III
2013
Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
1
Laburpena
Munduko hazkundearen aurreikuspenen beheranzko berrikuspena egin du berriro
Nazioarteko Diru Funtsak, krisi ekonomikoaren eta finantzarioaren larritasuna islatuz.
2013rako, zehazkiago, munduko ekonomiak % 2,9 igotzea aurreikusten da, uztailean
egindako hazkunde-berrikuspena baino 3 hamarren beherago. 2014an zehar dinamismo
handiagoa egotea aurreikusten da, urteko % 3,6ko batez besteko hazkundearekin; hala
ere, baliteke proiekzio hori hilabete batzuk barru hain optimista ez izatea, ekonomia
emergenteak eta garatzen ari direnak izaten ari diren moteltzea dela-eta (halako
ekonomiak dira, izan ere, hazkunde globalari gehien laguntzen diotenak).
Ekonomia aurreratuen aurreikuspenak, oro har hartuta, % 1,2ko hazkundea erakusten
du 2013rako, baina eurogunea tasa negatiboetan mantenduko da (-% 0,4). Espainiako
ekonomiaren okertzea bereziki esanguratsua izango da (-% 1,3); hala ere, hazkunde-
tasa hiru hamarren gorantz berrikusi da uztailarekin alderatuta.
Euskal ekonomiari dagokionez, berriki argitaratutako hazkunde-aurreikuspenen arabera
2013a % 1,1eko urte arteko jaitsierarekin itxiko da, hau da, uztailean egindako
aurreikuspena baino hamarren bat hobeto. Eskariaren ikuspegitik, berriz, osagai guztien
ekarpen negatiboa mantentzen da, kanpo-eskariaren kasuan izan ezik, haren ekarpen
positiboak (% 0,5 2013an) etxeetako kontsumoaren (-% 0,8), gastu publikoaren
(-% 1,9) eta enpresen inbertsioaren (-% 3,6) jaitsierari aurka egiten lagunduko baitute.
2014rako, ordea, aurreikuspen ekonomikoa positiboagoa da, urteko % 0,9ko batez
besteko hazkundea erakusten baitu.
Eskaintzaren agregatuak kontuan hartuz, jarduera-sektore guztietarako (lehen
sektorerako izan ezik) aurreikusitako bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du 2013an
zehar. Industria-jardueraren hazkunde-aurreikuspena mantentzen da (batez beste
-% 2,0 2013an), zerbitzuen sektoreak hamarren bat gora egiten du (-% 0,5), eta
eraikuntzaren sektoreak lau hamarren behera egiten du (%- 6,0).
Jarduera ekonomikorako aurreikusitako bilakaera honek lan-merkatuan izango duen
eragina nabarmen negatiboa izango da. Izan ere, kalkulatzen da enpleguaren uzkurdura
% 2,2koa izango dela, lanpostu-galera garbia 20.000 enplegu ingurukoa izango dela
2013an zehar, eta batez besteko langabezia-tasa % 14,4koa izango dela. Enpleguaren
hazkunde-aurreikuspenak negatiboak dira 2014 osorako, eta langabezia-tasa ez da
nabarmen suspertuko (% 14,2).
Arreta Bilboko koiuntura ekonomikoan jarrita, lan-merkatuaren magnitude nagusiek
agerian uzten dute bertan bizi den biztanleria inaktiboaren kopurua nabarmen igo dela
(hiruhileko arteko +% 6,8) biztanleria aktiboaren aldean (-% 5,5). Biztanleria
aktiboaren beherakadak biztanleria okupatuaren jaitsiera (-% 4,4, 130,7 milaka
pertsonara iritsi arte) eta biztanleria langabearen jaitsiera (-% 10,3, 26,9 milaka
pertsona) islatzen ditu; beraz, 2013ko azken hiruhilekoa % 17,06ko langabezia-
tasarekin amaituko da. Baliteke emaitza hau egungo krisiak eragindako
Biztanleria okupatua % 4,4
jaitsi da, eta 16 urte eta
hortik gorako bertako
biztanleriaren langabezia-
tasa % 17,06koa da
Euskal ekonomiak
atzeraldian jarraituko du,
eta urteko % 1,1eko
uzkurdura aurreikusten
da.
Eurogunearen atzeraldi-
aurreikuspenak mantentzen
dira, oro har hartuta (-% 0,4
2013an), eta eragin berezia
izango du Espainiako
ekonomian
(-% 1,3)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
2
adoregabetasunak sortzea, eta, igurikimen-eskasia horregatik, pertsona askok lana
bilatzeari utzi izana.
Genero-analisiari dagokionez, berriz ere argi dago lan-merkatuaren magnitude nagusien
okertzeak askoz ere eragin handiagoa duela emakumeengan, haien kasuan
okupazioaren okertze nabarmena (-% 10,9) eta langabezia-mailen hazkunde txikia
(% 0,7) gertatu baitira. Izan ere, emakumeen langabezia-tasa % 18,49ra iristen da: 1,4
puntu hiribilduaren batez bestekoaren gainetik eta 2,8 puntu gizonezkoen batez
bestekoaren gainetik (% 15,73).
Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleriak izandako bilakaera ez da izan BAIren
okupazio-mailetan ikusitakoa bezain negatiboa, % 1,1eko jaitsiera erregistratu delako
bigarren hiruhilekoaren itxiera-datuaren aldean. Irailaren amaieran 161.436 pertsona
afiliatu zeuden, uztaileko datu txarraren gainetik zertxobait (161.127 pertsona, azken
urteetako bigarren baliorik baxuena, baina iaz erregistratutako kopurua baino askoz
beherako (5.844 pertsona gutxiago, urte arteko -% 3,5). Bilakaera honek islatzen du,
zalantzarik gabe, gaur egungo krisiaren gordintasuna, enplegua eta enpresa-ehuna
suntsitzeko erritmoa azaleratuz. Izan ere, aurten orain arte Bilbok 2.945 pertsona
afiliaturen galera garbia metatu du, 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan galdu
ziren 1.688 afiliazio garbien aldean.
Afiliazioaren jaitsierak erregimen guztiei eragin die, eta, sektore-atxikipenari
dagokionez, nabarmentzekoak dira eraikuntzaren (-% 3,3) eta industriaren (-% 2,0)
sektoreetan erregistratutako beherakadak, zerbitzuaren sektorekoaren aldean (-% 0,9).
Edonola ere, aipatu behar da azken hiruhileko enplegu afiliatuaren galera, kopuru
absolutuetan, hirugarren sektoreko jarduerei eragiten diela nagusiki (-1.262 pertsona
gutxiago), eta, bereziki, merkataritzari, finantza-jarduerei eta aseguruei eta aisia- eta
kultura-zerbitzuei.
Bilbon bizi den biztanleriaren lan-kontratazioaren bilakaera negatiboak, era berean,
unearen zailtasunaren berri ematen digu. Hirugarren hiruhilekoan formalizatutako
26.629 kontratuekin, beheranzko joera garbia erakusten du (-% 8,6), eta 2.511
kontraturen galera garbia metatu da, iazko urtearen epealdi beraren aldean. Sexuen
arabera xehatuz gero, emaitza emakumeen kontratazioaren atzerakada larrian
oinarritzen da (-% 16,3), bertan bizi diren gizonezkoen kontratuen kopuruak % 1,1
gora egin baitu. Adinari dagokionez, kontratazioaren jaitsierak kontuan hartutako adin-
segmentu guztiei eragin die, baina gehienbat 25 urte baino gutxiagokoei (-% 12,3) eta
44 urte baino gehiagokoei (-% 11,5).
Hiribilduko enpresetan
afiliatutako biztanleria
% 1,1 erori da lehen
hiruhilekoan
Bilbon bizi den
biztanleriaren lan-
kontratazioak nabarmen
jaisten jarraitu du (-% 8,6)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
3
Bestalde, Bilbon erregistratutako langabeziaren hiruhileko arteko balantzea % 1,4 igo
da, ekainaren amaieran langabetu gisa erregistratutakoak baino 436 pertsona gehiago
kontabilizatu baitira. Izan ere, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran 32.646
pertsona langabetu erregistratu dira, maiatzean lortutako maximo historikoa berdinduz.
Aztertutako aldia azken hamabi hilabeteetara zabalduz gero, hiribilduan erregistratutako
langabezia % 7,2 igo dela ikusten da, 2012ko irailean baino 2.205 pertsona gehiago
kontabilizatu baitira.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, emakumezkoen artean erregistratutako langabeziak
bilakaera negatiboagoa du gizonezkoen artekoak baino (% 1,6 % 1,1en aldean). Adin-
segmentuen arabera xehatuz gero, erregistratutako langabeziaren jaitsiera handiagoa
izan da gazteen (% 3,8) eta 44 urte baino gehiagokoen (% 2,0) artean, 25-44 urte
bitarteko kolektiboak ez baitu ia gora egin bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (% 0,5).
Iraupenari dagokionez, berriz, aipatu behar da biztanleria langabearen herenak
(% 32,8) bi urte baino gehiago daramatzala langabe gisa izena emanda.
Espero izatekoa zenez, sektorekako koiunturaren adierazleen bilakaera ere negatiboa
izan da. Zerbitzuen sektorearen jarduera dela-eta, salmenten adierazle orokorrak urte
arteko % 4,4ko beherakada erregistratu du 2013ko bigarren hiruhilekoan Bizkaian, hau
da, adierazle horrek jarraian izan duen urte arteko hamargarren beherakada.
Merkataritza-sektoreko salmenta-indize orokorrak ia ez du aldakuntzarik izan 2012ko
bigarren hiruhilekoarekiko (-% 0,6), eta, beraz, hirugarren sektoreko indize orokorraren
beherakadaren magnitudea batez ere gainerako zerbitzuen beherakadak eragin du
(garraio-, ostalaritza-, informazio- eta komunikazio-jarduerak, enpresa-zerbitzuenak,
etab. ( batez besteko -% 7,7).
Zerbitzuen sektoreko enpresa-ehunaren eta enpleguaren suntsiketa salmenten
jaitsierarekin bat doa. Horrela, sektoreko pertsonal okupatuaren indize orokorrak batez
besteko % 4,5eko jaitsiera izan du Bizkaian; balantze negatibo hori, gainera, hiriburuan
ere berresten da; bertan, bai Gizarte Segurantzan izena emandako zerbitzu-enpresen
galera (urte arteko -% 1,6, etxeko lana kontuan hartu gabe), eta bai haietan
afiliatutako biztanleriarena (-% 3,1, gauza bera) luzatzen baitira.
Turismo-jarduerak ere bilakaera negatiboa izaten jarraitu du 2013ko azken
hiruhilekoan, ostatu-gauak % 2,8 jaitsi baitira; sarreren kopuru metatuak, berriz, gora
egin du zertxobait (+% 1,5). Ostatu-gauak jaistearen oinarria turismo nazionalaren
emaitza txarrak dira (-% 4,6, eta 249.093 metatua, guztira), atzerriko turisten ostatu-
gauek atzera egin baitute iazko epealdi beraren aldean (-% 0,5, 208.876 arte). Beraz,
hiribilduko batez besteko egonaldiak % 4,2 egin du atzera, eta 1,97 eguneko batez
bestekoan kokatu da.
Aireko trafikoaren bilakaerak turismo-jardueraren emaitza txarrak berresten ditu; hala,
garraiatutako bidaiarien kopuruak urte arteko % 11,6ko beherakada izan du. Termino
metatuetan, Loiuko aireportuak ia 150.000 bidaiariren galera garbia izan du aurreko
urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hegaldi nazionaletako bidaiari-fluxuaren joera
Aurreko hiruhilekoetan
bezala, eskari nazionalak
baldintzatu du hiribilduko
turismo-jarduera. Ostatu-
gauak jaitsi egin dira
(-% 2,8)
... baita bidaiarien aireko
trafikoa ere
(-% 11,6)
Zerbitzuen sektoreak
dinamika negatiboari
eutsi dio
Erregistratutako
langabeziak % 1,4 egin
du gora hirugarren
hiruhilekoan, eta
maiatzeko maximo
historikoa berdindu da.
Langabeziak bilakaera
negatiboagoa izan du
25 urte baino
gutxiagokoen eta 44
urte baino gehiagokoen
artean
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
4
erabat negatiboa dela-eta (-% 22,9). Aitzitik, nazioarteko hegaldietako bidaiariek joera
positiboari eusten diote, eta urte arteko % 7,8ko hazkundea izan dute.
Azkenik, eta Bizkaiko industria-jarduerari dagokionez, ekoizpen industrialaren indize
orokorrak oso bilakaera negatiboa izan du, uztailean eta abuztuan urte arteko % 7,1eko
jaitsiera izan baitu. Emaitza hori okertze handia da lehenengo seihilekoaren
ekoizpenaren jaitsiera metatuaren (batez besteko -% 3,3) aldean, eta horren oinarrian
daude manufaktura-industrien ekoizpenaren eta energia elektrikoarekin, gasarekin eta
urarekin (-% 7,2 eta -% 6,5, hurrenez hurren) lotutako industrien atzerakada
nabarmenak.
Ekoizpen industrialaren okertzearekin bat, Bizkaiko esportazioen bilakaera negatiboa
dator: urte arteko % 3,2ko jaitsiera izan dute uztailean eta abuztuan metatutako
zenbatekoan. Aitzitik, salgaien itsas garraioak hazkundeari eusten dio, eta urte arteko
% 13,5eko hazkundearekin itxi du aztertutako bihilekoan.
Sektoreko jardueraren adierazle gehienek bilakaera negatiboa erakutsi arren, Bilboko
lizentzia aktiboen kopurua zertxobait igo da, eta 2013ko bigarren hiruhilekoan baino
118 lizentzia gehiago kontabilizatu dira (36.255 guztira). Enpresentzako zerbitzuek,
merkataritzak eta eraikuntzak biltzen dute azken hiruhilekoaren lizentzien irabazi garbi
gehiena.
Ekoizpen industriala eta
esportazioak erori dira
Bizkaian; salgaien itsas
garraioak, berriz, bultzada
nabarmena jasan du
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
5
Testuingurua
MUNDUKO EKONOMIA
Munduko ekonomiaren aurreikuspenei buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako urriko
txostenaren arabera, munduko ekonomia % 2,9 haziko da 2013an, uztaileko hazkunde-
aurreikuspena baino hiru hamarren beherago. 2014rako, berriz, munduko BPGaren
hazkunde-aurreikuspena % 3,6koa izango da, uztailean egindako zenbatespena baino
beherago hau ere (-0,2 pp).
Nazioarteko Diru Funtsaren ustez, “munduko hazkundea ahula da oraindik, eta…
munduko hazkundearen oinarrian dagoen dinamika aldatzen ari da. Ekonomia
aurreratuak pixkanaka-pixkanaka indartzen ari dira... eta, aldi berean, merkatu
emergenteetako ekonomiak moteldu egin dira. Bat-egite horrek tentsioa sortu du, eta
merkatu emergenteetako ekonomiek bi erronka dituzte: alde batetik, hazkundearen
moteltzea, eta, bestetik, munduko baldintza finantzarioen gogortzea”.
Nazioarteko Diru Funtsaren proiekzioen arabera, ekonomia aurreratuek % 1,2ko
hazkundea izango dute 2013an, eta % 2,0koa 2014an (aldaketarik gabe aurreko
aurreikuspenekin alderatuta), Estatu Batuetako eta Japoniako ekonomien bultzadei
esker, neurri handi batean. Bestalde, merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren
merkatuetako ekonomietarako, oro har, % 4,5eko hazkundea aurreikusten da
2013rako, eta % 5,1ekoa 2014rako, hau da, beheranzko berrikuspena egin da uztailean
argitaratutako aurreikuspenekin alderatuta.
munduko bpg 2012 2013 2014
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPG 3,2 2,9 3,6
Ekonomia aurreratuak 1,5 1,2 2,0
AEB 2,8 1,6 2,6
Japonia 2,0 2,0 1,2
Eurogunea -0,6 -0,4 1,0
Alemania 0,9 0,5 1,4
Frantzia 0,0 0,2 1,0
Italia -2,4 -1,8 0,7
Espainia -1,6 -1,3 0,2
Ekonomia emergenteak eta garatzen ari
direnak
4,9 4,5 5,1
Txina 7,7 7,6 7,3
India 3,2 3,8 5,1
Brasil 0,9 2,5 2,5
Errusia 3,4 1,5 3,0
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2013ko urria).
Munduko hazkundearen
aurreikuspenen beheranzko
berrikuspena egin du berriro
Nazioarteko Diru Funtsak (%
2,9 2013an)
Ekonomia aurreratuen
hazkunde-aurreikuspenei
eutsi zaie, eta ekonomia
emergenteei eta garatzen ari
diren ekonomiei dagozkienek
atzera egin dute
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
6
Periferiako ekonomien ahultasun handiak eurogunearen hazkundea makalduko dute,
eta, horren ondorioz, urte arteko batez besteko -% 0,4ko hazkundea aurreikusten da
2013rako, eta % 1,0koa, berriz, 2014rako. Espainiako ekonomiari dagokionez,
Nazioarteko Diru Funtsak zertxobait hobetu ditu uztailean argitaratutako hazkunde-
aurreikuspenak. Horrela, urteko batez besteko % 1,3ko uzkurdura aurreikusten da
2013rako (+ 0,3 pp uztailaren aldean), eta 2014rako BPGko hazkundea ikur positibokoa
izatea espero da (% 0,2, + 0,1 pp uztailaren aldean).
EUSKAL EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak gorantz zuzendu ditu
zertxobait 2013 eta 2014 urteetarako hazkunde-aurreikuspenak1. Horrela, aurtengo
hiruhileko guztiek urte arteko tasa negatiboak erregistratzea aurreikusten da –urtean
zehar magnitude horiek jaitsiko diren arren–, eta BPGak urte arteko batez besteko %
1,1eko jaitsiera izango du 2013an. Bestalde, suspertze motel baina jarraitu bat espero
da 2014rako, eta urtea batez besteko % 0,9ko hazkundearekin ixtea.
Eskariaren ikuspegitik, eta azkenaldian gertatu den bezala, osagai guztien ekarpenak
negatiboak izatea espero da 2013an, kanpo-eskaria izan ezik (% 0,5eko hazkundea
aurreikusten da 2013rako); kanpo-eskariaren bilakaera positiboak, izan ere, aukera
eman du BPGaren kontsumoaren eta inbertsioaren jaitsierari partzialki aurre egiteko.
Horregatik, etxeetako kontsumoak batez beste % 0,8 atzera egitea espero da 2013an,
eta, 2014an, berriz, pixkanaka berreskuratzea, “kontsumitzaileen konfiantza hobetu
ahala, finantza-aberastasun garbiaren, interes-tasa txikien eta inflazio-presiorik gabeko
testuinguru batean”. Gastu publikoari begira, aurreikusitako ekarpena -% 1,9koa da
2013 osorako, eta 2014rako ere ez da tasa positiborik aurreikusten. Bestalde, enpresen
inbertsioak suspertze txiki baten zantzuak erakusten ditu, 2013. urtea urte arteko %
3,6ko jaitsierarekin amaitzea aurreikusten den arren (nagusiki eraikuntza-jarduerekin
lotutako kapital-eraketa gordinaren okertze larria dela-eta).
1 Bientzat, hazkunde-aurreikuspenak hamarren bat hobetu dira.
Euskal ekonomiak
atzeraldian jarraituko
du 2013an zehar; beraz,
2014 arte ez da krisitik
aterako
Espainiako ekonomiaren
hazkundearen
aurreikuspenak zertxobait
hobetu dira 2013rako
(-% 1,3)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
7
EAEko BPG III. 2013 2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
BPG -1,1
Etxeetako kontsumoa -0,8
Kontsumo publikoa -1,9
Inbertsioa -3,6
Barne-eskariaren ekarpena -1,6
Kanpoko saldoaren ekarpena 0,5
Industria -2,0
Eraikuntza -6,0
Zerbitzuak -0,5
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko urria)
Eskaintzari dagokionez, jarduera-sektore guztien ekarpen negatiboen aurreikuspenei
eusten zaie 2013an zehar (lehen sektorean izan ezik). Industriarako egindako
hazkunde-aurreikuspena -% 2,0an mantendu da, eta hamarren bat hobetu da
zerbitzuen sektorearen kasuan (-% 0,5). Aitzitik, eraikuntza-sektorearen doikuntza-
prozesu gogorrak hazkunde-aurreikuspenen okertzeari eusten dio lau hamarrenetan,
2013an batez besteko % 6,0ko ekarpena lortu arte. 2014ari begira, urte arteko ekarpen
positiboak aurreikusten dira industrian (% 1,5) eta zerbitzu-jardueretan (% 1,0);
eraikuntza-jardueretarako, berriz, bilakaera negatiboa aurreikusten da.
Euskal ekonomia-jardueraren aurreikuspenak lan-merkatuan duen islak enpleguaren
% 2,2ko uzkurdura eragin du 2012koaren aldean (20.000 lanpostu ingururen galera
garbia dakar), eta batez besteko % 14,4ko langabezia-tasa. Aldia zabalduz gero, 2014
osoan enpleguak galtzen jarraitzea aurreikusten da (urteko batez besteko -% 0,5), eta
urtea % 14,2ko langabezia-tasarekin amaituko da.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
8
Lan-merkatua
MAGNITUDE NAGUSIAK
2013ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen
arabera, Bilbon bizi den biztanleria aktiboa 157,6 milaka pertsona dira, hau da, urteko
bigarren hiruhilekoan baino % 5,5 gutxiago. Kopuru absolutuetan, bilakaera horrek
9.100 pertsona aktibo gutxiago egotea eragin du.
Biztanleria aktiboaren jaitsierak, bestalde, biztanleria inaktiboa asko igotzea eragin du;
horrela, 127,7 milaka pertsonarekin, hiruhileko arteko % 6,8ko igoera erregistratu du.
Hainbat faktorek eragin dezakete jaitsiera hori: atzerriko biztanleak beren jatorriko
herrialdeetara itzultzea, krisiaren larritasunak eta igurikimen-faltak sortutako
adoregabetasuna... eta, hori guztia dela-eta, baliteke pertsona askok lana bilatzeari utzi
izana.
Izan ere, Bilboko biztanleriaren jarduera-tasak hiru puntu galdu ditu azken hiruhilekoan,
eta 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 55,2ra iritsi da. Jarduera-tasa, bestalde,
nabarmen altuagoa da gizonezkoen artean (batez besteko % 62,6koa, emakumeen
% 49,0koaren aldean), eta, gainera, haren hiruhileko arteko bilakaera ez da hain
negatiboa (-1,5 pp vs. -4,3 pp, hurrenez hurren).
Era berean, biztanleria aktiboaren jaitsierak beste elementu negatibo bat islatzen du:
biztanleria okupatuaren jaitsiera. Izan ere, BAIren datuen arabera, Bilboko biztanleria
okupatua % 4,4 jaitsi da 2013ko hirugarren hiruhilekoan, 130,7 milaka pertsona arte
(6.000 pertsona gutxiago, kopuru absolutuetan). Emaitza horren oinarrian emakumeen
okupazioaren atzerakada markatua dago (-% 10,9); gizonezko okupatuen tasa, berriz,
igo egin da (% 2,2). Beraz, bertan bizi direnen enplegu-tasa % 45,8koa da (-2,0 pp
aurreko hiruhilekoaren aldean): % 52,8koa gizonezkoen artean (+1,0 pp) eta
% 39,9koa emakumeen artean (-4,5 pp).
Okupatutako biztanleriaren sektore-banaketak portaera berezitua islatzen du, eta,
beraz, industria-sektoreko eta eraikuntzako biztanleria okupatuek gora egin dute
bigarren hiruhilekoaren aldean (% 6,3koa eta % 9,5ekoa, hurrenez hurren).
Okupazioaren okertzea, hortaz, zerbitzuen sektorean kontzentratzen da (-% 6,6).
Sektore honek bertako biztanleriaren % 80,6 biltzen du, 105.300 pertsona baino
gehiagorekin.
Bilboko biztanleria aktiboa
jaitsi da, eta biztanleria
inaktiboa nabarmen igo da
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
9
Biztanleria langabeari dagokionez, BAIren datuek % 10,3ko atzerakada erakusten dute
bigarren hiruhilekoaren aldean; kopuru absolutuetan, 3.100 pertsona langabe gutxiago.
Dena den, biztanleria aktiboaren jaitsierak hiribilduan langabezia-tasa altua egotea
eragin du: 0,9 pp jaitsi arren, batez besteko % 17,1ean dago.
Emakumezkoen artean bigarren hiruhilekoaren aldean langabezia-maila zertxobait igo
denez (+% 0,7), gizonezkoen segmentuak baldintzatzen du aldagai honen jaitsiera
orokorra (-% 19,9). Izan ere, emakumeen langabezia-tasa % 16,73tik % 18,49ra
pasatu da; gizonezkoen langabezia-tasa, berriz, % 19,22tik % 15,73ra.
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria.
III-2010 171,7
III-2011 176,4
III-2012 165,0
III-2013 157,6
III-2010 150,2
III-2011 156,2
III-2012 135,1 III-2013
130,7
115
125
135
145
155
165
175
185
195
I II III IV I II III IV I II III IV I II III
2010 2011 2012 2013
Biztanleria okupatua
Biztanleria aktiboa
[milakoetan]
21,5
Biztanleria langabea 26,9
20,2
29,9
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
10
BIZTANLERIA AFILIATUA
Gizarte Segurantzako afiliazioei dagokienez, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran
161.436 pertsona daude afiliatuta hiribilduko enpresetan; alegia, % 1,1 jaitsi direla
aurreko hiruhilekoaren itxierako datuaren aldean. Kopuru absolutuetan, 1.791
afiliazioren galera garbia gertatu da ekaina eta iraila artean.
Erantsitako grafikoan ikusten den bezala, uztailean izandako atzerakada markatuaren
ondoren (azken urteotako bigarren baliorik baxuena lortu da, 161.127 pertsonarekin),
abuztuan eta irailean halako suspertze txiki bat izan du afiliazioak hiribilduan, iazko epe
berean izandakoaren oso desberdina, hala ere2. Bilakaera honek gaur egungo krisiaren
gogortasuna islatzen du, zalantzarik gabe: 5.844 enplegu afiliaturen galera garbia
gertatu da 2012ko irailaren aldean (urte arteko -% 3,5eko jaitsiera).
Biztanleria afiliatua
Afiliatutako 132.733 pertsonarekin, Erregimen Orokorrak hiribilduko biztanleria
afiliatuaren % 82,2 biltzen du. Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren parte-hartze
erlatiboa % 13,6koa da (21.958 pertsona), eta Etxeko Langileen Erregimen Bereziarena,
berriz, % 3,8koa (6.060). Gainerako % 0,4a Itsasoko Langileen Erregimen Bereziari eta
Nekazaritzako Erregimen Bereziari dagokie.
2 Nagusiki hezkuntza-sektorearen afiliazioen igoerak eragin zuen suspertze hori, ikasturtearen hasierarekin bat.
174,9 (2009)
173,5 (2010)
171,7 (2011)
167,4 (2012)
173,3
170,5
169,7
171,7
169,2
168,1 167,3 167,4
163,4
163,2 161,4
160
164
168
172
176
2009
2010
2011
2012
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
08
09
2011 2012 2013
Urtekoa Hilekoa
[milakoetan]
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
Bilboko enpresetan
afiliatutako biztanleria
% 1,1 jaitsi da bigarren
hiruhilekoaren aldean, eta
% 3,5 aurreko urtearen
aldean
Afiliazioaren jaitsiera
orokorra Erregimen
guztietan...
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
11
Aurreko hiruhilekoetan ez bezala, azken hiruhilekoaren bilakaera negatiboa izan da
kotizazio-erregimen guztientzat. Erregimen Orokorrean, % 1,1eko jaitsiera gertatu da,
eta 1.460 pertsona afiliaturen galera garbia egon da ekainaren aldean. Norbere
kasarako lana % 0,6 jaitsi da (141 langile autonomo gutxiago), eta etxeko lana, berriz,
% 2,4 (151 pertsona gutxiago). Afiliazioen hiruhileko arteko batez besteko jaitsiera,
itsasoko langileen eta nekazarien erregimen berezietan, % 5,4koa izan da; kopuru
absolutuetan, halere, galera askoz txikiagoa izan da (39 pertsona gutxiago).
Afiliatutako biztanleria jarduera-adarren arabera xehakatuz gero, afiliazioa oro har erori
da 2013ko hirugarren hiruhilekoan, eta oso adar gutxik erakutsi dute aldakuntza
positiboa bigarren hiruhilekoaren itxierako datuaren aldean. Industriaren eta energiaren
jardueretako afiliazioa (9.422 pertsona guztira) % 2,0 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren
aldean, eta eraikuntzaren sektoreko jaitsiera, berriz, % 3,3koa izan da batez beste.
Bestalde, zerbitzuen jarduera-adarrak –hiribilduko hamar afiliaziotatik bederatzi biltzen
dituzte– hiruhileko arteko batez besteko % 0,9ko jaitsiera izan dute, 142.855 pertsona
afiliatutan geratu arte. Afiliazioak hirugarren sektoreko adar guztietan egin du atzera,
administrazio-zerbitzuetan eta zerbitzu osagarrietan (+% 2,9) eta ostalaritzan (+% 6,0)
izan ezik, azken biek ekainaren amaieran baino 461 eta 480 pertsona gehiago
baitituzte, hurrenez hurren. Bilakaera negatiboak kontuan hartuz, nabarmentzekoa da,
magnitudeari dagokionez, finantza-jardueretan eta aseguruetan (310 pertsona
gutxiago, -% 3,5), merkataritza-sektorean (-278, -% 1,3) eta aisia- eta kultura-
zerbitzuetan (-267, -% 9,4) gertatutako afiliazioen galera garbiak.
pertsona afiliatuak 2013.09 ∆ %
GUZTIRA 161.436 -1,1
Erregimen Orokorra 132.733 -1,1
Autonomoak 21.958 -0,6
Etxeko langileak 6.060 -2,4
Nekazariak eta Itsasoko
langileak 685 -5,4
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
... eta jarduera-adarren
arabera ere bai
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
12
pertsona afiliatuak
jarduera-adarrak 09.2013 ∆ %
Lehen sektorea 344 -8,0
Industria eta Energia 9.422 -2,0
Industria 5.767 -2,0
Energia 1.512 -0,4
Hondakinak eta ura 2.143 -3,1
Eraikuntza 8.815 -3,3
Eraikuntza 3.126 -2,1
Eraikuntzako laguntzailea 5.689 -4,0
Zerbitzuak 142.855 -0,9
Merkataritza 20.556 -1,3
Administratiboak eta laguntzaileak 16.607 2,9
Hezkuntza 14.889 -0,5
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 11.109 -1,6
Administrazio Publikoa 10.579 -1,1
Osasuna 11.373 -1,5
Gizarte-zerbitzuak 7.222 -2,6
Finantza-jarduerak eta aseguruak 8.620 -3,5
Garraioa eta biltegiratzea 8.867 -0,8
Ostalaritza 8.516 6,0
Informazioa eta komunikazioak 6.731 -0,5
Etxeko langileak 6.704 -2,3
Aisiakoak eta kulturalak 2.559 -9,4
Ostatua 1.197 -3,2
Higiezinak 1.182 -1,2
Beste zerbitzu batzuk 6.144 -4,5
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Erantsitako koadroan islatzen denez, Gizarte Segurantzako afiliazioak bilakaera hobea
izan du 2013ko hirugarren hiruhilekoan erreferentziako beste hiriburu batzuetan,
jaitsiera nahiko orokorra izan den arren. Espainiako bost hiriburu handienen (G-5)
multzoan, hiruhileko arteko batez besteko % 0,7ko atzerakada egon da; jaitsierarik
handienak, berriz, Bartzelonari (-% 1,1) eta Madrili (-% 1,0) dagozkie. Sevillari
dagokionez, ez du hain bilakaera txarra, eta bertako afiliazioak batez besteko % 0,1eko
jaitsiera izan du.
Gainerako euskal hiriburuetan, afiliazioa % 0,6 erori da batez beste bigarren
hiruhilekoaren itxieraren aldean. Kasu honetan, bai Donostiak (-% 0,8), bai Iruñeak
(-% 0,7) eta bai Gasteizek (-% 0,3) bilakaera positiboagoa izan dute Bilbok baino.
Afiliazioa oro har jaitsi
da erreferentziako
hiriburuetan; Bilbok du,
Bartzelonarekin batera,
emaitzarik okerrena
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
13
benchmarking
pertsona afiliatuak 09.2013 ∆ %
Madril 1.640.392 -1,0 Bartzelona 959.791 -1,1 Valentzia 317.026 -0,9 Sevilla 297.426 -0,1 Zaragoza 251.657 -0,4 G-5en batez bestekoa .. -0,7
BILBO 161.436 -1,1
Gasteiz 106.588 -0,7 Donostia 103.320 -0,8 Iruñea 90.423 -0,3 G-3ren batez bestekoa .. -0,6 G-9ren batez bestekoa .. -0,7
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza
G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea
G-9: G-5, G-3 eta Bilbo
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
14
KONTRATUAK
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera, Bilbon egoitza duen biztanleriak
guztira 26.629 lan-kontratu formalizatu ditu 2013ko hirugarren hiruhilekoan; horrek %
8,6ko beherakada esan nahi du iazko epealdi berarekiko (2.511 kontratu gutxiago,
kopuru absolutuetan).
Generoari erreparatuz gero ikusten denez, emakumeen kontratazioaren beherakada
handiak (-% 16,3) eragin du kontratazioaren atzerakada, gizonezkoen kontratazioak
urte arteko % 1,1eko hazkundea izan baitu. Emakumeek formalizatutako kontratuen
kopurua (13.593 guztira) oraindik handiagoa den arren, gizonezkoen kontratazioarekiko
aldea (13.036) murrizten ari da azken hiruhilekoetan.
Adin-taldekako azterketak erakusten duenez, hirugarren hiruhileko kontratuen herena
baino gehiago 25 eta 34 urte arteko pertsonek formalizatu dituzte (9.567 kontratu,
kontratu guztien % 35,9), alde handiarekin 35 eta 44 urte arteko segmentuarekiko
(6.722 kontratu, % 25,2). Aztertutako adin-segmentu guztiek urte arteko bilakaera
negatiboa izan duten arren kontratazioan, segmentu gazteak (24 urte artekoak) eta 44
urtetik gorakoak izan dute atzerakadarik handiena: -% 12,3 eta
-% 11,5, hurrenez hurren.
kontratuak 2013.III ∆ %
GUZTIRA 26.629 -8,6
Emakumeak 13.593 -16,3
Gizonak 13.036 1,1
16 - 24 urte 4.525 -12,3
25 - 34 urte 9.567 -6,4
35 - 44 urte 6.722 -6,4
45 urte eta gehiago 5.815 -11,5
Aldi baterakoak 24.741 -2,5
Mugagabeak 1.888 -49,8
Zerbitzuak 23.715 -9,7
Eraikuntza 1.281 -4,0
Industria 1.438 4,2
Lehen sektorea 195 16,1
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: SEPE.
Biztanleria egoiliarrak
erregistratutako
kontratuen kopuruak %
8,6 egin du behera
Kontratazioaren
beherakadak gehiago
eragiten die gazteenei eta
44 urtetik gorakoei
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
15
Uztail eta irail artean izenpetutako kontratuen % 93 aldi baterakoak dira 3 (24.741
guztira); mota horretako kontratuek % 2,5eko beherakada izan dute 2012ko hirugarren
hiruhilekoarekiko (639 kontratu berri, kopuru absolutuetan). Kontratu mugagabeek
(hasierek eta bihurketek), bestalde, beherakada handiera izan dute, erdira jaitsi baitira
iazko epealdi berarekin alderatuta: 3.760 izatetik 1.888 izatera (-% 49,8). Aurreko
hiruhilekoan bezala, kontratazio mugagabearen beherakada handia batez ere
emakumeen artean gertatu da (% -61,9, 1.728 kontraturen galera garbiarekin),
gizonezkoen artean lau aldiz txikiagoa baita beherakada erlatiboa (-% 15,6).
Azkenik, jarduera-sektoreka erregistratutako kontratuen banaketak erakusten duenez,
nagusi da berriro ere zerbitzu-sektorea, bilbotarrek urteko hirugarren hiruhilekoan
formalizatutako lan-kontratuen % 89a biltzen baititu, guztira, 23.715 kontratu. Joan den
urtearekin alderatuta, zerbitzu-kontratuek % 9,7ko beherakada izan dute, eta ehuneko
hori eraikuntza-sektoreari esleitutako kontratuek izan duten atzerakada bainoa askoz
ere handiagoa da (-% 4,0). Aldiz, jarduera industrialetan kontratazioak % 4,2 egin du
gora, eta lehen sektorean, berriz, % 16,1.
3 Obra- edo zerbitzu-kontratuak, bitarteko kontratuak edo ekoizpen-beharretarako aldi baterako kontratuak, batez
ere.
Kontratu mugagabeek
% 49,8 ko beherakada izan
dute, eta gehienbat
emakumeei eragiten diete
(-% 61,9)
Zerbitzuen sektoreak
hartzen ditu hamar
kontratutatik bederatzi
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
16
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA
2013ko lehen hiruhilekoa guztira Bilbon langabe gisa erregistratutako 32.646
pertsonarekin amaitu da, maiatzean lortutako gehiengo historikoa berdinduz. Kopuru
horrek, beraz, % 1,4ko hazkundea dakar bigarren hiruhilekoko itxiera-datuarekin
alderatuta (436 pertsona gehiago kopuru absolutuetan).
Bilboko langabezia erregistratuak benetan kezkagarria izaten jarraitzen du, iazko
irailaren amaierarekin alderatuta 2.205 pertsona gehiago erregistratu baitira.
Ehunekotan, urte arteko hazkundea % 7,2koa da.
Langabezia erregistratuaren kopurua nahiko orekatuta dago sexuaren arabera, baina
halere azken hiruhilekoetan alde hori hazten joan da etengabe emakumeen kaltetan.
Hain zuzen ere, hirugarren hiruhilekoaren amaieran emakumeen langabezia
erregistratuak (16.683 pertsona, urte arteko % 1,6ko hazkundea) 720 pertsonatan
gainditu du gizonezkoen datua (15.963, % 1,1). Alde hori hirukoiztu egin da 2013ko
lehen hiruhilekoan jasotakoarekiko.
Erregistratutako langabezia
Adin-segmentukako xehatzeak erakusten duenez, langabezia erregistratuaren
hazkundea gazteenek izan duten bilakaera negatiboan (% 3,8) eta adin
handienekoenean (% 2,0) oinarritzen da; izan ere erdiko adin-tartean daudenek (25 eta
44 urte artean) ez baitute ia aldaketarik izan bigarren hiruhilekoarekiko.
22,7 (2009)
25,5 (2010)
27,4 (2011)
30,8 (2012)
27,8
26,8
30,1
26,6
27,4
30,4
29,7
30,8
32,6
32,2
32,6
22
24
26
28
30
32
34
2009
2010
2011
2012
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
01
02
03
04
05
06
07
08
09
2011 2012 2013
Urtekoa Hilekoa
[milakoetan]
Iturria: SEPE.
Erregistratutako
langabeziak 1,4ko
hazkundea izan du
hirugarren hiruhilekoan
martxoarekin alderatuta
Emakumeen langabezia
erregistratuaren
bilakaerak negatiboa
izaten jarraitzen du
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
17
erregistratutako
langabezia 09.2013 ∆ %
GUZTIRA 32.646 1,4 Emakumeak 16.683 1,6 Gizonak 15.963 1,1
16 - 24 urte 2.485 3,8 25 - 34 urte 7.290 0,0 35 - 44 urte 8.876 0,9 45 urte eta gehiago 13.995 2,0
6 hilabete arte 10.070 1,9 6 hilabete - 1 urte 5.286 -4,9 1 - 2 urte 6.594 -2,4 2 - 3 urte 4.674 0,5 3 urte baino gehiago 6.022 12,4
Ez du prestaziorik jasotzen 21.208 1,9 Prestazioak jasotzen ditu 11.438 0,3
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: SEPE eta Lanbide
Langabezia-egoeraren antzinatasuna da, inolako zalantzarik gabe, aztertu beharreko
aldagai adierazgarrienetako bat, adinarekin batera. Zentzu horretan, azpimarratu
beharreko lehen emaitza da biztanleria langabearen herenak sei hilabete baino gutxiago
daramala enplegu-eskatzaile gisa izena emanda (% 30,8). Denbora-tartea 12 hilabete
arte zabalduz gero, % 47 arte igotzen da. Gainerako % 53 honela banatzen da:
biztanleriaren % 20,2 urtebete eta bi urte artean egon da enplegu-eskatzaile gisa,
% 14,3 bi eta hiru urte arte, eta gainerako % 18,4 hiru urte baino gehiago.
Atxikitako koadroak islatzen duen bezala, beste erreferentziazko hiriburuetan
langabeziak izandako hiruhileko arteko bilakaerak agerian uzten du Bizkaiko
hiriburuaren emaitza txarra. Gainerako euskal hiriburuetan batez besteko % 1,2ko
hazkundea izan dute, eta Gasteiz nabarmentzen da emaitzarik txarrenarekin (% 2,8).
Iruñean langabezia erregistratua % 0,9 hazi da, eta, aldiz, Donostian kopuruak ia ez du
aldaketarik izan (% 0,0), ekainaren amaieran erregistratutakoak baino 5 pertsona
gutxiago zenbatu baitira.
Hiriburu handien taldean (G-5) langabezia erregistratuaren bilakaera heterogeneoa da,
eta batez beste % 0,2 hazi da bigarren hiruhilekoarekiko. Valentziak eta Sevillak atzera
egin dute apur bat (-% 0,3 eta -% 0,2, hurrenez hurren), eta, aldiz, Zaragozak (% 0,3),
Bartzelonak (% 0,7) eta Madrilek (% 0,6) erregistro txarragoak izan dituzte aztertutako
hiruhilekoan.
Bilbok izan du
bigarren emaitzarik
txarrena gainerako
hiriburuekin
alderatuz gero
Ia biztanle langabearen
bostetik batek hiru urte
baino gehiago darama
enplegu-eskatzaile gisa
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
18
benchmarking
erregistratutako langabezia 09.2013 ∆ %
Madril 249.062 0,6
Bartzelona 108.706 0,7
Valentzia 81.598 -0,3
Sevilla 88.795 -0,2
Zaragoza 61.706 0,3
G-5en batez bestekoa -- 0,2
BILBO 32.646 1,4
Gasteiz 22.251 2,8
Donostia 11.684 0,0
Iruñea 16.777 0,9
G-3ren batez bestekoa -- 1,2
G-9ren batez bestekoa -- 0,7
Aldakuntza-tasa ekainarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
19
Merkataritza
Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmenten beherakada nabarmen moteldu da 2013ko
bigarren hiruhilekoan. Merkataritzako salmenten indize orokorrak urte arteko % 0,6ko
beherakada izan du, nahiz eta lehen hiruhilekoan -% 3,9ko beherakada izan zuen.
Azpisektorekako xehatzeak islatzen duenez, salmenta-bolumenak beherakada orokorra
izan du, azpisektore guztietan berdina izan ez bada ere. Azpimarratzekoa da salmenten
bolumenari eutsi zaiola ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean (-% 0,1);
emaitza hori, neurri handi batean, merkataritza-indize orokorrak hain bilakaera
negatiboa ez izanak ahalbidetu du. Handizkako merkataritzak urte arteko % 2,1eko
beherakada izan du, eta, aldiz, txikizkako merkataritzaren salmentek batez beste
jaitsiera txikiagoa izan dute (-% 1,9).
Txikizkako merkataritzaren sektorean, janarien salmentak behera egin du (-% 2,1) eta
janariak ez diren produktuen salmentak baino (-% 1,8) beherakada handiago izan dute;
bi kasu horietan portaera hobea izan da 2013ko lehen hiruhilekoarekiko.
merkataritza I.2013 II.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK -3,9 -0,6
Motordun ibilgailuen salmenta eta
konponketa
-4,9 -0,1
Handizkako merkataritza -2,7 -2,1
Txikizkako merkataritza* -3,0 -1,9
Janariak -3,0 -2,1
Gainerako produktuak -3,1 -1,8
PERTSONA OKUPATUAK -3,0 -2,7
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010.
Iturria: Eustat.
Bizkaiko azalera handiko salmentak kontuan hartuz, 2013ko hirugarren hiruhilekoko
balantzea negatiboa da, urte arteko beherakada metatua % 4,9koa izan baita uztailaren
eta irailaren artean. Atxikitako koadroan ikus daitekeen moduan, emaitza hori aurreko
hiruhilekoan izandakoa baino (+% 2,7) askoz ere txarragoa da. Produktu-mota kontuan
hartuta, ikusten da janarien salmentek ia ez dutela beherakadarik izan iazko epealdi
berarekin alderatuta (-% 0,6), eta gainerako produktuen salmenta-jaitsiera nabarmena
izan dela (-% 6,6) izan da merkataritza-segmentu honen emaitza baldintzatu duena.
Merkataritza-salmenten
beherakada moteldu da
Bizkaian
Salmentak azalera
handietan % 4,9 jaitsi
dira
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
20
merkataritzako azalera handiak II.2013 2013.III (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK 2,7 -4,9
Janariak 4,5 -0,6
Beste produktu batzuk 1,7 -6,6
PERTSONA OKUPATUAK -2,1 -1,8
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak.
Iturria: Eustat.
Automobilen matrikulazioari dagokionez, hirugarren hiruhilekoaren balantzea Bizkaian
positiboa izan da, % 9,5 hazi baita iazko epealdi berarekin alderatuta. Hain zuzen ere,
guztira 3.293 automobil matrikulatu dira, hau da, 2012ko uztaila eta iraila artean
matrikulatutakoak baino 287 ibilgailu gehiago.
Matrikulazioen gorakada hori automobil partikularren bilakaera positiboak baldintzatu du
(+% 19,2), enpresa-ibilgailuen eta bestelako automobilen matrikulazioak urte arteko %
11,7 jaitsiera izan baitute.
automobilen matrikulazioa 2013.III ∆ %
GUZTIRA 3.293 9,5 Partikularrak 2.465 19,2 Enpresak eta beste batzuk 828 -11,7
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: Faconauto
Espero daitekeen bezala, salmentetan gaur egun dagoen beherakada orokorraren
testuinguruak eragina izaten jarraitzen du sektore-enpleguaren mailetan, eta ez dirudi
epe laburrean hobera egingo duenik. Horrela, merkataritzako pertsonal okupatuaren
indizeak Bizkaian urte arteko % 2,7ko beherakada izan du, eta alde handia erakusten
du salmenta-kopuruetan lortutako emaitzarekin (-% 0,6), lehen hiruhilekoan izandako
beherakadaren ia berdina baita (-% 2,9). Azalera handien kasuan, enpleguak % 2,1eko
beherakada izan du bigarren hiruhilekoan eta % 1,8koa hirugarren hiruhilekoan.
Gora egin du Bizkaian
matrikulatutako
automobilen kopuruak
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
21
Bilbon, zehazkiago, merkataritza-enpresekiko afiliazioak urte arteko % 3,5eko
jaitsierarekin amaitu du urtea, 20.556 pertsona arte, guztira. Emaitza horrek 736
pertsona afiliatu galdu direla esan nahi du, 2012ko irailarekin alderatuz gero.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, afiliazio-galera orokorra izan da, eta aztertutako hiru
jarduera-azpisektoreei eragin die. Kopuru erlatiboetan, nabarmentzekoak dira
handizkako merkataritzan izandako beherakadak (-% 5,3) eta ibilgailu motordunen
salmenta eta konponketako jardueretan izandakoak (-% 5,8). Halere, kopuru
absolutuetan enplegu-galera handiena txikizkako merkataritzan izan da (351 pertsona
gutxiago, -% 2,5).
Enpresa-sareari dagokionez, berriz, hirugarren hiruhilekoaren balantzea ere negatiboa
da Bilbon. Irailaren amaieran, guztira, merkataritza-sektoreari atxikitako 2.867 enpresa
gutxiago zeuden alta emanda Gizarte Segurantzan. Horrek esan nahi du 112 enpresako
galera garbia egon dela urtebetean (-% 3,8). Handizkako merkataritza-azpisektoreek
(urte arteko -% 7,0) eta txikizkako merkataritzakoek (-% 2,6) modu ekitatiboan
banatzen dute enpresa-sarearen galera hori (-56 eta -50 enpresa gutxiago, hurrenez
hurren). Askoz ere garrantzi gutxiago du ibilgailuen salmenta- eta konponketa-
azpisektorean (6 enpresa gutxiago).
2012ko irailaz geroztik
merkataritzaren sektoreak
736 pertsona afiliatu galdu
ditu Bilbon
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
22
Turismoa
Hirugarren hiruhilekoz jarraian, Bilboko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen
kopuruak behera egin du iazko epealdi berarekiko. Zehazkiago, uztailaren eta irailaren
artean ostatu-gau metatuak 457.969ra iritsi dira, eta horrek urte arteko % 2,8ko
beherakada esan nahi du. Kopuru absolutuetan, 13.223 ostatu-gauen galera garbia
gertatu da, hau da, batez beste 4.407 ostatu-gau gutxiago hileko. Halaber, azpimarratu
behar da hirugarren hiruhileko balantze negatiboak uztailean (-% 4,6), abuztuan
(-% 1,3) eta irailean (-% 2,8) izandako bilakaera negatiboa islatzen duela.
Turisten jatorriari erreparatuz ikusten denez, estatuko pertsonek egindako ostatu-gauek
(-% 4,7) eta atzerrikoek egindakoek (-% 0,5) behera egin dute, nahiz eta askoz
handiagoa izan den turista nazionalen jaitsiera (-12.135 ostatu-gau gutxiago, zenbaki
absolutuetan).
Establezimenduen kategoria kontuan hartuz ikusten denez, hainbat portaera egon dira:
3 eta izar gehiagoko hoteletako ostatu-gauek % 4,8 egin dute behera (18.536 ostatu-
gau gutxiago, kopuru absolutuetan), eta, aldiz, kategoria txikiagokoetan hazkundea izan
da (% 6,1, 5.313 gehiago).
Aldiz, bidaiari-sarreren kopuruetan, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren balantzea
positiboa izan da. Urte arteko % 1,5eko hazkundearekin, Bilboko hotel-
establezimenduek guztira 232.178 sarrera izan dituzte (3.441 gehiago, kopuru
absolutuetan), turista atzerritar gehiago izan baitituzte (+% 3,5, 3.761 bidaiari
gehiago). Bestalde, turista nazionalen kopuruak ia ez du aldaketarik izan 2012ko
hirugarren hiruhilekoarekiko (-% 0,3, 320 sarrera gutxiago). Bilakaera horri erreparatuz
ikusten denez, sarrera-bolumena nahiko modu orekatuan banatzen da turista
nazionalen (turista guztien % 51,6) eta atzerritarren (% 48,4) artean.
Beraz, ondoriozta daiteke hirian bisitari gehiagok hartu dutela ostatu, baina haien batez
besteko egonaldia laburragoa izan da, batez beste 2,06 egunetik 1,97 egunera pasatu
baita 2013ko hirugarren hiruhilekoan (% -4,2). Turista nazionalen batez besteko
egonaldia 2,08 egunekoa izan da (-% 4,4) eta atzerritik etorritakoena, berriz, 1,86
egunekoa (-% 3,9).
Hoteletako ostatu-gauak
% 2,8 jaitsi dira hirugarren
hiruhilekoan…
…nahiz eta bidaiari-
kopuruak bilakaera
positiboa izan duen
(% 1,5)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
23
turismoa 2013.III ∆ %
OSTATU-GAUAK 457.969 -2,8
3 izar edo gehiagoko hotelak 365.993 -4,8
3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak 91.976 6,1
Estatukoak 249.093 -4,7
Atzerritarrak 208.876 -0,5
BIDAIARIAK 232.178 1,5
Estatukoak 119.895 -0,3
Atzerritarrak 112.283 3,5
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) 1,97 -4,2
Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: Eustat
Erreferentziako hiriburu nagusien analisiak agerian uzten duenez, bilakaera desberdinak
izan dituzte 2013ko hirugarren hiruhilekoan. Horrela, Madrilen eta Zaragozan egindako
ostatu-gauak iazko epealdi berarekin alderatuta jaitsi egin diren artean (-% 3 eta -%
2,1, hurrenez hurren), gora egin dute Sevillako (+% 4,1), Bartzelonako (+% 3,1) eta
Valentziako (+% 0,6) hotel-establezimenduetan egindako ostatu-gauek. Horren
guztiaren ondorioz, Espainiako hiru hiriburu handienen taldearen batez besteko ostatu-
gauek % 0,5 egin dute gora batez beste.
benchmarking
ostatu-gauak 2013.III ∆ %
Madril 3.708.192 -3,0
Bartzelona 5.261.645 3,1
Valentzia 1.053.447 0,6
Sevilla 961.807 4,1
Zaragoza 332.070 -2,1
G-5en batez bestekoa (hiriak) -- 0,5
BILBO 457.969 -2,8
Gasteiz 154.288 -14,2
Donostia 365.918 3,5
Iruñea 166.831 -1,0
G-3ren batez bestekoa (hiriak) -- -3,9
G-9ren batez bestekoa (hiriak) -- -1,3
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat eta EIN.
Bilbon ostatu-gauak
erreferentziako hiriburu
gehienetan baino gehiago
jaitsi dira
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
24
Gainerako euskal hiriburuekiko, ostatu-gauen urte arteko batez besteko beherakada
% 3,9koa izan da; emaitza hori, batez ere, Gasteizek izan duen beherakada handiagatik
gertatu da (-% 14,2). Iruñean bilakaera apur bat negatiboa izan da (% -1,0), eta, aldiz,
Donostiak bilakaera positiboari eusten dio, eta urteko azken hiruhilekoa % 3,5eko
hazkundearekin amaitu du.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
25
Garraioa
ITSAS GARRAIOA
Bilboko Portuko salgaien itsas garraioak 5.489 mila tonako bolumena izan du guztira
uztailean eta abuztuan, eta, beraz, urte arteko % 13,5eko hazkundea lortu du aurreko
urteko epealdi berarekiko. Uztailean mugitutako kargak % 19,4ko hazkundea izan du
iazkoarekin alderatuta (guztira, 2.504 mila tona artekoa), eta, beraz, abuztuan izandako
hazkundea baino askoz handiagoa izan du (% 9,0, 2.985 tona artekoa).
Ontziratu gabeko likidoen garraioak (aztertutako bihilekoan garraiatutako salgai guztien
% 57,1 dira horiek) % 0,6ko urte arteko hazkundea izan du. Ontziratu gabeko solidoen
eta bestelako kargen bolumenak ere % 12,4ko hazkundea izan du, itsas trafikoaren
% 14,3 osatu arte. Salgai orokorrek hazkunde txiki bat izan dute (% 2,1), eta uztailean
eta abuztuan mugitutako kargaren herena baino apur bat gutxiago dira (% 28,6).
Azkenik, azpimarratu behar da uztailean eta abuztuan 481 ontzik erabili dutela Bilboko
Portua, eta, beraz, 2012ko epe berako kopuruari eutsi zaio.
Salgaien itsas garraioa
32.180 (2009)
34.666 (2010)
32.003 (2011)
29.507 (2012)
2.530
2.738
08-13 2.985
1.600
1.800
2.000
2.200
2.400
2.600
2.800
3.000
3.200
3.400
3.600
25.000
27.000
29.000
31.000
33.000
35.000
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08
2009201020112012 2011 2012 2013
Mercancías
Tendencia (media móvil últimos 12 meses)
Urtekoa Hilekoa
[milaka tona.]
Iturria: Estatuko portuak
Salgaien itsas garraioak
joera positiboari eusten
dio
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
26
AIREKO GARRAIOA
2013ko hirugarren hiruhilekoan Bilboko aireportuak izan duen bidaiari-kopuruak
bilakaera negatiboa izan du, eta 2012ko laugarren hiruhilekoan hasitako beherakada
sendotu da. Horrela, uztaila eta iraila artean metatutako aireko garraioa 1.139.887
pertsonakoa izan da, aurreko urteko epe berarekiko % 11,6 jaitsiz (149.181 bidaiari
gutxiago, kopuru absolutuetan).
Erregistratutako trafiko ia osoa merkataritza-hegaldiena izan da (% 99,7): hegaldi
nazionaletako bidaiarien parte-hartze handiagoa berresten da (% 55,6, 632.019) nahiz
eta 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko asko jaitsi.
(-% 22,9, 187.669 bidaiari gutxiago kopuru absolutuetan). Nazioarteko hegaldien
trafikoak (504.821 bidaiari), aldiz, gorako joerari eusten dio (urte arteko % 7,8), eta,
dagoeneko, Bilboko aireportuaren trafiko osoaren % 44,4a da.
Bilboko aireportuak 11.766 hegaldi gehiago izan ditu aztertutako hiruhilekoan, beraz,
urteko % 15,0 beherakada izan du (2.081 eragiketa gutxiago 2012ko hirugarren
hiruhilekoarekin alderatuta).
aireko garraioa 2013.III ∆ %
BIDAIARIAK (kop.) 1.139.887 -11,6 Merkataritza-hegaldietan:
Nazionalak 632.019 -22,9 Nazioartekoak 504.821 7,8
ERAGIKETAK (kop.) 11.766 -15,0
Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: AENA
Erreferentziako gainerako aireportuek ere, nahiz eta bilakaera desberdinak izan, egoera
negatiboa izan dute. Hain zuzen ere, Bartzelonako aireportua da bidaiari-kopuruan
beherakadarik izan ez duen bakarra (% 0,6).
Espainiako hiriburu nagusien taldeko bidaiari-garraio metatuak % 9,6ko beherakada
izan du iazko epealdi berarekiko, alegia, 1.872.183 bidaiari kopuru absolutuetan.
Zehazkiago, Sevillako (-% 16,9), Zaragozako (-% 14,2) eta Madrilgo (-% 12,7)
aireportuak dira bidaiari gehien galdu dituztenak, eta, ondoren, Valentziakoa dator
(-% 4,8).
Aireko garraio
nazionalaren
gainbeherak (-% 22,9)
baldintzatu du
hirugarren
hiruhilekoaren balantze
negatiboa
Erreferentziako ia
aireportu gehienetan
bidaiari-kopuruak
behera egin du
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
27
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, Loiuko aireportuak baino beherakada txikiagoa
izan dute. Horrela, Donostian bidaiari-kopurua % 4,4 jaitsi da, eta, aldiz, Iruñean % 9.
Gasteizko aireportuak, bidaiari-kopuru osoarekiko askoz ere pisu erlatibo txikiagoarekin
egin du behera (% 71).
benchmarking
aireportuetako bidaiariak 2013.III ∆ %
Madril 11.285.043 -12,7
Bartzelona 11.260.937 0,6
Valentzia 1.464.754 -4,8
Sevilla 990.527 -16,9
Zaragoza 135.548 -14,2
G-5eko metatua .. -9,6
BILBO 1.139.887 -11,7
Gasteiz 541 -71,0
Donostia 66.393 -4,4
Iruñea 44.116 -9,0
G-3ko metatua .. -28,1
G-9ko metatua .. -16,0
Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: AENA.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
28
Ekonomia produktiboa
BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko Barne Produktu Gordinak atzera egiten jarraitzen du, urte arteko % 1,4ko
beherakada izan baitu 2013ko bigarren hiruhilekoan. Atxikitako grafikoan ikusten den
bezala, emaitza hori (urte arteko seigarren aldakuntza negatiboa jarraian) lehen
hiruhilekoan izandako tasa baino hiru hamarren gehiagokoa da. Euskal Autonomia
Erkidego osoan, BPGak % 1,5 egin du atzera 2012ko bigarren hiruhilekoarekin
alderatuta; Gipuzkoan izandako atzerakada Bizkaikoaren berdina da (-% 1,4) eta
Arabak % 1,9ko beherakada izan du.
Halaber, azpimarratu behar da Bizkaiko ekonomiaren hiruhilekoen arteko bilakaerak,
tasa negatiboetan jarraitu arren, azken urte eta erdian izan duen emaitza negatiborik
onena izan duela (-% 0,1).
Bizkaiko BPGa
-3,2
0,2 0,3
-1,7
0,2 0,2 -0,1
-0,3 -0,6
-0,4 -0,5 -0,4 -0,4
-0,1
0,2 0,2 0,0 0,0
-1,1
-1,9 -2,2
-1,9 -1,7 -1,4
-4
-3
-2
-1
0
1
2
3
4
5
2009 2010 2011 2012 I II III IV I II III IV I II
2011 2012 2013
Var. Intertrimestral Var. Interanual
Urtekoa Hiruhilekoa
Iturria: Eustat
Bizkaiko ekonomiak
atzeraldian jarraitzen du
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
29
ZERBITZUAK
Egungo krisi ekonomikoak eragina izaten jarraitzen du hainbat jarduera-ekonomikoren
arloetan, eta zerbitzuen sektoreko salmenta-bolumena ez da salbuespen eragin
negatibo horrentzat. Hain zuzen ere, 2013ko bigarren hiruhilekoan zerbitzuen sektoreko
salmenta indize orokorrak urteko % 4,4ko beheraka izan du Bizkaian, eta hori aurreko
hiruhilekoan izandako emaitza negatiboa baino apur bat hobea da (-% 5,4). Halere, eta
atxikitako grafikoak erakusten duen moduan, adierazle horrek jarraian izan duen urte
arteko hamargarren beherakada da.
Lehenago esan den bezala, merkataritza-sektoreko salmenta-indize orokorrak ia ez du
aldakuntzarik izan 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko (-% 0,6) eta, beraz, indize
orokorraren beherakadaren tamaina batez ere gainerako zerbitzuen beherakadak eragin
du (garraio-, ostalaritza-, informazio- eta komunikazio-jarduerak, enpresa-zerbitzuenak,
etab.). Hain zuzen ere, epigrafe honek batez beste urte arteko % 7,7ko atzerakada izan
du, alegia, 2013ko lehen hiruhilekoan izandakoa baino apur bat txikiagoa (-% 9,3).
Zerbitzuen salmentak
Iturria: Eustat
Merkataritza kanpoan utzita, hirugarren sektoreko gainerako jarduerei dagokienez,
salmentetan beherakada orokorra nabaritzen da 2013ko bigarren hiruhilekoan, nahiz
eta azpisektore batzuetan eta besteetan oso tamaina desberdinekoa izan den. Horrela,
adibidez, azpimarratzekoa da salmentek ostalaritza-adarrean izan duten urte arteko
beherakada handia (-% 13,5); baita informazioa eta komunikazioek (-% 10,6) eta
jarduera administratiboek eta laguntza-zerbitzuek (-% 10,7) izan dutena ere. Bestalde,
jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen bilakaera, eta garraio- eta biltegiratze-
jarduerena ere, ez da hain negatiboa izan, bi kasu horietan % 4 egin baitu behera.
Zerbitzuen sektoreko
salmenta-indizeak behera
egin du hamargarren
hiruhilekoz jarraian
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
30
zerbitzu-sektoreko salmentak I.2013 II.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Zerbitzuak -5,4 -4,4
Merkataritza -3,9 -0,6
Beste zerbitzu batzuk -9,3 -7,7
Garraioa eta biltegiratzea -4,3 -3,7
Ostalaritza -12,3 -13,5
Informazioa eta komunikazioak -9,8 -10,7
Jarduera profesional, zientifiko eta
teknikoak
-10,6 -4,0
Administrazio-jarduerak eta laguntza-
zerbitzuak
-14,0 -10,7
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta
Iturria: Eustat.
Azkenik, eta Bizkaian zerbitzu-sektoreko enplegu-mailari dagokionez, azpimarratzekoa
da pertsonal okupatuaren indize orokorrak urte arteko % 4,5eko beherakada izan duela
bigarren hiruhilekoan, eta, beraz, aurreko hiruhilekoan izandakoaren tamaina berekoa
izan da (-% 5,1). Kasu honetan, urte arteko zazpigarren beherakada izan da jarraian,
eta ez da aurreikusten joera hori aldatuko denik epe laburrean.
Espero denez, krisi ekonomikoaren eragina eta sektoreko jardueraren beherakada argi
eta garbi islatzen dira Bilbon, kontuan hartuz lurraldearen hiribildua eta Euskal
Autonomia Erkidegoaren zentro ekonomikoa dela. Hain zuzen ere, zerbitzu-enpresei
afiliatutako biztanleek (ia afiliatutako biztanleen % 90) urte arteko % 2,7ko beherakada
izan dute. Kopuru absolutuetan atzerakada askoz ere nabarmenagoa da, galdutako
afiliazioen kopuru garbiaren % 69 metatzen baitu zerbitzu-sektoreak 4 azken urtean
(4.033 pertsona afiliatu gutxiago, guztira, 5.844 pertsonatik).
Aurreko hiruhilekoan bezala, afiliazioaren beherakada handiagoa da azpisektore
hauetan: ostatua (-% 8,8 urte artekoa), informazioa eta komunikazioak (-% 7,7),
garraioa eta biltegiratzea (-% 6,3) eta finantza- eta aseguru-jarduerak
(-% 7,8).
4 Aurreko txostenetan aipatutako moduan, beherakada hori % 3,1ekoa izango litzateke etxeetako enpleguaren
erregularizazioa albo batera utziz gero (2013ko lehen seihilekoan bilakaera positiboa izan baitu etxeetako
enpleguak). Hain zuzen ere, azpisektore hori albo batera utzi ondoren, zerbitzu-sektorean izandako afiliazio-galera
garbia 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta 4.290 pertsonakoa izan da.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
31
INDUSTRIA
2013ko uztailean eta abuztuan jarduera industrialak atzerakada nabarmena izan du
Bizkaian. Hain zuzen ere, ekoizpen industrialaren indize orokorrak urte arteko % 7,1eko
jaitsiera izan du iazko bihileko berarekiko; aldiz, % 2,9ko eta % 3,6ko jaitsiera metatua
izan da lehen eta bigarren hiruhilekoetan, hurrenez hurren.
Jarduera-sektoreka begiratuz, argi geratzen da ekoizpen industrialak beherakada orokor
handia izan duela; handiagoa izan da manufaktura-industrian (-% 7,2, 2012ko uztail eta
abuztuarekiko) eta energia elektrikoarekin, gasarekin eta urarekin erlazionatutako
jardueretan (-% 6,5). Bestalde, erauzketa-industrien ekoizpen-indizeak sektoreko batez
besteko globala baino gutxiago egin du atzera (-% 4,9).
industria II.2013 2013.III (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
PRODUKZIOA -3,6 -7,1
Manufaktura-industria -3,0 -7,2
Energia, gasa eta ura -7,3 -6,5
Erauzketa-industriak -30,7 -4,9
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta.
Hirugarren hiruhileko datuak uztaila-abuztua aldikoak dira.
Iturria: Eustat
Bizkaiko ekoizpen
industrialak atzerakada
nabarmena izan du
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
32
KANPO-MERKATARITZA
Uztailean eta abuztuan, Bizkaian egindako kanpo-merkataritzako salmentek 1.337,4
milioi euroko balio erantsia, eta horrek % 3,2ko beherakada ekarri du iazko epealdi
berarekiko. Bestalde, lurraldean egindako salmentak 1.810,9 milioi eurokoak izan dira,
alegia, 2012ko bihileko berean baino % 7,3 gehiago.
Esportazioen eta inportazioen balioen arteko aldeak 473,5 milioi euroko merkataritza-
saldo negatiboa ekarri dio Bizkaia osoari, eta kanpo-estalduren tasa % 73,9koa izatea.
kanpo-merkataritza II.2013 2013.III (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
ESPORTAZIOAK 31,6 -3,2 INPORTAZIOAK 6,7 7,3
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. Hirugarren hiruhileko datuak uztaila-abuztua aldikoak
dira.
Iturria: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.
Inportazioek % 7,3 egin
dute gora eta
inportazioak % 3,2 jaitsi
dira
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
33
Jarduera ekonomikoak
2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, Bilbok jarduera ekonomikoko 36.255
lizentzia aktibo zituen: aurreko hiruhilekoan baino 118 gehiago (+% 0,3). Bilakaera
zerbait hobea da urte arteko kopurutan, 2012ko hirugarren hiruhilekoan baino 656
jarduera-lizentzia gehiago baitzeuden (% 1,8 gehiago).
Jarduera-motaren araberako xehatzeari erreparatuz gero, enpresa-lizentziak dira
ugarienak, Bilbon aktibo dauden lau lizentziatik hiru (% 76) baitira (27.472 guztira).
% 87 zerbitzu-sektoreko lizentziak dira (23.926 guztira), % 8 eraikuntzakoak (2.168
lizentzia) eta gainerako % 5 industria-jardueretakoak (1.378 guztira).
Azken hiruhilekoaren bilakaera kontuan hartuz, aktibo dauden enpresa-lizentzien
kopuruak % 0,4 egin du gora, kopuru absolutuetan 111 lizentzia gehiago zenbatu
baitira. Gorakada hori zerbitzuetako jarduerei atxikitako lizentziek (+84) eta
eraikuntzako jarduerei atxikitakoek (+28) eragin dute; izan ere, industria-lizentzien
kopurua ia ez da aldatu (-1).
Jarduera profesionalen eta jarduera artistikoen lizentziak ere ugaritu egin dira urteko
hirugarren hiruhilekoan: jarduera profesionalenak, guztira, 8.505 dira (bigarren
hiruhilekoan baino % 0,1 gehiago) eta artistikoak 278ra iritsi dira (% 0,4 gehiago).
jarduerak 2013.III ∆ %
Jarduera ekonomikoak 36.255 0,3
Enpresa-jarduerak 27.472 0,4
Industria 1.378 -0,1
Eraikuntza 2.168 1,3
Zerbitzuak 23.926 0,4
Jarduera profesionalak 8.505 0,1
Jarduera artistikoak 278 0,4
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
2013ko bigarren
hiruhilekoan baino 118
jarduera ekonomikoko
lizentzia gehiago
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
34
Atxikitako koadroan ikusten den bezala, enpresa-jardueraren bederatzi adarrek biltzen
dituzte Bilboko jarduera-lizentzia guztien % 57a. Jatekoak ez direnen txikizkako
merkataritzak 4.274 lizentzia ditu; ondoren datoz enpresei eskainitako zerbitzuak,
guztira, 4.228 lizentziekin. Epigrafe horiek biek Bilbon aktibo dauden lizentzia-kopuru
osoaren ia laurdena biltzen dute (% 12 bi kausotan). Sukaldaritza- eta janari-zerbitzuek
3.048 lizentzia dituzte (% 8 guztira), eta horietatik urruti daude eraikuntzako lizentziak
(2.168) eta janari, edari eta tabakoen txikizkako merkataritzarenak (2.043),
adierazgarrienak aipatzeko.
Halaber, azpimarratu behar da jarduera-adar nagusiek azken hiruhilekoan bilakaera
heterogeneoa izan duten arren, aldakuntzak (absolutuak eta erlatiboak) ez direla
handiak izan.
enpresa-jarduerak adar nagusiak 2013.III ∆ %
Txikizkako merkataritza, jatekoak ez direnak 4.274 0,1 Enpresei eskainitako zerbitzuak 4.228 1,0 Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak 3.048 0,0 Eraikuntza 2.168 1,3 Janari eta edarien txikizkako merkataritza 2.043 1,1 Handizkako merkataritza 1.525 0,7 Zerbitzu pertsonalak 1.314 -0,3 Higiezinen zerbitzuak 942 -0,1 Finantza- eta aseguru-zerbitzuak 849 0,0
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
Bederatzi jarduera-
adarrek biltzen dute
lizentzia guztien % 57a,
aldakuntza gutxirekin
azken hiruhilekoan
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
35
SOZIETATE BERRIAK
2013ko hirugarren hiruhilekoan zehar 149 merkataritza-sozietate berri sortu dira Bilbon;
horrek % 19,5eko atzerakada dakar iazko epe berarekiko (36 sozietate gutxiago kopuru
absolutuetan). Jaitsiera hori gorabehera, azpimarratu behar da aurten 626 sozietate
sortu direla Bilbon, 2012ko urtarrilaren eta irailaren artean lortutako ia zenbateko bera
(630).
Sortutako hamar sozietatetatik zortzi zerbitzu-sektorekoak dira (119 guztira), eta argi
eta garbi nagusi dira azpisektore hauetakoak: merkataritza eta konponketa, eta
higiezinen jarduerak eta enpresentzako zerbitzuak (38 eta 37 sozietate, hurrenez
hurren). 22 sozietate berri atxikitzen zaizkio eraikuntza-sektoreari (% 15 guztira) eta
gainerako zortziak, berriz, jarduera industrialei edo energiarekin lotutakoei (% 5).
Merkataritza-sozietate berriak
728 (2009)
744 (2010)
741 (2011)
830
(2012)
215 213
141
172
234
211
185 200
245
232
III-13 149
0
100
200
300
400
500
600
700
800
900
1000
100
150
200
250
300
2009 2010 2011 2012 I II III IV I II III IV I II III
2011 2012 2013
Urtekoa Hiruhilekoa
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera
Atzerakada nabarmena
sozietateen sorreran
hirugarren hiruhilekoan
zehar (-% 19,5)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura
36
2013KO III. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK
Azken datua
Δ Urte artekoa
(%) Aldia
LAN-MERKATUA
Biztanleria aktiboa (milakoetan)** 157,6 -4,5 III. hiruhil.
Biztanleria okupatua (milakoetan)** 130,7 -3,3 III. hiruhil.
Biztanleria langabea (milakoetan)** 26,9 -10,0 III. hiruhil.
Langabezia-tasa (%)** 17,06 -0,92* III. hiruhil.
Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kopurua)**
32.646 7,2 Iraila
Afiliatutako pertsonak (kop.) 161.436 -3,5 Iraila
Erregistratutako kontratuak (kop.)** 26.629 -8,6 III. hiruhil.
MERKATARITZA
Merkataritzako azalera handien salmentak (indizea)***
87,3 -4,9 III. hiruhil.
Pertsona afiliatuak 20.556 -3,5 Iraila
Kontsumoko prezioak (indizea)*** 104,0 0,7 Iraila
TURISMOA
Ostatu-gauak (kop.) 457.969 -2,8 III. hiruhil.
Bidaiariak (kop.) 232.178 1,5 III. hiruhil.
Batez besteko egonaldia (ostatu-gau/bidaiari) 1,97 -4,2 III. hiruhil.
GARRAIOA
Salgaien itsas garraioa (milaka tona) 5.489 13,5 Uztaila/Abuztua
Bidaiarien aireko garraioa 1.136.840
-11,7 III. hiruhil.
ENPRESA-JARDUERA
Enpresen jarduera-lizentziak 36.255 1,8 III. hiruhil.
Produkzio industriala (indizea)*** 81,1 -7,1 Uztaila/Abuztua
Merkataritzako sozietate berriak (kop.) 149 -19,5 III. hiruhil.
* puntu portzentualak
** Bilbon bizi den biztanleria
*** Bizkaiko adierazlea
Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.