IPAR EUSKALHERRIKOHITZA URTEKARIA 2019
GUILLAUME FAUVEAU
Polizia
denean...
Kultura EHZ berrituak arrakastaizan zuen ekainean, eta
herri ikuskizunak metatu dira udan
6Gizartea Hiru feminizidio,atentatu islamofobo bat,
eta autoritarismoa Pausan
2Ostirala
2019ko abenduaren 20aX. urtea426. zenbakia
Ipar Euskal Herriko Hitzak oporrak hartuko ditu
heldu diren bi asteetan, eta urtarrilaren 10ean
itzuliko da. Hortik harat, harpidedunek berriz
ukanen dute etxean eta nahi duenak kioskoan.
%Jaka Horien mugimenduari indarrez eta errepresioz erantzun dioFrantziako Gobernuak bG7koen goi bileran, Ipar Euskal Herriasetio egoeran utzi zuen, gasak, granadak eta atxiloketak erabiliz b 4-5
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria
Gizartea
Oihana Teyseyre Koskarat
Baiona
Eskubideen ber-
dintasunaren al-
deko mobilizazio-
ek markatu dute
2019. urtea La-
purdin, Nafarroa
Beherean eta Zuberoan. Hizkun-
tza, migrazioa, generoa, erlijioa...
Gaiak askotarikoak izan dira, bai-
na, duintasunez bizi ahal izateko
eskubidea aldarrikatu, eta neu-
rriak eskatu dituzte aldi oro nor-
banako eta eragileek.
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
Azken urteetan bezala, ikastole-
tarako eskatzen zituen irakasle
postuengatik borrokatu behar
izan du Seaskak. Negoziaketa eta
mobilizazio andanaren ondotik,
uztailaren hasierarako lortu zu-
ten akordioa Parisekin. Abendu
hasieran egin dute aurten izenda-
tu akademia ikuskari berriarekin
lehen bilkura; «egokitzat» jo zu-
ten bi aldeek, eta urte hasieran
berriz elkartzekotan gelditu dira.
Baina lizeoetako erreforma izan
da aurtengo gatazka nagusieneta-
koa. Frantziako Gobernuaren
proiektuak ez du sail elebiduna-
rentzat orain arte bezala koadro
bereziturik pentsatu, eta euska-
razko irakaskuntza kaltetua iza-
nen zela salatu dute eragile anda-
nak urte guzian. Hala ere, horrela
hasi da ikasturtea, eta zenbait ere-
mutan kopuruen apaltze bat ikusi
dute, erreformari egozten diote-
na. EEP Euskararen Erakunde
Publikoak proposamena helarazi
dio Hezkuntza Ministerioari sail
elebiduna ere erreformaren koa-
droan integratzeko. Azken be-
rrietan, proposamena aztertzen
ari dira ministerioan.
Apirilean, Uztaritzeko bost
hautetsi abertzalek dimisioa aur-
keztu zuten, herriko kontseiluan
euskaraz mintzatzeko eskubidea
ukatu ziotelako; Bruno Karrere
auzapezak, itzulpen sistema legez
kanpokoa zela erranez defendatu
zuen bere postura. Aferak erreak-
zio gutxi eragin du, izan euskal-
gintzan nola mugimendu aber-
tzalean.
PAUSAN, KONTROLA
2018ko udazkenean ireki zuten
Baionako Pausa atseden zentroa,
bidean diren migranteei harrera
egiteko. Urte batez, 10.000 per-
tsona errezibitu dituzte. Diakite
kolektiboaren, Atherbea elkarte-
aren eta Euskal Elkargoaren arte-
ko hitzarmen batean oinarritzen
zen hasieran, baina Atherbeak
erretiratzea erabaki zuen aurten-
go urri bukaeran, Jean Rene Etxe-
garai auzapezak izendatutako
misio kargudun batek sortutako
arazoen ondorioz. Ordu arte, At-
herbeak zazpi langile zituen zen-
troan, baina hitzarmenaren bu-
kaeraren ondotik, seik ez zuten
segitzeko proposamenik ukan El-
kargoarengandik.
Azaro hasieran, langile ohiek
Pausako egoera salatu nahi izan
zuten, eta Rambo izengoitiarekin
ezaguna den misio kargudunaren
egiteko moldeak argitara atera zi-
tuzten.
Migranteen arteko bereizketa
egiten zuela erran zuten hainbat
lekukok: magrebtarrei sartzeko
debekua ezartzea erabaki zuen.
Migrante batek kontatu zuen osti-
koka iratzarri izan dituela, edo
finkatutako ordutegitik kanpo
agertzen zirenak kanpoan utzi
izan dituela. Galdeketa zorrotzak
egiten zizkiela ere salatu zuten,
Bortizkeria matxistak hiru emazte hil ditu 2019an Ipar Euskal Herrian. Baionako meskitan atentatuislamofoboa pairatu dute, gizon batek tiroz bi zauritu eraginik. Pausa aterpean polizia ohi batenjokamoldeak salatu dituzte. Eta Uztaritzen bost hautetsi joan dira euskaraz aritzea ukatu zaielako.
Zapalkuntzak, behin eta berriz
Baionako mezkitako atentatuan zauritua izan zen gizonari aurreskua eskaini zioten, sustenguz egin zuten manifestazioan. REMI RIVIERE
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria
Gizartea
errefuxiatuen argazkiak hartuz.Nehork ez daki nora igorri ditueninformazio horiek. Jean Rene Etxegaraik erran
zuen lekukotasun horiek guztiak«faltsuak» zirela. Hala ere, zen-troaren kudeatzeko, «autoritatebat» beharrezkoa zela onartuzuen. Gizona «hautatua» zuelaerran zuen eta bere lanean «ore-ka» atzemana zuela zehaztuzuen. Rambo deituriko gizon ho-ri, jendarmeriako GIGN elitekounitateetako agente ohia da. At-herbea elkarteak segurtasun mi-sio karguduna bere autoritatepe-an ezartzeko galdea egin zuen,baina Etxegaraik uko egin ziongalde horri. Elkargoak proiektu hori baka-
rrik diruztatzeko laguntza bilatuzuen. Hasteko, Frantziako Esta-tua auzitan ezarri zuen. Hain zu-zen ere, dionaren arabera, Esta-tuaren betebeharra da horrelakoproiektu bat ekonomikoki asu-mitzea. Prozedura judiziala ez daoraino aitzinatu. Horregatik, me-zenas baten laguntza ekonomi-koa aipatu zuen Etxegaraik. Hemendik aitzina, Pausaren-
tzat milioi bat euroko funtsa sortudu Frantziako milioidun batek,migranteei harrera egiten dietenlau proiekturi laguntza ekartze-ko. Olivier Legrain psikoterapeu-ta da funtsaren burua. Enpresa-buru ohia, Lafarge enpresarenadar baten bidez aberastu zen.
BORTIZKERIA MATXISTA
Aurten lau emazte hil dira bortiz-keria matxistarengatik EuskalHerrian; horietarik hiru, Lapur-din. Urruñan gertatu zen lehenhilketa. 81 urteko emazte bat, Ma-yie Nervi, bere senarrak tirokatuzuen ekainaren 17an. Poliziarenhipotesiaren arabera, emaztea hileta gero bere buruaz beste eginzuen gizonak. Emakumeen Mun-du Martxak deiturik, Urruñan el-karretaratze bat egin zuten hilke-ta hori gaitzesteko. Egun zenbait berantago, ekai-
naren 25ean, emazte bat hilik aur-kitu zuten Bardozeko etxe batean(Lapurdi). Samuel Vuelta SimonBaionako prokuradoreak azalduzuen, gizonak emaztea hil zuela,eta bere buruaz beste egin zuelagero, tiroz; gizonak 90 urte zituen,eta emakumeak, Chantal Mon-tek, 72. Biktimaren familia kexuagertu zen prentsak eta auzape-zak aferari eman zioten trataeraz,eta «feminizidioa» izan zela azpi-marratu zuten. Monteren hilketasalatzeko ekainaren 28an eginikoelkarretaratzean izan ziren bikti-maren alabak eta alabatxiak, etaauzapezarekin elkarrizketa ga-tazkatsua izan zuten. Monteren
tzen (Okzitania), eta preso altxa-tua. Etxean, arma gehiago atze-man zizkioten Fronte Nazionale-ko hautagai izan den militar ohihorri. Baionako ospitalera erama-nak izan ziren bi zaurituak, hila-bete bat berantago, osagarriz doibat hobeturik badira ere, senda-tzeko bide luzean dira oraino.«shock egoeraren» ondorioz. Atentatuaren ondotik, bi egu-
nez hetsirik egon zen otoitz lekua.Baionako elkarte batzuek elka-rretaratze bat antolatu zuten be-
rehala islamofobiaren kontra etabiktimen sustengatzeko. Prokuradoreak azaldu duenez,
erasoaren oinarri gisa azalpen na-hasiak eman zituen gizonak. Poli-ziei azaldu zien Parisko Notre Da-me katedraleko sutea «mende-katzeko» eraso ziola Baionakomeskitari. Joan den apirilean suhartu zuen katedralak, eta, iker-keten arabera, istripua izan zen:eraikinean egiten ari ziren obre-tan sortu zen sua. Atxilotutako gi-zonak, ordea, musulmanekin lo-tu zuen Parisko sutea —katedralaksu hartu zuenean eskuin mutu-rreko sareetan hedaturiko teorie-tako bat izan zen—. Kasua «afera kriminal gisa» ari
dira ikertzen, eta anartean presosegitzen du akusatuak. Erasoari erantzun herritarra
eman nahi izan diote Baionakohainbat elkarte eta biztanlek. Joanden igandean, Santa Gurutze Gai-nen auzoko herritar batzuk etazenbait elkarte bildu ziren martxabaten egiteko, biktimei sustenguaeman eta islamofobiari «aski da»errateko. Bitkimetako bati, au-rreskua eskaini zioten.
alabatxi Salimaren arabera, «ezinerranak diren hitzak izan dituprentsan, baita gure aurrean ere,hiltzaile baten gorazarrea egi-nez». Izan ere, Jean Paul Diribar-ne auzapezak adierazi zuen «he-rria, gizon horri gertatu zaionaribegira, hunkitua» zela, eta «fa-milia dramatzat» jo zuen hilketa.Horrek «biktimaren duintasuna-ren kontra» egiten duela salatuzuen Salimak.Azaroaren 2an, Baionan gerta-
tu zen hirugarren hilketa matxis-ta. Emaztearen gorpuauspelez beterik atzemanzuen Poliziak, eta bikote-kidea atxilotu zuten,hark hil zuelakoan. Au-rrekariak zituen bortiz-keria matxistagatik. Mugimendu feminis-
tak neurriak galdegin di-tu urte hastapenetik eta2019. urte hau, Frantzia-ko Estatuan, Nous Toutes mugi-menduak markatu du. Kolekti-boaren kontaketaren arabera, 144emazte hil dira bortizkeria ma-txistagatik aurten. Gobernuarineurri indartsuak hartzeko galde-gin diote, eta horri erantzuteko,Emmanuel Macronek indarkeriamatxistaren kontrako Grenelle-aideki zuen. Hiru hilabete iraun zi-tuen eztabaida horrek, eta Gober-nuak neurriak proposatu zituen.Elkarte feministen iritziz «eska-sak» dira neurri horiek. Azaroa-ren 23an, manifestazio «histori-ko» bat antolatu zuen mugimen-du feministak egoera horren sala-tzeko. Baionan, ehunka jende bil-du ziren Bortizkeria sexista stoplelopean. Feminizidio biktimakohoratu zituzten.
ATENTATU ISLAMOFOBOA
Urriaren 28an, gizon batek aten-tatu islamofobo bat egin zuenBaionako meskitan: tenpluari suematen entseatu ondoan, han zi-ren bi gizonen kontra tiro eginzuen. Larriki zauritu zituen 74 eta78 urteko bi gizonak. Erasotzaileaarrastatua izan zen laster Seinau-
Hiru feminizidio gehiagoezagutu ditu Lapurdik aurten:Baionan, Bardozen eta Urruñanhaserrea eraginez
Atherbea elkarteak Pausagunea utzi du Elkargoakbehartu polizia ohi batenjokamoldearen ondorioz
Irudiab Baiona
Matxismoa salatu dute,karrikaz berriz jabetuzIpar Euskal Herrian, hiru feminizidio gertatu dira aurten. Frantziako Esta-
tuan, urte hastapenetik, 144 emazte hil ditu bortizkeria matxistak. Elkarte
feministek Nous Toutes dinamikaren baitan, karriketan kolaketak egin
dituzte egoeraren salatzeko. Instituzioen jarrera ere kritikatu dute, erra-
nez, ez dutela baliabide aski ezartzen. EZTITXU SALABERRI
Irudiab Baiona
Gazteak, klimaren aldekoborrokaren lehen lerroanFridays For Future mugimendua abiatu dute aurten mundu osoko gazte-
ek. Ipar Euskal Herriko lizeotarrek ere dinamika horretan parte hartu dute
grebak eginez. Mobilizazio zenbait egin dituzte, eta ekintzak ere bai. La-
rrialdi ekologikoaren aitzinean, politikariei eta aitzineko belaunaldiei
denbora guti gelditzen dela adierazi diete. BOB EDME
Irudiab Baiona
Ardi hilak suprefeturan,hartzak egin desmasiaUrte honetan, Bunuze eta Jutsiko (Nafarroa Beherea) bi artzainen artal-
deak erasotu zituen hartzak, Cauteretseko (Okzitania) mendian zirelarik.
ELB sindikatuak berehala salatu zuen hartzaren kaltea izan zela. Egoera-
ren salatzeko, Baionako suprefeturan ardi hilak lerrokatu zituzten. Supre-
feturak onartu zuen hartzak egin desmasia izan zela. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
«Testuinguru berria aintzat har-tuta zigortu ditu epaileak Pla etaSorzabal». Izenburu hori hautatuzuen BERRIAk David Pla eta IratxeSorzabalen kontrako epaia aur-kezteko. Otsail hasiera zen; bosturteko zigorra ezarri zioten Plari,eta zazpi urtekoa, berriz, Sorzaba-li. 2010 eta 2015 artean ETA zene-ko bi kide ohiek, erakunde arma-tuaren eta Frantzia eta Espainia-ren artean elkarrizketak abiatze-ko egin zituzten saiakerak aintzathartu zituen epaileak, XantianaCachenault abokatuaren hitze-tan. Geroztik, Espainiak batareneta bestearen kontra eskatutakoeuroaginduak onartu ditu Fran-tziako Justiziak.Urte eta erdi pasatua zen Ipar
Euskal Herriko ordezkaritzareneta Frantziako Justizia Ministerio-aren artean elkarrizketak abiatuzirenetik, eta jadanik mugimen-du batzuk izanak ziren: azken hi-labeteetan DPS estatutua kendudiote preso andanari, eta Mont-de-Marsan eta Lannemezango(Okzitania) presondegietara hur-bildu dituzte euskal preso gehie-nak. Emakume presoekin sortzenda arazo gehien, ministerioarenarabera ez dagoelako horiei ha-rrera egiteko presondegi egokirikEuskal Herritik hurbil. Ministe-rioarekin izandako azken elka-
rrizketetan, emakumeak Rhoa-zongo (Bretainia) presondegianbatzea proposatu zuten; presoenonarpenaren zain daude neurriahartzeko. Urri hasieran egin zuten Bake
Bideak eta Bakegileek azken biurteetan ministerioarekin izan-dako bilkuren bilana. Badira lor-penak, eta badira korapiloak. El-karrizketa mahaia osatzea berabaikorki baloratu dute, baita DPSestatutuak kendu eta presoakhurbiltzea ere. Haatik, baldintza-pean aske geratzeko onarpeneaneta larri eri diren presoen egoeranez da aitzinamendurik izan.«Egin den zigor etete bakarraOier Gomezena izan da, baina ba-dakizue zer egoeratan atera zenpresondegitik; gaur egun, hila
da», deitoratu zuen Anaiz Funo-sas Bake Bideko presidenteak.Gainerako kasu guzietan ezezko-ak baizik ez dira izan. Arlo horre-tan, fiskaltza nagusiaren eta be-rriki sortu duten fiskaltza antite-rroristaren jarrera deitoratu zuen:«Hor dugu arazoa; harresia. Ezdute nahi kontsideratu EuskalHerrian egindako bide guzia, etaez dute onartu nahi bide horretan
ekarpena egitea». Zigorren apli-kaziorako Dei Auzitegia ere jomu-gan jarri zuen, orain arte ez baitubaldintzapean aske uzteko eskae-ra bakar bat ere onartu. Aurten,Jakes Esnal, Jon Kepa Parot, Fre-deric Haranburu, Lorentxa Beirieeta Ibon Fernandez Iradiri ukatudiote presondegitik ateratzea. Zi-gor Garro izan da askatu dutenbakarra, kondena bukatzeko hi-labete gutxi falta zitzaizkiola zigoregokitzapena onartuta. Urtarrilaren 11n Baionan mani-
festazioa egitera deitu dute BakeBideak eta Bakegileek, Frantziarijarrera aldaketa eskatzeko.
Josu UrrutikoetxeaMaiatzaren 16an atxilotu zuten Jo-su Urrutikoetxea ETA zeneko mi-
litante historikoa, eta, ge-roztik, amaraun judizialbatean sartua dago. Bi do-sier ditu Frantzian, etaepaiketa berriz egitekoeskatua du; kontrol judi-
zialpean libre uztea erabaki zuenParisko Dei Auzitegiak. Baina bes-te aferarentzat Espainiaratzekoeskatu dute, bi euroagindu etabeste bi estradizioren bidez. Espai-niaren eskaeretan diren prozedu-ra akatsak eta inkoherentziak sa-latu dituzte behin eta berriz euskalpresoaren abokatuek, eta zuhur-tziaz jokatzeko eskatu diote ins-trukzio ganberako epaileari.
Parisekin abiatutakoelkarrizketek ez dute lortupresoen auzia konpontzenBakegileek eta Bake Bideak onetsi egin dituzte Frantziako Gobernuarenurratsak, eta fiskaltza antiterroristari leporatu diote blokeo egoera
Frederic Haranbururen askatasunaren aldeko elkarretaratze bat, urri hasieran, Senperen. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Agintarien bilkurak hiru eguneta-rako antolatu zituzten, baina urteosoan iraun du G7koen goi bilera-ren aktualitateak Ipar Euskal He-rrian. Joan den urtarrilean Biarri-tzeko Herriko Etxean Michel Veu-nac auzapezak eta Eric Spitz Piri-nio Atlantikoetako prefetak eginzuten lehen agerralditik hasi zirenG7koen goi bileraren harira hartu-ko zituzten segurtasun neurrienkontakizun hostokatuarekin. Ko-munikabideetan ere oihartzunhandia izan du segurtasunak, etahori izan da, seguruenik, G7koengoi bilera aitzin gehien aipatu dengaia. Frantziako prentsan, udabe-rritik aitzina, Barne Ministerioa-ren eta Poliziaren filtrazioak argi-taratu zituzten, Europako herrie-tatik istilu gogoz etorriko ziren tal-de bortitzen mamua elikatuz.Anartean, G7 Ez plataforma
osatu zuten Euskal Herri osokodozenaka eragilek, eta kontragai-lurra antolatu zuten agorrilaren21etik 24ra, Hendaia eta Irun arte-an. Konferentziak, tailerrak etamota guzietako ekintzak antolatuzituzten, eta milaka herritarrekmanifestazioa egin zuten, goi bile-raren aitzinean alternatibak sor-tzeko beharra azpimarratzeko.
Iganderako desobedientzia ekin-tza aurreikusia zuten, baina azkenmomentuan bertan behera uzteaerabaki zuten, manifestarien se-gurtasuna bermatua ez zegoela-koan. Balorazio baikor eta ezko-rrak eragin ditu kontragailurrakmugimendu militantean.Agintariak «pozik» agertu dira
goi bilera iragan den moduarekin,eta kalte-ordainak hitzeman diz-kiete kaltetuak izan diren merka-tariei.
EpaiketakFrantziako Poliziak dozenakapertsona atxilotu zituen G7koengoi bilkura garaian. Auzipetuakizan ziren horietatik hainbat, etaabendu hastapenean iragan zirenazken auziak, Baionako auzite-gian. Hamarnaka pertsona pasaziren epailearen aitzinetik, bortiz-keriaz aritzeko talde bat osatzealeporatuta. Abokatuek prozeduraakatsak azpimarratu zituzten.Afera gehienen baliogabetzea
iragarri zuen epaileak, prozeduraakatsengatik. Beste kasu batzue-tan, aldiz, frogen eskasagatik jo zi-tuen errugabetzat. Orotara, epai-tegiak hamar pertsona zigortu di-tu. Abendu hastapeneko auziarenemaitzak bihar emanen ditu epai-leak.
G7koen goi bilerakikasturte osoabaldintzatu du Ipar Euskal HerrianFrantziako Gobernuaren segurtasun neurriekkezka eragin dute herritarren artean b Baloraziokontrajarriak egin dituzte G7 Ez plataforman
Emmanuel Macron, Biarritzera egindako bisita batean. BOB EDME
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria
Politika
Urtarrilaren 11n manifestazioaegitera deitu dute Bake Bideaketa Bakegileek, Frantziarijarrera aldaketa eskatzeko
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Bururaino joateko prest
dira. Pentsioen erre-
forma bertan behera
utzi arte greba mugi-
menduarekin aitzina segituko
dutela erran dute behin eta berriz
Frantziako sindikatuek. 1995etik
izan den mugimendu sozial zaba-
lenetakoa sortu da azken astee-
tan, Frantziako Gobernuak ezarri
nahi duen puntukako erretreta
sistemaren kontra. Ipar Euskal
Herrian ere jarraipen zabala iza-
ten ari da; milaka pertsona elkar-
tu dira orain arte antolatutako
mobilizazioetan.
Protesta oraindik onartu gabe-
ko erreforma baten aurkakoa da.
Aldaketa sakona egin nahi du
Emmanuel Macron Frantziako
presidenteak pentsio sisteman,
eta, iduri luke Jaka Horiek azala-
razitako haserrearen ikasgaia
barneratu duela, aitzineko alda-
keta batzuetan baino zuhurrago
jokatzen ari baitira presidentea
eta Edouard Phillippe gobernu-
burua.
Joan den astean eman zuen
argitara Philippek haien xedea.
Sistema berriak pentsio sistema
bakar bat sortuko du; langile
bakoitzari bere lan bizitzan meta-
tutako puntuen araberako pen-
tsioa emango dio; gutxieneko
pentsio bat sortuko du; eta erreti-
roaren adin ofiziala aldatuko ez
badu ere —62 urte—, erretiroaren
adina atzeratuko du, zigortu
egingo baititu 64 urte baino
gutxiagorekin erretiroa hartuko
dutenak.
Haatik, lehen ministroak ira-
garri zuen 1975etik aitzina sortu-
takoei bakarrik aplikatuko diete-
la sistema berria. Hau da, 2020an
45 urte beteko dituztenek orain-
go sistemarekin segituko dute
erretiroa hartu arte, aldaketarik
gabe. Aldiz, sistema berria ezarri
nahi die 2004. urtetik aitzina jaio
direnei beren lan bizitzaren
hasieratik. Bien artean direnek,
1975-2003 arteko belaunaldiko-
ek, trantsizioa egin beharko dute:
2025. urtera arteko urteei sistema
zaharra ezarriko diete, eta berria,
berriz, urte horretatik aitzina.
Oraingo langileen zati handi
bat salbuesteak eta trantsizio epe
luzea ezartzeak helburu
garbia dute: karrikak
manifestatzailez hustea.
Baina ez du iduri epe mo-
tzean lortuko duenik.
CGTk eta FOk greba go-
gortzeko deia egin dute azken
egunetan, eta CFDT sindikatu
erreformista ere batu da protesta-
ra. Lau mobilizazio egun egin di-
tuzte orain arte; LABek ere bat
egin du Ipar Euskal Herrian. Az-
ken egunetan, blokatze eta sabo-
taia ekintzak ere egin dituzte.
Macron, CFDTri soPuntukako sistemaren aldekoa
da CFDT sindikatua, eta, negozia-
ziora deituta, grebaren kontrako
mezuak zabaldu izan ditu orain
arte. Asteartean batu zen protes-
tara, baina ez erreforma beraren
kontra, erreforman ezarri nahi
duten orekarako adinak ezinbes-
tean erretreta gibelatzea ekarriko
duela uste dutelako baizik.
Aste hasieran, Eliseoko iturri
ofizialek azaldu zuten Macronek
ez duela erreforma bertan behera
uzteko asmorik, baina prest dela
orekarako adinari buruz mintza-
tzeko. CFDTri keinua.
Ondoko asteetan ikusi beharko
da sindikatuak gai ote diren indar
harremana atxiki eta Frantziako
Gobernua gibel egitera bultzatze-
ko. Eguberrien garaia erabakiga-
rria izan liteke. Aitzina segituko
balu, urtarrila ondarrean aurkez-
tu behar lukete lege proiektua
Frantziako Legebiltzarrean.
Frantziako Gobernuak ezarri nahi duenpuntukako erretreta sistemaren kontra,aspaldiko mugimendu sozial zabalenetarikoasortu da azken asteetan.
Pentsio duinenalde, borrokan
Irudiab Baiona
Jaka Horiak, eliteen kontra astebururo2018ko azaroaren 17an abiatu zen Jaka Horien mugimenduak markatu du 2019ko urte soziala. Asteburu guziz
antolatu dituzte mobilizazioak, larunbatero, eta istilu handiak gertatu dira hiri handi nagusietan. Ikasturte berria-
rekin mugimendua berpizten entseatu badira ere, ez du arrakastarik izan. Egitura politiko oro bazter utzita, auto
antolaketan oinarritu da mugimendua, ohiko estetika eta egiteko moldeetatik urrunduz. Poliziak erabili duen in-
darkeria ere ezohikoa izan da, eta zauritu andana eragin; azken urteetako kopuru handiena. GUILLAUME FAUVEAU
aurrezkiaartasunezko
garapena
ea atz
ala
aElka
Lurralde
ta eskuras kargie Syner>
eta fisk %18ko murrizk>AKAILTZURE ABAN
ANEUSKAL HERRIGINA ERAEKIN ET TA
TATZARENONOMIEKA ETAENPLEGU
ZURE INBER
A TZUZEN
SIOEI !
oa.com
guztia
ZKIDETU
a/31
T R
ANEMc
om
ee
co
m.
info
@iz
-
sortzeaEnplegu
au
.herrikoa.comwww
informazio guztia
BAZTZINAIN
2019/12/
ea atzta eskuras kargie Syner>
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria
Ekonomia
CGTk eta FOk grebagogortzeko deia egin dute, etaCFDT sindikatu erreformistaere batu da protestara
Iñaki Etxeleku Baiona
Abiatze berria ekarri dio 2019. ur-
teak Euskal Herria Zuzenean
jaialdiari. Gazte talde berri batek
hartu zuen bere gain urte hasta-
penean izari xumeagoan eta leku
berrian antolatzea. Irisarrin ira-
gan zen, ekainaren 28tik 30era,
eta arrakasta bildu zuen antola-
tzaileen ustez, zituzten aurrei-
kuspenak gainditu baitzituen. Sei
mila lagun inguru bildu zituen,
Auzolanaz berpiztu lelopean.
Izandako «giro goxoa» azpima-
rratu zuten eramaileek.
Hitzaldiak, tailerrak, eztabai-
dak, zirkua, dantza ikusgarriak
eta kontzertuak antolatuak zituz-
ten hiru egunez. Oihartzun onak
izan zituzten EHZko kideek eta
laguntzaileek; «jendeak zinez
kontent iduri du», erran zuen an-
tolaketako Miren Oillarburuk.
Aurten ere eduki politikoak izan
duen garrantzia azpimarratu zu-
ten. Bost gairen inguruan, hain-
bat hitzaldi eta eztabaida saio
apailatu zituzten: migrazioa, era-
so sexistak lagun artean, G7a,
auto antolaketa, eta besta eta mi-
litantzia. Miren Etxeberri lagun-
tzaileak parte hartu zuen hauen
muntatzeko lanetan, eta zioen
jendea bildu zela, eta «egiazko
eztabaidak» piztu zirela batzue-
tan. Etxeberrirentzat «biziki ga-
rrantzitsua» da jendeak hausnar
dezan egunerokoan dituen pro-
blemez. Migrazioaren gaia lantze-
ko proiektu berezi bat proposatu
zuen EHZk, eta Belgikako dantza
konpainia batek ikusgarri artisti-
ko bat muntatu du Euskal He-
rrian bizi diren hamabi etorkine-
kin, aste batez prestatu zutena,
muntaketa denboran. «Horrela-
ko gauzek bultzatzen gaituzte se-
gida baten ematera».
Evelyne Larramendi irisartarra
eta herriko etxeko langilea «izu-
garri kontent» agertu zen jaialdi
biharamunean. «Hastapenean
herritar batzuk biziki beldur zi-
ren, baina denak harritu dira, eta
EHZ preziatu dute. Triste izanen
da herria gero!». Bestalde, herri-
tarrek sostengua erakutsi zioten
festibalari, muntaketan lagunduz
eta tailerrak animatuz.
Irailaren 21ean bildu ziren an-
tolatzaileak lehen saiakeraren
bilduma egiteko eta segidaz gogo-
etatzeko. Datorren urteari buruz
pentsaketan eta hobekuntzak bi-
latzen hasiak dira.
Kabalkaden modaItsasuk Datorkigunakdeitu zuen
kabalkada eman zuen bi aldiz jo-
an den udan: agorrilaren 25ean
eta irailaren 7an. Berrehun bat he-
rritarrek parte hartu zuten, dan-
tzan, zirtzil jokoan edo musikan.
Aldi honetan, gai garaikideak izan
zituzten jorragai, hala nola pil-pi-
lean zen G7koen bilerako andere-
jaunttoen bisita, urre meategien
auzia, eta Balaki trin-
ketaren eta Marienia-
ko lurren aferak, bes-
teak beste.
Aiherrak hartu zuen
lekukoa buruilaren 22
eta 29an, Aiherra, Na-
farroako leihoadeitu
zuen kabalkadarekin.
Samuel Bizkai herrita-
rrak idatzi zuen bere
lehenbiziko kabalkada. Honen
helburuak aipatu zituen: «Eus-
kararen inguruan jendea biltzea,
eta kulturaz jabetzeko urratsak
egitea, kabalkada zer zen jakite-
ko. Kabalkada egin aitzin, nahi
genuen jakin zer zen, eta ez egin
denek egiten dutelako». Manex
Fuchs antzerkilariak lagundu zi-
tuen Aiherrako kabalkadako jo-
kalariak. Hark ere funtsari nahi
Herri kultura bizirik dagoHerritarren artean muntatu bi kabalkada, ikuskizun bat, pastorala, hiru libertimendu eta maskarada ikusidira aurten b Bestalde, taldekako bertso txapelketa, bi antzezlan, eta liburu eta disko ekoizpen joria
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 20aUrtekaria
Kultura
1
Libertimenduen oldeak segitudu. 2020ko, hauen mentura bada:Makea, Donapaleu, DonibaneGarazi, Irisarri, Esnazu, Iruñea
Maskarada Altzürüküko gazteekemanen dute heldu den urtean.J.L. Davanten ‘Abdelkader’pastorala, Pettarreko herriek
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko abenduaren 20a Urtekaria
Kultura
izan zion garrantzia eman: «Argieta garbi, jende gehien biltzenduen forma da kabalkada». Ho-rretan zerbait «interesgarri»ikusten du, baina «beldur» batduela aitortu zuen: «Badira besteforma batzuk: libertimendua etatobera dira enetzat forma herri-koiak. Beldur naiz kabalkadarenpuzte horrek ez ote dituen formahoriek urtuko, edo itxuraldatu-ko». Jendea mugitzea eta kabal-kadak antolatzea «ongi» irudi-tzen zaio, baina libertimendueketa toberek eskaintzen duten es-pazio «libre» horietan da «eus-kal tradizioa»transmititzen, zioe-nez. Ehun bat herritarrek partehartu zuten. Haatik, fikzioaren bi-dea hautatu zuten. Heldu den urteko, Ortzaizek
iragarri du kabalkada. Ainhize-Monjolose, Lakarra
eta Gamarte herriek, berriz, ka-balkadaren partez, ikusgarri for-malagoaren hautua egin zuten,Hiru Zitxundantza, antzerkia etakantua biltzen zituen ikuskizu-narekin. Gauez eman zuten, ago-rrilaren 22 eta 30ean, Ainhizekoplazan. Zuberoak bere urteko pastorala
ukan zuen, Pagolan: Domingo
Garat. XVIII. mendeko politikariuztariztar ezaguna izan zen sujetahautatu zuten. Frantxua Casetpagolarrak idatzi du. Inauteriek uzta ederra ekarri
zuten aurten ere. Urdiñarbekogazteek muntatu zuten maskara-da, eta pertsonaia berriak sartu:belagile emazte multzo bat bel-tzerian. Baxenabarren eta Lapur-din, hiru libertimendu. Makeakeman zuen lehena, otsail hasta-penean. Ondotik, Amikuzek; etaazkena Urepelen eman zuten,ibar gaineko gazteek. Liberti-mendutik eratorri Iruinkokoaeman zuten, lehen aldikoz, Iruñe-an, Duguna dantza taldearen in-guruan. Gelako bi antzezlan aurkeztu
ziren 2019an. Artedrama, Axut
batu dut testu horrekin martxanzenez, beste harreman batzukazaleratzen ahal zirenez, eta ha-rrigarria da zenbat askatasun uz-ten duen testuak horretarako»,azaldu zuen Etxekoparrek. Bi antzerkiak oraindik emanal-
diekin ari dira. Azpimarratzekoada, azkenik, Armendaritzeko an-tzerki taldeak 30 urte bete dituelaaurten.
Zenbait liburu...
Maiatz argitaletxeak Garazin an-tzerki atala abiatu du. Lehen zen-bakia Gillom Irigoienek, Hiruak
Bat antzerki taldearentzat, 80kohamarkadan idatzi antzerki tes-tuak biltzen ditu. Bigarrenak, Xe-abaxtian Ihidoi ezeterentzubiarzenaren hiru antzerki. Bi liburuekAntton Lukuren azterketa sakonadaukate sar hitz gisa. Mayi Pelot zena omendu du,
bestalde, argitaletxeak, harenzientzia fikziozko lan hautatu ba-tzuk argitaratuz. Itxaro Bordak,Kripton 85 fikzioa argitaratu duMaiatzekin, katastrofe nuklearbaten ondotiko giroan sartuz.Bordak, beti, beste eleberri bat
argitaratu du aurten: Susmaezi-nak (Alberdania). Amets Arzallushendaiarrak Miñan (Susa) deitukontakizuna argitaratu du Ibrahi-ma Balde ginearrarekin. Balderenhistoria kontatzen du liburuak. Euskaltzaleen Biltzarrak Mai-
jan Minaberri zenaren antzerki la-nak, ipuinak, olerkiak eta bertso-ak bildu ditu, Marijan Minaberri-ren meategitik liburuan. DanielLandartek Komediaz komedia
(Elkar) liburua plazaratu du 1945eta 1970 arteko antzerkiaz bereazterketa eginez. Marikita Tam-bourinek M liburu berria aurkez-tu du, Zortziko argitaletxearekin;eta Joseba Aurkenerenak Izenaeta Izanaargitaletxe berean. Jambattitt Orpustan ortzaizta-
rrak bere gogoetak idatzi ditu, az-kenik, Bidenabarr... liburuan(ZTK).
...eta disko
Unama taldea berriz agertu daIduzki xuria (Uso Pop) diskoare-kin, eta aurkezpen kontzertue-kin. Uso Popek Orbel taldearenHegan diskoa ere babestu du.ZTK-k Lannemezango kartzelanpresoekin grabatu kantu eta mu-sika diskoa plazaratu du: Mu-siheska. Tristtan Murgik, Sargia(Ipar Orratza). Willis Drummondek Zugz-
wang disko berria atera du autoekoizpen gisa. Halaber AnttonLarrandaburu eta Bitxiloreek:Ibilbide terapeutikoa. Mattin Le-rissak: Gazte naiz gazte.
eta Dejabu konpainiek taularatuZaldi Urdina, Unai Iturriagak etaIgor Elortzak idatzi testuarekin.1980. hamarkadan «zaldi zuria»eta orain «zaldi urdina» deituheroina du aipagai. Eta honen in-guruan den tabua. Iduzkilore taldeak bere lauga-
rren antzezlana atera du: PiarresLarzabalen Herriko bozak edonor alkate, Maika Etxekopar tau-la zuzendari harturik eta berrizmoldaturik. «Pertsonaiak pixkabat karikaturazkoak izaten ahaldira, baina beste gauza batzukkontatzeko gogoa piztu zait; pro-
1 EHZ. Irisarrin egin da lehentze.
BOB EDME
2 Taldekako Xilaba.Ez Otoi
Pentsa taldeak irabazi zuen Izturi-
tzen, azaroaren 16an. BOB EDME
3 Michel Portal.Konpositore eta
musikari baionarraren izena jarri
diote antzokiari. GUIILAUME FAUVEAU
4 Erakusketa. Pablo Tillac,
1914-1945, gerla batetik bestera
erakusketa jarri zuen Euskal
Museoak maiatza arte. ISABELLE
MIQUELESTORENA
5 Bilaka. Plazazdantza emanal-
dia agertu du Bilaka konpainiak.
Taldeko musikariek izen bereko
diskoa grabatu dute. HITZA
2
3 4
5
Joanes Etxebarria Hendaia
1985ean sortu zen, Lasarte-Orian(Gipuzkoa), eta 5 urte zituelarik jo-an zen Hendaiara bizitzera. Erranohi du bere «bizia gehien esplika-tzen duena Hendaiakoa» dela.Donostian bizi da egun, eta Xilaba-ko taldekakoan txapela jantzizuen, Ez Otoi Pentsako kideekin.Euskal Herriko emazte bertsola-rien lan kolektiboetan ere ari da.Tesia bukatu berri duzu. Baze-
nekien nola bideratu, edo iker-
ketak bere bidea egin du?
Pentsatu nuen zerbaiti buruzidaztea, eta gero beste zerbaiti bu-ruz idatzi dut. Hastapenean nirekezka zen gazteen euskara erabi-lera; ikusten nuen bertsotan ariziren gazteek bazutela euskarazaritzeko joera bat, eta nahi nuenhori ikertu pixka bat. Uste nuengehiago izanen zela hizkuntzarenludikotasunetik, umorea eta ha-lako gauzek bazutela eragina...Egin dizkiet elkarrizketak Iparral-deko gazte bertsolariei, behake-tak ere bai, eta atera da nerabeza-roan frantsesera jotzen dutela, eta—denetarik izanik ere— euskararaitzultzen direla lizeo garaian. Ber-tso eskolak ekartzen diena gehia-go da gazte identitatea garatzekotresna bat; gehiago lotua da lotsagaltzearen sentipenari, hitza har-tzearen eta gogoetatzearen espe-rientziari. Sentipena dute gazteizateko bidean badutela espaziobat gogoetatzeko eta haiek nahiduten bezalako gazteak izateko;bertsoa aitzakia bat da, azkenean. Aipatu duzun profila, Iparralde-
ko bertsolari gazteena, zuk ere
baduzu.
Bai. Hori zen hastapenean: nireibilbidetik, niretzat inportanteakizan ziren gauzak aurresuposa-tzen nituen. Gauza da egoera anitzaldatu dela Iparraldean, eta niregaraian ez genuen bereziki talde-tasun bat. Bertsotan ari ginen gaz-te batzuk, baina ez genuen baitez-pada lagun harreman biziki estuedo esperientzia konpartitu anitz;bakoitzak egin du bere ibilbidea.Ikusi dut gaur egungo gazteek ba-dutela deia talde sentipen handia-go bat. Bertsotan sozializatzekoespazio gehiago sortu dira: topa-ketak, udalekuak... Hori bizi dutegehiago kolektiboan.Aurten taldekako Xilaba txapel-
keta izan da. Ikerketan ikusi du-
zun hori ilustratu da?
Ikusten nuen bereziki gazteen-tzat euskararen transmisio ideiahori badutela biziki sartua, bainabehar dutela beste zentzu bateman euskara erabiltzeari; ez gu-rasoek eta ikastolakoek esan di-
gutelako baizik eta guk nahi du-gulako. Haustura bat egiten dutehorrekin, justuki bertso eskoladelako haien espazioa. Hor egitenda zubia: bertsotan haiek nahidutelako ari dira, beraz ez dute ar-dura baten modura hartzen, etakatebegi hori egiten dute. Bertso-tan, aldiz, anitzen diskurtsoa zensentitzen dutela ardura Xilabanparte hartzeko eta abar, baina ezdute hori nahi. Xilaba taldeka iza-te horrek informaltasun bat ema-ten du; ez da hainbeste banakakoibilbidean zentratzen, eta gazteanitzek parte hartu dute. Xilabako finalean mutil bat ba-
zen neskaz inguraturik; Gipuz-
koako finalean, lau eta lau...
Nola ikusten dituzu datu horiek?
Bada, alde batetik, finaleko kopu-ruek erakusten dutena, eta, gero,
icebergaren puntaren azpian denguztia: Xilaban taldeak ikustenbaditugu, gehienak gizonak diraaskogatik; talde anitz baziren gi-zonez bakarrik osatuak, eta, ka-sualitatez edo, iritsi dira iritsi dire-nak finalera. Gipuzkoako txapel-ketan ere abantzu ehun zirenizena eman zutenak, eta laurde-nera ez zen iristen emazteen ko-purua; aldiz, finalean lau eta lauda. Iduritzen zait izena ematera-koan deia badela muga bat, ema-kumeek beharbada ez dugulasentitzen edo gutxiago ari garelaplazetan edo gutxiago garela 18urtetik aitzina segitzen dugunak.Eta, aldi berean, izena ematen du-tenek, estatistikoki, maila hobeadutela proportzioan mutilek bai-no. Izena ematen duten neskekematen dute onakdirelako; mutil
batzuek, aldiz —ez dut esaten txa-rrak direnik—, konfiantza hori ba-dute izena emateko garaian. Es-kolarteko txapelketan ikerketasoziologiko bat egin zen iaz, etaikusten zen erdi eta erdi direla; lu-rraldekoetan eta plazetan, aldiz,%20 gara; beraz, hor bada zerbait.Txapelketan ikusi behar da egitu-ra guztia ere: gaiak, gai emaileentaldeak, epaileak, irizpideak...nola eragiten duen horrek guz-tiak. Lau eta lau zen, baina ezin daesan parekidea zenik, egitura ezbaita parekidea. Argitaratu berri duzue Bertsola-
ritza feminismotik (bir)pentsa-
tzen. Feminismoak bide egiten
du bertsolaritzan. Gizonek ere
ardura beren gain hartzen dute?
Argi da bertsolaritza inklusiboagobat egitea denen ardura dela eta
denen onerako dela, zeren etaemazterik gabeko bertsolaritzabat ez dakit zenbateraino den in-teresgarri, egia erran. Aldi berean,ikusten da azken urteetan pauso-ak emazteek autonomoki emandituztela gehienbat, topaketakantolatuz, Ez da kasualitateasaioak antolatuz…Gero, elkarteak ere egin du bere
lana, ahalduntze bertso eskolare-kin, genero batzordea sortuz...Egia da gehienbat emazteek egindutela lana. Uste dut badela gizonanitz inplikatua dena eta nahiduena horren inguruan ongi ko-katu; gero ez da erraza. Uste duthortik badela lan egiteko, bai. Donostian bizi eta Xilaban parte
hartu duzu. Mugaz bi aldeetan
feminismoak ez du indar bera,
Martxoaren 8ko mobilizazioe-
tan argiki ikusi denez.
Ikusten dut Iparraldean feminis-moaren inguruko diskurtsoakhurbilago zaizkiela gazteei zaha-rragoei baino, orokorrean. Bainaegia da: gizarte mailan Iparralde-an gauza batzuk zailak dira biziki;oraindik ari dira drame domesti-
que edo violence conjugale etahalako kontzeptuetan, eta lege al-detik ere desastre bat da. Hegoaldean iduritzen zait poli-
tikoki zuzenaren espazioa iraba-zia dela neurri batean, baina ho-rrek ez du erran nahi gure prakti-kak feministak direnik. EuskalHerri mailan Iparraldeko mugi-mendu feminista izanik aitzinda-ria 70eko eta 80ko hamarkade-tan, orain, aldiz, euskal mugi-mendua eta feminismoa ez ditutikusten bereziki hurbil. Gero, eznaiz hemen bizi, beraz, ez dakit,baina ikusiz Martxoaren 8a Baio-nan, edo Donostian, Gasteizen,Bilbon eta Iruñean, ikusten dutdiferentzia bat. Bertsotara itzuliz, ikusten duzu-
larik Elixabet Etxandiren modu-
ko bertsolari bat (harro eta aho
handi), borroka feministaren
emaitza bezala ikusten duzu?
Ez dakit emaitza den, baina abia-puntua bai, segur! Ez dakit beraknola ulertuko duen, eta ez nukebere ahotan eman nahi ezer, bai-na, nire ikuspuntutik, ikusteagazte bat hola asumitzen duenabere ahotsa, bere burua, berepentsatzeko manera, ahobizarrikgabe ari dena berdin sakonetikedo umoretik... Iduritzen zait horieredu bat dela. Nik hori ez nuen;bertsotan hasi nintzelarik bazirenbertsolari emazte oso-oso gutxi,eta gainera ez nituen ikusten, eznuen haiekin kantatzen. Elixabetbat ikusi izan banu, nire idoloaizanen zen.
«Gaur egungo gazteektalde sentipenhandiago bat dute»
Miren Artetxe b Bertsolaria eta irakaslea
Bukatu berri du Ipar Euskal Herriko bertsolari gazteen hizkuntzaerabileren inguruan egin ikerketa tesia, eta liburu bat argitaratu berri duAne Labakarekin batean: ‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’.
J.E.
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko abenduaren 20a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]