BIZKAIKOHITZA
HITZA
Bost pertsonatik batek sexu abusuak jasaten ditu haurtzaroanbEgoera ikusarazteko, manifestazioaizango da etzi, AlgortanbAbusuak jasandako bi adingaberen amekin hitz egin du ‘Bizkaiko Hitza’-k b 2-5
Babesikgabe
Birziklatzea Animalia etalandare jatorriko hondakinak
biltzen aitzindari da Lea Artibai
8Hondartza kutsatuak Eguzkikdio ur zikinen isuriak agerian utzi
dituela saneamenduaren gabeziak
7Ostirala
2018ko ekainaren 22aIX. urtea358. zenbakia
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Ez omen da ikusi
nahi ez duena bai-
no pertsona itsua-
gorik, baina ikusi
nahi ez izateak ez
du errealitatea de-
sagerrarazten: biztanleen %20 in-
guruk sexu abusuak jasaten di-
tuzte haurtzaroan. Bost pertsona-
tik batek sexu indarkeriako kasu-
ren bat jasan du haurtzaroan, Eu-
ropako Kontseiluak 2010ean
osatutako ikerketa baten arabera.
13 urtetik beherako umeen arte-
an, lau neskatotik batek eta zazpi
mutiletik batek jasan du halako
eraso bat. Bizkaia ez da salbuespe-
na: adituek %23,3an kokatzen du-
te zifra. Isilpean gordetzen den
errealitatea da, ordea. «Haurren
kontrako abusuen %2 bakarrik
azaleratzen da abusuak gertatzen
ari diren bitartean». Hala baiezta-
tu du Aitziber Bañuelos Eraikiz
kolektiboko kideak. Argiago:
«Hamar erasotik bederatzi ezku-
tuan geratzen dira». Geldialdia
egin du berehala. «Erasoen %2 eta
%10 artean soilik ezagutzen bal-
din badira, zer gertatzen da gai-
nontzeko %90 horiekin?».
Begietako loturak kentzeko or-
dua dela dio Bañuelosek. «Gaiari
heldu behar diogu». Haurren
kontrako sexu indarkeriaren au-
rrean inpunitaterik ez lelopean,
manifestaziora deitu du Haurren
Kontrako Indarkeriarik Ez plata-
formak iganderako. Algortan
egingo dute protesta, eta
13:00etan abiatuko da, Telletxe
plazatik.
Tabua da, eta icebergaren pun-
taren punta besterik ez da jakiten.
«Ez dago gaiari buruzko datu ze-
hatzik, ezta ikerketarik ere».
Euskal Herriko lurraldeen eta
Bizkaiko errealitatearen azterke-
ta zehatzak falta dira, eta ezjakin-
tasun hori bihurtzen da haurren
kontrako abusuen arazoari hel-
tzeko oztopo nagusietako bat,
Bañuelosen arabera. «Epaitegie-
tan salatu direnak edo zerbitzu
sozialetan jakinarazi direnak bes-
terik ez da zenbatzen gaur egun.
Datu horiek aintzat hartzea beha-
rrezkoa den arren, errealitatearen
argazki txiki bat besterik ez dute
erakusten, eta ezinezkoa da ho-
rietatik abiatuta irakurketa oro-
korra egitea». Kontua da oso
kasu gutxi salatzen direla gaur
egun: %2 eta %10 bitartean jartzen
dute langa adituek. Ikusi nahi ez
duten begiek txostena argitaratu
zuen iaz Save The Children elkar-
teak, haurtzaroko sexu abusuei
buruzko hainbat argibiderekin,
eta, emandako azken datuen ara-
bera, epaitegietara iristen diren
haurren kontrako sexu abusuen
%90 ez dira ahozko epaiketara
iristen, aldez aurretik artxibatzen
baitira auzi gehienak.
Laburrean: kasu guztien %2 eta
%10 bitartean salatzen dira epai-
tegietan, eta horietatik %90 pro-
zesua bukatu aurretik artxibatzen
dira. Bada beste datu argigarri bat:
kasuen %2 soilik ezagutzen dira
abusua gertatzen ari den bitarte-
an. Hau da, %42-%75 inguruk hel-
duaroan azaltzen dute gertatuta-
koa, eta erasoak jasan dituzten
%28-%60 inguruk ez dute inoiz
kontatzen. Eraikiz kolektiboko
kideak argi du administrazio pu-
blikoak neurriak hartu behar di-
tuela. «Auzia lehen planora eka-
rri behar da, eta, horretarako, be-
harrezkoa da tokian tokiko iker-
ketak areagotzea. Formula sin-
plea da: borondate politikoa eta
baliabideak besterik ez da jarri be-
har».
Felix Lopez sexualitatean kate-
dradunak 1990eko hamarkadan
egindako ikerketa da orain arte
egin den sakonenetako bat. Ka-
nadako, AEBetako eta Europako
herrialdeetan 17 urtetik beherako
nesken %23-%25ek eta mutilen
%10-%15ek sexu gehiegikeriak ja-
san dituztela ondorioztatu zuen.
ERROAK
«Sistema patriarkala eta kapita-
lismoa». Elkarri lotuta dauden bi
ardatz marraztu ditu Bañuelosek;
eta azpimarratu du haurren kon-
trako sexu abusuak testuinguru
orokorrago batean kokatu behar
direla. «Arazoa estrukturala da.
Sistema patriarkala da haurtza-
roko sexu erasoak laguntzen
dituen faktoreetako bat. Genero
sistemak bereiztearekin batera,
gizartea mailakatzen du: goian
gizonak daude, ondoren datoz
emakumeak, eta beherengo mai-
lan adingabeak daude». Azken
maila horretan kokatu ditu men-
dekotasunak dituzten herrita-
rrak ere.
Zuzenean jaurti du datua:
«Haurren kontrako sexu abu-
suen %90 gizonek egiten dituzte.
Horrekin ez dut esan nahi %10
hori ahazten dugunik. Baina %90
horrek erakusten digu erroko
arazo bat dugula». Berehala jo du
errora: «Indarkeria sexuala bote-
re auzi bat da, praktika sexualen
bidez egiten den botere erakus-
taldia. Bada, gizarte honetan nork
du boterea?». Esan gabe doa
erantzuna. «Emakumeak edo-
zein ziklotan gara bortizkeriaren
biktima».
FAMILIA, GOTORLEKU NAGUSI
Sendia da sistema patriarkalaren
oinarrietako bat. Eta hori da, hain
zuzen, haurtzaroko sexu abusuen
sehaska nagusia. Hala baiezta-
tzen dute ikerlanek: adingabeen
kontrako indarkeria kasuen %65-
%85ean, erasotzailea eta biktima
familia berekoak ala inguru hur-
bilekoak dira. Familiartekoa izate
horrek eragiten du, besteak beste,
arazoa isilpean gordetzea. «Fa-
milia espazio pribatu gorena da
gure gizartean, eta, halako ka-
suen aurrean, familiak espazio
pribatu eta intimoa izateari utzi
eta espazio publiko eta ikuskatua
izateko beldurra egoten da».
Beste alde batera begiratzen da
horregatik. «Denok gara familia
baten parte, eta, beste etxe ba-
tzuetan halakoak gertatzen direla
ikustean, sentitzen dugu gurean
ere gerta daitekeela halako zer-
bait. Horren aurrean, nahiago
dugu errealitate hori ukatu eta ez
ikusiarena egin». Bañuelosek
argi du babeserako eremua dela
familia, baina baita bortizkeria
esparru ere. «Beste kontu bat da
biolentzia mota hori zein eratan
azaleratzen den».
Uste okerrak eraistearen beha-
rraz ere aritu da, eta tartean aipa-
tu ditu erasotzaile eta biktimeki-
ko egiten diren soslai faltsuak.
Uste guztien kontra, ez dago
eredu komunik. «Maila sozioe-
konomiko guztietan gertatzen
da. Ideologia, sinesmen eta erlijio
sistema guztietan eta jatorri guz-
tietako pertsonengan». William
E. Prendegast estatubatuarrak 30
urte eman zituen haurtzaroko
sexu abusuak ikertzen, eta eraso-
tzaileen profilaz, hala zioen:
«Nire jardun pribatuan eta insti-
tuzionalean ezagutu nituen era-
sotzaile gehienak pertsona atse-
ginak izan ziren: adeitsuak,
prestuak, jarrera onekoak eta oso
langileak. Atsegin emateko eta
onartuak izateko eginahalak egi-
ten dituzte».
USTE OKERRAK
«Abusatzen duenak erasoa pres-
tatu egiten du, argi eta garbi. Haur
adingabeak gainbegiratuta egon
ohi dira, beti dute adinekoren bat
inguruan. Hortaz, haurrarekin
egoteko aukera izan behar du
erasotzaileak, eta haren konfian-
tza irabazi». Gizartean zabalduta
dagoen usteetako bat iraultzen du
horrek: haurrei ezezagunekin
kontuz ibiltzeko aholkatzen zaien
bitartean, etxe barruan dago ara-
zo nagusia. «Gizarteak haurren
kontrako abusuen inguruan
duen irudia ez da batere errealis-
ta; oro har, ez dugu arazoa bade-
Gaiari buruz gutxi hitz egiten den arren, oso errotuta dagogizartean: bost pertsonatik batek sexu indarkeria motarenbat sufritu du haurtzaroan. Egoera ikusarazteko, protestaradeitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformakiganderako. Getxoko Telletxe plazan hasiko da, 13:00etan.
Esnatzeko garaia
13 urtetik beherako haurren artean, lau neskatotik batek
eta zazpi mutiletik batek jasan du erasoren bat. BIZKAIKO HITZA
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aAstekoa
d
Haurren kontrako sexu abusuakEzagutzen ez dena
nik jakiten, eta jakiten ez dena ez
da ikusten».
Sendia da haurtzaroaren abu-
suen gotorleku nagusia, eta kasu
gehienetan ez dago indarkeria eta
mehatxu zantzurik. «Biktimaren
eta erasotzailearen artean harre-
man afektiboa egon ohi da, eta
erasotzaileak ez du indarkeriarik
erabili behar erasorako. Sedukzio
bidez lortzen du nahi duen hori».
Arazo bikoitza dakar egoera ho-
rrek: erasoa jasan duenak abusua
ez identifikatzea, batetik; eta,
ohartzean, baimentzeagatik lotsa
eta errua sentitzea, bestetik.
ERRUDUNTASUNA
Gerta liteke erasoa jasan duenak
abusua ez identifikatzea edo «sa-
ritua» sentitzea: fisikoki gustatu
egiten zaiolako edo emozionalki
«gogokoena» izatearen balioa ja-
sotzen duelako. Bada, sedukzio
hori erabilita, errua «parteka-
tzen» du erasotzaileak. «Hortik
ateratzea oso zaila da. Gertatu de-
naz ohartzen denean berak ere
erasoa onartu duela sentitzen
duelako biktimak: konplize eta
egile sentitzen da. Beldurra, lotsa
eta kulpa sentitzen ditu». Galde-
ra jaurti du jarraian. «Nola aurre
egin estigma horiei guztiei?».
Adingabe baten azaletik hitz
egiten saiatu da. «Pentsa zer sen-
tituko duen: ‘Nola parte hartu dut
nik honetan? Nola onartu dut?’.
Berez maite eta estimatzen duzun
hori edo zugan eragin nabarmena
duen pertsona hori bera ari da zu
mintzen». Emakumeen kontra-
ko indarkeriaren kasuekin lotu
du erruduntasun sentimendua.
«Haur batentzat oso bortitza da
prozesua, familia edo inguru hur-
bila delako bere mundua eta, gaz-
tea baldin bada, normaltzat jo-
tzen duelako erasoa. Nola azaldu-
ko du haur batek zer gertatzen ari
den ez badu gauza negatibo edo
txar gisa ikusten? Are gehiago,
erasotzen diona ezaguna bada eta
egiten baldin badu maitasunez,
seduzituz eta xantaia erabiliz,
nola egingo dio aurre?». Familia
apurtzeko beldurrak ere isiltasu-
na gordetzera eramaten ditu ki-
deak maiz.
Aztarna fisikoen gabeziak are
gehiago zailtzen du erasoaren
identifikazioa. «Ebidentzia ala
froga fisikoak baldin badaude,
errazagoa da identifikatu eta sala-
keta jartzea, eta, gainera, konde-
na bat egotea. Baina sexu abusua
egiten duenak badaki hori. Uste
dugunaren kontra, errealitatea-
ren pertzepzioa dute erasotzaile-
ek, eta badakite zertan dabiltzan.
Beste kontu bat da minarekiko
duten kontzientzia nolakoa den,
baina badakite gizarteak ez duela
ontzat hartzen egiten ari direna».
HAURTZAROAZ
Haurrek zerbait azaltzen dutene-
an sinesten ote zaien galdetu du
Eraikiz kolektiboko kideak, eta
gizartean hedatutako baieztapen
bat bota du jarraian, adibide gisa:
«Haurren kontuak dira». «Zen-
bat aldiz esan dugu esaldi hori?».
Sarritan errepikatzen da umeek
irudimen handia dutela eta gezu-
rrak asmatzen dituztela. «Sinis-
ten diegu? Zerbait kontatzen du-
tenean, entzuten diegu?».
Gizarteak haurtzaroari ematen
dion balioaz jardun du, eta hel-
duarora iristeko igaroaldi soil
baten gisan ulertzen dela dio.
«Haurrak helduen bizi proiek-
tuaren parte dira; helduen behar
bat betetzeko objektuak. Denak
izan gara haurrak, baina ez da
ulertzen pertsonen edo gure bizi-
tzako nahitaezko prozesu gisa».
Ondorioa: «Ez dira eskubide
osoko pertsonak». Jasaten duten
mina gutxiesteaz gain, beraien
esana zalantzan jartzen da.
«Haurren eskubideez eta babe-
saz hitz egiten dugun arren, ez
dira subjektu eskubidedunak.
Objektu gisa hartzen ditugu, eta
hori da eraldatu behar dena».
JUSTIZIA
Haurren kontrako sexu abusuen
kasuan, arazoaren parte dira au-
zitegiak, eta ez aterabide. «Bikti-
mak zaintzetik urrun, delituan
eta erasoan jartzen da fokua erru-
duntasuna frogatzeko. Baina nola
frogatu lekukorik gabe egin den
abusua?». Eraikiz kolektiboko
kidearen hitzetan, ez du ez hanka
ez buru. «Salaketa sostengatuko
duten datuak biltzea omen da ga-
koa, baina normalean halakoetan
ez da ebidentzia fisikorik egoten.
Bada, zer egin behar da?». Erre-
paratu baino, biktima gehiago zi-
gortzen du. «Bada ordua lege bat
osatzeko haurtzaroaren kontrako
indarkeria desager dadin».
Hain zuzen, justizia sistemaren
hutsune horretan egiten du indar
Haurren Kontrako Indarkeriarik
Ez plataformak. «Haurra babes-
gabe utzi eta ama epaitzera pasa
ohi da justizia sistema. Adituen
txosten argiak izan arren, aintzat
hartu ez, eta dauden epaiketa gu-
txietan absoluzioak dira nagusi».
NEURRIAK
«Gizartearen kontzientziazioan
eta adituen formakuntzan lan
egin behar da. Ikastetxeetan hezi-
keta afektibo sexuala landu behar
da. Eta, oro har, indarkeria nola
desagerrarazi pentsatu behar du-
gu, mila adarretan arreta jarri or-
dez. Bullying-a, emakumeen
kontrako indarkeria... hamaika
programa ditugu, hamaika indar-
keria motaren aurrean preben-
tzioa lantzeko. Baina harremana
dago guztien artean. Hori guztia
landu egin behar da, eta tresnak
eman behar zaizkie ikastetxeei».
Utzikeria sumatzen du, ordea,
Bañuelosek. «Borondate politi-
koa balego, baliabide gehiago ja-
rriko lirateke honi guztiari aurre
egiten hasteko». Badaki eremu
politikotik harago doan auzia
dela. «Baina egiten den edozer
gauza asko da».
3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 22a Astekoad
Haurren kontrako
sexu abusuak
Ezagutzen ez dena
Ainhoa Larrabe Arnaiz Bilbo
Haurraren zaintza erabakikoduen epaiaren zain dagoela hartudu Jonek Bizkaiko Hitza —alaba-ren identitatea gordetzeko, asma-tutako izenak erabiliko dira—. Be-re alaba aitaren esku utz dezakesententziak. «Jada ez dut ezer es-pero». 2017ko azaroan kaleratuzuen Bizkaiko Lurralde Auzite-giak alabari sexu abusuak egitea-gatik aitaren aurka jarritako sala-ketaren ebazpena: froga nahiko-rik ez zegoela argudiatuta, erru-gabetu egin zuten. Absoluzioa jasota, zaintza par-
tekatua eskatu du aitak, eta dato-zen asteetarako espero dute era-bakia. Hiru urte igaro dira hau-rrak sexu abusuen berri emanzuenetik. «Alabak 6 urte dituorain, eta, ulertzen ez duen arren,badaki zer gertatu den. Epaiakzaintza partekatuaren aldekoebazpena kaleratzen badu, zeregin behar dut? Zer egin zion ja-kinda, nola utzi behar dut aitarenesku? Nola ematen zaio bueltaegoera horri?».Zorrotz bete du dena, hasiera-
tik. «Haurren kontrako sexu abu-suen protokoloak ezartzen duenbideari jarraitu diot hasieratik,eta, hala ere, nire aurka etorri daepaia». Urratsez urrats azaldu dudena, abiapuntutik: 2015ekoudazkenera egin du jauzi lehenik,orduantxe izan baitzuen alabarenabusuen berri. «3 urte eta erdi zi-tuen alabak. Autoan gindoazelaazaldu zidan aitatxorekin haserrezegoela». Zergatia galdetuta, aita-rekin egiten zituen «jolasak»azaldu zizkion amari, «oso moduesplizituan». Aitak egindako abu-suak zehaztasunez eta argi azalduzizkion. «Zeure buruak defentsamekanismoak aktibatzen ditu,eta pentsatzen duzu: ‘Ezin daizan’. Baina, era berean, badakizuezin dela beste ezer izan». Ospita-lera jo zuen, berehala.
Larrialdi zerbitzuetako pedia-trak artatu zuen haurra, eta sexuabusuen protokoloaren berrieman zion segidan, prozesuamartxan jar zedin. «Bi aukeraeman zizkidaten: nik neuk Er-tzaintzaren aurrean salaketa jar-tzea ala ospitaleak jartzea». Er-tzaintzan salaketa jarri, eta ospi-talera jo zuen berriz. «Iristerako,han zen auzi medikua». Beste az-terketa bat egin zioten haurrariegun hartan.
Bide malkartsuaGeldialdia egin du Jonek kontaki-zunaren puntu horretara heltze-an, eta gerora gertatu zenaren au-rrerapena egin du. «Pediatrareneta auzi medikuaren azterketetanni neu ere presente nengoen, ge-lako bazter batean. Inork ez zidankontrakorik esan». Bada, Bizkai-ko Lurralde Auzitegiaren senten-tziak balio gabe utzi zituen lehenegunean adituek egindako bi pro-ba horiek, azterketak egin bitar-tean ama presente egon zela ar-
gudiatuta. «Alaba manipula ne-zakeelakoan edo».Salaketa jarrita, atxilotu eta
urruntze agindua ezarri zioten ai-tari. «Bizkaiko Foru AldundikoZutitu zerbitzuarekin jarri nin-duen harremanetan Ertzain-tzak». Hara jo zuen Jonek, beraketa alabak tratamendu psikologi-koa jasotzeko. «Esan zidatenhaurrak ezin zuela tratamendu-rik jaso deklaratu arte». Hiru hi-labete pasatu zituzten esperoan.«Bien bitartean, ezin genion hau-
rrari ezer azaldu, gerora ez zeza-ten esan amak esandakoarekinkutsatuta zegoela haurra». Hi-tzordua iristean, haurrari galde-keta egin eta adituak esan zuenezin zela inolako ondoriorik ate-ra, haurrak ez zuelako ezer esan.«Proba eginda, Zutitu zerbitzukoterapian hasi eta hilabete batzukigaro zirenean, marrazki sexuali-zatuak egiten hasi zen alaba: tera-pietan egin zituen, eta baita ikas-tetxean ere».Aita eta bera azaltzen diren ma-
rrazkiak egin zituen haurrak, etasexu abusuen ekintza argi azal-tzen da marraztuta horietan.Hura ikusita, txosten bana egiteaerabaki zuten aldundiaren Zutituerakundeko terapeutak, batetik,eta ikastetxeak, bestetik. Frogaguztiak aldeko izan arren, kasuaartxibatu egin zuen Bilboko 5.Instrukzio Epaitegiak.
Dena alde eta dena aurkaErabaki horrek ez zuen geldiarazi.Epaiarekin konforme ez, eta hele-
gitea jarri zuen. «Nor-malean, jendea bidearenpuntu honetan geratzenda, eta normala iruditzenzait: epaitegien prozesuhauek guztiz suntsiga-rriak dira, eta gerta litekealaba galtzea ere». Ara-ba, Bizkaia eta Gipuzkoadira epaitegietan sexu-abusu kasu gutxien du-
ten lurraldeak: 3,3 kasu 100.000adingabeko —gainontzeko lurral-deetan 12,1ean dago kopurua—.Helegitea onartu, eta 2017ko
udazkenean egin zen epaiketa,Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Jo-nek azaldu duenez, haurrarenkontrako abusuak epaitu bainogehiago, ama bera epaitu zuten.Bikotekideen arteko harremanaez zegoen bere onenean; eta, hau-rrak sexu abusuak azaldu zizkionegun berean, liskarra izan zuenbikoteak. Bada, egoera biak lotu
zituen aita errugabetzat jo zuensententziak: gurasoen arteko tira-bira eta haurraren aitortza. Hone-la dio epaiak: «Imajina daitekeeneszena bat da: autoan doan amabat, histerikoki, aitaren kontrazarataka, sukarra duen haur bate-kin [...] zeinari, bat-batean, amak,dagoen egoeran, galdetzen dionzer den aitak egiten diona [...]».Alabaren sexu erasoak frogatu-
tzat ematen zituzten txosten guz-tiak ere balio gabe utzi zituen sen-tentziak. Pediatrak eta auzi medi-kuak egindakoen inguruan, ho-nela jasotzen du epaiak: «Amaaurrean dagoela egin dira, hau-rrak entzun ondoren amak aitariburuz esandako irain larriak etagarrasiak». Jone: «Nik esaten zi-datena egin nuen une oro». Zuti-tuko adituak egindako txostenaeta ikastetxeak osatutakoa ere ba-lio gabe utzi zituzten epaileek. Ar-gudioak: haurraren terapietanama ere egoten zela eta ikastetxe-ko irakaslea amaren familiarenezaguna dela. Biak gezurtatu dituJonek. «Alabaren irakasle izen-datu zutenean ezagutu nuen ira-kaslea, eta haurraren terapietanni kanpoan egoten nintzen,zain». Ondorioa argia dela dio. «Hau-
rraren azalpenetan eta dauden
froga guztietan indar egin ordez,nigan jarri zuten arreta epaileek:nire jeloskortasunetan edota nikhaurra manipulatzeko egin neza-keen ahalegin horretan. Halakokasuetan, amen kontrako krimi-nalizazioa izugarria da. Gure hitzada zalantzan jartzen duten lehe-na». Aita errugabetzen duenepaia jasota, haurraren zaintzaerabakiko duen ebazpenaren zaindago Jone.
Nazio Batuen Erakundera«Salatzeko eta salatzeko esatendute kanpainetan. Hori ardura-gabekeria hutsa da! Ez baituteazaltzen salaketa jartzen den unehorretatik bertatik zure haurra-ren babesa ez dela berriz egongozure esku. Inoiz gehiago ez. Ez di-zute azaltzen adin nagusikoa denarte ezin izango duzula erabakizure alaba nola babestu». Ez duetsi, halere: «Nik haurrari sinis-tuko diot beti». Eta indar horre-kin egingo du aurrera. Nazio Ba-tuen Erakundera joko du orain.«Ez nago konforme, eta NBEraeramango dut kasua». Haurrenkontrako sexu abusuen epaiketaeta sententzia gutxi daude. «Ni-reak jurisprudentzia sor dezake,eta hori da ezinbestean eragotzinahi dudana».
«Protokoloari zehatz jarraitu nion, eta nire aurka etorri da»
Jone b Sexu abusuak jasan dituen haur baten ama
Aitak sexu abusuak egiten zizkiola kontatu zion Joneri —izen asmatua da—haren 3 urteko alabak. Epaitegietan oztopoak besterik ez du aurkitu: «Nire kontra egin dute». Zaintza erabakiko duen epaiaren zain dago.
JUN
E P
RIE
TO
/ F
OK
U
«Halako kasuetan, amenkontrako kriminalizazioaizugarria da. Gure hitza dazalantzan jartzen den lehena»
«Nik haurra sinistuko dut beti.Ez nago konforme epaiarekin,eta Nazio Batuen Erakunderaeramango dut kasua»
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aAstekoa
d
Haurren kontrako sexu abusuakLekukotzak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Azken hogei egunetan zortzi aldiz
ospitaleratu du alaba Gurutzeta-
ko ospitalean, eta beste behin Ba-
surtukoan. 13 urte eta erdi ditu
alabak, eta irauli egin zaio bur-
muina. Antsietate izugarria du,
dardarak etortzen zaizkio, eta ko-
rrika hasten da bat-batean; oihu-
ka alde batetik bestera. Aita kar-
tzelara sartzeko oihukatzen du,
hilda nahi lukeela, berari sufria-
razi dion bezala sufri dezala nahi
duela. «Alde batetik bestera ko-
rrika oihukatzen du hori, leihoak
eta ateak zabaltzen ditu, mundu
guztiak entzun dezala nahi duela
dio». Argi du gaztetxoaren amak,
Elenak –asmatutako izena da–:
«Traumak eragindako estresa
du». Ospitalera eramaten du ha-
lakoetan: «Lasaigarriak eman,
medikatu, medikatu eta medika-
tu egiten dute». Eta etxera bidal-
tzen dute. Gero eta medikamentu
gehiago eman dizkiote, gainme-
dikatzeraino. Horrexek eragin dio
azken ospitaleratzea, igandean:
«Gehiegizko medikazioa dela eta,
garbiketa egin behar izan zio-
ten»; gaindosia zuen.
Duela hogei egun eman zion
gaixoaldiak gogorren alabari, eta
ordutik bururik altxatu ezinik da-
bil neskatoa. Bizkaiko Auzitegiak
aitaren aurkako salaketa artxiba-
tu zuela jakin zuen orduan. «He-
legite guztiak agortuta zeudela,
eta ezin zela besterik egin». Or-
dutik sortzen zaizkio dardarak,
korrikaldiak, oihuak, konbultsio-
ak. «Ez dut lortzen lasaitzea. Bere
burua gauza berean du beti».
Asteburua aitarekin igaro eta
egun batzuetara alabak egindako
kontakizunaren ondoren jarri
zuen salaketa Elenak. Aitona-
amonak ere aitarenean egongo
zirela eta, lasaiago joan zen aste-
buru hartan alaba, epaitegiek
agindutakoa bete eta asteburua
aitarekin pasatzera. Baina aitona-
amonak mediku proba bat egite-
ra joan zirela eta aitarekin baka-
rrik geratu zela esanez deitu zion
alabak telefonoz. «Ez nuen ezer
egin», dio amak kulpa sentipena-
rekin; «Ez nintzen bila joan».
Egun batzuetara kontatu zion
alabak gertatutakoa: neskatoa
dutxatik atera zenean, sexu era-
soa egin zion aitak.
Ez zen lehen aldia ez bigarrena.
Salaketa jarri aurretik auzi medi-
kuarekin egon zirenean, ukituak
«aspalditik» egiten zizkiola ai-
tortu zuen alabak; «betidanik»
egin izan dizkiola. Non eta nola
ere kontatu zuen; bai auzi medi-
kuaren aurrean, bai astebetera ai-
taren aurka egin zen epaiketan.
Baina ez xehetasun guztiekin.
Epaileen ustez, xehetasun gutxie-
girekin inor zigortzeko. Inor zi-
gortzeko, eta haurra babesteko
neurriak hartzeko. Auzi medi-
kuen txostenak ez du gezur zan-
tzurik ikusten neskatoaren kon-
takizunean. Epaiketan esanda-
koa ere kontaketa horrekin bat
datorrela dio epaiak. Baina hau-
rrak ez dituela eraso eta abusuak
sakon kontatzen.
13 urteko neskaren beste egoe-
ra bat ere ez du kontuan hartzen
auzitegiak: «Autismo puntu bat
du alabak, gaitasun kognitiboan
nabarmen eragiten diona: adie-
razteko eta harremanak izateko
arazoak ditu. Isila da, eta azaltzea,
adieraztea kosta egiten zaio». Eta
bere adinekoak baino haurragoa
da. Horrekin lotzen du Elenak
kontakizunen laburtasuna.
Laburrak izanagatik, esangu-
ratsuak dira neskaren hitzak. Se-
xu abusuak kontatzen dituela dio
auzi medikuak txostenean. «Han
zergatik dagoen badakien galde-
tzean, baietz erantzuten du; ‘aita-
rengatik’ dagoela han». Aitaren
kontu hori zer den azaltzeko es-
katzean, sexu ukituak egiten diz-
kiola kontatzen du, besteak beste.
Baina horrenbeste galderare-
kin nekatu egiten da neskatoa,
gero eta gehiago, eta ez du eran-
tzuteko gogorik izaten. Izan ere,
berriki auzia artxibatu egin dute;
baina ez du lehen salaketa, eta ez
du lehen artxiboa.
2010. urtean jarri zuen Elenak
lehen salaketa haurraren kontra-
ko abusuen harira. 5 urte zituela
kontatu zion, lehen aldiz, aitak
egiten ziona. Barakaldoko epaite-
gira jo zuen orduan amak. Azken
kasuan bezala, epaiketa arina
egin zioten aitari, eta artxibatu
egin zuten auzia. Orain bezala,
epaileen ustez haurrak ez zituen
erasoak behar besteko xehetasu-
nekin deskribatu. «Sekula ez
dute haurra entzun, eta sekula ez
dute kontuan hartu
adierazteko arazoak di-
tuela», kexu da Elena.
Orduko hartan epaileek
ebatzitakoari jarraituta,
umeak ez zuen gaua aita-
rekin igaroko, baina bai
egun osoak.
Ondorengo zortzi ur-
teetan «zorte bat» izan
duela dio Elenak. Aurrez
urteetan amaren aurka egindako
eraso jarraituaren ondorioz,
urruntze agindua izan zuen aitak
Elenarekiko, eta, horri esker,
umea ere ez zen aitarekin egoten,
edo aldundiaren elkarguneetan
egoten zen bestela, gizarte langi-
leen begiradapean.
Baina neurri horiek bertan be-
hera utzi zituzten denboraren po-
derioz, eta aitak, noizean behin,
alabarekin egoteko epaitegiek
baimendutako eskubidea erabili
du. Legez, astelehen, asteazken
eta ostiraletan egon daiteke bere-
kin, eskolatik ateratzen denetik
19:00ak arte. Asteburuetan, la-
runbateko 11:00etatik igandeko
19:00ak arte. Amak sekula ez dio
bisitarako aukera ukatu nahi
izan; aita-alabak bakarrik ez ego-
tea du helburu. «Beste norbait
ere bazegoenean lasai joaten
zen». Azkenaldian, ordea, zaildu
egin dira gauzak. Azken salake-
ten harira, neskatoak ez du aita
ikusi ere egin nahi, eta eskolara
bila joan zaionean eskolan itxita
ere egon da moja eta zaintzaileen
artean gordeta, atera gabe, ama
bila joan zaion arte.
Egoera muturrera iritsi dela
eta, oraingoz ez duela bisitarik es-
katuko jakinarazi du aitak. Baina
horretarako aukera emana dio
auzitegiak. «Aitak hala nahi
badu, berekin utzi behar dut aste-
buru osoa». Eta gauza bakarra es-
katzen du oraindik: alabak aitare-
kin egon behar badu, zaintzapean
egon dadila; sekula ez bakarrik.
«Zergatik ez dute haurra babes-
teko neurririk hartzen? Hori ezin
dut ulertu. Zergatik?».
«Aitak hala nahi badu,berekin utzi behar dutalaba asteburu osoa»
Elena b Sexu abusuak jasan dituen haur baten ama
Alabak kontatutako sexu abusuengatik lehen salaketa 2010ean jarri zuensenar ohiaren aurka. Iaz beste bat. Bi kasuak artxibatu dituzte, eta, horrenberri izatean, ospitalerako joan-etorrian du 13 urteko alaba, estresak jota.
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Astekoa
d
Haurren kontrako sexu abusuak
Lekukotzak
«Traumak eragindako estresadu, eta medikatu eta medikatuegiten dute; gaindosiagatikgarbitu egin behar izan dute»
«Zergatik ez dute haurrababesteko inolako neurririkhartzen? Hori ezin dut ulertu.Zergatik? Ezin dut ulertu»
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aIritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Mundialarenharira (I)
Lehen Mundu Gerran su-eten ez-ofizial bat egonzen 1914ko Gabonen in-gurumarian. Gabon-
egunean, Alemaniako Inperiokosoldaduak eta soldadu ingelesakberaien lubakietatik irten zireneta, lurrean botata zeuden aldebietako gorpuak ehortzi eta gero,elkarrekin Gabon-kantak abes-ten hasi ziren. Hurrengo egune-an, Eguberri-egunean, opariaktrukatu zituzten eta, diotenez, biegun geroago, su-zelaia futbol-zelai bihurtu eta futbol-partidabat jokatu zuten. Gerra ez baina,gutun batzuetan jaso denarenarabera, alemanek irabazi omenzuten, hiru eta bi, norgehiagokahura. Orduan ere bete zen, beraz,
Gary Lineker futbolari ingelesak,hirurogeita hamar urte eta Mun-du Gerra bat geroago, jaurti zuensententzia: futbola da hamaikahamaikaren aurka aritzen direneta beti alemaniarrek irabaztenduten kirol bat. Zoritxarrez, su-eten inprobisatuaren ostean Ge-rrak lau urte gehiago jarraituzuen.Egunotan, ondo dakizuenez
—«nola ez jakin», auhen egingozuen zuotako askok—, ErrusiakoMunduko Kopa jokatzen ari diramunduko 32 estatutako futbol-selekzioak. Hara begira dagomunduaren zati handi bat, bainaez dago, inon, ezelango tregoarik:segitzen dute gerrek, atentatuek,liskarrek... jarraitzen du goseak,
pobreziak, injustiziak... Oraindikere itotzen dira itsasoan horieta-tik ihesi doazen pertsonak... Etabien bitartean, futbol-txapelke-tarako atondutako zelai dotoree-tako palkoetan, badakuskigu Putin, Merkel, Macron, SaudiArabiako erregea...Amorragarria da ikustea fut-
bola, hein handi batean, zerbihurtu duten; hau da, negozioa,batez ere; eta, kasu honetan, geo-politika. Ez da oraingo kontua,ordea. Eduardo Galeanoren ElFútbol a sol y a sombra liburuguztiz gomendagarrian hainbatkontu ageri dira: Italiak 1934koeta 1938ko Munduko Futbol Txa-pelketak aberriaren eta Mussoli-niren izenean irabazi zituen, etajokalariek Italia goratzen eta agurfaxista egiten hasten eta amai-tzen zituzten partidak. 1954koMundialean, Suitzan, finaleanHungariak Brasil hartu zuenmendean. Bada, Brasileko ordez-kariek arbitroa —ingelesa bera—
salatu zuten FIFAren aurrean,«Mendebaldeko zibilizazioarenaurka, kristautasunaren aurka,eta nazioarteko komunismoarenalde egin zuelako». Zer esanik ez,Argentinan jokatu zen 1978koMunduko Kopakoa. Videla dikta-doreak Joao Havelange (ordukoFIFAko presidentea) kondekora-tu zuen. Eta Argentinak Kopa es-kuratzen zuen aldi berean, atxi-lotuak torturatzen eta erailtzenziharduten Armadaren Mekani-ka-Eskolan, Auschwitz argenti-narrean.Eta, hala eta guztiz ere, zera
diot, hori guztia joko zoragarribaten ifrentzua dela. Kontraesa-nak kontraesan, futbolak berebaitan gordetzen du oraindik sor-tu zeneko bulkada, alegia, jokoaIngalaterrako college-etatik irte-narazi eta langile-klaseak kirolhura beretzat hartzea eragin zue-na. Bai eta Lehen Mundu Gerrako1914ko su-etenean soldaduak ba-loia hartzera bultzatu zuena.
Amorragarria daikustea futbola,
hein handi batean,zer bihurtu duten; hau da, negozioa,
batez ere; eta, kasuhonetan, geopolitika
Bizkaiko Hitzak irakurleen esku-
titzak plazaratzen ditu. Ez dituzte
1.400 karaktere baino gehiago
izan behar, tarteak barne, eta
Bizkaiko Hitzak mozteko esku-
bidea du. Helbide honetara bida-
li behar dira, izen-abizenak eta
herria adierazita: Bizkaiko Hitza,
Uribitarte kalea 18-3.C, 48001
Bilbo. Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko aukera ere badago,
ondoko helbidera idatzita:
%
Taxiek erabiltzaileaatarian sartu arteitxaron behar dute
BILBO bTaxi gidariek itxaronegin beharko dute erabiltzaileaketxe atarira sartu arte. Araudianhala jaso dadila onartu du Bilbo-ko Udalak. Segurtasuna berma-tzeko neurria izateaz gain, erabil-tzailea etxeko atari aurrerainoeraman ahal izateko neurria erebada. Horrez gain, aurrerantzeanetxeko animaliak eraman ahalkodira taxian, aurrez jakinarazita.
Irudia b Ondarroa
Garrek jan dute Ortiz kontserben lantegi zaharraOndarroako Ortiz kontserben lantegi zaharrean sutea gertatu zen astelehen gauean. Eraikina hutsik zegoen, eta ez zen inor zauritu. Hala ere, suaren
indarra ikusita, lantegiaren ondoko lau eraikin hustu zituzten. 40 familia etxetik atera behar izan zituzten, kea arnasteko arriskua zutelako. Udalak ki-
roldegia jarri zuen euren zerbitzura, baina gehienek senide eta lagunen etxeetara jo zuten. Sutea kontrolpean geratu zen gauerdi aldera. Hala ere, lan
handia izan zuten erabat menderatzeko. Eraikina eraisteko agindu du udalak, «kolapsatzeko arrisku handia» dagoelako. NEREA BEDIALAUNETA / HITZA
Euskara planariekarpenak egitekoepea zabaldu dute
GETXO bDatozen lau urteetarakoEuskara Sustatzeko Ekintza Pla-na osatzen ari da Getxoko Udala.Horri ekarpenak edota iradoki-zunak egiteko epea zabaldu du,uztailaren 8ra arte. Bestalde, hi-tzarmena sinatu du AlgortakoDendak elkartearekin, euskaraerabili nahi duten bezero eta den-den artean zubi lana egiteko.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Hainbat herritar aztoratu zirenjoan den astean Uribe Kostakohondartzetan bainua hartzekodebekua ezarri zutelako. Banderagorria zegoen, baina itsaso zaka-rrik ez. Gero jakin zen ur zikinenkutsadurak eragin zuela debe-kua. Garikoitz Plazaola (Andoain,Gipuzkoa, 1971) Eguzki talde eko-logistako kidea da. Saneamenduahobetzeko beharraz mintzatu da.Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoare-kin hitz egiten ere saiatu da Biz-kaiko Hitza, baina esan dute ezdutela emango elkarrizketarik.Astebetetik gora egon da ban-
dera gorria hainbat hondartza-
tan ur zikinek eragindako kutsa-
duragatik. Zer gertatu da?
Uraren Agentziako teknikariekeman diguten informazioarenarabera, eurite oso indartsu eta ja-rraituak egon dira, eta horrek urpilaketa sortu du saneamendusistema osoan. Galindoko [Sestao]hondakin uren araztegiak gainez-ka egin du, eta, ondorioz, kasuhauetarako prest dauden husteuneak ireki behar izan dituzte.Hala, saneamenduko ur zikinak,tratatu gabe, itsasadarrera isuridira. Galindoko araztegiko ureidagokienez, lehen mailako trata-mendua soilik egin ahal izan die-te; alegia, hondakin solido han-diak kendu besterik ez. Egun ba-tean baino gehiagotan bakteriozbetetako ura isuri dute itsasada-rrera. Ondorioz, hondartzetakouraren kalitatea jaitsi egin da, bai-nua hartzea ezinezko egiteraino. Ohikoa da euri jasa handiak
daudenean ur zikinak araztu
gabe isurtzea?
Ekaitzak leku sakabanatuetangertatu ohi dira. Kasu honetan,ordea, euri jasa horiek orokorrakizan dira, zabalduak. Horrek era-gin du jasotako ur kopurua han-dia izatea. Hala ere, badirudi BilboHandiko saneamendu sarean ur-
tean behin baino gehiagotan ire-kitzen direla hodiak itsasadarreraura isurtzeko. Datu zehatza ezdaukagu. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoaren
arabera, kutsadura ez dute era-
gin araztegietatik atera diren
emariek, baizik eta araztegieta-
ra iritsi gabe behar bezalako tra-
tamendua jaso ez duten urek.
Bi gauza gertatu dira: 200.000metro kubiko isuri dira zuzeneansaneamendu sistematik. Eta iabeste 200.000 isuri ditu Galindo-ko araztegiak berak, guk dauka-gun informazioaren arabera. Zer-nola dago saneamendu sa-
rea? Urdaibain ere, biosferaren
erreserba izan arren, osatu gabe
dago. Ba al daukazue Bizkaiko
egoeraren argazki osatua?
Ez, ez daukagu datu zehatzik.Guk ere salatu izan dugu behinbaino gehiagotan bereziki deiga-rria dela Urdaibaiko kasua. Bate-tik, Bilbo Handia kenduta Biz-kaian dagoen biztanle bilgunehandiena delako —itsasadar osoakontuan hartuta— oraindik urakaraztu gabe isurtzen dituena. Bes-tetik, Urdaibaiko BiosferarenErreserbari buruz ari garelako.Deigarria da Euskal Herrian ba-bes neurririk handiena daukaneremua delako, Bardearekin ba-tera. Baita, itsasadarra izanik,bere uretan eta inguruan sortzendiren ekosistemengatik ere. Etahain justu, leku horretan, ur zikinasko eta asko zuzenean isurtzendira itsasadarrera. Bertako hain-bat hondartzatan ere —gehiene-tan— ekaineko egun batean debe-katuta egon da bainua. Hala ere,gertakaria ez da izan Bilbo ingu-ruan bezain iraunkorra. Normala da 2018an saneamen-
du sare osatu eta egoki bat ez
izatea?
Ustez, izan beharko genuke. Kon-tua da, batetik, administrazioekez diotela behar adina garrantzieman saneamendu sistema osatu
eta egin beharreko tratamenduguztiak egiten dituena edukitzea-ri. Horren eraginez, gizarteak ereez dio ematen duen garrantzia.Jendeari galdetuz gero, joera ho-rrek eraginda, ia ziur garrantzihandiagoa emango diete lurretikgora egiten diren eraikuntzei lu-rretik beherako azpiegiturei bai-no. Eta saneamendu sistemarenzatirik handiena lurpean egitenda. Bestetik, benetan ez da inber-titu behar zen beste. Jaurlaritza-ren aurrekontuak eztabaidatu di-renean, behin baino gehiagotansalatu dugu nola saneamendugaietarako aurrekontua murriz-ten joan diren urtez urte. Iazkoaizan zen, oker ez banaiz, gorakaegiten hasi zen lehena. Horrenguztiaren ondorioz, Bizkaian zeinbeste herrialdeetan saneamendusarea atzeratuta dago. Eusko Jaur-laritza ez da errudun bakarra, or-dea. Berdin esan genezake esta-tuaren zein aldundiaren inber-tsioei buruz. Hala ere, aldundiek,proportzioan, esfortzu handiagoaegiten dute. Salatu duzue erakunde eta ad-
ministrazio publikoek ez dutela
eman informaziorik. Nori zego-
kion azalpenak ematea?
Jokabide arrunta da. UrarenAgentziak, Bilbo Bizkaiko Ur Par-tzuergoak eta Osasun Sailak ezdute ohiturarik era horretako in-formazio jarraitua emateko. He-rritar askoren kexak jaso dituguguk gertatu denari buruz galdez-ka: ea isuri larririk gertatu ote denBilboko portuan eta beste galde-tzen zuten. Jendeari informazio-rik ematen ez zaionean, edo in-formazio hori egokia ez denean,espekulazioari zabaltzen zaizkioateak. Alarma soziala eragin de-zake informazioa ez emateak.Bestetik, gure eskubidea ere badainformatuta egotea. Zer gertatzenda sorosleek hondartzatik aldeegiten dutenean? Bandera jaitsiegiten dute. 21:00etan banoa
hondartzara, ez dakit ura kutsa-tuta dagoen. Kartel bat jarriko zu-ten nonbait abisatzeko. Baina ezbanoa espresuki bertara, ez dakitur hori ez dela egokia bainurako.Jakitun dira ez dutela informa-zioa ematen.Kaltea gertatu da jada, baina be-
rriz errepika liteke. Zein baliabi-
de beharko litzateke gauza bera
ez gertatzeko?
Zaila da epe motzeko neurriakhartzea. Araba, Bizkai eta Gipuz-koako datu bilketa bat egin be-harko litzateke, eta ikusi benetanzein den egoera: zenbat hoditeriadagoen ur zikinak eta garbiak be-reizita eraman ditzakeena. Zer-bait egon behar du; izan ere,
ekaitz tankeak eraikitzen ari dira,eta eraikitzen jarraitzeko asmoadute. Tankeon helburua da orainjasan dugun gertakari baten an-tzekoen aurrean arazoak saihes-tea. Ekaitza dagoenean eta hodi-teriatik araztegiak araz dezakee-na baino ur gehiago doanean bil-tegi bezala jokatzen duten guneakdira. Egoera normaltzen denean,pixkanaka hortik ura ponpatzenjoaten dira, araztu ahal izateko.Ekaitz tanke horiek egitea da ir-tenbide bakarra? Era horretakoeraikuntzez bete behar dugu lur-pea? Oreka bilatu behar dugu.Hoditeria bikoiztu daiteke gunebatzuetan? Ikusi beharko da kasubakoitzean zer den egokiena.
«Ur zikinak, tratatugabe, itsasadarreraisuri dira»
Garikoitz Plazaola b Eguzki talde ekologistako kidea
Plazaolaren arabera, Bilbo Handian urtean behin baino gehiagotanirekitzen dituzte saneamendu sareko hodiak ur zikinak itsasadarreraisurtzeko. Informazio gardena izateko eskubidea nabarmendu du.
ANDONI CANELLADA / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Berbetan
Nerea Bedialauneta Alkorta
Bizkaian aitzindaribihurtu da Lea-Ar-tibai eskualdea ma-teria organikoarenbilketari dagokio-
nez; organiko osoa jasotzen duenlehen eskualdea da. Hau da, lan-dare jatorriko hondakin organi-koez gain, animalia jatorrikoakere biltzeari ekin diote. Lea-Arti-bai Amankomunazgoaren eki-menez jarri dute martxan.Landare eta animalia jatorriko
hondakin organikoak gaika bildueta edukiontzi marroia erabiltzenhasi dira. Amankomunazgokoarduradunek nabarmendu dute-nez, Gipuzkoan, esaterako, aspal-ditik jasotzen dute organiko osoa,baina Bizkaia mailan eurak izandira hori egiten lehenak. «Foruereduari jarraituz, orain arte lan-dare jatorriko organikoa jaso dabakarrik Bizkaian. Mundu maila-ko adituek diotenez, animalia ja-torriko hondakin organikoetatikjasotzen den konposta hobea da.Azkarrago berotzen da, eta, hor-taz, beharrezko tenperatura erearinago lortzen da. Materia ere as-koz higienizatuagoa da, eta sal-monella edo E. coli moduko bak-terioak hil egiten dira». Eskualdeko sei herritan —Be-
rriatuan, Etxebarrian, Lekeition,Markina-Xemeinen, Ondarroaneta Ziortza-Bolibarren— jasotzenda materia organikoa. Bilketagazhasten lehenak Berriatua eta On-darroa izan ziren, 2017ko aben-duan, eta otsailean gainontzekolau herrietan ezarrita zegoen bil-keta sistema berria. Hilabete gutxi igaro badira ere,
amankomunazgoko arduradu-nak pozik agertu dira emaitzekin.Oraingoz, 2018ko lehen hiru hila-beteetako datuak dituzte esku ar-tean, eta hurrengo hiru hilabetee-takoak uztailean jakingo dituztezehatz-mehatz. Datu esangura-tsuak jaso dituzte, eta organikoa-ren bilketaren joera gorakoa dela
azpimarratu dute. Lehen hiruhi-lean, 217 tona organiko jaso dituz-te; bigarrenean, berriz, apirila etamaiatza batuta, 154 izan dira.Jasotako hondakinen kalitatea
neurtzeko karakterizazio ikerke-ta ere egin dute, eta jasotzen denkopurutik %94,87 konpostaga-rria dela aitortu dute; errefusa soi-lik %5,13 da. «Datu oso onak dira.Hala ere, zer hobetu badagoelauste dugu. Tartean poltsak, pape-ra eta kartoia, botikak, beira etametalak ere jaso dira eta. Organi-koarekin batera jaso den errefusakopuru hori jaitsi beharra dagoelairuditzen zaigu».
Txartel magnetikoagazAmankomunazgoak 86 edukion-tzi marroi ipini ditu herritarreneskura, baina hurrengo hilabete-etan gehiago ipintzea aurreikusidute. «Udan, esate baterako,hondartza inguruetan ipiniko di-tugu edukiontziak».Organikoaren bilketa egiteko
kitak banatu dituzte etxez etxe.Hondakinak biltzeko ontzi txi-kiak, poltsa konpostagarriak,edukiontziak zabaltzeko txartelmagnetikoak eta hondakinak no-ra bideratu behar diren zehazten
duten eskuorriek osatzen dute ki-ta. Era berean, herritarrei bilketaondo egin ahal izateko hainbatxehetasun ere eman dizkiete. Kanpainarekin aspaldi hasi ba-
ziren ere, oraindik ere badira kitajaso ez duten herritarrak. Azaldudutenez, herritarren %25ek ezdute ezer bereizten —datua etxekopuru osoak kontuan hartutaezarri da, etxe hutsak barne—.«Ondo egiten duena saritu eginbeharko genuke, kuota igo gabe,eta bereizten ez duenari zergakigo, Europako ereduari jarrai-tuz». Kita oraindik jaso ez due-
nak bere herriko udaletxera joedo 900-10 48 78 doako telefono-ra deituta eska dezake. Organikoa bereizi nahi dute-
nentzat, gainera, kita jasotzea be-har-beharrezkoa da. Kalean dau-den edukiontzi marroiak ireki-tzen dituen txartel magnetikoabertan dator. Amankomunazgo-ak, oraingoz, organikoa biltzekoezarri du txartela, baina etorkizu-nean errefusa batzen duen edu-kiontziari ere ezarri edo ez azter-tzen ari dira. Kitean banatzen diren poltsa
konpostagarriak eta ontzia era-biltzea gomendatu dute, gainera.«Poltsak ez dira hertsiak, beraz,materiak transpiratzeko aukeradu. Banatu ditugun ontziek erezuloak dituzte, materia organiko-ak sor dezakeen ura lurruntzeko.Ur hori lurruntzen denean mate-ria sikatu egiten da. Horrenbes-tez, ez du usainik botatzen. Ontziitxi bat edo bestelako poltsa baterabiltzen baldin bada, ostera,hor dagoen ura ez da lurruntzen,eta, materia hori usteltzen denez,kiratsa sortzen du». Horren harira, poltsa organi-
koak eskuratzeko makinak On-darroan (udaletxeko beheko bu-
legoetan), Markina-Xe-meinen (Artibai kalean)eta Lekeition (Merkatuplazan) daudela gogora-razi dute. Gainerako he-rrietan udaletxean esku-
ra daitezke, doan. «Jendea pol-tsak hartzera joatera animatunahi dugu». Ondarroan makina lekuz alda-
tzea ere aztertzen ari dira. «Maki-na Alamedako udal lokalean ipinidugu, baina, hainbat herritarrekesan digutenez, urrunegi dago.Aztertzen ari gara kiroldegira edoliburutegira aldatzea. Bi toki ho-rietan, gainera, malguagoa da or-dutegia».Herritarrak ez eze, organikoa-
ren sortzaile handiak ere asteonhasiko dira organikoa batzen.Amankomunazgoak egindako
kanpainari esker, organikoarensortzaile handiak diren 91 puntuberri hasiko dira organikoa be-reizten. «Eskualdeko denda, ta-berna eta bestelako komertzioe-kin harremana egin eta gero, Be-rriatuan hiru dira parte hartukoduten sortzaile handiak; Etxeba-rrian, bat; Lekeition, 39; Marki-na-Xemeinen, hamasei; Onda-rroan, 30, eta Ziortza-Bolibarren,bi. 91 daude, oraingoz, eta Aman-komunazgoak, gutxienez, 120batu nahi ditu.
Herritarren eskuOraindik izena ematerik eduki ezduten merkatariek Amankomu-nazgoaren bulegoetan ematekoaukera dute. «Herritarrak izuga-rriko emaitzak lortzen ari dira, etaorain batu diren sortzaileekinemaitzak asko hobetuko dira.Hala ere, oraindik parte hartzeraanimatu ez diren bizilagun etadendekin harremanetan jarraitubehar dugu, kontzientziatu etaparte hartzera gonbidatuz».Organikoaren bilketari dago-
kionez, astean behin jaso beha-
rrean, astean bitan jasotzen hasidira. Aste honetatik aurrera, be-rriz, astean hiru aldiz batuko da.«Edukiontzietan materia askoagertzen hasi da, eta ezin duguegun bitan baino gehiagotan utziedukiontzi barruan. Udan askoberotzen dira edukiontziak, etahor usteltzen hasiko litzateke ma-teria». Sei udalerrietako edukiontzie-
tan batzen den guztia, berriz, Biz-kaiko Foru Aldundiko konposta-tegira bidaltzen dute. Egun, kon-posta egiten ari dira han; denboratarte bat behar da organikoa kon-post bihurtzeko. «Organikoakhilabete batzuk behar izaten ditukonpost bihurtzeko. Prest dagoe-nean ekarriko dugu. Horretara-ko, datozen asteetan zeinek beharduen galdetuko dugu, eta horrenarabera ekarriko dugu. Gure as-moa guk egindako konpostaudazkenean ekartzea da. Eskual-dera ekarriko dugu, jendeak hardezan. Ondarroako kasuan, gai-nera, Larruskaingo basoan duenlursailerako ere batuko da kon-posta».
Berriatu, Etxebarri, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa etaZiortza Bolibargo herritarrak landare eta animalia jatorrikohondakin organikoa gaika biltzen hasi dira. Lehen hiru hiletakoemaitzak onak dira: jasotzen denetik %94,87 konpostagarria da.
Organiko osoarenbilketan aitzindari
Herritar bat, materia organikoa edukiontzi marroira botatzen, Ondarroan. N. B. A.
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aGaiak
Herritarrak ez eze,organikoaren 91 sortzailehandi ere asteon hasiko diramateria bereizten
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Mugitzeko beste modu bati begira
jarria dago Bilbo. Hiri «atsegina-
goa» nahi du; lasaiagoa, osasun-
tsuagoa, jasangarriagoa eta inklu-
siboagoa; pertsonen ongizatea er-
digunean izango duena. Beste
urrats bat egin du bide horretan:
Mugikortasun Jasangarriaren Al-
deko Ituna sinatu berri du. Udal
talde guztiek aho batez babestu
dute eredu berri bati begirako
irizpideak jasotzen dituen hitzar-
mena. Argiak dira oinarriak: au-
toen erabilera nabarmen murriz-
tea, oinezkoei zein bizikletazaleei
bide egitea, garraio publikoa ho-
betzea eta ibilgailu ekologikoak
sustatzea. «Mugikortasunaren
garai berria» bultzatzeko kon-
promisoa hartu dute talde guz-
tiek, eta «mugikortasunaren tes-
tuinguru berriaren» alderik age-
rikoena nabarmendu du Juan
Mari Aburto alkateak: «Autoak ez
du lehentasuna izango». Etorriko
diren aldaketek «bizikidetzarako
eta gozamenerako aukera zaba-
la» irekiko dutela adierazi du.
Bilboko Mugikortasun Jasan-
garriaren Plana indartzen du udal
talde guztien akordioak. 2030.
urtera arteko plan horrek zenbait
neurri zehatzen ditu, eta berehala
iritsiko da lehena: hil honetako
azken egunean jarriko da mar-
txan orduko 30 kilometroko
abiadura muga. Hiriburuko kale
gehienetan murriztuko da autoen
abiadura, eta horrek bizikleten
erabilera erraztuko du, besteak
beste.
Datorren urtean etorriko da bi-
garren neurria, herritarrengan
eragin handia izango duena. Zen-
bait kale oinezkoentzako bihur-
tuko dira. Plaza Eliptikoan egingo
den proba da deigarriena: oinez-
koentzat, bizikletentzat eta auto-
busentzat gordeko da biribilgu-
nea, eta egun plaza inguratzen
duten milaka autoek debekatua
izango dute sarrera. Kontuan
hartu behar da Bilborako sarrera
handietako baten helmuga dela,
egun, Plaza Eliptikoa. Herrietatik
egunero hiriburura doan auto ko-
purua mugatu nahi du horrela
udalak. Hori errealitate bihur da-
din, garraio publikoa hobetzeko
asmoa iragarri du.
Hiru urteko lanaUdalak hiru urte daramatza udal
taldeekin zein beste eragile
batzuekin mugikortasun eredua
aldatuko duen plangintza lan-
tzen. Azterketak eginak ditu, eta
gauzagarri ikusten ditu zenbait
neurri. Gaur egun, 435.000
lekualdatze egiten dira egunean
hiriburuan, eta hamabi urtean
51.000ra murrizteko helburua
jarria du.
Horrela, Bilbon duela sei urte
isurtzen ziren 191.000 CO2 tonak
erdira murriztuko liratekeela
azaldu du Alfonso Gil Mugikorta-
sunerako zinegotziak. Urtean ku-
tsaduragatik ehun pertsona hil-
tzen direla ere ohartarazi du, eta
heriotza horiek 40ra murriztuko
liratekeela. «Eta Greenpeacere-
kin hartu genuen konpromisoa
beteko dugu», gaineratu du.
«Gure herritarren osasuna hobe-
tzea nahi dugu».
Autoak gutxitzearekin batera,
horiek ekologikoak izan daitezen
bultzatuko du udalak. 2030ean
bost autotik bat eko izango dela
adierazi du. Egun, 148.625 beribil
daude Bilbon, eta horietatik 100
soilik dira gutxi kutsatzen dute-
nak. Auto ekologikoak sustatze-
ko, zerga onurak izango dituzte
horien jabeek, eta beherapenak
TAOn. Bestetik, hemendik aurre-
ra udalak erosten dituen autobus
guztiak hibridoak izango dira,
gutxienez.
Edozelan ere, auto
ekologikoak sustatu bai-
no gehiago, ohiko le-
kualdatzeak oinez zein
bizikletaz egin daitezela
nahi du udalak. Bizikleta susta-
tzeko aparkalekuak zein bideak
areagotuko direla agindu dute
agintariek. Bizikletentzako 49 ki-
lometro bide daude egun, eta 94
izateko helburua hartu du udalak.
Horren ondorioz, erabilera lau-
koiztu nahi du; egunero, 25.000
herritarrek erabiltzea bizikleta.
Mugikortasunerako plan eta
itun berrien jarraipena egiteko
foro bat sortzeko premian ere bat
etorri dira udal talde guztiak.
Autoei
lehentasuna
kenduko dien
ituna onartu
dute Bilbon
Udal talde guztiek aho batez onartu duteHiri Barruko Mugikortasun JasangarriarenAldeko Ituna b Autoei lekua kendu etabizikleta zein oinezkoei ematea du helburu
Autoei lekua kendu eta bizikletei ematea da hitzarmenaren oinarrietako bat. ALFREDO ALDAI
Kontzeptu integratu gisa landu nahi du gaia, osasuna,berdintasuna eta bizi kalitateahobetzeko modu gisa
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Gaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Otxarkoagaren birgaitze integra-
la iragarri dute Bilboko Udalak
eta Eusko Jaurlaritzak. Hasiera
batean bost eraikin zaharberritu-
ko dituztela azaldu dute, baina as-
koz sakonagoa dela asmoa. Au-
rrera begira auzo osoari eta berta-
ko bizilagunen bizi kalitateari
eragingo dion eraldaketa dela
aurkeztutakoa; Otxarkoaga auzo
iraunkor-ekologiko bihurtzea
dela helburua, eta elkarteen in-
plikazioarekin egin nahi duela
hori. Bilboko auzorik degradatu
eta txiroenetarikoan egingo dena
plan «handinahi» gisa izendatu
du Goyo Xurro Etxebizitza zine-
gotziak. Lau urtetan egikarituko
da lehen fasea, eta 7,2 milioi euro-
ko aurrekontua izango du egitas-
moak; aurrera begira, biziberri-
tzean sakontzea da asmoa. Plan
berritzailea dela diote udalak eta
Jaurlaritzak, eta proba izango
dela. Aurrerantzean, antzeko
proposamenak egin nahi dituzte
zaharberritze eta berrantolaketa
beharra duten beste auzo eta he-
rri batzuetan. Hain zuzen, auzo
«zaurgarri» horietan bizi dira
herritarren %31.
Otxarkoagarako aurreikusita-
ko ekintza zehatzei dagokienez,
Irumineta, Txotena eta Larrakoe-
txe kaleetako bost eraikin multzo
zaharberritzen lagunduko dutela
adierazi dute; horietan biltzen di-
ren 240 etxebizitzak konpontzea
da asmoa, eta konponketa horie-
tan energia aurrezteko neurriak
txertatzea. Irisgarritasunean ere
jarri dute fokua: bai etxeetan eta
bai espazio publikoan irisgarrita-
suna errazteko neurriak agindu
dituzte.
Etxe horiek eraberritzeak
30.000 euro eskatuko ditu etxe-
bizitzako. Eta dirutza horren or-
dainketa partekatzea proposatu
dute instituzioek. Erdia Eusko
Jaurlaritzak ordainduko luke, eta
beste erdia, etxejabeek. Edozelan
ere, bestelako diru laguntzak ere
eskatu ahalko dituztela adierazi
du Arantza Leturiondo Lurralde
Antolaketarako sailburuordeak.
Are, Europako diru laguntzak
lortu nahian ere ari direla jakina-
razi du.
Etxebizitzen zaharberritzeare-
kin batera, auzoaren sozioekono-
mia biziberritzen ere lagunduko
dutela iragarri dute sustatzaileek.
Komertzioa berpizteko neurriak
hartuko dituztela, eta enpleguari
begirako formazioa emango zaie-
la auzokideei.
Horri lotuta, Txotena inguruan
dagoen eta egun erabilera murri-
tza duen merkataritza gunea
«merkataritza gune eta gune so-
ziokultural handi» bihurtuko du-
tela adierazi dute. Alfonso Gil Mu-
gikortasunerako zinegotziak azal-
du duenez, egungo denda mul-
tzoa hartzen duten bi eraikinak
zaharberritu egingo dira, eta bien
arteko tartea estali egingo da. Ere-
mu horretarako, dendak eta «gu-
ne soziokulturala» hartuko di-
tuen galeria bat iragarri du zinego-
tziak. Energia eraginkortasuna-
ren izenean, eguzki plakak jarriko
dira estalgune horren gainean.
Eraikinen zaharberritzea insti-
tuzioen eta jabe pribatuen artean
ordaintzea da asmoa. Eta proiek-
tuan herritarrek zein auzoko gi-
zarte eragile eta elkarteek ere par-
te hartzea nahi dutela adierazi du-
te. Horretarako, bai lanek eragin-
go dien etxeetako jabeak bai pro-
zesuan parte hartu nahi duten
eragileak hartzeko, bulego bat
sortuko da. Bertan, herritarren
zalantza guztiak argitu eta diru la-
guntzen inguruko tramite guz-
tiak bideratzea da asmoa; auzoki-
deentzat «leihatila bakar» mo-
duko bat sortzea, alde batetik bes-
tera ibil ez daitezen. Bulego bere-
an kokatuko litzateke hiria
berrantolatzeari buruzko Otxar
Urban Gela ikerketa gunea. Bule-
go hori BBK Fundazioak azken
urteetan utzia duen Pau Casal ka-
leko eraikinean jartzea aurreikusi
du udalak; hain zuzen, auzoa bizi-
berritu eta errefuxiatuen babese-
rako gune gisa Kaiena ekimenak
aukeratua zuen gunea.
Otxarkoaga eraberritzeko plana,premia duten auzoetarako probaBilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean 7,2 milioi euro jarriko dituzte datozen lauurteetan berritze lanetarako bBost bloketako 240 etxe eraberrituko dituzte lehen fasean
Zaharkituta dauden etxeak berritu eta bai etxeetan bai espazio publikoan irisgarritasuna hobetuko dutela azaldu dute udalak eta Jaurlaritzak. MARISOL RAMIREZ / FOKU
10BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 22aGaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Hiria bera ager-
toki. Espazio
adeitsuak. Na-
turaz jantzita-
ko eremuak.
Arteak konkis-
tatu dituen lekuak. Taula gain ho-
rretan, tapizik edo oihalik ez. Aire
zabalak markatutako agertokia
besterik ez. Artista, ikus-entzule-
en pare. Gertu. Aurrez aurre.
Dantza, oinezkoaren gozamene-
rako. Horixe eskainiko du Lekuz
Leku jaialdiak, gaur eta bihar, Bil-
bon. Hala azaldu du Luque Ta-
guak, jaialdia antolatzen duen
Fundicion aretoko koordinatzai-
leak: «Ikus-entzuleak harritu
nahi ditugu, eta, aldi berean, hiri-
ko paisaia, kalea, paseoa, erreka,
ingurunea eta gorputzaren haus-
kortasuna uztartu».
Formatua bitxia da. Ikuskizun
baten bila areto batera propio
doan publikoaren egoeraren guz-
tiz bestelakoa proposatzen du
jaialdiak. «Berez paseatzen ari
den publikoa aurkituko dute
dantzak eta dantzariek. Artistek
jakin badakite ikus-entzuleak ez
direla atera dantza ikusteko as-
moz. Beraz, haiek maitemintzeko
moduren bat aurkitu behar
dute». Eginbehar horretan ariko
dira bi egunez Abandoibarrako
inguruak hartuko dituzten dan-
tzariak.
Era horretako ikuskizunetara
ohituta daudenekin zein ez dau-
denekin egingo dute topo artis-
tek. Beraz, erakargarri gertatzeko
moduko formatuak bilatu behar
dituzte: «Oso irakurketa erraza
duen dantza mota gerturatu nahi
diogu publikoari. Oso lengoaia
ezberdineko lanak dira, hip-ho-
petik gertukoak edota tradizioei
lotutakoak eta estilo neoklasikoa-
goak». Azken helburua da «oso
abaniko zabala sortzea jendeari
ulertarazteko dantzan kolore eta
xehetasun ugari daudela».
Eta halako egitaraua osatu dute
hamahiru dantza ikuskizun tau-
laratuko dituzten beste horren-
beste artista eta konpainiak. Ta-
guak ez du Bilbon izango diren
ikuskizun edo estiloetatik bat ere
nabarmendu nahi izan. Osotasu-
na izan du mintzagai. «Festa eta
dibertimendu kontzeptuak na-
barmendu nahi ditugu, eta ikus-
entzuleekiko topaketa, eraikitzen
ari den hiri zoragarri honetan».
Hala ere, hitz egin du Bilboko
oinezkoek kalean aurkituko di-
tuzten eskaintzei buruz. «Dantza
integratua izango dugu bihar. Ar-
tistetako bat gurpil aulkian dago.
Beste gorputz mota batzuk eta
dantza ulertzeko moduak aurki-
tuko ditugu». Damian Muñozek
hip-hop estiloa eramango du, eta
flamenko eskaintza ere izango da.
Bi egunetako ikuskizun askotari-
koen adibide batzuk besterik ez
dira. «Zirkua eta dantza uztar-
tzen dituen Japoniako konpainia
bat dugu. Bakarlari lan oso ikus-
garria da».
Eta Euskal Herriko dantzariak
ere gonbidatu dituzte. «Izan ere,
Lekuz Lekuk Euskal Herriko ar-
tista guztiak ekarri nahi ditu,
apurka». Donostiako Lasala kon-
painia izango da aurtengo ordez-
karietako bat. «Estilo eta egiteko
modu askotarikoak dira».
Dantza garaikidearen lengoaia
plural horiek ahalik eta ikus-en-
tzule gehienengana helarazten
saiatuko da jaialdia, koreografia
lanak hiri inguruetara eramanda.
Pieza laburrak aurkeztuko dituz-
te, hirigunean, gune irekietan, es-
pazio bitxietan eta ohiz kanpoko-
etan.
Puxika baten atzetikDantzaren bidez, plazari, igarobi-
deei eta inguruan aurkitzen di-
tuen eremu guztiei modu desber-
dinean begiratzen ikasteko mo-
dua eskainiko dio jaialdiak
oinezkoari. Artea aurkituko dute
bidean, eta hark erakarrita egingo
dituzte geldialdiak.
Ikusleek ez dute ikuskizunik
galtzeko beldurrik izan behar.
Dena dago pentsatuta. Antola-
kuntzako pertsona batek bi me-
troko diametroa duen puxika bat
eramango du, ikuskizun batetik
bestera. Hala, herritar eta bisita-
riek argi ikusiko dute non hasiko
den hurrengo saioa.
Ikasturte bukaerako festa gisa
deskribatu du Taguak jaialdia:
dantzaren profesioan jarduten di-
ren guztiak elkartzeko saioa. Eta
ikus-entzuleek eskertzen dute.
«Jendeak opari gisa hartzen du,
festa baten moduan. Oso harre-
man estua sortzen da. Emanaldi
txinpartatsuak dira, maitemina-
razteko modukoak. Formatu
adeitsua daukate, eta kalea be-
rreskuratzeko modua ere bada».
XIV. Lekuz Leku nazioarteko dantza jaialdia egingo dute gaur eta bihar, Bilbon,Abandoibarran. Kalea izango dute agertoki, eta 13 ikuskizun aurkeztuko dituzte.
Eta, bat-batean, dantza
Oinezkoek kalitatezko dantza ikuskizunekin egingo dute topo, kalean. Irudian, Stella Ariadne Spyrouren emanaldia, iaz. LEKUZ LEKU
LEKUZ LEKU
Aire zabala sabai dutela eskainiko
dituzte Bilboko Abandoibarran
dantza ikuskizunetako asko.
Gaur
19:00.Moliendo café taularatuko
du Krego Martin artista euskal he-
rritarrak, Guggenheim museoaren
inguruan.
19:30.Business worlderamango
du Monton de Paja y Trigo Bartze-
lonako taldeak Pedro Arrupe pa-
sagunera.
20:00.Euskal Herriko Lasala kon-
painiak IUdantzatuko du Sitios y
Lugareseskulturaren parean.
20:30.Carla Diego madrildarrak
Plangereaurkeztuko du, Guggen-
heim museoaren inguruan.
21:00.Davide Valrossok Cosmo-
politan Beauty ikuskizuna taulara-
tuko du, La Fundicion aretoan.
Bihar
19:00.Habrá que ponerse cachas
lana taularatuko du, Guggenheim
museoaren inguruan, Koloreare-
kin E. A. Euskal Herriko konpai-
niak.
19:30. Japoniako Atama To Kuchi
konpainiak Inverted Tree eraman-
go du Guggenheim museoaren in-
gurura.
20:00.Billie Jeanaurkeztuko du
Bartzelonatik iritsitako La Intrusa
taldeak, Egurrezko kaian.
20:30.Patricia Guerrero andalu-
ziarrak Utopía como proceso eter-
nodantzatuko du, Guggenheim
museoaren inguruan.
21:00.Taller Lindy Hop taularatu-
ko du Helena Colab euskal herrita-
rrak, Guggenheim museoaren in-
guruan.
Ekainak 29, ostirala
16:00. Ikerketa artistikoa eta prak-
tika eszenikoak jardunaldiak. Biz-
kaia aretoan.
18:00.Zinea, dantza eta espazio
urbanoa; dantza eta antzerkia es-
pazio publikoan eta Lekuz Leku
jaialdia izango dituzte aztergai.
Bizkaia aretoan.
20:00.Nerea Martinezek Biraka
taularatuko du, Bizkaia aretoan.
20:15.Hung Dance konpainiaren
eskutik, Watchereta Birdy lanak
ikusi ahalko dira, Bizkaia aretoan.
Ikus-entzuleak harritunahi ditugu, eta hirikopaisaia, kalea, paseoa,erreka eta gorputzarenhauskortasuna uztartu»Luque TaguaLa Fundacion aretoko koordinatzailea
‘‘
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Gaiak
Natalia Salazar Orbe Zornotza
Eguzkiaren aroari on-
gietorria. Suaren ga-
rrek argiztatutako
urteko gaurik labu-
rrena. Kantuak, dan-
tzak, saltoak... Udako solstizioa
iritsi dela ospatzeko unea. Horixe
irudikatzen du San Joan gauak.
Zornotzan garrantzi handia izan
du, betidanik, ospakizun horrek.
Eta beti egon da musikari lotuta.
Hala, herrian musika jaialdi bat
egitea pentsatu zutenean argi izan
zuten garai horretan egin behar
zutela. Hortik sortu da Haizetara,
fanfarre eta kaleko musikaren na-
zioarteko lehiaketa. XIII.a dute
aurten. Gaur hasi eta igandera bi-
tartean, askotariko musika estiloz
betetako doinuek astinduko di-
tuzte herriko kale eta auzoak.
Bederatzi banda eta fanfarrek
hartuko dute parte lehiaketan.
Frantziarik, Ingalaterratik, Espai-
niatik, Argentinatik, Herrialde
Katalanetatik eta Euskal Herritik
iritsitako musikariek egingo di-
tuzte erakustaldiak. Banda one-
naren eta musika jole onenaren
saria eskuratzeko lehian ariko
dira. Epaimahai aditu batek har-
tuko du erabakia, baina ikus-en-
tzuleek ere izango dute publikoa-
ren saria emateko aukera. Hala
ere, badaude lehiaketatik kanpo
joko duten taldeak ere.
Mugimendua, kolorea, errit-
moa eta ikusleak dantzan jartze-
ko abilezia erakutsiko dute de-
nek. Estilo ezberdinez jositako
errepertorioa aurkituko dute bi-
sitariek. Italiatik iritsita, marrazki
bizidun ezagunetan oinarrituta-
ko musika taularatuko du, esate-
rako, Miwa e i Suoi Componenti
taldeak. Aurrez aurre izango dute
Traperistak Bizkaiko taldea;
oraintsu sortua da, eta, soinua eta
musika tresna berriak sortzeko,
txatarra eta etxetresna zaharrak
erabiltzen ditu. Lourdes Iriondo
eta Xabier Leteren doinuak punk
sentimenduekin nahastuta aur-
keztuko dizkie kaleko ikus-en-
tzuleei.
Bi horien aurrean, jazza, swin-
ga eta dixieland-a lantzen dituz-
ten musikariak ariko dira. Aukera
askotarikoa, gaur arratsaldetik
aurrera kaleaz gozatzeko.
Gastronomiari tarteaAspaldian musika jaialdi gehie-
netan ohikoa den bezala, Haize-
tara lehiaketan ere gastronomia
protagonista bihurtzeko hautua
egin dute. Lau gune gastronomi-
ko jarriko dituzte Zornotzako lau
plazatan. Ondokoetan, hain zu-
zen ere: Zelaieta parkean, Zu-
biondo plazan, Gernika plazan
eta Herriko plazan.
Herri osoa musika kutxa erral-
doi bilakatuko du jaialdiak, baina
izango ditu bestelako jarduerak
ere. Besteak beste, Jazz for twoar-
gazki erakusketa aurkeztu du Jo-
se Hornak. Artistek eszenan elka-
rri egindako begiradak, elkarriz-
keta esplizituak eta kontrasteak
jaso ditu. Haizetara jaialdian ikusi
ahalko diren moduko keinuak.
Haizetara fanfarre eta kaleko musikaren XIII. lehiaketaabiatuko dute, gaur, Zornotzan. Igandera bitartean, nazioartekobederatzi talde lehiatuko dira jaialdian. Herri osora hedatukodira askotariko musika estiloen emanaldiak.
Doinuek kaleaastintzeko egunak
Balkan Paradise Orchestra taldeak irabazi zuen iazko lehiaketa. HAIZETARA
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
www.haizetara.com
@
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aProposamena
Sidral Brass Band Herrialde Katalanetako taldea. SIDRAL BRASS BAND
EGITARAUA
Zornotzako Haizetara fanfarre
lehiaketan parte hartuko duten
talde guztien aurkezpena egingo
dute gaur, 19:00etan, Zelaieta par-
kean. Igandera bitartean, hainbat
saio eskainiko dituzte guztiek.
Horrez gain, beste talde batzuek
ere emanaldia eskainiko dute,
lehiaketatik kanpo. Eta egitaraua
osatzeko beste jarduera batzuk ere
antolatu dituzte.
Miwa e i Suoi Componenti
Noiz eta non.Gaur, 19:30ean,
Zelaieta parkean eta Euskal Herria
plazan. Bihar, 19:00etan, Harrison
parkean. 21:00etan, Gudari kalean
eta Ogenbarrenan. Etzi, 11:30etik
aurrera, Ixer, Gane, Ogenbarrena
eta Zubipunte auzoetan.
Taldeari buruz. Italian sortu zen
taldea, 1999an, ideia zoro batekin:
marrazki bizidunetako kantu miti-
koak ska, rocksteady, reggae, dis-
ko eta punk-and-roll erritmoekin
interpretatzea. Hainbat jaialdi eta
azokatan ibili dira, eta horietan
guztietan modu berri eta originale-
an aurkeztu dituzte marrazki bizi-
dunetako kantak. Hori guztia kale-
ko girora egokitu dute.
Traperistak
Noiz eta non.Gaur, 20:30etik au-
rrera, Andra Mari eta Gernika pla-
zetan. Bihar, 13:00etan, Euskal He-
rria eta Kalbario plazetan. Ostean,
20:00etan, Zelaieta eta Zubiondo
parkeetan ariko dira. Igandean, he-
rriko erdiguneko kaleetan zehar
ibiliko dira, 11:30etik aurrera.
Taldeari buruz.Trapero itxura
dute duela gutxi sortu duten Biz-
kaiko talde honetako kideek. Tra-
pu zahar eta txatarra artean, Lour-
des Iriondok eta Xabier Letek utzi-
tako musika ondarea izango dute
bidelagun. Punk sentimenduekin
uztartuko dituzte doinuok.
101 Brass Band
Noiz eta non.Gaur, 20:30etik au-
rrera ariko dira, Gudari kalean eta
Ogenbarrenan zehar. Bihar,
21:00etan izango dira Herriko pla-
zan. Ostean, 23:00etan, Zelaieta
parkean ariko dira. Igandean, Zubi-
punte auzoan ikusi ahalko dira.
Taldeari buruz.Tenerife iparralde-
ko hainbat auzo lotzen dituen auto-
bus lineari zor diote izena. Estilo in-
formal eta freskoa darabilte, eta
hainbat musika estilo uztartzen di-
tuzte.
Desmadre Orkesta
Noiz eta non.Gaur, 20:30ean, He-
rriko plazan eta San Juan kalean
ibiliko dira. Bihar, Sabino Arana ka-
lea eta Andra Mari plaza girotuko
dituzte, 19:00etatik aurrera.
20:00etan Kalbario plazan izango
dira. Etzi, erdiko kaleetan egingo
dute ikuskizuna.
Taldeari buruz.Argentinako jai
giroko fanfarre hau ibiltaria eta
eklektikoa da. Eremu anitzetako
doinuak taularatuko dituzte: Bal-
kanetako brontzeetatik Kolonbia-
ko cumbietara. Swinga ere landu-
ko dute eta Buenos Airesko milon-
gak ere interpretatuko dituzte.
Old Dixieland Band
Noiz eta non.Gaur, 20:30ean,
Kalbario plazan eta Sabino Arana
kalean eskainiko dute lehen saioa.
Bihar, 13:30etik aurrera Zezilia Ga-
llartzagoitia eta Abasolo Apezpi-
kua kaleetan barrena ibiliko da
banda. Lehenengo aipatutako
kale horretan eta Gernika plazan
emango du beste emanaldi bat ,
21:00etan. Etzi erdiko kaleetatik
ibiliko dira, 11:30etik aurrera.
Taldeari buruz.Ciudad Realeko
(Espainia) talde horrek dixie esti-
loa lantzen du. 2011n sortu zenez
geroztik bi disko atera eta hainbat
bira egin ditu.
Sidral Brass Band
Noiz eta non.Gaur 22:30ean
egingo du lehen emanaldia, Herri-
ko plazan eta Zezilia Gallartzagoi-
tia kalean. Bihar, San Juan kalea
eta Arraibi plaza izango ditu ager-
toki, 20:00etatik aurrera. Etzi,
Gane auzoan ariko da, 11:30etik
aurrera.
Taldeari buruz.Herrialde Katala-
netan sortu zen Sidral Brass Band,
Alt Penedesen, mahastien eta me-
tal doinuen artean. Energia handia
eta giro bizia eramango dituzte
Zornotzako kaleetara bertako 11
kideek. Saxoak, tronpetak, tron-
boiak, ,gitarrak, perkusioak eta tu-
bak astinduta dantzan jarriko di-
tuzte ikus-entzuleak.
Tinto Brass Street Band
Noiz eta non.Andra Mari eta Ger-
nika plazak izango ditu jaialdiko le-
henengo geraleku gaur, 22:30ean.
Bihar, Euskal Herria plaza eta Luis
Urrengoetxea kalea girotuko ditu,
20:00etatik aurrera. 22:00etan,
Herriko plazara joko du. Igandean
Kalbario kalean ibiliko dira,
11:30etik aurrera.
Taldeari buruz. Italiako taldeak
beti-betiko jazz doinuak eraman-
go ditu Zornotzako kaleetara. New
Orleanseko zaporea eta Siziliako
beroa uztartuta osatu dute euren
errepertorioa. Ikuskizun indartsu
eta liluragarria aurkeztuko diete
ikus-entzuleei.
New York Brass Band
Noiz eta non.Gaur Euskal Herria
plaza eta Zelaieta parkea zeharka-
tuko ditu, 23:00etatik aurrera.
Bihar, Zezilia Gallartzagoitia kale-
an ibiliko da 20:30etik aurrera, eta,
00:00etan, Zubiondo plazan. Etzi,
Ogenbarrena auzoan izango da,
11:30ean.
Taldeari buruz.New Orleans esti-
lo garaikidean oinarritutako North
Yorkshireko brass banda bakarra
da. Erresuma Batua astintzen ari
den funky brass-aren iraultzan ai-
tzindaria da. Zazpi kidek osatzen
duten talde indartsua eta energiaz
betea da.
Pastors of Muppets
Noiz eta non.Gaur egingo dute
lehen ikuskizuna, 00:00etan, Zu-
biondo plazan. Bihar, herriko pla-
zan ariko dira, 19:00etatik aurrera,
eta, 22:00etan, Zezilia Gallartza-
goitia kalean eta Gernika plazan.
Igandean, berriz, Euskal Herria
plazan, 11:30etik aurrera.
Taldeari buruz.XX. mendeko
hard rockaren, heavyaren eta me-
talaren mito handienek osatzen
dute 2007an Frantzian sortu zen
banda hau. Bertako kideek alde
batera utzi dituzte ospetsu bilaka-
tu zituzten musika tresnak, eta be-
raien sormen ahalmena haizezko
tresnekin proiektatu dute, askoz
ekologikoagoak direlako.
Lehiaketatik kanpo
Haizetara fanfarre eta kale musika-
ren XIII. edizioan, lehiaketan ariko
diren bandez gain, beste batzuk
gonbidatu gisa eraman dituzte
Zornotzara. Horien artean, ondo-
ko hauek ariko dira:
Accoustel Gang. Jaialdiaren au-
rreko edizio batean parte hartu
zuen Frantziako talde honek. Aten-
tzioa ematen du egiten duten Ste-
el Drums Jamaikako perkusio tek-
nikaren erabilerak.
Kittu.Duela gutxi sortu da taldea,
Zornotzan. Musika tresna tradizio-
nalak erabiltzen dituzte.
‘Jam session’
Gaur eta bihar, bi jam sessionan-
tolatu dituzte musikazaleek euren
dohainak erakusteko. Harrison
hotelaren terrazan egingo dituzte,
Girls in Band laukoteak gidatuta.
Elsa Lizundia saxofoi jole bizkaita-
rra du buru taldeak.
Erakusketa
‘Jazz for two’. Jose Hornaren ar-
gazki erakusketa. Agertokian ger-
tatzen diren elkarrenganako begi-
rada, elkarrizketa esplizitu edo ta-
zitu, kontraste edo konplizitate
multzo bezala planteatu du Jazz for
twoerakusketa argazkilariak. Per-
tsonaien elkartze hutsetik harago
doazen keinuak eta harremanak
nabarmendu nahi izan ditu artis-
tak. Hilaren 30era arte egongo da
ikusgai, Zelaietan.
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Proposamena
MUSIKA
ALONSOTEGILomoken Hoboken.
bBihar, 20:00etan, El Refugion.
AULESTISukar.
bBihar, 21:00etan eta 23:00etan,
plazan.
BARAKALDOUger eta Barre Ikara.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDORock Lowe.
bGaur, 20:00etan, Lopez de Ayala
plazan.
BARAKALDORock Chopper Blues.
bGaur, 20:00etan, Andaluzia kalean.
BARAKALDOLos Buhos.
bGaur, 21:00etan, Arteagabeitia
ikastetxean, eta bihar, 22:00etan,
El Rincon de Noen.
BARAKALDOLa Clandestina.
bGaur, 21:30ean, Landaberri kalean.
BARAKALDO Indix.
bGaur, 21:30ean, Isaac Peral kalean.
BARAKALDOSouthern Lights
eta Dulce Castigo.
bGaur, 22:00etan, Canarias kalean.
BARAKALDOSlow Train.
bBihar, 20:00etan, Galizia kalean.
BARAKALDOUckaia, Meltdown,
Worth It, Minerva eta Holy Txala.
bBihar, 20:30ean, Edaskan.
BARAKALDOLa Coordenada.
bBihar, 21:00etan, Murtzia plazan,
eta igandean, 20:00etan,
Isaac Peral kalean.
BARAKALDOPink Factory.
bBihar, 22:00etan, Isaac Peralen.
BARAKALDOBaketazo.
bBihar, 22:00etan, Landaberrin.
BARAKALDOBofeton Iberico
eta Electric Funeral.
bBihar, 22:30ean, Canarias kalean.
BARAKALDO4 Tragos.
bBihar, 22:30ean, Juriondo kalean.
BARAKALDOMax Lonegan.
b Igandean, 19:00etan,
Extremadura kalean.
BARAKALDOUpper East Side.
b Igandean, 20:00etan, R.M. Azkue
kalean.
BARAKALDOKing Kong Blues.
bOstegunean, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDO Judas Priest eta
Lords of Black.
bOstegunean, 21:00etan, BECen.
BARRIKAGuda Dantza
eta Garilak 26.
bGaur, 23:00etan, plazan.
BARRIKANasvhille 5.0, Kotta
eta The Associados.
bBihar, 20:00etan, Golfo Norten.
BEDIAGovernors.
bBihar, 23:00etan, plazan.
BERANGODJ Xaibor.
bBihar, 20:30ean, Lantzarten.
BERMEOKodigo Penal.
bGaur, 21:00etan, Lorea Rocken.
BILBOAinhoa Arteta & BOS:
I hate music.
bBihar, 20:00etan, Arriagan.
BILBODr. Baltz.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOSummun Music: Forever.
bGaur, 19:00etan eta 22:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOMaria Cueva Mendez:
Gerra Handiapianorako elegia,
eta garaiko irudien proiekzioa.
bGaur, 19:00etan, Guggenheimen.
BILBOUdal Txistulari Banda:
Arratsaldea operan.
bGaur, 19:00etan, Areatzan.
BILBOK3.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOWillie Endaya.
bGaur, 20:30ean, Etxepen.
BILBOLos Riders.
bGaur, 20:30ean, Campa de los
Ingleses tabernan.
BILBOLee Junior.
bGaur, 21:00etan, Deustoarrak-en.
BILBORecambios Zorroza.
bGaur, 21:00etan, Atxuri tabernan.
BILBOAuritz.
bGaur, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOOstabe, Pangea
eta Etxekalte.
bGaur, 21:00etan, Azkenan.
BILBOD_ark.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOLas Chillers eta
Laikasister DJ.
bGaur, 23:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOElsa Garcia & Israel
Santamaria Duo.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOEl Mundo de Platero y Tu.
bBihar, 12:30ean, BBK aretoan.
BILBO Johny Kontrol.
bBihar, 20:00etan, Bordatxon.
BILBOPablo Milanes: Esencia.
bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.
BILBOMarmol, La Santa Espina
eta Endora y sus Vicios.
bBihar, 21:00etan, Bilbo Zaharreko
plazan.
BILBOLast Infusion.
bBihar, 21:30ean, Shaken.
BILBOEl Kanka.
bBihar, 22:30ean, Kafe Antzerkian.
BILBO Irati Bilbao & Matias Kaplun.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOZea Mays.
b Igandean, 13:00etan,
Bilbo Zaharreko plazan.
BILBOGospel Bilbao: Alive.
b Igandean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOGure Gole emakume ijitoak.
bAsteartean, 19:00etan,
Bilborocken.
BILBOPet Fenec eta Calavera.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOTrio Gats.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOMarban eta Guadalupe Pla-
ta.
bOstegunean, 20:30ean,
Santana 27n.
BILBOTulsa.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
DURANGODJ Txurru.
bBihar, 20:00etan, Plateruenan.
DURANGOEkuru: Blue Belus.
bAsteazkenean, 21:00etan,
Plateruenan.
DURANGOMice.
bOstegunean, 21:00etan, Intxaurre
herriko tabernan.
EAOskar Benas Instro Combo
eta The Pushermen.
bGaur, 22:00etan, Eskolondon.
EA Josu Bergara & Akorde Txikiak.
b Igandean, 18:00etan, plazan.
GALDAKAOLomoken Hoboken.
bGaur, 20:00etan, Somerako
Labea pizzerian.
GALDAKAOBohemian Soul.
bBihar, 13:00etan, Tartalon.
GALDAMESGora Herria.
bGaur, 23:00etan, plazan.
GALDAMESAlaiki.
bBihar, 23:00etan, plazan.
GERNIKA-LUMOSegundo Olaeta
musika eskola: Rock N’Band.
bGaur, 22:00etan, San Juan Ibarran.
GERNIKA-LUMOMaren eta Hibai.
bBihar, 21:30ean, San Juan Ibarran.
GERNIKA-LUMODJ Xaibor.
b Igandean, 19:00etan, San Juan
Ibarran.
GERNIKA-LUMOHiroshimako
abesbatza: Bakearen alde.
bOstegunean, 19:00etan, Elai-Alain.
GETXO Jorge Drexler.
bGaur, 21:00etan, Biotz Alai plazan.
GETXOFeel Acoustic.
bGaur, 21:00etan, kirol portuan.
GETXOCharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 23:00etan, Ereagan.
GETXOThe Cheaters.
bBihar, 19:00etan, Ereagan.
GETXOBidean.
bBihar, 23:00etan, Zubiletan.
GETXOLa Mara.
bBihar, 23:00etan, kirol portuan.
GETXODoojiman & The Expladers.
b Igandean, 13:00etan, Ereagan.
JATABEThe Equalizers.
bBihar, 22:00etan, Mailukin.
LEIOALos Cinco Bilbainos.
bGaur, 19:30ean, Ikea Berri plazan.
LEIOADef Con Dos
eta Guda Dantza.
bGaur, 23:30ean, txosnetan.
LEIOASemilla Negra eta Runaway.
bGaur, 23:30ean, Agirre
Lehendakariaren plazan.
LEIOASonakay.
bBihar, 19:30ean, Ikea Barrin.
LEIOAXabi Aburruzaga Trio eta
Andoni Aresti dantza eskola.
bBihar, 21:00etan, Aldapa
auditorioan.
LEIOATrikizio.
bBihar, 22:30ean eta 01:00ean,
txosnetan.
LEIOA4 Villains.
bBihar, 22:30ean, Udondo
gaztetxean.
LEIOAFreedonia.
bBihar, 00:30ean, Agirre
Lehendakariaren plazan.
LEIOATravellin’ Brothers
eta Toro y la Niña del Frenesi.
b Igandean, 12:00etan, Mendibilen.
LEKEITIODrunk Smile eta
Pink Champagne On Ice.
bOstegunean, 19:30ean, Malekoian.
MUNDAKAMississippi Queen.
bBihar, 22:00etan, jaigunean.
MUNGIAOscar Maza.
bGaur, 21:30ean, Zubikoan.
MUNGIAHesian.
bOstegunean, 22:30ean,
Foruen plazan.
Erandio b Albe Eguna
Bertsozaleentzako egunaAlgortako Bertsolari Eskolak egun-pasa berezia prestatu du biharko,
Erandion ospatuko baitute Albe Eguna: autobusean jendea bildu, eta
Akerlandatik Martiarturako bidea egingo dute Fredi Paia gidari dutela.
Gero, Erandio Goikoan eta Piñubarrin bertsoaren biran ibiliko dira. ALBE
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22aAgenda
MUNGIAOxabi.
bOstegunean, 23:30ean, txosnetan.
MUSKIZThe Bombermans
eta Rever.
bGaur, 20:30ean, San Juan plazan.
MUSKIZDrindots.bGaur, 23:59an, San Juan plazan.
MUSKIZOihartzuna eta San Pedrode Cudillero abesbatzak.
bBihar, 19:30ean, Meatzari aretoan.
MUSKIZKresala.bBihar, 00:00etan, San Juan plazan.
MUSKIZEl Pacto.b Igandean, 20:00etan, San Juan
plazan.
PORTUGALETEBuenavista Metal Fest: AD Eternum, Valkyria
eta Vhaldemar.
bGaur, 21:00etan, Parke Zurian.
PORTUGALETEBuenavista Metal Fest: Rise To Fall, Black
Ocean Witness eta Coffeine.
bBihar, 22:00etan, Parke Zurian.
PORTUGALETEL.A. Woman
& Mr. Moso Risin’ DJ.
b Igandean, 12:00etan,
Puente Colgante hotelean.
SANTURTZIManifa eta Josetxu
Piperrak & The Riber Rock Band.
bBihar, 23:30ean, Kabiezesen.
SANTURTZILittle Pepe, Komando
Braga, Akerjende Sound Sistema
eta Ziztada & Rlantz.
bOstegunean, 22:00etan,
Kabiezesen.
SESTAOLuar Na Lubre.
bGaur, 23:00etan, Kasko plazan.
SESTAOKaotiko.
bBihar, 23:00etan, Kasko plazan.
SESTAOAbbari gorazarre.
b Igandean, 22:30ean, Kasko plazan.
SESTAO In Thousand Lakes,
The Name eta Los Cojones.
bAstelehenean, 21:30ean,
Kasko plazan.
SESTAOLuz Casali gorazarre.
bAsteazkenean, 22:30ean,
Kasko plazan.
SESTAOAkatz.
bOstegunean, 22:30ean,
txosnetan.
SONDIKAPentagrama.
bGaur, 21:30ean, jaigunean.
SONDIKAAkerbeltz.
bGaur, 23:00etan, jaigunean.
SONDIKASkakeitan.
bBihar, 00:00etan, jaigunean.
SOPELAWorth It, Issuna
eta Sudestada.
bGaur, 20:30ean, Plaza Beltzean.
SOPELAMala Letra.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzean.
ZORNOTZAHaizetara kale
musikaren nazioarteko lehiaketa.
bGaur, bihar eta igandean,
herriko hainbat gunetan.
ZORNOTZAState Alerta
eta Bonus Track.
bGaur, 18:00etan, Ziztada gunean.
ANTZERKIA
BERANGOKiki, Koko eta Moko:
Txondatatxondai dibertsio eta jai.
bBihar, 19:00etan, Lantzarten.
BILBOEl Mono Habitado:
Primatium. Un tropiezo en la
carrera espacial.
bGaur, 18:30ean, Boluetako
Metroko plazan.
BILBOSudurkeriak: Amama
Lutxirekin saltsa plaza.
bGaur, 19:00etan, Uzturre plazan.
BILBOEl Gran Rufus: Pink Impact.
bGaur, 19:00etan, Abusuko
Ibaizabal landan.
BILBOHodei magoa: Ordu magikoa.
bBihar, 17:00etan, San Ignazioko
Barku plazan.
BILBODramagia & Toni La Sal:
La famiglia Totonbole.
bBihar, 18:00etan, San Adriango
parkean.
BILBOMalicia Cia: Bienvenidos
al paraíso si puedes soportarlo.
bBihar, 18:30ean, San Ignazioko
Barku plazan.
BILBOKantu Kolore: Far West.
bBihar, 18:30ean, Olabeagako
udaltegian.
BILBOKamerino: Días estupendos.
bBihar, 20:00etan, Pabiloi 6n.
BILBOAimar y Cia: Etxea / Casa /
Home.
bBihar, 20:00etan, San Ignazioko
Barku plazan, eta igandean,
19:00etan, Ibaizabal landan.
BILBONimu: Ni pies ni cabeza.
bBihar, 20:30ean, Iturrigprri-
Penascaleko Vaguadan.
BILBOTu Jeta me Inquieta.
b Igandean, 19:00etan,
Euskalduna jauregian.
DURANGOLa Enana Naranja:
Kontukantari 2. Mendian ibiltari.
b Igandean, 12:30ean, Plateruenan.
ERANDIOXilipurdi: Pepa eta Kutxo.
bBihar, 18:00etan, Kukularran.
GERNIKA-LUMOMarkeliñe:
Zoozoom.
bGaur, 20:30ean, San Juan Ibarran.
GETXOOlatz Beobide eta Isidoro
Fernandez: Ganba Alaia 2.0.
bGaur, 18:00etan eta 20:00etan,
Punta Begoñan.
GETXONerea Elizalde eta Ainhoa
Artetxe: Ser o influencer.
bGaur, 19:00etan eta 21:00etan,
eta bihar eta igandean, 18:00etan
eta 20:00etan, Punta Begoñan.
GETXOErreprodukzioak: Ttiki Ttaka.
bBihar, 18:00etan, Zubiletan.
GETXOTxinparta:
Pisu ez-partekatua.
bBihar, 19:00etan eta 21:00etan,
Punta Begoñan.
GETXOAinhoa Aierbe eta Tessa
Andonegi: Me too.
b Igandean, 19:00etan eta
21:00etan, Punta Begoñan.
GETXOFore & CEAR: Alas rotas.
b Igandean, 19:00etan,
Itzubaltzetako kultur etxean.
GETXOAintza Uriarte: La Ronda.
b Igandean, 19:00etan, Utopianen.
GUEÑESPirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean.
bOstegunean, 19:00etan,
La Quadran.
Getxo b La Kantera Invitational
Munduko skater onenakIragan larunbatetik ari dira Skate Astea ospatzen Getxon, eta, gaur eta
bihar, La Kantera Invitational skate bowl lehiaketa jokatuko dute Arrigu-
nagan. Munduko skater onenen abileziarekin eta zuzeneko musikarekin
gozatzeko aukera parerik gabea da asteburu honetan. LA KANTERA PRO
LEIOAAnita Maravillas: Sardina
bakalau.
bGaur, 19:00etan, Euskal Etxeen
plazan.
LEIOAYllana & Primital Bros:
The Primitals.
bGaur, 23:00etan, Aldapa aretoan.
LEIOAHortzmuga: San Joan Gaua.
bBihar, 23:00etan, Bulebarrean.
MARKINA-XEMEINAbarka:
Uelkom Amerikanuek.
bBihar, 19:00etan, Arkupe aurrean.
MUSKIZ Juego de Damas:
Así te lo cuento.
bGaur, 20:30ean, Meatzari aretoan.
ONDARROAEidabe: Txapela
buruan eta dantza munduan.
bGaur, 16:30ean, Zaldupe eskolan.
PORTUGALETESusana Soleto: Un poquito de por favor.
bGaur, 20:00etan, Santa Klaran.
SOPELAGanso & Cia: Babo Royal.
bBihar, 19:00etan, Jauregizarren.
SOPELA Itzartu antzerki taldea:
Amigas desgraciadas.
b Igandean, 19:30ean, kultur etxean.
ZIORTZA-BOLIBAR Joseba Usabiaga: Ni ala zu.
bAstelehenean, 21:00etan, frontoian.
DANTZA
BILBOLekuz Leku jaialdia.
bGaur eta bihar, Abandoibarran.
BILBOAspace Dantzan III. Gala.
bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.
ELORRIOBaal Dansa: Crotch.
bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
GERNIKA-LUMORoss dantza
eskola: Peter Pan.
b Igandean, 12:00etan, Lizeoan.
GETXOAgurra taldea.
bBihar, 13:00etan, Zubiletan.
LEIOAGure Ohiturak: alardea.
b Igandean, 18:00etan, Errekalde
plazatik Bulebarrera.
MUSKIZDance Day School.bGaur, 19:45ean, Meatzari plazan.
MUSKIZEstudio 87.bOstegunean, 18:00etan, San Juan
plazan.
SOPELABilaka: Negua.
bBihar, 22:00etan, Udaletxe plazan.
BERTSOLARITZA
BERRIATUABerritxu Saria: Iruri
Altzerreka, Oihana Arana, Elixabet
Etxandi, Xabat Illarregi, Aissa
Intxausti, Garazi Navarro, Gorka
Pagonabarraga eta Aitor Ugarte.
bGaur, 19:30ean, Bideo gelan.
GETXOBalkoitik balkoira: Amets
Arzallus eta Maialen Lujanbio.
bGaur, 22:00etan, Etxetxu plazan.
LEIOABeñat Gaztelumendi,
Paule Ixiar Loizaga, Aitor Sarriegi
eta Jone Uria.
b Igandean, 13:00etan, Bulebarrean.
MARKINA-XEMEINMiren Amuriza,
Nerea Elustondo eta Nerea Ibarza-
bal: Ez da kasualitatea.
b Igandean, 19:00etan, Amallon.
ONDARROABeñat Gaztelumendi
eta Unai Iturriaga.
b Igandean, 19:00etan, Gorozikan.
HITZALDIAK
BERMEOEdorta Jimenez:
San Juan gaueko herri kultura
eta literatura.
bGaur, 19:00etan, Kabidxen.
BILBOKatixa Agirre, Edurne
Portela eta Iban Zaldua: Literatura
eta Memoria.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Gogora-ren egoitzan.
GETXOTeo Valls, Bea Sever eta
Aitzole Araneta: Transexualitatee-
tara hurbiltzenmahai ingurua.
bBihar, 11:00etan, Areetako
Elkartegian.
MUNITIBAR Jabier Kaltzakorta:Euskal ohiturak eta kondairak.
bBihar, 19:00etan, Txori tabernan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 22a Agenda
Natalia Salazar Orbe Gueñes
Lurretik azaleratzen
den kantu isila, txo-
rien txioek eta ur tan-
ten zipriztinek busti-
ta. Giroa, bare. Me-
moria eta oroitzapenei buruz
hausnartzeko aproposa, gizakiak
eta naturak bat egin dezaketen
eremu batean. Harria, zura eta
burdina ere, lurretik aterata. Hiru
elementuon arteko elkarrizketa
harmoniatsua. Hori guztia, bost
totemen zaintzapean. Izan ere, gi-
zakia ezer gutxi arduratzen da na-
turaz. Hori guztia irudikatzen
dute Arenatzarte parkeko eskul-
turek, natura eta artea uztartzen
dituen Gueñesko birika berdean.
Artearen eta natur gunearen
arteko harreman baketsua aur-
kezten du arnasguneak. Elkarri
eraginez bataren eta bestearen
artean, lorategi botanikoa lasaita-
sunerako gune bilakatuz. Aban-
goardiako eskulturak hartzen di-
tuen lorategi botaniko horretan
du abiapuntua Arenatzartek.
Hektarea bete eta erdiko azale-
ra zabalean, inguruetan ohikoak
ez diren 30etik gora zuhaitz espe-
ziek iraun dute urteetan. Horieta-
ko batzuek mende bat ere bete
dute.
XIX. mendearen hasieran hasi
zen ernetzen gaur egunera handi-
tasunez iritsi den parkea. Leandro
Urrutia gueñestarrak dirutza egin
zuen Mexikon. Herrira itzuli, eta
etxe ikusgarri bat egiteaz gain,
gaur egunera arte Arenatzarten
iraun duten zuhaitzak landatu zi-
tuen. Asko dira espezie bitxien
bilduma osatzen duten arbolak;
besteak beste, Japoniako akazia,
Atlasko zedroa eta sekuoia erral-
doia.
Urrutiaren etxea, udaletxeUrteen poderioz, haziz joan dira
denak; sustraiek lurrari heldu
dioten heinean, adarrek gero eta
espazio gehiago konkistatu gura
izan dute airean. Denen artean
Urrutia zenaren etxeari egiten
dioten itzala ere areagotuz joan
da.
Etxe hori herriaren etxe bilaka-
tu da. Gueñesko udaletxea da-eta
gaur egun. Urrutiak 1910ean erai-
ki zuen. Eragin frantziarrak zein
modernistak ditu eraikinak.
Paisaiak iradokitzen duen giro
lasai horretan, barruko hausnar-
keta sakonak jardunean jarrita
bost artistak egindako lanak bizi
dira, naturarekiko batasunean.
Aire zabalean, parkea bera inba-
ditu duten tamaina handiko la-
nak dira.
Koldobika Jauregiren Kantu
Ixila IIIharri grisez egindako es-
kulturak Enkarterriko lurretatik
azaleratzen den kantuari egin
nahi dio aipamen. Lasturko ha-
rriz egindako lanak zazpi tona
ditu. Udaletxetik gertuko eremu
batean lurreratu da, urte luzez
atseden hartzeko asmoz. Lorate-
gia osatzen duten zuhaitz indar-
tsuen itzalean ageri da, lasai asko.
Arbola handien artean, horien
garaiera lortu guran buruak gora-
ka, hazi nahian baleude bezala,
bost irudik atsedenik gabe dihar-
dute parkearen zaintza lanetan.
Vicente eta Fernando Roscubas
biki bilbotarren Totemak lana
osatzen dute bost irudiok. Ia hiru
metro garai da buru totemiko ba-
koitzak. Handitasun horrek ema-
ten dien indar itxura baliatuta, es-
kulturen parkearen zaindari la-
nak egotzi dizkiete.
Angel Garrazak, bestalde, Bu-
rua altxatuko balu serieko Giza
izaera lana du ikusgai. Memoria
eta oroitzapenei buruzko haus-
narketa proposatu du artistak.
Bost metro eta erdiko brontze ur-
tuko eskultura behetik gora haz-
ten den espiral batek osatzen du.
Haren bidez, gizakiaren eta natu-
raren arteko fusioari eta fusio ho-
rren premiari buruz hausnartu
nahi du. Urmaelaren ondoan aza-
leratzen da lurretik gora egin nahi
duen hausnarketa.
Bakoitzari berea. Hala dio Mi-
kel Lertxundiren lanaren izenbu-
ruak. Lurretik azaleratu diren
hiru totemek osatzen dute. Ura,
airea eta sua iradokitzen dituzte
harriz, zurez eta burdinez eginda-
ko hiru eskulturek.
Marijose Rekalde artista iruin-
darraren lana da, gizakiaren eta
naturaren harmonia iradoki be-
harrean, batak besteari egiten
dion kaltea argi iradokitzen duen
bakarra. Izadia izeneko eskultura
horren mezua erraz antzemate-
koa da. Gizon bat, ia erabat moz-
tuta dagoen zuhaitz bati bizkarra
emanda, bertan jarrita. Jabetu ere
egin gabe ia hautsita dagoela ba-
bes duen naturaren opari hori.
Horixe da artistak transmititu
nahi duena: natura neurri gabe
ustiatzeko gizakiaren joera, bere
sostengua den baliabidea zapuztu
eta agortzen ari dela jabetu gabe.
Oreka hori mantentzeko saiake-
raren eredu izan nahi du Arena-
tzartek.
Arenatzarte parke botanikoaren bideetan ehun urtekozuhaitzen itzalpean kokatutako hainbat artelanez gozatzekoaukera aurkituko du bisitariak. Leandro Urrutiak XIX. mendehasieran sortu zuen lorategiaren oinordekoa da eremua.
Izadiaren eta artearenarteko orekaren isla
Erakusketa finkoez gain, asteburu goizetan erakusketa ibiltariak ikusteko aukera eskaintzen du parkeak. ENKARTUR
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 22a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE