modu zuzenagoan iristea da laburpen honen xedea. Horretarako, 2009ko EGE txostenaren informazio garrantzitsuena azalduko dugu. Jarraian, 2009an hartu genituen konpromisoak laburtuko ditugu, eta zenbateraino bete ditugun azaldu.
2009ko egoera ekonomiko kaskarrak guztion ahotan jarri zituen fi nantza-erakundeak. Euskadiko Kutxan, ekoizpen-ehuna (enpresen bidez) eta gizarte-ongizatea (familien bidez) fi nantzatzearen alde egin dugu gogor apustu. Horren erakusle dugu 2009an abian jarritako kreditu-inbertsioa:
ITZULI
2009ko EGE txosten exekutiboa
2009ko konpromiso publikoak
Enpresekiko konpromisoak:
Familiekiko konpromisoak:
2.300 milioi • € zirkulatzailea fi nantzatzeko
325 milioi • € egiturazko maileguetarako
120 milioi • € leasing-eragiketetarako
PRO Autonomoak kontuei kredituak eranstea•
Gaztempresa Fundazioa: 700 enpresa berri sortzea•
1.000 milioi • € hipoteka-kredituetarako
350 milioi • € mailegu pertsonaletarako
% 0ko UTBko nomina-aurrerakina•
Ibilgailua erosteko VIVE plana. 10.000 • € % 0ko UTBan
% 0ko UTBko Gazte Kreditua, ordenagailurako • eta gidabaimenerako
Hipoteka-mailegu lasaigarria eskaini dugu, • ezustekoetan interesak bakarrik ordaintzeko aukerarekin
Hipoteka-kuoten % 50en behin-behineko • luzamendua
1.180 milioi €
250 milioi €
2 milioi €, sarreren zati bati uko egin dioten kooperatibistei zuzendutako % 0ko maileguak barne
Ez, Gobernuak E Plana ezarri zuen haren ordez
66.409 € zuzendu ditugu
98 milioi € formalizatu ditugu
Ez da gauzatu
2.400 milioi €
330 milioi €
90 milioi €
3.000 €-tik gora baimendutako kreditua
328 enpresa sortu dira
Egindakoa
EGEaren inguruko konpromisoak
2008ko EGE txostenean, interes-talde bakoitzaren inguruan hainbat proiektu bideratzeko konpromisoa hartu zuen Euskadiko Kutxak. Hona hemen horien egungo egoeraren taula:
2009ko EGE txosten exekutiboa
Gure bazkideekiko harremanak (I)
Gure bezeroekiko harremanen adierazle nagusiak
Euskadiko Kutxan horrelako langileak ditugu:
Lan-bazkideak: probak gainditu dituztenez, bazkideen eskubideak di-tuzte.
Lan-poltsako behin-behineko langileak: Euskadiko Kutxan sartzeko behin betiko probak gainditu dituztenak. Iraupen jakineko lan-kontra-tuen bidez ari dira lanean.
Gainerako behin-behineko langileak: Euskadiko Kutxako aldi bate-rako langileak dira, ordezkapenak egiteko-edo inoren kontura kontra-tatuak.
2009an zehar, lan-bazkideen kopuruak 13 laguneko beherakada izan du. Urtearen amaieran, 1.963 ziren, eta, beraz, fi nkatuta zegoen hel-buruaren % 95,1era iritsi dira. Helburuarekiko alde horren arrazoiak bi dira: alde batetik, dinamizazio-planak eragindako irteerak eta, bestetik, lan-bazkide berriak hartzeko mugak eta bestelako plantilla-doikuntzak (sukurtsalak ixtea eta arratsaldean ixtea). Kontuan izan be-har dugu oso urte zaila izan dela fi nantza-sektorearentzat, eta 2010a ere halakoxea izatea dago aurreikusita.
Euskadiko Kutxak Pertsonen Gogobetetasunari buruzko Inkesta egiten du, bi urterik behin. Besteak beste, motibazioa, komunikazioa, helburuak eta lan-baldintzak aztertzen ditu. 2008an egin zen azken inkesta, eta 100etik 64,3ko balioespen orokorra jaso zuen. Hurrengoa 2010ean egitea dago aurreikusita.
2010ean, Prestakuntza-ibilbideak eta behin-behineko langile eta bazkideen harrera proiektua abian jartzea dago aurreikusita, sare ko-mertzialeko lanpostuei dagokien aldean.
Orobat, 2009-2012 Dinamizazio Planean jarraituko dugu lanean. Plan horrek erretiroa aurreratzeko aukera eskaintzen die 2009an 57 urte edo gehiago bete dituzten bazkideei, plantillaren zati bat berritzearen eta adina orekatzearen bidez negozioa eta jarduera komertziala bizkortze-ko asmoz. 2009an, 11 lagun lotu zaizkio Planari.
ITZULI
2009ko EGE txosten exekutiboa
Lan-bazkideen kopurua
Prestakuntzaren ebaluazioa (1-10)
Barne-sustapena
Absen smoaren %-a
Prestakuntza-orduak / plan lla osoa
Gure bazkideekiko harremanak (II)
EGEaren inguruko jarduerak. Oinarrizko proiektu eta ekintzak
Ukitutako interes-taldeak eta egiteko epea
Ezarritako gobernu-mekanismoak
Oinordekotza eta mugikortasuna kudeatzeko proiektuarekin jarraitzea, 2009-2012 Dinamizazio
Plana garatuz.
Bazkideak eta pertsonak 2012
Dinamizazio Plana
Jardueraren ebaluazio- eta kudeaketa-proiektuaren aurretiko ikuspegia fi nkatzea eta, hala badagokio, garatzea.
Jarduera Ebaluatu eta Garatzeko Proiektua
Barne Komunikazioaren Prozesua abian jartzea. Barne-komunikazioa
Prestakuntza-ibilbideen proiektua sareko postuetan ezartzea. Behin-behineko langileen prestakuntza hobetzea.
Prestakuntza Ibilbideen Proiektua
Barne-bezeroarentzako zerbitzua hobetzea. Sarean egindako inkesten bidez eta zuzenean jasotako
hobekuntzak ezartzea.EHko Sarearen Area
2007
% 41,20
% 42,30
% 43,30
Emakume bazkideen %-a
2008 2009
2007
% 4,50
% 4,90
% 5,10
Emakume zuzendarien %-a
2008 2009
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna hobetzea eta sustatzea helburu duen konpromisoa sendotzeko, hainbat jarduera bideratu ditugu. 2009ko otsailean, adibidez, Barne Araudia aldatu, eta Uztartzeko Neurri Berrietara egokitu zuen Kontseilu Errektoreak. Azaroan, berriz, sexu-jazarpena edo ja-zarpen morala gertatzen den kasuetan jokatzeko protokoloa onartu eta Euskadiko Kutxako Berdintasun Planaren ardura-duna izendatu zen.
Hona hemen gure pertsonak kudeatzeko Euskadiko Kutxan etorkizunerako hartu ditugun konpromisoak:
2009ko EGE txosten exekutiboa
Gure bezeroekiko harremanak (I)
Bezeroekiko konpromisoa sendoa da, eta, horretarako, haiekin elkarrizketatzeko zenbait mekanismo fi nkatzen ditu, haien igurikimenak ezagutzen ditu eta haiekiko harremana hobetzeko ekintzak abiatzen ditu:
2009an bezeroekin gauzatutako elkarrizketa-bideak:
Focus group: 6 talde bezero partikularrekin eta 9 elkarrizketa enpresa bezeroekin.
Arreta- eta zerbitzu-kalitateari buruzko inkesta: Euskal Herriko sareko 8.750 bezero eta hedapen-sareko 800 bezero.
Bezeroaren gogobetetasunari buruzko ikerketa: 2.600 bezero.
Stiga enpresaren EQUOS azterketa, banku-merkataritzako sareen kalitate objektiboari buruzkoa. Espainiako 94 fi nantza-erakunderen 5.687 sukurtsaletan (horietatik, Euskadiko Kutxaren 94tan) egin zen.
Euskadiko Kutxaren web-orrialdea berritzeko inkesta: web-orrialdea erabiltzen duten 243 bezeroren artean.
Bezeroaren Arreta Zerbitzua: 2.496 espediente ireki dira.
Bezeroen igurikimenak
Bezeroaren lana errazten duten gestio integraleko zer-bitzuak: informazioa eta aholkua, batez ere, aurrezki- eta inbertsio-produktuetan, erraztasuna, bermea eta aurrezkiaren erabilgarritasuna azpimarratuta.
Tarifa merkeak dituzten administrazio-zerbitzuak eskaintzea, zerbitzu batzuk doan eskainiz, batez ere kreditu-txartelei dagozkienak.
Bezeroak jasan ditzakeen larrialdien aurrean jarrera malgua izatea, eta maileguak kudeatu eta kontrata-tzea errazteko jarrera proaktiboa izatea.
Enpresak kezkati daude fi nantzatzeko baldintzak gogortu direlako eta hau eskatzen dute: arazoak konpontzea, malgutasuna eta orientabidea bezeroen-tzat eta murriztaileak ez diren fi nantzaketa-eskaintzak.
Internet bidezko banka: Tratu pertsonalizatua, kon-fi antza eta hurbiltasuna ematen dituzten elementuak sartzea, esaterako morroiak, laguntzak edo harrema-netarako inprimakiak.
Internet bidez banku-eragiketak egiteko erosotasuna eskaini eta denbora aurreztea, adibidez, aurretiko pantailak kenduz eta linea bidezko kontratazioa zabalduz.
Abiatutako ekintzak
Banka pertsonaleko proiektuak eta TOP bezeroei (loturari estuena dutenei) aholku ematea; bezeroen segmentazioa eta bezero eta zorroen kudeaketa-eredua. Eskaintza aurrezki-produktu errazetara bideratzea.
Gazte eta Super 55 bezeroei txarteletan prezio mer-keagoak eskaintzea.
Hipoteken administrazio- eta salmenta-prozeduren hobekuntza eta integrazioa; zorrak berriro negoziat-zeko eta bateratzeko eskaintzak; “dispon” motako kontsumo-maileguak berehala ematea.
Enpresaren Banka kudeatzeko eredua, arriskuaren eta bezeroak erakarri eta lotzearen arteko orekarik onena lortzeko: fi nantzaketa-bolumenen inguruko konpromisoa.
2010ean abiatu zen web-orrialde berriak egitura pertsonalizatzeko aukera ematen du, desgaitasunak dituzten pertsonei irisgarritasun hobea eskaintzen die eta 2.0 fi losofi aren araberako harreman-tresna interaktiboak eskaintzen ditu.
Hasierako etxeko orrialdetik sartzen da webean, erabilgarritasuna hobetu da eta produktu gehiago kontrata daitezke zuzenean.
ITZULI
2009ko EGE txosten exekutiboa
Gure bezeroekiko harremanak (II)
2007
2007
75
8,06
8,1
8,07
73,4
75,4
Mistery shopper /
erosle misteriotsua (balioespena)
EQUOS / Kalitate objektiboaren azterketa
2008
2008
2009
2009
Hona hemen Euskadiko Kutxak bezeroengandik informazioa jasotzeko erabiltzen dituen sistemak —haiekiko harremanak hobetzeko ekintzak sustatzeko ere erabiltzen dira—:
Kanpoko bezeroaren gogobetetasunari buruzko • inkesta (KBGI). Bi urterik behin egiten da, 1995. urteaz geroztik. Inkesta 2.600 bezerori egin zitzaien 2009an, eta ateratako gogobetetasun-maila % 74,3koa izan zen. Azpi-marratzekoak dira hiru gai hauek: Euskadiko Kutxaren gi-zarte-erantzukizunaren onespena, linea bidezko banka eta publizitatearen eta informazioaren gardentasuna. Izan ere, hiru gai horietan aurrerapausoak eman ditugu.
Enpresa Bezeroaren Gogobetetasunari buruzko Inkes-• ta (EBGI). Hiru urtetik behin egiten da 1998az geroztik, eta azkena 2007an egin zen.
Sektoreko Kalitate Objektiboaren Azterketa (EQUOS)• . 2002. urteaz geroztik, urtero enpresa independente bat kontratatzen da, hainbat fi nantza-erakundetako merkata-ritza-sareen zerbitzu-kalitatearen azterketa konparatiboa egiteko. Enpresa horrek mistery shopperraren edo eros-le misteriotsuaren teknikaren metodologia erabiltzen du. Emaitzak oso azpimarragarriak dira, aztertutako banku eta kutxa guztien artean 97 erakundetatik (2009an) eta 105etik (2008an) lehena izan baita.
Egungo krisialdi ekonomiko eta fi nantzarioak eragindako • nahigabeak neurtzeko xedez, Finantza Entitateekiko Konfi antzari buruzko ikerketa egin dugu 2009an (3.000 elkarrizketaren bidez). Euskadiko Kutxak 5,89ko nota atera du. Alderdi positiboan honako hauek nabarmendu behar dira: ospe ona, bezeroei entzun egiten die eta produktuen kalitatea; alderdi negatiboan, berriz, beste hau: Entitatean lan egiteko erakargarritasunik eza.
2010. urteari begira, hauek dira gure bezeroen gogobetetasuna hobetzeko bideratuko ditugun ekimen nagusiak:
Produktuetan• , produktuei buruzko informazioaren argitasuna eta irisgarritasuna hobetzea eta, bermatutako produktuen bidez, arrisku-mailak gutxitzeko orientazioa.
Segmentuetan• , Super 55 bezeroen gogobetetasun-maila berariaz lantzea eta bezero berrientzako Harrera Plana berrikustea.
Harremanetan• , zerbitzuaren kalitatean lidergoari eustea, kudeatzaileko eta sukurtsaleko hobekuntza-planak kudeatuz.
Euskadiko Kutxan eragina hobetzeko etorkizunerako hartutako konpromisoak hauexek dira:
EGEaren inguruko jarduerak. Oinarrizko proiektu eta ekintzak
Ukitutako interes-taldeak eta egiteko epea
Ezarritako gobernu-mekanismoak
Partikularrentzako bi mailegu sozial garatzea, berme pertsonalekoa bata eta hipoteka-bermekoa bestea.
Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area
Gaztempresaren Plan Estrategikoaren hedapena laguntzea, PROrentzako (autonomoak eta ETEak) kudeaketarekin eta
ekintza komertzialekin sinergiak bilatuz.Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area
Web-orrialdea aldatzea, errazagoa, eskuragarriagoa eta elkarlanerako egokiagoa izan dadin.
Bezeroak eta gizartea. 2010 Negozio Garapenaren Area
2009ko EGE txosten exekutiboa
2009ko EGE txosten exekutiboa
Gizartearen alorreko eragina
Euskadiko Kutxa Euskal Herrian sortu zen, gizartea zerbitzatzeko konpromiso handia ezaugarri duen enpresa-talde baten bai-tan. Taldearen misioaren ardatza partaidetzazko elkarlan kooperatiboa sortzea da, aberastasuna eta ongizatea lortzeko, bai sozietateetako zuzeneko partaideentzat bai tokian tokiko gizartearentzat.
Euskadiko Kutxak bere mozkinen % 10,5 banatzen du urtero (mozkinen % 10 gizarte-ongintzako ekimenetan, HSFaren bidez, eta mozkinen % 0,5 gizarte-ongintzako ekimen espezifi ko eta bereziagoetan, HSF osagarriaren bidez).
Gainera, enpresa-emaitzen % 15 enpresa-politika eta -estrategia korporatiboak bultzatzeko, kooperatiba-enpleguak sortze-ko jarduera berriak sustatzeko eta egoera txarrean dauden kooperatibetako enpleguak fi nkatzeko.
Segidan, Euskadiko Kutxak gizarteari egindako ekarpenen bilakaera zehaztuko dugu:
Ekarpen motaEkarpena (mila eurotan)
2009ko proiektuen adibideak2007 2008 2009
KOOPERATIBA ERREGIMENEKO ENPLEGUA SORTZEKO ETA FINKATZEKO ELKARTASUNEZKO EKARPENAK GUZTIRA 27.545 33.860 14.579
KFSLortutako emaitzen % 15 enpresa-politika eta -estrategia korporatiboak bultzatzeko
18.871 23.016 9.941
Eguzki-planta termikoak, ontzikiak egiteko eta etxeko olio erabilia biltzeko EKO3R, Soterna, energia metatzeko plakak.
HKSFHSFaren % 43 gizarte-proiektu bateratuetara bideratzen da, interesgarriak badira hauetarako: prestakuntza sozio-kooperatiborako eta profesionalerako; ikerketetarako, garapenerako eta berrikuntzarako.
5.410 6.598 2.850
Hainbat ikastetxe: MONDRAGON Unibertsitatea, Politeknika Ikastegia, TxorierrI ikastetxea eta Lea Artibai Ikastetxea.
MONDRAGONeko Korporazio ErakundeakHSParen % 25 erakundeei sostengua emateko 3.145 3.836 1.657
BestelakoakKooperatibismoaren inguruko jarduerak 119 410 131 UNACC, Elkar Lan Koop. Elk.
GIZARTEARENTZAKO ONGINTZAZKO EKARPENAK GUZTIRA 3.907 4.500 1.990
Azterketa- eta ikerketa-zentroak, oro harKooperatibizatu gabeko jarduera 881 917 313 Prestakuntza, ikerketa eta irakaskuntza
Gazte ekintzaileentzako laguntza eta enpresa-sustapena 459 532 288 Gaztempresa fundazioa
Euskararen eta euskal kulturaren sustapena 526 600 312Euskara sustatzea helburu duten erakunde eta ekimenak
Laguntza-erakundeak eta hirugarren mundua 791 972 450Gizakia Proiektua, Mundukide Fundazioa, etorkinen integrazioa, boluntariotza indartzea
Kulturako jarduerak oro har 1.250 1.479 627Sukurtsal-sareak tokian tokiko era guztietako hiritar-elkarteei emandako dirulaguntzak
GIZARTEARENTZAKO APARTEKO EKARPENAK (HSF osagarria) GUZTIRA 1.108 1.477 331
2009ko HSF osagarriko dirulaguntzen kopurua eta helburua (mila eurotan)
% 15
% 15
% 10
Ezinduak eta gaixoak
Immigrazioa eta gizarte-bazterketa
Kultura eta irakaskuntza
Hirugarren adina
Erak, publikoekin lankidetza
Beste jarduera batzuk
% 5
% 55
% 0
ITZULI
Ingurumenaren alorreko eragina
Euskadiko Kutxak Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS) bat du, ISO 2009 Arauarekin bat garatua, Egoitza Nagusiko hiru eraikinetako jarduera guztietarako. AENORen azken ikus-karitzaren arabera —2009ko urria—, “egoki ezarritako eta zaindutako kudeaketa-sistema da, eta egoki betetzen ditu UNE-EN ISO 14001:2004 arauaren eskakizunak”. Sistemaren indargunea, besteak beste, honako hau da: “Ingurumen-jokabidea hobetzea xede duten helburu ugari”.
IKS sistema hori Ingurumen Batzordeak kudeatzen du, eta Aholkularitza Juridikoko, Barne Ikuskaritzako, Komunikazioko eta Publizitateko, Arriskuetako, Laguntza Zerbitzuetako eta Kalitateko kideek osatzen dute; azken horrek koordinatzaile-lanak egiten ditu.
Gure Ingurumen-politikak —2008an berrikusi zen— jar-duera-ildo hauei ematen die lehentasuna:
Bazkideak kontzientziatzeari eta motibatzeari; horre-• tarako, prestakuntza eta sentsibilizazioa erabiliko dira, haiek ingurumenarekiko jarduera arduratsuetan aktiboki inplikatzeko.
Sortutako hondakinak ahalik eta gehien murrizteari, aha-• lik eta hondakin gehien birziklatzeari eta baliabide natu-ralen kontsumoa murrizteari.
Gainerako interes-taldeekin lankidetzan aritzeari, ingu-• rumena zaintzen laguntzeko, batez ere, hornitzaileekiko eta azpikontratistekiko harremanean ingurumen-arauak eta -irizpideak ezarriz.
Publizitaterako erabilitako papera (kg-tan) bezeroko
Birziklatutako publizitateko papera %-tan
Kontsumitutako barruko papera (kg-tan) bezeroko
Kudeatutako hondakinak(kg-tan)
ITZULI
2009ko EGE txosten exekutiboa
Ingurumenaren alorreko eragina
Hona hemen ingurumen-kudeaketaren inguruan Euskadiko Kutxan etorkizunerako hartu ditugun konpromisoak:
2007
17.947
10.718
8.138
Uraren kontsumoa (m3-tan)
20082009
2007
2.595.597
2.562.967
2.571.159
Elektrizitate-kontsumoa(kWh-tan)
20082009
2007
78.756
80.333
81.275
Gasolio-kontsumoa(l-tan)
20082009
EGEaren inguruko jarduerak. Oinarrizko proiektu eta
ekintzak
Ukitutako inte-res-taldeak eta egiteko epea
Ezarritako gobernu-
mekanismoak
50 sukurtsaletako bero-ponpetako R-22 gasa ordezkatzea
Bezeroak eta gizartea. 2010
Ingurumen Batzordea
Stop CO2 Euskadi ekimenean parte hartzearen ondoriozko konpromisoak garatzea
Gizartea. 2010Ingurumen Batzordea
Postamail (korrespondentzia elektronikoa) indartzea urtean zehar gauzatu beharreko komunikazio-ekintzen bidez, kontratatzeko eragiketa erraztuz
Gizartea. 2010Negozio
Garapenaren Area
Hornitzaileak gizartearen eta ingurumenaren ikuspegietatik ebaluatzeko sistema zehaztea
Aliatuak eta hornitzaileak.
2010
EGEaren Batzordea
2009ko EGE txosten exekutiboa
Ekonomiaren alorreko eragina
2008aren bukaeran, nazioarteko fi nantza-sistema kolapsotik gertu ibili zen. Ondorioz, 2009an krisi ekonomikoa eta zailtasunak bizi izan dituzte fi nantza-entitateek. Espainiako estatuaren kasuan, hi-giezinen krisialdiak larriagotu egin du egoera.
Gauzak horrela, 2009ko ekitaldia gogobetegarria izan da kudeake-taren emaitzen ikuspegitik, nahiz eta aurreikusitakoak eta aurreko ekitaldikoak baino eskasagoak izan:
Zerga ondorengo mozkina• 56.465 mila €-koa izan da (aurreko ekitaldian 100.547 mila €-koa izan zen).
Bezeroen gordailuek• 1.038 milioi € egin dute gora; urte batetik bestera, % 5,9ko erritmoz. Hazkunde hori egokia izan da merkatuetako batez bestekoarekin alderatuta, bai-na aurreikusitakoa baino txikiagoa.
Etxeko ekonomiei, enpresei, sektore publikoari eta gaine-• rako sektoreei zuzendutako kreditu-inbertsioaren sal-doak % 0,2 hazi dira. Kasu horretan ere, aurreikuspenak ez dira bete.
Arriskuaren kalitatearen oinarrizko adierazle moduan, • berankortasun-indizea % 2,9an kokatu zen urtearen amaieran; aurreko urtekoa baino kaskarragoa izan zen, baina aurrezki kutxen batez besteko indizea baino nabar-men hobea, horien indizea % 4,9koa izan zen eta.
Efi zientzia-indizea• 37,86koa izan da, iazko datua zein helburutzat ezarritakoa baino handiagoa eta, beste urte batez, sektorean lortutakoa baino hobea.
Euskadiko Kutxaren kaudimen• -ratioa ere azpimarratu beharreko beste datu bat da: 2009/12/31n, % 11,53koa zen.
Zerga ondorengo mozkina (m€-tan)
Kredituak (titulizatu doituak) (M€-tan)
Efi zientzia-indizea
Fondo propioak (m€-tan)
Kaudimen-ratioa(%-tan)
ITZULI
2009ko EGE txosten exekutiboa