[Idatzi testua]
1
FORMAZIO PROIEKTUA:
b_laze
AGERTZEN ETA DESAGERTZEN DEN
LORATEGI EKOLOGIKOA
2014-15
(Ekaina 2015)
1. AURKEZPENA
Formazio proiektu honetan, bi formazio eskoletako ikasleek lorategi ekologikoa
diseinatu eta exekutatuko dute Donostiako gerriko berdean dagoen, Kutxa Ekogunea
parkean.
Ikasleek Kutxa Ekogunearentzat, proiektu erreal bat gauzatuko dute ,bezeroak
ezarritako irizpideak eta beharrak aintzat hartuta eta disziplina desberdinetako
ikasleak elkarlanean jarrita.
Ikasketa mundua eta lan munduaren arteko loturak eta zubiak eraikitzeko proiektua
da, eginez ikasiaz eta ikasitakoa eginez.
2. PARTAIDEAK ETA ELKARLANA
2.1.Partaideak.
Proiektu honetan, 3 erakundek parte hartzen dute. Kunshtal eta Fraisoro formazio
eskolek eta Kutxa Ekoguneak.
Kutxa Ekogunea. Donostiako ekologiaren parkea da eta bere helburua, ekintza
ekologikoetarako tresnak eta baliabideak eskaintzea da. Kutxa Ekogunearen formazio
estrategiaren lan ildoetako bat formazio eskolekin proiektu errealak bultzatzea da.
[Idatzi testua]
2
Kutxa Ekogunean, Ikasleei eginez ikasteko eta ikasitakoa egiteko aukerak eskainiaz.
Bide honetan, proiektu errealak gauzatzen ditu, elkarlana, autonomia eta
diziplinartekotasuna oinarri izanik.
Kutxa Ekoguneak Kunsthal eta Fraisoro eskolekin egin izan ditu formazio proiektu
desberdinak eta oraingoan, lehen aldiz, 3 erakundeak elkarlanean eta lotura estuan lan
egin dute lorategi proiektuaren diseinu fasetik bertatik hasi eta exekuziora bitartean.
Proiektu Koordinatzailea: Itsaso Olaizola, formazio arduraduna.
Proiektu Aholkularia: Andrew Paul Rickard, Paisaia eta ingurumena arduraduna.
Kunsthal Eskola; Arte plastiko eta Diseinuko eskola da. Bertako 2 ikasketa lerroetako
ikasleek parte hartu dute proiektuan . Batetik Paisaiaren Diseinua eta Bestetik Barne
Diseinua. Guztira, 6 ikasle. (2 Paisaiaren Diseinuko Azken Kurtsokoak, 2 Barne
Diseinuko 1º kurtsokoak eta beste 2, 2ºkurtxokoak), bakoitzak proiektuari 45 orduko
dedikazioa eskainiz. Ondorioz, Kunsthaleko ikasleek proiektuari eskainiko dioten ordu
dedikazio totala 270 izango da. Proiekturen tutore lanetan Aitor Lizarralde arituko da.
30 orduko dedikazioarekin.
Ikasle kopurua: 6
Ordu kopurua: 270
Kunshtal-eko tutorea: Aitor Lizarralde
Fraisoro Eskola, Zizurkilen kokatuta dagoen Lanbide Heziketako Eskola da. Bertako,.
1.mailako “Lorategi eta berdeguneen ezarpena” moduluaren ikasleak hartu dute parte.
Ikasleak 14 izan dira eta Arkaitz Rezola eta Jaione Karrera irakasleen gidaritzapean egin
dituzte praktika hauek. Egitasmo honi dedikatu zaizkion orduak ondorengoak izan dira:
Ekogunera bixita 2 ordu lorategia ezarriko den eremua ezagutzera, Kunshtal eskolara
egindako bixitan (bertako ikasleen proiektu aurkezpenetara) 2 ordu, Fraisoron,
Kunsthaleko ikasleekin, talde lana egiten beste 2 ordu, Klasean proiektu eta
lanen/praktiken plangintza egiten 4 ordu eta Ekogunean, B_Laze proiektuaren
ejekuzioan, Kunsthaleko ikasleen gidaritzapean, 12 ordu (4 orduko 3 praktika).
Denetara, 282 ordu. Proiektuaren tutore lanetan Arkaitz Rezola arituko da. 20 orduko
dedikazioarekin.
[Idatzi testua]
3
Ikasle kopurua: 14
Ordu kopurua: 302
Fraisoro Eskolako tutorea: Arkaitz Rezola
2.2. Elkarlana eta babesleak
3 erakundeek proiektu honetan egin dituzten lanak eta hartuta ardurak ondorengoak
izan dira:
1) Kutxa Ekogunea:
Ekoguenak proiektuaren koordinazioa egingo du eta bezeroaren papera hartuko du.
Burutuko dituen arduren artean, hauek dira banarmenenak:
Kutxa Ekoguneak hezkuntza proiektua idatziko du, gainerako erakundeen
ekarpenak txertatuta.
Kutxa Ekoguneak lur eremua jarriko du proiekturako.
Kutxa Ekoguneak eskoletako ikasleei bisita gidatua eskainiko die eta lorategi
proiektuko bezeroa izango da.
Kutxa Ekoguneak lorategiaren exekuziorako lan-tresnak jarriko ditu.
Kutxa Ekoguneak eskura eta erabilgarri dituen landareak zein diren adieraziko
die gainerako erakundeei eta proiekturako eskainiko ditu.
Kutxa Ekoguneak lorategi proiektuaren irizpideak zehaztuko ditu.
Kutxa Ekoguneak proiektuari ekarpenak eta jarraipena egingo dio fase
guztietan.
Kutxa Ekoguneak bere dinamizazio eta formazio eskaintzaren barruan
txertatuko du proiektua.
Kutxa Ekoguneak lorategi proiektua amaitzerakoan lorategiarekin zer egin
erabakiko du.
Kutxa Ekoguneak proiektuaren memoria idatziko du, gainerako erakundeen
ekarpenak txertatuta.
Kutxa Ekoguneak, proiekturako 500 €ko aurrekontua lortu du proiekturako..
GHKak kalitatezko bertako konposta eskaini du eta GFAak hurritzak eskaini ditu.
Kutxa Ekoguneak lorategiaren mantenu lanak bere gain hartuko ditu, 2015
urteko maiatzetik irailera bitartean.
[Idatzi testua]
4
2) Kunsthal eskola:
Kunsthalek lorategiaren diseinuaren koordinazio nagusia egingo du.
Kunstalek lorategiaren exekuzioaren obra zuzendaritza eta jarraipena egingo du
eta prozesua dokumentatuko du proiektuaren memoriarako.
Hasera batean 2 aurreproiktu landu eta aurkeztu Irungo Kunsthal eskolan.
Fraisoro nahiz Ekoguneak Diseinuaren gainean eginiko ekarpenak aztertu.
b_LAZE proiektua garatu eta aurkeztu Fraisoroko eskolan.
Azkenik Fraisoroko ikasleek lanak burutzeko erreplanteoa bideratu eta
zalantzak argitzen ahalegindu. Erreplanteoaren planoa sortu.
3) Fraisoro eskola:
Fraisoro Eskolak lorategiaren exekuzioaren ardura izango du.
“Lorezaintza eta loregintza” LH zikloko 1.mailako ikasleek, praktiketan, Kunsthal-eko
ikasleek diseinatutako b_LAZE lorategiaren lanak burutu dituzte. Lan hauen artean
nabarmentzen dira, besteak beste, hurrengoak:
Fraisorok lorategiaren exekuzioa izan du helburu.
Hasera batean proiektuen balorazioan parte hartu du, Kunsthaleko ikasle eta
Ekogunearekin batera.
Proiektuaren exekuziorako lanen plangintza egin du: lanen antolaketa,
egutegia, beharrezko materialen zerrenda, landareak jaso eta hauen erabilpena
bitartean zaindu,…
B_laze lorategiaren exekuziorako lan zehatzak egin ditu:
o Belar moztea
o Zuhinkaketa
o Erreferentzien kokapena
o Konposta zabaldu
o Landaketak eta ureztaketak
[Idatzi testua]
5
3. HELBURUA
Bi motatako helburuak bereiziko dira proiektu honetan. Batetik, partaide diren hiru
erakundeen helburuak eta bestetik, proiektuan parte hartzen duten ikasleei
dagokienez.
Erakundeentzako helburuak:
3 erakundeen arteko elkarlana eta pertsonen arteko koordinazioa eta ezagutza
bultzatu eta elkarbanatzea
3 erakundeen behar eta gaitasunak balioan jartzea eta sinergiak aprobetxatzea.
3 erakundeen arteko formazio proiektu pilotua gauzatzea.
3 erakundeek formazio proiektuak gizarteratzea.
Ikasleentzeko helburuak:
Ikasleek taldean lan egiten ikastea.
Ikasleek diziplinarteko taldean lana egiten ikastea.
Ikasleek proiektu erreal bat gauzatzen eta bezero batentzat lan egiten ikastea.
Ikasleek proiektu erreal baten ebaluaketa eta hobekuntza aukerak aztertzea
Ikasleek aurreproiektu eta proiektuak defendatzen eta saltzen ikastea.
4. EREMUAREN DESKRIBAPENA
Proiektu honetan Ekogune parkeko 2.000 m2 lur saila erabiliko da. Lur sail hau Baratze Parke Sarearen eta Baratze Eskolaren artean dago eta baratzeko erabiltzaileez gain, Ekogunera bisitariek sartzen diren sarrera eremutik oso gertu dago. Proiektua Hurritzen baso baten ondoan kokatuko da.
[Idatzi testua]
6
Hitz gakoak: lorategia, ekologikoa, formazioa, disziplinartekotasuna.
[Idatzi testua]
7
5. IRIZPIDEAK
Kutxa Ekoguneak zehaztu ditu lorategiaren irizpide orokor eta zehatzak, beti ere, aurretik zehaztu eta aipatu diren aurrekontu eta denbora dedikazio mugatura atxikita.
Gilles Clément-en “Lorategia Mugimenduan” filosofian oinarritutako proiektua da
B_laze proiektua.
5.1. Irizpide orokorrak:
Lorategi Ekologikoa. Landareria, ongarria eta zaintzari dagokionez.
Ekoguneko paisaia proiektuan txertatuko da. Hurritzen basoaren kontinuum ba
izango da.
Kutxa Ekogunean daukagun edo beste bideetatik lortu dezakegun
landarediaren erabilera lehenetsiaz.
Mantenu lan eta interbentzio txikikoa.
GHKren ongarria erabiliko da lorategian.
Baratzetarako onuragarriak diren espezieak izatea baloratuko da.
5.2. Irizkide zehatzak:
Kutxa Ekoguneak proiektua garatzeko ondorengo irizpide zehatzak ezarri ditu eta bi
eskolak, irizpide orokor hauek aintzat hartuta jardun dute:
• Gure ingurunearen jabearaztea sustatzea • Bertako landarediaren erabiltzea • Habitat berriak sortzea • Ureztatze behar mugatua izatea • Materialaren berrerabilpena egitea • Mantenua, minimoa izatea • Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea (bertakoa eta egokia)
[Idatzi testua]
8
6. B-LAZE PROPOSAMENA
b_laze, Kutxa Ekogunearen helburu eta izaerarekin bat datorren
ekimena da, non lorezaintza egiteko modu ezberdinak erakutsiko diren, eredu
tradizionaletatik at. Lorategiak eratzeko dauden estilo edo era desberdinak, momentu
edo tokian tokiko egoeren emaitza dira, artearen aro desberdinen antzera.
Gaur egun, gure gizartea, ezagutzen dugun bezala, krisi sakon batetan murgilduta
dago, bai arlo ekonomikoan, sinesmen eta kulturan, eta baita ingurumen gestioan ere.
Horregatik, lorategi honen diseinua aurretik esandakoarekin lotuta dago, eta naturaren
gestio zentzudunera zuzendua.
Atseden hartzeko lorategia proposatu da; itzalean egoteko, jolasteko, hitz egiten
egoteko eta elkar ezagutu ahal izateko, baina baita behatu eta ikasteko ere.
Lorategi honek ibilbide desberdinak eduki ditzake momentu edo beharren arabera,
landare zehatz batzuk utzi edo kendu nahi badira, bidezidorrak zabaltzeko… landa
epaitu gabe uzten baldin bada ibilbideak zeharo desagertuko dira. Aldez aurretik ez
dakigu nolakoa izango den, ezta ze formak edukiko dituen denboran zehar sega egiten
eta landare mota ezberdinak agertzen hasten diren arte.
[Idatzi testua]
9
Lortu nahi diren sentsazioen adibide:
2000m2 –ko eremuan landatuko diren hurritzak, hego eta hego-mendebalde norabidean landatuko dira, horrela helduak direnean baratzetan ez dute itzalik sortuko. Aldiz, lorategiaren erabiltzaileentzako bai sortuko dutela txoko interesagarri bat, itzalduna eta freskoa, udarako pentsatuta gehien bat. Erretikulu-forman landatuko dira, lorategiaren izaera geometrikoa jarraituz. Lortu nahi den erabilera:
[Idatzi testua]
10
7. TENPORALIZAZIOA ETA LAN BANAKETA
(DATAK KONFIRMATU)
EGITEKOA EPEA ARDURADUN NAGUSIA
HEZKUNTZA PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA
2014/07-2015/05
Kutxa Ekogunea
LORATEGIAREN DISEINUA 2014/09-2015/03
Kunsthal
LORATEGIAREN EXEKUZIOA 2014/11-2015/04
Fraisoro
LORATEGIAREN MANTENUA 2015/05 2015/09
Kutxa Ekogunea
PROIEKTUAREN EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA
2015/06 2015/09
Kutxa Ekogunea, Kunsthal eta Fraisoro
LORATEGIAREN DISEINUA
[Idatzi testua]
11
DISEINU PROPOSAMENA: Kunsthal-eko ikasleak, beraien eskolan, Fraisoroko ikasleei
lorategi diseinu proposamen desberdinen aurkezpenak egiten, ideiak partekatzen.
Fraisoro Eskolan, bertako ikasleak, lanen plangintza egiten. Ekogunera joan aurretik, lanen antolaketa eta banaketa, beharrezko materialen zerrenda eta b_LAZE lorategia sortzen hasteko azken ukituak bukatzen. EXEKUZIOA
[Idatzi testua]
12
LEKUAN BERTAN, EGIN BEHARREKO LANAK ASKO DIRA. Hasteko… Prestaketa lanak:
BELAR MOZTEA
ZUHINKAKETA
ERREFERENTZIEN KOKAPENA
Fraisoroko ikasleak lanean LEKUAN BERTAN, EGIN BEHARREKO LANAK ASKO DIRA:
KONPOSTA LORATEGIAN BERRERABILTZEA, LANDAKETAK, UREZTAKETAK
[Idatzi testua]
13
EXEKUZIOA: LEKUAN BERTAN, 2.egunean, eta eguraldiak laguntzen duela, Fraisoroko
ikasleak lanarekin jarraitu dute. Kunsthal eskolako kideak ere proiektuaren jarraipena
egin eta bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.
8. AURREKONTUA ETA BABESLEGOA
Kutxa Ekoguneak, proiekturako 500 €ko balioa duen babeslegoa lortu du proiekturako,
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa (GHK) eta Gipuzkoako Foru Aldundiatik (GFA).
GHKak, lorategian gipuzkoako kalitatezko konposta erabiltzeko aukera eman digu eta
GFAak hurritza landareak eman dizkigu.
Bestalde, Kutxa Ekoguneak lorategiaren mantenua hartu du bere gain, 2015eko
maiatzetik irailera bitartean eta mantenu prezioa 100€/hilabetekoa da.
9. KOMUNIKAZIOA ETA DINAMIZAZIOA
Kutxa Ekoguneak bere dinamizazio eta formazio eskaintzaren barruan txertatuko du
proiektua.
Lehen pauso bezala, proiektuaren seinaletika eta panela sortuko da, proiektuaren
eduki nagusiak bilduaz eta Kutxa Ekoguneko seinaletika orokorrarekin bat eginik.
[Idatzi testua]
14
Bestalde, eragile bakoitzak proiektuaren difusioa egingo du bere web eta beste
komunikazio euskarrietan eta panelean bertan, QRa jarriko da proiektuaren informazio
osatua eskuratu ahal izateko.
Panelaz gain, proiektuaren memoria eta power point aurkezpenak ere sortu dira.
Eragile partaide bakoitzak erabakiko du bere webgune eta komunikazio euskarrietan
informazioa nola zabaldu, paneleko aurkezpena oinarri hartuta eta gainerako eragileei
dagokien parte hartzea aitortuaz.
Bestalde, Ekoguneko bisita gidatuetan eta formazio eta dinamizazio eskaintzan
txertatuko da B_laze proiektua.
Azkenik, Fraisoro eta Kunsthal eskolek aukera izango dute, Kutxa Ekogunearekin
adostuta, B_laze proiektua erakusteko eta egiten duten formazio eskaintzan
txertatzeko.
10. EBALUAZIO, HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK ETA
JARRAIKORTASUNA
2015eko Ekainean, Fraisoro, Kunshtal eta Kutxa Ekoguneak bilera egingo dute
proiektuaren ebaluazioa egiteko eta hobekuntza proposamenak jasotzeko. Ekainean
ere, datorren ikasturteko lan plangintza eta jarraipenaren gutxienekoak adostuko dira.
Edonola ere, “Lorategia mugimenduan” filosofian oinarritutako proiektua izanik,
naturak erakutsiko digu lorategiaren eboluzioa zein izango den eta beraz, 2015eko
irailean, gutxieneko mantenu lanak egin ondoren, lorategiaren egoera aztertuko da eta
proiektuaren jarraikortasuna eta hartuko diren pausuak zehaztuko dira.
[Idatzi testua]
15
B_LAZE PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN IKASLEAK
KUNSTHAL (BARNE DISEINUA ETA PAISAIA)
- Maialen Aburuza - Eider Jimenez - Miren Saenz de Urturi - Mireia Liberal - Amaia Olariaga - Andrea Ríos
FRAISORO (LOREZAINTZA ETA LOREGINTZA)
- Endika Arkarazo - Miren Azcuna - Iñigo Barreiro - Joseba Egurza - Unai Etxezurieta - Unai Gallaga - Markel Giaconi - Hodei Gurutzeaga - Urko Lazcoz - Ane Martin - Asier Mendizabal - Endika Ruiz - Sara Urreztarazu - Josue Jesús Usabiaga
ERANSKINA: B_LAZE PROIEKTUAREN PANELA